unitate didaktikoa

4
PIRAMIDEAK (Egipto) Sarrera: - Justifikazioa: Unitate didaktiko honekin alderdi ezberdinak landu nahi ditugu. Lana Egipto oinarritu dugu, honek matematika (piramideak) eta Kultura (gizartea, bizimodua…) elkartzeko aukera ematen digulako. Honetaz gain, garrantzitsua iruditzen zaigu taldean lan egiten ikastea. Beraz, lan osoa taldeka burutuko dute. - Kokapen: Ikastola publiko bati bideratutako ariketa bat da, ondorioz herrialde ezberdineko ikasleak aurkitu ditzakegu. Proiektu hau 3. zikloko ikasleei bideratuta dago, zehazki 6.mailako ikasleei. Ariketa aurrera eramango dugun klasea 24 ikaslez osatuta dago. Hauen artean 15 neska eta 9 mutilak dira. Mutiletako batek arreta arazoa dauzka, ondorioz gauzak egitea gehiago kostatzen zaio. Taldean lan egiteak lagundu egingo dio ikasleek laguntza eskaintzeko aukera daukatelako, baina horrek ez du esaten arreta handiago jarri beharko ez diogun. Orokorrean, klase giro ona da, baina Xabierrek arreta arazoak dituenez zenbait kasuetan klase erritmoa moteltzen du. Gelakideekin ere arazoak izaten ditu urduri dagoenean agresibidade azaltzen duelako. Alderdi psikomotoreari dagokionez talde oso ona da. Talde giroa ona da, ondorioz parte hartzen dute, talde jokoetan gustura aritzen dira eta emaitza onak ematen dituzte. Kurtsoko azken emaitzak ikusita ikus dezakegu orokorrean emaitza onak egoten direla hiru ikaslez salbu (Xabier, Ane eta

Upload: lanmodularra

Post on 21-Jul-2015

135 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Unitate didaktikoa

PIRAMIDEAK (Egipto)

Sarrera:

- Justifikazioa:

Unitate didaktiko honekin alderdi ezberdinak landu nahi ditugu. Lana Egipto oinarritu dugu,

honek matematika (piramideak) eta Kultura (gizartea, bizimodua…) elkartzeko aukera ematen

digulako. Honetaz gain, garrantzitsua iruditzen zaigu taldean lan egiten ikastea. Beraz, lan osoa

taldeka burutuko dute.

- Kokapen:

Ikastola publiko bati bideratutako ariketa bat da, ondorioz herrialde ezberdineko ikasleak aurkitu

ditzakegu. Proiektu hau 3. zikloko ikasleei bideratuta dago, zehazki 6.mailako ikasleei. Ariketa

aurrera eramango dugun klasea 24 ikaslez osatuta dago. Hauen artean 15 neska eta 9 mutilak

dira. Mutiletako batek arreta arazoa dauzka, ondorioz gauzak egitea gehiago kostatzen zaio.

Taldean lan egiteak lagundu egingo dio ikasleek laguntza eskaintzeko aukera daukatelako, baina

horrek ez du esaten arreta handiago jarri beharko ez diogun. Orokorrean, klase giro ona da,

baina Xabierrek arreta arazoak dituenez zenbait kasuetan klase erritmoa moteltzen du.

Gelakideekin ere arazoak izaten ditu urduri dagoenean agresibidade azaltzen duelako. Alderdi

psikomotoreari dagokionez talde oso ona da. Talde giroa ona da, ondorioz parte hartzen dute,

talde jokoetan gustura aritzen dira eta emaitza onak ematen dituzte. Kurtsoko azken emaitzak

ikusita ikus dezakegu orokorrean emaitza onak egoten direla hiru ikaslez salbu (Xabier, Ane eta

Page 2: Unitate didaktikoa

Josu). Ariketa hau aurrera eramateko 2 orduko saio bat erabiliko dugu. Itxi batean egingo dugu

eta gela hori honela antolatuta egongo da: arbela aurrean maila luze bat ipiniko dugu ariketa

egiteko erabili behar duten informazioarekin eta gelatik sakabanatuta maila ezberdinekin

sortutako lau txoko. Txoko bakoitza sei ikaslez osatuta egongo da. Ikasleen izaerari erreferentzia

eginez denak ez dira berdinak. Josu oso berritsua da eta Xabierrekin hitz egiten pasatzen ditu

klase ordu gehienak, Anek berriz arazoak ditu etxean eta arazo guzti hauek notetan islatzen dira.

Helburuak:

- Irudi geometriko ezberdinak bereizteak, sailkatzea eta sortzea geometria lantzeko.

- Egiptori buruzko informazioa irakurtzea kultura ezberdinak ezagutzeko.

- Taldean errespetuz lan egitea elkarlanean ondo aritzen ikasteko.

- Eskaintzen zaizkien ariketak ebaztea logika-matematikona lantzeko.

- Bukaeran azaldu behar duten posterra eraikitzea sormena lantzeko.

Edukiak:

- Kontzeptuzkoak:

o Gorputz geometrikoak: piramideak…

o Eragiketak: hiruko erregela, batuketak, kenketak, zatikiak…

o Luzera unitateak: metro, zentimetro…

o Paperezko maketak

o Diagramak: diagramas de Venn

- Prozedurazkoa:

o Testu mota ezberdinen behaketa.

o Diagrama bidez zenbakizko problema sinpleen errepresentazioa

o Luzera neurriak konparatzea

o Hiruko erregela bidez ariketako egitea

o Forma geometrikoak deskribatzea

- Jarrerazkoa:

o Taldearen aniztasunarekiko errespetua.

o Egiptori buruzko informazioa eta bizimodua ezagutzeko gogoa.

o Eskainitako materialari errespetua

o Ariketak txukun presentatzea

o Interesa ariketen emaitzak lortu al izateko

Page 3: Unitate didaktikoa

Metodologia:

Lan modularra burutzeko lau txokoz osatuko den lan bat egitea bururatu zaigu. Lehengo gela

antolatuko dugu eta ondoren ikasleak lau multzotan banatuko ditugu, ikasle kopuruaren arabera

kopuru ezberdinekoak. Talde bakoitza txoko batean kokatuko dugu bertan ariketak egin ditzaten.

Lau txoko horien aurrean mahiez osatutako lerro bat jarriko dugu, bertan ikasleak egin beharreko

ariketak eta behar izango duten materiala utziko zaie. Talde bakoitzak arduradun bat aukeratuko

du eta hura izango da materiala hartzeaz arduratuko dena. Ariketa guztiak egin ondoren,

egindako piramideekin eta sortutako posterrekin galeko beste taldeei egindako lana aurkeztu

beharko diete.

Gelako antolakuntzari dagokionez, gela itxi batean egingo dute lan baina nahiko gela handi

batean tokia izan dezaten mugitzeko. Klase aurreko mahian kartulinak, piramideen irudiak,

guraizeak, kola, Egiptori buruzko informazioa eta argazkiak eta erregelak utziko dira. Azkeneko

pausoa emateko, klasearen aurrean jarriko dira lana aurkezteko. Aurkezpen guztiak egin

ondoren, taldeko kide batek posterra ikastoletako pareta batean itsatsiko du.

Denboraren antolakuntzari dagokionez klaseak bi ordu inguru iraungo du. Denbora hori talde

bakoitzak bere erara antolatuko du. Helburua ariketa guztiak amaitzea da eta klase bukaeran

talde bakoitzak 2 minutuko aurkezpen bat egitea. Horretarako talde bakoitzak ariketa

bakoitzarekin behar duen denbora pasa dezake, baina ariketak orden batekin egin behar dituzte

eta bat bukatu arte ezin dira hurrengora pasa.

Ebaluazio irizpideak:

Egin dugun lan modularra ebaluatzeko honako irizpide hauek hartuko ditugu kontuan:

- Ariketa hasi aurretik ezarriko ditugun arauak:

o Beste ikasleekiko errespetua, taldean partaidetza, taldekideekiko laguntza…

- Emandako epean ariketak bukatzea

- Txukuntasuna

- Ariketan prozedura

- Aurkezpena

Ariketa hau kurtso bukaeran egingo dugu honako arrazoiengatik:

Page 4: Unitate didaktikoa

- Jakintza gehiago, beraz informazio gehiago jakingo dute.

- Ikasleak beraietan artean ezagutzen dira beraz lasaitasun eta askatasun gehiago arituko

dira lanean

- Kurtso osoan zehar emandako eta ikasitako lana errepasatzeko aukera ematen du

Lana egin ondoren ebaluatuko ditugu aurretik esandako irizpide guztiak.