pelikula bat nola dokumentatzen eta ikertzen den

3
LA PELOTA VASCA-EUSKAL PILOTA La piel contra la piedra-Larrua harriaren kontra Julio Medem-en dokumental hau ikusi dut, pelikula bat nola dokumentatzen eta ikertzen den ikasteko. Dokumentala, euskal konfliktoari buruzkoa da eta elkarrizketetan oinarrituta dago. Horrek, informazio iturri desberdinak kontsultatzea eta asko dokumentatzea ekarri die zuzendariei. Horrela, gaiarekin erlazionatuta dauden 70 pertsona baino gehiagoren hitzak ageri dira eta bakoitzak pentsamendu desberdinak azaltzen ditu. Hain zuzen ere, dokumentalaren helburu nagusia parte desberdin horiei dialogorako gonbitea egitea da. Gidoia egiterakoan, testuinguru politiko, historiko eta politikoak ikertzea ezinbestekoa izan dute. Beraz, Euskal Herriko politikaren inguruko informazioa lortu behar izan dute, gaur egungo egoera, antzina zegoenarekin konparatzeko. Gainera, konfliktoari buruz dokumentatu behar izan dira (zerk eraginda sortu den, noren artean…), ondoren, pertsonai egokiak hautatzeko. Soinu eta artxiboko irudiak oso nabarmenak dira dokumental osoan zehar, hortaz, era orokorrean aipatuko ditut. Soinuari dagokionez, Mikel Laboaren abestiak ("Hegoak ebaki banizkio", "Haika mutil", "Baga Biga Higa") eta trikitiaren soinuak entzun daitezke uneoro. Hori dela eta, esan daiteke Euskal Herriko abesti tipikoak aukeratu dituztela, ikusleari gertutasuna emateko. Lehenengo artxiboko irudiak, Orson Welles zinegilearenak dira. Bertan, euskaldunen deskripzioa egiten da, ez garelako ez espainiar ezta frantsesak ere, lurralde hauen artean egon arren. Irudi hauek txuri beltzean daude eta

Upload: oihan-vitoria

Post on 08-Mar-2016

232 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Julio Médemen “La Pelota Vasca” dokumentala ikusi dut, pelikula bat nola dokumentatzen eta ikertzen den ikasteko.

TRANSCRIPT

Page 1: Pelikula bat nola dokumentatzen eta ikertzen den

LA PELOTA VASCA-EUSKAL PILOTA

La piel contra la piedra-Larrua harriaren kontra

Julio Medem-en dokumental hau ikusi dut, pelikula bat nola dokumentatzen eta ikertzen den ikasteko. Dokumentala, euskal konfliktoari buruzkoa da eta elkarrizketetan oinarrituta dago. Horrek, informazio iturri desberdinak kontsultatzea eta asko dokumentatzea ekarri die zuzendariei. Horrela, gaiarekin erlazionatuta dauden 70 pertsona baino gehiagoren hitzak ageri dira eta bakoitzak pentsamendu desberdinak azaltzen ditu. Hain zuzen ere, dokumentalaren helburu nagusia parte desberdin horiei dialogorako gonbitea egitea da.

Gidoia egiterakoan, testuinguru politiko, historiko eta politikoak ikertzea ezinbestekoa izan dute. Beraz, Euskal Herriko politikaren inguruko informazioa lortu behar izan dute, gaur egungo egoera, antzina zegoenarekin konparatzeko. Gainera, konfliktoari buruz dokumentatu behar izan dira (zerk eraginda sortu den, noren artean…), ondoren, pertsonai egokiak hautatzeko.

Soinu eta artxiboko irudiak oso nabarmenak dira dokumental osoan zehar, hortaz, era orokorrean aipatuko ditut. Soinuari dagokionez, Mikel Laboaren abestiak ("Hegoak ebaki banizkio", "Haika mutil", "Baga Biga Higa") eta trikitiaren soinuak entzun daitezke uneoro. Hori dela eta, esan daiteke Euskal Herriko abesti tipikoak aukeratu dituztela, ikusleari gertutasuna emateko. Lehenengo artxiboko irudiak, Orson Welles zinegilearenak dira. Bertan, euskaldunen deskripzioa egiten da, ez garelako ez

espainiar ezta frantsesak ere, lurralde hauen artean egon arren. Irudi hauek txuri beltzean daude eta euskaldunen egoera ulertzeko erabiltzen dira. Jarraian, harri-jasotzaile baten eta arte rupestreen irudiak azaltzen dira, ikuslea garai haietara hurbiltzeko eta euskararen antzinatasuna ulertzeko asmoz. Izan ere, euskara hizkuntza oso zaharra da eta denboraren joanarekin mantentzea lortu du. Ondoren, artxiboko irudi gogorrak dira protagonista. Esate baterako, ETA-ren atentatuenak (Eduardo Madina, Carrero Blancorenak, Ordiziako hilketa…) non sua eta tragedia nagusitzen dira. Atentatuen aurkako manifestazio ugari ere azaltzen dira. Horrela, bi parteak irudikatzea lortzen dute. Hala ere, garrantzitsuenetakoa Gernikako Bonbardaketa erakusten duena da.

Zuzendariak, garai hartan bizitako sufrimendua bistaratzeko erabili ditu irudi horiek eta era berean, Mikel Laboaren abestia entzuterakoan amorrua eta sufrimendua transmititzen du. Hainbat pelikuletatik ere zati batzuk hartzen dira.

Dokumentalaren pertsonaiak, hau da, elkarrizketatuak direnak, aurretik aztertuak izan dira. Beste modu batean esanda, pelikula egin baino lehen lan handia egon da partaideak hautatzeko. Zeren eta, parte desberdinetako pertsonak aukeratu behar ziren,

Page 2: Pelikula bat nola dokumentatzen eta ikertzen den

baina beti errespetua eta komunikazio egokia zainduz. Lan hau burutzeko ikerketa handia dago horren atzean. Esaterako, elkarrizketatu bakoitza nor den, nondik datorren, non egin duen lan… etab. aztertu behar izan dute.  “La Pelota Vasca” izeneko dokumental honetan, alderdi guztietako politikariak, lehendakari ohiak, idazleak, kazetariak, musikariak, abokatuak, terrorismoaren biktimak, aurkezleak, medikuak, antropologoak, apaiz eta katedratikoak…etab. aurkitzen ditugu.

Elkarrizketak egiterako orduan, kontu handia izan dute leku eta inguruneen aukeraketan. Euskal Herriko geografiaren paisai tipikoetan burutu dituzte elkarrizketa gehienak, adibidez: mendi, baso, baserri eta zelaietan; ibaien ondoan, hondartzan, itsas labarretan eta barku artean; hirien panoramikatik (Donostian, Zarautzen…); bulegoetan; eta batez ere, frontoietan. Horretarako, aurretik dokumentala ze itxurakoa egin nahi zuten itzartu behar izan zuten. Gainera, dokumental osoan zehar pilota partiduen momentuak agertzen dira.

Pelikularen gaia serioa denez, pertsonaiek erabiltzen duten hizkuntza eta janzkera oso formalak dira, hots, dokumentalaren kalitatearekin bat egiten dute. Elkarrizketatuak, adituak dira eta hizkuntza jasoa daukate. Janzkerari erreparatuz, oso zaindua dagoela ikusten da, denak oso elegante  jantzita daude eta.

Argazkigintza eta sorkuntzaren ikuspegitik ere, garapen handia egon da lan honetan. Izan ere, muntaiak oso ugariak dira, non ardiak eta euskal kirolak (sokatira, arraunketa) agertzen dira. Honek, bi parteen arteko tirabirak islatzen ditu. Honetaz gain, elkarrizketa batzuetan atzealdeko irudiak ez dira momentuan bertan grabatu. Hau da, elkarrizketa leku batean grabatua izan da eta gero, atzealde dotore bat jarri zaio.