nire esperientzia holandesarekin

2
Nere esperientzia Holandesarekin: Hamar urte nituela, Holandara joan nintzen. Holandan jaiotakoa naiz eta hara bueltatzerakoan, hizkuntzaz txikitan ikasitakoarekin konpontzeko eta elkar ulertzeko gai izango nintzela pentsatu nuen. Hasieran dena oso ondo joan zen, hangoekin hitz egiteko gai nintzen, baita konbertsazio luzeak mantetzeko ere. Baina, ez zen denbora gehiegi pasa eguneroko hizkuntzaz gehiegi ez nekiela konturatu nintzen arte. Orduan erabaki bat hartu nuen, hizkuntza hobe menderatu behar nuenaren erabakia. Hasieran nire kabuz ikasten saiatu nintzen, eguneroko moduan hango lagunekin hizketan saiatzen nintzen, bertakoei nituen zalantzak galdetuz, beren pronuntziazioari moldatuz,telebista holandesaren kateak ikusten bai pelikulak ere... baina nere holandes mailak ez zuen hobetzen. Orduan konturatu nintzen. Inolako estrategia edo metodorik gabe ez nuela hizkuntzan hobetuko. Interneten bilatzea erabaki nuen, google-ra jo eta bertan holandes kurtsiloen bila hasi nintzen. Pare bat egun eraman nituen bilaketa gauzatzen, azkenik konbentzitzen ninduen kurso bat aurkitu arte. Bertan ematen zen, Amsterdamen, eta bertan bizitzen nengoenez Holandes kurso horretara izen ematea erabaki nuen. Bilaketa gauzatzeko garaian, hainbat puntu izan nituen kontuan, ordutegia, klaseak ematen ziren lekua, kursoaren iraupena, holandes maila... baita klaseetan zein adinetako jendea zegoen, kurso batera izen eman behar nuenez, gutxienez nere adineko jendearekin nahiko nuke egon. Azkenean ailatu zen eguna, lehen hizkuntza kurtsoaren eguna. Bertan konturatu nintzen nere kabuz ikasteko egin nituen saiakerak ez zutela arrakastarik izango. Kursoan metodo bat jarraitzen zen, hizkuntzaren ikasketa mailakatua zegoen, gramatika alde batetik, hiztegia bestetik, ahozkera... gainera astero holandesez eginiko pelikula bat ikusteko eskatzen ziguten, honela hizkuntzaren tonua eta ahozkerarekin familiarizatzen joateko. Jarraitasunak ere laguntza handia suposatu zuen, kurtsotik kanpo ikasten saiatzen nintzenean ezegonkortasuna zen nagusi, batzuetan ariketak egiten nituen eta hurrengo aste osoan ezer ez egin nezakeen.

Upload: natalia-alustiza

Post on 20-Feb-2016

222 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Gaurko eskolan bilaketekin loturiko ariketa bat gauzatu dugu. Bertan Izar-en esperientzia kontatzen da bere jatorrizko hizkuntzarekin.

TRANSCRIPT

Page 1: Nire esperientzia holandesarekin

Nere esperientzia Holandesarekin:

Hamar urte nituela, Holandara joan nintzen. Holandan jaiotakoa naiz eta hara bueltatzerakoan, hizkuntzaz txikitan ikasitakoarekin konpontzeko eta elkar ulertzeko gai izango nintzela pentsatu nuen.

Hasieran dena oso ondo joan zen, hangoekin hitz egiteko gai nintzen, baita konbertsazio luzeak mantetzeko ere. Baina, ez zen denbora gehiegi pasa eguneroko hizkuntzaz gehiegi ez nekiela konturatu nintzen arte. Orduan erabaki bat hartu nuen, hizkuntza hobe menderatu behar nuenaren erabakia.

Hasieran nire kabuz ikasten saiatu nintzen, eguneroko  moduan hango lagunekin hizketan saiatzen nintzen, bertakoei nituen zalantzak galdetuz, beren pronuntziazioari moldatuz,telebista holandesaren  kateak ikusten bai pelikulak ere... baina nere holandes mailak ez zuen hobetzen. Orduan konturatu nintzen. Inolako estrategia edo metodorik gabe ez nuela hizkuntzan hobetuko.

Interneten bilatzea erabaki nuen,  google-ra jo eta bertan holandes kurtsiloen bila hasi nintzen. Pare bat egun eraman nituen bilaketa gauzatzen, azkenik konbentzitzen ninduen kurso bat aurkitu arte. Bertan ematen zen, Amsterdamen, eta bertan bizitzen nengoenez Holandes kurso horretara izen ematea erabaki nuen.

Bilaketa gauzatzeko garaian, hainbat puntu izan nituen kontuan, ordutegia, klaseak ematen ziren lekua, kursoaren iraupena, holandes maila... baita klaseetan zein adinetako jendea zegoen, kurso batera izen eman behar nuenez, gutxienez nere adineko jendearekin nahiko nuke egon.  Azkenean ailatu zen eguna, lehen hizkuntza kurtsoaren eguna. Bertan konturatu nintzen nere kabuz ikasteko egin nituen saiakerak ez zutela arrakastarik izango. Kursoan metodo bat jarraitzen zen, hizkuntzaren ikasketa mailakatua zegoen, gramatika alde batetik, hiztegia bestetik, ahozkera... gainera astero holandesez eginiko pelikula bat ikusteko eskatzen ziguten, honela hizkuntzaren tonua eta ahozkerarekin familiarizatzen joateko. Jarraitasunak ere laguntza handia suposatu zuen, kurtsotik kanpo ikasten saiatzen nintzenean ezegonkortasuna zen nagusi, batzuetan ariketak egiten nituen eta hurrengo aste osoan ezer ez egin nezakeen. Kustsiloak eskaintzen zidan jarraitasunak, lanak, ariketak, praktikak... eguneratuak emateko eskatzen zidan, honela egunero ikasitakoa praktikan jartzen nuen etengabe.

Alde batetik nere frustazioa joaten ari zen nere ikasketa metodo berriekin, holandesaren kulturarekiko urbilago sentitzen nintzen eta gustorago bizi izan nintzen lurralde horretan, hasiera batean galduta nengoen, bakarrrik sentitzen nintzen, nere familia behar nuen niri aurrera bultzatzeko eta ez uzteko  ikasteari...baina nire erabakia izan zen hau gainditzea eta horrela izan zen.

Bestalde,  dena ez ziren gauza txarrak, etxean bezala sentitzen nintzen lagunekin ateratzen nintzenean, eta hori, eta horrek beti ematen ninduen indar asko. Lagunik gabe, ez dakit zer egingo nuen bizitza honetan.

Erabaki honi esker gaur egun holandesa menperatzen dut, eta badakit jarraitutako estrategiarik gabe ez nintzela nagoen mailaraino ailegatuko. Gehienetan, estrategia edo bilaketa batean lana eta denbora hartzeak, etorkizunerako abantailak besterik ez ditu ekartzen.

Page 2: Nire esperientzia holandesarekin