tokitan.tv ortzadar aldizkarian

1
KULTURA ETA AISIA 07 Ortzadar \\ Larunbata, 2011ko apirilaren 16a MIREN RUBIO K OMIKIAREKIN ere bidaiatuko du aurreran- tzean Tokitan.tv sareko atariak. Euskal Herriko nahiz atzerriko txango eta ibilbideen berri ematen du guneak, “bidaiari txikientzako abentura handiak” eskaintzeko. Hala dio Haritz Rodri- guez kazetari eta gunearen sortzai- leak. “Denentzako moduko abentu- rak dira, denok barruan daramagun abenturazalea ateratzeko modukoak”. Iazko ekainetik horre- tan dabil buru-belarri lanean Rodri- guez, batez ere abentura txiki baina handi horiek bideoekin kontatzen. Baina, atarian bloga, GPS bidezko ibilbideak edota mapak ere eskain- tzen dira, besteak beste, eta hemen- dik aurrera baita komikia ere. Toki- tan-en abenturak izeneko komikia atalka argitaratuko du bertan Rodri- guezek, eta dagoeneko lehen alea ata- rian dago irakurgai. BIDAIA ERDIKO LURRALDERA Tokitan atarian istorioak kontatzen dira”, dio Rodriguezek. “Istorio bakar bat da, baina alderdi ezberdinak ditu: bideoak, musika, artikuluak, sare sozialak... Horregatik, egitasmoak urte erdia bete zuela ospatzeko, isto- rio hori komikira ere eramatea era- baki nuen”. Gainera, eremu berri bat arakatzeko aukera ere eskaini dio komikiak, fikzioan kokatu baitu istorioa, eta J.R.R. Tolkien idazlea- ren liburuetan oinarritu da. “Mun- du errealean hartutako argazkiekin fikziozko mundu bat irudikatu dut, Eraztunen Jauna nobelaren Erdiko Lurraldea, hain zuzen ere”. Bideoetako irudiez baliatu da horretarako. “Bideoetako irudiei trataera berezia emanda sortu da komikia. Lehenik eta behin, foto- gramak aukeratu ditut eta, ondo- ren, Photoshop programarekin tra- tatu ditut”. Horrela egokitzen dizkio irudiak berak idatzitako gidoiari, eta era honetan lan egin- go du hurrengo ataletan ere. “Entrega bakoitza lau orrialdekoa izango da. Oraindik ikusteko dago zenbat izango diren, baina momen- tuz sarean argitaratuko ditugu, PDF formatuan. Hala ere, nire asmoa paperean ere argitaratu ahal izatea da”. TRANSMEDIA IZAERA Komikiarekin, Tokitan.tv gunearen transmedia izaera indartu nahi du Rodriguezek. “Istorio bat kontatzerakoan, euska- rri ezberdinak erabiltzea da trans- media izatea, eta Tokitan-ek hasie- ra-hasieratik eutsi nahi izan dio izae- ra horri”. Honekin bat, bidaien eta istorioen inguruko beste ikuspuntu bat gehiago eskaintzeko balio duela uste du. “Komikiaren istorioa inde- pendentea da. Ez duzu bideoak iku- si beharrik ulertzeko. Baina komi- kia irakurtzeaz gain, bideoak ikus- ten badituzu, istorioa bera osotasu- nean hobeto ulertuko duzu”. Bloga bera ere izaera honen beste zutabeetako bat da. Trasme- dia kontzeptuaren ingu- ruko post-ak irakurri daitezke bertan, bai- `Tokitan.tv´sareko gunea fikziozko bidaiei buruzko komikia ari da argitaratzen, atalka; abenturak kontatzeko modu ezberdinak eskaini nahi ditu horrela euskarazko telebista atariak ABENTURETARAKO IRUDIAK BIDAIAK > TOKITAN.TV Bidaiatzen duen bakoitzean kamera gainean eraman ohi du Rodriguezek. IRUDIA: ORTZADAR “Bidaiari txikientzako abentura handiak eskaintzen dira, denentzako modukoak” Kazetaria iazko ekainetik dabil bidaien inguruko interneteko telebistan lanean. ARGAZKIA: JOSE MARI MARTINEZ na gai ugari jorratzen dira. Bidaien inguruko artikuluak daude, bideo joerei buruzko testuak, edota arlo pertsonalagokoak diren kontakizu- nak. Gainera, musika entzuteko aukera ere eskaintzen du atariak, eta bideoetan erabilitako abestiak bere osotasunean entzun daitezke. “Bideo guztiak Creative Commons lizentzia libreak dituzten abestiekin osatuta daude, eta abesti horiek musikaren atalean argitaratzen ditugu”. AFIZIOA OFIZIO “Internet eta bidaiak dira nire pasioa. Beraz, horiek guz- tiak koktelera batean nahastu, eta edukiontziari eraginda atera da Tokitan.tv”, azaldu du Rodriguezek. Bi pasio horiek lantzen hasi zen gunea martxan jarri baino lehena- go, orain dela pare bat urte kamera erosi eta bere bidaiak grabatzeari ekin baitzion. “Bidaian noanean gai- nean eraman ohi dut kamera, eta ibilbide osoan grabatzen aritzen naiz. Aurkezpenak ere egiten ditut kamera aurrean, toki hau edo bestea azalduz. Eta mendian nagoenean ere gainean eramaten dut. Lan neketsua da, askotan zaila delako aisialdia eta lana bereiztea”, nabarmendu du. Bere kabuz egiten du prozesu guz- tia; grabatu, editatu, argitaratu eta kudeatu. Internet ondo ezagutzen baitu Haritz Rodriguezek. “Azken urteotan bereziki espezializatu naiz interneteko kazetaritzan eta inter- neten, oro har. Orain dela urte ba- tzuk Euskaltube.com gunea ere sor- tu nuen, bideoak partekatzeko lehe- nengo euskarazko ataria, adibidez”. Eta hainbat mediotan eta komuni- kazio bulegotan lan egiten jardun ostean, bere proiektu propioa aurre- ra eramatea erabaki du kazetariak. Zaletasunak eta lanerako gogoak bultzatuta sortu du, beraz, Tokitan. Eta gero eta aukera gehiago eskaintzen doa, azken berrikuntza Bidaia Er- diko Lurraldera komi- kia izanik. “Internet eta bidaiak gustatzen zaizkit; koktelera batean bi kontuak nahastuta atera da `Tokitan.tv´”

Upload: tokitan

Post on 21-Jul-2015

340 views

Category:

Travel


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: Tokitan.tv Ortzadar aldizkarian

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

MIREN RUBIO

K OMIKIAREKIN erebidaiatuko du aurreran-tzean Tokitan.tv sarekoatariak. Euskal Herriko

nahiz atzerriko txango eta ibilbideenberri ematen du guneak, “bidaiaritxikientzako abentura handiak”eskaintzeko. Hala dio Haritz Rodri-guez kazetari eta gunearen sortzai-leak. “Denentzako moduko abentu-rak dira, denok barruan daramagunabenturazalea ateratzekomodukoak”. Iazko ekainetik horre-tan dabil buru-belarri lanean Rodri-guez, batez ere abentura txiki bainahandi horiek bideoekin kontatzen.Baina, atarian bloga, GPS bidezkoibilbideak edota mapak ere eskain-tzen dira, besteak beste, eta hemen-dik aurrera baita komikia ere. Toki-tan-en abenturak izeneko komikiaatalka argitaratuko du bertan Rodri-guezek, eta dagoeneko lehen alea ata-rian dago irakurgai.

BIDAIA ERDIKO LURRALDERA “Tokitanatarian istorioak kontatzen dira”,dio Rodriguezek. “Istorio bakar batda, baina alderdi ezberdinak ditu:bideoak, musika, artikuluak, saresozialak... Horregatik, egitasmoakurte erdia bete zuela ospatzeko, isto-rio hori komikira ere eramatea era-baki nuen”. Gainera, eremu berribat arakatzeko aukera ere eskainidio komikiak, fikzioan kokatu baituistorioa, eta J.R.R. Tolkien idazlea-ren liburuetan oinarritu da. “Mun-du errealean hartutako argazkiekin

fikziozko mundu bat irudikatu dut,Eraztunen Jauna nobelaren ErdikoLurraldea, hain zuzen ere”.

Bideoetako irudiez baliatu dahorretarako. “Bideoetako irudieitrataera berezia emanda sortu dakomikia. Lehenik eta behin, foto-gramak aukeratu ditut eta, ondo-ren, Photoshop programarekin tra-tatu ditut”. Horrela egokitzendizkio irudiak berak idatzitakogidoiari, eta era honetan lan egin-go du hurrengo ataletan ere.“Entrega bakoitza lau orrialdekoa

izango da. Oraindik ikusteko dagozenbat izango diren, baina momen-tuz sarean argitaratuko ditugu,PDF formatuan. Hala ere, nireasmoa paperean ere argitaratu ahalizatea da”.

TRANSMEDIA IZAERA Komikiarekin,Tokitan.tv gunearen transmediaizaera indartu nahi du Rodriguezek.“Istorio bat kontatzerakoan, euska-rri ezberdinak erabiltzea da trans-media izatea, eta Tokitan-ek hasie-ra-hasieratik eutsi nahi izan dio izae-

ra horri”. Honekin bat, bidaien etaistorioen inguruko beste ikuspuntubat gehiago eskaintzeko balio duelauste du. “Komikiaren istorioa inde-pendentea da. Ez duzu bideoak iku-si beharrik ulertzeko. Baina komi-kia irakurtzeaz gain, bideoak ikus-ten badituzu, istorioa bera osotasu-nean hobeto ulertuko duzu”.

Bloga bera ere izaera honen bestezutabeetako bat da. Trasme-dia kontzeptuaren ingu-ruko post-ak irakurridaitezke bertan, bai-

`Tokitan.tv´sareko gunea fikziozko bidaiei buruzko komikia ari da argitaratzen, atalka;abenturak kontatzeko modu ezberdinak eskaini nahi ditu horrela euskarazko telebista atariak

ABENTURETARAKO IRUDIAK

B I D A I A K > T O K I TA N .T V

Bidaiatzen duen bakoitzean kamera gainean eraman ohi du Rodriguezek. IRUDIA: ORTZADAR

“Bidaiaritxikientzako

abentura handiakeskaintzen dira,

denentzakomodukoak”

Kazetaria iazko ekainetik dabil bidaien inguruko interneteko telebistan lanean. ARGAZKIA: JOSE MARI MARTINEZ

na gai ugari jorratzen dira. Bidaieninguruko artikuluak daude, bideojoerei buruzko testuak, edota arlopertsonalagokoak diren kontakizu-nak. Gainera, musika entzutekoaukera ere eskaintzen du atariak, etabideoetan erabilitako abestiak bereosotasunean entzun daitezke. “Bideoguztiak Creative Commons lizentzialibreak dituzten abestiekin osatutadaude, eta abesti horiek musikarenatalean argitaratzen ditugu”.

AFIZIOA OFIZIO “Internet eta bidaiakdira nire pasioa. Beraz, horiek guz-tiak koktelera batean nahastu, etaedukiontziari eraginda atera daTokitan.tv”, azaldu du Rodriguezek.Bi pasio horiek lantzen hasi zengunea martxan jarri baino lehena-go, orain dela pare bat urte kameraerosi eta bere bidaiak grabatzeariekin baitzion. “Bidaian noanean gai-nean eraman ohi dut kamera, etaibilbide osoan grabatzen aritzennaiz. Aurkezpenak ere egiten ditutkamera aurrean, toki hau edo besteaazalduz. Eta mendian nagoenean eregainean eramaten dut. Lan neketsuada, askotan zaila delako aisialdia etalana bereiztea”, nabarmendu du.

Bere kabuz egiten du prozesu guz-tia; grabatu, editatu, argitaratu etakudeatu. Internet ondo ezagutzenbaitu Haritz Rodriguezek. “Azkenurteotan bereziki espezializatu naizinterneteko kazetaritzan eta inter-neten, oro har. Orain dela urte ba-tzuk Euskaltube.com gunea ere sor-tu nuen, bideoak partekatzeko lehe-nengo euskarazko ataria, adibidez”.Eta hainbat mediotan eta komuni-kazio bulegotan lan egiten jardunostean, bere proiektu propioa aurre-ra eramatea erabaki du kazetariak.Zaletasunak eta lanerako gogoakbultzatuta sortu du, beraz, Tokitan.

Eta gero eta aukera gehiagoeskaintzen doa, azken

berrikuntza Bidaia Er-diko Lurraldera komi-kia izanik.

“Internet etabidaiak gustatzenzaizkit; koktelerabatean bi kontuaknahastuta aterada `Tokitan.tv´”