sakramentuak

11
Sakramentuak, Jesusek bizi berria ospatzeko bere jarraitzaileei emandako zeinu ikuskorrak dira. Zeinu hauek burutzeko elementu oso arruntak aukeratu dira: ura, ogia, ardoa, olioa, edota keinuak, adibidez eskuak ezartzea eta baietza. Sakramentuen bitartez, Jesus presente egiten da kristauen bizitzan eta Salbamena ematen die. Zazpi dira sakramentuak: Bataioa, Sendotza, Barkamena edo Adiskidetzea, Eukaristia, Gaixoen Oliadura, Apaizen Ordena eta Ezkontza.

Upload: irakaskuntza-gipuzkoa

Post on 22-Jul-2015

449 views

Category:

Documents


10 download

TRANSCRIPT

Page 1: Sakramentuak

•Sakramentuak, Jesusek bizi berria ospatzeko bere jarraitzaileei emandako zeinu ikuskorrak dira.

• Zeinu hauek burutzeko elementu oso arruntak aukeratu dira: ura, ogia, ardoa, olioa, edota keinuak, adibidez eskuak ezartzea eta

baietza.•Sakramentuen bitartez, Jesus presente egiten da kristauen

bizitzan eta Salbamena ematen die.•Zazpi dira sakramentuak: Bataioa, Sendotza, Barkamena edo

Adiskidetzea, Eukaristia, Gaixoen Oliadura, Apaizen Ordena eta Ezkontza.

Page 2: Sakramentuak

BATAIOA• Kristauen elkartean parte hartzeko sarrera ematen duen sakramentua da Bataioa.

Jainkoaren seme edo alaba eginarazten du eta bizi berri bati ematen dio hasiera. Sinboloa ura da eta bizitzan behin hartzen da.

• Apaizak, gurasoek eta aitabitxi-amabitxiek, gurutze santuaren seinalea egiten dute haurraren bekokian, horixe baita kristauen sinboloa.

• Geroago, apaizak ura isurtzen du haurraren buru gainera, hitz hauek esanez: “Nik bataiatzen zaitut Aitaren, Semearen eta Izpiritu Santuaren izenean”.

• Gero, Krisma izeneko olio bedeinkatuz igurzten du haurra. Kristau izateko behar duen sendotadunaren sinbolo da.

• Zapi zuri bat ezartzen diote ondoren, garbitasunaren seinale.• Azkenik, aitabitxi-amabitxiek kandela bat pizten dute, Jesusen argiaren sinbolo.

Page 3: Sakramentuak

JESUSEN BATAIOA

Page 4: Sakramentuak

SENDOTZA• Sendotzaren sakramentuaren bitartez, Izpiritua Santuak indarra ematen die kristauei

eguneroko bizitzan Jesusen lekuko izan daitezen. Sinboloak eskuen ezarpena eta krisma dira.Gotzainak banatzen du eta bizitzan behin hartzen da.

• Antzina-antzinatik, eskuak norbaiten buru gainean ezartzeak, pertsona hori Jainkoarekin erlazionatzen dela adierazten du. Keinu horren bitartez, apostoluek Izpiritu Santua ematen zieten kristauei.

• Gotzainak, sendotzara doazenen gainean eskuak luzatu eta otoitz egiten du Izpiritu Santua haiengana etor dadin. Ondoren, buru gainean ezartzen die eskua eta gurutzearen seinalea egiten du krismaz, hitz hauek esanez: “ Hartzazu, ezaugarri honen bidez, Izpiritu Santuaren dohaina”.

Page 5: Sakramentuak
Page 6: Sakramentuak

EUKARISTIA• Jesusen heriotza eta piztuera gogoratzeko kristauek duten sakramentua da

Eukaristia (eskerrona). Sakramentu honen sinboloak ogia eta ardoa dira.• Apaizak elkartearen aurrean zuzentzen du ospakizuna eta Jesusek Azken Afarian

egindako keinuak gogoratzen ditu. Ogia eta ardoaren kaliza jaso eta hauxe dio: “ Har ezazue eta jan guztiok honetatik, hau nire gorputza da eta, zuentzat emango dena. Har ezazue eta edan honetatik, hau nire odolaren kaliza da eta, Itun Berri eta betikoaren odola, bekatuak barkatzeko isuriko dena. Egizue hau nire oroigarri”.

• Kristauek, Jesusen gorputza jan eta odola edaten dutenean, Jesus bera hartzen dute.

Page 7: Sakramentuak
Page 8: Sakramentuak

ADISKIDETZEA• Aitortzan, Barkamenaren edo Adiskidetzearen sakramentua

banatzen du apaizak, eta horren bidez, damu den kristauak barkamena hartzen du.

• Aitortza sakramentuan:– Gaizki egindakoa edo behar bezala ez egindakoa onartzen dugu.– Jainkoaren aurrean damua agertzen dugu.

– Apaizaren aurrean aitortu egiten gara (kristau elkartearen edo Elizaren ordezkaria baita).– Jainkoaren barkamena jasotzen dugu apaizaren hitzen bidez, hauxe esanez: “Nik zure

bekatuak barkatzen dizkizut Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Santuaren izenean”.

– Jesusen irakaspenei jarraituko diegula hitz ematen dugu.

Page 9: Sakramentuak

GAIXOEN OLIADURA• Gaixoen oliaduraren sakramentuak gaixotasun larri batean kristauek

behar duten sendotasuna sinbolizatzen du.• Sakramanetu honetan erabiltzen den sinboloa olioa da,

antzinatean atleten gorputza igurtzi eta sendotasuna emateko erabiltzen zelako.

• Apaizak olioz igurzten du gaixoa oinetan eta eskuetan gurutze santuaren seinalea eginez eta hauxe esanez: “ Oliadura santu honen bidez eta beraren erruki handiari esker, lagun zaitzala Jainkoak Izpiritu Santuaren bitartez, bekatutik libratu, salba zaitzan eta bizkortu”.

Page 10: Sakramentuak

APAIZEN ORDENA• Apaizen Ordenaren sakramentua hartzen duen gizonak Izpiritu Santuaren indarra

jasotzen du, bere bizitza kristauen zerbitzura jartzeko.• Sakramentu honen zeinua eskuen ezarpena da. Aldi berean, gotzainak hitz hauek

esaten ditu: “ Beraz, eskatzen dizugu, zure zerbitzari hauei, apaiz maila eman diezaiezula: barnera ezazu beren bihotzean Izpiritu Santua. Har dezatela Zuregandik bigarren mailako zerbitzaritza; eta beren bizitza besteentzako jarraibide izan dadila”.

• Ordena hartu behar duenaren eskuak krismaz igurzten ditu gotzainak. Zerbitzu sakratura emana dagoela esan nahi du horrek.

• Apaizek apostoluen misioari ematen diote jarraipena. Jainkoaren hitza predikatzen dute, sakramentuak ospatu eta kristauak gidatzen dituzte.

Page 11: Sakramentuak

EZKONTZA• Ezkontzaren sakramentuak presente egiten du Izpiritua senar-emazteen

maitasunean, eta leialak eta eskuzabalak izateko laguntza ematen die.• Ezkontzaren zeinuak eraztunak dira. Senar-emazteek elkarri ematen diote eraztun

bana beren arteko batasuna adierazteko.• “Nik hartzen zaitut zu neure senartzat (emaztetzat), eta neure hitza ematen dut zurekin leial

izango naizela zorionean eta txarrean, osasunean eta gaixoaldian, maita zaitzadan eta errespetatu neure bizitza guztian”.

• Itun Berrian esaten da senar-emazteen maitasuna Jesusek Elizari dion maitasuna bezalakoa dela: maitasun leial eta eskuzabala.