neguko jaiak

7
1

Upload: coarbeaskoa

Post on 04-Aug-2015

1.049 views

Category:

Documents


9 download

TRANSCRIPT

Page 1: Neguko jaiak

1

Page 2: Neguko jaiak

Txitxiburduntzi,Kanporamartxo,Sasimartxo,Basokoipetsu,Kanpomartxo,Txitxiburruntzi,Sasikoipetsu,Basatoste etab…izenekin ezagutzen daherririk herri.Kristo aurretik egiten den ospakizuna da eta tradizio haugure inguruko herri askotan ospatzen da.Txitxi-burruntzi eguna Euskal Herriko ohitura zaharra da, toki askotan kristau-erligio aurretikospatzen zen,inauteri igandeko aurreko igandean.Egun honetan jendea mendira joaten zen,sua prestatumakilatxo batean burruntzia ipini, eta geroago txitxia,txorizoa,txistorra eta txerrikiak erretzen ziren.Esan dezakegu ere,egun honek inauteriko ospakizuneihasiera ematen diela.

2Ane, Julen eta Nekane

Page 3: Neguko jaiak

3

SAN BLAS AZOKA ABADIÑON Abadiñon ,azoka egiten dute San Blas egunarekin batera. Baserritarrek landutako barazkiak , fruituak , gazta , ogia,eztia, gozokiak eta txakolina dastatu eta erosi ahal izaten dira. Abelburu erakusketa eta umeentzako tailerrak ere izaten dira.

Tradizioak dioen legez, San Blas opilak izango dira eguneko izarrak. Abadiño (Bizkaia), Eibar eta Elgoibar (Gipuzkoa) inguruan ospatzen da festa. Euskal Herriko beste hainbat tokitaraino ere iristen dira gozoki horiek.Asko dira Bizkaiko eta Gipuzkuako mugaren inguru horretan anis zaporeko opilak etxean egiteko ohitura jarraitzendutenak.

Natale, Maria eta Aiala

Page 4: Neguko jaiak

Osagaiak

Orea egiteko: • 3 arrautza(baten zuringoa bereizibaina ez nahastu)•9 koilarakada azukre•Legamia koilaratxo erdi bat.•80 g gurin•Anisaren esentzia tanta batzuk (edateko anisak ez du balio)•IrinaGainaldeko zuria egiteko:•Lehen bereizitako zuringoa.•120gr azukre xehatu (azucar Glacé). Nola egin:

Osagaiak nahastuz ore sendo eta malgua egin .Zentimetro eta erdiko lodierako opila egin eta hatz lodiarekin forma eman.Labe bero-beroan sartu alde bakoitzetik 7 minutu.Bitartean zuringoa irabiatu ondo harrotu arte. Azukre xehatuagehitu eta ondo nahastuta dagoenean, opila hoztu baino lehen gainean zabaldu.

Marta eta Lara4

Page 5: Neguko jaiak

Euskal Herrian Santa Ageda bezpera,Agate Deuna jaia eta Ageda festa izenez ezaguna da.Otsailaren 5ean edo bezperan ospatzen da.Ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea.Euskal Herrikoherri askotan,makilekin ateratzen dira kalera.Santa Ageda,neskatxa xarmanta zen.Kitianus izeneko gobernari bat berataz maitemindu zen eta behartu zuen berarekin eskontzera, baina Santa Agedak ez zuenez nahi bular biak moztu zizkion. Orain jendeak pentsatzen du Santa Agedak trumoietatik eta suarengaitik babesten gaituela.

5Josebe ,Unai eta Ibon

Page 6: Neguko jaiak

Eguen Zuri,Euskal Herriko ospakizunetan zabalera handikoa da.Erderaz, Jueves de Lardero edo Jueves Gordo esaten zaio.Euskal Herriko Herri askotan ,egun honetan umeak dirua biltzen ateratzen ziren jaiegun honi dagozkion abestiak eta bertsoak kantatuz, gero diru horregaz merienda ederra egiten zuten.Durangaldean oraindik bizirik dagoen ohitura da.

6Ian etaXabier

Page 7: Neguko jaiak

Inauteriak ihauteak,Ihoteak eta aratuzteak izenarekin ere ospatzen dira beste toki batzuetan. Inauteri hitzak “inausi”aditzarekin lotuta dago,arbolak inausteko garaiarekin(adarrak moztu). Aratuzte hitzak berriz haragia jateari utzi behar zaion garaiariegitendio erreferentzia. Atorrak,Erraldoitxoak,Hartza,Zanpatzarrak,Kotulungorriak,Markitos,Miel Otxin,Zamantzailak,Zaku-zaharra eta abar Euskal Herriko inauterietako pertsonaia ospetsuak dira.Hasieran udaberriaren garaian ospatzen ziren inauteriak.Garai horretan hasten zen urte berriaeta ez orain bezala urtarrilean.Urte zaharra bukatu eta berria ondo hasteko ospatzen ziren jai hauek. Olentzero , Miel Otxin , Zampatar …erre egiten ziren.Urte zaharraren kutsadura kentzeko.Erdi Aroan,Eliza Naturaren gainetik jarri zen eta inauterien zentzua aldatu egin zen eta inauteriak Garizuma aurrera pasatu ziren.

7Nahia, Ibai eta Iker