ostirala 2018ko maiatzaren 25a ix. urtea 354. zenbakia www ......2018/05/25  · 2 b gaiak ostirala,...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA HITZA Asteartean jaso zituzten lizeoko ikasleek goi mailako ikasketak segitzeko egin dituzten eskaeren erantzunak b Kritika eta protesta anitz eragin ditu Frantziako Gobernuaren Parcoursup prozedurak b 4-5 Unibertsitate hautuak, eta hautaketak Eskubaloia Atharratzeko neskek Frantziako kopa eta txapelketa irabazi dituzte aurten 3 EHZ Heldu den urteko proiektua zehazteko gogoetaren azken fasean da Euskal Herria Zuzenean 2 Ostirala 2018ko maiatzaren 25a IX. urtea 354. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Upload: others

Post on 31-Jan-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

    HITZA

    Asteartean jaso zituzten lizeoko ikasleek goi mailako ikasketak segitzeko egin dituzten eskaerenerantzunak bKritika eta protesta anitz eragin ditu Frantziako Gobernuaren Parcoursup prozedurak b 4-5

    Unibertsitate hautuak, eta hautaketak

    Eskubaloia Atharratzekoneskek Frantziako kopa eta

    txapelketa irabazi dituzte aurten

    3EHZ Heldu den urteko proiektuazehazteko gogoetaren azkenfasean da Euskal Herria Zuzenean

    2Ostirala

    2018ko maiatzaren 25aIX. urtea354. zenbakia

    [email protected]

  • Euskal Herria Zuzenean festibalera iristeko bide seinaleak, metatuak. Iaz ez zituzten erabili. HITZA

    Ekhi Erremundegi Beloki

    Urte bateko gogoeta prozesuarenazken fasean sartu da EHZ EuskalHerria Zuzenean elkartea. Joanden astean egin zuten biltzar na-gusia, Biarritzeko Atabal gelan,eta elkartearen helburu eta fun-tzioen egokitzapena onartu zu-ten. Orain, proiektu proposame-nak aurkezteko tartea ireki dute;hala nahi duen orok aurkez deza-ke berea. Ekainaren 23an eginendute biltzar nagusia, eta orduanzehaztuko dute heldu den urtetikaitzina landuko duten proiektuberriaren ardatza.

    Urteetako gorabeheren ondo-tik, 2017ko edizioa bertan beherautzi beharrak bere etorkizunazgogoetatzera eraman du EHZ.Aurten ez dute ohiko festibalikantolatuko, eta heldu den urtera-ko zerbait berri sortzeko erronkahartu dute. Urteroko jaialdia atxi-ki nahiez, ondoko asteetan aur-keztuko dute ekain bukaeran egi-nen duten ekimena, baina ezker-eskuin hasiak dira agertzen EHZ

    Nomada iragartzen duten pan-kartak. Trantsizio urtea bezalaaurkeztu zuten aurtengoa, EHZ-ren proiektu berria «behar beza-la» definitzeko denbora hartzekogisan.

    Hiru fasetan eraman dute EHZ-ren gogoeta. Lehenean, orain ar-tekoaren diagnostiko bat gauzatudute, Ipar Euskal Herriak dituenerronkak azaleratuta. Bigarrene-an, EHZ proiektuak izan behar di-tuen helburuak eta funtzioak bir-definitu dituzte. Eta, azken fase-an, heldu den urteko proiektuazehazteari ekingo diote. «Pozik»agertu da Jon Irazabal EHZko bo-zeramailea, «jende multzo ederbatek» parte hartu duelako ezta-baidan. «Behar bat sentitzen zen.Jendea presente izan da, eta, hor-tik harago, atera den guziarekin,ohartzen gara garaia zela horrela-ko lan bat egiteko».

    IntegratzaileaSWOT metodoa erabiliz egin dutegogoeta EHZko kideek, gaur egunelkarteak eta proiektuak dituen

    indarguneak eta ahulguneak, etaaukerak eta mehatxuak defini-tzeko. Ideia anitz atera dira: bes-teak beste, helburuak eta balioakez direla argi, egoera ekonomiko-aren karga, musika taldeen es-kaintzan eta gazteen ohituretanizan diren aldaketak... Halaber,laguntzailegoan eta elkarlaneanoinarrituta urtero gazteen artekoharremana sustatu eta eskaintzakultural zabal bat eskaintzea ba-loratu dute parte hartzaileek.

    Ipar Euskal Herriko gaur egun-go egoera ikusita, EHZk erantzunbeharreko lau erronka nagusiazaleratu dituzte orain arteko go-goetan: euskara eta euskal kultu-raren zabaltzea, erdaldunentzatate ireki bat izatea, alternatibairaunkorrak eraiki eta gauzatzea,eta militante aktiboen arteko tru-ke eta topaketa gune bat izatea.

    Elementu horiekin, EHZren oi-narriak finkatzen dituen hitzar-mena eguneratu dute, xede taldeaeta alternatiba konkretuak bul-tzatzea gehiago azpimarratuta.«EHZk segituko du barnealde eta

    kostalde artean zubiak eraikitzeneta elkarguneak sortzen, bainagogoetan parte hartu dutenek az-pimarratu nahi izan dute euskal-dunen eta erdaldunen artean zu-biak eraikitzea», zehaztu du Ira-zabalek. Hau da, EHZk funtzio in-tegratzailea izan behar duela, er-

    daldunak euskal munduraerakartzeko. «Bestalde, orain artefestibala bera izan da EHZk pro-posatzen zuen alternatiba nagu-sia; puntuala zen, eta bereziki fes-ta eremuari lotua. Gogoetak eka-rri duena da alternatibak eraiki-tzen segitu behar duela, urte gu-zian, festa eremutik harago ere,eta alternatiba horiek iraunko-rrak izan behar direla».

    Proiektu deialdiaOrain, azken fasea falta zaio EHZ-ri. Helburuak eta funtzioak ze-

    haztu ondotik, horiei erantzunendien proiektu eta formatu egokiaaurkitzea. Edonork egiten ahalkoditu proposamenak, baldin etagutienez hiru pertsonaren artekogogoetaren emaitzak baldin badi-ra. «Helburua da herrietan, lagunartean biltzea gazteak; EHZri lo-

    tua den edonori dei egi-ten diogu proiektuakaurkez ditzan», nabar-mendu du Irazabalek.

    Galdera anitz dituzteerantzuteko: nork anto-

    latuko duen, norekin, noiz etazenbat denboraz, non eta zertamainatan... Ekainaren 2rakolanegun bat antolatu dute Haz-parnen (Lapurdi), EHZk duenegoitzan, hala nahi dutenen arte-an proiektuak idatzi eta denenartean koadro bat emateko. Ekai-naren 23an eginen duten biltzarnagusian aurkeztuko dituzteproposamen guziak, eta ardatzorokorrak zehaztuko dituzte.Proiektu berria prest izan nahikolukete heldu den ikasturte hasie-rarako.

    Norabide berria hartuko du EHZkEuskaldunen eta erdaldunen arteko zubiak sortu eta urte osoan alternatiba iraunkorrak eraiki behar dituztelaerabaki dute EHZko kideek b Heldu den ikasturterako zehaztu nahi dute elkartearen proiektu berria

    Ekainaren 9ko biltzar nagusianaurkeztuko dituzteproposamen guziak, eta ardatzorokorrak zehaztuko dituzte

    IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

    Ostirala, 2018ko maiatzaren 25a2 b Gaiak

  • Joanes Etxebarria Atharratze

    Sasoia hastean, mai-

    laz igotzea zuten

    helburu Atharratze-

    ko Zibero eskubaloi

    taldean. Sasoia bu-

    katzean, aldiz, Nazional 3 maila

    ziurtatua, txapelketan lehen eta

    Frantziako kopa jadanik etxean

    dutela prestatzen ari dira etxeko

    azken partida, presiorik gabe.

    Astearteko entrenamenduan,

    jokalari batzuk ments ziren —ar-

    gazkian ez dira taldekideak oro—.

    Batetik, «sasoi gogorra izan da»,

    Aurore Jaragoihen taldeko kapi-

    tainak dioenaz: «Entrenamen-

    duak eta txapelketako eta kopako

    partidak baitziren, pausa gutxire-

    kin». Eta, azken partida jokatu

    behar badute ere, irabaztekoa ze-

    na irabazi dute. Baina urte osoan

    falta zaizkio jokalariak, astearte-

    ko entrenamenduetan, Denise

    Challa trebatzaileari: «Jakin be-

    har da aritzen beti hor ez diren jo-

    kalariekin, jakinez jokalari gehie-

    nak barreiatuak direla lurralde-

    an», izan lanagatik edo ikaske-

    tengatik.

    Halako baldintzetan eta Atha-

    rratzeko Zibero eskubaloi talde

    txikia izanik, handiagoa da garai-

    pena. Ez dira sobera harrotzen jo-

    kalariak, Laura Murcuillat bezala:

    «Ez dugu dena irabazi, halere;

    porrot zenbait ere ukan ditugu»,

    dio, abenduan bat bestearen on-

    dotik galdu zituzten partida ba-

    tzuk aipatuz. «Sasoi atipikoa izan

    da», laburbildu du kapitainak.

    Jaragoihenek oroitu du helburua

    ez zela kopa, «helburua mailaz

    igotzea zen».

    Parisera joan ziren maiatzaren

    5ean, eta handik koparekin itzuli

    ziren. Baina zenbait hilabete lehe-

    nago, Murcuillaten hitzetan, ez

    zuten euren burua finalean ikus-

    ten: «Hastapenean ez genekien

    sobera zertara buruz joaten ginen.

    Aitzineko urteetan bezala entre-

    natzen ginen astean bi aldiz, ba-

    kantzetan fisikoa lantzen ge-

    nuen...». Baina taldea azkartu

    zen, haren erranetan, neguko po-

    rrotetatik burua altxatu nahian:

    «Abenduko partiden galtzeen on-

    dotik, berriz lotu gara gure artean;

    berriz indarrak bildu eta kopako

    garaipenek zinez elkartu gaituzte.

    Zinez inportantea da elkarrekin

    bizi duguna taldearentzat».

    Aurore Jaragoihen ziur da talde

    giroak lagundu duela emaitza ho-

    rien kausitzeko: «Lagun onak

    izanez terrenoan eta kanpoan,

    ongi joan zaigu». Aitzineko sa-

    soietan ere zer errana eman zuten

    Atharratzeko neskek. Talde ona

    zela dio Denise Challak, baina

    zerbait haboro baduela orain:

    «Taldea prest zen horretarako;

    beharbada, kohesio doi bat falta

    zen, hori ekarri dut beharbada».

    Mutilen itzaletik argiraErran gabe doa kirol gehienetan,

    eskubaloian bezala, neskek ez

    dutela ukaiten mutilen leku bera.

    Denise Challak argi du hori oro-

    korra dela: «Maleruski kirola,

    gehienetan, maskulinoari lotua

    da. Aski da telebista ikustea, gizon

    kirol gehiago ikusten da emaztee-

    na baino».

    Atharratzeko trebatzailea izan

    aitzin, 25 urtez baino gehiagoz Iri-

    sarriko jokalari, arbitro, treba-

    tzaile eta zuzendari ohia izan da,

    arrazoi profesionalengatik sorte-

    rrira itzuli arte. Eskubaloiaren

    mundua hurbiletik ezagutzen du.

    «Atharratze edo Irisarri bezalako

    talde txikietan, oraino gehiago

    Nafarroan eta Kanbon, nesken es-

    kubaloi taldeekiko oldea sortzen

    ari da, eta federazioek ere zentzu

    horretan bultzatzen dute, oina-

    rrietara lizentziadun haboro

    ekartzen baitu, eta, ondorioz, pisu

    ekonomiko handiagoa gibele-

    tik». Haatik, «emeki-emeki jiten

    da», haren erranetan, «usaiak ez

    baitira fite kanbiatzen».

    «Kopa irabazi dugunetik

    jarraipen handia izaten ari gara

    neskok», Jaragoihenek erran

    duenez. Baina gehitu du ez dela

    beti hala izan, partez mutilen tal-

    dea dibisio gorago batean ari

    delako: «Mutilak nazionalean ari

    dira, bigarren mailan, eta orain

    arte haien bigarren taldea gure

    aitzinean ezarria zen; ez ginen

    baztertuak, baina gure partidetan

    anitzez ikusle gutxiago baziren».

    Mutilen partidetan «normalki

    intentsitate haboro» badela uste

    du Laura Murcuillatek, eta, ondo-

    rioz, erakargarritasuna ez dela

    berdina: «Beharbada, doi bat do-

    maia da zerbait frogatu beharra

    jendea has dadin gure segitzen,

    baina zintzoki ni ez nau penatzen;

    ikusten dugularik nolako sosten-

    gua ukan dugun, herriko beste-

    tan edo Müsikaren Egünean jen-

    deak nola zoriontzen gaituen...

    Hori plazer izugarria da», gehitu

    du.

    «Frogatu dugu haiek bezain

    ontsa aitzinatzen ahal ginela»,

    dio harro nesken trebatzaileak.

    Mutilekin konparatzea ez da haa-

    tik, haren ustez, bide hoberena:

    «Feminista naiz, baina mundu

    honetan pasa ditudan urteekin

    dudak ditut gizon eta emazteak

    konparatzen ahal ditugunez».

    Halere, zerbait konpondu du aur-

    tengo sasoi onak trebatzailearen

    iritziz: «Gauza zinez ona da, eta,

    beharbada, gure leku zuzenean

    ezartzen gaitu. Badira 25 urte be-

    reziki nesken eskubaloiaren alde

    lan egiten dudala, eta oraingoa,

    niretzat, eskertzen den ezagupen

    bat da».

    Sostengu handiaKoparekin zerbait aldatu dela

    ikusi dute, halere, hiru kirolariek.

    Taldeko kapitainak esker oneko

    hitzak ditu sasoi bukaeraren bez-

    peran: «Eskertu nahi ditut hur-

    biletik ala urrunagotik segitu gai-

    tuztenak. Ez genuen uste jendeak

    hain motibatuak zirela; zinez

    bururaino sostengatu gaituzte,

    eta denak eskertu nahi ditut».

    Azken asteetan, Atharratzeko eta

    Mauleko hainbat saltegitan Zibe-

    roren koloreak agerian ziren, sos-

    tengu gisa. Maiatzaren 5ean ere

    zale anitzek egin zuten Parisera

    bidaia.

    Jokalariak eta trebatzailea ba-

    dira ere kopa altxatu dutenak,

    Challak azpimarratu du gibeletik

    egiten den lana ere: «Gaur egun

    funtzionatzen du gauzak plantan

    ezarriak direlako. Gu kirol sailean

    ari gara, argitan gu gara, baina ez

    dira itzaleko langileak ahantzi be-

    har. Zuzendaritza eta sostengaza-

    le guztiak. Hurbilekoak eta urru-

    nagokoak. Sostengatzen gaituzte

    gauzak ontsa joatean eta momen-

    tu zailetan ere».

    Garaipen bikoitzak, gainera,

    kluba azkartu du zentzu zabalago

    batean. Taldeko jokalari gehie-

    nak, Aurore Jaragoihen bezala,

    gazteagoen trebatzaileak dira

    gainera: «Parisetik itzultzean

    harrera egin ziguten Maulen, eta

    baziren guraso anitz haien hau-

    rrekin. Sinadurak nahi zituzten.

    Uste dut eskubaloian segitzeko

    gogoa ematen diela, ikusten

    dutelako talde honetan badirela

    abentura ederrak bizitzeko».

    Zentzu beretik segitu du Murcui-

    llatek: «Gazteei gogoa pizten

    diegu gure segitzeko, ikus deza-

    ten nolako geroa ukaiten ahal

    luketen, eta sostengua handia

    izan da».

    Astearteko entrenamenduan

    zen Eve Mirandak, 18 urtez azpiko

    jokalariak, bere miresmena aitor-

    tu zuen: «Amets bat da, eta guk

    ere kausitu nahi genuke».

    Frantziako kopa eta txapelketa irabazi dituzte Atharratzeko eskubaloi taldekoneskek aurten. Azken partida bihar jokatuko dute, presiorik gabe, besta giroan.

    Atharratzeko txapeldunak

    Atharratzeko Zibero eskubaloi taldeko zenbait kide, Denise Challa trebatzailearekin (eskuinean), kopa erdian dutela. JOANES ETXEBARRIA

    Gaiak b 3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

    Ostirala, 2018ko maiatzaren 25a

  • IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

    Ostirala, 2018ko maiatzaren 25a4 b Astekoa

    Ekhi Erremundegi Beloki Baiona

    Biarritzeko etaAngulemako(Frantzia) ikus-e n t z un e z k oBTSetan ezez-koa, Okzitania-

    ko Tolosan itxaron zerrendan,Baionako STAPS kiroleko ikaske-tetan ere itxaron zerrendan, etaEuskal Ikasketetan baiezkoa. Ber-nat Etxepare lizeoko ikaskideekinelkartu zen Julen astearte arra-tsaldean, baxoaren ondorengoikasketentzat egindako eskaerenemaitzak ikusteko. Parcoursupizeneko prozedura berria sortudu aurten Frantziako Gobernuak.Orain artekoa baino hobea da ba-tzuen iritziz; aldiz, kritika eta pro-

    testa anitz eragin ditu ikasle mu-gimenduen aldetik.Baxoaren ondotik goi mailako

    ikasketak egiteko, orain arte APBsistemaren bidez egiten zituzteneskaerak ikasleek. Batzuetanhautaketa bat gertatzen bazenere, sail gehienetan ez zen arazohandirik izaten, eta bakoitzakbere lekua atzematen zuen. Az-ken urteetan sortu da arazoa, lekufaltagatik ikasleen artean zozketaegiten hasi direnean; ikasle anitzgelditu ziren unibertsitatean etagoi mailako ikasketetan lekurikgabe. Hori ekiditeko eta arazo ho-rri erantzuteko sortu du, ofizialki,Parcoursup sistema FrantziakoGobernuak.Sei hilabeteko prozedura da,

    aurten lehen aldiz saiatu dutena.

    Horretarako sortutako platafor-man, ikasle bakoitzak hamar es-kaera egiteko aukera zuen, baxo-aren ondotik egin nahiko lituzke-en ikasketak zerrendatuz. Ondo-tik, sailkapen prozesu bat hastenda, ikaslearen noten, oharren,motibazioaren eta beste aldagaibatzuen arabera. Frantzia maila-ko algoritmo batek egiten du sail-kapena, eta unibertsitate eta es-kola bakoitzak ere badu berea. Izena emateko epea bukatzean,

    ikasleari bere eskaeren emaitzakjakinarazten dizkiote: baiezkoa,ezezkoa ala itxaron zerrenda. Ja-sotako baiezkoen artean bakarrahautatu behar du ikasle bakoi-tzak, eta itxaron zerrendan ager-tzen zaizkion aukerak ere atxikiditzake. Sistemak nahi du ikasle-ek erabakiak hartu ahala lekuaklibratzea, eta pixkanaka bakoi-tzak berea izatea. Ezezkoak baizikjaso ez dituzten ikasleek libre gel-ditu diren lekuen zerrenda batizanen dute hautatzeko, eta aka-demia bakoitzeko errektoreakbere eskaeretatik ahalik eta hur-bilen diren proposamenak egi-

    nen dizkio. Prozesuaren bukae-ran, ikasle bakoitzak leku bat es-kuratu beharko luke. «Hori da te-oria. Guk ere ez dugu dena men-peratzen; eginez ikasiko dugu»,aitortu du Jaki Agerre BernatEtxepare lizeoko orientazio ardu-radunak.Joan den azaroan aurkeztu ziz-

    kieten APB prozeduratik Parcour-sup prozedurarako aldaketakBaionako IOZ Informazio etaOrientazio Zentroko langileei.«Pixkanaka egin da, aldaketa bizi-ki bizkorra izan delako. Guk eregauzak pixkanaka jakin ditugu»,azaldu du David Magnaval IOZko

    zuzendariak. «Guretzat garrantzi-tsuena ikasleak ahalik eta ongienlaguntzea da beren izen ematee-tan, eta lasaitzea». Haren arabera,Bordeleko akademian ez litzatekearazo handiegirik izan behar: bisail dira bereziki «tentsioan» dire-nak, Psikologia eta STAPS ikaske-tak, eta Soziologia ere bai, baina«maila apalago batean».

    Hautuak eta hautaketaLizeoko eta unibertsitateko ikas-leen protesta andana eragin dituParcoursup prozeduraren ezar-tzeak. Hautaketa metodoak auke-ra berdintasuna «zalantzan» eza-rriko duela salatu dute anitzek, etagazte ugari «bide bazterrean»utziko dituela. Baionako fakulta-tean ere protesta egin zuten apiri-laren 26an. Hiru ikasgelatako ka-dirak eta mahaiak kanpora aterazituzten, sistema berriaren ondo-rioz «kanpoan» geldituko lirate-keen ikasleen kopurua irudika-tzeko. «Biziki haserre gara uni-bertsitate sarreran eginen den se-lekzioarekin, pentsatzen dugula-ko unibertsitatea denei irekia izan

    Polemika andana sortu du unibertsitatera eta goi mailako ikasketetara sartzeko FrantziakoGobernuak sortu duen Parcoursup plataformak. Anitzen iritziz, aitzineko zozketa baino hobea da;aldiz, sortzen duen mailakatzea kritikatu dute beste anitzek. Aste honetan izan dira lehen emaitzak.

    Ekintza sinbolikoa egin zuten

    unibertsitateko ikasleek

    Baionako fakultatean,

    apirilaren 26an, Parcousup

    prozeduraren sailkapena

    salatzeko. HITZA

    Kanpoan gelditzeko beldurra

    10ESKAERA KOPURUA

    Ikasle bakoitzak hamar eskaera

    egin zitzakeen Parcoursup plata-

    forman, eta bakoitzarentzat eran-

    tzun bana jaso du. Prozeduraren

    bukaeran ikasle bakoitzak leku bat

    izanen duela segurtatu zuen Fran-

    tziako Gobernuak.

  • Astekoa b 5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko maiatzaren 25a

    behar dela», argudiatu du Oihana

    Teysseire fakultateko ikasleak.

    Jaki Agerre Bernat Etxepareko

    orientatzailearen arabera, orain

    artekoa baino «hobeki» da Par-

    coursup sistema, aukera bakoi-

    tzarentzat erantzun bat jasotzen

    duelako ikasleak eta ez delako

    zozketa bidez egiten. «Euskal

    Herriko Unibertsitatean gauza

    bera da, baina egia da Frantzian

    betidanik izan dela ideia hori,

    unibertsitatea denentzat izan be-

    har dela».

    Asteartean, Parcoursup plata-

    formarekin arazoak zituzten

    ikasleen oharrekin bete ziren sare

    sozialak. Iturri batzuen arabera,

    400.000 ikasle gelditu ziren eran-

    tzun baikorrik gabe —lizeoko

    ikasleen erdiak, gutxi gorabehe-

    ra—, eta bug andana izan ziren.

    Hala, ikasle batek plataforman

    agertzen zitzaiona erakutsi zuen

    pantaila argazki batean: itxaron

    zerrendan 317 pertsona zirela ja-

    kinarazten zioten, eta bera 337.

    zela. «Uste dut aukerak dituda-

    la», zioen ironikoki.

    Bernat Etxepare lizeoko ikasle-

    ek ez zuten halako arazorik aur-

    kitu, nahiz eta 18:00etatik aitzina

    —emaitzak publikatu zituzten or-

    dua— Parcoursup plataformaren

    webgunea behin baino gehiago-

    tan blokeatu zela kontatu. Hitza-

    rekin mintzatu ziren ikasle gu-

    ziek baiezko erantzun bat gutxie-

    nez jasoa zuten, eta itxaron

    zerrendan aitzina eginez gehiago

    lortzeko esperantza bazuten.

    Bordeleko medikuntza fakulta-

    tean sartzea onartu diote Haizeri;

    bere lehen hautuetakoa zen.

    «Notek definitzen zaituzte siste-

    ma horretan, baina alde batetik

    beharrik, ez baita denentzako le-

    kurik», zioen asteartean.

    «Batzuek nahi dituzte

    egin ingeniaritza esko-

    lak, eta ez dituzte gaita-

    sunak. Hala ere, domaia

    da ez aukera ematea ho-

    riei, baina, tira, ez da denentzako

    lekurik. Hori da problema, horre-

    gatik da horrelakoa sistema. Ani-

    tzek kritikatzen dute, baina nola

    egin nahi duzu bestela?». Orain

    artekoari konparatuz «askoz ere

    hobeki» dela uste du Enekok:

    «Egiten duzu lista bat egin nahi

    duzunarekin, ikusten duzu non

    hartua zaren, eta hautatzen duzu.

    Bederen ez da zozketa bidez egi-

    ten». Eraikuntza arloko BTS bate-

    an baino gehiagoan eman zuen

    izena, eta gehienetan itxaron ze-

    rrendan da. Euskal Ikasketetan

    eman diote baiezkoa. «Gero eta

    gehiago ari naiz pentsatzen hori

    egitea; biziki interesgarria iduri

    du».

    Ellanderen ustez, «biziki alda-

    korra» da, eta notek anitz baldin-

    tzatzen dute. STAPS kirol ikaske-

    tak egiteko onartua izan da hura.

    «Goi mailako kirolari estatusa

    onartu didate; nire ustez, horrek

    lagundu nau. Hor da ikusten nola

    estatusak eta notek mailakatzen

    duten. Norbait izaten ahal da bizi-

    ki irekia, biziki alaia, animazioan

    bikaina, haurrekin lan egiteko bi-

    ziki egokia izaten ahal litzatekee-

    na; eta, ondoan, beste bat Z egin

    duena, biziki nota onak dituena,

    aski isila eta ez bortxaz kirolaria...

    Hori hartua izanen da, eta bestea,

    ez. Horrek du min egiten. Nola

    noten arabera hautatzen duten

    eta ez gaitasunen arabera».

    Alde horretatik, atentzioa

    eman du Frantziako kazetari es-

    kola handi batzuek aurtengo hau-

    taketa probarentzat egin duten

    hautuak: goitik behera aldatu

    dute beren hautatze sistema, pro-

    fil «atipikoagoa» duten ikasleei

    ateak irekitzeko.

    Sail orokorra, «baloratuegia»Kolegioan eta lizeoan ikasleek

    —gehienetan gurasoek bultzatu-

    ta— egiten dituzten hautuetan

    ikusten du arazo nagusia Jaki

    Agerre Bernat Etxepare lizeoko

    orientatzaileak. «Arazoa sinplea

    da: gure gizartean baxoak sailka-

    tzen ditugu. Baxo orokorrak dira

    onenak —horietan zientifikoa—,

    gero teknologikoak, eta gero pro-

    fesionalak. Zer egiten dute guraso

    eta ikasleek? Baxo orokorra lehe-

    nesten dute, gero unibertsitatera

    sartzeko. Arazoa da denentzat

    lekurik ez dela». Haren iritziz,

    lanbide heziketa «utzia» izan da.

    «Gehienetan, lanbide heziketan

    sartzen dira ikasketa orokorrean

    lortzen ez dutenak. Ikusi behar

    da zer ondorio duen. Gazteak ez

    dira motibatuak».

    Iraila arte iraunen du Parcour-

    sup prozedurak. Orduan ikusiko

    da denek leku bat duten, haiek ala

    haientzat hautatua.

    PROZEDURA

    Honelakoa izan da lizeoko ter-

    minaleko ikasle arrunt baten

    ibilbidea Parcoursup prozedu-

    ran:

    Urtarrilaren 15a:

    Parcoursup.frplataformaren

    irekitzea.

    Urtarrilaren 22a:Lehen izen

    emateak. Ikasle bakoitzak

    bere dosierra osatu behar izan

    du, bere eskolaldiari buruzko

    informazioak eta lehenean eta

    terminalean lortutako noten

    berri emanez. Egin duen eska-

    era bakoitzarentzat «forma-

    kuntzarako proiektu motiba-

    tua» idatzi behar izan du, hau

    da, motibazio gutun bat.

    Martxoaren 13a: Izena ema-

    teko epearen ixtea. Ikasle ba-

    koitzak bere eskaera guziak

    ongi jasoak izan direla ikuska-

    tzeko aukera izan du. Ikaste-

    txeetako kontseiluetan, ikasle-

    en eskaerei buruzko iritziak

    eman dituzte.

    Maiatzaren 22a: Ikasleen

    eskaerei lehen erantzunak.

    «Bai», «Ez», edo «Igurikatze

    zerrenda» izan daiteke.

    Baiezkoen artean bakarra hau-

    tatu behar du, eta igurikatze

    zerrendanagertzen direnak

    ere atxikitzen ahal ditu. Proze-

    dura aitzinatu ahala libratzen

    diren lekuen arabera, erantzun

    gehiago jasoko ditu, eta aldi

    oro epe laburragoa izanen du

    erantzuteko.

    Ekain bukaera:Fase osaga-

    rria. Lekuak gelditzen diren

    formakuntzetan izena emate-

    ko aukera du ikasleak. Eskaera

    guzietan ezezkoak jaso dituz-

    tenei, beren eskaeretatik «hur-

    bil» diren formakuntzak pro-

    posatuko dizkie errektoreak.

    Iraila: ikastetxeetako izen

    emateak.

    Irailaren 21ean: Parcoursup

    prozeduraren bukaera.

    Informazio etaorientazio zentroak,ixteko arriskuan

    REtorkizun profesionala

    hautatzeko askatasuna-

    ren legeak IOZ zentroak ixtea

    aurreikusten du, horien artean

    Baionakoa. Hamabi langile

    daude bertan —hamar Baionan,

    eta bi Donibane Lohizunen—.

    Horren ordez, ikastetxeetan or-

    duak banatuko dituzte, orienta-

    zio zerbitzua eskaintzeko.

    David Magnaval Baionako

    IOZko zuzendariaren arabera,

    ikastetxeetako lanaz gain, bes-

    telako publiko bat ere ukitzen

    dute: ikasketak utzi dituztenak,

    lanez aldatu nahi duten hel-

    duak... «Aurten, 400 bat pertso-

    na izan ditugu horrela, gure jar-

    dueraren %20».

    Hemendik aitzina, beldur da

    eskaintza pribatuak areagotu-

    ko direla. «Egitura batzuek

    300-500 euro artean eskatzen

    dituzte gaitasun azterketa bat

    egiteko».

    Asteartean, funtzio publikoa-

    ren greban parte hartu zuten.

    Mobilizazio gehiago ere iragarri

    dituzte.

    Iturri batzuen arabera, 400.000ikasle gelditu ziren erantzunbaikorrik gabe; lizeoko ikasleenerdiak, gutxi gorabehera

  • IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

    Ostirala, 2018ko maiatzaren 25a6 b Iritzia

    Ausartzen bagira

    Izugarria litaike EHZak gureborroka komunitatea gor-puzten duela sentitzea. Bidegurutze belaunaldia da gu-

    rea bai, eta nik ere partekatzenditut arrangura eta ilusio senti-menduak. Ausardia eta konpro-mezua dira gaur egun behar gini-tuzkeenak, amesten dugunproiektua birsortzeko. Zoritxa-rrez, balore zail bihurtu zaizkiguhoriek dugun bizimolde erosoan.

    Uste dut EHZako azken urtee-tan logika ekonomikoak sortudizkigula kontraesan gehien. EH-Zak bere baloreak errespetatunahirik (biologikoa, bertakoa etabidezkoa) egin nahiriko janari etaedari eskaitza, artistikoki emannahiriko maila eta aniztasuna,eta herritarrei eskaini nahirikoprezio eskuragarritasuna batera-tzen zailak izan dira. Kanpokotalde artistiko handiek exigituri-ko diru zama eta tokiko laborarieta artistei emanikoa kontrae-sankorrak egin zaizkigu, inguru-koei behin eta berriz dirua eska-tzea gogorra izan da, jendea EH-Zara mozkortu etakontsumitzera soilik etortzeamingarria…

    Beste oinarri eta eredu batenbeharra sentiarazi digu azken ur-teetako festibalak. Ez ditakea po-

    sible jendea festibalera kontsu-mitzera baino emaitera etortzea?Ez litakea eder moltsa bete diru-rekin baino baduena, nahi duenaelkarbanatzera etor dadin jendeaEHZara? Kontzertu bat jotzera,antzerki bat egitera, bere sorkun-tza partekatzera, hitzaldi edo tai-ler bate matera, janari edo edariapartekatzera, azpiegitura eskainiedo muntatu eta desmuntatzera,txandak egin eta antolaketa ar-durak betetzera… Diru logikanbaino emaite eta partekatze logi-kan funtzionatuko lukeen EHZalitaike ene ustez gure baloreekinbat eginen lukeen proiektu ja-sangarri eta hain aberasgarria.

    Bestalde, uste dut tokian toki-ko dinamikek dutela indarragure herrietan, eta horiei atxikibehar gatzaizkiela. Tokian tokikodinamikek sustatuko luketenEHZa eta tokian tokiko dinami-kak sustatuko lituzkeen EHZ batimaginatzen dut; urtean zeharproiektu desberdinen eramailediharduten lekuko taldeen topa-leku, erakuslehio eta piztaile li-tzatekeen EHZa.

    Integrazio Batzordeak anizta-sun funtzionala dutenentzat go-zagarri izateko egokitu lezakeEHZa, etorkinekin lanean dihar-duten elkarteek etorkinen inte-

    graziorako gune bihur lezatekeEHZa. AEKak euskaldun berrienmintzapraktikarako gune ezinhobe bihur lezake EHZa. Uda Le-kuk haurren nahi eta sormenetikeraturiko haurren xoko bat mun-ta lezake EHZan… Horien mozki-nekin etorriko liratekeen labora-riak imaginatzen ditut, bixkotx,arroltze moleta eta kixak ekarri-ko lituzketen aitatxi amatxiak,horien sorkuntzak erakusteraetorriko liratekeen dantza talde-ak. Jantzi josten edo serigrafia-tzen aritzen direnek sorturiko ti-xeurtak irudikatzen ditut EHZan,bakotxak bere jantzia sortzekoaukera eskaintzen. Larrun EzHunkik antzerki bat egin lezakeeta EHZan sortu liteke Larrunekoobrak geldiarazteko ekintza zu-zen baten egitasmoa. Besta Ko-mite batekoak motiba litezke az-piegitura prestatu eta txandetanparte hartzera…

    Hastapenetik osoki dirurikgabe eta jendearen ekarpenekinfuntzionatzea zaila izanen denez,Gaztetxeen arteko sare bat lortuliteke urtean zehar dinamikadesberdinak antolatuko lituzke-tenak, eta bide batez, EHZari di-ruzko ekarpena egitea ahalbide-tuko luketenak. Festibaleko sar-tzea diruz ordaintzerik izanen ezbada ere, elkarte edo norbanako-ek diru bidezko ekarpena eginnahiko balukete aukera hori ereegon liteke, borondatezko kutxabaten bidez.

    Urtean zehar Iparraldea ina-rrosiko luketen tokiko taldeakimaginatzen ditut. EHZaren bi-dez indartuak eta elkarlanerakosare egonkor baten bidez are era-ginkorragoak. Bestalde, EHZakoborroka komunitatearen brigadadesberdinak imagina nitzake, ur-tean zehar, hainbat proiektu la-gundu edo ekimen sortzen. Festi-balean hainbesteko ekarpenaegiten duten laborarien baserrie-tan laguntzeko brigada eta auzo-lanak antola litezke adibidez, edoherriko besta komite desberdine-kin auzolanen bidez eszenatokibat eraiki liteke, gero herrikobesta desberdinetan erabiltzenahalko dena.

    Zuk zinion gisan, manerahuntan irudikatzen dut EHZaherrigintza proiektuen abiapun-tu eta alternatiba kultural, sozial,ekonomiko eta politikoen seas-ka; Kulturgintzatik ekinez, bu-rujabetzaren aldeko egitasmo al-darrikatzailea, eraldaketa sozia-lerako bide eta utopiarakotresna. Konpromezudun eta an-tolaturiko jendea oinarri hartu-rik, jende berriarengan konpro-mezu eta antolatze leku berriaksortuko lituzkeen EHZa. Jendeaez litaike lansari bila edo kontsu-mitzera etorriko EHZara, ikaske-ta, partekatze eta sorkuntza lekuhorren parte izan nahi duelakobaizik.

    Asmatuko dugu, ausartzen ba-gira!

    15HENDAIAKO FUTBOL 7 LEHIAKETAREN ALDIAK

    Bihar iraganen da Hendaiako Hondarraitz futbol zelaian euskal presoen

    alde antolatzen duten Futbol 7 lehiaketa. 15. aldia izanen da.

    «Aurrekontu bat duen proiektubat beharko litzateke [EuskalElkargoan]; hura bozkatu, eta, ondoren, fiskalitate bat jarri martxan»Andre GarretaMerkataritza eta Industria Ganberako presidentea

    Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

    karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

    mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

    adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

    [email protected].

    %

    La Passem lasterketa, okzitanieraren aldeBIDAXUNE bEuskararen alde bi urte guziz egiten den Korrika lasterketak

    beste kide bat du: okzitanieraren aldeko La Passem lasterketa. Gaur

    abiatuko da, Bidaxunetik (Nafarroa Beherea), 14:00etan. 400 bat kilo-

    metro egin ondoren, Pauen (Okzitania) bukatuko da lasterketa, igande

    honetan eginen duten festa handian. Ipar Euskal Herriko AEK-koek ere

    parte hartuko dute lasterketan; 10. kilometroa eginen dute, gaur.

    ELEKETAMaddi Sarasua

    Aitor Servier

    Uste dut tokiantokiko dinamikek

    dutela indarra gureherrietan, eta horiei

    atxiki behargatzaizkiela. Tokiantokiko dinamikeksustatuko luketen

    EHZ eta tokiantokiko dinamikak

    sustatuko lituzkeenEHZ bat

    Irudia b Hendaia

    Isunik ez Hendaiako gaztetxekoentzatAzkenean iritsi da Hendaiako (Lapurdi) Sasiko gaztetxeko kideen kontrako epaiketaren emaitza. Albiste gazi

    gozoa jaso zuten joan den astean: kasik bi urteko prozeduraren ondotik, eraikina hustera behartu ditu Baiona-

    ko auzitegiak, haatik, ez dute isunik ordaindu beharko —15.000 euro arteko isuna ezartzeko eskaera egin zuen

    prokuradoreak—. Uxerraren gutuna errezibitu ondotik, hiru hilabeteko epea izanen dute gazteek Hendaian

    okupatu zuten eraikina uzteko. ISABELLE MIQUELESTORENA

  • MUSIKA

    ANGELUAdixkideak gizon abes-

    batzaren 45. urtebetetzea, gomite-

    kin: Angeluarrak, Anje Duhalde,

    Biez Bat banda eta gehiago...

    bGaur, 20:30ean, Quintaou

    antzokian.

    AZKAINEAkordeoi eguna.

    bBihar, karrikaldia 17:00etan,

    kontzertua 18:30ean elizan, eta

    erromeria 20:30ean, plazan.

    BAIONABaionan Kantuz.

    b Igandean, 11:00etan, Lakarra

    plazan, eta 12:00etan, Pilorin.

    HAZPARNE Xaramela abesbatza.

    bGaur, 21:00etan, elizan.

    KANBOElgarrekin abesbatza.

    bOstegunean, 20:45ean, elizan.

    SARAUsopop festibala. Frustra-

    tion, Lumi, DBFC, Francois Atlas &

    Bost Gehio, Willis Drummond,

    Soka, Coconut DJ All Star, Maria

    Arnal i Marcel Bages, Orbel...

    bBihar eta etzi, 20:00etan,

    Lizarrieta eta Santa Katalinan.

    URRUÑATxalaparta afaria.

    bGaur, 21:00etan, Xaia ostatuan.

    ANTZERKIA

    BAIONAEtxepare lizeoko ikasleen

    Ero?antzezlana.

    bOstegunean, 20:30ean, Glainen.

    HENDAIAAntzerkiaren Maiatza

    jaialdia.

    b Igandera arte.

    MAULE-LEXTARREMaiatza

    Eszenan jaialdia.

    bGaur eta bihar azken egunak.

    Irudia b Maule

    Antzerkia Mauletik Hendaiaraino Maiatza egokia izanen da antzerkirako, bestela ez lirateke Hendaian eta Maulen, asteburu berean, bi antzerki

    festibal antolatuko. Hendaiakoa atzo hasi eta astelehenean amaituko da; Maulekoa asteartean hasi zen, eta

    bihar bukatuko da. Bietan, antzerkien artetik, haur eta helduei ikastaroak emanen zaizkie. Baina bietan ikusle

    soil izan nahi duenak ere ukanen du nondik elikatu. Egitarau aberatsen artetik, bietan izango dena: Banakike

    taldearekin Maika Etxekopar eta Battitt Halsouetek landu Ilargi arrantza ikuskizuna. Maulen, gaur, 19:30ean,

    Maule Gaineko plazan; eta Hendaian, igandean, 15:00etan, Gaztelu karpan. Egitarau osoaa: eke.eus. BERRIA

    BAIONAEkialdeko dantzei buruz-

    ko ikastaroa, errefuxiatuen alde.

    b Ikastaroa ekainaren 10ean

    izanen da, 10:30etik 12:30era,

    Harmonia estudioan.

    Izen emateak, Jasmin elkartean:

    0650-25 82 02 telefonoan.

    DONIBANE LOHIZUNE Irakurketa

    Kluba, euskaraz.

    bOstegunean, 18:00etan,

    mediatekan.

    HAZPARNEKultur astea, astele-

    henean hasi eta ekainaren 2ra.

    Zukdokumentala, Argitxu Camus

    ikertzailearen hitzaldia, Anari eta

    Kolingaren kontzertuak, sukaldari-

    tza tailerra... Egitarau osoa:

    www.eihartzea.com

    bAstelehenetik aitzina,

    gune batean baino gehiagoan.

    IKUS-ENTZUNEZKOAK

    BAIONALa tragedie du miel amer

    filma oinarri hartuta, zine-eztabaida

    gaualdia Okzitaniako Tolosako

    AutonoMIE kolektiboarekin.

    bGaur, 19:30ean, Zizpa gaztetxean.

    HITZALDIAK

    BAIONAKontrarreforma euskaraz,

    Esteve Materraren Do(c)trina

    Christina lanaren edizio kritikotik

    abiaturik (1617-1623).

    bAstelehenean, 20:30ean,

    Diozesako liburutegian.

    HENDAIAXabier Leteren obra eta

    garaiamahai ingurua: Jose Angel

    Irigarai, Antton Valverde, Patri Urki-

    zu eta Patxi Intxaurrandietarekin.

    bBihar, 18:00etan, Mediatekan.

    BESTELAKOAK

    BAIONABouquinville Ttikia,

    gazte literaturaren festibala.

    bAtzo hasirik eta bihar arte,

    Santa Katalina karrikan eta

    Gaskoien plazan.

    Agenda b 7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

    Ostirala, 2018ko maiatzaren 25a

    Zuzenean zure esku.Harrera el-

    karteak egin zion Kanalduderi az-

    ken deia saio bat antolatzeko. Pre-

    sondegian eta erbestean egon

    pertsonek itzultzean dituzten zail-

    tasunak zeintzuk diren, eta elkarte-

    ak nola laguntzen dituen, hori da

    aipagai ikusgai den azken saioan.

    Gaur:

    16:00.Kantuz Kantu.

    21:00. Ixomusika emankizuna.

    Bihar:

    08:00.Punpa Laster, errugbiaz.

    08:45.Punpa Sare, pilotaz.

    11:00.Ondaizielamagazina.

    12:30.Berri sail nagusia.

  • Joanes Etxebarria Donibane Garazi

    Bernat Etxepare lizeoko bertsoeskola arrosako kidea da ElixabetEtxandi (2000, Izpura). Joan denastean, eskolarteko bigarren txa-pela eskuratu zuen, eta Xilabarajauzi eginen du laster, taldeka.Txapela irabazi berri, kontent?

    Bai, biziki kontent naiz, sustut eneinguruan jendeak kontent baitira.Ikusi dut irakasleak kontent zire-la, Garazikoak ere jin dira txalo-tzera... Sustut horrentzat kontentnaiz, enetzat baino gehiago.Iaz, txapela irabazi eta azken

    agurrean erran zenuen txapela

    ez dela hain inportantea.

    Ez dut erranen oihal puska batbakarrik dela, zeren eta anitz gau-za erran nahi ditu hala ere. Bainaatzematen dut biziki mitifikatzendugula txapela eta horrek dituelaateak irekitzen gero bertsolaribati. Baina nik domaia atzematendut, zeren nire bertso eskolan ba-dira, adibidez, txapelik ez dutenbertsolariak ez dutenak hainbestebertso saio inguruan. Hartakonahi nuke inportantzia kentzeatxapelari, denek ukan dezagungure xantza.Zergatik hasi zinen bertsotan?

    Bertsoa ikastolan ezagutu nuen,ttipitan, eta berehala maitatunuen. Luzaz utzi dut, eta berrikihasi naiz, hirugarrenean. Bereha-la maitatu dut, eta segitu dut.Aipatu ohi da bertso eskolek du-

    ten inportantzia. Hori hala da?

    Atzematen dut bertso eskolakolagunak egiazko lagunak direla,hurbilagoak edo. Gure arteanbada beharbada giro bat ez denabesteekin, beharbada ikusiakgara sekta bat bezala edo, bainabiziki lotuak gara. Badira bertsoudalekuak; nik ez ditut egin, bai-na ikusten dut egin dituztenek zi-nez lagun onak egiten dituztela.Guk eskolartekoan sari bat ira-bazten dugu: sormen egonaldia;hor egin ditudan lagunak bestebertso eskoletakoak dira, eta zi-nez orain atxikitzen ditudan la-gunak dira. Denek maite dugubertsoa; horrek ere lotzen gaitu.Eskolarteko saioetan batzuek

    sufritzen dute, presioagatik

    edo. Zuk hori bizi izan duzu?

    Lehen txapelketa egin nuen duelahiru urte, eta hor bai, sufritunuen; lehen urratsak ziren taulagainean, eta ez nuen sekula horiegin lehenago. Pasatzen ginenikastolaz ikastola txikien aitzine-an kantatzeko, baina hori ez dabatere txapelketa. Txapelketanzinez gure artean konkurrentzianemanak gara, eta bada presio bat.Sufritzen duen bat arrunt uler-

    tzen dut. Bertso eskolan anitzpraktikatzen dugu, eta ikastenduzu zeure burua kontrolatzen.Hartako, beharbada, azken bi ur-teetan hobeki kontrolatu naiz, etalortu dut, baina arrunt normalada sufritzea ene ustez.Bertsoak zer ekartzen dizu?

    Berriz erranen dut, baina bizikilagun onak. Gero, beharbada,euskararekiko lotura handiagoa,hobeki erabiltzea hitzak eta se-gurtasun bat gehiago euskarare-kiko. Anitz jende ezagutzen ditu-zu bertsoaren inguruan, jendeahurbiltzen zaizu gehiago. Ireki-dura bat ekartzen dizu.Erran duzu txapelketan konku-

    rrentzian ezarriak zaretela.

    Joan den urtean, Saran kantatunuen Euskal Herriko EskolartekoTxapelketan, eta ez nuen batere

    konkurrentzia hori sentitu. Egiada badela, baina ingurukoek dutesortzen tentsio hori, adibidezerranez: ‘Zuretzat da aurten!’.Gure artean kontrakoa zen, ani-moak ematen eta. Eskertzen daukaitea leku bat non ez duzunpresio sobera.

    Ipar Euskal Herriko txapela ira-

    bazi zenuen iaz; aurtengoaren-

    tzat presio gehiago ekarri dizu?

    Bai, halere, zeren ohartu nintzenzinez gai nintzela, zerbait egitenahal nuela. Pixka bat beldurtzendu hastapenean, zeren ez duzula-rik espero harritua zara, eta nik

    nuen ene buruari eman presioa.Inguruan ere sortzen da presioa,zeren jendeak ikusten zaitu txa-peldun bezala.Ekainaren 9an Euskal Herriko fi-

    nala jokatuko duzu.

    Batere ez [irriak]. Urte guztiz Haz-parnen [Ipar Euskal Herriko fina-

    la han jokatu zen] badutkristoren presioa, eta Sa-ran batere ez. Uste dutene buruan Hazparnenbukatzen dela zikloa edo.Sarara abian naiz aski la-

    sai eta zinez kontent, zeren ikusi-ko ditut Hego Euskal Herrikoakaspaldiko partez.Gero Xilaba ere hurbilduko da,

    aurten taldeka izanen dena.

    Atzematen dut urrats eder bategin duela elkarteak horretan.Guretzat zaila izaten ahal zen ber-

    tso eskolaren eta Xilaba txapelke-ta ofizialaren arteko pausoa egi-tea. Nik Xilaba ikusten dut bizikigauza handia bezala, zinez ber-tsolari handientzat. Badakit guretenorea dela Xilabara joateko,baina ez nuen batere ikusten eneburua prest kantatzeko Sustraiedo Amets batekin. Momentukozinez lagunekin kantatzen dugu,eta biziki haustura handia eginenzuen. Taldekakoan, kantatzenduzu bertsolari handi horiekin,baina familia alde batekin, zuretaldea hautatzen duzu, antola-tzen dituzu saioak... Ludikoagoada hala egitea pausoa.Bertso saioetan gurutzatzen di-

    tuzu bertsolari helduak?

    Gehiago kantatu izan dut gaztee-kin. Bada moda bat: gazte txapel-ketak eta gazte sariketak. Ontsada, zeren elkar ezagutzen dugu,baina domaia da, zeren ez dituguaski ezagutzen helduak. Gogoetatu ote duzu nahi duzu-

    nez bertsolari izan?

    Ez dakit nahi dudanez bertsolariizan, galdera pixka bat estresaga-rria da. Ene ustez, ez dut pentsatubehar, entseatuko dut. Taldeka-koan, adibidez, ez dut sobera ha-lako galdera existentzialik nahi.Maitatzea egiten duzuna, hori daene ustez inportanteena, eta ezindut aitzinetik erran. Beharbada,ez ditut batere maitatuko plazahandiak. Entseatuko naiz lehe-nik, eta gero ikusiko.Larunbatean, publiko artean,

    entzun zen ausarta zarela ber-

    tsotan. Hortaz ohartzen zara?

    Ez batere! Atzematen dut ahotsbiziki eztia dudala eta ez naizelabatere sinesgarria [irriak]. Bazi-ren gai biziki bideratuak; mo-mentu batez ukan dugu bat biko-te arazoekin; aipatu dut sexua, etabeharbada eskolartekoan bitxiegiten ahal du, baina ez dut batereausart bezala ikusten ene burua.Azken urteetan lan egin da ber-

    tsolaritzan ikuspegi feminista-

    tik. Zure belaunaldian sentitzen

    ote da zerbait aldatzen ari dela?

    Nik bai halere. Egia da neskagehiago garela. Ikastolan nintze-larik, Donibane Garazin, mutiko-ak ziren sustut ari bertsotan, saio-ak ikusten genituelarik ere.Orain, eskolartekoetan bederen,aski orekatua da, eta joan den ur-tean txapeldunak bakarrik nes-kak ginen kasik. Urrats bat eginaizan da bederen gure adinean.Baina helduen txapelketan, aldiz,BECen adibidez, bada neska ba-kar bat. Aski adierazgarria da;alta, neska bertsolari onak badiraanitz ene ustez. Bada oraino zer-bait egiteko.

    «Eskertzen da ukaitealeku bat non ez duzunpresio sobera»

    Elixabet Etxandi b Bertsolaria

    Joan den larunbatean, Ipar Euskal Herriko Eskolarteko Xapelgoa irabazizuen Etxandik, bigarren aldiz segidan. Ekainaren 9an,Nafarroa Beherekoordezkaria izanen da Euskal Herriko finalean. Xilaban ere taldeka ariko da.

    JOANES ETXEBARRIA

    «Beharbada, ez ditut bateremaitatuko plaza handiak.Entseatuko naiz lehenik, eta gero ikusiko»

    IPAR EUSKAL

    HERRIKOHITZA

    OSTIRALA, 2018ko maiatzaren 25a b 0.50 €

    Zuzendaria/Directeur de publication: Ekhi Erremundegi. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

    Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

    Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

    Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.

    Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]