tsa { koadernoa } iker barandiaran erlijioak eta frankiziak · merkantilismo hutsetik errotu dira,...

10
2015 | abendua | 19 GAUR8 20 / 21 hutsa herritarrak N azkatuta naukate aspaldian erlijio musul- manarekiko gure gizartean ditugun aurrei- ritzi, beldur eta gorroto guztiek: integrista dela, eskubideen kontrakoa, oldarkorra, erradikala, beste guztiak suntsitu nahi di- tuena, matxista, jendea hiltzea saritzen duena... Ez naiz ni inongo erlijioren aldekoa, baina erlijio gehienek teoriatik hartuta behintzat albokoari onena ematea, konpartitzea eta komunitatearen alde egiteko mezua bultzatzen dute. Hala erlijioak kaltegarriak badira ere, horren interpretazioa da arriskutsuena. Demagun kristau apezpikua jendeari kondoirik ez erabiltzeko agin- tzen, norberaren sexualitatearen eta sexu harremanei buruz askatasuna ukatzen; sinestunak ez direnak sutan erretzen, betiere “beste bizitza batean” zerua irabazteko; meskita bateko burua gazte batzuei esanaz alkohola eta rock-and-rolla deabruarenak direla, zapaltzen dituzte- nen kontra eztanda eginez zerura joango direla; edo emakumeak ilea motz-motz izatera, edertasunik ez era- kustera eta soilik umeen (ge- ro eta gehiago hobeto) zain- tzaz arduratzera behartzen dituen errabinoa. Hain zu- zen ere, zergatik gero egongo ote denaren ziurtasunik ga- be oraingo bizitza sakrifika- tu? Ze engainu da hori, oraingo bizitzan norberaren eskubideak ukatu eta guztia- ri baietz esateko? Asko miresten dudan per- tsona batek orain dela gutxi esan zidan kristaua dela. Adi- nekoa delako ez nion bi aldiz galdetu, baina harrituta utzi ninduen oso bere esanak. Are gehiago, pertsona ho- rrek bizitzarekiko, gizartearekiko eta beste pertsonekiko beti izan duen jarrera ikusita. Hautu pertsonala dela argi dut, baina nola babes daitezke gutxi batzuk aberastea, jendea engainatuta (eta ondorioz) zapalduta izatea eta eskubide zein askatasunak murriztea helburua duten erakundeak? Bizkarra eman behar zaie gehiago itxaron gabe. Horrekin lotuta badakit gure ingurune hurbilagoene- ko elizak gero eta hutsago daudela eta errelebo ezer gu- txirik dagoela –berdina gertatzen da agerian EAJrekin, baina gero boto asko jasotzen dituzte!–. Hala ere, orain- dik ere zergen salbuespena dute eta, ondasunez gain, bo- tere izugarria; hainbeste Espainiako Estatua ez-konfesio- nala izan arren, ekintza eta ospakizun zibil gehienetan bere presentzia ohikoa dela –eta tamalez zalantzan ere ez da jartzen–. Are gehiago, gaizki ikusita dago hori za- lantzan jartzea eta ez justu kontrakoa, hau da, Eliza Ka- tolikoak halakoetan normaltasunez esku hartu behar izatea. Aldiz, zer gertatuko litzateke halakoetan beste er- lijio batzuetako ordezkariek parte hartuko balute? Batek baino gehiagok eskuak burura altxatuko lituzke sumin- duta. Eliza Katolikoarekin lotuta –hori baita hemen orain arte bizi eta sufritu izan duguna–, gogoan daukat 90eko hamarkada hasieran Gipuzkoako Gotzaindegiak Berga- rako Gaztetxea zena hustu eta ixtera derrigortu zuela. Hori salatzeko apostasia kanpaina gaztetxero bat deitu zen; hau da, bataiatuak izateagatik Eliza Katolikoaren erroldan izanik, bertatik kentzeko eskaera zuzena egitea. Pertseberantzia behar da eta tematia izatea bukaerara heldu eta helburua lortzeko, baina argi eta garbi merezi du egitea. Batez ere errolda horri (eta kopuru horiei) es- ker diru laguntzak, zerga salbuespenak eta (ageriko) pre- sentzia handiagoa dituelako Eliza Katolikoak; eta, hain zuzen, erakunde pribatu bat bezala tratatzeko ordua de- lako eta kendu behar zaiolako legitimazioa, besteak bes- te, herrietan auzolanaz eraikitako hainbat eta hainbat ondasun lapurtzeko. Zilbor-heste horrekiko apurketan, gauza guztietan be- zala inplizituki, zerikusia dauka baita hizkuntzak berak ere. Euskaraz ez horrenbeste –eta frantsesez ez dakit–, baina gaztelaniaz oraindik ere erlijioarekin lotutako do- zenaka esamolde erabiltzen ditugu egunerokoan ohar- kabean. Eta judutar nazkagarriei ura ere ez ematearren “urte sabatikoa” nire hiztegitik ezabatu dudan bezala, gaztelaniaz Jainkoari eta erlijio katolikoari zuzenki lotu- takoak nire inguruan sinestunak ez direnei behintzat al- darazteko ahaleginean nabil. Hala bedi? • { koadernoa } Erlijioak eta frankiziak Zergatik gero egongo ote denaren ziurtasunik gabe oraingo bizitza sakrifikatu? Ze engainu da hori, oraingo bizitzan norberaren eskubideak ukatu eta guztiari baietz esateko? Iker Barandiaran hutsa hutsa hutsa

Upload: others

Post on 19-Jan-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

2015 | abendua | 19

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Nazkatuta naukate aspaldian erlijio musul-manarekiko gure gizartean ditugun aurrei-ritzi, beldur eta gorroto guztiek: integristadela, eskubideen kontrakoa, oldarkorra,erradikala, beste guztiak suntsitu nahi di-tuena, matxista, jendea hiltzea saritzen

duena... Ez naiz ni inongo erlijioren aldekoa, baina erlijiogehienek teoriatik hartuta behintzat albokoari onenaematea, konpartitzea eta komunitatearen alde egitekomezua bultzatzen dute. Hala erlijioak kaltegarriak badiraere, horren interpretazioa da arriskutsuena. Demagunkristau apezpikua jendeari kondoirik ez erabiltzeko agin-tzen, norberaren sexualitatearen eta sexu harremaneiburuz askatasuna ukatzen; sinestunak ez direnak sutanerretzen, betiere “beste bizitza batean” zerua irabazteko;meskita bateko burua gazte batzuei esanaz alkohola etarock-and-rolla deabruarenak direla, zapaltzen dituzte-nen kontra eztanda eginez zerura joango direla; edoemakumeak ilea motz-motzizatera, edertasunik ez era-kustera eta soilik umeen (ge-ro eta gehiago hobeto) zain-tzaz arduratzera behartzendituen errabinoa. Hain zu-zen ere, zergatik gero egongoote denaren ziurtasunik ga-be oraingo bizitza sakrifika-tu? Ze engainu da hori ,oraingo bizitzan norberareneskubideak ukatu eta guztia-ri baietz esateko?Asko miresten dudan per-

tsona batek orain dela gutxiesan zidan kristaua dela. Adi-nekoa delako ez nion bi aldiz galdetu, baina harritutautzi ninduen oso bere esanak. Are gehiago, pertsona ho-rrek bizitzarekiko, gizartearekiko eta beste pertsonekikobeti izan duen jarrera ikusita. Hautu pertsonala dela argidut, baina nola babes daitezke gutxi batzuk aberastea,jendea engainatuta (eta ondorioz) zapalduta izatea etaeskubide zein askatasunak murriztea helburua dutenerakundeak? Bizkarra eman behar zaie gehiago itxarongabe.Horrekin lotuta badakit gure ingurune hurbilagoene-

ko elizak gero eta hutsago daudela eta errelebo ezer gu-txirik dagoela –berdina gertatzen da agerian EAJrekin,baina gero boto asko jasotzen dituzte!–. Hala ere, orain-dik ere zergen salbuespena dute eta, ondasunez gain, bo-tere izugarria; hainbeste Espainiako Estatua ez-konfesio-nala izan arren, ekintza eta ospakizun zibil gehienetan

bere presentzia ohikoa dela –eta tamalez zalantzan ereez da jartzen–. Are gehiago, gaizki ikusita dago hori za-lantzan jartzea eta ez justu kontrakoa, hau da, Eliza Ka-tolikoak halakoetan normaltasunez esku hartu beharizatea. Aldiz, zer gertatuko litzateke halakoetan beste er-lijio batzuetako ordezkariek parte hartuko balute? Batekbaino gehiagok eskuak burura altxatuko lituzke sumin-duta.Eliza Katolikoarekin lotuta –hori baita hemen orain

arte bizi eta sufritu izan duguna–, gogoan daukat 90ekohamarkada hasieran Gipuzkoako Gotzaindegiak Berga-rako Gaztetxea zena hustu eta ixtera derrigortu zuela.Hori salatzeko apostasia kanpaina gaztetxero bat deituzen; hau da, bataiatuak izateagatik Eliza Katolikoarenerroldan izanik, bertatik kentzeko eskaera zuzena egitea.Pertseberantzia behar da eta tematia izatea bukaeraraheldu eta helburua lortzeko, baina argi eta garbi merezidu egitea. Batez ere errolda horri (eta kopuru horiei) es-

ker diru laguntzak, zerga salbuespenak eta (ageriko) pre-sentzia handiagoa dituelako Eliza Katolikoak; eta, hainzuzen, erakunde pribatu bat bezala tratatzeko ordua de-lako eta kendu behar zaiolako legitimazioa, besteak bes-te, herrietan auzolanaz eraikitako hainbat eta hainbatondasun lapurtzeko.Zilbor-heste horrekiko apurketan, gauza guztietan be-

zala inplizituki, zerikusia dauka baita hizkuntzak berakere. Euskaraz ez horrenbeste –eta frantsesez ez dakit–,baina gaztelaniaz oraindik ere erlijioarekin lotutako do-zenaka esamolde erabiltzen ditugu egunerokoan ohar-kabean. Eta judutar nazkagarriei ura ere ez ematearren“urte sabatikoa” nire hiztegitik ezabatu dudan bezala,gaztelaniaz Jainkoari eta erlijio katolikoari zuzenki lotu-takoak nire inguruan sinestunak ez direnei behintzat al-darazteko ahaleginean nabil. Hala bedi? •

{ koadernoa }

Erlijioak eta frankiziak

Zergatik gero egongo ote denarenziurtasunik gabe oraingo bizitzasakrifikatu? Ze engainu da hori, oraingobizitzan norberaren eskubideak ukatu etaguztiari baietz esateko?

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

herritarrak

Ipuinak kontatzen ibil-tzeagatik da, batik bat,ezagun Pello Añorgaipuin-kontalari oiartzua-rra. Baina ipuinak konta-tzen aritzeaz gain, ipui-

nak idatzi ere egiten ditu. Bereazken lana dela-eta, eta datozki-gun egunak aitzakia perfektuaizanik, “Olentzero eta Mari Do-mingi” tituluarekin bataiatu du-

ten kontakizunaren nondik no-rakoen berri emateko elkartu daGAUR8 Añorgarekin, Lasarte-Oriako kultur etxean.

Orain hilabete pasatxo aur-keztu zuen Jokin Mitxelena ma-rrazkigilearekin elkarlaneanosatutako lana, Elkar argitale-txearen bitartez argia ikusiduen kontakizuna. Aro zahar ba-ten amaiera eta garai berri ba-

ten hasiera gertatu zeneko egunhaietan, Olentzerok eta MariDomingik elkar ezagutu zutene-ko istorioa jasotzen du ipuinak.

Hamaika saltsatako parte daPello Añorga. Horien artean,Olentzeroren iritsiera iragar-tzen du urtero Oiartzungo pla-zan, duela hogeiren bat urtetikhona. Urte horietan guztietanOlentzeroren bilakaeraren zuze-neko testigu izan da, eta, hainizan da bilakaera azpimarraga-rria, Olentzeroren tradizioarenkontakizunak funtsa galdu due-la ere iruditzen zaiola. «Guk, gu-re gaztaroan, ezagutu genuenOlentzero, baina beste modu ba-tera. Geuk egiten genuen Olen-tzero, ikazkin hura, zerrautsezedo lastoz betez, txorimalo ba-ten modura, bizkarka eramate-ko ondoren. Baina opariak Erre-ge Magoek ekartzen zizkiguten,ez Olentzerok», azaldu du.

Olentzerok hamarkadaz ha-markada izandako bilakaerarigehitzen zaio azken urte gutxio-tan jazotakoa: «Orain dela bosturte inguru zenbait herritanMari Domingiren figura sartzenhasi ziren, eta Oiartzunera ereiritsi zen moda berri hura. Nikdakidala, Donostian Olentzero-ren enbaxadore lanak egitekoerabiltzen zuten Mari Domingi;Olentzero baino astebete lehe-nago iristen zen, haren etorrerairagartzera». Gaineratu du Pi-rritx, Porrotx eta Marimototspailazo ezagunek Mari Domin-giren figura erabili izanak areindar gehiago eman diola per-tsonaiari, baina egiten du galde-ra: «Zein zen Mari Domingi? Zeregiten zuen? Nondik zetorren?».

Añorgak dio badagoela ber-tsio bat dioena Olentzerorenemaztea dela, edota emakumebezala bere laguntzailea deladioena. «Hori oso zabalduta da-go eskoletan. Eta ordainetan, zerematen dio Olentzerok? Badasoineko berri bat oparitzen dio»,azaldu du. Horrek Mari Domingipertsonaiaren bueltan polemikasortu duela azpimarratu du,errelato horren arabera Olentze-roren menpeko bezala agertzendelako, «laguntzaile hutsa da.Gainera –jarraitu du– ongi por-tatzen denez gero soineko berribat oparitzen dio Olentzerok.

Mari Domingi izaeraautonomoa duen figuragisa erakusten duteliburuan. Burukoa jantzieta suari begiratzen dio,hark esaten baitio zeregin behar duen. Jokin MITXELENA

«OLENTZERO ETA MARI DOMINGI»Tradizioari errelatoa jartzen dion liburuaargitaratu dute Añorga eta Mitxelenak

Aimar Etxeberria Korta

«Olentzero eta Mari Domingi» liburua kaleratu berri dutePello Añorga eta Jokin Mitxelena oiartzuarrek. Lehenarenakdira hitzak, bigarrenarenak marrazkiak. Tradizioareninguruko errelato berri bat egin dute, kutsu erlijiosoakontakizunetik at utzi eta Olentzero eta Mari Domingirenmitoak naturarekin gehiago harremanduz.

JENDARTEA / b

2015 | abendua | 19

GAUR8• 22 / 23

Hori da azken urteotan zabalduden bertsioa».

Hala, Mari Domingiren ingu-ruko polemika bizi-bizi zegoengaraietan ekin zioten Añorgaketa Mitxelenak liburua osatzea-ri. «Eta lehenengo galdera horiizan zen: sartuko al dugu MariDomingi kontakizunean? Hasie-ran ezezkoan nengoen, baina ba-dira zenbait gauza gizarteantxertatzen joaten direnak... Or-duan, zer egiten duzu horrekin?Azkenean, sartzea erabaki ge-nuen, baina Olentzeroren figuraeutsiz eta Mari Domingiri izaerapropio bat emanez», adierazi du.

ERRELATOA ERAIKIZ

Hala ekin zion Añorgak kontaki-zuna idazteari, baina errelatoaridagokionez hutsune handia su-matzen zuela dio: «Zein zen Ma-ri Domingi? Zer ordezkatzenzuen?». Horregatik, errelato pro-pio bat idazteari ekin zion azke-nean: «Pertsonaia bat bultzatunahi badugu ideia eta funda-mentu gehiago izan behar du-gu; oso arin ikusten nuen kon-tua. Olentzero ere... Zergatikbanatzen ditu opariak? Gauzaasko txertatu dira gure ohitura-tan urte gutxiren buruan, iner-tziaz, eta ohitura bilakatu dira.Merkantilismo hutsetik errotudira, espiritualtasunik gabe».

Egoera horretan, Olentzeroeta Mari Domingiren figureiforma ematen ahalegindu daAñorga liburuarekin. «Olentze-roren ezaugarri gehienak berehorretan mantendu ditut: adibi-dez, hainbat mitoren arabera az-ken jentila izan zen, eta hori ho-rrela mantendu dut», azaldu du.Ondoren, hodei zaharraren mi-toari heldu dio idazleak, alegia,hodei ilun batzuk zerua estalizutela dioen mitoak ematen diojarraipena errelatoari. Zerua ho-deiez estaltzearekin bateraeguzkiak indarra galtzen du,baina jentilek ez dakite zergatikden. Horregatik, jentil zaharra-rena jotzen dute. Honi begiakireki eta adierazten du munduzaharra amaitu dela, akabo dire-la. Errelatoaren arabera, jentilguztiek euren buruaz beste egi-ten dute, Olentzerok izan ezik.

Orduan agertzen da istorioanlehen aldiz Mari Domingi. Den- Olentzeroren irudi tradizionalari eutsi dioten bezala, Mari Domingi berri bat asmatu behar izan dute liburuaren egileek. Jokin MITXELENA

herritarrak

bora bat leize batean sartutaigaro ostean, garai berriaren ha-siera ikusi nahi duela eta bera-rengana jotzen du Olentzerok.«Suarekin harremana duen per-tsona bat bezala agertzen dutMari Domingi liburuan. Hala,momentu batean, burukoa jarrieta suari begiratzen dio, hariketa honek garai berrira igarotze-ko txondorra piztu behar dutelaesaten dion arte», azaldu duAñorgak. Txondorra herritarrenlaguntzaz egingo dute, eta or-duan argituko da eguzki berria.«Horretarako Juan Kruz Igarabi-de eta Elena Odriozolaren liburubatean inspiratu nintzen, bertanhitz egiten baita eguzki zahareta berriaz», azaldu du.

HARREMANA, NATURAREKIN

Eguzki berriaren agerpenak sor-tzen dien poza ospatzeko afariaegin dute. Idazlearen arabera,izan dezake zerikusirik afari ho-rrek Gabon gauekoarekin, bainaberak neguko solstizioarekin lo-tzea nahiago izan du: «Egun ho-rretatik aurrera eguna luzatzenhasten da, argitasunak protago-nismo gehiago hartzen du, etaopariak orduan agertzen dira:su berriaren, argi berriaren sin-bolo bezala txondorreko maki-lak oparitzen dizkiete haurreiOlentzero eta Mari Domingik».Erlijio kutsua kendu eta natu-

rarekin harremandu nahi izandu, beraz, idazleak Olentzero etaMari Domingiren mitoa. «As-paldian Elizak denak batu zi-tuen, solstizioa eta Jesus haurra-ren jaiotza. Baina nik bereiziegin ditut. Opariena nahi nuennolabait justifikatu, eta horreta-rako denbora zaharra eta berriasolstizioarekin harremandu di-tut, ez Jesusen jaiotzarekin», az-pimarratu du. Naturaren zikloa-ren barruan kokatzen dituAñorgak, finean, Olentzero etaMari Domingi pertsonaiak. «Badakit denak ez direla gus-

tura geratuko tradizioa ukitududalako. Olentzero eta MariDomingi gaurkotu egin ditudalairuditzen zait ordea, XXI. mendehonetan iraun dezaten, norta-sun batekin, argia egiten jarrai-tzeko», dio idazleak. Errelato bateman eta fundamentua jarridie, beraz, Olentzero eta Mari

Domingiren figurei Pello Añor-gak, zentzu bat emanez guztiari.

ANTZINATASUN GAURKOTUA

Lanaren beste zatia Jokin Mitxe-lenarena da, Alemanian bizi denoiartzuarrarena; hitzei irudiakjartzea egokitu zaio. Ez da idaz-leak eta marrazkilariak elkarre-kin lan egin duten lehen aldiaizan. «Orain 25 urte-edo hasikoginen elkarrekin lanean Pelloeta biok, eta orduz geroztik 30liburu inguru egingo genituenelkarrekin», adierazi dio Mitxe-

lenak GAUR8ri telefonoz egini-ko elkarrizketan.Lanaren garapena, ordea, an-

tzekoa izan ohi da beti: «Egitenditugun obretan normalean be-ra hasten da, testua jarriz. Bainaprozesua elkarrekin egiten du-gu; nik bere lana aldatzen dut,eta berak nirea». Azken lana ezda salbuespena izan, eta Añor-gak idatzitako eskuizkribuakizan ditu Mitxelenak marraz-kiak egiten hasteko abiapuntu.«Berak idatzita zeukan testuapasa zidan eta hortik ekin ge-

nion guztiari forma emateari»,azaldu du marrazkilariak.«Esan genezake bi parte ditu-

gula, bi pertsonaia –azaldu du–.Batetik Olentzerorena, oso eza-guna dena. Olentzerori zegokio-nez erabaki genuen bertsio ori-ginalari eustea: tipo potolo,arlote, zakar... modura agertzea.Mari Domingiren kasuan, be-rriz, ia goitik behera asmatu ge-nezakeen pertsonaia, bere figu-ra oso modernoa delako».Horregatik erabaki zuten, heinhandi batean, asmatu egingozutela Mari Domingiren figura,eta hibrido bat egitea erabakidute; antigoaleko emakumemoderno bat egin dute. «Jantzigenuen antzinako arropen aipa-menarekin, baina egokitu dugugaurko garaietara. Adibidez, soi-neko oso luzea zegoen tokianmoztu egin dugu, edo ilerik ezzegoen tokian ilea ikus dadilabermatu dugu», azpimarratudu.Erreferentzia gutxi zituela-

eta, Mitxelenaren lehen ideiaemakume zahar bat marraztea-rena izan zen, antzinako emaku-me jakintsu baten itxura ema-nez. Baina ideiari buelta parebat eman eta hobetsi zutenemakume gazteago bat marraz-tea, irakurlearekin hobeto iden-tifikatuko litzatekeelakoan. Eraberean, bazuen egun zenbait he-rritan ateratzen duten Mari Do-mingiri begiratzeko aukera ere.Mitxelenak erreferentzia gu-

txi izango zituen Mari Domingimarrazteko orduan, baina berakeginiko figura izan daiteke MariDomingi kalera ateratzeko as-motan diren herrientzat errefe-rente. «Figura hori norbaitekerabiliko ote duen? Ikusiko du-gu, ez dago gure esku. Asmoa fi-gura praktiko bat egitea zen»,azaldu du.Osatu dute, beraz, Añorga eta

Mitxelenak Olentzero eta MariDomingiren inguruko errelatobat, kutsu erlijiosoa alboratu etanaturarekin harremanetan ja-rriz. Añorgak dio kontakizuna,etxeko txikienentzat baino, gu-rasoentzako dagoela pentsatu-ta: «Familian kontatzeko etapartekatzeko liburu interesga-rria izan daiteke». Eta datozenegunak, aproposak horretarako.

Hibrido bat egin duteMari Domingiren

figurarekin: antigoalekoemakume moderno bat

sortu dute. Jokin MITXELENA

Mari Domingiren figurak eragin dizkieburuhauste gehien, elementu berria izanikerreferentzia gutxi zituztelako. «Izaeraautonomoa eman diogu», diote egileek

Tradizioari errelatoa jarri asmo zion Añorgak,zentzua eman. Hala, Olentzero eta MariDomingiren etorrerak neguko solstizioarekinharremandu ditu, baita afari eta opariak ere

hutsa

iRRITZIA:

{

}

UnaiIturriaga

herritarrak

2015 | abendua | 19

GAUR8• 26 / 27

hutsa

Orain hiru bat aste, Bilbon, zereginikgabeko goiz batez eta hiri bat eza-gutzeko biderik onena periferiatikibiltzea dela pentsatuz, Otxarkoa-

gara igo nintzen, Asier Mendizabal artistakMACBAn eta Reina Sofian “Otxarkoaga M-L”lana (auzoan dauden Marxen eta Leninenbustoen gaineko gogoeta) erakutsi zuenetikbuelta bat ematekotan bainengoen. Bustohorien historia luzea da. Sobietar Errepubli-ka Sozialisten Batasuna desegin zenean Ma-drilgo enbaxadak ez zekien zer egin irudie-kin eta Parla herriko komunista taldearieman zizkien bi bustoak, baina Udalak ezzien herrian jartzen utzi eta 1993an iritsi zi-ren Otxarkoagara. Ordurako auzo elkarteakgestioak eginak zituen Bukaresten hangoplaza batetik Leninen estatua handi batekartzeko ere. Bustoak ezarri zituzten bainaez zuten bakerik izan; gau batez tirokatuegin zituzten eta auzo elkartekoak haien or-

dez Txabi Etxebarrietaren irudi bat jartzerairitsi ziren eta Basta Ya-k auzitara jo zuen.Kontua da Asier Mendizabalek pasadizo ho-rien gainean eraiki zuela monumentuei, ira-ganari eta presenteari buruzko bere arte egi-tasmoa.Kostata iritsi nintzen bustoak dauden to-

kira, ez baitago Euskal Herri osoan hainbes-te harmaila duen auzorik. Egon nintzen ha-mar bat minutu irudiei begira (uste dutazken urteotako turista bakarra nintzela),gogoetan murgildua eta tarteka nostalgia-ren zimikoak sentitzen nituela, nahiz eta ba-dakidan iraultzaile batek ez duela nostalgia-rik sentitu behar, etorkizunarena izatekotanere. Horrela nengoela metro batzuetarakiosko bat ikusi nuen eta, egunkaria erosigabe nenbilenez, gerturatu eta “Egin” bat es-katu nion nahi gabe saltzaileari, lapsusarrunt bat, oso normala burua iraganeannerabilela kontuan izanik. “Egin”-ik ez zuela,

baina “Gara” bat emango zidala esan zidaneta erantsi zuen nola mutikotan hasi zen au-zoan “Egin” banatzen.Handik astebetera egin genuen Parisen

ikasketak egiten ibili ginenon urteroko baz-karia. Aurtengo gertakariak tarteko, Bata-clan izan genuen hizpide, garai hartan(70eko hasieran) Arroako pilotari ohi batenabaitzen, striptease lokal bat bezalaxe. Aten-tatuek izan zuten lehentasuna, noski, bainanostalgia ariketa batzuk izan ziren bazka-londoan.Segidan Durangoko Azoka etorri zen eta

Iñaki Aldekoaren “68ko belaunaldia” iraku-rri dut, gure gaztaroko ideia eta gertakarieiburuzko collage ederra. Hor ere nostalgiarenzimikoak tarteka badira, 60ko hamarkadabereziki utopiena izan baitzen.Orain Imanol Muruaren bigarren liburua

daukat zain eta hor, hala espero dut, ez du-dala nostalgiaren zimikorik sentituko. •

0hutsa

Nostalgiak

Joxean Agirre

hutsa

Mugetako kontrolak indartzea; se-gurtasun neurri zorrotzak ezar-tzea garraio zein leku publikoe-tan; segurtasun gastuak igotzea;

Lille, Paris, Herbehereak, Belgika eta Fran-tzia lotzen dituzten Thalys abiadura han-diko trenetan segurtasun arkuak jartzea;alerta antiterrorista zabaltzea... HoriexekEuropako hainbat herrialdek, eta, batezere, azken hilabetean, Bataclaneko erasoenondoren, Frantziak, Europar Batasunarenbabespean hartutako neurrietako batzuk.Polizia gehiago kale bazterretan, eta, horigutxi balitz, bonba gehiago Sirian. “Segur-tasunaren” izenean, segurtasun eza, izuahezurmamituz.Jada ez da bake hitzik entzuten diskur-

tso politiko hegemonikoetan. Bakea, se-

gurtasunagatik ordezkatu dute agintaripolitikoek. Bakea ez da soilik zuzeneko in-darkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Al-diz, giza eskubideekin, garapenarekin etaingurumenarekiko errespetuarekin lotu-tako epe ertain eta luzeko prozesu konple-xu gisa ulertzen dut. Egun, oraindik existi-tzen ez den egitate modura, alegia. Gogoraekarri nahi dut Jule Goikoetxeak berrikiidatzitako artikuluan adierazitakoa: bakeaez da existitzen, feminismoa bai. Honenbestez, “segurtasuna” ere birdefi-

nitu behar dugu. Segurtasunaren kontzep-tu klasikoa, “segurtasun nazional” deritzo-na, Estatuan zentratzen da. Herritarrakkontuan hartu gabe eta kanpoko erasoenaurrean defentsa militarrean oinarrituz.Baina segurtasunaren paradigma horrek,

ongi ikusten ari garen moduan, ez ditu ezgiza eskubideak bermatzen ez eta errespe-tatzen ere. Hortaz, edo birdefinitzen duguedo ez digu balio. Segurtasunaz mintzo di-ra, hala nola, Hollande, Obama edo baitaRaxoi bera ere, aste honetan etxeetara iri-tsi zaigun hauteskunde aurreko eskutitze-an kasu. Baina ez gaitezen segurtasunaren pro-

mesa zahar-berriarekin trabatu eta erori.Pertsona guztiok geure oinarrizko beha-rrak asetzeko ahalmena adierazten duengiza segurtasunaren alde egitea proposa-tzen dut. Batez ere, zaurgarritasun handi-ko egoeretan, gerran nahiz baztertuta, bizidiren pertsonen ongizatea bermatuz. Ba-kea nahi dugunok, gerrarako presta ez gai-tezen. •

hutsa

«Segurtasunaren» izenean

Saioa Iraola

herritarrak

Gabonekin baterabueltatzen diragure sukaldee-tara errezeta ja-kin batzuk. Aur-ki egingo dute

leku gure otorduetan, hemenbaitira lagun eta familiartekomahai inguruak. Eta batek bai-no gehiagok memorian izangoditu amonak prestatutako ba-rraskiloak, ondoren ogiz ondobustitzen den tomate saltsa ho-rrekin… Eta Gabonak eta barras-kiloak hizpide, Markos Urdanga-rin segurarrarekin elkartu gara,ogibide bitxi baten berri emate-az gain, imajinazioarekin langa-beziatik atera daitekeela azaldubaitigu. Izatez topografoa da eta ho-

rretan aritu zen hogeita bi urte

luzez, baina krisiarekin bateraeraikuntzaren burbuila lehertuzen une berean galdu zuen lan-postua. Eskarmentua bai, han-dia, baina zer egin 54 urterekin?Gazteekin batera berrogei urte-tik gorakoek sufritu baitute lan-gabeziaren kolperik handiena. 2012. urtea zen. Eguneroko

errutina, bulegokoa, paseotxo-engatik aldatu zuen. Une horiek aprobetxatzen zituen buruaribueltak emateko. Txangoak bizi-lagun duen errioxar batekinematen zituen; garai hartan ba-jan zegoen eta denbora libreazuen. Kontu hori ez da hutsala,ordea. «Errioxan zelaiak ditu bi-zilagunak eta hala esaten nion:‘Jose Luis, zuk eta biok Tolosakobabarruna ekoitziko dugu Errio-xan’. Eta berak ezetz: ‘Ahaztu ba-

barrunak, zuk karakolak saldubehar dituzu’. Nik ideiarik eznuen mundu hori existitzen ze-nik ere!», dio. Hura izan zen barraskiloak

ekoizteko aukera bazegoela en-tzun zuen aurreneko aldia. In-formatu egin zen, sarean kon-tsultak egin eta jauzia egiteaerabaki zuen. Lantzen duen lur-zorua senide batek utzi zion;onartzen du erosi behar izanezgero, ezinezkoa litzatekeela. On-doren, azpiegituraren muntake-tan beste senide eta anai-arre-bek ere asko lagundu diotelaaitortu du, baita eskertu ere.Informazioa eskuratuta, Zara-

gozara joan zen ikastaro berezibat egitera. Dokumentazio guz-tia bilduta, han ikusi zuena Se-guran jarri zuen martxan. Bainaez zuen funtzionatu. «Karakolguztiak ere erosi nituen, baina,antza, hango sistemak hemenez zuen balio: barraskiloen%80k ihes egin zuten eta gai-nontzeko %20a hil egin ziren.Goitik behera hasi behar izannuen berriro, eta ohartu nintzengauzak ez zirela Interneten esa-ten zen bezain errazak. Erreali-tatea beste kontu bat da», gogo-ratu du.Ez zuen etsi, eta beste ikastaro

bat jasotzera joan zen Salaman-cara, Aragoiko albaitari batekhala aholkatuta. Bertako ekoiz-pena ezagutu eta beste mota ba-teko karakol kumeak erosi zi-tuen, arrautzatik atera etaberehala osatzen direnak. Siste-ma, berriz, Gasteizko barraskilogranja batean oinarrituta garatuzuen. Koordinatuta daude, Biz-kaiko beste ekoizle batekin bate-ra, genetika eta elikadurari da-gokionez, eta, hortaz, lortzenduten produktua berbera da. Urtebete da karakol granja

martxan jarri zuela eta oraintxelehen uzta saltzen ari da, potohandi eta ertainetan; berezikijatetxe eta tabernetan saltzendu, karakolak euren menuetansartzen ari dira-eta. Batik bat su-kaldaritza tradizionala eskain-tzen dutenek eskatzen dituztekarakolak, nolabait garai batekosukaldaritzara, gure amonene-ra, bueltatzeko. Zonaldeei dago-kionez, Durangaldea, Irun, Hon-darribia eta Eibar aipatu ditu

kontsumo eremu gisa, nahiz etaorain, Eguberrietan, berezikiabenduaren 24ko Gabon gaue-an, etxe askotan jango direla ja-kin. «Gure etxean adibidez, hirubelaunaldik dugu egun horre-tan karakolak jateko ohitura: ni-re emaztearen gurasoek, geuketa geure seme-alabek, baina,preparatzen, karakolak beharbezala maneiatzen, aurrenekobelaunaldiak baino ez daki…»,azaldu du. Horregatik, poteetanondo garbituta eta prestatzekogertu eskaintzen ditu berak, jen-deari lana kenduz. Pixkanaka-pixkanaka lortzen ari denarekinpozik dagoela dio, zerbait hutse-tik abiatu eta emaitza emanduela ikusteak asebetetzen due-lako Urdangarin. «Bidea hartutadago, baina orain bidea perfek-zionatu behar da».

ESKUZ EGINDAKO LANA

Ekoizpenerako lur saila Segurandauka, Zegamarako bidean. Pa-rekorik ez duen paraje horretanaritzen da lanordu luzez, norbe-ra bere enpresa den guztietangertatu ohi den bezala. Barraski-loen mundu ezezagunaz datubatzuk azaldu dizkigu, adibidez,ekoizpen garaia maiatza etaurria bitartean izaten dela etahortik kanpo animalia txikihauek lozorroan izaten direla.Bai, horixe bera, lozorroan. Lantegia duen etxolako gela

batean ditu Urdangarinek. Apa-lategi handi batean sare modu-ko zakuetan banatuta, ehunkaeta ehunka barraskilo, tamainaertain-txikia dute eta lozorroandaude; hezetasunik sentitzen ezdutenez eta ura behar dutenez,euren sistemak berak horretazohartarazi eta kanpoaldetik iso-latzen dituen pantailatxoa edotelatxoa eratzen dute. Berriroinguruan ura dagoela sentituzgero, esnatu egingo lirateke, «bi-zitza arruntarekin» jarraitzeko. Salmentarako karakolak jaso-

tzeko garaia heldu zeneanhauek tamaina nahikoa ez zute-nez, gorde egin zituen Marko-sek, maiatzean berriro esnatueta elikatzen jarraitzeko. «Kara-kolak ez du ikusten eta ez du en-tzuten, baina sentikortasunhandia du. Dena ura da. Horre-gatik, sumatzen badu klimak

infraganti

Topografoa izatez, hogeita bi urte luzez aritu zeneraikuntzan lanean Markos Urdangarin segurarra. Bainakrisiak aurretik eraman zituen gauza asko, tartean berelanpostua. 54 urte zituela, goiz bateko paseotxoan emanzioten ideia: barraskilo granja bat. Eskuz egindako lanarenlehen fruituak jasotzen dabil lehen uztaren salmentarekin.

MARKOS URDANGARIN

Markos Urdangarin, eskuetan lozorroan dauden ehunka barraskilo dituela. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

2015 | abendua | 19

GAUR8• 28 / 29

edo inguruak beharrezkoa duenur hori xurgatuko diola, eta, ho-rrenbestez, ihartu egingo duela,gorde egiten da», azaldu du.Potoak Lekeitioko enpresa ba-

tek prestatzen dizkio bere ba-rraskiloekin. Horretan ibiliko dadatozen hilabeteetan, martxoanekoizpena martxan jartzeko ga-raia heldu arte. Negutegi batenantza du barraskiloak heztekolekuak. Udaberriarekin bateralur eremuko belarra prestatu,beharrezko oholak jarri [alda-meneko beheko irudia ikusi] etaur jarioa ahalbidetuko duen ho-diteria atonduko ditu. «Lehenesandakoagatik, ura eskaini be-har zaie barraskiloei, hezetasu-na eman. Gustura daudeneangosetu egiten dira eta jatera ate-ratzen dira. Horrela loditzen di-tugu, pentsu bereziarekin etabelarrarekin. Gizentzea aurrera-tzen dugu, prozesu edo zikloakbizkortzen ditugu, alegia».Oholtzaren inguruan ur jarioa

egoten da. Hezetasuna sentitze-an atera egiten dira barraskiloaketa prest duten janaz gozatzendute. Tenperatura aproposa,udaran, 18.00ak inguruan, sumatzen dute. Uztaila, berriz, es-taldura garaia da; hortik aterakoditu hurrengo uztarako arrau-tzak, hain justu.Ogibide berezia bezain gogo-

rra dela berea dio Urdangarinek,guztia eskuz egiten delako, etaenpresa bat hutsetik hasteakburuhausteak ematen dituela-ko, nola ez. Bilketa sasoia ere ezda makala. Barraskilo guztiak,milaka eta milaka, banan-bananukitu behar dira, oskolaren go-gortasuna ukitu eta erabaki: po-totan sartzeko baztertu edo lo-ditzen utzi . Eta hurrengoegunean berriro, eta hurrengo-an… bilketa garaia amaitu arte.Ekoizpenerako baztertu eta

saltzera bideratutako karakolakgarbiketa prozesura pasatzendira jarraian, bost egun irautendituen prozesu batera. Urarekinbaino ez, alegia produkturik ga-be, behin eta berriro garbitu,muki guztia bota arte. Hori guz-tia ere eskuz. Amaitzean, barras-kiloak saretan gorde eta Lekei-tioko enpresara eramaten ditu.Urtebeteko ibilbidearen ondo-

ren berehalako erronkak identi-

fikatu ditu, adibidez, klima edotenperaturarena. Salamancatiketxeratu duen ereduan 22 eta 19gradu artean hezten dituzte ka-rakolak, eta horixe du helburu,ahalik eta heriotza tasarik txi-kiena izateko. Hala, galerak eretxikituko baitira. Beste erronka, merkatuan da-

goen lehiakortasunari aurre egi-tea da, bereziki inportazioenga-tik. Eskaintzen dituen datuenarabera, Estatu espainoleanekoizten dena kontsumitzen de-naren %20 baino ez da, gainon-tzekoa atzerritik ekartzen da.Eta horri, jendeak bere kabuz ja-sotzen dituenak erantsi beharzaizkio. «Basatiak bildu eta sal-du egiten dituzte hainbatek,

inongo kontrolik gabe; ez daki-gu non bildutakoak diren, pro-duktu kimikoak dituzten, kutsa-tuta dauden… Osasunarekinjolastea da hori», salatu du.Gabonotan hainbat etxe eta

jatetxetan bere karakolak jangodiren ideiarekin pozik, munduhau «berezia, tentuz ibili beha-rrekoa» dela ohartarazi du Ur-dangarinek, bereziki krisi ga-raiotan askok «panazea» balitzbezala saltzen dutelako nego-zioa. Atzean, ordea, segurarrakjakin badaki lana dagoela, han-dia, baina ilusioa ere bai, etauneotan horrek mugitzen duenpresa txiki eta bitxi hau.

Markos Urdangarinen karakol granjak negutegi baten antza du kanpotik, nahiz eta barruko sistema erabat ezberdina izan. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Ura sentitzean, janaren bila ateratzen dira barraskiloak ohol azpitik. GAUR8 Oihane Larretxea de la Granja

Garai bateko sukaldaritzara bueltatu nahiduten jatetxeek erosten dituzte barraskiloak.Durangaldea, Eibar, Irun eta Hondarribiaaipatu ditu zaletasun gune nagusi bezala

Saltzeko sasoian tamaina ez duten karakolakjaso egiten dira eta lozorroan sartzen dira urikez dutelako. Maiatzean negutegian jarriko dituberriro. Hezetasunarekin «esnatuko» dira

2015 | abendua | 19

GAUR8• 30 / 31

ARMADA LANGILE ESKIROLAK BABESTEN

Juantxo EGAÑA

AUBERT. BAIONAKO MERKATARITZA GANBERA

Baionako garaiko komunikabideetan jasoa geratu denez, 1911 hasieran portuko zamaketariek greba abiatu zuten. Zamaketariek

piketeak osatu zituzten portuan mugimendurik egon ez zedin eta manifestazioa ere egin zuten Baionako kaleetan barna lan bal-

dintzen hobekuntza eskatzeko; hamar orduko lanegunak eta atsedena igande eta jaiegunetan, besteren artean. Istilu gogorrak

gertatu ziren manifestarien eta Poliziaren artean, eta atxilotu ugari izan ziren. Goiko irudia 1911ko apirilaren 7an Baionako Au-

bert argazkilariak egindakoa da. Ikus daitekeenez, Worms etxearentzat lan egiten zuen langile eskirol talde bat “Fronsac” itsason-

tzia deskargatzen ari da, Armada frantsesaren tropek babestuta. Greba zela-eta bidali zuten Armada Baionara.