ostirala 2018ko martxoaren 2a ix. urtea 342. zenbakia www ... · b 4-5 greba feminista, eskubideen...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA ISABELLE MIQUELESTORENA Martxoaren 8an emakumeak grebara deitu ditu Euskal Herriko mugimendu feministak b Ipar Euskal Herrian ere izanen du oihartzuna deialdiak; Grebalari Feministen Asanblada antolatu dute b 4-5 Greba feminista, eskubideen alde SNCF Tren konpainiako langileen estatusa aldatuko da Spinetta txostenaren eraginez 3 Euskara Laborantzan ari diren elkarteetako langileak euskalduntzeko talde bat sortu da 2 Ostirala 2018ko martxoaren 2a IX. urtea 342. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Upload: others

Post on 20-Oct-2019

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

ISABELLE MIQUELESTORENA

Martxoaren 8an emakumeak grebara deitu ditu Euskal Herriko mugimendu feministak b Ipar EuskalHerrian ere izanen du oihartzuna deialdiak; Grebalari Feministen Asanblada antolatu dute b 4-5

Greba feminista,eskubideen alde

SNCF Tren konpainiakolangileen estatusa aldatuko da

Spinetta txostenaren eraginez

3Euskara Laborantzan ari direnelkarteetako langileak

euskalduntzeko talde bat sortu da

2Ostirala

2018ko martxoaren 2aIX. urtea342. zenbakia

[email protected]

E. Erremundegi - J. Etxebarria

Baiona - Maule

Ez da berria AEKren-

tzat profesionalak

euskalduntzea haien

lan orduetan, urteak

baitira Xede taldee-

tan hala egiten dutela. Hamabost

bat talde baziren jadanik Ipar

Euskal Herrian gaindi, baina

laborantzako langileentzat bere-

ziki sortu dute beste bat.

Arrapitzek laborantza sailean

ari diren hainbat elkarte biltzen

ditu, eta hango kide Argitxu Jau-

regik laburbiltu du abiapuntua:

«Kanpoko langileak baditugu;

Euskal Herrikoak ez diren gazte-

ak sartu dira, eta nahi zuten eus-

kara ikasi». Nahia bat da, eta

beharra bestea. Laborarien arte-

an lanean ari direnentzat beharra

ere bada, Jauregiren erranetan:

«Zeren laborantza munduan,

baita elkarteetan ere, euskaraz ari

dira, eta langileek indar bat nahi

zuten egin». Taldea sortu aitzin,

langile bakoitzarekin banaka-

banaka bildu zen Xede taldeen

arduradun Maialen Galeras, eta

ideia bera azpimarratu du:

«Ikusten dute beharra haiek ere

mintzatzeko, bilkuretan labora-

riak euskaraz ari baitira».

Talde txikia da iaz abiatu zena,

bost pertsonakoa, baina beste

batzuk erakartzeko esperantzan

sortu zuten bereziki laborantza

saileko langileekin soilik osatuz,

Galerasen erranetan: «Posible

zen talde espezifiko bat egitea,

edo langileak txertatzea martxan

diren beste taldeetan. Aski ikasle

baziren; beraz, erabaki dugu

talde txikia izanik ere abiaraztea,

eta pentsatu dugu beste egiture-

tako langile batzuk txertatzen

ahalko zirela».

Izuran biltzen hasi da, beraz,

taldea, ostegun goizez, hiru ore-

neko kurtsoetan. BLE, Lurzaindia

eta Buru Beltza elkarteetako lan-

gileekin abiatu dira. «Enbeia ge-

nuen taldea euskalduntzea; lehen

bost ginen, lau euskaldun eta bat

erdalduna. Halakoetan, frantsesa

sartzen da; euskaraz gutxiago ari

gara. Laborariek nahi zuten hori

bultzatu», zehaztu du Arrapitze-

ko koordinatzaileak.

AEKren beste langile taldeetan

bezala, «interesa da ere laneko

errealitate bati erantzutea, hiz-

kuntza mailan», Galerasek dioe-

naz. «Langile guztiak banan-

banan ikusten ditugu, eta

bakoitzaren lanpostuaren arabe-

ra ikusten dugu zer maila behar

luketen lortu frantsesez egiten

dutena euskaraz egiteko gai iza-

teko», gehitu du.

«Hasiera mailan»

partitu direnez, idealean

sei urteko formakuntza

behar luketela kalkulatu

dute, nahiz hasiera bate-

an lau urteko plangintza

bat finkatu duten. «Ho-

rrekin, aisa mintzatzen

ahal dira eguneroko gau-

zez», AEK-ko langilea-

ren erranetan, eta gerora

ikusiko da nola segitu.

Beste Xede taldeetako es-

perientzatik, Galerasek

badaki balitekeela gero

ikasleek urrats gehiago

egitea ere: «Gertatzen da

ikasle horiek ikastaldiak egitea

horrez gain, edo formakuntza bu-

katzean gau eskolan segitzen du-

tela».

«Laneko egoerak ere lantzen

ahal dituzte, hor hasiera mailan

baitira; eguneroko terminologia

ere ikusten dute, baina hori da

gure formakuntzen interesa»,

zehaztu du. Jauregik dioenaz,

«beste elkarte batzuek nahi luke-

te» talde horietan integratu; ida-

tzia lantzeko, adibidez. Euskal

Herriko Laborantza Ganberatik

abiatu zen ideia hasieran, baina

euskara maila desberdinak zirela

arteko —taldeak maila bereko

ikasleen artean osatzen dira—, az-

kenean, Ainhize-Monjoloseko

langileak gabe abiatu dira.

Beste Xede taldeen gisa berean

finantzatuak dira kurtso horiek:

elkarte bakoitzeko formakuntza

profesionalerako fondoen bidez;

alegia, langile bakoitzaren for-

makuntzarako fondoa hunki

gabe. Denborarekin taldea han-

ditzeko esperantzak baditu Jau-

regik: «Plantan ezarri dugu

momentuan multzo txikia, baina

ari da poliki-poliki potolotzen».

Laborariekin euskaraz aritzeko

nahiak bultza ditzake besteak

ere.

Laborantza sailean ari diren elkarteetako langileak euskalduntzeko xedez, euskara ikasteko talde batsortu da. Bost ikaslerekin abiatu, eta badute taldea handitzeko ideia. Lau urteko formakuntza hasi dute.

Laborantza euskalduntzeko xedez

Ipar Euskal Herrian zehar AEK-k baditu jadanik hamabost bat talde langileak euskalduntzeko haien lan denboran. XIBEROKO GAÜ ESKOLA

Langileek ikusten dute beharra haiek ere mintzatzeko,bilkuretan laborariak euskaraz ari baitira»Maialen GalerasAEK-ko langilea

«Kanpoko langileak baditugu;Euskal Herrikoak ez direngazteak sartu dira, eta nahi zuten euskara ikasi»Argitxu JauregiArrapitzeko langilea

‘‘

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 2a2 b Gaiak

Joanes Etxebarria Maule

«Mundua aldatzen da, eta SNCF

ere aldatu behar da». Hitz horie-

kin hasi zuen agerraldia Edouard

Philippe Frantziako lehen minis-

troak astelehen arratsaldean. Ha-

siera batean, Air France hegazkin

enpresaren pribatizazioan parte

hartu zuen Jean-Cyril Spinettak

gobernuaren eskariz egin txoste-

nean, gomendioen artean zen

errentagarriak ez ziren trenbide

txikiak ixtea. Baina, lehen minis-

troaren hitzetan, ez du aholku

hori «segituko» azkenean.

Trenbide txikienak arrangura

sortu zuen eskualde anitzetan,

metropoliei lehentasuna eman

eta 9.000 kilometro trenbide zire-

lako irizpideen barnean. Besteak

beste, Baiona eta Donibane Gara-

zi lotzen dituen burdinbidetik da-

bilen trenaren geroa zen, hasiera

batean, dilindan ezarria. «Bista-

koa da trenbideek badutela ba-

lioa. Baiona eta Garazi arteko tre-

na ez da aski ustiatua, ordutegiak

ez direlako egokiak lurraldearen

beharrei ihardesteko. Bistan da

badela lan bat egiteko, bistan da

aterabideak ekar daitezkeela bide

horretatik. Egokituko den mo-

mentuan elkargoarekin begira-

tuko dugu trenbide horretan ger-

tatzen dena», dio Claude Olivek,

Euskal Elkargoko garraioen ar-

dura duen hautetsi angeluarrak.

Philippen adierazpenak en-

tzun aitzin, SNCF ikertzeko egin

txostenarekin asaldatu zen Re-

naud Legrave, Akitania Berria es-

kualdeko presidenteorde eta az-

piegitura eta garraioetako ardu-

raduna: «Errentagarriak diren

trenbideak mantendu eta lurral-

de antolaketarako balio duten

trenbideek ez lukete erabilgarri-

tasunik. Gaurko errealitatearen

antitesia da, COP 21 akordioa

izenpetu berri da, munduko beste

herrialde guztiei COP 23 izenpe-

tzea eskatzen zaie, eta momentu

berean azaltzen digute behar ge-

nukeela autobus, kamioi eta au-

toetara itzuli».

Azkenean puntu hori baztertu

bada ere, kontrako norabidean

lan egitea logikoagotzat jotzen

du, dudarik gabe, SCNFko langile

eta CGTko ordezkari den Peio Du-

fauk. Sufrearen bidea izeneko

trenbidea berriz irekitzea ere pro-

posatu izan diote Jean Rene Etxe-

garairi, Bokaletik Angelura doa-

lako Baionako hirigunea zehar-

katuz: «Baionan egunero autoak

metatzen dira ezin sartuz, arra-

tsean ezin ateraz... zer nahi ote

dugu, jendea bideetan edo trene-

tan?», galdetu du Dufauk. Horre-

gatik eskaini izan dute aholkula-

ritza teknikoa, bestalde, Baiona

eta Donibane Garazi arteko tren-

bidea indartzeko xedez.

Baina Frantziako Gobernu des-

berdinek, Dufauren ustez, «jen-

deaz trufa» egin dute lehendik

ere. Horren adibidetzat ditu

2008an SCNFk Geodis logistika

eta kamioien garraio enpresa ero-

si izana eta François Hollanden

gobernuak «trenari konkurren-

tzia egiteko autobusak sortu»

izana. «Gainera, hainbeste ku-

tsadurarekin badakigu trena dela

bideetarik bat hortik ateratzeko,

eta alderantzizkoa egiten da egu-

nero», gehitu du trenbideetako

langileak.

Langileen estatusa, bukatuaTrenbide txikien itxiera ez, baina

Spinettaren aholkuetan beste ba-

tzuk arau bilakatuko direla hitze-

man zuen lehen ministroak:

«Geroan ez dira gehiago estatus

horrekin hartuko langile be-

rriak», erran zuen, datarik ze-

haztu gabe. Zehaztasun gehiago-

rekin bai, berriz: «SNCF ezin da

izan, bere konkurrentziaren pa-

rean, estatusarekin langile be-

rriak hartzen dituen bakarra. Be-

raz, belaunaldi berriei, aprendi-

zei, SNCFn sartu nahi dutenei

erraten diegu frantses guztien lan

baldintza berdinak ukanen dituz-

tela, Lan Kodearen araberako-

ak».

«Txosten horrek ofizialki age-

rrarazten du gordezka egiten ari

zirena enpresaren barnean», Du-

fauren ustez. SNCFko langileen

estatusa aldatzen hasia baita ai-

tzinetik ere. Lehen, 55 urtetan

erretretara joateko zuten parada

galarazi zitzaien; gaur egun, 58

urtetan doaz, eta Dufauren belau-

naldikoak 62 urtetan joanen dira.

Txostenean agertu ez den datu

bat aipatu du Dufauk, erretretari

lotua: «Jakin behar da pribatuari

konparatuz %150 kotizatzen ge-

nuela lehenago joateko erretreta-

ra. Zer gertatzen da kotizatu du-

gun diru horrekin guztiarekin ja-

kinez orain ez garela lehenago

joaten?».

Erretreta sistema hori ez da se-

gidan desagerrarazteko inten-

tziorik agertu, ez da aipatu ere as-

teleheneko agerraldian, baina de

factokondenatua dela dio CGTko

ordezkariak: «Gure ustez, oso

kaltegarri da langile berrientzat,

batetik, eta, bestetik, estatusa

mantendua izanen da aski langile

bagara estatus horretan, baina az-

kenean desagertzen ari da pixka-

naka-pixkanaka». Kotizaziorik

ezean, erretreta kutxa hori hustu-

ko da.

Hedabide gehienetan behin eta

berriz aipatu da ere, batzuetan

zalantzan ezartzeraino, SNCFko

langileek bizi osorako lanpostua

ziurtatua dutela. Dufauk hori jus-

tifikatua dela dio; batetik, zerbi-

tzu publikoa izanik trenbideeta-

ko langileak gau eta egun lanean

ari direlako, «eta besta egunez

ere». Bestalde, formakuntzetako

gastuak aipatu ditu: «Trenbidee-

tarako langile izateko formakun-

tza anitz behar dira, besteak beste

segurtasun mailan, nola ez.

Enpresak diru anitz ematen du

formakuntza horietan, eta langi-

lea joaten bada edo kanporatua

bada, sekulako dirua galtzen

da».

Edouard Philippek estatus bu-

kaerarako ez du datarik iragarri,

baina ziurtatu du neurriak har-

tzeko ez zela epe luzeegirik iza-

nen, eta ordenantza bidez trenka-

tzeko prest agertu da. «Erran

nahi du eztabaidarik ez litzateke-

ela izanen, fite pasa nahi dutela»,

laburbildu du CGTko kideak.

Trenbideetako langileen hainbat

sindikatuk protestarako deia egin

dute jadanik, eta martxoaren 22a

greba eguna izanen da estatu

mailan. Mediatikoki grebari

eman zaion itxura txarraz jakitun

da Dufau, baina uste du erabil-

tzaileek ikusten dutela hedabide-

etan «gezurretan edo gauzak po-

tolotzen» ari direla.

SNCFko langileen estatus bereziakenduko du Frantziako GobernuakErrentagarriak ez diren trenbide txikiak ixtea ere aipatu zuten Jean-Cyril Spinettak gidatuaholku txostenean b Lehen ministroak, haatik, puntu hori baztertu zuen astelehenean

Spinetta txostenak errentagarriak ez diren trenbide txikien ixtea aholkatzen zuen, baina gobernuak ez du aholkua segituko azkenean. GAIZKA IROZ

Gaiak b 3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 2a

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 2a4 b Astekoa

Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

Emazteen eskubi-

deen alde Martxo-

aren 8an greba

egitera deitu du

mugimendu fe-

ministak. Nazio-

arteko deialdi hau Argentinan

abiatu zen iaz, eta mundu guzian

zehar izan zuen oihartzuna. Aur-

ten, Euskal Herrian ere deitu dute

grebara. Lapurdi, Nafarroa Behe-

re eta Zuberoari dagokionez, Gre-

balari Feministen Asanblada an-

tolatu dute grebara deitzeko. De-

nek grebara deitzen ez badute ere,

Ipar Euskal Herriko talde femi-

nista guztiek babesa erakutsi dio-

te iniziatibari.

Joan den astean osatu zuten

Grebalari Feministen Asanblada,

Baionako Zizpa gaztetxean egin

zuten bilkuran. Norbanakoek

osatua, talde, ingurune eta belau-

naldi anitzetako feministak el-

kartu ziren. «Orotara, 25 bat

emazte bildu gara», adierazi du

Jenofa Berhokoirigoin asanbla-

dako parte hartzaileak. Hiru ele-

mentu azpimarratu ditu grebara

deitzeko: «Geure burua mundu

mailako greba deialdian koka-

tzen dugu. Nahiz eta hemen, aur-

ten ez duen hainbeste eragin iza-

nen, gurea harri bat gehiago da.

Baina, aurtengoa bezainbat, ge-

roari begira ere egiten dugu, pen-

tsatuz ondoko urteetan ere egon

daitekeela mugimendu hori, eta,

beraz, aitzin lan bat deia egina

izanen dela. Azkenik, nahiz eta

guti izan, ez gaitu horrek izutzen,

eta bada beharra mezu hori he-

men ere entzuna izateko».

Parte hartzaileen artean zen

Gema Elorriaga. Betidanik, parte

hartu izan du emazteen asanbla-

detan, eta azkenaldian Zutik tal-

dean ari da. «Niretzat, gauza be-

rezia da grebalari feministen

asanblada, zerbait diferentea.

Gauza berria da emakumeen gre-

ba egitea. Bikaina iruditzen zait

sortu den asanbladaren aniztasu-

na. Izan ere, 50 urteko emakume-

ak zeuden, Zutik-ekoak, baita

PAFekoak ere, eta gazteenak, Ai-

tzinakoak. Ni anitz pozten nau

horiek ikusteak».

Grebarako deialdi zabala egin

dute, diruz ordaindutako lanaz

gain beste hiru arlotara erama-

nez. Zaintza esparrua batetik,

«ikusezina» den esparrua.

«Emazteek denbora eta energia

anitz ematen dute zaintza lanean.

Ikusezina den hori argira eraman

nahi dugu, eta erakutsi zer pisu

dugun arlo horretan», azaldu du

Berhokoirigoinek. Ikastetxeetan

ere eginen dute greba, eta egun

horretan ez kontsumitzera deitu

dute.

Frantzian, grebarako aitzin

abisua eman dute CGT, Solidaires

eta FSU sindikatuek. Hala, greba

egin nahi duenak lege esparru

batean egiten ahalko du. Ipar

Euskal Herrian ere langile sindi-

katuei dei egin diete grebarekin

bat egin dezaten. Oraingoz, LAB

sindikatuak eman die babesa, eta

bere afiliatuak greban parte har-

tzera deitu ditu. «Badakigu

emazte izateak lantegi batean zer

esan nahi duen, lansarien artean

zer desberdintasun diren. Egia da

sindikatu gisa badugula alde hori,

langilearen defentsa baita», azal-

du du Argitxu Dufauk. Ordu ba-

tzuetako lanuztea egiteko aukera

ere ikusten du. «Frantzian, ba-

tzuek beren lanpostua 14:40ean

utziko dute, gizonekiko duten

lansariaren ezberdintasuna era-

kusten baitu».

Deialdia eta babesaMugimendu feministen arteko

elkarlana beti ez da erraza Ipar

Euskal Herrian, eta, anitzetan,

adostasunak lortzea konplikatua

izan ohi da, bakoitzak dituen des-

berdintasunengatik. Horiek ho-

rrela, aldarrikapen maila anitze-

tan apalegia dela iruditzen zaio

Berhokoirigoini. «Talde horrek

interesatzen nau, batetik greba-

ren inguruan oinarritua delako

eta sistema oztopatzeko tresna

interesgarri bat baita». Talde fe-

minista guziek ez dute grebara

deituko, baina guziek erakutsi

diote babesa.

«Greba deialdiarekin bat egi-

nen dugu. Orain arte, ez gara se-

kula sartu Martxoaren 8aren an-

tolaketan; gure borrokatzeko

manera beste arlo batean koka-

tzen baita», esplikatu du Lola

Garzia PAFeko kideak. Nahiz eta

lehen lerroan ez izan, «ideia

ona» iruditzen zaiela erran du:

«Borrokatzeko molde berri bat

deskubritzen ari gara». Zutik tal-

deak ere deituko du grebara.

«Berdintasunean oinarritzen ez

den gizartearen funtzionamen-

dua zalantzan jartzea da; ez soilik

lan arloan, lansaririk gabe etxean

egiten den lanean ere, garbiketan,

zaintzan... emazteak egiten ditu

gauza horiek guztiak gehiene-

tan», Veronique de Ladevesen

hitzetan. Weinstein aferarenon-

dotik sortu den giroari segida

emateko aukera ikusten du.

«Erronka, ikusgarritasuna ema-

tea da. Luzaz ahots batzuk isil-

duak izan dira, eta, grebaren bi-

dez, horiek entzunaraztea da hel-

burua».

Aitzinako talde feministak ere

grebara deitzeko hautua egin du,

eta bere kideek grebalarien asan-

bladan parte hartu dute norbana-

ko gisa. «Nik uste dut mugimen-

du feminista biziberritzeko ere

aukera dela, borroka molde berri

bat delako eta greba egiteak zen-

tzu asko duelako jende anitzen

buruetan», iritzi du Armelle

Etxenikek. Udaberri Feminista

aurkeztu du aste honetan Aitzi-

nak. Emagin talde feministare-

kin, eraso sexisten aitzinean

erantzuteko protokolo bat landu

Nazioarteko deialdiarekin bat eginez, martxoaren 8angreba egitera deitu ditu emazteak Euskal Herrikomugimendu feministak. Ipar Euskal Herrian, GrebalariFeministen Asanblada osatu dute, talde feminista guziensostenguarekin. Luzera begirako dinamika bat abiatunahiko lukete.

Emazteen lekua

ikusarazteko

Emazteek denbora etaenergia anitz ematendute zaintza lanean.Argira eraman nahi dugueta duen pisua erakutsi»Jenofa BerhokoirigoinGrebalari Feministen Asanbladakoa

‘‘«Batzuek lanpostua14:40an utziko dute,gizonekiko lansariarenezberdintasunaerakusten baitu»Argitxu DufauLABeko kidea

‘‘

Jende andana elkartu zen iaz, Baionan,

Martxoaren 8ko mobilizazioetan. I. MIQUELESTORENA

Astekoa b 5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 2a

har duten erratea. «Gizon batek

sostengua erakutsi nahi badio,

ongi; baina, guretzat, mugimen-

du hori emazteek eramana da, eta

emazte feministek, horregatik,

emazte identifikatzen direnekin

bakarrik egiten da asanblada. Gi-

zon batek desmartxa sostengatu

nahi badu, modu anitz ditu».

AurrekariaLehen aldia izanen da emazteen

greba bat antolatzen dela, lehen

urtea, eta horren garrantzia azpi-

marratu dute gehienek. «Bada-

kigu Baionan grebalariak ez

garela asko izanen, baina horrek

ez gaitu gibelarazten, badakigu-

lako datorren urteei begira

gauza berri baten hasiera izanen

dela», nabarmendu du Elorria-

gak.

Asanbladak berak izan leza-

keen segidaz ere mintzatu dira.

Ladevesen iritziz, azken bi urte-

etan Ipar Euskal Herrian zerbait

sortzen ari da, eta belaunaldi

feminista gazteago bat agertu

da. «Horrek ere indarra ematen

du». Etxenikek ere azpimarratu

du hori: «Asanblada horretara

25 pertsona etortzeak erakusten

du nahikeria badela; agian da

tartea ikusten delako, eta gaur

egungo egoerak feminismoari

leku gehiago uzten diolako».

Martxoaren 8aren biharamune-

an izanen den galdera bat da,

Berhokoirigoinen iritziz: «Ez

dakit gerora begira zer emanen

duen, baina bai gogoeta eta

ekintza gune interesgarria dela.

Ikusi behar da urte guzian eragi-

teko esparru bat bilaka daiteke-

en».

Martxoaren 8ko eguna presta-

tzeko, bilkura eginen dute igan-

de honetan Baionako Zizpa gaz-

tetxean. Egunean berean ekintza

andana iragarri dute, grebalarien

bazkaria ere izanen da, eta,

18:30ean, manifestazioa Baiona-

ko karriketan.

%26GIZON ETA EMAZTEEN LAN-

SARIEN ARTEKO DESOREKA

Frantziako datuak dira: lan berdi-

narentzat, emazteen lansaria gizo-

nena baino %26 apalagoa da, ba-

tez bestean. Hori kontuan, lana

goizago uztea erabaki dute zen-

bait emaztek, desberdintasun hori

salatzeko.

5IPAR EUSKAL HERRIKO

TALDE FEMINISTAK

Bost talde feminista daude gaur

egun Ipar Euskal Herrian: Zutik,

PAF, Emazteek Diote, Aitzinako

talde feminista, eta Planning

Familial —EHZko brigada ubela

geldirik da momentuko—. Guziek

babestu dute greba deialdia.

dute, eta Ipar Euskal Herriko gaz-

tetxeen itzulia eginen dute, festa

eremuetan gertatzen diren eraso-

ak identifikatu eta horiei nola

erantzun lantzeko. Eraso sexisten

kontrako prestakuntza eskain-

tzeaz gain, leku bakoitzean gaual-

di bat antolatuko dute.

«Jendearentzat deserosoa ba-

da, hobe», argitu du Ladevesek.

«Helburua ez da egun batetik

bestera aldaketak lortzea, baizik

eta kontzientziak piztea. Gure gi-

zartearen eraikuntza sexista da;

hor mugiarazten badu, ongi», dio

Zutik-ekoak. «Gizonek beren bu-

ruari egin behar dioten galdera da:

‘Zertan nago? Zer posiziotatik ari

naiz, eta nik zer egin dezaket ore-

katzeko?’ Gizonek buruan hartu

behar dutena da hau elkarrekin

egin behar dugula. Haurrak elka-

rrekin izan ditugu; ba, beste guzia

ere elkarrekin egin behar dugu».

Berhokoirigoinen iritziz, ez da-

gokie beraiei gizonek zer egin be-

«Gizonek beren buruarigaldetu behar diote: ‘Zerposiziotatik ari naiz, etanik zer egin dezaketorekatzeko?’»Veronique de LadeveseZutik-eko kidea

‘‘«Mugimendu feministabiziberritzeko aukerada; greba egiteak zentzuasko du jende anitzenburuan»Armelle EtxenikeAitzinako talde feministako kidea

‘‘«Ez gara asko izanen,baina ez gaitugibelarazten; datorrenurteei begira gauza berribaten hasiera izanen da»Gema ElorriagaGrebalari Feministen Asanbladakoa

‘‘«Orain arte, ez garasartu Martxoaren 8arenantolaketan; gureborrokatzeko manerabeste arlo batean da»Lola GarziaPAFeko kidea

‘‘

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 2a6 b Iritzia

Biktimak, amnistia, duintasuna

Agur Aurelia. Diote-

nez, ETAk bere bidea

laster amaituko du,

eta beti aldebakarta-

sunez; alta, esperantzarekin ho-

rrela ateak zabalduko dizkiela

urruneko kartzeletan diren preso

eta beren familiei. Agian bai.

Ez da egiteko erraza. Azken ga-

raietakoetan, nik antz handiena

aurkitzen diot Italiako kasuari.

Gogoratzen zara? Mitterrand

doktrina, haren ukoa, Cesare Ba-

tisti... Gazteak, behar bada, ez so-

bera. Mitterrandek 1985ean erran

zuen Frantziak ez zituela biolen-

tzia utzi zuten militante politiko-

ak beren erresumen eskuetan

utziko; Frantziak ezetza eman

zien Italiaren estradizio eskaerei,

eta Batisti Parisen instalatu zen,

liburu idazle ezaguna. Baina bi

gertaerek dena aldatu zuten: es-

kuinak Gobernamendua hartu

Frantzian, eta Italian, damutu eta

salatarien hitza auzitegietan

onarturik, odol krimenez konde-

natu zutela. Chiracek ireki zuen

estradizio bidea, Batisti ezkutatu

zen, eta jende anitz haren alde

atera zen. Han zen Fred Vargas,

emazte, idazle, jakintsua.

Dena dela, Batisti 2004an eska-

patu zen Brasilera, han atxilotu

zuten, Lulak askatu, berriz atxi-

lotu, eta oraino han da, italiarren

estradizio eskaera pean.

Italian asmatu zituzten borro-

ka armatu iraultzailea zigortzeko

bide bihurrienak: bereziki damu-

tu eta berezituen legeak, 1979 eta

1987 artekoak. Kartzelako onu-

rak nahi zituenak frogatu behar

zuen egindakoaren damua zuela,

eta horren froga nagusia zen la-

gunak salatzea. Presoak kartzela

berezi eta isolatuetan bildurik,

baldintzak hain ziren txarrak

non horrelakoak lortu baitzituz-

ten, eta, eskuarki, damutuen

hitzak froga balorea ukan zuen

beste militanteak kondenatzeko.

Batzuek ez zuten inor salatu,

bai, berriz, borroka armatu iraul-

tzailea deitoratu. Mendekuaren

sistemak hori ere baliatu zuen:

gehienak damutzen badira, da-

mutzen ez direnak pizti okituak

dira, jende humanoen etsaiak,

eta haien aurka erregimen gogo-

rrenak erabiltzea haizu da. Luze

aipa genitzake Asinarako uhar-

tea, Sofriren auzia…

Gurean, ETAk armak utzi ditu

eta orain bere burua desegiten

du. Baina Estatuek ez dute zertan

zintzo jokatu behar, are gutxiago

gatazkaren ondorioak zuritzeko

presoak askatu. Ez da simetria-

rik. Hain segur, ez dute gatazka-

ren «kontakizun historikorik»

onartuko, eta dena oraingo para-

digmak kutsatuko du: Estatuak

badu biolentziaren monopolio

demokratikoa eta haren aurkako

edozein jazartzea txarra da. Ita-

lian bezala, biolentzia erabili du-

ten ‘piztien’ aurka errepresio go-

gorrena eta mendekua justifika-

tuak dira. Abertzaleen aldetik,

«garaileen bihotz-zabalari» dei-

tzea alferrikakoa da.

Gaurko garaietan, amnistia

anitzek ez dute bidezkotzat jo-

tzen, eta politiko edo juristek bo-

rrokalari armatuen ekintzak hu-

manitatearen aurkako krimenak

bezala ikusten dira. Biktima ba-

tzuen eskubideak beti lehen pla-

noan, gertatu dena ulertzen duen

eta zigorrak baztertzen dituen ja-

rrera inklusiboa ez da onartzen.

Amnistia edo antzeko zerbait

erdiesteko giroa ez da ona eta bo-

rroka armatu iraultzaileak zen-

tzua galdu du.

Azken puntu honi lotuko naiz

bukatzeko. Ondo dakizunez, Au-

relia, gure idealen alde borrokatu

dutenei atxikiak gara. Eta ez da-

kit militanteak biktimak bezala

aldarrikatzea eta balore demo-

kratikoen aplikazioa lehenestea

bide egokiena den. Hoberenean,

preso arruntei aplikatzen zaiz-

kien neurriak gure lagunei ere

aplika diezaieten lortzeko bidea

izan daiteke; baina hurbilketak

lortu eta desmasiak baztertu ere,

anitzek urte luzeak egin beharko

dituzte presondegi demokratiko-

etan.

Zera hobetsiko nuke: Alde ba-

tetik, ekintzaileen egitekoen zen-

tzu baikorra oroitzea, eta, horre-

kin batera, haien erruen aitortza

seriosa egitea, balore iraultzaile-

en arabera, Erakundeak egina eta

preso gehienek onartua. Bestal-

de, Estatuan paradigma segurita-

rioa onartzen ez dutenekin elkar-

tasun politikoa bilatu, ea egun

batez indar aski biltzen den pre-

soen kaleratzea beste neurri anti-

kapitalistekin lotzeko.

Hots, duintasuna eta esperan-

tza iraultzaileak, eta ez damutze

demokratiko etsitua. Uste dut

horrela pentsatzen dutenak badi-

rela.

50.0002013TIK EUSKOAK ELKARTEEI EMAN DIEN DIRUA, EUROTAN

Igande honetan ospatuko da Eusko Eguna Baionako Elkarteen Etxean.

Programa atsegingarri batekin, Euskal Monetaren bosgarren urteurrena

ospatzeko parada izango da. Elkarteak jakinarazi duenez, 2013tik,

50.000 euro bideratu dituzte erabiltzaileek hautatutako elkarteetara.

«Bazekiten guk ez genuelaloturarik ETArekin, gure lerro editoriala ez zuela ETAkmarkatzen. Aitzakia bat ginenhelburu horiek betetzeko»Martxelo Otamendi‘Euskaldunon Egunkaria’-ko eta BERRIAko zuzendaria

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Xiberoako anti-Linky kolektiboa Enedisenpresaren kontagailu berrien kontra

MAULE bEnedis enpresa, Frantziako erabiltzaileen 35 milioi kontagai-

lu ordezkatzen hasi da. Xiberoan, 2019 eta 2021 urteetarako pentsatua

da Linkykontagailuen ezartzea. Anti-Linky kolektiboa industria

proiektu hori trabatzeko lanean ari da, eta herriko kontseiluekin bil-

kurak antolatzen ditu makina berri hauen kontra kontzientziatzeko.

Gaur egun, Xiberoako 8 herri kontagailu berrien aurka jarri dira.

ELEKETAEmilio Lopez Adan

Aurelia Arkotxa

Gure idealen aldeborrokatu dutenei

atxikiak gara. Eta ezdakit militanteakbiktimak bezalaaldarrikatzea

eta baloredemokratikoen

aplikazioalehenestea

bide egokiena den

Irudiab Baiona

Euskal Herriak Askatasuna sortu daFrantziar inperialismoaren kontra Korsikak eta Euskal Herriak askatasuna lelopean elkarretaratzea egin zuen

Euskal Herriak Askatasuna plataformak joan den larunbatean Baionan. Korsikan egiten ari diren urratsak txalo-

tu zituzten, eta Euskal Herrian «abertzale deitzen diren eragile nagusiek gatazkaren arrazoi politikoekin loturiko

aldarriak mahai azpian gorde» dituztela salatu zuten. AURORE LUCAS

MUSIKA

BAIONABegiz Begi eta Sweventaldeen kontzertua. Sartzea 5 euro.

bGaur, 21:30ean, Le Magneto

aretoan.

BIARRITZBaxter Dury eta HaloMaud taldeen kontzertuak.

bGaur, 21:00etan, Atabal aretoan.

DONAPALEUPauline eta Juliettenkontzertua.

bBihar, 20:30ean, Saint Louis

aretoan.

HENDAIAEmazteak kantuz eki-mena. Oihana Lekuona, Maddi

Oihenart, Pauline eta Juliette, Mad-

di Zubeldia, Maialen Errotabehere,

eta Maddalen Arzallus. Emazteen

eskubideen Nazioarteko Eguna-

ren eta Hendaia Euskaraz ekital-

diaren estreinaldiaren kari.

bOstegunean, 20:30ean, Varietes

antzokian.

SARARuper Ordorikaren bakarka-ko kontzertua.

bGaur, 21:00etan, Lur Berri Gelan.

ANTZERKIA

ALDUDE Jendeakemanaldia.

Irakurketa eta antzerkia, Daniel

Landarten testuetan oinarriturik.

Aldudarrak Batasunak antolaturik.

b Igandean, 17:00etan, Sanoki

gelan.

HAZPARNEAhurtiko Mouka kon-painiaren Lizeoko portretakhitzik

gabeko objektu antzerkia. 8 urtetik

gorakoentzat. Sartzea urririk, aitzi-

netik izena emanez.

bGaur, 20:00etan, Eihartzea kultur

etxean.

URRUÑAPirata Garrapataren

abenturakantzezlana, Ziburuko

ikastolaren alde.

bBihar, 16:00etan, Lokalean.

BERTSOLARITZA

BIRIATUBiriatuko Ikastolaren al-deko bertso saioa. Bertsulariak:

Unai Agirre Goia, Amets Arzallus,

Maddalen Arzallus, Andoni Egaña,

eta Maialen Lujanbio. Gai jartzai-

lea, Aimar Karrika. 13:30ean paella

alaitua 13 eurotan. 17:00etan ber-

tso saioa 10 eurotan.

b Igandean, 16:30etan, Biriatuko

elizan.

DANTZA

UZTARITZEHaurtzain eta Etxekohaurtzain euskaldunentzako dan-

Irudia b Baiona

Eusko Eguna ospatuko dute igandeanEuskal Monetak bostgarren urteurrena betetzearekin batera, aurten ere Eusko Eguna antolatuko dute Baionan, Glaineko Elkarteen Etxean —argaz-

kian, iazko edizioa—. Egun guzian zehar animazio andana izanen dira. Goizetik hasita, merkatua, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikusgarria, elkarte

herrixka, Nat eta Watsonek alaitu bazkaria, zirko ikastaldia eta jokoak haurrendako, Dantza piko Patxi ta Konpaniarekin, eta bese gauza andana.

Azken asteetan gatazka betean izan ondotik, azken urteetan Euskal Monetan izandako garapena goraipatuko dute igandean. ISABELLE MIQUELESTORENA

Gaur:

10:05.Kantu eskaintzak.

18:30.Berrisail nagusia.

19:05.Aitzur eta Jorra.

Bihar:

8:05.Punpa Laster.

11:00. Ondaizielasaioa.

20:00. Ezkur Beroakmusika saioa.

Igandean:

7:30.Berrisaila.

8:30.Gure bazterrak.

12:00.Berrisaila.

AZKAINE Ihauteriak. 16:00etandesfilea eta 17:00etan Zanpantza-

rren auzia. Gaztetxeak antolaturik.

bBihar, 16:00etan, plazan.

BAIONAPirritx eta Porrotx paila-zoen emanaldia, Bipildu elkarteak

antolaturik Baionako Luma haur-

tzaindegiaren alde.

b Igandean, 10:30ean, Glaineko

elkarteen etxean.

BAIONABaionako Irakurketa Klu-baren bilkura, Jon Cazenaven Itsu-

mandoka ipuin bildumaren ingu-

ruan.

b Igandean, 18:15ean, Mami Txula

elkartean.

HIRIBURUHiriburuko ihauteriak.15:00etan desfilea lehengo Herri-

ko Etxetik Herriko Etxe berriraino.

16:00etan Zanpantzarren auzia

Plaza Berrin. Ondotik, krakada La

Perle gelan

bBihar, 15:00etan, plazan.

SENPEREKantaldia Otxalde tal-dearekin eta Zarena Zarelako kon-

painiaren Giz’Arte dantza emanal-

dia. Zaldubi ikastolaren alde. Sar-

tzea 15 euro

b Igandean, 16:00etan, Larrekon.

tza formakuntza Pantxika Telleria-

rekin.

bHeldu den asteazkenean,

eta martxoaren 14 eta 21ean,

9:00etatik 12:00etara, Lapurdi

gelan.

HITZALDIAK

ANGELUChristophe Lamoure filo-sofoaren hitzaldia bizitzako harre-

man konplexu eta nahasgarriei,

arteari eta moralari buruz.

bAsteartean, 20:30etan, Baroja

zalditegian.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

ANGELUWintertochter (Neguko

neskatxa) filmaren proiekzioa.

bAstelehenean, 18:00etan, Baroja

zalditegian.

ERAKUSKETAK

BAIONAErnest Ginsburger erra-bino handia. Gizon sutsu eta kon-

prometitua.

bEgunero, martxoaren 18a arte,

10:30etik 18:00etara Euskal

Museoko Xokoa gelan.

HENDAIAHitz-Eneaerakusketa.

b Egunero, martxoaren 31 arte,

Asporotsttipi etxean.

BESTELAKOAK

ALTZÜRÜKÜMuskildiko gazteenmaskarada. 10:00etan barrikadak,

eta 15:30ean jokoa.

b Igandean, 10:00etatik aitzina.

ARROSAArrosako ihauteriak.17:00etan desfilearen abiatzea

Othalepo plazatik. 18:00etan,

mutxikoak eta Zanpantzarren

auzia pilota plazan, eta haurrenda-

ko askaria. Ondotik taloak eta

ostatua, Txakatuk txarangak eta

DJ-ek alaiturik. Euria baldin bada,

animazioak trinketean iraganen

dira 17:00etatik goiti

bBihar, 17:00etatik aitzina.

Agenda b 7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 2a

Joanes Etxebarria Maule

Mauleko besta batzordean, Mau-leko pastoralean, Azia eta UrratsBerriak dantza elkarteetan ari dagaur egun Marlene Mainhaguiet(Maule-Lextarre, 1991). Aitzinetik,Euskaldun Gazteria elkartean erelangile izana da, bai eta Maulekoazken hauteskundeetako hauta-gaia ere.Azia, Euskaldun Gazteria, pasto-

rala... zergatik hainbeste inplika-

tzen zara elkarteetan?

Azia elkartean hasi nintzen ikasta-ro baten bidez, IUTan ikasle nin-tzelarik arlo sozialean, 2011n. El-kartea gutxi ezagutzen nuen; ba-

nekien gazte elkarte bat zela, gaz-teentzat ari zena, baina ez zehazkizer egiten zuen. Xede bat plantatubehar nuen, eta gazteen orienta-zioaren inguruan egin nuen. Halaezagutu nuen, eta gerora bolunta-rio taldean sartu nintzen, eta lu-rralde diagnostiko bat egin ge-nuen: gazteen arazoak ezagutzekoetxebizitzaren inguruan, mugi-kortasunaz, turismoaz, kulturaz...Ondotik, xede desberdinak era-man ditugu. Paraleloki, nire lehenlana atzeman nuen Ainhize-Mon-jolosen, Euskaldun Gazterian. Horere berdintsu, gazte elkarte bat ba-serrialdean, helburua zelarik gaz-teek xede konkretuak proposa-

tzea lurraldeko problematikeiihardesteko. Bi elkarte horiek,Euskaldun Gazteriak haboro be-harbada, engaiatzeko emeiaeman didate. Eta, gero, gauza kla-sikoetan ere ari naiz, besta komi-tean Zuberoako gazte anitz beza-la, dantza elkartean... Baina besteelkarteetan estimulagarri dena dakolektiboki lan egitea, eta gogoe-tatik bururaino eramatea. Zer erantzunen zenieke Zube-

roa hila dela diotenei?

Entzun dezaket batzuek hori dio-tela, baina egiteko gogoa, bestepertsonak ezagutzeko gogoa due-narentzat, nire ustez, barnealdehonetako elkarte mundua aski

zabala da bakoitzak bere lekuaatzeman dezan, eta inplikatzeko.Gure inguruan badira gauzak egi-teko gogoa duten jendeak, etaerran behar da aritzeak ekartzenduela kolektiboki bezainbestemaila pertsonalean. Lurralde ho-netan elkartasun giro bat bada el-karteei esker, eta ongi da berri-tzea, gazteak ere inplikatzea.Mauleko hauteskundeetara ere

aurkeztu zinen.

Interesgarria da, norbere jiteamoldatzen du. Gai batzuekiko go-goetak egitea, herriko bizia nolahobetu pentsatzea... Hor ere gaz-teak behar dira; ez dituzte soilikadinekoek ukaiten ideia onak. Ezda joateko beldurrik ukan behar,nahiz hasieran ez sobera jakin zerekar dezakeen. Nik beti diot ongidela kritikatzea eta dudan ezar-tzea egina dena; gauzak aldatunahi baditugu, behar da saiatu.Horrek ez du soilik politikarakobalio, denerako da: gauzak eginbehar dira.Maulen izanen da pastorala aur-

ten. Arizale zara, eta administra-

zio taldeko kidea ere bai. Nolaz

gazteak erakartzen ditu?

Pentsatzen dut, batetik, pastoralbat egitean badela harrotasunaherriarekin zerbait egiteaz; ni ereharro naiz mauletarrak bil daite-zen pastoral bat plantatzeko. Pen-tsatzen dut ere gazteek maite du-tela kantatzea, dantzatzea, elka-rretaratzea. Pastoralak ikuspegihistorikoa ere badu, Euskal Herri-ko historia markatu duen pertso-

naia bat ezagutzeko parada ema-ten baitu. Gainera, uste dut pasto-rala egiten dutenek atxikimen-dua badiotela hiriari, Zuberoari,Euskal Herriari eta euskarari,nahiz maila desberdinetan izan.Hori azkarra da, ene ustez. Maule hiriburua da. Diferentzia-

rik ikusten duzu herri txikietako

giroekin?

Gaitza zait konparazioa egitea,hau bigarren pastorala dudalakoeta aitzinekoa ere Maulen eginnuelako; beraz, herri txiki batekopastoral bat zer den ez dakit. Bainapastoral bat da, giro ona bada jen-deak mustraka ondotik biltzeamaite du, jendea bada... Beharba-da aldaketa da hasieran ez duzulajende guztia ezagutzen, baina horiaberastasuna da, beste gisaz eza-gutuko ez genukeen jendea eza-gutzen dugulako. Baina ez naizziur herri txikietan ere jende guz-tiak beti elkar ikusten duenik. Elkarteko kide ere bazara, eta

pastoral batek diru anitz ekar le-

zake. Horrekin zer egin aitzine-

tik pentsatzen da?

Guk deliberatu dugu benefiziorikbalitz —posible baita heldu denudan justu bi igandez euria iza-tea—, irabaziak euskararen aldelan egiten duten elkarteen arteanbanatzea. Bilkura publikoan egonziren mauletarrei deliberoa eza-gutarazi genien, pastoralean ari-ko direnek ere jakin zezaten. Bai-na dirua ez da erdigunea: plazerhartzea joan behar da lehenik.Arizalea ere bazara, eta kargu

edo pertsonaien banaketa egin

berri da. Kontent egokitu zaizu-

narekin?

Kontent naiz, bai; turketa izanennaiz. Azken pastoralean aingeruanintzen; beraz, aski kontent naizbeste aldera pasatu izanaz. Nahi-ko nukeena dantzatzea zen, bai-na, zauritu naizenez, ez naiz dan-tzatzen ahalko. Gazte baten bizianpastoralean dantzatzea momentuazkarra da, baina ezin da izan. Hizkuntzari atxikimendua aipa-

tu duzu. Zuk euskara ikasi duzu.

Gau Eskolarekin berriz hasi nin-tzen ikasten, Euskaldun Gazte-rian hasi nintzelarik; boluntarioguztiak euskaldunak ziren, Labo-rantza Ganberaren egoitzan gi-nen, eta denak euskaraz mintzoziren. Pentsatzen dut horri eskerere anitz hobetu dudala ulerme-nean, mintzatzea berriz konpli-katua baita. Badira hesiak, zentzugabekoak segur aski, eta ohiturakhartzen dira batzuekin euskarazaritzeko eta besteekin ez. Pastora-leko bilkurak euskaraz egiten di-tugu; ez da beti aisa, baina euska-raz ihardesten saiatzen naiz.

«Gauzak aldatu nahi baditugu, behar da saiatu»Marlene MainhaguietMauletarra eta hainbat elkartetako kidea

Heldu den udan Maulek emanen duen pastoralean arizale izanen da,baita administrazio bulegoko kidea ere. Azia, Euskaldun Gazteria etabeste hainbat elkartetan ere ari izan da.

JOANES ETXEBARRIA

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko martxoaren 2a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Ekhi Erremundegi. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]