sorgin gaiztoa

17
Sorgin gaiztoa

Upload: 948450453

Post on 25-Jun-2015

1.640 views

Category:

Documents


9 download

TRANSCRIPT

Page 1: Sorgin gaiztoa

Sorgin gaiztoa

Page 2: Sorgin gaiztoa

• Aita, ama eta semea bizi ziren herri txiki batetan.

• Amak egunero eramaten zuen bere semea paseatzera.

• Amaren izena Kattalin zen eta semearen izena Urtzi.

Page 3: Sorgin gaiztoa

• Behin batean, Kattalin eta Urtzi eserita zeuden.

• Atso zahar bat etorri zen eta erran zion Kattalini:

- Nahi al duzu ile hori orraztea?

• Eta Kattalinek erantzun zion:

- Ez, eskerrik asko.

Page 4: Sorgin gaiztoa

Atso zaharrak erran zion orduan:

- ile hori oso nahastuta daukazu. Momentu batean orraztuko dizut.

Eta andre gazteak, orduan, baietz erran zion.

Page 5: Sorgin gaiztoa

• Atso zahar hura sorgina zen. Oso sorgin gaiztoa gainera.

• Lehenengo orrazten hasi zen.

• Gero “ZAZT” eta orratz bat sartu zion buruan.

Page 6: Sorgin gaiztoa

• Kattalinek min hartu zuen eta garrasi haundi bat egin zuen.

• Orduan, Kattalin uso bihurtu zen eta hegan hasi zen.

• Sorgina oso pozik zegoen.

Page 7: Sorgin gaiztoa

Urtzi amari deika hasi zen:

- Ama, ama! Non zaude?

Orduan esan zion sorginak:

- Ni naiz zure ama. Lasai egon.Sorgina zuhaitzaren azpian eseri zen.

Page 8: Sorgin gaiztoa

Bidetik jende asko pasatzen zen.

Jendeak ez zuen ezagutzen atso zahar hura.

Eta atsoari galdetu zioten:

- Aizu, nor zara zu?

Page 9: Sorgin gaiztoa

- Ni nor naizen? Mutikoaren ama naiz ni.

- Baina mutiko horren ama gaztea da eta zu oso zaharra zara.

- Bai, badakit.

Sorgin gaizto bat agertu zait eta zahartu nau.

Jendeak sinistu egin zuen.

Page 10: Sorgin gaiztoa

• Gero, atso zaharra, andre gaztearen etxera joan zen mutikoarekin.

• Kattalinen arropak jantzi zituen eta bertan gelditu zen etxekoandre.

Page 11: Sorgin gaiztoa

• Aitak asko maite zuen bere semetxoa.

• Baratzera eramaten zuen paseatzera.

• Askotan uso txuri polit bat agertzen zen baratzean.

Page 12: Sorgin gaiztoa

• Baina atso zaharrak usoa bidali egiten zuen.

• Aitak usoa harrapatu nahi zuen bizirik.

• Sorginak ez zion usoa harrapatzen uzten.

Page 13: Sorgin gaiztoa

• Aitak ez zion atso zaharrari kasorik egin.

• Sare bat gainera bota zion usoari eta harrapatu egin zuen.

Page 14: Sorgin gaiztoa

• Gero eskuekin laztantzen hasi zen.

• Buru gainetik eskua pasatu zion eta orratz bat ikusi zuen.

• Poliki poliki atera zion orratza.

Page 15: Sorgin gaiztoa

• Eta…orratza atera zionean…Kattalin agertu zen berriro.

• Aitak segituan ezagutu zuen bere andre ederra.

Page 16: Sorgin gaiztoa

• Eta elkar besarkatu zuten.

• Amak gertatutako dena kontatu zion aitari.

• Atso zahar hura sorgina zela konturatu ziren orduan.

Page 17: Sorgin gaiztoa

• Harrapatu zuten eta herriko enparantzara eraman zuten.

• Ondoren herritik bidali zuten.

• Handik aurrera oso ongi bizi omen dira denak.