resumen juventud pais vasco actualizado nov2018 eu(rev)€¦ · 11-02-2019  · title: microsoft...

11
www.familyfarmingcampaing.net [email protected] Tel. +34 945 12 13 24 Granja Modelo 01192 Arkaute Álava, Basque Country (Spain) NEKAZARI GAZTEAK EUSKAL HERRIAN Laburpena MUNDUKO LANDAGUNEA LORENZO MZ.DE SALINAS Y OCIO ARKAUTE, 2016KO ABENDUA Gazteleratik Euskarara itzulpena PerMondo proiektuak ahalbidetu du: Irabazi-asmorik gabeko erakundeen dokumentu eta web- orrialdeen doako itzulpenak. Mondo Agit-ek kudeatutako proiektu bat. Itzultzailea: Ainhoa Zaragüeta Lasa. Zuzenrzailea: Miren Cuadrado Jorje

Upload: others

Post on 31-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Resumen JUVENTUD PAIS VASCO actualizado Nov2018 EU(rev)€¦ · 11-02-2019  · Title: Microsoft Word - Resumen JUVENTUD PAIS VASCO_actualizado Nov2018_EU(rev).docx Author: u0888jvi

www.familyfarmingcampaing.net [email protected]

Tel. +34 945 12 13 24 Granja Modelo

01192 Arkaute Álava, Basque Country (Spain)

NEKAZARI GAZTEAK EUSKAL HERRIAN

Laburpena

MUNDUKO LANDAGUNEA

LORENZO MZ.DE SALINAS Y OCIO

ARKAUTE, 2016KO ABENDUA

Gazteleratik Euskarara itzulpena PerMondo proiektuak ahalbidetu du: Irabazi-asmorik gabeko erakundeen dokumentu eta web-orrialdeen doako itzulpenak. Mondo Agit-ek kudeatutako proiektu bat. Itzultzailea: Ainhoa Zaragüeta Lasa. Zuzenrzailea: Miren Cuadrado Jorje

Page 2: Resumen JUVENTUD PAIS VASCO actualizado Nov2018 EU(rev)€¦ · 11-02-2019  · Title: Microsoft Word - Resumen JUVENTUD PAIS VASCO_actualizado Nov2018_EU(rev).docx Author: u0888jvi

www.familyfarmingcampaign.net 1

. SARRERA

Euskal nekazaritza sektorearen testuinguru demografikoak belaunaldi aldaketa baten presazko beharra du.41 urtetik beherako nekazari bakoitzeko 55 urtetik gorako 13 daude.Eremua gaztetzea globalizatutako sektore honen erronka nagusietakoa izango da.Ekonomikoki bideragarria den, gizartean onartuta dauden eta ingurumenarekiko jasangarriak diren

familia nekazaritza ereduan sinesten dugu; ereduok lurralde- zein sektore-funtzioa ematen dutela.

Erronka horiei aurre egiteko, gazteak ekintzaileak izan beharko dira enpresaren nahiz teknikaren arloan; eta aldaketa ahalbidetzeko dinamikaren buru izan daitezen, ahalduntze politikoa eta soziala garatu behar dute aldaketa posible egiteko.

Page 3: Resumen JUVENTUD PAIS VASCO actualizado Nov2018 EU(rev)€¦ · 11-02-2019  · Title: Microsoft Word - Resumen JUVENTUD PAIS VASCO_actualizado Nov2018_EU(rev).docx Author: u0888jvi

www.familyfarmingcampaign.net 2

. NEKAZARI GAZTEEI BURUZKO DIAGNOSTIKOA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

Atal honetan gazteek nekazaritzan sartzeko hautua egin dezaten erabakigarriak diren erronkak zehaztu eta horien dimentsio-multzoa ezaugarritzen saiatuko gara.

2.1. EAEKO NEKAZARITZA SEKTOREAREN EGOERA SOZIOEKONOMIKOA

Euskal elikagaien eta nekazaritzaren sektorea BPGaren % 3 eta enpleguaren %4 dira.EAEko nekazaritza oso anitza da; nekazaritza mota asko daude aldi berean.Haien artean desberdintasun nabariak daude; kostaldeko (Bizkaia eta Gipuzkoa) nekazaritza, hiriko izaera duena (landa-guneen teilakatze sendoa duena) eta Arabako nekazaritza (mediterraneo ingurukoa), landa-gunean nagusi dena.Orokorrean, mendiko nekazaritza da.

Bi nekazaritza eredurako joera dago (maila lehiakorra).

Ekoizpen bereizia.Hiri-inguruko nekazaritzari lotuta egon ohi da, eta nekazaritza baliabidearekin lotura txikia duten nekazariek osaturikoa da. Nekazari horiek eskari kolektiboko egitura berrietan hartzen dute parte (kontsumo taldeak…), norabide eta joera berriekin (ekologikoa, zirkuitu txikiak, hurbileko merkataritza…).Eskulan eta langile eskaera handia da;laguntza zuzenen pisua, berriz, txikia. Gutxi bereizitako produkzioa.Kudeaketa eta ekoizpen teknifikatuagoa duten ereduetan oinarritutako nekazaritza da, zifra edo bolumen handiko merkataritzara bideratua.Ustiategiak metatu egin ohi dira.Eskulan eta langile eskaera txikia da;laguntza zuzenen pisua, berriz, handia. Nekazaritza esplotazioen bilakaera – Nekazaritza errolda (89/09)

1989 eta 2009 bitarte, ustiategien kopurua %40 murriztu egin da (27.000tik16.000ra); ustiategien batez besteko tamaina, aldiz, bikoiztu egin da.2019rako 10.000 ustiategi baino gutxiago egongo direla aurreikusten da. Gazte nekazarien adinari dagokionez (41 urte), 1989an %14,6 ziren; 2009an, berriz, % 4,6.Generoa aztertzen bada, ustiategietako emakumezko buruak ez dira % 1era iristen.Ekoizpen estandarrari (SO) dagokionez, gazteek besteek baino gehiago fakturatzen dute; profesionalagoak dira.Orientazio tekniko-ekonomikoari dagokionez,

Page 4: Resumen JUVENTUD PAIS VASCO actualizado Nov2018 EU(rev)€¦ · 11-02-2019  · Title: Microsoft Word - Resumen JUVENTUD PAIS VASCO_actualizado Nov2018_EU(rev).docx Author: u0888jvi

www.familyfarmingcampaign.net 3

ustiategien jabe gazteenak dituzten OTEak mahastizaintza (52 urte) eta esnetarako behi- zein txerri-aziendak dira (54 urte). Gazteak kontratatzerakoan eragiten duten beste zenbait alderdi

Sakonki ez bada ere, aspektu sozial eta ekonomikoen multzoa aipatuko ditugu:

Nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuen prezio justuen falta (errentagarritasun txikia).

Inbertsio handiak behar dira, baina landa-guneko bizi-kalitatea baxua da (azpiegitura behar da).

Batzuetan, nekazari lanbidearen irudiak okerrera egin du.Aukerak murritzagoak dira landa eremuan hirian baino.

Nekazal produktuen industria eraldatzailea falta da baita azken produktuen kalitate bereizgarri, jatorri deitura eta abarrekiko laguntza ere.

Ustiategien transmisiorako zailtasunak.Askotan, gurasoak dira seme-alabek ustiategian jarraitzeko motibazio eza eragiten dutenak.

Laguntza zuzen gutxi edo urriak.2009an euskal nekazariek jasotako laguntza zuzenen % 4,3 esleitu zitzaien 40 urtetik beherakoei, eta % 64 55 urte edo gehiago zituztenei.Hala, EAEko ordainketa zuzenen % 0,4 besterik ez zaie ematen nekazari gazteei.

2.2. NEKAZARITZA JASANGARRIRAKO APUSTUAK

Nekazaritza Jasangarria (NJ) nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpen sistema bat da, ekonomikoki bideragarriak eta sozialki onargarriak diren ekoizpen egonkorrak lortzea ahalbidetzen duena. Gainera, ingurumenarekiko armoniari eusten dio, egungo zein etorkizuneko baliabide naturalen potentzialtasuna arriskuan jarri gabe.Laguntzak produzitzaileek Nekazaritza Jasangarrirako praktika onekiko egindako konpromisoei lotuta daude.

2.3. HEZKUNTZA, PRESTAKUNTZA ETA LANDA EKINTZAILETZA

Hezkuntza eta prestakuntza

Hezkuntza, zalantzarik gabe,erabakigarria da bizi baldintza orokorrak hobetzeko, eta nekazaritza prestakuntzak gazteen enpresa arrakasta errazten du.Eskaintzen den

Page 5: Resumen JUVENTUD PAIS VASCO actualizado Nov2018 EU(rev)€¦ · 11-02-2019  · Title: Microsoft Word - Resumen JUVENTUD PAIS VASCO_actualizado Nov2018_EU(rev).docx Author: u0888jvi

www.familyfarmingcampaign.net 4

prestakuntza araututako heziketan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak egina, eta arautu gabeko heziketan, Hazik egina, oinarritzen da.

ARTZAIN ESKOLA (AE):HAZIk gidatutako AEren esperientzia arrakastatsuak aipamen berezia merezi du.AEren prestakuntza intentsiboa nabarmentzen dute ekintzailetza garatzeak (ikastea eta ekitea), eredu dualak (tartekatzea) eta beka sistemek.

HAZI:HAZI landa-ingurunearen dinamizaziorako Eusko Jaurlaritzaren organoa da, eta horretarako udalerriekin, garapen agentziekin, landa-gunearen garapenerako elkarteekin eta Foru Aldundiekin aritzen da elkarlanean.Landa-ingurunean ekonomia-jarduerak garatu nahi dituzten pertsonei zuzendutako ekintzailetza programetan jarduten da.Esparru horren baitan, HAZIk programa hauek bideratu ditu: GEROA, GAZTENEK, NEKAZARITZA EKINTZAILETZA OSTEGUNAK, SASKIA SAREA, PLENTIS…

GAZTENEK:Laguntza programa.2004/2006 artean, 950 gazte lagundu ditu GAZTENEK Programak, nekazal jarduera hasteko euren proiektuekin (% 67 gizonak eta % 33 emakumeak).Guztira, 608 gaztek hasi dituzte bere instalazio prozesuak sektorean, baita aipatutako programaren laguntza ekonomikoak jaso ere.KUDEAKETA ZENTROAK (KZ) erakunde garrantzitsuak dira Gaztenek programan, bai monitorizazioan baita tutoretzan ere.

2.4. PARTE-HARTZE POLITIKOA, EKONOMIKOA ETA SOZIALA

Gazteek erabaki politikoetan duten parte-hartzea aztertuko dugu atal honetan.Nekazari gazteen prestakuntza sustatzea ezinbestekoa da, haien interesen baitako antolakuntza- eta ordezkaritza-gaitasunak gara ditzaten.

Euskal Autonomia Erkidegoan bi sindikatu lerro daude.COAG lerroa (UAGA, EHNE GIPUZKOA ETA EHNE BIZKAIA) eta ENBA lerroa (BIZKAIA ETA GIPUZKOA).Esan beharra dago EHNE BIZKAIA besteengandik apur bat ezberdintzen dela.Praktikan, Familia Nekazaritza sustatzea eta gazteak landa-ingurunean sartzea sindikatu guztien helburu programatikoa da, nekazari bidezko nekazaritza izan dezagun.

2.5. LURRA ESKURATZEKO BIDEA ETA FINANTZAZIO AUKERA

Lurra eskuratzea (sarbidea):

Page 6: Resumen JUVENTUD PAIS VASCO actualizado Nov2018 EU(rev)€¦ · 11-02-2019  · Title: Microsoft Word - Resumen JUVENTUD PAIS VASCO_actualizado Nov2018_EU(rev).docx Author: u0888jvi

www.familyfarmingcampaign.net 5

Lurraren baliabidea arras eskasa da EAEn.Nekazaritza-ekoizpenaren giltzarri da lurra, eta beraz, Administrazio Publikoaren eskuhartzea ezinbestekoa da nekazaritza jarduerarako zorua egon dadin.Oso altua da lurraren balioa EAEn.Alderdi horretan ez da ia aurrerapenik egon.

Finantzaketa eta nekazaritzako aseguruak eskuratzea (sarbidea):

Lurra eskuratzeak finantzaketa eskuratzea dakar.Finantzaketaren arloan SENDOTU programa aipatu behar da, (inplementazio fasean) gazteei bi laguntza-ildo eskaintzen dizkie eta.Lehena abalak bermatzean oinarritzen da; bigarrena, berriz, interes-tasak saritzean.Gainera, nabarmentzekoa da aseguruen kostuak handitzen ari direla, eta ez dagoela diskriminazio positiborik nekazari gazteentzat.

Page 7: Resumen JUVENTUD PAIS VASCO actualizado Nov2018 EU(rev)€¦ · 11-02-2019  · Title: Microsoft Word - Resumen JUVENTUD PAIS VASCO_actualizado Nov2018_EU(rev).docx Author: u0888jvi

www.familyfarmingcampaign.net 6

NEKAZARI GAZTEEN BABESERAKO POLITIKA PUBLIKOAK EAEn

3.1. ORDAINKETA ZUZENAK

1. OINARRIA:LAGUNTZA ZUZENAK 2. OINARRIA:LANDA-GUNEAREN GARAPENERAKO LAGUNTZAK

3.2. GAZTEAK NEKAZARITZAN HASTEKO BABES NEURRIAK EAEn

GAZTENEK

3.3. BABESERAKO BESTE PROGRAMA BATZUK

Nekazal jardueraren dibertsifikaziorako babesa Sendotu programa. Nekazari Gazteen Estatutua. Emakume Nekazarien Estatutua.

Page 8: Resumen JUVENTUD PAIS VASCO actualizado Nov2018 EU(rev)€¦ · 11-02-2019  · Title: Microsoft Word - Resumen JUVENTUD PAIS VASCO_actualizado Nov2018_EU(rev).docx Author: u0888jvi

www.familyfarmingcampaign.net 7

GAZTEAK NEKAZARITZAN HASTEA SUSTATZEN DUTEN PROPOSAMENAK

Gaika antolatutako neurri-multzoa azaltzen da atal honetan.

4.1. LAGUNTZA PUBLIKOAK

4.1.1. Aktibo den nekazariari lehenetsitako Laguntza Zuzena. “Aktibo den nekazari” kontzeptua “nekazari profesional” gisa ulertuta (NP) (Erretiro gabeak), helburua da egiazko nekazal jarduerarik gabeko laguntzen hartzaileek (hots, nekazari izan arren profesionalki aritzen ez direnek) nekazari gazteei bide ematea.Laguntzak mugatzea esplotaziorako eta NELUak sortzea lehenestea.Frantzian eta Alemanian nekazaritza jardueran egiaz dabiltzan nekazariek besterik ez dituzte jasotzen laguntzak.

4.1.2. Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE edo PAC, gaztelaniaz) baliabide publikoek nekazaritzako enplegua, belaunaldi aldaketa, eta nekazaritza berritzeaasustatu behar dute.Zentzu horretan, gazteek lehentasuna izan behar dute.Laguntza-eredu hau, baina, banatua da eta erreferentzia historikoetan du oinarria; hala, ordainketa bakarraren erregimenaren onuradunentzako zenbatekoak mantendu egiten dira.EAEn, gazteek ordainketa zuzenen % 0,4 jasotzen dute soilik.Argia da, beraz, egoera honek gazteei kalte egiten diela, lehiakortasunean desabantaila izaki.

4.1.3. Nekazaritza Garapenerako 2014/2020 Plana. Plan honen bidez, nekazari gazteen sarbidea babestu eta laguntzea lehentasun izan behar du Administrazioak.Nekazaritza Garapenerako Planak integralak izan behar dira, eta Gazte eta Hezkuntza sailaren ekarpena behar dute (prestakuntza).Aipatu 2. Oinarriko laguntzen zerga-sistemak salbuespen esanguratsua izan beharko lukeela zentzu horretan.

4.1.4. Nekazari gazteei nekazaritzako aseguruekin diruz laguntzea.Garrantzitsua da diru-sarreren berme diren uztak aseguratzeko ohitura hartzea.Horiek horrela, gazteei zuzendutako diru-laguntza horiek handitzea (Foru Aldundien eskumena direnak) komenigarria litzateke.Gazte nekazarientzat, nekazaritza asegurua derrigorrezkoa izan beharko luke.

4.1.5. Gizarte Segurantzari dagokionez, gazteentzako gutxiengo kotizazio-oinarriaren kuotaren egungo murriztapena (%30ekoa dena) handitzea komeni litzateke.

4.1.6. Burokrazia gutxitzea eta NPE araudia sinplifikatzea.Egitate hori oztopoa da praktikan, eta instalazio berriak sortzea zailtzen ditu.

Page 9: Resumen JUVENTUD PAIS VASCO actualizado Nov2018 EU(rev)€¦ · 11-02-2019  · Title: Microsoft Word - Resumen JUVENTUD PAIS VASCO_actualizado Nov2018_EU(rev).docx Author: u0888jvi

www.familyfarmingcampaign.net 8

4.2. ETENGABEKO LANBIDE HEZIKETA ANITZA

4.2.1 Lanbide Heziketa, kalitatezkoa eta gazte nekazariei egokitua.

Heziketaren ardatz nagusia ekintzailetza behar du izan (ikastea eta ekitea).Araututako heziketari dagokionez, nabarmendu beharra dago izan duen porrota sektorean enplegagarritasunari dagokionez.Heziketaren ardatza izan behar dira heziketa duala (tartekatzea) eta lan-munduarekin lankidetza sustatzea (ustiategiak eta industriak).Nabarmentzekoak dira Artzain Eskolak izandako emaitzak; esperientzia hori EAEko abereen produkzio osora zabal daiteke.Hobetuz eta Lanbide eragileekin lan egitea.

4.2.2. Aholkularitza zerbitzuen sustapena:Gazteen sarbidearen eta ondorengo finkatzearen prozesuan giltzarri dira Kudeaketa Zentroak eta Kooperatibak.Jakintzaren eta informazioaren elkartrukea ahalbidetzeko asmoz, Monitore sare bat sortzea komeni da.

4.3. NEKAZARITZA ASOZIATIBOA SUSTATZEA

4.3.1. Merkaturatzeko Elkarteak (kooperatibak):Oso lehiakorra den merkatuan garrantzitsua da dimentsioa, nekazaritza ekoizpenaren input-ei zein azken produktuei dagokienez.

4.3.2. Zerbitzu Elkarteak:Lehenago aipaturiko CUMASez edo zerbitzuak eskaintzen dituzten beste era bateko erakundeez ari gara hemen, mekanizazioari dagozkionak, bereziki.

4.3.3. 4.3.3.- Elkarlanean Ustiatzeko Nekazaritzako Kooperatibak (CECA, gaztelaniaz), lan elkarteak eta ondasun-erkidegoak. Lurrak ez banatzeko aukera aurreikusten dute. Gazteak kooperatibismoan has daitezen dauden ekonomia sozialeko laguntzetan, gazteekiko diskriminazio positiboa egon beharko luke.

4.4. GAZTENEK PROGRAMA

Laguntza plan bat baino, zerbitzu integrala eskaintzen duen programa da Gaztenek. Emaitza onak ari dira izaten oro har, baina badira aipatu beharreko zenbait alderdi.

4.4.1.- Laguntza sendotzea, sustatzaileak nekazaritzan sartzeko azken erabakia behar bezala har dezan.Beken, trukearen, ustiategietan egindako behin-behineko egonaldien eta antzerakoen bidez egin liteke hori, sarbideko porrotak gutxitzeko.

Page 10: Resumen JUVENTUD PAIS VASCO actualizado Nov2018 EU(rev)€¦ · 11-02-2019  · Title: Microsoft Word - Resumen JUVENTUD PAIS VASCO_actualizado Nov2018_EU(rev).docx Author: u0888jvi

www.familyfarmingcampaign.net 9

4.4.2.- Administrazioaren eta partaide diren erakundeen arteko elkarlana.Erakundeen arteko programa da honakoa, eta horrek agerian uzten du hiru lurraldeetako laguntzairizpideak bateratu eta prezioak berdintzeko beharra.Monitorea balorazio batzordeetan egotea ere garrantzitsua litzateke.

4.4.3.- Sustatzailearen profila.Sektorearekin lotutako gutxieneko prestakuntza eta esperientzia izatea,“eskumenaren egiaztatze” prozedura bat ezartzea, eta 40 urte baino gehiagoko sustatzaileei estaldura edota babesa eskaintzea komeni da.

4.4.4.- Proiektu profesionalak lehenestea. Enplegua sortzea eta errentagarritasuna izan behar dira irizpide nagusiak. Erronka handiagoak bilatu behar dira hala, ustiategi berriak laborantzen marjina gordin eta Nekazaritzako Lan-Unitate (NELU) gehiago sortzea lehenetsiz.

4.5. PROFESIONAL GAZTEEI ZUZENDUTAKO FINANTZAKETA ZEHATZA

Lehen instalazioaren faseetarako kreditu aukerak.Bereziki, kapital finkoaren finantzaketa osoa eta zirkulaziokoarena, zati batean, babesteaz ari gara. Halaber, sektore publikoak abal edo bermeak ahalbidetzea ere esanguratsua da, baldin eta enpresa planaren bideragarritasuna onartzen bada. SENDOTU Programak era egokian aurreikusten du hori.

4.6. LURRA ESKURATZEA (SARBIDEA)

4.6.1.Helduenen erretirorako laguntza, ustiategi horien kargu egingo diren gazteak bilatuz eta topatuz. Adibidea: Lurren Bitartekotza Zentro batean (Asturiasen) egindako esperientzia apuntatzen da; aldez aurretiko erretiroaren modukoa.

4.6.2.Landa-errentamenduei dagokienez, legeak nekazari gazteak diren maizter edo errentariei lehentasunezko eskubidea ematen die. Dena den, gai hau gehiago garatzea proposatzen da.

4.6.3. Lurren Bankuen sorrera sustatzea:Eremuka LBak sortzea sustatzea, Foru Aldundiekin eta EUDELekin.Zaila da, lur publikoa delako (komunalak barne), baina ez da ezinezkoa.

4.7. GIZARTEAN NEKAZARI ETA ABELTZAINEN IRUDIA ZEIN OSPEA HOBETZEKO KANPAINA

Page 11: Resumen JUVENTUD PAIS VASCO actualizado Nov2018 EU(rev)€¦ · 11-02-2019  · Title: Microsoft Word - Resumen JUVENTUD PAIS VASCO_actualizado Nov2018_EU(rev).docx Author: u0888jvi

www.familyfarmingcampaign.net 10

Nekazal jardueraren dimentsio estrategikoa azpimarratu behar da hemen, elikagaien ekoizpenari eta ingurumenaren kontserbazioari dagokionean bereziki.Administrazio publikoaren egitekoa da nekazarien jarduna gizartearen aurrean goraipatzea.

4.8. NEKAZAL JARDUERAN EMAKUMEAREN PRESENTZIA AREAGOTZEKO BABES POLITIKAK SENDOTZEA

Emakumea sartzea ezinbestekoa da, funtzio anitza duelako, bai nekazaritzaren enpresa jardueran, baita etxeko jardueran ere.

4.9.- NEKAZARITZARAKO IKERKETA ZENTROAK

Nekazari gazteentzako enplegua sortzeko aukerak sustatzea eta aztertzea komeni da, nekazaritzaren dibertsifikazioaren arabera (merkatu-hobiak) Landa Garapenerako Programen babesarekin.

4.10. BASERRI-AZPIEGITURA HOBETZEA

Baserri eremuei hornikuntza eta zerbitzuak (osasun-zentro, komunikazio, heziketa, aisia, garraio, etab.) ematean datza.