scratch eguna 2011 gida 1.0

10
Scratch Eguna 2011 Gida

Upload: borja-del-rio

Post on 02-Jul-2015

353 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: Scratch eguna 2011 gida 1.0

Scratch Eguna 2011

Gida

Page 2: Scratch eguna 2011 gida 1.0

Sarrera

Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia

da. Munduko hainbat puntutatik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu

partekatzen ikasteko eta ikasten partekatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik.

Scratch Day antolatzeko ardura hartzen duen taldeak erabakitzen du edukia, nori zuzendu eta zer nolako

jarduera mota izango den: hitzaldiak, erakustaldia…

Scratch Eguna 2011 izango da Euskadin egingo den lehen Scratch Day delakoa. Jardunaldi honetan 5 eta

6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe

konpartitzeko aukera izango dute. Gainera Scratchen interesa duten pertsonek, familiek, irakasleek…

informazio zuzena jaso ahal izango dute.

Antolakuntza

Koldo Olaskoaga, lrobotikas

Borja del Rio, Lauro Ikastola

Josu Garro, a2click , Colegio P. A.Urdaneta

Oskia Alvarez, Isuri

Antolakidetza

Laguntzaileak

Page 3: Scratch eguna 2011 gida 1.0

Gida

Scratch Eguna 2011rekin lotutako xehetasun eta

argibide guztiak batzen dituen dokumentua da

Scratch Eguna 2011 Gida.

Scratch Eguna 2011n parte hartzera doan edozein

pertsonak derrigorrezkoa du gida irakurtzea, eta era

berean, nahitaezkoa da parte hartzaileetako kide

bakoitzari antolakuntzari buruzko xehetasunen berri

ematea.

Baloreak

• Jolastu nahi dut

• Dibertitu nahi dut

• Ikasi nahi dut

• Jendea ezagutu nahi dut

• Egiten eta ikasten dudan guztia partekatu

nahi dut

• Beste pertsonekin taldean lan egin nahi dut

beraiekin ikasteko

• Besteekiko errespetua adierazten dut

• Nire burua etengabe hobetu nahi dut

Aurkibidea

Scratch Eguna 2011 - Gida..................................................................................................4Konpromisoak................................................................................................................4

Scratch Taldearen antolaketa........................................................................................5

Prestakuntza..................................................................................................................5

Aurretiko lanak...............................................................................................................7

Komunitatea...................................................................................................................8

Jardunaldia....................................................................................................................9

Eranskinak.....................................................................................................................9

Page 4: Scratch eguna 2011 gida 1.0

Scratch Eguna 2011

Scratch Eguna 2011 - Gida

Konpromisoak

Scratch Bideratzailearen Konpromisoa

• Umeek dute lehentasuna. Scratch Eguna 2011aren helburua umeak dibertitzea da.

Printzipio horrek gidatuko du nire taldearen jarduera guztia.

• Umeek egin behar dute lana. (Beharrak umeek egiten dituzte). Ikasteko eta garatzeko

aukera dute honako honetan. Nire taldeko umeek egingo dute programazio, ikerketa eta

arazoen konponketa guztiak. Helduek, erantzunak aurkitzeko laguntza eman

diezaiekete, baina ezin dizkiete besterik gabe erantzunak eman, ez eta euren izenean

erabakiak hartu ere.

• Nire taldea 6 pertsonek osatuko dute gehienez ere, eta behar bezala erregistratuta

dago Scratch Eguna 2011ko webgune ofizialean. Nire taldeko kide guztiak Lehen

Hezkuntzako 5. eta 6. mailan daudela bermatzen dut.

• Scratch Eguna 2011k, funtsean, posta elektronikoaren bidez gauzatzen ditu nire

taldearekiko harremanak. Nire ardura da nire taldeko kideei, gainerako bideratzaileei,

gurasoei, ikastetxeko zuzendaritzari eta abarri Scratch Eguna 2011aren jarraibide eta

arauen berri ematea.

• Animatu egingo ditut nire taldeko kideak, gainerako bideratzaileak, gurasoak eta

ikastetxeko zuzendaritza ekitaldiko baloreak aplika ditzaten; balio horiek Scratch Eguna

2011aren xedea islatzen dute eta gainerakoak gure taldeen ekintza eta lorpenen bitartez

inspiratuz, kultura-aldaketa positiboa bideratu nahi du.

• Scratch Eguna 2011an parte hartzen duten pertsona guztiek Norberaren irudia

erabiltzeko baimena (ikus A eranskina) guraso edo tutoreek behar bezala sinatuta ekarri

duten aztertzeko konpromisoa hartzen dut.

Scratch Taldearen Konpromisoa

• Jolasten ari garela dibertitu eta ikasi nahi dugu

• Proposatutako erronkei gure kabuz irtenbideak ematen saiatuko gara, inoren

laguntzaren zain egon gabe

• Gure artean eta elkarlanean bideratzaileak proposatutako ekintzak burutzen ditugu

• Gure aurkikuntzak, iturriak eta garapenak partekatzen ditugu

4

Page 5: Scratch eguna 2011 gida 1.0

Scratch Eguna 2011

• Besteen lanarekiko errespetua adierazten dugu eta iradokizunak eta konponbideak

proposatuko ditugu ahal den neurrian

Scratch Taldearen antolaketa

Bideratzailea

Bideratzailea da Scratch Eguna 2011aren talde bakoitzaren oinarria, eta bideratzaileak gai izan

behar du:

• Taldearen zuzendaria izateko

• Bikaintasunez komunikatzeko

• Lehentasunak bideratzeko

Bideratzaileak erabiltzaile mailako informatika ezagutza izan behar du: posta elektronikoa,

Interneten nabigazioa eta fitxategien kudeaketa. Scratchen programatzen jakitea ere

interesgarria izango litzateke baina ez da behar-beharrezkoa, bere funtzioa prozesu osoan

zehar sustatzaile-lanak egitea baita.

Kideak

Scratch Taldeek Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko (5. eta 6. mailako) 5 edo 6 ikaslez

osatuta egon behar dute gutxienez.

Funtzio eta betebehar asko daudenez Scratch Taldeen barruan aniztasuna mantentzen saiatu

behar da. Eraikuntza eta programaziotik aparte kontuan hartzeko zenbait aspektu daude,

besteak beste: logo eta posterren diseinua, testuen idazlana, agertoki eta objektuen diseinua...

Scratch Talde bakoitzaren barruan kide bakoitzaren ardurak behar bezala izendatuak egotea

komeni da. Talde bakoitzaren barruan funtzioak hauek izan daitezke: Animazioaren arduraduna,

Jolasaren arduraduna, Aplikazio Errealaren arduraduna, arduradun grafikoa, diseinuaren

arduraduna...

Prestakuntza

Lehendabizi Bideratzaileak Scratch Taldeak sortu beharko ditu, bakoitzaren habilezi eta

trebakuntzen arabera. Taldeak definituak daudenean, taldearen izena eta logoa sortu behar

dira.

Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat (derrigorrezkoa) eta

5

Page 6: Scratch eguna 2011 gida 1.0

Scratch Eguna 2011

eskaitzen diren hiru Scratch motaren artean, gutxienez bi. Hiru programa mota horiek

Animazoa, Jolasa edo Aplikazio Erreala dira. Dena den 4 produktuak egiten saiatzea biziki

baloratuko da. Produkto guztietan diseinu koherentea eta gai komuna izatea baloratuko da.

Animazioa

Animazioa, aurkeztu behar den lehenengo programa da. Animazioak derrigorrez spot baten

iraupena izan beharko du: 24 segundo. Gidoia, gaia eta diseinua libreak izango dira baina

hurrengo produktuen itxura definituko dituzte. 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi

hondo izatea baloratuko da.

Jolasa

Jolasak aurreko animazoaren diseinu eta gaia jarraitu behar du. Jolas mota librea da.

Partidaren garapena zenbatzeko puntuazio sistema bat izatea bereziki baloratuko da. Era

berean 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea ere baloratuko da.

Aplikazio Erreala

Aplikazio erreala ere Taldearen gai eta itxurarekin bat etorri behar da. Eraikuntza edozein

materialarekin egin ahal izango da: papera, kartoia, egurra, soka... Aplikazioa Mundu

Errealarekin interaktiboa izan behar da eta noski Scratchekin programatua egon behar da.

Aplikazioaren akzioa Mundu Errealera igarotzeko derrigorrezkoa da LEGO Educationen WeDo

Kitan datozen 3 elementu teknikoetatik gutxienez bat erabiltzea (motorra, gertura-sentsorea edo

inklinazo-sentsorea). Era berean 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea ere

baloratuko da.

Posterra

Nahiz eta Glosgster Edurekin sortzeko aukera izan, Posterra, digitala ez den produktu bakarra

da (ikus B Eranskina). Posterra Talde bakoitzaren aurkezpen txartela da eta bertan

derrigorrezko zenbait datu agertu beharko dira:

• Taldearen izena

• Taldearen logoa

• Taldekideak: izena eta adina

• Ikastetxearen izena

• Interesdun estekak: ikastetxearen webgunea, gelako bloga...

6

Page 7: Scratch eguna 2011 gida 1.0

Scratch Eguna 2011

Posterraren toki nagusi batean egindako Scratchei buruzko informazioa agertu beharko da:

• Izenburuak

• Bakoitzaren deskripzio laburrak

• Irudiak (pantaiazoak)

• Izendatze kodigoa (ikus beherago)

• Scratch bakoitzaren zailatsun eta arrakasten deskribapenak, kasu bakoitzean gauzarik

zailenen azalpenekin.

Posterra eskuz egiten bada DIN A4an egin beharko da eskaneatu ahal izateko (ahalik eta

erresoluzio handienean) .pdf formatuan bidali ahal izateko.

Posterrak DIN A2an inprimatuak izango dira antolakuntzaren aldetik eta Scratch Eguna 2011ean

standak apaintzeko erabiliko dira. Era beran posterraren kopia txikiago eta eramangarriagoak

ere inprimatuko dira, bisitariek eramateko modukoak.

Aurretiko lanak

Antolakuntza arazoak direla eta Ikastetxe bakoitzak ezin izango ditu talde ofizial bi baino

gehiago inskribatu. Ikastetxe bakoitzean Scratch Eguna 2011ren aurretik antolatu behar duen

guztia talde guztien artean azkenik bi talde aukeratzeko, nahi bezala antolatu ahal izango da.

Inskripzioak

Inskripzioak www.scratcheguna.eu webgunean bereziki agertuko den formularioaren bidez egin

behar izango dira 2011ko apirilaren 15a baino lehen. Inskripzioetan Ikastetxearen izena,

harremanetarako kontaktua eta Scratch Eguna 2011n Alhondiga Bilbaora eramango diren

Scratch Talde kopurua (1 edo 2) adieraztea beharrezkoa izango da.

Ikastetxearen eskuetan geratzen da Ikastetxean dauden Scratch Talde guztien arteko talde

ofizial bien aukeraketaren prozesua. Prozedura honetan komeni da Scratch Eguna 2011k

definitutako balore eta filosofia jarraitzea.

Irudien Baimena

Scratch Eguna 2011ren garapenean gerta daiteke zenbait komunikabide agertzea jardunaldiaren

estaldura egiteko. Scratch Eguna 2011an parte hartzeko erabat derrigorrezkoa da Permiso de

Imagen A Eranzkina, behar bezala betetzea eta guraso edota tutorek sinatuta. Baimen berezi

7

Page 8: Scratch eguna 2011 gida 1.0

Scratch Eguna 2011

hauek Scratch Eguna 2011aren harreran antolakuntzari eman beharko dira, bestela ezin izango

da Scratch Eguna 2011n parte hartu.

Netbooken eskaria

Scratch Eguna 2011n parte hartu ahal izateko, gutxienez 4 ordenagailu eraman behar izango

dira. Ikastetxearen Eskola 2.0-ko netbook-ak erabili ahal izateko, Eusko Jaurltzako Hezkuntza

Sailak sortutako eskari orria beteta bidali behar zaie (ikus C Eranskina). Prozesu guzti hau

Scratch Taldeen Bideratzailearen esku geratzen da.

Lan ematea

Fitxategi guztiak: Animazoa, Jolasa, Aplikazioa Erreala eta Posterra; korreo elektronikoaren

bidez antolakuntzak behar bezala adieraziko duen helbide batetara bidaliak izan beharko dira

maiatzaren 12a baino lehen. Fitxategien izenak hurrengo atalean azaldutako izendatze

kodigoaren bitartez jarri beharko dira. Scratch produktuak ere derrigorrez Scratch webgunera

igoak izan beharko dira (ikus Komunitatea atala).

Fitxategien izendatze kodigoa

Scratch programa guztiak eta Posterra, honetarako bereziki sortutako izendatze kodigo

bereziaren bitartez izendatuak izan beharko dira. Honek Scratch zerbitzarian bilatze lanak

erreztuko ditu. Kodigoa antolakuntzak emango ditu eta ondorengo ereduaren arabera emango

dira:

SE11XXX1_a.sb

• SE11 = Scratch Eguna 2011• XXX = Ikastetxe bakoitzari emandako hiru hizkien kodigoa.• 1 = Tadeari emandako zenbakia (1 edo 2)• _a = Scratch programa bakoitzari emandako hizkia (a = Animazioa, j = Jolasa, w =

Aplikazio Erreala, p = Posterra)• .sb/.pdf = Fitxategiaren luzapena

Komunitatea

scratch.mit.edu webguena oinarrrizko ikasketa tresna bezala, funtsezko muina da. Bertan,

komunitateak garatutako makina bat programa jeisteko eta ikasteko prest aurki daitezke.

Scratchen aurreratzeko metodorik onena, dagoeneko eginda dauden programak ikertzea da.

Horrela zenbait prozedura ikasten dira eta trebetasuna irabazten da.

Scratch softwarea bera, oinarritik pentsatua dago scratch.mit.edu-n partekatze prozesu hau

8

Page 9: Scratch eguna 2011 gida 1.0

Scratch Eguna 2011

erabat xinplea izan dadin, klik erraz baten bitartez webgunera igotzen baita garatutako

programa.

Programak igotzeko aukera izateko, lehendabizi webgunean izena eman behar da kontu bat

zabaltzeko. 14 urte baino nagusiagoa izan behar denez kontua zabaltzeko Scratch Taldeen

produkzioak Bideratzaileak zabaldu behar duen kontuaren bitartez igo beharko dira.

Webgunera igotzen diren programa guztiak izendatze kodigoaren bitartez izendatuta egon

beharko dira. Horrela, erraz aurkitu, partekatu eta iruzkindu ahal izango dira Scratch Eguna

2011an. Programa igotzerakoan etiketatzeko aukera ematen digunez Scratch guztiek etiketa

berarekin igotzea eskatzen da: Scratch Eguna 2011.

Jardunaldia

Deskribapena

Scratch Eguna 2011 azoka formatudun jardunaldia da. Ez da lehiaketa bat, elkarrekiko ikasketa

esanguratsua sustatzeko eta taldeen lanak partekatzeko esparrua da.

Azoka, zenbait mahai dituen eremu zabal batean ospatuko da. Mahai bat egongo da Scratch

Talde baoitzrentzako. Kideek mahaiak libreki apaindu beharko dituzte standetan bihurtzeko.

Apainketa guztiz librea da, eta edozein materialarekin egin ahal izango da, baina zenbait

elementu komunak eukiko dituzte:

• Poster handia (aurretik bidalitakoa eta antolakuntzak emanda)

• Banatzeko eta neurri txikiko posterraren kopiak (aurretik bidalitakoa eta antolakuntzak

emanda)

• Proiektu bakoitzarentzako ordenagailu bana

• Beste ordenagailu extra bat beste funtzio batzuetarako. Fitxategien kopiaketa, blog

erakusketa, glogsterren erakusketa...

Scratch Taldeek denbora nahikoa izango dute (9:30-11:00) ekipoak instalatzeko, Aplikazio

Erreala eraikitzeko eta standa behar bezala apaintzeko.

11:00etan azoka bera hasiko da. Talde desberdinen kideak azoka osotik libreki mugitzeko

aukera izango dute, kontuan hartuta norbere standean gutxienez 3 kide egon beharko direla

bisitariei euren proiektuei buruzko azalpenak emateko prest.

Azokaren helburua ikasketa bera da. Beste taldeko kideak ezagutzea, euren lanari buruzko

zalantzak galedetzea eta denon arteko elkarrekiko ezagutza garatzea.

9

Page 10: Scratch eguna 2011 gida 1.0

Scratch Eguna 2011

Jardunaldiaren bukaeran (14:00) zenbait opariren zozketa egingo da eta honen ostean Scratch

Eguna 2011ri amaiera emango diogu.

Eranskinak

A – Irudi Baimena

http://www.slideshare.net/Borjario/scratch-eguna-2011-permisos-de-imagen/download

B – Posterraren eredua

C – Netbooken eskaria Eusko Jaurlaritzari

https://posta.irakasle.net/publico/Resolucion_Eskola_Privados_e.pdf

10