santixabel jaiak 2015

24

Upload: egunea

Post on 22-Jul-2016

222 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Santixabel Jaiak 2015
Page 2: Santixabel Jaiak 2015
Page 3: Santixabel Jaiak 2015

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAiruditan

Larunbat honetan, 18:00etan Sutegin. Argazkiok Iñaki Agirresaroberen diaporamaren parte dira.

Goiburuak dioen bezala, duela hiru hamarkadako jai-girora bidaiatze-ko aukera izango dugu. Argazkiek

ahalmen hori dutelako. Kolpe batean, eta instant batez bederen, iragan hurbilera egin dezakegu salto. Iñaki Agirresarobek hiru hamarkadetan zehar eginiko irudiak hautatu eta diaporama berezia presta-tu du. Larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera eskainiko du Sutegin.

“Erakusleiho izan nahi du diapora-mak. Aldi berean, urtez-urte egitarau berdintsuarekin pertsonen aurpegiak eta janzkerak nola aldatu direnaren isla ere izan nahi du emanaldiak”, egileak berak aditzera eman duenez.

“1984-2013 SANTIXABELAK GOGOAN”, LARUNBAT HONETAN DIAPORAMA SUTEGIN

JAIEN ATARIAN, BERTSOPAPER LEHIAKETAKO SARI BANAKETAAurreko asteko NOAUA!n eman genuen sarituen berri. Aurten, sei bertso-sor-ta aurkeztu dira baina hauek izan dira epaimahaiak nabarmendu dituen lanak:n Imanol Zarautz “Troia”, “79 kilome-tro eta 20 herri” lanarekin.

n Uxue Fernandez, “Laurogei urte, amo-na” lanarekin.n Jon Aizpurua, “Dirua alkate”.

Sari banaketarekin batera, saritu-takoek bertsoak abestu egin beharko dituzte Ixak Arruti musikagilearen la-

guntzaz. Aurten, saria ez da jaietako bertso

saioan emango, aldez aurretik baizik. Ostiral honetan, ekainaren 26an, Sutegin egingo den saioan. 19:30ean hasiko da sari banaketa.

Page 4: Santixabel Jaiak 2015
Page 5: Santixabel Jaiak 2015
Page 6: Santixabel Jaiak 2015

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA#kilometroak15

IA NONDIK AGERTZEN DEN MASKOTA…Gutxien espero dugunean iku-

siko omen dugu jaietan, gu guztiok gertutik zainduko gai-

tuen maskota. “Tentuz ibili, ia nondik agertzen den”. Hala adierazi digu egi-leak, Jokin Eizagirrek. Usurbildarra ari da lantzen, jaietan urteotan ezinbeste-koa bilakatu den ikurra. Bost egunez gure artean izan eta gero, Santixabelen amaieran agurtuko dugu maskota.

...eta nola agurtzen dutenIaz Artzabalera tokiz aldatu ondoren, jatorrizko lekuan egingo zaio masko-tari agurra: uztailaren 5ean, gaueko 23:00etatik aurrera, Dema plazan os-patuko den ikuskizun baten bueltan izango da. Uztailaren 5ean, gaueko 23:00etan hasiko da azken traka.

Uztailaren 1ean asteazkena jaurtiko dute txupinazoa, arratsaldeko 19:00etan hain zuzen.

Santixabelei hasiera emateko ohorea aurten, “Udarregi ikastolak eta Ki-lometroak ekimenak” izango dute.

Urriaren 4ko jaialdiko antolaketa ezin ho-beto irudikatzen ari den auzolana omen-du nahi da, festei ekiterakoan. Gerturatu beraz, Santixabelek eta Gattunk mugi-menduak bat egingo duten txupinazora; uztailaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan Udaletxe aurreko plazan.

Parte hartzea haztenHerritarrek eginiko proposamenen artetik erabaki du Jai Batzordeak, email bidez nahiz herrian jarri diren postontzietan utzi diren ekarpenetatik. Oraingoan, ba-bes handiena jaso dutenak Udarregi Ikas-tola eta #Kilometroak15 izan dira. Iazko txupinazoan protagonista izan genituen senior nesken eskubaloi taldekoen le-kukoa hartuko dute, uztailaren 1ean.

TXUPINAZOAN ERE, #GATTUNK

Page 7: Santixabel Jaiak 2015
Page 8: Santixabel Jaiak 2015

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

Uztailaren 4an, 17:00etatik aurrera, Lartzandieta baserriko zaldi gainean ibiltzeko aukera izango da.

Festen zurrunbiloan murgilduko gara datozen egunotan, bost egunez ete-nik izango ez duen parranda giroan.

Nekatu edo indarra ahitu aurretik ordea, plan lasaigarririk ere badugu Santixabe-lotan. Zaldi paseo bat programatu dute uztailaren 4rako, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Udarregi Ikastola pareko zelaian barrena. Lartzandieta baserriko zaldi gai-nean ibiltzeko aukera ederra izango dugu jaiotan.

Azken egunean, idi-demaEta animaliak herri kirolekin lotzen di-tuen tradizio handiko beste ekitaldi bat; idi-demarena. Festetako azken egunean, uztailaren 5ean, 18:00etatik aurrera, nola ez, Dema plazan.

ZALDI PASEOAK, IKASTOLA PAREKO ZELAIAN

Page 9: Santixabel Jaiak 2015

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

Txartelak Txiribogan, Aitzagan eta Bordatxon daude salgai.

Kantu giroan eta Kuxkuxtu txaran-gakoen laguntzaz, eguerdi par-tean kalejiran ibili ostean, zikiro

jan ederraz dastatzeko aukera izango da uztailaren 4an. Adi, otordurako sarrerak salgai daude jada 22 eurotan, Txiribogan, Aitzagan eta Bordatxon. 15 eurotan gazte-entzat eta langabetuentzat. Otordu gehia-go. Bezperan, uztailaren 3an, haurrenare-kin batera, Gazte Eguna ere ospatuko da. Bestelako ekitaldien artean, bazkaria an-tolatu dute txosnetan. Kasu honetan ere, txartelak aurrez eskuratu beharko dira. Salgai izango dituzte ohiko tabernetan.

Bestetik, Santixabeletan otordu es-kaintza zabala izango dela aurreikusita, herri afaririk ez antolatzea erabaki dute txosnetako arduradunek.

ZIKIRO JANERAKO TXARTELAK SALGAI

Page 10: Santixabel Jaiak 2015

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA#kilometroak15

Tonbolan partehartzeko, gerturatu uztailaren 2an Sutegiko atarira.

Euro batean boletoak erostearen truke, sari potoloak irabazteko aukera izango dugu berriz, #Kilo-

metroak15 ekimenaren aldeko tonbola arrakastatsuan. Aurreikuspen guztiak gainditu zituen Sagardo Eguneko edizio arrakastatsuaren ostean, bueltan datoz Santixabeletan, Ana Urdangarin, Larraitz Izagirre eta koadrila. Oraingoan, uztai-laren 2rako antolatu dute giro ederrean ospatuko den ekimena. Egun osoz, Sutegi atarian izango dira, opariak banatu eta ba-natu. Jasotako laguntza, Udarregi Ikastola laguntzera bideratuko da. Antolatzaileek tonbolarako boluntarioak behar dituzte. Animatzen zaretenok deitu ahalik eta las-terren, ekainaren 26a baino lehen, 633 155 879 (Ana) telefono zenbakira.

GATTUNK TONBOLA, SANTIXABEL EGUNEZ

JAIETAN ERE, GATTUNK DENDA ZABALIK

Uda garaiko arropa polit askoa aurkituko duzue, bezeroen joan etorriak etenik ez duen

#Kilometroak15 ekimenaren aldeko saltokian. Eskaintza eta estilo kolo-retsu eta anitza ezagutu eta erostera joateko animatzen dute Gattunk Den-datik. Santixabel egunean, uztailaren 2an, Usurbilgo jai eguna izanik, itxita aurkituko duzue. Gainerakoan, jaietan zehar zabalik ohiko egun eta ordue-tan, uztaila osoan goiz eta arratsaldez, eta abuztuan goizez baita.

Udan ere zabalik izango daUdan ere, hilabete hauetan salmenta aurreikuspen guztiak gainditu dituen Gattunk dendan oporrik ez beraz.

Saltokia irekita mantentzearen aldeko apustua egin dute:n Uztailean: astelehenetik larunbate-ra: 10:30-13:00 / 18:00-20:00.

n Abuztuan: asteartetik larunbatera: 10:30-13:00.Oharra: astelehen goizetan, larunbat arratsaldeetan eta igandeetan itxita.

Uztailaren 2an itxita izango da, gainontzeko egunetan ordea zabalik aurkituko duzue.

Page 11: Santixabel Jaiak 2015
Page 12: Santixabel Jaiak 2015

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAelkarrizketa

Intza Salsamendik beste itxura bat eman nahi izan dio aurtengo egitarauari. Dadoaren forma ere har dezake.

Erabilera anitzekoa izango dugu, egunotan Usurbilgo Udalak etxee-tan banatuko duen jai egitaraua.

Haur nahiz helduengan pentsaturiko diseinu lan originala sortu du Intza Sal-samendi herritarrak, 2015eko Santixa-beletako Egitarau Diseinu Txapelke-tako irabazleak. Ohiko diseinu lanetatik urrunduz, dadoa dugu, aurtengo jaietako berriemailea.

Egitarauak ze itxura izango du?Intza Salsamendi: A3 bat da, alde batean poster modukoa egitarauarekin eta hor-man itsasteko Usurbilgo argazki batekin. Beste aldean, dado forma emateko auke-ra, haurren sormen lana eta parte hartzea sustatzeko, moztu, marrazteko…

Egitarauari dado forma ematea nola bururatu zaizu?Argazkidun egitarauak izaten dira norma-lean. Diseinua aldatu nahi nuen. Kotxean aurrera eta atzera ibiltzen naizen uneetan, nola egin pentsatzen nenbilela etorri zi–tzaidan dadoaren ideia.

Espero al zenuen irabaztea?Lehiaketetara aurkezten zarenean, seku-la ez duzula irabaziko pentsatzen duzu. Gero, deia jasotzean sorpresa izaten da.

Lehendik ere irabazi izan duzu. Nolako diseinu lanekin izan zen?Beste bi edizio irabazi nituen aurrez. Beti ezustean harrapatu izan dit. Azken unera arte parte hartu edo ez erabaki ezinik ibili ostean, presaka eta korrika egindako la-nak aurkeztu izan ditut eta azkenean gus-tatu egiten dira. Txapelketa irabazi nuen lehenengo aldian, argazkiekin tolestutako pliego bat aurkeztu nuen. Bigarrenean, “kantonera” bat. Oso praktikoa eta des-berdina.

Diseinu munduan urteotan ematen ari diren etengabeko aldaketek ere isla

EGITARAUA, “IKUSTERRAZA ETA ULERTERRAZA”

GATTUNK LELOAREN EGILEAZorioneko dago aurten Intza Salsa-mendi. #Kilometroak15 eguneko GA-TTUNK logoa eta leloa ere berak egina baita. Tira, azken hau Lur Etxeberria-rekin batera.

GATTUNK hitzak euskara batuan “gara” aditzarekin jolasten du, hikako forman erabilita. “Hitanoak, gainera, lagunartea, konfidantza eta gertuta-suna adierazten ditu, eta horiek ba-dira jaialdi honetan indartu nahi di-tugun baloreak. Udarregi ikastolaren alde elkarrekin lan egiteak, elkarren arteko harremana eta konfiantza in-dartuko dituela ziur gaude. Bestetik, hikako formak neska zein mutilen marka jasotzen du, hain zuzen ere,

parekidetasuna barne bildu nahi ge-nuelako: gizon eta emakume guztion artean eraikiko baitugu Kilometroak, elkarrenganako errespetuaz”.

Noski, GATTUNK hitzak ere, txala-partaren doinua ekartzen du gogora. Herri honi hain loturik dagoen instru-mentua.

izango zuten zure lanetan?Beti aldatzen ari da. Lehen, gauza asko sartzen ziren diseinu lan batean, orain

sinpletasunerantz doa, garbitasunerantz. Testu ahalik eta gutxienarekin, ikusterraza eta ulerterraza izateko.

Page 13: Santixabel Jaiak 2015

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

Gazteak sukaldari lanetan ikusiko ditugu, uztailaren 2an Artzabalen.

Haur nahiz helduei zuzenduriko eskaintza zabala izaten da jaie-tan. Apenas izaten da ordea eki-

menik, 12-18 urte inguruko gazteeentzat. Aurten gaiari heldu eta festetarako zen-bait ekimen iragarri dira, gazteen parte-hartzea sustatu eta Gaztelekuaren eta gu-rasoen arteko elkarlana bultzatzeko.

DBH 1 eta 2 mailetan dabiltzan ikas-leei zuzenduriko txapelketa antolatu dute. Bi proba izango ditu ekimenak. An-tolakuntzak sukaldari lanetan, eta goitik behera zikindu eta blaituko diren ginkana dibertigarrian parte hartzera animatzen dituzte gazteak. Izen ematea asteotan bi-deratu dute ikastolan eta antolatzaileek apuntatu direnekin osatuko ditu taldeak:

GAZTETXEF ETA GINKANA BEREZIA GAZTEENTZAT

Gaztetxef, Artzabalenn Uztailak 2, osteguna.n Ordutegia: 16:00-17:30. n Tokia: Artzabal.

n “Gaztetxef ekintzan gazteei osagai ez-berdinak emango zaizkie eta pintxo bat eta postre bat egin beharko dituzte”.n Baloratuko dena: Aurkezpena, garbi-tasuna, elkarlana, pintxoaren zaporea, postrearen zaporea eta beste gazteen ba-lorazioa.

Ur eta Zikin ginkana, Artzabalenn Eguna: uztailak 4, larunbata.n Ordutegia: 16:00-18:00.n Tokia: Artzabal.n Zehaztasunak: “Gazteek taldeka 5 pro-ba egin beharko dituzte eta proba horie-tan busti eta zikinduko dira. Oso diberti-garria izango da!!!!”.n Baloratuko dena: Elkarlana, joko gar-bia eta froga egitea.

Page 14: Santixabel Jaiak 2015

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

ETB1n eskainiko dute “Kantugiro” saioa. Santixabeletako Haurren Egunean hurbilduko dira gure artera.

Uda honetan herriz herri eta fes-taz festa ibiliko den Euskal Tele-bistako Kantugiro, karaoke saio

berrirako lehiakide bila dabil lan taldea. Usurbila datoz Santixabeletan, uztailaren 3an, 17:30etan Haurren Eguna ospatzen ariko diren Dema plazara. Hesian musika taldeko kide Zuriñe Hidalgok eta Xabin Fernandezek (ondoko argazkian) aur-keztuko duten saio berrian abesteko 14 urtetik gorako lehiakideak behar dituzte. Animatzen? Parte hartzeko:n Bidali WhatsApp mezu bat 626 181 417 zenbakira. n Idatzi helbide honetara: [email protected]

Karaoke moduko saioa Ekainaren 29tik aurrera, astelehenetik ostegunera ETB1ek eskainiko duen saio bakoitzean 9 pertsona ariko dira abesti ezagunak kantatzen eta “egun bakoitzean irabazle bat egongo da”. Txapeldunaren–tzako sari potoloak iragartzen ari dira.

Kantugirok, karaokerako hautaturiko herriko festen berri emango du baita,

‘KANTUGIRO’ SAIOKOAK, SANTIXABELETAN

SORMEN LANAK, SUTEGIN IKUSGAIIkasturteko lanketa plazaratzeko

unea heldu zaie beste behin, mar-golan, eskulan eta joste lanetan

aritzen diren herritarrei. Zirriborro Tailerrekoek eta Labore Taldeko ki-deek, azken hilabete hauetan eginiko sortze lan bilduma ikusgai jarriko dute Sutegin, ekainaren 30etik uztailaren 7ra. Ordutegi honetan: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

XIII. Pintura lehiaketa: “Nola irudikatuko zenuke eguzkia?”2-16 urte arteko haur eta gazteek ere, artelan ederrez apainduko dute fron-

toia Santixabel egunez. Oraingoan uztailaren 2an ospatuko baita, goize-ko 10:30etatik aurrera, jaietako XIII. Pintura Lehiaketa. Urtero gai baten inguruan marraztu behar izaten dute parte hartzaileek. Oraingoan, eguz-kia irudikatu behar dute. Ohi bezala, marrazteko materiala frontoian bertan banatuko dute, baina antolatzaileek ohartarazten dutenez, “komeni da orriaren azpialdean jartzeko euskarri-ren bat ekartzea; karpetaren bat edo li-burua… Nahi izanez gero, pintatzeko materiala etxetik ekar daiteke”.

Marrazkiak bukatu ahala, erakus-

gai jarri, eta ederrenak, epaimahai batek hautatuko ditu. 11 guztira, eta sari bana jasoko dute, eguerdiko 13:00etan. Parte hartzaile guztiek ere detailetxo bana jasoko dute.

Nerea Alias, Joseba Olagarai eta Nahia-ra Gagoren eskutik. Erreportari talde hau, programako agertokira abestera igotzeko jende bila ariko da herriko fes-tetan eta modu horretan, “Euskal He-rriko jaien giroa ezagutuko dugu euren eskutik”.

Usurbilen, uztailaren 3anETB-ren udako platoan bihurtuko da be-raz jai betean izango den Usurbil, uztai-laren 3an. “Jaiak, abestiak, gonbidatu be-reziak… anima zaitez eta parte hartu!”, luzatu dute gonbita telebistakoek.

Informazio gehiago: eitb.eus

Uztailaren 7ra bitarte, Zirriborro eta Labore taldekoen lanak topatuko dituzue Sutegin.

Page 15: Santixabel Jaiak 2015
Page 16: Santixabel Jaiak 2015

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

Uztailaren 5ean aterako dira, eguerdiko 12:30ean, dultzaineroekin eta Ostargi konpartsakoekin batera.

Izatez, maiatzaren 15eko San Ixidro Egunean ziren erakustekoak, bai-na euriagatik ez zen posible izan.

Santixabeletan bai ordea. Uztailaren 1etik 5era, egunero kalez kale ikusi-ko ditugu erraldoiak, buruhandi eta musikarien laguntzaz. Itxuraz alda-tuta, arropa berriekin desfilatzen. Eta aurkezpen ofiziala ere izango dute; uztailaren 5ean, 12:30ean, dultzai-nero eta Ostargi konpartsakoekin egingo duten ekitaldian. Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak Facebook-en duen orrialde bidez hi–tzorduotara animatzen dituzte herri-tarrak.

ERRALDOIAK, JANTZI BERRIEKIN

Page 17: Santixabel Jaiak 2015
Page 18: Santixabel Jaiak 2015

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

Alkoholemia proba egin edota informazioa eskatzeko gunea ipiniko dute.

Interes nabarmena piztu zuten iaz. Parte hartze datua ikusi besterik ez dago; ia 200 lagun hurbildu ziren

Sasoia Elkartekoek, alkohol eta subs-tantzia ezberdinen gehiegizko kontsu-moari buruz informatu, sentsibilizatu eta arreta hartzeko, Santixabeletan Dema plaza ondoan jarri zuten gune-ra. Duela urtebete, Adingabekoak eta Alkohola Programaren baitan Usurbilgo Udalak sustaturiko kanpainak izandako harrera ikusita, bueltan datoz aurten.

UZTAILAREN 4AN, ALKOHOL ETA SUBSTANTZIEN KONTSUMOA AZTERGAI

Eguna: 2014ko uztailak 4.Lekua: Usurbil, Dema plazatik Askatasuna plazara dihoan pasabidea.Ordutegia: 00:00-03:30.Parte hartu zutenak: 199 lagun.Gizonezkoak: 135 (%67,84).Emakumezkoak: 64 (%32,16).Parte hartzaileen adina: 16-62 urte artekoa.Gehien parte hartu zutenak: 18-20 urte artekoak (%33,67).21-25 urte artekoak (%17,09).

0,5 gr/l, gidatzeko legeak baimentzen duen muga izanik… n Negatiboak; 73, %36,68 (36 gizonezko, 37 emakumezko).

n Positiboak: 121, %60,80 (96 gizonezko, 25 emakumezko).

n Informazioa eskatu zutenak: 5 (3 gizonezko, 2 emakumezko).

Positiboen tasak:n 18-20 urte artean: 52 (43 gizonezko, 9 emakume).

n 21-25 urte artean: 23 (20 gizonezko, 3 emakume).

n 26-30 urte artean: 15 (11 gizonezko, 4 emakume).

n 31-35 urte artean: 7 (5 gizonezko, 2 emakume).

n 36-40 urte artean: 6 (4 gizonezko, 2 emakume).

n 41-45 urte artean: 8 (3 gizonezko, 5 emakume).

n 46-50 urte artean: 5 (denak gizonezkoak).

n 51-55 urte artean: 3 (denak gizonezkoak).

n 56-60 urte artean: 2 (denak gizonezkoak).

Negatiboen tasak:n 18-20 urte artean: 15 (5 gizonezko, 10 emakume).n 21-25 urte artean: 23 (15 gizonezko, 8 emakume).n 26-30 urte artean: 59 (31 gizonezko, 28 emakume).n 31-35 urte artean: 21 (14 gizonezko, 7 emakume).n 36-40 urte artean: 13 (6 gizonezko, 7 emakume).n 41-45 urte artean: 7 (6 gizonezko, 1 emakume).n 46-50 urte artean: 7 (denak gizonezkoak).n 51-55 urte artean: 5 (3 gizonezko, 2 emakume).n 56-60 urte artean: 3 (denak gizonezkoak).

Proba egin ondoren…Parranda ostean autoa hartu behar zute-nei, “sakon azaldu zitzaien alkoholaren eraginpean gidatzeak ekartzen dituen era-ginak eta horrek dakartzan arrisku pertso-nalak eta legearriskuak. Halaber, odol litro bakoitzeko 0,5 gr. baino gehiagoko indizea jaisteko itxaron beharko luketen gutxi gora beherako denbora-tarteen berri ere emanzitzaien”.

Hurrengo orduetan autoa hartu behar zutenak, 36 lagun (%18,09) ziren: Horietatik:21 lagunek (19 gizonezko, 2 emakume) emaitza positiboa eman zuten.15 lagunek (8 gizonezko, 7 emakume) emaitza negatiboa.

Autoa hartu behar ez zutenen garraioa:134 lagun oinez, %67,34.Kotxez laguntzaile moduan 16 lagun, %8,04.Garraio publikoan 13 lagun, %6,53.

Tabakoaren eta kannabisaren kontsumoa:Bi substantzion inguruko azterketa ere egin zuten iazko Santixabeletan. Kontsumo al-tuena, 18-20 urte artean ematen da. Hortik aurrera beherantz doa kontsumoa.

Oraingoan, uztailaren 4an, larunbat gaueko kontzertuetan izango dira, txos-netatik gertu. Nahi duenak galdetegi erraz bati erantzun, alkoholemia pro-ba egin edota dituen zalantzak Sasoia elkarteko kideekin argitzeko aukera izango du. Baita “eskuratutako kont-sumoari buruzko norberari egokitutako azalpenak ere; halaber behar izateko-tan, autoa hartzeko itxaron behar den denbora-tartea” zein duen jakitekoa. Gerturatzeko gonbita egina dago beraz.

Iazkoan egin ziren azterketen datu esanguratsuenak

Page 19: Santixabel Jaiak 2015
Page 20: Santixabel Jaiak 2015

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAagenda

Ekainak 26, ostirala

19:30 XXXIX. Santixabel bertso-paper le-hiaketako sari-banaketa Sutegin. Saritu-tako bertso musikatuak izango dira.

Ekainak 27, larunbata

18:00 Diaporama Sutegiko auditorioan: “Santixabelak gogoan (1984-2013)”.

Ekainak 30, asteartea

17:30 Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.22:00 Santixabeletako futbito txapelke-tako finalak.

Uztailak 1, asteazkena

06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta ir-teera.14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.19:00 Txupinazoa eta Ikurrinaren igoera Udaletxetik: Udarregi ikastolak eta Ki-lometroak-ek botako dute, auzolanaren omenez.19:00 Helduen danborrada. Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.22:30 Dantzaldia frontoian Laiotz taldea-rekin.00:00 Helduen danborrada.00:30 Bertsio gaua txosnetan.

Uztailak 2, osteguna

Egunean zehar, Kilometroak-Gattunk tonbola Sutegi atarian.10:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintu-ra Lehiaketa (materiala bertan bana-tuko da).12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean.Jarraian, lore eta salda banaketa.12:30 Triku taldearekin trikitilarien kalejira.13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.

16:00 Mus Txapelketa txosnetan.16:00 Gaztetxef Artzabalen (Aurrez izena emandakoak).17:00 Esku Pilota Txapelketako fina-lak.18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistu-lariekin.18:30 Erromeria Saioa Lizarralderekin Askatasuna plazan.18:30 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta.21:00 Paellada txosnetan.22:00 Bertso-saioa frontoian: Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre.00:00 Dantzaldia frontoian: Ezten Giro taldearekin.02:00 DJ Ziribulio txosnetan.

Uztailak 3, ostirala

10:00 Ume-gazteei harrera.10:30-13:00 Ginkana (Kiroldegian, Artzabalen, Frontoian eta Udarregin).11:00 Toka Txapelketa Artzabalen.11:00-14:00 Jolas parkea Frontoian eta Artzabalen.12:00 Kantu-triki poteoa txosnetan ha-sita.13:00 Buruhandi eta erraldoiak trikiti-lariekin.14:00 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian (norberak ekarrita).14:00 Gazte bazkaria txosnetan.Ondoren, Motxaila elektrotxaranga.14:00-17:00 Egurrezko jolasak fron-toian.15:00-17:00 Jolas parkea Frontoian eta Artzabalen.16:00 Apar festa, Udarregiko patio bo-robilean.16:30 Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.17:30 “Kantugiro” Karaokea Dema pla-zan.18:00 Txokolatea frontoian.18:30 Buruhandi eta erraldoiak trikiti-lariekin.22:30 Dantzaldia frontoian Boston Jai taldearekin.01:00 Kontzertua txosnetan Skasti tal-dearekin.Ondoren, Eromeria-rekin erromeria.

Uztailak 4, larunbata

11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.12:00 Preso eta iheslarien eskubideen al-deko kantujira, Kuxkuxtu txarangarekin.14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna pla-zan, Kuxkuxturekin.16:00 Ur Jolasak Artzabalen. (Aurrez ize-na emandakoak.)17:00 Zaldi-paseoak Ikastola aurreko ze-laian. (Lar Zaldiak)18:00 Herri-kirolak: Harri-jasotzaileak eta Gipuzkoako 2. mailako Aizkolari txapelketa. (gizonezkoak) 18:00 Buru-handi eta erraldoiak trikitilariekin.19:00 Gazteentzat DJ Burunda.20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia txosnetan.23:00 Kontzertua frontoian Izeberg, Ha-beas Corpus, Betagarri.02:30 Dja txosnetan.

Uztailak 5, igandea

07:00 Gaupaseroen argazkia. Ondoren, Eonian elektrotxaranga.09:00 Esnadeia dultzaineroekin.11:00 Ur bataioa Kiroldegian.11:30 Zanpantzarrak.12:30 Erraldoien kalejira, dultzaineroak eta Ostargi konpartsa. Usurbilgo erraldoi berrituen aurkezpen ekitaldia.12:30 Herriko Dantzarien emanaldia.14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jaure-gian.16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.17:00 Gorritiren show-a Ikastola aurreko zelaian.18:00 Herri-kirolak. Idi dema eta harri-ja-sotzaileak: Idoia Etxeberria eta Estitxu Almandoz.18:00 Patxaranga elektrotxaranga.18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzai-neroekin.18:00 Patata-tortilla lehiaketa txosnetan.23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.00:00 Kontzertua txosnetan: Kezka. On-doren, Erokomeri erromeria.

Page 21: Santixabel Jaiak 2015
Page 22: Santixabel Jaiak 2015

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAbota punttuba

Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu eta Amaia Agirre arituko dira kantuan Santixabel egunean. 22:00etatik aurrera, frontoian.

Aurreko festetako egitarauekin al-deratuz, aldaketak eman dira aurtengo jai-programan. Bertso

saioa ostegunera aurreratu da (uztailak 2) eta bertsopaper lehiaketako sari banaketa bertso saiotik aparte egingo da aurten.

Bertsopaper lehiaketako sari banake-ta ostiral honetan ospatuko da, ekainak 26, arratsaldeko 19:30ean Sutegin.

22:00etan, frontoianAndoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu eta Amaia Agirre laukotea-ren bertso saioa berriz, Santixabel egu-nera aurreratu dute. Gaueko 22:00etan, frontoian.

BERTSO SAIOA, JAI-EGUN HANDIAN

Page 23: Santixabel Jaiak 2015
Page 24: Santixabel Jaiak 2015