neurriko kultura azpiegituren premia. kukutzak guggenheim garaitu du

16

Upload: argia-astekaria

Post on 10-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Eraikin txirtxilatuaren irudirik ez da faltako urtea errepasatzeko argazki-galerietan. Kukutza III, 1998tik 2011ra Bilboko Errekalde auzoaren birika kulturala izandako gaztetxea, indarrez hustu zuen Ertzaintzak aurtengo irailean; presaz aritu ziren hondeamakinak edifizioa lurrera eramateko, auzotarren oihuak eta polizia autonomikoaren pilotakadak soinu banda. Errekaldeko gaztetxearekin gertatutakoa osotasun baten parte gisa ulertuz baino ezin daitezke atera ondorio sakonagoak ordea; hori eginez soilik uler daiteke nola dauden gauzak krisi garaiotan, erakunde publikoek, azpiegitura kulturalek eta herritarrek osatutako hirukian.

TRANSCRIPT

Page 1: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du
Page 2: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

2

160. zenb. 2011ko abendua

Kukutzak Guggenheim garaitu duEraikin txirtxilatuaren irudirik ez da faltako urtea errepasatzeko argazki-galerietan.

Kukutza III, 1998tik 2011ra Bilboko Errekalde auzoaren birika kulturalaizandako gaztetxea, indarrez hustu zuen Ertzaintzak aurtengo irailean; presaz arituziren hondeamakinak edifizioa lurrera eramateko, auzotarren oihuak eta poliziaautonomikoaren pilotakadak soinu banda. Errekaldeko gaztetxearekin gertatutakoaosotasun baten parte gisa ulertuz baino ezin daitezke atera ondorio sakonagoak ordea;hori eginez soilik uler daiteke nola dauden gauzak krisi garaiotan, erakunde publikoek,azpiegitura kulturalek eta herritarrek osatutako hirukian.

� Egilea: Gorka Bereziartua

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.304. zenbakiarekin banatua, 2011ko abenduaren 25ean)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Ñabardura gehiegirik gabe esateko, egoera idea-lean erakundeek herritarren beharren araberamoldatutako azpiegiturak bultzatu beharko lituz-kete eta horren arabera baloratu beharko liratekepolitika kulturalak. Baldintzazkoak erabiliz idatzidugu aurreko esaldia, azken hamarkadetako po-litika nagusiek (aurrekontu handienak eraman di-tuztenek) ez dutelako printzipio hori jarri erdi-gunean; bai, noski, sortu dira beharretanoinarritutako ekipamendu publikoak, baina bes-telako haizeek puztu dituzte bela nagusiak: kul-turatik harago dauden zereginak berenganatu di-tuzte hainbat ekipamendu kulturalek EuskalHerrian, industria astunaren gainbeheraren on-doren hirugarren sektoreko jarduerek protago-nismoa hartzearekin batera, eta hazkunde eko-nomikoak hauspoturik.

Bilboko Guggenheim museoa da joera horrentotem nagusia Euskal Herrian, Bizkaiko hiriburua-ren berpizkundearen sinbolo, motor ekonomikoa-ren engranaje garrantzitsu eta turismo erakarle, ko-man zegoen hiri post-industriala esnatzearenerantzuletzat daukate eraikina; mirakulua, bat bainogehiagorentzat. Geroztik nonahi azaldu dira bes-telako helburuak izanik ere, Guggenheimen ildoarijarraitu dioten azpiegitura kulturalak: DonostiakoKursaal (1999), Gasteizko Artium (2002) edo Iru-ñeko Baluarte (2003) hiri eredu baten zerbitzurasortu ziren, Saskia Sassen soziologoak “hiri global”izenarekin bataiatu zuen patroiaren barruan (hiri-gintza ereduei eskainitako 128. LARRUNen daukazugai horri buruzko informazio zehatzagoa, baitaBilbo “hiri global” baino “hiri performance” kate-gorian geratu izanaren arrazoiak ere).

Page 3: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

1990eko hamarkadatik lasterketa moduko batabiatu zuten hiriek mundu osoko sarean egokituzitzaien posizioa indartzeko edo hobetzeko as-moz; diferentea izatea, zerbait berria eskaintzekoedukitzea da lasterketa horretan posizioak irabaz-teko modurik onena. Hiri bakoitzak “beste zer-bait” bilatzen du, marka globalak ekartzen saiatzenda (Frank Gehryk diseinatutako museo bat, kasu),horrek turismo kulturala erakarriko duelakoan.Joxean Muñozek, oraindik Donostiako Tabakale-rako zuzendaria zenean, honela laburbildu zuenafera (120. LARRUN, 2008-05-04): “Lehen nazio-estatuen arteko lehia zena orain askoz konplika-tuagoa da eta hirien artean ere badago. Hiriek be-har dute halako enblema bat, lehia horretanjokatzeko, eta horretan museoek eragin garran-tzitsua izan dute”.

Ikuspuntu artistikotik begiratuta, horrek guz-tiak kulturarekin zeharkako harremana besterik ezdu, eraikinak eta azpiegiturak bestelako interesenzerbitzura jarritako erremintak direlako eta hori,bere horretan, posizio zalantzagarria da. Asko ez-tabaidatu daiteke “Guggenheim efektua”-k Bil-boko eta Euskal Herriko kulturari ustez ekarridionaz eta benetan izan duen inpaktuaz. Bainabertako kritika bati beti txokokeria leporatu ahalkozaionez, jo dezagun kontu hauetan iritzia legebihurtzen dutenengana. Duela lau urte The NewYork Times egunkarian idatzitako artikulu batean(Bilbao, 10 years later, 2007-09-23) Denny Leek na-barmendu zuen Guggenheimek Bilbori aurpegiagarbitu dion arren, hiriak ez duela jakin museoa-ren erakarpen indarra probesten eta bilbotarreneguneroko kultura erabat deskonektatuta dagoelaarte garaikideko museotik. “Lehen mailako arki-tekturaren kontzentrazioa harrigarria, baitaGehryren titaniozko maisulana gabe ere. Baina ar-kitekturak bakarrik ez du hiria egiten. Bilbo erabatjantzita dago, baina ez du erabaki nora joan nahiduen”.

Eskala txikiagoan, antzeko zerbait gertatu dabiztanle gutxiagoko herri askotan ere: azpiegi-tura kultural txiki eta ertainak asko ugaritu dira az-

ken hamarkadetan. “Interpretazio zentro” beza-lako izenak ezagun egin zaizkigu denbora gu-txian, han eta hemen ugaldu dira ohiko kulturetxeak tamainaz eta asmoz gainditu dituzten eki-pamendu kultural berriak. Herrikako ikuspegianagusitu da eskualde ikuspegia bazterrean utzitaeta horrek kontraesanak sortu izan ditu –elkarritraba egiten dioten programazioak, atomiza-zioa…–. Gehiegizkoa litzateke beharbada herrimailako “Guggenheim efektu”-ez hitz egitea,baina berriz ere kulturgune handiekin badago lo-turarik fenomeno lokal hauetan: gastu publikohandiak eskatu dituzte, azpiegituretan inbertitu dadinamiketan baino gehiago eta maiz programa-zioak koordinaziorik eta planifikaziorik gabe jarridira abian. Eta ez da baztertzeko modukoa he-rrietako azpiegitura horiek gastu publiko oroko-rrean izan duten eragina. 2008ko datu batek dioJaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek kulturangastatutako 510 milioi euroetatik erdia bainogehiago udalek jarri zituztela.

Baina halako batean krisi ekonomikoa etorrida. Administrazioek diru gutxiago biltzen dutezergen bidez, ez dago zorpetzeko lehen adinakoahalmenik eta orain zuri, orain niri, aurrekontuakmurritzagoak izaten hasi dira. Artaziek klaska egindute kulturari eskainitako hainbat partidatan.Handi batzuk aipatzeko: 2016ko Europako Kul-tur Hiriburu izango den Donostiak diruak nondiketa nola aurreztu ditzakeen jakin nahi du, 89 mi-lioi eurokoa izan liteke murrizketa egunotan pren-tsan irakurri dugunez. Azaroan Arabako Kulturadiputatuak iragarri du Artiumek sos gutxiagoizango dituela eta ezbaian dago KREA zentroarenetorkizuna. Nafarroako aurrekontuetan 2011nizan diren murrizketen artean handiena izan dakulturakoa (%12,8 gutxiago); ezinegona nabar-mena da, azaroaren 26an Lizarran “kulturarenheriotza”-ri negar egiteko Kilkarrak antzerki tai-lerrak antolatutako prozesioak ez du bestelakoesplikaziorik eskatzen. Programazioak etetearenkontrakoa zen protesta, baina baita udalaren SanBenito azpiegitura kulturala esku pribatuetan utziizanak eragindako espazioaren aprobetxamendu

3

Kultur ekipamenduak ziklo ekonomiko berrian / Erreportajea

Page 4: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

eza salatzeko ere (beste hainbat herritan ere erre-pikatzen da gauza bera).

Bilboko Guggenheim da, itxuraz behintzat,oraindik krisia nabaritu ez duena (bisitari kopu-ruak gora egin du aurten), baina Urdaibaiko mu-seo proiektuaz aspaldian ez da ezer entzuten etaez dirudi baliabiderik dagoenik proiektua mar-txan jartzeko (nahiz eta Bizkaiko Foru Aldundiakproiektu estrategikotzat duen eta PP ere aldeagertu den); erabilera kulturalak ere badituen Bil-

bao Exhibition Centre berriz, estu eta larri dabilurte bukaerara iritsi ezinda.

Bestelako ziklo ekonomiko batean pentsatueta eraiki ziren azpiegitura hauetatik zenbatek eu-tsiko dioten garai berriei eta nola egingo duten ha-lakorik, hori da ezbaian dagoena. Orain arteko bal-dintzetan horietarik asko ez dira ekonomikokijasangarriak eta zentroen zeregin, programazioeta planteamenduen gaineko errebisio sakona es-katuko du beheraldi ekonomikoak; baita kultur-

4

160. zenb. 2011ko abendua

Kontrasteak ezin du handiagoa izan: Frank Gehryk diseinatutako Guggenheim museoa lerroon gainean etaKukutzaren hezurdura eskuineko argazkian. Bilboko kultura ofizialaren eraikina da bata, baina Errekaldekogaztetxearen ereduak seinalatzen du iparra, ziklo ekonomiko berriak eskatuko dituen kultur ekipamenduetarako.

Page 5: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

gune publikotzat hartzen ditugun azpiegiturak de-finiziotik bertatik birplanteatzea ere.

KULTURGUNE “IKUSEZINAK”

Urrun daude eraikin horiek denak izaeran Erre-kaldeko Kukutzatik. Hondeamakinen, pilotaka-den, manifestarien soinuarekin hasi dugu artiku-lua eta hara itzuliko gara, aurtengo iraileko azkenegunetara, gaztetxea hustu eta bota zuten egune-tara. Zergatik hain azkar eta halako indarkeriaz?Testuinguru lokaletik harago, kulturgune eredubat onartzeko ezintasunetik besterik ezin daulertu Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako

Barne Sailak irailean izan zuten portaera. Gure ar-tean “gaztetxe” hitza erabiltzen da esparru horiekdefinitzeko baina antzeko eran antolatutako es-pazioak mundu osoan aurki daitezke. Botere po-litiko eta ekonomikoen eraginetik kanpo sortu-tako guneak dira, autogestioan oinarrituak etahutsik dauden lekuak bete eta biziberritzeko hel-burua dutenak. Politika kultural instituzionalekherritarrei ekipamenduak eman beharko lizkie-kete, baina hori egin ala ez, gaztetxeek modu au-tonomoan funtzionatzen dute. Ekipamendu batlortzeko bitartekaritza politiko-instituzionalarengalbahetik pasatzeari uko egitean datza gazte-txeen eredua.

5

Kultur ekipamenduak ziklo ekonomiko berrian / Erreportajea

Page 6: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

Ez da harritzekoa Errekalde bezalako auzo ba-tean sortu izana agian Euskal Herriko gaztetxerikgarrantzitsuena zena, auzotarrek horrelako lekubaten premia baitzuten. Eta dute. Horregatik oku-patu zuten Larraskitu kaleko beste eraikin bat aza-roan, berehala Ertzaintzak hustu zuen arren. Etazio berberengatik okupatzen dira eraikin berriakedonon. Kukutza husten ari ziren egunetan Do-nostian Uxotegi okupatu zuten; Gipuzkoako hiri-buruan bertan, erabilera kulturalak izan beharko li-tuzkeen Bellas Artes eraikinean saioa egin zutenhainbat lagunek, baina udaltzainek eta Ertzain-tzak hustu zuten berehala (luxuzko hotela egitekoasmotan da edifizioaren jabe den enpresa); lerrookidazten ari diren egunetan Ertzaintzak hainbatgazte kanporatu ditu Gasteizko Zaramagan oku-patutako Arte eta Ofizioen Eskola zaharretik.

Okupazio praktika horrek ez du zerikusirikkrisia nabaritzen hasiak diren kulturgune publikohandi eta ertainekin. Hakim Bey filosofoaren TAZkontzeptuaren argitan (Temporary Autonomous Zone,

euskaraz “Aldi Baterako Gune Autonomo” itzu-liko genuke) ulertzen da egokiago espazio kultu-ral alternatiboon izaera. Beyk anarkismotik eta si-tuazionismotik edanda, iraultza iraunkorrarenordez, aldi bat irauten duen matxinada proposatuzuen. Bere hitzetan esateko: “TAZa Estatuarenkontra zuzenean jotzen ez duen matxinada motada, gerrilla operazio bat, eremu bat askatzeko –lureremua, denbora eremua, irudimen eremua–;behin hori lortuta, bere burua disolbatzen dubeste leku edo garai batean berreraikitzeko, Esta-tuak zapaldu baino lehen”.

Beyren arabera, aldi baterako autonomia lor-tzen duten espazio horien alderdi indartsuena iku-sezin izatea da. “TAZ batek desagertu egin behardu izendatua –errepresentatua, mediatizatua– de-nean, desagertu egiten da, atzean hutsunea utziz”.Azken esaldiak ongi islatzen du gaztetxeekin etatankerako zentroekin maiz gertatzen dena: isileanlan egiten dute, undergroundak dira; urte asko pasaditzakete martxan mundu guztiaren bistan eta

6

160. zenb. 2011ko abendua

Udal ekipamenduetara ere iritsi da eraikin garestiak egiteko joera, Andoaingo Bastero kulturunea izan litekehorren adibide. Baina aurrekontu gehienetan murrizketak hasi diren garaiotan, ez dirudi eredu egokiena denik.

HT

TP:

//A

ND

OA

ING

OJU

BIL

AT

UA

K.B

LOG

SPO

T.C

OM

Page 7: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

hala ere ikusezin. Baina hedabide nagusietan ager-tzen hasten direnean, arriskua eta kanporatze me-hatxua berehala jausten zaizkie gainera. Jende as-kok ez zuen izango Kukutzaren berririk aurtengoirailera arte; eta ez du jakingo bere herrian bertanegunero-egunero hainbat lagun biltzen direla an-tzeko lekuetan.

Erakunde publikoek problemak izaten dituztehorrelako kulturguneekin, ez direlako eskemaarautuetan kabitzen. Gaztetxeak gaztetxe dira, ins-tituzio politiko paraleloak ere badirelako, eta era-kunde lokal, probintzial edo autonomikoen or-dezkaritza mekanismoen aurrean bestelakoantolakuntza-ereduak –demokrazia zuzena, asan-blearismoa…– lehenesten dituztelako. Baina maizahaztu egiten da bokazio publikoa duten guneakere badirela, konbentzioen barruan sartzen ez di-ren arren. Ateak zabalik uzten dituzte, nork berejarduerak gauzatu ahal izateko.

Kulturgune publiko erakundetuekin dituztendiferentzia nabarmenenak dira batetik, espazioakberak, leku fisikoak, ez daukala hainbesteko ga-rrantzirik eskaintzen duen jarduteko aukerarenaldean (nomadismoa beti dago eskura, leku bate-tik kanporatuak izatean beste espazio huts batbetetzen da, arkitektura gastu handirik gabe, au-rrekontuak, ezinbestean, ondo doituta); eta bes-tetik, ez dutela eskaintza-eskari bidez funtziona-tzen, parte hartzeko prest daudenen antolakuntzagaitasunaren arabera baizik. Hain eredu malguaizanik, ekonomikoki jasangarria da gaztetxea,beste hainbat azpiegitura publiko ez bezalakoa.

KUKUTZAREN GARAIPENA

Kontrajarritako eredu gisa aurkeztu ditugu aurrekolerroetan bi kulturgune motak, baina, hala ote dira?Ez al dute erakundeek gaztetxeetatik ezer ikaste-korik? Azken hamarkadetan sortutako azpiegiturapublikoen eskutik, diskurtso mota bat ere zabalduda, kulturgune autogestionatuen ezaugarriak insti-tuzioek bultzatutako eraikinetara eramateko as-moarekin. “Gizarte sortzaile”-aren ideia hainbat hi-

tzaldi eta artikulutan agertu da. Ramon ZalloEHUko irakasleak Gara egunkarian argitaratutakoKafka en Kukutza (Kafka Kukutzan) artikuluarenpasarte batek ondo laburbiltzen du ikuspegi hori:“Udalak ez du jakin ulertzen Kukutza bultzatu be-harreko sorkuntza mintegia dela, Richard Flori-dak ‘klase sortzaile’ deitu izan dion horren parte,hiru ‘T’-en zutabe nagusi: teknologia, talentua etatolerantzia. Teknologiak berrikuntzari egiten dioerreferentzia; talentuak sorkuntzan lan egiten du-ten pertsonei, ingeniariak, artistak edo zientziala-riak; eta tolerantzia neurtzen da auzo edo hirietanbohemioek, kulturek, gay-ek, kontrakulturak etaabarrek duten presentzia indizearen arabera. Ho-rrek guztiak talentua erakartzen duen eta sorkun-tza bultzatzen duen ekosistema osatuko luke”.

Ikuspegi hori zalantzazkoa da bizi dugun tes-tuinguru ekonomikoan, kulturgintza krisia eraginduen ereduaren barruan txertatzen saiatzen da,giza aurpegidun garapen ekonomiko kapitalistarenmesedetan. Zallok aipatutako Richard Floridaribehin baino gehiagotan kritikatu izan diote elitistaizatea; eta garapen sozialaren ideia ikasketa etabizi mailarekin lotzen dela ere esan izan diote, ez

7

Kultur ekipamenduak ziklo ekonomiko berrian / Erreportajea

“Erakunde publikoek problemak izatendituzte gaztetxeekin eta antzekokulturguneekin, ez direlako eskemaarautuetan kabitzen. Instituzio politikoparaleloak ere badira gaztetxeak, eta erakunde lokal, probintzial edoautonomikoen ordezkaritzamekanismoen aurrean bestelakoantolakuntza-ereduak –demokraziazuzena, asanblearismoa…– lehenestendituztelako. Baina maiz ahaztu egitenda bokazio publikoa duten guneak erebadirela”

Page 8: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

zonalde batean bizi diren gay edo bohemio ko-puruarekin. Baina EHUko irakasleak egin zuensintesi saiakera interesgarria da eta antzeko arike-tetatik aurrera egiten lagun dezaketen ondorioakatera litezke.

Kulturguneen ibilbideari erreparatuz gero, ba-dira hein batean bi ereduen uztartze gisa uler dai-tezkeen eta arrakastaz aurrera egin duten kasuak.1987an zabaldu zen Arteleku da horietako bat:Donostiako Loiola auzoko eraikin industrial batibestelako erabilera eman zioten; berritu zuten,baina gaur egun ere, urrun dago Artelekurenitxura beste hainbat lekutan sortu diren kulturgunearranditsuetatik. Ez du axola, mota ugaritako sor-tzaileen habia da eta programazio zainduari eskererreferente bihurtu da, bere espezializazio maila-rengatik titular handietan gehiegi azaldu ez badaere. Ikusteko dago Tabakalerako proiektuaren ba-rruan sartu izanak zertan eta nola eragingo dion,baina datozen garaietako kontuan hartzeko mo-duko modeloa izan daiteke, dagoeneko existitzendiren eraikinen aprobetxamendua beharrezkoaizango baita sos publiko urrien garaiotan. Krisiekonomikoari irtenbiderik ez duen petrolioarenkrisia gehituz gero, gainera, bestelako helburuekin

eraikitako egituren berrerabilpenaz gain, zereginanitzetarako prestatutako eraikinetan pentsatzeaere ez legoke soberan.

Espazioen kudeaketa da aztertu beharreko bestepuntua. Baliabide ekonomikoak urritzen diren neu-rrian, programazioak bertan behera geratzeko arris-kua baitago eta hainbeste kostata eraiki diren etxeakedukiz hustekoa. Diru publikoz egin dena herrita-rrek erabili ahal izateko bideak erraztu beharko di-tuzte instituzioek, bai “eguneroko” erabileran pen-tsatutako ekipamenduetan, (kultur etxeak,adibidez), baita tuning handia eduki duten zentroe-tan ere. Eta horretan, badute zer ikasia gaztetxeeneredutik. Espazioak herritarren esku utzi ala ku-deaketa partekatu, parte-hartze handiagoaren bi-detik etor liteke kulturgune askoren biziberritzea.

Makinek presaka ezabatu nahi izan zuten Ku-kutzaren arrastoa Errekaldetik, baina eraikina de-sagertuta ere, gaztetxearen kulturgintza ereduagaraile atera da. Urteak pasako dira zenbait agin-tari konturatu arte ikuskizun kulturalaren garaia,Guggenheim efektuarena, bukatzen hasia dela,sortu zuen ziklo ekonomikoarekin batera. Kon-tsigna ezin dela gehiago izan Oier EtxeberriakVeneziako Biurtekoan ironia handiz egindako afi-xetan agertzen zen hura, “crear dos, tres, muchosGuggenheim” (“Bi, hiru, Guggenheim asko sortu”),aparra soberan daukatela kulturan egindako in-bertsio askok eta sos gutxirekin lan aparta egitenari diren beste zenbait espazio berriz, erabat ahaz-tuta dauzkatela instituzioek. Bitartean inbertsiookerrak egingo dira, seguru, eta urteekin zarras-telkeriari egindako monumentu gisa besterikezingo dira ulertu gaur egun ezinbestekotzat jo-tzen diren azpiegituretatik asko. Baina kontu ho-riei erreparatu ala ez, kultura bizi da eta biziko daarnas hartzeko bilatuko dituen lekuetan. Horienzenbait adibide dauzkazue hurrengo orrialdeetan,kokaleku, tamaina, antolamendu, finantziazio etahelburu oso diferentetakoak denak,baina zarata handirik atera gabe, bideaondo pentsatuta, beren ekarpena egi-ten asmatu dutenak. �

8

160. zenb. 2011ko abendua

Gasteizko Artium, euskal hiriburuetako beste hainbatazpiegitura bezala, hiri eredu baten mesedetan sortuzen, ez interes kultural hutsengatik.

WW

W.E

HU

.ES

Page 9: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

9

Ixiar Rozas / Iritzia

(1)

Desio bat. Azala espazioa desio batetik abiatzenda. Idoia Zabaletak eta Juan Gonzalezek aspal-dian dute amets-desio batetik: bizi diren lekuanberan –Arabako Lasierra herrian–, artista, sor-tzaile eta pentsalarientzat espazio bat eraiki nahidute, landan, bertakoa eta kanpokoarekin ha-rremanetan egongo dena, artista, sortzaile etapentsalariei lanerako eta ikerketarako espazioeta denbora-espazio egoki eta kalitatezko bat es-kainiko diena. Nola uztartu amets-desio hau ja-sangarritasun ekonomikoarekin? Erantzun po-sible bat: eredu misto bat sortu, kreazio espazioaizango dena batetik, eta bestetik landa turis-moa. Erantzuna eta lan-tresnak eskutan, erai-kuntza lanak abiarazten dituzte 2008ko otsai-lean, eta 2008ko abenduan lehenengo artistakhartzen ditu egoitzan Azalak: Beiruteko Zoukakkolektiboa.

Espazio bizefaloa da ordutik hona Azala, biburu dituelako bai izaeran baita kudeaketan ere.Hots, bi espazio –kreazio espazioa eta ostatu tu-ristikoa– eta kudeaketa pribatuko bi eredu eko-nomiko uztartzen dituena –laguntza publikoaklehenengorako eta turismotik datozen sarrerakbigarrengorako–.

Kreazio espazioaz hitz egingo dugu jarraian,izan ere, hor baitago geure ustetan Azalak EuskalHerriko eta kanpoko kultur mapari egiten dionekarpen nagusia. Azalpen modura esan beharradago, kreazio espazioaren epizentroak dantza, arteeszenikoak eta gorputzean oinarritutako praktikakbadira ere, bere uhin hedakorrak naturaltasunezeta promiskuitatez zeharkatzen dituela beste dizi-plina artistikoak, hala nola arte performatiboak,gorputzaren arteak, arte biziak bezalako deituraketa ezagutzaren beste arloak.

(2)

Proposamen bat. Goazen geure burua dizipline-tatik haratago kokatzera, eta pentsa dezagun modu“extradiziplinar”-agoan (1). Azala extradiziplina-rra da, praktika artistikoak eta pentsamenduakbat egiten dutelako bertan egiten diren egoitza,lantegi, laborategi eta mintegietan. Ez bakarrikpraktika artistikoa bera ikerketarako bide bat izandaitekeelako, baizik eta Azalatik antolatzen direnjardueretan antropologia, filosofia, zientzia politi-koak edo soziologia sartzen direlako halaber.

Goazen bada diziplinen arteko zirrikituetaneta loturetan mugitzera. Desioak dantzan jar di-tzake egiturak, transformatzailea da desioa, kone-

Azalerak. Esperientzia egiteari buruz

Ixiar Rozas

Arte Ederretan doktorea (EHU) eta AZALA lan-taldeko kidea.

DA

NI

BLA

NC

O

Page 10: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

160. zenb. 2011ko abendua

10

xio gehiago bilatzen dituelako. Desioak inkon-tzientea ekoizten du. Adibide modura: kreaziolan baten aurrean gaudenean beti egoten da ne-bulosa bat, gune zehaztu gabeko bat, bidea eze-zaguna zaigu abiapuntuan gaudenean. Horrexe-gatik da desioa faktore garrantzitsua prozesu irekibatean: desioak hasierako eta bukaerako bi lekuhoriek elkartzen dituelako. Ez dakizun horren in-darra da desioa.

(3)

Esperientzia egin. “Gero eta informazio gehiagodugu eta esperientzia gutxiago, zioen Benjami-nek. Geure esperientziaren narrazioak bakarrikematen digu aukera hura ezagutzeko. Kontatze-rakoan subjektiboa dena (esperientzia), amanko-munean dugunaren bitartez (lengoaia) ematendiogu elkarri. (…) Ikerketa infinitua egiten da,(…) amaierarik ez duen prozesua da. Ez da inoizixten (…)”, idatzi zuen José Luis Gallero poetak(2) Renato Curciok eta Nicola Valentinok Azalangidatutako Sozioanalisi narratiboa mintegiaren os-tean. Pedro G. Romero (3) artistak Lasierrako eli-zan dagoen San Vitoresen berri izaterakoan, san-tutegian bilatzen jarraitzen du bere artxibomardula elikatzeko. Inazio Escuderok Azalakojaian La razón abestu zuenean beti arrazoia izateazein aspergarria den gogorarazi zigun eta Miry amVan Imschootek historia telefono dei bat izandaitekeela (4).

Asko eta anitzak izan dira ateak ireki zituene-tik egindako bide laburrean Azalak hartu dituenartistak, pentsalariak, eragileak eta aktibistak. Lo-tura moduko bat bilatzen hasten bagara, hariamankomun bat, bi hitz agertzen dira: esperientziaegin. Esperientzia egin dutela esan dezakegu, es-perientzia egiteko aukera eman digula. Nola ulertuesperientzia egin esaldia gaurko begiradatik? As-paldi iragarri zuen Benjaminek esperientziarenpobrezia, gerrarteko urteetan hain zuzen ere (5).Gero eta informazio gehiago dugu, baina espe-rientziak gure bizitzetatik kanpo gertatzen dira, eta

gu haiei begira egoten gara. Esperientzia egitea, or-dea, bat dagoen lekutik haratago joatea izan dai-teke, bat zegoen lekutik mugitzen joatea.

(4)

Afektuak sortu. Maite Arroitajauregik 2011ko irai-lean Lasierrako elizan eman zion itxiera perfor-manzeru ibilbideari. Kontzertu heretiko bateanAzalan izandako egonaldian sortutako abestiakeskaini zituen. Batean, tomatea botiltzeko Lasie-rrako herriko emakume bati jasotako errezeta.Bestean, aldaretik pasarazi zituen Santa Ageda,San Sebastian eta San Vitores bera ere, Martireskantuan (6). Performanzeru ibilbidea lainoen mo-dukoa izan zen: joan-etorrian ibili ginen.

Ikerketa eta kreazio prozesuetarako baldintzaegokiak sortzearekin batera, autonomia eta aska-tasun espazio-denborak sortzea du helburu Aza-lak, esperimentaziotik, hartu-eman, praktika etagogoeta kritikotik abiatuta, ezagutza produzitzea,ekoiztea. Jakina da, azken esaldiak arte garaikidekomuseo, zentro edo espazioen hiztegi amanko-muna dira dagoeneko. Baina zer esan nahi dute hi-tzok Azalatik? Ezagutza testuinguruak ekoiztendirela esaterakoan, afektuetaz hitz egiten ari garahalaber. Kudeaketa aldetik Azalak espazio txiki ba-ten desabantailak baditu ere –lantalde txiki etabaliabide urriak, batzuk aipatzearren–, badu ho-rrexegatik beste abantaila bat: jarduerak antola-tzerakoan lor daitekeen gertutasuna, konplizita-teak abiarazteko aukera ematen duena. Gorputzada honek egin dezakeena, eta afektuak ere gorpu-tzak duen ahalmena bezala uler ditzakegu, gor-putzean ematen diren mugimenduak, geldirikegonda ere gorputz batean ematen ahal diren mu-gimenduak.

Afektuak ez dira pertsonalak edo norbana-koak, eta ez dute emozioekin eta sentimenduekinzerikusirik soilik, afektuak besteekin konektatzekoaukera eta ahalmena izan daitezke. Erasatuak, era-gin ahal izateko testuinguruak sortu, ekoiztu.

Page 11: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

Ixiar Rozas / Iritzia

(5)

Mikorrizak. Lankidetzan aritu ahal izateko proiek-tuak prozesu sinbiotikoen modura ulertu. Adibi-dez, mikorrizak: “Mikorriza landare baten sus-traiak eta onddoen hifak elkartzen direneansortzen duten elkartea da. Elkarte horretan, ba-koitzak behar duen zenbait substantzia trukatzendute. (…) Posible da onddo berak mikorriza lan-dare batekin baino gehiagorekin sortzea, eta mi-zelioaren bitartez konexioa piztea landare ezber-dinen, zuhaitz ezberdinen, (…), baita sastrakenartean ere”, idatzi zuen Isabel de Naveranek (7).Mikorrizak paseoak eta lainoak beza-lakoak dira: joan-etorrian dabiltza,epizentroaren uhin hedakorra norainoirits daitekeen jakin gabe. �

Erreferentziak:

(1) Rolnik, Suely (2007) La memoria del cuerpo contamina el museohttp://eipcp.net/transversal/0507/rolnik/es

(2) Gallero, José Luis (2011) “Sozioanalisi narratiboa laborategia. Kronika urgente bat” http://www.azala.es/eu/testuak/orria_1/kreazio_espazioa_artxiboa_testuak.html

(3) Pedro G. Romerok Azala kreazio espazioan gidatutako Anbiguotasun, paradoxa eta toleskerien arteanmintegiaren harira.

(4) Ikus Inazio Escudero eta Myriam Van Imschooten bideoak http://www.azala.es/eu/bideoak/orria_1/kreazio_espazioa_artxiboa_bideoak.html

(5) Benjamin, Walter (1982) “Experiencia y pobreza”, Madrid, Taurus

(6) Ikus Maite Arroitajauregiren Martires bideoahttp://www.azala.es/eu/bideoak/orria_1/kreazio_espazioa_artxiboa_bideoak.html

(7) De Naverán, Isabel (2009) “Superficie profunda” Gara egunkariko Mugalari gehigarrian, Idoia Zabaletari egindako elkarrizketa.

11

Hainbat lagun Azala espazioan lanean.AZALA ESPAZIOAK UTZIA

Page 12: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

160. zenb. 2011ko abendua

12

Astra, esperientziaparte-hartzailea

Gernika-Lumoko eraikin publiko batzuen sarre-ran kartel hau irakur daiteke: “Eraikuntza hauudal jabetzapekoa da eta, beraz, Gernika-Lumokoherritarren ondarea”. 2005eko abenduaren 24an,Ieup! gazte asanbladaren ekimenez, 60 bat gazteAstra arma-lantegi ohian sartu zirenean, Astra ezzen oraindik udal jabetzakoa. Orduan nahiko argizegoen fabrika zaharra zegoen inguru osoa espe-kulaziorako erabili nahi zutela, eta herritarrek beresentitzen zuten eraikin bat berreskuratzea eta es-pekulaziotik libratzea izan zen okupazioaren as-moetako bat –bere sentitzen zuten, besteak beste,bonbardaketaren ostean zutik iraun zuen eraiki-netako bat izan zelako eta gernikarren hainbatbelaunaldik egin zutelako lan han–. Gainera, he-rriko elkarteen betiko exigentzia bati irtenbideaeman nahi zitzaion –lokal publiko gehiago egitea–, turismoarekin lotutako kultura ez zena bigarrenmailakoa baitzen udalarentzat. Oraindik ez zenudal jabetzakoa, baina 2006ko maiatzaren 10eanerosiko zuen udalak, egin zitzaion presioaren on-dorioz, eta esango nuke, denborak aurrera eginahala, udal eraikinetako kartel horrek dioena be-tetzea izan dela Astran parte hartu dugunon as-moetako bat. Nork bere erara uler dezake eraikinbat herritarren ondare izatea, jakina, baina guk he-rriaren ondare dena herritarrek kudeatu behardutela uste genuen eta uste dugu.

Lehen okupazioak lehen desalojoa ekarrizuen, baina modu baketsuan kalera irten, eta be-rehala egin zen publiko hiru puntuz osatutakoproposamena: Astra eraikin publikoa izatea etabere ondarea jagotea, jarduera soziokulturaleta-rako espazioa izatea eta Gernika-Lumoko gaz-teek eta elkarteen sareak modu parte-hartzai-lean erabaki ahal izatea Astraren etorkizuna.Otsailean bigarrenez sartu zirenerako, herrita-rrek, kultur elkarteek eta gizarte mugimenduakhainbat modutara erakutsia zieten babesa gazteasanbladako kideei, eta oraingo honetan ez zendesalojorik izan. Orduan hasi zen prestatzen As-traren bilakaeran ezinbesteko izango zena: ze-rokm parte-hartze prozesua. Asmoa ez zen gaz-teek okupatutakoa gazteek bakarrik kudeatzea.Astra eraikin enblematikoa zen herriarentzat, es-pazio falta ez zen soilik gazteen arazo, eta beraz,ahalik eta prozesu zabalena prestatu nahi izanzen, demokrazia zuzenaren bidez Astrak zer izanbehar zuen erabakitzeko. Horretarako, demo-krazia parte-hartzailean aditua den EHUko ParteHartuz ikertaldearekin jarri ziren harremanetan,prozesuaren metodologia zehazteko. Batzar za-balak prestatu ziren, herritar guztiei zuzenduta-koak; 100-125 pertsonak eta 25 bat elkartekparte hartu zuten Parte Hartuzek dinamizatutakoprozesuan.

Leire Lopez Ziluaga

Astrako kidea.

LEIR

ELO

PEZ

ZIL

UA

GA

KU

TZ

IA

Page 13: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

Leire Lopez Ziluaga / Iritzia

Urte eta erdi inguru iraun zuen prozesu horrenondorioz, Astra proiektua sortu zen. Hain zuzen,Astraren filosofiaren oinarriak adostu ziren (gi-zarte parte-hartzea sustatzea, autogestioa, kultursorkuntza bultzatzea, kulturaz gozatzea, euskarasustatzea, irabazi asmorik gabekoa, belaunaldienartekoa, kulturartekoa, genero berdintasuna ber-matu eta sustatzea, garapen jasangarria helburu-tzat duen espazioa, antimilitarista, oroimenerakoespazioa). Horrez gainera, Astraren funtziona-mendua eta finantziazioa erabaki ziren. Astranerabakiak modu parte-hartzailean hartuko zirelaerabaki zen, Astra Koordinadoraren bidez. He-rriko elkarte kulturalek eta gizarte mugimenduakosatzen dute koordinadora, eta elkarte eta taldee-tan parte hartzen ez duten pertsonak ere biltzenditu (bilerak irekiak dira).

2007ko ekainean udal-gobernua aldatu zen, etaEAk eta ezker abertzaleak osatutako taldea helduzen Udalera. Udal berriak Astraren egituraren ego-era ezagutzeko karga-probak egin zituen, eta emai-tza oso txarra izan zen: eraikina hondatuta zego-ela eta berreraiki behar zela zioen txostenak. Astranegiten genituen jarduerak etengo genituela adostugenuen Udalarekin, baina lekua modu ofizialeanutzi gabe. Udalak Astra konpondu bitartean or-dezko leku bat utziko zigula agindu zigun. Izan ere,aipamenik egin ez dudan arren, Astra okupatutaegon zen bitartean hainbat jarduera egin zen han(kontzertuak, hitzaldiak, film emanaldiak eta abar).

Koordinadorarentzat garrantzitsuena kon-pondu ostean eraikinean Astra proiektua martxanjarriko zela adostea zen, Astraren inguruko hi-tzarmen bat izenpetzea, eta horretarako, Astrabatzordea jarri zen martxan, kultura arlokoezohiko batzorde irekia. Udalean zeuden alderdipolitiko guztiak egon ziren gonbidatuta, eta denekparte hartu zuten neurriren batean. Uztailean hi-tzarmena izenpetu zen Koordinadorako kide ba-ten eta alkatearen artean. Besteak beste, puntuhauek adostu ziren: Udalak Astra berreraikiko du,eta berreraiki ondoren Astra Koordinadorarenesku egongo da haren erabilera eta kudeaketa;

Astraren espazioen definizioa eta banaketa batkmparte-hartze prozesuaren bidez egingo da, parte-hartze zuzenaren bidez.

Horrenbestez, batkm parte-hartze prozesua ereegin zen, Parte Hartuzen laguntzarekin hau ere, As-traren espazioen beharrizanak aztertzeko, irizpidearkitektonikoak zehazteko eta proiektu arkitekto-nikoaren diseinua egiteko. Kasu honetan ere, era-bakiak modurik zabalenean hartzea izan zen pro-zesuaren asmoa. Bileren ostean zehaztu zirenirizpide filosofiko-ideologikoak (energetikoki au-toaskia izatea, kontrol sozialik gabekoa izatea, he-rriko beste kultur baliabideekiko osagarritasuna,parekidea izatea eta abar) eta zer nolako espazioaknahi ziren (espazio zabal eta moldagarriak, espaziobiribila bileretarako, gela txikiak lanerako eta abar).

Prozesua martxan zela, Guggenheim 2 mu-seoaren inguruko eztabaida sortu zen. Eusko Jaur-laritzak eskualdearen garapenerako plana aurkeztuzuen, Foru Aldunditik bultzatzen zen planari kon-trajarriz, eta Sormen Lantegien proiektuaren ba-rruan, Astra berreraikitzeko diru-laguntza ema-teko prest zegoela jakin genuen. Une honetan,informazioa kanpotik heltzen hasi zitzaigun, leheneskutik jaso beharrean, eta Koordinadora albobatera utzi dela sentitu dugu. Niri behintzat na-barmena egiten zait instituzioek egitura parte-har-tzaileei dieten beldurra, dena kontrolpean senti-tzeko beharra.

Horixe da gutxi gorabehera Astrak orain artejarraitu duen prozesua. Astrak izan behar duenamodu parte-hartzailean definitzea izan da proze-suaren zati garrantzitsuenetako bat, eta Astra be-rreraiki ondoren –laster hasiko dira lanak–, defi-nitutakoak aplikatzen hastea da asmoa.Eraikinaren kudeaketa modu parte-hartzaileanegitea, eta eraikina prest egotea nahi duen edozeinpertsonak kultur sormenerako edo sortutakoaerakusteko aukera izan dezan. Astraez da egitura zurruna, eta gero ereparte hartu nahi dutenek adosten du-tena izango da Astra. �

13

Page 14: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

14

Senpereko kultura Larraldean bizi da

– Eta ez pentsa e, Larraldea mantentzeko, esangodizut zenbat diru den gutxi gorabehera... bostmila euro.

– Urtean?

– Urtean, urtean... Bost mila euro besterik ez.

Zenbait proiektuk gurean izaten dituzten aurre-kontu erraldoiak ikusirik, Andoni Iturriozekinhitz egitea oinak lurrean jartzea bezalakoa da; be-rehala erakusten dizu, esplikazio sinple bezain ze-hatzez, kulturgintza bizi-bizi mantentzen duenespazio batek ez duela zertan inbertsio ikaraga-rririk eskatzen, jarduteko moduan dagoela sekre-tua. 2000. urtean erosi zuen Senpereko Larral-dea, XVI. mendeko etxea, eta arreta handiz ekinzien zaharberritze lanei, “baina lehen bezala uz-teko, ez hemen egiten duten bezala, kanpokoitxura atxiki eta barnekoa dena hautsi apartamen-tuak egiteko. Nahi nuen erakutsi etxea nola izanzen egina XVI. eta XVII. mendeetan; uste dutlortu dudala hori”.

Obra horretan gastatu du Iturriozek Larral-dean inbertitu duen diru kopururik handiena;ikusteko modukoa geratu da etxea, bere xumeangustu handiz apaindua, goxotasuna arnasten dabarruan. Eta behin horretara jarrita, zergatik ez

ateak ireki? Etxeak erabileraren bat eskatzen bai-tzuen: “Ez nekien zuzen zer egin, lehenik pentsatunuen museo gisa jartzea eta hasi nintzen baserrikotresnak biltzen: orgak, gurdiak, goldeak... Bainaikusi nituen museo txiki batzuk Bizkaian eta Baz-tan aldean, eta iruditu zitzaidan museoa geldiazela, hila. Orduan, ideia aldatu nuen”. Joana Men-diburu ezagutzen zuen, bertso munduan buru-be-larri sartuta zebilen senpertarra denbora hartan etaesan zion Iparraldeko Bertsularien Lagunak el-karteak ez zeukala egoitzarik, ea tokirik uztea baote zuen. Esan eta egin, 2005. urtetik Larraldeanbizi da bertsolarien elkartea, bertan ditu bulegoaeta bilera gelak. “Odei Barroso, Xumai Muruaeta horiek etortzen dira errepikak egitera, bazka-riak antolatzen dituzte beraien artean...”.

Mugimendua ikusirik, lekuren baten premianzebiltzan talde gehiago ere hurbiltzen hasi zen:Euskal Herrian Euskaraz, Integrazio Batzordeaeta bi dantza talde (Senpereko Zirikolatz eta salsadantza talde bat), besteak beste. Elkartzeko lekuaedukitzeak interes berriak garatzeko bidea ereerraztu zuen eta hortik sortu zen Lapurdi 1609 el-kartea. “Ohartu ginen Senperen sorginak-eta ai-patzen zirela, baina gauza horien inguruan ez ze-goen informaziorik. Orduan, antolatu duguelkarte bat ikerketak eginarazteko horri buruz.Mintzaldiak antolatu ditugu, gai horrekin lotu-

5.000 biztanle inguru ditu Senperek, baina arlo kulturalean tamaina handiagoa dutenherri asko baina bizkorrago dabil azken urteotan. Andoni Iturriozek

zaharberritutako Larraldea etxeak badauka horrekin zerikusirik; erakunde publikoensostengurik gabe, etxea erabiltzen dutenen arteko harremanak zainduz, zenbat gauzaeta zein ongi egin daitezkeen erakusten du egunero-egunero Larraldeak.

� Egilea: Gorka Bereziartua

160. zenb. 2011ko abendua

Page 15: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du

tako arte erakusketak, antzerki bat ere bai, Iduz-kilore... eta horren inguruan ere sortu da taldebat”.

Udaberrian erakusketak antolatzen ditu: JuanGorriti, Nestor Basterretxea, Mariemi Otaola...“Egia esan harrituta geratu naiz” dio Iturriozek“nola etortzen den jendea erakusketetara; ez nuenpentsatzen etorriko zirenik, baina etortzen dira.Gune egokia iruditzen zait erakusketak egiteko, ar-tistak kontent geratzen dira eta ni ere bai”.

SOSETAN BAINO, HARREMANETAN

DAGO SEKRETUA

Behin baino gehiagotan errepikatu du Iturriozekideia bera: “Ez dut deus hartzen, ez dut egitensosa irabazteko; gastuak ere nire sakelatik ordain-tzen ditut denak”. Kulturgintza sustatzen duenmezenasa da Larraldearen nagusia eta erakundepublikoek betetzen ez duten zeregina bere gainhartu du. “Herriko Etxeak badu helburua gunebat egiteko, antzoki bat, eta pentsatzen ari dira to-kia uztea elkarteentzat. Baina Larraldeak egiten duorain lan hori; eta jendea arrunt ongi egiten ari da,arte maila politarekin, antzerki politak, aurkezpe-nak...”. Pozik dago etxearen dinamikarekin, nahizeta krisia alde guztietan nabaritzen den. Aurrerabegira, Larraldea erabiltzen duten taldeei gastuarruntak ordaintzeko diru apur bat eskatzea ez dubaztertzen. “Bertso elkarteak urtero zerbait or-daintzen du, baina bestela, argi-indarra, gasa, ura,zergak... neronek ordaintzen ditut. Elkarte txi-kiak dira hemen dabiltzanak eta gastu handirik ereez dute; orain arte bildu dute sosa aski beren lanaegiteko”. Eta ez du subentziorik eskatu; ez dupentsatzen galdetzea ere. “Herriko Etxeko politikada pizar bat ematea jende anitzi eta hori ez da po-litika egokia niretzat. Elkarte bati ematen badiz-kiozu 100 euro, hartuko ditu; baina horrekin zeregin behar du?”.

Hainbeste talde ibilita, antolatzeko nola mol-datzen diren galdetu diogu Iturriozi bukatzeko, eaba ote dagoen batzorderik edo talde guztiak or-

dezkatzen dituen mahairik, koordinazio laneta-rako. “Ez, ni naiz” erantzun du. “Aspaldian pen-tsatzen dut sobera lege egiten dugula eta gero be-har duzu abokatu bat jakiteko zer lege dugun.Nik gauzak sinple-sinple egiten ditut; egia da ho-rrela egiteko behar direla gauzak landu. Nik egu-tegi bat eman dut eta bakoitzari galdetzen diet to-kia hartzea aitzinetik; orain arte aski ongifuntzionatu du, arazo txiki batzuk izan ditugu,batzuek ez dutela lekua hain garbi uzten... horre-lako gauzak. Eta orduan, nik egiten dudana da, ne-ronek jendea buruz-buru hartu eta ematen dizkietaholku batzuk. Jendeak ikusten du konfiantza egi-ten dutela eta ez dute hori galdu nahi. Pentsatzendut, gainera, hori euskal kulturan sartuta zegoelaeta orain ere hala jarraitzen dugu, aski kontentnaiz”. Kultur kudeaketa manual bi-kaina da, zalantzarik gabe, AndoniIturriozen esaldi horrek biltzenduena. �

15

Senpereko kultura Larraldean bizi da / Erreportaia

AN

DO

NI

ITU

RR

IOZ

EK

UT

ZIA

HT

TP:

//LA

RR

ALD

EA

-AM

OT

Z.C

OM

/

Goiko argazkian Senperekolarraldearenaurrealdea; XVI.mendeko eraikina jatorrizkoarkitekturaerrespetatuz zaharberritu zuen, lerroon ondoko argazkian ageri denAndoni Iturriozek.

Page 16: Neurriko kultura azpiegituren premia. Kukutzak Guggenheim garaitu du