pdf bertsioa jaitsi

27
Eskubideekin bidaiatzea seguru bidaiatzea da Iraunkortasuna jateko orduan ere Argiak tarifa laua Antsietate krisiak Menstruazioa kontrolatzea Super elikagaiak Dieta begetarianoak bazkide-kontsumitzailearen aldizkaria osasuna XLI. urtea - IV. aroa - 211. alea IRAILA 2016 www.consumer.es ongizatea elikadura

Upload: phungkhanh

Post on 30-Jan-2017

255 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: PDF bertsioa jaitsi

???

Eskubideekin bidaiatzea seguru bidaiatzea da

Iraunkortasuna jateko orduan ereArgiak tarifa laua

Antsietate krisiakMenstruazioa kontrolatzea

Super elikagaiakDieta begetarianoak

bazkide-kontsumitzailearen aldizkaria

osasuna

XLI. urtea - IV. aroa - 211. alea IRAILA 2016 • www.consumer.es

ongizateaelikadura

Page 2: PDF bertsioa jaitsi

211

34

12

24

12 LEkaLEak: MEDITERRaNEOkO TRaDIZIOaLagundu egiten dute gizentasunari aurka egiten eta gaixotasun kronikoei aurrea hartzen.

34 DIETa BEGETaRINOEN INGURUkO ZaLaNTZakEzagutza urriak eta mitoek eragiten dituzte dieta mota horiek sortzen dituzten errezelo edo susmo txar asko.

42 ERREZETak. Lanera itzultzeko menua.

50 IRaUNkORTaSUNa JaTEkO ORDUaN ERE. “Zero zabor” jatetxeek ez dute zaborrik sortzen, ezta elikagairik alferrik galtzen ere.

Berme guztiekin bidaiatzea

Bidaiariak zer-nolako eskuBideak dituen aztertu dugu Bidaia zenBait garraioBidetan egiten duenean

ONGIZaTEa ETa EGUNEROkO BIZITZa 4 teknologiaberriak

WHATSAPPA ORDENAgAiLuAN 6 eskubideak 8 interesatuzaiguna 10 nutrizioanadituak 24 sakonean

biDAiARiAREN EskubiDEAk 30 elkarrizketa bikoitza

NuTRiZiOA ETA miNbiZiA

TxOSTENak 22 elikadura / suPER ELikAgAiAk: bENETAN ONuRAgARRiAk? 34 elikadura / DiETA bEgETARiNOEN iNguRukO ZALANTZAk 36 etxeko ekonomia / ARgiAk TARifA LAuA 38 osasuna / mENsTRuAZiOA kONTROLATZEA 40 elikagaien segurtasuna / bOTuLismOA, ARRiskuA TOXikOA 46 haurrak / sEXuA ERDiTu ONDOREN 48 osasuna / ANTsiETATE kRisiA 50 ingurumena / iRAuNkORTAsuNA JATEkO ORDuAN ERE

zuzendaria: Alejandro Martínez Berriochoazuzendari ordea: María Hoyoserredaktore Burua: Rosa Cuevasinterneteko edizioaren erredakzioa eta edizioa: Miren Rodríguez euskarazko edizioa: Irati Jimenez eta Arkaitz Goikoetxea

Banaketa: Rosa Cuevas

“sakonean” ikerketa taldea: EROSkI CONSUMEReko taldea arduraduna: Rosa Cuevas Diseinua eta elaborazioa: Cristina Leciñana

Beste eduki Batzuk: Teknologia berriak: Elena Santos Elkarrizketa: Laura Caorsi Elikadura: Laura Caorsi, Marisa Gomez eta Juan Carlos Montero Osasuna: Montse Arboix Etxeko ekonomia: Blanca AlvarezHaurrak: Cristian VázquezIngurumena: Álex Fernández Muerza

diseinua, maketazioa eta inprimaketa-aurrekoak: DUPLO Comunicación Gráfica (www.duplografic.es) argazkiak: Rubén García eta Becky Lawton eta Becky Lawton Inprimaketa: MCC Graphics

eroski Consumer WeBgune eta aldizkariaren administrazioa eta erredakzioa: EROSkI Argitalpenak. San Agustin auzoa, z/g. 48230 Elorrio (Bizkaia)

Telefonoa: 946 211 627_Faxa: 946 211 222

Lege gordailua: TO-1848-1997 • ISSN: 2254-6502

www.consumer.esEROSKI CONSUMER Eroski-ren bazkide kontsumitzailearen aldizkaria da. Eroski kooperatiba (Eroski-ren berezko kide eta sustatzailea) kontsumitzaileen elkartea da eta 25 urte baino gehiago daramatza kontsumitzaileei informazioa ematen, informazioa eta hezkuntza momentu bakoitzean zer komeni zaien aukeratzen jakin dezaten. EROSKI CONSUMER aldizkariak zerbitzu eta ondasunen kontsumitzaileei aitortzen zaizkien eskubideak defenditzen ditu eta eskubide horien berri ematen die, urratzen direnean kontsumitzaileek erantzunkizunak eska ditzaten. EROSKI CONSUMER kontsumo iraunkorrarekin konpromezua duen komunikabidea da eta ingurumenari egiten zaieon kaltea gutxitu behar dela aintzat hartzen du. EROSKI CONSUMER aldizkariak Eroski-k gizarte erantzunkizunaren arloan egiten duenaz informazioak argitaratzen ditu, Eroski markako produktuen inguruan ere bai eta, noizean behin, Eroski-k bere bazkide eta bezeroentzat interes handiko jotzen dituen albisteen berri eman dezake.

bazkide kontsumitzailearen aldizkaria

EDItOREA: EROSKI S. Coop. EROSKI FUNDAZIOAREN babesarekin • 2016ko Iraila - 211. zenbakia. 15.350 ale

aurkibidea

Page 3: PDF bertsioa jaitsi

teknologiaberriakordenagailurako Whatsapp zerbitzua

iazko urtearen hasieran, ordenagailu-rako jauzia egin zuen Whatsapp zer-bitzuak (espainian jendeak gehien deskargatzen duen aplikazio mugiko-rra da eta europan erabiltzaile aktibo gehien duena). era horretan, ordena-gailutik bertatik idatzi eta erantzun zi-tezkeen mezuak.

duela lau hilabete eskas, berriz ere albiste bihurtu zen Whatsapp, beste berrikuntza bati esker: idazmahaiko bezeroa atera zuen. bi berrikuntza ho-riek, ordea, nahasmendua eragin dute, eta askok ez dakite ba ote dagoen al-derik bi horien artean, edozein orde-nagailu motarekin funtzionatzen ote duten eta nola erabili behar diren.

Lehenbiziko urratsaWhatsappek 2015eko urtarrilean iragarri zuen web bertsioa aterako zuela, baina lehendik ere baziren aukera hori ematen zuten bere-halako mezularitza zerbitzuak. haren lehiakiderik ospetsuenak, telegram-ek, bazuen ordenagailu-rako bezeroa.

orduan, zer zentzu zuen gisa horretako tresna bat ateratzeak? oso erraza: aukera ematen zuen aplikazioa pantaila handiagoan erabiltzeko eta mugikorrarena baino erabilgarriagoa den teklatu batean. era horretan, Whatsapp bidez txatean eroso aritu zitekeen ordenagailuan beste zerbait egin bitartean.

ematen du, adibidez idazmahaiko jakinarazpen natiboak edo tekla-tuko lasterbideak.

bezero hori Windows-ekin erabil dai-teke (8. bertsiotik aurrera) eta Mac-ekin ere bai (10.9 bertsiotik aurrera). bietan, fitxategia deskargatu egin behar da Whatsappen webgunetik eta ordenagailuan exekutatu.

idazmahaiko aplikazio natibo bat den arren, web bertsioaren oso antzekoa da Whatsappen bezero berri hori. hasteko, modu berean hasten da saioa, hau da, bezeroak mugikorraren aplikaziotik erakus-ten duen Qr kode bat eskanerrean pasatuz. horrekin batean, bezero hori ere telefonoak interneterako duen konexioaren mende dago, eta hor ere wifi bidezkoa erabiltzea komeni da ahal den guztietan. abantaila, bestalde, hauxe du: na-bigatzailetik independentea den aplikazio bat dela.

egiaz, web bertsioa baino ez da Whatsappen idazmahaiko beze-roa, baina aplikazio baten barre-nean kapsulatuta; ordenagailuan instalatzeko aukera ematen du, baina gauza bera izaten jarraitzen du eta berdin funtzionatzen du.

Hobekuntzak egiteko aukerak?ikusirik zer-nolako mugak dituz-ten bai Whatsapp Webek eta bai Whatsappen idazmahaiko bezeroak, zenbait programatzailek beste bezero batzuk sortzeari ekin diote zerbitzu hori eroso erabili ahal izateko ordenagailutik.

alde batetik, Whatsie dago, zenbait blog espezializaturen ustez “aplikazio ofiziala bera baino hobea” dena. doakoa da, Windows-ekin eta Mac-ekin erabil daiteke, jakinarazpenak erakusten ditu, zuzentzaile ortografikoa ere badu eta gaien arabera pertsonali-zatu daiteke deskarga loturekin.

bestalde, Mac sistema eragilea darabiltenentzat badago beste aplikazio bat, BetterChat izene-koa, eta horrek ere oso funtzio interesgarriak ditu; ordenagailuko kamerarekin argazkiak eta bideoak hartzeko euskarria (aplikazioan bertan iragazkiak eransteko aukera ematen du); jakinarazpenak eta gai pertsonalizatuak; “ez eragotzi” modua jartzeko aukera, kontzen-trazioa behar denean jakinarazpe-nak aldi baterako desaktibatzen dituena; eta beste hainbat ezauga-rri. ez da doakoa: bi euro balio du.

azken aukera Telegramera aldatzea da; mugikorrentzako mezularitza aplikazioa da, eta be-zero natiboak ditu idazmahairako, telefonoarekiko erabat indepen-denteak direnak. baina hori eginez gero, uko egin beharko genioke agendan ditugun solaskiderik ge-hienekin hitz egiteari edo konben-tzitu egin beharko genituzke haiek ere aplikazioa alda dezaten, eta, egia esan, bi aukerak ere nahiko zailak dira itxura batean. //

Nola erabili ordenagailurako WhatsAppaBi aukera eskaintzen ditu PCtik edo Mac-etik erabiltzeko, nabigatzailean bertan edo idazmahaiko programa batekin

kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsu bat bada, dena den: Whatsapp Web-aren konexioa smartphonearen mende dago, eta, hortaz, beharrezkoa da telefonoan interneterako konexioa izatea (wifi bidezkoa ahal dela, datu askorik ez gastatzeko) eta, jakina, aplikazioa instalatuta edukitzea. eragozpen bakarra zuen: aplikazioa Chrome-rekin bakarrik zebilen, eta sistema eragile mugikor jakin batzuekin. ez zuen euskarririk iphone-arentzat.

handik hilabete batzuetara, Whatsapp Webek handitu egin zuen estaldura eta orain smartphone guztiekin dabil (android, iphone, Windows phone, blackberry eta nokia s60) eta nabigatzaile nagusiekin (Chrome, Firefox, opera, safari eta edge).

Bigarren urratsaJoan den maiatzean, Whatsappek beste pauso bat eman zuen eta aplikazioa ordenagailuko idazma-haian erabiltzeko bezeroa sortu zuela jakinarazi zuen. aplikazio natibo bat da, ordenagailuan exe-kutatzen dena; hau da, ez da nabi-gatzailean ageri den web-orri bat, Whatsapp Web bezala. ondorioz, funtzio gehiago erabiltzeko aukera

54

Page 4: PDF bertsioa jaitsi

Duela hilabete marka ezagun bateko betaurrekoak erosi nituen Internetez, eta oraindik ez zaizkit iritsi. Ziria sartu didatela iru-ditzen zait, webguneak ez duelako harremanetarako telefonorik eta ez dietelako erantzuten nik bidalitako mezuei. Gainera, kre-ditu txartelarekin ordaindu nuen, eta beldur naiz ez ote dituzten nire datuak erabiliko diru gehiago kentzeko. Zer egin dezaket?

Orain dela gutxi Nikon kamera bat izugarri merke ikusi dut pro-duktu teknologikoak saltzen dituen denda baten web-orrian. Dendara iritsi nintzenean, bukatu egin zitzaiela esan zidaten. Asko haserretu nintzen, baina jende asko zegoen eta ez nuen erreklamaziorik jarri. Egin al nezakeen?

Zuk eman diguzun helbidean sartu eta ikusi du-gu web-orria, eta iruditzen zaigu iruzur egin di-zutela. Gunearen helbidea “http” letrekin hasten da eta ez “https” letrekin, eta azken hori da web komertzial fidagarrien segurtasun adierazlea. Horrekin batean, giltzarrapoaren irudirik ere ez du ageri “https” letren aurretik, eta berme zigilu-rik ere ez, adibidez Confianza Online delakoa. Helbide fisikorik ere ez dute ematen erreklama-zioa jartzeko, eta zuk esan duzun bezala, ezta telefono zenbakirik ere. Horrek guztiak susmo txarra ematen digu. Era berean, seinale txarra da “Baldintza Orokorrak” eta “Pribatutasun Oharrak” biltzen dituzten testuak gaztelania traketsean idatzita egotea, sintaxi eta ortografia akatsez be-teta, eta gezurren bat ere jartzen dute. Adibidez, uko egiteko epea (produktua itzultzekoa) 7 egu-

nekoa dela, egiaz 14koa bada ere. Azkenik, ikusita 9, 12, 15 euroan saltzen dituztela edozein optikatan edo web ofizialetan 150, 200, 350 euro balio duten betaurrekoak, pentsatzen dugu web pirata bat izango dela. Hori dela eta, gure gomendioa da salaketa jar dezazula Polizia etxean edo Zaintzako Epaite-gian, iruzur egitea delitua baita (zigor bidea), eta ez kontsumo arloko gatazka (bide zibila). Esaiozu zure bankuari ez dezala onartu zure txartelean inolako kobrantzarik egin dezaten web horreta-tik, eta aurrerantzean ez zaitez fidatu gisa horre-tako mauka deigarriekin. Eman zure lagunei ere web horren berri, baita kontsumitzaileen ezta-baidaguneetan eta sare sozialetan ere, beste inori ez diezaioten iruzur egin.

Publizitatea loteslea da eta bete egin behar da han esaten den guztia. Hori dela eta, eskatu egin zenezakeen iragarkian ageri zen Nikon kame-ra sal ziezazutela, agindutako prezioan gainera (dendak bete egin beharko zukeen iragarkiak es-aten zuena, egun hartan ez bazen beste batean), non eta iragarkian ez zen oharren bat ageri, “sal-gaiak bukatu arte” edo gisakoren bat. Oso lite-keena da iragarki hark gisa horretako esaldiren bat izatea. Saltoki batzuek horrelako marketin es-trategiak erabiltzen dituzte une jakinetan, Black Friday delakoa adibidez, Cyber Monday delakoa edo merkealdien hasiera. Eskaintza paregabe bat iragartzen dute eta ehunka bezero erakartzen di-tuzte, baina produktua berehala bukatzen da eta

haren bila joan eta lortzen ez dutenean, beste zerbait erosteko erabakia hartzen dute. Hori le-gezkoa da, baldin eta iragarleak ohartarazten ba-du eskaintza mugatua dela, adibidez lehenbiziko 100 bezeroentzat bakarrik daudela produktuak. Dena dela, etikoki ez da oso zuzena, gaitzeste-ko moduko “amu” bat erabiltzen dutelako, eta enpresa bati baino gehiagori gertatu zaio, izan ere, bezeroek protesta kanpainak egitea edo sare sozialetan haien kontra mintzatzea. Gisa horre-tako iragarki bat ikusten duzun hurrengo aldian, irakur ezazu ongi edo entzun arretaz, eta erabaki ezazu merezi ote duen eskaintza sinestezin horren bila joatea.

BANKUAREN UTZIKERIA

Banku batek 117.000 euroko transferentzia onartu du agindu-emaileari galdetu gabe

Banku batek ustezko bezero baten fax bat jaso zuen, higiezin baten kontura 116.898 euroko transferentzia bat aginduz. Agindu-emai-learen kontratuan ez zen ageri bitarteko hori ordainketak egiteko, faxak ez zuen ez idazpururik eta ez agindu-emailearen NAN zenba-kirik ere eta hutsegiteak zituen transferentziaren onuradunaren datuetan. Bankuak, hala ere, aurrera jo zuen akatsak zuzenduta. Fax hura ez zuen bezeroak bidali (faltsutu egin zuten haren sinadura), eta salaketa jarri zuen. Tartean ezadostasun batzuk izan ziren Ma-drilgo 1. Auzialdiko Epaitegiaren eta Probintzia Auzitegiaren artean, eta Espainiako Auzitegi Gorenak eman zuen epaia, 2016ko maiatza-ren 12an: zigortu egin zuen bankua, kontratua ez betetzeagatik eta utzikeria nabarmenez jokatzeagatik, eta itzuli egin behar izan zuen transferentziako dirua eta legez pilatutako interesak, eta beste 351 euro eman behar izan zizkion bezeroari kalte-galerengatik.

IRUZURRA ETA ZIGOR ARLOKO DELITUA

Kalte-ordaina eta kartzela zigorra kontagailu faltsutua zuen autoa saltzeagatik

Partikular batek bigarren eskuko auto bat erosi zuen 11.500 euroan Bizkaiko enpresa batean. IAT eta bestelako azterketak egiterakoan konturatu zen kilometro kontagailua faltsutua zegoela: autoak egin baino kilometro gutxiago adierazten zuen, eta, beraz, zegokion baino garestiago saldu zioten. Erosleak salaketa jarri zuenean, saltzai-leak zera esan zuen, ez zekiela kilometro kontagailua faltsutua ze-goela eta halaxe egongo zela berak ibilgailua eskuratu zuenerako. Baina proba teknikoek erakutsi zuten autoa salatuaren eskuetan zegoenean faltsutu zutela kontagailua. Hori ikusita, 2015. urteko azaroaren 9an, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak baliogabetu egin zuen kontratua, autoa eta dirua berriz trukatzea agindu zuen, eta eroslea-ri 600 euroko kalte-ordaina ematera zigortu zuen enpresaren jabea. 21 hilabete kartzela zigorra jarri zion, egin zuena kontsumo arloko iruzurra delako eta zirkulazioaren segurtasunaren aurkako delitua.

BIDAIA KONBINATU BATI UKO EGITEA

Emakume batek Errusiarako bidaia konbinatu bat hartu du baina ezin izan du joan, eta diruaren %75 itzuli dio agentziak

Emakume batek Errusiara joateko bidaia konbinatu bat kontrata-tu zuen 1.895 euroren truk. Bezperan, ondoezik zegoenez agentzia-ri jakin arazi zion ez zuela bidaiatuko eta larrialdietan eman zioten txostenaren kopia helarazi zion, dirua itzultzeko eskariarekin batera.Agentziak 400 euro besterik ez zion itzuli, eta kontsumitzaileak sa-laketa jarri zuen. Diru guztia itzul ziezaiotela eskatzen zuen, “halabe-harrak” eraginda egin behar izan ziolako uko, eta, subsidiarioki, 1.895 euroen %75a ere itzul ziezaiotela, bidaiari “uko egiteagatik”. Epaite-giak ez zuen onartu “halabeharrak” eraginda izan zela, medikuaren txostenak ez zuelako aholkatzen bidaia ez egitea. Baina “uko egitea-ren” arrazoia bai, onartu egin zuen. Bidaia Konbinatuen Legeak eskubidea ematen dio bezeroari bidaiari uko egin eta ordaindutako dirua jasotzeko, zigor bat ordainduta. Bidaia hasi aurreko 48 ordue-tan uko eginez gero, zigorra %25ekoa izaten da. Horrela, bada, Auzitegiak 2016. urteko maiatzaren 18an eman zuen epaia, eta 1.021,25 euro itzultzera behartu zuen agentzia; aurretik 400 euro itzuli zizkion, eta bi horiek batuta, prezio guztiaren %75 eman behar izan zioten.

Epai

ak

ANTZEKO KASUETAN, EPAIAK DESBERDINAK IZAN DAITEZKE

Atal honetan era askotako zerbitzu eta hondasunei buruzko epaiak jaso ditugu, kontsumitzaileen intereseko izan daitezkeelakoan. Baina epaiak ematerako orduan ezin dira bi kasu, antzekoak izanagatik ere, bere horretan konparatu eta epaia berdina izango dela pentsatu. Kasu bakoitzean dauden frogak, alde bakoitzaren egoera zehatzak eta epaimahaiaren osaerak, besteak beste, halako edo bestelako epaiak ematea eragingo du.

Esku

bide

ak

DUDA [email protected]

Legearekin zerikusirik duen dudarik izanez gero, emaila bidali dezakezu aldizkari honetara. Kasu bakoitzaren aukerak aztertu ondoren, EROSKI CONSUMERen zerbitzu juridikoek gehien komeni den aholku juridikoa emango dute. Hala ere, orientabidea baino ez dute eskainiko. Lege kontuak konplikatuak dira eta epaian zein epaibidean eragiten duten era askotako elementuak hartu behar dira kontuan, kasuan kasu. Gogoratu, bestetik, kasu bakoitzari emango zaion erantzun bakarra orrialde hauetakoa izango dela.

Aholkularitza

76

Page 5: PDF bertsioa jaitsi

Twitter gizarte sarean ere aurki dezakezu EROSKI CONSUMER (@eroskiconsumer bilatu baina baita @E_CONSUMERma- ere ingurumenaz informazioa jasotzeko edota @caminoasantiago Done Jakue Bideaz informazioa nahi baduzu). Hona hemen gehien konpartitu diren gure tuiten zerrenda:

1. Ananaren eta astigar ziroparen dieta: jakin behar zenituzkeenak

2. Nola jakin hotz katea eten egin ote den elikagai izoztuetan

3. Dieta begetarianoen “ustezko” arriskuak

Nola izozten dituzte begetalak

Kutsadura akustikoa eta bihotzean duen eragina

Janari lasterra eta substantzia kutsatzaileak

Zergatik saihestu behar dira erabilera bakarreko plastikozko poltsak

Berdurak baratzean biltzeko unean hasten da ultraizozteko prozesua; bil-du eta lantegietara bidaltzen dituz-te (gehienetan, landatze eremuetatik gertu egoten dira). Han garbitu egi-ten dituzte, eduki dezaketen lurra eta zikinkeria kentzeko. Eta ur irakinetan sartzen dituzte tartetxo batez (minu-tu batzuk). Azkenik, ultraizoztu egiten dituzte; hau da, -20 ºC-tik beherako tenperatura ematen diete, luzaroago iraun dezaten eta mikroorganismo-rik ez dadin sortu. Eta hori guztia se-gurtasun kontrol zorrotzekin egiten da. Produktu fresko baten eta izoz-tu baten artean dagoen aldea, beraz, hauxe da: bigarren hori tenperatu-ra txikietan jarri dutela eta izoztu egin diotela osagai nagusia, ura alegia. Ul-traizozten direnean, 24 ordu ere ez di-ra pasa izaten berdura bildu denetik, eta hortaz, nutrizio balio bikaina edu-ki ohi dute, ez baitute mantenugairik galtzen. Begetal freskoei dagokie-nez, etxeko hozkailura iritsi bitarte-ko prozesua askoz ere mantsoagoa izaten da. Egun batzuk pasatu daitezke kontsumitzailearen eskuetara iristerako, biltegiratu egin behar izaten baitituz-te lehenbizi, eta gero, garraiatu, bana-tu eta salgai saltokian jarri. Ondorioz, mantenugaien %10 eta %50 artean galtzen dituzte bidean.

Hementxe duzu informazio gehiago: www.consumer.es/elikadura

Aditu askok azaldu dute atmosferako kutsadura arriskutsua dela bihotz-ho-dien osasunarentzat. Baina ez da arre-taz zaindu beharreko kutsadura mota bakarra. Akustikoak ere arazoak eragin ditzake baldin eta pertsona hori 65 dezibeliotik gorako zarataz inguratua badago, adituen ustez hortik aurrera has baitaiteke estres biologikoa (arte-ria presioa handitzeko arriskua ere iza-ten dela diote). Zarata hori indartsua eta jarraitua bada, gerta daiteke bi-hotz-hodietako istripu bat izatea ere. Ondorio hori atera zuen British Medi-cal Journal aldizkarian argitaratu zen lan batek: Heathrow aireportutik ger-tu bizi ziren herritarren jarraipena egin zuen, eta bihotz-hodietako istripuek, gaixotasun koronarioek eta bihotz-hodietako gaixotasunek eragindako ospitaleratzeak eta heriotzak aztertu zituzten. Ikerlanak baieztatu zuenez, zaratarik handiena zegoen ingurue-tan %24 arrisku gehiago zegoen iktus baten erruz ospitalera joateko, %21 gehiago gaixotasun koronario bate-kin ospitaleratzeko eta %14 gehiago bihotz-hodietako gaixotasun baten eraginez ospitalean bukatzeko, zarata gutxiago zegoen inguruekin aldera-tuta. Heriotza arriskuari dagokionez, iktus baten erruz hiltzeko arrisku er-latiboa %21ekoa izan zen; gaixota-sun koronarioarentzat %15ekoa; eta bihotz-hodietako gaixotasunarentzat %16koa.

Hementxe duzu informazio gehiago: www.consumer.es/osasuna

Beste eragozpen bat sortu zaio orain ja-nari lasterrari: kutsatzaile kimikoak. Ge-hien aztertu diren substantzien artean, lurretik datozen kutsatzaile naturalak daude, elikagaiak ekoizteko eta on-tziratzeko orduan sortzen direnak eta egoste prozesuren batengatik agertzen direnak. Substantzia horiek kaltegarriak izango diren edo ez jakiteko, ikusi egin behar da zer kopurutan dituzten, zer-nolako maiztasunarekin hartzen diren eta zenbat denbora egiten den horien eraginpean. Substantzia horien artean, ftalatoak nabarmentzen dira (malgu-tasun handiagoa izango duten ontziak egiteko erabiltzen dira). Gero eta kezka handiagoa dago produktu kimiko ho-rien inguruan, zenbait arrisku ekar dit-zaketelakoan pertsonen osasunarentzat. 2012. urtean, ikerlan batek lotura estua antzeman zuen DEHP direlakoen (ge-hien erabiltzen diren ftalatoak) eta dia-betesaren artean. 2013an, beste ikerketa batek berretsi egin zuen substantzia horrek zerikusia duela haurren artean agertzen diren zenbait alergiarekin. Go-bernu askok neurriak hartu dituzte da-goeneko. Europako Batasunak mugatu egin du substantzia kimiko horren era-bilera (legez mugatu dute zenbat fta-latok migra dezaketen ontzitik janarira) eta Ameriketako Estatu Batuetan mugak jarri dizkiote jostailuetan izan dezakeen erabilerari. Aditu batzuek iradoki dute janari lasterraren industriak erabiltzen dituen prozesatze moduen erruz izan-go lukeela janari lasterrak halako lotura handia substantzia horrekin: makineria, zinta garraiatzaileak, plastikoa...

Hementxe duzu informazio gehiago: www.consumer.es/ jakien-segurtasuna

Adituen kalkuluen arabera, urte-ro kontsumitzen diren plastikozko poltsak 500.000 eta bilioi bat artean dabiltza (minutuan milioi bat). Euro-pan, EBk emandako datuen arabera, 8.000 milioi poltsak joan ziren zabo-rretara 2010. urtean. Gehiegizko erabi-lera horrek zenbait arazo sortzen ditu ingurumenean: horiek egiteko behar den energia kopuru handiaz gain, pe-troliotik datozen substantziekin egi-nak daude, eta mende erdi ere behar izaten dute degradatzeko. Poltsa ho-rietako asko inolako kontrolik gabe botatzen ditu jendeak, eta kutsatu egiten dituzte hiriak eta ekosistema naturalak. Ozeanoetan “hondamen-di” izugarriak eragiten ari dira itsasoko faunan eta floran, halaxe dio du Surfrider Europa Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Zenbait animalia hil egiten dira horiek irentsita, dortokak, baleak eta izurdeak esaterako. Era be-rean, serigrafiak dituzten poltsek me-tal hondakin toxikoak eduki ditzakete. Munduan gero eta kezka handiagoa sumatzen da azken urteetan honda-kin horien inguruan -Poltsarik gabeko Nazioarteko Eguna ere antolatzen da, uztailaren 3an-, eta zenbait lege eta kanpaina abiarazi dira poltsa horien erabilera murrizteko eta ingurume-nean duten eragina arintzeko. Poltsa horien erabilera mugatzeak ondorio ekonomikoak ere baditu, eta horiek ere ez dira oharkabean gelditzen. Europako Batzordeak egindako kalkuluen arabera, EB 740 milioi euro aurreztera iritsiko litzateke urtero.

Hementxe duzu informazio gehiago: www.consumer.es/ ingurumena

Gure Facebook-en nagusi izan dira

Elikadura arloko intoxikaziorik txarrenak

67 lagunek atsegin dute

Bost entsalada freskagarrienak

66 lagunek atsegin dute

Afaritan pasta jateak gizendu egiten al du?

94 lagunek atsegin dute

Irak

urle

aren

txok

oa

interesatuzaigunaEgin gure adiskide eta jarrai gaitzazu Sarean

EROSKI CONSUMERen ERANTZUNAKEROSKI CONSUMER aldizkariaren arduradunek oso aintzat hartzen ditugu gure aldizkariaren edukiei buruz irakurleek izan ditzaketen kezkak, iradokizunak eta ikuspuntuak. Haien iritziak asko balio du guretzat, eta haien laguntza eduki nahi dugu, gauzak hobeki egiteko.

Gurekin harremanetan jar zaitezke:Telefonoz: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara, 946 211 627 eta 946 211 487 zenbakietan. Posta elektronikoz: [email protected]: Facebooken eta Twitter-en dauzkagun profilen bidez (aurrez, irakurri erabilera-oharrak).

en nagusi izan dira:

98

Page 6: PDF bertsioa jaitsi

ElikadurarEn oinarriak

Kakaoa eta flabanolakEguneroko dietan 1,4 gramo kakao estraktu hartzeak on egiten die gizentasuna duten pertsonei, halaxe dio Nafa-rroako Unibertsitateko Nutri-zioa Ikertzeko Zentroan egin duten ikerketa batek (Idoia Ibero doktoreak gidatu du, Farmazia eta Nutrizio Fakulta-teko kideak). Kakaoak dituen ezaugarri terapeutikoetako asko flabanol esaten zaien konposatu batzuek emanak dira (flabonoide mota bat dira, eta kopuru handietan agertzen dira kakao aleetan). Konposatu naturalak dira, eta ugari izaten dituzte landareek eta landare jatorriko elikagai eta edariek (lekadunak, sa-garrak, mahatsak, kakaoak...). Ikerketak frogatu du kakoan ageri diren konposau horiek nabarmen murritzarazten dituztela bihotz-hodietako arriskuekin zerikusia duten markatzaileak. Horretaz gain, Elikadura arloko Segurta-sunaren Europako Aginta-ritzak (EFSA) adierazten du egunean 200 mg flabanol hartzeak hobetu egiten due-la funtzio endoteliala, eta hori funtsezkoa da hodien osa-sunean. Hala eta guztiz ere, Iberok dioenez, eguneroko bizitzan osagai hori kome-ni den kopuruetan hartzeko, beharrezkoa litzateke kakao produktuek zenbat flabanol duten jakitea, eta informazio hori ez da ageri ez bilgarrie-tan eta ez ontzietan ere.

ahotan dabil…

Janari lasterra, gorantzJanari lasterraren kontsumoa %50 handituko da hurrengo bost urteetan Espainian, hala-xe dio “Janari lasterrean egin-dako gastua 2015” ikerlanak, EAE Business School negozio es-kolak egindakoak. Janari laste-rra eta zabor janaria gauza bera direla pentsatzen dugu, baina beti ez du zertan hala izan. Ire-ne Breton doktorearen iritziz (SEEN Endokrinologiako eta Nutrizioko Espainiako Elkar-teko nutrizio arloko kidea da), aurrez prestatuta dauden elika-gai guztiak ez dira txarrak, ikusi egin behar da zer-nolako pres-takinak eta konposatuak dituz-ten eta nola eginak dauden.Gizentasunaren Europako Ins-titutu Medikoan aritzen diren adituek ohartarazi dutenez, janari lasterra jateko joera be-rriak eta saltoki formatu berriek urrundu egiten dute gizar-tea Mediterraneoko dietaren eredutik. Horren adibide dira, besteak beste, food truck dire-lakoak: furgoneta batzuk dira, janari prestatua kalean saltzen dutenak (hanburgerrak, saltxi-txa ogitartekoak, Asiako sukal-daritzako platerak...). Gantz saturatu eta gatz ugariko jakiak izaten dira, eta ez diote onik egiten osasunari. Horretaz gain, gehigarri edo ongailu biziak eransten dizkiete gosea sus-pertzeko, eta hori ere ez da ba-tere mesedegarria. Komeni da, hortaz, aukerarik osasungarrie-na hautatzea eta jaki horiek oso noizbehinka jatea, elikatzeko darabilgun eredua bazterrean utzi gabe.

hilabEtE honEtako aholkuak

Otorduen ordutegia arautzea sindro-me metabolikoari aurrea hartzekoBeti ordutegi berdin samarretan ez jateak areagotu egiten du sindro-me metabolikoa izateko arriskua; aldi berean gertatzen den arrisku-faktore multzo bati esaten zaio sindrome metabolikoa, eta faktore horiek handitu egiten dute zenbait gaixotasun izateko arriskua: 2 motako diabetesa, gizentasuna edo arteria hipertentsioa. Kontuan izan behar da barne-ordulari biologiko batek gidatzen gaituela giza-kiok (erritmo zirkadianoa ere esaten zaio), eta horrek esaten digu noiz jan behar dugun eta noiz lo egin behar dugun. Ingalaterrako hiru unibertsitatetan aritzen diren ikertzaileek egin-dako bi ikerlanetan (Londresko King’s College delakoan, Newcastle-ko Unibertsitatean eta Surrey-koan), horixe aztertu dute hain zuzen, otorduen ordutegi irregularrek edo erregularrek nola eragiten duten osasunean. Ondorioztatu dutenez, elikadurari lotutako prozesu me-taboliko askok eredu zirkadiano bati jarraitzen diote. Horrela funtzio-natzen dute, adibidez, goseak, digestioak, gantzen metabolismoak, kolesterolak eta glukosak. Horrela, elikagaiak jateak aldarazi egin de-zake gure ordulari biologikoa eta, era berean, gure barne-ordularia ere gaua/eguna zikloak arautzen du, eta horrek eragina izan dezake gure elikatzeko moduan.Bartzelonako Unibertsitateak eta Bartzelonako Hospital Clinic de-lakoak ere beste ikerlan bat egin dute Murtziako Unibertsitatearekin lankidetzan, eta hor ziurtatzen da otorduen ordutegiak pisua galtzea ekar dezakeela gizentasun larria eduki eta kirurgia bariatrikoa egina duten pazienteetan. Ikerlan horrek dio otorduen ordutegiak eragina duela erritmo zirkadianoen funtzionamenduan, erritmo horietan iza-ten diren gorabeherek nahasmenduak sor baititzakete gizentasuna-ren eta sindrome metabolikoaren bilakaeran. Guztiarekin ere, ikerlan horietan aritu diren zenbait egilek dio elikaduraren inguruko gidarik gehienek “zer” jan behar den esaten dutela eta, aldiz, gauza gutxi aipatzen dutela otorduak “noiz” egitea komeni den jakin dezagun.

Ahuntz esnea bularreko haurrentzatMunduko zenbait lekutan egindako ikerlanek (Espainian, Frantzian eta Kuban) babestu egiten dute ahuntz esnea hartzea eta formulako esneak egiteko oinarri gisa erabiltzea, behi esnearen ordez. 2011. ur-tean, Granadako Unibertsitateko Fisiologia Sailean eta Nutrizioaren eta Elikagaien Teknologiaren “José Matáix” Institutuan aritzen den ikertzaile talde batek frogatu zuen ahuntzaren esneak mantenugai asko dituela amaren esnearekin alderatzeko modukoak.Behi esneak baino digestio errazagoa du, eta ikusita zer-nolako gantzak, proteinak eta mineralak ematen dituen, ahuntz esnea oso egokia dela dirudi haurren eta familia osoaren nutrizioarentzat eta osasunarentzat. Espainiako Ministro Kontseiluak Errege Dekretu bat onartu zuen 2014. urtean, eta horrekin aldatu egin zuen bularreko haurrentzako prestakinen eta jarraipeneko esneen araudia, Europako araudira egokitu beharra zegoelako, eta orain aukera ematen du, besteak beste, produktu horiek ahuntz esnearen proteinekin egiteko eta ez, orain arte bezala, behi esnearen proteinekin edo soja protei-narekin bakarrik. Era berean, Elikadura arloko Segurtasunaren Euro-pako Agintaritzak (EFSA sigla ditu ingelesez) bi zuzentarau argitaratu ditu azken urteetan, eta hor ondorioztatzen du ahuntz esnearen proteinak egokiak izan daitezkeela bularreko haurren prestakinak eta jarraipeneko esneak egiteko.

Irakurri dut gutako asko kutsatuta gaudela elikagaien bidez hartzen dugun merkurioarekin, eta azterketak egin behar geni-tuzkeela barrenean zenbat merkurio dugun jakiteko. Eta atunak eta beste arrain batzuek merkurioa dutela, hori ere irakurri dut. Zenbateraino da egia eta zenbateko arriskua du?Metilmerkurio gisa agertzen da gehienbat

merkurioa arrainetan, eta espezierik han-dienek gehiago izaten dute, adibidez ez-pata arrainak, marrazoak eta atungorriak. Elikagaien bidez ez ezik, beste zenbait itu-rritatik ere sar daiteke merkurio organis-moan, baina kasu horiek lanbide jakinei lotuak egoten dira, adibidez meatzaritzari. Kopuru handietan, merkurioak kalte egin diezaioke osasunari, eta askotariko nahas-menduak eragin ditzake organismoan, bai kutsadura akutua denean (merkurioak eragindako intoxikazio akutua) eta bai kronikoa denean.

Herritarrek arrainen eta itsaskien bidez hartzen dugu merkurioa nagusiki, baina horrek ez du zertan arriskutsua izan osa-sunarentzat, baldin eta ez badugu arrain eta itsaski gehiegi jaten eta batzorde zien-tifikoen gomendioak aintzat hartzen badi-tugu. Badira probak metal kopuru handiak antzemateko (gorputzeko ehunetan, odo-lean, gernuan edo ilean egon daitezkee-

nak), baina intoxikazioa egon litekeela uste denean bakarrik egiten dituzte, adibidez lanbide jakin batzuetan aritzen direnei.

Arrainak eta gisako produktuek ema-ten duten merkurio kopuruari dagokio-nez, badira erakunde batzuek ezarritako gomendioak. Elikadura arloko Segurta-sunaren Europako Agintaritzak (EFSA in-gelesez) arraina eta itsaskiak jateak zituen onuren eta metilmerkurioak zekartzan arriskuen inguruko txosten bat argitaratu zuen 2015. urtean, eta ordu arte argitaratu ziren iritzien balantze bat egin zuen. Ate-ra zuen ondorio nagusia izan zen, elika-gai horrek kalte baino onura gehiago egin dezan, bakanago jan behar direla metil-merkurio ugari duten espezieak (ezpata arraina, atuna, legatza) eta maizago me-tilmerkurio gutxi dutenak, adibidez arra-in txikiagoak, batez ere kalteak jasateko arrisku gehien izan dezaketen herritar tal-deek: haurdun dauden emakumeak, bula-rra ematen ari direnak eta haurrak.

Opor egun hauetan, karbohidratoak jatera ohitu dira gure seme-alabak, batez ere pasta, arroza eta ogia. Ez al da gehiegizkoa izango? Zenbat karbohidrato hartzea komeni zaie 4 eta 9 urte arteko haurrei?Haurren elikaduran, karbohidratoak dira elika-

gairik garrantzitsuenetakoak. Elikagai ho-riek ematen duten energia hori guztia funtsezkoa da haurtzaroan, batez ere 4 urte-ko zure haurrarentzat, hazteko eta garatzeko prozesuan sartua dago-eta bete-betean.

Karbohidratoak bi multzotan sailkatzen di-ra: sinpleak eta konplexuak. Azken horiek egokitzen zaizkie ongien zure haurren be-harrizanei. Zereal aleetan egoten dira (ga-ria, arroza, zekalea, artoa) eta tuberkuluetan (patata), eta beti hobea da osokoak izatea, eutsi egiten baitiote zerealaren zahiari eta zuntzari. Karbohidrato sinpleak esaten zaie-nak, berriz, azukrea eta sakarosa dira, eta hainbat produktutan erabiltzen dituzte:

gozoak, gozokiak, opilak, marmeladak... Horiek guztiak saihestea komeni da.

Errazioen kopuruak egokitu egin behar zaizkie haur bakoitzaren beharrizanei, zenbait alderdi kontuan hartuta: zenba-teko pisua duen, zer abiaduratan hazten ari den eta zenbat jarduera fisiko egiten duen. Garrantzitsua da gastatzen duten adina energia hartzea, energia balantzea orekatua izan dadin. Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agintaritzak (EFSA) eta Osasunaren Mundu Erakun-deak (OME) gomendatzen dute hartzen den energia guztiaren %45 eta %60 artean gluzidoek edo karbohidratoek emana izan dadila.

elikadura kezkakCONSUMER EROSKIKO ADITUEN ERANTZUNAK

Aholkularitza nutrizionalaren helburua elikadura, nutrizioa eta dietetikaren alorrean kontsumitzaileek izan dezaketen edozein duda argitzea da. Gure adituek Sareko aholkularitzaren bidez iristen zaizkien galdera guztietatik bi aukeratuko dituzte atal honetan erantzuteko. Sareko aholkularitza helbide honetan dago: www.consumer.es/elikadura.

10 11

Page 7: PDF bertsioa jaitsi

ero

sket

a g

ida

leka

leak

Lekaleak oso elikagai sustraituak dira gure kultura gastronomikoan. Zerealekin batean, gizakien bilakaera gastronomikoaren lehen arrastoei lotuta ageri dira, ordu arteko elika-gaiak basafruituak izaten baitziren ia erabat, edo, asko jota, ehizakiren bat sutan erreta. Historikoki, lekaleek leku nabarmena eduki dute Espainiako dieta tradizionalean. Egip-toko zibilizaziotik hasi eta gaur egun arte, garbantzuak eta dilistak etengabe agertu dira gure elikaduran. Aurrerago, ‘Mundu Be-rria’ aurkitu zutelarik, babarrunak eta lekak erantsi zitzaizkien, bi horiek Ameriketatik etorri baitziren. Eta etorri ondoren, horiek ere indarrez finkatu ziren Mediterraneoaren inguruko mahaietan.Tradizio handikoak izateaz gain, lekaleak oso garrantzitsuak dira nutrizioaren ikuspegitik ere. Dilistak, lekak, ilarrak edo garbantzuak dieta osasungarri baten zati dira, lagundu egiten baitute gizentasunari aurka egiten eta gaixotasun kronikoei aurrea hartzen, dia-betesari, gaixotasun koronarioei eta minbi-ziari esaterako. Ezinbesteko mantenugaiak ematen dizkiete pertsonei, proteinak eta aminoazidoak, eta ingurumenarentzat ere la-bore iraunkorrak eta onuragarriak dira. Lan-dare lekadunek gaitasuna dute nitrogenoa finkatzeko, eta horrek lagundu egin dezake lurraren emankortasuna areagotzen. Besteak beste arrazoi horiengatik, Nazio Batuek era-

baki dute 2016.a Lekaleen Nazioarteko Urtea izango dela.Halako tradizioa eta halako onurak eduki arren nutrizioaren ikuspegitik, lekaleak le-kua galtzen ari dira gure ohiko dietan. Hain zuzen, elikaduraren arloan garaiotan gerta-tu den aldaketarik handienetakoa lekalee-tan islatzen da. 1960. urteaz geroztik, horien kontsumoa %50 murriztu da Espainian, datu hori eman du Nutrizioaren eta Elikaduraren Espainiako Azterketak (ENNA-1). Analisi ho-rrek dioenez, gaur egun astean behin baino ez dira jaten, gure dietan areagotu egin baita haragi gorriak eta elikagai prozesatuak jate-ko joera. Gainera, lekaleak gehien jaten eta gehien atsegin dituen adin multzoa 50 urtetik gorakoena da. Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta In-gurumen Ministerioak (MAGRAMA) eman dituen datuen arabera, lekaleen ekoizpena honako hau izan zen Espainian 2014-2015 eki-taldian: 16.000 tona dilista, 32.000 garbantzu eta 9.800 babarrun. Zifra horiek agerian uzten dute, garbantzuen kasuan izan ezik, labore horietara bideratzen den gainazala murrizten ari dela urtetik urtera. Espainia defizitarioa da lekaleen ekoizpenean 70eko hamarkadatik eta inportaziora jotzen du kontsumoko beha-rrizanak asetzeko. Hala ere, lekaleen inpor-tazioa %20 murriztu zen 2014. urtean aurreko urtearekin alderatuta.

Lekaleak, Mediterraneoko tradizioaEzinbesteko mantenugaiak ematen dituzte, zuntza, proteinak eta aminoazidoak, eta lagundu egiten dute gizentasunari aurka egiten eta gaixotasun kronikoei aurrea hartzen, diabetesari, gaixotasun koronarioei eta minbiziari adibidez

1312

Page 8: PDF bertsioa jaitsi

izaten dituzte %10, karbohidratoak %25 (almi-doia) eta ura %60. Sukaldean egin ondoren, 160 kaloria ematen dituzte 100 gramo bakoitzeko (garbantzuek hori) eta zertxobait gutxiago le-kek eta dilistek. Harrigarri samarra izaten da lekale ego-siek kaloria gutxiago izatea lekale lehorrek baino eta baita plater prestatu batek baino ere. Hori gertatzen da lekalea, prestatu au-rretik, beratzen jartzen delako eta hidratatu egiten delako. Prozedura horrekin, 2,5 eta 3 halako handitzen da lekalearen pisua leho-rra dagoenean izaten duenarekin alderatuta. Adibide gisa, 100 gramo dilista lehorrek 250 eta 300 gramo artean pisatuko dute hidratatu ondoren. Dilista lehorrekin eta egosiekin ka-loria kopuru bera hartzeko, egosiak hiru aldiz gehiago jan behar genituzke.Lekaleen ezaugarriak zer-nolakoak diren jakin-da, Nutrizio Komunitarioko Espainiako Elkar-teak (SENC) proposatzen du astean 2-4 aldiz jan behar genituzkeela, bai haurrek eta bai helduek ere. Garrantzitsua da udan ere jaten jarraitzea, entsalada gisa edo barazkiz lagun-duta, eta ez aintzat hartzea lekaleek “gizendu” egiten dutelako ustea. Kaloria gutxiko dietetan, plater garrantzitsuak dira, asetzeko gaitasun handia dutelako. Era berean, komeni da oroitaraztea gaur egun ez dugula lekale askorik jaten, nahiz eta irudipena bestelakoa izan daitekeen. Kontsumoa, gainera, aldatu egiten da ingu-ruaren arabera. MAGRAMAk emandako da-tuetan ageri denez, Kantabrian, Asturiasen eta Gaztela eta Leonen jaten dute gehien, eta gutxien, berriz, Balearretan, Katalunian eta Valentziako Erkidegoan (azken horiek Me-diterraneo itsasoaren bazterrean daude, eta hor arroza jaten dute gehienbat).

Horrenbestez, ez da harritzekoa kontsu-moaren pertzepzioa oso urruti egotea egia-zkotik. Kalkuluek diotenez, 2014. urtean pertsona bakoitzak 3,10 kg lekale jan zituen Espainiako etxeetan, 2013an baino %6 gutxia-go. Munduan, pertsona bakoitzak, batez beste, 7 kg lekale jaten ditu urtean, datu hori eman du Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Ba-tuen Erakundeak (FAO). Berriki egin diren zenbait inkestatan ageri denez, indartzen ari da garbantzuak, babarrunak eta dilista ja-teko joera (hiru lekale horiek dute estimurik handiena Espainiako Estatuan). Albiste ona da hori, baina ikusi egin behar litzateke ea osasun arrazoiengatik eta ohitura aldaketen eraginez etorri den igoera hori, edo krisi eko-nomikoak eragina izan den, zeinak areagotu egin duen produktu asegarriak, elikagarriak eta merkeak hautatzeko joera.

Zer leku hartu behar dute dietanLandare lekadunen fruituak dira lekaleak. Es-painiako Estatuan gehien jaten direnak dilis-tak, garbantzuak eta babarrunak dira (zuriak edo gorriak); azken horiek izen bat baino gehiago hartzen dute, eremu geografikoaren arabera: fabes, habichuelas, frijoles, caparro-nes... Talde horretan sartzen dira, halaber, babak, ilar lehorrak, soja eta kakahueteak.Lekaleak oso talde homogeneoa dira nutri-zioari dagokionez. Aukerarik osasungarri eta burutsuenetakoak dira gaur egungo elikadu-ran, bai nutrizioaren ikuspegitik eta bai ikus-pegi gastronomikotik ere. Oro har, 100 gramo lekale gordinek 320 kaloria ematen dute, 50 gramo karbohidrato, 20 gramo proteina eta oso gantz gutxi. Ur asko xurgatzen dute egosteko garaian, eta, hortaz, likidoa kenduta, proteinak

Kontserbako lekaleen nutrizio profila

datozenen artean. Lekale egosiek gatzuna bakarrik izaten dute. Ekoizle batzuek E-385 herdoilaren aurkakoa eransten diete (EDTA edo kaltzio eta sodio etilen diaminoa da), jatorri sintetikoa duena. Beste marka batzuek sodio metasulfitoa hautatzen dute, zeina entzimei eta bakterioei aurrea hartzeko erabiltzen baita eta kolore galerak saihesteko. Produktu presta-tuek (fabada edo eltzekariak) gehigarri gehiago izaten dute –guztiak ere segu-ruak jakina, eta erakunde bermedu-nek test bidez frogatuak–; produktua egonkortzeko erabiltzen dira, haren ezaugarriek luzaroago iraun dezaten aldatu gabe.

Naturalean datozen kontserben inguruan badago uste sustraitu bat, produktua estaltzeko erabiltzen den likidoa, gatzuna alegia, txarra dela eta garbitzea komeni izaten dela. Sodioak asko kezkatzen bagaitu, ez dago gaizki likidoa kentzea, baina inola ere ez da kaltegarria. Are gehiago, lekaleak garbitzean agertzen den apar hori ere ez da txarra. Apar hori ez da izaten erreakzio kimiko oker baten ondorio; kontserbari eransten dizkioten gehiga-rri batzuek eragiten dute, tentsoakti-boek hain zuzen.

Azkenik, beste mito bat ere badago, latan datozen produktuek osasuna-ri kalte egiten dioten metal astunak transmititzen dituztela, baina hori ere baztertu egin behar da, ez baita egia. Elikadura arloko industriak erabiltzen dituen latak erabat kontrolatuta daude, eta ez dute izaten osasunarentzat kalte-garria den substantziarik.

Gordinik edo etxean egosita, nutri-zioaren ikuspegitik oso ezaugarri inte-resgarriak dituzte lekaleek gure dietan leku bat egin eta osasuna zaintzeko. Baina zer gertatzen da kontserban sartuta erosten ditugunekin? Horiek nahiko ohikoak dira gure dietan, gar-biak direlako, merkeak eta gehienean estutasun batetik ateratzen gaituzte-lako sukaldean aritzeko denborarik edo gogorik gabe gabiltzanean.

Jakin beharreko lehenbiziko gauza da lehengai freskoetatik abiatuta egiten dituztela kontserba guztiak, hau da, kalitatezko elikagaiak erabiltzen dituz-tela; elikagai horiei prozesu teknikoak ematen dizkiete, luzaroago iraun deza-ten egoera onean (bost urteko iraupe-na izaten dute batez beste). Bigarrenik, bereizi egin behar dira naturalean edo bere horretan egosita dauden lekaleak eta plater prestatu gisa saltzen dituzte-nak (azken horiek beste osagai batzuk ere izaten dituzte).

Kontuan hartu beharreko bi alderdirik garrantzitsuenak gantzak eta gatza dira.

> Gatza ugaritu egiten da edozein motatako kontserbetan, eta bikoizte-ra ere iritsi daiteke elikagai fres-koekin alderatuta. Elikagaiak latan sartzeko prozesurik gehienetan, izan ere, gatza erabiltzen dute kontser-batzaile gisa. Gehiegizko sodio hori kaltegarria izan daiteke hipertentsioa duten pertsonentzat. Komeni da oroi-taraztea, dena den, gaur egun badire-la “gatz gutxiko” kontserbak ere.

> Gantza ere ageri da plater gisa prestatuta dauden lekaleetan. Bitxia bada ere, ordea, latan edo ontziratuta datozen plater tradizionalek ez dute ematen egosita eta gatzetan dato-zenek baino kaloria gehiago. Horrek esan nahi du oso kopuru txikietan izaten dituztela haragiaren gisako laguntzaileak (erraiak, hestebeteak...). Gainera, ur eta saltsa gehiago izan dezakete, eta horekin murriztu egiten dute eduki solidoa eta, beraz, kaloria batzuk kentzen dizkiete.

Gehigarriei dagokienez, alde han-diak ageri dira “naturalean” datozen kontserben eta plater prestatu gisa

ero

sket

a g

ida

leka

leak

1514

Page 9: PDF bertsioa jaitsi

hortaz, eutsi egiten diete jatorriz dakarten ia zuntz guztiari. Esate baterako, 100 gramo ba-barrun zuri janda, egunaren buruan hartu be-har litzatekeen zuntz kantitate guztia hartuko genuke. Eta nahiz eta lekaleen kanpoaldean dagoen zuntza izan hesteetako eragozpenak eta haizeak eragiten dituena, funtsezko ze-regina du idorreriari eta koloneko minbiziari aurrea hartzeko. Bestetik, lekaleek proteina ugari izaten dute. Horiek, dena den, kalitate biologiko apale-koak dira, hau da, gizakiontzat ezinbeste-koak diren aminoazido batzuk falta dituzte (metionina, zisteina eta triptofanoa), salbu eta garbantzuek eta sojak: horiek askoz ere proteina osatuagoak dituzte. Aminoazido ga-bezia hori oso erraz berdindu daiteke, leka-leak beste elikagai batzuekin konbinatuta alegia, adibidez zerealekin, horiek badituz-te-eta lekaleek falta dituzten aminoazidoak. Konbinazio horrekin, balio biologiko handiko proteinak barneratzen dira, oso onuragarriak direnak guztiontzat baina bereziki landare ja-torriko elikagaiekin bakarrik elikatzen diren pertsonentzat.

nutriZio arloko semaforoa Lekaleen inguruko kontsumo gomendioa ber-bera da helduentzat eta haurrentzat: astean 2-4 aldiz jatea komeni da. Bi talde horientzat, lekale errazio gordin bat 80 eta 100 gramo ar-tekoa izaten da, eta egosita badaude, 160 eta 180 gramo artekoa, kontuan hartu behar bai-ta, egosten direnean lekaleen neurria handi-tu egiten dela eta lehortuta baino 2,5 eta 3 aldiz gehiago pisatzen dutela (ura xurgatzen dutelako).Lekaleen nutrizio osaerari buruzko gauzarik garrantzitsuena da bat egiten dutela dieta-ren arloko hiru gomendio nagusienetakoekin: karbohidrato konplexu gehiago hartzea, osa-sungarriak ez diren gantzak murriztea eta kalitate proteiko handiko elikagaiak jatea. Lekaleek ugari izaten dute almidoia, eta ho-rixe da, hain zuzen, energia sortzeko erre-gai gisa jarduten duen karbohidrato natural nagusia. Zuntza ere asko izaten dute, bai disolbagarria eta bai disolbagarria ez dena. Zerealak ez bezala (horiek galdu egiten dute zuntzaren zatirik handiena ehotzen dituzte-nean), lekaleak prozesatu gabe jaten dira eta,

Horretaz gain, beste mantenugai batzuk ere badituzte lekaleek: B1, B2 eta B3 bitaminak, kaltzioa eta burdina. Azken mantenugai hori or-ganismoak ez du xurgatzen haragiarena bezain ongi, eta, horregatik, C bitamina ugari duen fruta atal bat jatea komeni da lekaleak jan ondotik edo lekaleei ozpin txorrotada bat eranstea bestela. Normalean, koilararekin jateko plateren sailean sartzen ditugu lekaleak, neguan jatekoak dire-la iruditzen zaigu, kea dariela, eta oso astunak direla esaten dugu. Baina produktu horrek, be-rez, oso gutxi izaten du gantza (bere osaeraren %2 eta %5 artean baino ez dira gantzak) eta, gainera, saturatugabeak izaten dira. Kontua da errezeta tradizionalak oso trinkoak izaten dire-la eta “sakramentu” gisa jartzen diren osagaiak hirugiharra, urdaia, txorizoa edo odolkia izaten direla. Hori dela eta, handitu egiten da platera-ren kaloria balioa eta lipidoen profila. Eredu horretatik zertxobait ateratzen diren le-kale bakarrak soja eta kakahueteak dira. Bi horiek oliotsuagoak dira, gantz gehiagokoak eta, ondorioz, lipidoen profila handiagoa izaten dute eta kaloriak ere gehiago ematen dituzte. Zehaz-ki, soja da zortzi aminoazido esentzialak dituen lekalea, eta metionina gutxi samar duen arren, arazo hori erraz moldatzen da beste elikagai ja-kin batzuekin konbinatuta, adibidez arrautzekin, esnearekin, arrozarekin edo gariarekin. Lekaleak, esan bezala, oso onuragarriak di-ra, baina badute eragozpen txiki bat ere, oso konponbide errazekoa dena den: antimantenu-gaiak dituzte, hau da, mantenugaiak xurgatzeko prozesua eragozten duten konposatu naturalak edo sintetikoak. Zehazki, lezitina eta fitatoak (azido fitikoa) dituzte.

Lezitinak proteina mota bat dira; azukreei elkartzen zaizkie eta dezente ageri dira landareetan. Ez dira kezkagarriak, desna-turalizatu egiten direlako sutan prestatzen direnean (10 minutuz edukiz gero 100 oC-an, erabat indargabetzen dira). Hori lortzeko, presioko eltzea erabiltzea da onena, eta hor prestatzea elikagai talde hau.Azido fitikoak ere eragotzi egiten du hesteak zenbait mineral xurga ditzan, kaltzioa, burdi-na, magnesioa eta zinka adibidez (lekaleetan ez ezik, beste landare batzuetan ere ageri da, fruitu lehorretan eta hazietan). Aldi be-rean, inhibitu egin dezake entzimen jarduera eta proteinen eskuragarritasuna. Osagai horiek mantenugairik “bahitu” ez dezaten, egokiena izaten da lekaleak behar bezala beratzea (12 eta 18 ordu artean edukitzea ur berotan) eta egosaldi egokia ematea. Hala ere, nutrizio arloko gabeziarik ez badugu, ez genuke kezkatu behar alderdi horrekin, era-gin hori orekatu egingo bailitzateke dietan ageri diren gainerako elikagaiekin.

*Sei lekale mota erosita aterako litzatekeen semaforoa nutrizioaren arloan (formaturik ohikoenak hautatu ditugu: gordinik, beste osagairik gabe egosita eta plater gisa prestatuta), kontsumo errazio bat kontuan hartuta: 100 g-koa gordinik eta 180 g-koa prestatuta. Mota bakoitzetik hiru produktu aztertu ditugu, bakoitza marka batekoa (antzeko ezaugarriak dituzte guztiek). ((1) Mantenugai bakoitza zer-nolako proportzioan ematen duen adierazten du, heldu batek mantenugai bakoitzetik hartu behar lukeen Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta: 2.000 kcal., 70 g. gantz, 20 g. gantz saturatu, 90 g. azukre, 5 g. gatz eta 24 g zuntz. Nutrizio arloko semaforoak kolore sistema bat darabil: berdea-kopuru txikia (KGaren %7,5 ematen du), horia-kopuru ertaina (KGaren %7,5 eta %20 artean) eta laranja-kopuru handia (%20 baino gehiago).

LEKALE GORDINEN, EGOSIEN ETA KONTSERBAKOEN EZAUGARRI NAGUSIAKZER ERAKUSTEN DIGU NUTRIZIO ARLOKO SEMAFOROAK?*Errazio 1ean: (100 g gordina bada edo 180 g sukaldatutakoa bada)

ENERGIA GANTZA GANTZ SATURATUA AZUKREAK GATZA ZUNTZA

(kcal) % EKG(1) (g) % EKG(1) (g) % EKG(1) (g) % EKG(1) (g) % EKG(1) (g) % EKG(1)

Dilista gordinak (100 g) 304,0 15,2 1,7 2,4 0,2 1,2 0,0 0,0 0,1 1,2 17,0 70,8

Garbantzu gordinak (100 g) 341,0 17,1 5,5 7,9 0,4 1,8 0,0 0,0 0,1 1,3 15,5 64,6

Babarrun zuri gordinak (100 g) 292,0 14,6 0,8 1,2 0,1 0,6 0,0 0,0 0,1 1,2 24,9 103,8

Babarrun zuri egosiak (100 g) 181,8 9,1 0,5 0,8 0,1 0,6 0,0 0,0 0,1 2,2 7,9 33,0

Garbantzu egosiak (180 g) 216,0 10,8 5,2 7,5 0,6 2,8 0,0 0,0 1,0 19,8 7,4 30,8

Dilista egosiak (180 g) 196,2 9,8 1,3 1,8 0,2 0,9 0,0 0,0 1,1 21,4 6,8 28,5

Fabada kontserban (180 g) 298,8 14,9 18,2 26,0 5,8 28,8 0,0 0,0 1,5 30,2 4,9 20,3

Nola jan behar genituzke lekaleak? Egosi baino hamabi ordu lehenago, babarrunak, adibidez, ur hotzetan beratzen jartzen dira, gero errazago egin daitezen eta azala guritu dakien. Garbantzuak beratze-ko, ur beroa eta gatza jartzen da, eta ilarrak eta dilistak zuzenean egosi daitezke, beratzen eduki gabe. Lekaleak beratzeko urari ez zaio bikarbonatorik bota behar, inguru alkalinoan galdu egin baititzakete mantenugaiak (bitami-nak eta mineralak).

Katilukada bat lekale aski da lau lagunentzat. Ura, berriz, hiru halako bota behar zaie. Zopa bat egin nahi badugu, berriz, bost halako botako diegu. Lekaleak presioko eltzean egosi daitezke edo hermetikoki ixten den eltze batean, azkarrago egin daitezen eta ez dezaten galdu nutrizio baliorik.

Modu tradizionalean egin nahi badira, su bizian egosten eduki ondoren, apaldu egiten da suaren indarra, mantso-mantso irakin dezan eta estali egiten da eltzea, baina ez erabat. Olio sortatxo bat botata, saldarik ez da aterako eltzetik eta lekaleak ez dira gurituko.

Errazago egosteko eta digestioa ere errazago egiteko, aneta zati bat, mihilua eta kuminoa erantsi ditzakegu. Zenbait berdurak eta barazkik zapore berezia ematen die lekaleei (tipulak, azenarioak eta apioak), eta kontuan hartzeko modukoa da aukera hori ere (egosteko unean erantsi behar zaizkie).

Behin egosi direnean, ontzi hermetiko batean sartu eta hozkailuan gorde behar dira, eta norberak nahi duen beza-la jan gero. Oso lagungarria izaten da egunean-egunean jango dugunetik harago antolatzea menua, modu osasun-garrian elikatzeko aukera emango baitigu.

ero

sket

a g

ida

leka

leak

1716

Page 10: PDF bertsioa jaitsi

erosketa egiteko gomendioakLekaleak era askotan presta daitezke, eta beti izaten di-ra plater osatuak. Espainiako gastronomian, gainera, tradizio handikoak dira. Sukaldean aukera asko ematen dute: hor dau-de betiko errezeta herrikoiak (madrildar eltzekaria, asturiar fabada, babarrun zuriak txirlekin), eta badira lan gutxiago ematen duten prestaera elikagarriak ere. Hainbat erreze-ta egin daitezke, bai negurako eta bai uda garairako ere.

diabetikoentzatLekale guztiak dira egokiak diabetikoentzat. Gehien jaten direnek (dilistak, garbantzuak eta babarrunak) ugari ematen dituz-te proteinak, eta osagai horiek mantsotu egiten dute odoleko glukosaren erantzuna eta murriz-tu arteria presioa. Horretaz gain, zuntz iturri bikainak ere badira, eta zuntzak lagundu egiten du odoleko kolesterola erregulatzen.

dieta egiten ari direnentzatLekaleak oso egokiak dira ho-rretarako, asetasun irudipena ematen baitute. Horri esker, kontrolatu egin daiteke zenbat jaten den eta nabarmen kaloria gutxiago hartu. Frogatuta dago, halaber, lekaleak janda motela-goa dela erantzun gluzemikoa, beste hidrato iturri batzuk janda

nak eros ditzakegu, eltzekari edo fabada gisakoak. Berotu besterik ez da egin behar. Hainbesteko presarik ez badugu edo lekaleak entsalada bat egiteko edo beste errezetaren bat prestatzeko era-bili nahi baditugu, bere horretan egosita daudenak aukeratzea da onena, naturalean datozenak alegia.

haurrentzatLekale guztiak izan daitezke gus-tagarriak haurrentzat. Aurkezteko modua zaindu behar da, platera erakargarri egiteko, gerta baitaiteke babarrunak txorizoarekin jartzea edo dilista gisatu bat egitea as-pergarri samarra izatea haientzat. Koilararekin jateko errezeta tra-dizionalez gain, beti egin ditzake-gu garbantzu pateak (humusa) ogitxoetan zabalduta jateko edo azenario ziritxoekin jateko, dilista hanburgerrak ere egin ditzakegu...

“sakramenturik” gabe lekaleak hartzeko aholkuakGauza bat baino gehiago egin liteke lekaleak “sakramenturik” gabe jateko eta kaloria kopurua murriz-teko. Hona hemen zenbait ideia.

entsaladan har litezke, oliare-kin eta ozpinarekin. Dilistak eta garbantzuak dira bestelako osai-gairik eta saltsarik gabe hartzeko lekale egokienak. Egosi, bota espezieak, oliba olio birjina eta sagardo ozpina edo modenakoa eta eginda daude.

Lekale etiketadunak Espainian badira Jatorri Izen Babestua (JIB) duten bi lekale mota eta Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) duten zortzi. Europako Batasunak erregistratuta daude guztiak. Honako hauek dira:

> Alubia de la Bañeza-León (Gaztela eta Leon)

> Faba Asturiana (Asturiasko Printzerria)

> Faba Lourenza (Galizia)

> Fesols de Santa Pau (Katalunia)

> Garbanzo de Escacena (Andaluzia)

> Garbanzo de Fuentesauco (Gaztela eta Leon)

> Judías de El Barco De Ávila (Gaztela eta Leon)

> Lenteja de La Armuña (Gaztela eta Leon)

> Lenteja de Tierra De Campos (Gaztela eta Leon)

> Mongeta Del Ganxet (Katalunia).

Ikuspegi komertzialetik, lekale lehorrak beren ezaugarrien eta kalitatearen arabera sailkatzen dira. Merkatuan honako sail hauek aurki daitezke:

> Estra saila. Kalitate onena duten lekaleak dira edo kalitate gorena aitortzen zaienak. Ez dute izaten akatsik, garbiak iza-ten dira itxuraz, kolore homogeneoa izaten dute eta formaz denak ere oso antzekoa dira.

> i. saila. Kalitate onekoak dira, baina akats txiki batzuk eduki ditzakete, nahiz eta horrek ez dien eragiten ez nutri-zio arloko ezaugarriei eta ez kontserbazioari ere.

> ii. saila. Salgai jartzeko behar diren gutxieneko bal-dintzak betetzen dituzte lekale horiek. Ez litzateke

harritzekoa akatsak aurkitzea aleen forman, kolorean eta uniformetasunean.

garbantzu tortilla. Garbantzuak egosi behar dira, lehenik eta behin. Egurrezko koilara batekin xehetu eta zuritu egiten dira eta oliba olio txorrota botatzen zaie. Geratzen den orea irabiatutako arrautzetara botatzen bada, pa-tata tortillaren antzeko emaitza lortuko dugu. Garbantzuak maite dituzten haurrentzako plater bikaina.indaba krema, hotza edo beroa. Prestatu indabak beste berdura batzuekin (patatak, azenarioak edo tipulak) eta egin krema arin bat, oliba olio txorrodatxo bat erabilita. Eginda dagoenean, piperrauts gozoa bota ahal zaio. Oso plater gustagarria da.

baino (%45 murrizten da). Horrek azalduko luke zergatik sentitzen garen aseta luzaroago eta zer-gatik behar izaten den denbora gehiago berriz gosea sumatzeko.

sukaldean aritzeko denbora dutenentzatLehortuta saltzen diren lekaleak dira egokienak denboraz hartu eta mimoz egosteko: erosi eta etxean norberak prestatu beharrekoak. Denbora gehien garbantzuek eta babarrunek behar izaten du-te, egosi aurretik ordu batzuetan beratzen eduki behar dira eta. Etxean prestatzeak lan gehiago eskatzen du. Baina lan horri esker, zapore berezia eman diezaiekegu, laguntzaile gisa jarriko ditugun osagaiak eta espeziak hautatu, edo familian betidanik erabili izan den errezetaren bati hautsa kendu.

Presaka dabiltzanentzatEgosita heldu diren lekaleak dira, zalantzarik gabe, aukerarik onena. Oso larri bagabiltza (edo men-

dira joan bagara kanpaldiren bat egitera), beste osagai batzuekin prestatuta daude-

ero

sket

a g

ida

leka

leak

1918

Page 11: PDF bertsioa jaitsi

SASKIA EDUKIAK

KOPURUA PREZIOA

Babarrun zuri luzea, Eroski (1 kiloko paketea, gordinak)Garbantzu egosiak, Eroski basic (400 gramoko potoa)Dilista egosiak, Eroski basic (400 gramoko potoa)Gaztelar dilista, Eroski basic (1 kiloko paketea, gordinak)

2.750 g400 g400 g

2.750 g

1,72 euro0,49 euro0,49 euro1,05 euro

GUZTIRA 6.300 g 3,75 euro

Babarrun nabarra, La Cochura (1 kiloko paketea, gordinak)Garbantzu egosiak, Luengo (570 gramoko potoa)Dilista egosiak, Luengo (570 gramoko potoa)Gaztelar dilista, La Cochura (1 kiloko paketea, gordinak)

2.750 g570 g570 g

2.750 g

2,55 euro0,75 euro0,75 euro2,05 euro

GUZTIRA 6.640 g 6,10 euro

Palmar babarrun biribila, Luengo (1 kiloko paketea, gordinak)Garbantzu egosiak, La Asturiana (570 gramoko potoa)Dilista egosiak, Gutarra (560 gramoko potoa)Garbantzu esnekara, Eroski (1 kiloko paketea, gordinak)

2.750 g570 g560 g

2.750 g

4,75 euro0,95 euro1,18 euro2,19 euro

GUZTIRA 6.630 g 9,07 euro

Babarrun fabada, Vegas Bañezanas (500 gramoko zakua, gordinak)Potxak naturalean, La Tarrika (400 gramoko potoa, gordinak)Pedrosillano garbantzua, Pedro Luis (660 gramoko potoa)Dilista egosiak, Gutarra (560 gramoko potoa)Tolosako babarrun egosia, Eusko Label (700 gramoko potoa)Garbantzu esnekara estra, Luengo (1 kiloko paketea, gordinak)

1.375 g400 g660 g560 g700 g

2.750 g

7,75 euro2,30 euro1,95 euro1,18 euro7,29 euro3,20 euro

GUZTIRA 6.445 g 23,67 euro

A FAMILIA: 2 hELDU + hAUR 1ZENBAT JATEN DUTE JILEAN: 2.040 gramo pertsonako GUZTIRA = 6.120 gramo

Aurrezteko aholkuak Lekaleak erosteko orduan, garrantzitsua da kontuan hartzea prezioari era-giten dioten zenbait alderdi. Jatorri Izenak, aurkezpen formatuak, markak eta lekale motak baldintzatu egiten dute produktuaren prezioa.

Hautatu ditugun lekaleek Jatorri Izena badute edo Estra Sailekoak badira, garestiagoak izango dira. Egosita saltzen direnak ere garestiagoak izaten dira, nahiz eta prezioan alde handi samarrak egoten diren marka batetik bestera. Kontu honetan, gainera, aintzat hartu behar da denbora eta ener-gia aurrezten direla lekale prestatuak erosita, eta hori bereziki argi ikusten da erosketa pertsona bakarrarentzat egiten denean.

Prezioak alderazteko azterketatxo bat egin dugu, eta horretarako bi familia mota aukeratu ditugu, bat 3 kidek osatua eta bestea 5 kidek. Kide bakoitzak, batez beste, 170 gramo lekale egosi hartzen ditu astean hirutan, eta horrek esan nahi du lehenbiziko familiak 6 kilo baino gehiago beharko dituela eta bigarrenak 10 kilo baino gehiago.

Irizpide horiek kontuan hartuta eta jakinda lekale egosiek 2,75 aldiz gehiago pisatzen dutela lehorrek baino (ura xurgatzen dutelako), lau erosketa saski antolatu ditugu familia bakoitzarentzat; prezioetan alde handiak egon litezke saski batetik bestera, guztietan ez baititugu aukeratu marka, kalitate eta formatu berak, baina guztiekin aseko lituzkete hilabeteko beharrizanak lekaleei dagokienez. Zaporean eta testuran ere aldeak egon litezke, baina lekale guztiak antzekoak dira nutrizio osaera kontuan hartuta.

www.consumer.es

SASKIA EDUKIAK

KOPURUA PREZIOA

Babarrun zuri luzea, Eroski (1 kiloko paketea, gordinak)Garbantzu egosiak, Eroski basic (400 gramoko potoa)Dilista egosiak, Eroski basic (400 gramoko potoa)Gaztelar dilista, Eroski basic (1 kiloko paketea, gordinak)Babarrun zuria, Eroski basic (400 gramoko potoa, egosiak)

5.500 g800 g800 g

2.750 g400 g

3,44 euro0,98 euro0,98 euro1,05 euro0,49 euro

GUZTIRA 10.250 g 6,94 euro

Babarrun nabarra, La Cochura (1 kiloko paketea, gordinak)Garbantzu egosiak, Luengo (570 gramoko potoa)Dilista egosiak, Luengo (570 gramoko potoa)Gaztelar dilista, La Cochura (1 kiloko paketea, gordinak)Babarrun nabar egosia, Eroski (400 gramoko potoa)Gaztelar garbantzua, EROSKI SeleQtia (500 gramoko paketea, gordinak)

2.750 g1.140 g1.140 g2.750 g1.200 g1.375 g

2,55 euro1,50 euro1,50 euro2,05 euro2,52 euro1,95 euro

GUZTIRA 10.355 g 12,07 euro

Palmar babarrun biribila, Luengo (1 kiloko paketea, gordinak)Garbantzu egosiak, La Asturiana (570 gramoko potoa)Dilista egosiak, Gutarra (560 gramoko potoa)Garbantzu esnekara, Eroski (1 kiloko paketea, gordinak)Babarrun zuri naturala, Pedro Luis (660 gramoko potoa, egosiak)Fabada erako babarruna, La Asturiana (570 gramoko paketea, gordinak)Nafarroako Potxak, Gutarra (400 gramoko potoa, egosiak)

2.750 g1.140 g1.120 g2.750 g

660 g1.568 g

400 g

4,75 euro1,90 euro2,36 euro2,19 euro2,10 euro5,95 euro3,19 euro

GUZTIRA 10.388 g 22,44 euro

Babarrun nabarra, Eroski SeleQtia (500 gramoko zakua, gordinak)Babarrun fabada, Vegas Bañezanas (500 gramoko zakua, gordinak)Potxak naturalean, La Tarrika (400 gramoko potoa, gordinak)Pedrosillano garbantzua, Pedro Luis (660 gramoko potoa)Dilista egosiak, Gutarra (560 gramoko potoa)Tolosako babarrun egosia, Eusko Label (700 gramoko potoa)Garbantzu esnekara estra, Luengo (1 kiloko paketea, gordinak)Potxa berde-zuriak, Pedro Luis (660 gramoko potoa, egosiak)Babarrun gorriak naturalean, Pedro Luis (660 gramoko potoa, egosiak)

1.375 g1.375 g

400 g1.320 g1.120 g

700 g2.750 g

660 g660 g

2,65 euro7,75 euro2,30 euro3,90 euro2,36 euro7,29 euro3,20 euro3,59 euro2,10 euro

GUZTIRA 10.360 g 35,14 euro

B FAMILIA: 3 hELDU + hAUR 2ZENBAT JATEN DUTE JILEAN: 2.040 gramo pertsonako GUZTIRA = 10.200 gramo

Jatorrizko izendapenak, aurkezteko erabili den formatoak, eta lekale motak eragina dute prezioan

ero

sket

a g

ida

leka

leak

2120

Page 12: PDF bertsioa jaitsi

“Super elikagaiekin” betetako biltegia

“Super elikagaiek” nahasmena eragin dezakete kontsumitzaileen-gan, gerta baitateke pentsaraztea dietako gainerako elikagaiak ez direla hain osasungarriak. Zuhur jokatu behar da. Gure ardura elikaduran elikagai ugari eta askotarikoak sartzea izan behar da. Bitamina eta mineral gabeziari edo gehiegizko kopuruari aurrea hartzeko modurik onena sasoiko fruta eta berdura gehiago jatea da eta osoko zerealak hautatzea. Hori eginda, ez dago zertan hartu gehi-garri garesti edo arrotzik.

Elikadura arloko Segurtasuna-ren Europako Agintaritzak (EFSA) nabarmentzen du elikagai eta edari batzuen mantenugaiak egokiak direla pertsonen osasuna-rentzat: azenarioak, tomateak, sagarrak, bananak, tipulak, bara-txuriak, luzokerrak, piperrak, aza, brokolia, orburuak; osoko elika-gaietan oinarrituta dauden elika-gaiak, adibidez ogia, arroza edo pasta; arrainak eta haragiak; eta fruitu lehorrak, adibidez intxau-rrak eta almendrak. Hortaz, super elikagaien bila bagabiltza, gure biltegian begiratzea komeni zaigu. Elikagai horiek (eta beste hainbat) merkeak dira eta eskura ditugu; horri esker, maiz samar eta behar adinako kopuruetan jateko modua dugu, eta horien mantenugaiei ahalik eta etekinik handiena atera diezaiekegu.

elikadura

Super elikagaiak: bene-tan dira onuragarriak?Beren osaerari esker, sendatu egiten dutela esaten da, argaldu, bakterioen, herdoilaren eta minbiziaren aurka egin, baina promesa horiek guztiak zuhurtziaz hartu behar dira

bitaminosia izateko, eta horrek on-dorio kaltegarriak ekarriko lizkioke organismoari, adibidez zefaleak, ahultasuna edo nekea.

Begi bistakoa da gaur egungo gizarteak gero eta interes han-diagoa duela gizon-emakumeen nu-trizioaren eta elikaduraren inguruan, eta horixe nabarmentzen du Grande Covián irakasleak ere “Dietak eta Produktu Magikoak” dokumentuan (Nutrizioaren eta Elikadura arloko Nahasmenduen Institutuak eta FEN Espainiako Nutrizio Federazioak argitaratua da). Interes horrek, dena den, arazo batzuk ekar ditzake osa-sunarentzat, ondorio gisa elikagai ustez miragarriak agertzea ekarri baitu, eta horietako batzuk aztertuta dauden arren, beste batzuen ingu-ruko azterketarik ez dago.

Azterketa versus praktikaOsasunean eragina duten elikagaiez ari garenean, funtsezkoa da bereiz-tea zer den azterketa zientifikoa eta zer praktika klinikoa. Azterketa zientifiko batekin, ikusi egin daite-ke elikagai edo mantenugai jakin bat onuragarria dela, baina gerta daiteke praktika klinikoaren bidez ez lortzea ikerketa horrek frogatu dituen emaitzak. Hori gertatzen da, hein batean, ikerketetan mantenugai kantitate handiak erabiltzen direlako (ezinezkoa da dieta normal batean horretara iristea), edo arratoiak era-biltzen direlako probak egiteko edo in vitro esperimentuak egiten dire-lako gizakien zelulak erabiliz. Bestetik, zenbait lan zientifikotan, modu isolatuan aztertzen dira elika-gaiak, eta pertsonek, aldiz, bes-te elikagai batzuekin konbinatuta hartzen dituzte. Konbinazio horren

Nola eragiten du elikadurak gaixotasunen bilakaeran edo

prebentzioan? Ez da nolanahiko gal-dera, eta erantzunak jakiteko interes eta jakin-min handia dago. Elikagai batzuek, beren osaera dela eta, sen-datzeko ahalmena dutela esaten da, argaldu egiten dutela, edo bakte-rioen, herdoilaren edo minbiziaren aurka egin. “Super elikagaiak” esaten zaie, eta horien inguruko informazioa iragarkien bidez, belar denden bidez edo Internetez iristen zaie kontsu-

bidez, elikagaiek eragin egiten diote elkarri, eta, ondorioz, organismoari murriztu edo handitu egiten zaio zenbait mantenugai xurgatzeko gai-tasuna. Gantzarena da adibide bat, zeinak lagundu egiten duen erraza-go eta azkarrago xurgatzen beta-karotenoa (azenarioek eta espinakek izaten dutena), biak batera hartzen direnean.

Kontu konplexuaGizakiekin egiten diren ikerlanak oso konplexuak izaten dira. Pertso-na baten osasuna eta ongizatea ez dago elikaduraren mende bakarrik -are gutxiago elikagai bakar baten mende-, askoz ere kontu konplexua-goa da eta hainbat alderdi sartzen dira tartean: genetika, bizimodua, inguru hurbila edo norbera bizi den testuinguru soziokulturala. Horrek ez du zalantzan jartzen iker-keta zientifikoen zorroztasuna, bai-na laborategira mugatzen ez den testuinguru zabalago bati errepara-tu behar zaiola adierazten du. Alda-gai horien guztien erdian gertatzen da pertsonen elikadura, eta ez ingu-ru kontrolatu eta aseptiko batean. Horregatik, kalitatezko dieta batek, askotariko elikagaiak barneratzen dituenak abantaila gehiago ditu super elikagai multzo batera edo super elikagai bakarrera mugatzen denak baino.Nutrizio arloko aholkularitza, trata-mendua edo argibideak behar iza-nez gero, osasun arloko profesional tituludun batek erabaki behar du norbanako bakoitzari zer-nolako ja-rraibideak dagozkion elikaduraren arloan, haiek baitute gaitasuna az-terketa zientifikoak interpretatzeko.

www.consumer.es

mitzaileei, nahiz eta beti ez den ez zuzena eta ez egiazkoa ere.

Onuragarriak?Interneteko orrialde batzuetan, zo-rroztasun zientifiko gutxirekin egia esan, honela definitzen da “super elikagai” bat: osasunarentzat eta on-gizatearentzat oso onuragarriak di-ren mantenugaiak dituen elikagaia. Gehienean, irregulartasun fisikoren bati aurre egiteko elikagai miragarri gisa edo egoki eta zuzen elikatzeko osagarri bikain gisa saltzen dituzte. Adibiderik ezagunenen artean ho-nako hauek daude: gojiko baiak, chlorella alga, kinoa, chia haziak eta kefirra. Elikagai horiek guztiak bola-dan jarri dira, eta bitamina ugariko produktu gisa iragartzen dituzte.Bitaminak bi motatakoak izaten dira:

Hidrodisolbagarriak daude ba-tetik (B eta C multzoetakoak dira). Izenak dioen bezala, elika-gai freskoek izaten duten uraren barrenean egoten dira, adibidez berduretan eta frutetan. Super elikagai gisa saltzen dituzten frui-tu batzuk lehortuta egoten dira eta, hortaz, lehortzeko prozesuan galdu egiten dituzte bitamina hi-drodisolbagarri asko.

Bigarren motako bitaminak lipodi-solbagarriak dira (A, D, E eta K), eta horiek elikagaien gantzetan egoten dira. Osagarri dietetikoak hartzen baditugu, arriskua izaten da hiper-

2322

Page 13: PDF bertsioa jaitsi

sakoneanBidaiariak zer-nolako eskuBideak dituen aztertu dugu Bidaia zenBait garraioBidetan egiten duenean

Bidaiarien garraioak 2.000 milioi joan-etorri inguru izaten ditu urtero espainian

Eskubideekin bidaiatzearekin bermea

Espainiako Estatuko bi herritarretatik batek udan bidaiatzeko asmoa zuen, halaxe dio Ipsos-ek Europ Assistance enpresarentzat egindako azterlan batek. Horretaz gain, Celetem behatokiak ekainean egin-dako kalkuluen arabera, udako oporraldian herritar bakoitza 1.010 euro gastatzekoa zen batez beste, eta diru horren zatirik handiena jatetxeetara joanez, erosketak eginez eta Espainian barrena bidaia-tuz eta hoteletan eta apartamentuetan ostatu hartuz gastatzeko as-moa zuen.Oporraldiek aukera ematen dute aisialdirako denbora hartzeko, la-sai egoteko, hurbilekoekin edo bakarka, eta horixe dute alderdirik onenetakoa. Edozein gorabeherak okertu egingo lituzke urte guztian pilatu ditugun itxaropenak. Horixe gertatu zaie, hain zuzen, ekainean eta uztailean Vueling konpainiarekin hegan egin nahi zuten ehunka bidaiariri (IAG enpresarena da eta low cost hegaldiak eskaintzen ditu); konpainia horrek gorabehera asko izan ditu eta hegaldi asko atzeratu eta ezeztatu behar izan ditu “planifikazioa eta baliabideak” falta izan dituelako. Bidaiarientzat funtsezko alderdia izaten da helmugaraino iristeko ga-rraiobide jakin bat hautatzea. Bidaiarien garraioak 2.000 milioi joan-etorri inguru izaten ditu urtero Espainian. Gehienbat lurreko garraiobi-deak erabiltzen ditu jendeak (kasuen %90etan), eta airekoa ondoren.Ildo horretan, EROSKI CONSUMERek aztertu egin nahi izan du bidaia-riek zer-nolako eskubideak dituzten udako oporretan zenbait garraiobide erabiltzeko garaian, herritarrei funtsezko informazioa eskaintze aldera ustekabeko bat gertatuz gero ere erabakirik egokienak har ditzaten. Horretarako, kontsumitzaileak babesteko zenbait erakundek ar-gitaratu duten materiala erabili dugu: EBko herritarrei eta haien senitarteei aholkuak eta laguntza emateko “Tu Europa” on-line plata-formak, Facua-Kontsumitzaileak martxan elkarteak, Kontsumitzailearen Europako Zentroak Espainian duen ordezkaritzak, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU).Leku batetik bestera joateko orduan, zenbait gatazka sor litezke garraiobi-deetan, eta horietan nola jokatu daitekeen aztertu dugu. Joan-etorri horiek ez ditugu hartu bidaia konbinatu baten zati balira bezala (zerbitzu kon-binazio bat biltzen duten bidaiak izaten dira konbinatuak, 24 ordu baino gehiago irauten dutenak edo gau bateko egonaldia izaten dutenak); joan-etorria norberak kudeatu balu bezala aztertu dugu.

2524

Page 14: PDF bertsioa jaitsi

Bidaiariak zer-nolako eskuBideak dituen aztertu dugu Bidaia zenBait garraioBidetan egiten duenean sakonean

Turistaren/kontsumitzailearen eskubideak

HeGaZkiNa

Txartelak Internetez hartu ondoren, prezioaren barrenean aseguru bat sartu dutela ohartzea

Erabiltzaileak hegaldia bertan behera uztea

Konpainiak hegaldia bertan behera uzten duenean edo erreserba ez duenean gordetzen (overbooking-a) edo zerbitzuak duen gaitasun errealak baino plaza gehiago erreserbatzen dituenean

Atzerapenak bidaietan

Irteteko jarria zegoen ordua atzeratzea: 2 ordu baino gehiago 1.500 km arteko hegaldietan, 3 ordu baino gehiago EB barnean 1.500 km-tik gora egiten diren hegaldietan edo 1.500 eta 3.500 km arteko gainerako hegaldietan, eta 4 ordu baino gehiago gainerako hegaldietan

Aire konpainiak sarrera debekatzen die 14 urtez azpikoei Nortasun Agiririk ez dutelako

Aire konpainiak bidaiariari ez ematea hark kontratatu zuen mailako lekua, goragokoa edo beheragokoa baizik

Erregistratu den ekipajea eta erregistratu ez dena galtzea, kaltetzea hegazkinean edo aire konpainiaren esku zegoen bitartean, edo atzerapenarekin ematea

Arropa erostea ekipaje galdua azaldu bitartean

Mugikortasuna murriztuta duten pertsonak

• Aseguruari dagokion dirua itzul dezatela eskatzea, konpainiak bere web-orrian aukera hori edo besteren bat aurrez hautatutzat ematen badu.

• Nahiz eta kudeaketa gastuak bidaiariaren gain geldi daitezkeen (konpainiaren araberakoa da hori), inoiz ez dira izango guztira ordaindu den prezioa baino handiagoak.

• Ezinbesteak bultzaturik (istripuak, familia arazoak etabar) portzentaje bat itzuli behar denean, arrazoi hori frogatzen bada, beti ere. Itzulketa bidaiariari zein haren familiako kide zuzenei egin ahal zaie.

• Informazioa jasotzea.• Ordain ekonomiko bat: 250 eurokoa 1.500 km arteko hegaldietan, 400 eurokoa Europako Batasunean

1.500 km arte egiten diren hegaldietan eta 1.500 eta 3.500 km arteko gainerako hegaldietan edo 600 eurokoa gainerakoetan. Kilometroak kontatzeko, azken helmuga hartzen da kontuan.

Kalte-ordainik ez da emango konpainiak jakinarazi egiten badu: 2 aste lehenago; 2 aste eta 7 egun bitarteko epean eta beste garraiobide bat jartzen badu ez 2 ordu baino gehiagoko aurrerapenarekin eta 4 ordu baino gehiagoko atzerapenarekin; 7 egunetik beherako epean, baina beste hegaldi bat jartzen badu ez ordubete baino gehiagoko aurrerapenarekin ateratzeko eta ez 2 ordutik gorako atzerapenarekin iristeko.

Ordaina %50 murriztuko da beste hegaldi bat eskaintzen badute eta ordu diferentzia jatorrizkoaren aldean: 2 ordutik beherakoa bada 1.500 km-ko hegaldietan; 3 ordutik beherakoa EB barnean 1.500 km-tik gora egiten diren hegaldietan edo 1.500 eta 3.500 km arteko gainerako hegaldietan; 4 ordutik beherakoa gainerako hegaldietan.

• Bidaiariak hasieran egitekoa zuen bidaiarekin zerikusirik ez duen hegaldi bat egiten bada, egin gabeko zatiari edo zatiei dagokien txartelaren dirua itzultzea, eta beharrezkoa balitz, abiapuntura iristeko hegaldia hartzeko aukera ematea lehenbailehen.

• Azken helmugara ahalik eta azkarrena eramatea antzeko garraio baldintzetan edo, bestela, geroko data batean. Hegaldia beste aireportu batera joango bada (hiri batean bat baino gehiago dagoenean), konpainiak ordainduko ditu lehenbiziko aireporturako edo bidaiariarekin adostutako lekuren batera joateko garraio gastuak. Kasu horretan, ordain ekonomikoa %50 murriztu daiteke baldin eta ordu diferentzia 2 ordutik beherakoa bada jatorrizkoaren aldean 1.500 km-ko hegaldietan, 3 ordutik beherakoa EB barnean 1.500 km-tik gora egiten diren hegaldietan edo 1.500 eta 3.500 km arteko gainerako hegaldietan, eta 4 ordutik beherakoa gainerako hegaldietan.

• Nahiko jateko eta edateko itxaronaldirako.• Hotel batean ostatu hartzeko aukera, gaua han eman behar bada (hotelerako garraioa ere sartzen da hor).• Telefonoz bi dei egiteko aukera, edo bi fax edo mezu elektroniko bidaltzekoa.

• Bi alternatiba daude: 7 egunetako epean dirua itzultzea.

Bidaiaria helmuga berera doan hurrengo hegaldian sartzea.

• Nahiko jateko eta edateko itxaronaldirako.• Telefonoz bi dei egiteko aukera, edo bi fax edo mezu elektroniko bidaltzekoa.• Hotel batean ostatu hartzeko aukera, gaua han eman behar bada (hotelerako garraioa ere sartzen da hor).• Bidaiariak hasieran egitekoa zuen bidaiarekin zerikusirik ez duen hegaldi bat egiten bada, egin

gabeko zatiari edo zatiei dagokien txartelaren dirua itzultzea, eta beharrezkoa balitz, abiapuntura iristeko hegaldia hartzeko aukera ematea lehenbailehen, atzerapena 5 ordutik gorakoa bada.

• EBko kide den herrialde bakoitzak badu Hegazkintza Zibileko Segurtasunerako Programa, eta hor zehazten da zer-nolako dokumentuak eskatuko diren ekipajea erregistratzean eta hegazkinera sartzeko atean. Espainian indarrean dagoen Segurtasun Planak esaten du gurasoekin doazen 14 urtez beherako espainiarrek Familia Liburua eraman beharko dutela Espainiako lurralde barrenean hegan egiteko, eta ez dela beharrezkoa Nortasun Agiria edo pasaportea eramatea.

• Goragokoa bada, konpainiak ez du eskatuko ordain gehigarririk.• Beheragokoa bada, konpainiak 7 eguneko epea izango du bidaiariari txartelaren %30 itzultzeko 1.500 km

arteko hegaldietan, %50 3.500 km artekoetan eta %75 gainerako hegaldietan.

• Ekipajearen Irregulartasun Partea betetzea aireportutik atera aurretik.• Erreklamazio bat idatziz aurkeztea hegazkin konpainiari 7 egun pasatu aurretik. • Auzitara jotzea hegazkina iritsi zen egunetik hasi (edo iritsi behar zukeen egunetik) eta 2 urte igaro baino lehen.

• Kalte-ordaina eskatzea eragin dizkiguten kalte-galerengatik eta behar-beharrezkoak diren produktuak erosteko egin diren gastuengatik (higienea, barreneko arropa...).

• Doako laguntza.• Laguntza jasotzeko arazoak izanez gero, jakinarazi egin behar zaio aireportua kudeatzen duen erakundeari

edo hegazkin konpainiari.

EgOErA gatazkatsuak Turistaren/kontsumitzailearen eskubideak

TrENA

Ordutegiak eta tarifak aldatzea

Bidaiak atzeratzea eta bertan behera gelditzea

Ordubete edo gehiagoko atzerapena (txartelean ageri den ordutegia kontuan hartuta)

Lesioak edo heriotza

Ekipaje erregistratua galtzea edo hondatzea

Mugikortasuna murriztuta duten pertsonak

Burdinbideetako zerbitzuarekin sortzen den edozein

• Burdinbideetako enpresak informazioa ematea behar adina denborarekin.• Itxaronaldiak irauten duen bitartean informazio egokia jasotzea. • Kalte-ordaina.• Aukera hauek daude: Bidaia bertan behar uztea eta txartelaren diru guztia berehala itzul dezatela eskatzea

edo, bestela, bidaiariak oraindik erabili ez duen zatiari dagokiona (atzerapenak eragotzi egingo badio bidaiako asmoa gauzatzea, erabilitako zatiaren dirua itzultzeko ere eska dezake).

Hasierako puntura eramango gaituen bidaia eskatzea, baldin eta atzerapenak eragotzi egingo badu bidaiako asmoa gauzatzea.

Bidaiarekin azken helmugaraino jarraitu nahi dugula eskatzea, beste bideren batetik, lehenbailehen edo ongi datorren beste dataren batean.

Bidaiarekin jarraitzea atzerapenak atzerapen, jatorrizko ibilbideari eutsita. Halakoetan, honako kalte-ordain hauek dagozkio: txartelaren %25ekoa trena ordubete eta bi ordu artean atzeratu bada, eta %50ekoa trena bi ordu baino gehiago atzeratu bada. Kalte-ordaina hilabete epean ordaindu behar da, eskaria aurkezten den egunetik hasita.

• Zain egotea egokituko balitz: Jatekoa edo edatekoa, itxaronaldiaren arabera. Ostatua, itxaronaldia hurrengo eguna artekoa bada.• Kalte-ordaina eta aurrerapena jasotzea 15 eguneko epean norberak berehalakoan dituen

beharrizan ekonomikoei erantzuteko edo norberaren ardurapean daudenek dituztenei erantzuteko.• Heriotza izanez gero, aurrerapena gutxienez 21.000 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko.• Bidaiariek (edo haren ardurapean daudenek) eskubidea dute kalte-ordaina jasotzeko eskuko

ekipajea (erregistratua edo ez) galdu edo hondatu zaielako (1.500 euro artekoa izango da).

• Kalte-ordaina jasotzea, 1.300 euro artekoa, fardel bakoitzeko, baldin eta barrenean zeramanaren balioa frogatzen bada.

• Barrenean zeramanaren balioa frogatzerik ez badago, gehienez ere 330 euroko kalte-ordaina izango du fardel bakoitzeko.

• Doako laguntza. • Bidaian laguntza jasotzeko arazoak izanez gero, jakinarazi egin behar zaio geltokia kudeatzen duen

erakundeari edo burdinbideetako konpainiari.

• Erreklamazio orri bat aurkeztea geltokian garraio enpresari.• garraioko Arbitratze Batzordeetara jotzea edo Kontsumoko Arbitratze Batzordeetara, eta

betiere, jurisdikzio arruntera.

EgOErA gatazkatsuak

2726

Page 15: PDF bertsioa jaitsi

Bidaiariak zer-nolako eskuBideak dituen aztertu dugu Bidaia zenBait garraioBidetan egiten duenean sakonean

Turistaren/kontsumitzailearen eskubideak

AUTOBUSA

Bidaiariak bidaia bertan behera uztea

Konpainiak bidaia bertan behera uztea aurrez jakinarazi gabe eta halabeharrak eragin gabe

Bidaia atzeratu egin bada eta jadanik ez bazaigu interesatzen autobusa hartzea

Konpainiak bidaiatzeko debekua ezartzea

Ekipajea eramateagatik kobratzea

Ibilgailu bat kontratatu eta bidaia beste batean egitea jaieguna delako eta autobusa egoera tamalgarrian dagoelako

Zutik bidaiatzea

Eskuko ekipajea ez da sartzen autobuseko konpartimentuetan

Ez dago haurren segurtasuna bermatzeko sistemarik

Ez dago segurtasun uhalik

Bidaiak atzeratzea eta bertan behera gelditzea

250 km-tik gorako bidaia luzeak bertan behera gelditzea edo 2 ordu baino gehiago atzeratzea

250 km-tik gorako ibilbidea eta 3 ordutik gorako iraupena izango duten bidaia luzeak bertan behera gelditzea edo 90 minutu baino gehiago atzeratzea

Bidaian matxura bat gertatzea

Gorputzeko lesioa eragitea honako egoera hauetakoren baten erruz: zerbait jotzea, iraultzea, errepidetik ateratzea, haustura, leherketa, su hartzea, erreakzioa, kanpoko kolpea edo ibilgailuari eragiten dion beste edozein matxura edo anormaltasun

Ekipajea kaltetzea edo galtzea

Ekipajea lapurtzea

Mugikortasuna murriztuta duten pertsonak

Mugikortasuna murriztuta duten pertsonak ibilbide luzeetan (250 km-tik gorakoak)

• Autobusa atera aurreko 48 orduetan ezeztatzen badu txartela, ordaindu duenaren %90 itzuliko diote erabiltzaileari. Eta 48 ordu eta 2 ordu arteko tartearekin ezeztatzen badu, %80 itzuli beharko diote. Baina 2 ordutik beherako tartearekin baliogabetzen badu txartela, ez du izango dirua jasotzeko eskubiderik.

• Enpresaren errua edo utzikeria bada, egoera horrek eragindako kalteen ordaina eska dakioke, baina betiere agiri bidez frogatu behar dira kalte horiek. Bidaiariak egin behar izan dituen gastuen fakturak edo txartelak aurkeztu behar dira erreklamazioa egitean.

• Halabeharrak eraginda bada eta garraiolariak ez badu horretan zerikusirik izan, txartelaren dirua itzultzera behartuta egongo dira, bidaiariak eskatzen badu, baina ez beste deusetara.

• Ez bada izan halabeharrak eraginda, erreklamazioa jar daiteke norberak jasandako kalte-galerengatik, baina bidaiariak frogatu egin beharko zer-nolako kalteak izan dituen eta zenbateko eragin ekonomikoa izan duen, faktura eta agiri bidez.

• Kasu berezi-berezietan baino ez dezakete hori egin, adibidez bidaiariak txartelik ez duelako, mozkorra dagoelako edo ordena publikoa nahasten ari delako.

• Bidaiari bakoitzak 30 kiloraino eraman ditzake doan, baina hori gutxieneko muga da. Enpresek aukera dute muga gorago jartzeko ere.

• Leku asko hartzen duten elementuak badira, adibidez bizikletak edo surf taulak, konpainiari jakinarazi behar zaio eta zer-nolako baldintzak dituzten galdetu, gerta baitaiteke kopuru gehigarri bat ordaindu behar izatea.

• Kontratatu zen ibilgailuaren baldintza berdin-berdinak eduki behar ditu segurtasunaren, higienearen eta osasungarritasunaren arloan. Autobusek higiene eta segurtasun baldintza jakinak eduki behar dituzte: argiztapena, berogailua, botika kutxa, eta larrialdiko ateak eta leihoak. Hala ez bada, erreklamazioa jar dakioke garraio enpresari.

• Ibilbide motzetan bakarrik egin daiteke (30 kilometrotik beherakoetan) eta bidaiari kopuru jakin batek bakarrik (autobusean zenbat sartzen diren eta zenbat kilometro egin behar diren ikusi, eta ehuneko bat ezartzen da).

• Erreklamazioa aurkeztea enpresari.

• Bederatzi leku edo gehiago dituzten ibilgailuetan bidaiatzen duten bidaiari guztiek, 3 urte edo gehiago izanez gero, ibilgailuek dituzten segurtasun elementuak erabili behar dituzte.

• Betebehar horren berri eman behar dute gidariak, zaintzaileak, ikus-entzunezko bitartekoek edo ongi ikusteko moduan dauden afixek edo piktogramek.

• Ibilgailu guztiek eduki behar dituzte segurtasun uhalak eserleku guztietan.

• Itxaronaldiak irauten duen bitartean informazio egokia jasotzea.

• Beste ibilbide bat egiteko aukera ematea diru gehiago kobratu gabe edo txartelaren dirua itzultzea. Halako aukerarik emango ez balute, bidaiariak erreklamazioa jar dezake txartelaren dirua itzul diezaioten eta txartelak duen balioaren %50a eska dezake kalte-ordainetan.

• Jatekoa edo edatekoa, itxaronaldiaren edo atzerapen denboraren arabera.• Bi gauerako ostatua, gehienez 80 eurokoa gau bakoitzeko (garraio enpresa ez dago behartuta

osatua ematera atzerapena muturreko baldintza meteorologikoek edo hondamendi natural batek eragin badute).

• Aukera ematea bidaia beste ibilgailu batean jarrai dezagun, ibilgailu matxuratua dagoen lekutik bertatik, edo garraiobide bat jartzea ibilgailu hondatua dagoen lekutik itxaronleku edo geltoki egoki batera joan eta handik bidaiarekin jarraitzeko.

• Beharrezkoa den osasun arreta (lehen sorospenak, jatekoa, arropa edo garraiobidea).• Kalte-ordainak gorputzean kalteak jasan dituzten erabiltzaileentzat, nahiz eta errua ez izan autobus

gidariarena. Kasu bakoitzaren baldintzek eta larritasunak erabakiko dute zenbateko kalte-ordaina dagokion istripua izan duen pertsona bati: heriotza izan den, ezgaitasun iraunkorra (ohiko zereginak egitea galarazten duena) eta lan egitea edo ohiko jarduera egitea aldi batez galarazten duten lesioak. Europako Batasuneko kide diren herrialdeek heriotzagatik eta lesio pertsonalengatik ezarrita duten gehienezko muga ez da izango 220.000 eurotik beherakoa (hor sartzen dira ehorzte gastuak ere).

• Ibilbide luzeetan (250 km-tik gorakoak), bidaiariak ostatua behar badu, gehienez bi gau igarotzeko aukera izango du, gehienez ere 80 euroko balioa duena bidaiari eta gau bakoitzeko.

• Kalte-ordaina jasotzea, 1.200 eurokoa gehienez ere. • Gurpil aulkiak eta gainerako laguntza gailuak kaltetzen badira, kalte-ordainak osorik ordainduko dituzte.

• Berehala aurkeztu behar zaio erreklamazio orria enpresari, eta salaketa bat jarri polizia etxean. Balio adierazpenik eta aseguru osagarririk ez bada egin, kalte-ordaina 14,50 eurokoa izango da kilogramo bakoitzeko, eta 30 kilogramo artekoa gehienez ere.

• Doako laguntza.• Laguntza jasotzeko arazoak izanez gero, jakinarazi egin behar zaio geltokia edo terminala kudeatzen duen

erakundeari edo autobus enpresari.

• Laguntzaile batek doan bidaiatzeko aukera izatea, badin eta horrela konpontzen badira bestela bidaia galaraziko lioketen segurtasun arazoak.

• Laguntza jasotzea zenbait geltokitan.

EgOErA gatazkatsuak

*Arau hauek ez zaizkio ezartzen: 13 bidaiari baino gutxiago daramatzaten ontziei, eskifaian 3 kide baino gutxiago dituztenei, 500 metrotik beherako ibilbidea egiten dutenei, joanekoa bakarrik; ostatu hartzeko instalaziorik ez duten ontzi historiko gehienei eta ezaugarri horiek berak dituzten txango eta turismo ontzi gehienei, eta era horretako ontziak izanik, gaueko egonaldietan ontzian bi gau baino gehiago egiten ez dituztenei.

Turistaren/kontsumitzailearen eskubideak

IBILgAILUAK ALOKATZEA

Norberarena ez den hizkuntza batean sinatzea kontratuaInternetez auto jakin bat alokatzea eta, bila joandakoan, uzteko moduan ez egotea

Kreditu txartela establezimenduan uzteko eskatzea

Erabiltzaileak ez du kreditu txartelik eta berme bat eskatzen diote

Ibilgailuak kolpatu izana egoztea, nahiz eta alokatu aurretik halaxe egon

Ibilgailua matxuratzea

Istripua

• Beharrezko ikusten den edozein argibide eskatzea.

• Erreklamazioa jartzea beharrezkoa balitz. Horretarako, garrantzitsua da idatzizko dokumentazioa gordetzea, nahiz eta Internetez egin harreman guztiak.

• Kalteak jasan baditugu, eskubidea dugu kalte horri dagokion ordaina jasotzeko.

• Kontratua egiteko unean, enpresek kreditu txartela eskatzen dute, arazoren bat sortuko balitz ere. Txartela jaulki duen erakundeari baimena eskatzen diote kontratatu den zerbitzuak balio duena baino diru gehiagoko kopurua ateratzeko, bezeroak ordainduko duela bermatze aldera. Eta autoa itzultzen dutenean, bezeroaren kreditu txarteletik kobratzen da kopurua. Ez dakar inolako gasturik.

• Ez da komeni kreditu txartela establezimenduetan uztea.• Gehienean ez dute esku-dirurik eskatzen, eta egiten dutenean, neurriz kanpoko

kopuruak izaten dira.

• Enpresak frogatu egin beharko du bezeroak eragin diola kaltea (komeni izaten da ibilgailuari begiratu bat ematea alokatzeko unean eta uztean, kalteren bat baduen ikusteko eta ardurak argitzeko)

• Alokatzeko unean autoak kalteren bat izango balu, komeni da kontratuan adieraztea.

• Harremanetan jartzea ibilgailua alokatu duen enpresarekin edo errepidean laguntza ematen duen konpainiarekin (enpresa horrek kontratatu duena).

• Enpresa behartuta dago lehenbailehen ibilgailu bat uztera, ibiltzeko moduan dagoena, jakina. • Ez konpondu nork bere kabuz. Larrialdi egoeretan eta alokatzaileak berariaz baimendu duenean

bakarrik onartzen da bezeroari ordaina ematea enpresak kontratatu duen laguntza konpainiak egin gabeko konponketengatik.

• Enpresari jakinarazi behar zaio (kontratu batzuek esaten dute 48 ordu igaro baino lehen adierazi behar dela eta baldintza hori betetzen ez bada kontsumitzaileak izango duela ibilgailuari egin zaion edozein kalteren ardura).

• Asegurua egitean frankiziaren bat kontratatu bada, bezeroak ordaindu beharko du kopuru hori gainditzen ez duen edozein konponketa. Autoa konpontzeak diru kopuru hori gainditzen duela kalkulatzen bada, aseguru etxeak ordainduko du.

EgOErA gatazkatsuak

Turistaren/kontsumitzailearen eskubideak*

ITSASONTZIA

Bidaiak atzeratzea eta bertan behera gelditzea

Itsasontzia ordubetetik gorako atzerapenarekin iristea helmugara

Itsasoko istripu batek eragindako lesioak edo heriotza

Ekipajea, ibilgailuak edo beste ondasun batzuk galtzea edo kaltetzea itsasoko istripu baten erruz

Mugikortasuna murriztuta duten pertsonak

Edozein gatazka

• Itxaronaldiak irauten duen bitartean informazio egokia jasotzea. • Zerbitzua bertan behera gelditzen bada edo irteera 90 minutu baino gehiago atzeratzen bada: Txartelaren dirua itzultzea eta, beharrezkoa balitz, itzulerako bidaia doan eskaintzea

lehenbiziko irteera puntura adibidez, atzerapenak eragotzi egingo badu bidaiaren asmoa betetzea. Azken helmugarainoko garraioa eskaintzea antzeko baldintzetan, lehenbailehen eta kostu

gehigarririk gabe. Jatekoa edo edatekoa, itxaronaldiaren arabera. Ostatua, itxaronaldia hurrengo eguna artekoa bada.

• Kalte-ordaina. Atzerapena zenbatekoa den, txartelak balio izan duenaren %25a edo %50a izango da. • Ez da kalte-ordainik izango atzerapena baldintza meteorologiko muturrekoek edo hondamendi

naturalek eragin badute.

• Aurrerapen bat berehalako beharrizanei erantzuteko baldin eta itsasontzia urperatu egin bada, zerbait jo badu, hondartuta gelditu bada, leherketa edo sute bat izan badu eta ontziak gabeziaren bat badu.

• Auzitegi bati kalte-ordaina eskatzea, garraiolariak egoitza nagusia edo iraunkorra duen herrialdean, abiatzeko edo iristeko lekuan, bidaiariak etxebizitza iraunkorra duen lekuan (baldin eta garraiolaria herrialde horretan finkatu bada eta hango jurisprudentziaren mende badago) edo bidaia kontratatu den lekuan (baldin eta garraiolaria herrialde horretan finkatu bada eta hango jurisprudentziaren mende badago).

• Bidaiaria hil egingo balitz, haren oinordekoek jaso dezakete kalte-ordaina.

• Kalte-ordaina (idatziz aurkeztu behar zaio konpainiari ondasunak ematen dizkiguten unean edo eman behar lizkiguketen unean). Beranduenez, 15 eguneko epean egin behar da, itsasontzia uzten edo ekipajeak ematen dizkiguten egunetik hasita; hala egin ezean, galdu egingo da kalte-ordaina jasotzeko eskubidea.

• Bidaiariak mugikortasuna mugatua badu eta gurpil aulkia edo mugikortasuna errazteko beste tresna batzuk galtzen edo kaltetzen bazaizkio, oso-osorik ordainduko dute horiek konpontzeak edo ordezkatzeak balio duena.

• Bi urteko epea izaten da auzitara jotzeko, nahiz eta epe hori hasteko data aldatu egin daitekeen galeraren edo kalteen arabera.

• Doako laguntza. • Bidaian laguntza jasotzeko arazoak izanez gero, jakinarazi egin behar zaio portua kudeatzen duen

erakundeari edo itsas konpainiari.• Erreklamazioa aurkeztea garraiolariari bi hilabete epean, gertaera izan den egunetik hasita.

Erreklamazioa jaso ondoren, garraiolariak hilabeteko epea izango du jaso duela jakinarazteko eta bi hilabetekoa behin betiko erantzuna emateko.

EgOErA gatazkatsuak

2928

Page 16: PDF bertsioa jaitsi

aurrez aurreNUTRIZIOA ETA MINBIZIA

“Dieta da minbizia izateko arrisku faktorerik

garrantzitsuenetakoa”Carlos A. Gonzalez Svatetzek bere lan jardunaren zati handi bat eskaini dio minbiziaren eta elikaduraren harremana ikertzeari. Kataluniako Onkologia Institutuko ikertzaile emeritua da, Nutrizioa eta Minbizia arloko irakaslea Rovira i Virgili Unibertsitatean eta baita Osasun Publikoko Maste-rrean ere Pompeu i Fabra Uni-bertsitatean; garrantzi handiko lanak sustatu eta koordinatu izan ditu, besteak beste Nutrizioari eta Minbiziari buruzko Europako Prospekzio Ikerketa (EPIC siglak ditu ingelesez). Dibulgazio liburu ezagun bat ere badu argitaratua, Nutrición y cáncer, lo que la ciencia nos enseña (Nutrizioa eta minbizia, zientziak erakusten diguna); zen-bait profesionalek parte hartu dute lan horretan, zeinaren helburua baita ebidentzia zientifikoetan oi-narritzen den informazioa ematea, jendeari ez diezaioten iruzurrik egin gezurrezko ilusioekin. Egin diren ikerketak oinarri hartuta, zer azpimarratuko zenuke? Askota-rikoak dira dietaren eta minbiziaren arteko loturak. Badira arriskua mu-rriztu dezaketen elikagaiak, adibidez frutak, begetalak eta osoko zerealak; horietan, zuntza nabarmentzen da. Beste batzuek handitu egin dezakete, adibidez haragi prozesatuek eta hara-gi gorriek. Potentzialki kantzerigenoak izan daitezkeen beste substantzia ba-tzuk ere badira, berez elikagaietan ageri ez direnak baina kontserbazio prozesuan edo elikagaiak egostean edo prestatzean sortzen direnak. Ho-rretaz gain, tumore asko eta asko argi eta garbi lotuta daude alkohol gehie-gi hartzearekin, eta frogatuta dago gi-zentasuna ere arrisku faktore garran-tzitsua dela minbizia sortzeko. Hainbesteko eragina al du elikadu-rak tumore bat izateko arriskuan?

Minbizia izateko arrisku faktoreen ar-tean, dieta da garrantzitsuenetakoa, herritar guztiak daudelako dietaren eraginpean. Guztiok jaten dugu. Beste faktore batzuk ere oso garrantzitsuak dira, baina herritar talde minoritarioei eragiten diete. Kontua ez da zer jaten duzun egun batean edo aste batean, kontua da 10 edo 15 urteko aldi laten-te bat izaten dela. Ba al dago dietari lotuagoa dagoen tumorerik? Ez dago, ez. Aukera za-bal samarra izaten da. Hasieran, uste zen digestio aparatuko tumoreei lotua zegoela dieta, eragin lokala izan ze-zaketela pentsatzen zen. Baina, aspaldi samarretik, ebidentzia zientifiko argiek erakutsi dute dietak eragina duela beste tumore batzuetan ere, adibidez bularre-ko minbizian eta biriketako minbizian. Egia al da berdin duela zer jaten dugun, azken batean minbizia iza-teko joera dutenek berdin-berdin izango dutelako? Ez da egia. Arra-zoibide horiek lehen ere erabiltzen ziren tabakoarekin eta biriketako minbiziarekin, baina estatistikek argi frogatu dute erretzaileak 16 urte le-henago hiltzen direla erretzaile ez di-renak baino. Guztiok hilko gara. Aldea izaten da zenbat urte galtzen diren minbizia izateko arriskua handitu de-zakeen zerbaiten eraginpean egonda. Genetikak baldintzatua egoten al da minbizia? Zelulen hazkundea kontro-latzen duten mekanismo genetikoek huts egiten dutelako sortzen da min-bizia. Baina ondoretasunezko tumo-reak oso-oso gutxi dira. Tumoreen %80-90 bizimoduari eta inguruari lo-tuta daude oro har, eta hor sartzen dira elikadura eta tabakoa. Tumore horietan badu nolabaiteko garrantzia joera genetikoak ere, baina zerbaiten eraginpean egindako denboraren ara-berakoa da hori. Hau da, zerbait ho-rren eraginpean ez bazaude, ez duzu izango gaixotasuna, nahiz eta joera

eduki. Minbizia, nagusiki, aurrea har dakiekeen gaixotasunen sailekoa da.Ba al dago modurik elikagai jakine-kin aurrea hartzeko? Elikagai jaki-nak baino gehiago, dieta eredua da garrantzitsua. Ebidentzia sendoek esaten dute oso mesedegarria dela bizimodu osasungarria egitea. Medi-terraneoko dieta egiteak, ariketa fi-sikoa neurrian egiteak, ez erretzeak, pisu normala edukitzeak eta alkohola neurrian hartzeak %37 murrizten du koloneko eta ondesteko minbizien eragina, %26 bularrekoarena eta ia %45 minbizi gastrikoena. Ba al dago minbizia sendatzen duen dietarik? Ez. Izatekotan, biziraupena luza dezakeen dieta dago. Minbizia duen pertsona bat gehiago edo gu-txiago bizi daiteke, eta dietak lagundu egin dezake. Baina herritarrei ez da-kieke sinetsarazi badagoela minbizia sendatzen duen dieta bat. Gezurra da.Ba al dago kimioterapiaren edo erradioterapiaren eragina nahasten duen elikagairik. Ez. Ez dago trata-mendu horien eragina nahasten duen elikagairik baldin eta dieta osasunga-rria egiten baduzu. Bularreko minbi-ziari dagokionez, ebidentzia gero eta garrantzitsuago batek esaten du pisu igoera saihesteak, ariketa fisikoa maiz egiteak eta dietaren bidez osoko ze-realak, fruta eta begetalak hartzeak %20 eta %25 artean murrizten duela berriz agertzeko arriskua. Interneten ageri diren zenbait artiku-luk, elkarrizketak eta liburuk ziur-tatu egiten dute minbizia sendatu egin daitekeela dietarekin. Zer diozu zuk? Liburu horietako askok okerreko ideiak eta ilusioak saltzen dituzte era-gin miragarria eduki dezaketen dieten, elikagaien edo mantenugaien ingu-ruan. Ez dute gutxieneko zorroztasun zientifikorik. Funtsezkoa da elikagai miragarriekin ez fidatzea da.

Osasunaren Zientzietan doktorea eta ikertzailea

arlosC .AGonzalez

3130

Page 17: PDF bertsioa jaitsi

aurrez aurreNUTRIZIOA ETA MINBIZIA

“Gure epigenoma ulertzeak urruti eraman gaitzake minbiziaren prebentzioan”

OrdovásaríaMoseJ

Ikertzailea eta Nutrizioa eta Genetika arloko

irakaslea

Nutrizioa eta Genetika arloko irakaslea da Jose Maria Ordovas, Nutrizio eta Genomikako labo-rategia zuzentzen du Tufts-eko Unibertsitatean, Bostonen (AEB), eta Elikadura arloko ikertzaile seniorra da Ikasketa Aurreratuen Madrilgo Institutuan (IMDEA). Nutrigenomikaren sortzaileetako bat dela esaten da, eta herentzia genetikoaren eta elikaduraren elkarreraginari buruz egin dituen ikerketek ospe handia eman diote Ameriketako Estatu Batuetan eta Europan. Asturiasko Printzearen Saria jasotzeko hautagaia izan da Ordovas, eta La nueva ciencia del bienestar liburuan (Ongizatearen zientzia berria) zabaldu du bere ezagutzaren zati bat. Egia al da minbizia izateko joera du-tenek berdin-berdin izango dutela, jaten dutena jaten dutela ere? Ez, iri-tzi fatalista eta oinarri zientifikorik ga-bea da. Joera izatea eta determinismoa ez dira sinonimoak. Egia da batzuek joera gehiago dugula minbizia izateko besteek baino, batez ere gure gene-tikagatik. Baina gaixotasunaren age-rraldia edo gaixotasuna noiz agertzen den, hori egunero egiten dugunaren araberakoa izaten da, estres fisikoaren, ingurumenak eragindakoaren eta baita estres psikologikoaren araberakoa ere. Minbizia zer da, orduan, genetika kontua edo elikadura kontua? Biak. Beti izaten da karga genetiko handia-goa edo txikiagoa, eta horri erantsi egiten diogu gure elikaduraren karga, beste zenbait faktoreren artean, harik eta une bat iristen den arte non ezin izaten zaion eutsi oreka metabolikoari.Ba al dago prebentzioan laguntzen duen elikagairik? Elikagai asko daude prebentzioan laguntzeko edo, gutxienez, minbizi mota ugarien agerraldia atze-ratzeko. Horietako batzuk, adibidez begetalak, frutak, lekaleak eta elika-gai gutxi prozesatuak, lagungarriak

dira zahartzaroarekin zerikusia duten gaixotasun kronikoei aurrea hartzeko ere, esaterako bihotz-hodietako gaixo-tasunei eta diabetesari. Ohikoak diren zenbait produktu, berriz, kafea esate-rako, batzuetan aldeko gisa agertu izan da eta besteetan aurkako gisa, une historikoaren arabera. Edozein elikagairekin gehiegikeriak egiteak, ordea, ez du funtzionatzen, eta hori behin eta berriz frogatu da kalitatezko ikerketa zientifikoetan. Herdoilaren aurkako substantziek ere, nahiz eta minbiziaren aurkako dietaren zatitzat hartzen diren, gure aurka egin dezake-te gehiegizko kopuruetan hartuz gero. Dosian dago pozoia.Ba al dago minbizia sendatzen duen dietarik? Elikadura osasunari eragiten dion faktore garrantzitsua da baina ez bakarra. Behin gaixotasuna agertzen denean, baliteke elikadura bera baka-rrik ez aski izatea “osatzeko”. Kontuan hartu behar dugu askotariko minbi-ziak daudela; batzuek osagai genetiko nabarmenagoa dute. Hortaz, ez gara ari “neurri bakarreko” zerbaiti buruz, baizik eta norbanakoaren genomaren arabera pertsonalizatuagoak dauden elikadura gomendio batzuei buruz.Nola lagundu dezake nutrigenomak minbiziari aurre egiten? Gehiago ari gara etorkizun itxaropentsu bati buruz errealitate bati buruz baino. Momen-tuz, nutrigenomikak gehiago aurreratu du gizentasunean edo bihotz-hodie-tako gaixotasunetan.Ze aurrerapen iradokitzen dituz-te ikerketek? Etorkizunean ezagutza hobeto txertatua egongo da sakonta-sun gehiagorekin ulertzera iristeko zer-nolako osagaiek zehazten duten arris-kua. Genetika eta elikadura puzzlearen piezak baino ez dira. Epigenetika oso garrantzitsua da gaixotasun horientzat guztientzat eta, gainera, aldagarria de-la pentsatzen dugu, genoma ez bezala. Gure epigenoma ulertzeak, zeina gure genoman dagoen informazioa baita eta

hein batean zehaztu egiten baitu noiz eta nola adierazten diren gure geneak, urruti eraman gaitzake minbiziaren prebentzioan eta terapian.Elikadura arloan zer-nolako eraba-kiak hartzea dago gure esku osasuna hobetzeko? Kalorietan oreka manten-du behar da, hau da, gure bizimoduak eskatzen digun energia kopurua har-tu behar dugu. Ohiko beste gomendio bat izaten da platerak “koloretsuak” izan daitezela, askotariko begetalak eta frutak egon daitezela. Elikagai oso prozesatuak, berriz, ahalik eta gehie-na murriztu behar dira, minbiziarekin zerikusia duten prozesuen eragile izan daitezkeen konposatu horiek eduki ditzakete eta. Ez dira sinetsi behar elikagai “miragarriei” buruz hainbeste idazten diren kontuak.Gerta al daiteke “nahi gabe” nutri-zio arloko akatsak egitea kimiote-rapia edo erradioterapia egiten ari denean? Elikadura oso garrantzitsua da tratamendu horien laguntzaile gi-sa, baina hutsegiteak egin daitezke baldin eta pentsatzen bada, zenbai-tek iradokitzen duen bezala, “elikagai miragarriekin” ordezka daitezkeela. Hutsegiteak saihesteko modu bat die-tistei-nutrizionistei galdetzea da. Interneten ageri diren zenbait ar-tikuluk, elkarrizketak eta are zenbait liburuk ere ziurtatu egiten dute min-bizia sendatu egin daitekeela dieta-rekin. Zuk zer diozu? Oso penagarria da pertsonei iruzur egitea hain une zaurgarrian daudenean. Badakigu li-buru batzuen egileek asmatu egin du-tela beren gaixotasuna eta sendabidea ospea eta dirua lortzeko helburuarekin. Pazientea sendatzea da osasun arloko profesionalak izan dezakeen pozik handiena. Horretarako, medikuntzak eskaintzen dizkion bitarteko sendo, ai-tortu eta eraginkor guztiak jarriko ditu. Ez dezake erabili modu zientifikoan berretsi gabeko metodorik. Miraririk ez dago, zoritxarrez.

32 33

Page 18: PDF bertsioa jaitsi

elikadura

Dieta begetarianoen inguruko zalantzak eta mesfidantzakEzagutza urriak, mitoek eta formazio faltak eragiten dituzte dieta mota horiek sortzen dituzten errezelo edo susmo txar asko

eguneratu egin ziren gomendio ho-riek, eta begetarianoentzat ere ho-ri agintzen hasi ziren. Alderdi hori kontuan hartzen bada, dieta bega-noak eta begetarianoak osatuak eta osasungarriak izan daitezke.

Haurtxo bat izan al daiteke begetarianoa edo beganoa? Behar al ditu gehigarriak?Ama begetarianoa bada eta gehi-garriak hartzen baditu, ez da be-harrezkoa haurtxoak ere har ditzan, nahiko B12 bitamina iristen ariko zaio-eta amaren esnearen bitartez. Haurra elikadura osagarriarekin hasten denean, orduan bai, orduan eman behar litzaizkioke gehigarriak baldin eta begetarianoa izango ba-da. Gehigarriak diogunean, zianoko-balamina tantatxo batzuk hartzeaz ari gara. Formulako esne beganoak erantsita izaten du B12a, beste edo-zeinek bezala.

Arriskua etor liteke haurrak edo amak ez badute egiten dieta ego-kia eta ez badute hartzen behar adina B12 bitamina gehigarrien bi-dez. Uste oker asko zabaltzen dira, eta funtsezkoa da egoki gidatuko gaituen jendearengana jotzea. Osa-sun arloko profesionalen aholkuak jarraitzea da garrantzitsuena, eta pediatrak bere burua ez badu gai ikusten dieta arloan aholku egokia emateko, dietista-nutrizionista ba-tengana bidal dezake pazientea.

Eta anemia arriskurik?Uste hori nahiko berria da, eta ba-du bere arrazoia, begetalen burdi-na ez baita xurgatzen haragiarena bezainbeste. Osoko zerealek eta lekaleek izaten dituzten substantzia batzuek, fitatoek adibidez, zaildu egiten dute xurgatzeko prozesua. Ohikoa izaten da dietan burdina ge-hiago har dezatela gomendatzea.

Gauza jakina da C bitaminak in-dargabetu egiten duela fitatoen eta gisako konposatuen eragina. Hortaz, ongi diseinatuta dagoen dieta bege-tariano batek ugari eman behar du C bitamina. Begetarianoek esne gu-txiago ere hartzen dute, eta elikagai horrek traba egiten dio burdinari.Begetarianoek ez dute izaten om-niboroek baino anemia gehiago. Gainerako herritarrek bezainbes-te burdina hartuz gero eta burdina hobeto xurgatzen lagunduko duen dieta on bat diseinatuz gero, ez da zertan arazorik izan alderdi horrekin.Arrazoi nagusia izaten da organis-moak aldaketa batzuk jasaten di-tuela egoerara egokitzeko. Burdina gutxiago duten pertsonek gehiago xurgatzeko eta gutxiago kanporatze-ko joera izaten dute. Gizakia, beraz, egokitu egin daiteke burdina gehia-go edo gutxiago hartzera osasun arazorik izan gabe. Egokitzapen hori

Elikadura arloan dagoen gairik eztabaidatuenetakoa dieta be-

getarianoei lotua dago. Dieta horien kontra hitz egiten du maiz jendeak, gehienetan gai horren inguruan da-goen ezagutza urriaren eraginez, mitoek bultzatuta eta formazio fal-tagatik. Inoiz gertatu izan da osa-sun arloko zenbait profesionalek ere desegokitzat jo izatea. Hori dela eta, komeni da begiratu bat ematea begetarianismoaren inguruan gehien azaltzen diren zalantzei:

Haurdunaldian egin al daiteke dieta begetarianoa?Baita beganoa ere. Dieta egoki disei-natzea da garrantzitsuena (omnibo-roarekin bezala). Garrantzi handikoa da gehigarriz egoki hornitzea ere. Duela gutxi arte, pertsona beganoei bakarrik gomendatzen zieten B12 bi-tamina daramaten gehigarriak hartze-ko, baina 2015. urtearen amaieran

haurdun dauden emakumeetan eta begetarianoetan gertatzen da, eta ohi baino %60 burdina gehiago xur-gatzera irits daitezke. Eta gorozkien bidez ferritina gutxiago kanporatzen dute (burdina pilatzen duen proteina da). Gutxiago kanporatuta, burdina erreserbak ez dira hainbeste jaitsiko.

Begetarianoek arazoak iza-ten al dituzte kaltzioarekin?Ez beste edonork baino gehiago. Egia da esnekien kaltzioa hobeto xurgatzen dela, baina begetalen ar-tean badira mantenugai hori ugari ematen dutenak, eta, gainera, orga-nismoak ongi xurgatzen du burdina hori. Hor sartzen dira garbantzuak, babarrunak, aza, tofua eta almen-drak. Nolanahi ere, begetarianoek kaltzio edo proteina gutxiago hartu arren, horrek ez du eragiten haien hezur dentsitatean, eta ez dirudi hausturak izateko arrisku handiagoa

dutenik ere. Begetarianoen kaltzio beharrak, hortaz, pertsona omniboro batek dituen berberak dira; kontuan hartu behar da esnekiak ez diren beste elikagai batzuetatik hartzen dutela kaltzioa, eta beste elikagai horietan, fruitu lehorrak eta lekaleak lehenetsi behar lituzkete. Funtsezkoena da jakitea hezurren osasuna, kaltzioak ez ezik, bes-te faktore askok ere baldintzatzen dutela. Esate baterako, bizimoduak (eta, zehazki, jarduera fisikoak eta eguzkia hartzeak), magnesioa eta K bitamina behar adinako kopuruetan hartzeak eta sodio ugariko dieta ez egiteak. Ez da komeni sodio gehie-gi hartzea, gernuaren bidez kaltzio gehiago kanporatzea baitakar. Gatz gutxiago hartzeak lagundu egiten du giltzurrunean kaltzio gehiago xurgatzen.

www.consumer.es

3534

Page 19: PDF bertsioa jaitsi

Aurrezteko jArrAibideAk

Argindarraren tarifa bat edo bestea kontratatu, komeni da aholku batzuk kontuan hartzea, ez dezagun behar baino gehiago ordaindu energia kontsumitzeagatik.

• Atera probetxua eguzkiaren argiari, nahiz eta udako hilabeteak bukatu.

• Erabili kontsumo txikiko bonbi-llak. Goritasunezkoek baino askoz gehiago irauten dute, energia gutxiago behar izaten dute (%50 eta %80 gutxiago) eta argi bera ematen dute. Garestia-goak diren arren, horien erabilera berehala sumatzen da fakturan.

• Itzali alferrik piztuta dauden argiak. Argiztapenak hartzen du argindarraren fakturaren %15 etxeetan. Saihestu egin behar dira gastu hori handitu dezake-ten egoerak: argia edo gailuak ez piztuta utzi inor ez dabilen geletan, gela batean ez eduki behar baino argi gehiago... Gauza horiek nabarmen garestitzen dute argindarraren faktura.

• Erabili etxetresnak zentzu gehiagorekin. Erreproduzitzai-leak, telebista eta ordenagailuk itzali egin behar dira erabiltzen ari ez garenean, edo kontsumoa murrizteko daramatzaten progra-mak erabili behar dira. Arropa eta ontzi garbigailuei dagokie-nez, etxetresna horiek bakanago erabiltzea gomendatzen dute, eta beti ongi beteta.

etxeko ekonomia

Argiak tarifa lauaKuota finkoa ezartzen dute tarifa lauek, eta saihestu egiten dira merkatuaren gorabeherak; hartara, hobeto antola daitezke hileroko gastuak

Etxean gero eta gailu gehiagok behar izaten dute argindarra,

eta, horregatik, ez da erraza ar-giaren faktura txikitzea. Gainera, ez daiteke aurreikusi zenbatekoa izango den ordukako tarifa berria edo Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa, eta arginda-rra merkaturatzen duten enpresek aukera ikusi dute “tarifa lauak” es-kaintzeko. Jakin egin behar da, dena den, pro-posamen interesgarriak ote diren egiaz. Oinarrizko hiru galderak la-gunduko digute hori argitzen:

2 Zer-nolako kontsumitzaileei interesatzen zaie?Argindarraren merkatuan

era askotako tarifak daude hila-bete bukaeran aurrezteko, baina guztiak ez dira interesgarriak edo-zein kontsumitzailerentzat. Tarifa lauaren apustua erakargarria izan daiteke hilabete bukaeran iritsiko den fakturarekin kezkatuta egoten den jendearentzat, prezioak igo dai-tezkeen beldurrez hain zuzen, baina badu bere zailtasuna ere eta oso argi eduki behar da zer motatako kontsumitzaileentzat izan daitekeen errentagarria. Horrela, tarifa lauak egokiak dira honako erabiltzaile hauentzat:

Argi dutenak urtearen buruan zenbat kontsumitzen duten eta aldez aurretik jakin nahi dutenak zenbat diru beharko duten hilero argindarraren faktura ordaintzeko.

Bigarren etxebizitzarako argindar kontratu baten bila dabiltzanak. Halakoetan, garrantzitsua da azken boladan zenbat kontsu-mitu den aztertzea eta, hartara, ongi hautatzea zenbat energia beharko den. Ez da gauza bera mendian dagoen etxe bat udan gi-rotzea edo neguan egitea, eta ez da gauza bera etxean argindarra eta gasa edukitzea edo arginda-rra bakarrik.

3 Zer ezkutatzen dute tarifa lauek?Lehen begiratuan, tarifa laua-rena beste modalitate bat ge-

hiago da eta ez dirudi itzal handirik eduki behar duenik, eta erantzun naturala izan daiteke hilean argin-darretan zenbat ordainduko duten

jakin nahi -edo behar- dutenentzat. Hori horrela izanik ere, esan al li-teke dirua aurrezteko modua ema-ten duela? Argindarraren merkatuan gorabehera handiak izaten ditu prezioak, eta tarifa horiek izoztu egi-ten dute prezioa, betiere goitik jota. Hori tranpatzat har litekeen arren, prezio finkoa duen edozein tarifak (baita merkatu arautukoek ere) ho-rrelaxe ezartzen du prezioa. Baina zer gertatzen da kontratatu den bai-no kWh gehiago kontsumitzen ba-dira? Hortik dator benetako arazoa.Lehen esan bezala, argindarraren tarifa laua kontratatzen denean, urtean zenbat kontsumituko den finkatu behar da. Gastua ongi samar kontrolatzen bada, fakturak ez du eragozpenik sortuko. Baina arrazoi-ren batengatik (udan bero handia egin duelako, negua uste baino le-hen heldu delako...) kontratatu diren baino kWh gehiago kontsumitzen ba-dira urtearen buruan, urte bukaeran beste faktura bat iritsiko zaio be-zeroari, argindar gehigarria ordain dezan. Eta hortxe dago, esan bezala, benetako arazoa, ohiko argindar ta-rifek finkatzen duten prezioa halako bi izan baitaiteke kWh gehigarria-ren kostua.Adibide bat. Gaur-gaurkoz, tarifa lau batek 0,258 euro kobratzen du kWh gehigarria. Konpainia horrek berak 0,136654 euroan jarria du kWh tarifa sinpleetan. Hortaz, urtearen buruan bezeroak 250 kWh gehiago kontsumituko balitu, tarifa lauare-kin 82 euroko gehigarria ordaindu beharko luke, eta ohiko tarifarekin, berriz, 44 euroan geldituko litzaioke, ia erdian beraz.

www.consumer.es

Argindarraren faktura hilero zenbat aterako zaien ziur jakin nahi dutenek tarifa lauaren aukera hauta dezakete merkatu librean. Oso erraz funtzio-natzen du: urtearen buruan zenbat kontsumituko den esan behar zaio konpainiari, hori baino ez. Hortik au-rrera, haiek ezarriko dute gehien ko-meni den tarifa laua, eta kuota finko hori ordaindu beharko du erabiltzai-leak, hileroko kontsumoa gorabehe-ra. Era horretan, kontratuan jartzen da erabiltzaileak zenbateko kuota ordainduko duen hilero, hurrengo 12 hilabeteetan.

1 Nola funtzionatzen dute tarifa lauek?Merkatuen eta Lehiaren Es-painiako Batzordeak (CNMC)

egindako azken ikerlanek azaltzen dutenez, kontsumitzaileak merkatu libreko tarifetara pasatzen ari dira mantso-mantso. Zehazki, 2016. ur-tearen hasieran 12,9 milioi erabiltzaile zeuden egoera horretan, eta tarifa arautua kontratatu zutenak, berriz, 12,7 milioi pertsona ziren. Nahiko logikoa ere bada aldaketa hori egi-tea, merkatu horrek aukera gehiago ematen baitu profil bateko edo bes-teko erabiltzaileentzat.

3736

Page 20: PDF bertsioa jaitsi

osasuna

Menstruazioa kontrolatzeaPilula bat merkaturatu dute, zeinak aukera emango baitu emakumeek hiru hilean behin izan dezaten hilekoa

Kontrazepzio metodorik gehie-nak, basektomia eta preserba-

tiboa izan ezik, emakumearen gain gelditzen dira. Hark erabaki behar izaten du zein egokitzen zaion on-gien bere bizimoduari eta unean uneko egoerari. Guztien artean, pilula da ezagunena.Orain arte, estrogenoak eta proges-tagenoak konbinatzen dituen kon-trazepzio metodoak eskaini zaizkie emakumeei (partxeak, eraztunak edo pilula), eta guztiek ere mugatu egi-ten dute odol jarioa. Gestageno ho-riek inhibitu egiten dute obulazioa, eta estrogenoek, berriz, kontrolatu egiten dute odol jarioa, eta, hortaz, ez da obulaziorik izaten. Horretaz gain, progestagenoen jarduerak

loditu egiten du umetoki-

ministrazioak (FDA ingelesez) 2007. urtean onartu baitzuen pilula hori, eta beste herrialde batzuetan ere eskuragarri dago. Espainiako Estatuan, ordea, seku-la ez da salgai egon, merkaturatze kontuengatik hain zuzen, Espainiako emakumeen ustea izan baita hilekoa “arazteko edo garbitzeko” modu bat dela. Uneotan, emakumearen pro-fila aldatzen ari da Estatuan, eta emakume gazteek gainditua dute uste oker hori. Horren erakusgarri da, esaterako, ohiko pilulak erabiliz egun propio atzeratu egiten dela hi-lekoa bidaia bat edo kirol lehiaketa bat tartean suertatzen denean.Serranoren arabera, pilula hori oso lagungarria da, batez ere dismeno-rrea duten emakumeentzat -mens-truazio zail eta mingarria, baita ohiko pilulak hartu ondoren ere- eta menstruazio aurreko tentsioa dute-nentzat. Klinikoki frogatuta dauden nahigabeko ondorioei dagokienez, ez dira izaten oso desberdinak ohiko pilulek gorputza ohitu arte eragin ditzaketen ondorioetatik: hantura arina, bularreko tentsioa, zefalea edo pisu igoera arina, besteak beste. Era berean, ginekologiako adituak azaltzen duen bezala, kontraindika-zioak ere antzekoak dira. Osasuna-ren Mundu Erakundek (OME) badu txosten bat, “Kontrazepzio metodoen erabilera hautatzeko irizpide me-dikoak” izenekoa, eta oro har, pilula horiek ez zaizkie gomendatzen tron-bosia edo tronboflebitisa izan duten emakumeei eta bihotz-hodietako pa-tologia batzuk izan dituztenei.

www.consumer.es

lepoko mukia, eta horrek eragotzi egiten du espermatozoideek aurrera egin dezaten, halaxe dio Jose Ramon Serrano Navarro doktoreak (mediku ginekologoa da, Obstetrizia eta Gi-nekologia Saileko zerbitzuburua Debagoieneko Ospitalean, Arra-saten, eta Espainiako Kontrazepzio Elkarteko presidentea). Badira beste kontrazepzio metodo batzuk ere progestagenoa bakarrik dutenak osagai hormonal bakar gi-sa eta horiek ere aurkezpen modu bat baino gehiago izaten dute: pilu-la, gihar arteko injekzioa, hormona askatzen duen DIUa eta inplantea. Halakoekin, murriztu egiten da odol galera. Izan ere, pilula hartzen denean, emakumeak isurtzen duen odo-la ez dela izaten egiazko mens-truazioa; depribazioaren eraginez galtzen du odol hori, estrogeno bat -emakumeak berak izaten duena edo exogenoa- eta progestina bat konbinatzearen ondorioz. Odol hori marroi edo kafe kolorekoa izaten da eta jario txikia eragiten du; hi-lekoa, aldiz, gorriagoa izaten da eta 4 edo 5 egun irauten du.

Lau hileko urteanOrain pilula berri bat iritsi da Espainiako Estatura, beste zenbait abantaila eskaintzen duena: besteak beste, mens-truazioa urtean 4 alditara murrizten du edo erabat desagerrarazten du. Gezurra badirudi ere, pro-duktu hori ez da berria, Ameriketako Estatu Batuetako Elikagaien eta Sendagaien Ad-

Kontrazepzioa espainian

Sexu Osasunaren eta Ugalkortasunaren Behatokiak egindako azken inkes-tak dioenez (SEC Espainiako Kontrazepzio Elkartearen mendeko erakundea da), Espainiako herritarrak ez dira kontrazepzioaren oso aldekoak. Emaitze-tan ageri denez, 15 eta 49 urte arteko emakumeen %73k bakarrik adieraz-ten dute prebentzio neurriak erabiltzen dituztela sexu harremanetan (adin horretako emakumeak jotzen dira aktibotzat sexuan). Europako gainerako herrialdeak kontuan hartuta, hamargarren lekuan dago Espainia.

Espainian gehien erabiltzen den kontrazepzio metodoa preserbatiboa da (%31,3), eta lehenbiziko harremanean ere horixe hautatzen duten gehie-nek (emakumeen %92,9k hautatzen dute). Inkestan parte hartu duten emakumeen %27,3k diote ez dutela bat ere erabiltzen, eta joera hori are handiagoa da 45 eta 49 urte arteko emakumeen artean. Adin tarte horre-tan, ordea, ugalkortasuna murriztu egiten den arren, ez da gauza bera gertatzen haurdun gelditzeko arriskuarekin; hori dela eta, espezialistek nabarmentzen dute adin horretan ere erabili behar direla kontrazepzio metodoak, bai nahi gabeko haurdunaldiak eta bai abortuak saihesteko. Kalkuluen arabera, 40 urtetik gora haurdun gelditzen diren emakumeen erdiek abortatzea erabakitzen dute.

Nahi gabeko haurdunaldiakMunduan 33 milioi haurdunaldi izaten dira nahi gabekoak, kontrazepzio metodoak ez erabiltzeagatik edo gaizki erabiltzeagatik. Oinarri zientifiko-rik ez duten usteek eta Interneten aurki daitekeen informazio ugariak (eta egiaztatu gabeak) ez dute askorik laguntzen horiei aurre egiten. Ez haur-dunaldiei eta ez nahigabeko ondorioei ere, besteak beste sexu transmisio bidezko gaixotasunei (hiesa, gonorrea, sifilia, kandidiasia...).

Horrexegatik dira hain garrantzitsuak kontzientzia hartzeko kanpainak eta gazteenei sexu heziketa emateko programak. Funtsezkoa da jakin dezatela zer-nolako kontrazepzio metodoak dauden eskura, zertatik babesten duen bakoitzak eta, batez ere, zein den erabilera egokia. Gazteek, eta hain gazte ez direnek ere bai, jakin behar lukete osasun arloko profesionalengana jo dezaketela edozein zalantza argitzera (medikua, erizaina, emagina edo ginekologoa), horiek oinarri zientifikoa duen informazioa emango diete eta.

3938

Page 21: PDF bertsioa jaitsi

EtxEko kontsErbak

Etxeko kontserbetan erabiltzen diren elikagaiekin, batez ere kontserban doazen haragiekin eta arrainekin, eta berdura eta barazkiekin (lekak edo zainzuriak, besteak beste), lehengaia hautatzeko orduan hasten da preben-tzioa, eta lehengai horrek kalitatezkoa izan behar du, produktu freskoak izan behar dute, kolperik eta urraturik gabeak.

Elaborazio prozesuan, pauso bakoitza gainbegiratzea komeni da eta arreta berezia eskaintzea errezetaren jarraibideei, tratamendu termikoari, proze-suaren tenperaturari eta biltegiratzeari, eta berdin elikagaien iraupenari ere.

Higienea funtsezkoa da pauso guztietan, batez ere esterilizazioa (tresnak ur irakinetan sar daitezke 15 minutuz eta gero xukatu), eta patogenoa jardue-rarik gabe gelditzen denez tenperatura txikietan, funtsezkoa da tenperatura egokia mantentzea elaborazio prozesu guztian.

Komeni izaten da, halaber, kontserbak ongi ixten diren beirazko ontzietan sartzea eta kopuru txikietan prestatzea, oso sakonak ez diren ontzietan. Oso luzea eta sakona bada, baliteke oxigenorik iristen ez den barne geruza batzuk gelditzea, eta horrek erraztu egiten du Clostridiuma haztea. Ezinbes-tekoa da ontziak eta tapak esterilizatzea ustez egon litezkeen mikroorga-nismoak hiltzeko.

Behin kontserbak egin ondoren, baldintza egokietan biltegiratu behar dira luzaroan ongi iraun dezaten; hau da, tenperatura 30 ºC-tik gora joango ez den lekuetan eduki behar dira, eta eguzkiak zuzenean joko ez dien lekuan. Zenbat eta babestuagoa egon argitik, hainbat hobeto.

Botulismoa, arrisku toxikoa Etxeko kontserbak gaizki esterilizatzeagatik eta jakiak gutxi egiteagatik transmititzen da toxina botulinikoa

zuriek, lekek eta hutsean ontziratuta dauden elikagaiek. Ezti kontsumoak ere lotura du, itxuraz, haurren botu-lismoarekin.

EraginakToxina botulinikoak sistema neuro-muskularrari eragiten dio, eta gi-har ildaskatuak paralizatu egiten ditu mantso-mantso. Lehenbiziko sintometan, ondoeza sumatzen da gorputzean, ikusmenaren zolita-suna galtzen da, listua irensteko zailtasunak izaten dira, paralisia... Zenbaitetan, luzaroan irauten dute paralisiaren ondorioek.Botulismoak agerraldi txikiak izaten ditu eta oso noizbehinka. Espainian ez da batere gaixotasun ohikoa, eta halaxe azaltzen dute Zainketa Epidemiologikoen Sisteman 2009. urtean jakinarazi ziren kasuek (13 guztira) eta 2010. urtekoek (8 kasu).

Orain dela hilabete batzuk bo-tulismo agerraldi bat izan zen

Gironan kontserbako babarrun zu-riak jateagatik, eta horren eraginez, berritu egin da elikadura arloko toxi-infekzio horren inguruko kezka. Clostridium saileko mikroorganis-moek eratzen duten toxina batek sortzen du botulismoa esaten zaion prozesu toxikoa, zehazki Clostridium botilinum espeziekoek. Elikagaien bidez transmititzen denean, batez ere etxean gaizki esterilizatu diren kontserbak eta gutxi eginda dau-den jakiak hartzeagatik izaten da. Kontserba industrialetan, berriz, azidotasun gutxiko elikagaiekin iza-ten du lotura eta prozesuak behar bezala ez kontrolatzeak ere eragin dezake (egosteko tenperatura, behar bezala ez esterilizatzea edo pH-a eta ura ez egoki kontrolatzea ). Clostridium botulinum mikroorga-nismoa hazteko tenperatura egokia 35 ºC eta 40 ºC artekoa izaten da. Mikroorganismoak hazi egiten dira eta toxina bat eratzen dute anaero-biosi baldintzetan, hau da, oxigeno-rik gabe. Orain dela urte batzuk arte, horrek zaildu egiten zuen laborate-gietan kontrolak egitea, batez ere

Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agintaritzaren arabe-ra (EFSA), elikagaien bidez trans-mititzen diren gaixotasunetan, bi espeziek ageri dute jarduerarik han-diena: Clostridium perfringens eta Clostridium botulinum direlakoek.

Aurrea hartzeko moduakToxina desagerrarazi eta suntsitzeko, aski litzateke elikagaiari 10 minutuz beroaldi bat ematea. Tratamendu termiko edo prestaera egoki batek lagundu egiten du gaitzaren eragi-lea desagerrarazten. Kasurik gehienetan, agerraldi bat gertatzen denean, horrek esan nahi du denbora/tenperatura harremana ez dela egoki zaindu, hau da, hutse-giteren bat izan dela tratamenduan. Esporak desagerrarazteko, berriz, eraginkorra izaten da gutxienez 90 ºC-ko tenperatura ematea 70 mi-nutuz. Zenbat eta handiagoa izan tenperatura, orduan eta denbora gutxiago iraun lezake tratamen-duak. Elikagaiak modu industrialean ekoizteko garaian, beraz, kontrolatu egin behar izaten dira tratamen-

du termikoak eta baztertu egin behar izaten dira

egoera txarrean dau-den ontziak (puztu-

ta, hondatuta edo bonbortuta).

www.consumer.es

isolatu eta identifikatu egin behar zituztelako eta toxina sortzeko gai-tasunaren berri jakin behar zutelako.

Nola agertzen daElikagaiak kontserbatzeko eta pres-tatzeko garaian esporak desagerra-razten ez badira, toxinak sortzeko arriskua izaten da. Toxina horiek ez dira sortzen elikagaia irekitzean edo prestatzean; toxina sortzen duen bakterioa han egoten da produktua kontserban sartzen denerako. Gai-nera, zentzumenen bidez ez daiteke antzeman, ez baitu ez usainik, ez ko-lorerik eta ez zaporerik ere. Elikagai batzuek maizago jasaten dituzte gisa horretako intoxikazioak: haragiek eta behar bezala ondu ga-be edo kontserbagarririk ez duen haragiak; etxeko kontserbek (behar bezala tratatu gabeak), arrainak (ga-zitua eta ketua), gaztek, saldek, zain-

elikagaiensegurtasuna

4140

Page 22: PDF bertsioa jaitsi

Ba al dakizu nola dabilen semaforoa? Kolore kode erraz bat da, eta errezetak daukan mantenugai kopurua handia, ertaina edo txikia den esaten du. Kaloriei eta osasunaren ikuspegitik garrantzi gehien duten mantenugaiei buruzko informazioa ematen du: azukreak, gantza, gantz saturatuak eta gatza. Errezetek dauzkaten osagaien portzentajea, normalean, handia da hartu behar litzatekeenarekin alderatuta (horregatik ageri dira horiz). Plater hauek, izan ere, bazkari edo afari bateko plater nagusi gisa pentsatuta daude. Ohi baino errazio handiagoa dute, eta nutrizio-ekarpena ere handiagoa da. Hori dela eta, errezeten mantenugaiak neurtzeko modua eta produktuek dituztenak neurtzeko modua ez dira berdinak. • Kolore berdeak adierazten du mante-nugai bakoitzaren kontsumo errazioa ez dela iristen hartu behar litzatekeenaren %10ra. Hau da, mantenugaia kopuru txikietan ematen duela. • Kolore horiak adierazten du hartu behar litzatekeenaren %10 eta %35 artean ematen duela (mantenugaia kopuru ertainetan ematen duela). • Kolore laran-jak adierazten du hartu behar litzatekeenaren %35 baino gehiago ematen duela (mantenugaia kopuru handietan ematen duela).

* Heldu batek hartu behar lukeenarekiko.

Errazio batek dauka: GANTZ KALORIAK GANTZA SATURATUA AZUKREAK GATZA 201 7g 1,1g 1,8g 1g

%10 %10 %6 %2 %14

Lehen plateraBaBatxoak txiBiekin

osagaiak: 600 g babatxo (freskoak edo izoztuak) 50 g tipulin fresko 1 baratxuri atal 350 g txibia (garbituta) 30 ml oliba olio birjina estra - Gatz pittin bat - Perrexil adartxo batzuk

nola prestatu:Atera babak lekatik eta egosi ur irakine-tan gatz pittin batekin 2 minutuz. Iragazi egosteko erabili den ura eta gorde gero erabiltzeko. Hoztu babak iturriko ur hotza-rekin eta xukatu. Bestalde, zartagin handi batean, jarri bi koilarakada olio, eta erre-gosi txibiak (garbituta eta zerrenda fine-tan moztuta), kolorea aldatu arte baino ez. Atera zartaginetik, eman gatza eta gorde geroko. Zartagin horretan bertan, txibiek askatu dituzten zukuekin eta beste bi koilarakada olio erantsita, erregosi tipu-lin freskoa eta baratxuri atala, zurituta eta xehe-xehe moztuta. Utzi sutan bi minu-tuz, gorritzen hasten diren arte, eta erantsi baba egosiak. Eduki guztia su bizian zen-bait minutuz eta, ondoren, erantsi txibia zerrenda erregosiak, eta baita babak egos-teko erabili den ura ere, osagai guztiak estali arte. Azken unean, erantsi perrexil xehatua, oliba olio birjina estra txorrotada bat eta gatz pittin bat ere bai, behar balitz.

Eragin kazolari sutatik kanpora zukuak nahasteko, eta zerbitzatu unean bertan, txibiak ez daitezen gehiegi egosi.

ohar dietetikoa:Babak elikagai energetikoak dira, ezin hobeak helduentzat eta haurrentzat. Nutrizio osaerari dagokionez, ugari ema-ten dituzte fosforoa eta B9 eta B1 bitami-nak. Horretaz gain, magnesioa ere badute, baita zuntza, potasioa eta balio biologiko handiko proteinak ere. Plater hau txibiekin prestatzen da, eta txibiek ere ugari dituzte balio biologiko handiko proteinak; gantzak, berriz, oso gutxi ematen dituzte eta berdin kaloriak ere. Mineralak ere badituzte, pota-sioa, magnesioa, zinka, fosforoa, burdina eta manganesoa, eta A, B3 eta B12 bita-minak ere bai. Oso errezeta elikagarria eta orekatua da.

erre

zeta

kira

ila

Lehen plateraBaBatxoak txiBiekin

PostreaBanana izozkia

Bigarren plateraPikiLLoko PiPerrak hegaLuzez Beteak

Lanera itzultzeko menuaUdako oporren ostean lanera itzultzea gehiago kostatzen da. Laneko errutinara egokitzeko prozesu horretan, funtsezkoa da elikadura zaintzea, faktore erabakigarrienetakoa baita bilakaera fisikoan, osasunean, norbere emaitzetan eta pertsonen produktibitatean. Elikadura horrek, ordea, ego-kitu egin behar du norberak egiten duen lan jarduerara, eta nabarmendu behar da jarduera hori gero eta sedentarioagoa dela. British Medical Journal aldizkariak argitaratu duen gida batean ageri denez, 1960. urtetik gaur egun arte, laneko eremuan egiten den energia gastua 175 kcal murriztu da egunean, eta horrek esan nahi du jarduera fisikoa %20 urritu dela. Joera horrekin jarraitzen bada, 2030. urtean, %35eraino irits liteke galera. Hortaz, ariketa fisikoa egiteaz gain, dieta orekatua egitea propo-satzen dugu, non egunero hartu behar liratekeen fruta freskoa, berdurak, berazkiak eta esnekiak; astean bitan, berriz, arroza edo pasta; lekaleak astean hirutan; eta haragia eta arraina astean hirutan edo lautan.

2,79€pertsona

bakoitzeko*

zenbat kaloria behar ditugu egunaren buruan?

Kaloria guztien % Gure proposamena Kalorien %

GOSARIA %20-25 - Arroz puztua eta %26 (501 kcal) (400-500 kcal) fruitu lehorrak - Jogurt likidoa fruta mamiarekin

HAMAIKETAKOA %5-10 - Laranja zukua mugurdi %10 (180 kcal) (100-200 kcal) eta gereziekin

BAZKARIA %30-35 - Babatxoak txibiekin* %29 (561 kcal) (600-700 kcal) - Pikilloko piperrak hegaluzez beteak* - Banana izozkia* - Osoko gari ogia

ASKARIA %5-10 - Meloi carpaccioa gazta, %12 (224 kcal) (100-200 kcal) intxaur eta urdaiazpiko kurruskatsuarekin - Sagarra

AFARIA %20-25 - Tomatez, arbitxoz, erremolatxaz %23 (438 kcal) (400-500 kcal) eta tipula erregosiz egindako entsalada - Kuiatxoz eta piper berdez egindako tortilla - Osoko gari ogia - Marrubiak

GEHIENEZ 2.000 kcal *Aldizkari honetan azaltzen da plater horiek nola prestatu

4 Ertaina 20’-30’ 1,28

4342

Page 23: PDF bertsioa jaitsi

Ba al dakizu nola dabilen semaforoa? Kolore kode erraz bat da, eta errezetak daukan mantenugai kopurua handia, ertaina edo txikia den esaten du. Kaloriei eta osasunaren ikuspegitik garrantzi gehien duten mantenugaiei buruzko informazioa ematen du: azukreak, gantza, gantz saturatuak eta gatza. Errezetek dauzkaten osagaien portzentajea, normalean, handia da hartu behar litzatekeenarekin alderatuta (horregatik ageri dira horiz). Plater hauek, izan ere, bazkari edo afari bateko plater nagusi gisa pentsatuta daude. Ohi baino errazio handiagoa dute, eta nutrizio-ekarpena ere handiagoa da. Hori dela eta, errezeten mantenugaiak neurtzeko modua eta produktuek dituztenak neurtzeko modua ez dira berdinak. • Kolore berdeak adierazten du mante-nugai bakoitzaren kontsumo errazioa ez dela iristen hartu behar litzatekeenaren %10ra. Hau da, mantenugaia kopuru txikietan ematen duela. • Kolore horiak adierazten du hartu behar litzatekeenaren %10 eta %35 artean ematen duela (mantenugaia kopuru ertainetan ematen duela). • Kolore laran-jak adierazten du hartu behar litzatekeenaren %35 baino gehiago ematen duela (mantenugaia kopuru handietan ematen duela).

* Heldu batek hartu behar lukeenarekiko.

Errazio batek dauka: GANTZ KALORIAK GANTZA SATURATUA AZUKREAK GATZA 189 5,9g 1,4g 12g 0,2g

%10 %8 %7 %14 %3

Ba al dakizu nola dabilen semaforoa? Kolore kode erraz bat da, eta errezetak daukan mantenugai kopurua handia, ertaina edo txikia den esaten du. Kaloriei eta osasunaren ikuspegitik garrantzi gehien duten mantenugaiei buruzko informazioa ematen du: azukreak, gantza, gantz saturatuak eta gatza. Errezetek dauzkaten osagaien portzentajea, normalean, handia da hartu behar litzatekeenarekin alderatuta (horregatik ageri dira horiz). Plater hauek, izan ere, bazkari edo afari bateko plater nagusi gisa pentsatuta daude. Ohi baino errazio handiagoa dute, eta nutrizio-ekarpena ere handiagoa da. Hori dela eta, errezeten mantenugaiak neurtzeko modua eta produktuek dituztenak neurtzeko modua ez dira berdinak. • Kolore berdeak adierazten du mante-nugai bakoitzaren kontsumo errazioa ez dela iristen hartu behar litzatekeenaren %10ra. Hau da, mantenugaia kopuru txikietan ematen duela. • Kolore horiak adierazten du hartu behar litzatekeenaren %10 eta %35 artean ematen duela (mantenugaia kopuru ertainetan ematen duela). • Kolore laran-jak adierazten du hartu behar litzatekeenaren %35 baino gehiago ematen duela (mantenugaia kopuru handietan ematen duela).

* Heldu batek hartu behar lukeenarekiko.

Errazio batek dauka: GANTZ KALORIAK GANTZA SATURATUA AZUKREAK GATZA 106 3,3g 1g 11g 0,07g

%5 %5 %5 %12 %1

PostreaBanana izozkia

osagaiak: 300 g banana (ongi helduak)200 ml esne gaingabetu 2 arrautza

nola prestatu:

Birrindu banana zurituak esne gaingabe-tuarekin eta arrautzen gorringoarekin. Bes-talde, harrotu arrautza zuringoak elur puntuan gelditu arte. Ontzi zabal batean, eta espatula baten laguntzarekin, nahasi mantso-mantso banana krema eta zuringo harrotuak. Ondoren, sartu nahastura guztia izozkailuan 2 orduz. Tarte horretan, eragin noizean behin guztiari, ez dadin erabat go-gortu eta izozki krematsu bat geldi dadin.

ohar dietetikoa:Fruta gustagarria da banana, eta ugari ematen ditu karbohidratoak eta pota-sioa. Elikagai ona da indarrak berritzeko. Dezente ematen ditu zuntza, iodoa,

kaltzioa, magnesioa, potasioa, kobrea, selenioa eta manganesoa, eta baita zen-bait bitamina ere: A, B1, B2, B3, B9 eta C. Oraingoan, izozki gisa prestatu dugu, eta esne gaingabetua eta arrautzak erantsi dizkiogu. Esnearen osagai nagusia ura da, eta horren ondotik datoz gantza, pro-teinak eta karbohidratoak. Era berean, bitamina eta mineralak ere baditu esneak (fosforoa, kaltzioa, zinka eta mag-nesioa), nahiz eta kopuru txikiagoetan izan. Esne osoak eta gaingabetuak nutri-zioaren aldetik duten alde bakarra gantz kopuruan dago eta, ondorioz, baita kalo-ria kopuruan ere. Azkenik, arrautzek B1, B3, B12 bitaminak ematen dituzte, azido folikoa, A, E eta D biotina, fosforoa, zinka eta potasioa.

Bigarren plateraPikiLLoko PiPerrak hegaLuzez Beteak

osagaiak: 250 g hegaluze 300 g pikilloko piper gorri (12 piper) 1 tipula 4 azenario 2 tomate 10 ml ardo zuri 1 arrautza 10 g irin 10 ml oliba olio

nola prestatu:

Egosi hegaluzea gatzarekin, eta gorde sal-da geroko. Ondoren, garbitu eta papurtu arrain zatia piperrak betetzeko. Bete ondo-ren, pasatu arrautza-irinetan eta frijitu su ezti-eztian. Frijitu direnean, atera eta jarri erretilu batean. Zartagin horretan bertan, jarri tipulak, azenarioak eta tomateak, su eztian guritzen. Erantsi ardo zuria eta he-galuzea egosteko erabili den ura. Berdura egin denean, birrindu eta jarri buztinezko kazola batean, 10 minutuz egin dadin su-tan. Azkenik, erantsi saltsa hori piperren erretilura.

ohar dietetikoa:Errezeta honetan osagai proteikoak dira nagusi, hegaluzeari esker hain zuzen. Arrain urdin horrek kalitate oneko pro-teinak eta omega 3 erako gantzak ematen ditu (babestu egiten dute bihotz-hodien osasuna). Bitaminen artean, D bitamina nabarmentzen da, zeina beharrezkoa baita kaltzioa xurgatzeko (mineral horrek lagundu egiten du hezurrak ongi egon daitezen).

Piperrek, bestalde, dezente ematen dute C bitamina. Gerta liteke digestio arazoak eragitea urdail delikatua duten pertsonei eta, beraz, ikusi egin beharko dute komeni zaien. Platera osatzen duten gainerako berdurek bitaminak eta herdoilaren aurkako osagaiak erans-ten dizkiote platerari. Tipulak, adibidez, ugari ematen ditu konposatu sulfura-tuak, zeinak gaitasun handia baitute herdoilaren aurka egiteko eta orga-nismoa babesteko zenbait minbizita-tik; gauza bera esan liteke tomatearen likopenoaren inguruan ere. Azenarioak ugari ematen du A bitamina, eta osagai hori beharrezkoa da ikusmen ona iza-teko eta larruazala egoera onean edu-kitzeko, besteak beste. Piperrak arrautza-irinetan pasatu ditugu, eta horrek ugaritu egiten ditu errezetaren gantzak eta kaloriak; hori dela eta, ez da plater egokia pisua kon-trolatzeko dieta egiten ari direnentzat.

4 Erraza +1h 0,25 4 Ertaina 20’-30’ 1,26

erre

zeta

kira

ila

4544

Page 24: PDF bertsioa jaitsi

TesTosTerona guTxiago

Zientzialarientzat aspalditik da gauza jakina kumeak hazteko lanean esku hartzen duten arren artean testosterona maila handia izaten dela ugaltze-ko garaian eta, aldiz, apaldu egiten dela kumeak hazteko garaian.

Eredu horrek gizakientzat ere balio du. Baina ez zegoen hain garbi zein zen arrazoia eta zein ondorioa; hau da, ea testosterona maila apalenak dituzten gizonek joera handiagoa duten aita izateko edo aitatasunak berak eragiten ote duen hormonak gutxitzea.

Ameriketako Estatu Batuetako eta Filipinetako ikertzaileek galdera horren erantzuna aurkitzeko saialdia egin dute. Horretarako, 624 gizon hautatu eta testosterona maila neurtu zieten 21 urteko adina zutenean, artean seme-alabarik ez zeukatenean, eta gauza bera egin zuten handik bost urtera, haietako asko guraso eginak zeudenean.

Ikerlanaren ondorioetan ageri denez, lehenbiziko neurraldian testoste-rona mailarik handiena eman zuten gizonek eduki zuten guraso izateko joera handiena. Eta testosterona mailaren jaitsierarik handiena ere haiek izan zuten, batez ere egunero hiru ordu edo gehiago ematen zituz-tenek seme-alabek zaintzen.

Ildo horretan, ikertzaileak harago doaz. Diotenez, testosterona gehiago murrizten da aita horiek haurraren logela berean lo egiten dutenean gauez. Eta are gehiago urritzen da seme-alaben ohe berean lo egiten dutenean.

haurrak

Sexua erditu ondorenErditzean eta erditu ostean emakumeak izaten dituen aldaketa fisiologikoek eta hormonalek eragina izaten dute haien sexu erantzunean

Sexu jarduerari heltzeko ohiko oztopoen artean daude erditzeak utzitako ondorioak, esate baterako, hemorroideak edo barizeak agertzea, edo odol jarioak izatea

Emakume bat haurdun dagoenean, handitu egiten zaio pisua eta sa-

belaldearen bolumena, sentiberatasun handiagoa izaten du ugatzetan eta genitaletan, eta gorputza nekatuta eta astun sumatzen du; alderdi horiek guztiek eragina izaten dute bikotea-ren sexu bizitzan haurdunaldi garaian. Baina zer gertatzen da sexu ha-rremanekin erditu ondoren? Horiek ere aldatu egiten dira haurtxoa jaiotzen denean, eta bikoterik ge-hienek sexu jarduerei normal eki-ten dieten arren erditze ondoko aldia pasatuta, batzuetan urtebete ere behar izaten da haurdunaldi aurreko egoerara itzultzeko.

teak gustura ageri dira beren harre-manarekin erditu eta sei hilabetera, baina ez gizonak eta ez emakumeak ez daude pozik sexu dinamikarekin. Nekea da arazo nagusietakoa, batez ere emakumeentzat. Horren ondo-rioz, hilean behin edo bitan baino ez dituzte izaten harremanak.

Zergatik aldatzen dira gauzak?Haurtxoa jaio ondoren sexu jardue-rari heltzeko izaten den oztoporik handienetakoa erditzeak berak utzi-tako ondorioak izaten dira. Hemo-rroideak edo barizeak ager daitezke, eta horrek eragina izaten du. Odol galerek ere ez dute laguntzen; horiek baino aipagarriagoak izaten dira, dena den, erditzeko lanean gertatu den urratu batek uzten duen orbai-na, episotomia batek eragiten duena (ebaki bat egiten dute perineoan, haurra errazago irten dadin) edo ze-sarea batek uzten duena. Urratu eta ebakuntza horiek ondoez fisiko han-diak sortzen dizkiote emakumeari, eta ez diote uzten sexu harremanei normal berrekiten eta sexu jarduna plazerez bizi izaten.Kontuan izan behar da, bestalde, ga-rai horretan aldaketa hormonalak iza-ten dituztela bai emakumeek eta bai gizonek ere. Emakumeari dagokionez, prolaktina askatzen zaio, edoskitzeal-dia suspertzen duen hormona, eta horrek estrogenoak murriztea dakar (hormona hori estu lotuta dago ema-kumeen libidoari). Eta gizonetan, ber-riz, berriki egin diren ikerketek azaldu dute aitatasunak murriztu egiten di-tuela testosterona mailak ere, eta hormona horrek funtsezko zeregina du gizonen sexu desiran.

www.consumer.es

Sexu jardunari berrekiteaErditu ondoren, emakumearen gor-putza ez da izaten lehengo bera, eta denbora behar izaten du sexu jardue-rari berriz ekiteko. British Pregnancy Advisory Service erakundeak 1.300 emakumerekin baino gehiagore-kin egindako inkesta baten arabera, lau bikotetatik batek haurra jaio eta handik sei astera ekiten die sexu ha-rremanei, eta hamarretatik batek sei hilabete baino gehiago itxaroten du.Lehenago edo geroago, bikoteek be-rriz ekiten diote sexu jarduerari, baina gauzak, itxuraz, “ez dira izaten lehen bezala”. Halaxe azaltzen du British

Journal of General Practice aldizkarian argitaratu zen ikerlan batek, zeinak 131 bikoteren sexu harremanak aztertu zi-tuen, lehenbiziko haurra jaio ondoren-goak. Lehenbizikoz guraso izan ziren bikoteek parte hartu zuten inkesta horretan, eta %50 inguruk diote, hau-rra jaio eta handik zortzi hilabetera, beren sexu bizitza “pobrea” dela edo “ez oso ona”, eta bost bikotetatik batek onartzen du gustatuko litzaiokeela gai horretan laguntza jasotzea.Osasun Publikoaren Iparraldeko Es-kolak (Goteborg, Suedia) egindako beste ikerlan batek ere baieztatu egiten du irudipen hori. Lan zientifiko horretan parte hartu zuten 800 biko-

4746

Page 25: PDF bertsioa jaitsi

osasuna

Antsietate krisia: beldurrak zentzumen guztiak lanbrotzen ditueneanKalkuluen arabera, herritarren %5ek edo %6k izango dute antsietate erasoren bat bizitzako uneren batean

Izualdi erasoak nahasmendu mota bat dira (antsietate edo larritasun

krisia ere esaten zaie). Zerbait txa-rra gertatuko zaien beldurrez, izu handiko eraso errepikakorrak izaten dituzte pertsona horiek. Antsietatea eta Estresa Ikertzeko Espainiako Elkarteko presidenteak (SEAS), Antonio Cano doktoreak, adierazi du antsietate erreakzio in-dartsua pairatzen dutela gaixoek, eta, horrekin batean, uste izaten du-tela ez direla kontrolatzeko gai izan-go, eta berehala hiltzeko arriskua ere sumatzen dutela zenbaitetan. Aditu horren esanetan, pentsamen-du hondagarri horiek eragiten dute desordena hau: berehalako heriotza, bihotzekoa, zorabioak, kontzientzia galera eta hiperbentilazioa (arnas-keta azkarra, hatsa falta delako iru-dipenari lotuta ager daitekeena), eta horrek guztiak aktibatze fisiologiko orokorra eragiten du. Antsietate sin-tomak (aktibatze fisiologikoa) gaiz-ki interpretatzeagatik sortzen dira pentsamendu hondagarri horiek.

Aldizkako lasaitasun uneakKomeni da jakinaraztea antsietateak berak berez ez duela eragiten ez le-sio kardiakorik eta ez kalte fisiko edo mentalik ere, baina ohikoa izaten da antsietate koadroak pairatzen dituz-ten pertsonen artean tabakoa, alko-hola edo beste droga batzuk hartzeko joera areagotzea, eta substantzia ho-riekin gehiegikeriak egiteak arazo fisikoak eta bestelakoak ekar ditzake. Gehiago jateak -betekadak egiten dituzte-, erretzeko joera handia-goak eta kafe eta alkohol gehiago hartzekoak lasaitu egiten ditu aldi baterako, baina luzera kaltegarria gertatzen da eta antsietatea area-gotzeko baino ez du balio; ondorioz, gehiago okertzen da egoera. Beste pertsona batzuek bestela au-rre egiten diote antsietateari: nahia-go izaten dute horretara daramatzan egoerak saihestea, eta baztertu egi-ten dute asaldatzen dituen oro. Hori ere ez da aukera ona, luzera galdu egiten dutelako beren buruan duten konfiantza eta horrek okertu baino ez ditu egiten beren arazoak.

Ohikoagoak izaten dira emakumeetan“Sarean Lehen mailako Arreta es-kaintzeko Gida Klinikoa” izeneko lanaren arabera, estutasun krisi ho-riek gizonetan baino bi aldiz gehiago agertzen dira emakumeetan, eta adin tarterik ohikoena nerabezaro beran-tiarra eta helduaroa goiztiarra bitar-tekoa (35 urtez azpikoak) izaten da. Kalkuluen arabera, herritarren %5ek edo %6k izango dute izualdi erasoren bat bizitzako uneren batean.Eraso horiek noiznahi gerta daitezke, bat-batean, eta baita loaldian ere. Izualdiak eragindako nahasmendua-

ren ondorioz, kaltetuak oso kezkatuta egon daitezke hurrengo agerraldia noiz izango duten, eta horrek be-rak antsietate aurreratu bat sortzen die. Gainera, saihestu egiten dituzte erasoak agertu zaizkien tokiak eta egoerak, beldurra ematen diete eta. Horrek izugarri baldintzatzen du haien bizi kalitatea, txarrerako jakina. Nahiz eta ziur ez dakigun zergatik sortzen diren krisi horiek, uste da zenbait alderdiren konbinazioak era-giten duela: faktore genetikoek, neu-rona zirkuituan edo metabolismoan izaten diren aldaketek eta estres sortzaile psikosozialak agertzeak.

www.consumer.es

SintomakAmerican Psychiatric Association (APA) erakundeak zerrendatu egin du zein irizpide diren beharrezkoak izualdi eraso bat diagnostikatzeko: beldur edo ondoez erasoaldi bizia izatea, aldi batekoa eta isolatua, eta jarraian aipatuko diren sintoma hauetako laurekin edo gehiagorekin bat egitea (sintoma horiek bat-ba-tean hasten dira eta lehenbiziko 10 minutuetan jotzen dute goia). Hauek dira sintomak:

Palpitazioak edo bihotz taupadak, bihotz astinduak edo maiztasun kardiakoaren igoera.

Izerdia. Dardarak eta astinduak. Itomen sentipena edo hatsa falta delakoa.

Eztarrian zer edo zer trabatuta gel-ditzen delako irudipena.

Bularreko estutasuna edo ondoeza. Goragalea edo sabelaldeko mina. Ezegonkortasuna, zorabioa edo ko-norte galtzea.

Irrealtasun irudipena edo nor bere baitatik bereizita egotea (despertso-nalizazioa).

Kontrola galtzeko edo erotzeko bel-durra.

Hiltzeko beldurra. Parestesiak (gorputzeko zatiren ba-tek lo hartzen duelako edo inurritu egiten delako irudipen anormala).

Hotzikarak edo beroaldiak.Horietaz gain, zenbaitetan begi ni-niak zabaldu egiten dira, larruazala zurbildu eta, eraso horiek izaten di-tuzten pertsonak hain egoten dire-nez asaldatuta, ideia eta sentimendu suizidak adierazten dituzte.

Estutasun krisiak gizonezkoetan baino bi aldiz gehiago agertzen dira emakumeetan, eta adin tarterik ohikoena nerabezaro berantiarra eta helduaro goiztiarra bitartekoa da (35 urtez azpikoak)

Nola jokatu izualdi eraso bateaN: leheNbiziko sorospeNak

Antsietate edo izualdi eraso batek ondoez handia eragiten dio biktimari, baita itomena ere, gehiegizko izerdia, zurruntasuna edo inurritze irudipena lau gorputz adarretan, bularreko mina, takikardia eta sabelaldeko mina ere bai.

Izualdi eraso bat gertatzen denean, lehen sorospenetan adituak direnek honela jokatzea aholkatzen dute:

• Lasai egon: norbera lasai badago, hobeto lagundu dezake biktima. Kaltetua lasaitzea da helburua.

• Isolatu biktima zalapartatik eta erraztu intimitatea.

• Saiatu kaltetua lasaitzen eta adierazi arnasa behin eta berriz mantso eta sakon hartzea komeni zaiola, sudurretik hartuta eta ahotik botata. Arnasa biziegi hartzen badu (azkar eta sakontasunik gabe), poltsa bat jar dakioke ahoaren eta sudurraren gainean, maskara bat balitz bezala, eta arnasa mantso eta sakon har dezala oroitarazi.

• Ez esan gezurrik. Ez da erabili behar “ez da ezer gertatzen” eta gisako adierazpenik. Azaldu egin behar zaio jarraibideei jaramon egiten badie egoera kontrolatu egingo dela, eta hala egin ezean, antsietatea areagotu egingo dela. Krisia zerk eragin duen esaten ere ez da ibili behar.

• Hitz egin patxadaz, ahots apalez eta poliki, ez dadin urduriago jarri.

Saiatu asmatzen zer gertatu zaion eta deitu 112 zenbakira.

4948

Page 26: PDF bertsioa jaitsi

ingurumena

Iraunkortasuna jateko orduan ereDirua aurrezteaz gain, “zero zabor” jatetxeek ez dute zaborrik sortzen eta ez elikagairik alferrik galtzen ere

Zero zabor erako jatetxeek ingu-rumena astintzen duten bi arazo

kezkagarriri egiten diete aurre: hiri hondakin solidoen ugaritasunak eta elikagaiak alferrik galtzeak eragiten dituzten arazoei. Bide horretan, zen-bait estrategia abiarazten dituzte, batetik zaborrik ez sortzeko eta bes-tetik dirua aurreztu eta ingurume-nari egiten zaion kaltea murrizteko. Espainian zenbait ekimen jarri dira abian, eta horien bidez, kontsumitzai-leei adierazi egiten zaie zer egin de-zaketen ostalaritzako lokal gehiagok bat egin dezaten filosofia horrekin. Jarraian, munduan barrena ageri diren ekimen eta lokal ezagutze-ko aukera proposatzen da, guztiak ere hondakin gutxiago sortzeko eta elikagairik ez alferrik galtzeko apus-tua egin dutenak.

SiloDoug McMaster izeneko sukaldariak Silo by Joost sortu zuen 2012. urtean, Melbournen (Australia), eta jendea-ren harrera ona ikusita, handik bi ur-tera beste establezimendu bat ireki zuen filosofia berarekin Brighton-en, Londrestik 70 kilometrora dagoen hi-ri batean. Silon (izen hori du), zabor ontziak kendu eta konpostatze maki-nak jarri dituzte sarreran, eta horie-tan, ongarri bihurtzen dituzte janari hondarrak. Silok badu beste dohain bat ere: berrerabili egiten ditu on-tziak. Esnea eta edariak saltokiaren beraren kutxetan ateratzen dituzte, eta bezeroentzako edalontziak egi-teko, marmelada ontzi birziklatuak erabiltzen dituzte. Eta aurrera be-gira, ohiko komunen ordez komun lehorrak jartzeko asmoa dute, urik erabiltzen ez dutenak eta gorozkiak ongarri bihurtzen dituztenak.

Tiny LeafJatetxe begetarianoa da Tiny Leaf, zero zabor erakoa hori ere, eta Londresen dago, Notting Hill auzo ezagunean. Tokiko eta sasoiko pro-duktuak erabiltzeaz gain, saltokiei eta inguruko banatzaileei soberan gelditzen zaizkien elikagaiei probe-txua ateratzen die. Bezeroei, berriz, eskatzen diete etxera eraman deza-tela jan gabe uzten duten janaria, eta, horretarako, kaxa batzuk ematen di-zkiete doan, material biodegradaga-rriz eginak. Justin Horne sukaldaria eta Jonathan Krauss enpresaburua dira jatetxe horren sustatzaileak, eta ekologiari eta elkartasunari lotutako beste zenbait ekimenetan ere parte hartzen dute. Arrakasta handia lortu dutenez, Hornek eta Kraussek berri-ki jakinarazi dute auzo bereko beste lokal handiago batera eramango du-tela jatetxea.

Sandwich Me In Chicago hirian dago Sandwich Me In. Janari lasterra ematen duen jatetxe bat da, eta lau urteko bidea egin du zero zabor filosofiarekin. Justin Vrany izeneko jabeak produktu freskoak eta tokikoak bakarrik erosten ditu (ez prozesatuak, ez ontziratuak) eta be-rrerabili egiten du janaria. Adibidez, soberan gelditu den oilaskoa entsa-ladetan erabiltzen du, hezurrekin sal-da egin... Zaborrak, berriz, birziklatu egiten dituzte, baita sukaldean era-bilitako olioa ere (biodiesela egite-ko). Konposta ere egiten dute janari hondarrekin, eta ongarria edo azien-darentzako elikagaia ateratzen dute hortik. Horrez gain, berrerabili egi-ten dituzte beste jatetxe batzuetako gailuak, energia eraginkortasun han-diko hozkailuak erabiltzen dituzte, ar-

gindar berdea saltzen duen enpresa bateko bezeroa da...

En ApartéFrantses ukituko jatetxea da En Aparté, eta berriki ekin dio zer zabor filosofiari. Bartzelonako Born auzoan dago, eta Mathilde eta Benjamin anai-arrebak dira jabeak. Erres-taurazio iraunkorrean sartu aurre-tik, “Te Lo Sirvo Verde” enpresaren aholkularitza zerbitzua jaso dute, eta haiek aztertu dute nola kudeatzen zituzten zaborrak eta zer-nolako neurriak har zitzaketen. Adibidez, litro eta erdiko esne botilen ordez, 20 litrokoak erabiltzen hasi dira, to-kiko ekoizleen esnearekin; azukrea, gurina eta banakako ontzi edo bil-garrietan ateratzen zituzten elemen-tuen ordez, handizkako produktuak hautatzen dituzte; edo erabili eta botatzeko produktuak erabili beha-rrean, berrerabiltzekoak. Jatetxearen arduradunek diote, neurri horiei es-ker, murriztu egin dutela negozioak ingurumenean duen eragina, eta ehunka euro aurreztea lortu dutela.

“Iraunkortasuna eta Zero Zabor”Basque Culinary Center-ek, Gi-puzkoako Foru Aldundiak eta Do-nostiako Udalak Iraunkortasuna eta Zero Zabor programa aurkeztu zuten 2013. urtean. Sukaldaritzaren arloan jardunbide egokiak sustatzea da helburua, zaborrak murrizteko, be-rrerabiltzeko eta birziklatzeko, eta sukaldaritza osasungarriaren ingu-ruan jarrera arduratsuak bultzatzea, kontuan hartuta munduko baliabideak mugatuak direla eta tokiko ekoizpe-naren alde egitea komeni dela.

www.consumer.es

NORBERE BOtEREa

Kontsumitzaileak ezinbestekoak dira jatetxeek zero zabor filosofia-ren aldeko apustua egin dezaten edo, gutxienez, ahalik eta zabor gutxiena sor dezaten eta elikagairik ere ez dezaten alferrik galdu. Horre-tarako, iraunkortasunaren aldeko zenbait ariketa egin ditzake, etxetik kanpo zein etxean:

• Ez hautatu erabili eta botatze-koak diren ontziak eta elikagaiak.

• Eskatu saltokiari hondakinak birziklatzeko eta konpostatzeko ekimenak susta ditzala.

• Ez galdegin behar baino janari gehiago eta soberan geldit-zen dena etxera eraman, bota beharrean.

• Ura nahi denean, eskatu iturrikoa izan dadila (pitxerrean edo edalontzian) eta ez botilakoa.

5150

Page 27: PDF bertsioa jaitsi

Lau hizkuntzatan informatzen dugu kontsumitzailea HIZKUNTZAK EZ

ZAITZALA MUGATUwww.consumer.es

Kode hau erabili eta irakurri aldizkaria GaZtelaniaZ

Kode hau erabili eta irakurri aldizkaria eUSKaraZ

Kode hau erabili eta irakurri aldizkaria GaliZieraZ

Kode hau erabili eta irakurri aldizkaria KatalaneZ