txokolatea

10
TXOKOLATEAREN MUNDUA

Upload: nereaelkoroiribe

Post on 26-Jul-2015

817 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Txokolatea

TXOKOLATEAREN

MUNDUA

NEREA ELKOROIRIBE

Page 2: Txokolatea

HITZAURREAEsku artean daukazun liburuxkak Txokolatearen mundua ezagutzeko aukera ezin hobea eskaini eta bertan bidaia zoragarri bat egiteko aukera aparta ematen du. Liburuxka, atal ezberdinetan banatuta dago:

Lehenengo atalak, txokolatea zer den esaten du.

Bigarren atalak, txokolateak dituen oinarrizko osagaiei buruz hitz egiten du eta oinarrizkoak ez diren osagaien inguruko azalpen labur bat ematen du.

Hirugarren zatiak berriz, dauden txokolate motak erakusten ditu eta bakoitzari buruzko informazioa ematen du.

Laugarren atalak, azken produktua lortzeko, zein fase igaro behar diren azaltzen du bakoitzaren nondik norakoak esanez.

Azkeneko zatiak, txokolatea ebaluatzeko orduan kontutan eman behar diren pausuak azaltzen ditu.

Liburu honen helburuetako bat jendeak, eta bereziki Oñatiarrak, txokolatearen mundua ezagutzea da. Oñatik lotura handia izan du txokolatearekin urteetan zehar,Txokolategi asko egon dira eta bertan jende ugarik egin du lan. Gaur egun,txokolatea egiten duten fabrika bakarra Zahor da.

Txokolatearen mundua ezagutzen ez duten jendeari eta txokolatearen inguruan jakin-mina duten pertsonei zuzendutako liburua da.

Page 3: Txokolatea

AURKIBIDEA

1- ZER DA TXOKOLATEA? 1.ORRIALDEA2- TXOKOLATEAREN OSAGAIAK 1.ORRIALDEA

3- TXOKOLATE MOTAK 1.ORRIALDEA

4- TXOKOLATEA EGITEKO PROZESUA 2.ORRIALDEA

5- TXOKOLATEAREN EBALUAZIOA 3.ORRIALDEA

Page 4: Txokolatea

1) ZER DA TXOKOLATEA?

Txokolatea %40 kakao solidoz edo kakao-gurinez eta azukrez egindako jaki-orea da. Batzuetan,beste osagai batzuk ere izaten ditu(banillina, lezitina, esne-hautsa, almendra, hurrak…) txokolateak zapore ezberdinak izateko eta kontsumitzaileari hainbat mota eskaintzeko.

2) TXOKOLATEAREN OSAGAIAK

KAKAOA: Txokolatearen oinarrizko osagaia da eta beharrezkoa da txokolatea egiteko, kakao gabe ez dago txokolatea egiterik.

AZUKREA:Hau ere ezinbestekoa da txokolatea egiteko, kakaoa gozatzeaz aparte aromei luzaroan eusten dielako. Azukreak indar-energetiko handia dauka.

ESNEA:Osagai hau fabrikazio-prozesuan nahasten da.

BESTE OSAGAI BATZUK: Aurretik aipatutako osagaietatik aparte beste batzuk ere izaten ditu: Lezitina,banillina,almendra,fruitu lehorrak eta hurrak besteak beste.

3) TXOKOLATE MOTAK

Gaur egun, mota askotariko txokolatea aurkitu dezakegu dendan.Hona hemen mota batzuk:

Esnedun txokolatea:Osagaien artean,esne-hauts osoa,gaingabetua, esne-gaina eta gurina dauzka.

Txokolate zuria:Kakao-gurinaz egiten da, ez dauka kakao pururik.

Txokolatea fruitu lehorrekin: Lehen aipatutako osagaiekin eta fruitu lehorrekin egindakoa.

Txokolate betea:Lehen aipatutako osagaiez dago egina baina zapore desberdinetako kremak ere baditu.

Page 5: Txokolatea

Egiteko txokolatea:Txokolate mota honek irina dauka eta kontsumitu aurretik egosi egin behar da.

4) TXOKOLATEA EGITEKO PROZESUA

Txokolatea egiteko prozesua lehorrean egin behar da; ur tanta bat ukitzen badu, orea moztu egiten da eta ezin da azken produktua lortu. Azken produktua lortu aurretik hainbat fase igarotzen dira:

1)Prestakuntza:Osagaiak nahastuz, formularekin bat datorren orea lortu nahi da.

2)Nahastea: Oreak ondo nahastuta egoteaz aparte trinkotasun egokia izan behar du. Osagaiak behar bezala banatuta egon behar dute.

3)Fintzea: Masa, zilindro batzuen artean sartu eta findu egiten da.

4)Oskoltzea:Oskoltzean,hainbat gauza gertatzen da:

a)Txokolate-orearen zaporea hobetzen da.

b)Fintzean xafla bihurtutako partikulak biribildu egiten dira.

c)Partikula solidoak koipearekin estaltzen dira.

d)Hezetasuna kentzen zaio

e)Aroma hobetzen zaio.

5)Girotzea: Lehenik, txokolatea era bat urtzen da 50 gradutan. Ondoren, hoztu egiten da lehen zeukan itxura hartzeko. Azkenik, txokolatea berotu egiten da. Txokolate mota bakoitza dagokion graduraino.

Fase hau, girotzeko makinetan egiten da.Makina honek hiru zati ditu: Gune hotza, Irabiagailu homogeneizatzailea eta gune beroa.

Page 6: Txokolatea

6)Modelatzea eta hoztea: Azken fasea da. Fase honetan,Txokolatea molde batera sartu, hoztu eta atera egiten da.

Hozte prozesua poliki-poliki egin behar da; txokolatea azkarregi hoztuz gero, txokolateak kalteak jasan ditzake.

Fase hau hozte-tunelean egiten da eta tunelaren barrruan, bi prozesu gertatzen dira: Kristalizazioa eta Hoztea.

Kristalizazioa: Prozesu honetan txokolatea solidotu egiten da.

Hoztea: Txokolatea hoztu egiten da.

7)Ontziratzea:Fase hauek igaro ondoren txokolatea ontziratu egiten da.

5) TXOKOLATEAREN EBALUAZIOA

Txokolatea ebaluatzeko 5 pausu eman behar ditugu.

1. Ikusmena: Txokolateak ez du burbuilarik izan behar eta zatitzean ez du apurrik hutsi behar.

2. Usaimena: Hiru usain mota bereizi behar dira: kakaoaren berezkoak, osagaien ondoriozkoak eta elaborazio-prosezu konplexuetatik datozenak.

3. Ukimena: Hatz erakuslearekin eta erpuruarekin sakatu behar da harikortasuna egiaztatzeko. Ahoan pikortasuna, arintasuna eta testura egiaztatuko ditugu. Txokolatea ona bada, ez da inoiz ahosabaian edo mihian itsasten.

4. Entzumena: Txokolate onak apurtzean,”klaxk!”egin behar du.

5. Dastamena: Txokolatea aho-sabaiaren eta mihiaren artean estutu behar da berotu eta urtzen hasteko. Ondoren, ahoan zabaldu behar da dasta-papila guztietara iristeko.

6. Dastaketa: Adituen iritziz, txokolatea astiro eta kopuru txikitan dastatu behar da.

Page 7: Txokolatea