pim, pam, pum, geldi etxola

4

Click here to load reader

Upload: aintzinakojolasak-alkartu-ikastola

Post on 10-Mar-2016

225 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Harrapaketa eta izkutaketa jolasa.

TRANSCRIPT

Page 1: Pim, pam, pum, geldi etxola

JOKO ETA JOLAS HERRIKOIAKGARATU 2010-12-03 GASTEIZ

PIM PAM PUM

Jokoaren ezaugarriak

Azalpen orokorra

Bi talde aurrez aurre saiatzen dira bata beste taldeko kideak harrapatzen. Talde bakoitzak bere etxea dauka. Etxe batetik bestera 150en bat metroko distantzia dago. Bitartean sasiak, arbolak, paretak, eraikuntzak, eskailerak, aldapatxoak eta abar daude. Erliebeak aurkariak ezustean harrapatzeko laguntzen du.

Espazioa

Ezkutaketa-jolasa denez, ezkutatzeko leku anitzekoa behar du izan. Leku zabala, sasiz, arbolaz, eserlekuz, iturriz, hesiz, paretaz inguratua. Lorategi bat edo baso bat izan daiteke. Espazio ziurgabea, beraz. Basoa bada, mugak jarri behar dira. Lorategi zabala baldin bada, ikasleak ezin dira eremutik atera.

Iraupena

Partida bakoitzak gutxienez ordu erdi bateko iraupena izan dezake. Gerta daiteke ordu batean amaitu ez izatea.

Partaide-kopurua

Hamar laguneko bi talde.

Adina

Zortzi-bederatzi urtetik aurrera.

Materiala

Ez da materialik behar.

Egitura

Bi talderen arteko duelu simetrikoa: jokalari-kopuru berbera eta betebehar eta eskubide berberak.

Nola jokatzen dute?

Page 2: Pim, pam, pum, geldi etxola

Hasiera

Hasi baino lehen talde bakoitza bere etxera edo txabolara abiatzen da. Aldez aurretik bi taldekoek jolasean noiz hasiko diren adosten dute: adibidez lau minuturen buruan. Bitartean taldearen estrategia prestatzen dute: etxea zeinek babestuko duen, erasoan nor arituko den…Lau minutuak pasatu dira eta bi taldeetako partaideak barreiatzen dira tentuz, sasiz sasi ezkutatuz. Ez dute beren burua agerian utzi nahi.

Garapena

Bi aldekoen ausartenek pixkanaka-pixkanaka aurrera jarraitzen dute. Asierrek beste taldeko biren xuxurla entzun duenez eta hogeita hamarren bat pausora dagoela kalkulatu duenez, sasi artean gehiago ezkutatu da eta ia kokoriko dago. Badaki bi aurkari aurrean dituela, baina nola jo erasoa? Adi dago zer entzungo. Aurkari bat mugitu egin da eta hostoak zapaldu ditu. Ezin da hogeita bost metrora baino haratago egon! Sasitik burua pixka bat atera eta Josu dela ikusi du uste zuena baino hurbilago. “Pim-pam-pum, Josu!”, ozenki bota du Asierrek. Josu ezustean harrapatu du, baita Josurengandik hurbil zegoen Maite aurkaria ere. Asierrek Josu du hogei bat metrora. Asierren pausoak saltoak dira. Salto bakoitza zenbatzen du: “Lau, bost, sei… hamar eta hamaika!” Josu harrapatu du! Eta, jakina, salto edo pauso bat ez du erabili. Hamaika pausotan harrapatu du! Asierrek Josu taldearen txabolara eramango du. Bitartean jokotik at daude. Txabolarako bidean taldekide batzuen eta aurkarien ezkutalekuak ikustean, irribarrez ari dira biak.Denbora joan ahala, segadak etengabe izaten dira. Batzuetan hamabi pausoak emanda ere ezin dute aurkaria ukitu. Orduan biek buelta eman eta hogei segundotan jokotik aparte daude. Ezin dute erasoa jo. Behin Zuriñek eta Robertok batera esan dute “Pim-pam-pum!”. Ez da ezer gertatzen. Biek buelta eman eta berriro ezkutatzeko hogei segundoko tartea izango dute.

Amaiera

Talde batek bost lagun atxilotu ditu eta besteak hiru baino ez. Orain Irati, Arkaitz eta Xabier beste taldeko txabolaren inguruan daude. Hirurek dute elkarren berri eta keinuka nork erasoa joko duen erabaki dute. Antza, txabola edo kartzela zaintzen zaindari bat baino ez dago. Gainera, presoekin ari da hizketan eta zaintzeko arreta galdu du. Iratik korrika batean hara hurbildu eta “Txabola geldi!” esan du. Irati zortzi pausotan ailegatu da eta txabolan dago. Preso guztiak poz-pozik, Iratik libratu baititu. Aldiz, Iñaki, zaindaria, aho bete hortz geratu da, are gehiago Arkaitzek esan duenean: “Pim, pam, pum, Iñaki!”. Beraz, atxilotutako guztiak libre beren taldearen txabolara bueltatuko dira berriro jolasteko, Iñaki Arkaitzek darama preso eta Xabier, badaezpada, bere ezkutaleku ederrean geratu da taldekide bat libratzeko zain.Aipatu erasoa erabakigarria izan da eta amaieran talde batek beste taldeko jokalari guztiak mendean hartu ditu. Partida bukatu egin da. Bigarren partidan txabola elkarri aldatuko diote. Galdu duen taldeak estrategia hobeto prestatu du oraingo honetan.

Ezinbesteko ekintzak

Page 3: Pim, pam, pum, geldi etxola

Espazioa aztertzea, ezkutaleku aproposak bilatzea, espazioa neurtzea, aurrera jotzea, atzera jotzea, erasotzea, defendatzea, aurkaria ezustean harrapatzea, presoa txabolara eramatea, etxea babestea, erasoa taldeka egitea, taldekidea babestea, txabola babestea...Ekintza guztiak banakako eta taldeko estrategiaren arabera egiten dira.

Arlo pedagogikoa

Hasi baino lehen irakasleak jokatzeko eremua ongi baino hobeto zehaztu behar du. Jakina, debekatuta dago eremutik ateratzea.Behar bezala azaldu behar da hamabi pausoak agortzen direnean, bi jokalariak (pim-pam-pum esan duena eta geldi geratu dena) 20-30 segundotan jokotik aparte daudela.

Usadioak eta ohiturak

1970 hamarkadan Arabako Gometxa herrian “¡Alto chabola!” zuen izena eta herri osoa jolasleku zen. Talde baten txabola elizaren ataria zen; bestearena, bolatokia.

Alfredo López de Sosoaga.