noaua! 322 alea

20
Irati Lertxundi eta Sarai Lizaso, Gipuzkoako batel ligan txapeldun Irati Lertxundi eta Sarai Lizaso, Gipuzkoako batel ligan txapeldun ASTEKARIA - 2008ko maiatzaren 9an - XII. urtea - Usurbil, 322. zenbakia Lar Lar unbat honetan, unbat honetan, Maddi O addi O ihenar ihenar ten kantaldia ten kantaldia www.noaua.com

Upload: egunea

Post on 07-Mar-2016

276 views

Category:

Documents


12 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: NOAUA! 322 alea

Irati Lertxundi eta Sarai Lizaso,

Gipuzkoako batel ligan txapeldunIrati Lertxundi eta Sarai Lizaso,

Gipuzkoako batel ligan txapeldun

ASTEKARIA - 2008ko maiatzaren 9an - XII. urtea - Usurbil, 322. zenbakia

LarLarunbat honetan, unbat honetan,

MMaddi Oaddi Oihenarihenarten kantaldiaten kantaldia

ww

w.n

oaua

.com

Page 2: NOAUA! 322 alea

Maiatzak 17, larunbata, eguerdiko 12:00etan

Page 3: NOAUA! 322 alea

3Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

ATA R I KO H A I Z E A

6. Or.

Aurkibidea

15. Or.USURBIL-AZKOITIA ARTEKO PARTIDAK

USURBILDAR ARRAUNLARI GAZTEAK 5. Or.

JEXUX ARTZEREN OMENEZKO SAIOAK

8. Or.

MOTORREK ITVA PASA BEHAR DUTE 9. Or.

USURBIL BIZIRIK-EN MOZIOA

10. Or.

AZKEN PLENOKO ERABAKIAK

12. Or.DANBORRADEN LEHEN ENTSEGUAK

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - [email protected] - www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Intza Salsamendi, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, IñakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, KoldoHuegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti,Intza Salsamendi, Alaitz Aizpurua.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK

GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI

IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE

LEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal Herrira!

Euskal presoak

Albistea iruditan

Ikasketak euskaraz burutzeko kanpaina aurkeztu berri da

Derrigorrezko BigarrenHezkuntza bukatu eta ondo-rengo ikasketak euskaraz egi-

tea sustatzeko kanpaina aurkeztu zutenmaiatzaren 6an BuruntzaldekoUdaletako euskara batzordeek. DBHnikasketak euskaraz burutu arren, ez bai-tago zeharo bermatua hizkuntza bereanikasten jarraitzeko aukera. Horretan aridira, hezkuntza eskaintza eta lan mun-dua euskalduntzea bultzatzen. Gogoratuzutenez, euskara plana abian jarri dutenhamaika enpresa daude. Buruntzaldekoikastetxeetako ikasketa aukeren berriematen duen triptikoa kaleratu dute,matrikulazio garaia iritsi baita.Batxilergoetako aurrematrikulazio-epeamaiatzaren 9an itxiko da. Zikloetakoaekainaren 2tik 13ra izango da.

Irudian, urnietako eta astigarragako euskara batzordeetako

lehendakariak eta buruntzaldeko ikastetxeetako ordezkariak.

Page 4: NOAUA! 322 alea

4 Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

HE R O R R E K E S A N

ARITZ GORRITI

Orain ez dakit, baina geure garaian, txikitan,hemezortzi urte betetzea bete behar baino

eskubide pila izateko aukerarekin lotzen genuen.Geure askatasun pertsonala garatuko zuen edozergauza, adin horretara iritsi baino lehen, indar handi-ko desioan bihurtzen zen. Horren artean, nola ez,kotxeko gidabaimena lortzea. Unea iritsi zen ba,hemezortzi urteak bete, eta auto eskolara. Hor, kontu-ratu ginen, autoan ibiltzerakoan obligazio batzuk betebehar zirela, ez zela erraza behar bezala gidatzea.Azterketa gaindituta, handik gidabaimena eskuratueta norbere ibilgailua erostera. Eta hor hasten da, ber-din zait zer marketako autoarekin dugun harremana.Independentzia bezalako baloreen ikuspegitik, orohar, ez oso sanoa, lana eta aisialdia, geure bizitzakoardatzetako bi, bere “menpe” baitaude neurri batean.

Baina hori ez da aitzakia. Gidarion huts egiteakdagokigun moduan ordaindu behar ditugu. Bainaestu lotzen gaituen ibilgailu horri ordea, ez al dioinork frenorik jarri behar? Denek saltzen dituztesegurtasun neurri handiko autoak, baina baita abia-

dura azkarrena harrapatu dezaketenak ere. Erruagaizki erabiltzen duenarena da. Noski. Baina halakoekoizpenak bultzatzen dituztenek eratzunkizunik baote dute?

Autoarekin dugun lotura edota menpekotasuna,ahal den neurrian apurtu beharko genuke. Bainaetete horretan laguntza behar dugu. Gidariei kontro-lak egitearekin batera, hasi autoak zigortzen, mugatubere indarra, errepidean azkar duen ibiltzeko abileziamantsotu. Egin daiteke, eta seinaleak errespetatzeabaino eraginkorragoa izan daiteke akaso. Bultza deza-gun, geure bizitza beste garraiobide batzuekiko lotu-rak sendotzeko aukera. Eskertuko dugu eta. Gazteaketa autoa, askotan beltza eta jada nazkagarria denbinomio hori desagertzea denok nahi dugu. Norberelana da hori. Utz ditzagun denok ahal den neurrianautoak etxean. Baina izan ditzagun bestelako garraio-bideak erabiltzeko aukera. Ez ditzatela bultzatu txiki-tzaileak, erasotzaileak, ia erabiltezinak eta nahi ezdiren garraiobide berriak. Hemen ere, lehendik dago-ena txukunduta, hobetuta, berrerabili daiteke eta.

A i t o r L a n d a l u z e - L u i s A r a n a l d e - A r i t z G o r r i t i - I m a n o l U b e d a - Ne r e a Z i n k u n e g i - I d o i a To r r e g a r a i - J o x e P i ñ a s - Un a i A g i r r e

Autoari, stop

IKA MIKA ATALERAKO IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITU. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITA-RATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA

IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: maiatzak 16. Idatzia ekartzeko azken eguna: maiatzak 12.

Bazkide egin zaitez!36 euro urte osorako

Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Telefonoa:E-posta: Kontu korrontea:

Orrialdea bete eta NOAUA!ra ekarri edo telefonoz deitu: 943 360 321.

ASKO DUGU ESATEKO

NOAUA! astekaria, tren eta autobusen

ordutegia, noaua.com, kultur ekitaldien

sustapena, euskararen normalizazioa, urte-

ko egutegia, beka deialdiak, NOAUA!

Txiki, Plis, Plas, Txalo eta Jolas, ...

Asko dugu esateko. Baina zure laguntza

ere premiazkoa da.

Page 5: NOAUA! 322 alea

5Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

PI L-P I L E A N

Orioko infantil kadeteetakoneskek Gipuzkoako batelenligako txapelketa irabazi

dute. Arraunlarien artean, Sarai Lizasoeta Irati Lertxundi usurbildar gazteakaurkitu ditugu. Pozik dira garaipenare-kin. Azaldu digutenez, astero bost egu-nez entrenatzen dute. Badute meritua14 urteko gazte hauek.

Karkara Orioko aldizkariak apirilaren25ean aipatzen zuen bezala, “sekulakogarrantzia du garaipenak, aurrenekoaldia baita Orioko neskek arrauneanliga bat irabazten dutela”. Ez hori baka-rrik. Orio Arraun Elkarteak bateletanlortzen duen 200. garaipena izan dahori. Arraunlarien artean bi usurbildar:Sarai Lizaso eta Irati Lertxundi.

Aitor Agirre, mutilen taldeanInfantil kadeteetako mutilen taldean

ere bada usurbildar bat Aitor Agirre.Gipuzkoako txapelketan, Orioko infan-tiletako mutilak 5. izan ziren eta kadete-

ak, berriz, zilarrezko dominarekin itzuliziren etxera.

Gipuzkoako batelen liga irabazi dute

Sarai Lizaso eta Irati Lertxundi arraunlari gazteak

INFANTIL KADETEETAKO NESKAK GARAIPENA OSPATZEN. BEHEKO ILARAN,

EZKERRETARA LEHENA SARAI LIZASO ETA HIRUGARRENA IRATI LERTXUNDI.

“Astean bost egunez entrenatzen dugu”

Aita eta osaba arraunean ibilita-koak dira”, hala esan digu Sarai

Lizasok. Beraz, etxetik datorkio arrau-nerako zaletasuna. Baina arraunlari iza-teko erabakia duela lau urte hartuzuen. “Udalekuetan ibili nintzen lehenaldiz eta gustura aritu nintzen.Begiralea Jose Luis Barrenetxea zen,orain Orion gure entrenatzailea dena”.

Udalekuetatik etxera itzultzerakoan,amarekin batera Orioko klubera joanzen eta ordutik hona, lau urte egin dituarraunean, batelean eta aulki mugiko-rrean.

Etxekoen laguntzarekin ibiltzen diraOrio eta Usurbil artean, joan eta eto-rrian. “Aginagan osatu beharko duzuetalde bat”, adierazi diegu, baina biak,irrifar batekin erantzunez, argi utzidigute Orion oso pozik daudela.

Gipuzkoako batelen liga txapelketa

irabaztea ez da lan erraza izan. Aurkarigogorrenak zumaiarrak izan dira. SaraiLizasok adierazi digunez, 10 bat estro-padetan lehiatu eta gero irabazi duteGipuzkoako txapelketa. Eta estropadabakoitzean, 1.000 metro osatu beha-rreko lana. Bost bat minututan, beraz,dena eman behar.

Pozik daude garaipenarekin Sarai etaIrati. Eta aurrera begira, arrauneanjarraitzeko gogoz. “Orain aulki mugi-korrean ibiltzeko garaia da”. Beraz, txa-pelketa bat bukatu orduko, bestea hasibehar.

Gogorra eta lotua den kirola daarrauna. Baina bi usurbildar gazteakgustura ibiltzen dira. Lagun onak egindituzte eta argazkiak ateratzen geni-tuen bitartean Iratik esan digunez,“astean bost egunez entrenatzen dugu”,eta egunean ordubete inguru. Gero

han geratzen dira, kontu kontari, den-borapasan.

Irati Lertxundi eta sarai

Lizaso gazte arraunlariak.

Page 6: NOAUA! 322 alea

6 Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

KO N T Z E J U TX I K I A

Olarriondon eta Ugarton-don eraikitzekoak direnbabes ofizialeko etxebizi-

tzen zozketari begira pauso berri bateman du udalbatzak. Pasa den apiri-laren 29ko hileroko ohiko plenoan,onartuen eta baztertuen behin betikozerrendak onartu zituen aho batez.Babes ofizialeko 168 etxebizitza zoz-ketatuko dira eta onartutako 359eskari daude. Arrazoi ezberdinak tar-teko, beste 61 baztertu dira.

Duela urtebete zabaldu zen babesofizialeko etxebizitzetan izena emate-ko epea. Apiriletik maiatzera arte, 420eskaera aurkeztu zituzten herritarrek.Zenbait eskaera zuzendu edo osatueta udal idazkariak guztiak banakaaztertu ostean, urte hasiera honetanonartu ziren Olarriondon etaUgartondon eraikitzekoak diren 168etxebizitzen behin behineko zerren-dak. 362 eskari onartu eta 58 bazter-tu ziren orduko hartan.

Zerrendak publiko egin ziren une-tik alegazioak aurkezteko epea zabal-du zen. Hamar erreklamazio eginziren eta eskaerak aurkeztu zituztenbost herritarrek uko egin zuten.Erreklamazioak berriz ere banakaaztertu ondoren, osatu dira behinbetiko zerrendak; azkenean, 359 eska-era onartu dira eta 61 baztertu.

Zerrenda horiek dira apirilaren29ko ohiko pleno saioan, udal ordez-kariek aho batez onartu zituztenak etaetxebizitzen zozketarako kontuan har-tuko direnak.

Behin betiko zerrendak onartzeare-kin batera, alegazioak aurkeztu dituz-ten herritarrei erantzun zaie.Udaletxeko iragarki-taulan ikusgaidira onartu zein baztertutako eskarienzerrendak eta erreklamazioek jasotakoerantzunak.

Prozesua honaino iritsita, orain,etxebizitzen zozketa noiz egingo den

jakitea falta da.

Tasatuen udal ordenantza2007ko otsailean hasieraz onartu

zen udal etxebizitza tasatuen ordenan-tza. Azken ohiko pleno saioan duelaurtebete onartutakoa bertan beherautzi eta berriz hasieraz onartu zen.EAE-ANVtik jakinarazi zenez, legealdaketa batek ordenantza horretakozenbait artikulu aldatzea eragin duela-ko. Udal talde guztiek ordenantzahasieraz berriz onartzea babestuzuten, EAJ-PNVko zinegotziak izanezik, aurka bozkatu baitzuen.

Orain, jendaurrean ikusgai egongoda Hirigintza Departamenduan.Erreklamaziorik aurkeztu nahi due-nak, horretarako 30 eguneko epea du.

Txernobili buruzko mozioaAlor eta gai oso ezberdinei lotutako

bost mozio aurkeztu ziren, hilerokoazken pleno saioan. Horietatik lauonartu ziren. Bosgarrena, Chernobilelkarteak aurkeztutakoa mahai gaine-an utzi eta aurrerago eztabaidatzeko-tan gelditu ziren. Hain zuzen, mozio

testu horretako laugarren puntuakaipatzen dituen lehentasunekin etadirulaguntzak bideratzeko moduare-kin desados agertzen ziren. Sortutakozalantzak argitutakoan, testua berrizplenoan lantzeko asmoa dute.

Kutxako ordezkaritzaUsurbilgo interesen alde egiteko

aukera gisa aurkeztu zuen EAE-ANVk urte hasierako plenoan,Kutxako Kontseilu Nagusian ordez-karitza izateko proposamena. Aipatuordezkaritza gauzatzeko, Usurbil,Lezo, Oiartzun eta Bergarako udalekbat eginda elkarte bat osatzeko asmoazuten. Azken udalbatza saioan, EAE-ANVtik gai horretan arauak maltzur-ki erabili direla adierazi zen. EA etaEAJ-PNVren jarrera salatu zuten,Usurbilgo Udalak beste hiru herrie-kin osatutako elkarteari zegokionordezkaria kendu eta Beasainek besteherri batzuekin osatutako talde batibigarren ordezkaria emateko asmoaizateagatik.

Babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko

zerrendak aho batez onartu ditu udalbatzak

Apirilaren 29ko udalbatza plenoan, behin betiko izaera eman zitzaion

babes ofizialeko etxebizitzen zozketarako osatu zen zerrendari.

ARITZ GORRITI ________________________

Page 7: NOAUA! 322 alea

7Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

KO N T Z E J U TX I K I A

Sahararren autodeterminazioeskubidea aldarrikatu, Bake

Planaren alde egin, Giza Eskubideakerrespetatu eta sahararrentzat lagun-tza bultzatzea. Horiek dira Aralarudal taldeak azken plenoan aurkeztuzuen mozioaren oinarri nagusiak.Aho batez onartu zuten.

Erreferendum bidez, sahararrekduten autodeterminazio eskubidearenalde egiten da mozio horretan. NazioBatuen Erakundeak babestuta etaberme guztiekin, hartara, amaitu gabeduten deskolonizazio-prozesua gauzadezaten. Gatazkaren konponbidea

“Mendebaldeko Sahararen determina-zio librerako Bake Plana”-ren baitankokatzen du Aralarrek aurkeztutakotestuak. Giza Eskubideen errespetuaere eskatzen da; horrekin lotuta, presopolitiko saharar guztiak berehala aska-tzea galdegiten da.

Laguntza eta elkarlanaJakina da bestalde, Tinduf-eko erre-

fuxiatu kanpamenduetako sahararrakzer bizi-baldintzetan dauden. Egoeraonartezin horri aurre egiteko laguntzahumanitarioa eta elkarlana bultzatze-ko dei egiten da.

Helburu horiek guztiak betetzen

dituzten jardueretan parte hartzekokonpromisoa ere hartzen da.

Atzera begira jarrita, 1975. urteanMendebaldeko Sahara Maroko etaMauritaniako gobernuei, EspainiakoGobernuak legez kanpo eman zielagogorarazten da. Eta horrek sahararreideskolonizazio-prozesua amaitzea era-gotzi ziela. Modu horretan, 32 urtezsahararrek pairatu behar izan dutentragedia ahalik eta azkarren konpon-tzea opa zaie, elkartasuna adierazi etaFronte Polisarioa zoriontzearekinbatera. Gogorarazten dutenez, sufri-mendu handia eragin baitiete milakapertsona errugaberi.

Sahararrentzat autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuten aho batez

Jubilatuen egoitza berriko taberna

eta jangela zerbitzuak, lehiaketara

Gure Pakea elkarteak gauregun erabiltzen duen loka-la utzi eta Artzabal base-

rrian kokatuko da laster. Bertakotaberna eta jangela zerbitzuen kude-aketa esleitzeko lehiaketako oina-rriak zehaztu eta onartu ditu jadaudalbatzak aho batez.

Artzabal baserriko portxea, sarreraeta behe oina. Jangela, kafetegia,sukaldea, biltegiak eta komunak.Jubilatuen Egoitza berriko zerbitzuhoriek guztiak emakida administrati-boaren erregimenean eman eta lehia-keta irekira deitzea adostu zuen udal-batzak pasa den apirilaren 29ko ple-noan.

Lizitazioaren iragarkia GipuzkoakoAldizkari Ofizialean argitaratu etabiharamunetik zenbatzen hasita, inte-resatuek hamabost eguneko epeaizango dute proposamenak egiteko.

Zerbitzua kudeatzeko hitzarmena-ren garapena, ihardunbidea eta eslei-pena eta lizitaziorako oinarri bezalaerabiliko diren preskripzio teknikoak

onartu ditu udalbatzak. Baita baldin-tza juridiko, ekonomiko eta adminis-tratiboen plegua onartu ere.

Zerbitzuaren kontratazio prezioaberraztertzeko konpromezua hartuzuten indarraldiaren lehen urtean. Ezbaitago azterketa ekonomikoa egitekodaturik.

Artzabalen kokatuko da

jubilatuen egoitza berria. Oraindik

ez da irekiera eguna zehaztu.

Ehuneko 4,2ko igoera aplika-tuko zaie udal langileen

ordainsariei. Aho batez onartuzuen udalbatzak pasa den apirila-ren 29ko plenoan. Erabakia behinbehinekoa da, ordea, eta ez du era-giten aipatu langileen lan hitzar-mena adosteko negoziazioetan.Igoera hau urte hasieratik aplika-garria da.

Udaleko langileensoldatei KPI igoera

aplikatu zaie

Aho batez onartu zen.Lehendakaria Xabier Mikel

Errekondo izango da. Ordezkoa,Juanjo Olaizola. Udal teknikariezberdinak ere bertan izango dira.Udal talde politiko bakoitzekoordezkari banak ere mahai horre-tan parte hartzeko aukera izangodu.

Kontratazio Mahai Iraunkorra

eratuko da

Page 8: NOAUA! 322 alea

8 Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

KO N T Z E J U TX I K I A

Hondakinen alorrean,Herrialde Katalanetanabian jarritako esperien-

tzia kontuan hartuta Usurbil Bizirikplataformak bi eskaera egin zituen,azken plenoan aurkeztu eta onartuzen mozioan: Udalari, atez ateko bil-keta sistema martxan jartzearen alde-ko jarrera adierazi dezala, eta EuskoLegebiltzarrari, gaikako bilketarilotutako legea onartzea.

Bestelako hondakinen kudeaketalantzeko asmoa plazaratu zuen EAE-ANVk, prozesu partehartaile batabian jarrita. “Informatu, kontzien-tziatu, sentsibilizatu”, Xabier MikelErrekondoren hitzetan.

Horren aurrean, herria zain zegoe-nez, pozgarritzat jo zuen Aralarrekplan bat dagoela jakitea. Kataluniakoesperientziari lotuta, Joxe RamonFurundarenak zioenez, “botikekinbezala. Bestetan ona izan bada, gukere erabili nahi dugu”. AmaiaGoyaranek oso positibotzat jo zuenproposamena, baina “ahula” bere esa-

netan, kostuaren eta finantziabidea-ren berri ez izateagatik. “Segituanlanean hasi behar dugu. Sistemaberria jarri behar bada, ondo jarridadila”, zioen sozialistak.

EAJ-PNVko zinegotzia ere baikor.“Birziklatzeko bide guztiekin adosgaude”, adierazi zuen. Aldiz, gaiaMankomunitatetik bideratzea egokia-go ikusten zuen.

Kataluniako eredua hona ekartzekomodukoa ote zen zalantzakor agertuzen Luis Mari Ormaetxea. Lan egiteradeitzen zuen. “Guk herrian ez duguesperimenturik nahi”, adierazi zuen.

Zuzen erantzun zion EAE-ANVkozinegotzi Imanol Azpirozek: “Guk ezdugu erraustegiaren eragina esperi-mentatu nahi”.

Gipuzkoako udaletxeetan mozioakaurkezten ari dira. Batzuetan denekbat egin dutela eta, Azpirozen esane-tan, “aurka bazaudete saiatuko garakonbentzitzen hau dela bide egokie-na” zioen. Usurbil Bizirik-eko kideakziren pleno aretoan eta haietako batekhitza hartu zuen. Herrialde

Katalanetan hondakinen inguruanbatasun politikoa lortu zela gogorara-zi zuen. Oraingoz, Usurbilgo Udaleanlortu ez dena. EAE-ANVk, Aralarreketa PSE-EEk babestu bai-tzutenmozioa. EA aurka agertu eta EAJ-PNV abstenitu zen.

Atez ateko bilketari buruz Usurbil Bizirik-ek

aurkeztutako mozioa gehiengo osoz onartu zen

Auzitegi Nazionalean hasi denAmnistiaren Aldeko

Mugimenduen aurka abian jarri denauziko 27 auzipetu zein militanteeielkartasuna adierazten dien mozioaaurkeztu zen apirila amaierakoohiko pleno saioan.

Aipatu mugimendua kriminaliza-tzeko asmoaren aurrean, laneanjarraitzeko duten zilegitasuna alda-rrikatzen da. Auzia itxi eta debekueta kriminalizazio ekintzak amaitzea

galdegiten da, Auzitegi Nazionaladesagertzea eskatzearekin batera.

EAE-ANV eta Aralar alde,gainerakoak aurkaEpaiketak eragindako gastuei aurre

egiteko laguntzarako dei egiten da.Usurbilgo Amnistiaren AldekoMugimenduak aurkeztutako testuakEAE-ANV-ren eta Aralarren aldekobozkak jaso zituen. Gainerakoakaurka ziren.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko

auzipetuei elkartasuna adierazi zitzaien

Atez ateko sistema ahalik eta

azkarren ezartzea eskatu du

Usurbil Bizirik plataformak.

Maiatzak 17, Homofobiareneta Transfobiaren Aurkako

Borroka Eguna izendatzea proposa-tzen du Gehitu Elkartea erakundeezberdinetan aurkezten ari denmozioak. Hilaren 17an, 18 urtebeteko baitira Osasunaren MunduErakundeak homosexualitatea gaixo-tasun mentalen zerrendatik ezabatuzuenetik. Aurkeztutako testua, ahobatez onartu zen azken plenoan.

Gehitu Elkarteakmaiatzaren 17rako

aurkeztutako mozioa

Page 9: NOAUA! 322 alea

Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

KO N T Z E J U TX I K I A 9Ziklomotorrek ere ITVa pasa behar dute

Maiatzaren 22tik 29ra Askatasuna plazan, baina hitzordua eskatu behar da

Lege berriak hala dio: hemen-dik aurrera, hiru urtetikgorako ziklomotorrek ITV-

IATa pasatu behar dute. Herrianerroldatuta dauden motorren kopu-rua handia dela ikusita, errebisioaUsurbilen bertan egin ahal izango da.Hori dela eta, motorra dutenek -etamotor horrek hiru urte baino gehia-go baditu- ibilgailuaren azterketateknikoa herrian bertan egitekoaukera izango dute, maiatzaren 22tik29ra. Askatasuna plazan, azoka egi-ten den aterpean, jarriko dute errebi-sioa egiteko gunea. Hori bai, aldezaurretik hitzordua hartu behar da,udaltzaingora deituz.

Ekainaren 9ko 711/2006 ErregeDekretuaren arabera, hiru urte bainogehiago dituzten ziklomotorrek (50z.k. baino gutxiago dituen eta 45 k./o.abiadura gainditzen ez duten bi gurpi-leko ibilgailuak) Ibilgailuen AzterketaTeknikoa (IAT) derrigorrez pasa behardute.

Eusko Jaurlaritzak EuskalAutonomia Erkidegoan (EAE) IAT-ITV pasatzeko eskumena duenez,2007ko otsailaren 13ko aginduarenbidez, EAEko ziklomotorrek IAT-

ITV pasatzen hasteko epea irekitzeaagindu du.

Hori dela eta, datorren maiatzaren22tik 29ra, IAT-ITV estazio mugikorbat egongo da Askatasuna plazan(azoka egiten den aterpean), 9:00eta-

tik 14:30ak arte. Dena den, aldezaurretik hitzordua eskatu behar da.Udaltzaingora deitu, 943 361 112,goizeko 8:30etik 14:30ak bitartean,eta hartu ordua. Ordaindu beharrekotasa 22 eurokoa izango da.

ITVa pasa aurretik, hitzordua hartzeko udaltzaingora

deitu behar da, 943 361 112 telefono zenbakira deituz.

“Lege berriaren arabera,hiru urtetik gorako motor

guztiek IAT-ITVapasa behar dute”

PREZIOA, 22 EURO

NORI ZUZENDUA:3 urte baino gehiagoko ziklomoto-rrak dituztenei (50 z. k. bainogutxiago dituen eta 45 k./o. abiadu-ra gainditzen ez duten bi gurpilekoibilgailuak).

NOIZ: Maiatzak 22 / maiatzak 29.

NON: Askatasuna plazan, 9:00etatik14:30ak arte.

HITZORDUA HARTU BEHAR DA:Udaltzaingora deitu, 943 361 112.goizeko 8:30etik 14:30ak arte.

ORDAINDU BEHARREKOA: 22 euro.

Kontuan hartzeko datuak

Page 10: NOAUA! 322 alea

10 Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

JEXUX ARTZEREN OMENEZ

ARITZ GORRITI _______________________

Kantua sendagarriMaddi Oihenart kantaria Sutegin izango da larunbat honetan

Lehenagotik ere hainbat lankaleratutakoa izan arren,“Hari biru” da taldean egin

eta bere izenean argitaratu den lehendiskoa. Maddi Oihenart eta berea tal-deaz ari gara. Jexux Artze KulturElkarteak antolatuta, larunbat hone-tan, maiatzak 10, gaueko 22:30eanSutegin eskainiko dute emanaldia.Sarrerak jada salgai daude.

Nora doan jakin ezin den bere kan-tari ibilbideko hari pusketa gisa defini-tzen du Maddi Oihenartek, “HariBiru” bere lanik berriena. Hari horrenbila dabil bere azken lanean.Munduko jendarteak irudikatzenduen hari pusketa garela ere esan nahidu aipatu izenburuak.

Bere izena eraman arren, taldeanegindako diskoa da Sutegin aurkeztu-ko duena, berriki azpimarratzen bai-tzuenez, “nire kantatzeko beharra, bes-teekin izateko beharrarekin lotuadago”. Kantua beretzat hitza da, aldezaurretik pentsatu gabe, momentuansortu, pertsona batetik abiatu eta kan-tatzearekin kolektibo batera hedatzendena. Sendagarria modu berean, arazopertsonal guztiez ahazteko.

Lan honen sortze prozesuan, alboanizan ditu Juantxo Zeberio, PelloRamirez, Txema Garces, MikelAndueza, Asier Oleaga, Anjel Unzu,Xabier Paizajiño eta Xabier Zeberio.Karlos Linazasorok, Itxaro Bordak etaMaialen Lujanbioren testuak dituzte.

Maddi oihenartek eta bere taldeak “Hari biru” lanik berrienaaurkeztuko dute sutegin maiatzaren 10ean, gaueko 22:30ean.

“Bentazaharreko mutiko alaiak”,

larunbat arratsaldea alaituko duen kalejira

Urrestillatik eta Urretxu-Zumarraga herrietatik datoz

“Bentazaharreko mutiko alaiak” taldea.Euskal kanten errepertorioa baliatuta,maiatzaren 10eko arratsaldean herrikokaleak girotzera hain zuzen.

Musika instrumentu ugari hartuta,eskusoinua, biolina, gitarra, dultzaina,txirula, aho-soinua eta perkusioa dutelaherriko kaleak zeharkatuko dituzte

larunbat honetan, maiatzak 10,“Bentazaharreko mutiko alaiak” bosko-teak. Jexux Artze Kultur Elkartekoekgonbidatuta etorriko den taldea,2006ko udan osatu zuten.

Maddi Oihenartek eta bere taldeakeskainiko duten emanaldiaren aurretikibiliko dira kalez kale, 18:00-20:30artean. Euskal kanten errepertorioariastindu ederra emango diote afaltzekoordua ailegatu artean.

18:00-20:30 artean eskainiko

dute emanaldia kalez kale.

Sarrerak eskuragarriJexux Artze Kultur Elkarteak anto-

latutako emanaldia Sutegin eskainikoda larunbat honetan, maiatzak 10,gaueko 22:30ean hasita. Sarrerakaldez aurretik Lizardin eta Mahukaneskura daitezke 8 eurotan. Edo egu-nean bertan, Sutegin, 10 eurotan.

Page 11: NOAUA! 322 alea

11Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

JE X U X AR T Z E R E N O M E N E Z

Potxoenea kultur ekipamendubihurtzeko egitasmoa ez da

berria. Udalak, herritarren eta berezikikultur eragileen iritzia bildu nahi du.Kultura Aholku Batzarraren azken bile-ran Potxoenea izan zen aztergai nagusia.

Kultur taldeak, eragileak, udal tekni-kariak eta udal ordezkariak biltzen ditubere baitan Kultura Aholku Batzarrak.Bilerak irekiak izaten dira eta hilabeteanbehin bildu ohi da. Maiatzaren 7an

bildu zen azken aldiz eta Potxoenearenbalizko erabileraz hitz egin zen.

Maiatzaren 19an, Jai Batzordearen bileraBestetik, Santixabeletako Jai

Batzordeak ere hainbat bilera egin ditu.Datorrena maiatzaren 19an astelehenaizango da, Sagardo Egunaren bihara-munean. Arratsaldeko 19:00etan udale-ko areto nagusian.

Potxoenea kultur etxe bihurtzeko

proposamena aztertu zen Kultura Aholku Batzarrean

Potxoenea hutsik dago aspalditik.

Ane Gabarain eta LierniFresnedo dira “Gaurko menua”

antzezlaneko protagonistak. Sukaldekoipetsu batean lan egiten dute etabertako atsekabeak eta ametsak parte-katuko dituzte aurrean dutenSutegiko publikoarekin batera.

Eguna lanean igaro eta bizitzan alai-tasunik ez duten Pepik eta Txelok,lehiaketa bat irabaztea, horixe daduten irtenbide bakarra. Emakumea,bere sentimenduak edota nahiak aza-leratzen ditu “Gaurko menua”-k,kutsu sozialeko komedia gazi-gozoak.Dar-Dar produkzioak-en antzezlanada. Jexux Artze Kultur Elkarteakantolatutako emanaldia gaueko22:00etan hasiko da. Sarrerak 8 euro-tan salgai aldez aurretik Mahukan etaLizardin. 10 eurotan egunean bertan.

“Gaurko menua” antzezlana,ostiral gauean Sutegin

“Gaurko menua” saiokoprotagonistak; ane gabarain

eta lierni fresnedo.

Pelex-ek azken bi urteotan txa-lapartari lotuta sortu dituen

lanekin “Hotsez hots” erakusketaosatu du. Ostiralean, maiatzak 9,inauguratuko da Sutegin,19:30ean. Maiatzaren 25era arte,Sutegin eta Barrenkalen zabalik.Ordutegia: astegunak 18:00-20:00,larunbatak 12:00-14:00/18:00-20:00. Igandeak, 12:00-14:00.

Asteburu honetan

zabalduko da “Hotsez

hots” erakusketa

Page 12: NOAUA! 322 alea

12 Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

HERRIKO TALDEAK

Santixabeletarako gero etagutxiago falta da. Baina orain-

dik bada paper mutur batean bertsobatzuk idazteko denbora. BotaPunttubak, behintzat, egina duBertsopaper Lehiaketarako deialdia.Uztailaren 1ean amaituko da parte-hartzeko aukera.

Hauek dira SantixabeletekoBertsopaper Lehiaketara aurkeztendenak bete behar dituen baldintzak.

- Usurbildarra izatea.- Gai librean idaztea.- Lanak, uztailaren 1a baino lehen,

Udaletxera eman edo postaz bidali:XXXI. Bertsopaper Lehiaketa, JoxeMartin Sagardia Enparantza, 20170

Usurbil.- Lanek inoiz argitaratu gabeak izan

beharko dute.- Sariak: lehenak, 200 euro eta txa-

pela. Bigarrenak, 150 euro.Hirugarrenak, 100 euro.

- Aurkeztutako lanek behar dutenkalitaterik ez badute, sariak emangabe utz daitezke.

- Lanek gutxienez 8 bertso beharkodituzte eta gehienez 10.

- Lanak egilea nor den adieraz deza-keen daturik gabe aurkeztuko dira,izengoitiz. Lanarekin batera kartazalitxi batean partehartzailearen datupertsonalak ipini.

-Erabakia uztailaren 6an emango daezagutzera, jaietako bertso saioan.

Santixabeletako Bertsopaper

Lehiaketan parte hartzeko epea ireki da

Asteburu honetan hasiko dira

haur eta helduen danborraden entseguak

Asteburu honetan hasiko diradanbor hotsak Agerialdepartean. Jaietan arituko

diren haur zein helduen danborrade-tako kideak asteburu honetan bertanhasiko dituzte entsegu-lanak.

Haurren danborradarako bilera aste-azkenean egin zen eta lehen entsegualarunbat honetan egingo duteAgerialdeko patioan, goizez, 11:00eta-tik aurrera.

Helduen lehen entsegua, ostiral honetan AgerialdenHelduen danborradan parte hartu

nahi dutenek ere asteburu honetaneman beharko dute izena. Ostiralhonetan zabalduko da izena ematekoepea eta lehen entsegu saioa ere ostira-lean bertan egingo da. Aipatu bezala,hilaren 9an, 20:30etik aurreraAgerialdeko patioan. Informaziogehiago: 943 371 999.

Haurren danborrada uztailaren 2an,Santixabel egunean izango da,12:00etan. Helduak aldiz, bezperaneta bitan irtengo dira danborra jotze-

ra. Uztailaren 1ean arratsaldez,19:00etatik aurrera eta gauerdian,txupinazoa udaletxeko balkoitik jaur-ti eta gero.

Aurten, haurren danborrada Santixabel egunean izango da,

eta helduena, ordea, uztailaren 1ean arratsaldez.

Maiatzaren 1ean zozketatuzen mariskada Begoña

Riverok irabazi zuen, berak erosizuelako 3.025 zenbakia. Usurbil KEeskubaloi taldeko kideek zozketanparte hartzen dutenei eta Bruñorieskerrak eman nahi dizkiete.

Begoña Riverokeraman du eskubaloi

taldeko mariskada

Page 13: NOAUA! 322 alea

13Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

HERRIKO TALDEAK

Baratze bat sortzeko

asmoa dutenentzat

ikastaro egokia

Alkartasuna kooperatibak100 urte beteko ditu aur-

ten. Arrazoi hori tarteko, hainbatjardunaldi antolatuko ditu.Aurreko astean, lurraren ongarri-tzea izan zen aztergai nagusiaSutegin. Ostiral honetan, hilak 9,baratze bat sortzeko ze pausoeman behar diren azalduko duKoldo Lizarraldek Igeldon duenbaratzean.

Ostiral honetan eskainiko duenhitzaldian, eta baita ondorengoikastaroan, baratze bat sortzeko zepauso eman behar diren azaldukodu Koldo Lizarraldek, bai landaeremuan eta baita etxeetako balkoieta terrazetan ere.

NOIZ: maiatzak 9 ostirala, arra-tsaldeko 19:00etan.

NON: Alkartasuna kooperatibanelkartu eta handik Igeldora, KoldoLizarralderen baratzera.Ariketa fisikoari buruzko hitzaldia

antolatu dute Esperientzia Tailerrekoek

Ikasturte honetan, EsperientziaTailerrekoek hainbat arlo landu

dituzte, tartean, ariketa fisikoak egi-tearen garrantzia. Maiatzaren 12an,ariketa fisikoari buruzko hitzaldiaeskainiko du Jesus Roldan soinketairakasleak. Hitzaldia irekia izango dabertaratu nahi duen ororentzat.16:00etatik aurrera, Sutegiko audito-rioan.

Maiatzaren 12an arratsaldeko16:00etan hasiko da hitzaldia.

Aitzagako Mus Txapelketa

azken txanpan sartu daBi jardunaldi baino ez dira gera-

tzen Aitzagako Mus Txapelketaamaitzeko. Azken aurrekoaTxokoaldeko Erroizpe elkartean joka-tuko da ostiral honetan, maiatzak 9.Gaueko 22:00etan hasiko den jardu-naldian finala zertan geldituko denzehaztuko da.

Hilabete barru amaituko da zazpi jar-dunaldiz osatua dagoen Aitzagako MusTxapelketa. Parte hartzaileak elkartezelkarte aritu dira musean, izenak hartzenduen egoitzan, itxiarazitako Aitzaganizan ezik. Azken aurrekoa, seigarrena,Txokoaldeko Erroizpe elkartean jokatu-ko da. Parte hartzeko asmoa dutenek,beti bezala, 20 euro ordaindu behardituzte. Mus saioa gaueko 22:00etanhasiko da. Jokalari batek baino gehiagokgau horretan zer modutan jokatzenduen erabakigarria izango da, txapelke-tako azken jardunaldia baldintzatu bai-tezake.

Lehen lauentzat sariakZazpi jardunaldietan parte hartzen

aritu direnak puntuak pilatzen joan dira.Ekainean sailkapen orokorrean lehen laupostuetan gelditzen direnek sariak jaso-ko dituzte. Bestalde, orain arte bezala,jardunaldi bakoitzeko lehen lau sailka-tuak ere ez dira esku hutsik geratuko.Irabazleek bi arkume, mariskoa eta xan-paina eskuratuko dituzte. Bigarren pos-tuan sailkatzen direnek, lau untxi, txan-gurroak eta xanpaina. Hirugarren etalaugarren gelditzen direnek, bina untxieta txangurroak.

Lehia estuaApirila hasieran jokatutako norgehia-

gokan Juan-Joxian izan ziren garaileak,finala Arkaitz-Beltza bikotearen aurkajokatu ostean. Garaipen horrek ordea, ezdu sailkapen buruan inolako aldaketarikeragin. Momentuz, Juantxo-Aitor nagusidira. Hala ere, lehen postuen arteandagoen puntu tartea oso txikia da.

Aurreko asteko hitzaldian,lurraren ongarritzea eta

konposta aztertu ziren.

Page 14: NOAUA! 322 alea

14 Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

NO A U A! TX I K I

Kosmodisea lehiaketa

irabazi du Lasarte-Usurbil Institutuak

Lehen batxiler mailakoak,

Esperimentaldia jardunaldietan

Gipuzkoako Foru Aldundia-ren Berrikuntzarako etaJakintzaren Gizarterako

departamentuak urtero antolatzenduen lehiaketa da Kosmodisea.Lasarte-Usurbil Institutuko batxilermailako taldeak lehen saria irabazi du.

Lasarte-Usurbil Institutuko ikasleekhiru lan multimedia egin behar izandituzte: irratsaioa, argazki eta irudie-kin egindako aurkezpen bat eta bideobat. Eta lehiaketa honen helburuakhauek ziren: baliabide tekniko berrienerabileran trebatzea, ikasleen artekoeztabaida, ekimena eta lankidetza sus-tatzea.

Iaz hirugarren, aurten garaileBatxiler mailako lehiaketan,

Lasarte eta Usurbilgo institutuaklehen saria jaso du. Iaz hirugarrensaria lortu bazuen ere, aurten lehe-nengo saria eskuratu dute. Sarituakizan diren ikasleak honako hauekizan dira: Jon Pello Artetxe, Erik

Arzalluz, Leire Lazkano, Iker EnekoOrtega eta Irati Perez. Hauez gain,beste ikasle batzuk ere hartu duteparte, eta laugarren postuan sailkatudira: Idoia Delgado, Amaia Iglesias,

Olatz Larrañaga eta Jon Osa, guztiakKarlos Kortabarria irakasleak koordi-natuta.

Ikastetxeak ikasle eta irakasleenlana goraipatu nahi izan du.

Donostiako Kutxa-espazioak antolatu berri

duen Esperimentaldia jardunal-dian, lehen batxiler mailakoikasle talde batek hartu duparte. “Laborategi teknikak”ikasgaia ematen duen Mikel

Martinez irakaslearekin bateraizan dira Lasarte-UsurbilInstitutuko ikasleak. Sagar-dotegiko menuaren azterketaegin zuten eta, jaki horiekinegin daitezkeen hainbat esperi-mentu gauzatu zituzten.

KOSMODISEA LEHIAKETA IRABAZI DUTEN IKASLEAK, KURSAALEN.

Esperimentaldian izan diren ikasleak.

Zubiaurrenea, 5Telf: 943 37 10 42

Page 15: NOAUA! 322 alea

15Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

I Z E R D I PAT S E TA N

Ostiral honetan Usurbil-Azkoitia,

Herri Arteko Pilota Txapelketan

Etxean uso eta kanpoan otso.Hala izan zen Usurbil etaLasarte-Oria arteko kanpora-

keta. Joaneko partidak Usurbilgofrontoian jokatu ziren eta lasartearrakizan ziren nagusi. Bueltako partidakLasarten izanda, gutxik espero zutenezustekorik. Usurbil berriz ere HerriArteko Txapelketatik kanpo ikustengenuen askok eta askok. Baina usur-bildarrak gogotsu kantxaratu ziren etakanporaketan nagusitzea lortu zuten.Lasartekoak kanporatu eta gero, orainazkoitiarrak izango dira usurbildarrenaurkariak. Ostiral honetan, joanekopartidak jokatuko dira Usurbilen,19:30etik aurrera.

Herri Arteko Txapelketa-KutxaSariaren joaneko partidak apirilaren25ean jokatu ziren, Usurbilgo fron-toian. Lasarte-Oria aurreratu zen, 2-1irabazi eta gero. Bueltako partidakaurreko asteburuan jokatu zirenLasarte-Orian, baina Usurbil nagusituzen, 3-0. Enrike Huizik azaldu digu-nez, “lehenengo bi partidak irabazi etagero, nahikoa ziren 10 tanto egiteanagusien partidan”, eta baita lortu ere.

Horri esker, Usurbilek aurrera egindu Herri Arteko Pilota Txapelketan.Azkoitia izango da hurrengo aurkaria.Eta ez da lan erraza izango.Azkoitiarrak txapeldunorde izan ziren2005ean, eta txapeldunak 2006an.

Joaneko partidak ostiral honetanjokatuko dira, hilak 9, arratsaldeko19:30ean Usurbilgo frontoian.

Azkoitia eta Usurbil arteko nor-gehiagokan, hauek izango dira lehia-tuko direnak:

Kadeteen mailan, Aizpuru-Larrañaga eta Xabier Santxo-MarkelGalarraga bikoteak.

Jubeniletan, Epelde-Epelde eta

Imanol Esnaola-Eñaut Esnaola biko-teak.

Eta Nagusietan, Andreu-Orbegozoeta Jabier Santxo-Enrike Huizi bikote-ak. Zorte on!

USURBIL ETA AZKOITIA ARTEKO PARTIDAK USURBILEN JOKATUKO DIRA

OSTIRAL HONETAN; ETA SANTIXABEL TXAPELKETAKO PARTIDAK AGINAGAN.

MAIATZAK 9, 19:00 AGINAGANNagusiakAndreu – Irureta (Elgeta)Vicente - Boto (Zaramaga)

Zerezo – Uharte (Bera)Andueza – Epelde (Azkoitia)

Arraztoa – Landiribar (Burlata)Atxotegi – Loiola (Elgoibar)

MAIATZAK 10 LARUNBATA, GOIZEZ 10:30Jubenilak Segurola – Etxeberria (Zumaia)Larreategi – Rezusta (Bergara)

Artetxe – Arteaga (Lasarte)Zabaleta – Salaberria (Goizueta)

Pagola – Garmendia (Urnieta)Arzelus – Urteaga (Lazkao)

MAIATZAK 11 IGANDEA, GOIZEZ 10:30JubenilakAsteasuinzarra – Araico (Zaramaga)Arribillaga – Lizarralde (Elgoibar)

NagusiakAlbarado – Torres (Zaramaga)Etxeberria – Fernandez (Antigua)

Eskudero – Sagaseta (Añorga)Agirre – Uribarren (Arrasate)

XXXVI. Pilota Txapelketa,

asteburu honetako partidak

“Azkoitiarrak txapeldun--orde izan ziren 2005ean,eta txapeldunak 2006an”

AURKARI GOGORRA

Apirilaren 25ean UsurbilenJoaneko partidakKadeteak: Lasarte-Oria 7 / Usurbil 22Usurbilgo pilotariak: Xabier Santxoeta Markel Galarraga.

Jubenilak: Lasarte-Oria 22 / Usurbil 11Usurbilgo pilotariak: Imanol Esnaola eta Eñaut Esnaola.

Nagusiak: Lasarte-Oria 22 / Usurbil 8Usurbil: Enrike Huizi eta Iker Zinkunegi.

Maiatzaren 3an Lasarte-OrianItzulerako partidakKadeteak: Lasarte-Oria 6 / Usurbil 22Usurbilgo pilotariak: Xabier Santxoeta Markel Galarraga.

Jubenilak: Lasarte-Oria 15 / Usurbil 22Usurbilgo pilotariak: Imanol Esnaola eta Eñaut Esnaola.

Nagusiak: Lasarte-Oria 17 / Usurbil 22Usurbil: Jabier Santxo eta Enrike Huizi.

Etxean galdutakoa, kanpoan irabazi

Page 16: NOAUA! 322 alea

16 Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

INGO AL DEU?

Maiatzak 8, ostegunaUrbistondo, San Frantzisko 1, Lasarte

Maiatzak 9, ostiralaOrue, Jaizkibel plaza 2, Lasarte

Maiatzak 10, larunbataUrbistondo, San Frantzisko 1, LasarteOa, Kontseju Zarra 11, Usurbil*

Maiatzak 11, igandeaUrbistondo, San Frantzisko 1, Lasarte

Maiatzak 12, astelehenaDe Miguel, Kale Nagusia 32, Lasarte

Maiatzak 13, astearteaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Maiatzak 14, asteazkenaGil, Kale Nagusia 24, Lasarte

Maiatzak 15, ostegunaAcha-Orbea, Hipodromoa 6, Lasarte

Maiatzak 16, ostiralaUrbistondo, San Frantzisko 1, Lasarte

Maiatzak 17, larunbataOrue, Jaizkibel plaza 2, LasarteIturralde, Borda Berri 1, Usurbil*

Maiatzak 18, igandeaOrue, Jaizkibel plaza 2, Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZCorrea Farmazia (22:00-09:00), Perkaiztegikalea, 8 Hernani 943 33 60 22*Usurbilen, soilik eguerdira arte

ASTEGUNETANZubieta-Donostia

7:55*/ 9:30(T) / 13:15(T)14:35*(T) / 19:15(T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

7:15* /9:00 / 12:45(T)13:45* /18:45

LARUNBATETANZubieta-Donostia

8:15(T) / 12:45 15:15(T) / 21:35(T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T)

JAI EGUNETANZubieta-Donostia

11:25(T) / 13:30(T) 15:30(T) / 21:35 (T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)11:00(T) / 13:00(T) 15:00(T) / 21:00 (T)

Zubieta-Donostia TST autobusak

T: Autobus aldaketa beharrezkoa da*: Eskola egunetan / Tf. 943 36 17 40

Eguneko goardiako farmaziak

Page 17: NOAUA! 322 alea

17Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

INGO AL DEU?

Maiatzak 9, ostirala- Ze pauso eman baratze bat sortzeko,hitzaldi-ikastaroa, Koldo Lizarraldereneskutik. 19:00etan Alkartasuna koope-ratiban. Sarrera doan.- “Hotsez hots” erakusketaren inaugu-razio ekitaldia. 19:30ean Sutegin. - “Gaurko menua” antzerkia Sutegin.22:00etan. Sarrera, 8 euro aldez aurre-tik Lizardin eta Mahukan, 10 euro egu-nean bertan Sutegiko leihatilan.

Maiatzak 10, larunbata- “Bentazaharreko mutiko alaiak”,18:00etatik aurrera kalejira. - Maddi Oihenart eta bere taldearenkontzertua. 22:30ean Sutegin. Sarrera,8 euro aldez aurretik Lizardin etaMahukan, 10 euro egunean bertanSutegiko leihatilan.

Maiatzak 12, astelehena- Hitzaldia: ariketa fisikoa. Arratsal-deko 16:00etan, Sutegin. Hizlaria:Jesus Roldan. Sarrera, doan.

Maiatzak 15, osteguna- San Ixidro eguna. Meza nagusia izan-go da eta ondoren hamaiketakoa.

Maiatzak 16, ostirala- Morau eta Agotak, kontzertuaSutegin. 22:30ean. Sarrerak 5 eurotan,aldez aurretik salgai Txiribogan,Txirristran eta Etumeta euskaltegian.Egunean bertan, 7 euro.

Maiatzak 17, larunbata- Aurora Parraren kantaldia, musikaklasikoko kontzertua. 19:30eanSutegin. 22:30ean.

Maiatzak 18, igandea- Sagardo Eguna.

Agenda

MAIATZAK 12 ASTELEHENA

IT txartela, azterketa eguna18:00-20:00

MAIATZAK 15 OSTEGUNA

Ikastaroa: Eustat18:00-20:00

MAIATZAK 16 OSTIRALA

Ikastaroa: Sinadura elektronikoa18:00-20:00

MAIATZAK 19 ASTELEHENA

Ikastaroa: Via Michelin-ekin bidaiatu, 16:00-17:00

MAIATZAK 19 ASTELEHENA

Ikastaroa: Itzultzaileak17:00-18:00

MAIATZAK 19-20Ikastaroa: Irudi digitalen tratamendua I, 18:00-20:00

MAIATZAK 20 ASTEARTEA

IT txartela, azterketa eguna16:00-18:00

MAIATZEAN KZGUNEA:arratsaldez 16:00-20:00Kale Nagusia 37. Tel.: 943 361 412.

KzGuneko ikastaroak maiatzean

Hastera doa

Usurbil Cup Txapelketa

Herriko gaztetxoak zain zeuden.Eta azkenean iritsi da Usurbil

Cup Txapelketa jokatzeko garaia.Maiatzean hasi eta Santixabel jaietanjokatuko dira finalak. Hori bai, izenaemateko epea aste honetan amaituko da.

Usurbil Cup txapelketako partidakherriko frontoian jokatuko dira, ostiraleta larunbat arratsaldetan. Lau dira anto-latu diren mailak: benjaminak (1998-1999), alebinak (1996-1997), infantilak(1994-1995), kadeteak (1992-1993).

Izena emateko, taldeek baldintza hauekbete behar dituzte:

- Talde bakoitzean gutxienez 7 jokalari.- Maila bakoitzean gutxienez 5 talde

osatu beharko dira.- Talde bakoitzak 16 urtetik gorako

entrenatzaile bana izan beharko du.

Izen-ematea, 40 euroTxapelketako gastuei aurre egiteko

talde bakoitzak 40 euro jarri beharkoditu.

Taldearen izena, maila, dirua eta jokala-ri bakoitzaren zein entrenatzailearenNAN fotokopiak sobre batean utzibeharko dira Oiardo kiroldegian. Izenaemateko epea maiatzaren 7an amaitukoda.

Izena emateko epea aste honetan amaituko da.

Page 18: NOAUA! 322 alea

18 Noaua! - 2008ko maiatzaren 9an

GAZI, GOZO, GEZA

ETXEBIZITZA

- Baserri bat hartuko genuke errentan bi lagunek.656 703 814.

- Kaskoan pisu bat alokatzen dugu, garajea dauka.Abala eskatzen da. Deitu 19:00etatik 21:00ra607582968 telefonora.

- Santuenea auzoan hirugarren pisua salgai, guztizamueblatua, 50m ditu. Gela bakarrekoa,sukalde, sala eta komuna oso argia da.161.000 euro. 675709914.

- Zubietan 75 metro karratuko etxebizitza salgai.2 logela, sala, komun bat, trastero txiki bat etasukalde handi bat. Kanpokaldera ematen duetxe osoak eta bizilagunentzako aparkalekuadauka. 195.000 euro. 690290981.

- Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan,Aginagan edo Usurbilen. 630 274 906.

- Pisu bat salgai Kaxkoan, 3 logela, igogailua, bal-koi luzeak eta ganbara dituena. Dena berrituaeta amueblatua. 49.800.000 pta. Tf: 657 7113 35.

- Usurbilen etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komu-na, sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara.Kaxkoan. 607 924 407.

- Usurbilen etxebizitza salgai. Sukaldea, jangela,egongela, bi logela eta komuna. Dena amue-blatua eta egoera onean. Agentziarik ez.600645629

-Pisua salgai Atxegalden. 4 logela, bi komun,sukaldea, egongela eta trasteroa. Berritua.53.000.000 pezeta. 696 693 710.

-Etxebizitza salgai. 86m karratu erabilgarriak +13m karratu balkoi(eguzkitsua), 3 logela, bai-nua, komuna, kalefazioa, trasteroa eta igogai-lua. 318.000 euro. Tf: 688670561.

- Apartamentu-duplex rustikoa saltzen du parti-kularrak. Zubietan Elizaren ondoan dago etaetxebizitza sartzeko moduan dago. 245.000euro. 678084020.

- Etxea salgai Kale Nagusian. 90 m. Igogailua,garajea, trasteroa. 943361383.

- Pisua salgai. Santuenean, 16 zbkia 4. pisua, 30milioitan (negoziagarria). 667802888.

- Usurbilen bi logelako etxe bat daukagu salgai.666 539284.

- Pisu bat edo etxe bat alokatu nahiko nuke.650082049.

- Pisua alokatuko nuke Usurbilen. 661 702 708.- Etxe berria salgai kaxkoan. 3 logela, bainua,

komuna, sukaldea, egongela eta trasteroarekin.685731792.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

Usurbilen alokairuan hartzeko garaje baten bilagabiltza. Furgoneta bat sartzeko modukoa izanbehar du. 647299299.

- Volswagen California bat daukagu salgai. 92.urtekoa, 2400eko motorra, konpondu berria...650004264 edo 943243379.

- Citroen Picasso Diesel salgai. 4 urte. 617 24 2660 (Nere).

-Hiru ateko Honda Civic salgai. Beti garajeanegondakoa. 620625823.

-5 urte dituen Renault Megane Coupe bat daukatsalgai. 637 760 852.

LANPOSTUAK

Lan-eskaintzak- Sukalderako emakume bat behar da, Usurbilgo

taberna baterako. 943 36 87 71.- Astean 3 edo 4 egunez eta egunean 3 orduz (goi-

zez ahal bada) pertsona helduak zaintzeko etaetxeko lanak egiteko emakume euskaldunbaten bila gabiltza. Ordutegian flexibilitateaizatea eta auto propioa izatea baloratuko da.607233255 / 616273785.

- LH edota DBHko ikasleei klase partikularrakemateko prest egongo al zinateke? Udarregiikastolan, lan hori beteko luketen pertsonekinzerrenda bat osatzen ari gara. Interesatuak pasaIkastolatik.

- Astean bi egunetan etxeko lanak egin eta tarte-ka umea zaintzeko pertsona baten bila nabil.627278907.

Lan-eskaerak- DBHko klase eta batez ere matematikako klase

partikularrak emateko pertsona euskaldunbaten bila nabil. 670573438.

- Sukaldaria naiz, goizez egingo nuke lan,Usurbilen bizi naiz. Autoa dut. Esperientziaasko: 669243437

- Etxeko lanak egiteko edo haur zein pertsona hel-duak zaintzeko eskaintzen da pertsona bat.671884360.

- Neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko zein

etxekolanak egiteko. Egun osoko disponibili-tatea. 679742413.

- Portalak eta eskailerak garbitzeko neska bateskaintzen da. Esperientzia horrelako lanetan.690 784 113.

- Etxeko lanak egiteko edo pertsona helduakzein haurrak zaintzeko emakume bat eskain-tzen da. 620 646 769.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Usurbilen edo inguruan belardiak behar dirabelarra ontzeko. Tlf: 607 45 70 04. 943 36 6040. Dani.

- Musika ekipo bat salgai: mahaia, etapak, ahotsefektuak... egokia talde baten lokalean jartze-ko. Larra DJ 615713204.

- Euskal arrazako bi pottoka salgai: kalifikatuaketa udaberrian umea egingo dutenak.653719176.

- Pottokak salgai, kalifikatuak eta subentzioa jaso-tzen ari direnak beraien moxal jaioberriekineta urtebeteko behorra. Tf: 626 220925

- Martxoaren 15ean zilar kolorezko eskumuturre-koa brazalete itxurakoa galdu nuen.Barrukaldean "uno d 50" jartzen du. 943 3652 61

- Martxoak 9an Usurbilgo frontoian xira txuri-gorri bat galdu dut. Aurkitu baduzu:943130036.

- Otsailaren 24an Igeldo inguruan Pastor Alemaneme gazte bat galdu dugu. Bikote batek hartuzuela uste dugu. Txipa eta identifikazio plakaere badauzka. 943210330.

-Naranja eta gorri koloreko bi raketa galdu ditu-gu; bat handia, bestea txikia. 692 837 951.

- Abenduaren 4an giltzak galdu nituen giltzatakobeltz batekin. Aurkitu badituzu: 685 72 56 81.

-Usurbilgo gazte kuadrila bat gara eta lokal batalokatu nahi genuke herrian. 943360744.

- Kotxeko aulkitxoa salgai. Maxi Cosi Priori XP.80 euro, erdi prezioan. 652 764 620.

- Egurrezko aulkiak salgai. Aritz egurrez egini-koak. 943 36 20 49.

- Bigarren eskuko trikitixa bat erosiko nuke.656 76 52 13.

- Argazki zaharrak berritzen eta txukuntzendira. Baita bideoak editatu ere. 617 242 660/[email protected]

Zorionak Enaitz!Maiatzaren 1ean 2 urte egin dituzu. Zorionaketa muxu handibat etxekoen partez!

Zorionak! Kinto bazkaria ospatu zuten lehengoan. Bapo bazkaldu eta gero, erretratu hau egin zuten. Bejondeizuela!

Zorionak Malen!Maiatzaren 13ansei urte betekoditu gure etxekosorgiñak. Ondoondo pasa etamuxu handi bat.

Oharra: Jaiotzak, Usurbilgo Bake Epaitegitikjasotako datuak. Merkatu Txikirako mezuak,zorion agurrak, hildakoen edota jaioberrienaipamenak orri honetan ikusi nahi badituzu,deitu bulego orduetan, telefonora: 943 360 321. E-posta: [email protected]

JAIOTZAK

Paula Sambade Andujar,apirilaren 28an jaio zen.

Nahia Gonzalez Retegi,apirilaren 28an jaio zen.

HILDAKOAK

Patxi Olaizola MendizabalApirilaren 28an hil zen 71 urterekin, Santuenea

HILDAKOAK

Felicisima Marques SanchezMaiatzaren 1ean hil zen65 urterekin, Kaleberri

Page 19: NOAUA! 322 alea
Page 20: NOAUA! 322 alea