txostena autoebaluazioa 2017 - spri...barne-kudeaketari dagokionez, egsak kudeaketa aurreratuko...
TRANSCRIPT
www.spri.eus AGENCIA VASCA DE DESARROLLO EMPRESARIAL ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
Urkixo Zumardia, 36 – 48011 Bilbo – Tel. 944 037 000 – [email protected]
TXOSTENA
AUTOEBALUAZIOA 2017
2
AURKIBIDEA
0. SARRERA.
1. SISTEMARI ERAGIN AHAL DIOTEN BARNEKO ETA KANPOKO ALDAKETAK.
1.1. Barneko eta kanpoko testuingurua.
1.2. Bikaintasun Politika.
1.3. Funtsezko prozesuak: definizioa eta zerrenda.
1.4. Ziurtagirien xedeak.
1.5. Aplikatzen den legeria.
1.6. Sistemari eragin ahal dioten aldaketak.
2. KUDEAKETA SISTEMAREN JARDUERARI ETA ERAGINKORTASUNARI BURUZKO INFORMAZIOA.
2.1. Bezeroaren asebetetzea eta alde interesatuen berrelikadura.
2.2. Kudeaketa txostenak.
2.3. Prozesuen bilakaera: Ezadostasunen jarraipena, ekintza zuzentzaileak edo hobetze-
ekintzak.
2.4. Hornitzaileen jarraipena eta ebaluazioa.
2.5. Egindako barneko eta kanpoko ikuskaritzen emaitzak.
2.6. Hobekuntza proiektuen jarraipena eta ebaluazioa.
3. ARRISKUEN KUDEAKETARAKO ETA BARNE-KONTROLERAKO EREDUAREN BERRIKUSPENA: ARRISKU-MAPAK,
KONTROLAK ETA KONTROL-HELBURUAK.
4. HOBEKUNTZEI BURUZKO GOMENDIOAK.
3
0. INTRODUCCIÓN
Sozietatearen 2017eko kudeaketari lotutako gai guztiak jasotzen ditu Autoebaluazio Txosten
honek:
Sistemari eragin diezaioketen barne eta kanpoko Aldaketen azterketa.
Kudeaketa sistemaren jarduerari eta eraginkortasunari buruzko informazioa:
o Bezeroaren asebetetzea eta alde interesatuen berrelikadura.
o Kudeaketa, ingurumenaren hobekuntza eta prebentziorako jarduerei buruzko
txostenak.
o Prozesuen jarduera: ez-adostasunen, ekintza zuzentzaile edo hobekuntzakoen
jarraipena.
o Hornitzaileen jarraipena eta ebaluazioa.
o Sistemari egindako barne eta kanpoko kontu ikuskaritzen emaitzak.
o Hobekuntza proiektuen jarraipena eta ebaluazioa.
Arriskuen eta barne kontrolaren kudeaketa ereduaren berrikuspena: arriskuen mapa,
kontrolak eta kontrol helburuak.
SPRIren Zuzendaritza Batzordeak onetsita, 2018/07/16an
4
1. SISTEMARI ERAGIN AHAL DIOTEN BARNEKO ETA KANPOKO
ALDAKETAK.
1.1 BARNEKO ETA KANPOKO TESTUINGURUA
Tras la autoevaluación realizada a primeros de 2017, dentro del proceso de implantación del Modelo de Gestión Avanzada se revisaron la Visión, Misión y Valores, quedando de la forma siguiente:
Misioa: Euskal enpresen lehiakortasuna babestea, bultzatzea eta sustatzea, bide horretatik aberastasuna sortuz Euskadin eta herritarren ongizate maila hobetuz, giza garapen iraunkorra indartuta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Sustapenerako Politikaren arloan.
Ikuspegia: Erreferente izatea euskal enpresen sustapen ekonomikoa eta lehiakortasuna bultzatzeko jardueretan.
Balioak:
Gardentasuna: erakundearen barruan nahiz kanpoan gure jarduera guztien berri zehatz-mehatz emateko betebeharra.
Objektibotasuna: gure jarduerak tratu-berdintasuna bermatuz garatzea.
Eraginkortasuna, efizientzia eta errentagarritasun soziala: gure jarduerak ekartzen duten onura soziala kontuan hartuta, ahalik eta baliabide gutxien kontsumituta eta ezarritako helburuak lortzera bideruta egiteko konpromisoa.
Hurbiltasuna: hurbilerraza izatea eta gure zerbitzuak eskatzen dituen enpresa bakoitzari tratu pertsonalizatua ematea.
Kooperazioa: pertsonen eta lan-arloen arteko sinergiak sustatzea, egiten ditugun jarduerei balio handiagoa emateko.
Zintzotasuna: SPRIren printzipio etikoak gure jarduera guztiei aplikatzea.
2017ko lehen hilabeteetan, SPRIko Zuzendaritza Batzordeak analisi bat egin du SPRIren ekintzak
garatzen diren testuinguruari buruz, eta, analisi horren ondorioz, Ahuleziak, Indarrak,
Mehatxuak eta Aukerak jasotzen dituen koadro bat eta Arriskuen analisi bat egin dira.
Premisa hauetan oinarrituta egin da testuinguru-analisia:
Araudien eta legeen analisia: SPRIri aplikatzekoak diren legeak berrikusi dira, eta Sistemaren Berrikuspenaren 2017ko
Txosteneko 1.5 puntuan sartu da araudi aplikagarri nagusien zerrenda.
Jardueraren analisia Oro har, bete dira aurreikusitako helburuak, nahiz eta kasu batzuetan atzeman den
enpresek ez dituztela behar beste ezagutzen kudeatutako programetako gai batzuk.
Horregatik, gai horien inguruko hedapen- eta dibulgazio-lan handia egin da. Beste kasu
batzuetan, eskaerari erantzuteko nahikoa diru ez izatea izan da zailtasun handiena.
Sistemaren Berrikuspenaren 2017ko Txosteneko 2.2 puntuan dago egindako analisiaren
laburpen bat.
Ingurune ekonomikoaren analisia SPRIk, Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Garapenerako Agentzia izanik, ingurune
ekonomikoaren analisietan parte hartzen du, bai eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren
5
Garapen eta Azpiegitura Sailaren (hemendik aurrera EGSA) mende dagoen erakunde gisa
eragiten dioten plan estrategikoak egiten ere. Halaber, analisi horretatik eratortzen diren
erronkak eta aukerak bere gain hartzen ditu (Industrializazioa, Berrikuntza,
Nazioartekotzea, Inbertsioa).
Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren Aldeko Esparru Programa 2017-2020
gauzatzeko egin da analisi hori.
Pertsonen kudeaketaren analisia Antzeman denez, epe ertainera aurre egin beharreko arazoetako bat, Euskal
Administrazio Publikoaren gainerakoan gertatzen den bezala, belaunaldi-aldaketa da. 50
urtetik gorako pertsonen ehunekoa handia da gizartean. Dena dela, aukera gutxi dago
aldaketak egiteko, ez baitago gaitasunik lanpostu berriak deitzeko. Aukeretako bat da
errelebo-kontratuen bidez aurre egitea aurreikusitako erretiroei.
Duela bi urte giro psikosozialari buruzko inkesta egin bazen ere, badira zenbait urte
pertsonen gogobetetzeari buruzko inkesta globalik egin ez dela. Hori dela eta, 2017ko
irailean, lan-giroaren neurketa bat egin zen inkesta anonimo baten bidez.
Barne-kudeaketaren analisia Barne-kudeaketari dagokionez, EGSAk Kudeaketa Aurreratuko Eredua finkatu du haren
mendekoak diren sozietate publikoen kudeaketa-eredutzat.
Eredu hori ezartzen hasteko erabakia hartu da, eta, horretarako, duela urte batzuk EFQM
ereduan egindako urratsak berriz egin dira, oraindik baliozkoak diren kudeaketa-
elementuak berreskuratzeko asmoz. Hala ere, hainbat hobekuntza sartu dira; besteak
beste, Xedea, Ikuspegia eta Balioak, lidergoaren ikuspegia eta Arrakastarako Faktore
Kritikoak berrikustea eta berriz definitzea. Halaber, Kudeaketa Eredu horren garapenean,
aurrerapen-plan bat egin da.
6
Analisi horren guztiaren ondorioz, AMIA hauek identifikatu dira:
AHULEZIAK Langileen batez besteko adina gorantz doa. Ez da nahikoa planifikatu belaunaldi-
aldaketa eta ezagutza-transmisioa. Ez dakigu pertsonen gogobetetze-maila
zenbatekoa den. Erabakiak epe labur/ertainera (legealdiak)
hartu beharra.
INDARRAK Pertsonak ezagutzea. Enpresa-sarearekiko gertutasuna. Malgutasuna. Harreman ona EGSArekin. Izaera propioa kanpoan. Taldeburu izatea. Programak diseinatzeko eta kudeatzeko
gaitasuna. Komunikazio-mekanismo propioak. Bezeroen gogobetetze-maila.
MEHATXUAK Enpresa-sarearen ahultasuna. Enpresa-sareak programa berrietarako (BI
4.0) trebakuntza/prestakuntza gutxi du.
AUKERAK EGSAren estrategia berriak
(zibersegurtasuna). Jarduera/programa berriak egiteko. Langileen gaztetzea. Eusko Jaurlaritzaren edo SPRIk harremana
duen beste erakunde batzuen osaeran aldaketak izatea.
Sailak Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren alde egindako apustua.
7
1.2 BIKAINTASUN POLITIKA
Bikaintasun Politikak, 2015eko apirilaren 22an onartutakoak, indarrean jarraitzen du gaur egun:
Kalitatea da gure bezeroak gustura ikustea gure zerbitzuak jasotzean dituztenean, Bezeroa baita gure jardueraren ardatza.
Horretarako, SPRIk konpromisoa hartu du Gobernu Korporatiboko praktikak aplikatzeko Administrazio Kontseiluaren eta kudeaketa taldearen funtzionamendu eta lan ona bermatzeko, oinarrizko erreferentziatzat harturik onartuak dauden Administrazio Kontseiluaren Araudia eta Jokabide Kode Etikoa.
Era berean, Barne Kontrol sistema bat ezarri da gure helburu orokorrak eta legea betetzen direla bermatzeko, eta barne prozedurak abiarazi dira SPRIren negozioak eta jardunak berekin dakartzaten arriskuak minimizatzeko.
Gure zerbitzuen Kalitatea estuki lotuta dago erantzukizunez eta profesionaltasunez lan egiten duen giza taldearen kalitatearekin, beren helburua delarik gure zerbitzuen kalitatea lortzea, mantentzea eta hobetzea, balio erantsia emanez eskainitako zerbitzuari. Giza taldearen garapena printzipio hauetan oinarritzen da: aukera berdintasuna eta bazterkeriarik eza edozein esparrutan. Horretarako, SPRIk konpromisoa hartu du jarrera gatazkatsuak edo jazarpenezko jarrerak prebenitzeko eta gerta daitezkeen kexei aurre egiteko.
Gure hornitzaileak gure zerbitzuen funtsezko zati bat dira eta eragin zuzena dute gure bezeroen asebetetzean. Beraz, elkarrekiko konfiantzan, beharrezko den gardentasunean eta tratu berdintasunean oinarritutako harremanak sortzen dira.
Ingurumenaren kudeaketa helburu estrategikoa da SPRIrentzat eta horregatik ahalegina egiten dugu baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko, gure jarduerak ingurumenean eragiten dituen inpaktuak ebaluatzen ditugu inpaktu horiek prebenitzeko, desagerrarazteko edo minimizatzeko eta legezko ingurumen baldintza guztiak nahiz sinatutako beste edozein baldintza betetzen ditugu.
SPRIko Zuzendaritza bere langileen segurtasunaz eta osasunaz kezkatzen da eta, kezka horri erantzunez, Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legean ezarritako arauak beteko ditu eta, betepen hori aprobetxatuz, ahalik eta gehien hobetuko ditu gure langileen lan baldintzak.
SPRIren Erantzukizun Sozialaren xedea da gure jarduera modu eraginkorrean garatzea, ahalegina eginez eskura ditugun baliabideak optimizatzeko, ekonomi, ingurumen eta gizarte arloetan sostengarri izateko, eta gardentasunez komunikatzeko, hau da, gure jarduerei buruzko informazio garrantzitsua eta egiazkoa eskaintzeko.
Eta hori guztia helburu hau lortzera bideratuta dago: bere Ikuspegia eta Egitekoa gauzatzea eta emaitza bikainak lortzea, politika eta estrategia, erakundeko pertsonak, baliabideak eta prozesuak bultzatu eta zuzenduko dituen lidergoaren bitartez.
8
1.3 FUNTSEZKO PROZESUAK: DEFINIZIOA ETA ZERRENDA
Txosten hau egiteko datan, hauxe da funtsezko prozesua: "euskal enpresak eraldatzea,
lehiakorragoak izan daitezen: laguntza publikoen programak diseinatzea eta kudeatzea, eta
xede horretarako zerbitzuak ematea".
1.4 ZIURTAGIRIEN ARLOKO XEDEAK
SPRIk honako ziurtagiri hauek ditu:
ISO 9001, norainokotasun honekin: "euskal enpresak eraldatzea, lehiakorragoak izan
daitezen: laguntza publikoen programak diseinatzea eta kudeatzea, eta xede horretarako
zerbitzuak ematea"
EKOSCAN araua, norainokotasun honekin: "Laguntza publikoak emateko laguntza, analisi,
ebaluazio eta jarraipeneko enpresa-proiektuen kudeaketa administratiboa".
UNE 93200:2008, Bezeroen Arretarako Zerbitzuko Zerbitzuen Karta.
2018rako ez da beste ziurtagiririk aurreikusi
1.5 APLIKATU BEHARREKO LEGERIA
Jarraian, SPRIri aplikatzen zaizkion lege batzuk baino ez dira aipatzen, ia-ia ezinezkoa baita
aplikagarri diren arau guzti-guztien zerrenda xehatua egitea, bat bera ere kanpoan utzi gabe.
Izan ere, jarduera eremua zein den, zuzenbidearen alor bateko ala besteko arauak aplikatuko
lirateke, eta hierarkia desberdinekoak ere bai: hasi Espainiako Konstituziotik -besteak beste,
sozietateko kide diren pertsonen oinarrizko eskubideei dagokienez-, eta maila txikiagoa duten
agindu eta udal ordenantzetaraino.
5/1981 Legea, ekainaren 10ekoa, Sozietatea eratzeari buruzkoa.
Sozietate anonimoei eragiten dieten merkataritza, lan eta zerga arloko legeak.
1/1997 Dekretu Legegilea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei
buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.
1/2011 Dekretu Legegilea, Euskadiko Aurrekontu-erregimenaren arloko Testu Bategina
onesten duena.
Euskadiko Aurrekontuen Legea, urtero onesten dena.
38/2003 Legea, Diru-laguntzei buruzkoa (partzialki eragiten dio SPRIri).
Azaroaren 8ko 9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa.
1291/2013 Erregelamendua, 2014-2020 aldirako Ikerkuntza eta Eraberritze arloetako
Programa Markoa ezartzen duena.
Estatuak eskualdeetara bideratutako laguntzei buruzko ildoak, 2014-2020 aldirako.
651/2014 Erregelamendua, barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzei buruzkoa.
19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio publikoa eskuratzeko
bideari eta Gobernu onari buruzkoa.
15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.
9
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Araudia, 2016ko apirilaren
27koa, pertsona fisikoen babesa arautzen duena datu-pertsonalen tratamenduari eta datu
horien zirkulazio askeari dagokionez, eta zeinaren bidez indargabetzen baita 95/46/EE
Direktiba (hemendik aurrera, DBAO).
Urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretua, Segurtasunerako Eskema Nazionala
Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duena.
2017an zehar ez da SPRIri aplikagarri zaion ingurumen arloko legeria berririk antzeman,
identifikatutako ingurumen-gaiak aintzat hartuta
1.6 SISTEMARI ERAGIN AHAL DIOTEN ALDAKETAK
2017ko azken lauhilekoan jarduera-lerro berri bat sartu da: ZIBERSEGURTASUN saila (Basque
Cybersecurity Centre). 2018an, kudeaketa-sisteman txertatuko da, behin egituratu, baliabideak
eman eta zerbitzuak eta/edo ekintza-lerroak definitu eta gero. SPRI, EJIE, Ertzaintza eta zentro
teknologikoak lankidetzan arituko dira arlo horretan, modu iraunkorrean. Hau da, zeharkako
ekimen bat da, Eusko Jaurlaritzako 4 sailek sustatua.
Bestalde, 2017ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak bi aldaketa onartu zituen, zeinek, printzipioz, ez
dioten sistemaren osotasunari eragin behar, aldaketa horiek eskatzen duten egokitzapenaz
harago. Hauek dira aldaketa horiek:
Euskadiko Nazioartekotze Agentzia sortzea, SPRIren Nazioartekotze Arloa eta EGSAren
Nazioartekotze Zuzendaritza batzen dituena SPRI Taldearen sozietate berri gisa; 2018ko
urtarrilean osatu zen formalki.
SPRI Eskubide pribatuko Erakunde Publiko bihurtzea, langile, funtzio eta zerbitzu
berekin.
10
2. KUDEAKETA SISTEMAREN JARDUERARI ETA
ERAGINKORTASUNARI BURUZKO INFORMAZIOA.
2.1 BEZEROAREN ASEBETETZEA ETA ALDE INTERESATUEN BERRELIKADURA
2.1.1 Bezeroen azebetetzea
Programak eta Zerbitzuak
Metodologia zehatz bat erabili dugu horretarako: onlineko inkesta bat eta telefonoz
elkarrizketa egin diegu 2017an kudeatutako programa eta zerbitzuetako parte-hartzaileei, bai
onartutako proiektuak zituztenei eta baita ere proiektuak onartu ez zitzaizkienei. Informazio
hori laguntza ebatzi edo ordaindu ondoren jaso da.
4.431 enpresatako 1.001 inkesta jaso ditugu (%23ak erantzun du), eta kontuan harturik laginen
errorea %± 2,78koa izan daitekeela, konfiantza maila %95ekoa izan da. Hala ere, programa
bakoitzak daukan bezero kopurua oso desberdina denez, kontuan hartu behar da kasu
batzuetan errore marjina handiagoa dela, eta beraz jasotako emaitzak zuhurtasunez
interpretatu behar dira. Oro har, eskaera kopuru txikiena duten programez ari gara. Galdeketen
% 7,3 euskaraz egin da.
Hauek dira emaitza garrantzitsuenak:
Batez besteko balorazioa 7,69koa da, aurreko urteko 7,19 baino altuagoa.
Asebetetze maila globala altuagoa da Informazio Gizarte saileko programetan parte hartu duten enpresen artean (7,90).
“Jasotako arreta” eta “Jarrera eta profesionaltasuna” izan dira ongien baloratutako faktoreak. “Jasotako arreta” eta “Lankidetzarako jarrera” itemak hobeto balioetsitakoak dira.
Hala ere, “prozesuaren iraupen garaia” itema gaizkiago balioetsitakoa da (5,61).
%55,3k uste dute SPRIk antzeko jarduera duten beste enpresa edo erakunde batzuk baino zerbitzu hobea eskaintzen duela. Datu hori 2016koa baino beherakoa da (%53,6).
Enpresa gehienek baloratu dute programak… …aukera berriak ireki dituela enpresan (7,26).
…lehiakorrago egin duela enpresa (7,03).
…enpresari kudeaketa eraginkorragoa izaten lagundu diola (6,58).
Azkenik, % 18k iruzkinak, iradokizunak, etabar igorri dizkigu.
Neurketa horren emaitzak 2018/03/26ko Zuzendaritza Batzordean aurkeztu dira
11
Jarraian, bezeroen asebetetzeari buruzko datu nagusiak, 2008tik:
7,257,54
7,25 7,18 7,20 7,11 7,22 7,22 7,25 7,32 7,377,19
7,69
0
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
ASEBETETZE GLOBALAREN INDIZEAINDICE DE SATISFACCIÓN GLOBAL
7,69
6,87 6,70
7,99 7,76
0
2
4
6
8
10
Informazioa etadokumentazioa
Información y Documentación
Programarekin lotutakozerbitzuak
Servicios vinculados
Jasotako arretaAtención recibida
Jarrera eta profesionaltasunaActitud y profesionalidad
ASEBETETZE INDIZEA FAKTOREKAINDICE DE SATISFACCIÓN POR FACTORES
2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 media 2017
12
Enpresen SustapenaPromoción Empresarial
NazioartekotzeaInternacionalización
TeknologiaTecnología
BerrikuntzaInnovación
Informazio GizarteaSociedad de la
Información
ASEBETETZE MAILAGLOBALA
SATISFACCIONGLOBAL
2010 7,19 7,33 7,18 7,06 7,57 7,11
2011 7,57 7,59 7,09 7,48 7,15 7,22
2012 7,81 7,67 7,18 7,23 7,20 7,23
2013 7,80 7,56 7,02 7,18 7,46 7,25
2014 7,91 7,57 7,28 7,72 7,30 7,32
2015 7,81 7,88 6,96 7,58 7,60 7,37
2016 6,86 8,58 7,08 7,72 7,39 7,19
2017 7,63 7,86 7,52 7,84 7,90 7,69
0
2
4
6
8
10
ASEBETETZE INDIZEA EREMUKAINDICE DE SATISFACCIÓN POR ÁREAS
13
6,16
6,58
6,32
6,40
7,06
6,86
6,46
7,12
6,87
6,60
7,01
6,78
6,30
7,32
7,10
6,27
7,18
6,97
6,19
6,96
6,65
6,58
7,26
7,03
0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
kudeaketa eraginkorragoa dutiene una gestión eficaz
aukera berriak ditutiene nuevas oportunidades
lehiakorragoa daes más competitiva
SPRIren programak eta zerbitzuak erabili ondoren, enpresak…Tras utilizar los programas y servicios de SPRI, la empresa…
2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010
14
Sentsibilizazio eta Prestakuntza ekintzak
Txosten hau egiteko datan, honako sentsibilizazio eta prestakuntza ekintza hauek egin eta
ebaluatu dira:
NAZIOARTEKOTZE ZERBITZUAK
4,70
4,30
3,84
4,17 4,16
0
1
2
3
4
5
2013 2014 2015 2016 2017
Evolución Satisfacción Eventos Internacionalización
4,29
3,92
4,42 4,42
3,923,63 3,54
4,00 3,92
0
1
2
3
4
5
Satisfacción global Jornadas Internacionalización por factores
15
3,88
4,25
3,75
4,19
0
1
2
3
4
5
Argelia Francia Peru Reino Unido
Satisfacción global Jornadas Internacionalización
4,414,55 4,62 4,55
3,90
4,304,39
0
1
2
3
4
5
Disposición delespacio
Procedimiento deinscripción
Atención delpersonal
Instalaciones Catering Informacióngeneral
Media Satisfacción
Satisfacción MUNDURA BEGIRA 2017
16
BARNETEGI TEKNOLOGIKO
ENPRESA DIGITALA
4,27 4,25
4,68 4,554,39
0
1
2
3
4
5
MetodologiaMetodología
EdukiakContenidos
HezitzaileakFormadores
AntolaketaOrganización
ASETZE OROKORRASATISFACCIÓN GENERAL
BARNETEGI TECNOLOGIkO
2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
8,23
0
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
BIZKAIA ED MIRAMON ED GARAIA ED ARABA ED
ENPRESA DIGITALA
2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 Media 2017
17
MICROENPRESA DIGITALA
INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA
2017ean, 67 saio burutu dira eta 822 parte-hartzaile izan dira (%37 emakumeak eta %63
gizonak).
9,0 8,39,0 8,59,0 8,419,0 8,34
0
2
4
6
8
10
Hezitzailea asetzeaSatisfacción formador
Edukia asetzeaSatisfacción contenido
MIKROENPRESA DIGITALA
2014 2015 2016 2017
8,47,9 8,0 8,0
8,38,6
8,3
0
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA - SATISFACCIÓN GLOBAL
18
INNOBIDEAK-KUDEABIDE. CONTRASTES
Capacitaciónprofesional
Capacitaciónpedagógica
Utilidad DocumentaciónCumplimiento
del objetivoLogística Duración
Atencion aconsultas
Valoraciónglobal
2015 8,62 8,61 8,02 7,71 8,03 8,06 7,65 8,56 8,31
2016 8,90 8,89 8,31 8,07 8,36 8,21 7,78 8,86 8,59
2017 8,73 8,53 8,14 7,98 8,11 8,20 7,90 8,71 8,29
0
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
Innobideak Prestakuntza - Satisfacción media por atributos
8,5 8,6 8,58,68,9 8,7
9,0 9,0 9,18,9 8,8 8,8
0
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
Kontrastearen aurreko antolaketaLa organización previa al contraste
Enpresari emandako balioaEl valor aportado a la empresa
Laguntza/Kontrastea balioespen osoaValoración global del apoyo / contraste
INNOBIDEAK KUDEABIDE. KONTRASTEAK CONTRASTES
19
Jasotako web-inkesten emaitzak
2017an 3 inkesta jaso dira.
Erantzun gehiago lortzeko asmoz, 2017ko maiatzean, horren berri ematen duen iragarkia eta
esteka txertatu dira info@-tik bidalitako mezu elektronikoen sinaduran. 2017an igarri ez bada
ere, 2018ko erdialdean 16 inkesta jaso dira beteta.
Kanpo-aintzatespenak eta jasotako esker onak
2017ean jasotako esker onen %88 Nazioartekotze Arloari dagokio.
4,00 4,00
5,00
4,00
3,50
4,905,0
4,5 4,5
5,0
4,5 4,5
3,0 3,0
5,0 5,0
3,5
4,5
0
1
2
3
4
5
Jasotako arretaAtención recibida
Harremanetan jartzekoerraztuna
Facilidad de contacto
Erantzunaren azkartasunaRapidez en la respuesta
AdeitasunaAmabilidad
Kontsultaz jasotakoerantzuna
Respuesta dada a su consulta
GOGOBETZE-MAILAOROKORRA
SATISFACCIÓN GENERAL
Bezeroaren Arretarako Zerbitzuaren Asebetetze Indize. WEB InkestaEncuesta WEB. Índice de Satisfacción Servicio de Atención al Cliente
2014 2016 2017
3
19
33
47
22
17
20
8
0
5
10
15
20
25
30
35
40
45
50
2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
20
2.1.2 Administrazio Kontseiluaren antolakuntza eta funtzionamenduari
buruzko asebetetze inkesta
2017ean, asebetetze orokorra 2016. urtekoa baino okerragoa izan da, 2 hamarreko txikiagoa.
Bestalde, erantzuna %53koa izan da, aurreko urtekoarekin alderatuta 13 puntu azpitik.
4,24,3 4,3
4,0
4,2 4,2
4,7
4,4
4,24,1
4,4 4,44,4
4,6 4,6
3,9
4,1
4,3
4,64,4
4,1
4,6 4,64,4
4,1
4,4
4,1 4,14,2
4,64,6
4,34,1
4,3 4,3 4,34,3 4,3
3,5
4,5
4,2 4,24,3
3,9
3,6
4,04,1
4,0
0
1
2
3
4
5
Aurrerapen komunikazioabileren datak
Antelación comunicaciónfechas de las reuniones
Bileren deialdiarenaurrerapena
Antelación de la convocatoriade las reuniones
Emandako informazioarenedukia
Contenido de la informaciónaportada
Bileren iraupenaDuración de las reuniones
Informazioaren eskaeretarakoarreta
Atención a solicitudes deinformación
Asebetetze maila globalaSatisfacción global
Administrazio Kontseiluaren antolaketa eta funtzionamendua
Organización y funcionamiento del Consejo de Administración
2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
21
2.1.3 Hornitzaile nagusien asebetetze inkesta
Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde, Sozietate eta Fundazioen Gobernu Arduratsuari
buruzko Gidak (Eusko Jaurlaritza) jasotako gomendioekin bat eginez, 2013tik aurrera SPRIren
hornitzaile nagusien asebetetzearen aldizkako analisia txertatu da SPRIren kudeaketa sisteman.
SPRIren ustez, hornitzaile nagusikoak dira baldintza hauek betetzen dituztenak:
Bere zerbitzuek eragin handia dute SPRIren funtzionamenduan, eta balio erantsi handia ematen diote.
100.000 euro baino gehiagoko fakturazioa du.
2017. urteko ebaluaziorako, Internet bidezko inkesta bat egin zaie, ezarritako baldintzak bete
dituzten hornitzaileei, 112 guztira. Baliozko 70 erantzun jaso dira (%62,5ak erantzun du).
4,10
4,35
4,05
4,20
4,40
4,00
3,95
4,15
4,22
4,48
4,04
4,00
4,26
3,96
3,81
4,33
4,36
4,59
4,18
4,26
4,49
4,18
4,21
4,51
4,54
4,70
4,47
4,53
4,68
4,42
4,46
4,53
4,51
4,66
4,33
4,37
4,71
4,54
4,34
4,51
1 2 3 4 5
Argi adierazi dira gure premiak kontratatzeko orduan?Claridad y concreción de las necesidades a la hora de contratar.
Erraz jarri zara harremanetan prozesuan inplikatutako pertsonekin?Accesibilidad de las personas involucradas en el proceso.
Nolakoak izan dira ezarritako entrega epeak?Plazos de entrega establecidos.
Nolakoak izan dira ordaintzeko bideak eta epeak?Forma y plazos de pago.
Zein iritzi duzu kontratazio prozesuaren gardetasun eta legalitateari buruz?Transparencia y legalidad del proceso de contratación.
Onartu ditugu hobetzeko proposatu dituzun ideiak?Aceptación de las ideas aportadas para la mejora.
Ulertu ditugu zure enpresaren premiak eta egokitu gatzaizkie premia horiei?Comprensión y adaptación a las necesidades de su empresa.
SPRIren balorazio globala.Valoración global de SPRI.
SPRIren hornitzaile nagusien asebetetze globala (5en gaineko balioak) Satisfacción global de los principales proveedores de SPRI (valores sobre 5)
2017 2016 2015 2014 2013
22
2.1.4 Bezeroen kexak eta erreklamazioak
2017ean bezeroen 15 kexa/erreklamazio jaso dira, honela banatuta:
48
3436
32
23
15
0
10
20
30
40
50
60
2012 2013 2014 2015 2016 2017
Bezeroen kexak eta erreklamazioakQuejas y reclamaciones de clientes
0%
5%
10%
15%
20%
25%
30%
35%
40%
45%
50%
Bezeroen kexak eta erreklamazioak: Programa/Zerbitzua banaketaQuejas y reclamaciones de clientes: Distribución por Programa/Servicio
2012 2013 2014 2015 2016 2017
0,15%
0,11%
0,12%
0,12%
0,21%
0,08%
2012
2013
2014
2015
2016
2017
Jasotako kexak/arduratutako kontsultak %% Quejas recibidas / Consultas atendidas
4,74
6,74
4,94
4,47
3,00
2,47
0,00 2,00 4,00 6,00 8,00
2012
2013
2014
2015
2016
2017
Erantzuneko epe ertaina (dias laboralak)Plazo medio de respuesta (días laborales)
23
2.1.5 Pertsonen asebetetzea
2017an, irailean egindako inkesta baten bidez neurtu da pertsonen gogobetetzea. % 67k egin du
inkesta (2007an, % 55ek).
2007tik pertsonen gogobetetzearen neurketa zuzenik egin ez bada ere, aldizkako bilera-sortak
egiten dira maila guztietan. Gainera, 2015ean arrisku psikosozialak ebaluatu zirenean, ebaluazio
kualitatibo bat egin zen (langileen % 44k parte hartu zuen), eta gogobetetze-inkestan
neurtutako alderdi gehienak sartu ziren. Horregatik sartu da datu gisa grafiko hauetan:
6,84
8,00
6,91
0
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
2007 2015 2017
ENPRESA HONETAN LAN EGITEAK EMATEN DIZUN ASEBETETZEA
0
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
GRADO DE SATISFACCIÓN POR FACTORES
2007 2015 2017
24
Inkestan baloraziorik baxuena izan duten alderdietako bat “barne-komunikazioa” izan denez,
Zuzendaritzaren hasierako erantzunetako bat izan da lantalde bat osatzea, barne-
komunikazioaren kalitatea eta arintasuna hobetzeko helburua duena, erakundearen barruan
maila guztietan komunikazio egokia lortzeak eragiten dituen kezkak bideratzeko eta gainditzeko,
eta, hala, hurrengo inkestan emaitzak hobetzeko.
2.1.6 Retroalimentación de otros grupos de interés
Progresiboki, eta 2017an SPRIn Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren ezarpenerako hasitako
proiektuaren barruan, beste interes talde batzuei buruzko informazioa eskuratzea
sistematizatuko da. Une honetan ondokoan datza:
SPRI TALDEKO
SOZIETATEAK
Maila teknikoan eta lan taldeetan izaten diren etengabeko harremanez gain, SPRIko Zuzendaritza Batzordean SPRI Taldeko sozietateen arduradunek hartzen dute parte.
ALIATUAK Aliatuekin harremanak lankidetza hitzarmenen bidez formalizatu ohi dira, eta bertan jasotzen dira alde bien beharrak eta itxaropenak. Halaber, harreman zuzena eta etengabea dago.
KOMUNIKABIDEAK Harreman etengabea eta zuzena SPRIko Komunikazio Departamentuaren bidez.
GIZARTEA Webgunea, Gardentasunaren Ataria, informazio-eskaerak, iradokizunak eta abar, ohiko bideetatik. 2018ko erdialdean Gizarteari lehen inkesta egitea aurreikusi da.
Oro har, SPRIko Interes taldeen beharrak eta itxaropenak, baita identifikaturiko arriskuak ere,
Intraneten eskuragarri dagoen Interes Taldeen Matrizean daude jasota.
2.2 KUDEAKETA TXOSTENAK
2.2.1 Kudeaketa Plana 2017: emaitzak
Teknologia eta Eraberritze Arloa:
Teknología:
Enpresen I+G+B atalei laguntzeko programei dagokienez (HAZITEK Programa Estrategikoak eta
Lehiakorrak), 2017an aurkeztutako proiektuek aurreikuspenak gainditu dituzte, eta, bi proiektu-
motatan, aurkeztutako aurrekontuarekiko % 17 handitu dira. 2016arekin alderatuz, % 2 handitu
da onartutako proiektuen kopurua, eta % 21, berriz, proposatutako diru-laguntzak.
ZTBESri laguntzeko programei dagokienez, ELKARTEK programan, aurkeztutako proiektuek bete
egin dituzte egindako aurreikuspenak. 2016arekin alderatuz, % 13 handitu da onartutako
proiektuen kopurua, eta % 15, berriz, proposatutako diru-laguntzak. EMAITEK programari
25
dagokionez, bete egin dira egindako aurreikuspenak, eta, 2016arekin alderatuz gero, % 8 igo da
diru-laguntzen zenbatekoa.
EEN sarearen jardunean, nabarmentzekoa da Europako Batzordearen ETE-entzako tresna
berriari dagokionez egiten ari den kudeaketa, eta euskal enpresen emaitzak bereziki onak dira.
Adierazle guztiak daude aurreikuspenetatik gertu, eta hobetu egin dira aholkatutako zenbait
enpresatan (400 inguru).
Egindako beste jarduera batzuk: ZTBESen agenteak akreditatzeko txostenak, foru-aldundiekiko
lankidetza hedatzea helburu fiskaletarako kalifikazio-txosten teknikoetarako, EEN Partzuergoko
kontratua sinatzea Europar Batasunarekin, eta I+G+Bri laguntzeko Programak monitorizatzeko
eta haien segimendua egiteko txostena.
Eraberritzea:
Programa eta ekimenei dagokienez: helburuak gauzatzea (aurreikuspenen gainetik edo haiek
betez). Gainera, Berrikuntza Ez Teknologikoa Sustatzeko proiektua jarri da abian, Bizkaiko
ZTPren “Cross Mentoring” programa pilotua garatu da, eta Basque Industry 4.0ren 4. ekitaldia
egin da (erreferentziako ekitaldi gisa aintzatetsia izan da). Komunikazioari dagokionez, ekimenak
hedatzeko eta dibulgatzeko lan handia egiten jarraitu da.
Informazioaren Gizartea:
2017an kudeatutako programei dagokienez, Industria Digitala programa aurreikusitako mailatik
apur bat baxuago ibili da. BI 4.0 programan aurreikusitakoarekin bat eginez, ZIBERSEGURTASUN
INDUSTRIALAren programa diseinatzen hasi da, eta 2018an eskaintzea aurreikusita dago.
Poligonoetan NGA banda zabaleko sareak hedatzeko planaren 2017ko deialdia abian jarri da,
eta 146 poligonotan proiektuak egiteko dirulaguntzak onartu dira.
Eskainitako Zerbitzuei dagokienez, Enpresa Digitala jarduerak aurrera jarraitzen du, eta arreta
berezia jarri zaie enpresa industrialei eta 4.0ren inguruko gaiei, bai eta Zibersegurtasun
Industrialari ere, BSCSrekin lankidetzan. IT Txartelaren erabiltzaile- eta ziurtagiri-kopurua oso
handia izan da, lan-eEskaintza publikoak sustatu direlako. Halaber, mikroETE-ei eta autonomoei
zuzenduriko jarduerekin jarraitu da, Mikroenpresa Digitala Trebakuntza eta Implantalarien
bidez. Trebakuntza-eskaera jaitsi egin da apur bat, baina ari da igotzen. Sendotu egin da
Mikroenpresa industrialei zuzenduriko MED Implantalariak ekimena. Bestalde, 4.0 Industriari,
Business Intelligence-ri eta abarri buruzko Barnetegi Teknologikoen eskaera handia izan da.
METAPOSTAri dagokionez, ikusi da erabili duten enpresa handiak gustura daudela (Mercedes,
Michelin, Repsol...), eta ahalegina egin da SPRI Taldean, EVEn, HAZIn eta abarretan erabil
dezaten.
Enpresa-sustapen Arloa:
Ekintzailetza eta Garapen Ekonomikoa:
BICen ekimenetan, jarduera nagusien helburuak gainditu dira, hala nola Ekintzaile-ren
kudeaketa (95 onartu dira, aurreikusitako 60 beharrean), ez da aldaketarik izansortutako
26
enpresei dagokienez (60) eta Luzaro mailegu-kopurua txikitu egin da (3 eman dira,
aurreikusitako 5 beharrean). BIND 4.0 Programaren bigarren deialdia oso arrakastatsua izan da
hainbat ikuspuntutatik: enpresa kolaboratzaileak (28), jasotako eskaerak (385), eta startup-en
hautaketa eta proiektu-kopurua (gutxi gorabehera, 22 eta 25 startup bitartean eta 40 proiektu
inguru zenbatetsi dira). Basque Fondo ekimenak –EHAK-k garatuzen du eta hiru foru-aldundiekin
batera kudeatzen da– jarritako helburuaren % 90 lortu du (aurreikusitako 10 proiektuetatik 9
onartu dira).
Gauzatu Industria programan, aurreikusitako programen % 84 onartu da (50etik 42), baina
inbertsio-bolumena handiagoa izan da, % 94koa (94,4 milioi inbertitu dira, aurreikusitako 100
milioi beharrean), eta lanpostu gehiago sortu dira, % 94 (470 lanpostu berri, aurreikusitako 500
beharrean). Beste behin ere, aurten Gauzatu Kanpo Ezarpenetan onartutako proiektuak
aurreikusitakoak baino askoz gutxiago dira, % 25 (aurreikusitako 8 proiektuetatik 2 onartu dira);
hori dela eta, programaren egokitasunari buruzko hausnarketa bat eta aldaketak egin behar
dira, euskal ETE-entzat erakargarria izan dadin.
Renove Makineria programara aurkeztutako eskaerak ugaritu direnez, programaren
aurrekontua handitu egin zen 12 milioi eurora iritsi arte. Azkenean, 329 proiektu onartu ziren,
eta 148 milioi euroko inbertsio induzitua lortu zen.
Ekimen estrategikoak:
Fabrikazio Aurreratuko eta Energiako Pilotatze Taldeen Idazkaritza Teknikoaren barruan egin
den jarduera nagusia izan da Basque Industry 4.0ri eta Energibasque-ri dagozkien estrategiak
hedatzea, gai hauei dagokienez: agenteen koordinazioak, monitorizazioa, laguntza- eta
komunikazio-mekanismoak lerrokatzea, eta Fabrikazio Aurreratuko Pilotatze Taldearen
Zuzendaritza Exekutiboarekin eta Innobasquerekin eta Energia klusterrarekin koordinatzea,
Energiaren Pilotatze Taldearen buru izanik.
Ekimen Estrategikoei dagokienez, Euskadiko Fabrikazio Aurreratuko Zentro Eolikoa (WINDBOX)
eraikitzen amaitu eta abian jarri da, eta operazio-prozesua definitu da. Gainera, Basque Digital
Innovation Hub Fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatua abian jarri da,
aktiboak ebaluatzeko aplikazio informatikoa garatu da, eta robotika malguko eta fabrikazio
gehigarriko lehen bi nodoetarako nazioarteko aholkulari adituak kontratatu dira.
RIS3Euskadi nazioartean kokatzeko, Vanguard Initiative ekimenean parte hartu da, eta proiektu
pilotu bat aurkeztu da Europako Batzordearen Innosup programan: Advanced Manufacturing
for Energy related applications in Harsh Environments. Europako Batzordearen S3 plataformako
Marine Renewables Energies eta Smart Grids lantaldeak koordinatu dira. San Francisco-ko (AEB)
BIO USA-n, euskal Bioeskualdearen stand-ean parte hartu da, eta Hannover-eko azokan ere
parte hartu da, Basque Industry 4.0 stand-arekin.
Gainera, Biozientziak/osasuna Pilotatze Taldean parte hartu da, Medical Devices-en katalogoa
garatzen, eta Basque Health klusterrari laguntzen, Medikuntza Pertsonalizatuko taldean. Horrez
gain, kluster hauen lotune gisa jokatu da: Energia, Osasuna, Acicae, Siderex, Papera eta Hegan.
Basque Ecodesign Center-en kudeaketa-batzordean parte hartu da.
Invest in the Basque Country:
27
2017an 84 proiektu kudeatu dira, eta horietatik 26 aurreko urteetatik datoz. Horrek esan nahi
du proiektuen kopurua % 17 hazi dela. Proiektu horietatik gehienak RIS3 lehentasunezko
sektoreetakoak izan dira (% 45,2), azken helburua produkzio-plantan dutenak (% 54,8) eta
bereziak (% 41,7). Kudeatu diren proiektu gehienak AEBtik, Alemaniatik eta Erresuma Batutik
etorri dira. 19 proiektu amaitu dira arrakastaz; horrek esan nahi du 78 M€-ko inbertsioa egin
dela, 330 lanposturi eutsi zaiela eta 441 lanpostu berri sortu direla. Pasa den urtearekin
alderatuz, jarduera ekonomiko berrietako “Greenfield” proiektuen kopurua handitu da,
lanpostu berrien kopurua bikoiztu baino gehiago egin da (2,2 aldiz handiagoa da) eta lanpostuei
eusteko “Brownfield” proiektuak gutxitu egin dira. Aftercare-lana egiten jarraitu da, eta
atzerriko inbertsioarekin Euskadin ezarri diren 37 enpresa bisitatu dira, haiek hemen geratzen
saiatzeko eta izan dezaketen hazkuntza aztertzeko. Proaktibotasun-lanak areagotu egin dira,
kanpoko bulegoek egindako ekitaldien bidez, Brasilen esaterako, eta azoka espezializatuetan
parte hartuz (Hannover, Itsas Energien azoka, San Diegoko Bio Azoka, Parisko Aeronautika
Azoka, Frankfurteko fabrikazio gehigarriko azoka eta Erresuma Batuko prospektibakoa, besteak
beste), eta 2018-2021 plan estrategiko berria egiten hasi da.
Azterlan zerbitzu eta kluster:
Gure ordezkaritza finkatzea eta nazioarteko sareetan eta proiektuetan parte-hartze aktiboa
izatea izan dira ekintza nagusiak. Agentzia-sareetan (EURADA eta ADRak), kluster-sareetan (TCI)
eta zaintza-sareetan (ALERTA) parte hartu da, Europako CLUSTER S3 proiektua koordinatu da,
hango jarduerak hedatu dira, eta bazkideek eta baliabideek aurreikusi bezala parte hartu dute.
Zaintza-prozesuan hobekuntza teknikoak izan dira, hala nola HONTZA zaintza-tresna erabiltzen
hasi da, eta kluster-lotuneen taldea eta 2017ko kluster-programako ekitaldi osoaren kudeaketa
koordinatu dira;, hala, laburtu egin dira ebaluatzeko eta ebazteko epeak.
28
Zerbitzu korporatiboak: Komunikazioa, Idazkaritza Orokorra eta Laguntza Zerbitzuak
Zerbitzu korporatiboek garatutako jarduera oso lotuta dago aurreko puntuetan
azaldutakoarekin:
Komunikazioa:
Onlineko plataforma guztiak finkatu egin dira. Basqueindustry.eus eta Invest in the Basque
Country plataformak abian jarri dira, bai eta Invest helburuak dituzten kanpo-sareko
bulegoetarako hango hizkuntzetan dauden webguneak ere. Horrez gain, spri.eus-etik
ekitaldietan izena emateko eta BAZ-etik koordinatzeko kudeaketa finkatu egin da; halaber,
spri.eus finkatu egin da gaikako buletinak eta buletin korporatiboak bidaltzeko plataforma gisa,
sare sozialetarako lotune gisa, eta Basque Industry (Hannover Messe) estrategiako ekitaldiak
kudeatzeko bide gisa.
Lehen urratsak eman dira spri.eus domeinuaren barruan site hauek sortzeko edo berritzeko:
startup-entzako ekintzailetza, basquetrade, sprilur, arrisku-kapitala eta basqueindustry4.0.
Hala, bateratu egin dira SPRI taldeko buletinak.
2017ko datu batzuk: Up Euskadik 12.664 harpidedun ditu; Expanding Newsek, 13.588
harpidedun; Invest in the Basque Countryk, 12.343 harpidedun; SPRIren newsletter orokorrak,
35.869 harpidedun; ADI! buletinak (ekitaldiak eta izen-emateak), 38.291 harpidedun; Basque
Industry 4.0k, 32.573 harpidedun. SARE SOZIALEI dagokienez, 3 urtean aldaketa hauek gertatu
dira: Twitter-en, 200 jarraitzaile izatetik ia 7.500 izatera; Linkedin-en, 500etik 5.000ra; eta
YouTube-n, 30etik 2.000ra.
Spri.eus-eko edukia: 2017an, 1.061 berri, ekitaldi eta aurkezpenen 37 bideo eta enpresei irratiz
egindako 181 elkarrizketa igo dira. Gainera, 84 prentsa-ohar eta 154 buletin bidali dira
komunikabideetara.
Idazkaritza Orokorra:
SPRI, SPRILUR eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko Administrazio Batzordeen eta
Batzar Nagusien idazkaritzei dagozkien lan guztiak egin dira. Halaber, Administrazio Batzordeak
hala erabakita, “Euskadiko Nazioartekotze Agentzia”ko idazkaritza-lanak egin dira.
Sozietate osoari Laguntza Juridikoa ematen jarraitu da, eta aholkuak eman dira gai hauen
inguruan: kontratazioa, dirulaguntzetako iruzurrak, laguntzen araudia aplikatzea, lankidetza-
hitzarmenak, dirulaguntzak emateko hitzarmenak, eta Sozietatearen arloek eta sailek behar izan
duten beste edozein gai. Arlo operatiboekin lan egin da araudiak hobetzen, KEBek egindako
oharrei eta eskaerei ahalik eta gehien egokitzeko. Gainera, Kanpo Aholkularitzarekin
lankidetzan, segimendua egin zaie Sozietateari eragiten dioten hainbat auzi eta konkurtso-
prozesuri: Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren (MICINN) hitzarmenaren kudeaketa osoa,
likidazioak, luzamenduak eta ebaluazio- eta segimendu-batzordeak. Hainbat batzordetan parte
hartu da: kontratazio-mahaiak, MICINN batzordeak, DPBLren segurtasun-batzordea, babesak
eta abar.
Era aktiboan parte hartu da Eusko Jaurlaritzaren baimena lortzen eta, ondoren, “Euskadiko
Nazioartekotze Agentzia-Basque Trade and Investment SA” eta “USA Basque Trade &
29
Investment, INC” sozietateak sortzen. Eta, Sailarekin lankidetzan, “SPRI Enpresa Garapenerako
Euskal Agentzia” sortzeko prozesua abian jarri da.
Laguntza Zerbitzuak:
2017an, ekintza hauek dira nabarmentzekoak:
Bezeroaren arreta-zerbitzua: Zerbitzu Eskaintzaren ziurtapena berritu da, adierazleen
segimendua egiten duen sistema hobetu da, eta webgunean argitaratutako programa-fitxen
mantentze-lana egin da eta fitxa berriak egin dira.
Informatika: Eusko Jaurlaritzaren Platea sistema egokitu, laguntza-programetarako aplikazio
informatiko berriak garatu eta SEN ezartzeko lehen fasea gauzatu.
Zerbitzu Orokorrak: Ekoscan ingurumen ziurtagiria eta marka komertzialen ziurtagiria berritzea,
aseguruen estaldurak (langileak, kontseilariak,...) berrikustea, BTI azpiegituren eta
zibersegurtasun-zentro berriaren lekualdaketa eta kudeaketa, marka komertzialen berritzea eta
laneko arriskuen prebentzioaren eta segurtasun eta lan-osasunaren kudeaketa izan dira ekintza
nagusiak.
Giza Baliabideak: langileak kontratatzeko prozesuak egitea, zerbitzu juridikoei laguntzea SPRI
taldeko prozesu judizialetan, Enpresa Batzordearekin harremanetan jardutea, eta epai
judizialagatik egin beharreko soldata-eguneratzeak egitea.
Administrazioa eta finantzak: aurrekontuak egiteko prozesua. Sozietatearen ekintza-
perimetroan aldaketak egitea, Zibersegurtasun Arlorako jarduera berriak egokitzea,
nazioartekotze-jardueren banaketa-prozesua, BEZari buruz berehala informatzeko sistemara
egokitzen hastea; ez da beharrezkotzat jo faktura elektronikoa ezartzea.
Kudeaketa eta etengabeko hobekuntza: Kudeaketa Aurreratuko Eredua ezartzeko prozesua
hastea eta kanpo-egiaztatzea egitea; ISO 9001:2015 arau berriaren mendeko ziurtagiria lortzea
eta Sozietatearen gainerako ziurtagiriak berritzea.
30
2.2.2 Ingurumen Hobekuntza 2017: emaitzak
Ingurumen-jarraipena eta eraginkortasunaren eremuko adierazleak
Ingurumen-portaeraren eremuko adierazleak:
Honako hauek dira erakundeak ingurumen-portaeraren jarraipena egiteko ezarritako
adierazleak:
INDICADOR UNITATEA 2016 2017
Pertsona kop. un. 71 75
Klororik gabeko paper zuriaren kontsumoa bulegoetan (inpresio/kopia kopuruaren arabera)
kg 734,64 524,47
kg/perts 10,35 6,99
Karpetak Kg 50 38
kg/perts 0,70 0,50
Tonerra un. 5,00 8,00
un./perts 0,07 0,11
Mezularitza (mezuak + eskaner eta posta zerbitzua) km 6.696,16 4.430,00
Tn CO2 1,30 0,90
Bidaia profesionalak km 2.137.413,80 498.113,00
Tn CO2 164,31 41,04
Hobetu beharreko gaiei lotutako adierazleak: hartutako neurrien (Jarduera Planean jasota
daude) jarraipena egiteko adierazleak ezarri dira, neurri horien eraginkortasuna kontrolatu ahal
izateko:
- kg paper/pertsona
- Isuritako CO2 Tn/pertsona
31
Beste alde batetik, hauexek dira abiarazitako hobekuntza-ekintzen jarraipena egiteko
adierazleak:
INDICADOR UNITATEA 2013 2014 2015 2016 2017
Pertsona kop. unitatea 67 64 68 71 75
Bulegoan zenbat kg paper gastatu diren
Kg / perts 37,46 18,90 12,43 10,35 6,99
Artxibatze-kutxa berriak, zenbat kg. gastatu diren
Kg / perts 0,00 0,00 0,00 0,00 0,00
Kontsumitutako karpeta kg. Kg / perts. 6,45 0,82 0,68 0,70 0,51
Baliza-zerbitzuen kop. Nº / perts 5,55 3,00 2,16 4,51 1,23
- Kideko zenbat CO2 Tn aurreztu diren
Tn / perts 0,07197 0,00061 0,03286 0,05600 0,01510
Mezulariek egindako km-ak, guztira km / perts 107,67 65,80 62,16 94,31 59,06
- Kideko zenbat CO2 Tn aurreztu diren
Tn / perts 0,02199 0,01344 0,01265 0,01920 0,01200
Bidaia profesionalek egindako km-ak, guztira
Km / perts 14.149,81 20.243,81 19.513,13 30.104,42 6.641,51
- Kideko zenbat CO2 Tn aurreztu diren
Tn / perts 1,72058 2,38938 1,93679 2,31420 0,54720
* 2017ko datuak: bidaia-agentziak emandakoak, International Civil Aviation Organization (United Nations
Agency) erakundetik eskuratuak.
Urtero-urtero berrikusten dugu gure jardueran ingurumenari lotuta dauden gaiak
identifikatzeko taula. Horren xedea da ikustea ea gure prozesuan egin ditzakegun aldaketek
eraginik duten identifikatutako gai horietan. Bada, 2017ean ez da ingurumenari lotutako gai
berririk identifikatu.
Gaien kuantifikazioan oinarrituta, alderdi hauek hautatu dira 2017rako: - Paperaren kontsumoa.
- Birziklapena.
- Sentsibilizazioa.
2017eko emaitzak: lortutako aurrerapenak.
HOBETU BEHARREKOAK JOMUGAK EMAITZAK
Material-birziklatzea. Idazteko tresnen birziklatze solidarioko
programa batean parte hartzea.
100%
3,1 Kg birziklaturik
Ingurumena zaintzeko
sentsibilizazioa.
Kartelak jartzea 3. eta 4. solairuetako komunetan, ateratzean argia itzaltzeko eta energia aurrezteko.
EGINA
Paper-kontsumoa % 100
jaistea kalitate-sistemako
dokumentuetan.
Kalitate-sistemako dokumentazioa digitalki eskaneatzea eta intranetean sartzea.
1,2 Kg paper
100 %
32
2.2.3 Prebentzio Jarduera 2017: emaitzak
Lan-arriskuen prebentzioari dagokionez, SPRIk enpresaz kanpoko prebentzio zerbitzua hautatu
du, eta IMQ Prevención sozietateak ematen du zerbitzu hori. Enpresaz kanpoko prebentzio
zerbitzu horrek segurtasuna, industria-higienea, ergonomia, psikologia aplikatua eta osasunaren
zaintza aurreikusten ditu
2017an, lehendik zegoen Prebentzio Sistemaren analisia egin da, horretarako ezarritako
betebehar-multzo baten bidez, eta azterketaren emaitza izan da aztertutako 13
betebeharretatik bi ez direla bete zati batean: horietako bat Eusko Jaurlaritzaren mende dauden
ekintzak planifikatzeari dagokio, hura baita eraikinaren jabea, eta bestea langileen trebakuntzari
dagokio, langileek birziklatu eta DIPei eta lanpostuetako arriskuei buruzko trebakuntza jaso
behar baitute apurka-apurka.
Prebentzio jardueraren parte modura osasunaren zaintzak lan arriskuen prebentzioak duen integrazioaren eraginkortasuna baloratu nahi du, bai segurtasun, higiene eta ergonomia arloetan, eta bai enpresaren kudeaketaren sistema orokorrean ere. Jarduera honen azterketa ere horretarako bereziki ezarritako baldintza batzuen bidez egiten da eta kasu honetan denak bete dira.
2.3 PROZESUEN BILAKAERA: EZADOSTASUMEN JARRAIPENA, EKINTZA ZUZENTZAILEAK
EDO HOBETZE-EKINTZAK.
Aldiro (bi hilean behin gutxi gorabehera) erreferentziazko epealdian zabalik dauden zuzentze
edo hobetze ekintzen jarraipena egiten da, horiek betetzeko arduradun zuzenak direnen bidez.
2.3.1 GORABEHERAK / ADOSTASUN EZAK
2017 2016
Acum. % Acum. %
Adostasun ezak (barne- eta kanpo-auditorietatik eratorritakoak)
2 9,52% 7 19%
Adostasun ezak (prozesuen funtzionamendutik eratorritakoak)
2 9,52% 0 0%
Gorabeherak (prozesuetatik eta barne- eta kanpo-auditorietatik eratorritakoak)
17 62,96% 29 81%
GUZTIRA 21 100% 36 100%
33
2.3.2 Hobekuntzei buruzko iradokizunak
Aintzat hartu dira hobekuntzarako aukerak, hala egindako barne- zein kanpo-ikuskaritzetan
antzemandakoak nola prozesuetan berez sortutakoak.
Abenduaren 31n, 13 iradokizun erregistratu dira (2 etengabeko hobekuntzatik zuzenean
jasotakoak eta 11 egin diren barne- zein kanpo-ikuskaritza prozesuetatik eratorritakoak):
2017 2016
Zb. % Zb. %
Hobekuntzarako proposamenak, eta ikuskaritza-txostenetan adierazitakoak
11 85% 6 67%
Beste bide batzuetatik jasotakoak: arloko/ataleko bilerak, elkarrizketak...
2 15% 3 33%
GUZTIRA 13 100% 9 100%
2.4 HORNITZAILEEN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA.
2012. urtetik, hornitzaileen ebaluazioa hartara diseinatutako moduluaren bitartez egiten da,
Navision aplikazioan; horrela, modu sinpleagoan egin daitezke lan-harremanetan izaten diren
hornitzaileen ebaluazioak. Eskariaren arduradunak egiten du ebaluazioa, produktu/zerbitzu
horretarako definitutako irizpideak 1etik 4ra bitartean puntuatuz.
Hona hemen batez besteko balorazioa, arloka:
3,69
0,00
0,50
1,00
1,50
2,00
2,50
3,00
3,50
4,00
4,50
Enpresen SustapenaPromoción Empresarial
Teknologia etaBerrikuntzaTecnología eInnovación
NazioartekotzeaInternacionalización
Laguntza-zerbitzuakServicios de Apoyo
Idazkaritza nagusia Secretaria Gral.
Komunikazioa Comunicación
Zuzendaritza nagusia Dirección Gral.
Hornitzaile-ebaluazioaEvaluación de proveedores
2012 2013 2014 2015 2016 2017 MEDIA 2017
34
2017an, batez besteko balorazioa 3,69koa izan da (4tik), 2015ean lortutakoa baino apur bat
altuagoa (3,65). Bestalde, hornitzailearen balorazioan 3 puntutik beherakoa jaso duten 9
eskaera izan dira; eskaera guztien %1 dira, eta neurri egokiak hartu dira kasu horietan.
2.5 EGINDAKO BARNEKO ETA KANPOKO IKUSKARITZEN EMAITZAK
2.5.1 Barne-ikuskaritzak
2017ko azaroan egin ziren, 3 izanz ezik, zeinak atzeratu egin baitziren; bi, arduradunek
gaixotasun-baja hartu zutelako, eta bestea lan-karga handia zelako.
Hauek dira barne-ikuskapenen emaitzak:
SPRIn ezarritako Kudeaketa Sistemak betetzen ditu Arau eta Protokolo hauek ezartzen
dituzten betebeharrak: UNE-EN ISO 9001:2015, Ekoscan 4. ed., Datuak Babesteko Lege
Organikoa eta Gobernu Arduratsurako Gida. Halaber, betetzen ditu kudeaketa-
sisteman, SPRIren barne-araudian eta programen araudietan deskribatutako
gidalerroak eta betebeharrak.
Horrekiko paraleloan eta sistema osoan zehar, prozesu hauek ikuskatu dira: programen
eta zerbitzuen diseinua, laguntza orokorreko programen kudeaketa, arriskuen
kudeaketa, eta euskara erabiltzeko argibideak dituen PR.02 prozedura.
Ikuskatutako prozesuetan 2 indar nabarmendu dira.
Ez da desadostasunik detektatu.
Hobetzeko 4 aukera eta 7 ohar egin dira.
2.5.2. Kanpoko ikuskaritzak
ISO 9001 IKUSKARITZA
2017ko ekainaren 28an eta 29an, berritzeko eta ISO 9001:2015 arauari egokitzeko kanpo-
ikuskapena egin zuen AENORek. 2 desadostasun, ohar bat eta hobetzeko 3 aukera detektatu
dira, eta txosten hau idatzi denerako guztiak itxita daude.
Gainera, hau nabarmendu da indar gisa: “Sistema berrikusteko txostenaren zorroztasuna eta zehaztasuna, kudeaketa-planean txertatzen diren datuak, adierazleak eta hobetzeko eremuak gehituta”
35
EKOSCAN IKUSKARITZA
2017ko uztailaren 5ean egin zen ziurtagiria berritzeko ikuskapena; ez zen desadostasunik
detektatu, eta, beraz, arrakasta osoz gainditu da.
Indar gisa, hau nabarmendu da: “2016an paperaren barne-kontsumoan nahiz argitalpenetakoan aurrezpen nabarmena ekarri duten ingurumen-hobekuntzak bilatzen jarraitzen dute”.
ZERBITZUEN KARTA EGIAZTATZEA: BEZEROEN ARRETA ikuskaritza
2017ko urriaren 3an egin zen bezeroaren arreta-zerbitzuaren zerbitzu-eskaintzari dagokion
ziurtagiriaren 2. segimendu-ikuskapena, UNE 93200:2008 arauaren betebeharrei erantzunez;
ikuskapen horretan ez da desadostasunik detektatu, eta ohar bat eta hobetzeko 4 proposamen
identifikatu dira.
Gainera, hau nabarmendu da indar gisa: “2016an eta 2017ko abuztura arte konpromisoetan lortutako emaitza onak”.
DATUEN BABESERAKO LEGE ORGANIKOA (DBLO) APLIKATZEA
Azaroaren 29an eta abenduaren 4an, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999
Lege Organikoa eta haren garapen-araudia betetzeko dokumentazioa eta ebidentziak berrikusi
ziren.
Zehazki, egiaztatu da betetzen direla hauek: Europako EU 2016/679 Araudia ezartzeko bidean
hasierako egoera ezagutzeko betetze-ebidentziak, SPRIn ezarritako segurtasun-neurri teknikoak
eta antolamendukoak, dagoeneko badauden klausulak eta kontratuak, eta datu pertsonalekin
egiten diren tratamenduak.
Ez da nabarmentzeko ezer aurkitu.
ZERBITZUEN KARTA EGIAZTATZEA: BEZEROEN ARRETA Q-EPEA EBALUAZIOA
2017an, Q-epeak ez du egin zerbitzu-eskaintzaren ebaluaziorik, bi urtetik behin egiten
baita,eta, beraz, 2018an egingo baita.
36
2.6 HOBEKUNTZA PROIEKTUEN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA.
2.6.1 Barneko kontrolerako eskuliburua eta arriskuen eskuliburua
ezartzeko aurrerapausoak
Hauek definitu dira: arriskuen mapa; arriskuen fitxak eta haiek garrantziari, probabilitateari eta
kontrolari dagokionez duten kalifikazioa; arrisku bakoitza kontrolatzeko modua;
arriskuak/prozesuak matrizea; eta arrisku bakoitzerako behar diren kontrolak (kontrol-
helburuak, maiztasuna, arduraduna, kontrol-mota, sortutako dokumentazioa...). Horrekin
guztiarekin, Eusko Jaurlaritzaren Barneko Kontrolerako Eskuliburuarekin bat egiten duen barne-
kontrolerako eredu bat definitu eta onartu da SPRIn.
Aipatutako Eskuliburuan ezarritakoaren arabera, aurreikusitako alderdien %93 abian daude, eta
ondokoak soilik falta dira:
ESKULIBURUAK EZARRITAKO BETEBEHARRA OHARRAK
Barne Kontroleko Unitateko Arduradunaren izendapena Arrisku Mapa eta Arriskuak-Prozesuak Matrizea 2014ko
maiatzaren 19an onartu izanaren bidez, konpromisoa eta ereduaren onarpen “inplizitua” badaude, eta horren koordinazioa Laguntzarako Zerbitzuen Alorretik egiten da (Kudeaketa eta Etengabeko Hobekuntza).
Barne Kontroleko Unitatearen antolakuntza ereduaren onarpena (mendekotasun funtzionala).
Zuzendari nagusiaren babes esplizitua Barne Kontroleko Unitateko arduradunari.
Barne Kontroleko Unitateko Arduraduna Administrazio Kontseilu / Patronatu ezberdinetara deitua da, Erakundeetan Barne Kontrolak duen egoeraren jakitun izateko.
Ez dago Kontrol Unitaterik, baina Administrazio Kontseiluari egoeraren berri ematen zaio Zuzendaritza Nagusiaren bidez.
Hiru hilean behin, proiektu honen egoeraren deskargua egiten zaio Eusko Jaurlaritzaren Ogasun
eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari (KEB).
Proiektu honetan garatutako guztia erabili da sistema ISO 9001:2015 arauari egokitzeko, zeinak
arriskua maila guztietan kudeatzera behartzen baitu, ziurtapenaren kanpo-ikuskaritzaren
txostenean eta kanpo-ikuskapenaren taldearen egokitzapenean islatzen den bezala: “Positiboki
baloratzen da arriskuak identifikatzeko egin den lana, eta arriskuen matrizean
dagozkien ekintzekin batera azaldu izana.”
Aurreko guztia kontuan izanda, proiektu hau amaitutzat jotzen da.
37
2.6.2 Gobernu Arduratsuari buruzko Gida ezartzea
Beste proiektu eta plan batzuen bidez ari dira gida honen ezarpena kudeatzen, hala nola
Kudeaketa Aurreratuko Eredua, Berdintasun Plana, Gardentasuna eta abar ezartzean, koadro
honetan ikus daitekeenez:
GOBERNU ARDURATSURAKO GIDA KAE OHARRAK
1. GOBERNU KORPORATIBOA
1.1 INFORMAZIO-GARDENTASUNA ETA GOBERNU KORPORATIBOAREN KODEAK
LIDERGOA BETETZE-MAILA: % 100 Gardentasun Legea betetzea Gardentasunaren Atariaren kudeaketa
1.2 ADMINISTRAZIO-BATZORDEA LIDERGOA Betetze-maila PARTZIALA: % 67 FALTA DA: - Eguneko gai-zerrendako gai bakoitzari eman behar zaion denbora aurretiaz kalkulatzea, gaien konplexutasuna eta edukia kontuan hartuta. - Gobernu korporatiboari, ardura sozial korporatiboari eta arriskuen kontrol eta kudeaketari dagozkien politikak definitzea, hala dagokionean, eta Administrazio-kontseiluak haiek onartzea. - Inbertsioaren gaineko erabakiak hartzean inpaktu sozialak, ekonomikoak eta giza eskubideen arlokoak aztertzea, eta Kontseiluak alderdi horietako bakoitzari buruz egindako balorazio zehatza bileraren aktan jasotzea.
1.3 KONTSEILARIAK LIDERGOA Betetze-maila PARTZIALA: % 91 FALTA DA: - Kontseiluaren idazkariak konpromiso bat sinatzea, bere kargua hartu aurretik.
1.4 BARNE-KONTROLA: BARNE-IKUSKAPENEKO SAILA LIDERGOA BETETZE-MAILA: % 100 Barne-kontrolerako eta arriskuen kudeaketarako eskuliburua ezartzea. ISO 9001:2015 araura egokitzea.
1.5 KODE ETIKOA LIDERGOA PERTSONAK
Betetze-maila PARTZIALA: % 67 FALTA DA: - Enpresaren egunerokoan jarrera-kodea behar bezala aplikatzera bideratutako trebakuntza.
2. ARDURA SOZIAL KORPORATIBOA
2.1 ASK-REN ESTRATEGIA LIDERGOA Betetze-maila PARTZIALA: % 30 FALTA DA: - ASKren estrategia egitea, erakundearentzat garrantzitsuak diren interes-taldeen beharrak eta itxaropenak kontuan hartuta. Ekintza-plana eta aurrekontua.
2.2 BEZEROAK BEZEROAK BETETZE-MAILA: % 100 Kudeaketa-sistema ezartzea, ISO 9001:2015 arauaren arabera. 2.3 HORNITZAILEAK
2.4 INGURUMENA ETA ENERGIA GIZARTEA BETETZE-MAILA: % 100 EKOSCANen araberako ingurumen-kudeaketarako sistema ezartzea
2.5 LANGILEAK PERTSONAK Betetze-maila PARTZIALA: % 88 FALTA DA: - Aldizka lana eta garapen profesionala ebaluatzeko sistema bat izatea.
2.6 GIZARTEA GIZARTEA Betetze-maila PARTZIALA: % 80 FALTA DA: - Gizartearekiko inplikazioa sustatzea enpresako maila guztietan.
2.7 INTERES-TALDEEKIKO ELKARRIZKETA LIDERGOA PERTSONAK BEZEROAK
BETETZE-MAILA: % 100 Kudeaketa-sistema ezartzea, ISO 9001:2015 arauaren arabera.
Horrenbestez, atal honetan sartzen dira txosten honen beste atal batzuetan agertzen ez diren
alderdiak.
38
BERDINTASUNA
SPRI Taldearen berdintasun-plana Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren berdintasun-
planari estu lotuta dagoenez, eta hura gauzatze-prozesuan dagoenez, SPRIren berdintasun-
plana egiteko asmoa 2018ra atzeratu da. Hori dela eta, 2017an egin beharreko ekintzak 2014-
2016 Planaren Eranskinari gehitu zaizkio, eta bertan jasotzen dira egiteke dauden ekintzak eta
plan horren ebaluaziotik sortu direnak:
2017KO EKINTZEN BETEPENA - CUMPLIMIENTO ACCIONES 2017
EKINTZA / ACTUACIÓN BURUTZEA REALIZACIÓN
2014-2016 Berdintasunetako Planeko ebaluazioa eta itxiera Evaluación y cierre del Plan de Igualdad 2014-2016
EGINA REALIZADO
2017-2019 Berdintasunetako Planaren lantzea Elaboración del Plan de Igualdad 2017-2019
ATZERATUA 2018 POSTPUESTO 2018
Berdintasun arloko prestakuntza-premien diagnostiko bat egitea. Realización de un diagnóstico de necesidades de formación en materia de igualdad.
ATZERATUA 2018 POSPUESTO 2018
Kontratuetan, dirulaguntzetan eta hitzarmen publikoetan genero-irizpideak txertatzeko gomendio batzuk egitea.
EGINA REALIZADO
Egiten jarraitu den jarduerak: EGLSko SLTn parte hartzea. Participación en el GTD del DDEC.
EGINA REALIZADO
Webgunearen bitartez eskainitako estatistika-informazioan sexu aldagaia islatzea, pixkanaka-pixkanaka, betiere, hartarako beharrezko informazioa badago. Reflejar en la información estadística ofrecida a través de las páginas web la variable sexo, de forma progresiva y siempre que se disponga de la información necesaria.
EGINA REALIZADO
Posible den guztietan, datuak aurkeztean horien sexuen araberako xehakapena islatzea. Reflejar en las presentaciones de datos la desagregación por sexo de los mismos, siempre y cuando sea posible.
EGINA REALIZADO
Hizkera barneratzailea erabiltzea gizartearekin komunikatzeko prozesu guztietan. Utilizar el lenguaje inclusivo en todo el proceso de comunicación de la sociedad.
EGINA REALIZADO
Martxoaren 8ko kanpainaren hedapenean laguntzea (Emakunde). Colaborar en la difusión de campaña del 8 de marzo (Emakunde).
EGINA REALIZADO
Gizonduz ikastaroen berri ematea. Difusión de los cursos Gizonduz.
EGINA REALIZADO
Laguntza eskaeretako enpresei buruzko informazioa jasotzean sexuka banakatutako plantillaren informazioa eskatzea, eta berdintasun, kontziliazio, eta abarren planik baduten galdetzea.Incluir en la recogida de información sobre las empresas de las solicitudes de ayuda la desagregación por sexo de la plantilla, así como la existencia de planes de igualdad, de conciliación, etc.
EGINA REALIZADO
Azaroaren 25ko jardueren hedapenean laguntzea. Difusión de las actividades del 25 de noviembre.
EGINA REALIZADO
Berdintasuna sustatzeko albiste/ekitaldi/informazioaren berri ematen laguntzea. Colaborar en la difusión de noticias/eventos/información relevante relativa a promover la igualdad.
EGINA REALIZADO
39
2017ko abenduan, berdintasuneko lantalde berri bat sortu da, SPRIren Giza Baliabideetako eta
Kudeaketako eta Etengabeko Hobekuntzako arduradunek eta Arrisku Kapitalaren Kudeaketako
Administrazio, Finantza eta Inbertsioen zuzendariak osatua. 2018an beste diagnostiko bat egitea
eta bigarren berdintasun-plan bat egitea aurreikusi da.
GARDENTASUNA
SPRIren Gardentasunaren Ataria, 2015eko otsailaren 4an irekia, aldizka berrikusten da, emanten
duen informazioa osatzeko eta hobetzeko helburuarekin.
2015eko martxoan, Q-epea barruan (kudeaketa aurreraturako euskal erakunde publikoak),
SPRIk koordinatutako lantalde bat jarri zen abian, eta haren helburua zen tresna bat diseinatzea,
alde batetik, argitaratu beharreko informazioa eman eta argitzen duena (argitalpenen
aldizkakotasuna eta abar) eta bestetik, erakunde bakoitzak, eta hedaduraz Q-epeak, duen
betetze-maila neurtzeko tresna gisa erabil daitekeena, praktika egokiak identifikatuz. Lan
horretatik, Check-list bat sortu zen, une bakoitzean indarrean dauden araudien item guztiak
barruan dituena —estatuko, foruetako eta udaletako araudienak—. Erreferentzia hori kontuan
izanda, eta txosten hau egin den datan, SPRIk aplikagarria zaion araudiaren % 100 betetzeaz
gain, legez dagokiona baino gehiago betetzen du, eta aipatu Check-listean jasotakoen % 185
betetzera iritsi da.
Gardentasunaren ataritik 7 informazio-eskaera jaso dira 2017an; horietatik 3 publikoki eskuratu
daitekeen informazioari dagozkio (% 43), eta gainerakoak enpresa-proiektuei ematen zaizkien
laguntzei buruzko informazio-eskaerak dira, eta bezeroaren arreta-zerbitzura bideratu dira.
Oraingoz, 2018an ez da eskaera bat ere jaso.
Kasu guztietan erantzuna eman zaie, eskatutako informazioa eskainiz edo bere eskaera
bideratua izan dela jakinaraziz. Erantzunen batez besteko epea 4 egunekoa izan da (legezko epea
30 egunekoa da).
14,81% 12,50%
42,86%
0%
20%
40%
60%
80%
100%
2015 2016 2017
Gardentasuneko Atarian jasotako informazioaren eskaerakSolicitudes de información recibidas Portal de la Transparencia
EZ DU EGOKIA IZATENNO PROCEDE
EGOKIA IZATEN DUPROCEDE
40
2.6.3 Programen/zerbitzuen kudeaketan ezadostasunak/gorabeherak
antzemateko eta kudeatzeko sistema abiaraztea
2014. urte bukaeran martxan jarri zen lantaldea finkatu egin da laguntza-programen kudeaketan
intzidentziak antzeman eta kudeatzeko sistema gisa. Beste era batera esanda: laguntza-
programetan ematen ari diren gorabehera/arazoak identifikatuta, horiek aztertu egiten dira eta
ekidin edota, posible den neurrian, txikiagotzeko bideak bilatzen dira.
2017an, talde honek koordinatu du diseinu-prozesuak eta laguntza-programen kudeaketarako prozesuak ISO 9001:2015 arau berrira egokitzeko prozesua.
2.6.4 Kudeaketa-sistema ISO 9001:2015 araura egokitzea
2017ko ekainaren 28an eta 29an ISO 9001:2015 arauaren mendeko ziurtapenaren kanpo-
ikuskapena egin eta gero amaitu zen proiektu hau. Ikuskapenaren emaitzak txosten honen 2.5
atalean daude.
41
3. ARRISKUEN ETA BARNE KONTROLEKO KUDEAKETA EREDUAREN
BERRIKUSPENA: ARRISKUEN MAPA, KONTROLAK ETA KONTROL
HELBURUAK.
SPRIren barne-kontrolerako eredua "Sektore Publikoko Erakunde, Sozietate eta Fundazioetan
Kontrol-funtzioa Ezartzeko eta Garatzeko Eskuliburua"n oinarrituta diseinatu da. Eusko
Jaurlaritzarena da aipatutako eskuliburua eta honako alderdiak jasotzen ditu:
Arriskuen Mapa; aipatutako Eskuliburuan azaltzen diren 5 kategorien arabera egituratuta dago eta, horri esker, arriskuak balizko ikuspuntu guztietatik aurreikusten dira (estrategikoa, operatiboa, …):
o Gobernua. Zenbait kontzeptu barne biltzen dira hemen: gardentasuna; erakunde barruko erantzukizunak; eta erakundea zuzendu, administratu eta kontrolatzeko moduari eragiten dioten egitura, politika, prozedura, organo eta erakundeei buruzko arriskuak.
o Estrategikoak eta plangintza arlokoak. Erakundeak, bere xedeak lortzeko, hartutako erabaki estrategikoak.
o Eragiketak eta azpiegiturak. Prozesu ezegoki edo akastunek eragindako galeren arriskuak; oro har, dauden aktiboen funtzionamendu, babes edo erabileraren ondoriozkoak.
o Betearazpena, legeak betetzen direla bermatu beharra dago. Aplika daitezkeen erregulazio eta estandarrak, hala barnekoak nola kanpokoak.
o "Reporting" edo erabakiak hartzeko informazioari lotutako arriskuak. Interesa izan dezaketen erakundeei, edo sozietatean bertan, erakundeak informazio finantzarioa eta ez-finantzarioa eransteari, konpilatzeari, aurkezteari eta banatzeari lotutako arriskuak dira.
Arrisku eta Prozesu Matrizea, arriskuak eta prozesuak elkartzen diren puntua. Prozesu bakoitzerako fitxa bana definitu da, non esplizitu ageri diren prozesu bakoitzari lotutako arriskuak eta horiek kudeatzeko modua.
Arriskuen fitxak: arrisku bakoitzerako fitxa bana sortu da, honakoak zehaztuta:
o Fitxaren azken berrikuste-data, eta berrikuste horren arduraduna. o Arriskuaren izena eta definizio xehatua. o Arrisku-adierazleak. o Arriskuak izan ditzakeen eraginak. o Arriskuaren kudeaketa (Arrisku Kontrolen Matrizea). o Prozesu kaltetuak. o Arriskuen eraginpean egotea (Garrantzia/Aukera/Kontrol-gradua).
Kontrol-xedeak. Ekintza eta jarraipen plana.
Arriskuen Kudeaketaren eredua erakunde osoaren eskura dago Intranetean.
42
2017an, barne-kontrolarekin eta arriskuen kudeaketarekin oso lotuta dauden bi proiektu jarri
dira abian: Compliance sistema bat eta Segurtasun Eskema Nazionalaren sistema. Egindako
arrisku-mapa eta kontrol-ekintzak osatzen dituzte biek.
Kudeaketa-sistema ISO 9001:2015 arau berrira egokitzeko prozesuan —2016aren amaieran hasi
eta 2017ko martxoan amaitu zen—, arriskuak eta haiek kudeatzeko modua berrikusi dituzte
prozesu-talde guztiek eta zuzendaritza-batzordeak.
ISO 9001:2015 arauaren mendeko ziurtapena berritzeko kanpo-ikuskapenaren ondorioz, 2.4.3
“Bezeroak” arriskuaren fitxa berrikusi da, eta zehaztu da BAZek behar beste informazio ez
emateko arriskua dagoela. Horrez gain, kudeaketa ere aztertu da. Gainera, arrisku bat gehitu
zaio mapari; “Proiektuen ebaluazioa” (R.3.6.2) deritzo, eta proiektuak ebaluatzen dituzten
taldeek irizpide bateratuak ez izateak dakarren arriskua identifikatzen du. Kasu honetan, ezarrita
zeuden kudeatzeko eta kontrolatzeko bideak, baina definitu gabe zegoen.
Gainera, sistemaren urteko berrikuspenaren barruan, arlo bakoitzak arriskuak berrikusi eta
aukerak detektatu ditu. aula honetan laburbildu dira guztiak:
ARRISKUA 2017KO BERRIKUSPENA HOBETZEKO AUKERA
1.1.1 Kontseiluaren edo gobernu-organoaren eta zuzendaritzaren egitura eta eraginkortasuna
Erakunde bihurtzea: - jarduera asko orain kudeatzen diren
bezala kudeatzea eragotz dezake, eta horrek atzerapen, aldaketa eta arazoak eragin ditzake.
- Lan-harremanetarako sistematika berria.
- Erakunde-administrazio izatera igarotzeak dituen ondorioak.
- Erakundeen aurrean egin beharreko administrazio-prozesuak.
Administrazioak soilik egin ditzakeen lan gehigarriak eta balio handiagokoak egiteko aukera.
1.1.2 Lidergoa, ardura eta antolaketa-egitura
2.2.3 Kanpo-iruzurra Laguntza-programetan iruzur-arriskua dago oraindik.
Erakunde bihurtuta, laguntza-programetan kanpo-iruzurrak desaktibatzeko gaitasun exekutibo handiagoa lortzen da.
2.2.5 Legeak eta erregulazioak
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Lege berria: - Lizitazio berriak izapidetzea. - Prozesuaren konplexutasuna. - Prozesua mantsotzea.
- Gardentasun handiagoa kontratazio-prozesuetan.
- Hornitzaile berriak sartzeko aukera.
2.3.2 Ekintzen plangintza
Ekimen Estrategikoak: - Aldaketak fabrikazio aurreratuko
gidaritza-taldearen gobernantzan. - Ziurgabetasuna Basque Digital
Innovation Hub (BDIH) abian jartzeko aurrekontu-sailei dagokienez.
Ekimen Estrategikoak: - Gobernantza-eredu berrian SPRIk zer
paper duen argitu da. - SPRIk koordinatzen duen BDIH abian
jartzeko Berrikuntza Funtsaren aurrekontu-saila hartu da.
43
Jarraip. ARRISKUA 2017KO BERRIKUSPENA HOBETZEKO AUKERA
2.4.3 Bezeroak
Ekintzailetza eta enpresa-garapena: - Programa gutxiago kudeatu dira (MH). - Eskaera gutxiago aurkeztu dira
(Gauzatu).
Programak, komunikazio-kanpainak eta abar sustatzea.
Klusterreko azterketak eta koordinazioa: Bezeroen gogobetetzea
Klusterreko elkarteek dagokien politika hobetzen parte hartzea: Elkartzen-en laguntzak txertatzeari buruzko galdeketa-prozesua, CLUSTER S3 proiektuko stakeholders-en taldea.
Invest in the Basque Country: - Konplexutasun handiko eta epe luzeko
proiektuak, agente askoren inplikazioa eskatzen dutenak, baliabide gutxi dagoelako eta ekintza-filosofiarengatik berarengatik, zeinak erakundeen arteko lankidetza eskatzen baitu eta ez baita beti erraza.
- Intereseko enpresen erabaki-zentroak deslokalizatu dezakeen atzerriko inbertsioa.
- Administrazioen “lehiatila bakarra” jartzea, atzerriko kapitala duten enpresen eta bertako enpresen zerbitzura.
- “Aftercare”a areagotzea erabaki-zentroak Euskadin gera daitezen: ekintza berriak.
3.2.1 Kontabilitatea eta erregistro zuzena.
SII sistema egokitzea Bidalitako eta jasotako fakturen gaineko kontrol handiagoa.
3.3.2 Onura sozialak
- Erakunde bihurtzeak lan-harremanetarako sistematika berria dakar berekin.
- Hitzarmen Kolektiboa berritzeko negoziazioa.
---
3.4.1 Informazio-sistemen egitura, sistemen kudeaketa eta haien aldaketak eta informatikako lizentziak
Baliabideak falta dira SEN ezartzetik eratortzen diren prozesuei segimendu egokia egiteko.
Informatikako segurtasuna hobetzea.
44
Jarraip. ARRISKUA 2017KO BERRIKUSPENA HOBETZEKO AUKERA
2.4.3 Bezeroak
Ekintzailetza eta enpresa-garapena: - Programa gutxiago kudeatu dira (MH). - Eskaera gutxiago aurkeztu dira
(Gauzatu).
Programak, komunikazio-kanpainak eta abar sustatzea.
Klusterreko azterketak eta koordinazioa: Bezeroen gogobetetzea
Klusterreko elkarteek dagokien politika hobetzen parte hartzea: Elkartzen-en laguntzak txertatzeari buruzko galdeketa-prozesua, kluster S3 proiektuko stakeholders-en taldea.
Invest in the Basque Country: - Konplexutasun handiko eta epe luzeko
proiektuak, agente askoren inplikazioa eskatzen dutenak, baliabide gutxi dagoelako eta ekintza-filosofiarengatik berarengatik, zeinak erakundeen arteko lankidetza eskatzen baitu eta ez baita beti erraza.
- Intereseko enpresen erabaki-zentroak deslokalizatu dezakeen atzerriko inbertsioa.
- Administrazioen “lehiatila bakarra” jartzea, atzerriko kapitala duten enpresen eta bertako enpresen zerbitzura.
- “Aftercare”a areagotzea Erabaki-zentroak Euskadin gera daitezen: Ekintza berriak.
3.2.1 Kontabilitatea eta erregistro zuzena.
SII sistema egokitzea Bidalitako eta jasotako fakturen gaineko kontrol handiagoa.
3.3.2 Onura sozialak
- Erakunde bihurtzeak lan-harremanetarako sistematika berria dakar berekin.
- Hitzarmen Kolektiboa berritzeko negoziazioa.
---
3.4.1 Informazio-sistemen egitura, sistemen kudeaketa eta haien aldaketak eta informatikako lizentziak
Baliabideak falta dira SEN ezartzetik eratortzen diren prozesuei segimendu egokia egiteko.
Informatikako segurtasuna hobetzea.
3.5.3 Datuak babestea eta informazioa kudeatzea
Datu Pertsonalak babesteko Araudi berria jarri da indarrean.
Datuak babesteko kudeaketa-sistema osoa berrikustea.
3.6.1 Produktuaren diseinua, ekoizpena eta kalitatea
Invest in the Basque Country: Pizgarri espezifikoak falta dira egoitzak erakartzeko eta abar.
Euskadiren hazkunde ekonomikoa eta ikusgarritasuna kanpoan, industriari, teknologiari eta talentuari lotuta.
3.6.2 Proiektuen ebaluazioa
Berrikuntza: Programen azken helburuarekin bat datozen eta programak une gorenetan ebaluatzen lagundu dezaketen baliabideak mugatuak dira.
---
45
4. HOBEKUNTZARAKO GOMENDIOAK.
Garatu beharreko proiektu nagusia KUDEAKETA AURRERATUKO EREDUA EZARTZEN jarraitzea da (2017an hasi zen); zeharkako beste proiektu batzuen garapena kokatzen eta barnean hartzen du (esate baterako, gobernu onaren gida, lan-giroaren neurketa, gaitasun profesionalen ebaluazioa eta abar).
2017ko abenduan egindako kanpo-egiaztatzetik (ikus 14. eranskina) eratorri dira 2018an proiektu estrategiko hau egiteko lan-eremu nagusiak. Hauek, hain zuzen:
Estrategia:
o Gehitutako adierazleen koadroa lantzea, eta, horretarako, kudeaketa-elementu bakoitzerako gakoak edo nabarmenak diren adierazleak aurkeztea.
o SPRIren lerro eta helburu estrategikoen eta haiei ekarpenak egiten dizkieten arlo eta programen arteko harremana argi erakusten duen taula bat diseinatzea.
o SPRIren jarduerak neurtzeko edo BPGarekin, langabeziaren jaitsierarekin eta abarrekin erlazionatzeko aukera ematen duten adierazleak identifikatzea.
Bezeroak:
o Gure merkatu-kuota ezartzeko aukera ematen duen adierazle bat sortzea. o Aliatuak eta hornitzaileak definitzea eta argi bereiztea. Hortik abiatuta, aliantza-
koadroa egitea. o Bezeroekin programaka foku-taldeak egiteko aukera aztertzea.
Pertsonak:
o Kudeaketan pertsonek parte hartzea sustatzen duten mekanismoak ezartzea. o Lidergoaren erabileran sakontzea. o Ezagutza-sistema berrikustea. o Lana ebaluatzeko sistematika orokor eta uniforme bat ezartzeko aukera
aztertzea.
Gizartea:
o Gizarteari lehen inkesta egitea. o Ingurumeneko adierazleez gain, elementu honetan zer beste adierazle erabil
ditzakegun aztertzea.
Berrikuntza:
o SPRIn berrikuntza zer den eta hobekuntzatik nola bereizten dugun definitzea. Hortik abiatuta, SPRIn egindako berrikuntzen eta hobekuntzen taulak sortzea.
o Barne-berrikuntza nola sustatzen den finkatzea.
2018rako mugarria da urteko azken hiruhilekoan kanpo-ebaluaziorako aurkeztea, Zilarra A aintzatespena lortzeko.
46
Bestalde, maila operatiboagoan, arloetatik proiektu hauek proposatu dira, besteak beste:
ENPRESA SUSTAPENEKO ARLOA:
Ekintzailetza eta enpresa-garapena:
BINDen 3. deialdian Health Tech txertatzea. Finantziazio-tresna berriak sustatzea eta babestea (AURRERA). Web-orri berria + Euskadiko startup berrien newsletter-a + BICen arteko urteko
ekitaldia, startup berriak ikusarazteko eta ezagutarazteko Gauzatuko eskaera-kopurua berreskuratzea.
Invest in the Basque Country:
AIZ-proiektuak erakartzea eta haiei laguntzea (Incremento eskaintzak eta laguntzak) Agente biderkatzaileen plana.
Proaktibotasuna Automobilgintza, Aeronautika, Basque Industry 4.0 eta Bio-osasuna sektoreetan. Eta herrialde hauetan: Erresuma Batua, Alemania, AEB eta Japonia.
Merkatu-adimena: nazioartean aukera-nitxoak identifikatzea AIZa gureganatzeko. Aftercare-zerbitzuak sustatzea: Euskadiko aftercare datu-base eguneratua, bisiten
plangintza, Aftercare topaketa. Komunikazio-euskarri berriak: BigLittle eguneratzea, bideoa, webgunea, eta beste
euskarri batzuen analisia.
Ekimen Estrategikoak:
Energibasque estrategiaren tarteko berrikuspena. BIBD4.0 programaren Health Tech arloa garatzea. Fabrikazio Aurreratuko Aktiboen Sare Konektatua - Basque Digital Innovation Hub
delakoarentzat eskaera aktibatzea. Web-orri komertziala. Nodo berriak irekitzea. Nodoen eskaintzan enpresa pribatuak sartzea.
RIS3Euskadi nazioartean kokatzea.
TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA ARLOA:
Teknologia:
Euskal Teknologia Partzuergoa abian jartzeko kooperatzea. Programak —emaitza-fasea eta laguntzen likidazio-fasea barne— telematikoki
izapidetzeko aukera finkatzea. Dirulaguntzen likidazioan dauden atzerapenak gainditzeko proiektua. Zaintza-sistemak aldatzea, RIS lehentasun estrategikoen segimendua hobetzeko. ZTBP Euskadi 2020 ezartzen jarraitzea, proiektuen espezializaziora eta bikaintasunera
bideratutako programak sustatzeko eta aldatzeko aukerekin.
Berrikuntza:
INNOBIDEAK Estrategia hiru lerro (Lehiabide, Kudeabide eta Pertsonak) dituen programa bakarrean bateratzea.
Lehiabide lerrotik produktuen, prozesuen, merkatuaren eta antolamenduaren
berrikuntza sustatzea.
Enpresa bultzatzaileen eta hornitzaileen arteko kooperazioaren inguruko ekintzak
finkatzea.
Berrikuntza ez Teknologikoa Sustatzeko proiektua finkatzea.
Euskadiko Politika Industrialaren Maparen proiektua.
Informazioaren gizartea:
Esparrua: EIGP - Euskadiko Agenda Digitala: Lehentasunezko helburua: Euskadiko Agenda Digitalak enpresa industrialen digitalizaziorantz eta Basque Industry 4.0 estrategiarantz hartutako norabidea eta pisua indartzea.
Euskadiko Agenda Digitala 2020: 63 ekintza bultzatzaileren egoera diagnostikatzea eta
hurrengo 3 urteetarako plangintza eta lehentasunak ezartzea.
47
IDAZKARITZA NAGUSIA
Barne-dokumentu eta -prozedura guztiak egokitzea indarrean jarriko den Datuak Babesteko Araudi berrira.
Barne-kontratazio guztiari dagozkion baldintza-agiriak eta izapideak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Lege berrian jasotako araudira egokitzea.
EGSArekin lankidetzan, SPRIren izaera eraldatzeko prozesuan, hots pribatu izatetik publiko izatera aldatzeko prozesuan, lan egitea, prozesuari dagokion guztiarekin, SPRIren desegitea barne.
AVI-BTIrekin lankidetzan aritzea Singapurren filiala sortzeko; eta SPRIk atzerrian dituen ordezkaritza-bulegoak eta sukurtsalak ixten joatea, eta AVI-BTI Nazioartekotzearen baliokideak diren erakundeenak jartzea haien partez.
KOMUNIKAZIOA:
Spri.eus komunikazio-bidea sendotzea, Euskadiko enpresen aurrean SPRI/EGSA marka finkatzeko, hainbat komunikazio-tresna eta askotariko edukiak, interesgarriak eta kalitatekoak eskainita.
SPRI Taldeko buletinak bateratzea.
LAGUNTZA-ZERBITZUAK:
Administrazioa eta finantzak:
Faktura elektronikoa ezartzeko aukera ebaluatzea. BEZaren araudia eguneroko informazioaren arabera egokitzea
Informatika:
SPRIko ordenagailuak eta ordenagailu eramangarriak berritzea Basque Trade and Investment ekipamendua Laguntza-programak (Sakondu, Gauzatu Industria, Ekintzaile, Emaitek+, eta abar)
kudeatzeko aplikazio informatiko berriak garatzea edo aldatzea Segurtasuneko Eskema Nazionala
Kudeaketa eta etengabeko hobekuntza: Kudeaketa Aurreratuko Eredua ezartzea eta
garatzea:
2017ko abenduan egindako kanpo-egiaztapenen ondorioz ereduaren 6 elementuetan
(Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak) egin beharreko
ekintzak koordinatzea. Batez ere:
o Kudeaketa-gida eta eranskinak egitea.
o Taldearen elkarrizketa-simulazioak egiteko prozesua koordinatzea.
o Kanpo-ebaluazioa koordinatzea.
48
Giza baliabideak:
Arrisku psikosozialak ebaluatzea. Zerbitzu Orokorrekin lankidetzan aritzea.
Lan-giroaren gogobetetzea neurtzea.
Enplegatuaren Ataria ezartzea.
Lanbide-gaitasunak ebaluatzeko prozesua.
Giza baliabideetako aplikazio berria ezartzea
Zerbitzu orokorrak:
Azpiegiturak AVI-BTIra bideratzea. Euskal Autonomia Erkidegoko Artxibo Nagusia garbitzeko prozesua. Arrisku Psikosozialen ebaluazioa. Giza Baliabideekin lankidetzan aritzea.
INGURUMEN-KUDEAKETA
Hauek dira 2018rako hautatu diren hobekuntza-alderdiak:
Energia aurreztea, informatikako ekipoak berrituta (mahai gaineko PCak eta ordenagailu eramangarriak).
Paperaren kontsumoa gutxitzea, ekintza hauen bidez:
fitxategiak garbituz eta kontserbazio-arau berriak ezarriz,
Lizitazio elektronikoak eginez, Eusko Jaurlaritzako plataformaren bidez.