piper-gorri xxviii

Click here to load reader

Post on 21-Feb-2016

252 views

Category:

Documents

5 download

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ALDIZKARIA

TRANSCRIPT

  • I, cc

  • TXOKO TXIKI- XXVIII. SARITUTAKO ILUSTRAZIOAK

    Futbol - Garazi Migeltorena Mitxelena(3.maila)

    Luzi-Naroa Garbisu Etxabide (1. maila)

    Xenam Manex Ramos Zumalde (2. maila)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    BEAT Z. (2 urte)

    JUNE (2 urte)

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    AIMAR (2 urte)

    UNAX O. (2 urte)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    IBON (3 urte)

    NAHIA (3 urte)

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    MAITANE (3urte)

    EKIE (4 urte)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    LEXURI (4 urte)

    ARITZ (4 urte)

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    AITOR, UNAX eta MARKEL E.(5 urte)

    OIHANA, MALEN eta AINHIZE (5 urte)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    IHINTZA, IMANOL eta MIGUEL (5 urte)

    EIDER, NAIARA eta OIER (5 urte)

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    IRAIA, BEAT eta GARAZI (5 urte)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    JON ANDER, ELOI eta MARKEL R. (5 urte)

    NAROA GARBISU (1. maila)

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    XUBAN ELIZONDO eta AIMAR IGARZABAL (1. maila)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    MADDI IGOA (1.maila)

    MATTIN BORDA (1.maila)

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    ORTI AROTZENA eta BEAT RENAUD (1.maila)

  • PIPER-GORRI XXVIII

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    HIZTEGITXOA

    EUSKARA AMARICO QUECUA PORTUGESA 1 ANT UC UM 2 JULAT ISCAY DOIS 3 SOST QUIMSA TRZ 4 ARAT TAHUA QUATRO 5 AMEST PICHCCA CINCO 6 SIDEST SOCCTA SEIS 7 SABAT CCANCHIS SETE 8 SEMET PUSACC OITO 9 SETEN ISCCON NOVE 10 ASER CHUNCHA DEZ ongi ESI ALLIN BEM aita ABAT TAYTA PAI ama ENAT MAMA MAE haurra LICH UCHUJ CRIANA tximinua TOTA KURSILLU MACACO gorria KEY PUKA VERMELHO berdea ARENGUADE QOMER VERDE urdina SEMAYAGUE ANQUAS BLUE horia BICHA QELLU AMARELO beltza TIKUR YANA BLACK xuria NECH YURAQ BRANCO ogia DABO TANTA PO arraultzak ENQULAL RUNTU OVOS oilaskoa DORO CHIUCHI FRANGO arraina ASA SUCHI PEIXES MARELO

    Medhanit Igartzabal, Andre Da Costa, Maricielo Asto,

    Ainara Etxabide, Manex Ramos, Mattin Lekuona, Lide Igoa 2. maila

  • PIPER-GORRI XXVIII

    NAFARROAKO MUSEOA Apirilaren zortzian, goizeko bederatziak bortz guttitan autobusean Nafar Museora abiatu ginen. Iritsi ginenean hamaiketakoa jan genuen.Gero Nafar Museora joan eta Erromatarren erakusketa ikusi genuen. Ariadna ikusi genuen, eta lo zegoen.Esnatu zenean, historia bat kontatu zigun.Grazioso samarra zen,historia. Gero mosaikoak ikusi genituen eta hagitz politak ziren. Txanponak ere hagitz politak ziren.Bazkaltzera joan ginen Takonera parkera.Bazkaldu eta gero parkean jolastu genuen. Gero autobusera igo eta etxera itzuli ginen.

    Izaro Iparragirre, Jonan Berrozpe, Olatz Arakues 2. maila

    KORRIKA 17 Apirilaren 11n korrika Lesakatik pasatu zen. Furgoneta etorri zenean denak oihuka hasi ziren kontent zeudelako.Pankarta Ganix, Jokin, Ainara Menta, Maddalen, Nerea eta Anek eraman zuten eta Kontxik lekukoa. Furgoneta poliki joaten zen, orduan gu ere poliki joaten ginen.Korrika egiten genuen bitartean kantatzen genuen.Zubira iritsi ginenean ikastolara itzuli ginen.

    Lide Igoa, Medhanit Igartzabal , Mattin Lekuona (2. maila)

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    KOLONEN BIDAIAK

    Kolonek, Indiara joan nahi zuen mendebaldetik espezieak eta zetaren bila. 1492ko abuztuaren 3an Palos de la Fronteratik abiatu zen 3 itsasontziekin eta urte horretako urriaren 12an, iritsi zen Bahamaseko uharte txiki batera, Guanahani izenekoa. Beste 3 bidai egin zituen Indian zegoela pentsaturik eta 4garren bidaian hil egin zen. Kolonen ondotik Americo Vespucio izeneko beste marinel batek Hego Amerika aurkitu zuen eta ohartu zen hura kontinente berri bat zela. Bere omenez kontinente berri horri Amerika deitu zioten. I NUITAK

    Inuiten bizimodua kontatuko dizuegu. INUITAK Amerikako Ipar aldean bizi dira. INUIT izenez deitzea gustatzen zaie. ESKIMALA hitzak haragi gordin jaleak erran nahi duelako.

    Klima hagitz hotzean bizitzen ohituta daude. Ehiztariak direnez animalien larrua eta haragia aprobetxatzen dute. Elurretako txakurrak eramandako leratan ibiltzen dira. Ehizara joaten direnean hormazko etxeak egiten dituzte(iglu)izenekoak.

    LAUTADA HANDIETAKO INDIARRAK

    Lautada handietan indiar tribu asko bizi ziren : komantxeak dakotak txeieneak bisonte ehizatik bizi ziren. Bisonteen larruekin egiten zituzten jantziak eta tipiak Tipiak ziren beraien etxeak nomadak zirelako . Ez zuten idazten, dena ahoz erraten zuten . Esaera zahar aunitz zituzten adibidez:Hitz egitekoan zure hitzak eskain dezakeela isiltasunak eskain dezakeena baino zerbait hobea . Bihotz baketsuak jai giroa ikusten du herrixka bakoitzean .

  • PIPER-GORRI XXVIII

    BASAMORTUKO BIZTANLEAK

    XIII.eta XV mendeetan,gutxi

    gorabehera,apatxeak eta nabajoak (Ipar Amerikako ipar mendebaldetik hego-mendebaldera) joan ziren bizitzera. Gizonezkoak nekazari eta ehiztari ziren,eta emakumezkoak, artisauak. Hasieran,ehiztari eta gerrari moduan izan ziren, baina poliki-poliki

    nabajoak nekazari eta abeltzain egin ziren. Emakumezkoek bitxiak eta otarreak egiten zituzten eta ospe handiko oihalgintza zuten.

    AZTEKAK MAIAK ETA INKAK Colon iritsi zenean hiru zibilizazio zeuden Amerikan: aztekak, maiak eta inkak. Nekazaritza lantzen zuten, hortaz gain artisauak ziren: urrea eta zilarra landu eta eskulturak egiten zituzten. Euren tenpluak piramide mailakatuak ziren. Aztekak eta maiak idazketa landu zuten, eta inkek ez; marrazkien bidez kontatzen zituzten istorioak. Gerrariak ziren ,eta beraien artean borroka aunitz sortzen ziren.

    KONKISTA Maien zibilizazioaren desagerpenari buruzko informazio gutxi dago. Azteken hiriburua,Tenochtitlan, Hernan Cortesek suntsitu zuen 1522 an. Eta hango enperadorea (Moctezuma II.) hil egin zuen. Inken hiriburua, Francisco Pizarrok suntsitu zuen 1531 an. Horretarako Inken enperadorea (Atahualpa) bahitu eta hil egin zuen.

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    AMETS ATZEMAILEA Amets atzemaileak indiarrek erabiltzen zituzten amets onak bertako sarean gelditzeko eta amets gaiztoak erdiko zulotik alde egiteko. Euskal Herrian ere, amets atzemailearen ordez Eguzki Lorea erabiltzen dugu atean jarri eta espiritu txarrak etxe barrura ez sartzeko.

    EUSKAL ETXEAK

    Gaur egun euskaldun asko bizi dira Ameriketan.Ameriketako euskaldunak Euskal Etxeetan elkartzen dira eta han ekintza asko egiten dituzte: Euskarazko ikastaroak,bideo emanaldiak,erakusketak,antzerkiak Euskal etxeak herrialde aunitzetan daude adibidez: El Salbador, Argentina, Uruguay, VenezuelaPeru,Txile,Puerto Rico, Mexico,Estatu Batuak

    3. eta 4. maila

  • PIPER-GORRI XXVIII

    Margotu kodearen aginduak jarraituz: 1- Laranja 2- Gorria 3- Marroi argia

    4- Marroi iluna 5- Beltza 6- Berde argia

    7- Arroxa 8- Urdina 9- Berde iluna

    Nahia Sanchez eta Kattalin Odriozola (3-4 maila)

    GAI IZANEN ZARA 7 DIFERENTZIAK AURKITZEKO?

    Iraitz Lebron, Xabi Igarzabal eta Leire Pagadizabal (3-4 maila)

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    ETXEKO NATILAK Osagaiak 500ml esne, 4 arrautza gorringo, 2 koilarakada azukre, 2 koilarakada maizena Kanela zotz bat, limoi azala, kanela hautsa. 4 txokolate ontza, Bi koilarakada eta azukre erdia Nola egin Kazo batean esnea berotzen jarri kanela zotza eta limoi azalarekin. Sua baxu jarri eta irabiatu esnea erre ez dadin. Beroa dagoenean (baina irakitera iritsi gabe) sua itzali eta aparte gorde. Gorringoak, azukrea eta maizena ondo nahastu ontzi batean. Esne bero pixka bat gehitu ondo nahastuz . Prestatu dugun nahaste hau , kazora bota han dagoen esneari gehituz. Dena ongi ongi nahasi eta txokolate urtua poliki bota . Ongi nahastu eta su baxuan loditzen utzi denbora guztian poliki-poliki rabiatuz. Nahiko loditua dagoenean ontzietara bota eta hozten utzi .Kontuan izan hozten denean gehiago lodituko dela. Ontzitxoetan banatu eta gainetik kanela hautsa bota . Nahi izanez gero, gaileta bat ere jar daiteke gainean.

    EGILEAK:ANDER GOIZUETA, KATTALIN ODRIOZOL ETA MADDALEN AROZENA (4.maila)

    HIZKI ZOPA Hizki zopa honetan hitz hauek bilatu behar dituzu. AURRERA!

    1. MAIAK 2. KOLON 3. AMERIKA 4. INDIARRAK 5. AZTEKAK 6.KOLONIZAZIOA 7.TIPIA 8. INUITA 9. ATAHUALPA 10. INKA

    K A B C D F G H I A J O P O O J K L M K N T Q X Y L O L P Q R A S T A M G A O K U O V W K X Y H P O S N A A K N I E Z T U S H O I I J I K G T I A H W A Z A A H Z U Z R P L M G A A M E R I K A H I P G A M Z I B I N U I T A A M A G I N D I A R R A K D E I G O J P W X B C A U O E I A A T A J U A S T I N E I M K P Q R T G A R I X M A G

    Egileak: ALOA ETXARTE, GARAZI MIGELTORENA eta MATTIN LOPEZ (3. ETA 4. MAILA)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    HERRI URRATS Doinua: Pasaiaio plazatik. Egileak: Ane Renaud eta Zurie Erkizia Bi milla ta hamekako maitzak zortzian Herri urrats izan zen Senpere lakuan. Haurrak ibiltzen ziren Pirritx puzgarrian, oso ondo pasatu genun inguruan.

    Senpereko lakuan gazteak bainatzen, lakuaren ingurun jendea bazkaltzen. Berrri txarrak taldea kontzertua jotzen, eszenatoki aurrean pertsonak dantzatzen.

    UDAKO OPORRAK Doinua: Orioko balea

    Egileak: Ane Telletxea, Iratxe Muxika eta Uxue Mesa (3. eta 4. maila)

    Oraingo klasik dira sobera gogorrak egun txarrak joan da etorri lehorrak, espero izatea alai ta jatorrak, noiz ailetuko dira udako oporrak.

    Hondartzara joan ta eguzkia hartu berotu naizenean uretan bainatu urak baloia eramin ta ezin nun jolastu nire anaiak hartzeko Ezin zun buzeatu

    Hondartza atzin utzita goazen New York-era arropa eta jostailuk maletan sartzera harat ailetu eta dendak ikustera nik ez dut nahi hemendik itzuli etxera.

    New York polita eta hagitz kutsakorra hiriko soinu hoiek jartzen dute gorra dendatan erosita utzi dugu zorra etxera abiatzeko hartu dut motorra

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    ESKULANA: PAPEREZKO GIRNALDAK ISTRUKZIOAK 1-Kalkatu ondoan dagoen txiten eredua. 2- Errepasatu irudiaren ertzak marrazkia kopiatzeko kartulina batean . 3- Errepikatu aunitz aldiz txitak bat bertzearekin hegaletatik lotzeko. 4- Aizturrez moztu irudi guztiak . 5- Mokoaren eredua ere kalkatu eta itsatsi txita bakoitzari berea . 6- Marraztu begiak errotulagailu beltz batekin .

    Enaitz Arozena, Igor Rodriguez eta Jon Etxepeteleku. (3-4- maila)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    PIPERGORRI ARRANTZAN

    PIPER-GORRI BIDASOA IBAI ALBOAN, ARRANTZAN ARI ZEN.

    PIPER-GORRI SIESTA EGITEN ARI ZELA PIPER-GORRI JAIKI ZEN ETA KUBOA HUTSIK ZEGOEN.

    HURRENGO EGUNEAN BERRIRO ERE ARRANTZATZERA JOAN ZEN PIPER-GORRI.

    AZKENEAN LAGUNAK EGIN ZIREN.

    Nerea Etxepeteleku eta Uxue Urroz. (3-4maila)

    Lo dagoen bitartean, arrai guztiak lapurtuko dizkiot.

    Zzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzz

    Kuboa hutsik dago.Norbaitek lapurtu dit.

    Ez dut bat bera ere hartu.

    Zu izan zara. Ezta?

    Bai ni izan naiz, barkaidazu.

    Nik ezta ere lagun.

    Ez dizut ezer txarrik egingo.

    Nik denak lapurtuko dizkiot.Haaaaaa

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    NOLA BIRZIKLATU

    EDUKIONTZI BERDEA

    Bota daitezke: Beirazko botilak: freskagarriak, sagardoa, ardoa Beirazko poteak: jogurta, barazkiak, mermeladak Beirazko flaskoak: perfumeak, kosmetikoak Zer ez den bota behar : Kristalezko baxera, ispilua eta leihoko kristala, kortxoak, zeramika, portzelana, tapak, tapoiak,txapak, fluerestentea eta bonbillak.

    EDUKIONTZI HORIA

    Botatzen ahal dena: Plastikozko botilak, plastikozko bildukiak, norbere garbitasunerako plastikozko ontziak, garbikarien plastikozko ontziak, plastikozko tapak eta tapoiak,porexpan ontziak eta erretiluak,metalezko kontserba latak, aluminiozko paperak, aluminiozko moldeak, aluminiozko poltsak, edarien latak, metalezko tapak, edarien brikak, elikagaien brikak. Bota behar ez dena: Hortzetako eskuila , kuboak, kasetak, cd-ak, etxetresna elektrikoak,zartaginak, kazolak, pintzak, pertxak, gomazko eskularrua, arropa eta osagarriak, biberoiak, plastikozko tutuak, kartutxoak eta tonerrak, tuperrak eta boligrafoa.

    EDUKIONTZI URDINA

    Bota behar dena: Papera: egunkariak, aldizkariak, propaganda, fakturak, erreziboak, apunteak, erosketa tiketak Kartoiak: kartoi tutuak, kartoizko kaxak, (zapatak, arrautzak, detergenteak) Bota behar ez direnak. Brikak, pixa oihalak, paper zikina, aluminiozko papera, plastikozko poltsak, paper plastifikatua, porexpan ontziak

    ZABOR BEREZIAK

    Kasetak, bideo-zintak, kartutxoak, tonerrak, bonbilak, fluoreszenteak,mugikorrak eta tresna txikiak, olioa, pinturak eta produktu kimikoak. Honako hauek ez dira eduki ontzietan bota behar, ez eta zabor ontzi orokorrera: arriskutsuak izan daitezke eta zabor bereziak biltzeko kamioira eraman behar dira. Gailu elektronikoak maiz aldatzeko joera dugun nahiz eta oraindik funtzionatu. Zer egingo dugu aldatutakoarekin? Kamioira eraman.

    Jokin Lopez, Andrea Lasaga Joseba Pagadizabal, Ainara Menta, Rakel Lasaga, Ganix Arruti, Asier Astiz, Paulo Ramos eta Unai Leiza (5. eta 6.maila)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    LAN SEKTOREEN EBOLUZIOA GURE FAMILIETAN Ikastolan ikerlan bat egin dugu Lehen hezkuntzako ikasleen familien artean. Familietan zein lanbide izan dituzten hiru belaunaldietan zehar galdetu diegu. Ondoren lanbide horiek sektoretan sailkatu ditugu eta grafikoak egin ditugu lanbide horien bilakaera aztertzeko. Hauek dira sektore bakoitzean topatu ditugun lanbideak eta sektoreetan zer gauza egiten diren. 1.sektorean:Lehen sektorean, naturarekin zuzenean egiten da lana. Adib. Baserritarrak, arrantzaleak, meatzariak eta artzainak.

    2.sektorean:Bigarren sektorean,naturatik lortutako gaiak eraldatu egiten dituzte.Adib. Fabriketan, okindegietan, ikazkin moduan, zerrategian, igeltseroa, errementaria, mekanikoa, zurgina eta ate zaintzailea.

    3.sektorean:Hirugarren sektorean, lehen eta bigarren sektoretik lortutako gaiak merkaturatu edo garraiatu egiten dira.Adib. Ile apaindegian, irakasleak, dendetan, garraiolariak, garbitzaileak, bulegaria, ostalaria, sukaldaria, idazkaria, iturgina, taxi gidaria ,komertziala, txoferra, makinista, tratularia, suhiltzailea, garbitzailea, argazkilaria, harakina, udaletxeko bulegaria eta gasolina saltzailea.

    BIRRAMATXI ETA BIRRATATXI Lehenengo sektorea ugariena da,bigarren sektorea eta hirugarren sektoreak ez dute lehenengo sektorean bezainbesteko pertsonik

    AMATXI ETA ATATXI Baserritar aunitzek baserritar lana utzi eta hiri eta herritara joan ziren lan egitera. Bigarren sektorean eta hirugarren sektorean lehenengo sektorean baino pertsona gehiagok egiten du lan. Fabriketan eta zerbitzuetan ugaritzen joan da lana.

    GURASOAK Lehenengo sektorean inork ez du lan egiten. Lehenengo sektoreko pertsona guztiak hirugarren eta bigarren sektoretara pasatu dira lan egitera. Baserritan bizi den jendeak baserriko lanez aparte beste lan bat egiten du bigarren sektorean edo hirugarren sektorean. .

    Julen Arakues, Aimar Zamorano, Julen Otxoteko (5.maila)

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    NOLA ZAINDU LOREAK?

    Loreak edo berdeak diren landare guztiak hagitz garrantzitsuak dira naturarako, beraz ongi zaintzea ezinbestekoa da.

    Loreak bizirik irauteko elementu batzuk behar dituzte: 1) Ura, fotosintesia egiteko beharrezkoa, sustraien

    bidez lortzen dute. 2) Eguzkiaren izpiak, hori lortzeko eguzkia behar du,

    hau ere beharrezkoa da fotosintesia egiteko. 3) Mantenugaiak. Lore bat sano eta ongi haztea nahi baduzu, honako hau egingo duzu:

    Lorea eguzki izpiak iristen diren tokian jarri.

    Egunero eman ura, pasatu gabe bestela itto egingo da.

    Oxigenoa eta karbono dioxidoa ere behar ditu, beraz, toki airetsu batean jarri.

    Olaia Telletxea, Leire Igoa eta Paulo Ramos (5. eta 6. maila)

    FOTOSINTESIA

    Landare berde guztiek egiten duten prozesua da. Berari esker, landareek beharrezko elikagaiak sortzen dituzte eta oxigenoa kanporatzen dute. Hostoetan gertatzen den erreakzio kimikoa hauxe da: CO2 + H2O (CH2O) + O2

    Aireko Karbonodioxidoa

    Lurrekoura

    Azukrea Oxigenoa

    Irantzu Goienetxe, Ainara Palenzuela eta Andrea Lasaga (5. eta 6. maila)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    EUROPAKO HERRIALDEAK

    Austria: Austriako hiriburua Viena da. Bere azalera 83.872 km2-koa da, Euskal Herria baino 11 aldiz handiagoa. Hango hizkuntzak alemanera, serbokroaziera, hungariera, txekiera eta esloveniera dira. Biztanle kopurua 8.080.000-koa da. Austriako hiri nagusiak Viena, Graz eta Linz dira. Han bisita daiteke: Mozarten jaiotetxea, Sisi erreginaren jauregia, Vienako antzokia

    Alemania: Alemaniako hiriburua Berlin da. Bere azalera 357.027 km2-koa da, Euskal Herria baino 17 aldiz handiagoa. Hango hizkuntza alemanera da. 82.537.000 biztanle ditu. Alemaniako hiri nagusiak Berlin, Hanburgo, Mnchen, Kln, Frankfurt, Stuttgart, Dortmund, Essen, Dsseldorf eta Bremen dira.

    Italia: Italiako hiriburua Erroma da. Bere azalera 301.277km2-koa da. Bertako hizkuntza italiera da. Biztanle kopurua . 57.313.000. Italiako hiri nagusiak Erroma, Milan, Napoli, Turin, Palermo, Genoa, Bologna, Florentzia, Bari, Venezia eta Catania dira.

    5. eta 6. maila

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    MATERIAREN DILATAZIOA Materiala dilatatu, hau da, berotzerakoan handitu -zabaldu egiten dela frogatzeko esperimentu hau egin dugu gelan: Materiala:

    Metalezko kanika bat Metxeroa Kanikaren neurriko arandela

    Prozesua: 1/Ziurtatu kanika arandelatik pasatzen dela

    2/Kanika 3-5 minutuz metxeroarekin berotu.

    3/Arandelatik Kanika pasatzen saiatu.

    Gertaera: Kanika berotu ondoren ez da arandelatik pasatzen. Ondorioa: Kanika berotzean dilatatu egin da, hau da handitu da eta ez da arandelatik pasatzen.

    Jon Leiza, Asier Astiz eta Xabi Larretxea (5. eta 6. maila)

    BERTSOAK DOINUA: Loreak udan insta bezala Ea asmatzen dituzuen bertsoetan agertzen diren bi pertsonai famatu hauen izenak. Errealeko futbolista da Medio eskuinetikan Bizkar gainean hamarra dauka Gol aunitz penaltitikan Uda partean ikusten dugu Donostiako hondartzan Baina gizon hau ikustekotan Anoeta futbol zelaian (oteirP ibaX)

    Orion jaio, Sestaon bizi Bere emaztearekin Konkistadorren ikusia da Janito Oiartzabalekin Jenio txarra, mingain arina Entrenatzen du kaikukin Jogurin batzuk zarete denok Bere esaldiarekin (atroK)

    Egileak: Asier Astiz eta Paulo Ramos (6.maila)

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    Rakel Lasaga (6.maila)

    HITZAK OSATU A T A P H I R S O I R

    Camilo Astiz, Josu Elizondo eta Rakel Lasaga (5. eta 6. Maila)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    Ainara Palenzuela eta LeireIigoa(5. maila)

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    JEROGLIFIKOAK

    Ze animali da?

    ------------------ zoa

    Ze ikastetxe da hau?

    3 Ze herri da?

    Goi eta Zein da odolaren motorra?

    2 Nora erori zait zapata?

    ra

    Ze narrasti da?

    gea

    Non daude gereziak?

    n

    Nondik pasatzen dira oinezkoak?

    Nere izena?

    RA RA RA RA

    Nere izena?

    Rakel Lasaga, Josu Elizondo, Paulo Ramos, CamiloAstiz,

    Leire Igoa eta Olaia Telletxea (5. eta 6. maila)

    kin

  • PIPER-GORRI XXVIII Lagundu pipertxoei loreak biltzen.

    Irantzu, Andrea eta Ainara (5 eta 6 maila)

    Arrantzatu arrainak eta osatu esaldiak:

    Lorearen zatirik ikusgarrienak dira eta kolore deigarriak eta dotoreak izaten dituzten zatiak _____________ dira. Petaloen multzoari _____________ esaten zaio. Hosto itxura eta kolore berdekoa den zatia ____________ da. Sepaloen multzoari _____________ esaten zaio. Lorearen zati arra ______________ da. Lorearen zati emea _______________ da.

    Julen Otxoteko, Julen Arakues eta Aimar Zamorano (5.maila)

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    TXOKO TXIKI- XXVIII. IPUIN ETA ILUSTRAZIO LEHIAKETA

    IPUINAK:

    BETAURREKO MIRAGARRIAK Buk- Aimar Igarzabal Jaunsaras (1. maila)

    BETAURREKO MIRAGARRIAK ETXEAN Celia-Ainara Etxeberria Terreros (2. maila)

    IMAGINAZIOZKO BETAURREKOAK Sabaia- Xabier Igarzabal Jaunsaras (3. maila)

    URA TXAKURRAREN BETAURREKOAK Xoli Ander Goizueta Barriola (4. maila)

    MARTEKO EXTRALURTARRAK Pinotxo-Irantzu Goienetxe Batiz (5. maila)

    MAXIMA ETA TERMOBETAURREKOAK Tantirumairu-Paulo Ramos Zumalde (6. maila)

    ILUSTRAZIOAK: Luzi-Naroa Garbisu Etxabide (1. maila) Xenam Manex Ramos Zumalde (2. maila) Futbol- Garazi Migeltorena Mitxelena(3.maila) Mor Iraitz Lebron Rekondo (4. maila) Sapi- Leire Igoa Apezetxea (5. maila) Croissant- Andrea Lasaga Migeltorena (6. maila)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    Betaurreko Miragarriak

    Egun batean Rafa izeneko mutil bat zegoen eta beste mutil gaiztoa zegoen. Baina Rafak betaurrekoak zituen eta mutil gaiztoak Rafari betaurrekoak errekara bota zizkion eta Rafaren lagunak kobazulo bat aurkitu zuen eta joan ziren. Kobazuloaren barrenean kaja bat zegoen. Rafaren lagunak kaja ireki zuen eta betaurreko miragarriak zeuden.

    Rafa harriturik zegoen eta probatu zituen betaurrekoak eta betaurreko horiekin erreka ikusten zuen eta galdutako betaurrekoak aurkitu zituen eta korrika korrika joan zen errekara eta han ikusi zituen betaurreko galduak eta hartu zituen eta jarri zituen.

    BUK

    AIMAR IGARZABAL 1.maila

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    Betaurreko miragarriak etxean Bazen behin Xiki izeneko betaurreko bat. Xiki

    ttikia zen, borobila eta gorria. Baina triste zegoen, magikoa izan nahi zuen

    bainan ez zuen lortzen. Baina egun batean, kartel bat ikusi zuen eta karteko hori magia egiteko zen. Hagitz pozik paratu zen eta joan zen magia ikastera tipi tapa eta azkenean bai. Egin zuen kostata baina zertarako nahi zuen? Paretetik pasatzeko eta gaunzak lapurtzeko. Egun batean arropa guztia lapurtu zuen. Enteratu zirenean haserre paratu ziren eta gaua iritsi zenean begi zabalka egon ziren. Baina ez zuten deus ikusten trasparente bihurtu zelako. Oraingoan pitxer bat lapurtu zuen eta oraingoan jendea tristetu egin zen. Orduan Xiki ere tristatuta geratu zen. Barkamena eskatu eskatu eta dena bueltatu zuen. Festa bat egin zuten eta oso ondo pasatu zuten eta azkenean Xiki ona izan zen. Denetan laguntzen zuen eta oso pozik laguntzen zuen eta afaltzeko ordua iritsi zen eta oso afari ona egin zuten eta gero lotara joan ziren denak. Oso zoriontsu egon ziren denak, poz-pozik.

    Celia Ainara Etxabide Terreros (2. maila)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    IMAJINAZIOZKO BETAURREKOAK

    Bazen behin Jabier izeneko mutiko bat. Bere aiton-amonaren baserrira joan nahi zuen. Hurrengo egunean aiton-amonarengana joan behar ziren. Jabierrek ile kizkurra eta beltza zuen, azala xuria zuen eta altua zen. Eta sabaira igo zen. Betaurreko batzuk aurkitu zituen! Jarri zituen eta amonarengana joan zen. Amona maitagarri bat zen, kendu zituen eta amona normala zen. Gero aitonarengana joan zen eta pirata bat zen, zakurrarengana eta suge bat zen, etxea ikusi zuen eta gztelu bat zen. Amonarengana joan zen erratera: - Amona betaurreko hauek magikoak dira! Eta amonak erran zion: - Bai, betaurreko hauek zure bihotz barruan dagoena ikusteko dira. Jabier harritu zen: - Egitan? Amonak erran zion: - Bai egia da! Eta gainera aitonarenak dira. Jabier bere etxera joan zen bere betaurreko haiekin. Bere lagunak ikusi zituen eta bat igela zen, bertzea kameilua bere ama liburu bat zen eta bere aita kamiona. Bere lagun guztiei bere betaurreko horiek utzi zizkien eta denek galdetzen zioten: - Nork eman dizkizu? Jabierrek erantzun zien: - Nire aiton amonaren baserrian aurkitu ditut. Eta Jabierrek bere istoria guztia kontatu zien: - eta sabaira . .eta orain hementxe nago zuekin.

    Hurrengo egunean berriz baserrira joan behar ziren eta bidean betaurrekoak jarri eta bidaiko gauzak ikusten hasi zen: behiek sei hanka zituzten, ardiak hodeiak zirenahuntzek bi metroko bizarra zuten, bitxoak handi-handiak ziren. Eta Jabierrek aunitz disfrutatu zuen betaurreko haiekin.

    Sabaia Xabier Igarzabal Jaunsaras (3. maila)

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    Ura txakurraren betaurrekoak

    Ni Ura txakurra naiz eta 2 urte ditut.Ni beltza zuriekin eta izaeraz alaia eta bizkorra naiz.Txabola batin bizi naiz. Egunero nere nagusia jana ematera etortzen zait eta gero pasitzera joaten naiz. Ni ihiziko txakurra naiz eta urrian ihizira joaten naiz nire nagusiarekin. Egun batean herrian jolasten ari nintzen. Usaintzen hasi nintzen belarretan eta usaindu nuena betaurreko berriak ziren.Jarri eta magiaren bidez solasten hasi nintzen txakur batekin zaunka egin beharrean.Hurrengo egunean nire nagusia etorri zen eta esan zian:

    - Nahi duzu pentsua?-eta esan nion: - Bai, bai nahi dut- eta orduan nire nagusia aho zabalik geratu

    zen eta galdetu zidan: - Nola ikasi duzu solasten?-eta esan nion: - Ba, herrian jolasten ari nintzen. Usaintzen hasi eta usaindu

    nuena betaurrekoak ziren,jarri eta solasten hasi nintzen magiaren bidez, horrela ikasi dut.

    Hurrengo egunean zaunka egin nahi zuen baina ezin eta jende guziarekin solasten hasi nintzen eta horrela jende guzia aho zabalik utzi arte. Nire nagusia ohitu egin zen nirekin solasten eta ni ohitu egin nintzen berarekin eta herriko pertsona guziekin solasten. Ez nuen gogoko solasten jarraitzea baina betaurrekoak behar nituen. Zaunkaka, miauka, arrantzaka, denetik egin nuen baina ezin. Hurrengo eginean nire nagusia etorri eta esan nion: - Joaten al naiz herrira?-eta esan zidan: - Bai, baina pentsua bukatzean. Pentsua bukatu eta herrira jaitsi nintzen eta betaurrekoak usaindu nuen tokian utzi nituen eta berriro zaunkaka hasi nintzen eta txabolara joan nintzen berriro zaunkaka.

    Xoli Ander Goizueta Barriola (4. maila)

  • PIPER-GORRI XXVIII

    MARTEKO ESTRALURTARRA

    Bazen behin, estralurtar bat Iroleai izenekoa, oso altua zen eta zortzi garro

    zituen. Marten bizi zen bakar-bakarrik. Olagarroan itxura zuen, baina gorputza ere zuen. Egun batean Iroleaik oporretara joan nahi zuen eta lehenagotik ezagutzen zuen

    planeta batera joan zen, lurrera. Maleta egin eta hurrengo egunean Lurrera joan zen. Lurrera ailetu zenean, umeak bere itxura ikusi eta beldurtu egin ziren eta oihuka ezkutatu ziren. Iroleai paseatzen ari zen eta bat-batean denda baten eskaparatean ispilu bat ikusi zuen, ispiluan begitu zenean, ez zitzaion bere itxura gustatzen. Eta gizakiena bai. Inorrek ez zion kasurik egiten. Bat-batean mutiko betaurrekodun bat berarengana joan zen eta erran zuen:

    - Kaixo, nongoa zara? - Martekoa. Arraroa naiz eta ez dit inork kasurik egiten. - Bai, baina horrek ez du inporta. - Baina nik pertsona normal bat izan nahi dut.

    Mutikoak Iroleai bere etxera gonbidatu zuen bakar-bakarrik zegoelako, siesta egitera. Etxera ailetzekoan ohatzean etzan zen eta betaurrekoak mahai gainean utzi zituen. Iroleai saltseatzen hasi zen eta azkenean betaurrekoak jarri zituen, zerbait arraroa sumatu zuen eta ispiluan begiratu zen. Pertsona bat bihurtu zen, oihuka eta saltoka hasi zen eta erran zuen:

    - Ze ongi, azkenean gizaki bat bihurtu naiz!!! Mutikoa ernatu zen eta erran zuen:

    - Nor zara zu? - Iroleai naiz, zure betaurrekoak jarrita gizaki bihurtu naiz! - Betaurrekoak nahi badituzu, zuretzat! - Eskerrik asko, beste batzuk erosiko dizkizut. Iroleai eta mutikoa etxetik atera ziren eta optikara joan ziren. Optikan,

    betaurreko polit batzuk erosi zituen eta gero kanpoan paseatzera joan ziren biek konten-konten. Bat-batean mutiko eta neska aunitz agertu ziren. Iroleaik nahi gabe betaurrekoak kendu zituen eta estralurtarra bihurtu zen. Denak geldirik gelditu ziren, pentsatzen ez zuela inporta Iroleai estralurtarra izatea beraiekin ongi portatzen zelako. Gero denak erran zioten hobe zuela betaurrekoak jartzea eta horrela egin zuen.

    Iroleai hagitz ongi ari zen pasatzen oporretan. Bere lagunek mesede bat eskatu zioten:

    - Iroleai, zurekin hagitz ongi pasatzen dugu eta horregatik gurekin gelditzea nahi dugu, mesedez!

    - Ez dakit, pentsatuko dut. Iroleai egun guzia pentsatzen egon zen eta hurrengo egunean bere lagunengana

    joan eta erran zuen: - Hemen geldituko naiz.

    Eta denak poz-pozik gelditu ziren. Eta hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Marteko plazan.

    Pinotxo Irantzu Goienetxe Batiz -5.maila

  • 2010- 2011 IKASTURTEA

    MAXIMA ETA TERMOBETAURREKOAK

    - Attajuna,kontauko dostazu lehenauko ipuin bat ? Mesedez.

    - Oixe baietz, Txanogorritxona kontauko tzut. Behin batian

    - Ez Attajuna, betiko hori ez, beste bat.

    - Bale ba, betaurreko miragarriena kontauko tzut.

    - Bai, bai hori !

    - Garia eskuaz mozten zen garaian eta astoek fundamentua zuten garaian, Finlandiako ekialdean, Astinopolis lurraldean asto talde eder bat bizi zen. Asto horiek bereizitasun batzuk zituzten bertako hotza saihesteko : larrua lodi-lodia zeukaten, iletsua eta nabarmenetan nabarmena belarriak ziren, belarriak txiki-txikiak ziren, imioak, gizakien tankerakoak, bestela hotza belarri zuloetatik sartzen zitzaien eta uiiiii beraiek ez zuten halakorik nahi. Baina Finlandian egiten duen hotzarekin, neguan denak egoten ziren aterpe edo sutondoetan.

    - Asto taldean bazegoen besteengandik desberdina zen astoeme bat Maxima izenekoa : larru fina zuen, belarri ikaragarriak eta hotz guttiago izateko txapel bat erabiltzen zuen.

    Lagunek beraien ondotik pasatzean zirikatu egiten zuten, itsusia zela, ez zela normala esanez. Maxima hain atsekabetuta bizi zenez sator sikoanalista batengana joaten zen egunero, aholku bila. Sator jauna hagitz jakintsua zen, eta ez zuenez ongi ikusten, betaurrekoak erabiltzen zituen eta horiei buruz asko zekien. Satorrak bere bezero guztien dudak edo problemak, betaurrekoak modu aunitzetara erabiliz argitzen zituen, eta imajinatuko duzuen bezala, Maximaren problema betaurreko batzuk zirela medio moldatu zuen.

    - Tori termobetaurreko hauek, eta eman zure txapela jada ez duzu eta beharko.

    - Eskerrikasko sator jauna, eskerrikasko benetan.

    - -Zaude zaude pixka batean, kaxa honetan horrelako pila bat dauzkat eta jada ez ditudanez behar zuretzat emango dizkizut.

    - Benetan eskerrikasko.

    Maximak ez zuen problema gehiagorik izan hortik aurrera.

    Neguko egun hormatuetan asto guztiak hotzaren hotzaz etxeko sutondoan goxo-goxo zeudenean, Maxima Snow boardean, elurretako surfean, eskiatzen, elurretan aingeruak egiten ibiltzen zen inongo hotzik sumatu gabe eta dena betaurrekoei esker. Beste asto guztiek

  • PIPER-GORRI XXVIII

    harriturik begiratzen zioten beraien etxeetako kontraleihoaren zirrikituetatik, leihoetatik baina balkoitik ez eta beraien golkorako pentsatzen zuten :

    - Nola aguantatzen du horrelako hotza

    - Eta beti inbiditan gelditzen ziren. Baina egun batean asto batek kanpora irteteko adorea izan zuen, eta Maximari zer sekretu edo ze teknika erabiltzen zuen galdetu zion. Satorrak emandako betaurreko majiko horretako pila bat zeuzkan etxean, eta astoaren galderarekin ideia bat otu zitzaion : Betaurrekoak oparitu ahal zitzakeela eta horrela bere lagunek berarekin jolastu ahal zitzaketen neguko egun hotzetan.

    - Beraz galdera egin zionari muxu bat eman eta betaurrekoak banatzen hasi zen. Astinopolis guztiak esker onez hartu zizkion betaurrekoak Maximari. Hortik aste batzuetara ikus zitekeen astinopolisgo kaleetan barna ibiliz, bidean topatzen zenuen edonork zituztela betaurrekoak.

    Hortik aurrera denak ibiltzen ziren elurretan Maximarekin, baina betaurreko horiek problema bat zeukaten, oso hauskorrak ziren . Banaka banaka astinopolis guztiari xehetu zitzaizkion betaurrekoak, Maxima barne. Maxima irten bideak bilatzen saiatu zen, baina ezin, ez zuen beste betaurrekorik harrapatzen. Sator jaunarengana ere joan zen baina honek ere ez zion ezertan lagundu. Orduak joan orduak etorri, ez dakit nola baina Euskal Herrira etortzeko burutapena izan zuen. Beste astoekin komentatu eta azkenean erabaki zuten etortzea. Finlandia utzi eta Euskal Herrira etorri ziren, astoen iraultza.

    Horregatik gaur egun astoak ugariak dira, baina nola jadanik ez duten hotzik, ez dute betaurrekorik behar eta belarriak luzatu egin zaizkie hobeto aditzeko, ze harrapari aunitz daude

    Aunitzek diote Maxima satorrarekin ezkondu zela Baina horrek ez du inporta, kontua da Maximarengatik ez balitz Euskal Herrian ez legokeela astorik egongo.

    Ala bazan, eta ez bazan

    Sar dadila kalabazan

    Eta atera dadila

    Lesakako plazan

    Attajuna Bixentek ipuina bukatu orduko, Irene alaba lo seko zegoen.

    Tantirumairu

    Paulo Ramos Zumalde (6. maila)

  • Mor Iraitz Lebron Rekondo (4. maila)

    Sapi- Leire Igoa Apezetxea (5. maila)

    Croissant- Andrea Lasaga Migeltorena (6. maila)

  • ARRETXEA, 9 31770 LESAKA Tel: 948 637 308

    http://www.nafarroakoikastolak.net/lesaka

    Ane Renaud Anzizar (4.maila)