presentación 2. platerak

12
ALBONDIGAK TOMATE SALTSAN Osagaiak Behi-haragi xehatua, 750 g (txahala edo txerria ere izan liteke, edo biak nahasian) Ogi arraspatua, 2 koilarakada 2 baso ur Baso bete tomate saltsa Gatza 2 arrautz Errezeta Haragi pikatuari ogi arraspatua eman, baita arrautzak eta gatza ere, eta behar den bezala oratu. Bolak egin, irinaz baliatuz, golfeko piloten tamainakoak, eta oliotan frijituko ditugu, juxtu-juxtu axaletik egin daitezen. Frijitu eta gero, kazola batean uzten joango gara. Albondigak frijitu ditugun zartagin berean, olio gehiegi gelditu bada, pixka bat kendu, gelditzen den olioak doi-doi estal dezala zartaginaren hondoa. Ura eta tomate saltsa gehitu eta egos dadila bost minutuz. Gatza eman, beharrezkoa bada. Saltsa albondigak dauden kazolara isuri eta beste 15 minutuz eduki sutan, erabat egiteko. (Ikusten badugu lehor gelditzen direla albondigak ur gehixeago bota).

Upload: thikasleak

Post on 11-Aug-2015

117 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

ALBONDIGAK TOMATE SALTSAN

OsagaiakBehi-haragi xehatua, 750 g (txahala edo txerria ere izan liteke, edo biak nahasian) Ogi arraspatua, 2 koilarakada 2 baso ur Baso bete tomate saltsa Gatza2 arrautz

ErrezetaHaragi pikatuari ogi arraspatua eman, baita arrautzak eta gatza ere, eta behar den bezala oratu. Bolak egin, irinaz baliatuz, golfeko piloten tamainakoak, eta oliotan frijituko ditugu, juxtu-juxtu axaletik egin daitezen. Frijitu eta gero, kazola batean uzten joango gara.

Albondigak frijitu ditugun zartagin berean, olio gehiegi gelditu bada, pixka bat kendu, gelditzen den olioak doi-doi estal dezala zartaginaren hondoa. Ura eta tomate saltsa gehitu eta egos dadila bost minutuz. Gatza eman, beharrezkoa bada. Saltsa albondigak dauden kazolara isuri eta beste 15 minutuz eduki sutan, erabat egiteko. (Ikusten badugu lehor gelditzen direla albondigak ur gehixeago bota).

ATUNEZKO ENPANADILLAK 

OSAGAIAK:

Enpanadillako obleak- 5 Atunezko lata - tomate frijitua - 2/3 arrautza - olioa - gatza

 Prozedura:

Lapiko batean arrautzak egosi gatz apur batekin, 10 minutu pasa ondoren pasa ur hotzetik zuritu eta txikitu ondo.

 Arrautzari atuna gehitu eta tomate erdiarekin nahastu ondo, lagundu zaitez goilara batez.

 Enpanadillen obleak separatu eta mahai gainean ipini. Oblea bakoitzaren erdian, osatu dugun masaren zati bat ipini, erditik tolestu eta ondo itxi sardeskarekin lagunduta.

 Basoka erdi olio bota sartagian. Berotzen denean empanadillak launaka bota. Alde batetik egiten direnean beste aldea jarri. Eginak daudenean, plater batera atera. Plater gainean sukaldeko parera jartzea komeni da, olioa surga dadin.

 Empanadillak serbitzeko garaian, tomate pixkat bota inguruan.

 

 

PATATA/TXANPI TORTILA

 

OSAGAIAK:

Patata (kilo 1)

·    6 arrautza

·    txanpiak

·    olioa

·    gatza

 

PRESTATZEKO ERA:

 Batetik, patatak zuritu eta zatitu behar dira .Gatzarekin oliotan frijitu behar dira, su bajuan, etengabe patata mugituz erre ez dadin. Patatak biguntzen diren bitartean txanpiak zatitu eta nahastu patatekin.Bestetik arrautzak ontzi batera bota eta gatz pixkarekin irabiatuko dira. Jarraian, patatari olioa kendu, gatz pixkat bota eta arrautzarekin nahasiko ditugu.

Nahaskia olio beroarekin dugun zartagin batera bota eta 5-10 minutu edukiko dugu alde bakoitzetik, su bajuan.

SOLOMOA PIPER GORRIEKIN: 

OSAGAIAK:- 14 xerra solomoa

- arrautza

-  Ogi-xehetua

-  Olioa

-  Piper pote pare bat

-  Gatza

 

PRESTATZEKO ERA: Aurrena ireki piper poteak eta jarri lapiko batean berotzen olio pixka batekin eta gatzarekin.

 Gero, zartagin batean olio mordoa jarriko dugu berotzen. Honekin batera, plater batean arrautzak irabiatu eta beste batean ogi-xehetua botako dugu.

Amaitzeko, solomo xerrak ogitik pasako ditugu, ondoren arrautza irabiatutik eta azkenik ogitik berriz. Gero, banan-banan, zartaginean su baxuan frijituko ditugu.

 

HANBURGESAKHANBURGESAK 

OSAGAIAK:

hanburgesako ogi - funditzeko gazta - haragi txikitua

arrautzak -   ogi birrindua

edalontzi bat esne

 

PRESTATZEKO ERA: 

Hanburguesak egiteko prozedura:

Irabiatu arrautzak bol batean, ondoren sartu haragia eta nahastu ondo. Jarraian edalontzi txiki bat esne bota eta nahastu berriro. Gehitu ogi birrindu pixka bat eta eskuekin oratu.

 

Prestatu dugun masatik proportziozko zatiak egin eta hanburgesa itxura eman. Ondoren, zartagin batean olio pixka bat bota eta bero dagoenean kokatu hanburgesak eta utzi ondo egiten. Nahi bada azkeneko momentuan gazta gainean jarri funditzeko.

 

Hanburgesa ogia gurinaz igurtzi eta zartagin bero batean sartu txigortu arte. Behin txigortuta dauden, sartu hanburgesa eta jan!!!!

OILASKO GISATUA PATATAKIN 

Osagaiak:     Oilasko zatitua - Patata kilo bat – Azenarioak - Tipula bat - Tomate naturala - Bi baratxuri

Ur litro erdi bat - Ilarrak – Gatza - Olioa

 

Prestatzeko era: Lehengo gauza oilaskoari gatza bota.

 

Lapiko bat hartu eta olioa berotu. Prest dagoenean oilaskoa frijitu. Ondoren, tipula, baratxuria, azenarioak eta tomatea txikitu eta oilasko gainean isuri. Behin barazkiak eginak daudela, patatak gehitu zaporea har dezaten, horretarako eduki sutan 3 minutu irabiatzen. Azkenik ura isuri eta utzi su bajuan ondo egin arte (gutxi gora behera 30 minutu) Bukatzeko 10 minutu falta direnean ilarrak bota.

SOLOMOA PIPER GORRIEKIN

 

Osagaiak:-         14 xerra solomoa

-         arrautza

-         Ogi-xehetua

-         Olioa

-         Piper pote pare bat

-         Gatza

 Prestatzeko era: Aurrena ireki piper poteak eta jarri lapiko batean berotzen olio pixka batekin eta gatzarekin.

 Gero, zartagin batean olio mordoa jarriko dugu berotzen. Honekin batera, plater batean arrautzak irabiatu eta beste batean ogi-xehetua botako dugu.

Amaitzeko, solomo xerrak ogitik pasako ditugu, ondoren arrautza irabiatutik eta azkenik ogitik berriz. Gero, banan-banan, zartaginean su baxuan frijituko ditugu.

BARAZKI QUICHE

OSAGAIAK: Hojaldre xafla 1 - 2 Kalabazina - 3 porru - 400 ml esne

ebaporatua – olioa – gatza - 3 arrautz

 

PRESTATZEKO ERA: 

Molde batean hojaldre xafla zabaldu.

 

Ondoren arrautzak irabiatu esne ebaporatuarekin ondo nahastu dadin; hagaxkarekin lagundu zaitezke. Honi gatz pixka bat bota eta baztertu.

 

Kalabazinak eta porruak ondo garbitu ondoren, txikitu eta sukaldatu zartagin batean olio txorrotada batekin. Ondo egina daudenean Gatza eta bakon gehitu.Ondoren aurretikan egindako nahasketari isuri eta hojaldre gainean bota.

 

Labea berotu 180ºtan eta prest dagoenean sartu hojaldrea 15 minututan.

SAN JAKOBOAK

Osagaiak:-         20xerra urdaiazpiko egosi

-         20 xerra gazta

-         3 arrautza

-         Ogi-irina

-         Olioa

-    Prestatzeko era:Batetik, zartagin batean olio mordoa jarriko dugu berotzen. Honekin batera, platera batean arrautzak irabiatu eta beste batean ogi-irina botako dugu.

Bestetik, urdaiazpiko xerrak erditik zatituko ditugu. Bi erdien artean gazta xerra jarriko dugu. Jarraian, ogi irinetik pasako ditugu, ondoren arrautza irabiatutik eta azkenik ogi-irinetik berriz. Gero, banan-banan, zartaginean su baxuan frijituko ditugu.

URDAIAZPIKO KROKETAK  

 

OSAGAIAK:  100gr urdaiazpiko - tipula 1- litro bat esne - arrautz 1 – 150

gr gurin - 150gr hirin - ogi xehetua - olioa

PRESTATZEKO ERA:Tipula zein urdaiazpikoa txikitu. Zartaginean bota gurina eta tipula doratu, kolorea hartzen duenean

urdaiazpikoa gehitu eta utzi minutu pare bat.

 Ondoren hirina bota eta txigortu pixka bat. Kolorea hartzen duenean esne beroa isuri eta bueltak eman pikorrak ez izateko. Su bajuan utzi egosi arte.

Erretiratu eta filmarekin estali hoztu arte.

 Ordu pare bat pasatzen denean bolak egin eta ondorengo ordena jarraitu: hirinatik pasa, gero arrautzetatik eta akenean ogi xehetutik.

 Kroketak frijitzeko oduan garrantzitsua da olioa bero-bero egotea eta kroketa gehiegi ez botatzea.

HANBURGESAK TOMATE SALTSAN 

Osagaiak

 Behi-haragi xehatua, 1KG (txahala edo txerria ere izan liteke, edo biak nahasian)

Ogi arraspatua, 2 koilarakada

Baso1 ur

Baso bete tomate saltsa

Gatza

2 arrautz

Piper gorriak

Tipula

 Errezeta 

Haragi pikatuari ogi arraspatua eman, baita arrautzak eta gatza ere, eta behar den bezala oratu. Bolak egin eta hanburguesa forma eman, irinaz baliatuz, eta oliotan frijituko ditugu, juxtu-juxtu axaletik egin daitezen. Frijitu eta gero, kazola batean uzten joango gara.

Hanburgesak frijitu ditugun zartagin berean, olio gehiegi gelditu bada, pixka bat kendu, gelditzen den olioak doi-doi estal dezala zartaginaren hondoa.Tipula bota doratu arte eta ondoren piperrak gehitu eta utzi 5 minutu egiten zaporea hartu dezan. Ura eta tomate saltsa gehitu eta egos dadila bost minutuz. Gatza eman, beharrezkoa bada. Saltsa hanburgesak dauden kazolara isuri eta beste 15 minutuz eduki sutan, erabat egiteko. (Ikusten badugu lehor gelditzen direla ur gehixeago bota).

SOLOMOA OGI ARRAILETAN PIPERREKIN

 

OSAGAIAK:

 Solomo xerrak

Arrautzak

Perrexila

Gatza

Ogi xehetua

Olioa

Piper berde eta gorriak

Esne pixka bat

 

PRESTATZEKO ERA: Irabiatu arrautzak esnearekin eta isuri solomo xerreen gainean. Utzi beratzen 30 minututan, hozkailuan sartuta eta tapatuta.

 Plater batean jarri ogi xehetua eta xerrak banan banan ondo pasatu.

 

Amaitzeko olioa duen zartagin bat ondo berotu eta piperrak bertan frijitu. Olio hori aprobetxatuz solomo xerrak ere su beroan frijitu kolorea hartu arte.