txangoa, ekainak 15!!!(1)

2

Click here to load reader

Upload: oarsoaldeko-aek

Post on 13-Aug-2015

300 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Txangoa, ekainak 15!!!(1)

Oiartzunen, 2014ko maiatzaren 22an

Kaixo lagunok!

Ikasturteari amaiera ona emateko, txango zoragarria egitea bururatu zaigu. Euskal Herriko altxorrik preziatuena ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu ekainaren 15ean, igandea, itsasoaz nahiz mendialdeaz gozatuz

Hendaiatik Sokoara eta itzulerako bidean.

Ibilbidearen nondik norakoak honako hauek izango dira:

Hendaiako Abadiako aparkalekuan izango du hasiera txangoak, goizeko 8:45ean. Hortik, Glaciere kaletik Agerria jatetxeranzko bidea hartuko dugu. Ondoren, Antziolako bidean zehar Ipar euskal Herriko arkitekturaz gozatzeko aukera bikaina izango dugu. Batez ere, garai honetan naturak eskaintzen dizkigun kolore eta usainei erreparatzeko gonbita luzatzen dizuegu.

Pinudi eta paisaiaz gozatu ostean txangoan topatuko dugun aldapa bakarrean gure indarrak neurtuko ditugu. Behin aldapa igota itsasoaren kresal usaina izango dute gure arimek opari.

Plater-tiroketa elkartearen ondoren, orain arteko bidea atzean utzi eta ezkerretarantz beste bidezidor batetik oreinak ere ikusteko aukera izango dugu, baldin eta gure itxura zatarrak eta oihu bortitzek beldurtzen ez badituzte.

Pixkanaka-pixkanaka bide erdia Sokoan burutuko dugu, bertan, Gotorleku bikaina bisitatuko dugu eta itsasoaz gozatuz, gure sabelak ere gozatu ederra hartuko du hamaiketakoari esker.

Atzera Hendaiarantz itzulera hasiko dugu itsasertzetik, bidean bunkerra, kainoia, flysha, egun opor- egoitza bilakatu den kasino ohia eta Antoine D'Abaddie gaztelua topatuko ditugu.

Eguraldi atsegina egingo

duenez, Abadiako zelai edo mahaietan bazkal dezakegu,

Page 2: Txangoa, ekainak 15!!!(1)

zenbat joango garen jakitean antola dezakegu hau.

15 kilometroko txangoa 3 ordutan egiteko modukoa da, inongo zailtasunik gabekoa da gainera, esan bezala, aldapa bakarra du, erraza beraz. Denontzat egokia. Gida lanak egingo dituen mendizalea ere badugu. Hau horrela izanik, gonbita zabala da, bikotekideek, seme-alabek, aitona-amonek eta nahi duen orok gurekin bat egiteko aukera dute.

Anima zaitezte, ez zaizue damutuko!!!!! Goza dezagun Euskal Herriko zatitxo

honetaz euskaraz!!!!

OHARRA: Eman ezazu izena zure euskaltegian!

Oiartzungo Intxixu AEK Euskaltegiko B2 mailako ikasleak