tsa { koadernoa } laura mintegi angela davis, konpromisoa ... · herrira datorrela jakin nuenean...

10
2016 | otsaila | 6 GAUR8 20 / 21 hutsa herritarrak A tzo, gaur eta bihar izango dugu Angela Da- vis gure artean. Luxu hutsa. Aitortu behar dut aspaldi ez nuela beraren berri eta Euskal Herrira datorrela jakin nuenean atoan pen- tsatu nuen, «ba urteak izan behar ditu ema- kumeak!». 72 urte egin ditu urtarrilaren 26an. Bihotz gazteko emakume heldua. Zaila da hitz gutxitan azaltzea 60ko hamarkadan An- gelak nola gorpuztu zituen borroka eta aldarrikapena. Beltza eta emakumea izatearen kontzientziak eraman zuen Pantera Beltzen kausarekin bat egitera eta preso zeuden beltzak defendatzera. Bera ere kartzelatu zuten 18 hilabetez, erailketa salaketa faltsupean. Free Angela kanpaina hedatu zen mundu osoan, eta hainbat pertso- naiak babestu zuen garai hartan: Aretha Franklin, Yoko Ono, John Lennon, Nina Simone eta Rolling Stones taldea horien artean. 1972ko ekainean askatu zuten nazioarteko presioak bultzatuta. Bere ile kizkur eta harroak eta Black is beautiful aldarriak marka- tu zuten politikagintzan ha- siberri ginenon belaunaldia. Angelaren konpromisoa modu naturalean jaio zen bere familia zurien auzo ba- tera bizitzera joan zenean. Lehen familia beltza zen au- zoan, baina laster familia beltz gehiago joan ziren ber- tara bizitzera. Zuriek marra bat margotu zuten lurrean markatzeko nondik aurrera ezin zuten etxerik hartu fa- milia beltzek. Apaiz beltz batek eta bere familiak zurien aldeko etxe bat erosi zuten, eta bonba batek leherrarazi zituen etxea, apaiza eta haren familia osoa. Angelak 5 ur- te zituen eta bainu bat hartzen ari zen une hartan. Bonba hura izan zen askoren lehena. Ondoren leherke- tak kateatu ziren beltzen etxeetan, hainbeste leherketa ezen Dinamite Hill izenaz birbatailatu baitzuten auzoa. Hura izan zen hazia, hura izen zen Angelaren “eskola”. 1963an bonba batek erail zituen 14 urteko lau neskato beltz Ameriketako Estatu Batuetako Birmingham hiriko elizan, horietariko bat bere ahizpa Faniren lagun mina. 19 urte zituen Angelak, eta albistea Europan jaso zuen, aurreko urtean Frantziara joan baitzen estudiatzera. Pa- risen eta Alemanian ikasi ondoren, berriz itzuli zen Ame- riketako Estatu Batuetara, eta 26 urte zituela filosofia ka- tedradun sartu zen Kaliforniako Unibertsitatean. Handik bota zuten komunista izatea egotzita, Ronald Reagan go- bernadorearen ekimenez. Auzitara jo eta lortu zuen be- rriz onar zezatela irakasle gisa, kontratua amaitu artean. Iraganari begiratzea baino, halere, interesgarriagoa da orainera begiratzea, Angela Davis ez zelako gelditu ain- guratuta orain 45 urteko jazoeretan. Behin eta berriz be- rritu du Dinamite Hill auzoan bereganatu zuen konpro- misoa bere arrazarekin, bere klasearekin eta bere sexuarekin, bai eta preso dagoen populazioarekin ere. Konpromiso horrek eraman du Critical Resistance era- kundea sortzera, Ameriketako Estatu Batuetako espetxe “industria” sistema salatu eta kartzelak desager daitezen eskatzeko. Angela Davisen liburu ezagunena (“Women, Race and Class”) konpara daiteke, bere arloan, Simone de Beauvoir beraren “Le Deuxième Sexe” liburu paradigmatikoarekin. Aldarrikapen hutsetik harago, Davisek jaso, finkatu eta teorizatzen du emakume kondizioaz, beltzen bazterketaz eta sozialismoaren idearioaz, eta ez du egiten konparti- mentu estankorik hiru borroka horien artean, ez baitago bata bestearengandik bereizterik. Neoliberalismoaren estrategia da, hain zuzen, pertsona disekzionatzea eta pentsaraztea borroka batek ez duela loturarik besteare- kin. Horrela gerta daiteke emakume zurien feminismoak ez ulertzea emakume beltzen aldarrikapena, edo ezke- rrak ez hartzea aintzat feminismoa, edo borroka antia- rrazistak bazter uztea gatazka soziala. Hori da Angelaren ekarpena, integraltasuna, konpro- miso globala, zapalkuntzaren irakurketa osoa. Eta kon- promiso horrek ekarri du Euskal Herrira kartzelaz eta emakumeaz mintzatzera, ezkerreko politikaz eta femi- nismoaz, konpromisoaz eta etikaz. Atzo, gaur eta bihar. Angela Davis. Euskal Herrian. • { koadernoa } Angela Davis, konpromisoa haragitua Neoliberalismoaren estrategia da pertsona disekzionatzea eta pentsaraztea borroka batek ez duela loturarik bestearekin. Gerta daiteke emakume zurien feminismoak ez ulertzea emakume beltzen aldarrikapena Laura Mintegi hutsa hutsa hutsa

Upload: others

Post on 01-Sep-2019

12 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Angela Davis, konpromisoa ... · Herrira datorrela jakin nuenean atoan pen - tsatu nuen, «ba urteak izan behar ditu ema - kumeak!». 72 urte egin

2016 | otsaila | 6

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Atzo, gaur eta bihar izango dugu Angela Da-vis gure artean. Luxu hutsa. Aitortu behardut aspaldi ez nuela beraren berri eta EuskalHerrira datorrela jakin nuenean atoan pen-tsatu nuen, «ba urteak izan behar ditu ema-kumeak!». 72 urte egin ditu urtarrilaren

26an. Bihotz gazteko emakume heldua.Zaila da hitz gutxitan azaltzea 60ko hamarkadan An-

gelak nola gorpuztu zituen borroka eta aldarrikapena.Beltza eta emakumea izatearen kontzientziak eramanzuen Pantera Beltzen kausarekin bat egitera eta presozeuden beltzak defendatzera. Bera ere kartzelatu zuten18 hilabetez, erailketa salaketa faltsupean. Free Angelakanpaina hedatu zen mundu osoan, eta hainbat pertso-naiak babestu zuen garai hartan: Aretha Franklin, YokoOno, John Lennon, Nina Simone eta Rolling Stones taldea horien artean. 1972ko ekainean askatu zuten nazioartekopresioak bultzatuta. Bere ilekizkur eta harroak eta Blackis beautiful aldarriak marka-tu zuten politikagintzan ha-siberri ginenon belaunaldia.Angelaren konpromisoa

modu naturalean jaio zenbere familia zurien auzo ba-tera bizitzera joan zenean.Lehen familia beltza zen au-zoan, baina laster familiabeltz gehiago joan ziren ber-tara bizitzera. Zuriek marrabat margotu zuten lurreanmarkatzeko nondik aurreraezin zuten etxerik hartu fa-milia beltzek. Apaiz beltz batek eta bere familiak zurienaldeko etxe bat erosi zuten, eta bonba batek leherrarazizituen etxea, apaiza eta haren familia osoa. Angelak 5 ur-te zituen eta bainu bat hartzen ari zen une hartan. Bonba hura izan zen askoren lehena. Ondoren leherke-

tak kateatu ziren beltzen etxeetan, hainbeste leherketaezen Dinamite Hill izenaz birbatailatu baitzuten auzoa.Hura izan zen hazia, hura izen zen Angelaren “eskola”.1963an bonba batek erail zituen 14 urteko lau neskatobeltz Ameriketako Estatu Batuetako Birmingham hirikoelizan, horietariko bat bere ahizpa Faniren lagun mina.19 urte zituen Angelak, eta albistea Europan jaso zuen,aurreko urtean Frantziara joan baitzen estudiatzera. Pa-risen eta Alemanian ikasi ondoren, berriz itzuli zen Ame-riketako Estatu Batuetara, eta 26 urte zituela filosofia ka-tedradun sartu zen Kaliforniako Unibertsitatean. Handik

bota zuten komunista izatea egotzita, Ronald Reagan go-bernadorearen ekimenez. Auzitara jo eta lortu zuen be-rriz onar zezatela irakasle gisa, kontratua amaitu artean.Iraganari begiratzea baino, halere, interesgarriagoa da

orainera begiratzea, Angela Davis ez zelako gelditu ain-guratuta orain 45 urteko jazoeretan. Behin eta berriz be-rritu du Dinamite Hill auzoan bereganatu zuen konpro-misoa bere arrazarekin, bere klasearekin eta beresexuarekin, bai eta preso dagoen populazioarekin ere.Konpromiso horrek eraman du Critical Resistance era-kundea sortzera, Ameriketako Estatu Batuetako espetxe“industria” sistema salatu eta kartzelak desager daitezeneskatzeko.Angela Davisen liburu ezagunena (“Women, Race and

Class”) konpara daiteke, bere arloan, Simone de Beauvoirberaren “Le Deuxième Sexe” liburu paradigmatikoarekin.Aldarrikapen hutsetik harago, Davisek jaso, finkatu eta

teorizatzen du emakume kondizioaz, beltzen bazterketazeta sozialismoaren idearioaz, eta ez du egiten konparti-mentu estankorik hiru borroka horien artean, ez baitagobata bestearengandik bereizterik. Neoliberalismoarenestrategia da, hain zuzen, pertsona disekzionatzea etapentsaraztea borroka batek ez duela loturarik besteare-kin. Horrela gerta daiteke emakume zurien feminismoakez ulertzea emakume beltzen aldarrikapena, edo ezke-rrak ez hartzea aintzat feminismoa, edo borroka antia-rrazistak bazter uztea gatazka soziala.Hori da Angelaren ekarpena, integraltasuna, konpro-

miso globala, zapalkuntzaren irakurketa osoa. Eta kon-promiso horrek ekarri du Euskal Herrira kartzelaz etaemakumeaz mintzatzera, ezkerreko politikaz eta femi-nismoaz, konpromisoaz eta etikaz. Atzo, gaur eta bihar.Angela Davis. Euskal Herrian. •

{ koadernoa }

Angela Davis, konpromisoaharagitua

Neoliberalismoaren estrategia da pertsonadisekzionatzea eta pentsaraztea borrokabatek ez duela loturarik bestearekin. Gertadaiteke emakume zurien feminismoak ezulertzea emakume beltzen aldarrikapena

Laura Mintegi

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Angela Davis, konpromisoa ... · Herrira datorrela jakin nuenean atoan pen - tsatu nuen, «ba urteak izan behar ditu ema - kumeak!». 72 urte egin

herritarrak

Badira zakila dutenneskak eta aluaduten mutilak. Ezdirudi ulertzenzaila , baina osokorapilatsua ger-

tatzen zaio “zakila berdin gizo-na” eta “alua berdin emakumea”zutoin zurrunen gainean eraiki-tako jendarteari. Hain korapila-tsua eta ezezaguna, kalkulatuezineko mina sortzeko gai dela.Transexualitate egoeran dau-den pertsonen suizidio saiakeratasa %41 ingurukoa da. Bistara-tzen ari den errealitatea da, urteluzez ezkutuegi gorde dena etamodu aldrebesean ulertu. Astehonetan bertan jakin da transe-xualitate egoeran dagoen 4 ur-teko ume baten izen aldaketaonartu duela Tolosako epaitegibatek, Gipuzkoan lehena. Chrysallis Euskal Herriko

adingabe transexualen familienelkartea hasi berria da, artean ezdu urtea bete, eta aurretik dau-ka ibili beharreko bide luzea. Lu-zea eta itxaropentsua, egitekoasko dagoelako. EAEn 2012. urte-an onartu zen transexualitatea-ren inguruko legea eta oraintxepertsona transexualen arretara-ko gida integral batean ari diralanean Chrysallisekin elkarlane-an, bizitzaren arlo desberdine-tan sor daitezkeen korapiloakaskatzeko bidean jartze aldera.Esandakoa, luzea izanagatik, ibi-li beharreko bidea.

Elkarrizketa proposatu genizu-nean baiezkoa bidali zenigunbueltan, eta baita ekidin beha-rreko esamolde eta ideia oke-rren zerrenda ere. Ezezagutzakmin handia egin dezake, ezta?Konturatuta ginen komunikabi-deetan transexualitate egoerandauden haurren gaia lantzen ze-nean, ezezagutza zela-eta, maizesaten ziren gauzak ez zirela zu-zenak eta, gainera, mingarriakzirela. Euskal Herrian elkarteaiazko martxoan eratu genuen,ez dugu urtea egin, eta Estatuespainolean Chrysallisek bi urtedaramatza. Arlo askotan ari garalanean, baina ikusi dugu berezi-ki garrantzitsua dela ezagutzahaur hauen bizitzan bidelagunizateko. Eta errealitatea ezagu-tzeko hitzak oso garrantzitsuak

dira. Gure buruetan badira au-rretik ezarritako zenbait ideia,eta errealitate honetara hurbil-tzeko beharrezkoa da ideia okerhoriek guztiak desmuntatzea.

Egin dezagun desmuntatzekoariketa hori. Deseraiki beharreko oinarrizkoideia ondorengoa da: “zakilaberdin mutila” eta “bulba ber-din neska”. Eta ideia hori eskolaliburuetan agertzen da, jendar-tean etengabe presente dago...eta deseraiki beharra dago. Erre-alitatearen behaketak sortzenduen sinplifikazio bat da hori.Mutil gehienek zakila dute etaneska gehienek bulba dute, etahorrek eramaten gaitu pentsa-tzera –eta hau sinplifikazio batda– mutil guztiek dutela zakila,eta, neska guztiek, alua. Alegia,sinplifikazio horrek genitalaketa identitatea bat datozela pen-tsatzera garamatza. Gaur egundauzkagun datuen arabera,1.000 pertsonatik bat transe-xualitate egoeran egongo litza-teke. Ikerkuntza mailan gauzakez daude argi, ikerketa zehatza-goak eta hobeak egin behar dira.Gehien aipatzen diren ikerketenarabera, 10.000 pertsonatik batda. Baina ikerketa berriagoek etaerrealitateak erakusten dute ho-ri ez dela zuzena, eta segur aski1.000 pertsonatik bat izango dazakila duen neska edo bulbaduen mutila. Horregatik nahita-ezkoa da ideia oker hori deserai-kitzea. Hartara, elkartetik zabal-tzen dugun leloa honako da:“Badaude zakila duten neskaketa bulba duten mutilak”.

Deseraiki beharreko besteideia bat: «Gorputz okerreanjaiotako pertsonak. Mutiko ba-ten gorputzean jaiotako neska-toa (edo alderantziz)».Gure kulturan transexualitateaulertzeko edota azaldu ahal iza-teko moduetatik datoz esamol-de horiek. Baina egun daukagunezagutzari esker, adierazpen ho-riek guztiak gainditu egiten di-tugu, ez direlako zuzenak eta,gainera, ez dutelako ulertaraz-ten zer den transexualitate ego-era. Gure haurrak ez dira okerreko

gorputzean jaio, gure neskak

neskak dira, eta, gure mutilak,mutilak. Gure haurrak bere gor-putzean daude eta gorputzakezin dira okerrekoak izan. Oke-rrak ez dira gorputzak, okerrakkanpoko begiradak dira.

«Neskatoa izan nahi duen mu-tikoa (edo alderantziz)».Nire alaba ez da neska izan nahiduen mutila. Bera neska da, etanahi duen eta behar duen baka-rra da gainontzekook ere halaxeikustea, neska bat bezala. Gaine-ra, ez da aukeratu edo erabakiduen zerbait, bera horrelakoada, eta hori aniztasunaren bai-tan kokatzen da. Beren gorputzaberezia da, guztion gorputza be-rezia den bezala. Ez daude bigorputz berdin.

Diozunez okerrak ez dira gor-putzak, okerrak kanpoko begi-radak dira.Pentsa, duela hamarkada batzukezkerrak zirenei esaten zitzaienkapritxo bat zela, ohitura txarbat, deskubritu zuten arte ezke-rra edo eskuina izatea burmui-naren lateralizazio kontuekinlotuta zegoela. Alegia, ezin du-zula erabaki ezkerra edo eskui-na zaren, baldin eta ez baduzuzure gorputza behartzen.Homosexualitatearekin ere

berdintsua gertatu zen XX.mendean; lehendabizi bizio be-zala hartzen zen, bekatu bezala,gaixotasun bezala... Eta gehiagoerakartzen banaute mutilek edogehiago erakartzen banauteneskek, ez da nik horrela eraba-ki dudalako, ni horrelakoa nai-zelako baizik. Aniztasunarenadierazpen bat baino ez da. Etaaniztasun horren baitan, badirazakila duten neskak eta alua du-ten mutilak.

Begirada okerrak, ezezagutza,ezin ulertua... sufrimendu askoeragiten duen egoera da, ezta?Aurreko hamarkadetan –orain-dik ere akaso, nahiz eta gauzakaldatzen ari diren– desira ho-mosexuala zuten pertsona as-kok bere orientazioa ezkutatzenzuen eta ahal zuen bezala bizizuen bere bizitza, horrek daka-rren sufrimenduarekin. Pertso-na transexualen kasuan ez dadesira ukatzen dena, identitatea

«Gure haurrak ezdira okerreko

gorputzean jaio;okerrak ez dira

gorputzak,kanpoko begiradak

baizik»

AINGERU MAYOR

Jaiotzeko orduan genitalei begira

zehazten da pertsonen sexu identitatea.

Batzuetan, baina, inposatutakoa eta

benetako identitatea ez datoz bat.

Transexualitate egoeran dauden

adingabeen gurasoak bildu dira Chrysallis

elkartean, seme-alabei samurra ez den

bidea egiten laguntzeko. Jendarteak ere

badauka zeregina: begiratzeko modua

aldatzea.

[email protected]

SEXOLOGOA ETA CHRYSALLISEUSKAL HERRIA ELKARTEKO

LEHENDAKARIA

Page 3: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Angela Davis, konpromisoa ... · Herrira datorrela jakin nuenean atoan pen - tsatu nuen, «ba urteak izan behar ditu ema - kumeak!». 72 urte egin

2016 | otsaila | 6

GAUR8• 22 / 23

baizik. Eta sexu identitatearengainean eraikitzen dugu pertso-naren izate osoa. Beraz, gizonaizan eta emakume bezala bizi-tzea, edo emakumea izan eta gi-zonezko bezala bizitzea –eta be-netan zarena ezkutatu beharizatea–, kalkulatu ezineko sufri-mendua da. Gure pertsonalita-tea beti eraikitzen dugu besteen

begiradaren ispiluan. Ni neskabanaiz eta inork ez banau ikus-ten neska bezala, benetan eznaute ikusten. Eta ikusia ez iza-tea, besteek ikusten ez zaituzte-la bizitzea, izugarri latza da izae-ra eraikitzeko orduan. Horikaiola bat da, ez zaituztelakoikusten eta, gainera, ez dizutela-ko uzten benetan zarena izaten.

Noiz adierazten du haurrakjaio zenean genitalei begiraezarri zioten sexua ez dela be-rea? Haurrak bere identitatea adie-razten hasten dira hitz egitenhasten direnean, 2 urte ingu-ruan. Kasu gehienetan, direnaadierazten dutenean, esatenzaie ezin direla izan mutil alua

dutelako edo ezin direla izanneska zakila dutelako. Mezuagarbia da: ezin duzu izan bene-tan zarena zure genitalengatik,hanka artean daukazunagatik.Mezu hori behin eta berriz erre-pikatzen da etxean, eskolan, jen-dartean, telebistan... Ondorioz,haurrak ez du ulertzen zer den,berak gauza bat sentitzen duela-

ko baina kanpotik beste bat esa-ten diotelako. Bestetan, eta ikaragarria da,

muturreko egoerak gertatzendira, haurrak sentitzen baituezin duela izan bera dena beregenitalen ondorioz eta horiekanputatzera ere irits baitaiteke.Horrelako kasuak kontatzen di-tuzten gurasoak entzunda biho-tza hausten zait. Egoera horrek,gainera, asko zail dezake geroragorputz propioaren kudeaketa,bereziki genitalena.

Chrysallis elkarteak, esan du-zunez, bi urte daramatza Estatuespainolean eta Euskal Herrianurtebete baino gutxiago. Hasiberriak zarete eta bide luzeadago aurretik, ezta? Fenomeno berri baten aurreangaude; azken urteotan Estatu es-painolean –eta Mendebaldeanesango nuke– bagara familiakgure haurren transexualitateegoera onartzen dugunak eta la-gundu egiten diegunak. Hori le-hen ez zen ematen, edo ez zenbehintzat publikoki eta komuni-tate mailan ematen. Hau feno-meno berria da, oso interesga-rria, eta ikertu egin beharko dazer emaitza ematen dituen. Gu-re haurrak izango dira lehen be-launaldia haurrak direnetik be-ren sexu identitatearekin bizikodirenak, jaiotzaren orduaneman genien identitatearendesberdina den identitateare-kin. Orain artean helduaroanberen sexu identitatearekin bizidiren pertsona transexualenerreferentzia baino ez duguizan. Pertsona horien gehiengo-ak esaten du haurtzaroan ezinizan zirela bizi direnaren arabe-ra eta asko sufritu zutela. Horre-gatik da berria fenomeno hau. Bestetik, beste berritasun bat

da familia batzuek aukera izandugula gure haurrei ez ezartze-ko beren genitalen kontrako ja-rrera, ez baitira bata edo besteaberen genitalen arabera. Oso in-teresgarria da, beren identitate-arekin bizi diren eta beren geni-talekin inolako arazorik ezduten haurrak ikusten ari gare-lako. Ikusiko dugu beren bizitza-ren garapenean baldintza ho-riek zer-nolako eragina duten,baina pentsatzekoa da aurreko

“Argazkiak: Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

«Deseraiki

beharreko

oinarrizko ideia hau

da: ‘zakila berdin

mutila’ eta ‘bulba

berdin neska’.

Errealitatearen

behaketak sortzen

duen sinplifikazio

bat da. Mutil

gehienek zakila

dute, eta, neska

gehienek, bulba.

Horrek eramaten

gaitu pentsatzera

mutil guztiek dutela

zakila, eta, neska

guztiek, alua.

Sinplifikazio horrek

genitalak eta

identitatea bat

datozela

pentsatzera

garamatza»

Page 4: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Angela Davis, konpromisoa ... · Herrira datorrela jakin nuenean atoan pen - tsatu nuen, «ba urteak izan behar ditu ema - kumeak!». 72 urte egin

herritarrak

belaunaldietako pertsona tran-sexualen bizipen oso desberdi-nak izango dituztela. Eta pentsa-tzekoa da beren gorputzarenkudeaketa ere desberdina izan-go dela. Beste gauza bat da gurehaurrek beren gorputzarekinzer egin nahiko duten, bainaguk gure partetik ahal dugunguztia jarriko dugu haiek berengorputza den bezalakoa maitadezaten.

«Gure haurrek erabakiko duteberen gorputzekin zer egingoduten». Jendarte honetan ez dasamurra rol estetikoen manda-tuetatik ihes egitea. Jendartea kontu estetikoekin ge-ro eta zorrotzagoa da. Diskurtsosozialean aniztasuna baloratubeharreko gauza bat bezala arida zabaltzen, badaude horrenaldeko diskurtsoak, baina, eraberean, edertasun estetikoarenaldetik gero eta inposizio zorro-tzagoak daude; emakumeengorputzak nolakoak eta gizonez-koenak nolakoak izan behar du-ten zorrotz markatzen dutenak.Zentzu horretan, aurrera joanbeharrean eta ikuskera zabaldubeharrean, ixten ari gara.

Esaterako, emakumeek ezindute ilerik eduki inon, ez badaburuan. Aurpegian, batere ez.Jokaldia oso maltzurra da. Ezau-garri maskulinoak eta femeni-noak markatzen dira eta ezau-garri maioritario horiekinposatu egiten dira. Adibidez,emakume gehienek gizongehienek baino ile gutxiagodaukate aurpegian. Beraz, inpo-satzen da emakumeek ezin du-tela ilerik izan aurpegian. Etabadira aurpegian ilea dutenemakumeak. Bularrekin, berdin,zorrotz markatzen da nolakoakizan behar duten, baina emaku-me guztiek ez dituzte horrelakobularrak, ezta? Eta non geratzenda aniztasuna?

Transexualitate egoeran dau-den haurrek rol zorrotz horie-tan sartzen nahiko lan. Gure umeek hori guztia eztan-darazten dute. Zakila duen nes-ka batek edo bulba duen mutikobatek inposizio horien oina-rrian dagoen genitalen logikahankaz gora jartzen du. Inposi-

zio horiek ez baitira sortzenemakume identitatearen edotagizon identitatearen gainean,genitalen gainean baizik. Eta gi-zarteari sekulako kontraesanaksortzen dizkio.

Kontraesanok egoera askotanazalarazten dira, ezta? Kontraesanok leku askotanematen dira, bai, kasik guztietanesango nuke. Aniztasunaren al-de egiten duten mugimendu so-zialen eta hausnarketa politiko-en baitan ere kontraesan handiasortzen dute gure haurrek. Roleninposizioaren aurka borrokan aridiren mugimenduek binarismoahautsi egin behar dela esaten du-te. Eta mugimendu horietan gu-re haurrek planteamendu askohausten dituzte. Bada diskurtsobat esaten duena generoa eraikiegiten den zerbait dela, eta gurehaurrek ideia hori goitik beherapuskatu egiten dute. Gure etxeangure alaba eraiki genuen mutilbat bezala –oso modu askean, ha-la ere– eta bere identitateak hau-tsi egin zuen hori, gainditu eginzuen eraikuntza. Horrek ez duesan nahi sozialki ez direnik erai-kitzen generoaren inguruko gau-za asko; baina identitatea ez daeraikitzen, hori barrutik dator.

Eta hausten dute, era berean,mutilak eta neskak ez direla exis-titzen esaten dutenen diskurtsoa,hirugarren sexu bat egon daite-keela esaten dutenena. Gure hau-rrek ez dute esaten hirugarrengenero batekoak direnik, ez nes-ka ez mutila. Gure haurrek garbiesaten dute “ez naiz mutila, nes-ka naiz”, edo alderantziz. Gurehaurrek garbi esaten digute nes-kak edo mutilak diren, hori bai,hortik aurrera utz diezagutelaemakume edo gizon izaten nahidugun moduan. Ez diezagutelainposatu emakume edo gizonizateko modua eta utz diezagu-tela maitatzen nahi dugun mo-duan.

Intersexualitatearen kontzep-tua ere hor dago. Intersexualitatea gaur egun as-kotan aipatzen da genital anbi-guoak dituzten haurrei buruzhitz egiteko. Eta pena bat da ho-ri definitzeko erabiltzea, horre-kin berriro sexualitatea genita-letan jartzen delako.

Sexologian, berriz, interse-xualitatearen kontzeptuakmende bat inguru darama zir-kulazioan eta oso emankorra daaukera ematen digulako erreali-tatea osotasunean ikusteko.

Kontzeptu horrek adieraztendu pertsona orok bi sexuetakoezaugarriak ditugula, maskuli-noak eta femeninoak. Bi sexuzergatik? Ikusten dugulako gurejendartean eta baita mundukobeste jendarte batzuetan eremunduan egoteko bi modu des-berdinekin identifikatzen garelagizakiak. Nahi duzun hitzekinjarrita.

Denok ditugu ezaugarri mas-kulinoak eta femeninoak –na-gusiki gizonezkoekin edo nagu-siki emakumezkoekin lotzendiren ezaugarriez ari naiz, ez dakontu esentzialista bat–, finean,dena neurri kontua da. Identita-tea soilik singularrean eta lehenpertsonan adierazten da: ninaiz. Sexu identitatea lehen per-tsonan adierazten da eta oso lo-tuta dago hizkuntzarekin. Osolotuta dago pentsamenduarekineta autokontzientzia bat da.

Kontzeptuak aparte, gatozenegunerokora. Transexualitateegoeran dagoen haurraren gu-rasoek zer egin dezakete? Prozesu pertsonala oso indar-tsua da. Guraso bezala, denokdauzkagun eskema horiek guz-tiak hautsi egin behar ditugu.Horretarako, nahitaezkoa da in-

formazioa eta ezagutza. Gauregun, zorionez, beste gurasoenbabesa ere hor dago. Lehen gau-za gure haurrak esaten digunaentzutea da eta berak esatenduena horrela dela jabetzea. Ezda erraza, askotan pentsatzenbaita oraindik oso txikia dela,gero akaso aldatuko dela... Tira,une honetan zure haurra gauzabat esaten ari zaizu, entzun nahidiozu? Bai ala ez?

Eta haurrak ez entzuteko joe-ra orokorra da, gainera. Badirabeste haur batzuk, transexuali-tate egoeran ez daudenak, muti-lak direnak eta printzesen soi-nekoak nahi dituztenak; edoazazkalak margotu nahi dituzte-nak; edo futbolean jokatu nahiduten neskak eta zuhaitzetaraigo nahi dutenak. Jendarte beza-la ez al gara gai izango haur ho-riek zoriontsu izaten uzteko? Zetristea, ezta?

Transexualitate egoeran dau-den haurren kasuan lehen gau-za entzutea da, gure hitz jarioaeta gure pentsamendu jarioaeten eta haurra entzun: “zeresan dit?”. Hortik aurrera, bide-lagun izatea da gakoa. Eskemazaharrak eta baliorik ez dutenakbaztertu, eta gure seme-alabenbidelagun izan.

Page 5: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Angela Davis, konpromisoa ... · Herrira datorrela jakin nuenean atoan pen - tsatu nuen, «ba urteak izan behar ditu ema - kumeak!». 72 urte egin

2016 | otsaila | 6

GAUR8• 24 / 25

Nola izan bidelagun? Niretzat bidelagun izatea alboanjoatea da; ez aurrean bidea zeinden seinalatuz, kasik hobetourrats bat atzerago eskuak zaba-lik, bere bidea egin dezan atzeangurasoen babesa sentitzen due-la. Hori oso abstraktua izan dai-teke. Egunerokoan, zer? Olentze-rori panpina bat eskatzen badio,zergatik ez dio ekarriko? Eta esa-ten badu ilea luzea nahi duela,zergatik inposatu ilea moztea?Bidelagun izate horretan bada

eman beharreko urrats handibat. Transexualitate egoerandauden haurren kasuan, une ba-tean beharrezkoa da gure begi-rada aldatzea. Hau da, mutil batikusten duzun tokian neska batikustea, edo alderantziz.

Zuenean eman duzue urratsa.Gure kasuan, nik uste nuen mu-til bat nuela, eta mutil bezalaikusten nuen bitartean ez nuenbera ikusten. Jauzia ematea, mu-til bat ikustetik neska bat ikus-tera pasatzea, funtsezkoa izanda. Gure etxean beti utzi izandiogu nahi duen bezala janzten,nahi duen jostailuekin jolasten...Mutil bat ikusten genueneanere soinekoak janzten zituen.Garai hartan jendartearen begi-rada zentsuratzailea jasan beharizan genuen soinekoak eta dia-demak janzten zituen eta moto-tsak zituen mutil bat izateaga-tik. Guk gizarteari aurre eginbehar izan genion garai hartansemea zela uste genuena nahi

zuen bezala janzten zelako. Zer-gatik inposatu behar zion inorknola jantzi eta zertara jolastu?Baina ez zen nahikoa. Gure

txikiak, bi urtetan zehar, goize-ro-goizero negar egiten zuen is-piluaren aurrean. Berak gizarte-aren begiradaren aurrean neskabat zela adierazteko beharrazuen, baina denok mutil bezalaikusten genuen, nahiz eta soi-nekoak jantzi. Lau urteko prozesu luze ba-

ten ondoren, azkenean neskabat genuela konturatu ginen,berak beti esan izan zuen beza-la, eta begirada aldatu genuen.Inguruko guztiei jakinarazi ge-nien. Nire emaztea auzoko den-detara joan zen eta garbi hitzegin zien: «Gure alabak zakiladauka eta neska bat da». Ho-rrek, noski, krakateko izugarriasortu zien guztiei. Hori pasa etabi aste baino lehenago gure ala-bak ispiluari begiratzeari utzizion eta aspaldi jantzi gabekoarropak janzten hasi zen. Berakdagoeneko ez zuen adierazi be-har besteen begietara zer zenarroparen bidez, eta lasaituegin zen. Berak dagoeneko ezdu egunero borrokatu beharbesteek garbi ikus dezaten bereidentitatea.

Ez dirudi prozesu samurra be-girada aldatzea. Oso zaila da; sexologiak berakikertzen duen gaia da. Gure bur-muinak pertsona bat neska edomutil bezala etiketatzen duene-

an, oso zaila da aldatzea. Eta ezda borondatez egiten dugun zer-bait, kaletik goazela gure bur-muinak etengabe egiten du per-tsonak etiketatzeko ariketa hori.Eta burmuinak identifikatzen ezduen norbait topatzen baduzu,nahiz eta zuk nahi ez izan, bur-muina martxan jartzen da de-taileak topatu nahian; bularrak,ileak non, zintzur-korapiloa...Nik hori ez dut txartzat har-

tzen, txartzat hartzen dut ema-kume baldin bada gaizki trata-tzea edo gizonezkoa badasoldata hobea izatea. Nik horrenkontra borrokatuko dut. Horregatik da zaila neska be-

zala etiketatu duzun haurra bat-batean mutil bezala ikustea.Denbora eta borondatea behardira, ahalegina egin behar da.Prozesu horretan gurasoak es-kuzabalak izan behar dugu gureburuarekin, denbora hartu etaez zigortu gure burua ondo edogaizki ari ote garen epaitzen.

Pentsatzekoa da elkartera ger-turatzen diren familiek ikus-kera zabal samarra dutela. Bes-telakoak ere izango dira, ezta? Guk kalkulatzen dugu HegoEuskal Herrian hemezortzi ur-tez azpiko 400 haur eta gaztedaudela transexualitate egoe-ran. Elkartean uneotan hogeifamilia gaude eta beste hamar-hogei familia ezagutzen ditu-gu. Asko jota, guztira 40 fami-lia. Horrek esan nahi du 300familiatik gora daudela –eta

horietako batzuk seguru berenprozesua egiten ari direla–,haurrek adierazten dutena ezdutena ulertzen, beren seme-alabak ez dituztenak entzuten.Eta pentsatzekoa da haur ho-riek ez direla batere egoera sa-murra bizitzen ari.

Eskoletan ere lan egin behar. Elkartea sortu genuenetik tran-tsitua egiten ari diren haurreneskolekin lanean ari gara. Tran-tsitua esaten diogu gizartearenaurrean mutil bezala agertzenzen haurra neska bezala ager-tzen hastea –edo alderantziz–,bere identitatearekin bat. Etatrantsitua egiterakoan, toki ga-rrantzitsua da eskola. Chrysallis elkartetik forma-

kuntza saioak egin ditugu ira-kasleekin eta gurasoekin. EAEnbadago zerbitzu publiko bat,Berdindu Eskola, egoera hauekkudeatzen dituena eta une ho-netan elkarlanean ari gara.Eskoletan egin ditugun saioe-

tan garbi ikusi dugu irakasleekbeharra dutela informazioa iza-teko eta asko eskertu dituztesaioak, ikasteko gogoz daude.Hala ere, saio horiek eskas gera-tzen dira eta berriki sortu dugutrantsitua egin duten eskola ho-rien arteko sare bat informazioaparteka dezaten. Nola kudeatusoinketa orduak eta aldagelak...eta horrelako kontuak. Materialdidaktikoa falta da, eta horretanari gara lanean. Asko dago egite-ko, baina ari gara.

“«Transexualitate

egoeran dauden

haurren kasuan,

une batean

beharrezkoa izango

da gure begirada

aldatzea. Hau da,

mutil bat ikusten

duzun tokian neska

bat ikustea, edo

alderantziz. Urrats

oso zaila da, baina

funtsezkoa»

«Gure txikiak, bi

urtetan zehar,

goizero-goizero

negar egiten zuen

ispiluaren aurrean.

Gizartearen

begiradaren

aurrean neska bat

zela adierazteko

beharra zuen, baina

denok mutil bezala

ikusten genuen,

nahiz eta soinekoak

jantzi»

Chrysallis Euskal Herriaelkarteko kideak NafarroakoParlamentuko presidenteAinhoa Aznarezekin bildu zirenduela aste batzuk.Transexualitate egoerandauden haurren gaiagaurkotasun handia hartzen arida.Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

Page 6: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Angela Davis, konpromisoa ... · Herrira datorrela jakin nuenean atoan pen - tsatu nuen, «ba urteak izan behar ditu ema - kumeak!». 72 urte egin

herritarrak

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Sagardoa, barrenak freskatu etaburuak epeltzen dituen eda-bea, agian edaririk “euskaldu-nena”, milaka urtetik da eza-guna gure lurraldean. Ustedenez, erromatarren garaian

ikasi zuten euskaldunek sagar-zukuarenhartzidurari etekina aterata eta denboraluzeagoz gorde zitekeen edaria lortzen. Sa-garrondoek eta sagardoak izandako ga-rrantziaz testigantza ematen dute foru etalege zaharrek: esaterako, XVI. mendeko Gi-puzkoan eta Bizkaian, heriotza zigorrazeukan bost frutadun sagarrondo moztenzituenak.

XX. mendean bizitako krisiaren ondo-ren, egun euskal sagardogintzaren osasu-na berriz ere ona dela esan daiteke. Azkenhamarkadetan, gainera, sagardogintzaekologikoa bere lekua eginez joan da.Egun, bederatzi marka eta zazpi sagardo-tegik dute ENEEKren ziurtagiri ekologikoa.

Baina, zerk egiten du sagardo bat ekolo-giko? Bada, sagarrak, noski. Itziarko Txin-durri Iturri sagardotegiko Alazne Arrutikzehazten duenez, sagastiaren kudeaketandago gakoa. «Frutazaintza ekologikoarengakoa behaketa da. Lurraren beharrakzeintzuk diren ezagutzea, zuhaitzak zerbehar duen aztertzea, barietateen eskaki-zunak ezagutzea, sagastiaren kokapenakjar ditzakeen mugak kontuan izatea… Be-hetik gorantz egin beharreko lana da, lu-rretik zuhaitzera. Guk apenas egiten du-gun tratamendurik, lurra ongarriztatu etakareztatzeaz aparte. Urtearen araberamoldatu behar izaten da maneiua, bainabehaketa taxuz eginda errazago egin dai-teke urteko plangintza, ager daitezkeenarazoak aurreikusi eta beharrezkoak ez di-ren lanak ekidinez».

Sagasti ekologikoen berezitasun bat be-larra da. Jakina denez, ekoizpen ekologiko-an ezin da herbizidarik erabili. Substantziakimiko horiek, belarra hiltzeaz gain, lurre-ko mikroorganismoak ere hiltzen dituzte,ekosistemaren oreka kaltetuz. Horrenbes-tez, modu ezberdinak daude belarra laburmantentzeko sagarra bildu behar den sa-

soian. Txindurri Iturrin, sagardogintzazgain abeltzaintza ere egiten dutenez, bela-rra mozten dute ganaduaren bazka lez era-biltzeko. Usurbilgo Arratzain sagardote-gian, berriz, Aitor Lizasok dio belarrarenkudeaketak ez diola burukominik sortzen.«Urtean hiruzpalau aldiz belarra moztea-rekin nahikoa da. Ez da herbizidarik behar.Lanorduak eskatzen ditu, bai, baina nik bi-zitza duen sagasti bat nahi dut. Tratamen-duak ere apenas egiten ditugun. Eta horisagastian igartzen da: sekulako bizitza da-go, kilker piloa, matxinsaltoak, zati-tsuak...». Aramaioko Iturrieta sagardote-gian, aldiz, belarraren kudeaketarakoponiak eta ardiak baliatzen dituzte, «erahorretan, belarra mozteaz gain, sagastiaongarritu ere egiten da».

SAGASTIAREN EKOIZPEN MAILA

Juanjo Peciña sagardogile aramaioarra po-zik dago ekoizpen ekologikoarekin. «Nireustez, errazagoa da. Gu behintzat sagastiaahal den gutxien ukitzen saiatzen gara;tratamenduak asko mugatzen ditugu, ba-karrik ezinbestekoak direnean eginez. Argidago ekologikoan ere sagastiari ekoizpenmaila jakin bat eskatu behar zaiola, bainaaintzat hartuta bere mugak dauzkala etahoriek errespetatu behar direla». Ereduekologikoan badaude izurri eta gaixotasu-nak tratatzeko aukerak, eta naturatik era-torritako produktuak dira kasu guztietan.Baina hiru sagardogileek argitzen dutemomentu egokian aplikatu behar direlaeraginkorrak izan daitezen, bestela alpe-rreko lana eta gastua izan baitaitezke. «Ba-loratu behar izaten da tratamenduarenegokitasuna. Ez da gauza bera sagardota-rako sagarra edo mahai sagarra ekoiztea.Gure kasuan, ez du horrenbesteko garran-tzirik frutak itxura ederra izatea. Noski,horrek ez du esan nahi sagardoa egitekoedozein sagarrek balio duenik!». Alegia,kalitatezko sagarra, heldutasun puntuegokian batua, osasuntsua eta garbia dasagardo ona lortzeko lehen baldintza. Bal-dintzatzaile horiekin sagar ekologikoek as-ko irabazia daukate.

Bistan da prozesua ere zaindu egin be-har dela, eta horretan sagardotegi ekologi-koak beste edozein sagardotegi bezalako-xeak dira. Betiko teknikak egungoezagutzara moldatu dira, jakina da instala-zioen garbitasunak azken produktuanizan dezakeen eragina, eta gauza horiekmilimetrora zaintzen dituzte. Hala izandaere, gure sagardogile ekologiko hauen tes-tigantzetan badago berezitasunik “ohiko”prozesuari dagokionez: ez dute sulfitorikgehitu edo bestelako gehigarririk erabil-tzen. Diotenez, sagarrak badakartza sagar-doa egiteko behar diren lehengai guztiak.

SAGARDO EKOLOGIKOA, GOI MAILAKO SAGARDOA

Hernaniko Iparragirre sagardotegianArantza Eguzkizak bere sagastien zati batekologikoki lantzen du, «ekoizpen mailanigartzen da aldea, baina, kalitateari dago-kionez, oso gustura gaude». Profesionalta-sunaren gorazarrea egiten du Arantzak,norberaren lanari duen balio eman beharzaiola aldarrikatuz. «Nire ustez sagardoekologikoa goi mailako sagardo bat da, eta,hortaz, patxadazkoa izan behar du. Guksagasti guztiak zaintzen ditugu, noski, bai-

na ekoizpen ekologikoaren ezaugarrienga-tik, sagasti horiek are gehiago zaintzen di-tugu. Horrek eragina du bukaeran: egitendugun sagardo ekologikoak, esaterako,txinparta berezia du. Gure gamako kuttu-na da». Arantzak azpimarratzen du erebertoko sagarra erabiltzearen garrantzia,«gure sagardogintzari orokorrean, eta ere-du ekologikoari bereziki, koherentzia ema-ten dio bertoko fruta erabiltzeak».

Bitamina eta mineraletan aberatsa, diu-retikoa, antioxidatzailez betea, gustagarriaeta oso gurea. Euskal paisaiaren zati ga-rrantzitsua da sagardoa. Txindurri Iturri(Itziar), Arratzain (Usurbil), Iturrieta (Ara-maio), Iparragirre (Hernani), Unanue (Az-peitia), Oiharte (Zerain), Laneko (Gizabu-ruaga) eta Ekain (Zestoa) sagardoekologikoen botilak zabaltzean, balio posi-tibo horiek biderkatu egiten dira. EAEkosagardogile guztiak www.eneek.eus helbi-dean topa daitezke. Horrenbestez, egintxotx ekologikoari!

Egin txotx ekologikoari!

HUTSA

ENEEK

ENEEKEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura

Ekologikoaren Kontseilua

Page 7: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Angela Davis, konpromisoa ... · Herrira datorrela jakin nuenean atoan pen - tsatu nuen, «ba urteak izan behar ditu ema - kumeak!». 72 urte egin

2016 | otsaila | 6

GAUR8• 26 / 27hutsa

Aspaldi erakutsi ziguten auto gi-dari onaren ohituren arteanatzerako ispiluaren erabileraegokia zein garrantzitsua den.

Ikasi genuen atzerako ispilua, atzerakaegiteko baino, aurrera zuzen eta segurta-sunez egiteko beharrezkoagoa zela. Atze-rako ispiluari begira, behar baino aten-tzio gehiago emanez gero, aurrekoarekintalka egiteko arrisku handiegia legokee-la.

Metaforak balio lezake Eusko Jaurlari-tzak, Bake eta Bizikidetza idazkariarenahotan jarri duenari kontu hartzeko.Izan ere, ezker abertzaleak epaitegietanlotu berri duen akordioari erreparatu be-

har izan dionean, aurrera begira bainoatzerako ispiluari jarri dio begirada. Ho-geita hamar urte egin dio atzera oroime-nak eta urte horietan antzekorik egin ezizana leporatu nahi izan dio ezker aber-tzaleari.

Egindako akordioa aurrera begira egi-na dagoela ukaezina da. Iragana atzeanutzi eta inoiz gehiago “justiziaren” erabi-lera politiko interesatuak inor gehiagokartzelara eraman ez dezan bide bat ire-kitzera bideratua dagoenean, ez du Eus-ko Jaurlaritzak atzerako begirada haus-potzea baino burutapen hoberik izan.

Burutapen setatsua eta mingarria as-korentzat, bizikidetzaren gidari on izan

nahi duen edonorentzat hanka sartze la-rria eta zoritxarrekoa. Bizikidetzak kon-fiantzak eta konplizitateak bilatzea eska-tzen du, baina Eusko Jaur lar i tzakoraingoan erakutsi duen talantea jostai-lua kendu dioten haur baten egoskorke-ria eta kasketatik gertuago dago, heldu-tasunak eskatzen duen ongi eginarenaitortzatik baino.

Gehiegi dira, bestela ere, ezker abertza-lea konponketaren alde egiten ari denahalegina zangotrabatzeko dauden inte-resak, Cuatro telebista espainiarra egitenari den intoxikazio kanpaina lekuko, au-rrera begira emandako urrats bakoitzekoEusko Jaurlaritza ere jeloskor jokatzeko. •

0hutsa

Atzerako ispilua

Antton Izagirre

hutsa

Elkartasuna haragizkoa izan, eta gureespazio konpartituetan adieraztendela ikasi zuten aspaldi gure aurre-koek. Aberastasuna gutxi batzuen

eskuetan metatzeko asmatu zen krisi honeksolidaritatea deuseztatzea helburu duen ho-netan, gizartearen desartikulazioa ematenari da. Lehiakortasunean oinarritzen denjendarte berria eraikitzeko, ongizate estatuaeraso eta defentsa kolektiborako ezinbeste-koak diren sindikatuen eragin eremua mu-rrizteko estrategiak orokortu dira. Horrelabada, deslokalizazio produktibo, azpikon-tratazio infinitu eta abarren bidez, prekari-zazio existentziala nagusitu da jendartean.Pertsona, gutxi batzuen nahien eta beha-rren arabera erabiltzen den objektu hutsabihurtzeraino ailegatu dena, ezinegona za-

balduz eta antsietatea orokortuz. Erabili etabotatzeko pertsonak; bata bestearen kontra,bata bestearengandik beldur.

Baina partida ez da oraindik bukatu. Da-videk harri pare bat gordetzen ditu patri-kan. Urte luzeetako nora eza gaindituz, lotu-ra soziala ehuntzeko hari berriak josteariekin, eta hortzak erakusteko irribarre be-rriak marraztu ditugu. Txantrean geldituzen etxegabetze hartan bezala, edo Bilbo etaBartzelona lotuko dituen #KorrikaPreka-rioa ekimenean kasu, prekarietate indibi-dualizatuari, duintasun kolektiboarekinerantzun diezaiogun.

Otsailaren 17an hasita, Euskal Herria ze-harkatuz Bartzelonara ailegatuko da Corres-cales bezala ezagutzen den aldarrikapen etaelkartasun ekimen erraldoia. Bost egunetan

atsedenik gabe korrika eginez, prekarietate-aren kontrako borrokak sustatzeko erresis-tentzia kutxa bat sortu nahi da EkonomiaSozial Eraldatzailearen ikur den COOP57kreditu kooperatiba erabiliz. Ehunka eragi-le, sindikatu eta alderdi batu dira elkarlane-an dirua lortzeko, hitzaldiak eta ekintza ez-berdinak antolatzeko, edo korrikalariekinbatera, bidearen parte bat egiteko. Baino ho-ri guztia,zure parte hartzerik gabe, ez da po-sible izango.

#NiEreCorrescalesNaiz oihukatuko dugusindikatuak iristen ez diren esparruetaraere elkartasuna ailegatu dadin, prekarieta-tearen esparruetan borrokak piztu daitezen,eta gure espazio konpartituetan, gorputzakelkartuz, elkartasuna haragitu dadin. Gureaurrekoek, aspaldi erakutsi ziguten bezala. •

hutsa

#KorrikaPrekarioa

Andoni Egia

Page 8: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Angela Davis, konpromisoa ... · Herrira datorrela jakin nuenean atoan pen - tsatu nuen, «ba urteak izan behar ditu ema - kumeak!». 72 urte egin

herritarrak

Artikulua kontzep-tu argiketa ezin-besteko batekinhasi beharreangara gaurkoan.Eromara –eta ez

Erromara– egingo dugu-eta sal-to datozen lerroetan. “R” bat gal-du zuen hiria da Eroma, bertakohiritarrek “R” suabe batekin

ahoskatzen dutelako Italiako hi-riburuaren izena. Kontzeptu ar-giketa hori Alex Mendizabalek(Donostia, 1961) egin digu, 1982.urteaz geroztik bertan den mu-sikari eta euskaltzaleak.Italiako hiriburua izateaz

gain, beste gauza askoren hiri-buru ere izan daiteke Eroma.Baina kostako zitzaion neurtzea

Mendizabali hiriak –eta herrial-deak– Euskal Herriarekin zuenharreman historikoa zenbate-rainokoa izan zitekeen: «Iritsibezain pronto, harrituta geratunintzen Euskal Herriarekin ze-goen harreman historikoarengarrantziaz eta sakontasunaz ja-betzean. Mendeetan zehar hain-bat jende ibili da Italiara joan-etorrian, eta alderantziz».Aipatu harremana, gainera,

eremu anitzetara hedatzen da:hasi Erromatar Inperioaren ga-raian azpiegituren arloan zabal-du zituzten jakintzetatik; jarrai-tu hizkuntzei dagokionezeuskararen eta latinaren artekoharremanarekin; edota artea, te-ologia, literatura edo filosofiabezalako jakintza arloetan emandiren trukeak aipa genitzake.«Gaur egunera etorrita ere, ikusdezakegu nola hainbat idazlekidatzi duten Italiaren inguruan,edota nola –Joseba Macias EginIrratiko zuzendari izan zenakesan zidan bezala– 70eko eta80ko hamarkadetan irrati libre-etako hainbat kide etorri zenhona, hemen hain zabalduta ze-goen mugimendua eta erabil-tzen zuten teknologia ikusi etaikastera. Bestalde, nik egunerohartzen dudan metroa CAFen

egina dago», dio Mendizabalek.Adibide batzuk baino ez dira,baina Euskal Herriaren eta Ita-liaren artean historikoki emanden harremana islatzen dute.

ACE EZ, «ETXE»Hala, 2002. urtean, eta MarleneMerikaetxebarriarekin bat, el-karte baten sorrera bultzatuzuen Mendizabalek. Emaitza:Associazione Culturale Euskara-Eromako Euskal Etxea. «Etor-tzen zitzaigun eskaera andanarierantzuteko hartu genuen elkar-te bat sortzeko erabakia. Euskaletxe bat izateko eskakizuna egingenuen, eta ontzat eman zuenEusko Jaurlaritzak. Gaur egun,Viviana Tommassetti da lehen-dakaria, euskararen eta euskalkulturaren alde azken hamar ur-teotan horrenbeste lan eginduen emakumea», azaldu du.Baina zergatik “etxe” eta ez

“ACE”? «ACE, italieraz, ‘atxe’ be-zala irakurtzen da. Hortik atera-tzen dugu ‘etxe’-ren ideia. Egoi-tza sozialik gabeko euskal etxeada gurea, eta horrek behartugaitu hasieratik egitasmoak le-ku ezberdinetan egin behar iza-tera. Horrek onura garbi batdauka: gastu bat kentzen dugugainetik eta jende multzo ezber-

infraganti

Musikaria eta euskaltzalea bera, hiru hamarkada dira jadaAlex Mendizabalek Eroman –eta ez Erroman– lur hartuzuenetik. Azken hamarkada honetan buru-belarri diharduACE-Eromako Euskal Etxean, euren «etxean». Hamaikaekimen garatu dituzte euskara eta euskal kultura sustatzealdera; azkenaldian, baina, zailtasun batzuk gehitu zaizkie.

ALEX MENDIZABAL

Alex Mendizabal, musikari eta euskaltzale donostiar eromatarra. GAUR8

Roberta Gozzi eta Alex Mendizabal, ENE saria jasotzean. Tartean, Iñaki Dorronsoro. GAUR8

Page 9: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Angela Davis, konpromisoa ... · Herrira datorrela jakin nuenean atoan pen - tsatu nuen, «ba urteak izan behar ditu ema - kumeak!». 72 urte egin

2016 | otsaila | 6

GAUR8• 28 / 29

dinengana heltzea ahalbide-tzen digu», azpimarratu du.Estuki hartu dute euskara-

rekiko konpromisoa eta ho-rrek maila handiko ekimenakgaratzera eraman ditu, betie-re bestelako elkarteekin el-karlanean. Ekimen horietakobat da Unibertsitateko EuskalSaila, 2005ean JaurlaritzarenEuskara Sustatze Idazkaritza-ren laguntzarekin jaio zena.Horren bidez euskara etaeuskal kultur eskolak, ikerke-ta proiektuak, itzulpenak, ar-gitalpenak eta abar bideratudituzte. «Euskal Sailak azkenhamar urteotan egin duen la-na luzea eta sakona da. Duelabi urte, ordea, unibertsitatezaldatu behar izan genuen,Etxepare Institutuak diru la-guntza osoa kendu ziolakoproiektuari. Harrigarria suer-tatzen zaigu Etxepare Institu-tuak ekimenarekin izandakojarrera; erakundearen gaine-ko hausnarketa sakon bat be-harrezkoa dela iruditzen zait,urgentziaz gainera. Hausnar-keta egiteaz gain gardentasu-na exijitu behar zaio Etxepa-reri , ez baita ulergarriaerakunde publiko bat izanikinork ez jakitea, adibidez,

zenbat ikasle dauden irakurlegobakoitzean. Euskal Sailari dirulaguntza osoa kendu zitzaionean153 ikasle zeuzkan». Egun, RO-MA3 unibertsitateak garatzen duEuskal Saila, Etxepare Institutua-ren inongo diru laguntzarik ga-be.Bestalde, LIBE on line argitale-

txea sortu zuten 2011n, euskal li-teratura italieraz argitaratzenduen argitaletxea. «Dagoenekosei liburu argitaratu ditu: Sarrio-nandiaren bi eta Koldo Izagirre,Irati Jimenez, Mariasun Landaeta Xabier Erkiziaren bana. Languztiak Roberta Gozzik itzuli di-tu. Azken bi urteotan LIBEk ereez du Etxepare Institutuarenpartetik diru laguntzarik jaso»,salatu du Mendizabalek.Aipatu ekimenekin nahikoa ez

eta Euskanta proiektuaren berriere eman digu. Azken sei urteo-tan garatu duten proiektua da,Marcello Liberatorekin elkarla-

nean. Eromako eskola publikoe-tan 9-10 urteko gaztetxoek kan-tuak egiten dituzte, euskaraz.Egindako lan guztiak www.eus-kanta.wordpress.com helbideaneskegi dituzte. Euskara-Italierahiztegia ere argitaratu dute In-terneten (www.euskara.it/hizte-gia), «Gozziren urteetako lanariesker». Orain Italiera-Euskarahiztegia garatu nahian dabiltza,«baina baliabideak falta zaizki-gu».

EUSKO IKASKUNTZAREN ENE SARIA

Egindako lan guztia ez da urikgabeko putzuan erori eta EuskoIkaskuntzak nolabait saritu nahi

izan du ACE-Eromako EuskalEtxearen jarduna. Hamarnaka la-gunek osatzen dute berau, bainaEuskal Saila edo LIBE argitaletxe-aren kasuetan, esaterako, askozere lan profesionalagoa garatubehar izaten dute. «Oso pozik etaeskertuta gaude. Era batera edobestera ekarpena egiten dugunguztiontzat hats berria izan dasaria», adierazi du Mendizabalek.Aurrera begira, berriz, nazioar-

tean euskararen alde aritzen di-ren talde ezberdinen arteko el-karlanean sakontzea gustatukolitzaioke: «Uste dut nazioarteaneuskararen alde aritzen diren tal-deen artean oso gutxi ematenden kontu bat dela elkarlanare-na». Ildo horretan, dio badela ja-rraitu ahal den elkarlan bide bat:HABEren Euskara Munduan pro-gramaren bidez proposatzen de-na, adibidez. •

ACE-Eromako Euskal Etxeko hainbat kide Maialen Lujanbio, Anari eta Xabier Erkiziarekin, 2012an, Txori Mugalariak emanaldia italieraz egin zutenean. GAUR8

hutsa

Etorkizunera begira, garrantzi berezia ematendio Mendizabalek elkarlana sakontzeari: «Nikuste dut nazioartean euskararen alde aritzendirenen artean gutxi ematen den kontua dela»

Unibertsitateko Euskal Saila, LIBE argitaletxea,Euskanta proiektua... Hamaika dira garatudituzten ekimenak, baina Etxepare Institutuarenaldetik jasotako laguntza hutsala izatera pasa da

Aimar Etxeberria Korta

Page 10: tsa { koadernoa } Laura Mintegi Angela Davis, konpromisoa ... · Herrira datorrela jakin nuenean atoan pen - tsatu nuen, «ba urteak izan behar ditu ema - kumeak!». 72 urte egin

2016 | otsaila | 6

GAUR8• 30 / 31

HARRESIRIK GABEKO DONOSTIA, HAZTEN HASI ZEN HIRIA

Juantxo EGAÑA

HERMENEGILDO OTERO. FONDO IÑAKI AGIRRE FRANCO

Donostiako San Martin auzoa, 1870. urtea. Irudia garaiko epaitegien orubetik dago hartuta. Lehenengo planoan, Zapiainen etxea

eta Sebastopol ostatua; atzealdean, Kursaal (Londres) hotela, eraikuntza lanetan. Argazkia egun Manterola kalea izango litzate-

keenetik dago eginda eta bere egilea Hermenegildo Otero (Donostia, 1841-1905) izan zen. Argazkigintzaren aitzindaria bera,

Pescaderia kaleko 8. zenbakian zeukan estudioa. Bere jarduera profesionala, batez ere, 1864an hiriko harresiak erautsi ostean

Donostiak bizi izan zuen garapena erretratatzen garatu zuen. Era berean, ezagunak dira II. Gerra Karlistaren harira egin zituen ar-

gazkiak, baita Donostiako gotorlekuei egin zizkienak ere.