presentación postreak

6
FRUTA MAZEDONIA OSAGAIAK: 2 sagar - 2 laranja - 2 madari - 2 platano - Anana almibarretan - Muxika almibarretan EGITEKO PROZEDURA: Fruitu guztiak garbitu eta zuritu; zati ertainetan moztu (ez egin oso handiak, ezta oso txikiak ere). - Fruitu guztiak moztutakoan, kaiku batean sartu eta nahastu. Ananaren almíbar pixka bat gehitu eta muxikaren almíbar pixka bat ere.

Upload: thikasleak

Post on 11-Aug-2015

30 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

FRUTA MAZEDONIA

OSAGAIAK:

  2 sagar

-    2 laranja-    2 madari-    2 platano-    Anana almibarretan-    Muxika almibarretan 

EGITEKO PROZEDURA:

  Fruitu guztiak garbitu eta zuritu; zati ertainetan moztu (ez egin oso handiak, ezta oso txikiak ere).

-   Fruitu guztiak moztutakoan, kaiku batean sartu eta nahastu. Ananaren almíbar pixka bat gehitu eta muxikaren almíbar pixka bat ere.

PIKU MERMELADA

 OSAGAIAK:    piku kilo bat zurituta

700gr. Azukrea

Kanela-zotz

Limoi zukua

 

 EGITEKO ERA :

Lehenengo pikuak zuritu labanarekin. Ondoren pikuak, azukrea, limoi zukua eta kanela zotza lapikora bota. Sutan jarri erdiko potentzian.

Piku haragia desegiten denean, kanela zotza kendu eta batidorarekin irabiatu lapikoan bertan. Su bajuan eduki masa, guk nahi dugun lodiera izan arte.

Mermelada itxura hartzen denean, hozten utzi.

 

 SAGAR MERMELADA 

OSAGAIAK:

Sagar kilo bat

700gr azukre 

kanela zotz

limoi zukua

 

EGITEKO ERA :

 

Lehenengo sagarrak zuritu eta zati handitan moztu labanarekin. Ondoren , azukrea, limoi zukua eta kanela zotza lapikora bota. Sutan jarri erdiko potentzian.

Sagar haragia desegiten denean, kanela zotza kendu eta batidorarekin irabiatu lapikoan bertan. Su bajuan eduki masa, guk nahi dugun lodiera izan arte.

Mermelada itxura hartzen denean, hozten utzi.

 

 

MARRUBI ETA PLATANO IZOZKIAK

OSAGAIAK: 

Platanoak

Marrubiak

Yogur

Azukrea

Izozkiak egiteko moldeak

 

EGITEKO ERA: 

Platanoak eta marrubiak txikitu eta yogurra zein azukrearekin nahastu. Gero irabiagailuarekin odo nahastu; moldeetan isur eta kongeladorean sartu.

 

 OGIA

Osagaiak:

330 ml ur epela; goilarakada bat olio; panifikadoran egiteko nahasketa (500gr) eta gatz pixka bat eta intxaurrak

Prozedura:

Nahastu dena panifikadorako basoan eta jarri martxan. Handik 3 ordutara prest egongo da.

 

 

TRUFAK

OSAGAIAK:1,5 kilo txokolate100g gurinaPote 1 esne kondentsatuTxokolate fideo kaxa

PRESTATZEKO ERA:

Hasteko, txokolatea maria bainuan desegingo dugu. Urtzen denean gurin epela gehituko diogu eta masa ongi egin arte nahasiko dugu. Jarraian esne kondentsatua pixkanaka gehitu eta poliki nahasiko dugu. Masa hau 4 ordu, gutxi gora behera, hozten utziko dugu hozkailuan ongi gogortu dadin. Hoztu ondoren, goilara baten laguntzaz, masa zatiak hartu eta bolatxoak egingo ditugu. Bolatxo horiek txokolate fideotan pasako ditugu.