siriako gatazka frankotiratzaile baten begietatik · nituen. ondoren nire lagun batek ziber-kafe...

4
16 2013KO OTSAILAREN 3A Aleppo hirian, Al-Assaden tropen aurka borrokan ari den frankotiratzailea ezagutu du Andoni Lubaki kazetariak. Eremua zaintzea eta aurkariak zelatatzea da frankotiratzailearen egunerokoa. Eta tiro egitea. Testua eta argazkiak: | ANDONI LUBAKI | SIRIAKO GATAZKA Frankotiratzaile baten begietatik

Upload: others

Post on 10-Aug-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: SIRIAKO GATAZKA Frankotiratzaile baten begietatik · nituen. Ondoren nire lagun batek ziber-kafe bat ireki zuen eta handik pelikula mordoa jai-tsitakoa naiz”. Bere gogokoenak Saving

�16 2013KO OTSAILAREN 3A

Aleppo hirian, Al-Assaden tropen aurka borrokan ari den frankotiratzailea ezagutu duAndoni Lubaki kazetariak. Eremua zaintzea eta aurkariak zelatatzea da frankotiratzailearen

egunerokoa. Eta tiro egitea.

Testua eta argazkiak:

| ANDONI LUBAKI |

SIRIAKO GATAZKA

Frankotiratzaile baten begietatik

Page 2: SIRIAKO GATAZKA Frankotiratzaile baten begietatik · nituen. Ondoren nire lagun batek ziber-kafe bat ireki zuen eta handik pelikula mordoa jai-tsitakoa naiz”. Bere gogokoenak Saving

2013KO OTSAILAREN 3A 17�

SIRIAKO GATAZKA

ALI KASSMOU eserita dago, arnasa hartunahian gorantz begiak itxita. Izerdi tanta baterori zaio kopetatik behera. “Oraingo hone-tan gertu egon da” esan, begiak ireki etalurrean etzan da. Ondoan du, oraindik bero,belgikar jatorriko fusil zaharra, Aleppokokaleetan ibiltzeko lagunik onena, bere hitze-tan. Segituan jaiki da, ordea: “Oraindik bestekale bat geratzen da”. Makurtuta abiatu dakale estutako bidegurutzera. Sakelatik ispiluaatera eta isla baliatuz kalearen beste aldeaikusten saiatu da. Ondo arakatu du ingurua,ispilua alde batetik bestera mugituz, kale izki-na guztiak miatuz, zirrikiturik ere utzi gabe.Fusila bizkarrean zintzilikatu eta bizkarralde-tik 9 mm-ko Magnum pistola atera du. “Etxebarruan borrokatzeko erabilerrazagoa da”,dio. Bat, bi, hiru kontatu eta korrika bateangurutzatu du kalea, parean dagoen ate ilune-tik sartu eta desagertu egin da haren irudia.Aleppoarra da Ali Kassmou, 20 urte ditu etaAbu Ahmed ezizenez ezagutzen dute gerlakofrontean, nahiago du hala deitzea. Sniperrada bera, frankotiratzailea alegia.

Mila leihoko etxeanAbu Ahmedek zinema oso du gustuko, txiki-tatik, gerra eta umorezko filmak gehienbat.“Siriara iristen ziren pelikula guztiak ikustennituen. Ondoren nire lagun batek ziber-kafebat ireki zuen eta handik pelikula mordoa jai-tsitakoa naiz”. Bere gogokoenak Saving Priva-te Ryan, The thin red line eta Bigarren MunduGerrari buruzkoak dira. Badu kuttun bat ere:Enemy at the gates. “Film hori ikusi eta erabakinuen gerla hasi zenean nik ere Vassily Shei-chef pelikulako protagonistaren gisan franko-tiratzailea izan nahi nuela”. Siriako ArmadaAskeko boluntarioa da eta Assad-en tropekkontrolatzen duten eraikin bi eta sei kalezaintzea du zeregin. Norbaitek alde batetikbestera pasa nahiko balu, bi bandoetako fran-kotiratzaileek ikusiko lukete. Gurutzatzenduenak, beste aldera iristea lortzen badu, ezindu jakin nondik datozkion tiroak.

“Nik etxe hau dut lantoki eta hemenbarrutik sei kale kontrolatu behar ditut.Ezin naiteke leihoetara gehiegi hurreratu,beste aldean beste frankotiratzaile bat dago-elako eta tiro egingo lidakeelako, zalantzarikegin gabe. Sagu eta katuen pare. Badakit hordaudela, badakite hemen nagoela, sentitzenditut eta sentituko naute. Baina ezin elkarikusi!”.

Abu Ahmedek “lantokia” erakutsi digu.“Hemengo zulotik kale hau ikusten dut etaegongelaren beste aldean dagoen beste har-tatik kale luzeena. Hildakoen kalea ere dei-tzen diogu, usteltzen ari diren bost gorpubaitaude. Inork ez ditu jaso, muturra hurbil-

tzen duen edozeini tiro egiten diolako Al-Assaden soldaduek. Nik aldiz ez diet zibileitiro egiten. Auzokideak ditut, hemen jaiota-koa eta hezitakoa naiz ni, horko etxe birrin-duan”, azaldu digu tiratzaileak, kale izkineta-ko bat seinalatuz.

Erabat txikitutako gela batetik besteramugitzen da, isil-isilik. “Gehienetan bakarrikegon ohi naiz, hobe horrela”, diosku. Lehenetxebizitza honetan bertan familiak banan-tzen zituzten paretak zuloz josita daude gauregun eta pasilloak eta leiho asko itxita. Labi-rintoa dirudi Saif Al-Dawla auzoko frontehonek, eta ingurua ondo ezagutzen duenbatekin gerturatzea komeni da, baita inguru-ko kaleetan borrokatzen duten gudariakeurak ere. “Galtzeko arriskua dago bestela,eta agertu behar ez zaren tokian agertzenbazara... kito”, argitu du Abu Ahmedek,hatzarekin lepoa mozteko keinua eginez,labana bailitzan.

“Orain gauden etxebizitza hau –gaineratudu– nirekin eskolan ibilitako lagun batena da.Txikitatik ezagutzen dugu elkar eta lehengo-an Interneterako konexioa lortu nueneanbere email bat jaso nuen, gurasoen etxebizi-tza nola zegoen jakin nahi zuen. Assadenaldeko familia batekoa zen, ez nion esan nikbertan lan egiten nuenik, baina ondo zegoelauste nuela erantzun nion”.

“Etxe honetatik sei kale kontrolatubehar ditut. Ezin naiteke leihoetaragehiegi hurreratu, beste aldean bestefrankotiratzaile bat dagoelako eta tiroegingo lidakeelako. Badakit hordaudela, badakite hemen nagoela,sentitzen ditut eta sentituko naute”

Abu Ahmed, Siriako Armada Askea

Page 3: SIRIAKO GATAZKA Frankotiratzaile baten begietatik · nituen. Ondoren nire lagun batek ziber-kafe bat ireki zuen eta handik pelikula mordoa jai-tsitakoa naiz”. Bere gogokoenak Saving

�18 2013KO OTSAILAREN 3A

SIRIAKO GATAZKA

Gelatik gelara mugitzen da Abu Ahmed,isilik beti ere. Eraikineko egongela kiskali etasukalde kirasdun guztiak ezagutzen ditu, hor-metako zulo txiki guztiak. Milaleiho txiki dituen etxeko erre-gea da Ahmed, sei kaletakozaindari eta amets bakarrarenjabe: “Gerla irabazi eta ikaske-tak bukatzea”.

Mendekuaren bidea1980ko hamarkadan Latakia-tik (Siriako kostaldean) iritsita-ko musulman sunita da Ahme-den familia, siriar rengehiengoa bezala. Familiaosoa aldatu zen Aleppora,mehatxuak zirela medio.“Osaba Haffez Al-Assad-enpoliziak hil zuen, aurka egiteagatik. Etxeaerre ziguten orduan eta aitak erabaki zuenhobe genuela leku seguruagora etorri .Horregatik diot beti latakiarra naizela, ez

alepoarra, Aleppon jaio eta bizi izan naizenarren”, azaldu du gudari gazteak.

Assaden aurkako protestetan ibiltzeagatik,familia ezaguna da berea etasenide ia guztiak espetxetik pasa-tutakoak dira: “Aitona, osaba,aita, anaiak… Ia denak pasatudira Al-Assaden atzaparretatik”.Saif Al-Dawlako komandanteada osaba, Abu Ali gerra ezizenezezaguna. “Berak irakatsi zidannik orain dakidan guztia. Biorduko ikastaroa jaso eta fronte-rako prest nengoela esan zidan”.

Dagoeneko, urtebete daramaAhmedek borrokan. Argi duzergatik: “Mendekuagatik hasinintzen borrokan, osaba, anaia,aita eta lehengusuak bezala. Nire

familiari egindakoa ez diot inoiz barkatuko Al-Assad familiari. Baina ez dut bera bakarrikerrudun jotzen, bere inguruan egon diren mili-tar, politikari eta gaizkile guztiak ere errudu-

“Mendekuagatik hasi nintzenborrokan, osaba, anaia, aita etalehengusuak bezala. Nirefamiliari egindakoa ez diot inoizbarkatuko Al-Assad familiari.Bere inguruan egon direnmilitar, politikari eta gaizkileguztiak ere errudunak dira”

Abu Ahmed, Siriako Armada Askea

Abu Ahmed Siriako Armada Askeko sniperra, Saif Al-Dawla auzuneko teilatu batean, esku bakoitzean arma banarekin.Eskuinean, auzunean birrindutako etxeetako bat.

Page 4: SIRIAKO GATAZKA Frankotiratzaile baten begietatik · nituen. Ondoren nire lagun batek ziber-kafe bat ireki zuen eta handik pelikula mordoa jai-tsitakoa naiz”. Bere gogokoenak Saving

2013KO OTSAILAREN 3A 19�

SIRIAKO GATAZKA

Arene Azpi 15 · GETXO (Bizkaia) · T 944 305 478 · F 944 305 477 · [email protected]

IKASMAILAK (1-16 urte)

· Haurtzaindegia

· HH, LH eta DBH

· Gela Bereziak: txikientzako logelak, psikomotrizitatea, liburutegia, Mundi Lab, laborategia, teknologia, musika, informatika (ekipo guztiak internetera konektatuta)

ZERBITZUAK

· Haurtzaindegi laborala (2-5urte): 07.30-18.00· Jantokia

· Autobusa (Getxo, Berango, Urduliz, Leioa, Areeta...)· Aniztasunari arreta berezia: psikologia,

auxiliarrak, terapeutika irakasleak, orientatzailea...· Liburutegi gidatua

· Eskolazkanpokoak: ingelesa, frantsesa, pianoa,solfeoa, baleta, trikitixa, korala, kirolak...

· Udako eskaintzak: haurtzaindegia, egonaldiak, ingelesa ikastaroak...

nak dira. Ez naiz oso islam-zalea, baina jendehorrek guztiak zigorra merezi du”.

Allahu Akhbar!Ostiraletan, Assaden aurkako manifestaldie-tara joatea gustatzen zaio Ahmedi. Lagunekinelkartu eta indarrak berritzeko balio dio.“Bustan Al-Qasr-eko protestak gustatzenzaizkit. Hor ikusten duzu zergatik eta zeinen-gatik ari garen borrokan”, dio gazteak. Han-txe elkartzen dira batailoiko gazte gehienak:Abdelazziz, Ahmed, Mohammed, Yassar,Jamil... “Denak egon ohi dira, baina batzue-tan ezin izaten dugu etorri, frontea zaindubehar dugu”, dio. “Hau Jamil da, nire laguna–aurkeztu digu–. Idlib-ekoa da, baina Alep-pora etorri zen boluntario, borroka egitera.Ordutik lagunak gara”.

Eskua luzatu digu Jamilek. Bere esanetan,“borroka irabaziko dugu eta Siria berri batjaioko da Ala-ren laguntzaz. Korana da gurearma indartsuena, Jainkoak eman digunarmarik onena!”. Koraneko sura batzuk erre-zitatuz hasi da manifestaldia, meskitako erre-

zoak bukatu ostean. Kantu eta oihu artean,sorbaldatik helduta aurrerantz doaz gazteborrokalariak, umeak lepoan dituztela. Siria-ko bandera “errebeldea” gogoz astintzendute esku batean, bandera islamista beltzabestean. “Allahu Akhbar, Allahu Akhbar,Allahu Akhbar!” (jainkoa handiena da) erre-pikatzen dute, fededun.

Segituan amaitu da manifestaldia, Assadenhelikoptero bat entzun bezain pronto. Jendeabeldur dela sumatzen da eta etxeetako porta-letan gorde dira azkar batean, badaezpadazerura begira. Zerutik datozen misilen izuak,fedeak baino azkarrago mugiarazten dituprotestan doazenak.

Ondoren, frontera bueltatu da Abu Ahmed.Te gorri bero bat hartu du eta lantokira sartuda, ate ilunetik barrena. Korrika egin du berrirosuntsitutako kaleetatik, pistola eskuan duelagela guztiak miatzeari ekin dioatzera, zelatan, inor baimenik gabesartu ote den. Gaur ere, mila leihodituen etxeko erregea da AbuAhmed aleppoarra, sniperra. n

Siriako Armada Askeko gudariak, bonba batekin (ezkerrean) eta posizioak zelatatzen.