pdf-07kap

26
Zer esan nahi duen EIB estandarrak eta zeintzuk diren bere ezaugarriak. Zeintzuk diren EIB osagaiak, zeintzuk diren bere funtzioak eta sinbologia. Nola planifikatu, instalatu eta konfiguratu instalazio automati- zatu bat IEBen bidez. Nola programatu EIB sistema bat. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez 7. unitate didaktikoa Zer ikasiko dugu?

Upload: walqosca

Post on 08-Nov-2014

34 views

Category:

Documents


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: PDF-07kap

Zer esan nahi duen EIB estandarrak eta zeintzuk diren bereezaugarriak.

Zeintzuk diren EIB osagaiak, zeintzuk diren bere funtzioak etasinbologia.

Nola planifikatu, instalatu eta konfiguratu instalazio automati-zatu bat IEBen bidez.

Nola programatu EIB sistema bat.

Automatizazio-sistemakIEBen bitartez

7 . u n i t a t e d i d a k t i k o a

Zer ikasiko dugu?

Page 2: PDF-07kap

133

7.1.7.1.

7.1.1.7.1.1.

7.1. irudiaEIB sistemaren eskema.

7.2. irudiaIEBaren logotipoa.

7.3. irudiaKonnex-en logotipoa; hiruelkarteren batasuna da: BCI((Batibus), EIBA (EIB), EHSA(European Home System).

Europako Instalazio-Busa (EIB)

Jatorria eta aplikazioakEIB (Europako Instalazio-Busa) bus deszentralizatuaren sistema da, gertaka-riek kontrolatutakoa. Horren arabera, sentsoreek pultsadoreetatik datozengertakariak edo argitasun, tenperatura, hezetasun, mugimendu eta abarrekeragindakoak detektatu eta telegramak bidaltzen dizkiete eragingailuei, horiekaginduak bete ditzaten.

EIB estandarraEIB estandarra Japoniako eta AEBetako merkatuetatik egiten ari ziren antzekoproduktuen inportazioei aurre egiteko sortu zen; izan ere, teknologia horiekhan Europan baino lehenago garatu ziren. Horrela, 1990ean, instalazio elektri-koen teknikan liderrak ziren fabrikatzaileek EIBA (Europako Instalazio-Busaren Elkartea) sortu zuten, egoitza Bruselan zutela, merkatuan estandarbat sartzeko helburuaz. Gaur egun, elkarte hori 110 enpresek baino gehiagokosatzen dute, eta instalazioetarako osagaien Europako merkatuaren % 70abetetzen dute.

Unitate didaktiko honetan, enpresa horien artean Jung eta Siemens fabrika-tzaileen osagaiak eta zehaztapenak erabiliko ditugu nagusiki.

KNX estandarra1999ko maiatzean Konnex izeneko beste elkarte bat sortu zen. Elkarte horiKNX bus-estandarraren sortzailea da, zeina etxe eta eraikinen kontroleko apli-kazio guztietarako bus normalizatuaren teknologia baita.

Teknologia hori merkatuan hamar urtetik gorako esperientzia izan ondorenfinkatu da, BatiBus, EIB eta EHS bere aurrekoei esker. Bere konfigurazio-mekanismoak eta ingurune fisikoa KNX teknologia komunean integratu dira,eraikin eta aplikazio-mota guztietarako prezio/funtzionalitate erlazio egokiaziurtatzeko. Bateratze horren helburua Europako estandar bakarra sortzea da,eraikinak eta etxebizitzak automatizatzeko.

KNK EIBren teknologian eta nukleo-protokoloetan oinarrituta dago, eta berefuntzionamendua ingurune fisiko berriak eta Batibus eta EHS konfigurazio-moduak gehituz zabaltzen du. Horregatik, unitate honetan, EIB sistemaz hitzegingo dugu, hori baita protokolo estandarra.

KlimatizazioaPertsianak

Infragorriak

Zentrala

Gela bakoitzarenkontrol indibiduala

Eguraldiarenaraberakoa

Klimaren araberakoa

Argitasunarenaraberakoa

Argiztapena

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 3: PDF-07kap

134

7.1.2.7.1.2.

7.1.3.7.1.3.

EIB sistemaren ezaugarriakEIB sistemak dituen ezaugarri teknikoak honako hauek dira:

Sistema deszentralizatua. Europako instalazio-busa sistema deszentraliza-tua da; horren arabera, ez dauka inolako kontrol-aparatu zentralik. Beraz,osagai bakoitzak bere mikroprozesadorea dauka.

Protokolo estandarra. Esan dugunez, EIB protokoloa daramaten funtziodesberdinetako eta hainbat fabrikatzailerenak diren gailu guztiek erraz bategin dezakete, EIB instalazio bat osatzeko.

Kableatua. EIBren bidez zerbitzu-funtzio guztiak eta beren garapenakontrolatu, komunikatu eta zainduegin daiteke, pare bihurrituenbidezko linea komun bakarraz(Twister pair transmisio-bidea,pare bihurritua edo PB), zeina 230volt-eko kableatuarekiko paralelo-an ezartzen baita. Bus-eroale berei-zi hori transmisio-bide gisa erabilt-zeak hutsegiteen aurkako oso erre-sistentzia handia bermatzen du.

Halaber, EIB sistema ezar liteke dagoen 230 volt-eko indar-sarean(Powerline transmisio-bidea, EIB potentzia-linea edo PL) eta irrati bidez(Irratifrekuentzia bitarteko transmisio-bidea, EIB edo RF), eta infrago-rriez (infrared) .

Zabaldu eta aldatu egin daiteke. Eraikin bateko instalazioa modu sinplea-goaz egin daiteke hasieran, eta gero zabaldu eta aldatu egin daiteke, busa-ren osagaien programazioaren parametroak aldatuz besterik gabe, kablea-tu berri baten beharrik gabe.

Topologia. Sistema bus moduko egituraz (ohikoena da), izar moduan,zuhaitz moduan edo era mistoan eraiki daiteke. Alabaina, erabat debekatutadago begizta itxia sortzea edo eraztun moduko egitura.

EIB sistemaren egituraEIB sistemaren funtzionamenduaren logika ulertzeko eta, beraz, bere instala-zioa eta konfigurazioa planifikatu eta burutzeko, beharrezkoa da sistemarenoinarrizko egitura ezagutzea, lineak eta arloak definitzean oinarrituta.

LineakLinea deitzen diogu honako baldintza hauek betetzen dituen edozein iturri-multzo eta bus-gailuri:

Gehienezko gailu-kopurua: 64.

Gehienezko elikadura-iturrien kopurua: 2.

Gehienezko distantzia iturritik osagairaino: 350 m.

Gehienezko distantzia bi osagairen artean: 700 m.

Eroalearen gehienezko guztizko luzera: 1.000 m.

Azkenik, konektatutako aparatuen kopuru erreala hautatutako elikadura-itu-rriaren araberakoa eta aparatu bakoitzaren kontsumoaren araberakoa izango da.

Hainbat EIB transmisio-bitartekoetarako aplikazio-arloak

Bitartekoa Transmisio-bbidea Aplikazio-aarlo lehenetsiak

Twister pair Kontrol indepen- Instalazio berriak eta berrikuntza (Pare bihurritua) denteko busa handiak. Transmisioaren

fidagarritasunaren neurririk handiena

Powerline Dagoen sarea Kontrol-kable gehigarririk behar ez (indar-linea) (neutroa eduki den eta 230 V-ko kablea dagoen

behar du) lekuetan.

Irratifrekuentzia Irratia Kableatua instalatu nahi ez den edo ezin den lekuetan.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 4: PDF-07kap

135

Zonak edo arloakLinea bat baino gehiago erabili beharbada edota bestelako egitura bat hautat-zen bada, linea nagusira 15 linea erekonektatu ahal izango dira, akoplagai-luen bitartez. Hori da zona edo area deit-zen dena. Zona batek gehienez ere 15linea har ditzake.

Linea bakoitzak, nagusiak barne, bere eli-kadura-iturria eduki behar du. Horrekbermatzen du, linea batean hutsegiterenbat izanda ere, sistemaren gainerakoakfuntzionatzen jarraitu ahal izatea.

7.4. irudiaEIB egitura linea eta zonetan.

7.5. irudia Egituraren adibide praktikoa

linea eta zonetan.

Zona funcional 1

Línia principal

Línia 1 Línia 15

Zona funcional 1

Zona funcional 1

Zona funcional 1

Línia 4

Línia 3

Línia 2

Línia 1

AZ AZZona 1 =Edifici 1

Zona 2 =Edifici 2

Líni

a pr

inci

pal

Línia 4

Línia 3

Línia 2

Línia 1

1. Ezaugarri teknikoen arabera, aipatu al ditzakezuEIBn oinarritutako sistema domotiko batek dakartzanabantailak?

2. Demagun linea bakoitzean 64 aparatu ditugulakonektatuta, eta 15 zona ditugula; zenbat aparatueduki ahal izango ditugu gure instalazioan?

3. Urbanizazio berri bateko etxebizitza bakoitzeanEIBn oinarritutako sistema domotikoaren aurreinsta-lazioa sartzea pentsatu da.

Urbanizazioak familia bakarreko 52 etxe izango ditu,hiru kale paralelotan banatuta (1. kalea, 19 etxebizitza;2. kalea, 17 etxebizitza eta 3. kalea, 16 etxebizitza).Etxe bakoitzak 24 gailu izatea aurreikusi da.

Marraztu eskema bat (7.5 irudikoaren antzekoa), nonproiektu horretarako lineen eta areen araberako bana-keta-proposamena zehazten duzun.

jj aa rr dd uu ee rr aa kk

AL

AL

AL

AL

AL

AL

AL

AL

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 5: PDF-07kap

136

7.2.7.2. EIB osagaiakEIB instalazio batek honako elementu hauek izan ditzake:

Elikadura-iturriak.

Iragazkiak, kasu askotan elikadura-iturrian integratuta agertzen direnak.

Zona, linea edo errepikatze-akoplagailuak.

Bus-akoplagailuak.

Kontrol-modulua.

Busera konektatzeko blokea.

Sentsoreak.

Eragingailuak.

Programazio-softwarea.

Beste zenbait. Irrati bidezko interfaze/EIB, telefono-modulu, instabaskomunikatzailea/EIB eta info-display gisa.

EIB gailu sentsoreek eta eragingailuek duten ezaugarri nagusia multifuntzio-nalak izatea da, hau da, gailu berak hainbat funtzio bete ditzake. Horregatik,EIB motako edozein gailu erosten dugunean, horrek datu-base bat izango du,non erabiltzen dugun programaren arabera burutu ditzakeen funtzioak zehaz-tuko baitira.

Bestalde, osagaiak, instalazio-moduaren arabera, honetarako izan daitezke:

DIN erreian muntatzeko. Trinkoak (REG) edo modularrak (REG-MODUL) izan daitezke.

Mekanismo estandarren kaxan landatutako muntaia (Up).

Gainazaleko muntaia (Ap)

Sabai faltsuko muntaia (Eb).

EIB gailu sentsore eta eragin-gailuak multifuntzionalak dira;adibidez, irteera bitar batekprograma batekin kontaktubat irekitzeko eta ixteko fun-tzioa eduki dezake, eta bestebatekin pertsianak kontrola-tzeko irteera gisa jokatu ahalizango du.

Sortidabinària

Polsador

Font d’alimentació

D. F.: 1.1.2D. G.: 5/2/66

D. F.: 1.1.1D. G.: 5/2/66

Filtre

EIB

230 V

Línia de força

Línia de bus

7.6. irudiaEIB bidezko oinarrizko

instalazioa.Eskema honetan, sentsoreapultsadore batek adierazten

du eta eragingailua irteerabitar batek.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 6: PDF-07kap

137

7.2.1.7.2.1.

7.2.2.7.2.2.

7.2.3.7.2.3.

Elikadura-iturriakDatu-busaren bidezko instalazio batean, linea bakoitzak bere korronte-elikaduradauka bere osagaietarako. Horrek, linea batean hutsegiteren bat badago, sistemarengainerakoak funtzionatzen jarraitzea bermatzen du; halaber, linea bateko elementubatean hutsegiteren bat badago, gainerako aparatuek funtzionatzen jarraitzen dute.

Elikadura-iturriek tentsio- eta korronte-erregulazioak dituzte; horregatik, zir-kuitulaburren aurrean erresistenteak dira. Gainera, sareko mikro-etenak sal-batzeko gai dira, 100 milisegundotako erreserba-denbora baitute.

EIBren alderdi garrantzitsu bat datuak bereizteko modua da; izan ere, datuaketa elikadura kable beretik doaz (busa). Horregatik, elikadura-iturria buseraharil edo iragazki baten bitartez dago konektatuta; horrela, informazioa itu-rrian sartzea eragozten da.

Potentzia-zurgapena, gutxi gorabehera, 150 mW-koa da osagai bakoitzeko,baina aparatu batzuek 200 mW ere kontsumi dezakete. Horregatik, bi elikadura-iturri instala daitezke paraleloan beharrezkoa izango balitz, haril komuna era-biltzen bada betiere. Horrela, busean jaso daitekeen korrontea 500 mA-ra igot-zen da.

Halaber, beharrezkoa da beste iturri bat gehitzea kable labur batean (adibidez,banaketa-armairu batean) 30 osagai baino gehiago instalatzen badira.Nolanahi ere, bi iturriren arteko gutxienezko distantzia 200 metrokoa da etalinea bakoitzeko iturrien kopurua, gehienez ere, 2koa izango da.

IragazkiaElikadura-iturri batek iragazkirik ez duenean, komeni da bat instalatzea.Pentsa dezakezunez, osagai horren funtzioa bus-lineara elikadura-tentsioainduzitzea da, eta azken horrek buseko telegramez zirkuitulaburra izatea era-goztea.

Linea, zona- akoplagailuak eta errepikagailuak

Akoplagailuen funtzioa sistemako aparatuen arteko elkarkonexioa eta infor-mazio-trukea ahalbidetzea da. Honako hauek bereiz ditzakegu:

Zona-akoplagailuak. Zonen arteko elkarkonexioa eta informazio-trukea ahal-bidetzen dute.

Linea-akoplagailuak. Lineen arteko elkarkonexioa eta informazio-trukeaahalbidetzen dute.

Zabaltze-akoplagailuak edo errepikagailuak. Anplifikazio-funtzioa betetzendute, eta horrela 64 aparatutik gorako bus-lineak konfigura daitezke.

Egin dezakegun galdera hauxe da: desberdinak al dira line-akoplagailuak,zona-akoplagailuak eta errepikagailuak? Erantzuna ezezkoa da, denak aparatuberbera baitira; izan ere, linea-akoplagailu batek zona-akoplagailu batekin edoerrepikagailu batekin duen aldea bere helbide fisikoa besterik ez da, hau da,programatzeko unean ematen dizkiogun parametroak. Hori guztia xehetasunhandiagoaz ikusiko dugu Helbideen esleipena azaltzen dugunean.

7.7. irudia320 mA-ko elikadura-iturria,iragazki integratuarekin. Iturrihorrek 32 osagai elika ditzakeguztira, osagai bakoitzarenbatez besteko kontsumoa10 mA-koa dela suposatuta.

7.8. irudiaIragazkia

7.9. irudia Linea/zonako akoplagailua.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 7: PDF-07kap

138

IFE

ROM

CABMT

EEPROM

RAM

µP

7.2.4.7.2.4.

7.2.5.7.2.5.

Bus akoplagailuaOsagai honek EIB busaren eta aplikazio-moduluaren arteko konexioa gauzat-zen du. Bistakoa da aplikazio-modulu horrek sentsore edo eragingailu mota-koa izan behar duela, eta beti akoplagailura entxufatuta egon behar du.

Akoplagailuak busetik iristen zaion telegrama aztertzen du, eta aplikazio-modulura agindu moduan transmititzen du. Alderantzizko norabidean,modulua da agindua akoplagailuari bidaltzen diona, eta azken horrek buseraigarotzen den telegrama bihurtzen du.

Aurrerago, pultsadorearen laguntzaz eta programazio-LEDaz gailu horri hel-bide fisikoa esleitzen zaiola ikusiko dugu.

Akoplagailuak bi zati ditu funtsean:

Akoplamendu-kontroladorea (CAB). Kontroladorea mikropro-zesadore bat da (µP), honako memoria-motak dituena:

ROM. Memoria iraunkor horrek sistemaren softwareadauka.

RAM. Memoria aldakor horrek, busak funtzionatzenduen bitartean, sistemaren eta aplikazioaren aldi baterakobalioak dauzka. Buseko osagaia deskonektatzen denean,bere balioak galtzen dira.

EEPROM. Memoria iraunkor eta elektrikoki ezaba daite-keen horrek programa fisikoa eta multzo-helbideak dauz-ka; ETS softwareaz kargatzen da.

Transmisio-modulua (TM).

Komunikazio-moduluaGailu horrek sistema PC batera konektatzea ahalbidetzen du, 9 polotako SUBD konektore batez. Serieko sarrera horren bitartez, edozein bus-gailu progra-matu, parametrizatu, helbideratu edo diagnostika dezakegu eta, gainera, bista-ratze-programaren bidez sistema kontrola dezakegu.

7.10. irudia Bus akoplagailu landagarria.

7.11. irudiaBus-akoplamenduko (CBU)unitate baten barrualdeareneskema. Bertan MT eta CABikus ditzakegu, barneanhainbat memoria-motadituztela.

7.12. irudiaKomunikazio-modulua.

7.13. irudiaKomunikazio-moduluaren

baliagarritasunaren adibidea.

Informaciódel

projecteBase de dadesdel producte

DocumentacióAutoCAD

InterfícieRS-232

PDB

Equip 1

Equip 3

Equip 2

Projecte Mòdul de comunicació

INST

ABU

S EI

B

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Acoblador al bus AB

Bus d’instal·lació

Page 8: PDF-07kap

139

7.2.6.7.2.6.

7.2.7.7.2.7.

Busera konektatzeko blokeaBusera konektatzeko blokeak bus-aparatuak bus-kablea eten gabe kentzekoaukera ematen du. Bi osagai hauek ditu:

Alde positiboa (gorria).

Alde negatiboa (grisa edo beltza).

Bi aldeetan lau bus-eroale ere konekta daitezke, torlojurik gabeko terminalenbitartez.

Bere aplikazioetako batzuk honako hauek dira:

Busaren kablea adarkatzea.

Busaren kablea hedatzea.

Busaren kableko muturrak babestea.

Busaren kablea bus-aparatuetara konektatzea, landatutako nahiz gainaza-leko muntaiakoetara.

SentsoreakDakizunez, sentsoreak etxebizitzan gerta daitekeen edonolako aldaketa antze-man eta informazioa kontrol-unitateari transmititzen dioten gailuak dira, harkhorren arabera joka dezan.

Normalean, erabiltzen diren sentsoreak mekanismo-kaxetan landatzeko uni-bertsal motakoak izaten dira, baina badaude DIN erreian muntatzeko forma-tuan ere.

Ikusi dugunez, elementu horiek bus-akoplagailu batekin asoziatuta daude beti.Bus-akoplagailuaren eta sentsorearen arteko konexioa AST izeneko 10 pin-ekokonektore batez egiten da.

Komentatu dugu, halaber, EIB sistema programatzen dugunean sentsore berakhainbat funtzio aktibatzeko balio izatea lor dezakegula. Horien artean, hauexekditugu:

Pultsadoreak. Hainbat motatakoak daude. Programagarriak izanik, para-metroetan ezartzen denaren arabera, beren teklak sakatzeak eragintza- edoerregulazio-telegramak sortuko ditu. Horiek guztiek funtzionamendu-ego-eraren berri ematen duen LED bat dute halaber.

Presentzia-detektagailuak. Gailu horrek bere eraginpeko eremuan izatendiren aldaketen aurrean erreakzionatzen du, adibidez tenperatura-aldaketakedo pertsonen mugimenduak daudenean eta, horren arabera eta programa-zioaren arabera, eragintza-telegramak bidaltzen dizkio instabusari.

Aparatu horiek bero-mugimenduak detektatzen dituztenez, garrantzitsuada bere detektatze-eremuaren baitan irakurketa faltsuak eragin ditzakeenobjekturik ez izatea, hala nola lanparak, erradiadoreak, haizagailuak, etab.

Sarrera bitarrak. Sarrerek telegramak bidaltzen dizkiote busari, bere lau sarre-retatik jasotzen dituen 230 V-ko seinaleen arabera. Telegrama horiek era-gintzakoak, erregulaziokoak, pertsiana-kontrolekoak, 1etik 2ra bitartekobalioak bidaltzekoak edo eszenen osagarrikoak izan daitezke. Oso elementuinteresgarria da, instalazio bateko pultsadore eta etengailu konbentzionalakmantendu nahi ditugunean.

7.14. irudiaBusera konektatzeko blokea.

7.15. irudiaPultsadorea.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 9: PDF-07kap

140

7.2.8.7.2.8.

Argitasun-sentsoreak. Inguruneko argitasunaren arabera, sentsore honekbusari eragintza, erregulazio edo monitorizazio-telegramak bidaltzen diz-kio. Gailuak argi-sentsore bat dauka, dekodetzeko gailura 2 metroko kablebatez lotuta dagoena; dekodetzaileak inguruneko argia zenbaterainokoaden irakurtzen du sentsorearen bitartez, eta argiztapena neurri konstantebatera doitzen du, kontsignaren arabera.

Erloju programatzaileak. Aldi baterako programazio baten arabera, busarihainbat multzo-helbide transmititzeko gai den programatzailea da.Egunerokoak, asterokoak edo urterokoak izan daitezke. Parametrizazio ego-kiaz, gailu hori gai da busaren bitartez data eta ordua bidaltzeko nahiz jaso-tzeko.

Termostatoak. EIB sistemaren bitartez inguruneko tenperatura neurtzekoeta erregulatzeko balio dute. Tenperaturaren etengabeko erregulazioa nahizON/OFF erregulazio sinplea egiteko aukera ematen dute.

EragingailuakSistemaren elementuren baten kontrola egiteaz arduratzen den gailua da, adi-bidez elektrobalbula (ur, gas eta abarren hornidura), motor (pertsianak, ateak,etab.), alarma-sirena, argi-erreguladore eta abarrena. Gure kasuan, eragingai-luak busaren telegrama jaso eta bere zeregina egiten du; hori programatzen arigaren eragingailu-motaren araberakoa izango da.

Eragingailuak buseko modulu akoplagailu batera asoziatuta daude ere, azkenbaina hori normalean elementuarekin batera doa.

Eragingailu ohikoenen artean hauexek daude:

Eragingailu bitarra. Eragingailu horrek telegramak busaren bitartez jasotzenditu eta, horien arabera, potentzialik gabeko irteera-kontaktuak ixten ditu;azken horiek normalki irekita edo itxita moduan funtziona dezakete, para-metrizatzen denaren arabera. Konfiguratutako parametroen arabera, bere biirteeretako bakoitza zuzenean aktiba daiteke, konexioko edo deskonexiokoatzerapenaz, aldi baterako bulkada moduan, edota funtzio logiko bat edoegoeraren ber-bidaltze bat asozia dakioke. Batetik hamaseira bitarteko irtee-ra dituzten eragingailu bitarrak daude, sartzen dugun programaren arabera.

Eragingailu erreguladorea (Dimmer). Argiztapenaren eragingailu erreguladore-ak eragintza- eta erregulazio-telegramak instabusaren bitartez jasotzen ditueta, horien arabera, bere irteeran konektatuta daukan argiztapen-multzoaneragiten du. Hainbat karga-mota kontrola daitezke, hala nola 230 V-ko halo-genoak edo transformadore elektronikodun tentsio baxukoak, edo goritasuna.

Eragingailu horren gehienezko potentzia areagotu egin daiteke transfor-madore elektronikorako potentzia-anplifikadoreen bitartez.

Eszena-modulua. Modulu honetan lau eszena ere gorde daitezke, eta birdei-telegramen bitartez berreskura daitezke. Eszena, aukeran konbinatu egindaitezkeen konmutazio/erregulazio-doitzeak dira. Adibidez jangelan, lan-para neurri batera erregula dezakegu, edo zeharkako argiztapena piztu,telebista ikusteko, beste neurri batera doitu bazkaltzeko, beste batera ospa-kizunetarako, etab.

Pertsiana-eragingailuak. Eragingailu honek busetik telegramak jasotzenditu eta, horien arabera, erabat independenteak diren bi pertsiana-motorere maneia ditzake. Pertsiana-eragingailu guztiak bezala, eragintza laburre-ko eta eragintza luzeko aginduak bete ditzake.

7.16. irudiaEragingailua.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 10: PDF-07kap

141

7.2.9.7.2.9.

7.2.10.7.2.10.

ETS programazio-softwareaETS softwareak (EIB Tool Software) EIB buseko aparatuak programatu eta parame-trizatzea ahalbidetzen du, eraikin edo etxebizitza baten kontrol-funtzioetako askokontrolatu ahal izateko moduan. Aurrerago ikusiko dugu nola funtzionatzen duen.

ETS softwarea tresna komun eta irekia da (aparatuaren fabrikatzailearekikoindependentea da), EIB proiektu bat diseinu-fasetik martxan jartze eta diag-nosi-faseraino garatzeko.

Bestelako gailuakGarrantzitsua da EIB instalazio bat osatzea ahalbidetzen duten gailu gehigarribatzuk aipatzea.

Irrati/EIB bidezko interfazeaGailu horrek kontrol-sistemako edozein emisore irrati bidez EIB instabuseanintegratu ahal izateko balio du. Irrati-emisoreen kanalak interfazera asoziatu-ta, dagozkien multzo-helbideak esleitzen zaizkie ETSren bidez; horrela, edo-zein irrati-emisorek EIB sistemaren edozein eragingailu aktiba dezake.Norabide bakarreko komunikazioa da, eta ezin da irrati-hargailurik aktibatuEIB sentsore batetik.

Irrati bidez jasotako informazioak EIB telegrama bihur daitezke, eragintza,argi-erregulazioa, pertsiana, balioen transmisio edo eszena-lagungarrietarako.

Telefono-moduluaGailu honek instabusean urrutitik eragiteko aukera ematen du. Horrela,telefono-linearen bitartez funtzioak aktibatu edo desaktibatu egin ditzake-gu, eta baita mezuak jaso ere, alarma izatekotan.

Sistema urrutitik maneiatzeko, MFV tonuak sor ditzakeen telefono bat beste-rik ez da behar edo, halakorik ezean, aparatuarekin batera ematen den tonu-sorgailu bat erabiltzea. Gailuaren LCD bistaratzaileak uneoro erakusten ditubere egoera eta egiten ari den ekintzak.

Telefono-modulua telefono-sarera eta EIB instabusera konektatzen da.Normalean, aparatu horietan, instrusismoa saihesteko, moduluak lau zifrakokode sekretua eskatzen du sisteman sartu ahal izateko.

EIB instabus-komunikatzaileaEIB komunikatzailea sistema telefono-linearekin konektatzea ahalbidetzenduen gailua da, EIBn gertatutakoak transmititu ahal izateko, SMS mezu edofax gisa. Halaber, urrutitik instalaziora sar daiteke, busera eragintza-komando-ak bidaltzeko. Azkenik, aparatuak urrutiko PC ordenagailu batetik instalazio-ra konektatzeko aukera ematen du, osagaien programazioa aldatzeko edo kon-trol- eta bistaratze-funtzioak betetzeko.

InfodisplayAtzera-argiztatutako LCD bistaratzailea da, telegramak instabusetik jasot-zen dituena eta, horien arabera, aldez aurretik programatutako mezuak edobalioak erakusten dituena. Halaber, eragintza, erregulazio, pertsiana edobalio-komandoak busera bidaltzea ahalbidetzen du, konfigurazio librekoakdiren bere bi ezkerreko teklen bitartez. Infodisplayak bus-akoplagailu lan-dagarri batera konektatuta egon behar du, eta bere baitan geldituko denprograma bat instalatu behar da.

7.17. irudiaIrrati/EIB bidezko interfazea.

7.18. irudia Infodisplay.

Programa informatiko gehie-nak bezala, ETSk EIBA elkarte-ak egiten dituen eguneratzeakbehar izaten ditu. Liburu hauidazteko unean, ET3 bertsioa-rekin ari dira lanean.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 11: PDF-07kap

142

Actuador

7.2.11.7.2.11.

T

SinbologiaHainbat aparatu adierazteko erabiltzen dugun sinbologiak DIN 40900 arau-aren estandarrari jarraitzen dio.

EIB ikur bat karratu bat da, eta bere baitan EIB aparatu bakoitza bereiztenduten karaktereak eta ikurrak integratzen dira.

Informazioaren transmisio elektronikoa laukizuzen batek adierazten du,zeinaren altuera karratuarena berarena baita, eta luzera karratuaren laur-dena eta, osagaiak betetzen duen eginkizun-motaren arabera, ikurrarenalde batean edo bietan ezarriko da.

Laukizuzenaren barruan bus gezi bat kokatzen da, informazioaren trans-misioa adierazten duena.

7.19 irudian sentsoreen eta eragingailuen ikur generikoak ikus ditzakegu.7.19. irudia Sentsoreen eta eragingailuenikur generikoak.

Sensor

Actuador

Xxx = Terme alfanumèric

Ikurrik erabilienak

Ikurra Deskribapena Ikurra Deskribapena Ikurra Deskribapena

Buseraakoplatzekounitatea (CBU)

Harila edoiragazkia

Elikadura-iturria

Linea/area-akoplagailua/Errepikagailua

RS 232 datu-interfazea

Pultsadorebikoitza

Pultsadorelaukoitza

Pertsiana-pultsadorea

Sarrera bitarra

Pertsiana-eragingailua

Irteera bitarra(kanal bakarra)

Irteera bitarra(2 kanal)

Irteera bitarra (2 kanal)

Bistaratze-panela(bistaratzailea)

Mugimendu-detektagailua

Erregulazio-eragingailua(Dimmer)

Elektrobalbulaproportzionala

Termostatoa

4. Zenbat elikadura-iturri beharko zenituzke 3. jardu-erako proiektua elikatzeko?

5. Taldeka, sar zaitezte EIB fabrikatzaileen weborrietan. Bilatu eskaintzen dituzten osagaiak etazeintzuk diren bakoitzaren ezaugarri teknikoak.

6. Adierazi zein gailuri dagokion honako sinbologiahau eta deskribatu ikur hau osatzen duten elementue-tako bakoitza. .

jj aa rr dd uu ee rr aa kk

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 12: PDF-07kap

143

7.3.7.3.

TLN

InstalazioaBusaren kable eroalea energia-kableen ibilbide beretik ezar daiteke eta, era bere-an, elkartu eta deribatu egin daiteke, Tentsio Baxurako Araudi Elektrotekni-koak, bere ITC BT 036 instrukzioan, tentsio desberdineko kableen ezarpenariburuz xedatzen duena kontuan hartuta.

Eroaleak konexio-blokeen bitartez elkartzen dira, borneaosagaira entxufatu eta erretiratzean eroalea ez etetekomoduan. 7.20 irudian ikus dezakegunez.

PYCYM 2 x 2 x 0,7 kable eroaleak 0,5 mm2ko sekzioadauka hariko eta, horregatik, begiztaren 72 W/km-koerresistentzia. 7.21 irudian bus-kablea nolakoa den ikusdezakegu.

7.21. irudiaBus-kablea.

Horrelako kableak bi pare ditu; bata seinalearen transmisiorako da eta besteaez da erabiltzen, baina beharrezkoa izan daiteke kasu batzuetan. Adibidez,demagun busaren kableetako bat hausten zaigula; bigarren parea izango ezbagenu, tutu malgu osoa aldatu beharko genuke. Horrela, bigarren parea busgisa erabil dezakegu.

Bus-linea batean, honako kable-luzerak errespetatu behar dira:

Bus-kablearen luzerak

Aparatuaren elikadura-iturriaren gehienezko luzera: 350 metro

Bus-aparatu batetik busaren beste aparatu baterako gehienezko luzera 700 metro

Bus-linea baten gehienezko luzera 1.000 metro

Bi elikadura-iturriren arteko gutxienezko distantzia 200 metro

Linea bakoitzerako kablearen luzerak ez du 1.000 metrotik gorakoa izan behar,adar eta begizta guztiak barne hartuta, eta ez da itxiera-erresistentziarik behar.Telegramen arteko talkarik gerta ez dadin, osagaien artean 700 metroko dis-tantzia errespetatu behar da, gehienez ere.

7.20. irudiaEroaleen lotura.

Traçador

Cuberta sintética

- (blanc)+(groc)-BUS (negre)+BUS (vermell)

Cuberta sintética metalizada

Material sintètic

Bus EIB

Busd’instal·lació

7. Lortu bus-kable bat, ebaki, eta aztertu bere osagaiguztiak.

8. Egin zure etxeko prozesuen automatizazio-propo-samena. Marraztu instalazioaren planoak, ikasi duzunsinbologia erabiliz. Kalkulatu proiektua egiteko behar-ko zenituzkeen bus-kablearen metroak.

jj aa rr dd uu ee rr aa kk

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 13: PDF-07kap

144

7.4.7.4. Funtzionamendu-printzipioaSistemaren konfigurazioari ekin baino lehen, beharrezkoa izango da EIB siste-ma batean datuen transmisioak nola funtzionatzen duen ulertzea. Datuakseriean transmititzen dira, eta arau finko batzuen arabera (protokoloa).Horrela, informazioa “paketatzen” da eta telegrama moduan busetik bidaltzenda, sentsore batetik eragingailu batera edo batzuetara.

Hargailu bakoitzak “jaso izanaren adierazpena” bidaltzen du, transmisioabehar bezalakoa izan bada. Adierazpen hori jasotzen ez bada, transmisioa erre-pikatu egiten da, hiru aldiz gehienez ere. Adierazpena jaso gabe jarraituz gero,transmisioa eten eta errorea jakinarazten da elementu transmisorearen memo-rian.

CSMA/CA prozeduraBuserako sarbidea erregulatu eta talkarik gabeko ausazko prozedura bermatze-ko, EIBk CSMA/CA prozedura erabiltzen du (talken eramailea detektatze/sai-heste bidezko sarbide anitza). Prozedura horren bitartez, bus-gailu guztiek sei-naleak jasotzen dituzte, baina “hitz egiten zaien” eragingailuek soilik erreak-zionatzen dute.

Sentsore batek transmititu nahi badu, lehenbizi busa egiaztatu behar du, etabeste gailu batek transmititzen ez duen arte itxaron; busa libre badago, berriz,edozein gailu has daiteke emititzen. Bi gailu aldi berean emititzen hasten badi-ra, busera lehentasuna daukana soilik sartuko da; besteak itxaron egin behar-ko du, eta gero transmititu. Lehentasun bera badute, helbide fisiko baxuenaduena hasiko da.

Horrela, aldi berean transmititu nahi duten busaren osagai batzuk badaude,CSMA/CA prozedurak busa osagai horietako batek bakarrik okupatu ahal iza-tea ziurtatzen du, eta beraz ez da datuak transmititzeko gaitasuna murrizten.

TelegramakIkus dezagun prozesu hori telegrama bat bidaliz. Gertakari bat dagoenean(adibidez, pultsadore bati edo sentsore bati eragiten zaionean), osagaiak tele-grama bat bidaltzen dio busari. Busa T1 denboraz okupatuta ez badago (50 bit,gutxienez), emisio-prozesua hasiko da.

Telegrama busetik doa, eta osagai guztiek irakurtzen dute, baina helburu duenosagaiak soilik betetzen ditu aginduak (programa).Linea bereko elementu bati bakarrik zuzentzenbazaio, linea-akoplagailuak ez dio beste linea bate-ra igarotzen utziko. Beste linea bati zuzentzenbazaio, zona-akoplagailuak ez dio beste zona bate-ra igarotzen utziko.

Telegrama bukatuta, osagaiak T2 denbora dauka (13 bit) jasoketa zuzena izandela egiaztatzeko. Helmuga dituen osagai guztiek aldi berean bidaltzen dutejaso izanaren adierazpena.

Fig. 7.22. Seqüència d’enviament d’un telegrama.

9. Egin prozesu oso baten fluxu-diagrama, telegrama bat sortzen duen ekintza bat gertatzen denetikdagokion ekintza aktibatzen den arte.

jj aa rr dd uu ee rr aa kk

T1

Telegrama

T2

Acusament de recepció

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 14: PDF-07kap

145

7.5.7.5.

7.5.1.7.5.1.

KonfigurazioaInstalazioaren ondoren, EIB sistema bat ez dago funtzionatzeko prest, sentso-reak eta eragingailuak ez baitaude konfiguratuta. Konfiguratzeko, ETS progra-ma (EIB Tool Software) erabiliko dugu.

Komentatu dugunez, ETS plangintzarako, proiekturako, funtzionatzen has-teko eta are hutsegiteak diagnostikatzeko ere bereziki garatutako software-tresna da. Egitura sinplea eta garbia dauka, eta horregatik egokia da erabilt-zaile-talde guztientzat. Aurrerago, Programazioari eskainitako atalean, horierabiltzeko nola jokatu azalduko dugu.

Gure instalazioa konfiguratzeko, honako urrats hauek egin behar dituguETSrekin:

Helbide fisikoak esleitzea. Sentsore edo eragingailu bakoitza unibokoki iden-tifikatzeko. Aparatu bakoitzari izena jartzea bezala da; adibidez, pultsadore-ak 1.1.1. helbide fisikoa dauka eta irteera bitarrak 1.1.2. helbide fisikoa dauka.

Parametrizazioa. Aparatu bakoitzerako egokia den aplikazio-softwarea hau-tatzea eta programatzea da. Adibidez, pultsadorea aktibatzen denean irteerabitarrari eragitea nahi dut, edota azken horri pultsadorea aktibatu ondorenaskatzen dudanean eragitea.

Multzo-helbideak esleitzea. Sentsoreen eta eragingailuen funtzioak baterat-zea ahalbidetzen du; horren arabera, konektatu nahi ditugun elementuguztiak karpeta berean biltzen ditugu eta, horrela, programak erlazionatu-ta (konektatuta) daudela ulertzen du.

Helbideak esleitzeaHelbide fisikoa bus aparatua garbi identifikatzeko balio du, bere kokapenatopologiaren baitan deskribatuta.

Osagaietako bakoitzak helbide fisiko bat dauka, bere zonaren eta linearen ara-berakoa dena. Helbide hori diagnosian nahiz parametrizazioan erabiltzen da.

Helbide batek 16 bit dauzka, honela banatzen direnak:

Esanahia:Z edo A. Zonaren edo area funtzionalaren zenbakia. Gogoan izan instala-zio batean egon daitezkeen zonen gehienezko kopurua 15ekoa dela; horre-gatik, aukerak 1etik 15era bitartekoak dira. Areen linean dauden aparatuek0 helbideratzea izango dute.

L. Linea-zenbakia, definitutako zonaren baitan. Zona bakoitzeko gehienez-ko linea-kopurua 15ekoa denez, 1etik 15era bitartekoak izango dira.

C. Osagai-zenbakia. Linea bakoitzeko aparatu-kopurua 64koa dela kon-tuan hartuta, 1etik 64rako tartea izango dugu. Hala ere, errepikagailuakjarrita, 255 aparatu ere izan ditzakegu.

7.23. irudiaHelbide baten osagaiak..

4 bits 4 bits 8 bits

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 15: PDF-07kap

146

7.5.2.7.5.2. ParametrizazioaAkoplagailuak eta anplifikadoreak helbideratzeko, honako irizpide hau era-biltzen da. Gogoan izan gailu bera zonak, lineak eta aparatuak akoplatzekobalio duela, eta desberdintasuna helbide fisikoa esleituz egiten dela.

Ondoko taula honek esleitze hori nola egiten den erakusten digu.

Taula horren arabera, adibidez, 1.1.0 helbideak akoplagailua 1. zonako eta1.lineako linea-akoplagailu gisa zehazten du. Begiratu ondoko helbide hauenesanahiari:

1.0.0. Area-akoplagailu bat izango litzateke, linea-zenbakia eta aparatu-zenbakia 0 baitira.

1.2.0. Linea-akoplagailu bat izango litzateke, aparatu-zenbakia soilik baita 0.

1.2.60. Errepikagailu bat izango litzateke eta aparatu normal gisa jokatukoluke. Bere funtzioa seinale-anplifikadorearena izango litzateke eta busa700 metro luzatzea ahalbidetuko luke.

Bestalde, kontuan izan behar dugu linea eta zona-akoplagailuek bereak dituztenosagaiekin zerikusia duten telegramei soilik uzten dietela igarotzen, eta anplifi-kadoreek berriz, telegrama guztiei.

Parametrizazioan, akoplagailu bakoitzak iragazki-taula bat jasotzen du. Jasotzendiren multzo-telegrama guztiak berbidali egiten dira taula horretan agertzenbadira. Horrela, linea bakoitzak independenteki lan egiten du eta beste linea bat-zuetara iritsi behar duten telegramak soilik uzten dira igarotzen, busa ez dadingehiegi kargatu. Linea bakoitzak independenteki funtzionatzen du horrela.

7.24. irudiaHelbideak esleitzearen

adibidea.

Zona/Àrea Linea Aparatua Akoplagailuaren erabilerazeregina zein elementurentzat

> 0 = 0 = 0 Area-akoplagailua Area-linea/Linea nagusia> 0 > 0 = 0 Linea-akoplagailua Linea nagusia/ Linea sekundarioa> 0 > 0 > 0 Linea-anplifikadorea Linea baten hedapena

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

A = Area funtzionalaL = LineaC = Bus-osagaia

AA = area-akoplagailua AL = Linea-akoplagailuaAPT = Bus-aparatua

Area-linea

Linea nagusia

1. linea 15. linea

Page 16: PDF-07kap

147

7.5.3.7.5.3.

Normalean, akoplagailuek LED hori batzuk dituzte,keinuka hasten direnak telegrama bat jasotzean.

Hainbat linea dituen instalazio-buseko sistema batean,linea bakoitzak bere elikadura-iturria eta harila izanbeharko du, 7.25 irudian ikus daitekeenez.

7.25. irudia Linea bakoitzak bere elikadura-iturria etairagazkia eduki behar ditu.

Multzoak eta azpimultzoakZerbitzu normalean, multzo-helbide bat erabiltzen da telegrama-komunikazioakegiteko. Helbide hori ez dago busaren topologiara bideratuta, helbide fisikoabezala, aplikazioetara baizik.

Emisore bakoitzak multzo-helbide bat sartuko du bere telegrametako bakoit-zean. Bus-gailu guztiek mezu guztiak “entzuten” dituzte, helbidea irakurtzendute eta horrela telegrama beraiei zuzenduta dagoen ala ez egiaztatzen dute.Helbide hori bus-gailu bakoitzari esleitzen zaio EIB konfiguratu bitartean, etagailu bakoitza multzo batekoa edo batzuetakoa izan daiateke.

Adibidez, 7.26 irudiko instalazioa daukagu, non P (pultsadorea), S (sentsorea,argitasunarena adibidez) eta L (lanparak) ditugun.

Ikus dezagun zer gertatzen den:

P1 pultsadorea sakatzean, telegrama bat bidaltzen da 1/1 multzo-helbide-az. Buseko aparatu guztiek telegrama transmititzen denean entzuten badu-te ere, multzo bera duten eragingailuak soilik jarriko dira martxan, gurekasuan L11, L12 eta L13 lanparak.

P2 pultsadorea sakatzean, telegrama bat bidaltzen da 1/2 multzo-helbideaz.Kasu horretan, L21, L22 eta L23 lanparak soilik aktibatuko dira.

S1 sentsoreari eragitean, 1/11 multzo-helbidea duen telegrama bidaltzenda: L11 eta L21 lanparak bakarrik aktibatuko dira.

7.26. irudia

Línia 0

Font d’ali-mentació

Actuador

Acobladorde línies

Acopladorde línies

Bob.

Bob.

Bob.

Font d’ali-mentació

Font d’ali-mentació

Línia 1

Línia 2

Líni

a 0

Líni

a 0

Bus d’instal·lació

P1 1/1

P2 1/2

S1 1/11

L11 1/1 1/11

L12 1/1

L13 1/1

L21 1/2 1/11

L22 1/2

L23 1/2

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 17: PDF-07kap

148

7.28. irudia

Pultsadore batek beste linea bateko eragingailua aktibatzen duen kasuan, 7.27irudiak erakusten digunean alegia, ikus dezagun zer gertatzen den:

2. lineako S1 sentsoreari eragiten bazaio, 1. lineako L11 eta L21 lanparei era-gingo zaie, AL1 eta AL2 akoplagailuek beharrezko informazioa izango baitutebeste linea bateko lanparak aktibatzen dituen sentsore bat duela jakin dezan.

7.27. irudia

Linea nagusia

AL1 AL2

AL = Linea-akoplagailuaP = PultsadoreaL = LanparaS = Argitasun-sentsorea

P1 1/1

P2 1/2

L11 1/1 1/11

L12 1/1

L13 1/1

S1 1/11

L21 1/2 1/11

L22 1/2

L13 1/2

10. Ondoko taulan, bete falta diren balioak:

11. Kontuan hartuta buseko transmisio-abiadura9,6 kbit/s dela. Zenbat denbora beharko da bitbakar bat bidaltzeko?

12. 16 karaktereko telegrama bat daukagu (karak-tere bat 11 biten baliokidea da, informazioarenluzeraren arabera). Zenbat denbora beharko dubusetik joateko?

13. 7.28 irudian oinarrituta, adierazi aparatuen helbide fisikoa.

14. 7.28 irudian oinarrituta, idatzi multzo-helbideak, honako enuntziatu hau bete dadin:

1. pultsadoreak L1, L3 eta L5 lanparak gobernatuko ditu.

2. pultsadoreak L1, L3 eta L5 lanparak gobernatuko ditu.

3. pultsadoreak L6 lanpara gobernatukodu.

4. pultsadoreak L2 lanpara gobernatukodu.

S1. sentsoreak L4 lanpara gobernatuko du.

S2. sentsoreak L2, L4 eta L6 lanparak gobernatuko ditu.

jj aa rr dd uu ee rr aa kk

Àrea/Zona Linea Aparatua Helbide fisikoa

1 12 35

6.15.64

1 0 0

2.13.40

15 9 12

7.21.35

3 7 7

BK = Zona-akoplagailua LK = Linea-akoplagailua P = Pultsadorea

S = SensorL = Llum

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 18: PDF-07kap

149

7.6.7.6. Sistemaren programazioaInstalazioa eginda eta sistemaren elementu guztiak eta funtzionamenduareneta konfigurazioaren logika ezagututa, sistema programatzeari ekin diezaioke-gu. Esan dugunez, ETS programa oso sinplea eta intuitiboa da eta, horregatik,programatzea ez da batere zaila.

Ikus dezagun orduan nola ekin zeregin horri. Horretarako, menuetako batzue-tatik nabigatuko dugu eta, ondoren, aplikazio-praktikak ikusiko ditugu.

Menu nagusiaETS programa zabaltzen dugunean, menu nagusia agertzen zaigu, eta honakoaukera hauek erakusten dizkigu:

Konfigurazioa. Aukera horrek softwarea konfiguratzea ahalbidetzen digu,hasi inprimatzetik eta pantaila bistaratzeraino.

Proiektuaren diseinua. Hemendik, EIB sisteman oinarritutako instalazio batdiseinatu ahal izango dugu.

Martxan jartzea. Atal honetan, gure proiektua martxan jartzea (esporta-tzea), hainbat elementu frogatzea, etab. ahalbidetzen zaigu.

Proiektua administratzea. Gordeta ditugun proiektuak administratzekoaukera ematen digu.

Produktua administratzea. Aukera horren bitartez, hainbat produktu hautaditzakegu, hainbat fabrikatzailerenak. Fabrikatzaile bakoitzak bere produk-tuen datu-basea ematen du; gure esku ditugunean, ikono honen bitartez,gure instalaziorako interesatzen zaizkigunak esportatuko ditugu.

Bihurketa. Ikono horrek ETSren aurreko bertsioren batez egindako proiek-tuak eta datu-baseak aldatzeko balio du.

Irten. Ikono hori sakatuta, programaren exekuzioa amaituko da.

Konfigurazio-menuaMenu nagusitik, Konfigurazioa ikonoan klik egiten badugu, menu horren iko-noak agertuko zaizkigu (7.30 irudia).

Aukerak ikonoak ETS modulu guztietarako konfigura daitezkeen aukerakomunak erakusten dizkigu.

7.29. irudiaMenu nagusia.

7.30. irudiaKonfigurazio-menuko

ikonoak.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 19: PDF-07kap

150

Proiektu-diseinuaren menuaMenu horretatik, aparatuak (Aparatuak aukera) edo bere funtzioa (Funtzioakaukera) aurkitzeko nahi ditugun iragazkiak finka ditzakegu. Gainera, multzo-helbideen oraingo esleipena bistaratzea ahalbidetzen digu (Multzoa aukera),eta sistemaren egitura, hura osatzen duten area, linea eta osagaien ikuspuntu-tik (Topo aukera). Halaber, menu horretatik, aldez aurretik hautatu dugunfabrikatzailearen produktuen katalogoa ireki dezakegu (Katalogoa aukera).

Martxan jartzeko menua

Menu horrek Aparatuak Bistaratu (proiektu baten aparatu guztiak dauzka etaaparatu-iragazkia erabiliz optimiza daiteke) eta Funtzioa Bistaratu, eta halaberTopologia eta Multzoak Bistaratu irekitzea ahalbidetzen du. Prog aukerak hel-bide fisikoetarako eta aplikazioetarako programa-elkarrizketa irekitzen digu;gogoan izan behar dugu helbide fisikoak, martxan jartzeko ez ezik, diagnosira-ko eta erroreak bilatzeko ere beharrezkoak direla. Azkenik, kontuan edukibehar dugu TestPA aukera, jadanik instalatutako aparatuen helbide fisikoakegiaztatzea ahalbidetzen diguna.

Proiektua administratzeko menuaMenu horretatik, gure datu-baseak dituen proiektu guztiak ikus ditzakegu.Gainera, proiektuaren datuak aldatu, proiektuak kopiatu edo bateratu etaproiektuak fitxategi batera edo disko batera esportatu ahal izango dugu.

Produktuak administratzeko menuaMenu horren bitartez, produktu bati buruzko informazio xehea (Info) jasoahal izango dugu; gainera, fabrikatzailea hautatzeko aukera ematen du, harenproduktuen katalogoa ireki eta inportatzeko.

7.31. irudiaProiektu-diseinuaren menua.

7.32. irudia Martxan jartzeko menua.

7.33. irudiaProiektua administratzeko

menua.

7.34. irudia Produktuak administratzeko

menua.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 20: PDF-07kap

151

Lanparak piztu eta itzaltzeaPraktika honetan, pultsadore bikoitz batetik gobernatutako bi lanpara piztea eta itzaltzea diseinatu eta pro-gramatuko dugu. Eskuineko goiko pultsadoreaz lanpara bat piztuko dugu, eskuineko beheko pultsadoreazitzali egingo dugu, eta ezkerreko beheko pultsadoreaz beste lanpara piztuko eta itzaliko dugu.

Instalazio hori egiteko beharko dugun materiala honako hau da.

Kopurua Materiala Erreferentzia1 Pultsadore bikoitza 5WG1 211-2AB111 Bi kanaleko irteera bitarra 5WG1 562-1AB01

Potentzia-kableakBusaren kableak

1 Bi lanpara dituzten plakak E14 zorroduna1 Iragazkidun eta RS 232 datu-

interfazedun elikadura-iturria.

Burutu beharko ditugun zereginak honako hauek dira:

1. Erabilitako zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa eta multzo-diagramak eta helbide fisikoakmarraztea.

2. Programazioa ETS softwareaz egitea.

3. Gure proiektuko datuen transferentzia egitea.

4. Instalazioaren funtzionamendua egiaztatzea.

1. Konexioak eta diagramak marraztea

Erabiltzen dituzun osagaiak Jung-enak edo beste fabrikatzaile bate-nak badira, taulan adierazten ditu-gun erreferentzia-zenbakiak desber-dinak izango dira; hemen erabiltzenditugunak Siemens-enak dira.

7.36. irudiaEskema logikoa.

7.37. irudiaErabilitako multzo eta helbide fisikoen diagrama.

7.35. irudia Konexioen eskema.

BUS EIB

Encendre-Apagar

Ence

ndre

Pols

ador

dre

tasu

perio

r

Pols

ador

dre

tain

ferio

r

Pols

ador

esq

uerra

supe

rior

Pols

ador

esq

uerra

supe

rior

Apag

ar

Ence

ndre

-Apa

gar

Encendre-Apagar

Polsadordoble

Línia de potencia

POLSADOR DOBLE5WG1-211-2AB01

Adreça física 1/1/1

DU

LD

ESO

RTIDES

5WG

1-562-1AB01

Adreçación física

ConnectarCanal A

ConnectarCanal B

0/0/1 0/0/1

0/0/2

77..11 pprraakktt iikkaa

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Sortida binariados canals

Page 21: PDF-07kap

152

2. Programazioa ETS softwareaz egiteaProiektua sortzeaMenu nagusitik proiektua diseinatzeko menura joan, proiektu berri bat sortu eta pro00 izena jarriko diogu.

Fabrikatzaile bakoitzak bere bistaratze-programa dauka, eraikinaren planoan instalazioan diseinatzeko balioduena; hala ere, liburu honetan ez dugu aukera hori azalduko

Produktuak inportatzeaProiektua sortuta, eta erabiliko dugun materialazein den jakinik, hautatu dugun fabrikatzailearendatu-basea inportatu behar dugu. Horretarako,menu nagusitik, Produktuaren administrazioahautatuko dugu; Inportatu aukeran klik egin etahonako menu hau agertuko zaigu:

Datu-basea dagoen unitatea hautatuko dugu; fitxa-tegiaren izena hautatu eta onartu egingo dugu.Hori eginda, programak dena ala produkturen batinportatu nahi dugun galdetuko digu. Kasu hone-tan, hautatutako fabrikatzaileen pultsadore bikoit-zak eta irteera bitarrak inportatukko ditugu. Gauzabera egin beharko da fabrikatzaile bakoitzarekin, bakoitzaren datu-basea desberdina baita.

Diseinua berreskuratzeaJarraian, menu nagusira itzuli eta Proiektuaren diseinua ikonoa hautatuko dugu. Berria ikonoa sakatu etaberehala proiektuaren izena eskatuko digun menua agertuko zaigu: pro00 jarriko dugu.

Onartu aukera sakatuta, Eraikinaren Bista pantaila agertuko zaigu; pantaila hori minimizatuko dugu (horre-tarako, klik egingo dugu pantaila horren goiko eskuineko aldeko "-" ikurrean). Kontuz ibili beharko dugu,nahasiz gero itxi egin dezake-gulako, eta proiektutik irten.

Hurrengo urratsean, Multzoaketa Topologia ikonoak hautatubehar dira. Erosoago lan egite-ko, Leihoa menura joan etaOrdenatu horizontalki aukerahauta dezakegu; horrela, 7.39irudian agertzen den bezalageratuko zaigu pantaila, etabiekin batera lan egin ahalizango dugu.

7.39. irudiaHorizontalki ordenatutako

multzoen eta topologiarenpantailak.

7.38. irudiaFabrikatzailearen produktuak bilatzeko menua.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 22: PDF-07kap

153

Helbideak esleitzeaTopologiaren Bistatik Area ikonoa hautatukko dugu eta, saguaz, gure proiektuko karpeta irekiaren ikurre-raino arrastatuko dugu. Ondoren, gauza bera egingo dugu Linearekin, eta sortu dugun arearaino mugitukodugu, eta gauza bera Aparatuarekin, zeina linearaino mugituko baitugu. Azken eragiketa hori behar ditu-gun aparatu adina errepikatuko dugu.

Eragiketa eginda, pantailan 7.40 irudia agertuko da.

Pantaila horrek iragazki batzuk eskainiko dizkigu, produk-tua fabrikatzaileak eman digun datu-basean aurkitu ahalizateko.

Fabrikatzailea hautatu, eta gure datu-basean daudenfabrikatzaileak agertuko zaizkigu.

Beheko koadroan, Produktu-familian, Pultsadoreakhautatuko ditugu.

Produktu-motak honako koadro honetan, Pultsadorebikoitza hautatuko dugu.

Programa koadroan, egitea nahi dugun hori hautatukodugu; gure kasuan, lanpara batzuk piztea eta itzaltzea(10S2 apa/enc).

Komunikazio-ingurune fisikoa lehentsita dator(Twisted Pair).

Iragazki guztiak jarri ditugunean, klik egingo dugu Aurkitun eta jarri ditugun iragazkien alderantzizko pro-portzioan dauden produktuen zerrenda agertuko da: zenbat eta iragazki gehiago, orduan eta produktu gut-xiago. Ondoren, nahi dugun produktua hautatuko dugu, Txertatu botoiaz.

Pantaila hori ez da ixten, beste produktu batzuk bilatu ahal izateko. Produktu guztiak txertatuta, pantailahorretatik irtengo gara, Itxi botoiaz

Multzoak eta azpimultzoak esleitzeaBeheko menuari dagokionez (Multzo-helbideak), saguaz Multzo nagusia hautatuko dugu eta gure proiek-tuaren karpeta irekiaren ikonoa dagoeneraino mugituko dugu. Multzo horri izena (adibidez, Argiztapena)jarri ahal izateko pantaila agertuko da. Ondoren, bi azpimultzo sortuko ditugu, eta teknika beraz hautatu-ko ditugu (Argiztapena karpeta-ra arrastatuz). Eragiketa hori bialdiz egingo dugu, azpimultzobakoitzerako behin. BatiON/OFF A lanpara eta besteariON/OFF B lanpara deitukodiogu.

Honela geratukko zaigu:

7.41. irudiaHelbideak eta multzoak esleitzea.

7.40. irudiaProduktua bilatzea.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 23: PDF-07kap

154

Aparatuak konektatzeaOrain multzoak eta azpimultzoak aparatuekin konektatu beharko ditugu.

Hori egiteko, Topologiaren Bistamenuaren goiko eskuineko aldean,koadro zuri bat ageri da, ObjektuakErakutsi izenaz. Aktibatzen badugu,pultsadorea sei funtziotan banatzendela ikus dezakegu adibidez.

Saguaz, goiko ezkerreko aldeko pultsadorea hautatuko dugu, saguaren ezkerreko botoiaz i ikurrarengainean sakatuko dugu eta 1. azpimultzoraino (ON/OFF A lanpara) arrastatuko dugu. Konektatu nahidugun galdetuko digu eta baietz erantzungo dugu. Ondoren, eskuineko pultsadorea, goikoa eta behekoa,konektatuko dugu eta banan-banan 2. azpimultzoraino (ON/OFF B lanpara) arrastatuko ditugu.

Irteera bitarra lau funtziotan banatzen da, eta horietatik A edo B kanala jartzen dutenak soilik aukeratukoditugu. Hurrengo urratsa A kanala 1. azpimultzoarekin eta B kanala 2. azpimultzoarekin konektatzea da,azaldu dugunaren arabera.

Parametroak programatzeaOrain bi elementuen parametroak programatu beharko ditugu. Hori egiteko, elementua hautatuko dugu, ezfuntzioa, eta saguaren eskuineko botoia sakatuko dugu. Orduan, parametroak hautatuko dugun menuaagertuko zaigu.

Lehenik, pultsadore bikoitza hautatuko dugu eta funtzionatzeko hainbat modu aukeratuko ditugu. Teklarenkontakturen batek esleitutako funtziorik ez badu, funtziorik ez aukera hautatu beharko dugu. Ondoren,gauza bera egingo dugu irteera bitarrarekin. Bukatutakoan, proiektua gordeko dugu.

3. Datuen transferentzia egiteaMenu nagusira itzuli eta Martxan jartzeko menua hautatu-ko dugu. Horren aurretik, erabiliko ditugun aparatuetanaldez aurretik ezer ez dagoela programatuta ziurtatu behardugu.

Proiektua ireki ikonoa hautatuko dugu, egin duguna auke-ratu eta ireki egingo dugu. Ireki ondoren, programa instala-ziora bidaliko dugu, zeina aldez aurretik kableatuta egongobaita. Horretarako, Programatu ikonoa hautatuko dugu, eta7.43 irudikoa bezalako pantaila agertuko zaigu. Helbide fisi-koa eta Aplikazioa aukera hautatuko dugu.

Helbide fisikoa bidaltzen dugunean, busaren akoplagailuarenpultsadore bat sakatu beharko dugu, programak aparatua bere baitan onar dezan; ondoren, programak aplikazioa bidaliko du eta hurrengo elementuarekin jarraituko du.

4. Egiaztapena egiteaPrograma eta aparatuen helbide fisikoa bidali ondoren, behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatuko dugu.

7.42. irudiaAparatu bakoitzaren funtzioak.

7.43. irudia Martxan jartzea.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 24: PDF-07kap

155

1 1 1 1

1

A B C D

0 0 0 00

J a r d u e r a k

15. Bainugela batean, haizagailu batek eragindakoaireztapena dago. Zirkuituak honako hau bete dezannahi dugu:

– Pultsadore baten teklaren goiko kontaktua sakat-zean, konketako lanpara eta haizagailua konekta-tu behar dira (irteera bitarreko A eta B kanalak).

– Pultsadorearen beheko kontaktua sakatzean, lan-para deskonektatu behar da, baina haizagailuak 3minutuz jarraitu behar du konektatuta.

Oharrak: irteera bitarrean oinarri bat dago, delaitzaltzearen atzerapena edota piztearen atzerapena,eta faktore biderkatzaile bat; oinarria eta faktoreabiderkatzeak nahi dugun denbora eman behar digu.

Hau eskatzen dizugu:

– Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzo-diagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraz-tea.

– Programazioa ETS softwareaz egitea.

– Zure proiekturako datuen transferentzia egitea.

– Ariketa egiaztatzea.

16. Pultsadore laukoitza eta bina kanaleko bi irteerabitar erabiliz, ondoko hau betetzen duen zirkuituaegin dezazun nahi dugu (kontuz ibili, pultsadore lau-koitzen bi mota baitaude, ondoko irudian ikus daite-keenez):

– Pultsadorearen kanal bat sakatzen dudanean,lanpara bat piztuko da 1.300 milisegundotara, etabeheko aldea sakatuta itzaliko da.

– Pultsadorearen beste kanala sakatzen dudanean,C lanpara piztuko da. Eta beheko aldea sakatu eta4,2 segundotara itzaliko da.

– Pultsadorearen beste kanala sakatzen dudanean,beste bi lanpara piztuko dira. Beheko aldea sakat-zen badut, ezin izango dira itzali.

– Pultsadorearen beste kanala sakatzen dudanean,aurreko bi lanparak itzaliko dira.

– Halaber, lau pultsadoreetatik (LED) zein sakatudugun jakin nahi dugu.

Hau eskatzen dizugu:

– Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzo-diagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraz-tea.

– Programazioa ETS softwareaz egitea.

– Zure proiekturako datuen transferentzia egitea.

– Ariketa egiaztatzea.

17. Pultsadore bikoitz bat eta irteera bitar bat erabi-liz, hau lortu nahi dugu:

– Goiko ezkerreko pultsadorea sakatzean, irteerabitarreko A eta B kanalak aldi berean aktibatzea.

– Beheko eskuineko pultsadorea sakatzean, irteerabitarreko bi kanalak aldi berean desaktibatzea.

Hau eskatzen dizugu:

– Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzo-diagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraz-tea.

– Programazioa ETS softwareaz egitea.

– Zure proiekturako datuen transferentzia egitea.

– Ariketa egiaztatzea.

18. Ariketa honetan, bi lanparen egoera (A eta B)pultsadore bikoitzaz eta irteera bitar batez konmu-tatu nahi dugu. Bete behar den funtzioa honako hauda:

– Pultsadore bikoitzaren ezkerreko teklaren goikoaldea sakatuta, A lanpararen egoera konmutatu-ko da eta, pultsadore bikoitzaren ezkerreko tekla-ren beheko aldea sakatuta, B lanpararen egoerakonmutatuko da..

– Beheko aldeko eskuineko pultsadoreaz bi lanpa-rak piztuko dira; eskuineko pultsadorearen goikoaldea sakatuta, bi lanparak itzaltzea lortu behardugu

Hau eskatzen dizugu:

– Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzo-diagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraz-tea.

– Programazioa ETS softwareaz egitea.

– Zure proiekturako datuen transferentzia egitea.

– Ariketa egiaztatzea.

Pultsadore laukoitz hone-tan, kanal bakoitza inde-pendenteki aktibatzen da.

Pultsadore laukoitz hone-tan, lehenbizi letretan hau-tatu behar duzu eta gero,

mekanismoa aktibatu.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 25: PDF-07kap

156

19. Ariketa honetan, bi lanpara piztea eta itzaltzea dahelburua; bata pultsadore konbentzional batekgobernatzen du eta bestea, etengailu konbentzionalbatek. Sarrera bitar bat eta irteera bitar bat erabilibeharko dituzu.

Hau eskatzen dizugu:

– Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzo-diagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea.

– Programazioa ETS softwareaz egitea.

– Zure proiekturako datuen transferentzia egitea.

– Ariketa egiaztatzea.

20. Ariketa honetan, lanpara bat piztu eta itzali behardugu, infragorrien pultsadore bat eta pultsadorebikoitz bat erabiliz. Bete behar den funtzioa honakohau da:

– Pultsadore bikoitzaren eta infragorrien pultsado-rearen ezkerreko teklaren goiko aldea sakatuta, Alanpara piztuko da.

– Pultsadore bikoitzaren eta infragorrien pultsado-rearen ezkerreko teklaren beheko aldea sakatuta,A lanpara itzaliko da. Gauza bera egingo dugu Blanpararekin, baina pultsadore bikoitzaren etainfragorrien pultsadorearen eskuineko teklaz.

Hau eskatzen dizugu:

– Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzo-diagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea.

– Programazioa ETS softwareaz egitea.

– Zure proiekturako datuen transferentzia egitea.

– Ariketa egiaztatzea.

21. Goritasun-erreguladore edo dimmer batez kon-trolatutako A lanpara bat piztu eta itzali behar dugu,eta halaber bere intentsitatea erregulatu, horretarakopultsadore bikoitza erabiliz. Bete behar den funtzioahonako hau da:

– Pultsadore bikoitzaren ezkerreko teklaren goikoaldea sakatuta, A lanpara piztuko da.

– Pultsadore bikoitzaren ezkerreko teklaren behekoaldea sakatuta, A lanpara itzaliko da.

– Eskuineko teklaren goiko aldea luzaroan sakatu-ta, argitasuna indartuko da, eta ezkerreko tekla-ren beheko aldea luzaroan sakatuta, berriz, argi-tasuna motelduko da.

Hau eskatzen dizugu:

– Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzo-diagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea.

– Programazioa ETS softwareaz egitea.

– Zure proiekturako datuen transferentzia egitea.

– Ariketa egiaztatzea.

22. Gela batek erradiadore bat dauka. Tenperaturatenporizadore batek kontrolatzen du. Gainera, leiho-en egoera irekitze-kontaktuek kontrolatzen dute;horrela, berogailua piztuta dagoela leihoa zabaltzenbada, elektrobalbula batek hura itzaliko du.

Hau eskatzen dizugu:

– Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa, multzo-diagramak eta erabilitako helbide fisikoak marraztea.

– Programazioa ETS softwareaz egitea.

– Zure proiekturako datuen transferentzia egitea.

– Ariketa egiaztatzea.

23. Korridore baten argiztapen-instalazioa eginnahi dugu, mugimendu-sentsoreak erabiliz,zaintza-funtzioarekin:

– Lan-orduetan, korridorearen argiztapena piztutaegongo da, erloju tenporizadore baten bitartez.

– Ordutegi horretatik kanpo, argiztapena mugi-mendua detektatuz gero piztuko da.

– Eraikina hutsik dagoenean eta segurtasun-zerbit-zuak hura miatu ondoren, sistema zaintza-modura igaroko da, pultsadore baten bidez.Mugimenduren bat detektatzen bada, segurta-sun-zerbitzua seinale akustiko batez ohartarazikoda eta argiztapena piztu egingo da. Seinale horizaintza-gelan kokatutako bigarren pultsadoresinple batetik baieztatu eta itzali ahal izango da

Hau eskatzen dizugu:

– Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa,multzo-diagramak eta erabilitako helbide fisi-koak marraztea.

– Programazioa ETS softwareaz egitea.

– Zure proiekturako datuen transferentzia egitea.

– Ariketa egiaztatzea.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez

Page 26: PDF-07kap

157

AAzzkkeenn aarr iikkeettaakk

1. Zertarako erabiltzen da EIB osagaien helbide fisi-koa? Berdinak al dira helbide fisikoak sentsoreetaneta eragingailuetan? Zergatik?

2. Zertarako balio du LEDak eta buserako akoplagai-luaren pultsadoreak?

3. Zeitzuk dira EIBn instalazio bat egiteko behardiren gutxienezko osagaiak?

4. Zer gertatzen da sentsore batek ez badu eragingai-lu batek bidalitako telegrama bat jaso izanaren adie-razpena jasotzen?

5. Zein da buserako akoplagailuaren kontroladoreakbetetzen duen funtzioa? Berdinak al dira aparatuhoriek sentsoreetan eta eragingailuetan?

6. Zertarako erabiltzen dira fabrikatzaileen datu-baseak eta zeintzuk dira beren edukiak?

7. Zenbat azpimultzo sor ditzakegu multzo nagusibatean?

8. Hautatu produktua aukera erabiltzen badugu.Zenbat fabrikatzailerengana irits gaitezke pantailahorretatik?

9. Zer esan nahi du aplikazioak EIB osagai batean?Osagai berak aplikazio bat baino gehiago eduki di-tzake?

10. Dagokion programazioa egin behar dugu, zirkui-tu batek honela funtziona dezan. Lau lanpara gober-natu nahi ditut, honako leku hauetatik: pultsadorebikoitza, pultsadore laukoitza, etengailu konbentzio-nala eta infragorrien pultsadorea.

A lanpara hemendik funtzionaraziko da:

– Pultsadore bikoitza (goiko ezkerreko teklasakatuta, piztu egingo dugu eta beheko ezke-rreko tekla sakatuta, itzali).

– EPultsadore laukoitza, bere A kanaletik,goiko aldeko tekla sakatuta, piztu eta itzaliegingo dugu; gainera, aurre-hautaketarenadierazpena egin beharko du.

– Halaber, urrutiko aginteaz piztuko eta itzali-ko dugu, bere 27. kanaletik.

– Korronte-hornidurarik ez badago eta bereha-la itzultzen bada, A lanparak piztuta egonbeharko du.

B lanpara hemendik funtzionaraziko da:

– Pultsadore konbentzionala.

– Pultsadore laukoitza, bere D kanaletik, goikoaldeko tekla sakatuta, piztu eta itzali egingodugu; gainera, aurre-hautaketaren adieraz-pena egin beharko du.

– Urrutiko aginteaz, bere 29. kanaletik.

– Lanpara hori 4,16 segundoko atzerapenazpiztuko da.

C lanpara hemendik funtzionaraziko da:

– Pultsadore bikoitza, goiko eskuineko teklasakatuta piztu egingo dugu eta, beheko eskui-neko tekla sakatuta, itzali.

– Pultsadore laukoitza, bere C kanaletik, goikoaldeko tekla sakatuta, piztu eta itzali egingodugu; gainera, aurre-hautaketaren adieraz-pena egin beharko du.

D lanpara hemendik funtzionaraziko da:

– Etengailu konbentzionala.

– Pultsadore laukoitza, bere D kanaletik, goikoaldeko tekla sakatuta, piztu eta itzali egingodugu; gainera, aurre-hautaketaren adieraz-pena egin beharko du.

– Korronte-hornidurarik ez badago eta bereha-la itzultzen bada, D lanparak piztuta egonbeharko du. Lanpara hori 10,5 segundokoatzerapenaz piztuko da.

Urrutiko aginteaz, bere 30. kanaletik, lanparaguztiak piztu beharko dira.

Urrutiko aginteaz, bere 31. kanaletik, lanparaguztiak itzali beharko dira.

Hau eskatzen dizugu:

– Zirkuituaren konexioak, diagrama logikoa,multzo-diagramak eta erabilitako helbide fisi-koak marraztea.

– Programazioa ETS softwareaz egitea.

– Gure proiektuko datuen transferentzia egitea.

– Ariketa egiaztatzea.

7. unitate didaktikoa. Automatizazio-sistemak IEBen bitartez