soinua-2b

4
Zer da soinua? Soinua airearen eta beste substantzia batzuen bibrazio mekanikoek eratzen dute soinua, giza belarriek jasotzeko moduko maiztasunen barruan. Bibrazio erregularrek musika-notak sortzen dituzte eta irregularrek zarata. Maiztasun handiko notek tonu akutua dute eta maiztasun txikoek tonu baxua. Nola hedatzen da? Soinuaren bribazioak airearen bidez ibiltzen dira belarrietara iritsi arte. Airean soinuaren hedapen-abiadura, presio eta tenperatura normalean, 340m/s-koa da.Tenperatura handiagoan, abiadura hori ere handitu egiten da, eta handiagoa da eta likidoetan eta solidoetan ere, gasetan baino: uretan 1435m/s-koa da eta burdinetan 5130m/s-koa da.

Upload: verapetro

Post on 13-Nov-2014

380 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: soinua-2b

Zer da soinua?

Soinua airearen eta beste substantzia batzuen bibrazio mekanikoek eratzen dute soinua, giza belarriek jasotzeko moduko maiztasunen barruan. Bibrazio erregularrek musika-notak sortzen dituzte eta irregularrek zarata. Maiztasun handiko notek tonu akutua dute eta maiztasun txikoek tonu baxua.

Nola hedatzen da? Soinuaren bribazioak airearen bidez ibiltzen dira

belarrietara iritsi arte. Airean soinuaren hedapen-abiadura, presio eta

tenperatura normalean, 340m/s-koa da.Tenperatura handiagoan, abiadura hori ere handitu egiten da, eta handiagoa da eta likidoetan eta solidoetan ere, gasetan baino: uretan 1435m/s-koa da eta burdinetan 5130m/s-koa da.

Soinuaren portaera, aurkitzen duen oztopoparen arabera.

Page 2: soinua-2b

Oztopoa hurbilago badago, berriz, nahiz eta soinua islatu, ez gara gai izaten soinu hori jatorrizkotik bereizteko. Jo dezagun areto itxi batean gaudela, eta nahiz eta soinu-iturria isildu soinua jarraitu egiten duela denbora apur batez.

Tenperaturak ere badu eragina soinuaren abiaduran. Basamortu beroan, esate baterako, azkarrago hedatzen da.

Soinua jasotzen duen gainazala biguna eta forma zimurrekoa bada, gainazala soinua xurgatuko du, arindu egingo du. Gainazal gogorra bada, soinua islatu egingo da eta itzuli egingo da berriro.

Soinuaren ezaugarriak:

Soinuak hiru ezaugarri ditu: intentsitatea, tonua eta tinbrea.

Ikuspegi fisikotik soinua bibrazio bat da medio elastiko batean zehar propagatzen dena. Soinua sortzeko gorputz bibratzaile bat beharrezkoa da, fokua deiturikoa (soka tentsu bat, hagatxo bat edo ...) eta medio elastiko bat bibrazio hori transmititzen duena eta propagatzean soinu-uhina osatzen duena.

Normalean, soinua eta zarata bereiztu egiten ditugu. Lehena, sentsazio gozagarria sortzen diguna: musika-izaera izan dezaketen soinuak, edota silabak bezalakoak, gerora hitzak osa ditzaketenak, soinu harmonikoak, guretzat esanguraren bat daukatenak entzumena horrelako soinuetarako ohituta eta hezita daukagulako. Soinu musikalen bibrazioak erregistratu eta grafikoak ikusten baditugu, normalean sinusoide-itxura daukate ia, nahiz eta batzutan bere harmonikoak ere gainezarrita dauzkaten. Beste soinu harmonikoek ere, nahiz eta sinusoide-itxurarik izan ez, badaukate nolabaiteko periodikotasuna, frekuentzia ezberdinetako uhin fundamentalen gainezarmena direlako eta gainera euren guztien harmoniko ezberdinak ere ager daitezkeelako. Zarataren erregistroen grafikoek ordea, normalean ez dute periodikotasunik eta horretxegatik sortzen

Page 3: soinua-2b

dute, hain zuzen, sentsazio ezatsegina edo gure zerebroarentzat ezerosoa.

Zer da kutsadura akustikoa:

Zarata: maite ez den hotsa edo hots-multzoa. Hala ere, zarata gure bizitzako zati bihurtu da, eta hiriko bizi-kalitateari zuzen lotuta dago.

Jende askoren iritziz, zarata eta aurrerakuntza gauza bera dira, eta horretan ez dute ondorio txarrik ikusten. Baina erabat frogaturik dago zarata beste kutsadura-mota bat dela, eta gure osasunari kalte handia egiten diola. Ondorioak era askotakoak dira, esaterako:- ondorio fisiologikoak: entzumena galarazten digu eta urduri eta artega jartzen gaitu.- ondorio psikologikoak: ez digu behar bezala uzten atseden hartzen eta lo egiten.- Laneko ondorioak: arreta galarazten digu eta ondorioz istripu-eragilea da.

Bitxikeriak:

Dezibelioa:

Soinuaren intentsitate neurria, bel-aren hamarrena. Bel neurria baino gehiago erabiltzen da. Sinboloa: dB. Dezibel bateko intentsitatea duen soinu bat gizakiak ezin du ia entzun elkarrizketa arrunt batek 40 dezibel-eko intentsitatea du;joan-etorri handiko kale batek 90 dezibel.