udal aldizkaria / 2012ko otsaila taldeak... · 2012-08-07 · saioa izango da. gainontzeko jardunak...

11
Udal aldizkaria / 2012ko otsaila PLAN OROKORRA HERRIKO MERKATARITZA ATZERA BEGIRA ...

Upload: others

Post on 05-Jan-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Udal aldizkaria / 2012ko otsaila

PLANOROKORRA

HERRIKOMERKATARITZA

ATZERABEGIRA

...

1 2

ZUHAITZE G U N A

Foru Aldundiak urte luzeetan Zu-haitz Eguna dela eta hainbat lan-dare bidali izan ditu Udalera gura zuten herritarrek landa zitzaten.

Hala ere, aurtengoan, pausu bat gehiago eman eta Udalak inizitiba berri bati ekin dio: Lurgaia Fun-dazioarekin hitzarmena lotu eta gure basoetan, herritarrak auzo-lanera deituta, bertoko espezieak sartu ditugu.

Urtarrilaren 28an zegoen ipini-ta eguna. Benetan ere eguraldi makurra egin zuen eta Ea erreka-ren goiko aldetik –Alloa aldera– ahal izan ziren haritzak eta liza-rrak jarri ziren; hurrengo astean Lurgaiako bolondresek amaitu zu-ten hasitako lana.

Hala ere, umeekiko prestatutako jarduera burutu egin ahal izan zen, arrakasta handiz burutu ere. Aurrerantzean Umeen Basoa dei-tuko dugun basotxoan, haritz lan-dareak landatu zituzten. Aben-duaren 28an Natxituko seikote batek Hiru Gurutzetako Beñaga herri-basoaren goiko aldea garbi-garbi utzi zuten eta hantxe landa-tu zituzten umeek etorkizunerako euren zuhaitzak. Denetara 47 zu-haitz landatu ziren, bakoitza ume baten izenarekin. Hurrengo urte-ko zuhaitz egunean gurasoen la-guntzaz zuhaitza eta beronen in-gurua zainduko dute gure herriko umeek. Goizari hamaiketako txiki batekin eman zitzaion amaiera Natxituko bolatokian; hantxe batu ginen 105 lagun.

El Ayuntamiento ha llegado a un acuerdo con la Fundación Lurgaia para poblar los bos-ques municipales con plan-tas autóctonas.

En este sentido El 28 de ene-ro se celebró el Zuhaitz Eguna (día del árbol).

Por una parte se plantaron robles y fresnos en el terreno sobre el río Ea.

Por otro lado se plantaron 47 árboles en Beñaga (al otro lado de las Tres Cruces de Natxitua), en el que será, a partir de ahora, el bosque de los niños.

Para terminar la jornada se juntaron 105 personas en el hamaiketako que se preparó en el Bolatoki de Natxitua.

5

7

9

12

15

17

18

A L EHONETAN

HERRIKOMERKATARITZA

NATXITUBEAKOLEHENDAKARIARI

ELKARRIZKETA

PLAN OROKORRA

ATZERA BEGIRA

ONDAREA: URTUBIAGAKO

BURDINOLA

AGENDA

LABURRAK

3 4

ZINEGOTZIEN

AGURRAUrte erdi pasatxo joan da Udale-ra sartu ginenetik. Ordutik nire lanak esparru ezberdinetakoak izan dira, baina, batez ere, udal te-knikari, langile eta zenbait herri-tarrekin batera, kultura, aisialdia, euskara eta hezkuntza alorrean aritu izan naiz.

Aisialdiarekin eta kulturarekin lotuta, herritarrek beraien pre-miak asetzera inguruko herrietara joateko duten ohitura eta beha-rraz jabetu gara. Honi buelta eman nahian zenbait jai eta ikastaro an-tolatu ditu Udalak: nekazal azoka, kulturaniztasun astea eta titulin, judo eta psikomotrizitate ikasta-roak, besteak beste. Ildo beretik, datozen hilabeteetan ere ikastaro eta jai gehiago antolatzen jarrait-zeko asmoa dugu.

Egia da herri honetan Udalaz gain kultura zein aisialdia sustatzen duten taldeak ere badaudela eta hauekin ere harreman zuzenak izan ditugu. Hauen urteko pro-grama jaso dugu, berauek ezer antolatzen ez duten hilabeteetan udalak bere eskaintzak egiteko asmoz. Bestalde, herriko kultur, aisialdi eta kirol talde hauen par-te hartzearekin, Udalak kultura-ren arloan ematen dituen diru-la-guntzak jasotzeko bete beharreko irizpideak gainbegiratu eta egu-neratu ditugu. Horrela, talde ba-tek herriari begira ekintzaren bat burutu nahi badu, Udalak emango dion diru-laguntza irizpide horien araberakoa izango da; herriko tal-deek adostutakoaren araberakoa.

Euskararen esparruan, Udalak Euskara Batzordean diseinatutako

“2010-2012 Euskara Biziberrit-zeko Plana” hartu dugu esku ar-tean. Momentu honetan, Esther Korta gure herriko ikerketa topo-nimikoa egiten ari da. Herriko to-kiak izendatzeko moduak aztert-zen ari da eta ondoren Ikermapek herriko mapa toponimikoa egune-ratuko du.

Hezkuntza arloan, berriz, Haize-der Eskolarekin eta Loradi Hau-rreskolarekin harremanetan egon gara. Haizederri dagokionez, orain arte Udalak, guraso elkartearekin batera, lan asko egin du eskola za-baldu eta herriratzen, eta guk ere horretan jarraitzeko asmoa dugu. Beharrezkoa ikusten dugu he-

rrian zuzendaritza propioa duen eskola bat izatea (egun Barrutia ikastetxearen gela desplazatua da). Udal berriaren izenean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera hezkuntza eskaintza zabaltzeko (Lehen Hezkuntza eskaintzea) eta eskola propioa izateko eskae-ra egin dugu. Hauen erantzuna ezezkoa izan da, baina ez dauka-gu gauzak bere horretan uzteko asmorik; gure aldetik eman beha-rreko pausuak emateko konpro-misoa hartu dugu. Ildo horretatik bagabiltza aurrerapenak egiten: dagoeneko gure eskola mapa Hai-zederrera aldatu dugu. Hala ere, aurrerantzean pausu berriak ema-ten jarraituko dugu.

Gentzane LejardiBILDUko zinegotzia

Desde que hemos entrado en el ayunta-miento, mi trabajo se ha centrado en el ámbito del ocio, la cultura, el euskera y la educación. Hemos organizado diversas fiestas y cursillos con el fin de satisfacer las necesidades de los ciudadanos en este ámbito.

Nos hemos puesto en contacto con las co-misiones o grupos culturales del pueblo y con su participación hemos actualizado los requisitos que deben de cumplir éstos a la hora de pedir subvenciones culturales.

En estos momentos, estamos trabajando el “Plan General de Promoción del Uso del Euskara 2010-2012”. Así pues, la eatarra Esther Korta está realizando una investi-gación toponímica del pueblo para poder actualizar el mapa actual.

En el campo de la educación, el nuevo ayuntamiento da prioridad a la existencia de la escuela del pueblo. Por ello, no se va a mostrar pasivo a la hora de llevar a cabo cualquier actuación relacionado con dicha escuela.

65

HERRIKOMERKATARITZA

Bizi ohiturak aldatu dira. Komer-tzio ohiturak aldatu dira. Ez dira urte asko dena herrian egiten ge-nuela, baita erosketak ere. Baina, beste hainbat aldaketekin batera, merkatal gune handiak agertu zi-ren eta, honen atzetik, kontsumo ohiturak aldatu dira. Egoera ho-netan, denda txikiek izugarrizko zigorra jaso dute, ia ia desagert-zeraino. Eta saltoki txikiak des-agertzeak herri bizitza galtzea dakar.

Gurean ere, ohitura aldaketa hauek eragin handia izan dute. Ez dira urte asko pasatu Natxituko plazan erosketak egin zitezkeene-tik. Gaur egun, Natxitun ez, baina Ean oraindik ere posible da eros-ketak egitea: Errekaganek, Ain-

hoak eta Aloñak jarraitzen dute harritarrei haien zerbitzua ema-ten.

Denda edo komertzio hauek ne-gozio partikularrak dira. Baina he-rriari bi motatako onura ekartzen diote: herrian lanpostuak sortzen dituzte (zenbat lanpostu daude gure herrian? Hiru gehiago asko da) eta herriari bizia ematen dio-te, erosketak egiteko herrian gel-ditzea ahalbidetzen dutelako.

Hausnarketa honek eramaten gaitu bertoko merkataritzaren al-deko apostua berrindartzera. He-rri bizia nahi dugu eta bestelako eremuetan egiten dugun moduan, Udalak merkataritzaren gaiari ere helduko dio.

A medida que han cambiado los hábitos de vida, también se ha modificado nuestra forma de consumo. Así, si no hace mucho era posible hacer las compras al lado de casa, hoy sólo quedan unas pocas tiendas en nuestro municipio.

Dado que estos comercios dan vida al pueblo y nos dotan de puestos de trabajo, el Ayuntamiento quiere dar respuesta al problema del comercio.

En este sentido, en breve daremos comienzo a una campaña para fomentar el consumo en las tiendas del pueblo. Al mismo tiempo, tomaremos medidas para ayudar a nues-tros comerciantes, tanto con ayuda profesional como poniéndoles en contacto con asociaciones de comerciantes de otros pueblos o buscando inspiración en ejemplos exitosos de tiendas de pueblos pequeños.

Hurrengo hilabeteetan, komer-tzioaren aldeko kanpaina egiten hasiko gara, “HERRIAN EROSITA, HOBETO” lelopean. Kanpaina ho-nen bitartez, herritarrak saltoki hauen garrantziaz jabetu eta ber-tan erostera animatu nahi ditugu.

Aldi berean, merkatariekin elkar-lanean, beraien jardueran aurre-rapausuak emateko bitartekoak jarri nahi ditugu, hala nola, beste herri batzuetako komertzio elkar-teekin harremanetan jarriz, arlo ezberdinetako profesionalekin

lan eginez edota beste herri txiki batzuetako dendetako adibideak ezagutuz.

Ez da apustu txikia gurea bezalako herrian komertzio osasuntsu eta indartsua edukitzea. Ezerk ez du bermatzen lortuko dugunik. Bai-na, aldi berean, uste dugu ez dela dendetako jabeen ardura bakarrik. Udalak ere bere ahalegina egingo du. Eta aurretik emandako arra-zoiekin bat etorriz gero, uste dugu herritarrek ere zerbait gehiago ipiniko dutela herriko merkatarit-za bizirik manten dadin.

Jose AndresBilbao

ERMINTXOhotel jatetxeko

nagusia

NATXITUBEAelkarteko

lehendakaria

7 8

ELKARRIZKETA

Natxitubeako lehendakaria zara. Zein da alkartearen helburua? Zer egiten dozue?

Natxitubea alkartea herri hone-tako herritarrek osotutako tal-dea da. Herriagaz harreman es-tua daukagu. 2004an sortu zan, merkatarien alkarte legez (taber-nariak, dendariak, jatetxeak eta alojamenduak). Beranduago bes-telako aktibidade ekonomikoak be sartu ziran, enpresak eta abar.

Kide desbardinak egoteak supo-satzen dau talde barruko beha-rrizanak be desbardinak izatea hainbat kasutan.

Dana dala, gure helburuen artean, Udala eta bestelako instituzinoen aurrean gure interesak defendi-dutea eta gure arazoak ezagutzera emotea dagoz. Honek ez dau esan gura Udalagaz edo instituzinoa-kaz aurrez aurre gagozanik. Izan be, Udalagaz batera egiten dogu lan gure aktibidadea indartzeko. Eta oso argi daukagu gure enpre-sentzat ona dana herriarentzat ona dala.

Krisi garaian gagoz. Asko igarten da zuen eguneroko jardunean?

Bai, krisi honek kalte handia egi-

ten deutso enpresa txiki askori. Gureari, herri txikia izanda, bes-telako arazo batzuk gehitu behar jakoz. Herritar kopurua txikia izan-da, bezero potentzial kopurua be txikia da. Kanpokoentzat, garraio publiko eskaintza eskasa da eta kotxez etorri behar dira. Gainera alkoholemia kontrolen arazoa be badago (hau batez be ostalaritzari begirako arazoa da). Honek danak ez dau laguntzen.

Zelan ikusten dozue komer-tzioaren egoera gure Udalerrian? Bideragarria da?

Egoera larria da. Gure ustez, herri-tarrak jaubetu behar gara herriko dendek, ile-apaindegiek, taber-nek, jatetxeek daukien garran-tziagaz. Gu ezin gara konparatu merkatal gune erraldoiakaz eta gure ekonomiak etxeko ekono-miari laguntzeko baino ezin dau emon. Baina instituzinoen aldetik eskakizunak bardinak edo antze-koak dira: lan arriskuen preben-tzinoa, legionelosis prebentzinoa, osasun kontrolak, seguruak, erre-bisinoak, sistema elektrikoaren kontrola, konbustiblearen kontro-la, ebakuazino plana, suteen kon-trako plana, aforoa, tasak SGAEri, irudi eskubideak, datuen babesa, IRPFa, BEZa eta abar. Eta honek

dirua balio dau. Gauzak ondo doa-zanean aurre egiten deutsagu ho-neri guztiari, baina krisi garaian gatxa da.

Udalak zein funtzino bete behar leuke? Zein neurri hartu daikez?

Inguruetako herri txikietatik gu-rea lehenengoa izan zan turismo bulegoa eukiten. Bulego horren ikuspegia zabalagoa izan behar dala uste dogu. Beharrizanak al-datu dira eta aukera ona litzateke herri txiki batzuen artean teknika-ri edo laguntzaile bat kontratatea, herriko enpresa txikiei laguntzeko

edota autoenplegu aukerak az-tertzeko eta bultzatzeko.

Bestalde, eta aurreko galderan ai-tatutako oztopo eta eskakizun da-nak kontutan hartuta, esan behar dogu guretzako oso mingarria dala ikustea beste saltzaile batzuek ez daukiela honeetariko inongo be-tebeharrik. Etorri, saldu eta joan egiten dira. Ondo ikusiko geunke egun bat ipintea kanpotik datozan saltzaile danek euren produktuak sal daiezan, azoka estiloko zeo-zer antolatuz. Baina gaur egungo egoera erregulatu egin behar da.

9 10

P L A NOROKORRA

Dagoeneko jakin dakizuen mo-duan, Herri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) ingu-ruan parte hartze prozesua zabal-du dugu otsailean, “Erein Herria” lelopean. Berau dinamizatzeko arkitekto, injineru eta ingurumen teknikariz osatutako lan talde bat kontratatu dugu.

Prozesuak maiatzera arte iraungo du eta ahalik eta herritar gehie-nen iritziak jasotzeko helburua dauka, denon artean herriaren etorkizuna marraztu ahal izateko. Izan ere, aurreko asteetan adiera-zi bezala, HAPOa ez da soilik non eraikiko den eta non ez erabakit-zea. Asko ere gehiago eragiten du, gure eguneroko bizitzan eta gure herri ereduan.

Kale bazter, plaza eta herriko txoko ezberdinetan jarri ditugun

lorontziak “Erein Herria” proze-suaren adierazle dira. Modu sin-bolikoan eta bisualki, denon ar-tean egitera goazen hausnarketa kolektibo hori irudikatu nahi izan dugu; oraingo eztabaida hauek izango baitira etorkizuneko he-rriaren hazia.

Ildo honetatik, lehenengo pausua otsailaren 9an eman genuen, Na-txitun eta Ean prozesuaren aur-kezpen batzar bana eginez. Dene-tara 55 pertsona bertaratu ziren lan taldearen azalpenak entzute-ra. Udalak positibotzat jotzen du adin, sexu eta iritzi ezberdinetako pertsonak elkartu izana. Hala ere, aurrerantzean egingo diren batza-rretara aurkezpenera etorritakoak eta falta izan zirenak ere hurrerat-zea espero dugu, hau hasi baino ez da egin eta.

Datozen hilabeteetan, etorkizu-neko herri ereduari buruzko ezta-baida errazteko, bost partaidetza saio egingo dira. Lehenengoa ots-ailaren 18an izango da, arratsal-deko 17:00etan Eako San Juan Eli-zan. Artibista baten gidaritzapean, parte hartze dinamika sustatzeko saioa izango da.

Gainontzeko jardunak Eako Uda-letxean egingo dira. Bina orduko lan saio antolatuak izango dira, herri plangintza prozesu batean funtsezko jotzen diren lau ardatz sektorialen inguruan: ingurume-na eta iraunkortasuna, ekipamen-du eta zerbitzu publikoak, herri eredua (etxebizitza politika, den-dak, jatetxeak, …) eta mugikorta-suna.

Guzti horien inguruan aritzeko, otsailaren 23ko saioan gaitegia osatu eta lan taldeak banatuko ditugu. Hurrengo saioan, mar-txoaren 23an, negatibotasunetik erronkak identifikatuko ditugu

eta apirilaren 13an positibota-sunetik balioan jarriko ditugu he-rriaren indarguneak.

Prozesuari amaiera maiatzaren 5ean emango diogu, jai giroan, egun osoko dinamika batekin.

Edozein kasutan, Udalak bitar-tekoak jarri arren, prozesuaren arrakasta herritarren parte hart-zean baino ezin da oinarritu. Ho-nengatik, lan saioetara hurrerat-zera gonbidatzen zaitugu, zeure ikuspegia beste edozein bezain baliozkoa da eta.

Ez ahaztu, prozesu honek deneta-tik apur bat duen arren, batez ere eztabaidatzeko, elkar-ulertzeko eta kolore anitzetako herritarren behar eta nahiak egungo mun-duan nola bideratu ikasteko auke-ra paregabea dela.

OHARRA: etorri ezin dutenentzat iri-tziak jasotzeko orriak eskuragarri izango dira bai digitalki, bai eta pape-rean ere.

11 12

PLENOAK

ABENDUAREN 22KO OHIKO UDALBATZA

Euskal preso politikoen aldeko mozioak aurkeztu eta onartu ziren, Bilduk aurkeztutakoan, besteak beste, une historiko honetan dispertsioaren amaie-ra eta preso guztien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen eta zigorra beteta dutenen askatasuna es-katu zen eta urtarrilaren 7ko manifestazioarako deialdia egin zen.

EAJk, besteak beste, ETAk ekint-za armatua utzi izana adieraz-tea eta Eusko Legebiltzarrak 2006an presoen eskubideen defentsarako konpromisoari buruz onartutakoa berrestea eskatu zuen.

BBKko asanbladarako hau-tes-talde baten osaketarako akordioa aurkeztu eta onar-tu zen. Inguruko udalerri ba-tzuekin taldea osatuta Bilbao Bizkaia Kutxa entitatearen go-

bernuko kideen izendapenean parte hartzeko aukera zutela jakinarazi zen.

Gainera, Erraldez, Altxika-rreko hegalaz, Eskolondoz, Bedaroako gasifikazioaz eta txokoaz, eta HAPOaz ere hitz egin zen.

Bukatzeko EAJk bere kezka adierazita, Ean egoten den saltzaile ibiltariarekin hartuko diren erabakiak Natxitubeari aurkeztuko zaizkiola adierazi zen. Merkataritza eta ostalarit-za jarduerei bultzada emateko Udalbatzako partaide guztien kezka agertu zen.

URTARRILAREN 25EKO OHIKO UDALBATZA

Saltzaile ibiltariaren ingu-ruko gaia konpontzeko pautak markatu ziren, Garoña zentra-laren inguruko mozioa aurkez-tu zen eta beste hainbat gai landu ziren.

Entre otros temas, en el pleno del 22 de diciembre se acordó una moción en favor de los derechos de los presos políticos y se aceptó un acuerdo para para la constitución de una agrupación electoral para la asamblea de la BBK.En el pleno del 25 de enero se marcaron unas pautas para solucionar el tema del ven-dedor ambulante y se presentó una moción sobre la central de Garoña.

Hemos abierto un proceso participativo en torno al Plan General de Ordenación Urba-nística bajo el lema Erein herria (siembra el pueblo).

El proceso durará hasta mayo y tiene como objetivo dibujar el futuro de nuestro pue-blo con el mayor número posible de opiniones.

El pasado 9 de febrero dimos el primer paso mediante sendas reuniones en Natxitua y Ea para presentar el proceso, en las que participaron 55 personas.

En los próximos meses se llevarán a cabo cinco sesiones más. La primera (el 18 de febrero) será una dinámica para promover la participación; las siguientes serán sesio-nes de trabajo sobre cuatro ejes sectoriales: medio ambiente y sostenibilidad, equipa-mientos y servicios públicos, modelo urbanístico y movilidad.

El 23 de febrero se completará el temario y se formarán grupos de trabajo. El 23 de marzo, desde la negatividad, identificaremos los desafíos de nuestro pueblo. El 13 de abril, desde la positividad, valoraremos nuestras fortalezas y daremos fin al proceso el 5 mayo, en un ambiente festivo.

El éxito de este proceso radica en la participación ciudadana, por lo que te invitamos a tomar parte en las sesiones venideras.

13 14

ATZERABEGIRA

Sei hilabete pasa dira Udal berria lanean hasi zenetik. Atzera begi-ratu eta zer egin dugun baloratu behar dugu, txarto egindakoa ez errepikatzeko eta ondo egin du-guna hobetzeko.

Kultur arloari dagokionez, eus-kara eta euskal kulturari bultza-da eman nahi izan diogu. Diru-laguntzak banatzerako orduan, irizpideak zehaztu ditugu herriko talde ezberdinekin. Halere, bide hau jorratzen segitu behar dugu. Ekintza zehatzei buruz, honakoak egin ditugu, beste batzuen artean:

• I. Nekazal Eguna.

• Udako Euskara Eguna.

• Kulturaniztasunaren astea.

• Kulturarekin zerikusi zuzena ez badute ere, hainbat ikasta-ro (Judo, Psikomotrizidadea, Titulin...).

• Hitzarmena sinatu Ikermape-kin, herriko toponimia burut-zeko.

Beste arlo garrantzitsua hirigint-za da. Egunotan Plan Orokorraren azterketa egiten ari da herrian eta horrek hartuko du garrantzia hurrengo hilabetetan. Handita-sunetik haratago, obra txikiek ere garrantzia dute egunerokota-sunean, eta hainbat obra txiki ere burutu dira. Beste batzuen artean, honako lanak burutu dira:

• Altxikarreko aldapan, proiek-tua berregituratu, hobetu eta merketu da, eta obrak amaitu. Bedaroara doan bideko tra-moa konpondu, zabaldu eta zementatu.

• Eskolondo-ko proiektua be-rregituratu, taberna gehituz eta igogailua lekuz aldatuz. Obrak iraun bitartean biltegia

eta ekintzak egiteko lokalak bilatu behar izan dira.

• Goiko Bidean almazen berria alokatu, lau urtetarako.

• Natxituko eskoletako komu-nak amaitu.

• Herribide batzuk konpondu: Alloa, Oiarbe, Gorostiaga eta Mendiola.

• Natxituko Elexalden etxe bati saneamendua falta zitzaion. Saneamendu hori egin.

• Natxituko frontoia margotu eta sarea konpondu. Laster iturria egongo da.

• Bedaroako Elexalde ingurua konpondu.

Honetaz guztiaz gain, beste hainbat arlotan ere lanean ibili gara. Auzolan eguna egin genuen

pasa den abenduan, 52 herrita-rrek parte hartuta; Zuhaitz Eguna antolatu dugu; hiru hilabeteroko Udal aldizkaria sortu dugu; Podo-logia zerbitzua jarri dugu hilean birritan; herriko komerzioa bult-zatzeko lanean jarri gara; alkate eta zinegotzien presentzia ia egu-nero ziurtatu dugu Udaletxean; 650.000 bat euroko diru-lagunt-zak eskatu dira, hainbat lan burut-zeko...

Asko daukagu ikasteko, eta hu-rrengo hilabete eta urteetan hobeto egingo dugu. Gai poto-lo batzuk pendiente ditugu eta herritarren laguntzarekin modu egokian burutuko ditugu: zabor bilketaren inguruko hausnarketa, energia berriztagarriak, Gazteent-zako Politika eraginkorra, Plan Orokorra... Beraz, ekin lanari.

Han pasado seis meses desde que la nueva corporación comenzó a trabajar y es mo-mento de echar la vista atrás para ver lo que hemos hecho. En el ámbito de la cultura, hemos querido dar impulso al euskara y a la cultura vasca. Hemos organizado el día de la agricultura, el día del euskara en verano, la semana de la multiculturalidad, varios cursillos (judo, psicomotricidad, titulín...) y se ha firmado un acuerdo con Ikermap para trabajar sobre la toponimia del pueblo.

En cuanto a urbanismo, estos días estamos analizando el Plan General, pero las obras pequeñas también son importantes. Entre otras, hemos llevado a cabo la de Altxikar (arreglando también el tramo de camino que va a Bedaroa), el proyecto de Eskolon-do, hemos alquilado el nuevo almacén, se han terminado los baños de la escuela de Natxitua, hemos arreglado algunos caminos (Alloa, Oiarbe, Gorostiaga, Mendiola), en Natxitua se ha hecho el saneamiento en la casa que faltaba, se ha pintado el frontón y arreglado la red (pronto habrá una fuente) y se ha arreglado el entorno de Elexalde en Bedaroa.

Hemos tomado iniciativas en otras áreas: día del auzolan, día del árbol, revista muni-cipal, servicio de podología, impulso del comercio, petición de ayudas por un valor aproximado de 650.000 €.... De todas formas, nos queda mucho trabajo por delante y esperamos hacer el camino con vuestra ayuda.

15

burdinaren araberakoa izaten zen. Inoiz ardotan ere ordaintzen zen egindako lana, edota tripa-truke...

Urtubiagako burdinola1725eko maiatzaren 2an, eta bur-dinaren salerosketaren egoera egokia aprobetxatuta eraiki zen Natxitun, “Hea herriari” dagokion partean, Urtubiagako burdinola, hain justu aurrez izen bereko erro-ta zegoen tokian. Erdia Josef Lari-zolaeta eatarrarena zen, eta beste erdia Puertoko Oinordekotzarena. Honen edukitzailea Cathalina del Puerto y Uribe zen, Juan Aranzi-viarekin ezkondua zena, lekeitia-rrak biak, aurrenekoaren gurasoak Eakoak baziren ere.

Eskrituretan begira, burdinola “Hean” egitearen arrazoia honako hau izan zen: “... bakarra zen erre-ka hartan, eta erosoa materiala

biltzeko...”. Hau da, toki egokian zegoen hur zituelako basoak ikat-za egiteko eta hur portua, bai mea jasotzeko eta bai totxoak kanpora ateratzeko. Dokumentuen ara-bera erabiltzen zen mea Somo-rrostrokoa zen batez ere, baina ez da baztertzen ingurukoaz ere baliatzea, hala nola Natxitukoaz (Olagorta) edota Ispasterkoaz (Ar-gin-Iruta aldekoa). Ez da agirietan agertzen den datu bakarra. Jakin badakigu Bordelera ere eroan izan zela itsasoz Urtubiagako olako burdina, gero han iltzeak eta bes-telako burdin-lanak egiteko.

Zehatz-mehatz ez badakigu ere, esan daiteke XIX. Mendearen bi-garren erdian utzi ziola Urtubia-gako olak burdina egiteari. Bolue-tako Santa Ana fabrikaren sorrerak (1848) eta 1849ko muga-zergak burdinolen akabua ekarri zuen.

Bizkaiko burdingintzak Erdi Arotik izan du izen ona munduko merka-tuetan. Ibai bazterretako oletatik ateratzen zena ez zen gutxi eta, kalitatez ere, oso estimatua zen. Arrakastaren arrazoiak bi dira ba-tez ere: baliabideak urrun barik egotea eta kokapen geografikoaparta.

XIX. mendearen hondarrean kanpotik ekarritako espezieek bertakoen tokia hartzen hasi arte, haritzek, gaztainek, arteek eta pa-goek janzten zituzten, batez ere, gure mendiak (Bedaroan eta Na-txitun haritza eta gaztaina zen na-gusi batez ere). Urtarriletik mar-txora arte inausten ziren adarrak, gero, maiatzetik irailera egiteko ikatza txondorretan. Egur-ikatz hau gurdiz edo mandoz garraiat-zen zen oletara.

Burdina lortzeko prozesua mea1 erreta hasten zen. 800 edo 900 gradura berotzen zen, ura eta osterantzeko zikina aska zezan. Iragazkorrago eginda, eta mailuz jota, intxaur baten neurriko troko-tan apurtzen zen. Labean sartu eta airea ematen zitzaion etenga-bean, 1.300 gradutan egotea lort-zen zen arte. Libratutako burdina

1 mea: minerala.

labearen hondoan zenean, urtzai-leak2 labea beroen zegoen tokira eroaten zuen zeharzulotik3 aterat-zen zen salda gori hura. Hala lort-zen zen apurka-apurka “agoa”4 edo “zepa”5.

Labetik aterata, gabiaren6 azpian jartzen zen, jo eta jo trinkotu eta artean izan zezakeen lohia kent-zeko. Gero, lortutako burdinaga zatitu egiten zen, ondo berotu eta jo ostean olaren azken emaitza ateratzeko, totxoa7.

Oro har lau lagunek egiten zuten behar Bizkaiko burdinoletan. Ale-gia, tiratzaileak edo makinak la-nean jartzen zituenak, bi urtzailek (labea bete eta mearen urritzea zaintzen zutenak) eta gatzemai-leak edo edozertan laguntzen zuen mutilak. Jornala lortutako

2 urtzaile: oletan, mea sutegian urtzen duen langilea.3 zeharzulo: labe bateko zepak ateratze-ko zuloa.4 agoa: olako sutegian batera urtzen zen burdin zatia.5 zepa: galdaketan kargen eta eranskinen parte ez-metalikoak urtzen direnean eta metal urtuak estaldurarekin erreakziona-tzen duenean sortzen diren oxido errego-gorretako bakoitza (eskoria).6 gabi: oletako mailu-moduko pieza han-dia, agoa lantzeko erabiltzen zena.7 totxo: burdin lingotea, lehen ijezketaz arbastatu ondoren.

16

URTUBIAGAKOBURDINOLA

HEAren eskutik

LABURRAK

Aurreko aldizkarian, kulturaniztasunaren astean aipatu genituen ekintzen artean, Lilian natxituarrak eskolan kontatutako Portugaleko ipuinak aipatzea ahaztu egin genuen. Barkamena eta eskerrak berari ere.

El 22 de febrero se reunirá la Comisión de Cultura para organizar el programa del 8 de marzo. A las 18:30 en el Ayuntamiento.

En el anterior número de la revista no mencionamos que Lilian Soraya hizo de cuen-tacuentos en la escuela de Natxitua en el marco de la semana de la multiculturalidad. Pedimos disculpas y le damos las gracias.

18

Santa Ageda eta San Blas jaiak ospatu dira, hurrenez hurren, Natxituan eta Bedaroan. Bedaroan hiru eguneko egitaraua osatu zuten, eta anto-latzaileak pozik daude gerturatutako jende kopuruarekin. Natxitun, ohitura denez, Santa Ageda bezperan koadrila ederra ibili zen etxerik etxe koplak kantatzen. Hurrengo egunean bertsolari eta trikitilariek giro polita jarri zuten herrian.

Martxoaren 8ko (Emakumeen Nazioarteko Eguna) egitaraua osatzeko Kultura Batzordea bilduko da otsailaren 22an arratsaldeko 18:30ean Eako Udaletxean. Zatoz eta parte hartu.

En Natxitua y Bedarona se han celebrado las fiestas de Santa Ageda y San Blas, respec-tivamente. Los organizadores están satisfechos con el nivel de participación.

17

AGENDA

TXITXIBURDUNTZI Natxituko BolatokianOtsailaren 17an 17:00etan ||| Antolatzailea: Haizeder Guraso Elkar-tea eta Natxituko Jai Batzordea

IRAKURLE TXOKOA EanOtsailaren 17an 19:0030ean ||| Antolatzailea: HEA

KARNABALAKOtsailaren 18an egun osoan ||| Antolatzailea: Eako Udala, HEA eta Bizi Gara

TXARRI BODA Natxituko BolatokianOtsailaren 25ean ||| Antolatzailea: Natxituko Jai Batzordea

FILM EMANALDIA udaletxeanMartxoaren 5ean ||| Antolatzailea: Eako Udala

MAHAINGURUA: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNAMartxoaren 10ean Iratxe Retolaza, Kattalin Miner eta Lore Etxebarria-rekin ||| Antolatzailea: HEA

PIRRITX ETA PORROTX IKUSTERA GernikaraMartxoaren 10ean ||| Antolatzailea: Natxituko Jai Batzordea

Otsailaren 7ko goiz partean Eako Donibane 2ko etxeko ganbara konpontzeko garbiketan ari ziren beharginek armategi txiki bat topa-tu zuten. Lau erasogailu danetara: antitanke txiki bi, esku bonba bat eta mortero bat; azken hau erabilgarri oraindik, baina esku bonba ani-lla uhartuta eta apurtuta zuelarik.36ko gerran gure herria okupatu zutenean etxe horretako 2. eta 3. so-lairuak eta ganbara okupatu omen zituzten nazionalek egotetxe edo biltgei moduan, antza; errekisatu egin zutela, alegia.El 8 de febrero se encontró armamento de la Guerra del 36 en una casa que en su mo-mento fue requisada por los nacionales.