tfno.: 608 004 282 e-mail: [email protected] ... mailaka.pdf · kanporaketa tenporalak 3...

57
Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected] BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO 1 Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741 RUGBY MAILAKA

Upload: others

Post on 16-Aug-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

1

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

RUGBY MAILAKA

Page 2: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

2

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

AURKIBIDEA

1. 1.ETAPA, HASIERA. RUGBY AURREKOA, KATAMOTZAK, BASURDE- KUMEAK ETA PREBENJAMINAK.

1.1.1 Jokoaren erregelak 1.1.2 Arautegiak 1.1.3 Gomendioak

2. 2. ETAPA, MINI RUGBY-A. BENJAMINAK 2.1.1 Jokoaren erregelak 2.1.2 Arautegiak 2.1.3 Gomendioak

3. 3. ETAPA, MIDI RUGBY-A. ALEBINAK 3.1.1 Jokoaren erregelak 3.1.2 Arautegiak 3.1.3 Gomendioak

4. 4. ETAPA, INFANTILAK IRB jokoaren arauak SUB-19 kategoriarako.

Page 3: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

3

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

ERRUGBIKO EDOZEIN KATEGORIATAN BETE BEHARREKO OHARRA:

Segurtasunagatik, jokalariek ahozko babeslea eta gaur egungo araudia betetzen duten multitakozko botak eraman behar dituzte (tako aldarri-garriak dituzten botak debekatuak daude).

Alebin kategorian monitore- hezitzailea zelaiaren kanpoaldean egon beharko du. Benjamin, prebenjamin eta basurde-kumeen kategorietan arbitroak eska diezaioke monitoreari zelaitik atera dadila.

Segurtasun arrazoiengatik, sub-19 kategorian debekatzen da buruarekin eta sorbaldarekin bestearen gerriaren kontra baino beherago jotzea, eta maula lurrera botatzen defendatzea.

Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta 5 minututakoak alebinetan eta benjaminetan, beti jokalariari eta monitoreari kanporaketaren azalpena emanez. Kanporaketa irauten duen bitartean beste jokalari bat egongo da kanporatuaren ordez alebin kategorian izan ezik, bertan tarjeta horia 5 minutu dira jolastu gabe baina ezin du inork jokalaria ordezkatu; tarjeta gorriarekin ordez, jokalaria ordezkatua izan daiteke bost minutu igaro ondoren. Zigortzen dena jokalaria da eta ez taldea, Alebinetan izan ezik. Behin behineko kanporaketak bakarrik gertatuko dira kasu oso berezietan benjamin eta alebin kategorietan.

Gurasoak eta lagunak joko esparruaren kanpoan geratu beharko dira, babes hesien atzean. Hori gaindi dezakeen pertsona bakarra taldearen fotografoa da.

Berdinketa ekiditeko denbora estra edo urrezko baloia dagoen lehiaketetan , talde bakoitzeko jokalari bat kenduko da irabazlea erabakitzen ez den minutu bakoitzeko, talde bat irabazi edo proroga amaitzen den momenturarte. Proroga talde bakoitzeko jokalari bat kenduta hasten da.

Arbitroei eskatzen zaie jokoa arintzea. Albotik ateratzeko aukera dagoen jokoetan sake azkarra onartuta dago.

Ezin dira eliminaziorik gertatu lehiaketaren lehen faseetan.

Page 4: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

4

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

1. ETAPA, HASIERA. PRE RUGBY-A.

KATAMOTZAK, BASURDE- KUMEAK ETA PREBENJAMINAK

Sekzio honetan agertzen dira 6 urte baino gutxiago ( katamotzak) dituzten umeentzako, 8 urte baino gutxiago dituztenentzako ( basurde- kumeak) eta 10 urte baino gutxiago dituztenentzako ( prebenjaminak) jokoaren erregelak, arautegiak eta gomendapenak. 1.1.1.JOKOAREN ERREGELAK Bai arbitroek, bai jokalariek IRB-ren jokoaren arauak bete behar dituzte, hala nola modalitate honen aldaketa bereziak. 1.HELBURUA Jokoaren helburua entsegua egitea da (5 puntu), horretarako baloia lurrean jarri behar da entsegu-lerroan edo entsegu-lerroaren aurrean. Zigor entsegua gerta daiteke entsegua egiterakoan, talde defendatzaileak arau-hauste desleiala egitearen ondorioz, taldeak ez badu entsegua lortzen. 2.TALDEAK Partiduak bi talderen artean jokatzen dira. Talde bakoitzak 5 jokalari (katamotzetan), 7 (basurde -kumeetan) eta 9 (prebenjaminetan) ditu, aldaketa amaigabeekin. Ordezkatutako jokalariak jokoan berriro sar daitezke “baloi hilda” egoeretan edo atsedenaldian, beti arbitroa jakinaraziz eta bere onarpenarekin. 3.BALOIA JOKOAN JARTZEA a. Beti arbitroak beso luzatuarekin baloia azkar aurkezten dio jokoan jarri behar duen taldeari. Jokoa hasten da jokalari batek balioa hartzen duenean. Beste taldeak 5mt urrundu behar da. Jokoan jarri behar den tokitik entsegu lerrora 5 m baino gutxiago badaude, gutxienez 5 metrotara erretiratu beharko dira, arau-hauste egin den puntuaren bertikalean.

Page 5: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

5

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

b. Erdiko ateraldietan, partiduaren lehenengo eta bigaren zatiaren hasieran edo entsegua egin ondoren, ateratzen duen taldeak droparen bidez aterako du, beste taldea 5 metrotara egonda eta baloia distantzia hori baino gehiagora botaz. c. Arau-hausteak ondorengo arrazoiengatik gertatzen dira: 1. Jokoz kanpo 2. Plakaketa altua edo atzeratua

3. Hand off/ Fend off (hand off-a gertatzen da eskua zabalik izanda aurkakoaren gorputzean edo aurpegian talka egitean. Aldiz, fend off-a gertatzen da, baloia duenak besoa luzatzen duenean aurkakoak plakaketa burutu ez dezan).

4. Oinekin jokatzea prebenjamin kategoriatik aurrera jokatzea onarturik dago, eta baloia jaurtitzeko jaurtiko duen jokalariaren eskuetan egon behar da. Kategoria honetan 22 metrotako lerroa desagertzen da, eta baloia jaurtia izan denean zelaian erori beharko da, bestela aurkariei emango zaie baloia. 5. Buxadura. 4.JOKO IREKIA a. Joko irekian baloia bakarrik pasa daiteke zeharka edo atzerantz (pasatzen duenaren entsegu lerrorantz). Baloia pasatzen bada, edo aurrerantz jausten bada, pase aurreratua kontsideratuko da. b. Joko irekian jokoz kanpo egotea I.R.B.-ko joko araudiaren arabera zigortuko da. Joko irekian jokoz kanpo dagoen jokalari bat jokoz kanpo egoteagatik zigortuko zaio, argi eta garbi berriro jokoan jartzeko ahaleginetan egon ezean. Zigorra: kolpe zigorra, baloia talde ez-zigortuari emango zaio. c.Joko irekian, baloia duenak lurrera jausi ezkero edo lurrera botatzen bada baloia berreskuratzeko, momentuan, ondorengo ekintzaren bat egin beharko du (bestela zigortua izango da):

1. Baloiarekin altxatu 2. Baloia beste bati pasatu 3. Baloia askatu beste jokalari batek hartzeko.

Page 6: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

6

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

Baina, jokalariak baloia askatzen badu lurrean utziz eta bere taldeko jokalariek gainetik igarotzen badira beste taldeak baloia har ez dezan, normalean, rucka gertatuko da. Orduan baloia ezingo da lurretik eskuekin altxatu rucka amaitu arte. Zigorra: Kolpe zigorra

5.PLAKAKETA

a. Baloia duen edozein jokalari eta zutik egonda (maulean izan ezik) plakatua izan daiteke.

Plakaketari buruzko informazioa:

1. Plakatzaileak plakatua azkar askatu behar du, eta altxatu edo erditik kendu, bai jokalaritik bai baloitik ere.

1. Oharra: gerrian edo gerritik gora egindako edozein plakaketa plakaketa altua kontsideratuko da.

2. Oharra: Plakaketan plakatzaileak plakatua kamisetatik heltzen badio biraraziz arriskutsua kontsideratuko da, eta beraz zigortua izango da.

2. Plakatua den jokalariak baloia azkar askatu edo pasatu behar du eta lekutik altxatu edo joan behar da. Baloia lurrean jar dezake edo edozein lekutara bidali aurrera izan ezik (aurkakoaren entsegu marrara) baina bakarrik azkar eginez gero.

3. Plakaketan edo bere alboan, baloia jokatzen ari diren jokalariek, (plakaketan parte hartzen ez dutenek) baloiaren atzetik jokatu behar dute eta kokatu behar dira entsegu marratik hurbilen dagoen plakatua den jokalariaren edo plakatzailearen atzetik.

4. Baloiaren posesioa plakaketan edo bere alboan lortzen duen edozein jokalarik beste taldeko jokalariren plakaketa jaso dezake, betiere entsegu marratik hurbilen dagoen plakatua den jokalariaren edo plakatzailearen atzetik eginez gero.

Puntu hauetako edozein arau-hauste beste taldearen balioaren posesioa izango du zigortzat.

Page 7: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

7

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

b. Plakaketa baten ostean baloia joka ezin bihurtuz gero, baloia aurreratzen zihoan taldeari emango zaio. Inor ez bada egon aurreratzen baloia erasotzaileari emango zaio ( aurkakoaren erdi-zelaian dagoen taldeari.)

c. Inork ezin du “squeezeball”-z ezagututako teknika erabili. Eta Pre Rugbyan irakasten edo entrenatzen dauden monitoreek ezin dute, ez irakatsi, ez entrenatu, ezta animatu ere adin hauetako umeek teknika hori erabil dezaten. Zigorra: Kolpe-zigorra. Oharra: “Squeezeball”-ean, baloiak daramana lurrera buruz behera jausten da (lurra ukituz edo bere hurbil) kontrakoaren kontaktua kontuan izan gabe, normalean, hegal-marraren paraleloan, bularrean baloia mantenduz eta babestuz; eta lurrera jauztean, hanken artean atzera botaz. d. Debekatuta dago baloiarekin lurrean dagoen jokalari baten gainera botatzea edo lurrean, baloiaren alboan dagoen jokalari baten gainera botatzea. Zigorra: Kolpe-zigorra Oharra: 1.Ez da abantailarik emango 2.Jokalaria borondatez bota dela suposatzen da, arbitroa guztiz seguru ez badago jokalaria lurrera nahigabe bota denentz. 3.Egoera arraroetan, non jokalaria nahigabe jauzi den, jokoa geldi daiteke eta hasieran baloia zuen taldeari bueltatuko zaio. Helburua jokalariak zutik mantentzea eta lurrera botatzea ekiditea da, horrela joko arriskutsurik gerta ez dadin. Jokalariek zutik mantentzearen lorpenaren ondorioz ruck eta maul egokiak antolatuko dira. 6.MAUL a. Maula gertatzen da kontrako jokalari batek edo gehiagok eta bere kide bat baino gehiagok baloia eramaten duen jokalaria heltzen badute, berari lotuta egonda. Parte hartzen duten jokalari guztiak zutik egon behar dira. Oso komenigarria da arbitroak “MAUL” adieraztea.

Page 8: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

8

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

b.Maula osatutakoan, beste jokalariak bakarrik sartu ahal dira maularen barnean dagoen beren taldeko azkenaren oinen atzetik egin ezkero. Azken jokalariaren oinetatik baino aurreragotik sartzen diren jokalariek jokoz kanpo egongo dira eta zigorra jaso beharko lukete. Zigorra: Kolpe-zigorra c.Maula zorionez amaitzen da baloia edo baloia daukan jokalariak maula uzten duenean, baloia lurrean ustean edo maulak entsegu marra igarotzen duenean ( kasu horretan entsegua egin edo balioa baliogabe daiteke). d. Maula arraskatarik gabe amaitzen da eraisten denean (ez joko zikinaren emaitza denean) edo baloia ezin duenean ez talde batek, ez besteak jolastu. kasu hauetan baloiarekin aurrerantz zihoan taldeari emango zaio. Maula eraitsiz gero, arbitroak berehala txilibitua joko du jokoa geldiarazteko eta horrela, jende pilaketa ekiditeko. e. Maula aparkatuta dagoenean edo haren aurrerapausoan 5 segundo baino gehiago gelditzean ,baina baloia mugimenduan badago eta arbitroak ikusi ahal badu, arrazoizko denbora eman behar zaio hau atera dadin. Eman zaio arrazoizko denbora honetan ez bada baloia ateratzen, baloia maula hasi ez duen taldeari emango zaio. Oso baliagarria da arbitroak maul egoeretan " erabil ezazu edo gal ezazu " esan dezan geldialdia dekretatu baino lehen. f. Maula bere aurrerapausoan gelditzen denean, jarraitu ahal izango du mugimendua 5 segundoko epean baino lehen berriro hasten bada. Maula bigarren aldiz gelditzen bada eta baloia mugitzen ari bada eta arbitroak ikusten badu, denbora pixka bat utziko da baloia atera dadin, eta baloia ez bada ateratzen utzitako denbora horretan, maula hasi ez zuen taldeari emango zaio baloia. g. Edozein jokalarik maularen edozein momentutan sorbalda aldakak baino baxuagoak baditu, edo beste bati hori gertatzea eragiten badio berehala zigor bat jaso beharko luke, kolpe zigorra. Arau honen helburua maularen hondoratzea eragoztea da. Erabaki hau hartzen da entrenatzaileari laguntzeko teknika egokia irakasten, eta era berean, arbitroak teknika okerra zigor dezan. Sorbaldak aldakak baino baxuago dituen edozein jokalarik bakarrik behera egin ahal izango du indarra,

Page 9: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

9

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

oso indartsua izan ezean. Sorbaldetatik egindako indarra aurrera eta gora joan beharko litzateke; jokalari guztiek bere oinen gainean egon beharko dira, horrela pilaketa eta lesioak ekiditeko. 7.RUCK a. Rucka gertatzen da talde bakoitzeko jokalari batek edo gehiagok zutik daudelarik kontaktu fisikoan badaude lurrean dagoen baloiaren gainean. Oso egokia da arbitroak “RUCK” adieraztea hori gertatzen denean. Jokalariek “rucking” egiten dute oinak ruckean erabiltzen dituztenean baloiaren posesioa lortzeko edo mantentzeko joko zikina egin gabe. Jokalariek ezin dute besteon gorputzaren atalik zapaldu. Zigorra: zigor kolpea. b. Rucka osatua dagoenean, beste jokalari batzuk bertan sartu ahal izango dira bakarrik ruckean dagoen azken taldekidearen oinen atzetik egiten badu . Jokalari bat azken jokalariaren alboa jarri ahal da. Azken jokalariaren oinen aurretik Ruckean elkartzen diren jokalariak jokoz kanpo daude eta zigortuak izan beharko lirateke. Zigorra: Zigor kolpea c. Jokalariek ezin dituzte eskuak erabili baloia altxatzeko ruckean dauden bitartean. Zigorra: Zigor kolpea. d. Rucka zorionez amaituko da baloia bertatik ateratzen denean edo baloia entsegu lerroan edo aurrerago dagoenean ( orduan entsegua egin edo baliogabetu ahal izango da). e.Rucka arrakastarik gabe amaituko da joka ezina geratzen denean. Orduan aurreratzen zihoan taldeari emango zaio baloia. Ez balego aurrerantz zihoan talderik edo arbitroak ez baleki nork zegoen irabazten baloia joka ezina bihurtu baino lehen, Rucka hasi baino lehen aurreratzen zihoan taldeari bueltatuko zaio baloia. Ruck-a ondoratuz gero, arbitroak berehala jo beharko luke bere txistua jokoa gelditzeko eta horrela pilaketa eragotzi.

Page 10: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

10

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

f. Rucka gelditzen bada edo arbitroak erabakitzen badu baloia seguruenik arrazoizko denbora eman ondoren ez dela aterako, jokoa gelditu beharko luke eta baloia aurreko irizpideak kontuan harturik talde bati edo bestari eman. g. Edozein jokalarik ruckaren edozein momentutan sorbalda aldakak baino baxuagoak baditu, edo beste bati hori gertatzea eragiten badio berehala zigor bat jaso beharko luke, kolpe zigorra. Arau honen helburua ruckaren hondoratzea eragoztea da. Erabaki hau hartzen da entrenatzaileari laguntzeko teknika egokia irakasten, eta era berean, arbitroak teknika okerra zigor dezan. Sorbaldak aldakak baino baxuago dituen edozein jokalarik bakarrik behera egin ahal izango du indarra, oso indartsua izan ezean. Sorbaldetatik egindako indarra aurrera eta gora joan beharko litzateke; jokalari guztiek bere oinen gainean egon beharko dira, horrela pilaketa eta lesioak ekiditeko. 8. MELE a. katamotz eta absurde- kume kategorietan ez dira meleak burutzen. Horregatik baloia aurreratua edo jokaezina badago, talde ez arau-hausleari emango zaio baloia. Prebenjaminetan aldiz, bai, eta hiru jokalarik osatzen dute. Inpakturik gabe, bultzatu gabe eta talonaje disputaturik gabe (mele hezitzailea). (zigorra: kolpe zigorra). Baloia sartzen ez duen medio- melea antolaketaren atzean egon behar da (zigorra: kolpe zigorra). Beste jokalariak 5 metrotara (zigorra: kolpe zigorra). b. Jokoaren hasiera melea jokatzen ez den kategorietan arau-haustea gertatu den tokian hasiko da, gutxienez entsegu marratik eta touchetik 5 metrotara. 9. HEGALA (TOUCH) a. Maila hauetan ez dira hegaleko ateraldiak burutzen b. Bai baloia, bai baloia duen jokalaria joko zelaitik irteten bada, jokoaren hasiera arau-haustea gertatu den tokian hasiko da, gutxienez entsegu marratik eta hegal lerrotik 5 metrotara.

Page 11: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

11

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

10. MARKA INGURUA a. Marka inguruaren barnean entsegu marra sartzen da, baina ez dira sartzen marka marrako hegal lerroa, baloi hildako marra edo iskinetako banderinak. b. Talde erasotzaileak arau-hausterik egin gabe baloia markan inguruan jartzen badu, entsegua emango zaio. Baloia “jarrita” egongo da lurrarekin kontaktuan egonda, jokalariak beherantz eskuarekin edo bularrarekin presioa egiten duenean. c. Talde erasotzaileak baloia marka inguruan, entsegua lortzeko, ezin badu “jarri” baloia lurrarekin kontaktuan ez dagoelako (adibidez, esku bat edo gorputz bat badago baloiaren eta lurraren artean) edo edozein jokalari erasotzailek ezin badu beherantz presioa egin, baloia talde erasotzaileari entsegu marratik 5 metrotara emango zaio. d. Talde defendatzaileak baloia marka inguruan “jartzen” badu edo baloia “hiltzen “ bada (baloia baloi -hilda marra edo hegal-marra baino gehiago joaten bada, bai bakarrik, bai jokalari batek eramanda); orduan:

1. Talde erasotzaileak baloia marka inguruan sartuz gero, edo baloia ukitzen azkena izan bazen marra inguruan sartu baino lehen, baloia talde defendatzaileari entsegu marratik 10 metrotara emango zaio. 2. Talde defendatzaileak baloia marka inguruan sartuz gero, edo baloia ukitzen azkena izan bazen marra inguruan sartu baino lehen, baloia talde erasotzaileari entsegu marratik 5 metrotara emango zaio.

1.1.2. ARAUAK Hurrengo arautegiak ez betetzeak Kluben/Eskola aldetik zigorra eragin dezake. 11. PARTIDUAK ETA TORNEOAK Pre Rugbyan: a. Partidua: 2 Klub/Eskola talde ezberdin artean dagoen aurka egiteari deitzen zaio. Egun berean gehienez 3 Klub/Eskola arteko lehiaketa egon daiteke, kasu honetan Lehiaketa Triangeluarra deitzen da. b. Torneoa: 3 Klub/Eskola talde ezberdin baino gehiagoren arteko aurka egiteari deitzen zaio, hauen artean irabazle bat dagoelarik.

Page 12: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

12

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

c. Inolaz ere ez da baimenduko adineko baldintzak betetzen ez dituen jokalariak parte hartzerik. d. Lesiogatik ematen den denboratik aparte, ez da bestelako denbora gehigarririk emango partiduan. Jokatzen ari diren taldeen arteko desberdintasuna 30 puntuko baino gehiago bada, partiduak behar den denbora baino arinago bukatuko dira. 12. DENBORALDIA Pre Rugbyaren denboraldia urte bakoitzeko Irailaren 1an hasten da. Gomendatzen da partiduak eta torneoak Urriaren 1eta Maiatzaren bukaeraren arteko epean jolastea. Epe honetatik kanpo jokalariek bakarrik jokatu ahal izango lukete entrenamenduetan. 13. PARTIDUEN IRAUPENA BASURDE- KUMEAK Partidu bakar bat baino ez badago 8 minutuko 3 denboraldi gomendatzen dira. Egun bateko lehiaketa batean gehienez 35 minutu. Bi egunetako lehiaketa batean 60 minutu gehienez, et derrigorrezkoa da bi egun horietako batean lehiaketako %60 jolastea. BASURDE- KUMEAK Partidu bakar bat baino ez badago 10 minutuko 3 denboraldi gomendatzen dira. Egun bateko lehiaketa batean gehienez 40 minutu. Bi egunetako lehiaketa batean 70 minutu gehienez, et derrigorrezkoa da bi egun horietako batean lehiaketako %60 jolastea PREBENJAMINAK Partidu bakar bat baino ez badago 12 minutuko 3 denboraldi gomendatzen dira. Egun bateko lehiaketa batean gehienez 50 minutu. Bi egunetako lehiaketa batean 80 minutu gehienez, et derrigorrezkoa da bi egun horietako batean lehiaketako %60 jolastea

Page 13: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

13

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

14. ENTRENAMENDU SAIOEN IRAUPENA Entrenamendu saioak (partiduarekin zein partidu barik) ez dute iraun behar 90 minutu baino gehiagorik. Torneoetan ere gehienezko iraupena berdina izango da. 15. MATERIALA ETA EKIPAMENDUA a. Baloia 3 zenbakikoa izango da. b. Jokalariek bakarrik erabili ahal izango dituzte I.R.B. ko Joko Arauetan onartzen diren takoak. Horrela behar dituzten jokalariek ahal izango dute erabili jokorako bereziki diseinaturiko betaurrekoak. 16. ZELAIAREN TAMAINA KATAMOTZAK Adin honetako zelaiak gehienez ondorengo neurriak izan behar ditu: gehienez 30 � 20 m. eta gutxienez 25�15, gehi gutxienez 5 m. gehiago entsegu zonalde bakoitzeko BASURDE- KUMEAK Adin honetako zelaiak gehienez ondorengo neurriak izan behar ditu: gehienez 30 � 20 m. eta gutxienez 25�15, gehi gutxienez 5 m. gehiago entsegu zonalde bakoitzeko PRE-BENJAMINAK Adin honetako zelaiak gehienez ondorengo neurriak izan behar ditu: gehienez 40 � 25 m. eta gutxienez 35�30, gehi gutxienez 5 m. gehiago gutxienez entsegu zonalde bakoitzeko 1.1.3. GOMENDIOAK Gomendioen helburua jokoaren hobekuntza da, eta bai arbitroek (epaileek), bai entrenatzaileek erabiltzeko ahaleginak egin beharko lituzkete. 17. ENTRENAMENDUA a. F.ER.ak (Espainiako Rugby Federakundeak) partidua hasi baino lehen

Page 14: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

14

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

(torneoetan ez) entrenamendu saioa egitea gomendatzen du. b. Partiduak entrenamendu saioaren luzapen bezala erabil beharko lirateke, enfasia emaitzetan baino gehiago jokoaren kalitatean ipiniz. c. Partidua jolasten den bitartean, entrenatzaileek gidatu ahal izango dituzte beraien jokalariek, “entrenamendu zentzuarekin”, hegal lerrotik. d. Enfasia jokalarien dibertigarritasunean ipini beharko da. Disfrutatu behar dute, lasterketa,baloi pasea eta ihes egitearen trebetasunak garatuz. e. Atsedenean, entrenatzaileak jokalariek animatzen, eta jokoari buruz hitz egiteko erabili behar du dagoen denbora. f. Desadostasunak ahal dira gainditu jokoa hasi baino lehen beste taldeko entrenatzailearekin hitz eginez gero. 18. JOKO ARRISKUTSUA a. Joko arriskutsuak lesioak egin daitezke. Entrenatzaileek eta arbitroak oso adi egon behar dira hori gerta ez dadin. b. Rugbyan beti egongo dira kolpeak eta txokeak, baina joko arriskutsua desagerrarazten bada, askoz ere lesio gutxiago izango dira. c. Lesioaren ondorioz egindako joko etenaldiaren ostean, jokoa berriro hasten denean, aurreratzen zihoan taldeak izango du baloia; talderik ez bazegoen aurreratzen, orduan etenaldia hasi baino lehen baloia zuen talderi emango zaio. 19. DIZIPLINA (ARAUBIDEA) a. Arbitroak erabakitzen badu jokalari batek partidua utzi behar duela, partidua moztu beharko du, eta beste jokalarietatik urrun dagoen leku batean jokalariari eta entrenatzaileari deitu. Azalduko die zergatik kontsideratzen duen jokalariaren jarrera onartezina izan dela, eta entrenatzaileari ordezko jokalari bat proposatzeko esango dio. Jokalariak ezin izango du parte hartu partiduan, edo torneoan. Jokalariarekin

Page 15: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

15

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

hitz egitea eta honi irakastea, erabakia zergatik hartu den uler dezan, entrenatzailearen erantzukizuna da. b. Klubak/Eskolak “Txikien Babesaren Politika” (F.E.R. en Gomendioak esaten dutelarik) eta Diziplina Arautegia izango dute. Jokalarien indiziplina arazoak, hauek bai tratu txar fisikoak zein berbazkoak izan direlarik, Diziplina Arautegiak esandakoaren arabera zigortuko dira. c. Entrenamendu /Partidu arauak errespetatzen ez dituzten pertsona helduen ekintzak gertatuez gero (guraso, ikusle, arbitro, edo entrenatzailek eginik) ondorengo prozedura gomendatzen da:

1.- Entrenamendu edo partiduaren saioa gelditu beharko da, eta arbitroak eta entrenatzaileak eztabaidatu eta erabaki beharko dute eragindakoaren ondorioz hartu beharreko akzioa. Honek suposatu ahal izango du (akzioaren larritasunaren arabera): arbitroak edo dagokion entrenatzaileak helduari abertimendu hutsa ematea ; edo pertsona heldu honi joko /entrenamendu zelaia eta albotik alde egiteko eskatzea , jokaldia berriro hasi baino lehen. Kasu larrienetan, pertsona helduak ez badu kooperatu nahi, partidua edo entrenamendua suspenditu egin beharko litzake. 2.- Arbitroak eta entrenatzaileek gertatutakoa Klub/Eskolaren Zuzendaritza Teknikoari adierazi beharko lekieke, gertatutakoaren azterketa egiteko. Kasu larrienetan, ahal izango zaio debekatu partiduetara edo entrenamendu saioetara joatea zehazten den denboraldian. 3.- Egindakoak “Txikien Babesaren Politika”-rekin zerikusia badu, Eskuliburu horretan dauden prozedurak jarraitu beharko dira. 20. SEGURTASUNA a. Plakaketa eta topaketaren puntuak arian -arian irakatsi eta landu behar

diren trebetasunak dira (FERen Entrenamendurako Eskuliburuak). b. F.E.R.-AK ahoko babeslea erabiltzea derrigortzen du. Eta onena izango

litzateke umearen ahora moldatuta egotea. c. Jokalariren bat lesionatuz gero, arbitroak txistua jo beharko luke eta jokoa

Page 16: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

16

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

berehala gelditu. Jakina, arbitroak sen propioa erabili beharko luke, jokalariek ez baitute nahi jokoa gelditzea lesio txiki batengatik baina ezinezkoa da jakitea noiz jokalari bat lesionatua dagoen ala ez. Posiblea denean, jokalaria altxatzea eragotzi beharko du, mugitzerakoan mina sentitzen badu hor geratzea gonbidatuko du (horrek bere lesioa ez badu txartzen) eta laguntza eskatuko du. Lagundu nahiko dute baino horrek txarra izan daiteke. Laburbilduz, kontuz baina azkar jokatu beharko da.

d. Arbitroa lesio kasu baten aurrean badago, funtsezko kontuetan oinarritu

beharko dira. Arnasa hartzeko arazoak badaude, ahoko babeslea kendu behar dio jokalariari. Zorabiatuta badago jokoa utzi beharko du eta azterketa mediko bat jaso beharko du. Odola badago zelaia utzi beharko du, hori egitean txarrago jarri ezean, tratamendua jasotzeko.

Page 17: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

17

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

2.ETAPA. MINI RUGBY-A. BENJAMINAK

Sekzio honetan agertzen dira gehienez 12 urteko (BENJAMINAK) umeentzako jokoaren erregelak, arautegiak eta gomendapenak( I.R.B. ren joko arautegiaren desberdintasunak aplikatuz).

2.1.1.JOKOAREN ERREGELAK Bai arbitroek, bai jokalariek IRB-ren jokoaren arauak bete behar dituzte, hala nola modalitate honen aldaketa bereziak. 1.HELBURUA Jokoaren helburua entsegua egitea da (5 puntu), horretarako baloia lurrean jarri behar da entsegu-lerroan edo entsegu-lerroaren aurrean. Zigor entsegua gerta daiteke entsegua egiterakoan, talde defendatzaileak arau-hauste desleiala egitearen ondorioz, taldeak ez badu entsegua lortzen.

2.TALDEAK Partiduak bi talderen artean jokatzen dira. Talde bakoitzak gehienez 11 jokalari ditu, haietako bost aurrelariak, meleak osatzen dituztenak; eta besteak hiru laurdenetako jokalariak izango direnak entrenatzaileek trukatu beharko lituzkete postuak jokalariak

Page 18: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

18

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

esperientzia lor dezaten posizio ezberdinetan. Talde bakoitzak aldaketa kantitate erabakia izan behar du. Ordezkatutako jokalariak jokoan berriro sar daitezke “baloi hilda” egoeretan edo atsedenaldian, beti arbitroa jakinaraziz eta bere onarpenarekin. 3.PARTIDUAREN HASIERA ETA BERRASIERAK a. Partidua hasten edo berrasten da zelaiaren erditik bote arineko ostikada batekin. Ostikada ematen duenaren taldea baloiaren atzetik kokatuta egon behar da ( hau da,taldekideek ostikada emango duen jokalaria baino bere entsegu lerrotik gertuago). Ostikada eman baino lehen, talde aurkaria 5 metrotara egon beharko da haien entsegu lerrora begiratuz. Baloia zuzen albo lerrorantz badoa, ez baditu 5 metroak gainditzen, marka lerroan sartzen bada edo anulatzen bada, bai baloi hilda bai albo lerrotik atera behar bada, aurkariak erabaki ahal izango du: zelai erdian melea jokatu, bera baloia melean sartuz, edo ateraldia errepikatu. 22 m. ateraldian berdin gertatuko da. b. Arau-hauste baten ondoren jokoa berrasiko da ostikada txiki batekin eskuetan jolasteko. Arbitroak bermatu behar du aurkakoa 5 metrotara dagoela jokoaren hasiera adierazi baino lehen. Pase askearen hartzailea ezin da pasatzen duenaren 2 metro baino urrunago egon. Beste taldea 5 metrotara egon behar da. Pasatzen duenak ezin du ez baloiarekin korrika egin ez pasearen amagoa egin. Jokoa hasten da baloia pasatzen duenaren eskuetatik ateratzen denean. c. Arau-hausteak ondorengo arrazoiengatik gertatzen dira:

1. Jokoz kanpo 2. Plakaketa altua edo atzeratua 3. Hand off/ Fend off (hand off-a gertatzen da eskua zabalik izanda aurkakoaren gorputzean edo aurpegian talka egitean. Aldiz, fend off-a gertatzen da, baloia duenak besoa luzatzen duenean aurkakoak plakaketa burutu ez dezan).

Page 19: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

19

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

4. Oinekin jokatzea onartuta dago zelaiaren edozein tokitan , eskuetatik ostikada eman zaionean eta baloia zelaian botatu ondoren. Zuzen hegal marrara botatzen badu edo baloia lurrean dagoenean, aurkakoentzat melea egingo da. 5. Buxadura. Jokoa talde ez arau-hausleak ostikada txiki batekin hasten duenean eskuarekin jolasteko arau-haustea gertatu den tokian. Ez dago onarturik azkar pase librea egitea arau-haustearen ondoren, nahiz eta aurkakoak erretiratzen egon. Pase librea egingo duen tokia entsegu lerrotik bost metrotara edo gutxiagora badago, baloia atera beharko da entsegu lerrotik 5 metrotara eta arau-haustetik bertikal. Sustatu behar da jokalariek baloia bi eskuetan eramatea esku askearekin Hand off/fend off gertatzeko aukerak ekiditeko.

d.sekzio honetan ikusi ez dugun edozein etenaren ondoren ( lesio baten ondoren, adibidez) jokoa berrasiko da mele baten bidez aurrera zihoan taldeak ateraz, ez bazegoen talderik aurrera joaten etenaren aurretik posesioa zuen taldearengana 4.-JOKO IREKIA a.Joko irekian baloia bakarrik pasa daiteke zeharka edo atzerantz (pasatzen duenaren entsegu lerrorantz). Baloia pasatzen bada, edo aurrerantz jausten bada, mele bat egingo da eta bertan aurkakoak sartuko du baloia, talde ez arau-hausleari abantaila eman ezik. b.Joko irekian jokoz kanpo egotea I.R.B.-ko joko araudiaren arabera zigortuko da. Joko irekian jokoz kanpo dagoen jokalari bat jokoz kanpo egoteagatik zigortuko zaio, argi eta garbi berriro jokoan jartzeko ahaleginetan egon ezean. Zigorra: kolpe zigorra.

Page 20: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

20

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

c.Joko irekian, baloia duenak lurrera jausi ezkero edo lurrera botatzen bada baloia berreskuratzeko, momentuan, ondorengo ekintzaren bat egin beharko du (bestela zigortua izango da):

1.Baloiarekin altxatu 2.Baloia beste bati pasatu 3.Baloia askatu beste jokalari batek hartzeko.

Baina, jokalariak baloia askatzen badu lurrean utziz eta bere taldeko jokalariek gainetik igarotzen badira beste taldeak baloia har ez dezan, normalean, rucka gertatuko da. Orduan baloia ezingo da lurretik eskuekin altxatu rucka amaitu arte, 4.7 sekzioan agertzen den moduan. Zigorra: kolpe zigorra, pase askea.

5.PLAKAKETA a. Baloia duen edozein jokalari eta zutik egonda (maulean izan ezik) plakatua izan daiteke. Plakaketari buruzko informazioa:

1.Plakatzaileak plakatua azkar askatu behar du, eta altxatu edo erditik kendu, bai jokalaritik bai baloitik ere. 1. Oharra: gerrian edo gerritik gora egindako edozein plakaketa plakaketa altua kontsideratuko da. 2. Oharra: Plakaketan plakatzaileak plakatua kamisetatik heltzen badio biraraziz arriskutsua kontsideratuko da, eta beraz zigortua izango da. 2. Plakatua den jokalariak baloia azkar askatu edo pasatu behar du eta lekutik altxatu edo joan behar da. Baloia lurrean jar dezake edo edozein lekutara bidali aurrera izan ezik (aurkakoaren entsegu marrara) baina bakarrik azkar eginez gero. 3. Plakaketan edo bere alboan, baloia jokatzen ari diren jokalariek, (plakaketan parte hartzen ez dutenek) baloiaren atzetik jokatu behar dute eta kokatu behar dira entsegu marratik hurbilen dagoen plakatua den jokalariaren edo plakatzailearen atzetik. 4. Baloiaren posesioa plakaketan edo bere alboan lortzen duen edozein jokalarik beste taldeareko jokalariren plakaketa jaso dezake, betiere entsegu marratik hurbilen dagoen plakatua den jokalariaren edo plakatzailearen atzetik eginez gero.

Page 21: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

21

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

Puntu hauetako edozein arau-hauste beste taldearen balioaren posesioa izango du zigortzat. b. Plakaketa baten ostean baloia jokaezin bihurtuz gero, melea gertatuko da. Baloia plakaketaren aurreko momentuan aurreratzen zihoan taldeari emango zaio, inor ez bada egon aurreratzen baloia erasotzaileari emango zaio ( aurkakoaren erdi-zelaian dagoen taldeari.)

c. Inork ezin du “squeezeball”-z ezagututako teknika erabili. Eta Mini Rugbyan irakasten edo entrenatzen dauden monitoreek ezin dute, ez irakatsi, ez entrenatu, ezta animatu ere adin hauetako umeek teknika hori erabil dezaten. Zigorra: Kolpe-zigorra.

Page 22: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

22

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

Oharra: “Squeezeball”-ean, baloiak daramana lurrera buruz behera jausten da (lurra ukituz edo bere hurbil) kontrakoaren kontaktua kontuan izan gabe, normalean, hegal-marraren paraleloan, bularrean baloia mantenduz eta babestuz; eta lurrera jauztean, hanken artean atzera botaz.

d. Debekatuta dago baloiarekin lurrean dagoen jokalari baten gainera botatzea edo lurrean, baloiaren alboan dagoen jokalari baten gainera botatzea. Zigorra: Kolpe-zigorra.

Page 23: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

23

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

Oharra:

1. Ez da abantailarik emango 2. Jokalaria borondatez bota dela suposatzen da, arbitroa guztiz seguru ez

badago jokalaria lurrera nahigabe bota denentz. 3. Egoera arraroetan, non jokalaria nahigabe jauzi den, jokoa geldi daiteke eta

hasieran baloia zuen taldeari bueltatuko zaio.

Helburua jokalariak zutik mantentzea eta lurrera botatzea ekiditea da, horrela joko arriskutsurik gerta ez dadin. Jokalariek zutik mantentzearen lorpenaren ondorioz ruck eta maul egokiak antolatuko dira.

Page 24: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

24

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

6.MAUL a. Maula gertatzen da kontrako jokalari batek edo gehiagok eta bere kide bat baino gehiagok baloia eramaten duen jokalaria heltzen badute, berari lotuta egonda. Parte hartzen duten jokalari guztiak zutik egon behar dira. Oso komenigarria da arbitroak “maul” adieraztea. b.Maula osatutakoan, beste jokalariak bakarrik sartu ahal dira maularen barnean dagoen beren taldeko azkenaren oinen atzetik egin ezkero. Azken jokalariaren oinetatik baino aurreragotik sartzen diren jokalariek jokoz kanpo egongo dira eta zigorra jaso beharko lukete. Zigorra: Kolpe-zigorra. c.Maula zorionez amaitzen da baloia edo baloia daukan jokalariak maula uzten duenean, baloia lurrean ustean edo maulak entsegu marra igarotzen duenean ( kasu horretan entsegua egin edo balioa baliogabe daiteke). d. Maula arraskatarik gabe amaitzen da eraisten denean (ez joko zikinaren emaitza denean) edo baloia ezin duenean ez talde batek, ez besteak jolastu. kasu hauetan melea egingo da. Maula eraitsiz gero, arbitroak berehala txilibitua joko du jokoa geldiarazteko eta horrela, jende pilaketa ekiditeko. e. Maula aparkatuta dagoenean edo haren aurrerapausoan 5 segundo baino gehiago gelditzean ,baina baloia mugimenduan badago eta arbitroak ikusi ahal badu, arrazoizko denbora eman behar zaio hau atera dadin. Eman zaio arrazoizko denbora honetan ez bada baloia ateratzen, melea egingo da. Oso baliagarria da arbitroak maul egoeretan " erabil ezazu edo gal ezazu " esan dezan geldialdia dekretatu baino lehen. Eskuliburu honetako 2. Eta 3. Etapetan elementu berriak agertzen direnez, hala nola, melea, hegala, maula, rucka onuragarria dela pentsatu dugu haiek hausnartzea, maila grafikoki,XV jokalarietako rugbyaren ikuspuntutik, etapa ezberdinetarako aldaketak testuan agertzen direlako. f. Maula bere aurrerapausoan gelditzen denean, jarraitu ahal izango du mugimendua 5 segundoko epean baino lehen berriro hasten bada. Maula bigarren

Page 25: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

25

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

aldiz gelditzen bada eta baloia mugitzen ari bada eta arbitroak ikusten badu, denbora pixka bat utziko da baloia atera dadin, eta baloia ez bada ateratzen utzitako denbora horretan, melea osatuko da. g. melea maul baten ondoren gertatuz gero, maularen hasieran baloia ez zuen taldeak sartuko du baloia melean. Arbitroak ezin badu erabaki zein taldek zuen baloia, maula gertatu baino lehen aurrerantz zihoan taldeak sartuko du baloia melean. Ez bazegoen talderik aurrera joaten, talde erasotzaileak sartuko du baloia. h. Edozein jokalarik maularen edozein momentutan sorbalda aldakak baino baxuagoak baditu, edo beste bati hori gertatzea eragiten badio berehala zigor bat jaso beharko luke, pase askea. Arau honen helburua maularen hondoratzea eragoztea da. Erabaki hau hartzen da entrenatzaileari laguntzeko teknika egokia irakasten, eta era berean, arbitroak teknika okerra zigor dezan. Sorbaldak aldakak baino baxuago dituen edozein jokalarik bakarrik behera egin ahal izango du indarra, oso indartsua izan ezean. Sorbaldetatik egindako indarra aurrera eta gora joan beharko litzateke; jokalari guztiek bere oinen gainean egon beharko dira, horrela pilaketa eta lesioak ekiditeko.

Page 26: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

26

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

7.RUCK a. Rucka gertatzen da talde bakoitzeko jokalari batek edo gehiagok zutik daudelarik kontaktu fisikoan badaude lurrean dagoen baloiaren gainean. Oso egokia da arbitroak “RUCK” adieraztea hori gertatzen denean. Jokalariek “rucking” egiten dute oinak ruckean erabiltzen dituztenean baloiaren posesioa lortzeko edo mantentzeko joko zikina egin gabe. Jokalariek ezin dute besteon gorputzaren atalik zapaldu. Zigorra: zigor kolpea. b. Rucka osatua dagoenean, beste jokalari batzuk bertan sartu ahal izango dira bakarrik ruckean dagoen azken taldekidearen oinen atzetik egiten badu . Jokalari bat azken jokalariaren alboa jarri ahal da. Azken jokalariaren oinen aurretik Ruckean elkartzen diren jokalariak jokoz kanpo daude eta zigortuak izan beharko lirateke. Zigorra: Zigor kolpea. c. Jokalariek ezin dituzte eskuak erabili baloia altxatzeko ruckean dauden bitartean. Zigorra: Zigor kolpea. d. Rucka zorionez amaituko da baloia bertatik ateratzen denean edo baloia entsegu lerroan edo aurrerago dagoenean ( orduan entsegua egin edo baliogabetu ahal izango da). e.Rucka arrakastarik gabe amaituko da joka ezina geratzen denean. Orduan melea egingo da. Rucka hondoratuz gero, arbitroak bere txistua berehala jo beharko luke jokoa gelditzeko eta horrela pilaketa ekidin. f. Melea ruck batetik sortzen bada,baloia jokaezin bihurtu baino lehen aurrerantz zihoan taldeak sartuko du baloia melean. Ez balego aurrerantz zihoan talderik edo arbitroak ez baleki nork zegoen irabazten baloia joka ezina bihurtu baino lehen, Rucka hasi baino lehen aurreratzen zihoan taldeak sartuko du baloia melean. Melea adierazteko arbitroak txistua jo baino lehen, zentsuzko denbora utzi beharko du baloia atera dadin. Rucka gelditzen bada, edo arbitroak erabakitzen badu, seguruenez, baloia denbora horretan ez dela aterako, mele osatuko beharko zen.

Page 27: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

27

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

g. Edozein jokalarik ruckaren edozein momentutan sorbalda aldakak baino baxuagoak baditu, edo beste bati hori gertatzea eragiten badio berehala zigor bat jaso beharko luke, pase askea. Arau honen helburua ruckaren hondoratzea eragoztea da. Erabaki hau hartzen da entrenatzaileari laguntzeko teknika egokia irakasten, eta era berean, arbitroak teknika okerra zigor dezan. Sorbaldak aldakak baino baxuago dituen edozein jokalarik bakarrik behera egin ahal izango du indarra, oso indartsua izan ezean. Sorbaldetatik egindako indarra aurrera eta gora joan beharko litzateke; jokalari guztiek bere oinen gainean egon beharko dira, horrela pilaketa eta lesioak ekiditeko.

8. MELE a. Melea osaturik egongo da: talde bakoitzeko lehenengo lerroko 3 jokalari, 2 pilier eta talonadore 1; eta bigarren lerroko 2 jokalari. Inpakturik gabe, bultzatu gabe eta talonaje disputaturik gabe (mele hezitzailea). (zigorra: kolpe zigorra). Baloia sartzen ez duen medio- melea antolaketaren atzean egon behar da (zigorra: kolpe zigorra). Beste jokalariak 5 metrotara (zigorra: kolpe zigorra). b. melea talonatzaileen talonajeari esker joka daiteke. Baloia jokatu ahal duten bakarrek talolanatzaileak dira. Jokalariek ezin dute bultzatu, bultzatuz gero, kolpe zigorra gertatuko da arau hauslearen aurka. c. Talde bakoitzeko jokalariek elkarri eusten diote ½ metroko distantzia utziz talde ezberdinen artean. Pilar bakoitzak bere aurkariaren besoa ukituko du eta pausa bat egingo du kontaktuan sartu aurretik. Arbitroak jokalariei prozedura erakutsiko die

Page 28: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

28

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

sekuentzia honen bitartez: posizioan (makurtuta), ukitu, pausa, has zaitezkete (crouch, touch, pause, engage) Segurtasun arrazoiengatik, garrantzitsua da arbitroa melean sarrera sekuentzia zuzentzea esan dugun moduan. d.lehenengo lerrokoek ezin dute beren sama aurkakoaren gainean bota. Oso hurbil hasten badute mugimendua, lepoa eta bizkarra okertuta, sekuentzia geldituko beharko da eta posizioak aldarazi. Pilarren gorputzen posizioa hego-marretatik paraleloa izan behar da. Ezin dute inoiz behera indarra egin esku edo besoekin. Sorbaldak beti aldakak baino altuagoak egon beharko dira.

e. Melea hondoratuz gero, txistua berehala jo beharko da eta mele berri bat egin beharko da edo arau-hauslea zigortuko da. Jokalari bat melearen hondoratze askotan edo heltze ilegaletan sarturik badago, ordezkatua izan beharko da. Arazo bat da jokalari bat teknikarik gabe edo melean egoteko indarrik gabe egotea, horregatik ordezkatua izan beharko da. Melean inplikatutako jokalari guztiak, ordezkariak barne, haien funtzioa betetzeko bezain entrenatuak eta esperimentatuak egon beharko lirateke. f. Edozein jokalarik, melearen edozein momentutan, bere sorbaldak aldaken azpitik baditu edo hori gertatzea eragiten badu, zigortua izango da pase aske batekin. Arau honen helburua melearen hondoratzea ekiditea da. Erabaki hau hartzen da entrenatzaileari laguntzeko teknika egokia irakasten, eta era berean, arbitroak

Page 29: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

29

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

teknika okerra zigor dezan. Sorbaldak aldakak baino baxuago dituen edozein jokalarik bakarrik behera egin ahal izango du indarra, oso indartsua izan ezean. Sorbaldetatik egindako indarra aurrera eta gora joan beharko litzateke; jokalari guztiek bere oinen gainean egon beharko dira, horrela pilaketa eta lesioak ekiditeko.

g. ¾ -eko bi lerroak melearen atzetik 5 metrotara egon behar dira, baloia bertatik atera arte, edo mele erdiko aurkaria eskuak baloiaren gainean ipini arte. Hori gertatu arte, bere mele-erdiko jokalaria bere melearen atzetik zuzen geratu beharko da, justu talonadorearen atzean. Baloia sartzen duen taldeak posesioa galduz gero, bere mele-erdia berehala erretiratu beharko da talonadorearen atzean baloia atera arte edo aurkakoen mele-erdiak bere eskuak baloian jarri arte. h. Mele bat entsegu lerrotik 5 metro baino gutxiagora dekretatzen bada, mugitu beharko da, melearen erdiko lerroa entsegu lerrotik 5 metrotara jarri arte. Kasu honetan, edo melea entsegu lerrotik 6 metrotara gertatzen denean,defentsako ¾ -ak entsegu lerroaren atzetik kokatu beharko dira. i. Arbitroak arreta berezia ipini beharko lukete mele-erdiko jokalariak baloia melean partzialki bere talderantz ez sartzean: mele-erdiko jokalariak baloia bi eskuekin hartu beharko du, bere ardatz nagusia lurraren/hegal lerroaren paraleloki egonda, orkatilen eta belaunen arteko erdiko altueran. Mele-erdiko jokalariak baloia sartu beharko du tunelaren kanpoaldetik, modu batean, zeinetan lurra ukitzen duen lehenengo bi lerroen artean eta hurbilen dagoen pilierraren sorbaldaren zabalera baino urrunago.

Page 30: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

30

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

9. HEGALA (TOUCH) a. baloia edo baloia daraman jokalari bat zelaitik ateratzen bada, Touch bat gertatuko da baloia edo jokalaria hego lerroa zapaldu duen tokian. Touch bat entsegu lerrotik 5 metro baino gutxiagora dekretatzen bada, entsegu lerrotik 5 metrotara egin beharko da. Baloia eramaten zuen edo baloia alde batetik atera baino lehen ukitzen azkena izan zen taldearen aurkakoak jaurtiketa burutuko du. Ez dira jaurtiketa azkarrak onartzen. b. Hegala talde bakoitzetik bi jokalariekin osatzen da( hegal lerroaren 2 metrotatik 7 metrotara egonda, zigorra: kolpe zigorra) gehi baloia jaurtitzen duena eta bere berehalako aurkakoa (baloia jaurtitzen duenaren 2 metrotara baino gutxiagora egon behar da, zigorra: kolpe zigorra) eta jokalari bana lerrokaduraren albo bakoitzean baloia jasotzeko posizioan ( mele-erdiko jokalariak), zigorra: kolpe zigorra. Bai jaurtitzen duenak, bai bere aurkakoak oso parte garrantzitsua osa ditzakete hegalaren barruan baloia lerrokaduraren jokalari batengatik ukitua izan denean. Hegalean parte hartzen ez duten jokalariak jokoz kanpoko lerroaren atzetik egon beharko dira hegala amaitu arte.

c. jokoz kanpoko lerroa hegaleko jokoaren parte hartzaile ez direnentzat ( 4.8 b puntuan izendatu ez diren jokalariak) lerroaren atzean geratuko dira hegal lerroaren 7 metrotara entsegu lerrotik paraleloa dagoena, eta jokalariak haren atzetik egon beharko dira hegaleko jokoa amaitu arte. Hegala entsegu lerrotik 7 metro baino gutxiagora dekretatzen bada, honek jokoz kanpoko lerroa osatuko du.

Page 31: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

31

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

d. hegala adin hauetan jokatzen da, bi taldeak baloia hartzeko eta irabazteko aukera edukitzeko moduan. Salto egin ahal da baina ezin da altxatu. Ez dira onartzen aurre oraketarik lerrokaduran eta lerrokaduran jokalariak altxatzea. e. baloia hegalak mugatzen dituen 2 eta 5 metroen artean jaurtita izan behar da, eta ez urrunago, hau da, baloia jokatua izan behar da hegala osatzen duten jokalari batengatik. Baloia 5 metroak igarotzen baditu jokalari batek gutxienez baloirik ukitu gabe, hegala errepikatuko da aurkakoaren jaurtiketarekin. Ondoren berriro gauza bera gertatzen bada, mele bat egingo da lehengo jaurtitzailearen taldeak baloia bertan sartzeko. Kasu horietan ez da abantailarik ematen. f. hegala hasten da baloia jaurtitzailearen eskuetatik ateratzen denean. Hegala amaitzen da baloiak edo jokalari batek baloiarekin hegala husten dutenean. Honek barneratzen du:

1. baloia pasatua edo palmatua denean hartzailearengatik. 2. hegaleko jokalari batek hegalean paraleloki mugitzen ari den beste jokalari bati baloia ematen dionean (peel). Oharra: “peel”a jokalari batek hegala husten duenean gertatzen da ( baloia jaurtita izan ondoren) taldekideren batengatik palmatua izan den baloia edo atzera bidalitako baloia hartzeko. 3. Rucka edo maula hegalean antolatzen denean eta osatzen duten jokalari Guztien oinak hegalaren erdiko lerrotik harago mugitzen direnean. 4. baloia pasatua izan denean, posesioa duen jokalari batek hegala husten duenean edo hartzaileak hegaletik aurrera joatea erabakitzen duenean.

g. baloia joka ezina bihurtzen denean hegal batean, jokoa berrasten da aurrerantz zihoan taldearentzako mele batekin. Ez bazegoen talderik aurrerantz joaten, joka ezin bihurtu baino lehen baloiaren posesioa zuen taldearentzako izango da baloia. Melea 5 metrotara antolatuko da eta hegala gertatu den tokiaren aurrez aurre.

Page 32: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

32

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

h. “peel”-eko mugimendu guztiak lerrokaduraren gertu eta paraleloki gertatu behar dira. Jokalariak mugitzen jarraitu behar dira. Altxatzea/bermatzea debekaturik dago adin hauetan ( hau da, jokalari batek ezin du beste jauzilari bat oratu hau lurrera bueltatu arte). Baloia hartzeko izendatua dagoen jokalaria (mele-erdiko jokalaria), ezin du lerrokaduran sartu baloiaren jaurtiketa hartzeko. 10. MARKA INGURUA a. Marka inguruaren barnean entsegu marra sartzen da, baina ez dira sartzen marka marrako hegal lerroa, baloi hildako marra edo iskinetako banderinak. b. Talde erasotzaileak arau-hausterik egin gabe baloia markan inguruan jartzen badu, entsegua emango zaio. Baloia “jarrita” egongo da lurrarekin kontaktuan egonda, jokalariak beherantz eskuarekin edo bularrarekin presioa egiten duenean. c. Talde erasotzaileak baloia marka inguruan, entsegua lortzeko, ezin badu “jarri” baloia lurrarekin kontaktuan ez dagoelako (adibidez, esku bat edo gorputz bat badago baloiaren eta lurraren artean) edo edozein jokalari erasotzailek ezin badu beherantz presioa egin, baloia talde erasotzailearentzat melea egingo da marratik 5 metrotara. d. Talde defendatzaileak baloia marka inguruan “jartzen” badu edo baloia “hiltzen “ bada (baloia baloi -hilda marra edo hegal-marra baino gehiago joaten bada, bai bakarrik, bai jokalari batek eramanda); orduan:

1. Talde erasotzaileak baloia marka inguruan sartuz gero, edo baloia ukitzen azkena izan bazen marra inguruan sartu baino lehen, talde defendatzaileari pase askea entsegu lerrotik 7 metrotara emango zaio. 2. Talde defendatzaileak baloia marka inguruan sartuz gero, edo baloia ukitzen azkena izan bazen marra inguruan sartu baino lehen, talde erasotzailearentzat melea antolatuko da entsegu marratik 5 metrotara.

Page 33: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

33

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

2.1.2. ARAUAK Hurrengo arautegiak ez betetzeak Kluben/Eskola aldetik zigorra eragin dezake. 11. PARTIDUAK ETA TORNEOAK Mini Rugbyan: a. Partidua: 2 Klub/Eskola talde ezberdin artean dagoen aurka egiteari deitzen zaio. Egun berean gehienez 3 Klub/Eskola arteko lehiaketa egon daiteke, kasu honetan Lehiaketa Triangeluarra deitzen da. b. Torneoa: 3 Klub/Eskola talde ezberdin baino gehiagoren arteko aurka egiteari deitzen zaio, hauen artean irabazle bat dagoelarik. c. Inolaz ere ez da baimenduko adineko baldintzak betetzen ez dituen jokalariak parte hartzerik. d. Lesiogatik ematen den denboratik aparte, ez da bestelako denbora gehigarririk emango partiduan. Jokatzen ari diren taldeen arteko desberdintasuna 30 puntuko baino gehiago bada, partiduak behar den denbora baino arinago bukatuko dira. 12. DENBORALDIA Mini Rugbyaren denboraldia urte bakoitzeko Irailaren 1an hasten da. Gomendatzen da partiduak eta torneoak Urriaren 1eta Maiatzaren bukaeraren arteko epean jolastea. Epe honetatik kanpo jokalariek bakarrik jokatu ahal izango lukete entrenamenduetan. 13. PARTIDUEN IRAUPENA Partidu bakoitzak bi denboraldi izango ditu, hauen arteko atsedenaldia ezin delarik izan 2 minututik beherakoa . Partiduak hurrengo iraupena izan daiteke: a. 2 kluben/eskolen artean. 20 minutuko denboraldiak.Partiduaren iraupena 40 minutukoa . b. Egun bateko lehiaketa batean gehienez 60 minutu. c. Bi egunetako lehiaketa batean 100 minutu gehienez, et derrigorrezkoa da bi egun horietako batean lehiaketako %60 jolastea

Page 34: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

34

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

14. ENTRENAMENDU SAIOEN IRAUPENA Entrenamendu saioak (partiduarekin zein partidu barik) ez dute iraun behar 90 minutu baino gehiagorik. Torneoetan ere gehienezko iraupena berdina izango da. 15. MATERIALA ETA EKIPAMENDUA a. Baloia 4 zenbakikoa izango da. b. Jokalariek bakarrik erabili ahal izango dituzte I.R.B. ko Joko Arauetan onartzen diren takoak. Horrela behar dituzten jokalariek ahal izango dute erabili jokorako bereziki diseinaturiko betaurrekoak. 16. ZELAIAREN TAMAINA Adin honetako zelaiak gehienez ondorengo neurriak izan ahal ditu: gehienez 60 � 45 m eta gutxienez 55�40; gehi gutxienez 5 metro entsegu tarte bakoitzeko. 2.1.3. GOMENDIOAK Gomendioen helburua jokoaren hobekuntza da, eta bai arbitroek (epaileek), bai entrenatzaileek erabiltzeko ahaleginak egin beharko lituzkete. 17. ENTRENAMENDUA

a. F.ER.ak (Espainako Rugby Federakundeak) partidua hasi baino lehen (torneoetan ez) entrenamendu saioa egitea gomendatzen du.

b. Partiduak entrenamendu saioaren luzapen bezala erabil beharko lirateke,

enfasia emaitzetan baino gehiago jokoaren kalitatean ipiniz.

c. Partidua jolasten den bitartean, entrenatzaileek gidatu ahal izango dituzte beraien jokalariek, “entrenamendu zentzuarekin”, hegal lerrotik.

d. Enfasia jokalarien dibertigarritasunean ipini beharko da. Disfrutatu behar

dute, lasterketa,baloi pasea eta ihes egitearen trebetasunak garatuz.

Page 35: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

35

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

e. Atsedenean, entrenatzaileak jokalariek animatzen, eta jokoari buruz hitz egiteko erabili behar du dagoen denbora.

f. Desadostasunak ahal dira gainditu jokoa hasi baino lehen beste taldeko

entrenatzailearekin hitz eginez gero.

18. JOKO ARRISKUTSUA a. Joko arriskutsuak lesioak egin daitezke. Entrenatzaileek eta arbitroak oso adi egon behar dira hori gerta ez dadin. b. Rugbyan beti egongo dira kolpeak eta txokeak, baina joko arriskutsua desagerrarazten bada, askoz ere lesio gutxiago izango dira. c. Lesioaren ondorioz egindako joko etenaldiaren ostean, jokoa berriro hasten denean, aurreratzen zihoan taldeak izango du baloia; talderik ez bazegoen aurreratzen, orduan etenaldia hasi baino lehen baloia zuen talderi emango zaio. 19. DIZIPLINA (ARAUBIDEA) a. Arbitroak erabakitzen badu jokalari batek partidua utzi behar duela, partidua moztu beharko du, eta beste jokalarietatik urrun dagoen leku batean jokalariari eta entrenatzaileari deitu. Azalduko die zergatik kontsideratzen duen jokalariaren jarrera onartezina izan dela, eta entrenatzaileari ordezko jokalari bat proposatzeko esango dio. Jokalariak ezin izango du parte hartu partiduan, edo torneoan. Jokalariarekin

Page 36: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

36

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

hitz egitea eta honi irakastea, erabakia zergatik hartu den uler dezan, entrenatzailearen erantzukizuna da.

b. Klubak/Eskolak “Txikien Babesaren Politika” (F.E.R. en Gomendioak esaten dutelarik) eta Diziplina Arautegia izango dute. Jokalarien indiziplina arazoak, hauek bai tratu txar fisikoak zein berbazkoak izan direlarik, Diziplina Arautegiak esandakoaren arabera zigortuko dira. c. Entrenamendu /Partidu arauak errespetatzen ez dituzten pertsona helduen ekintzak gertatuez gero (guraso, ikusle, arbitro, edo entrenatzailek eginik) ondorengo prozedura gomendatzen da:

1.- Entrenamendu edo partiduaren saioa gelditu beharko da, eta arbitroak eta entrenatzaileak eztabaidatu eta erabaki beharko dute eragindakoaren ondorioz hartu beharreko akzioa. Honek suposatu ahal izango du (akzioaren larritasunaren arabera): arbitroak edo dagokion entrenatzaileak helduari abertimendu hutsa ematea ; edo pertsona heldu honi joko /entrenamendu zelaia eta albotik alde egiteko eskatzea , jokaldia berriro hasi baino lehen. Kasu larrienetan, pertsona helduak ez badu kooperatu nahi, partidua edo entrenamendua suspenditu egin beharko litzake. 2.- Arbitroak eta entrenatzaileek gertatutakoa Klub/Eskolaren Zuzendaritza Teknikoari adierazi beharko lekieke, gertatutakoaren azterketa egiteko. Kasu larrienetan, ahal izango zaio debekatu partiduetara edo entrenamendu saioetara joatea zehazten den denboraldian. 3.- Egindakoak “Txikien Babesaren Politika”rekin zerikusia badu, Eskuliburu horretan dauden prozedurak jarraitu beharko dira.

20. SEGURTASUNA

a. Kontaktu osoaren garapena ( hegala eta melea) sartua izan behar da F.E.R.eko entrenamenduen eskuliburuak publikatutako arautegi teknikoei erreparatuz. Plakaketa eta melean arian -arian irakatsi eta landu behar diren trebetasunak dira (F.E.R.en Entrenamendurako Eskuliburuak).

b. F.E.R.-AK ahoko babeslea erabiltzea derrigortzen du. Eta onena izango litzateke umearen ahora moldatuta egotea.

Page 37: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

37

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

c. Jokalariren bat lesionatuz gero, arbitroak txistua jo beharko luke eta jokoa berehala gelditu. Jakina, arbitroak sen propioa erabili beharko luke, jokalariek ez baitute nahi jokoa gelditzea lesio txiki batengatik baina ezinezkoa da jakitea noiz jokalari bat lesionatua dagoen ala ez. Posiblea denean, jokalaria altxatzea eragotzi beharko du, mugitzerakoan mina sentitzen badu hor geratzea gonbidatuko du (horrek bere lesioa ez badu txartzen) eta laguntza eskatuko du. Lagundu nahiko dute baino horrek txarra izan daiteke. Laburbilduz, kontuz baina azkar jokatu beharko da. d. Arbitroa lesio kasu baten aurrean badago, funtsezko kontuetan oinarritu beharko dira. Arnasa hartzeko arazoak badaude, ahoko babeslea kendu behar dio jokalariari. Zorabiatuta badago jokoa utzi beharko du eta azterketa mediko bat jaso beharko du. Odola badago zelaia utzi beharko du, hori egitean txarrago jarri ezean, tratamendua jasotzeko.

Page 38: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

38

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

3.ETAPA. MIDI RUGBY-A. ALEBINAK Sekzio honetan agertzen dira gehienez 14 urteko (Alebinak) umeentzako jokoaren erregelak, arautegiak eta gomendapenak( I.R.B. ren joko arautegiaren desberdintasunak aplikatuz).

3.1.1 JOKOAREN ERREGELAK Bai arbitroek, bai jokalariek IRB-ren jokoaren arauak bete behar dituzte, hala nola modalitate honen aldaketa bereziak. 1.HELBURUA Jokoaren helburua entsegua egitea da (5 puntu), horretarako baloia lurrean jarri behar da entsegu-lerroan edo entsegu-lerroaren aurrean. Zigor entsegua gerta daiteke entsegua egiterakoan, talde defendatzaileak arau-hauste desleiala egitearen ondorioz, taldeak ez badu entsegua lortzen. 2.TALDEAK Partiduak bi talderen artean jokatzen dira. Talde bakoitzak gehienez 13 jokalari ditu, haietako bost aurrelariak, meleak osatzen dituztenak; eta besteak hiru laurdenetako jokalariak izango direnak. Talde bakoitzak aldaketa kantitate erabakia izan behar du. Ordezkatutako jokalariak jokoan berriro sar daitezke “baloi hilda” egoeretan edo atsedenaldian, beti arbitroa jakinaraziz eta bere onarpenarekin. 3.PARTIDUAREN HASIERA ETA BERRASIERAK a. partiduaren hasierarako, bigarren denboraldirako eta entsegua egin ondoren zelai erditik drop ostikada bat egingo da. Sakea egiten duen jokalariaren taldea baloiaren atzean kokatu beharko da baloiari ostikada eman dioten arte ( hau da,taldekideek ostikada emango duen jokalaria baino bere entsegu lerrotik gertuago). Ateraldia egin baino lehen, aurkariak 10 metrotara egon behar dira bere entsegu lerrorantz, baloia gutxienez 10 metrotara jaurti behar da, bestela talde aurkariarentzat melea osatuko da zelai erdian.

Page 39: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

39

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

b. hasierako ostikada zuzen hegal marraraino badoa, oposaketak erabaki behar du: 1. ateraldiaren errepikatzea 2. mele zelai erdian eta bere sarrera 3. ostikada onartu eta hegal sakea egitea zelai erdian kokatua. c. ateraldian baloia entsegu zatian sartzen bada defendatzailerik ukitu ez badu eta berehala baliogabetzen edo baloi hildakoaren atzera badoa, aurkariak aukera dezake: 1. ateraldiaren errepikatzea 2. mele zelai erdian eta bere sarrera d. Arau-hausteak ondorengo arrazoiengatik gertatzen dira: 1. Jokoz kanpo 2. Plakaketa altua edo atzeratua

3. Hand off/ Fend off (hand off-a gertatzen da eskua zabalik izanda aurkakoaren gorputzean edo aurpegian talka egitean. Aldiz, fend off-a gertatzen da, baloia duenak besoa luzatzen duenean aurkakoak plakaketa burutu ez dezan).

4. Oinekin jokatzea ( baloia lurrean egon ezean). 5. Buxadura.

Jokoa hasiko da talde ez arau-hauslearentzat zigor kolpearekin hasten duenean arau-haustea gertatu den tokian. Sustatu behar da jokalariek baloia bi eskuetan eramatea esku askearekin Hand off/fend off gertatzeko aukerak ekiditeko.

e. Sekzio honetan ikusi ez dugun edozein etenaren ondoren ( lesio baten ondoren, adibidez) jokoa berrasiko da mele baten bidez aurrera zihoan taldeak ateraz, ez bazegoen talderik aurrera joaten etenaren aurretik posesioa zuen taldearengana

4.-JOKO IREKIA a. Joko irekian baloia bakarrik pasa daiteke zeharka edo atzerantz (pasatzen duenaren entsegu lerrorantz). Baloia pasatzen bada, edo aurrerantz jausten bada, mele bat egingo da eta bertan aurkakoak sartuko du baloia, talde ez arau-hausleari abantaila eman ezik.

Page 40: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

40

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

b. Joko irekian jokoz kanpo egotea I.R.B.-ko joko araudiaren arabera zigortuko da. Joko irekian jokoz kanpo dagoen jokalari bat jokoz kanpo egoteagatik zigortuko zaio, argi eta garbi berriro jokoan jartzeko ahaleginetan egon ezean. Zigorra: kolpe zigorra talde ez-zigortuarentzat. c. Joko irekian, baloia duenak lurrera jausi ezkero edo lurrera botatzen bada baloia berreskuratzeko, momentuan, ondorengo ekintzaren bat egin beharko du (bestela zigortua izango da):

1. Baloiarekin altxatu 2. Baloia beste bati pasatu 3. Baloia askatu beste jokalari batek hartzeko.

Baina, jokalariak baloia askatzen badu lurrean utziz eta bere taldeko jokalariek gainetik igarotzen badira beste taldeak baloia har ez dezan, normalean, ruck-a gertatuko da. Orduan baloia ezingo da lurretik eskuekin altxatu ruck-a amaitu arte, 4.7 sekzioan agertzen den moduan. Zigorra: kolpe zigorra. 5.PLAKAKETA a. Baloia duen edozein jokalari eta zutik egonda (maulean izan ezik) plakatua izan daiteke. Plakaketari buruzko informazioa:

1. Plakatzaileak plakatua azkar askatu behar du, eta altxatu edo erditik kendu, bai jokalaritik bai baloitik ere. 1. Oharra: gerrian edo gerritik gora egindako edozein plakaketa altua kontsideratuko da. 2. Oharra: Plakaketan plakatzaileak plakatua kamisetatik heltzen badio biraraziz arriskutsua kontsideratuko da, eta beraz zigortua izango da. 2. Plakatua den jokalariak baloia azkar askatu edo pasatu behar du eta lekutik altxatu edo joan behar da. Baloia lurrean jar dezake edo edozein lekutara bidali aurrera izan ezik (aurkakoaren entsegu marrara) baina bakarrik azkar eginez gero.

Page 41: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

41

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

3. Plakaketan edo bere alboan, baloia jokatzen ari diren jokalariek, (plakaketan parte hartzen ez dutenek) baloiaren atzetik jokatu behar dute eta kokatu behar dira entsegu marratik hurbilen dagoen plakatua den jokalariaren edo plakatzailearen atzetik. 4. Baloiaren posesioa plakaketan edo bere alboan lortzen duen edozein jokalarik beste taldeareko jokalariren plakaketa jaso dezake, betiere entsegu marratik hurbilen dagoen plakatua den jokalariaren edo plakatzailearen atzetik eginez gero. Puntu hauetako edozein arau-hauste beste taldearen balioaren posesioa izango du zigortzat.

b. Plakaketa baten ostean baloia joka ezin bihurtuz gero, melea gertatuko da. Baloia plakaketaren aurreko momentuan aurreratzen zihoan taldeari emango zaio, inor ez bada egon aurreratzen baloia erasotzaileari emango zaio ( aurkakoaren erdi-zelaian dagoen taldeari.). c. Inork ezin du “squeezeball”-z ezagututako teknika erabili. Eta Mini Rugbyan irakasten edo entrenatzen dauden monitoreek ezin dute, ez irakatsi, ez entrenatu, ezta animatu ere adin hauetako umeek teknika hori erabil dezaten. Zigorra: Kolpe-zigorra. Oharra: “Squeezeball”-ean, baloiak daramana lurrera buruz behera jausten da (lurra ukituz edo bere hurbil) kontrakoaren kontaktua kontuan izan gabe, normalean, hegal-marraren paraleloan, bularrean baloia mantenduz eta babestuz; eta lurrera jauztean, hanken artean atzera botaz. d. Debekatuta dago baloiarekin lurrean dagoen jokalari baten gainera botatzea edo lurrean, baloiaren alboan dagoen jokalari baten gainera botatzea. Zigorra: Kolpe-zigorra. Oharra:

1. Ez da abantailarik emango 2. Jokalaria borondatez bota dela suposatzen da, arbitroa guztiz seguru ez

badago jokalaria lurrera nahigabe bota den ala ez. 3. Egoera arraroetan, non jokalaria nahigabe jauzi den, jokoa geldi daiteke

eta hasieran baloia zuen taldeari bueltatuko zaio.

Page 42: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

42

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

Helburua jokalariak zutik mantentzea eta lurrera botatzea ekiditea da, horrela joko arriskutsurik gerta ez dadin. Jokalariek zutik mantentzearen lorpenaren ondorioz ruck eta maul egokiak antolatuko dira. 6.MAUL a. Maula gertatzen da kontrako jokalari batek edo gehiagok eta bere kide bat baino gehiagok baloia eramaten duen jokalaria heltzen badute, berari lotuta egonda. Parte hartzen duten jokalari guztiak zutik egon behar dira. Oso komenigarria da arbitroak “maul” adieraztea. b.Maula osatutakoan, beste jokalariak bakarrik sartu ahal dira maularen barnean dagoen beren taldeko azkenaren oinen atzetik egin ezkero. Azken jokalariaren oinetatik baino aurreragotik sartzen diren jokalariek jokoz kanpo egongo dira eta zigorra jaso beharko lukete. Zigorra: Kolpe-zigorra. c.Maul-a zorionez amaitzen da baloia edo baloia daukan jokalariak maula uzten duenean, baloia lurrean ustean edo maulak entsegu marra igarotzen duenean ( kasu horretan entsegua egin edo balioa baliogabe daiteke). d. Maula arraskatarik gabe amaitzen da eraisten denean (ez joko zikinaren emaitza denean) edo baloia ezin duenean ez talde batek, ez besteak jolastu. kasu hauetan melea egingo da. Maula eraitsiz gero, arbitroak berehala txilibitua joko du jokoa geldiarazteko eta horrela, jende pilaketa ekiditeko.

e.

Page 43: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

43

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

e. Maula aparkatuta dagoenean edo haren aurrerapausoan 5 segundo baino gehiago gelditzean ,baina baloia mugimenduan badago eta arbitroak ikusi ahal badu, arrazoizko denbora eman behar zaio hau atera dadin. Eman zaio arrazoizko denbora honetan ez bada baloia ateratzen, melea egingo da. Oso baliagarria da arbitroak maul egoeretan " erabil ezazu edo gal ezazu " esan dezan geldialdia dekretatu baino lehen. f. Maula bere aurrerapausoan gelditzen denean, jarraitu ahal izango du mugimendua 5 segundoko epean baino lehen berriro hasten bada. Maula bigarren aldiz gelditzen bada eta baloia mugitzen ari bada eta arbitroak ikusten badu, denbora pixka bat utziko da baloia atera dadin, eta baloia ez bada ateratzen utzitako denbora horretan, melea osatuko da. g. melea maul baten ondoren gertatuz gero, maularen hasieran baloia ez zuen taldeak sartuko du baloia melean. Arbitroak ezin badu erabaki zein taldek zuen baloia, maula gertatu baino lehen aurrerantz zihoan taldeak sartuko du baloia melean. Ez bazegoen talderik aurrera joaten, talde erasotzaileak sartuko du baloia. h. Edozein jokalarik maularen edozein momentutan sorbalda aldakak baino baxuagoak baditu, edo beste bati hori gertatzea eragiten badio berehala zigor bat jaso beharko luke, pase askea. Arau honen helburua maularen hondoratzea eragoztea da. Erabaki hau hartzen da entrenatzaileari laguntzeko teknika egokia irakasten, eta era berean, arbitroak teknika okerra zigor dezan. Sorbaldak aldakak baino baxuago dituen edozein jokalarik bakarrik behera egin ahal izango du indarra, oso indartsua izan ezean. Sorbaldetatik egindako indarra aurrera eta gora joan beharko litzateke; jokalari guztiek bere oinen gainean egon beharko dira, horrela pilaketa eta lesioak ekiditeko. 7.RUCK a. Rucka gertatzen da talde bakoitzeko jokalari batek edo gehiagok zutik daudelarik kontaktu fisikoan badaude lurrean dagoen baloiaren gainean. Oso egokia da arbitroak “RUCK” adieraztea hori gertatzen denean. Jokalariek “rucking” egiten dute oinak ruckean erabiltzen dituztenean baloiaren posesioa lortzeko edo mantentzeko joko zikina egin gabe. Jokalariek ezin dute besteon gorputzaren atalik zapaldu. Zigorra: kolpe zigorra.

Page 44: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

44

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

b. Rucka osatua dagoenean, beste jokalari batzuk bertan sartu ahal izango dira bakarrik ruckean dagoen azken taldekidearen oinen atzetik egiten badu . Jokalari bat azken jokalariaren alboa jarri ahal da. Azken jokalariaren oinen aurretik Ruckean elkartzen diren jokalariak jokoz kanpo daude eta zigortuak izan beharko lirateke. Zigorra: kolpe zigorra.

c. Jokalariek ezin dituzte eskuak erabili baloia altxatzeko ruckean dauden bitartean. Zigorra: kolpe zigorra. d. Rucka zorionez amaituko da baloia bertatik ateratzen denean edo baloia entsegu lerroan edo aurrerago dagoenean ( orduan entsegua egin edo baliogabetu ahal izango da). e.Rucka arrakastarik gabe amaituko da joka ezina geratzen denean. Orduan melea egingo da. Rucka hondoratuz gero, arbitroak bere txistua berehala jo beharko luke jokoa gelditzeko eta horrela pilaketa ekidin. f. Melea ruck batetik sortzen bada,baloia jokaezin bihurtu baino lehen aurrerantz zihoan taldeak sartuko du baloia melean. Ez balego aurrerantz zihoan talderik edo arbitroak ez baleki nork zegoen irabazten baloia joka ezina bihurtu baino lehen, Rucka hasi baino lehen aurreratzen zihoan taldeak sartuko du baloia melean. Melea adierazteko arbitroak txistua jo baino lehen, zentsuzko denbora utzi beharko du

Page 45: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

45

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

baloia atera dadin. Rucka gelditzen bada, edo arbitroak erabakitzen badu, seguruenez, baloia denbora horretan ez dela aterako, mele osatuko beharko zen. g. Edozein jokalarik ruckaren edozein momentutan sorbalda aldakak baino baxuagoak baditu, edo beste bati hori gertatzea eragiten badio berehala zigor bat jaso beharko luke, pase askea. Arau honen helburua ruckaren hondoratzea eragoztea da. Erabaki hau hartzen da entrenatzaileari laguntzeko teknika egokia irakasten, eta era berean, arbitroak teknika okerra zigor dezan. Sorbaldak aldakak baino baxuago dituen edozein jokalarik bakarrik behera egin ahal izango du indarra, oso indartsua izan ezean. Sorbaldetatik egindako indarra aurrera eta gora joan beharko litzateke; jokalari guztiek bere oinen gainean egon beharko dira, horrela pilaketa eta lesioak ekiditeko. 8. MELE a.Melea talde bakoitzeko 6 jokalariz osatua egongo da, lehenengo lerroan 3 jokalari ( 2 pilar eta talonadore 1), bigarren lerroan 2 jokalari ( bigarren lerrokoak) eta hirugarren lerroan 1. Bigarren lerrokoak elkar helduko dira haien kanpoko eta barruko besoa lehenengo lerroari heltzeko erabiliz (pilarrak). Bigarren lerrokoak ezin dira askatu baloia altxatzeko eta helduta egon behar dira mela amaitu arte. Hirugarren lerrokoak bigarren lerrokoak heldu behar ditu. Hau ezin da baloia baloiarekin altxatu hau pasatzeko, eta ezin du berarekin korrika egin. Zigorra: kolpe zigorra.

b. Talde bakoitzeko lehengo lerrokoak haien artean helduko dira aurkakoarengandik metro erdiko lekua utziz, bigarren lerroak elkarri helduko dira lehenengo lerrokoei,

Page 46: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

46

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

arbitroak baieztatu beharko luke sei jokalariak ondo helduta daudela melearekin jarraitu aurretik. Ondoren, pilar bakoitzak bere aurkakoaren besoaren goi zatia ukitu beharko du eta pausa bat egingo du kontaktuarekin hasi aurretik. Arbitroak jokalariei prozedura erakutsiko die sekuentzia honen bitartez: posizioan (makurtuta), ukitu, pausa, has zaitezkete.(posición, tocar, pausa, pueden). Segurtasun arrazoiengatik, garrantzitsua da arbitroa melean sarrera sekuentzia zuzentzea esan dugun moduan. c. meleak adin hauetan eztabaidatuak izan arren, ez dago onarturik: 1. entsegu lerro batengana edo talde batek baloiaren posesioa lortzeko

metro bat baino behiago bultza egitea . Zigorra: kolpe zigorra melea gertatu den tokian bultza egin duen taldearen kontra. 2.45º baino gehiago biratu. Zigorra: talde bat nahita bira egiten badu, kolpe zigorra egingo da haien kontra. Melea 45º baino gehiago biratzen bada nahigabe, berriro melea egingo da baloia sartu duen taldearen alde.

d.lehenengo lerrokoek ezin dute beren sama aurkakoaren gainean bota. Oso hurbil hasten badute mugimenedua, lepoa eta bizkarra okertuta, sekuentzia geldituko beharko da eta posizioak aldarazi. Pilierren grputzen posizioa hego-marretatik paraleloa izan behar da. Ezin dute inoiz behera indarra egin esku edo besoekin. Sorbaldak beti aldakak baino altuagoak egon beharko dira. e. Melea hondoratuz gero, txistua berehala jo beharko da eta mele berri bat egin beharko da edo arau-hauslea zigortuko da. Jokalari bat melearen hondoratze askotan edo heltze ilegaletan sarturik badago, ordezkatua izan beharko da. Arazo bat da jokalari bat teknikarik gabe edo melean egoteko indarrik gabe egotea, horregatik ordezkatua izan beharko da. Melean inplikatutako jokalari guztiak, ordezkariak barne, haien funtzioa betetzeko bezain entrenatuak eta esperimentatuak egon beharko lirateke.

Page 47: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

47

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

f. melea eztabaidatu izateari utziko lioke ondorengo kasuetan: 1. melearen jokalari bat ordezkatua izan behar bada et ez badago jokalari aproposik. 2. melearen jokalariak ez badaude egoki entrenatuak.

3. talderen bat, argi eta garbi, bere aurkakoa baino askoz indartsuagoa bada eta arbitroak ezin badu lortu talde indartsuenak bere indarra jaistea.

Eztabaidatuak ez diren meleetan taldeek ez dute baloia eztabaidatzen. Baloia sartzen duen taldeak, baloia irabazten du. Ez da onartzen talde batek beste melea ezarri den tokitik bultza egitea. g. Edozein jokalarik, melearen edozein momentutan, bere sorbaldak aldaken azpitik baditu edo hori gertatzea eragiten badu, zigortua izango da pase aske batekin. Arau honen helburua melearen hondoratzea ekiditea da. Erabaki hau hartzen da entrenatzaileari laguntzeko teknika egokia irakasten, eta era berean, arbitroak teknika okerra zigor dezan. Sorbaldak aldakak baino baxuago dituen edozein jokalarik bakarrik behera egin ahal izango du indarra, oso indartsua izan ezean. Sorbaldetatik egindako indarra aurrera eta gora joan beharko litzateke; jokalari guztiek bere oinen gainean egon beharko dira, horrela pilaketa eta lesioak ekiditeko. h.talde bietako ¾ -eko lerroak bere taldeko azken oinetatik 5 metrotara egon behar dira baloia atera edo mele erdiko jokalariak bere eskuak baloia gainean jarri arte.

Page 48: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

48

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

Melea entsegu lerrotik 5 metrotara baino gutxiago badago 5 metrotara egingo da ( melearen erdia entsegu lerrotik 5 metroko lerroan kokatuko da ). i. baloia sartzen ez duen mele erdiko jokalariak bere aurkariaren alboan egon behar da, baina, ezin du mele erdiko marra gainditu baloia kanporatu arte edo aurkaria baloia ukitu arte. Beste aukera bat, nahi badu, aurkariak baloia lortu ondoren melearen jokoz kanpoko lerroaren atzera joan daiteke. Baloia aurkariak sartutako mele bat irabaziz gero, aurkakoen mele erdiko jokalarik arau berak izango ditu. j. Arbitroak arreta berezia ipini beharko lukete mele-erdiko jokalariak baloia melean partzialki bere talderantz ez sartzean: mele-erdiko jokalariak baloia bi eskuekin hartu beharko du, bere ardatz nagusia lurraren/hegal lerroaren paraleloki egonda, orkatilen eta belaunen arteko erdiko altueran. Mele-erdiko jokalariak baloia sartu beharko du tunelaren kanpoaldetik, modu batean, zeinetan lurra ukitzen duen lehenengo bi lerroen artean eta hurbilen dagoen pilierraren sorbaldaren zabalera baino urrunago. k. Jokalarien segurtasunagatik, mele batean kolpe zigorra ezartzen denean arau-hauste moduan, hau ezin da azkar jolastu eta jokalariak itxaron beharko dute arbitroak esan arte. 9. HEGALA (TOUCH) a. baloia edo baloia daraman jokalari bat zelaitik ateratzen bada, Touch bat gertatuko da baloia edo jokalaria hego lerroa zapaldu duen tokian. Touch bat entsegu lerrotik 5 metro baino gutxiagora dekretatzen bada, entsegu lerrotik 5 metrotara egin beharko da. Baloia eramaten zuen edo baloia alde batetik atera baino lehen ukitzen azkena izan zen taldearen aurkakoak jaurtiketa burutuko du. Ez dira jaurtiketa azkarrak onartzen. Hegalean talde bakoitzeko 5 jokalari daude (hegal marra 4 eta 10 metroren artean) gehi baloia jaurtitzen duena eta berehalako aurkaria ( baloia jaurtitzen duen eta 2 metroren artean, zigorra: kolpe zigorra )lerrokaduraren alde bakoitzean beste jokalari bat baloia jasotzeko posizioan (medio meleak).zigorra: kolpe zigorra

Page 49: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

49

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

b. Bai jaurtitzen duenak, bai bere aurkakoak oso parte garrantzitsua osa ditzakete hegalaren barruan baloia lerrokaduraren jokalari batengatik ukitua izan denean. Hegalean parte hartzen ez duten jokalariak jokoz kanpoko lerroaren atzetik egon beharko dira hegala amaitu arte. c. jokoz kanpoko lerroa hegaleko jokoaren parte hartzaile ez direnentzat ( 5.8 b puntuan izendatu ez diren jokalariak) lerroaren atzean geratuko dira hegal lerroaren 10 metrotara entsegu lerrotik paraleloa dagoena, eta jokalariak haren atzetik egon beharko dira hegaleko jokoa amaitu arte. Hegala entsegu lerrotik 10 metro baino gutxiagora dekretatzen bada, honek jokoz kanpoko lerroa osatuko du.

d. baloia hegalak mugatzen dituen 4 eta 10 metroen artean jaurtita izan behar da. Baloia 10 metroak igarotzen baditu jokalari batek gutxienez baloia ukitu gabe. e. hegala hasten da baloia jaurtitzailearen eskuetatik ateratzen denean. Hegala amaitzen da baloiak edo jokalari batek baloiarekin hegala husten dutenean

Page 50: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

50

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

Honek barneratzen du: 1. baloia pasatua edo palmatua denean hartzailearengatik. 2. hegaleko jokalari batek hegalean paraleloki mugitzen ari den beste jokalari bati baloia ematen dionean (peel). Oharra: “peel”a jokalari batek hegala husten duenean gertatzen da ( baloia jaurtita izan ondoren) taldekideren batengatik palmatua izan den baloia edo atzera bidalitako baloia hartzeko. 3. Rucka edo maula hegalean antolatzen denean eta osatzen duten jokalari guztien oinak hegalaren erdiko lerrotik harago mugitzen direnean. 4. baloia pasatua izan denean, posesioa duen jokalari batek hegala husten duenean edo hartzaileak hegaletik aurrera joatea erabakitzen duenean.

f. baloia joka ezina bihurtzen denean hegal batean, jokoa berrasten da aurrerantz zihoan taldearentzako mele batekin. Ez bazegoen talderik aurrerantz joaten, joka ezin bihurtu baino lehen baloiaren posesioa zuen taldearentzako izango da baloia. Melea 10 metrotara antolatuko da eta hegala gertatu den tokiaren aurrez aurre. g. “peel”-eko mugimendu guztiak lerrokaduraren gertu eta paraleloki gertatu behar dira. Jokalariak mugitzen jarraitu behar dira. Altxatzea/bermatzea debekaturik dago adin hauetan ( hau da, jokalari batek ezin du beste jauzilari bat oratu hau lurrera bueltatu arte). Baloia hartzeko izendatua dagoen jokalaria (mele-erdiko jokalaria), ezin du lerrokaduran sartu baloiaren jaurtiketa hartzeko. 10. OINETARA JOKATZEA a. Arautegi guztiak aplikatzen dira, joko irekian ostikadei buruz, I.R.B.-ko Joko Arautegian egondakoak, ondorego salbuespenekin.

Page 51: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

51

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

1. Jokalariak baloiari ostikada eman diezaiokete bakarrik baloia haien eskuetatik zuzen etorriz gero. 2. Ostikadan , jokoz kanpoko lerroan 10 metrotan dago: Ostikada ematen duenaren kideak bere atzean egon behako dira edo 10 metroko lerroaren atzean ostikada ematen duen jokalariaren aurretik ( edo baloia lurrera jaisten den tokitik), bestela jokoz kanpo egongo dira. 3. Ezin da lurrean aske dagoen baloia ostikatu, hau lehenengo ilarako jokalariei ere dagozkie baloia melearen kanpoan dagoenean eta ostikada ematen diotenean. Zigorra: kolpe zigorra.

b. Entsegua egin ondoren, egin duen taldeak bihurtzea egiten saia daiteke. Bihurtzea paloen aurreko edozein tokian egin daiteke eta jarritako ostikadaren bidez edo droparen bidez egiteko aukera dago. c. Arau-haustea gertatzen denean Zigor kolpea egingo da I.R.B-ren Joko Arautegiari erreparatuz: Arbitroak Kolpe zigorraren puntua adieraziko du. Aurkaria azkar puntutik 10 metro urrunduko da. Ateraldia hain azkar egiten bada, zeinetan aurkariak zabaltzeko astirik ez duen, orduan, ez dira zigortuak izango. Baina, aldiz, urruntzen jarraitu beharko dira jokoan eraginik izan gabe arau-haustea gertatuko tokitik 10 metrotara egon arte, edo 10 metrotara zegoen taldekideren batek jokoan jarri arte( haien aurrean jarriz). Talde

Page 52: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

52

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

defendatzaileak ezin du kolpearen betetzea oztopatu ezta atzeratu ere. Edozein arau-hauste bigarren zigor kolpe batera eramango gaitu lehenengo arau-haustetik 10 metrotara. Bigarren gertaera honetan zigor kolpea ezin izango da bete aurkaria ezarritako 10 metrotara jarri arte. Ezin da Zigor kolperik egin entsegu lerrotik 5 metro baino hurbilagora. 11. MARKA INGURUA a. Marka inguruaren barnean entsegu marra sartzen da, baina ez dira sartzen marka marrako hegal lerroa, baloi hildako marra edo iskinetako banderinak. b. Talde erasotzaileak arau-hausterik egin gabe baloia markan inguruan jartzen badu, entsegua emango zaio. Baloia “jarrita” egongo da lurrarekin kontaktuan egonda, jokalariak beherantz eskuarekin edo bularrarekin presioa egiten duenean. c. Talde erasotzaileak baloia marka inguruan, entsegua lortzeko, ezin badu “jarri” baloia lurrarekin kontaktuan ez dagoelako (adibidez, esku bat edo gorputz bat badago baloiaren eta lurraren artean) edo edozein jokalari erasotzailek ezin badu beherantz presioa egin, baloia talde erasotzailearentzat melea egingo da marratik 5 metrotara. d. Talde defendatzaileak baloia marka inguruan “jartzen” badu edo baloia “hiltzen “ bada (baloia baloi -hilda marra edo hegal-marra baino gehiago joaten bada, bai bakarrik, bai jokalari batek eramanda); orduan:

1. Talde erasotzaileak baloia marka inguruan sartuz gero, edo baloia ukitzen azkena izan bazen marra inguruan sartu baino lehen, talde defendatzaileari emango zaio baloia droparen bidez jokoan jartzeko entsegu lerrotik 15 metrotara. 2. Talde defendatzaileak baloia marka inguruan sartuz gero, edo baloia ukitzen azkena izan bazen marra inguruan sartu baino lehen, talde erasotzailearentzat melea antolatuko da entsegu marratik 5 metrotara.

3.1.2. ARAUAK Hurrengo arautegiak ez betetzeak Kluben/Eskola aldetik zigorra eragin dezake.

Page 53: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

53

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

12. PARTIDUAK ETA TORNEOAK Midi Rugbyan: a. Partidua: 2 Klub/Eskola talde ezberdin artean dagoen aurka egiteari deitzen zaio. Egun berean gehienez 3 Klub/Eskola arteko lehiaketa egon daiteke, kasu honetan Lehiaketa Triangeluarra deitzen da. b. Torneoa: 3 Klub/Eskola talde ezberdin baino gehiagoren arteko aurka egiteari deitzen zaio, hauen artean irabazle bat dagoelarik. c. Inolaz ere ez da baimenduko adineko baldintzak betetzen ez dituen jokalariak parte hartzerik. d. Lesiogatik ematen den denboratik aparte, ez da bestelako denbora gehigarririk emango partiduan. Jokatzen ari diren taldeen arteko desberdintasuna 30 puntuko baino gehiago bada, partiduak behar den denbora baino arinago bukatuko dira.

13. DENBORALDIA Midi Rugbyaren denboraldia urte bakoitzeko Irailaren 1an hasten da. Gomendatzen da partiduak eta torneoak Urriaren 1eta Maiatzaren bukaeraren arteko epean jolastea. Epe honetatik kanpo jokalariek bakarrik jokatu ahal izango lukete entrenamenduetan. 14. PARTIDUEN IRAUPENA

Page 54: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

54

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

Partidu bakoitzak bi denboraldi izango ditu, hauen arteko atsedenaldia ezin delarik izan 2 minututik beherakoa . Partiduak hurrengo iraupena izan daiteke: a. 2 kluben/eskolen artean. 25 minutuko denboraldiak.Partiduaren iraupena 50 minutukoa . b. Egun bateko lehiaketa batean gehienez 70 minutu. c. Bi egunetako lehiaketa batean 120 minutu gehienez, et derrigorrezkoa da bi egun horietako batean lehiaketako %60 jolastea 15. ENTRENAMENDU SAIOEN IRAUPENA Entrenamendu saioak (partiduarekin zein partidu barik) ez dute iraun behar 120 minutu baino gehiagorik. Torneoetan ere gehienezko iraupena berdina izango da. 16. MATERIALA ETA EKIPAMENDUA a. Baloia 4 zenbakikoa izango da. b. Jokalariek bakarrik erabili ahal izango dituzte I.R.B. ko Joko Arauetan onartzen diren takoak. Horrela behar dituzten jokalariek ahal izango dute erabili jokorako bereziki diseinaturiko betaurrekoak. 17. ZELAIAREN TAMAINA Adin honetako zelaiak gehienez ondorengo neurriak izan ahal ditu: 100x60 m gehi 5 metro entsegu tarte bakoitzeko. Neurri hauek txikitu daitezke arbitro eta entrenatzaileen artean horrela erabaki ezkero. Alboetako beste zelaiek gutxienez 5 metrotara egon beharko lirateke. 3.1.3. GOMENDIOAK Gomendioen helburua jokoaren hobekuntza da, eta bai arbitroek (epaileek), bai entrenatzaileek erabiltzeko ahaleginak egin beharko lituzkete. 18. ENTRENAMENDUA a. F.ER.ak (Espainiako Rugby Federakundeak) partidua hasi baino lehen (torneoetan ez) entrenamendu saioa egitea gomendatzen du.

Page 55: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

55

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

b. Partiduak entrenamendu saioaren luzapen bezala erabil beharko lirateke, enfasia emaitzetan baino gehiago jokoaren kalitatean ipiniz. c. Partidua jolasten den bitartean, entrenatzaileek gidatu ahal izango dituzte beraien jokalariek, “entrenamendu zentzuarekin”, hegal lerrotik. d. Enfasia jokalarien dibertigarritasunean ipini beharko da. Disfrutatu behar dute, lasterketa,baloi pasea eta ihes egitearen trebetasunak garatuz. e. Atsedenean, entrenatzaileak jokalariek animatzen, eta jokoari buruz hitz egiteko erabili behar du dagoen denbora. f. Desadostasunak ahal dira gainditu jokoa hasi baino lehen beste taldeko entrenatzailearekin hitz eginez gero. 19. JOKO ARRISKUTSUA a. Joko arriskutsuak lesioak egin daitezke. Entrenatzaileek eta arbitroak oso adi egon behar dira hori gerta ez dadin. b. Rugbyan beti egongo dira kolpeak eta txokeak, baina joko arriskutsua desagerrarazten bada, askoz ere lesio gutxiago izango dira. c. Lesioaren ondorioz egindako joko etenaldiaren ostean, jokoa berriro hasten denean, aurreratzen zihoan taldeak izango du baloia; talderik ez bazegoen aurreratzen, orduan etenaldia hasi baino lehen baloia zuen talderi emango zaio. 20. DIZIPLINA (ARAUBIDEA) a. Arbitroak erabakitzen badu jokalari batek partidua utzi behar duela, partidua moztu beharko du, eta beste jokalarietatik urrun dagoen leku batean jokalariari eta entrenatzaileari deitu. Azalduko die zergatik kontsideratzen duen jokalariaren jarrera onartezina izan dela, eta entrenatzaileari ordezko jokalari bat proposatzeko esango dio. Jokalariak ezin izango du parte hartu partiduan, edo torneoan. Jokalariarekin hitz egitea eta honi irakastea, erabakia zergatik hartu den uler dezan, entrenatzailearen erantzukizuna da. b. Klubak/Eskolak “Txikien Babesaren Politika” (F.E.R. en Gomendioak esaten dutelarik) eta Diziplina Arautegia izango dute. Jokalarien indiziplina arazoak, hauek

Page 56: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

56

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

bai tratu txar fisikoak zein berbazkoak izan direlarik, Diziplina Arautegiak esandakoaren arabera zigortuko dira. c. Entrenamendu /Partidu arauak errespetatzen ez dituzten pertsona helduen ekintzak gertatuez gero (guraso, ikusle, arbitro, edo entrenatzailek eginik) ondorengo prozedura gomendatzen da:

1.- Entrenamendu edo partiduaren saioa gelditu beharko da, eta arbitroak eta entrenatzaileak eztabaidatu eta erabaki beharko dute eragindakoaren ondorioz hartu beharreko akzioa. Honek suposatu ahal izango du (akzioaren larritasunaren arabera): arbitroak edo dagokion entrenatzaileak helduari abertimendu hutsa ematea ; edo pertsona heldu honi joko /entrenamendu zelaia eta albotik alde egiteko eskatzea , jokaldia berriro hasi baino lehen. Kasu larrienetan, pertsona helduak ez badu kooperatu nahi, partidua edo entrenamendua suspenditu egin beharko litzake. 2.- Arbitroak eta entrenatzaileek gertatutakoa Klub/Eskolaren Zuzendaritza Teknikoari adierazi beharko lekieke, gertatutakoaren azterketa egiteko. Kasu larrienetan, ahal izango zaio debekatu partiduetara edo entrenamendu saioetara joatea zehazten den denboraldian. 3.- Egindakoak “Txikien Babesaren Politika”rekin zerikusia badu, Eskuliburu horretan dauden prozedurak jarraitu beharko dira.

Page 57: Tfno.: 608 004 282 E-mail: fvrugby@bizkaiarugby.com ... mailaka.pdf · Kanporaketa tenporalak 3 minututakoak izango dira pre benjamin, basurde- kume eta katamotz kategorietan, eta

Tfno.: 608 004 282 www.bizkaiarugby.com E-mail: [email protected]

BIZKAIKO RUGBY FEDERAKUNDEA Jose Mª Eskuza,16-2º 48013 BILBAO

57

Herri-onurako entitatea IKF G-48202741/ Entidad de utilidad pública C.I.F.G-48202741

21. SEGURTASUNA a. Kontaktu osoaren garapena ( hegala eta melea) sartua izan behar da F.E.R.eko entrenamenduen eskuliburuak publikatutako arautegi teknikoei erreparatuz. Plakaketa eta melean arian-arian irakatsi eta landu behar diren trebetasunak dira (F.E.R.en Entrenamendurako Eskuliburuak). b. F.E.R.-AK ahoko babeslea erabiltzea derrigortzen du. Eta onena izango litzateke umearen ahora moldatuta egotea. c. Jokalariren bat lesionatuz gero, arbitroak txistua jo beharko luke eta jokoa berehala gelditu. Jakina, arbitroak sen propioa erabili beharko luke, jokalariek ez baitute nahi jokoa gelditzea lesio txiki batengatik baina ezinezkoa da jakitea noiz jokalari bat lesionatua dagoen ala ez. Posiblea denean, jokalaria altxatzea eragotzi beharko du, mugitzerakoan mina sentitzen badu hor geratzea gonbidatuko du (horrek bere lesioa ez badu txartzen) eta laguntza eskatuko du. Lagundu nahiko dute baino horrek txarra izan daiteke. Laburbilduz, kontuz baina azkar jokatu beharko da. d. Arbitroa lesio kasu baten aurrean badago, funtsezko kontuetan oinarritu beharko dira. Arnasa hartzeko arazoak badaude, ahoko babeslea kendu behar dio jokalariari. Zorabiatuta badago jokoa utzi beharko du eta azterketa mediko bat jaso beharko du. Odola badago zelaia utzi beharko du, hori egitean txarrago jarri ezean, tratamendua jasotzeko.