sustatzailea - gosasun.net · produktu batzuen –adibidez, galleten– ordez. neurri erraza da eta...

19

Upload: others

Post on 20-Oct-2019

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

1

Sustatzailea Hamaiketakoan fruting Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustaturiko egitasmoa da, eta Beatriz Rodríguez, Mónica Pinedo eta Olga Gómez-ek osatzen dute lantaldea.

Laguntzaileak Ikastetxe hauek lagundu dute egitasmo honetan:

AXULAR LIZEOA KOOPERATIBA ELKARTEA

BEGOÑAZPI IKASTOLA

CARMELITAS SAGRADO CORAZÓN

SAN JOSÉ DE CALASANZ

“Ez daukazu zeure mundua egun bakar batean aldatu beharrik.

Bi mila kilometroko bidaia

lehen urrats batekin hasten da.

Pixkanaka egiten gara handiak.

Eguneroko urrats txikiek

emaitza harrigarrietara

eramaten gaituzte denborarekin”

Robin Sharma

2

Aurkibidea

Hamaiketakoan fruting .................................................................................................. 3

Justifikazioa .................................................................................................................. 4

Onurak .......................................................................................................................... 5

Dinamika ....................................................................................................................... 6

Kontuan izan beharreko alderdiak................................................................................. 8

Jardunbide egokiak ..................................................................................................... 10

Partekatu zeure esperientzia ...................................................................................... 15

Ohar-bloka .................................................................................................................. 16

Erreferentziak ............................................................................................................. 17

3

Hamaiketakoan fruting

Hamaiketakoan fruting Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustaturiko egitasmoa da, Euskadiko ikastetxeetan haur-hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasgeletan fruta jateko ohitura sustatzeko.

Egitasmo hau Innobasqueko bazkide diren lau ikastetxeren laguntzaz egin da: Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartea, Begoñazpi Ikastola, Carmelitas Sagrado Corazón eta San José de Calasanz. Horien ekarpenari esker, ikasgelan fruta jateari dagokionez, jardunbide egokiak identifikatu dira, baita oztopoak ere; irakaspen horiek guztiak Ikastetxeetako hamaiketakoan fruting gidaliburu praktiko honetan sartu dira.

Gidaliburuak tresna erabilgarria izan nahi du haur- eta lehen hezkuntzako ikasleen artean hamaiketakoan fruta jatea sustatu nahi duten ikastetxeentzat.

Gidaliburu honen diseinuarekin Maika pertsonaia sortu da. Maika madari (udare, makatz, txermen) bat da, ohitura osasungarriak dituena: bere elikadura zaintzen du, ariketa fisikoa egiten du egunero, eta bere emozioak trebatzen ditu. Ikastetxeek ikasgelan erabil dezaketen elementua da Maika, ikasleak fruta jatera bultzatzeko ikasgelan.

4

Justifikazioa

Espainiako haur eta gazteen elikadura-ohiturak eta nutrizio-egoera (1998-2000) ebaluatzeko diseinaturiko EnKind azterketaren arabera, obesitatearen prebalentzia Espainian %13,9koa da, eta gehiegizko pisu eta obesitatearena %26,3 ingurukoa.Joerek adierazten dutenez, haur eta gazteen gehiegizko pisu eta obesitatearen prebalentzia gehitu egin da azken hamarkada hauetan, eta beraz premiazkoa da neurriak hartzea.

Obesitatea gaixotasun kronikoa da, konplexua eta multifaktoriala, haurtzaroan eta nerabezaroan hasten dena, eta jatorria genetikaren eta ingurumenaren elkarrekintzan duena, baina garrantzitsuagoa da ingurumenaren aldea edo jokabidea, desoreka ezartzen delarik ahorakinaren eta energia-gastuaren artean.

Egoera horren aurrean, bizi-ohitura osasungarriak sustatuz arazo horri erantzuteko, nazioartean, estatuan eta hemen bertan ekinbide asko sortu dira eremu askotan (hezkuntzan, lantokian, komunitatean…).

Horren haritik, eskola eta ikastetxeek funtsezko eginkizuna betetzen dute. Horrela aitortzen du Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) bere Elikadura-erregimen, jarduera fisiko eta osasunari buruzko mundu-estrategia txostenean, non esaten duen dieta osasungarriak eta jarduera fisikoa eskolan sustatzea funtsezkoa dela haur-obesitatearen izurritearen aurka borrokatzeko.

Azken urteetan aurrerapenak egin dira eskola-jantokietan frutak eta barazkiak sartzeko, baina oraindik badira beste aukera-gune batzuk elikadura osasungarriaren sustapenean aurrera egiteko.

Aukera-gune horietako bat ikastetxeetako hamaiketakoan fruta sustatzea da, beste produktu batzuen –adibidez, galleten– ordez. Neurri erraza da eta kostu aldetik eraginkorra, haurren artean ohitura osasungarriak sustatzen baititu.

Proiektu honen bidez adin goiztiarretan esku hartzea proposatzen da, hasi 2 urtekoekin eta lehen hezkuntza bukatu arte. Kontua da fruta jateko ohitura sartzea bizitzako lehenengo urteetan, hori osasunaren onerako izango baita gero helduaroan.

5

Onurak

Bada nahikoa zientzia-froga fruta jatearen onurei buruz; jasota daude Plan de consumo de fruta y verdura en las escuelas 2015-2016 (Eskoletan fruta eta berdura jateko plana 2015-2016) txostenean:

Fruta eta barazki gehiago jatea garrantzitsua da obesitateari aurre egiteko, murriztu egiten baitute “energia-dentsitatea” dietan, eta aldi berean babestu egiten dute bihotzeko gaixotasun, minbizi eta diabetesetik.

Haurtzaroan eta nerabezaroan elikadura-ohiturak hobetzeak osasun publikoa hobetuko du, gaixotasun kronikoen arrisku-faktoreak murriztuko ditu, baita obesitatea eta gehiegizko pisua ere.

Zehazki, egunean gutxienez 400g fruta eta barazki jatea gomendatzen dute OMEk eta FAOk. honela gaixotasunei (bihotz-hodietakoei, minbizi batzuei, diabetesari) aurrea hartzeko, eta nahitaezko mikromantenugaien nutrizio-gabeziak saihesteko.

Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC) adierazi du frutak eta barazkiak jateak digestio-hodi edo traktu gastrointestinaleko minbizien arriskua gutxitu egin dezakeela, honelako minbizien ehunekoa munduan ─fruta eta barazki gutxiegi jatearen ondorio izan daitekeena─ %5-12 eta %20-30ekoa baita goiko bide edo traktukoentzat.

Fruten eta barazkien kontsumo egokiak, gaixotasun kroniko horiei aurrea hartzen laguntzeaz gain, gaixotasun infekziosoekiko erresistentzia areagotzen du.

Frutak eta barazkiak jateak dieta osoan duen onurari dagokionez, zientifikoki zera egiaztatu da: a) Nahitaezko mikromantenugaien, zuntzaren eta funtsezko beste elikagai

batzuen ahorakina bermatzen duela. b) Koipe, azukre libre edo gatzetan aberatsak diren beste produktu batzuen

kontsumoa desplazatzen eta mugatzen duela. c) Energia-balantzea mantentzea lortzen duela; izan ere, frutek eta barazkiek

berezko forman kaloria gutxi dute, koipe eta proteinatan gutxi gorabehera %0,5 bakarrik baitute.

6

Dinamika

Hamaiketakoan fruta jateko ohitura sustatzea hainbat eremutatik (ikastetxeko zuzendaritza, irakasle, guraso-elkarte, aita-ama eta tutore eta abarrengandik) sor daiteke. Ekinbidea nondik sortzen den aparte utzita, garrantzitsua da ikasgelan jarraituko den dinamika komunikatzea, eta inplikaturiko alde guztien konpromisoa behar da horretarako.

Kontuan izan beharreko alderdi batzuk:

Hainbat formula daude frutaz hornitzeko: a) Ikasle bakoitzak egunero fruta bat etxetik eramatea. b) Hamabostean behin neskatila edo mutiko bati ardura ematea gela osoarentzat

fruta eraman dezan, eta hori txandaka egitea. c) Gelakoen artean funts bat osatzea guztientzako erosketa egiteko. d) Jantokiarekin edo ikastetxeari zerbitzu ematen dion catering enpresarekin

elkarlanean, soberako frutaz baliatzea. e) Bertako dendaren batekin edo bertako ekoizleekin harremanetan jartzea.

Fruten inguruan dinamika hezigarri eta harrigarria sortzea, ikasleak partaide bihurtuz. a) Ordutegi egokia ezartzea, behar hainbateko tartea egon dadin gosariarekiko

eta bazkariarekiko. b) Hasieran, fruta astean behin sar daiteke, eta gero pixkanaka gehituz joan

maiztasuna. c) Esperientzia positiboak eta elikagarriak sortzea neska-mutikoentzat: koloreekin,

formekin, aniztasunarekin jolastea; zuritzen ikastea; begiak estalita dastapenak egitea; frutekin otarreak prestatzea opari egiteko, eta abar.

d) Aitzakia hobezina izan daiteke gaitasun eta trebetasun pertsonal eta sozialak lantzeko ere: hainbat frutaren artean aukeratzea, besteekin partekatzea, jango den fruta nolakoa den azaltzea.

Ekintza hau elikadura osasungarria bultzatuko duten beste ekinbide batzuekin osatzea, adibidez: a) Kanpaina bereziak ohitura osasungarriei buruzkoak. b) Hitzaldiak aita-ama eta tutoreentzat. c) Errezeta osasungarrien tailer edo lantegiak.

Erantzunak aztertu eta ebaluatzea ekintzaren eragina ezagutzeko, eta hobekuntza-ekintzak eta jarduera berriak proposatzeko.

7

Ikasgelako dinamikak ikasleen adinaren arabera zehaztea komeni da. Hona hemen frutak erabiliz zenbait dinamika ikasgeletarako, proiektuan parte hartu duten ikastetxeetako esperientzietan oinarrituta:

2 urtekoen gelan:

- Jantokian soberan geratutako fruta askari edo meriendarako hartzea. - 15 egunean behin, neska-mutiko batek kilo bat sagar ekartzea besteekin

partekatzeko. Irakasleak sagarrak garbitu, zatitu eta ikasleen artean zatiak banatzea.

3 urtekoen gelan:

- 2 urtekoen gelan bezalaxe, baina fruta zatitu eta katilu batean utzi, eta neska-mutikoek banatu egingo dute biribilean daudela.

- Ikastaro bukaeran errezeta bat egitea aukeratzen dituzten fruituekin.

4 urtekoen gelan:

- Ikasle bakoitzak fruta-ale bat ekarri eta frutak gelakide guztien artean partekatzea.

- Irteerak egitea fruta bakoitza nondik datorren jakiteko, baita biltzeko eta gero jateko ere.

- Ikasturte amaieran gelan mazedonia egin eta neska-mutiko guztien artean banatzea.

5 urtekoen gelan:

- Fruten irudiak erakustea beraien izen eta ezaugarriekin. - Azoka ikustea, frutak eta barazkiak erostea, eta gero ikastetxean errezetak

egitea erosi dutenarekin. - Ikasturte amaierako jarduera: bananazko irabiakiaren edo “marrubien

festaren” (hau da, marrubiak erabiliz hainbat errezeta egitearen) artean aukeratzea.

8

Kontuan izan beharreko alderdiak

Alergiak

AEPNAA-Elikagai eta Latexarekiko Alergiadun Pertsonen Espainiako Elkartearen arabera, Espainian elikagaiekiko alergia duten 5 urtez azpiko neska-mutikoen artean, frutek eragindako erreakzioak %11 dira, laugarren tokian arrautzaren, esnearen eta arrainaren ondoren; 5 urtez gorakoen artean, berriz, fruta da maizen alergia eragiten duena, elikagaiekiko alergia guztien %37.

Alergeno garrantzitsuenak proteina hauek dira, honako fruta hauetan daudenak:

PR-2: banana, patata, tomatea

PR-3 (kitinasak): gaztaina, ahuakatea, banana

PR-4 (kitinasak): arbia, intsusa

PR-5 (taumatina): sagarra, gerezia, piperra, kiwia, mahatsa

PR-10: sagarra, gerezia, arbeletxekoa, madaria, apioa, azenarioa, hurra, patata, perrexila

PR-14 (lipidoak garraiatzen dituzten proteinak): melokotoia, sagarra, gerezia, arbeletxekoa, arana, soia, zainzuria, letxuga, mahatsa eta azenarioa

Profilinak: askotariko fruta eta barazki edo ortuariak

Proteasak: papaia, pikua, anana, kiwia, soia, meloia

Badira jarduera-protokoloak ikastetxeetan alergia-erreakzioak gertatzen direnerako, adibidez, Euskadin ATX elkarteek (www.atx-web.org) edo AEPNAAk estatuan (www.aepnaa.org) sortuak.

Segurtasuna a) Kontuz ibili fruta zuritzeko tresnekin. Ez utzi ikasleen eskura. b) Ez erabili fruta manipulatzeko tresna berberak elikadura-alergiak dituzten

ikasleekin eta ez dituztenekin, kutsadura-arriskuak saihesteko. c) Fruta tamaina egokian ebaki, jatea errazteko eta itotzeak saihesteko.

9

Sasoiko frutak

Sasoiko frutak jatea komeni da. Hona hemen fruten egutegia, orientabide gisa balio dezakeena:

ITURRIA: http://www.nirea.eus/es/saborea-nuestros-productos/productos-de-temporada-mensual

10

Jardunbide egokiak Ikastetxeek egitasmo honetan emandako laguntzari esker, jatorrizko ideiak erkatu edo egiaztatu eta aberastu egin dira, eta ondorengo jardunbide egokiak identifikatu dira.

Begoñazpi Ikastola

San José de Calasanz

Axular Lizeoa

Carmelitas Sagrado Corazón

11

AXULAR LIZEOA KOOPERATIBA ELKARTEA

“Gure ikastolan hainbat ekinbide ditugu gure ikasleek hamaiketakoan fruta gehiago

jatea helburu dutenak.

Oso garbi daukagu oraindik prozesu honen lehen urratsak direla, eta beharrezkoa dela bai Ikastolak eta bai gurasoek kontuan izatea gidaliburu hau bezalako ekarpenak, ohitura osasungarriak lortzen lagunduko digutenak elikadurari dagokionez.

Haur-hezkuntzan jarri genuen lehen helburuetako bat, sozializazioaren esparruaren barruan, PARTEKATZEA izan zen, kasu honetan funtsezkoa den elikaduraren arloan. Beraz, hamaiketakoa eguneko une garrantzitsua da, eta ikasle bakoitzak etxetik dakarrena partekatzen du, fruta izan edo ez (aurrez detektaturiko alergia edo intolerantzia kasuetan izan ezik). Etxetik ekarritakoaren zati bat kutxa komun batean sartzen da eta, biribilean eserita, ikasleen artean pasatzen da.

Gela batzuetan asteko egun bat ezartzen da ikasle guztiek etxetik fruta ekartzeko eta hori kutxa komunean lagatzen da. Kutxa hori eskuz esku ibiltzen da bertan dauden frutak probatzeko.

2 urtekoen ikasgelan, arratsaldez, jantokian soberan geratutako fruta erabiltzen da ikasleak hainbat fruta dastatzen hasteko.

Ikasturtean zehar beste jarduera berezi batzuk ere egiten dira, adibidez mazedonia egitea, elikadura-gaiaren barruan proiektu baten parte gisa: bi astetan zehar neska-mutikoek askotariko frutak ekartzen dituzte eta horietako bakoitza probatzen dute. Proiektua azkentzeko mazedonia egiten da bi bertsiotan (bata laranja-urarekin eta

bestea jogurtarekin) eta ikasleen artean banatzen da”. JAIONE MENDARTE

12

BEGOÑAZPI IKASTOLA

“Begoñazpi ikastolan asteazkena izaten da frutaren eguna Haur Hezkuntzan. 2 eta 3

urteko ikasleek ikastolara ekartzen duten fruta partekatzen dute eta honela askotariko frutak dastatzeko aukera izaten dute. 4 eta 5 urteko ikasleek, ordea, bakoitzak bere alea jaten dute.

Une hau garrantzitsua izaten da bai ikasleentzat eta bai irakasleentzat, fruta sailkatu eta gure organismoarentzat zein garrantzitsua eta osasungarria den aztertzen baitugu.

Lehen Hezkuntzan, ikasleak autonomoagoak dira eta fruta jolas-orduan jaten dute. Asteazkenetan bai, baina astelehen eta ostiraletan ere eraman dezakete fruta ikastolara.

Ekinbide honi esker, ikasleek kontzientzia handiagoa dute elikadura ona egitearen

garrantziaz”. IRANTZU SERNA

13

CARMELITAS SAGRADO CORAZÓN

“Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxean urteak daramatzagu fruten inguruko

egitasmoak lantzen, bai Haur Hezkuntzan eta bai Lehen Hezkuntzan. Frutak ezagutu eta landuz, elikatze-ohitura osasungarriak sustatzen ditugu neska-mutikoen artean, gero beren eguneroko bizitzara pasa dezaketen zerbait, eta jolas-orduan jateko hamaiketakoa ekartzen dutenean egiaztatzen dugu hori.

Proiektu horietako batzuk hauek dira: “Frutak?”, “Do you like fruits?”, “Fruta-mazedonia edo burruntzia” eta “…zko irabiakia / …en festa”.

Lehen proiektuak aukera ematen die ikasleei frutak manipulatzeko zentzumenen bidez, ukiak egiaztatzeko, usainak bereizteko, frutak ezberdintzeko eta, azkenik, probatu edo dastatzeko.

Beste proiektu batean higieneaz hitz egiten da eta zer egin behar den jaten ez den fruta-zatiekin, hau da, azalekin edo pipitekin. Ikasle bakoitzak fruta-ale bat ekarri behar du, eta hainbat irizpideren (kolorearen, ukiaren, tamainaren …) arabera sailkatu behar dira. Egunero fruta-ale bat ekartzeko eskatzen zaie probatzeko.

Ondorengo proiektu hauek helburu bikoitza dute. Alde batetik, elikadura-ohitura osasungarriak sartzea eta, bestetik, testu irakasgarria lantzea. Ikasleek, irakasleen laguntzaz, informazio-ohar bat idatziko dute eta familiei azaldu fruta-ale bat eraman behar dutela ikasgelara behatu eta manipulatzeko. Taula bat egingo dute sailkapen-irizpidearen arabera: “Atsegin dut” (eranskailu berdea), “Ez dut atsegin” (eranskailu gorria). Ondoren, fruta nola jaten duten galdetu behar zaie eta zer errezeta egin daitezkeen (familien laguntza eskatzen da frutaz zer errezeta egin daitekeen ikusteko). Bildutako informazio guztiarekin “erabakiak hartzen dira” errezeta bat ikastetxean

egiteko: mazedonia, fruta-burruntzia, frutazko irabiakiak, …”. MERTXE AGIRRE ETA PATRICIA LAS HERAS

14

SAN JOSÉ DE CALASANZ

“San José de Calasanz ikastetxean ekinbide ezberdinak ditugu frutei buruzkoak

ikasleen adinaren arabera.

Urte batekoen ikasgeletan, astearte eta asteazken guztietan sagar zatitxo bat ematen zaie neska-mutikoei bigarren hiruhilekotik aurrera. Bi astean behin ikasle bati domina ematen zaio sagar baten irudiaz, eta bera arduratzen da kilo bat sagar eramateaz hurrengo hamabostaldirako.

1-2 urteko eta 2 urtekoen ikasgeletan, asteazkenero “Frutaren eguna” ospatzen dugu. Egun horretan ikasle bakoitzak fruta-ale bat eramaten du bere etxetik, nahi duena. Irakasleak fruta guztiak zuritu, zatitu eta katilu batean jartzen ditu, eta neska-mutikoek nahi duten fruta jaten dute, guztiak proba ditzaten saiatuz.

3, 4 eta 5 urtekoen geletan, astearte eta ostegun guztietan sagarra jaten da galleta ordez. Bi astean behin ikasle bat sagarra marrazturik duen dominarekin irteten da, eta kilo bat sagar ekartzen du.

Gainera, Lehen Hezkuntzan, ikasturtean zehar zenbait jarduera egiten da fruta-kontsumoa sustatzeko. Ikasgelako bizikidetza-arduradunek tauletan erregistratzen dituzte zenbat ikaslek ekarri dituzten frutak, ikasgelarako sariak lortzeko, adibidez, film bat

ikustea edo DBHko irakasleek eskolak ematea ikasleek gogoko duten gairen bati buruz. Ospakizun-egunetan fruta-kontsumoa sustatzen da, adibidez Halloween egunean, Halloween goxoa ospatzen baita baina gozokirik gabe, eta frutak egiten dira forma dibertigarriekin, gero patioan besteekin partekatzeko.

Lehen Hezkuntzan egindako beste jarduera bat FRUTOTEKA da, 5 al día elkartearen eskutik, eta horren bidez fruta nola lortzen den eta bere ezaugarriak irakasten zaizkie ikasleei; edo irteerak egiten dira bertako produktuen jatorria

aurkitzeko, Sukarrietara bisita, adibidez”. ALAZNE ALDAZABAL

15

Partekatu zeure esperientzia

Hamaiketakoan fruting egitasmoa GOSASUNen sartzen da: hau bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko mugimendua da, Innobasquek bultzatua, eta elikadura osasungarriaren sustapenean, jarduera fisikoa egitean eta osasun emozionalaren kudeaketan ardaztua.

GOSASUN askotariko 180 erakunde baino gehiagok (enpresek, elkarteek, administrazioek, ikastetxeek…) osatzen dute, ingurune osasungarriagoak sustatzeko helburua partekatzen dutelarik.

Zure erakundea ere sar daiteke erakunde osasungarrien sare honetan eta jardunbide egokiak susta ditzake, gidaliburu honek jasotzen dituenak bezalakoak. Horretarako aski da www.gosasun.net web-orrira sartzea eta atxikitze-inprimakia betetzea zeure erakundearen datuekin.

Informazio gehiago eskuragarri hurrengo helbidean: [email protected]

16

Ohar-bloka

17

Erreferentziak

Obesidad infantil y juvenil en España. Resultados del Estudio enKid (1998-2000). Lluís Serra Majem, Lourdes Ribas Barba, Javier Aranceta Bartrina, Carmen Pérez Rodrigo, Pedro Saavedra Santana eta Luis Peña Quintana. http://sameens.dia.uned.es/Trabajos7/Trabajos_Publicos/Trab_3/Rodriguez_Fernandez_3/Estudio_ENKID(Med_Clin_2003).pdf

Ballabriga A, Carrascosa A. Obesidad en la infancia y adolescencia. In: Ballabriga A, Carrascosa A, editores. Nutrición en la infancia y adolescencia. 2. ed. Madril: Ergon S.A., 2001; 559-82. orr.

Informe del Consumo de Alimentación en España 2014. MAGRAMA http://www.magrama.gob.es/es/alimentacion/temas/consumo-y-comercializacion-y-distribucion-alimentaria/informeconsumoalimentacion2014_tcm7-382148.pdf

Plan de consumo de frutas y verduras en las escuelas 2015-2016 http://www.alimentacion.es/imagenes/es/Plan%20de%20consumo%20de%20fruta%20y%20verdura%20en%20escuelas%202015-2016_tcm5-60713.pdf

Resultados de la primera Encuesta Nacional de Ingesta Dietética Española http://aesan.msssi.gob.es/AESAN/web/notas_prensa/presentacion_enide.shtml

El papel de la escuela. Estrategia mundial sobre régimen alimentario, actividad física y salud. Osasunaren Mundu Erakundea (OME). http://www.who.int/dietphysicalactivity/childhood_schools/es/

Protocolo de actuación ante una reacción alérgica en la escuela. AEPNAA. http://www.aepnaa.org/podemos-ayudar/protocolo-de-actuacion-ante-una-reaccion-alergica-en-la-escuela-aepnaa-47

18