presentación general del curso · web viewgutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder...

17
1 Egun onak LH 2019-2020 kanpaina Astelehena, azaroaren 11 PERTSONA ABEGITSUAK: GURE HITZAK ZAINTZEN DITUGU Aitaren,… BIBLIAKO IRAKURGAIA: Salmoak 34, 1 «Bedeinkatuko dut Jauna une oroz, etengabe goretsiko ene ezpainez». IRAKURGAIA Daniel hitzen magoa da. Danielen aitona oso abenturazalea da eta aurton, izen gabeko herrialde batetik, oso opari bitxia bidali dio ilobari bere urtebetetzerako: letra distiratsuz beteriko kutxa. Gutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on asko eragin ahal dizkiezula: barrea tristeari, poza nahigabetuari, ulertzea ulertu ez duenari, entzutea berritsuari, konfiantza herabeari,.. Daniel pozik jolasten da bere gelan, hitzak muntatzen eta desmuntatzen. Batzuetan letrak eurak bakarrik batzen dira, hitz fantastikoak, liluragarriak, egiteko… Daniel magikoa baita; hitzen magoa da. Egunak daramatza maiteen dituenentzat opari berezia prestatzen. Oso dibertigarria da amatxoren aurpegia ikustea, goizean burkoaren azpian “Egun on, amatxo ederra” aurkitzen duenean; edo aitatxori begiratzea, autoan urdinez pintatutako “maite zaitut” agertzen zaionean.

Upload: others

Post on 20-Feb-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

1Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Astelehena, azaroaren 11

PERTSONA ABEGITSUAK: GURE HITZAK ZAINTZEN DITUGU

Aitaren,…

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Salmoak 34, 1

«Bedeinkatuko dut Jauna une oroz, etengabe goretsiko ene ezpainez».

IRAKURGAIA

Daniel hitzen magoa da. Danielen aitona oso abenturazalea da eta aurton, izen gabeko herrialde batetik, oso opari bitxia bidali dio ilobari bere urtebetetzerako: letra distiratsuz beteriko kutxa.

Gutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on asko eragin ahal dizkiezula: barrea tristeari, poza nahigabetuari, ulertzea ulertu ez duenari, entzutea berritsuari, konfiantza herabeari,..

Daniel pozik jolasten da bere gelan, hitzak muntatzen eta desmuntatzen. Batzuetan letrak eurak bakarrik batzen dira, hitz fantastikoak, liluragarriak, egiteko… Daniel magikoa baita; hitzen magoa da.

Egunak daramatza maiteen dituenentzat opari berezia prestatzen. Oso dibertigarria da amatxoren aurpegia ikustea, goizean burkoaren azpian “Egun on, amatxo ederra” aurkitzen duenean; edo aitatxori begiratzea, autoan urdinez pintatutako “maite zaitut” agertzen zaionean. Hitz atseginak eta politak dira; atseginak eta politak belarrirako eta arimarako, ondo sentitzea eragiten baitute: “eskerrik asko”, “maite zaitut”, “egun on”, “mesedez”, “barkatu”, “gogoko zaitut”.

Page 2: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

2Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Danielek badaki hitzak ahaltsuak eta indartsuak direla, eta berak atsegin du hitzokin jolastea eta, hitzok esaten dituenean, jendearen zorion-aurpegiak ikustea. Badaki hitz atseginak magikoak direla, besteen atea irekitzen duten giltzak bezalakoak.

GOGOETARAKO

Zu atsegina edo adeitsua bazara, dena da atsegina eta adeitsua zurekiko. Eta Danielek, orain, galdetzen dizu: Saiatu nahi duzu? Hitz atseginen magoa izan nahi duzu?

Hitzak oso indartsuak dira. Zoriontasuna, poza, ilusioa,… eragin ditzakete, baina baita aurkako sentimenduak ere. Horregatik, kontuz erabili eta besteei hobeto sentitzen laguntzen dietenak bereziki baloratu behar ditugu.

BIDEOA: El coleccionista de palabras: https://www.youtube.com/watch?v=2SzuV1X4o-U

IRUDIA

OTOITZA

Jesus, adiskide maitea,hazi eta heldu egin behar dut eta besteak gehiago maitatu behar ditut.

Page 3: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

3Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Badakit gauza on asko dauzkadala emateko.Lagun iezadazu besteei itxaropena, adeitasuna eta laguntza eskaintzen. Amen.

ANDRE MARIA, KRISTAUEN LAGUNTZAILEA, EGIN OTOITZ GURE ALDE Aitaren,…

Page 4: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

4Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Asteartea, azaroaren 12a

PERTSONA ABEGITSUAK: GURE KEINUAK ZAINTZEN DITUGU

Aitaren,…

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Salmoak 37, 5

«Utzi Jaunaren esku zeure zoria, izan konfiantza harengan: berak ekingo dio zure alde».

IRAKURGAIA

Itzelina neskatila bizkorra zen eta, egun batean, goizean goizetik jaiki zen, eguzkiaren izpi guztiak beretzat harrapatzeko asmoz.

Zuhaitzik zuhaitz saltoka zihoan katagorri hegalari batek oihu egin zion gainetik:- Nora zoaz, Itzelina? Neskatilak: - Mendiaren tontorrera noa, nire harizko sareaz eguzkiaren izpi guztiak niretzat harrapatzera.- Ez zaitez gaiztoa izan, Itzelina eder hori –esan zion katagorriak. Utzi izpi batzuk bidean argi egin diezadaten eta, hala, nire jatekoa aurki dezadan. - Ongi da, katagorritxoa –erantzun zion Itzelinak-. Ez kezkatu. Egunero bezala, eguzki-izpiak izango dituzu zuretzat. Bidean aurrera egin zuen Itzelinak. Halako batean, zuhaitz batek galdetu zion: - Zergatik zoaz hain pozik, Itzelina?

Page 5: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

5Egun onak LH2019-2020 kanpaina

- Mendiaren tontorrera noa, nire harizko sareaz eguzkiaren izpi guztiak niretzat harrapatzera, baina batzuk nire lagun den katagorri hegalariari emango dizkiot, bere jatekoa aurki dezan. Zuhaitzak, oso triste, esan zion:- Niri ere eman iezazkidazu, mesedez, eguzki-izpi batzuk. Hala, handiagoa haziko naiz eta txoritxo gehiago etorriko zaizkit adarretara.- Jakina, zuhaitz maitea; ez tristatu. Zuri ere gordeko dizkizut eguzki-izpi batzuk. Itzelinak pausoa bizkortu zuen, zeren eguzkia laster altxatuko baitzen; garaiz iritsi nahi zuen mendi-tontorrera, lehenengo izpiak harrapatzera. Baserri-etxe baten aurretik igaro zenean, oilarrak hitz egin zion egurrezko hesiaren gainetik: - Kaixo, Itzelina galant hori. Nora zoaz hain bizkor? - Mendiaren tontorrera noa, nire harizko sareaz eguzkiaren izpi guztiak niretzat harrapatzera, baina batzuk nire lagun den katagorri hegalariari emango dizkiot, bere jatekoa aurki dezan, baita adiskide dudan zuhaitzari ere, handia hazi dadin eta adarretara txoritxoak etor dakizkion. - Nik ere eskatzen dizkizut eguzki-izpi batzuk, goizean noiz kukurruku egin jakiteko, nagusiak lanera eta umeak eskolara garaiz irits daitezen. - Bai horixe, oilarra! Zuri ere emango dizkizut eguzki-izpi batzuk! –erantzun zion Itzelinak.

Itzelinak aurrera egin zuen bidean; eguzki-izpien garrantzia zerabilen gogoan; oso beharrezkoak dira katagorrientzat eta txorientzat, landareentzat eta gizon-emakumeentzat, oilarrentzat eta umeentzat. Eta ulertu zuen denentzat beharrezko dena ezin duela pertsona batek beretzat bakarrik gorde. Ez da bidezkoa! Egoismoa edo norberekeria da!

Iritsi zen mendiaren tontorrera, utzi zuen ondoan harizko sarea eta eseri zen eguzkiari itxaroteko. Hantxe, eserita, zirkinik egin gabe, egun on esan zion eguzkiari eta ikusi zuen nola, apurka-apurka, zuhaitzak, animaliak, etxeak, laku eta ibaiak, umeak eta nagusiak,… argiz eta kolorez janzten ziren… eguzkiaren izpiei esker.

GOGOETARAKO

Itzelinak beretzat harrapatu nahi zituen eguzki-izpi guztiak, baina basoko zenbait biztanleri esker asmoa aldatu zuen. Ipuin honek besteak errespetatzearen eta elkarrekin partekatzearen garrantzia nabarmentzen digu.

Errespetuak eta bihotz-zabaltasunak pertsona hobe egiten gaituzte. Denon ongizateak denon helburu izan behar du.

Page 6: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

6Egun onak LH2019-2020 kanpaina

BIDEOA: Puede un gesto cambiar el mundo: https://youtu.be/D_gvx1C8jJk

IRUDIA

OTOITZA

Jauna, eskatzen dizugu gizaki guztiak zoriontsu izan daitezen.Ez dezatela sufrimendurik jasan,denak bizi daitezela bakean. Lagun iezaguzu beti besteak gogoan izaten,inori minik ez egiten,neba-arreba gisa bizitzen,elkar maitatzen. Amen.

Gure Aita,…

ANDRE MARIA, KRISTAUEN LAGUNTZAILEA, EGIN OTOITZ GURE ALDE Aitaren,…

Page 7: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

7Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Asteazkena, azaroaren 13a

PERTSONA ABEGITSUAK: BESTEEK EGITEN DUTENA BALORATZEN DUGU

Aitaren,…

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Efesoarrei 4, 32

«Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bitartez barkatu dizuen bezala».

IRAKURGAIA

Etxe eder batean, gizon bakarzale bat bizi zen. Aspaldiko morroi batek egiten zion lagun, eta gure gizonak ez zuen beste inor nahi ondoan.

Zerbitzaria zintzoa, leiala eta oso langilea zen. Etxeko zeregin guztiez arduratzen zen, eta etxea beti garbi eta txukun zegoen. Ugazabak asko errespetatzen eta estimatzen zuen.

Etxeko ugazaba enpresa baten buru zen… eta, egun batean, bere onetik irtenda iritsi zen etxera:

- Sutan nago! Goiz guztia eman dut lan-bileretan eta ezertarako ere ez du balio izan. Nire inguruko guztiak, denak, alfer hutsak eta lelo galantak dira!!

Zerbitzaria gizona lasaitzen saiatu zen.

- Lasai! Ikusiko duzu arazoa ez dela uste bezain larria; ziur nago konponbidea aurkituko diozula. Sano kezkatzen nau zu hain haserre ikusteak. Gorri-gorri zaude… Ematen du lehertu egin behar duzula!

Page 8: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

8Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Baina ugazaba oso artega zegoen; eskuei gora eta behera eragiten zien eta oihu eta garrasi egiten zuen.

- Ezin naiz lasaitu! Gainera, orduak daramatzat ezer jan gabe! Gose naiz! Emadazu bazkaria, bestela ondoeza egingo baitzait!

Zerbitzaria azkar joan zen sukaldera eta, berehala, plater bete zopa ekarri zion ugazabari.

- Hemen duzu barazkiz eginiko zopa gozo-gozoa. Hara, har ezazu eta hobeto egongo zara.

Gizonak, mahaian eserita, lehenengo koilarakada probatu zuen … eta lehertu egin zen:

- Puaj! Gauza nazkagarriagorik! Ezin da jan! Ez du gatzik eta hotz dago!

Mahaitik altxatu zen, platera eskuetan hartu eta, amorru biziz, leihotik kanpora jaurti zuen.

Lehenengotan, zer egin jakin gabe geratu zen zerbitzaria, baina laster erreakzionatu zuen. Isilean, mahaitik ogia, ardoa, ahozapia, mahai-tresnak eta mahai-zapia hartu eta leihotik kanpora jaurti zituen, hain indartsu, ezen lorategiaren erdiraino iritsi baitziren.

Ugazabaren oihuak ikaragarriak izan ziren.

- Zer egin duzu, lotsagabe horrek? Nola ausartu zara nire gauzak leihotik kanpora jaurtitzen? Nor zara zu hori egiteko?

Zerbitzariak begietara begiratu eta lasai-lasai erantzun zion:

- Barkatu, jauna. Ez nuen nahi okerreko gauzarik egin. Zopa leihotik kanpora jaurti duzunez, nik lorategian bazkaldu nahi zenuela pentsatu dut. Hortaz, gauza berbera egin dut. Bazkarirako beharrezko den guztia kanpora jaurti dut, zuhaitzen azpian bazkal dezazun. Hortxe dituzu ogia, ardoa, ahozapia, mahai-tresnak eta mahai-zapia, dena zure eskura.

Ugazaba zaharra lotsa-lotsa eginda geratu zen. Ondotxo zekien zerbitzari eta lagun zuenak zer erakutsi nahi zion: egun hartako jokabidearen bidegabekeria.

Page 9: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

9Egun onak LH2019-2020 kanpaina

- Barkatu, ene laguna! … Barkatu nire jokabide irrazionala! Neure onetik aterata, oso gaizki portatu naiz zurekin… Barkatu, mesedez!

Zerbitzariak irribarre egin zion eta ondora joan zitzaion. Elkar besarkatu zuten, bihotzez. Aurrerantzean, primeran konpondu ziren eta beti elkar estimatu eta errespetatu zuten.

GOGOETARAKO

Batzuetan, eguneroko errutinan murgildurik, ahaztu egiten zaigu besteek (familiak, irakasleek, lagunek,…) ematen diguten guztia baloratzea. Gaur, ekar dezagun hori guztia gogora. Eman diezaiegun jendearen detaileei balio handia.

BIDEOA: Valora el esfuerzo de lo que hacen los demás: https://youtu.be/vB9XmyPqK4A

IRUDIA

Page 10: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

10Egun onak LH2019-2020 kanpaina

OTOITZA

Adiskide ona izan nahi dut, Jesus.Irakats iezadazu besteen ona nirearen gainetik bilatzen.Irakats iezadazu adiskideekin partekatzen eta beti denentzat onena guraritzen. Irakats iezadazu nire lagunak baloratzen.Onar ditzadala apaltasunez horien aholkuak eta hitzak.Eduki ditzadala beti irribarrea ezpainetan eta eskuak zabalik. Jakin dezadala barkatzen eta barkamena eskatzen. Lagun iezadazu adiskide ona izaten eta besteei itxaropena zabaltzen.

Gure Aita

ANDRE MARIA, KRISTAUEN LAGUNTZAILEA, EGIN OTOITZ GURE ALDE Aitaren,…

Page 11: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

11Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Osteguna, azaroaren 14a

PERTSONA ABEGITSUAK: DETAILEENGATIK ESKERRAK EMATEN DITUGU

Aitaren, …

BIBLIAKO IRAKURGAIA: 1 Kronikak 16, 34

«Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita».

IRAKURGAIA

Ibar eta mendi artean, ur garbi eta gardeneko ibai baten ondoan, bost etxe zeuden herritxo batean. Auzoko guztiak bakean bizi ziren, naturarekin bat eginda. Euria, elurra eta hotza zituzten neguan lagun, eta eguzkia eta haize leuna udan pozgarri.

Baina urte batean lehenago sartu zen negua eta biztanle guztiak despistatuta harrapatu zituen, berokiak, arropa lodia eta euriari eta bisutsari aurre egiten lagunduko zieten tresnak eta erremintak atera gabe oraindik.

Abenduaren lehenengo igandean euria eta hotza hasi ziren. Auzoko batek ere ez zuen kanpora irten nahi. Urtarrilaren hasieran elurra iritsi … eta dena konplikatu zen. Egunero egiten zuen elurra eta, azkenean, etengabe erortzen ziren elur-matazek dena zuritu zuten. Etxeetako ateak blokeatuta geratu ziren.

Herritar guztiak kezkatuta zeuden. Ume biak ezin ziren eskolara joan; helduak ezin ziren abereak zaintzera irten, ezta lanera joan ere. Saiatu ziren larrialdietako zerbitzura deitzen, baina langile guztiak lanpetuta zebiltzan, bideak garbitzen eta herri handietako elurra kentzen.

Suhiltzaileen auto eta kamioi guztiak martxan ari ziren, denak laguntzen… bat izan ezik. Pala mekaniko bat geldi zegoen. Zahartzat eta handiegitzat zeukaten … eta ez zen erabiltzen.

Page 12: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

12Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Pala honek Rudy zuen izena eta, oso aspaldi, neguko elurrak garbitzeko erabiltzen zen. Baina pala modernoek, traktore eta kamioi berriek, baztertu egin zuten.

Rudyk, egia esan, ez zuen geldi egon nahi. Nolabait, auzokoei lagundu nahi zien. Hortaz, bihotz hartu eta martxan jartzea erabaki zuen. Hasieran, eztul batzuk egin zituen, ke pixka bat bota zuen, … baina gero abiatu zen. Astiro joan zen errepidetik, … eta, apurka-apurka, gure herritxora iritsi zen. Auzokoak, elurra kentzen eta inguruak garbitzen ikusi zutenean, txaloka hasi zitzaizkion. Gure makinak etengabe lan egiten zuen garai hura etorri zitzaien gogora.

- Etorri zara, Rudy! Mila esker salbatu gaituzulako!

Auzoko guztiak atera ziren etxetik. Orain ez zuten laguntza gehiago behar.

Rudy pozarren zegoen… eta negu osoan lan egingo zuela erabaki zuen.

GOGOETARAKO

Rudy ahaztua eta baztertua zegoen, baina auzokoen arazoaz ohartuta eta kezkatuta, laguntzea erabaki zuen. Izan gaitezen gu herritxo horretako auzokoak bezalakoak eta eskertu dezagun besteek egunero ematen digutena.

BIDEOA: Volvámonos locos de Coca Cola: https://youtu.be/90cFnjMdkog

IRUDIAOTOITZA

Jainko Aita, eskerrak ematen dizkizugu gauagatik eta goizeko argi ederragatik.Eskerrak atsedenagatik, jatekoagatik, maitasunagatiketa eguna hain eder bihurtzen duen ororengatik. Lagun iezaguzu gauzak ondo egiten eta besteekin zintzoak eta adeitsuak izaten. Amen.

Gure Aita

ANDRE MARIA, KRISTAUEN LAGUNTZAILEA, EGIN OTOITZ GURE ALDE

Page 13: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

13Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Aitaren,…

Ostirala, azaroaren 15a

PERTSONA ABEGITSUAK: EGINDAKO HUTSENGATIK BARKAMENA ESKATZEN

DUGU Aitaren,…

EBANJELIOA: Mateo 6, 14

«Izan ere, besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizkizue zeruko Aitak».

IRAKURGAIA

Jazinto eta Jabier, anaiak, “Urre gorrizko zola” izeneko zapata-dendaren jabeak ziren. Oinetako-mota guztiak saltzen zituzten: gizonentzako mokasinak, emakumeentzako zapatilak, umeentzako kirol-oinetakoak eta denontzako txankletak. Anaia biak elkarrekin ondo konpontzen ziren eta irabaziak erdi bana egiten zituzten. Baina egun batean, batek besteari kutxatik dirua abisatu gabe hartu izana leporatu zion. Honek hori egia ez zela esan zuen eta, bide batez, behar beste ahalegintzen ez zela aurpegiratu zion anaiari. Minduta, biak eztabaidatzen hasi ziren; gero eta haserretuago zeuden… eta ez zitzaien axola bezeroen aurrean aritzea. Kexetatik oihuetara igaro ziren, eta oihuetatik irainetara. Eta elkar joka hasiko ziren, bien arrebak, Josefinak, geldiarazi izan ez balitu.

Page 14: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

14Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Haserre honek garai oparoen azkena ekarri zuen. Jabierrek esan zion Jazintori ez zuela beronen sozio izan nahi. Jazintok erantzun zion berak ere ez zuela gura, bera bakarrik ondo ardura zitekeela negozioaz. Eta Jabierrek, hala, alde egin zuen. Bere aurrezkiez baliatuz, bere zapata-denda ireki zuen, justu anaiarenaren aurre-aurrean. “Benetako urre gorrizko zola” izena jarri zion. Anaia biak lehiatzen ziren nork bezero gehiago erakarri; hala, biak bata bestearen aurkako bilakatu ziren. Barru-barruan biek nahi zuten adiskidetu, bakeak egin, baina harro samarrak ziren eta bat ere ez zegoen prest lehenengo pausoa emateko. Bien arreba, Josefina, oso minduta zegoen anaien arteko hoztasuna zela eta. Horregatik, plan bat pentsatu eta abiarazi zuen. Goiz batean mezu elektroniko bat bidali zion Jazintori: “Anaia: barkatzeko eskatzen dizut. Ez nuen zuzen jokatu zurekin. Josefinaren etxean itxarongo dizut, gaur, arratsaldeko hiruretan, barkamena eskatzeko. Jabier”. Mezua irakurritakoan, Jazintok pentsatu zuen, anaia bere hutsa aitortzeko prest zegoenez, barkatu egin beharko ziola. Ez zekien Josefinak mezu berbera bidali ziola Jabierri, baina Jazintoren izenean sinatua.

Anaia biak joan ziren arratsaldeko hiruretan Josefinaren etxera. Jazintok esan zion Jabierri: “Anaia maitea, jaso dut zure mezua. Bihotzez barkatzen dizut!!” Hau entzundakoan, Jabier harritu egin zen eta esan zion anaiari: “Zer diozu? Zeuk eskatu behar didazu barkamena. Horixe esan didazu zure mezuan”. Jazintok: “Zer mezu? Zeuk idatzi didazu!!” Jabierrek: “Aitortu zure hutsa”. Jazintok: “Ez horixe! Aitortu zeuk zeurea”.

Berriz liskarrean hasi ez zitezen, Josefinak biak isildu zituen. Aitortu zien berak bidali zituela mezuok, biak elkartzeko eta gauzak konpontzeko asmoz. Biei euren hutsak aitortzeko, gorrotoa baztertzeko eta gertatutakoa ahazteko eskatu zien. Hala ere, anaiek, egoskor, ez zuten jarrera aldatzeko asmorik erakutsi. Orduan Josefinak zera jakinarazi zien: “Giltzez itxi dut kanpoko atea”. Ez zarete hemendik joango gauzak konpondu arte, bakeak egin arte. Ez zarete ohartu oraindik? Biok zaudete egoera honi azkena emateko eta berriz adiskidetzeko irrikan. Hala ez balitz, zuetako bat ere ez zatekeen nire etxera etorriko”.

Jabier eta Jazinto arrebak arrazoia zuela ohartu ziren. Begietan malkoak, biek elkar besarkatu eta gehiago ez zirela borrokatuko hitza eman zuten. Ondoren, berriro batera lan egitea erabaki zuten. Orain beste zapata-denda bat daukate; “Anaiak” izena eman diote.

GOGOETARAKO

Zure ustez, Jabierrek ondo egin zuen, betiko zapata-denda utzita, bere negozioa jarri zuenean?Zuzen jokatu zuen Josefinak neba biei gezurrezko mezua bidali zienean?Zergatik kostatu zitzaien Jazintori eta Jabierri elkarri barkamena eskatzea? Nola konpontzen zara zu zure anai-arrebekin? Sarritan haserretzen zarete?

Page 15: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

15Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Barkamena eskatzen eta barkatzen jakitea oso garrantzitsua da… eta beharrezkoa. Barkatu egin behar diegu huts egiten eta damutzen diren pertsonei eta barkamena eskatu behar dugu zerbait gaizki edo oker egin dugunean. Barkatzen eta barkamena eskatzen ikastea bizitza osoko kontua da… eta oso aberasgarria guretzat.

BIDEOAK

+ Solo el amor y el perdón: https://youtu.be/Cya-dR4dyXk+ El tren del perdón: https://youtu.be/U7XESORBbHo+ Perdóname toro ‘El libro de la vida’: https://youtu.be/FLG4hSChIss

IRUDIA

OTOITZA

Eskerrak ematen dizkizugu, Jainko maitea,barkatzeko eskatzen dizugunean,beti barkatzeko prest zaudelako. Lagun iezaguzu Zu bezalakoak izaten. Norbaitek barkamena eskatzen digunean, barka diezaiogula berehala,berriz elkarren adiskide izateko.

Page 16: Presentación general del curso · Web viewGutun batean, aitonak azaldu dio letra horiek hitz eder eta atseginak egiten dituztela eta, hitzok besteei oparitzen badizkiezu, gauza on

16Egun onak LH2019-2020 kanpaina

Gure Aita

ANDRE MARIA, KRISTAUEN LAGUNTZAILEA, EGIN OTOITZ GURE ALDE Aitaren,…