noaua! 25 alea

20
! ! H A M A B O S T E K A R I A ! ! 1997ko uztailak 25 Usurbil, 25. Zenbakia Ur Ur daiaga Usurbilgo daiaga Usurbilgo larr larr osa ote? osa ote?

Upload: egunea

Post on 22-Feb-2016

242 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: NOAUA! 25 alea

!!H A M A B O S T E K A R I A

!!1997ko uztailak 25 Usurbil, 25. Zenbakia

UrUrdaiaga Usurbilgodaiaga Usurbilgolarrlarrosa ote?osa ote?

Page 2: NOAUA! 25 alea

a zo z oe z a

i19

97ko

uzt

aila

k25

2 Noaua! 25.zk. Usurbil

Usurbilgo Udalakdiruz lagundutako

aldizkaria

3 5 03 5 0usurbildar bazkide ditu

Noaua!-kZu ere egin zaitez bazkide!

JAIOTZAKEZKONTZAK

Kultura sailakdiruz lagundutako

aldizkaria

Mikel Hernandez Gonzalez(1997-07-05)

(San Esteban kalea)

Irena Irazusta Iribar(1997-07-05)

(San Esteban kalea)

EUSKO TRENBIDEAKEN AUTOBUS ORDUTEGIA

07.3508.0508.2509.0509.2510.0511.0511.3012.0513.0513.3014.0515.0515.2516.0517.0517.3018.0519.0520.0520.2520.5522.0522.25

Usurbil

07.1007.4008.0008.4009.0009.4010.4011.0511.4012.4013.0513.4014.4015.0015.4016.4017.0517.4018.4019.4020.0020.3021.4022.00

Donostia

07.5508.2508.4509.2509.35 *10.2511.2511.40*12.2513.2513.40 *14.2515.2515.35**16.2517.2517.40**18.2519.2520.2520.35**21.1522.2522.45

Zarautz

07.0007.2007.3508.0508.3509.0509.2510.0510.3011.0512.0512.3013.0514.0514.3515.0516.0516.3517.0518.0518.3519.0520.0521.0521.35

Usurbil07.4007.10 *07.1507.4508.1508.4509.15**09.4510.20**10.4011.4512.20 *12.4513.4514.25**14.4515.4516.25**16.4517.4518.25**18.4519.4520.4521.15

Zarautz07.2507.4508.0008.3009.0009.3009.5010.3010.5511.3012.3012.5513.3014.3015.0015.3016.3017.0017.3018.3019.0019.3020.3021.3020.00

Donostia07.5508.5509.5510.5511.5512.5513.5514.5515.5516.5517.5518.5519.5520.5521.5522.55

Usurbil

07.3008.3009.3010.3011.3012.3013.3014.3015.3016.3017.3018.3019.3020.3021.3022.30

Donostia

08.1509.1510.1511.1512.1513.1514.1515.1516.1517.1518.1518.1519.1520.1521.1522.15

Zarautz

07.1008.0509.0510.0511.0512.0513.0514.0515.0516.0517.0518.0519.0520.0521.0522.05

Usurbil

07.0007.4508.4509.4510.4511.4512.4513.4514.4515.4516.4517.4518.4519.4520.4521.45

Zarautz

07.3508.3009.3010.3011.3012.3013.3014.3015.3016.3017.3018.3019.3020.3021.3022.30

Donostia

ASTEGUNETAN ASTEBURUTAN

*Orioraino bakarrik

**Aiaraino joaten da

*Oriotik irtetzen da

**Aiatik irtetzen da

Josu Mirena Errekondo Salsamendi (Etxebeste kalea)

eta Nerea Agurne Muruamendiaraz Aranburu

(Lazkao)(1997-07-19)

Ana Isabel Campo Peñalonga (Usurbil) eta

Xabier Olaizola Rodriguez (Lasarte)(1997-07-05)

ai, esan

• Udala 37 19 51• Udaltzaingoa 36 11 12• Anbulategia3 36 20 13• Udarregi ikastola 36 12 16• Agerialdeko ikastetxea 36 38 95• Oiardo kiroldegia 37 24 98• Zumarte musika eskola 37 15 94• Etumeta euskaltegia 37 20 01• Taxi geltokia 36 21 78• D.Y.A. 46 46 22• Gurutze Gorria 27 22 22• Gure Pakea egoitza 37 32 28• Gure Elkartea egoitza 37 17 51• Arrate egoitza 36 63 40• Eusko Tren informazioa 47 09 76• Noaua! aldizkaria 36 03 21

Page 3: NOAUA! 25 alea

1997kou

ztaila

k25

Usurbil 25.zk. Noaua! 3

er irizten?Noaua!Usurbilgo hamabostekaria

Argitaratzailea: Noaua!Kultur Elkartea. Kale Nagusia,37 - 20.170 USURBIL (Gipuzkoa)Tlf. eta faxa (943) 36 03 21.e-mail:[email protected]

Zuzendaria: Olatz Altuna.Kazetariak: Ainhoa Azpiroz,Idoia Torregarai, JosuAranberri, Garikoitz Udabe.Kolaboratzaileak: Pedro MariMatxain, Nere Amenabar, InesKamino, Leire Atxega, IñakiLabaka, Iratxe Begiristain,Begoña Zubiria, AmagoiaMujika, Xabier Arregi, PakoAgudo, Alfonso Vidal, NievesAranburu, Luis Aranalde etaZaloa Arnaiz Administrazioa:Arantxa Usarralde, AitorPikabea eta Nerea Kamino.Erredakzio Kontseilua: OlatzAltuna, Garikoitz Udabe, JoseJabier Furundarena, IñigoAzpiroz, Idoia Torregarai, JosuAranberri , Ainhoa Azpiroz.

Maketazioa: SusanaMartin. Argazkia: Joxe AntonioLabaien. Informatika: Pili Liza-so. Banaketa: Mertxe Jimenez,Txelo Vidal eta Iker Muguruza.Sukaldaria: Joxe Mari Sarasola,Tirada: 2.200 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96

ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza,Industrialdea 1 - 2, 20.160Lasarte-Oria.

Noaua! hamabostekariakez du bere gain hartzen aldiz-karian adierazitako esaneneta iritzien erantzunkizunik.

TABERNAUsurbilgo txilborreanherritarron topaleku Irazu kalea, 9

Tlf: 36 02 17

PORTADA: IazkoSanestebanetan ospatu

ziren herri jokoak.

Urtero ohi den bezalaErrioxako Cameros mendize-

rran Ziortza Gazte Elkartea kanpal-dia burutzen ari da. Ekintzariknagusiena eta urteko ibilbidearenborobiltzea kontsideratzen dugu.Bertan larogei bat gaztetxo, gazteeta monitore elkarrekin jolastuz,ibilbideak, antzerkiak eta gaube-lak eginaz, aintziran bainuak har-tuz e.a. igarotzen ditugu uztailekoegunak, Santixabelen ondoren.

Lerro hauek eskeintzen didatentartea aprobetxatuz gogoeta pro-posatu nahi nuke. Hau da, zereskeintzen die kanpaldiak usurbil-dar gazteei?

Esperientzia berria, beste bizitzaestilo batean pozik bizi daitekelaadieraztea. Telebista eta denboralibrea pasatzeko ohizkoak ditugun"tresnarik" gabeko bizitza eta abar.

Etxean eta inguruan erosotasu-nak alde batera utzita bizitzea.Lurraren gainean lo egitea, goizjeikitzea, ontziak eta bakoitzarenarropa eskuz garbitzea...

Balore desberdinak lantzea:

11 Banatzearen balorea, elka-rrekin jolastuz, hainbat lan taldeaneginez, harremanak landuz ibilal-dietan... Hitz batean, egunakdituen 24 orduetan elkarrekin biziz.

11Elkartasuna, bakarkako ja-rrerak alde batetara utziz.

11Elkarren arteko errespetoalandu.

11Harremanen bidez adiski-detasuna eta lagunartean bizi-tzea.

11Jolasa eta adierazpenarenbidez sormena lantzea, beldurraketa lotsak alde batera utziz.

11Kontsumo-ezan hezitzensaiatzea.

Ingurugiroak eta naturak eskein-tzen digun guztia dastatu, bizitu e-ta gozatu. Mendiak, zelaiak, herri-ak eta herritarrak errespetatuz.Ibilaldiak dira honen adierazgarri:motxilan hiru, lau edo bost egune-rako janaria eta arropa hartu etamendian gora, herrietan zehar ibil-tzen gara. Janaria guztion arteanprestatzen dugu, lo egiteko lekuaedo aterpea aurkitu behar da etakilometro dexente egiten ditugu.Ekintzarik gogor eta zailena badi-rudi ere gehien baloratzen denada.

Fedea ospatzeko giro eta guneberezia eskeintzea. Modu berezikoospakizunak, naturan, guztionartean prestatutakoak elkarrekinospatzea.

Hemen dituzue hainbat puntu,heziketa eskeintzaren barruangabiltzan begiraleontzat garrantzi-tsuak direnak kanpaldia prestatze-rakoan. Orain zuri dagokizu gogo-eta egitea: zer eskeintzen die kan-paldiak usurbildar gazteei?

Zer eskeintzen die kanpaldiakgazteei?

Idoia Iturrioz

Ziortza Gazte Elkarteko begiralea

xabieredaritegiaPintxo aukera bikaina

Gosari bereziakAritzeta, 2 36 19 78%

Page 4: NOAUA! 25 alea

ka-mika19

97ko

uzt

aila

k 25

4 Noaua! 25.zk.Usurbil

xirr

ikit

uti

k

Aurreko batean kontatu geni-zuen ekaineko euri jasengatik

errotarriak azaldu zirelaTxokoalden. Badakigu uda

honetan eguraldia ez dela pri-merakoa, baina ez dugu uste

uztailean egindako euriak eka-rri duenik errotarri hau erroton-dara. Misterio honen erantzuna

Kalejiran aurkituko duzu.

TelesforoArdoak

Kale Nagusia, 25Telf. 36 12 20

Zuremahairakoegokienak

Xabier Carbayeda eta Goyo Martin

Kale nagusia, 44- beheaLASARTE-ORIA TEL. 36 61 97

Kirol masajea eta masaje terapeutikoaMASAJE LEKUA

Kale Nagusia, 2Tlf. 36 40 58

PNVri ERANTZUNEZ

Beste behin ere, UsurbilgoPNVkoak, lekuz kanpo saltsa jarrinahiean dabiltza. Oraingoanlarrieldietarako etxebizitzei tokatuzaie. Egia da ekainaren 16an argi-bideak eskatu zituztela idatzizUdaletxeko Erregistroan. Egia denbezalaxe, uztailaren 8an Alkateakidatziz erantzun ziela. Hala ereuztailaren 18ko Noaua!n oraindikerantzunik ez dutela jaso diote.

Herritarrek jakin dezaten, eran-tzunak, hitzez hitz, honela zioen:

"Larrieldietarako etxeen erabile-ra uzteari buruzko kriterioak eskatudituzuenez, honako hauek erabilidirela adierazi behar dizuet:

-1997ko uholdeek egindako kal-teen ondorioz, hasiera batean bieskaera izan genituen.

-Segidan, aurkeztutako bi eska-erak aztertu zituzten Gizarte La-guntzaileek eta zinegotzi ardura-dunak, eta Aholku Batzar bereziaegin zen. Hori horrela, eskaeraklarrialdietarako pixu hauetan sar-tzeko dauden baldintzetara ego-kitzen direnez, onartu egin zireneta maixu etxeko larrieldietarako

etxebizitzak uztea erabaki zen.

-Bi etxebizitzen erabakia hartuondoren, beste eskaera bat aur-keztu zen, baina ezin izan zitzaionerantzun bera eman. Dena den,Udala prest egon da eta dago,herritar guztiei bezala, larrialdieta-ko etxebizitzarik ezean, bestemota bateko irtenbidea ematekoaurkeztutako eskaerari.

-Amaitzeko, esan behar dizuetaurkeztutako idatziak ez duelazentzurik, jakinik, zinegotzi guztiekdutela batzorde guztietan partehartzeko eskubidea, eta Batzor-dean parte hartuz gero, idatzi ho-nen beharra soberan legokeela-ko.

-Besterik gabe, adeitasunez.Usurbil, 1997ko uztailaren 8a.Alkateak."

Idatzizko harremanak argi etagarbi utzi ondoren, gogoeta txikibat.

Berez, gai hauek, beste guztiakbezala, eztabaidagarriak dira. Etaeztabaidatzeko leku ugari eskein-tzen du Usurbilgo Udalak. Ez duinor baztertzen, beste leku batzue-tan gertatzen den bezala. Lehe-nik, Batzorde Informatiboak dau-

de eta bertan informazio guztiazabaltzen da. Gero Gobernu Ba-tzordea dago eta bertan ere nahiduten talde guztiak daude etaazkenik Usurbilgo Plenoak irekiakdira eta nahi duenak har dezakehitza, nahi duenaz galdetzeko.

Aukera guzti hauek eskura izanarren, PNVko zinegotziek ez dituz-te erabili eta nahiago izan duteNoaua!ra jotzea. Arazoa zera da,Batzordeetara joan egin behardela, bertan gaiak landu egin be-har direla eta hori, noski, jendehoni gehiegi eskatzea da. Alferrakdira.

Aukera guztiak izan arren, Ba-tzorde batzuetara bakarrik ager-tzen dira, askotan berandu, bestebatzuetan bukatu baino lehen al-de eginez. Juxtu dietak kobratze-ko adina. Eta noski, agertzen dire-nean ezer gutxi jartzen duteberaien aldetik. Edo ezer ere ez.Alferrak dira.

Amaitzeko adierazi, gure ustezNOAUA! ez dela lekurik egokienahonelako saltsetarako, bainaberaiek behartu gaituzte egibatzuk agertzera.

USURBILGO HERRI BATASUNA

Page 5: NOAUA! 25 alea

erriketan

Zergatik ezagutzen da "Arpidegi" "Ezkerranea"izenarekin?

Nire aitona eta osaba "Ezkerranea" baserritiketorri ziren baserri honetara, eta hori dela eta

izenarekin geratu zen hau ere.

Gazte hasi omen zinen lanean.

Bai, 14 urterekin Irisasira joaten hasi nintzenpinua landatzera. Urte bete baino gehiago eginnuen bertan lanean, gero "Abrasivas del Norte"

lantegia eraikitzen hasi nintzen. Horretan ariginela, asteburu batean euri jasa izugarria egin

zuen eta lantegia behera etorri zen. Bigarrenaldiz eraiki behar izan genuen. Amaitutakoan

sei hilabete pasa nituen bertan lanean.

Baina berriro eraikuntza lanean jarraitu zenuen.

Bai, Orion hasi nintzen 13 pezeta kobratuz. Bainaorduan jakin genuen Andoainen 14 pezetaordaintzen zituztela eta bertara joan ginen.

Baina berriro Oriora bueltatu ginen. Artean eznituen 18 urte ere.

Non egin zenuen soladuzka?

Bai, eta aitortu behar dut soldaduentzat nahikotoki ona zela, janaria behintzat ez zen falta, eta

ziren garaietarako... 1944ean joan nintzen eta46an bueltatu. Euskal Herrian ogi beltza jaten

zen orduan. Ni jatun ona izan naiz eta orduanere gutxienez egunean 2 kilo platano jaten

nituen. Batzuetan 3 eta 4 ere bai.

Orduan bidaltzen zizuten dirua platanoetan gas-tatzen al zenuen?

Euskaldunok bai behintzat. Besteak zinerakodirua eskatzen ziguten bitartean, guk ordainez

ogia eta jatekoagatik aldatzen genien.

Lehen gehiago pixatzen zenuen, ezta?

Bai, 100 kilora iritsi izan naiz, baina osasunerakokaltegarria zela eta potajeen errejimena eginnuen, eta orain 85 kilotan nago.

Eta Canarietatik zenbat aldiz etorri zinen?

Bi permiso izan nituen, eta bigarrengoan jaetxean geratu nintzen. Lehengoan, etxerakobidean nafar batzurekin topo egin genuen.Gure aurrean emakume bat zegoen 12 botilaardo, atuna eta ogiarekin. Nafarrek zera esanzioten emakumeari: "con cesta y todo te com-pro", eta emakumeak xextoa ez zuela saldukoerantzun zien. Ederki lo hartu genuen ondoren.

Eta zer egin zenuen soldaduzka amaituta?

Michelinen sartu nintzen lanean, eta bertanpasa ditut 37 urte. Kubiertak eskuz egiten 28urte, eta gainontzekoa kamarak konpontzen.Ondoren, eta ohikoa zen baino beranduagobazen ere, ezkondu egin nintzen.

Anguletan ere arituko zinen.

Lehen orain baino gehiago, baina semearekinibiltzen naiz oraindik arrantzan. Hala ere, gutxidago orain, motor asko ibiltzen da, eta alangaudenak erortzeko beldurrez egoten gara.Bestetik, fabrikek botatzen duten zerrikeria kaltehaundia egiten ari da ibaian.

Eta baserriko lanak gustoko al dituzu?

60 urterekin jubilatu nintzenean bost behi geni-tuen, baina tartekakanpora joaten nintzeneansemeak ez zituen zaindu nahi, eta azkenean pis-kanaka abereak kendu egin genituen. Bainaorain baratzan aritzen naiz patata, piperrak...eta abar lantzen.

1997ko u

ztaila

k 25Usurbil 25.zk. Noaua! 5

BENITO ARANBURU GAZTAÑAGAAginagako "Arpidegi" etxean jaio eta bizi da, nahiz

eta ia denentzat "Ezkerranea" izan baserri hau. 73 urteditu, 8 seme-alaba ditu eta baratzeko lanak gustoko-

ak ditu oso.

Irazu kalea, 9-11. 20170 UsurbilTlf. eta Faxa: 37 02 69(Gipuzkoa)

USURBILGO HORTZ KLINIKAHaginak ondo dabiltzanean, sabela poz!

Kale Nagusia, 2 1.C4Tlf 37 08 78

20170USURBIL

FERNANDO PEREZ-MOSSO NENNINGERANTONIO BERNAL RUIZ DE OÑA

Eguneko bazkariaketa afariak

Nagusia,6Tlf 36 27 25

20170 Usurbil(Gipuzkoa)

Page 6: NOAUA! 25 alea

biltzen den garraiobide berezibat pasa zen bertatik. Hau,nahikoa handia zen, bainaantza ez zituzten kalkulu guz-tiak ongi egin zubia pasaaurretik. Uste baino handia-goa zen aipatu garraiobideaeta zubiko bi aldeetakobarandak hautsi zituen. Ealaister konpontzen diguten,lehen ere nahikoa nahasmenbai baitago auzoan. Besterikez; uda ona pasa dezazuela.

KALEBERRI

InesKamino

Herriko kaleak desinfek-tatu dituzte

Jaiak dagoeneko ahaztutaizango dituzue. Auzo

ezberdinetakoei tokia egitekogarai iritxi da. Baina inor kon-turatu al da jaien ondorenherriko kaleak nola geratudiren? Garbitu, garbitu dituz-te, baina hala ere arrastoasko ikus daitezke kalean. Haudela eta Intsumiso kalean, etahemendik Eguzkitzaldera do-an bidean azido sulfurikoabota dute; honekin kaleak de-sinfektatzea lortzen dute, be-harra ere izaten baita batzu-tan, eta ez irristatzeko erebaliagarri da. Uda ona pasa!

1997

ko u

zta

ilak

256 Noaua! 25.zk. Usurbil

a lej i ranURDAIAGA

LeireAtxega

Festetan komunak bai;urtean zehar zergatik ez?

Auzoko jaiak gaineanditugu. Datorren astean

suziri hots, trikiti doinu eta aba-rrekin San Estebango urtekojairik garrantzitsuenak hasidirela ohartuko zara. Bainabda ordea, jaiez gain aipa-tzea gustatuko litzaidakeenbeste zerbait ere.

Urte sasoi honetan asko diraSan Estebango auzora igotzendirenak. Aitzakiak asko izandaitezke: ezkontza bat dela,eguraldiak pasiatzera gonbi-datzen zaituela, igande pasaegitera, edo haize frexkoahartzera...

Baina zauden egoeran zau-dela, zeure eginbeharrak egi-teko gogoa etortzen bazaizu,auzo polit honetan belazeakerabili behar dituzu. Eta hain-beste jende ibiltzen den tokibatean komun bat jartzea ezal da zilegi?

San Estebango jaietan jar-tzen dira, eta ez dago bateregaizki. Izan ere, hainbestejende ibiltzen den egun haue-tan beharrezko neurria delauste dut. Baina urtean zeharjende asko hurbiltzen dakomunak non dauden galdez-ka. Badakit proiekturen bat

edo badagoela tartean,baina ez dakit momentuznola dagoen kontu hau.Beharrezko zerbait dela behin-tzat ez dago dudarik. Ea bausurbilgo udalak kontuan har-tzen duen eta behar hau ase-tzeko neurriak hartzen dituen.

Gogoeta hau egin ondoren,San Estebango jaiak ongipasatzea opa dizuet auzotarguztioi eta baita usurbildarguztioi ere. Eta bide batez,uda ere ona izan dadila, etaoporrak ongi pasa.

SANTUENEA

AlfontsoVidal

Zubiko baranda hautsi-ta dago

Santueneako zubia erabil-tzen duzuen guztiok

honez gero konturatuko zine-ten bertako baranda hautsitadagoela bi aldeetatik. Agianez duzue jakingo, baina pasaden egunean obretarako era-

arrate

Tlf. 36 63 40

z a h a r e g o i t z a

taberna-jatetxea

AginagaSan Esteban kalea, 1Usurbil Tlf 36 00 80

Haurjantziak

Kale Nagusia, 2 Tel. 36 59 43

Page 7: NOAUA! 25 alea

alej i ran

ALPERROBURU KALEA-BEHEA20170 USURBIL TLF 36 34 48

Eguzkitza,4 USURBILTlf. 36 49 81

B A R A TZA

Aukera zabala zure eskura

Kale nagusian gaude, 10. zenbakian!

Uda onaUda onapasa pasa

guztiok!guztiok!

Eskerrik asko urtebete honetan Noaua! atera-tzen lagundu diguzuen guztioi; eta bereziki

Kalejirako berriemaileei.

Guk ere lan asko egin dugunez, opor egunbatzuk behar ditugu. Horregatik, hauxe izangoduzu irailaren 19rarte jasoko duzun azken alea.Denboraldi honetan Noaua!ko atea horrela aur-

kituko duzu: itxita.

Eguzkiak ez zaitzala asko erre!

TXOKOALDE

IñakiLabaka

Urdaiagarako igoeranahikoa gaizki dago

Sanestebanak gaineanditugu, eta oraindik Goiko

Errota baserriaren ondotikpasatzen den errepidean kon-pontze lanak egiten ari dira.Aurreko alean nioen bezalaUrdaiagara joateko aukerabakarra geratzen zaigu,Aldatxa baserritik barrena igo-tzea. Normalean, nahikoa bideegokia dugu hau, ez baita ibil-gailu askorik ibiltzen bertan.Baina festa egun hauetanordea arriskua areagotu egitenda; denok dakigun bezalatramu batzuetan bi kotxe guru-tzatzeko nahikoa lan sortzenda.

Espero dezagun lanak gehia-go ez luzatzea eta abuzturakobetiko bidea zabalik egotea.Hala ez bada oso kontuz ibilibeharko dugu, maldan beherajoan nahi ez badugu.

Ea ba eguraldia lagun izatendugun, hainbeste eurirekinnazka nazka eginda baikaude.Hori bai, azken egunetako urekberaien bidea hartu dute, erre-ka zulotik barrena.

Ah, eta esan didatenez,lehendabiziko saialdi bateankale egin bazuten ere,Ingemarko kableek huts eginzietelako, udaletxeko langileeklortu dute errotarri bat atera-

tzea. Kokaleku berria Usurbilgoerrotonda izango du (IkusiTxirrikitutik atala). Uda onapasa.

AGINAGA

IratxeBegiristain

Eliza zaharreko pinuaihartu egin da

Eliza zaharraren ondoandagoen pinua, zahartzaroz

ihartu egin da. Beraz, udazke-neko hego haize eroari aurreahartuz botatzea komeniko litza-teke, arriskurik ez sortzeko.Baina bota bakarrik ez, berriakere sartu. Lehendik dagoenpagoaren ondoan beste bizuhaitzentzako badago lekua.Bertako haritzak izatea posibleote da?

Page 8: NOAUA! 25 alea

1997

ko u

zta

ilak

258 Noaua! 25.zk. Usurbil

SaraLazkano

Sanesteban

Niri irudi-tzen zait

ez direlabeharrezkoak. Kotxeakibiltzen dira, bainadenontzat nahiko lekuadago, ez dago semafo-roen hainbesteko beha-rrik. Santueneakoaknahikoak dira, hor beha-rrezkoak baitira.

AlfredoChamorro

Atxegalde

Nire ustez orain-dik ez dira

beharrezkoak.Santueneakoak beharrezkoakdira, zubia dagoelako, bainahemen ez dut uste behar dire-nik. Semaforoak jartzea ezduela merezi uste dut.

Joxe AntonioBereziartua

Atxegalde

Nik behintzatez ditut

beharrezkoakikusten, oraindik behintzat ez.Oraindik ez daukagu hainbes-teko kotxe arazorik hemen.Azken aldian gehiago dabil,baina oraindik gehiegi ere ez.

AntonioGuadix

Atxegalde

Nik ez dutuste

Usurbilen beha-rrezkoak direnik semaforoak,oraindik ez, behintzat.Santuenekoekin nahikoadugu herrian. Toki horretanbai beharrezkoak dira, ezbaituzu ikusten beste aldetiknor datorren.

LarraitzAgirre

Aginaga

Nire ustezUsurbilen

semaforo gehiago egonbeharko lukete, beharrezko-ak direla uste dudalako. Izanere, kalea zeharkatzeanbehin baino gehiagotan jen-dea ia harrapatu izan dituz-te.

MariBerasaluze

Santuenea

Nire ustezsemaforo

batzuk egonbeharko lukete. Adibidez,Bizkarre parean herrira kotxezsartzeko gaizki dago, jendeasko ibiltzen da eta nahikotoki arriskutsua da. Bertansemaforoak jarri beharko lira-teke.

PabloKastresana

Eguzkitza

Ez dirabeharrez-

koak. Usurbilpiskanaka haunditzendoala egia da, eta horinabarmentzen da, bainaoraindik semaforoen pre-mirik ez dagoela esangonuke.

NagoreUnanue

Atxegalde

Semaforogehiago

egon beharkoluketela uste dut, kaleberrinbatez ere. Askotan jendeasko ibiltzen da hemen etakotxeak bixi ibiltzen dira.Arrisku haundia dagoela ustedut, eta beraz, bertan sema-foro batzuk jarri beharko lira-tekeela uste dut.

BeharrBeharrezko-ezko-ak al diraak al dira

semaforsemaforoakoakherrian?herrian?

erorrek esan

Page 9: NOAUA! 25 alea

1997ko u

ztaila

k 25Noaua! 25.zk. Usurbil 9

Jadanik Sanjuanak urrutigeratu dira, baina oraindik

festetan ibiltzeko aukera badu-gu, izan ere, Sanestebanakgainean baititugu. Eta zerbaite-gatik askok “herriko festarikonenak” direla esaten dute.

Urdaiagako jaien prestaketazfestetako batzordea ardura-tzen da. Bertan, une honetan25-30 gazte inguru dabiltzalanean. Andoni Arruti, batzor-dekideak azaldu digu beraienfuntzionamendua: “irailarenerdialdean hasten gara musikataldeei deitzen, eta urrirako gaihau lotuta uzten dugu. Gero,apirila inguruan hamabosteanbehin biltzen hasten gara, etagainontzeko guztia prestatzendugu. Azkenik, uztailean aste-an behin biltzen gara azkenikutu eta prestaketak egiteko”.

Toki falta nabarmenaBatzordeko kideentzat

garrantzitsua da jende guztiakfestetan ondo pasatzea.Horretarako, bai gauean baiegunean zehar egiten direnekitaldi guztiak ahalik eta ego-kienak izaten saiatzen dira,gazte, heldu eta haurrentzat.“Urtero urtero zerbait desberdi-na egin nahi izaten dugu,baina askotan hori ezinezkoaizaten da. Gure arazorik haun-diena toki falta izaten da.Adibidez, herri jokoetarakotalde gehiago ekarri nahi geni-tuen aurten, baina plazan ezi-nezkoa da lau taldek jokatzea,beraz... Gaueko parte hartzea,berriz, ziurtatuta egoten da”.

Sanestebaneko festen aurre-kontua nahikoa igotzen delaaitortu digu Andonik: “Festekgutxi gora behera 1.700.000pezetako aurrekontua dute".Diru hori lortzeko Udalekolaguntzaz gain, errifak etataberna dira batzordearen dirusarrera nagusiak: “hala ere,tabernarekin ateratzen dugudiru gehiena”.

Arraroa gerta badaiteke ere,batzordea osatzen dutengehienak ez diraUrdaiagakoak. Ber-takoa denbakarra egongo da batzorde-an, eta Txokoaldekoa erebeste bat dago. Gainontze-koak Santueneakoak etagehienak, berriz, Kaleberrikoakdira. “Hasieran berriek festetanlaguntzen dute, bai tabernanbai ekintzen antolaketan,horretarako jende asko beharbaita. Hala ere, azken laupa-bost urtetan komisioa ez daberritu, eta argi ikusten da gaz-teek ez dutela ardura haun-diegirik hartu nahi. Betikoakgabiltza lanean”. Urtean zeharSagardoaren Lagunak-en loka-lean biltzen dira, baina festakhurbildu ahala Urdaiagakolokalean hasten dira bilerakegiten.

Festak hobetzekoerosketak

Batzordea urtez urte ere zen-bait erosketa egiten joan da;iaz instalazio elektriko guztiaberritu zuten, duela lau urte ta-bernarako toldoa erosi zuteneta aurten lokala txukundudute, egoera nahiko txarreanbaitzegoen: “hala ere, elizakez digu lokal berria egitenuzten”, aipatzen du Andonik.

Prestaketak prestaketa, Sa-

nestebango jaiek herri guztiaerakartzen du Urdaiagara.Makina aldiz entzun izan dugugure artean Sanestebango fes-tak “bereziak” edo “herrikoonenak” direla; baina zer delaeta arrakasta hau? Andonikere ezin du zehaztu arrakastahonen arrazoia: “Ez dakit zer-gatik den desberdina denen-tzat, beharbada tokia txikiadelako eta giro berezia sortzendelako. Baina herrikoaz gain,talde, abeslari eta beste zen-baitek Sanestebanen soilikparte hartuko dutela esatendigute. Beste batzuk gutxiagokobratuko digutela ere esatendigute. Beharbada honen arra-zoia giroaz gain batzordeabera beraiekin oso ondo porta-tzen dela da. Adibidez, talde-ak amaitzen duenean tortilaketa abar egiten dizkiegu etafesta pribatua egiten dugu.Bestetik, ordu gehiago jotzenbadituzte edo “enroilatzen”badira, diru gehiago ematendiegu... Sanestebanek giroberezia du eta gu hori manten-tzen saiatzen gara guztiarengainetik”.

Ziur guk ere eskertuko dugulaahalegin hori. Orain eguraldiona eskatzea bakarrik falta da,nahiz eta hori Sanestebangojaietan arraroa izan.

Page 10: NOAUA! 25 alea

1997

ko u

zta

ilak

2510 Noaua! 25.zk. Usurbil

anestebanak

ZUMET A MENUAK(Gutxienez 2 lagunentzat)

- Itsaski entsalada hozber oa trufa zaporez- Zapoa txangurr oz beterik eta itsaski saltsaz- Aspizuna patata pur e, onddo eta pikilo piperraz haragi saltsatan- Etxeko azkenburukoen degustazioa- Ardo berezia eta kafea

3.200 pta.

ZUMET AJATETXEA

Txoko alde, Tel.: 36 27 13

Jai zoriontsuak!

BAZKAR IAKBAZKAR IAK ETA AFARIAK ETA AFARIAK

Santuenea 23Santuenea 23Tlf. 36 27 34Tlf. 36 27 34

Ondo pasa festak!

Santuenea, 15Usurbil 36 38 46%

ARRUTIARDOAK

Harritzekoa da, baina SanEstebaneko historiaz hitzegitea bere inguruaz hitz

egitea da. Etxeak eraiki bainolehenago, bere mendietangaztain eta ezkurrez elikatzenziren arbaso usurbildar zakarrakbizi ziren. Eta horrela bizi izanziren urte askotan.

Apalak izaki, hiltzean ez zituz-ten piramide edo hilerri ikusga-rriak eraikitzen, trikuharriak bai-zik. Andatzan ikus ditzakegubatzuk: Etumeta, Lapurtokitaeta Baztarraitxo, besteak beste.Guztiak Burdin Arokoak dira.

Frantziskotarren itzal-pean

Etxe txiki batzuetaz aparte,San Esteban eta honen inguruaez zen jende asko bizi garaihaietan. Datu hau baieztatzenduten erreferentziarik ez bada-go ere, gaur egungo auzoa(garai batean Nafarroako errei-nuaren barnean kokatua), frai-de frantziskotarrek zutenmonastegi baten itzalpeansortu eta garatu zen. Monastegihau existitu bazen (askotanbaieztatu den bezala), XII.mendearen erdialdean eraikikozen. Lur hauek jauntxo feudalbatek oparitu zituela esatenda, nahiz eta hori egiteko arra-zoia zein izan zen jakin ez.Usurbil herri bezala sortu bainolehenagoko kontuak dirahauek (1371. urtea baino lehe-nagoko kontuak, beraz). Lurrengaineko botere honek XIX.menderarte iraun zuen, desa-

mortizazioak egin ziren arte, a-legia. Oraindik ondo begiratuzgero, Orreagako Kolegiatarenarmarria duten lapida itxurakomugarriak ikusi daitezke Anda-tzan (idazki hau idatzi duen ho-nek hauetako bost aurkitu ditu).

Garaiko Santiagoren errome-saldiek hegoaldeko ibilbideaksahiestu egiten zituzten, musul-mandarrei beldurra zietelako.Hori dela eta, kostaldeko ibilbi-dea jarraitzen zuten erromesek.Usurbilgo kasuan, Oria zeharka-tu ondoren, Salbatore elizara,Kalezarko Sokorroko amareneta San Estebango ermitara

sartzen ziren erromesak otoitzegitera. Urdaiagara igotzenzirenak Andatzako bideakjarraitzen zituzten gero.

Monastegia eraikitzekoUrdaiagako talaia pribilegiatuaaukeratzearen arrazoia erahonetan azal daiteke: "zenbateta gorago egon, hobetodefendatzen da". "En nombrede la rosa" liburuan antzera,baina herriko bertsioan.

Zehaztugabe dagoen unebatean, fraideen boterea gutxi-tzen eta herriko alkatearena fin-katzen joan zen. 1371. urteanSan Esteban Usurbilgo herriariatxikitu zitzaion. Garai honetan(Gipuzkoa 1200. urtetik aurreraGaztelako erresumaren barne-an kokatuko da) erregeek ingu-runea populatu nahiko dute,Nafarroatik babesteko.

Bandokideen gudak iraun

San Esteban Urdaiaga: fraide eta untzien artean

San Estebanetako jaiei fama aspaldidanik datorkie; XVII. mendean jadahauei buruz egiten zen hizketa.

ErromesakUrdaiagara igotzen

ziren, ermitanotoitz egin ondo-ren, Andatzako

bideak jarraitzeko

Page 11: NOAUA! 25 alea

1997ko e

kain

ak 25

Usurbil 25.zk. Noaua! 11

anestebanak

Lore eta lore landareakSan EstebanTlf. 36 22 55

Lore eta lore landareakSan EstebanTlf. 36 22 55

URTINEALORATEGIA

Sanesteban jaizoriontsuak guztioi!Santuenea, 22 Tlf.: 32 62 58

Jaiegunetan irekitaErosketak etxera ere eramaten dira

Marijanaridenda

Ondo pasa Ondo pasasanestebanak!sanestebanak!

H A R A T E G I A

Atxega Alde, 34Usurbil 36 57 42%

Festa onak pasa!Festa onak pasa!

zuen bitartean (XIV eta XV.mendeen artean), inguru hauoso kaltetua izan zen. Garaihonetan Urdaiagako dorre e-ta etxe "fuertea" oso ezagunabihurtu zen. Bere jabea Martinde Idiaquez izan zen. Hijar-eko duketxeko artxiboan to-patutako dokumentu batek"arraroa, haundia, sendoa e-ta zaharra" bezala deskriba-tzen du dorre-etxea. Planu e-ta deskribaketak gorde ziren,baina dorrea ez, eta gaur e-gun ez geratzen haren inola-ko arrastorik.

Untziolak AginaganUrteak pasatzearen pode-

rioz, usurbildarrak mendi etaharitz, arte, pago etabarrezbetetako baso aberatsetazohartu ziren. Era honetan,gaztainez gain, zuhaitz sendo-ak mozten hasiko dira itsason-tziak egiteko. Baita errotarriaketa ikatz begetala burdino-lentzat ere. XVI. mendtikaurrera azalduko diraAginagako untziolako lehenaipamenak. Untziola hauek"Astilleros Reales de Mapil"bihurtuko dira beranduago.San Estebaneko egurrarekinuntzi eta galeoiak eraiki ziren,eta hauetako askoAmeriketara joango ziren.

Egur mozketa haundia ze-goen tokian birlandaketak e-giten ziren, baina XIX. mende-tik aurrera betiko zuhaiztiakpinuak ordezkatu zituen.Ofizilaki, inguruko mapa guz-tiak mende honen hasieranudaletxean gertatu zen sutebatean erre ziren, baina lerro

hauek sinatzen dituenak ma-pa oso zaharrak ikusteko au-kera izan du eta ziurta dezakegarai hartan basoen kopuruabenetan izugarria zela.

Urdaiaga San Esteban deOa ermita noizkoa den jaki-tea zaila da. Batzuentzatmonastegiaren oinordekoada; beste batzuek berandua-go eraiki zela uste dute.

Erromesentzat otoitz-tokiezaguna izan zen SanEsteban, eta beranduagoezagunak izango dira berejaiak. Festen aipamena jada1641. urtean egiten da: "dura-rán el discurso de cinco o seisdías, y en ese tiempo segúnla costumbre, cualesquiera

personas pueden traer y ven-der vino y otras cosas".

Eta jada guda karlistetankokatzen gara. 1873. urtean,Santa Kruz apaizak Usurbilenzenbait tren deskarrilatu on-doren San Estebanen gordezela esaten da. Destakamen-tu batek aurre egin zion apai-zari, eta borroka hartan DonLuis Osta y Espinal, LutxanakoErrejimenduko koronel liberalnafarra eta Fulgencio Saezsarjentua hilik suertatu ziren.Kontatzen dutenez, koronelaseminarioan ikasten zebilenbatek hil zuen ermita bertatik.

Bitxikeri bezala, Usurbilgohilerrian (sartu eta eskubitara)guda triste honetan hildakokorolenaren alargunak, ala-bek, anaiak eta LutxanakoErrejimenduko buruzagi etaofizialek jarritako plaka ikusdezakegu.

Miguel A. Dominguez

Oso zaila da San Esteban Oako ermita noiz eraiki zen ziur jakitea.

Aginagakountzioletan

untzi eta galeoiasko eraiki

ziren

Page 12: NOAUA! 25 alea

1997

ko u

zta

ilak

2512 Usurbil 25.zk. Noaua!

San Esteban auzoa Tlf: 36 12 61

Binakako logelakGosari zerbitzua

ZABALA ANAIAKjanaridenda

Santuenea, 17 Tlf.: 37 20 34

anestebanak

ABUZTUAK 1 ostirala

Trikiti eguna

19.00: Jaien hasiera

23.00: Trikiti gaua: Maider eta Alaitz

Triki-Take

Etzakit

ABUZTUAK 2 larunbata

Umeen eguna

10.00: Haurren jolasak

16.00: Mus Txapelketa

17.00: Pailazoak

Ondoren txokolatada.

Gauean rock kontzertua: DeabruakTeilatuetan

Ondoren Izotz.

ABUZTUAK 3 igandea

San Esteban eguna

8.00: Ibilaldi neurtua

9.00: Esnadeia

11.00: Meza nagusia

Ondoren zahagi banaketa, dantzariak etaherri kirolak.

14.00: Jubilatuen bazkaria

18.00: Bertsolariak:

+Egaña

+Lizaso

+Mañukorta

+Iturriaga

Ondoren txiste kontalariak.

23.00: Laiotz

ABUZTUAK 4 astelehena

Oilasko biltzaileen eguna

6.00: Oilasko biltzaileen irteera

14.00: Oilasko biltzaileen bazkaria

23.00: Trakets

Sanestebaneko feste-tan oilasko biltzaileek ez

dute huts egiten. Horifrogatzeko, hona

hemen irudi bat; jendefaltagatik behintzat ezdira kexatuko antola-

tzaileak. Argazkia duelabi urtekoa da, 1995eko

jaietakoa, alegia.

Page 13: NOAUA! 25 alea

1997ko u

ztaila

k 25Usurbil 25.zk. Noaua! 13

Buru-azalar en zainketaIle-apainketa

Etxebeste , 3 Tel. 37 16 85Kale Nagusia, 25 Tlf. 36 25 60

ZENDOIA-ENEA

TABERNA

Goizeko 7tatik irekia

Gosariak, hamaiketakoak, eguneroko menuak eta bokatak

BEREZITASUNAKTxerrikumea,

Txuleta eta ArraiaAginaga

36 27 73% SEKAÑA

ontzeju txikia

Pasa den maiatzean gurealdizkariaren tarte honetan

azaltzen genuen Udalak lehenonespena ematen ziela herriansortuko diren lau etxebizitzainguru berriri. Lehen onespenhura egin ondoren, hilabetekoepea irekitzen zen proiektuhauei enmendakinak egiteko.

Lau etxebizitza inguru hauekTxaramunto, Galtzragainakolehenengo faseko etxeak etaArriate etxearen tartean dago-ena, Kalezarko Aizperroeneabaserriaren aurrean egingodena eta Michelin lantegikoaparkalekua eta Arsuaga etxe-aren tartean kokatuko denadira.

Lau proiektu hauetatik soilikTxaramuntoko etxebizitza ingu-ruan jaso da enmendakina,eta onartu ere egin da. Bestehiruretan ez da inolako alega-ziorik jaso, beraz, behin behin-

goz lau etxebizitza gunehauek onartu egin dira.

Frontoiaren azkenikutuak

Bestetik, frontoiko obranberrikuntza gehiago egin diraeta hauek ere aurrekontue-tan sartzea erabaki da.Hauek izango lirateke berri-kuntza batzuk, besteak beste:piboteak, muralak jartzea,toldoaren tapakia eta fronti-seko sarea.

Frontoiarekin jarraituz, har-mail berriak egiteko proiektuahiru enpresei eskatu zaizkie,eta eskeintzak aurkeztu ondo-ren, "Talleres AmondarainS.A."ri ematea erabaki da.Harmailek 3.018.800 pezetakoaurrekontua izango dute.

Azken egunetako giroaaztertuz

Uztailaren 15ean presakakoUdal Plenoa ospatu zen MiguelAnjel Blancoren erahilketariburuzko proposamenak azter-tzeko. Bi idazki aztertu ziren, HBkazaldutakoa eta EA eta EAJkaurkeztutakoa bestetik. UdalPlenoak Herri Batasunaren pro-posamena onartu zuen.Idazkian, Herri BatasunakMiguel Angel Blancoren egorariirtenbidea bilatzeko berebizikoahaleginak egin dituela adie-razten da, euskal presoei zorzaizkien eskubideen haritik.

Azkenik, pasa den astearteanberriro bildu zen Udal Plenoa.Bertan, Albaceten preso zego-en Juan Karlos Hernandorenhilketari buruzko mozioak aur-keztu zituzten UsurbilgoAmnistiaren Aldeko Batzordeaketa Herri Batsunak.

Noaua!ren lokaletik hasi eta kamioien aparkalekuraino joango litzatekeTxaramuntoko etxebizitza inguru berria.

"Talleres Amondarain S.A." enpresakegingo ditu frontoiarentzat harmailberriak

Etxebizitza inguruak aurrera eta harmail berriak

Page 14: NOAUA! 25 alea

1997

ko u

zta

ilak

2514 Noaua! 25.zk. Usurbil

Kalezarko santutxoaren berritze lanak hasi dira

Aurreko alean azaltzen genizuen bezala,Aranzadi Zientzia Elkarteak, Kutxak eta

Usurbilgo Udalak bultzatutako Kalezarko santu-txoaren berrikuntza lanak jadanik hasi dira. Pasaden astelehenean egin zitzaien harrera udale-txean lana aurrera aterako dutenei eta berrikun-tzak bi aste barru amaituko dira. Humilladerokoegurra, harria, gurutzeak eta teilatua konpondu-ko dituzte. Bi astetan, gazte hauek Agerialdekoikastetxean jan eta lo egingo dute, beraz,herrian jende berria ikusteko aukera izangodugu.

Abialdian herritik pasa zen

Abialdian, Askatasunaren ibilaldia, Bilbon amaitukoda. Bere bidean, gure herritik ere igaro da, pasa

den uztailaren 20an, hain zuzen ere. Duela 20 urteegin zen lehenengo Abialdian, amnistia eta estatutoaeskatzen zen; oraingoan pasa den herrietatik askata-sunaren mezua zabaldu du "geure geroa eraikitzekoeskubidea" lelopean. Jende ugari bildu zen igandeeguerdi aldera Abialdiani ongi etorria egiteko, ondo-ren, eta ekitaldi nabarmen guztiek merezi dutenlegez, bazkari herrikoia egin zen frontoian.

Joxe Jabier bosgarren segalari txapelketan

Joxe Jabier Urdangarinek Gipuzkoako segalari txa-pelketan parte hartu zuen pasa den uztailaren 20an

Larraitzko zelaietan. Era honetako txapelketan jokatzenzuen lehen aldia zen hau, eta ez zuen zorte haundiegirikizan. Izan ere, bost segalarietatik bera azkena geratubaitzen. Hala ere, bera animoso dago eta aurrera jarrai-tzeko prest. Bere esanetan, fisikoki ondo aritu zen, baitabelarra mozteko eran ere, baina teknika falta zaiolaaitortu digu. Lehena Mitxelena geratu zen, eta 200 kilo-tako aldea atera zion Joxe Jabierri. Hala ere, teknikalantzen jarraituko duela adierazi digu. Animo eta aurre-ra!

orrusalda

Bideo eta ArgazkiakUsurbil tlf 36 14 87 oiartzun

Ugaldea poligonoa 36 - 2 - EskUsurbil - Gipuzkoa

en 37 19 54%

SERIGRAFIAT A n PO G R A F IA

KAMISETEN INPRIMAKETA

INDUSTRI ETaIRA GARKI SERIGRAFIA

PINTXO BEREZIAK

Tel.: 37 10 42Aritzeta, 2

Page 15: NOAUA! 25 alea

Usurbil 25.zk. Noaua! 151997ko

uzta

ilak 25

ORDU BETEKO GEL-DIALDIA

Pasa den uztailaren14ean Miguel AngelBlanco, Ermuako PPkozinegotziaaren erahil-keta salatzeko ordubeteko geldialdirakodeialdia egin zen.

Herriko banketxeakgeratu baziren ere,orohar, denda etatabernek ez zuten gel-dialdirik burutu.

Enpresetan, berriz,denetik izan zen. Ge-hienak lanean normaljarraitu bazuten ere,izan zen langile gehie-nak geratu ziren lanto-

kirik, Ingemar adibidez.Bestelakorik ere izanzen: UCINen esatebaterako, langileakasanbladan geldialdirikez egitea erabakiondoren, nagusiekargindarra moztu zutenlangileak gelditzerabehartuz.

Azkenik, udaletxeaurrean 25 bat herritarbildu ziren helburuberarekin. Ertzainak erebertaratu ziren: istiluakizan zitezkeen susmoa-rekin nonbait. Kontuada, hauen agerpena-rekin haserre, bildutakozenbaitek ospa egiteaerabaki zuela.

Pasa den ostirala eta larunbata bitarteko gau-ean, ordubiak inguruan, ezezagun batzuk Kutxa

eta Euskadiko Kutxako kristalak apurtu zituzten. Er-tzainak etorri ziren, baina ez zen istilurik egon. Hala e-re, zenbait pertsonak ikusi ahal izan zuten ertzainakzerbaiten bila zebiltzala lurrean. Alde egin zutenean,zeren bila zebiltzan ikustera joan ziren eta goian ikus-ten dituzuen posta ilegalak aurkitu zituzten. Berandu-ago ertzainak berriro itzuli ziren hauen bila.

Pasa den uztailaren 17an, Kirikoketa txala-parta taldeak Gasteizen ospatu den

Jazzaldian parte hartu zuen. Jexux Artze, IkerMuguruza, Pello de La Cruz eta Mikel ArtolakIñaki Salvador musikoak zuzentzen duen ZilborHestea musika taldean hartzen dute parte, etapasa den ostegunean Eric Clapton musikalaria-rekin batera hartu zuten parte jazzaldi honetan.Kirikoketak bi kantetan jo zuen txalaparta, etajendeak beste kanta bat ere eskatu zieten.

Andatza Kirol Elkarteak uztailaren 19 eta 20anUrbasara egindako mendi bizikleta martxara

11 lagun joan ziren. Larunbatean, Urbasako kanpi-netik hasi eta Santa Maria ermitaren ingurura,Dulantz mendira, Pilatosen balkoira eta kanpinerasei orduko martxa egin zuten. Igandean, berriz,Leizarango tunela eta San Donatora joan ziren,beste sei orduko ibilaldia. Sasoia behintzat ez dafalta.

orrusalda

GAZTE DENDA

Etxebeste kalea,3 - Tlf. 36 11 06

Udako merkealdiak hasi dituguOsinalde industrialdea

Errota Berri kaleaUSURBIL 36 36 77%

karrozeriaGumer Sánchez

Kale nagusia, 2-2-2DTlf. Denda 36 46 37 Etxea 36 52 99

BAINUKOALTZARIAK

ITURGINDEGIA

Ar g

azkia

: Egin

Page 16: NOAUA! 25 alea

1997

ko u

zta

ilak

2516 Noaua! 25.zk. Usurbil

Irazu kalea, 3 - Tlf. 37 00 13

zerdi patsetan

Zubieta pelotazaleen plazabihurtuko da datozen

egunetan. Bertako jaietan,Santiotan, pelota modalitateezberdinetako partiduakjokatuko dira. Zubieta PilotaElkarteak antolatutako hainbattxapelketen finalak ikusi ahalizango dira Zubietako plazan.

Ekainaz geroztik, asteburuzasteburu, pelota nagusitu daZubietako plazan. Ostiral,larunbat eta igandetan hirumodalitate ezberdinetako txa-pelketak ikusteko aukera pare-gabea izan dute zubietarrek,nahiz bertara hurbildu direnguztiek. Santio egunean etaSan Inazio egunean emangozaie amaiera yoko-garbi, erre-bote eta eskuz pelota plazalibreko txapelketei.

Yoko-garbin lau talderenarteko norgehiagoka ikusi ahalizan da Zubietako plazan. Lautaldek partehartu dute: bi

Zubieta Pilota Elkartekoak etabeste bi Billabonako Bear-Zana taldekoak. Bi hilabetehauetan lehia bizia izan dutelau taldeek eta azkenean zu-bietarrak nagusitu dira. Uztai-laren 25ean, Santio egunean,Zaldua I, Bengoetxea etaArregi egongo dira plazarenalde batean. Beste aldean,berriz, txapela eskuratu nahianbeste hiru zubietar: Aizpurua I,

Aizpurua II eta Zaldua II.

Errebotean, txapelketa loka-la jokatu da. Zubietako lau tal-deren artean jokatu da txa-pelketa. Urtean zeharBillabona eta iparraldekotalde ezberdinekin lehian ibiliondoren, zubietarrek elkarrenartean neurtu dituzte indarrak.Datorren uztailaren 31eanhamar pelotari izango diraaurrez aurre. Alde batean,Zaldua II, Aizpurua I, Astia-zaran, Sanchez eta Segurolaizango dira eta Zaldua I,Amenabar, Sansiñena, Arri-llaga eta Iparragirre bestean.

Azkenik, eskuz pelota plazalibrean aipatu behar. Herriezberdinetako pelotariak pasadira Zubietako plazatik. Billa-bona, Usurbil, Lasarte, Donos-tia eta Berako pelotariak joka-tu dute hegoaldean hain eza-guna ez den pelota modalita-te honen txapelketa. Finala,billabonarrek jokatuko dute.

ETXE-ALDIA, 1TLF 36 27 70

20170USURBIL

kafe berezia

Errebotea, yoko-garbia eta pelota Zubietan

Page 17: NOAUA! 25 alea

1997ko u

ztaila

k 25Usurbil 25.zk. Noaua! 17

Zumartegi industrialdeaAitzezarra kalea, 1

Tel.: 36 10 79 UsurbilMota guztietako Aseguroak

zure zerbitzurako

MARKEL OLAIZOLAASEGURU AGENTEA / Zbk. 200009

Aritzeta, 1 Tlf: (943) 37 18 0720170 Usurbil (Gipuzkoa)

GENERALIAseguru Konpainia

Ondo pasa Sanpraxkuk!

EGUNEKO BAZKARIAK

Aginaga (Usurbil) Tel.: 36 27 40

ETXEBESTEJATETXEA

Ondo pasa San Praixkuak!

Usurbilgo GazteAsanbladak duela hiru

bat urte eman zituen berelehenengo pausoak. Herrikokoadrila bat (20 gazte inguru)izan zen bultzatzailea, etahonez gero, makina bat ekin-tza eta ekitaldi antolatu ditutalde honek.

Iban Salsamendik, UGArensortzaileetako batek, horrelaazaldu digu Gazte Asanbla-daren sorrera: "garai hartankoadrilakoak ikusten genuenjendea, batez ere gazte jen-dea, herritik kanpora ateratzenzela. Hau da, herrian ez zego-en ezer egiteko eta batez ereasteburuetan alde egiten zuenherritik. Hori ikusita, pentsatugenuen zerbait egin beharzela, eta bilerak egiten hasiginen".

Lehengo bilera haiekTxiriboga tabernan egin zituz-ten, baina gutxieneko antola-keta baten beharra ikusita,Udalari lokala eskatu zioten.Udarregi zaharrean dagoeneta Belmont gaztelekua izanzen lokala eman zien Udalak,eta konponketa lanak eginondoren, lanean hasi ziren.

Martxa hartzea kosta

Hasierako garaiak ez zirenoso errazak izan, izan ere, lanerritmoa hartzea nahikoa kos-tatu baitzitzaien. Honen ondo-rioz, taldeko kide batzuk ardu-ra gehiago hartu zituzten etahorrek eragina izan zuen:"batzuk gehiago mugitzenziren, eta azkenean "erre" eginziren; ondorioz askok utzi eginzuten taldea".

Azken bileretan jende gutxia-

go egonda, "jende berria era-kartzeko herri mailako bilerabaten deialdia egin genuen,baina ez zen jende gehiegiazaldu".

Lan talde desberdinak eginzituzten: dekorazioa, kirolak,kultura eta gizarte gaiak.Aitziber Lanberri, UGAko kidea-ren esanetan, "bakoitza taldebatean zebilen. Proposame-nak bertan egiten ziren etaondoren talde haundian ezta-baidatzen ziren. Baina sistemahonek porrot egin zuen".

UGAk antolatzen dituen ekin-tzen artean , aurten festetanizan duten parte hartzeanabarmendu beharko litzate-ke. Maskota egin, oilaskobil-tzaileen egunaz arduratu, kon-tzertua antolatu... Baina lanhauetaz gain, futbito eta fron-tenis txapelketak, hitzaldiak,kontzertuak ere prestatzendituzte urtean zehar.

Nahiz eta lan haundia izan,norbaitek egin beharrekoadela diote taldekideek: "unehonetan 20 bat lagun gabiltzaUGAn, 19, 18 eta 17 urte ingu-rukoak, baina horietatikgutxiengo batek daramagupisu guztia. Gazteagoak dire-nak ez dituzte ardurak hartunahi, eta beraz, betikoak jarrai-tu behar dugu lanean. Zailaikusten dugu erreleboa. Bes-tetik, UGAk ateak irekita ditudenentzat, lan egiteko prestdagoen edonorentzat. Ez gara"sekta" edo antzeko zerbait!".

erriko taldeak

UGA: "Gazteek ez dute ardurarik hartu nahi"

Udarregi zaharrean dagoen lokalean dago UGAren egoitza. Kanpokomarrazkiak ere beraiek egindakoak dira.

Page 18: NOAUA! 25 alea

18 Noaua! 25.zk. Usurbil19

97ko

uzt

aila

k 25

Arrate jate-txeko etxeko-andrea leiho-an zegoenongi- etorriaegiten etaberehala igozen Eider

Tapia gure irabazlea ere. Bertako afari goxoa jaterajoaten den ere ez zaio asko kostako eskilarak igo-tzea. Oporrak ongi hasteko modu bat izan daiteke,ezta ?

ehiaketa

Udako oporrak iritsi direla eta, gure lehia-ketak ere atsedena hartuko du. Ez dugu

galderarik egingo, baina oporren bueltansari berezia zozketatuko dugu oporretatik

postala bidaltzen diguzuen guztion artean.Berdin du nora joaten zareten, edonondik

bidalitako postalak jasoko ditugu gurebuzoian:

Noaua! hamabostekaria

Kale nagusia, 37

20.170 USURBIL

omikia

Ma

dd

i

A L E P A X T D E T N Q I U M A P WD L I L E K E I T I O Z I T K I M AK L A M S E T O K E P Z O G A Z O IL E Z D I M A I B O H X R W O T E BA R W X I U Z Z Z E U E I J K N K IT U K I T I O P A T Z T O I E A A RR U I O X E N B K L R I N M R J E RO Y A B E D P L Q O E U T A R U I AG I S X T I E N O A U P T Q S N T DL I O E L T K E K E L K O N A I I NA E K U A E M E I A T P E S A A B O S O E M R E B O A Ñ Q M O P E S T H

TABERNA JATETXEA

EGUZKITZA, 4TEL: 37 03 4420.170 USURBIL

Barruko arropa finak etaetxeko arropak

Aritzeta kalea, 1telefonoa: 36 17 87

GALARRAGAGARRAIOAK

LUR ONGARRIAK ZABOR BILKETA ZISTERNA BEREZIAK 37 01 46%

Z

Z

Z

Hondartzara joateko eguraldirik ez du eginazken aldi honetan, baina aurreko alekoletra-zopan hondartzara joateko bederatzigauza topatu genituen: txankletak, bainu-jantzia, toaila, krema, pala, kuboa, betau-rrekoak, txapela eta Noaua!.

Oraingoan, berriz, Kantauri kostaldekobederatzi herriren izenak bilatuz pasadezakezue denbora.

Page 19: NOAUA! 25 alea

BBAAZZKKIIDDEE TTXXAARRTTEELLAA55000000 ppeezzeettaa uurrttee oossoorraakkoo

Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Tfnoa:Kontu Korrontea (20 digito):

HA

MA

BO

ST

EK

AR

IA

1997ko u

ztaila

k 25Usurbil 25.zk. Noaua! 19

!

genda

UZTAILAK 25 ostirala

Andatzpe eta Peña Pagolakantolatzen duten XXV. PelotaTxapelketaren barnean, gaur,jubeniletan: Roteta/Larrarte(Añorga) vs. Izagirre/Kuluaga(Tolosa) eta Sorrarain/SanSebastian vs. ETxabe-Andonegi(Eibar). Helduetan:Sarasua/Uzkudun vs.Ruiz/Garmendia. Gaueko22.00etan. Txapelketa irailaerdialdean amaituko da.

UZTAILAK 26 larunbata

Pelota Txapelketaren barnean,gaur, jubeniletan:Zabaleta/Zabaleta (Bergara) vs.Zelaia/Etxabe (Azpeitia).Helduetan: Bidezabal/Odriozola(Azpeitia) vs. Goizueta/Joango(Goizueta) etaAranzeta/Gutierrez vs.Gartzia/Lizarralde. 22.00etan.

UZTAILAK 28 astelehena

Euskal Herria Askatu!ren kon-zentrazioa errotondan.Arratsaldeko 20.00etan.

ABUZTUAK 4 astelehena

Euskal Herria Askatu!ren kon-zentrazioa errotondan.Arratsaldeko 20.00etan.

OHARRAK

Mendian pasa nahi badituzuaurtengo oporrak deitu ondokotelefonoetara: 18 02 53 edo 94454 16 95. J.R Agirrerengatikgaldetu. Federatuta egonbehar duzu.

Larruzko kartera bat aurkitu daUdarregi zaharrean antolatuziren dantza ikastaroetan.Etumeta euskaltegitik pasa edoeta udaltzaingoari deitu.

Butanozko sukaldea edo hoz-kailu zaharra bota behar bal-din badituzu, guri deitu: 36 2088.

Telefono-fax berria saltzen da.Deitu 36 59 75 telefonora.Gauez.

Umeak zainduko nituzke udan.Deitu 36 66 39 telefonora.

Kiroldegiko saunan edo inguru-ko geletan 2 zintzilikariodunkate bat eta 2 pulsera galdunituen, bata Ana Isabel izenare-kin. Norbaitek aurkitu baditudeitu iluntzetan 360002 telefo-nora.

10-12 tailako errealeko txanda-la hartuko genuke erregalatutaedo bestela merke erosi. Deituiluntzetan, 360002 telefonora.

LANPOSTUAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak Hirikalitatea kontrolatzeko erdi

mailako teknikariak behar ditu.Eskaerak aurkezteko epeauztailaren 29an amaitzen da.Informazio gehiago GipuzkoakoForu Aldundian edo GAOren123. zenbakian.

Aramako Udalak eginkizun ani-tzeko Operaria behar ditu.Eskaerak aurkezteko epeauztailaren 30ean amaitzen da.Informazio gehiago AramakoUdalean edo GAOren 124. zen-bakian.

Astigarragako Udalak deline-ante bat behar du. Eskaerakaurkezteko epea abuztuaren1ean amaitzen da. Informaziogehiago stigarragako Udaleanedo GAOren 127. zenbakian.

Eibargo Udalak peoi bat behardu. Eskaerak aurkezteko epeaabuztuaren 13an amaitzen da.Informazio gehiago EibargoUdalean edo GAOren 134. zen-bakian.

UZTAILAK 25 ostirala

UZTAILAK 26 larunbata

UZTAILAK 28 astelehena

ABUZTUAK 4 astelehena

OHARRAK

LANPOSTUAK

ll

ll

ll

ll

44

44

44

44

44

44

44

//

//

//

//

Uztailaren 27rarte Jose Luis Zumetaren azken lanak ikustekoaukera izango dugu Zumaian, Erribera kalean dagoen Oxford

erakustokian.

Page 20: NOAUA! 25 alea

saltxipi

jatetxea

Txokoalde, z/gUSURBIL

36 11 2737 10 94 36 55 54

%Fax