ondarroako udalerriko hirigintza-planeamenduko … · 2015-04-07 · herritarrentzako irekiak diren...
TRANSCRIPT
.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 1
ONDARROAKO UDALERRIKO HIRIGINTZA-PLANEAMENDUKO ARAU SUBSIDIARIOAK, HIRI
ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN BIDEZ IDAZTEKO ETA UDALARI AHOLKULARITZA
EMATEKO ZERBITZUA KONTRATATZEKO BALDINTZA TEKNIKOEN AGIRIA
1. BALDINTZEN AGIRI HONEN NORAINOKOA
Administrazio-kontratu honen xedea da Ondarroako Hiri Antolamenduko Plan
Orokorrari behin betiko onespena emateko beharrezko administrazio-jarduketak egitea,
idaztea, izapidetzea, eta jarduketa horien jarraipena egitea. Hiri Antolamenduko Plan
Orokorrak, gaur egun indarrean dagoen Planeamenduaren Udal Arau Subsidiarioak ordeztuko
ditu. Arau subsidiario horiek, bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiaren Hirigintza Arloaren 1996ko
martxoaren 15eko 136/1996 Foru Arau bidez onetsi ziren, eta 1997ko abuztuaren 18ko
(astelehena) 156. zenbakidun BAOn argitaratu ziren.
Zerbitzu honen xedeak bat egiten du Produktuen Sailkapen Nagusiaren (CCP) 86711-
86741 nomenklaturarekin, eta Europar Batasuneko Kontratuen Hiztegi Komunaren (CPV)
74224000-5 kodearekin ere bai.
Kontratatutako lanen artean egongo dira, gainera, Ingurumen-ebaluazioari buruzko
abenduaren 9ko 21/2013 Legean, zein hura garatzeko araudi autonomikoan aurreikusitako
ingurumen-ebaluazio estrategikorako prozedura, azterlanak eta beharrezko diren bestelako
dokumentuak.
Kontratu honen xedeak, bestalde, barne hartuko du herritarren parte-hartzerako
mekanismoak sortzea eta mekanismo horiek kudeatzea, Euskal Herriko Lurzoruari eta
Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 108. artikuluak arautu bezalaxe.
Parte-hartze saioak egingo dira, herritarrek egokiro uler dezaten fase bakoitza zertan
den. Proiektua idazten duen taldeari dagokio saio horietan aurkezteko dokumentazio guztia
ere idaztea.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 2
Era berean, agiri honetan ezartzen da proiektua idatziko duen taldeak Ondarroako
Udalbatzari aholkularitza-zerbitzua emango diola, lehenago adierazitako lanak egiteko prozesu
guztian zehar.
Planeko dokumentu guztiak, fase guztietan, euskaraz eta gaztelaniaz idatzi beharko
dira. Horrez gain, fase bakoitzaren kopia entregatu beharko da, Udalak adierazitako euskarri
elektronikoan.
Lanen fase desberdinak ezartzearekin batera, horietako bakoitzaren berezko
dokumentuen eduki materiala ere osatuko da. Aipatutakoarekin batera adierazi egingo dira
hori guztia egiteko epeak, proiektua jendaurrean jartzeari dagozkionak, eta, azkenik,
Ondarroako udalerriaren hiri-antolamenduan interesa duten herritarren zein erakunde
interesdunen parte-hartzeari dagozkion epeak ere bai.
Definitutako faseak eta horietako bakoitzaren edukia ezartzeko, aintzat hartuko dira
hirigintza-arloko legeriak zein ingurumenaren arlokoak ezarritako baldintzak, etorkizuneko
Plan Orokorrak bertan ezarritako guztia bete dezan.
2. ONDARROAKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN AGIRI-EDUKIA
AGIRI HONETAN EZARRITAKO AGIRI-EDUKIA
Plan Orokorraren eduki sustantiboak bat egingo du Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko
ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 61. artikuluarekin, edota lege hori ordeztuko lukeenak
ezarritakoarekin, betiere Baldintza Teknikoen Agiri honetan zehar garatuko diren ñabardura
eta zehaztasunekin.
Beste alde batetik, Plan Orokorra idazteko lanek, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren
legeriak ezarritako berezko hirigintza-antolamenduko edukiaz gain, barne hartu beharko dute
ingurumen-arloko legeriak plan guztiak egituratzeko ezarritako aurrerantzeko faseetarako
dokumentuak idaztea ere.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 3
Plan Orokorra berrikusteko ezarritako faseetako bakoitzaren deskribapenari dagozkion
ataletan zehaztuko da bertako dokumentuen edukia eta norainokoa. Dokumentu horiek,
edozelan ere, errespetatu beharko dute Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen
62. artikuluak («Dokumentazioa» izenekoa) ezarritakoa, bai eta aipatutako Legea garatzeko
etorkizuneko erregelamenduan, dagozkion artikuluetan, xedatutakoa ere. Hartara, lanen
esleipendunari dagokio agiri honetako edukia betetzea eta, hala balitz, 2/2006 Legearen
etorkizuneko erregelamenduan ezarriko dena ere betetzea. Era berean, aintzat hartuko da
Hirigintzari eta Lurzoruari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzeko premiazko
neurriak ezarri zituen ekainaren 3ko 10/2008 Dekretua; horrekin batera, kontuan hartuko da
hirigintza-estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretua.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean balizko eraginak
aztertzeko eta ingurumena babesteko aurreikusitako dokumentuen edukia eta ezaugarriak,
honako hauetan ezarritakoak izango dira: hasiera-eskabideari dagokionez, aipatutako
Legearen 18. artikuluan zehaztutakoa; Ingurumen Azteketa Estrategikoaren edukiari
dagokionez, 5.2 c) artikuluan adiarazitakoa; eta Ingurumen Adierazpen Estrategikoaren
edukiari dagokionez, berriz, 5.2 d) artikuluak jasotakoa.
Kapitulu bereizi batean, bestalde, udalerriko hirigintzan genero ikuspegia, eta gizonen
eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna lantzeko afekzioen eta neurri zuzentzaileen
zerrenda xehatua jasoko da. Agiriak berezko kapitulua izango du ordenantzetan, non gai
horiek guztiak jasoko baitira.
EUSKARARI LOTUTAKO ERAGINAK
Eragin linguistikoaren ebaluazioa.
- Eragin linguistikoa aldez aurretik ebaluatuko du. Ebaluazio horren helburua da
euskara osasuntsu dagoen guneetan eta egoeretan euskararen erabileraren
aurkako eraginik ez sortzea, eta, sortzekotan, zuzenketa neurri egokiez laguntzea.
- Hartara, eragin linguistikoaren aldez aurreko ebaluazioa egin beharko da plangintza
tresnetan prebentzioaren ikuspegia txertatzeko.
- Eragin Linguistikoaren Ebaluazio txostena idatzi eta aurkeztu beharko da.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 4
ELE tresnaren aplikazioa:
5. fasean (AVANCE): Dokumentuari eragin linguistikoaren aldez aurreko ebaluazioa egingo zaio.
Eragin Linguistikoaren Ebaluazio txostena idatzi eta aurkeztu beharko da.
6. fasean (2. JENDEAURREKOA): Plana jendaurrean dagoen momentuan, planaren dokumentua eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazio txostena Plangintza tresnetan eragin linguistikoarengan eragina aztertzeko mahaira bideratuko da (eragin linguistikoaren mahaia ELM).
ELM mahaiak bai plana eta baita Eragin Linguistikoaren Ebaluazio txostena aztertuta, dagozkion neurri zuzentzaileak proposatuko ditu.
Neurri zuzentzaileak ahal den neurrian eta indarrean dagoen arautegia aztertuta, lotesleak izan daitezen saiatuko da planaren talde erredakzioa.
Neurri zuzentzaileak ezin baldin badira aplikatu, ezezkoaren zergatia arrazoitu beharko da eta zentzu horretan zein neurri hartuko den azaldu beharko da.
Plangintza tresnetan eragin linguistikoarengan eragina aztertzeko mahaia, prebentzioaren ikuspegia txertatzeko. Mahai honen osaera (eragin linguistikoaren mahaia ELM) eta izaera dekretu bidez egingo da.
10. fasean (3. JENDEAURREKOA): Plana jendaurrean dagoen momentuan, planaren dokumentua eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazio txostena + NEURRI ZUZENTZAILEAK ETA HAUEN APLIKAZIOAREN TXOSTENA ELM mahaira bideratuko da.
Aurreko dokumentazio guztiarekin ELM mahaiak hartu diren neurriak nahikoak diren ala ez argudiatu beharko du. Ezezkoa izanez gero, dagozkion azken neurri zuzentzaileak proposatuko dira.
AGIRI HONETAN EZARRITAKO AGIRI-EDUKIAREN GARAPENA
Sarrera
Plan Orokorreko lanak idazteko finkatutako fase desberdinen segidako azpiataletan
adierazten da fase horiek osatzen dituzten dokumentuetako bakoitzak zein eduki kontzeptual
eta gutxieneko bete behar dituen.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 5
Agiri honetan, bestalde, ezartzen da Plan Orokorra idazteko lehiaketara aurkezten
direnek faseetako bakoitzaren agiri-edukia xehe garatzen duen dokumentua landu beharko
dutela, besteak beste. Dokumentu horretan argi eta zehatz adierazi beharko dute zeintzuk
diren beharrezko jotzen dituzten zehaztapen grafiko eta idatzi guztiak, hain zuzen ere, Plan
Orokorraren zehaztapenen definizio zuzen eta zehatza egin ahal izateko.
Dokumentu horrek, Plan Orokorraren dokumentazioa egiteko prozesu guztiaren
memoria metodologikoa ere izan beharko du, eta berariaz zerrendatuko ditu hirigintza-
ordenamenduaren berezko zehaztapenak, bai exekuzioari dagozkionak, bai ingurumenaren
babesari dagozkionak.
Garatu beharreko dokumentazioa
Arestian adierazitakoarekin bat eginez, Ondarroako Plan Orokorraren lanak esleitzeko
lehiaketara aurkezten diren taldeek, fase hauen agiri-edukia garatuko dute:
Ondarroako Udalean dauden dokumentuak
Ondarroako Udalak, Plan Orokorraren
aurretiazko azterlanei dagozkien lanak
kontratatu zituen 2013an.
Behin Ondarroako Udalean dagoen
dokumentazioa aztertuta, hona hemen
Aurrerapenaren dokumentazioa:
- UDAL PLANGINTZAREN HIRIGINTZA-
INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA.
- ONDARROAKO INGURUMEN
AZTERLANA.
- AZTERLAN SOZIOURBANISTIKOA-
SOZIOEKONOMIKOA.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 6
UDAL PLANGINTZAREN HIRIGINTZA-
INFORMAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA, Sabai
Arkitektoak, SLk idatzia:
Planeamenduaren Udal Arau Subsidiarioen
gaur eguneko egoerari buruzko analisia.
Arau subsidiario horiek, Bizkaiko Foru
Aldundiaren Hirigintza Arloaren 1996ko
martxoaren 15eko 136/1996 Foru Arau
bidez onetsi ziren, eta 1997ko abuztuaren
18ko (astelehena) 156. zenbakidun BAOn
eta haren euskarri informatikoan
argitaratu ziren. Izapidetze bidean dauden
eremuetako eta onetsitako
hitzarmenetako irizpide orokorren eta
afekzioen proposamena.
ONDARROAKO INGURUMEN AZTERLANA,
Ekolur Asesoría Ambiental, SLk idatzia:
Lurraldea antolatzeko planen analisia,
etorkizuneko Plan Orokorrarengan duten
eragina, eta ingurumen-arloko eraginak.
AZTERLAN SOZIOURBANISTIKO-
SOZIOEKONOMIKOA, Karmentxu
Intxaurraga Garcíak idatzia:
Analisia: etxebizitzaren erabilera
Ondarroako udal-mugartean.
«Azterlan soziologikoak»
«Azterlan sozioekonomikoa»
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 7
«Azterlan soziourbanistikoa»
AURRETIAZKO AZTERLANAK EGIN ETA INFORMAZIOA JASOTZEKO fasea
1. fasea
1. Jasotze topografikoa, eta dauden
azpiegituren/hornikuntza-sareen
jasotzea eguneratzea.
2. Analisia: etxebizitzaren erabilera
Ondarroako udal-mugartean.
3. Herritarren parte-hartze programa
idaztea.
3 hilabete, kontratua sinatzen denetik.
Herritarren parte-hartzea: Aurre-aurrerapena eta horren osteko prozesua
2. fasea. Aurre-aurrerapena
Aurre-aurrerapena idaztea (zirriborroa).
2 hilabete lanak hasten direnetik, behin
jasotze topografikoa eta azpiegiturena
eginda, eta Udalean dagoen informazioa
jasota.
(90.1, 108)
Behin plan orokorra idatzi eta formulatzeko akordioa eginda, txostenak eskatu beharko zaizkie sektoreko administrazioei, hemen ezarritakoak, hain zuzen: lurzoru eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen “plan orokorraren formulazio eta tramitazioa" izeneko 90. Artikuluan eta lege bereko presazko neurriei buruzko Araudiaren “Hirigintza jardueren eragina. Hirigintza antolamenduko
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 8
planen dokumentazioa” izeneko 31. Artikuluan.
AURRETIAZKO KONTSULTAK. Eusko
Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundian
informazioa eskatzea babes zibilari,
ingurumenari, kultur ondareari eta
natur inguruneari buruz (90.1): Urak,
kosta, errepideak, portuak… (LLTB 15) 2
hilabeteko epea.
HASIERAKO AGIRI ESTRATEGIKOA
(erredakzioa hilabete)
IAE HASTEKO ESKAERA bidaltzea
ingurumen-organoari, planaren
zirriborroarekin (aurre-aurrerapena)
eta hasierako agiri estrategikoarekin
batera (IELren 18. Artikuluaren
edukiarekin).
Ingurumen organoak HELMEN
DOKUMENTUA egingo du (IEL 19.2) 3
hilabetetan (IEL 17.2).
3. fasea. Ingurumen Azterketa
Estrategikoa
taldeak INGURUMEN AZTERKETA
ESTRATEGIKOA idatziko du (IEL, IV.
Eranskina, 20).
2 hilabeteko epea izango dute,
Norainokoari buruzko Agiria eskuratzen
dutenetik.
4. fasea. Herritarren lehen parte-
hartzea, Udal Planeamenduko Aholku
Batzordearen txostena eman aurretik.
Behin Aurrerapenaren dokumentazioa
entregatuta eta Ingurumen Azterketa
Estrategikoa eginda, hilabeteko epea
egongo da, batetik, herritarren parte-
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 9
hartze prozesua garatzeko,
herritarrentzako irekiak diren jardunaldi
edo saioak barne; eta bestetik, Udal
Planeamenduko Aholku Batzordeak
bere txostena eman dezan (109.2. art.).
Herritarren parte-hartze jardunaldiak
amaituta, idazketa egin duen taldeak
hamabost eguneko epea izango du,
gehienez ere, jardunaldi horietan zehar
botatako iritziak eta Aholku
Batzordearen txostenean adierazitakoak
jasotzen dituen txostena egiteko.
Txosten hori, Plan Orokorra egiteko
prozesua zuzentzeko eskumena duen
hirigintzako udal organoari helaraziko
zaio, bertan islatutako iritziak ezagutu,
eta horiek aintzat hartu ditzan.
Herritarren lehen parte-hartzea nolakoa
izan den, Ondarroako Udalak ere bere
iritzia emango du Aurre-aurrerapenaren
edukiari buruz. Ahal dela, hala egingo
du erredakzio taldeak ondorioen
txostena eman eta, gehienez ere,
hamabost eguneko epean.
Planeamenduaren Aurrerapena egitea.
5. fasea. Planeamenduaren Hiru hilabeteko epea egongo da Plan
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 10
Aurrerapena egitea, Ingurumen
Azterketa Estrategikoa barne.
Orokorraren Aurrerapena aurkezteko.
Epe hori zenbatzen hasiko da erredakzio
taldeak, Aurre-aurrerapenaren edukiari
buruzko Ondarroako Udalaren txostena
jasotzen duenean.
6. fasea. Aurrerapenaren edukiari
buruzko herritarren bigarren parte-
hartze prozesua.
Aurrerapena onesteari buruzko
Udalbatzaren erabakia (barne-eraginak,
ELL, Ingurumen Azterketa Estrategikoa
barne).
Jendaurrean jartzea (90.3. art.) /
Eragindako administrazio publikoak (AP)
eta interesa duten pertsonak (IELren 22.
art.), bi hilabetean zehar, iragarkia
jarrita BAOn, egunkarietan eta
webgunean.
Aurrerapenaren edukiari buruzko
herritarren parte-hartzea.
Udal mugakideei bidaltzea, jakinaren
gainean egon daitezen eta txostena egin
dezaten (90.3. art.).
7. fasea. Txosten tekniko-juridikoak
egitea, Aurrerapenaren fasean egindako
iradokizunei edota alegazioei
erantzuteko. Eta Planaren amaierako
proposamena idaztea.
Hilabete eta erdiko epea egongo da
aipatutako txostenak idazteko,
aurkeztutako alegazioak jasotzen
direnetik.
Plan Orokorra egiteko irizpideak eta
helburuak finkatzea.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 11
Planaren amaierako proposamena
idaztea (IELren 23. art.).
8. fasea. Ingurumen Adierazpen
Estrategikoa.
Ingurumen-organoari Planaren
amaierako proposamena (zirriborroa)
eta IAEa bidaltzea (IELren 24. art.), eta
Ingurumen Adierazpen Estrategikoa
eskatzea.
Ingurumen organoak, orduan,
Ingurumen Adierazpen Estrategikoa
egingo du (IELren 25.1. art.), 4
hilabeteko epean.
IAEa Plan Orokorraren dokumentuari
eranstea. . Irizpideak eta helburuak
finkatzeko dokumentua idaztea.
Hilabete.
2 hilabete, zerbitzu teknikoek
informazioa aztertu dezaten, hasierako
onespena emateari begira.
Plan orokorra egitea. Irizpideak eta helburuak.
9. FASEA. Plan Orokorra egitea.
Zortzi hilabeteko epea egongo da. Epe
hori zenbatzen hasiko da erredakzio
taldeak Ingurumen Aitorpen
Estrategikoa eta Plan Orokorra
egiterakoan errespetatu beharreko
irizpide eta helburuak jasotzen dituen
udal akordioa eskuratu dituenean.
Ekonomia Iraunkortasunari buruzko
Memoria ere jaso beharko du (HLTBren
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 12
15.4 art., DMUren 31. art.)
Hasierako onespena eman aurretik,
txosten sektorialak eskatzea: Kosten
Legea, 117.1. art.; Uren Legea 25. 4.
art.; Uren Euskal Legea, 7. art.;
Telekomunikazioei buruzko Legea, 26.2.
art.; Herritarren Parte-hartzeari buruzko
Euskal Legea, 28. art.; LvSCa, 17.5. art.
Txosten sektorialak ematea:
Kostak (hilabete).
Urak (erregelamendurik gabe).
Uren Euskal Legea (loteslea, 2 hilabete).
Portuak (loteslea).
Errepideei buruzko Foru Araua.
Telekomunikazioak (loteslea).
Ondarea (derrigorrezko aldeko
txostena).
LvSCa (lurzoruaren kalitate aitorpena,
behin betiko onespena eman aurretik).
Nekazaritzari buruzko Euskal Legea
(txosten loteslea).
Epea, gutxi gorabehera: 2 hilabete.
Hasierako onespen fasea
10. fasea. Hasierako onespena
administratiboki izapidetzea, laburpen
exekutiboa eta Plan Orokorraren
Udal zerbitzu teknikoek Plan
Orokorraren dokumentazioaren edukia
aztertu, eta horri buruzko txostena
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 13
edukiari buruzko herritarren parte-
hartzea.
egingo dute. Gero, Plan Orokorrari
hasierako onespena emango zaio:
Hasierako onespenari buruzko
Udalbatzaren erabakia (ELLren 90.5.
art.).
Laburpen exekutiboa idaztea, honako
hauek barne hartuta: 2008ko LLTBren
11.3. art.; DMUren 32. art.; eta IELren
26.2 b) eta c) artikuluetan
adierazitakoak jasotzen dituen
laburpena. Laburpena, bestalde,
hasierako onespena eman eta 15
eguneko epean idatzi beharko da.
Jendaurrean jartzea (90.5. art.) +
sektorekako eskumena duten
administrazio publikoei zein norbanako
interesdunei jakinaraztea. Hilabeteko
epea, gutxienez (IELn, 15 egun) BAOn +
egunkarietan + webgunean iragarkia
jartzeko.
Hasierako onespena eman osteko bi
hilabeteetan, eta jendaurrean jartzeko
ezarritako epearekin bat eginez,
gauzatuko dira herritarren hirugarren
parte-hartze prozesua aurrera
eramatera bideratutako jarduketa
guztiak, Udalbatzak egindako egitarauan
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 14
ezarritakoa betetze aldera.
11. fasea. Herritarren parte-hartzearen
laburpena. Horrekin batera,
espedientea jendaurreko jartzen den
hasierako onespen fasean aurkeztutako
iradokizunei edota alegazioei
erantzuteko txosten tekniko-juridikoak
egitea.
Bi hilabeteko epea egongo da txosten
indibidualizatuak eta laburpen-txostena
egiteko. Epe hori zenbatzen hasiko da
erredakzio taldeak, aurkeztutako
alegazioei buruzko dokumentazio guztia
eskuratzen duenean.
12. fasea. Hasierako onespenari eta
funtsezko aldaketei buruzko
dokumentazio bategina egitea (eta, hala
balegokio, ingurumen organoaren
aldaketak ere bai: IELren 28. art.).
Ebaluatu gabeko ingurumen-aldaketa
esanguratsuak (ingurumen organoari
jakinaraztea) edota Planaren
ordenamendu estrukturalean egindako
funtsezko aldaketak.
30 egun, hasierako onespen berririk ez
badago.
2 hilabete, hasierako onespen berria
badago.
Hala badagokio, hasierako onespen
berria eta berriro ere jendaurrean
jartzea (ELL, 90.6. art.).
13. fasea. Planeamendurako Aholku
Batzordearen txostena idaztea.
Udal Planeamenduaren Aholku
Batzordeak txostena idatziko du
(DMUren 4. Xedapen Gehigarria).
Hamabost egun, Planeamendurako
Aholku Batzordea elkartzen denetik.
Behin-behineko onespen fasea
14. fasea. Behin-behineko onespena
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 15
Udalbatzak behin-behineko onespena
emango dio dokumentuari (90.6. art.),
Udal Planeamendurako Aholku
Batzordearen txostena aintzat hartuta
ala ez; txostena aintzat hartzen ez badu,
erantzun egin dezake, egoki jotzen badu
(DMUren 4. Xedapen Gehigarria).
Behin-behineko onespenerako edota,
hala balitz, hasierako onespen berrirako
dokumentazio bategina idazteko epeak
(baldin eta aldaketak funtsezkoak
badira ordenamendu estrukturalean,
90.6. artikuluak jaso bezalaxe) honako
hauek izango dira: hogeita hamar egun,
lehenengo kasuan; eta bi hilabete,
bigarren kasuan. Epe horiek zenbatzen
hasiko dira dagokion udal akordioa
jasotzen denean.
COTPVren txostena eskatzea
(aurretiazkoa eta loteslea, ELLren 91.2.
artikuluak ezarritako baldintzetan).
3 hilabete
Kosten txostena eskatzea (KL, 117.2.
art.).
Behin betiko onespen fasea
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 16
15. fasea. Behin betiko onespen fasea.
Bi hilabete eta erdiko epea egongo da
lehen adierazitako testu bategina
idazteko, erredakzio taldeak COTPVren
txostena jasotzen duenetik.
Agiri hori, behin betiko onespena eman
aurretik ala horren ostean idatziko da,
horri buruzko eskumena duen
hirigintzako udal organoak
ezarritakoarekin bat eginez.
BAOn eta egunkarietan argitaratzea
(89.5. art.).
Argitaratu aurretik, kopia bat bidaliko
zaio BFAren Erregistroari (89.3. art.).
Indarrean sartzea (ELLren 89.6. art).
Adierazitako dokumentuek jaso beharko dute fase bakoitza gauzatzeko erabilitako
metodologia eta, bereziki, hirigintzako eta ingurumeneko dokumentazioaren metodologia
erlazionala.
3. LANAK IDAZTEKO, HERRITARREN PARTE-HARTZE PROZESUA EZARTZEKO ETA
ONDARROAKO PLAN OROKORRAREN IDAZKETA IZAPIDETZEKO FASEAK.
Plan orokor bat berrikusteak, honako hauek uztartzea eskatzen du: batetik, plan horren
agiriak egiteko fase desberdinen berezko lanak zeintzuk diren idatziz jasotzeko lana egitea; eta
bestetik, eta aldi berean, herritarren parte-hartzea eta Udalbatzak hartutako erabakien
tratamendua kudeatzea. Hori guztia aintzat hartuta, jarraian aipatutako faseek, lehenago
adierazitako guztia deskribatzen dute, modu bateratuan; beste alde batetik, faseok zehazten
dituzte prozesua era koordinatu eta jarraian garatzea ahalbidetuko duten aldietako
bakoitzaren berezko epeak, hasiera-hasieratik, eta Plan Orokorraren behin betiko onespena
eman arte.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 17
Ondarroako udalerriko lurralde eta hirigintza errealitatearen azterketaren aurretiazko
faseei dagozkien zenbait lan egin daitezkeela kontuan hartuta, jarraian ezarritako fasekako
egituratzea ez dago sekuentzia-irizpide zurrunarekin bakarrik antolatuta: prozesuaren
hasieran, batez ere, zenbait fase aldi berean egin ahal izango dira.
Ondorioz, fasea ez da bakarrik denbora-sekuentzia bat: faseetako bakoitzeko zenbait
eginbehar, eduki materialaren arabera ere zehazten dira.
AURRETIAZKO AZTERLANEN FASEA
AURRETIAZKO AZTERLANAK EGIN ETA INFORMAZIOA JASOTZEKO fasea
1. JASOTZE TOPOGRAFIKOA ETA DAUDEN AZPIEGITUREN/HORNIKUNTZA-SAREEN
JASOTZEA EGUNERATZEA.
2. ANALISIA: ETXEBIZITZAREN ERABILERA ONDARROAKO UDAL-MUGARTEAN.
Edukia: Udal Planeamenduaren Arau Subsidiarioen behin betiko onespena eta gero
Udalak emandako obra-lizentzia guztien azterketa sistematikoa egingo da, hain zuzen ere,
etxebizitza-erabilerarako oin berriko eraikinetarako emandakoenak. Era berean, lizentzia
horietako bakoitzaren erregimena zehaztuko da.
Udal zerbitzu teknikoek, udal mugarteko etxebizitza-beharrizanen azterketa egiteko
oinarrizko informazioa emango diote erredakzio taldeari: zerrenda bat emango diete, eta
bertan adieraziko dute lizentzia emateko data, etxebizitzen kopurua, eragindako lurzatia eta,
halakorik balego, obra berriaren aitorpena. Horrez gain, erredakzio taldeari Udal Artxiborako
sarbidea erraztuko diote.
Erredakzio taldeak, bere aldetik, udal-mugartean dauden etxebizitza-premiak aztertuko
ditu, etxebizitzari, errentari eta enpleguari buruz eman dizkioten datuetan oinarrituta, batez
ere. Arreta berezia jarriko diote hutsik dagoen etxebizitza kuantifikatzeari.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 18
Etxebizitzaren erabilerari buruzko analisi-txosten horren osagai gehigarri gisa, bertako
emaitzak alderatu egingo dira Gernika-Markinako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan
Partzialak horri buruz adierazitakoarekin, Ondarroako Udala Plan Partzial horren barruan
baitago. Eta arreta berezia jarriko zaio proposatutako etxebizitza-kuantifikazioari.
3. HERRITARREN PARTE-HARTZE PROGRAMA IDAZTEA.
Epea: Hiru hilabeteko epea ezartzen da, kontratua sinatzen denetik aurrera.
HERRITARREN PARTE-HARTZEA: AURRE-AURRERAPENA ETA HORREN OSTEKO PROZESUA
1. FASEA. AURRE-AURRERAPENA
Edukia:
Zenbait hirigintza-jarduketa egiteko beharrizana edo jatorria identifikatzea. Jarduketa
horien eremua eta ezaugarriak zehaztea. Jarduketon udal izaera identifikatzea, edota horien
udalez gaindiko eragin edo interesa. Eta jarduketa horien ordenamendua eta proiekzioa
egiteko tresna egokienak ezartzea.
Aurreko guztirako, eta Ondarroako Udalean dagoen dokumentazioa, zein erredakzio
taldeak egindako azterlanak ikusita, honako gai hauen inguruan hausnartuko da:
a) Plangintzaren helburuak. Plan Orokorrerako proposamenak.
b) Plangintzaren, proposamenen eta horien alternatiben norainokoa.
Lurralde- eta ingurumen-loturei buruzko agiria
Etorkizuneko hirigintza-ordenamenduak aintzat hartu beharko ditu lurralde-
planeamenduarekin eta ingurumen-loturekin bat etorrita egindako analisien ondorioak eta
laburpenak.
Dokumentu bat egingo da, Udalbatzari, gizarte-eragileei eta interesa duten herritarrei
zuzendutakoa. Dokumentu horren xedea izango da azaltzea zeintzuk diren Udaleko Plan
Orokorraren aukerak, berezko dituen ordenazio-zehaztapenak ezartzeko, edo zein den hori
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 19
egiteko eragiketa-eremua. Aipatutako dokumentua oso deskribatzailea izango da, eta argi eta
garbi jasoko ditu beharrezko diren azalpenak.
Horrela, bada, finkatzen joango dira zehaztapen metodologikoak, hain zuzen ere, Plan
Orokorra egiteko prozesuan, modu seguruan, aurrera egiteko aukera emango dutenak.
Horrekin batera, adostutako eta onetsitako irizpideak ezartzen joango dira, osteko faseen
dokumentazioa idazteko bidean ere, modu seguruan aurrera egin ahal izatea bermatzeko.
Agiri juridikoa
Agiri juridiko bat egingo da. Bertan, ebazpen judizialaren zain dauden, eta/edo ebazpen
judizial irmoak dituzten eremuak aztertuko dira, bai eta horiek Plan Orokorra idazterakoan
izan dezaketen eragina ere. Ebazpen proposamenak erantsiko dira. Kontuan izango dira
honako irizpide hauek: interes publikoa hobetzea; lurzoruaren udal-ondarea hobetzea;
likidatzeke dauden kontuen itxiera eta behin betiko likidazioa; eta egiten den dokumentu
berrian, konpontzeko zailak diren edota udalerriari ekonomikoki eragin ahal dioten gaiak
txertatzea.
c) Plan Orokorra, aurreikus daitekeen garapena.
Epea: 2 hilabete, behin jasotze topografikoa eta azpiegiturena eginda, eta Udalean dagoen
informazioa jasota.
2. FASEA: HERRITARREN PARTE-HARTZE PROGRAMA.
Udalaren erabakiz idatziko da Plan Orokorra (90.1. art.). Plan Orokorraren Aurrerapena
formulatzeko eta idazteko udal erabakiak, ordea, HERRITARREN PARTE-HARTZE PROGRAMA
BATEZ LAGUNDUTA egon beharko du (108. art.).
Edukia: Lurzoruaren Legearen 108. artikuluan jasotako xedea eta mekanismoak oinarri
hartuta, jarduketa zehatzak finkatuko dira, dokumentuaren zabalkundea egiteko eta fase
bakoitzean lan-saioak eta foroak antolatzeko.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 20
Proposatutako jarduketa bakoitzaren plangintza eta memoria deskribatzailea egingo da.
Memoria horrek barne hartuko ditu parte-hartzearen zedarri guztiak (faseen deskribapenean
adierazten dira, jarraian).
Epea: Dokumentu hau, kontratua sinatzen den datatik hilabeteko epean aurkeztuko da,
gehienez ere, eta Udalbatzak berau onetsi beharko du.
AURRETIAZKO KONTSULTAK: Plan Orokorra formulatzeko eta idazteko akordioa erdietsi eta
gero, ADMINISTRAZIO SEKTORIALEN TXOSTENAK ESKATUKO DIRA. Txosten horiek, Lurzoruari
eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 90. artikuluan («Plan Orokorra egin eta izapidetzea»)
eta 31. artikuluan («urbanizazio-jarduketen eragina») adierazitakoak izango dira. «Hirigintza-
ordenamenduko planen dokumentazioa», hemen jasota datorrena: Hirigintzari eta Lurzoruari
buruzko 2/2006 Legearen Premiazko Neurriei buruzko Erregelamendua. Informazioa eskatuko
zaie babes zibilean, ingurumenean, kultura-ondarean eta natura-ingurunean eskumena duten
EJren eta BFAren organoei, ondoko hauei buruz: dauden arriskuak; ingurumenaren arloko
baldintzatzaileak; eta ordenazioak hala ezarrita, errespetatu beharreko kultura-ondarea eta
natura-ingurunea babestea. Informazio hori, dagozkion arrazoi tekniko eta juridikoekin batera
emango da, gehienez ere 2 hilabeteko epean.
HASIERAKO AGIRI ESTRATEGIKOA:
Edukia eta epea: Aurretiazko kontsultei buruzko txostenak ikusita, erredakzio taldeak
HASIERAKO AGIRI ESTRATEGIKOA egingo du, hilabeteko epean. Agiri horrek honako
informazio hau jasoko du, gutxienez (IELren 18. artikuluaren edukiarekin bat etorrita):
a) Plangintzaren helburuak.
b) Proposatutako plan edo programaren norainokoa eta edukia, eta horien arrazoizko
aukerena (teknikoki eta ingurumenaren ikuspuntutik bideragarriak direnak).
c) Plana edo programa: aurreikus daitekeen garapena.
d) Ingurumenaren gaineko balizko eraginak, klima-aldaketa aintzat hartuta.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 21
e) Plan edo programa honekin bat egiten duten plan sektorialen edo lurralde planen
gaineko balizko eraginak.
Izapidetzea:
Behin dokumentua idatzita, Udalak INGURUMEN EBALUAZIO ESTRATEGIKO ARRUNTA
HASTEKO ESKABIDEA bidaliko dio ingurumen-organoari. Horri erantsita bidaliko ditu AURRE-
AURRERAPENA eta HASIERAKO AGIRI ESTRATEGIKOA.
Ingurumen-organoak, orduan, 3 hilabeteko epea izango du Udalari NORAINOKOARI BURUZKO
AGIRIA bidaltzeko (IELren 17.2. art.), egindako kontsultek jasotako erantzunekin batera (IELren
19.2. art.).
3. FASEA. INGURUMEN AZTERKETA ESTRATEGIKOA
Edukia eta epea: Behin NORAINOKOARI BURUZKO AGIRIA jasotzen duenetik, bi hilabeteko
epea izango du erredakzio taldeak IELren 20. art.-an jasotako INGURUMEN AZTERKETA
ESTRATEGIKOA egin eta entregatzeko, IELren IV. Eranskineko edukiarekin batera.
IAE agiri hori Aurrerapenaren dokumentuan txertatuko da (ELLren 87.3. art.).
4. FASEA. HERRITARREN LEHEN PARTE-HARTZEA, UDAL PLANEAMENDUKO AHOLKU
BATZORDEAREN TXOSTENA EMATEKO.
Behin Aurre-aurrerapenaren dokumentazioa entregatuta eta Ingurumen Azterketa
Estrategikoa eginda, HILABETEKO epea egongo da, batetik, herritarren parte-hartze prozesua
garatzeko, herritarrentzako irekiak diren jardunaldi edo saioak barne, eta bestetik, Udal
Planeamenduko Aholku Batzordeak bere txostena eman dezan (109.2. art.).
Herritarren parte-hartze jardunaldiak amaituta, erredakzio taldeak hamabost eguneko
epea izango du, gehienez ere, jardunaldi horietan zehar botatako iritziak eta Aholku
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 22
Batzordearen txostenean adierazitakoak jasotzen dituen laburpen-txostena egiteko. Txosten
hori Ondarroako Udalari helaraziko zaio, jakinaren gainean egon dadin eta berau aintzat hartu
dezan, Plan Orokorra egiteko prozesua zuzentzerakoan.
Herritarren lehen parte-hartzea nolakoa izan den, Ondarroako Udalak ere bere iritzia
emango du Aurre-aurrerapenaren edukiari buruz. Ahal dela, hala egingo du erredakzio taldeak
ondorioen txostena eman eta, gehienez ere, hamabost eguneko epean.
PLANEAMENDUAREN AURRERAPENA EGITEA.
5. FASEA. PLANEAMENDUAREN AURRERAPENA EGITEA.
Sarrera
Udalak txostena emango du Aurre-aurrerapenaren edukiari buruz, Ingurumen
Azterketa Estrategikoari buruz, herritarren parte-hartze prozesuaren ondoriozko iritziei buruz
eta Aholku Batzordearen txostenari buruz. Txosten horrek amaiera emango dio aurreko
faseari, eta orduan hasiko da fase hau, non Plan Orokorraren Aurrerapena egingo baita.
Horretarako, administrazio honek onetsitako oinarriak garatu beharko dira.
Aurrerapenaren edukia
Erredakzio taldeak, udalerrian indarrean dauden hirigintza-tresnetako dokumentazio
guztia kontsultatu eta, beharrezkoa balitz, berau erabili ahalko du, bai paperezko euskarrian
dagoena, bai euskarri digitalean dagoena (horrelakorik balego).
Planeamenduaren Aurrerapenak, Ondarroako udal-mugarteko hirigintza ordenamendu
estrukturalari buruzko lehen proposamen bat jasoko du, eta bertako dokumentuak honelaxe
sistematizatuko dira:
1. Hirigintza-garapen eta lurzoruaren okupazio estrategia.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 23
2. Ingurumena babesteko, natura babesteko eta paisaia zein elementu naturalak
eta artifizialak defendatzeko gidalerroak, batez ere kultura-ondareari
dagozkionak.
3. Ingurumen Azterketa Estrategikoa. Dokumentu horrek, Ingurumen-ebaluazioari
buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak ezarritako edukia izan beharko du.
4. Udal-mugartearen kalifikazio orokorra: udal-mugarte guztia guneetan zatituko
da, erabilera publikokoak eta erabilera pribatukoak bereizita; horien artean,
sistema orokorretako sareen berezko guneak ere bereiziko dira.
5. Bosgarren Xedapen Iragankorraren edukia: nolabaiteko babes publikoko
erregimenaren menpe dauden etxebizitzen estandarrak eta kopuruak, batetik,
eta zuzkidura-etxebizitzetarako erreserbak eta tokiko zuzkidurak, bestetik,
betetzen direla bermatzeko zehaztapenak. Izan ere, xedapen horrek jasotzen du
horrelako zehaztapenak aplikatu beharko direla, baldin eta hirigintza-
eraikigarritasuna areagotzea dakarten planeamendu-aldaketak ematen badira.
6. Lurzorua sailkatzea: lurzoru urbanizagarria eta lurzoru urbanizaezina. Hasiera
batean, eta behin-behinean, hiri-lurzoru kontsolidatua eta kontsolidatu gabea
zedarrituko dira, eta zehaztu egingo da lurzoru urbanizagarri sektorizatuaren
kategoria eta, hala balitz, sektorizatu gabearena ere bai.
7. Sailkapen orokorrari eta lurzoruaren klasifikazioari buruzko laburpen-taulak.
8. Aurreko ataletan ezarritako ordenamenduaren edukiari buruzko memoria
desaktibatzailea eta justifikatzailea.
9. Proposamena bateratzea udalerri mugakideetako hirigintza arloko araudiarekin.
10. Lurzoruaren udal-erreserbak egiteko egokitasuna, Lurzoruaren Legearen 119.
artikuluari jarraituta.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 24
11. Herrian mugikortasuna garatzeko gidalerroak: trafikoa, errepide-sarea,
bizikletentzako bideen sarea, oinezkoen ibilbideak.
12. Udalerriko zuzkidurak eta defizita egokitzeko gidalerroak (administrazioan,
hezkuntzan, osasun-arloan, kirol-arloan, parkeei eta berdeguneei dagokienez,
eta abar). Aipamen berezia jasoko dute ibilgailuentzako aparkalekuek.
13. Zarataren mapa.
14. Dagoen etxebizitzari, ohiko etxebizitzari, bigarren etxebizitzari eta hutsik
dagoen etxebizitzari buruzko diagnosia eta gidalerroak.
Lehenago adierazitako dokumentazioaren atal grafikoari dagokionez, berriz, udal plano
topografikoaren gaineko 1:5000 gutxieneko eskalan aurkeztuko da, eskala horretako bertsioan
editatua.
Aurrerapena egiteko epea
Hiru hilabeteko epea egongo da Plan Orokorraren Aurrerapena aurkezteko. Epe hori
zenbatzen hasiko da erredakzio taldeak Aurre-aurrerapenaren edukiari buruzko Ondarroako
Udalaren txostena jasotzen duenean.
6. FASEA. AURRERAPENAREN EDUKIARI BURUZKO HERRITARREN BIGARREN PARTE-HARTZE
PROZESUA.
Jendaurrean jartzeko epea
Erredakzio taldeak Aurrerapenaren agiria entregatuko dio Udalbatzari. Udalak, gero,
berau aztertu eta, udal zerbitzuen txostenak jaso eta gero, Udalbatzak, egoki balitz,
Aurrerapenaren dokumentu hori jendaurreko jartzea erabakiko du, bi hilabetez (ELL, 90.3.
art.).
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 25
Bi hilabeteko jendaurreko fase horretan zehar, Udalak informazio publikorako
aurkeztuko du Aurrerapenaren agiria, Ingurumen Azterketa Estrategikoarekin batera. Hori egin
aurretik, baina, iragarkia jarriko du dagokion aldizkari ofizialean eta, hala balitz, bere egoitza
elektronikoan ere bai.
Informazio publikorako, erredakzio taldeak laburpen exekutiboa egingo du, non
LLTBren 11.3. artikuluan jasotakoak eta IAEren laburpen ez-teknikoa agertuko baitira.
Informazio publikoko izapidearekin batera, Udalak, eragindako administrazio publikoei
eta lehenago kontsultatuak izan diren interesdunei aurkeztuko dizkie Aurrerapena eta IAEa,
IELren 22. artikuluak ezarritakoa betetzeko.
Aurrerapena udal mugakideei ere bidaliko zaie, jakinaren gainean egon daitezen eta
txostena eman dezaten (ELLren 90.3. art.).
Aipatutako epean zehar, eta herritarren parte-hartze programan ezarritakoarekin bat
etorrita, parte-hartze hori gauzatu egingo da Aurrerapenaren edukiari buruzko material
dibulgatzailearen bidez eta jendeari zuzendutako saio irekien bidez, bai eta Aurrerapenean
jasotako beste edozein mekanismoren bitartez ere.
7. FASEA. TXOSTEN TEKNIKO-JURIDIKOAK EGITEA, AURRERAPENAREN FASEAN EGINDAKO
IRADOKIZUNEI EDOTA ALEGAZIOEI ERANTZUTEKO. ETA PLANAREN AMAIERAKO
PROPOSAMENA IDAZTEA.
Erredakzio taldeak txosten teknikoak eta juridikoak emango ditu, jendaurreko epean
zehar aurkeztutako alegazioei edota iradokizunei erantzuteko. Era berean, laburpen-txostena
emango du, Udalak ezagutu eta aintzat hartu ditzan jendearentzat antolatutako saioetan
botatako iritziak, bai eta eragindako administrazioek emandakoak ere.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 26
Beste alde batetik, Plan Orokorraren geroko dokumentazioa egiterakoan errespetatu
beharreko irizpideak ezarriko dituen dokumentua ere idatziko dute (Planaren azken
proposamenari buruzko dokumentua, alegia: IELren 23. art.).
Aurkeztutako alegazioak jasotzen direnetik hilabete eta erdiko epea egongo da
lehenago aipatutako txosten tekniko-juridikoa eta irizpideen dokumentua idazteko.
8. FASEA. INGURUMEN ADIERAZPEN ESTRATEGIKOA.
Ingurumen organoari Planaren amaierako proposamena (zirriborroa) eta IAEa bidaliko
zaizkio (IELren 24. art.), eta Ingurumen Adierazpen Estrategikoa eskatuko zaio. INGURUMEN
ORGANOARI INGURMEN ADIERAZPEN ESTRATEGIKOA ESKATZEA, HASIERAKO ONESPENA
EMAN AURRETIK
Ondarroako Udalak ingurumen ebaluazioari buruzko espediente osoa bidaliko dio ingurumen
organoari. IELren 2. artikuluaren arabera, honako hauek osatzen dute aipatutako espedientea:
a) Planaren azken proposamena.
b) Ingurumen Azterketa Estrategikoa.
c) Informazio publikoaren eta kontsulten emaitzak, mugaz gaindikoak barne.
d) Laburpen-agiria. Bertan, sustatzaileak jasoko du, alde batetik, Planaren azken
proposamenean txertatuko direla ingurumenari lotutako gaiak, Ingurumen Azterketa
Estrategikoa eta horren norainokoari buruzko agiriarekiko egokitzea; beste alde batetik,
egindako kontsulten emaitza ere agertuko du, eta adieraziko du horiek aintzat hartuak izan
direla.
Espedientearen analisi teknikoa amaituta, ingurumen organoak INGURUMEN
ADIERAZPEN ESTRATEGIKOA emango du (IELren 25. art.). Hori egiteko lau hilabeteko epea
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 27
izango du aipatutako organoak, espediente osoa jasotzen duenetik zenbatzen hasita. Epea,
baina, bi hilabetez luzatu ahalko da, behar bezala arrazoitutako bidezko arrazoiak baldin
badaude; sustatzaileari eta organo izendunari arrazoi horien berri eman beharko zaie.
Erredakzio taldeak Ingurumen Adierazpen Estrategikoa erantsiko dio Plan Orokorraren
zirriborroari, eta irizpide objektiboak ezartzeko dokumentua idatziko du (hilabeteko epean,
Ingurumen Adierazpen Estrategikoa jasotzen duenetik).
Udalaren erabakia, PLAN OROKORRA IDAZTEKO IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK finkatzeari
buruzkoa (90.4. art.).
Ondarroako Udalak dagokion erabakia hartuko du, Plan Orokorra idazteko irizpideak
eta helburuak finkatzeko, eta erredakzio taldeari erabaki hori jakinaraziko dio, 2 hilabeteko
epean. Erabaki hori hartzeko, ordea, ondoko hauek guztiak izango ditu kontuan: erredakzio
taldeak herritarren parte-hartzean egindako alegazioei buruz aurkeztutako txostenak, udalerri
mugakideei egindako kontsulten emaitzak, ingurumen organoak emandako Ingurumen
Adierazpen Estrategikoa, eta erredakzio taldeak egindako irizpide objektiboen dokumentua.
PLAN OROKORRA EGITEA. HASIERAKO ONESPEN FASEA
9. FASEA. PLAN OROKORRA EGITEA.
Ondarroako Udalak, Udalbatzaren erabaki bidez, Plan Orokorra egiterakoan
errespetatu beharreko irizpide objektiboak finkatuko ditu, Ingurumen Adierazpen Estrategikoa
errespetatuta (ELL, 90.4. art.).
Ondarroako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren dokumentua egiteko fasea hasiko
da behin Ingurumen Adierazpen Estrategikoa jasota, eta erredakzio taldeak eskuetan
daukanean Plan Orokorreko dokumentazioa egiteko errespetatu beharreko irizpideak eta
objektiboak jasotzen dituen dokumentua ere (Ekonomia Iraunkortasunari buruzko Memoria
ere egon beharko da, LLTBren 15.4. artikuluak eta DMUren 31. artikuluak xedatu bezalaxe).
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 28
Plan Orokorraren dokumentazioaren edukia
Plan Orokorreko dokumentazioak xehe-xehe bete beharko du Lurzoruari eta
Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak 61. eta 62. artikuluetan horri buruz ezarritakoa. Artikulu
horiek, gainera, hirigintza-ordenamendu estruktural eta xehatuaren edukiaren bilakaerarekin
uztartu beharko dira, 53. eta 56. artikuluek eta ordenamendu estruktural eta xehatuari
buruzko beste ezaugarri batzuk finkatzen dituzten 2/2006 Legearen gainontzeko artikuluek
adierazi bezalaxe.
Era berean, bete beharko da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko
2/2006 Legea garatzeari buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuan ezarritakoa, hain zuzen
ere, Ingurumen Adierazpen Estrategikoaren menpe dauden planei buruzkoa.
Ondoren, laburtuta adieraziko dugu Plan Orokorraren dokumentazioaren gutxieneko
edukia. Gerora, Plan Orokorra idazteko lehiaketara aurkezten diren taldeek, euren
eskaintzetan, gutxieneko eduki hori osatu eta xeheago garatu beharko dute.
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 62. artikuluak plan orokorretarako
ezarritako edukia sistematizatze aldera, eta dokumentazio grafikoaren eta idatzizkoaren
arteko banaketa klasikoari jarraituta, jarraian, aipatutako artikuluak jasotako dokumentuen
edukia garatuko dugu.
Ordenamenduari buruzko informazio eta justifikazio memoria
Dokumentu honek honako atal hauek ditu:
Berau sortzearen egokitasuna eta aukera.
Hirigintza-informazioari buruzko sintesia. Bertan adieraziko da zeintzuk diren
planeamendu-ahalmena egikaritzea eta, ondorioz, proposatutako hirigintza
ordenazioaren edukia bera egikaritzea baldintzatzen duten elementu eta
aurreizateak.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 29
a) Lehenago indarrean egondako planeamendua. Horrekin batera, erregimen
juridikoa zehaztu, eta aplikagarri den erregimen iragankorra ezarriko da. b) Informazio publikoaren izapidearen emaitzak, Hiri Antolamenduko Plan
Orokorra berrikusteko prozesuan. Aipatutako izapidea oso-osorik burutzeko, Udalari entregatu beharko zaio.
c) Lurraldearen ezaugarri naturalak, geologikoak, topografikoak, klimatikoak eta beste.
d) Lurraldeak izan dezakeen aprobetxamendua, nekazaritzaren, baso-ustiaketaren eta bestelako erabileren ikuspuntutik.
e) Lurra zein erabileratara bideratuta dagoen: bertan dauden eraikuntzak eta azpiegiturak.
f) Lurrek hirigintza-xedeetarako erabiliak izateko duten gaitasuna. g) Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren lurralde-eremuan paisaiari ,
ekologiari, historiari, arkeologiari eta arteari lotutako balioak adieraztea. h) Ondare historiko-artistikoari buruzko legeria espezifikoak izan dezakeen
eragina; eta natura-guneek, mendiek, bide publikoek eta Planeamenduaren Plan Orokorrean dauden izaera berekoek babesik ez izateak izan dezakeen eragina. Horrekin guztiarekin batera, aplikagarri den lurralde-plangintza (Lurralde Plan Partziala, eta abar).
i) Lurraldean errotutako biztanleen ezaugarriak, harien egoera ekonomiko eta soziala, eta biztanle horien bilakaerari buruzko aurreikuspenak.
j) Hiri-garapenean eragina izan dezaketen obra programatuak eta inbertsio publikoko politikak, bereziki plangintza ekonomiko eta soziala. Horrekin batera, plangintzaren xede den lurraldearekin zerikusia duen bestelako plan edo proiektu, dela Estatuko Administrazioarena, dela Autonomia Erkidegoarena, dela Lurralde Historikoarena.
Lurralde-ordenaziorako helburuak eta irizpideak.
Aurre-aurrerapen eta Aurrerapen faseetan egindako eta aurkeztutako
ordenamendu-proposamenen justifikazioa, horietako bakoitzean proposatutako
alternatiba bakoitzaren azalpenarekin. Aukeratutako garapen-ereduaren
justifikazioa, eta proposatutako ordenamenduaren deskribapena.
Aprobetxamenduak esleitzeko sistemaren justifikazio arrazoitua.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 30
Alternatibak proposatzeko eta hautatzeko prozesuaren deskribapena, kontuan
hartuta, batetik, herritarren parte-hartzea, eta bestetik, irizpideak eta helburuak
finkatzeko erabilitako planteamenduak.
Aurre-aurrerapenaren eta Aurrerapenaren prozesuko herritarren parte-hartze
prozesuan zehar aurkeztutako alegazioen eta iradokizunen edukiari buruzko
laburpena. Alegazio eta iradokizun horiek onesteari ala ezesteari buruzko edukiaren
azalpena, bai erredakzio taldearenak, baita horren eskumena duen udal hirigintza
organoarenak ere.
Ingurumen Adierazpen Estrategikoaren aitorpenaren egiaztagiria.
Hirigintza-eraikigarritasunaren gehienezko eta gutxieneko estandarrak betetzen
diren justifikazioa. Horrekin batera, etxebizitza-hazkundearen gehienezko zifra
errespetatzeari dagokion justifikazioa ere bai, etxebizitza-kopuruan adierazita;
gehienezko zifra hori, bestalde, lurralde-ordenazio tresnetan adierazita dagoena
izango da. Azkenik, hirigintza-planeamendua lurralde-planeamenduari egokitzen
zaiola ere justifikatu beharko da.
Ingurumen-iraunkortasunari buruzko txostena. Honek ere, garapen iraunkorraren
printzipiotik ezarritako ordenamendua arrazoitu beharko du. Ingurumen iraunkortasunari
buruzko txosten horrek, ordenamenduaren xede den eremuan dauden natura-arriskuen mapa
izango du. Planean jasotako aurreikuspenei buruz aipatutako lurrek duten harrera-gaitasunari
buruzko azterlana ere eduki beharko du. Zentzu horretan, azterlan horrek jarraian adierazitako
txostenak aintzat hartuko ditu, bakar-bakarrik, derrigorrezkoak direnean eta prozeduraren
osteko fase batean eman behar ez direnean, gaia arautzen duen legeriarekin bat etorrita:
Sektoreko araudiak derrigorrezkotzat jotzen duenean, administrazio hidraulikoaren
txostena, eskaera berriei aurre egiteko beharrezko baliabide hidrikoak badaudela
jasotzen duena, eta jabari publiko hidraulikoaren babesari buruzkoa izango dena.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 31
Hala balitz, kosten administrazioaren txostena, itsasoko eta lurreko jabari publikoa
zedarritzeari eta babesari buruzkoa.
Errepideetan eta lehenagotik zeuden gainontzeko azpiegituretan eskumena duten
administrazioen txostena, Planaren aurreikuspenek horiengan izan dezaketen
eraginari buruzkoa. Era berean, txosten horrek aztertuko du hirigintza-jarduketak
azpiegitura horien zerbitzu-ahalmenean izango duen eragina.
Informazio planoak
Informazio planoek Plan Orokorraren dokumentazio eguneratua izango dute:
Udalbatzak onetsitako azken aldaketaren gainekoa. Horretarako, Lurzoruari eta Hirigintzari
buruzko indarreko 2/2006 Legearen kontzeptu-sistematikari jarraituko zaio, eta ordenazio
estruktural eta xehatuaren berezko aldeak zehaztuko dira.
Kudeaketa planoak ere egon beharko dira, non exekuzio-unitateen eta indarreko udal
araudian jasotako beste kudeaketa-eremu batzuen zedarritze eguneratua agertuko baita, bai
eta horien garapen-egoera ere.
Ordenamendu estrukturalaren planoak
Ordenamendu estrukturalaren planoek definituko dituzte eremu publiko eta pribatu
guztiak. Udalerri osoa hartuko dute, eta eremu desberdinak bereiziko dituzte, gainjarritako bi
irizpideren arabera: batetik, lurraren titulartasuna eta baimendutako jarduera; bestetik,
sistema orokor publikoko gunea ala gune pribatua den.
Era berean, ordenamendu estrukturalaren planoek ezarriko dute sistema orokorren
sareko gune jakin batzuk exekuzio eremu batzuei esleitzea, edo gune horiek eremu horien
barruan sartzea. Hala egingo da gune horiek eskuratzeko eta, hala balitz, exekuzioa ere
egiteko; kostua, guneak barneratutako eremuetako hirigintza-eraikigarritasunaren titularrek
hartuko dute beren gain.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 32
Beste alde batetik, ordenamendu estrukturaleko planoek hiru lurzoru-motetako
bakoitzean sartutako lurren definizio grafikoa jasoko da. Lurzoru urbanizagarrian, gainera,
sektorizatutako eta sektorizatu gabeko lurren kategoria zehaztuko da. Lurzoru-mota horretan,
hala balitz, adieraziko da zein sektore ordenatzen diren Plan Orokorraren dokumentaziotik,
eta zeintzuk uzten diren plan partzial baten ordenamendu xehaturako.
Hiri-lurzorua, eta hiri-lurzoru kontsolidatuaren edota kontsolidatu gabearen
kategoriaren zehaztapena, ordenamendu xehatuko planoetan ezarriko da. Horrek ez du
eragotziko adieraztea zein hiri-lurzoru eremuren ordenamendu xehatua utziko den plan berezi
bat idaztearen menpe.
Ordenamendu xehatuko planoak
Ordenamendu xehatuko planoek, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen
56. artikuluan ezarritako zehaztapen guztiak jasoko dituzte. Horrekin batera, Lege horretako
zenbait artikulutan, sakabanatuta, ordenamendu xehatuari buruz ageri diren zehaztapen
guztiak islatuko dituzte.
Plano horien aplikazio eremua zera izango da: ordenamendu estrukturalak bere
ordenamendua plan berezi batera bideratzen ez duen hiri-lurzoruaren gune oro.
Ordenamendu xehatu hori aplikatuko zaie, bestalde (eta ordenamendu estrukturalak hala
aginduta), Plan Orokorretik abiatutako ordenamendu xehatua jasotzeko beharra duten lurzoru
urbanizagarrizko sektoreetako lurrei.
Ordenamendu xehatuzko planoen barruan, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006
Legearen 56., 137., 139. eta 140. artikuluetan ezarritako exekuzio eremu guztien zedarritzea
jasoko da.
Hirigintza arauak
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak eta Lege hori garatzeko
Erregelamenduak dagokion unean definitzen duenetik, hirigintza arauek izaera orokorreko
14
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 33
xedapenak ezarri beharko dituzte, eta adierazi beharko dute Plan Orokorra izango dela haien
edukia jasotzen duen oinarrizko eta lehentasunezko araua.
Horrez gain, honako zehaztapen hauek ezarri beharko dituzte:
Lurzoruaren hirigintza-kalifikazioaren erregimena, arreta jarriz hirigintza-
erabileretan; eraikigarritasun fisikoan eta hirigintza-eraikigarritasunean; eta,
azkenik, hirigintza-kalifikazioaren erregulazio eta sistematizazioan (ordenamendu
estrukturalaren eta ordenamendu xehatuaren kontuetan banakatua).
Hirigintza-ordenamenduari eta haren zehaztapen-erregimenari gainjarritako
baldintzak.
Planeamenduaren erregimen juridikoa eta exekuzio erregimena, arreta jarriz
lurzoruaren sailkapenari, hirigintza-ordenamenduaren exekuzio juridikoaren
erregimenari, eraikigarritasunak esleitzeko erregimenari eta urbanizazioa eta
eraikigarritasuna exekutatzeko erregimenari.
Lur-zati eraikigarrien eraikitze-erregimena eta erabilera. Eraikitzeko baldintza
orokorrak ezarriko dira, eta, hiri-lurzoruan, lurzoru urbanizagarrian eta lurzoru
urbanizaezinean, baliabideak ere finkatuko dira.
Lurzoru urbanizaezinari espezifikoki aplikagarri zaizkion hirigintza-arauak, alderdi
garrantzitsuenei, alegia, ingurumenaren, paisaiaren eta naturaren babesari arreta
jarrita.
Kultura-ondarea babesteko arauak (Elementu Babestuen Plan Berezia).
Arau iragankorrak.
Hemen txertatzea beharrezko jotzen den beste edozein arau.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 34
Bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioko azterlana
Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 legearen araudiak gai hau lantzen du; nolanahi
ere, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioko azterlana zehatza izan behar du.
Zehaztasunak aurkeztutako antolamendua burutzeko herriak duen gaitasun ekonomikoa
aztertzeko eta justifikatzeko nahikoa izan behar du.
Bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioko azterlanaren plan orokorra betearazteko
zortzi urteko epea dago, plan orokorraren berrikustearen behin-betiko onarpenaren datatik
hasita.
Sistema publiko orokorren sarearen elementuen betearaztearen kostuaren azterketa
ekonomikoa egongo da bideragarritasun azterlanean, bere finantzazioa zenbait zonalde eta
sektoreen betearaztea barneratzen ez duenean. Azterketak gauzatuko duen erakundearen
araberako xehaketa izango du honako eskema honen arabera:
Komunikazio, trenbide, bide, oinezkoen eta bizikleta sarearen azpiegituren sistema
orokorrak hornitzeko elementuak.
Espazio libre eta erabilera publikoko zonalde berdeen sistema orokorrak
hornitzeko elementuak.
Hezkuntza, kultura, osasun, sorospen, kirol eta administrazioko erabilera duten
sistema orokor eta talde- ekipamendu publikoak hornitzeko elementuak.
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 legearen 17. artikuluaren arabera, behar
bereziak dituzten taldeentzako behin-behineko ostatu sozialak gauzatzeko erkidego-
ekipamenduak hornitzeko elementuak.
Ura eta energia hornitzeko zerbitzuekin zerikusia duten parte-hartze oso
nabarmenen zerbitzu orokorren sarearen funtsezko azpiegiturak.
Uholde arazoak konpontzeko ubideetan gauzatutako herri lanak.
Bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioko azterlanak antolamendu estrukturalak
aurkeztutako zonaldeen eta eremuen hirigintza laneko kostuak aztertuko ditu. Plan
orokorraren antolamendu estrukturalaren eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 35
legearen xedapenetan agertzen denaren arabera, kostu horien parte diren elementu
desberdinak zehaztuko dira.
Lurzoruari buruzko legearen 185. artikuluaren aplikazioaren ondorioz gauzatu ahal
diren desjabetzeen aurreikuspenak zehaztu behar dira.
Azkenik, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioko azterlanak aurkeztutako
antolamenduaren zehaztasunak gauzatzeko behar den bideragarritasun ekonomikoa zehatz-
mehatz aurkezten duen azterketa izango du. Hori bai Ondarroako udaletxearen eta beste
hainbat erakunde publikoen, hala nola Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal gobernua eta, behar
izanez gero, Espainiako gobernua, bai ekimen pribatuen gaitasun ekonomikoaren araberakoa
izango da, betearazteko behar diren sistema orokorrak eta zonaldeak eta eremuak gauzatzeko
behar direnak kontuan hartuta.
Iraunkortasun ekonomikoaren memoria
Iraunkortasunaren ekonomikoaren memorian hainbat elementu bereziki baloratuko
dira. Lehenik eta behin, memoriak hirigintza prozesuak Ogasun publikoan duen eragina
aztertuko du, bai zerbitzuak martxan jarri eta emateagatik, bai beharrezko azpiegiturak
mantendu eta gauzatzeagatik. Bigarrenez, hirigintza prozesuak lurzoruan eta behin hirigintza
gauzatuko den lurzorua kenduta erabilera produktiboak izango dituen lurzoruaren
egokitzapenean duen eragina aztertuko du.
Babestu behar diren ondasun eta elementuen katalogoa
Babestutako elementuen Plan Berezia ondasun artifizial eta naturalen identifikazioa
gauzatzen du bere balio eta interesa kontuan hartuta, beti Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko
2/2006 legearen 76. artikuluaren arabera.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 36
Identifikazioaz gain, katalogoan dauden ondasunetan egin daitezkeen jarduerei
dagozkien arau eta uztardurak, eta babestutako ondasunen eta bere inguruaren erabilera
posibleen mugaketak zehaztu behar dira.
Ondasunen zerrenda hainbat taldetan sailkatu behar da honako honen arabera:
1 Herriaren hirigintza ondarean sartutako elementu eta ondasunak.
2 Herriaren ondare arkeologikoan sartutako elementuak eta ondasuna.
3 Espazio eta elementu naturalak.
EAEko gobernuaren Ondare Zuzendaritzaren, Euskal Ondare kulturalaren
kontserbaziorako legearen eta EAEko Ingurumenaren kontserbaziorako legearen arabera,
herriz gaindiko motako interesa duten ondasunen zehaztasunak agertu behar dira aurreko
sailkapenean. Bereziki izan behar dira kontua, EAEko gobernuaren aginpidedun erakundeak
hasitako eta adierazitako Monumentu multzoak, Monumentuak, zuhaitz bereziak eta
babestutako biotopoak.
Esleitu zaien babes maila kontuan izanda, herriz gaindiko interesa duten ondasunak eta
elementuak bere hasiera edo adierazpen txostenek ezarritako argibideak jarraitu behar
dituzte, baita EAEko gobernuaren Ondare Kulturalaren Zuzendaritzak ezarritakoak ere.
Babestutako beste elementuak eta ondasunak interes lokala dutenen zerrendan
sartuko dira, aurretiaz ezarritako babes arauak erabiliz, plan orokorraren adierazpenen
arabera.
Hala ere, katalogoan dauden ondasun eta elementuen babesari buruzko adierazpenak
argi eta zehatz adierazi behar dira plan orokorraren hirigintza arauetan. Babestutako ondasun
eta elementu guztien sailkapena eta kokapena dituen plano bat aurkeztu behar da ere.
Hirigintza eta eraikuntzari buruzko ordenantzak
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 37
Hirigintza antolamenduaren udal ordenantza osagarrien dokumentua “Hirigintza
antolamenduaren udal ordenantza osagarriak” izena duen 75. artikuluaren 2., 3. eta 4.
sekzioaren edukiaren arabera egingo da.
Agiri horren ondorioz, hirigintza, eraikuntza eta urbanizazioei buruzko udal ordenantza
guztiak deuseztatuko ditu.
Ordenantzaren edukia hiru kapitulutan antolatuko da: hirigintza, ingurumen eta
eraikuntza ordenantzak. Urbanizatu daitezkeen eta hiriko hainbat sektore eta eremuen
antolamendu zehatzaren hirigintzari buruzko arauen xedapenekiko ordenantza hauek duten
jarduera esparrua eta maila hierarkikoa argi eta garbia zehaztuko da.
Plan orokorraren agiri edukia betearazteko denbora epea
Zortzi hilabeteko epea dago agiriak gauzatzeko, erredakzio taldeak plan orokorraren
agiriak betearaztean jarraitu behar diren helburuak eta irizpideak dituen udal hitzarmena
jasotzen duenetik hasita.
HASIERAKO ONARPENAREN AURREKO TXOSTEN SEKTORIALAK
Behin erredakzio taldeak plan orokorraren dokumentazioa bidali eta udal zerbitzu
teknikoek bere edukia aztertuta eta informatuta, hasierako onarpenaren aurreko txosten
sektorialak eskatuko dira: aurretiaz adierazitako agiriak Estatuko gobernuaren Kostaldearen
Zuzendaritza Orokorrari bidali behar zaio, txosten urgazlea gauzatzeko, Kostaldearen legaren
arabera. Portuko aginpideari, estamentu horretara esleitutako lursailak direla eta, ere bidali
behar zaio, baita erakunde hauei ere:
- COSTAS txostena (Kostaldearen 88 legearen 112. eta 117.1. artikuluak)
- URA txostena URARI buruz (7 l 1/2006 legea) (31.1. artikulua, DMU)
- GOVA txostena PORTUEI buruz (56 Portuen legea) (31.1. artikulua, DMU)
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 38
- BFA txostena ERREPIDEEI buruz (31.1. artikulua, DMU)
- EJ txostena KUTSATUTAKO LURZORUEI buruz (17.5. artikulua, 1/2005 legea)
- BFA txostena NEKAZARITZA-BALIO HANDIA DUTEN LURZORUEI buruz (16. artikulua,
17/2008 legea)
- GOVA txostena ONDARE KULTURALARI buruz (28. artikulua, 17/1990 legea)
- EGOERA txostena TELEKOMUNIKAZIOEI buruz (26.2. artikulua, 32/2003 legea)
- Ikusi 15.3 TRLS
…
HASIERAKO ONARPENAREN FASEA
10. FASEA, HASIERAKO ONARPENAREN IZAPIDE ADMINISTRATIBOA, BAITA LABURPEN
EXEKUTIBOA ETA PLAN OROKORRAREN EDUKIARI BURUZKO BIZTANLERIAREN PARTE-
HARTZEARENA ERE
Udal zerbitzu teknikoek plan orokorraren agirien edukia aztertu eta informatu ostean,
plan orokorrari (Bilkura 90.5) hasierako onarpena emango zaio. Honek, honako hau izango du:
Informazio publikoari men egingo dio (90.5) Bizkaiko Aldizkari ofizialean argitaratuz
BAO (BOB)/ egunerokoa/ web, hilabete batez gutxienez.
Erredakzio taldeak azalpen publikorako laburpen exekutiboa gauzatuko du Lurzoruari
buruzko legearen (LED 2/2008) moldatutako testuaren 11.3. artikuluaren edukia kontuan
hartuta.
Ingurugiroaren Ebaluazioari buruzko 21/2013 legearen 26.2. artikuluaren b eta c
sekzioen edukiari buruzko laburpena idatziko du ere erredakzio taldeak.
Plan orokorraren hasierako onarpenaren osteko izapide administratiboa
Urei buruzko Euskal legearen 7. K artikuluak URA txostena aurreikusten du hasierako
onarpenaren ostean (loteslea, bi hilabete, isiltasun positiboa).
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 39
Biztanleriaren parte-hartzea plan orokorraren dokumentazioaren izapidearekiko
Hasierako onarpenaren adierazpenaren erabaki hartu eta hurrengo bi hilabeteen
epean, azalpen publikoko epearekin bat eginez, prozesu honen hasieran Korporazioak
onartutako eta erredakzio taldeak helburu horretarako egindako programan ageri diren
biztanleriaren parte-hartzeko jarduera guztiak gauzatuko dira.
Erredakzio taldeak lokaletan plan orokorraren edukiaren azalpen publikoari buruzko
hiru sesiotan parte hartuko du gutxienez, ulermen egokirako dibulgaziozko material nahiko
duelarik eta Udal Korporazioak hornitu beharreko baliozkotzat jotzen duena.
Azalpen publikoko sesio horietan zuzendaria, erredakzio taldearen aholkulari juridikoa
eta ingurugiroari buruzko adierazpen estrategikoaren arduraduna egon behar dira gutxienez.
Plan orokorraren edukiaren azalpen zehatza gauzatu behar dute eta, gero, parte hartu eta
publikoak izan dezakeen zalantzak argitu.
Aurretiaz adierazitako azalpen publikoko sesioez gain, erredakzio taldeak lokaletan fase
ezberdinetako plan orokorraren agiriaren erakusketa gutxienez asteko egun batez erakusketa
publikoaren epearen bitartean Udal Korporazioak ezarriko duen ordutegi eta astegunetan.
Erakusketa hauetan kide tekniko gaituek eragina jasaten duten herritarren zalantzak lekuan
argituko dituzte. Pertsonala euskaraz eta gazteleraz egindako kontsultak erantzuteko gai izan
behar da.
11. FASEA. BIZTANLERIAREN PARTE-HARTZEAREN SINTESIA ETA PLAN OROKORRAREN
HASIERAKO ONARPENAREN AURKA AURKEZTUTAKO ARRAZOIBIDEEN ERANTZUNA
Edukia
Plan orokorraren hasierako onarpenaren osteko azalpen publikoko epearen ostean,
Ondarroako Udal Korporazioak erredakzio taldeari bidaliko dio jasotako arrazoibide guztiak
bere edukiari buruzko txostena idazteko.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 40
Aurkeztutako arrazoibideen edukiari buruzko banako txostenak bidaltzeaz gain,
erredakzio taldeak biztanleriaren parte-hartzeari buruzko laburpen-txosten bat gauzatuko du.
Txosten honek azalpen sesioetan gertatutako jazoera garrantzitsuenak aurkeztu behar ditu,
Udal Korporazioak txosten hauek baloratzeko.
Arrazoibideen edukiari erantzuteko epea
Banakako txostenak eta sintesi txostena gauzatzeko epea bi hilabetekoa izango da,
erredakzio taldeak aurkeztutako arrazoibideen agiri guztiak jaso eta gero.
12. FASEA. HASIERAKO ONARPENAREN ETA MOLDAKETA GARRANTZITSUEN MOLDATUTAKO
TESTUAREN IDAZKETA (BEHAR IZANEZ GERO, INGURGIROAREN ERAKUNDEAREN 28 LEAREN
MOLDAKETAK)
Erredakzio taldeak hasierako onarpenaren eta aldaketa garrantzitsuen moldatutako
txostena idatzi behar du (eta behar izanez gero, 28 LEA ingurugiroaren erakundearen
moldaketak).
Izapidea betearazten den bitarteko planaren moldaketak
Erakunde eragileak ingurugiroaren erakundeari jakinaraziko dio ingurugiroan ez
aztertutako ondorio nabarmenak izan dezaketen moldaketak ebazten badira legedi
sektorialaren araberako planaren izapidearen bitartean eta informazio publikoa eta kontsulten
tramitearen ostean, moldaketak D211/2012 4. artikuluan dauden baldintzen barnean badaude
beti ere. Jakinarazpena D211/2012ren 8. artikuluan adierazitako agiriekin bidali behar da
programa edota planaren moldatutako aldeak ebaluatzeko.
Ingurugiroaren erakundeak moldaketa horiek ingurumenean ondorio garrantzitsuak
izan ditzakeen edo ez ebatziko du erakunde eragileak bidalitako agirien arabera. Hala bada,
kontsulta eta informazio publikoaren beste fase bat beharrezkoa bada ebatziko du, baita zein
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 41
kasutan bete behar den Ingurugiroaren Ebaluazioaren legearen 28. artikuluak adierazten duen
ingurugiro adierazpen estrategikoa ere.
Horretarako, erredakzio taldeak hasierako onarpena eta sartu beharreko moldaketak
dituen moldatutako dokumentazioa idatziko du eta Udalak hasierako onarpen berri bat eta
behin-behineko onarpenaren 90.6 LVSU aurreko informazio publikorako beste epe bat
onetsiko ditu.
Ez aztertutako ingurugiroaren aldaketa garrantzitsurik (ingurugiroaren erakundeari
jakinarazita) edo planaren antolamendu estrukturalaren moldaketa garrantzitsurik ez
badaude, 30 eguneko epea ezarriko da hasierako onarpen berri bat beharrezko ez baita.
Bi hilabeteko epea dago hasierako onarpen berri bat badago. 5% ematen da
publikoarentzako informazioaren errepikapen posibleagatik, informazio publikoaren ondoren
sartu beharreko moldaketak garrantzitsuak badira. *
13. FASEA. ANTOLAMENDUAREN AHOLKULARIEN KONTSEILUAREN TXOSTENAREN IDAZKETA
Antolamenduaren aholkularien kontseiluak (DA 4.DMU) txostena idatziko du bilera eta
15 egunetara.
BEHIN-BEHINEKO ONARPENAREN FASEA
14. FASEA. BEHIN-BEHINEKO ONARPENAREN FASEA
Batzarrak behin-behineko onarpena emango dio dokumentuari (90.6),
antolamenduaren aholkularien kontseiluaren txostena kontuan hartuz edo ez eta erabakitzeko
kontuan ez hartzea hobesten badu (DA4ªDMU).
Erredakzio taldeak, aurreko bi aukeretan, hasierako onarpena eta Udal Korporazioak
ebatzitako moldaketak dituen moldatutako dokumentazioa idatziko du plan orokorraren
onarpenaren prozedurarekin jarraitzeko asmoz.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 42
Lurzoruaren Antolamenduaren Komisioaren Txostena
Behin-behineko onarpena lortu eta bere adierazpenak dituen moldatutako
dokumentua idatzi ostean, Udal Korporazioak hirigintzaren txosten guztia Euskal Autonomi
Erkidegoko Antolamendu Komisioari bidaliko dio, honek“ Plan orokorraren behin-betiko
onarpena” izena duen 2/2006 legearen 91. artikuluan adierazitako lotesle txostena (3
hilabete) idatz dezan.
Kostaldeari buruzko txostena
Behin-betiko onarpena eman baino lehen, Korporazioak Estatuko gobernuaren
Kostaldeen Zuzendaritza Orokorrari eskatuko dio txosten urgazlea idaztea, Kostaldeen
legearen 117.2. artikuluaren arabera.
Behin-behineko onarpenaren moldatutako testua idazteko epea
Behin-behineko onarpenaren ostean moldatutako dokumentazioa idazteko epea, edo
hasierako onarpen berria idazteko, 30 egunekoa izango da udal hitzarmena jaso eta gero
lehenengo aukeran eta bi hilabetekoa bigarren aukeran.
BEHIN-BETIKO ONARPENA
15. FASEA BEHIN-BETIKO ONARPENA
Behin adierazitako txostena eta hirigintzaren udal aginpidedun erakundeak bere edukia
aztertu eta gero, erredakzio taldeari bidaliko zaio aipatutako txostenean adierazitako
baldintzak betetzeko adierazpen zehatzak, plan orokorraren behin-betiko onarpenaren udal
hitzarmena hartzeko behar den moldatutako dokumentua idatziz.
Bestalde, fase honetan erredakzio taldeak urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren 15.
(publizitatea) artikuluaren b, c eta d sekzioan adierazitako dokumentazioa prestatu behar du.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 43
Behin-betiko onarpenaren moldatutako dokumentua idazteko epea
Moldatutako testua eta aurretiaz adierazitako ingurugiroaren aldeei buruzko
dokumentazioa idazteko epea bi hilabete eta erdikoa izango da, erredakzio taldeak EAEko
Lurzoruaren Antolamenduaren Komisioaren txostena jaso eta gero. Dokumentu hori behin-
betiko onarpena ebatzi aurretik edo ostean egin behar da, hirigintzaren urgazle udal
erakundeak ebazten duenaren arabera.
4. ERREDAKZIO TALDEAREN BETEBEHARRAK ETA KONPOSIZIOA
ERREDAKZIO TALDEAREN KONPOSIZIOA ETA KAUDIMEN TEKNIKO-PROFESIONALA
Taldearen zuzendaria:
Erredakzio taldea zuzendaritza-talde batek osatuko du. Zuzendari honek arkitekto
tituluduna izan behar du, hirigintza antolamenduan espezializatua eta hirigintza diseinuan,
eraikuntza motetan, hirigintza antolamenduaren gauzatzearen gestioan, karga eta onurak
zabaltzeko proiektuetan bereziki, froga daitekeen esperientziarekin.
Gutxienez honako hauek gauzatu izana frogatu behar du:
Proposizioak aurkezteko datan behin-betiko onartuta dagoen antolamendu orokorrari
buruz eta Taldearen Zuzendari/Arduradun lez honako lan hauetako bat:
- 1 Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorra 7.000 gorako biztanleria duen
udalerrian.
- 1 Arau Subsidiarioen Errebisioa 7.000 gorako biztanleria duen udalerrian.
- 5 Antolamendu estrukturalaren moldaketa puntualak 7.000 gorako biztanleria duten
udalerrietan.
Edo
Proposizioak aurkezteko datan behin-betiko onartuta dauden honako hiru lan,
antolamendu orokorrari buruz eta erredaktore taldekide legez:
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 44
- Hirigintza Antolamenduaren hiru plan orokor, 7.000 gora biztanleria duten
udalerrietan.
- Arau Subsidiarioen hiru errebisio, 7.000 gorako biztanleria duen udalerrian.
Aholkulari juridikoa:
Erredakzio taldeko aholkulari juridikoak zuzenbideko titulua izan behar du, lurzoruaren,
urbanizazioen eta eraikuntzen erregimen juridikoari buruzko froga daitekeen esperientzia,
baita hirigintza antolamendua betearazteko instrumentuena ere, bereziki karga eta onuren
proiektuena.
Proposizioak aurkezteko datan behin-betiko onartuta dagoen honako lan bat gutxienez
egin izana frogatu behar du, antolamendu orokorrari buruz eta aholkulari juridiko lez:
- Hirigintza Antolamenduaren plan orokor bat 7.000 gorako biztanleria duen udalerrian.
- Arau subsidiarioen errebisio bat 7.000 gorako biztanleria duen udalerrian.
- Antolamendua estrukturalaren bost moldaketa puntualak 7.000 gora biztanleria
duten udalerrietan.
Ingurugiro teknikaria:
Taldea goi-mailako unibertsitate tituludun batek osatu behar du. Lehentasuna dute
Biologian edo Baso edo Nekazaritza ingeniaritzan espezializatua. Plan orokorraren
antolamenduaren aldeen aholkularitza metodologikoa eta ingurumenaren inpaktuaren
baterako ebaluazioaren azterketa idatziko du. Enpresa profesional espezializatu batek bete
dezake honako betebeharra.
Bide, Kanal eta Portu Ingeniaritza:
Bide, Kanal eta Portu ingeniaritza tituluduna izan behar da eta, gutxienez, hirigintza
antolamenduan, hirigintza proiektuetan eta mugikortasun ikerketetan bi urteko esperientzia
izan behar du.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 45
Soziologia eta ekonomian espezializatutako unibertsitate tituluduna, edo enpresa
profesional espezializatua.
Komunikazioan espezializatutako teknikaria edo enpresa profesional
espezializatua: foroen dinamizazioa, biztanleriaren parte-hartzeari buruzko lanen koordinazioa
eta diagnosi parte-hartzailea gauzatzeko laguntza teknikoa.
Laguntza tekniko honen bitartez honako helburu hauek lortu nahi dira:
-Gai publikoetan biztanleriaren parte-hartzearen garrantziari buruzko sentsibilizazioa.
-Hirigintzari buruz herritarrak formatzea bere parte-hartzea eraginkorragoa izan dadin.
-Gauzatutako dokumentu eta diagnostiko ezberdinen edukiak hedatzea.
-Herritarren ekarpenak biltzea prozesua aberasteko eta dokumentuan adierazi ez diren aldeak agertzea eragiteko.
-Hirigintzari lotutako aspektuekiko udalerriaren momentuko egoerari buruzko diagnostikoa lortzea.
-Ondarroaren etorkizunean eragina izango duen gai kritikoak eta faktore garrantzitsuak identifikatzea.
-Aukeran dauden eszenario posibleak ezarri eta aproposenaren aukera adostea.
-Zimendu estrategikoak eta adostutako adierazpenak definitzea gero Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorra
idazteko.
-Prozesu guztian parte-hartze mekanismoak dinamizatu eta egituratzea.
Euskara aholkulari bat: Eragin linguistikoaren ebaluazioa neurtzeko tresna (ELE tresna)
aplikatzeko gaitasuna duena (beraiek izan beharko dute trena hori, Udalak adieraziko du zein
aholkularitza dauden tresna hori eskaintzeko moduan).
Erredakzio taldeak jarduera guztiak euskararen ezagutzan oinarrituta daudela
behar bezala bermatu behar du. Beraz, erredakzio taldea osatzen duen espezialitate guztietan
(arkitektura, juridikoa, ingurumena, ICCP, ekonomia eta soziologia, komunikazioa...) kide
batek bi hizkuntza ofizialen ezagutza izan behar du.
Eskakizun hau funtsezko betebeharra da eta hau ez betetzeak esleipendun izatea
eragotziko du. Akreditazioa euskara (C1 maila edo gorakoa egiaztatzen duena, edo ikasketak
euskaraz egin izana egiaztatzen duen agiria) tituluaren bitartez egin daiteke, edo arduratasun
adierazpenaren bitartez. Bigarren kasuan, behin onura gehien duen eskaintza aukeratuta eta
hitzarmena esleitu baino lehen, kontratazio erakundeak, pertsona aditu batek lagunduta,
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 46
adierazitako maila linguistikoa egiaztatuko du ebaluazio tekniko baten bitartez. Egiaztatzen ez
bada, proposamena alde batera utziko da kaudimen baldintzak ez betetzeagatik. Hurrengo
eskaintzailearen akreditazio teknikoa gauzatuko da, eskaintzen sailkapenaren arabera.
Taldearen zuzendariaren betebeharrak
Taldearen zuzendaria, funtsezko eta oinarrizko elementua plan orokorraren idazketari
buruzko lanen kalitate bermatzeko, hiru lan egun oso egin beharko ditu astero erredakzio
taldearen bulegoan, Ondarroako udalaren bulego teknikoan azaltzeko modu azkar eta
malguan. Ondarroako bulego honetan gutxienez astean behin agertu beharko da perfektuagoa
eta osoagoa den lana gauzatzeko iradokizunak biltzeko, udal interesen arabera.
Korporazioa lagunduko du bere idazketa eta izapiderako beharrezkoa diren hainbat
bilera, bisita eta kudeaketetan.
Udalaren Hirigintza Komisioak lanaren garapena gainbegiratuko du. Hau bukatzean,
bere egoerari buruzko erakusketak egingo dira, Komisioaren buruak deitutako bileretan. Bilera
hauek Ondarroako udaletxean izango dira.
Erredakzio taldearen betebeharrak
Proposamenak lana gauzatzeko betebeharrekiko duten eta hitzarmen guztian zehar
talde bezala aurkeztutako pertsona edo enpresen lotura kontratuen konpromiso argia izango
du bere baitan. Taldeko elementu baten bat ordezkatu behar bada, ordezkapena Udalari
aurkeztu eta justifikatu behar zaio. Honek baloratuko du eta, bakarrik egokia izanez gero,
onartuko du.
Bestalde, taldeko arkitekto buruak eta juristak bateraezintasunen erregimena
onartzeko adierazpena aurkeztu beharko dute. Erregimen honen arabera, lan partikularretan
edo Ondarroako Udal Administrazioak ez egindako enkarguetan parte hartu ezin dezakete
antolamendu honen iraupenaren bitartean eta horren behin-betiko onarpena gauzatu eta bi
urte geroagoko epean, lana esleitzen bazaie. Bateraezintasunen erregimenak parte hartu
dezakeen bai pertsona fisikoengan, bai pertsona juridikoengan du eragina.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 47
5. LANEN AURKEZPENA
Fase bakoitzari lotutako agiriak Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan
aurkeztu behar da. Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza Departamentuak eta EAEko Lurzoruaren
Antolamenduaren Komisioak hirigintza txostenen agiriak aurkezteko ezarri dituzten baldintzak
bete beharko dituzte.
Dokumentazioaren normalkuntzarako, honako hau hartu beharko da kontuan:
Formatuak: formatuak bete behar izango dira, dokumentuaren idazketa prozesuan
berriro baloratu ahal diren arren. Kasu horretan, Udalaren baimen argia behar da.
Idatzitako agiriak: -Orriak DIN-A3 edo A4 tamainarekin. -Zenbatuak. Agiri grafikoak: -Tolestutako eta modulatutako kopia normalak, DIN-A4 tamainarekin. - Planoak DIN-A3 tamainan gauzatuko dira, betarazte unitate eta xehetasunentzako. -Agertuko diren errotuluan: Ondarroako udalaren goiburuko ofiziala, lanaren izena, izapide fasea, data, eskala, erredakzio talde teknikoa, arduradunaren sinadura eta Udalaren onespena. Agiri informatikoak: -Dokumentu guztiak udaleko ekipamendu informatikoarekin baliogarria den euskarri
informatikoan egon behar dira. - Euskarri digitala, testuaren tratamenduaren formatua, editagarria, PDFn eta shape,
DGN eta DWG formatuetan. Koadernaketak: hauek bete behar izango dira, dokumentuaren idazketa prozesuan
zehar berriro baloratu ahal diren arren. Kasu horretan, Udalaren baimen argia behar da.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 48
Idatzitako agiriak: -Zenbakitutako eraztun eta torlojuak dituzten liburu eta karpetetan koadernatua, azal
eta bizkarren errotulatuta daudelarik. Gehieneko tamaina: 23x 32 cm. Prezioan aleen edizioa, koadernaketa, erreprografia, digitalizatzea, itzulpena eta lanak
gauzatzeko beharrezko diren beste edozein gastu sartuta egon beharko dira. Behin-behineko onarpenerako moldatutako testua beharrezkoa bada, edo honen
ondorioz eta behin-betiko onarpenaren ostean, bere elaborazioa, edizioa eta erreprodukzioa eskainitako prezioan sartuta egon beharko dira.
Udalari aurkezteko momentuan indarrean dagoen legediak eskatzen dituen
betekizunak bete beharko ditu dokumentazioak. Behin-betiko proiektua Elaborazioaren faseetan lanaren dokumentu bakoitzaren lau (4) ale aurkeztuko dira.
Behin-behineko onarpena lortu eta gero, dokumentazioaren lau (4) ale aurkeztuko dira, zenbakitutako kutxetan edo kutxa batetan sartutako karpetetan, Udalak adieraziko duen tamainarekin.
Lanaren aurkibidea azalean agertuko da, dokumentu bakoitzaren eta planoen
zerrendaren lekua adieraziz. Behin-betiko onarpena lortu eta gero, jatorrizko planoen alea bidaliko da, zuzenduta
hala behar izanez gero, kalitate onena duen deformatu ezin den paperean eta eskatutako dokumentazio informatikorako beharrezko diren euskarriak edo CDak .
6. LANEN ENTREGA
Esleipendunak lan guztiak kontratuko duen erakundean aurkeztu beharko ditu
aurretiaz adierazitako epean. Udalak egiaztapen zehatza gauzatuko du hitzarmenaren eta Preskripzio Teknikoen
arabera egin den ala ez zehazteko. Egokitzat jotzen badu, onarpen proposamenaren aldeko txostena aurkeztuko du.
Lanak egokiak ez direnean, esleipendun edo kontsultariari idatziz jakinaraziko zaie
aurkitutako akatsak zuzentzeko instrukzio zehatzak eta argiak. Jakinarazpen honetan
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 49
zuzenketak egiteko epea emango da eta, behin epea bukatuta eta lan berri bat bidalita, azterketa eta egiaztapen zehatzak gauzatuko dira berriro ere.
Esleipendunaren eskaintzak hala adierazten badu, lanek entrega partzialak egin
dezakete. Entrega partzialak entrega osoen baldintza berdinak dituzte, adierazitako epe
partzialak jarraituz.
7. UDALAK AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Udalak esleipendunari emango dio hitzarmena sinatutakoan, poliester paperean,
hutsean egindako kontaktuaren bidez lortutakoa, edota euskarri digitalean, hala badagokio, Bizkaiko Foru Aldundiaren udalerriaren 1/5.000, 1/1.000 eskalako planoen kartografia ofizialaren azkenengo bertsioaren ale bat. Halaber, Ondarroako Udalean dagoen 1/500 kartografia erredakzio taldearen eskura jarriko du.
Esleipendunak antolamenduaren aurreko lanak egiteko behar duen Udaleko
artxiboetan dagoen informazioa eskuragarri izango du ere. Horretarako, egiaztagiri bat emango zaie erakunde ofizialetan informazioa lortzeko. Egiaztagiri honetan Ondarroako Udal Arau Subsidiarioen zuzentzaile legez agertzen da. Udalak erredakzio taldearentzat indarrean dauden hirigintza txosten guztiak eskuragarri jarriko ditu, baita izapide prozesuan daudenak ere, eta horretarako izendatzen den kide edo kideak kontsultatzeko artxiboa irekitzeko aukera.
Udalak, hala egin ahal duenean, eranskin guztiak dituen landa-eremuko katastro eta
hirikoaren ale bat emango du, baita Ekonomia Jardueren gaineko Zergen fitxak ere.
8. ESKAKIZUN ETA ARRAZOIBIDEAK JAKINARAZTEKO BEHARRA
Esleipenduna interesatuek gauzatutako mota guztietako hirigintzaren eskakizun eta arrazoibideei buruzko txostenak idatzi behar ditu lehiaketan dagoen hirigintza antolamenduaren dokumentuaren azalpen publikoaren epean. Halaber, udalak hala eskatzen badu, lehiaketan aurkeztutako lanaren ondorioz agertzen diren zalantza eta arazoen azalpena bidaliko du.
Esleipendunak interesatuek izapidetu ditzaketen errekurtso administratiboei buruzko
informazioa jakinarazi eta errekurtso horien ondorioz zuzendu behar diren akatsak edo egin behar diren moldaketa eta zuzenketak gauzatu behar ditu.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 50
Halaber, lana gauzatzeko dagoen epean partzelazio, lana eta jardueren eskakizunak jakinarazi behar ditu. Aurreko sekzioetan aipatutako txostenengan ez dute eraginik udal zerbitzu urgazleek egin ditzaketen edo behar dituzten txosten tekniko eta juridikoak. 9. LANA EDO IKERKETAREN MOLDAKETA
Lehiaketako lanean edozein moldaketa egin behar denean, horrek ezin du inoiz
aurrekontu osoa aldatu. Moldaketa horientzako proposamen egokia idatziko da, haiek justifikatu, deskribatu eta ebaluatzeko dauden dokumentuek lagunduta.
Azaroaren 14ko 3/2011 Lege Errege Dekretu Sektore Publikoaren Hitzarmenen
legearen moldatutako testua onesten du. Dekretu hau jarraituko da onartutako moldaketak gauzatzeko epeak aldatzeko.
10. LANEN JABETZA
Ondarroako udala izango da fase guztietan eginiko lanen jabea eta momentu hori arte esleipendunak egindako lanaren entrega eska dezake. Esleipendunak ezin du erabili bere onurarako edo beste batzuentzako hitzartuko lanaren inolako daturik, ezta lanen edukia guztiz edo partzialki publikatu ere, Udalak baitu lanen jabetza intelektuala eta bere ustiapena. 11. ESLEIPENDUNAREN BETEBEHARRAK
Bere betebeharrak honako hauek izango dira: -Txostenaren izapide prozesuaren eta berme-epearen bitartean plan orokorraren
dokumentazio grafiko edo literarioan aurkitzen diren akats materialen zuzenketa. -Arauak garatzeko fase guztien zehar (aurrerapenak, hasierako onarpena, behin-
behinekoa, behin-betikoa) azalpen publikoetan egindako iradokizun edo arrazoibideen ondorioz eginiko moldaketen dokumentu berrien idazketa eta dokumentu horiek Hirigintza Antolamenduaren Plan orokorraren dokumentazioan sartzea. Bereziki baloratuko da lanean zehar biztanleriaren parte-hartzea errealitate jarraitua bihurtzen duen eskema sortzaile bat aurkeztea.
Ekainaren 30eko EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 legearen 108.
artikuluaren arabera, esleipendun enpresak honako jarduera hauek gauzatu beharko ditu gutxienez biztanleriaren parte-hartzea lortzeko:
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 51
a) Bi foro, konferentzia edo publikorako sesio irekiak hitzarmenaren lehenengo epea partzialaren bi hilabetetan zehar (“Gauzatutako faseetatik eratorritako hirigintza informazioaren ikerketa eta analisia”) Ondarroan eta Udalak ezartzen duen lekuan. Aholkulari juridikoa eta arkitekto urbanistikoak joan behar dira sesio horietara.
b) Herritarrei banatzeko informazio-liburuxkak idaztea eta banatzea. Gutxienez, urtero
informazio-liburuxka bat egin eta banatu behar da Ondarroako herritar guztiek informazioa jaso dezaten.
- Erakunde ofizial edo partikularren edozein informazio, dokumentu, lizentzia eta
baimenak lortzea. - Lortu nahi diren helburuak gauzatzeko beharrezko diren lan, bilera, hitzaldi,
erakusketa eta txosten guztiak. - Kontratistak ezarritako prezioak eta baldintzak nabarmenki aldatzen ez dituzten
xehetasun moldaketak onartu behar ditu. - Kontratistak zerga eta lan betebeharrak bete behar ditu, baita esleipenduna
behartzen duten ebazpen guztien xedapenak ere. -Kontratistak hitzarmena bere materiala eta pertsonala erabiliz beteko du, Udalak
inposatzen duen jardueretan izan ezik, hala nola, iragarkiak eta erakusketa publikoak. - Kontratistaren ardura izango dira hitzarmena gauzatzeko beharrezkoak diren kopia
eta dokumentu guztiak, baita erredakzio taldeak beharrezkotzat jotzen dituen lan eta dokumentu guztiak ere, erakunde publikoek kobratu gabe idatzi behar ez dituztenean. Kontratistak erredakzio taldearen eta beraiekin lan egiten duen pertsona ororen dieta eta mugikortasun-ordainak bermatu behar ditu.
12. BALORAZIO IRIZPIDEAK
12.1. IRIZPIDE BALORAGARRIAK ABURU BAKARRA KONTUAN IZANDA:70 puntura arte.
- Diagnostikoaren Memoria: 20 puntura arte.
- Erabilitako Metodologia: 30 puntura arte.
- Parte-hartze mekanismoa: 10 puntura arte.
- Txostenaren beste hobekuntza batzuk: 10 puntura arte.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 52
Irizpide honen balorazioa hurrengo faktoreen arabera gauzatuko da, beti ere kontuan
izanda Ondarroako udalerriko aldeei buruzko garapen eta zehaztasun mailarik altuena lortzen
dutenak.
- Diagnostikoaren Memoria: 20 puntura arte
Diagnostikoaren memorian aztertuko dira udalerrian momentuko egoera, bere
harremana baliozko arautegiekin eta hurrengo urteetan mahairatu beharko diren jarraibide
orokorrak, bai garatutako zonaldeetan, bai garatzeko dauden edo garatu gabeko zonaldeetan.
Aurkeztu beharreko dokumentua dokumentazio grafikoa eta idazkiak izan ditzake.
Gehienez 20 orrialde aurkeztu daiteke, 10 tamainako letrarekin eta A4 formatuarekin, eta 8
plano. Planoek A0 tamaina izango dute gehienez. 2 puntu kenduko dira gehieneko kopurua
gainditzen duen bost orrialde, frakzio edo plano bakoitzeko.
Honako hauek baloratuko dira:
1.Plan orokorraren dokumentuan sakon aztertuko diren aspektuen argibidea. Aspektu hauek
indarrean Arau Subsidiarioen kudeaketa edo kudeatzeko dauden alorrekin eta udalerrian
dagoen arazoekin lotuta egongo dira. Arazo hauek kudeatzeko modu ezberdinak ere
aurkeztuko dira.
2.Jarduera irizpideak eta proposamenak.
Diagnostikoaren Memoria hitzarmen gauzatu bitartean eskaintzaileak aurkeztutako
taldearen Arkitekto Buruak sinatu eta izenpetu behar du gutxienez.
Taldearen Arkitekto Buruak Diagnostikoaren Memoria publikoki irakurri behar dio
txosten honetan izendatutako Adituen Batzordeari B gutun-azal irekitzerakoan Kontratazio
Mahaiak ezarritako ekitaldi publikoan. Adituen Batzordeak Diagnostikoaren Memorian idatziz
dagoen edozein alor, kontzeptu edo termino buruzko xehetasunak eska ditzake irakurketa
publikoan.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 53
Eskatzaileak aurkeztutako taldearen Arkitekto Burua Diagnostikoaren Memoriaren
irakurketa publikoan agertzen ez bada, honek zero puntu lortuko ditu. Ezinbesteak bultzatzen
badu ez agertzera eta hori egiaztatutzat jotzen badu Kontratazio Mahaiak, beste data edo
ordutegi bat ezarri dezake Memoriaren irakurketa publikoa gauzatzeko.
- Erabilitako Metodologia: 30 puntura arte.
Esleipendun taldea lanetan erabiliko duen metodologia aurkeztuko du, proposatutako
hirigintza jardueren politikan eta antolamenduan lortu nahi diren helburuen arabera.
Horretarako idatziko duen lanak gauzatzeko plana honako elementu hauek izango ditu:
▪ Lanean erabiliko den metodologia aurkezten duen memoria. Esleipendunak
erabiltzeko hitz eman duen modua eta udalerriaren indarrean dagoen Hirigintza
Antolamenduko Plan Orokorraren egoerarekiko, lan guztien definizio zehatza eta
argia izango du memoriak.
▪ Gauzatze prozesuaren egutegi osoa (plan orokorra idaztean indarrean dauden
irizpide guztiak bete daitezen, txosten honetan aurkeztutako faseak moldatu egin
daitezke). Ondarroako udalak, erredakzio taldeak eta beste edozein erakundek fase
bakoitzean gauzatu beharko dituen lanen diagrama, epe partzialekin eta
esleipenaren kopuruaren ehunekoekin, positiboki baloratuko da.
Parte hartuko duen taldeko kideen deskribapena, fase bakoitzean sailkatuta.
Aurkeztu beharreko dokumentua dokumentazio grafikoa eta idazkiak izan ditzake.
Gehienez 20 orrialde aurkeztu daiteke, 10 tamainako letrarekin eta A4 formatuarekin. Edozein
elementu, grafiko edo taula sakon zehazteko orrialdearen tamaina handiagoa izan behar bada,
A3 tamainako 2 orrialde onartuko dira gehienez. 2 puntu kenduko dira gehieneko kopurua
gainditzen duen bost orrialde, ezarritako elementu kopurua gainditzen duen frakzio
bakoitzeko. Aurretiaz ezarritako tamaina baino handiagoak diren orrialdeak (18 A4
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 54
tamainarekin eta 2, A3 tamainarekin) bere elementu kopuruak A4 tamainarekin duen
baliokidetasunaren baloratuko da.
Eskaintzak baldintza teknikoen txostenean ezarritako irizpideen araberako proposamen
metodologikoan aurkeztutako edukien konparaketa zehatzaren arabera baloratuko da.
Honako elementu hauek izango dira kontuan:
- Plan orokorraren errebisio lan eta prozesuaren garapenean erabiliko diren
ekipamendu eta baliabideen doako hobetzeak. Arduradunen dedikazioa eta
gauzatzeko elkarrekin lan egin behar duten enpresen eta pertsonen artean
existitzen edo existituko diren harremanak deskribatu beharko dira.
Talde teknikoak udalaren bulegoetan baldintza teknikoen txostenean ezarritako ordu-
kopurua baino gehiago egotea.
- Lanaren metodologia betetzeko bermea, txosten honen eta Lurzoruari eta Hirigintzari
buruzko 2/2006 legean ezarritako betearazteko estrategiaren arabera.
- Parte-hartze mekanismoa: 10 puntura arte.
Komunikazio eta hedapen aspektuak, jada existitzen diren parte-hartze dinamiken
erabilera, elkartze-ehuna eta inplikatu beharreko eragileen taldeak kontuan izango dira.
Halaber, foro ezberdinak sortzea, non herritarrek parte hartzen baitute. Adibidez: 1. Biztanleria orokorraren foroa 2. Auzoen Foroa 3. Lekuko Elkarteen Foroa 4. Jarduera ekonomikoaren foroa 5. Foro Estrategikoa
- Lekuko adituak (hirigintza, ingurugiroa, soziologia, geografia, zuzenbidea, kultura, ekonomia)
- Auzoen elkarteen ordezkariak - Enpresen elkarteak - Eragile sozialak
- Udalerriz gaindiko eragileak
…
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 55
Esleipendunak minimo legalen araberako herritarren parte-hartzea hobe dezaketen
beste hainbat elementu proposa ditzake, hala nola, hitzaldiak, ikus-entzunezko ikuskizunak,
liburuxkak, jendearentzako arreta zerbitzuak.
- Txostenaren beste hobekuntzak: 10 puntura arte.
Udalerriaren ezaugarriek hobetsi dezaketen txostenaren hainbat aspektuekiko
hobekuntzak baloratuko dira. Honako hauek izan daitezke:
▪ ▪ Plan orokorraren ondorio den formatua duten dokumentu eta lan-fitxa gehiago.
Hauek herritarren informazioa erraztuko dute (bere kokalekua planoan eta kutsa dezaketen
jardueren aurkibidea, portuaren, lizentzien eta baimenen berezko fitxa eta kontuak…)
-Ingurumena hobetzeko proposamenak
-Itsaso eta lurzoruaren arteko harremana hobetzeko proposamenak
-Udalerriarentzat onuragarrien diren portuko mugaketa eta zedarritze
proposamenak.
▪ Udalerriak hobesten dituen txostenaren hainbat aspekturen hobekuntzak.
-Genero-hirigintza ikuspegitik egindako xedapenen proposamen.
-Mugikortasuna hobetzeko aspektuei buruzko proposamena (trafikoa,
aparkalekuak, etab.)
-Ondarroako 21 Agenda Lokalaren Lekuko Jardueraren planaren ikuspegitik
aurkeztutako proposamenen zehazteak.
-Iraunkortasun eta energia-eraginkortasun arloak hirigintza eta eraikuntza
ordenantzetan kontuan izateko proposamena.
-Bizileku hutsaren arazoaren ikerketa sakonaren ondorioz egindako
proposamena.
-Baliabide naturalen erabiltze iraunkorra bultzatzen eta sustatzen duten
proposamenak.
-Planaren zehaztasun sakonagoa egiteko proposamena, beti ere bere
garapen planak eskuordetzen ez baditu.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 56
AUTOMATIKOKI ZENBAGARRIAK EZ DIREN IRIZPIDEETAN LORTU BEHAR DEN
GUTXIENEKO PUNTUAZIOA: Sektore Publikoen Hitzarmenaren legearen moldatutako
testuaren 150.4. artikuluaren arabera, esleipendunak zenbagarriak ez diren irizpideetan
gutxieneko puntuazioa lortu behar dute balorazio globalean onartuak izateko. Kontratazio
Mahaiak 40 puntu lortzen ez dituzten eskaintzak ez ditu kontuan izango.
12.2. NEURTZEKO IRIZPIDEAK, EZARRITAKO NEURRIA ETA FORMULA EDO IRIZPIDE
AUTOMATIKOAK: 30 puntura arte.
● Prezioa: Eskaintzarik merkeena 25 puntu lortuko ditu eta, beste eskaintzen artean,
eskaintzarik merkeena eta baloratzen den esleipendunaren eskaintzaren arteko kozientea eta
irizpideari aplika daitezkeen puntu guztien arteko biderketaren formularen emaitzaren
arabera. Hau da:
(Ob x 25)/Ol
-Ob eskaintzarik merkeena da.
-Ol baloratzen den esleipendunaren eskaintza da, irizpide honetan ezartzen da gehieneko
puntuazioa.
● Epea: 5 puntura arte. Puntu bat emango da epe osoari kentzen zaion hilabete
bakoitzeko, epe partzialen batukaria izanez eta frakzioei zati proportzionala emanez.
Ezohiko edo eskaintza neurrigabeak (baja arriskutsuak):
Ezohiko edo eskaintza neurrigabeak sartzearen ondorioz proposamena bete ahal ez dela ebaztekotan, honako limite hauek ezarriko dira:
1.Esleipendun bakar batek esleipenaren aurrekontuaren prezioa 25 ehuneko unitate
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 57
baino gutxiago baditu. 2.Bi esleipendun daudenean, beste eskaintza baino ehuneko 20 unitate gutxiago baditu. 3.Hiru esleipendun daudenean, aurkeztutako eskaintzen batez besteko aritmetikoa baino ehuneko 10 unitate gutxiago baditu. Hala ere, batez bestekoa kalkulatzeko batez besteko hori baino ehuneko 10 unitate gehiago dituen eskaintza at geratuko da. Ehuneko 25 unitateko beherakada neurrigabetzat joko da. 4.Lau esleipendun edo gehiago daudenean, eskaintzen batez besteko aritmetikoa baino ehuneko 10 unitate gutxiago badituzte. Hala ere, batez besteko horrek baino ehuneko 10 unitate gehiago dituen eskaintza badaude, egoera horretan ez dauden eskaintzekin bakarrik kalkulatuko da batez bestekoa. Gainerako eskaintzen kopurua hiru baino gutxiago bada, beste batez bestekoa kalkulatuko da hiru eskaintza merkeenekin.
- ERAKUNDE TEKNIKO ADITUAREN ESKU-HARTZEA: Pertsona hauek osatuko dute
Adituen Batzordea:
- ***
- ***
- ***
…
Beharrezkoa bada, Alkatetzaren Dekretuak adieraziko du aurretiaz adierazitako
pertsonen ordezkoak.
-TXOSTENA IDAZTEKO EPEA: hilabete bat.
13. BETEARAZTEKO EPEA
Zerbitzua gauzatzeko epea LAU URTEKOA izango da, hitzarmena sinatu eta hurrengo
egunean hasita.
Hala ere, aurretiaz adierazitako epe partzialak bete beharko dira.
Fase bakoitzaren hasieran, udal ordezkariek eta esleipendunak fase bakoitzeko lanen
hasieraren agiria sinatuko dute.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 58
14. LANEN PREZIOA
-HITZARMENAREN GEHIENEKO AURREKONTUA: (248.000,00 € + 52.080,00€ (21 %
BEZa);
Guztira 300.080,00 €)
URTEROKOAK:
DOKUMENTUAK Aurreikusitako
EPEA
Esleipenaren
ehuneko
kopurua
KOPURUA
Aurrerapena
2015 1,2 3 eta 4.
faseak
13 hilabete %15 45.012,00€
2016 5, 6, 7 eta 8.
faseak
13 hilabete
eta erdi
%20 60.016,00€
Plan orokorra,
irizpideak eta
helburuak
idaztea.
Laburpen
exekutiboa
2017 9, 10 eta 11.
faseak
14 hilabete
eta erdi
%35 105.028,00€
Moldatutako
testua
Hasierako
onarpena
Behin-
behineko eta
behin-betiko
2018 12, 13, 14
eta 15.
faseak
7 hilabete %25-
%30*
75.020,00€-
90.024,00€
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 59
onarpena
48 hilabete 300.080,00€
Dokumentazio osagarria eta indarrean dagoen araudia betez Ondarroako udalak eta
erakunde urgazleek eskatutako moldaketak txosten honen betebeharren eta hitzarmenaren
prezioaren barnean egongo dira.
AURREKO IKERKETEN ETA INFORMAZIOA BILTZEAREN fasea
1. fasea Hitzarmen sinatu eta hiru
hilabete.
%5 entregan eta udal
teknikariek hiru
dokumentu hauek
hobesten dituztenean.
Aurre-aurrerapena eta ondorengo biztanleriaren parte-hartze prozesua
2. Fasea Aurre-
aurrerapena
Akordioa eta bi hilabete
Hilabete bat Hasierako agiri
estrategikoa
Helmen dokumentua hiru
hilabete
10% entregan eta udal
teknikariek biztanleriaren
parte-hartzearen
laburpen-txostena eta
Antolamenduaren
Aholkularien
Kontseiluaren txostena
hobesten dituztenean.
3. Fasea Ingurugiroan
Azterketa Estrategikoa
Helmen dokumentua jaso eta
bi hilabete
4. Fasea Biztanleriaren
lehenengo parte-
hartzea eta
Antolamenduaren
Aholkularien Kontseilua
Hilabete bat biztanleriaren parte-hartze prozesua garatzeko Ingurugiroan Azterketa Estrategikoa bidali eta gero Hamabost egun, PABren
bilera eta gero
Hamabost egun, laburpen-
txostena eta gero
Garapenaren Aurrerapenaren Proposamena
5. Fasea Garapenaren
Aurrerapenaren
proposamena idatzi,
Ingurugiroaren Ikerketa
Estrategikoa eginez.
Hiru hilabete, udal hirigintza
erakundearen txostena
erredakzio taldeari eman eta
gero
15% entregan eta udal
teknikariek Aurrerapenari
buruzko txostena
hobesten dutenean.
6. Fasea
Aurrerapenaren
edukiari buruzko
Bi hilabete, hitzarmen eta gero
5% arrazoibideen
erantzunen txostena
entregatzean
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 60
biztanleriaren bigarren
parte-hartze prozesua
7. Fasea Hilabete eta erdi, iradokizunak eta txostenak eman eta gero
8. Fasea Ingurugiroan
Adierazpen
Estrategikoa
Lau hilabete IAE Hilabete bat IAEren irizpide eta helburuak jaso eta gero Bi hilabete, udal zerbitzu teknikoak
Plan Orokorra Idaztea. Irizpideak eta Helburuak
9. Fasea Plan Orokorra
idaztea
Zortzi hilabete, erredakzio taldeak udal hitzarmena jaso eta gero. Bi hilabete, txosten sektorialak idaztea
30% entregan eta udal
teknikariek hasierako
onarpenerako plan
orokorraren dokumentua
hobesten dutenean.
Hasierako onarpenaren fasea
10. fasea hasierako
onarpenaren, laburpen
exekutiboaren eta
biztanleriaren parte-
hartzearen izapide
administratiboa
Hamabost egun, Laburpen exekutiboaren hasierako onarpena eta gero
Bi hilabete, biztanleriaren parte-hartzea
5% alegazioen txostena
entregatzean.
11.fasea 2 hilabete alegazioak entregatzen direnetik
12.fasea Hasierako
onarpenaren
moldatutako testua
30 egun, hasierako onarpen berririk ez badago 2 hilabete, hasierako onarpen berria badago
5% publikoarentzako
informazioaren
errepikapen nabarmenak
badaude, azalpen
publikoaren ostean sartu
beharreko moldaketak
funtsezkoak badira. *
13. fasea
Antolamenduaren
Aholkularien
Kontseiluaren txostena
idaztea
Hamabost egun, PABren
bilera eta gero
Behin-behineko onarpenaren fasea
14.fasea Behin-
behineko onarpena
Bi hilabete PABren bilera eta
gero
EAEko Lurzoruaren Antolamenduaren Komisioak
10% behin-behineko
onarpenaren
dokumentua
entregatzean eta udal
teknikariek hobestean.
BULEGO TEKNIKOA. 946833677 Fax 946833678 Musika Enparantza 1 – 48.700 Ondarroa e-mail: [email protected] 61
hiru hilabetetan idazten du txostena (91.3 ELL)
Behin-betiko onarpenaren fasea
15.fasea Behin-betiko
onarpena
Bi hilabete eta erdi EAEko
Lurzoruaren
Antolamenduaren
Komisioaren txostena jaso
eta gero
15% behin-betiko onarpenaren dokumentua entregatzean eta udal teknikariek hobestean.
* Kopuru hau 12. fasean “Hasierako onarpenaren moldatutako testua” kobratuko da
irakurpen publikoa errepikatu behar bada. Aurretiaz aztertutako antolamendu estrukturalean
eta ingurugiroan moldaketa nabarmenik egin behar ez badira, Ondarroako udalak ez du
ordainduko %5 hori.
Txosten honetan proposatutako faseak alda daitezke plan orokorra idaztean
indarrean dauden irizpide guztiak betetzeko.
Fakturan honako hau agertu behar da: kontabilitate publikoan aginpide duen erakunde
administratiboaren identifikazioa: Udal kontu-hartzea eta kontratazioan aginpide den arloa/
dokumentazioa jasoko duena: Hirigintza, Obra eta Zerbitzuen saila.