txirriña jo arte 2010.2011

24
EKAINAK, 2011 Formazioa, proiektuak, berrikuntza, parte-hartzea, autonomia, ekintzailetasuna,….euskaraz, eta orain, ingeleraz www.tolosaldea.com T X I R R I N A J A R T E

Upload: tolosaldea-lanbide-heziketa-institutua

Post on 10-Mar-2016

225 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

txirriña jo arte

TRANSCRIPT

EKAINAK, 2011

Formazioa, proiektuak, berrikuntza,

parte-hartzea, autonomia,

ekintzailetasuna,….euskaraz, eta orain,

ingeleraz

www.tolosaldea.com

TXIRRINA J֠֠֠֠ ARTE

2

AURKIBIDEA:

EUSKARAREN NORMALKUNTZA ----------------------------------------------- 3

• Euskararen eguna • Korrika 2011 –Aurrera euskalakariak! • Ika, ika, ika Wroclaw-en ere korrika

HITZALDIAK--------------------------------------------------------------------- 5

• Nazioarteko gaurkotasunari buruzko mintegiaren itxiera Tolosaldearen eskutik

• Atzegi gazteei hurbiltzen

HARREMANAK ATZERRIAREKIN------------------------------------------------ 6

• Finlandiako irakasleekin harremanak sendotzen • Praktikak Europan zehar (Erasmus-LDV) • Irakasleen formakuntza atzerrian • Teknikako forjako lan taldea Alemaniako batzarrean • “Life Long Learnin” Eslobenian

SARIAK ------------------------------------------------------------------------ 10

• Tolosaldea GLHBI-ko irakaslea Eusko Jaurlaritzak saritua

BISITALDIAK ------------------------------------------------------------------- 11

• Irizar • Ultzamako biogas planta • Marie Brizard-en eta Ikor-en automatizazio sistemak ikasten • Talleres Guibe, S.A. enpresara bisita • Euskal Forging enpresara bisita

ELKARTASUNA----------------------------------------------------------------- 14

• Tolosaldea LH Institutuan, odol-ematea

ELEANIZTASUNA--------------------------------------------------------------- 15

• Eta orain ikasketak baita ingelesez ere!

BESTE HAINBAT ---------------------------------------------------------------- 17

• Gipuzkoako Encounter 5 (2011) • Gurelur enpresa simulatua Donostiako Kursaalean • Desfibriladorea erabiltzen ikasten • Ikasle ohien jarraipena: Elkarrizketa

AISIA--------------------------------------------------------------------------- 21

• Kirol ekintzak ikastetxean • Leitzaranen oinez eta bizikletaz • Oporretarako proposamen bat

AGENDA 21 ------------------------------------------------------------------- 24

3

EUSKARAREN NORMALKUNTZA

EUSKARAREN EGUNA

Ikasturte honetan ere, abenduaren 3an, euskararen nazioarteko eguna ospatu genuen ikastetxean. Giroa aparta izan zen, ikasleak eta irakasleak A eraikineko sarrerako aretoan elkartu ginen hamaiketako bat eta euskal kulturaren inguruko lehiaketatxo baten parte hartzeko. Denetatik izan genuen, baita gaztain erreak ere, Mantentze alorreko irakasleek danbolinean

erretakoak momentuan bertan, bero-beroak! Lehiaketan izan zen partaidetza ere ez zen makala izan, bakarka batzuetan, taldeka besteetan..... galderak erantzuteko ahaleginak egiten aritu ziren bertaratutako guztiak, sariak merezi zuen eta, lagunartean beste hamaiketako bat egiteko aukera ematen baitzuen. Hona hemen lehiaketako galderak erantzun zuzenekin:

1.- Aurreko urteko bertsolari txapelketa nagusiko lehenengo hiru sailkatuen izenak ba al

dakizkizu?

Lehenengo hiru sailkatuak Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Jon Maia izan ziren.

2.- Zein euskal musikariari eman zioten Premios de la música-ko ”Mejor canción en

euskara” saria?

Fermin Muguruza izan zen sari honen irabazle. Bere agerraldia oso komentatua izan zen

Egunkaria itxi berria zegoenez itxiera salatu zuelako saria jasotzera azaldu zenean. Seguru

ikusi zenutela.

3.- Non eta zein urtean izan zen naparrek Gazktelako koroaren aurreko erresistentzia

saioa?

Naparren azkeneko erresistentzia saioa Amaiurren izan zen, 1521ean.

4.- Zein euskal zinemagilek irabazi ditu lau Goya, Berlineko zinemaldiko “Atzerriko

pelikularik onena” saria eta Oskarretarako izendapen bat?

Hainbeste sari jaso dituen euskal zinemagilea Montxo Armendariz da.

5.- Zein da euskaraz idatzitako lehenengo liburua? Zeinek idatzi zuen?

Lehenengo liburua euskaraz (XVI. Mendean) Linguae Vasconum Primitiae da, Etxeparek idatzia.

6.- Zein da Euskal Herria zeharkatzen duen ibairik luzeena? Eta Euskal Herriko

kostaldean ura isurtzen duen ibairik luzeena eta emaritsuena?

Euskal Herria zeharkatzen duen ibairik luzeena Ebro da eta Euskal Herriko kostaldean ura

isurtzen duen ibairik luzeena eta emaritsuena Aturri da.

7.- Zein da Euskal Pirinioetako mendirik altuena?

Euskal Pirinioetako mendirik altuena Hiru Erregeen Mahaia dugu.

8.- Osa itzazu ondorengo atsotitz hauek:

Haurrak hazi,……(nekeak bizi)…………

Bururik nekatzen ez duenak,…(hankak nekatu behar)………………..

Goiz gorri,…(arrats euri)…………

Urrutiko intxaurrak hamalau,…(bertara joan eta lau)………………

Ogi gogorrari,…(agin zorrotz)………………

Gogoko tokian,…(aldaparik ez)……………

IRABAZLEA: SILBER BALERDI (Galdaragintza alorreko irakaslea)

4

KORRIKA 2011- AURRERA EUSKALAKARIAK! Apirilaren 17an Tolosatik pasa zen Korrika, goizeko 7:30ak aldera. Ikastetxeak hitzordua zeukan Korrikarekin pixka bat beranduxeago eta Eroski baina zertxobait aurreago lekukoa hartu eta Benta Aundi pareraino eraman zuen. Hantxe bildu ginen, berriro ere, ikasleak eta irakasleak batera, euskararen alde

korrika egiteko. Argazkian ikus ditzazkezue Iñigo Balerdi (irakaslea) eta Nerea Albisu (ikaslea), harro-harro euskararen lekukoa eramaten. Dena den, egun batean euskararen alde korrika egitea oso ondo dago, euskara bizi dela eta euskaraz bizi nahi dugula mundu osora zabaltzeko, baina euskara bihotzean dugunok ez genuke ahaztu behar ahoan

ere eduki behar dugula egunero-egunero.

IKA,IKA,IKA WROCLAW-EN ERE KORRIKA!

Azken pausoak Donostiara bidean izan dituen korrikak, Poloniako Wroclaw-en ere izan du bere agerraldia.

Euskal Herriko zazpi lurraldeetan 2.500 kilometroko ibilaldia burutzen den bitartean, Euskal Herritik kanpora ere ospakizun berezia izaten ari da 17. Korrika. Poloniako Wroclaw herrian dauden Euskal Herriko zenbait ikaslek, apirilaren 16ean euskararen aldeko lasterketan parte hartu nahi izan zuten. Edinburgh-tik ere izan du bere jarraipena 17. Korrikak.

Trebiñun hasi eta Donostian amaituko den aurtengo 17. Korrika oso jendetsu izan da. Horrez gain goraipatzeko modukoa da, bertan euskaren aldeko ospakizunean parte hartze zuzena egiteko aukerarik ez duen

jendeak egiten duen ahalegina, euskararen lasterketa honetaz gozatu

eta aurrera eramateko, Edimburghen zein Wroclawen egin den moduan.

Polonian igaro zuen korrikak bere azken aurreko eguna, hainbat euskalzale gazteez ingururatuta. Eguzkiaz, giro epelez eta naturaren altxor preziatuenaz gozatuz, eta bertako jendeak nahiko harridura aurpegia jarri arren egitasmoa alaitzen eta girotzen saiatu ziren.

5

HITZALDIAK

NAZIOARTEKO GAURKOTASUNARI BURUZKO MINTEGIAREN ITXIERA

TOLOSALDEAREN ESKUTIK

250 parte hartzaile bildu ditu Tolosaldea Goimailako Lanbide Heziketa Institutuko IKASTN Zerbitzuak. Gorka Igartua eta

Gemma Zelaiak parte hartzaile guztiei eta Jesús Torquemadarari eskerrak emanez itxi zuten mintegia. Iazkoa bezain mintegi arrakastatsua izan da; ikasteko gogoa, irrika, jakinmina eta aurrera begira ere ikasten jarraitzeko nahia izan dira aipagarrienak. Beraz, parte hartzaile guztien eskaerak eta proposamenak

aztertu ondoren, 2011-2012 ikasturtean izango dugula zer ikasi ezin ukatu.

ATZEGI GAZTEENGANA HURBILTZEN Azaroaren bukaeran TOLOSALDEA LH Institutuko 110 ikasle eta irakaslek, ATZEGI-ko Itsaso Armas Teknikariaren hitzaldia jaso zuten. ATZEGI-ko partaideak, ADIMEN

URRITASUNA duten pertsonak dira ez atzeratuak, gu bezalako pertsonak direnez gero, bere garapena burutzeko programak prestatu eta gizartaratzeko ekintzak bultzatu behar ditugu. Taldearen helburu

nagusiak, ekintzak eta programak antolatzea, erakundeekin gizartearen bultzatzea eta familiei laguntzea dira. Hitzaldian, bi arlo ezberdin ladu ziren: 1.- Taldearen ekintza nagusiak

zeintzuk diren, alegia, Txolarte

programa, ekintza kulturalak, neurrirako programak, oporretakoak eta kirol eta jarduera fisikoak. 2.- Boluntariotza: Ekintza guzti hauen oinarria, monitore boluntarioak osatzen dute, profesionalekin batera, hezkuntza proiektua ahalbideratu, txolarte klubetan ekintzak antolatu, taldeak

dinamizatu eta experientziak

trukatu. Azken batean, tarte dinamiko eta erlazio pertsonal aberatsa izateko ekintzak bideratzen dituzte. Itsasok azaldu zuenez, gazteak parte hartzera

bultzatu ditu, experientzia benetan aberatsa delako, bai adimen urritza dutenentzat eta baita norberarentzak ere. Gazte anima zaitez eta parte hartu, zure herriko txolartean, ez zara damutuko!

6

HARREMANAK ATZERRIAREKIN

FINLANDIAKO IRAKASLEEKIN HARREMANAK SENDOTZEN Azaroaren 23an Finlandiako Kainuu herrialdean kokatuta dauden Kainuu Vocational College ikastetxetako Elektrizitate Alorreko bi irakasle etorri ziren Tolosaldea Goimailako L.H. Institutuko Elektrizitate alorreko irakasleekin harremanak sendotu eta mugikortasun proiektuak bi herrialdetako ikastetxeen artean antolatzeko asmoarekin.

Kainuu Vocational College-k 470 langile inguru ditu eta gazteentzat lanbide heziketa ikasketak eta helduentzat ikastaroak eskeini eta antolatzen dituzte. Kajaani, Kuhmo, Kuusamo, Sotkamo, Suomussalmi eta Vuokatti herrietan dituzen 6 ikastetxez osatua dago . Kainuu eskualdea Finlandia ekialdeko Lake Oulujärvi inguruan kokatuta dago.

Herrialdean 83.000 biztanle inguru ditu eta guneak Belgikako tamaina du. Kainuu biztanleriaren dentsitatea 3,8 biztanle kilometro karratuko da eta bederatzi udalerriek osatzen dute: Hyrynsalmi, Kajaani, Kuhmo, Paltamo, Puolanka, Ristijärvi, Sotkamo, Suomussalmi eta Vaala. Kainuuko mendiak, basoak, aintzirak eta ibaiez osatutako paisaiaz osatua dago eta bertan animali harraparien fauna aberatsa da nagusi. Kainuu herrialdeak, neurtzeko gailuak, ibilgailuen ordenagailuak, tren bagoiak, elektronika, papera, talkoa eta naturaren produktuak esportatzen ditu.

7

PRAKTIKAK EUROPAN ZEHAR (ERASMUS- LDV) Tolosaldea GLHBI ikastetxeak bere ikasleen internazionalizazioa duela helburu, Erasmus eta Leonardo programen bidez urtero atzerrian lan-praktikak (3 hilabetetan) egiteko aukera eskaintzen die bere ikasleei.

2003. urtean mugikortasun programa hauekin hasi ginenetik, gure ikastetxeko 105 ikaslek aprobetxatu dute proiektu honen bidez hainbat europear enpresetan bere lan-praktikak egiteko (Finlandian, Inglaterran, Irlandan, Frantzian, Polonian eta Italian).

Hiru hilabeteko praktikaldi hau, Erasmus eta Leonardo bekek eta Eusko Jaurlaritzak kofinantziatuta izaten da. Kurtso honen bukaeran, 2011ko martxoan, 19 ikaslek izango dute aukera ezinhobe hau: 8 ikaslek Polonian, 10 ikaslek Italian eta beste batek Inglaterran. Praktikaldia ekainaren bigarren asterarte izango da.

ANIMA ZAITEZ!

EZ UTZI AUKERA HAU GALTZEN1

8

IRAKASLEEN FORMAKUNTZA ATZERRIAN

Eskolako zenbait irakasle eleaniztasun proiektu baten barruan Ingelerako

formakuntza integrala jasotzen ari dira azken urteotan, datozen ikasturteetan

ikasleei zenbait modulu hizkuntza horretan eskaintzeko asmoz. Proiektu horren

barruan formakuntza teknikoa atzerrian jasotzeko aukera ere badago eta

eskolako irakasle batek Estatu Batuetan egon zen Apirileko bigarren astean

hidraulika proportzionaleko ikastaro bat gauzatzen.

Ikastaroa oso interesgarria suertatu zen teknologi aldetik eta hizkuntza aldetik

ere bai.

Hidraulika proportzinalaren bitartez oso kontrol

zehatzak eta erregulazio hidrauliko konplexuak

lortu daitezke beti ere kontrolerako txartel

elektronikoen ezagutza egokia eduki ezkero,

noski. Horrelako prozesuek lotura zuzena

daukate eskola honetan daukagun

“Erregulazio sistemak eta kontrol automatikoa”

goi mailako zikloarekin.

Oso aberasgarria izan zen baita ere ikastaroa

Ingeleraz egitea eta dokumentazio originala

(itzulketarik gabea) erabiltzea. Kontutan eduki

behar da ziklo honetan lantzen ditugun

zenbait teknologi aurrerakoietan zaila izaten

dela batzuetan Ingelera ez den beste

hizkuntzatan dokumentazioa lortzea.

Interesgarria izan zen baita ere “munduko

herrialde aurrerakoiena” suposatzen den horretan ikaskuntza-irakaskuntza

prozesua nolakoa den ezagutzea. Ikastaroa

bertako lanbide eskola batetan izan zenez,

aukera eduki genuen eskola bera pixka bat

ezagutzeko. Oso ekipamendu onak zituzten,

hala ere arro egon gaitezke gure Tolosako

eskolan daukagun ekipamenduaz.

Ikastaroa amaituta Estatu Batuetako zenbait

estatu bisitatzeko parada eduki genuen,

Washington DC, New York,… baina hau beste kontu bat da.

See you later!

9

TKNIKAKO FORJAKO LAN TALDEA ALEMANIAKO BILTZARREAN Tknikako Forjako lan taldea, Stuttgart-en izan da 2011ko maiatzaren 16tik 19ra

ospatu diren bi ekintzetan, hala nola, Forjako teknologiako azken berrikuntzen ihardunaldiak (16-tik 18ra) eta Hotzeko estapanpazioko batzarrean (maiatzaren 19an). Bertan, mundu osoko adituak aritu dira forja zein hotzeko estanpazioan azken bi urtetan zehar garatu dituzten proiektuak erakusten eta lortutako emaitzen ondorioak plazaratuz. Ihardunaldi hauetan hainbat informazio eta teknologiaren noranzko eskuratzeaz gain, harremanak

sendotu ditugu eta aurrerantzean elkarlanerako aukerak uztartu ditugu. Adibidez, Euskal Herriko Tecnalia (Labein) zentru teknologikoarekin elkarlanerako harremanak lantzeko aukera zabaldu dugu, hauek ere bertan izan zirela baliatuz. Bertan parte hartu dugunontzat oso ihardunaldi interesgarriak izan dira eta teknologia honen eboluzioaren noranzkoa ezagutzeko balio izan digute.

“LIFE LONG LEARNING" ESLOBENIAN

Gure ikastetxeko IKASTN

programak ematen duen

zerbitzua hobetu nahian,

Gorka Igartua zuzendaria

eta Gemma Zelaia

arduraduna, Eslobenian izan

dira, han bitartekotza

lanaren antolaketa eta

ezaugarriak zuzen zuzenean

ezagutzeko asmoz.

Bisitaren ondoren gure

zerbitzua aztertu eta hobekuntzak egingo ditugu, "Bizitza osoan zeharreko

ikaskuntza" proiektua gero eta gehiago aberasteko.

10

SARIAK

TOLOSALDEA GLHBIKO IRAKASLEA EUSKO JAURLARITZAK SARITUA

2010eko < Lanbide Heziketako gela

eta tailerretan Praktika Onei Sariak >

deialdian, TOLOSALDEA GLHBIko

irakasle eta Lantokiko

Prestakuntzarako koordinatzaile den

Xanti Alberdi Zubizarreta jauna,

"Aipamen Berezia"rekin saritua izan

da.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko

Ikaskuntzako Sailburu ordetzak,

ikasleen artean gauzak ongi egiteari

eta etengabeko hobekuntzari

lotutako jarrerak eta balioak

sustatzeko eta sistema multimedien

bidezko irakaskuntza bultzatzeko,

«Lanbide Heziketako gela eta

tailerretako Praktika Onen sariak»

deialdi hau egiten du urteoro.

Irakasle honek aurkeztu eta saritua

izan den lana,honako hau da:

"Titulatuei lanbidea errazteko, ikasle

ohien jarraipena on line"

Tolosaldea GLHBIak bere ikasleei

eskeintzen dion zerbitzuen artean,

haien lanbideratze jarraipen

eraginkorra bi urtez egitea da.

Horretarako, azken urte hauetan,

ikasleen lan-poltsa kudeaketa

erreminta egokiekin landu, eguneratu

eta eraginkortasuna eman nahian,

aplikatibo informatiko, on line, bat

sortu dugu.

Aplikatibo horren bidez, gure ikasle

ohiak norbere etxetik Curriculuma

eguneratu dezake, bere lanbide

egoeraren berri idatzi eta ikastetxera

iristen diren lan eskeintzak jaso; eta

ikastetxeak, ikasle ohien datuak

eguneratuak eduki eta haien

okupazio mailaren datuak ditu.

Kudeaketa hori, saritutako irakasle

horren eta ikastetxeko espezialitate

desberdinetako departamentuen

arteko lan koordinatuarekin lortzen

da.

Aurten, gure ikastetxetik aurkeztu

diren hiru lanetatik bat saritua izan

bada ere, esan behar da, bigarren

urtea dugula jarraian, aurreko urteko

deialdian ere beste irakasle batek

jaso baitzuen "Praktika Egokien" saria.

Argazkian ikus dezakegu Lanbide

Heziketa eta Etengabeko

Ikaskuntzako sailburuordetza 42

hautagaietatik saritutako irakasleei

sari-banaketa egiten.

11

BISITALDIAK IRIZAR Apirilaren 14ean Administrazio eta Finantzetako ikasleak IRIZAR bisitatzera joan ginen. Autobusen Karrrozeriaren produkzio prozesua azaldu eta erakutsi ziguten (Chasis-a eginda ekartzen baitute MOMENTUZ,…. eta nahiko aukera eduki genuen hurrengoetaz ikasteko:

� Produkzioaren nondik norakoak

� Enpresaren etorkizunerako espektatibak

� Langileen formazioa eta lan baldintzak

� Merkatu golabalizatu eta lehiakor honetan mugitzeak duen garrantziaz: konponente desberdinak lortzeko merkatu berrien aurkitzea zein saltzeko garaian bilatu behar diren bezero sareak eta berauen fidelizazioa.

Honekakoetan gertatzen den bezala batzuk oso gustora eta beste batzuk autobusen produkzioak administratiboekin zuen lotura aurkitu ezinik… C´est la vie!!

ULTZAMAKO BIOGAS PLANTA Ieeepala! Mantenuko ikasleek bisita polita egin genuen, nora? Ultzamara, Zer ikustera? Biogasa sortzen duen planta bat, bisita benetan interesgarria. Autobusa hartu eta bagoaz, Ultzama bailarara, non ote dago biogas planta?. Mugikorra hartu eta Xabierri oska, segituan gidatu zigun gure helmugara, bertara iritxi eta han genueukan Xabier (tipo jatorra) gure zain; bisitaK 40 bat minutu edo iraungo zuela baina bi ordu igaro ziren, nahiz eta 10 minutu bakarrik pasa zirela eman. Guretzat gauza pila bat ikusteko eta ikasteko, ez dago gure begiekin ikusi baino gauza hoberik ikasteko. Mila esker

Ultzamako langileei eta Tolosaldea institutuari aukera hau emateagatik. Energi berriztagarri bat, behiaren purinatik nola sortzen den ikasi dugu. Nola funtzionatzen ote du planta honek ? http://energisistemak.blogsome.com/ Besarkada bat guztioi, lan gutxi eta asko ikasi. Bainke

12

MARIE BRIZARD-EN ETA IKOR-EN AUTOMATIZAZIO SISTEMAK IKASTEN. “Erregulazio eta Kontrol Sistema Automatikoak” ziklo formatiboko 1. eta 2. kurtsoetako 38 ikasle eta 6 irakale, Zizurkilen kokatua dagoen Marie Brizard eta Donostiako Zuatzu

poligonoan kokatua dagoen IKOR enpresetako automatizazio prozesuak, produkzio sistemak, enpresen antolakuntza eta ezarrita dituzten kalitate sistemak ezagutzeko aukera izan dute enpresen funtzionamendua ezagutuz. Bisita, Marie Bizard-en hasi zen, bertan enpresako kalitate arduradunak hainbat ezaugarri azaldu zizkigun:

• Multinazionalaren Zizurkilgo filiala 1904an sortu zen. • Bere produktu garrantzitsuenak: “Marie Brizard” Anissete, likor desberdinak, “Olatz”

patxarana eta “Pulco” zukuak dira. • Produktuen %90 exportatzen dute Europako hainbat herrialdetara • Informazio gehiago: www.mariebrizard.com

Amaitzeko enpresako instalazioetara bisita egin genuen eta prozesua osoa erabat

automatizatua dutela ikusi genuen, botila hutsak klasifikatzen hasi, enboteilatu, kaxetan ipini eta almazenatu arte. Bisita hau amaitzean, IKOR enpresa ikustera joan ginen. IKOR enpresa teknologikoki oso aurreratua dago eta bertan hainbat produktu garatzen dituzte, batez ere automozioan (kotxe eta motoetan), trenetan, igogailuetan, etxerako elektratresnak, industrialak, espazio desberdinetako

sarrera kontrolak, elektronikoki erregulatzeko zirkuitu elektronikoak) Bertako arduradunek enpresaren hainbat ezaugarri eman zizkiguten, ezarrita dauzkaten kalitateko ziurtagiriak barne: • 1981an, enpresa sortu zen Zuatzuko parke

industrialean. • Bere produktua, industriarako mota

desberdinetarako erregulazio elektronikoak diseinatu eta produzitzean datza.

• Hiru produkzio planta dituzte: “Ikor“, 150 langileekin, Donostiako Zuatzu poligono

enpresarialean, “Chinakor”, 130 langileekin, Txinako Shanghain eta “Mexikor“, 110 langileekin, Mexikoko Guadarajaran.

Amaitzeko, bi taldetan banaturik produkzio planta ikustatu genuen. Bertan, goi mailako teknologia aplikatuz, inbertsio handiko makinaria eta prozesu automatizatuen erabiliz, ziurkuitu elektronikoak katean nola produzitzen dituzten ikusteko aukera izan genuen. Informazio

gehiago: www.ikor.es Enpresetarako bidaiak amaitu ondoren Loiolako elkarte batean bisita teknikoetan parte hartu genuen ikasle eta irakasleek bapo bazkaldu genuen.

13

TALLERES GUIBE, S.A. ENPRESARA BISITA

Urtarrilaren 20ean,

Mekanizazioa eta Produkzio

aren Programaz

ioa ikasketak burutzen ari diren taldeek -2ME2A eta 1PP3-, Irurako GUIBE S.A. bisitatu dute. Gure bailaran garrantzi handia duen enpresa honek, transmisio industrialerako produktuak egiten ditu: erreduktoreak, engranajeak, katu hidraulikoak, etab. 30 urtetik gorako esperientzia du bere arloan.

Enpresaren informazio osatuagoa beraien web gunean ikus dezakezue.

Doazela hemendik gure eskerrak GUIBE enpresari eta harreran parte hartu duten guztiei.

EUSKAL FORGING ENPRESARA BISITA

Abenduaren 2an, mekanizazioko ikasleekin, Euskal Forging enpresak Iruran duen lantegira bisita egin genuen.

Enpresan, harrera Iñigo Fernandezek egin zigun, eta gidari lanetan Lucio eta Luis Angel izan genituen. Hauek joskerarik gabeko uztaiak egiteko prozesua erakutsi eta azaldu ziguten. Lehengai biltegia, materialaren mozketa CNC bidez programaturiko zerrekin, forjaketa, ijezketa edo laminazioa eta tratamentu termikorako instalazioak bisitatu genituen.

Laburbilduz, uztaiak lortzeko pausoak hauek direla esan dezakegu: 1. Uztaiaren neurriaren arabera, lehengaia (altzairu desberdinak) moztu. 2. Materiala labean berotu. 3. Prentsan aurre-forma eman (“Donuts forma”). 4. Ijezteko makinan (laminadoran) uztaiari forma eman. 5. Hozten utzi. 6. Tratamendu termikoa eman (tenplaketa eta iraoketa, etab.).

14

ELKARTASUNA

TOLOSALDEA LH INSTITUTUAN, ODOL EMATEA

Tolosaldea LH Institutuan, ohitura den bezala, urtero, lankideek eta ikasleek odola ematen dute. Ekitaldi honek aurrerantzean jarraitu dezan, aurtengoan Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eta Institutuak Elkarlan Hitzarmena sinatu dute. Akordio honetan, Elkarteak urtero ekintza hau egiteko konpromesua hartzen du eta ikastetxeak, honetarako instalazioak erabili eta eskaintza ikasleengana zabaltzeko aukera emango die. Helburu nagusiak: gazteengana hurbiltzea, odol ematea erraztea eta honen garrantzia azaltzea da, era honetan gazteen emaile kopurua gehitzea dugularik. Urtero, 60 bat pertsonek parte hartzen dute odola emanaz eta hauetatik 15 inguru emaile berriak izaten dira, beraz, lehenengo aldiz ematen dutenek, ekintza gertutik ezagutuko dute eta aurrerago berriz emateko aukera izango dute. Ez dugu ahaztu behar, odola hartzeko eskubidea denok daukagula eta odola emateko betebehar morala ere badugula.

15

ELEANIZTASUNA

ETA ORAIN IKASKETAK BAITA INGELESEZ ERE!

Hi, Tolosaldean orain Eleanitza!

Eleanitza?

Bai, eleanitza, hainbat zikloetan moduluren bat ingelesez ikasteko

aukera.

Puf, lehendik nahikoa ez genian ba eta orain ingelesez?

Kriston aukera dek eta! Gai teknikoa ikasi eta gainera ingelesa

praktikatu. Gaur egun lan merkatua dagoen bezala, dena beharko

diagu; eta ingelesa nahi ta nahi ez!

Tira, ba ondo pentsatuta, etzegok gaizki. Horrela, harri batez bi kolpe

jo.

Ba bai, hemen da eleanitza

Tolosaldean eta hori lortu ahal

izateko hor ibili gara jo ta fuego Iñaki,

Aitor eta gu biok. Bi urtetan zehar,

astean bitan Donostiako HEO-ra joan

gara, egun bakoitzean 5 orduko

saioak jasoz (orotara 600 ordu

inguru). Gogorra, oso gogorra izan

da. A ze kaña eman diguten gure

irakasle izan diren Rosa, Ana eta

Patxik! Pronunciation, advanced

vocabulary, phrasal verbs, idiomatic

phrases…Gure ikasleak kexatzen dira

batzuetan etxeko-lan asko bidaltzen

dizkiegula eta; baina oraingoan

berriz, gure azalean sufritu izan dugu.

Eta hauek bai etxeko-lan latzak:

idazlanak, irakurketak, speech-ak,

gramatika, entzunaldiak eta noski

azterketak. Egunero zerbait egiteko.

Eta guzti horretaz gain asteroko

klaseak prestatu behar, noski. Zenbat

stress, urduritasun eta lo gutxiko egun.

Baina esan beharra dago, izugarri

ikasi dugula eta merezi izan duela.

Lagun berriak ere egin ditugu, eta

tarteka bazkaritxoren bat ere. Dena

ezin izango da lan egitea, ala? Eta

orain, ikasitako guzti hori praktikan

jartzeko unea iritsi da, ikasleak

horretarako prest bazaudete

behintzat. Beraz animo eta ea

datorren urtean elkar ikusten garen!

Bukatzeko, eskerrak eman nahiko

genizkieke gurekin egin duten lan

guztiagatik aipatutako irakasleei eta

nola ez laguntzaile bezala izan

ditugun Cassandra, Jessica, Jenn,

Karen, Molly eta Melanie-ri. See you

soon!

Rakel Pascual eta Julen Arina

16

Hemen duzue eleanitzeko hurrengo ikasturterako eskaintza:

ZIKLOAK ETA MODULUAK: INSTALAZIO ELEKTRIKOAK ETA AUTOMATIKOAK: Erdi maila - Lehenengo ikasturtea M-08 – Eguzki-instalazio fotoboltaikoak SAREKO INFORMATIKA SISTEMEN ADMINISTRAZIOA: Goi maila – Lehenengo ikasturtea M-01 – Sistema eragileen ezarpena ERREGULAZIO ETA KONTROL SISTEMA AUTOMATIKOAK: Goi maila – Lehenengo ikasturtea M-01 – Kontrol sekuentzialeko sistemak M-02 – Neurketa eta erregulazio sistemak FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA: Goi maila - Bigarren ikasturtea M-05 – Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa METAL ERAIKUNTZAK: Goi maila - Bigarren ikasturtea M-05 – Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa. OHARRAK: Aurrematrikula egin ondoren, ikasleek Hizkuntza Eskolan froga bat egin behar dute, ingelera maila ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikastetxeko idazkaritzan eta alorretan

galdetzea dago.

17

BESTE HAINBAT

GIPUZKOA ENCOUNTER 5 (2011)

Azken lau urteotan bezala, aurten ere, Tolosako

Usabal kiroldegian elkartu dira laurehun ordenagailu-zale eta informatika arloko profesional, aurtengoan Gipuzkoa Encounterraren bostgarren edizioa ospatzeko.

Halako “party”-ak guretzat berriak eta arrotzak

diruditen arren, 80. hamarkadaren azkenaldera hasi zen mugimendu hau Europako iparraldean. Euskal Herrian ere, Bilboko BEC-en ospatzen den Euskal

Encounterrak aurtengo Uztailean 19. edizioa ospatuko du. Aukera hau hain gertu izanda, informatikako ikasleei

lagunzera joateko aukera eskaini zitzaigun, taldeko lauk gogoz onartu genuena. Gure lana sarearen mantentzeaz eta sortuko ziren intzidentzietaz arduratzea izango zen. Behin han ginela, mota guztietako jendea ezagutzeko aukera izan genuen; eta, nola ez,

horiengandik ikasi. Azken batean, hori izan zen “party”-aren inguruko harrigarriena, informazioa elkar trukatzeko filosofia.

Lanean zentratuta, intzidentziak gehienbat garrantzi gutxikoak izan ziren: gaizki

krinpatutako kableak, konfigurazio arazoak, “pre-party” egunean zerbitzariarekin arazotxoren bat. Arazorik handiena

“router” batekin izan genuen, norbaitek

etxetik ekarritako bat jarri eta ordenagailuen erdiak sarerik gabe utzi baitzituen.

Hala ere, intzidentziak lehen eta bigarren eguna igarotzean, gutxinaka desagertuz joan ziren, eta larunbat goizerako dena

gutxi gora behera ondo zebilen. Beraz, hortik aurrera, disfrutatzea eta intzidentzia puntualen bat konpontzea besterik ez zegoen.

Larunbat gaua iristean, party-a eta bertako jende guztia gora etorri zen. Txapelketak (counter

strike, kinnect, pro evolution…), 2D eta 3D diseinuko konpetizioak, monologoak, eta batez ere “Vasketo Show”-a izan ziren giro onaren errudunak. Igande arratsalderako ateak itxi ziren, eta partehartzaieek elkar agur esan zuten, hurrengo party-

rarte. Eskerrak eman nahi dizkiegu, esperientzia hau bizitzek aukera emateagatik, bai ikastetxeari eta bai Encounterreko antolatzaileei; hurrengo party-an itzultzea espero dugu.

Honen guztiaren ondorioz, hurrengo ENCOUNTER-ean, Bilbon ospatuko den horretan, gure ikasle hauetako bati, Unai Esteibarri, teknikari gisa joateko proposamena egin diote, eta beste biri parte hartzeko gonbitea luzatu diete. Arrakastatsua, beraz, ikasle hauek Tolosako encounterrean egindako lana!

18

GURELUR EMPRESA SIMULATUA DONOSTIAKO KURSAALEAN

Urtarrilaren 25ean 2.mailako Administrazio eta Finantzak zikloko ikasleak Donostiako Kursalean izan ziren bertan ospatu zen enpresa simulatuen elkartaratzean. Elkartze ekitaldian Euskalerri mailan lanean ari diren 33 enpresa simulatu bildu ginen. Hemen, gure ikasleak ikasturtean zehar telefonoz eta emailez ezagutu dituzten enpresetako ordezkariak aurrez aurre ezagutzeko eta ikasturteen zehar on line egin diren salerosketak aurrez aurre

egiteko aukera izan zuten. Ez dakienentzat esan beharra dago GURELUR administrazio eta finantzak zikloaren tailerra dela, hemen, gure ikasleak zikloko moduloetan ikasitakoak praktikan jartzeko aukera dute. Enpresa simulatu honetan gure lurraldeko produktuak (babarrunak, sagardoa, txakolina, Tolosako teilak e.a) modu simulatuan erosi eta saldu egiten ditugu. Nori saltzen dizkiogu? Gu bezala, modu simulatuan eta Espainia mailan, hauetatik 33 Euskal Herrian, lanean ari diren beste 240 enpresa simulatuei. Gure elkarren arteko harremanak errazteko eta gizartean hain garrantzitsuak diren erakunde publiko eta pribatuen ( bankuak, gizarte segurantza eta ogasuna) lana egiteko SEFED Kataluniako enpresa pribatua dugu. Enpresa honek gure esku utzi du INFORM aplikatiboa eta programa hau erabiliz edozein enpresetan, bere salerosketetan sortzen diren dokumentuak egiteko eta lanean aritzeko aukera dugu.

DESFIBRILADOREAREN ERABILERA IKASTEN

Ikastetxean aparatu hau daukagunez, aurten ere, OINARRIZKO BIHOTZ-BIRIKEN BERPIZTEA ikastaroa burutu dugu. FormazioaK, bi saio izan ditu, batean 8 irakaslek, lau ordutan, igaz jasotakoaren errepasoa emateko; eta bestea, aldiz, 7 partaide berriek, zortzi orduz gaiari buruzko informazioa eta erabilera jaso zuten.

19

IKASLE OHIEN JARDUERA Gure ikastetxetik pasa diren zenbait ikasleren jarraipena egin eta bere jarduera jasotzea nahi izan dugu eta aurreko urtean ikastetxea utzi zuten bi ikaslerekin elkarrizketatu gara: David Navas eta Iosu Albisu. Hona hemen elkarrizketa:

Zer ikasketak egin zenituen? Tolosaldean egindakoa nire bigarren goi-mailako zikloa izan zen; nire ikasketa birziklatu eta lanpostua aldatzea nuen helburu. “Eraikuntza eta prozesuen instalazioen mantentzea” ikasi nuen lan mundurako arlo askorako ateak

zabaltzen zizkidalako.

Zein urtetan bukatu zenituen? Ekainean, 2009an bukatu eta berehala lan bila hasi nintzen. Krisia hasita zegoen

ordurako, eta ondo prestatua egotearen garrantziaz konturatu nintzen; hala ere, lanean nagoela gehiago formatuko nintzateke, beti nire lanpostuarekin harreman zuzena edukiko lukeen zerbaitetan.

Ikasi zenuenaren balorazioa egingo al zeniguke?. Esan bezala Mantentzea oso arlo zabala da, horren bila nenbilen ni.Aurretik ikasia nuen zikloa sektore zehatz batera zegoen zuzendua, oso ondo prestatua atera nintzen (baita orain ere) baina lan munduari begira aukera gutxi nituen zehaztasun

horrexegatik. Tolosaldean ez zitzaidan hori gertatu, berehala aurkitu nuen lana eta orain gustora nago nagoen tokian.

Horretaz aparte eta arlo pertsonalean, Tolosaldean egon nintzen urteetan oso talde

polita osatu genuen, ikasleen eta irakasleen artean. Oso “rollo” ona zegoen eta ekintza asko egin genituen, ez naiz hezitzailea baina horrek hezkuntza aberasten duelaz ziur nago!

Non egin zenituen praktikak? Atzerrira joan nintzen, Inglaterrara. Hegoaldean dagoen hiri batean egon nintzen, Portsmouth-en. Baina lanagatik batera eta bestera ibili nintzen inguruko herri guztietatik.

Zer lan-mota egin zenituen praktiketan? Ba, han iturgin eta gas instalatzaile batekin ibili nintzen. Goizean obra handi batean egiten genuen lan eta arratsaldean etxez-etxe ibiltzen ginen lan desberdinak egiten,

ur-ihesak konpontzen, gas-errebisioak egiten, bainugela baten instalazioa egiten, sukaldetan gasa jartzen,…

Praktiketako balorazioa (lanekoa eta pertsonala) egin, mesedez Uff! Ordu asko pasatzen nituen lanean, goizetik gauera; nire nagusiak lan gogorra egiten zuenaren ospea zeukan baino oso gustora egon nintzen. Bai obran eta baita etxeetan ere nire jatorriaz galdetzen zidaten.

20

Harreman ona egin nuen, berehala, nire nagusiarekin eta nire lankideekin, bat italiarra

eta bestea greziarra. Urte asko zeramakiten Inglaterran, beraz, inglesekin konparatuta

ez zeukaten ia berezitasunik. Beraien etxeetara gonbidatzen ninduten afaltzera, beraien senideak eta lagunak ezagutzeko. Batzuetan, lana bukatu eta garagardo bat hartzera joaten ginen pub batera. Inglaterrara iritsi nintzenean, atzerriko tutoreak familia baten etxera eraman ninduen

baina ez ziren oso ondo portatu nerekin eta ez nengoen oso gustora. Inglaterratik

eskolara deitu eta hango tutoreari, Xanti Alberdiri, komentatu nion eta hura berehala jarri zen harremanetan Inglaterrako tutorearekin; egun batetik bestera, familiaz eta etxez aldatu ninduten.

Bigarren etxe horretan oso-oso gustora egon nintzen, danak etortzen ziren ni bisitatzera, bai osaba- izebak baita aiton-amonak ere, familiako beste bat izango banintz bezala. Pasa diren Gabonetan Inglaterrara itzuli naiz, Londresera, eta Portsmouthera joan

nintzen nire hango aita, ama eta anaia bisitatzera. Portzierto, beste umetxo bat eduki dute!

Orain arte zer lan egin duzu

(lantegiak eta lan-mota)? Tolosaldean ikasketak bukatu,

praktiketatik bueltatu eta lan-egoera ez zen oso ona momentu horretan; 3 hilabetez egon nintzen lanik aurkitu

gabe, baina asko mugitu nintzen

lana aurkitzeko, lana ez bait dator zure etxera ate joka! Azkenean eskolatik kontaktuzko telefono bat

eman zidaten Tolosan bertan elektrogailu denda batetan hasteko,

Beotibarren. Elektrogailuak, TDTak, telebistak e.a. eraman eta etxeetan montatzen nituen, oso gustora egon nintzen

bertan lanean. Geroxeago Tolosako EHE enpresatik deitu eta Beotibarrekoa utzi behar izan nuen. Orain kontratu mugagabea daukat EHE-n. Elektrizitatea eta ur beroa sortzen duten gadarak egiten dira bertan, nire lana galdarak

probatzea eta efizientzia energetikoa neurtzea da, alajaina salmentara ateratzeko.

Ikasketatan ikasitakoa zenbat balio zaizu zure lanetan? Egindako ikasketak eta egiten dudan lana oso lotuta daude. Egia da erabiltzen

ditugun sistemak zeharo desberdinak direla, baina hitz nagusietan, lanean egiten dudana aurretik eskolan ikusitakoarekin lotura dauka, klasean emandako aplikazio

tekniko osoa da hau.

Zein harreman duzu ikastetxearekin? EHE-n nerekin klasean egondako beste lankide bat dago, gainera ondo-ondoan esertzen ginen eskolan, oraindik gogoratzen naiz etxeko lanak zeinek ote zeuzkan

bukatuak bata besteari galdetzen genionean (JA; JA; JA). Bestela klasekideak noizbehinka ikusten ditut eta nabaritzen da eskolan geundeneko giro hura; iraksleekin

ere gauza bera gertatzen da.

Oso interesgarriak gure ikasle-ohi hauen erantzunak! Mila esker, zuen erantzunengatik eta arretagatik. Agur bero bat eta ondo bizi!

21

AISIA

KIROL EKINTZAK IKASTETXEAN Aurten ere, lehenengo hiruhilekoan zehar, atsedenaldiak aprobetxatuz eta ikasleen arteko harremanak indartzeko asmoz, hainbat kirol ekintza bete dira. Denetatik egon da, futbola, saskibaloia, eskupilota, xakea, frontenisa,….. Parte hartze zabala izan da guztietan eta giroa ezin hobea. Bukaeran, gabonetan ospatzen dugun festan, sari-banaketa egin genuen. Hona hemen irabazleen zerrenda. Zorionak!

KIROLA PARTAIDE-KOP. FINALAREN DATA

IRABAZLEA/K

FUTBOLA 14 talde Abenduak, 23 1MI3 taldea PING-PONG 21 lagun Abenduak, 23 Imanol Imaz -2CM3 MUS 21 bikote Abenduak, 23 Aitzol Galarraga – Unai

Etxarri – 2SR3 XAKEA

5 lagun Abenduak, 15 Sidi Mohamed Elbouanani – 1AS3

FRONTENIS 22 bikote Abenduak, 21 Joseba Alustiza – Aratz Luisa – 2MI3

ESKUPILOTA 9 bikote Abenduak, 20 Mikel Irurzun – Beñat Olazabal – 2PM3

TOKA 24 lagun Abenduak, 23

Juan Cruz Gil (gizon.) Josune Oiarbide (ema)

DARDOAK 21 lagun Abenduak, 23 Mikel Peluaga (irak.) SASKIBALOIA 6 talde Abenduak, 3 1AS3 taldea PARTXIS 10 lagun Abenduak, 16 Julen Arina (irak.) TXINGAK

2 lagun Abenduak, 23 Luis Mari Aldunberri – 2SC2

22

LEITZARANEN OINEZ eta BIZIKLETAZ Bazen behin Tolosan, Maestria izenarekin

ezagutzen zen eskola bat. Eskola horretako

elektrizitate alorreko irakasle bati, bere ikasleekin, Leitzaranera irteera bizikletaz egitea bururatu zitzaion. Irakasle hau Juan Cruz Gil

zen eta hogeitabost urtez Juan Cruzek antolatuta irteera hau egin da. Urte hauetan

eskolan aldaketak izan dira: eskolaren izena orain TOLOSALDEA GLHI da, elektrizitate alorra,

elektrizitate-erregulazio alorra da, irteera honetako parte hartzaileen kopurua igotzen joan da, aurten aurrenekoz ia eskolako ziklo

denak parte hartu dute, eta orain, txangoa

bizikletaz eta oinez egin daiteke. Nahiz eta urte hauetan aldaketa ugari gertatu, gauza bat ez da aldatu, irteeraren antolatzailea

Juan Cruz bera izan dela.

Aurtengo irteera maiatzaren 19an egin zen eta nahiz eta eguraldiaren iragarpena ona

izan goizeko zortziretan irten ziren oinezkoak eguna ilun hasi zuten eta bidean zihoaztela euria ere izan zuten. Goizeko 9etan bizikletaz joan behar zirenak eta erosketak egin behar

zituztenak eskolan elkartu zirenean, eguraldia ez zen oso ona eta horrelako komentarioak entzun ziren: “O… busti egingo gea”.

“Argitzera doala dirudi…”. “Leitzaran ingurua iluna ikusten da…” “Eguraldi iragarpena ona izan da…”.

Eguraldia alde ez zegoela irten ginen denak baina Leitzaranen elkartu ginenerako eguzkia irten zen eta hamaiketakoa prestatzeko ez zen

eragozpenik egon. Bokatak ez ziren busti, txistorra behar zen moduan prestatu zen,

edariak prexko- prexko zeuden eta gure kirolariak gustora, nekatuta, egarriz eta gosez

iritsi ziren. Denak elkarrekin hamaiketakoa eta tertulia eginda bueltako bidea hartu genuen, ordubiak alderako irteerari amaiera emanez.

Aurten aurrenekoz eskolako ziklo guztiak parte hartu dugu, jendea gustora egon dela dirudi eta Juan Cruzek hasi zuenak eta, orain bera

jubilatzear dagoela, bere lanak ondorena izango duela dirudi.

MILA ESKER JUAN CRUZ, URTE HAUETAN

EGINDAKO LAN GUZTIAGATIK.

23

OPORRETARAKO PROPOSAMEN BAT

Hiru Erregeen Mahaia (erronkarieraz Iror Errege Maia, gaztelaniaz Mesa de los Tres Reyes, aragoieraz Meseta d'os Tres Reis, okzitanieraz Tabla d'eths Tros Rouyes eta frantsesez Table des Trois Rois) Euskal Herriak, Bearnok eta Aragoik muga duten mendia da, Euskal Pirinioko garaiena. Erronkariko ibarraren (Zangozako merindadea) ipar-ekialdean dago eta 2.428 metroko garaiera du.

Abiapuntuak:

Belagoako aterpetxetik (Erronkari): 10 ordu joan eta etorri.

Linzako aterpetxetik (Ansó): 8 ordu, guztira.

Gertu: Budogia

mendia, Peneblanque mendia, Ukerdi mendia, Petrechema mendia.

Lurraldeak Bearn, Huesca, Nafarroa.

Mendi ederra da, eta igoera bera ere bai. Leskun aldekoa du aurpegirik gogorrena, eta Linza aldeko igoera da errazena. Ez du aparteko zailtasunik igoeraren luzera alde batera utzita. Tarterik zailenak tontorretik gertukoenak dira, bai ohiko bideari jarraituz eta bai gandorretik igota (elurra denean bigarren hau egokiagoa da, haizeak garbitzen baitu). Jende asko joaten da bertara eta bideak ederki sakonduta daude. Hoya de la Solana aldeko lapiazean kontu pixka batekin ibili beharra dago, tarte batean arrakala handiak baitaude eta bidea, haitz gainekoa izanik, ez baita hain nabarmena. Ikuspegia zoragarria da: Auñamendi, Billare, Peneblanque, Midi s'Ossau, Pirinioko lehenengo hirumilakoak, Bisaurin, Petretxema eta Linzako bailara osoa menderatzen ditu. Linzan bertan bada babestutako aterpea, urte osoan zabalik izaten dena. Uda partean sekulako beroa egin dezake bide osoan (goiz abiatzea hobe) eta ez da erraza izaten iturririk aurkitzea.

Euskal Herriko teilatua

24

AGENDA 21

Santa Luzia, 17 – 20400 TOLOSA

Tel.: 943 6511 47 / 943 65 06 64

Fax: 943 65 18 56

E-mail: idazkaritzaolosaldea.com