nafarroako hitza - berria...edurne elizondo eiruñea z dute atzera urrats bakar bat ere egin nahi....

8
NAFARROAKO HITZA BERRIA-KO DISEINU TALDEA Osasun unibertsala bermatzen duen Nafarroako legea indargabetu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak b Eredu berria prestatzen ari da gobernua b Kezka agertu dute herrialdeko hainbat gizarte eragilek b 2-3 Arreta moztu dute Justo de la Cueva Pentsalari marxistaren ondarea jasoko du haren izena daraman artxibo guneak 5 4 Ostirala 2018ko martxoaren 9a IX. urtea 343. zenbakia www.nafarroa.hitza.eus [email protected] HITZAko emakumeok greba egin dugu M-8 Nafarroako Hitza-ko emakumeek bat egin dute Martxoaren 8ko greba deialdiarekin, eta, horrenbestez, atzo landu behar zituzten albisteak hutsik ageri dira. HITZAko emakumeok greba egin dugu M-8

Upload: others

Post on 19-Jan-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

NAFARROAKOHITZA

BERRIA

-KO

DIS

EIN

U TA

LD

EA

Osasun unibertsala bermatzen duenNafarroako legea indargabetu duEspainiako Auzitegi Konstituzionalakb Eredu berria prestatzen ari dagobernua b Kezka agertu duteherrialdeko hainbat gizarte eragilek b 2-3

Arreta

moztu dute

Justo de la Cueva Pentsalarimarxistaren ondarea jasoko du

haren izena daraman artxibo guneak

54Ostirala

2018ko martxoaren 9aIX. urtea343. zenbakia

[email protected]

HITZAko emakumeok

greba egin duguM-8

Nafarroako Hitza-ko emakumeek bat egin dute Martxoaren 8ko greba deialdiarekin, eta, horrenbestez, atzo landu behar zituzten albisteak hutsik ageri dira.HITZAko emakumeok

greba egin duguM-8

Edurne Elizondo Iruñea

Ez dute atzera urrats

bakar bat ere egin

nahi. «Osasun

arreta guztion oi-

narrizko eskubide

bat da, paperik

izan edo ez», erran du, irmo, SOS

Arrazakeriako kide Beatriz Vi-

llahizanek. Haren hitzak berretsi

ditu Munduko Medikuak erakun-

deko presidente Yolanda Rodri-

guez Villegasek, eta erantsi du

«adi» izanen direla. Adi, Espai-

niako Auzitegi Konstituzionalak

Nafarroako osasun legea indarga-

betu eta gero, herrialdeko gober-

nuak emanen dion erantzunari.

Auzitegi Konstituzionalak he-

rrialdean bizi diren pertsona guz-

tien osasun arreta bermatzen

duen Nafarroako legea indargabe-

tu du, Espainiako araudiarekin

bateragarria ez delako, epaileen

ustez. Nafarroako Gobernuak

erran du papergabeek arreta jaso-

tzen segituko dutela: «Osasun

Departamentuak sententzia

onartzen du; halere, gobernuak

jarraituko du bermatzen egoera

irregularrean diren migratzaileen

osasun arreta».

Osasun Departamentua lagun-

tza eredu berri bat ari da presta-

tzen horretarako. Laguntza eredu

berri horrek pertsona guztien es-

kubideak bermatzen jarraituko

duela espero dute Villahizanek eta

Rodriguez Villegasek, eta oharta-

razi dute hala izanen dela zaindu-

ko dutela. Oraingo egoerak kezka

eragin diela onartu dute.

«Eskertzekoa da gobernuak

egin duen urratsa, sententzia eza-

gutu bezain pronto zabaldu nahi

izan duelako lasaitasun mezua»,

erran du Rodriguez Villegasek.

Hurrengo urratsen berri jasotze-

ko, eta papergabeen eskubideak

babesteko eta defendatzeko as-

moz, hain zuzen ere, Nafarroako

Gobernuko Osasun kontseilari

Fernando Dominguezekin bilera

eskatuko dutela erantsi du Vi-

llahizanek. «Garrantzitsua da go-

bernuak arreta bermatuko duela

erran izana; orain ziurtatu behar

dugu ez dutela baldintzarik eza-

rriko; indargabetu berri duten le-

geak ez zuen baldintzarik eska-

tzen, hemen bizitzea nahikoa zen

osasun arreta jasotzeko», erantsi

du SOS Arrazakeriako kideak.

Nafarroako Parlamentuak

2013an onartu zuen Espainiako

Auzitegi Konstituzionalak orain

hutsean utzi duen legea. Arau ho-

rrek herrialdean bizi diren pertso-

na guztien osasun arreta berma-

tzen zuen. «Ez zen beharrezkoa

erroldatuta egotea», gogoratu du

Rodriguez Villegasek. «Bertze

hainbat erkidegotan erroldatuta

egon behar dute paperik gabeek

osasun arreta jaso ahal izateko;

atzerapausoa litzateke Nafarroa-

ko Gobernuak orain bide horren

alde egitea». Bat egin du Villahi-

zanek: «Ez dezatela baldintzarik

ezarri. Oinarrizko giza eskubide-

ez ari gara, eta ezin ditugu baldin-

tzekin mugatu», berretsi du.

Eskubiderik gabeNafarroako 2013ko legea sortu

zen Espainiako Gobernuaren de-

kretu batek urtebete lehenago

eragindako egoerari aurre egite-

ko: osasun sistemaren «iraun-

kortasuna bermatzea» aitzakia-

tzat hartuta, paperik gabeak osa-

Herrialdean bizi diren pertsonaguztien osasun arreta bermatukoduela erranez erantzun dioNafarroako Gobernuak EspainiakoAuzitegi Konstituzionalari. Osasunlegea indargabetu du epaitegi horrek.

Atzeraurratsik ez egiteko

Osasun publiko eta unibertsalaren aldeko manifestazioa, Iruñeko karriketan. LANDER ARROIABE / ARP

NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 9a2 b Astekoa

Herritar guztien osasun eskubideak

aldarrikatzeko egindako protesta,

2012. urtean. LANDER ARROIABE / ARP

sun arretarik gabe utzi zituen Es-

painiako Gobernuak, 2012ko api-

rilean. Ondorioz, Gizarte Segu-

rantzan izena emanda egon

arren, osasun txartela kendu zien

bertan bizitzeko baimena ez zute-

nei. Hiru salbuespen ezarri zi-

tuen: larrialdiak, haurdunak eta

adingabeak. Milaka lagun utzi zi-

tuen Espainiako Gobernuaren

erabakiak familiako medikua-

rengana edo espezialistarengana

joateko eskubiderik gabe.

Espainiako Munduko Medi-

kuek txostena egin zuten dekre-

tua indarrean sartu eta handik bi

urtera, eta agerian utzi zituzten

osasun arretan antzemandako

«arazo handiak». Arazoak an-

tzeman zituzten, bertzeak bertze,

gaixotasun larri eta kronikoen

tratamenduetan, osasun publi-

koko arazoen prebentzioan, bai

eta emakumeen aurkako indar-

keria kasuak antzemateko or-

duan ere.

Nafarroan ere eragina izan

zuen Madrilgo gobernuak hartu-

tako neurriak. Herrialdean 5.700

pertsona inguru bizi dira paperik

gabe. Gutxi gorabeherako kopu-

ru bat da, Villahizanek nabar-

mendu duenez, «zehazteko zai-

la» baita. 2012ko dekretuak pa-

perik ez zutenak osasun arretarik

gabe utzi eta gero, Nafarroako

Gobernuak diru laguntza bidezko

plan bat onartu zuen, hasieran,

parlamentuak 2013ko legea onar-

tu baino lehen. «Plan horrek, ha-

lere, laguntzak jaso ahal izateko

sekulako baldintzak ezarri zi-

tuen. Ikaragarria izan zen», sala-

tu du Beatriz Villahizanek.

Espainiako dekretuak eta Nafa-

rroako laguntza plan horrek era-

gindako «ziurgabetasuna» go-

goratu du SOS Arrazakeriako ki-

deak. «Sekulako nahasmena

zegoen osasun etxeetan, hasiera

hartan. Horrek ekarri zuen osa-

sun arreta jaso gabe gelditu zen

jendea egotea, eta bertze hainba-

tek, bertzeak bertze, larrialdietan

jasotako arretagatik faktura jaso-

tzea». Faktura jasotzeko aukera

hutsak paperik ez zutenengan

zuen eragina nabarmendu du Vi-

llahizanek. «Faktura jaso ondo-

ren, ohikoena zen gizarte langile-

engana jo eta gero atzera bota-

tzea. Baina paperik ez zutenek

larrialdietara joan eta ordaindu

beharko zutela entzuten zutene-

an, artatu gabe alde egiten zuten,

anitzetan».

Villahizanek argi du horrelako

egoerak saihestu behar direla.

Kexak eta arazoak 2013ko legea-

rekin desagertu zirela gogoratu

du. Horregatik, SOS Arrazakeria-

ko kideak eskatu dio egungo go-

bernuari «ongi lot dezala» pape-

rik ez dutenak artatzeko presta-

tzen ari den eredu berria. «Ezin

dugu onartu hasieran izan ge-

nuen ziurgabetasuna, berriz ere.

Agindu argiak eman eta segurta-

sun juridiko erabatekoa bermatu

behar du Nafarroako Gober-

nuak», erran du.

Oraingoz, gobernuaren agin-

durik ez dute jaso osasun etxee-

tan. Burlatakoan mediku da

Manu Eziolaza, eta horixe azaldu

du. «Beti bezala ari gara lanean.

Inolako informaziorik ez dugu

jaso, eta orain arte bezala jarrai-

tzen dugu». Nafarroako legea

bertan behera utzi duen Espainia-

ko Auzitegi Konstituzionalaren

erabakiaren kontra agertu da

sendagilea, argi eta garbi.

Eziolazak argi du medikuen

lana dela beharra duten pertso-

nak artatzea. Gaineratu du orain

arte indarrean egon den legearen

bitartez paperik gabekoek arazo-

rik ez dutela izan osasun arreta ja-

sotzeko. «Osasun etxera etorri

eta nahikoa zuten herrialdean bi-

zitzea osasun txartela jasotzeko»,

erran du. Bide beretik jarraitzeko

aukera izanen dutela espero du.

Ezustekorik ezSOS Arrazakeriako kideentzat eta

Munduko Medikuentzat, ez da

inolako ezustea izan Espainiako

Auzitegi Konstituzionalaren

ebazpena. «Aurretik bertze hain-

bat erkidegok egindako legeak

utzi dituzte bertan behera»,

erran du Rodriguez Villegasek.

Villahizanek nabarmendu du

hainbat magistratuk ez dutela

sententziarekin bat egin. Zehazki,

hamabi magistratutik lauk boto

partikularra eman dute ez dato-

zelako bat sententziarekin eta ha-

ren oinarriarekin; eta bosgarren

batek ere eman du boto partiku-

larra, Nafarroak osasun alorrean

dituen eskuduntzak oinarri gisa

hartuta.

Epaileen boto partikularrez eta

erkidegoek egin ditzaketen legeez

harago, Villahizanek eta Rodri-

guez Villegasek argi dute beren

helburu nagusia dela Espainiako

Gobernuak 2012an onartutako

dekretua bertan behera uztea.

«Azken finean, arau horrek he-

rritarron eskubideak mugatzen

ditu. Giza eskubideen aurka egi-

ten du, eta osasun arretari trabak

jartzen dizkio», erran du Mundu-

ko Medikuak erakundeko bu-

ruak. Iritzi berekoa da SOS Arra-

zakeriako kidea, eta gogoratu du

paperik gabeak ez direla osasun

sistematik kanpo gelditzen ahal

diren bakarrak. «Ezin dugu

ahaztu migratzaileak esperimen-

tuak egiteko laborategi bat direla,

eta orain haiekin saiatzen dituz-

ten neurriak bertze hainbat sek-

toretara zabaltzen ahal dituztela.

Beraz, denon kontua da hau»,

gaineratu du. Gogoratu du, hala-

ber, 2012ko dekretua onartu bai-

no lehen herritarrentzako esku-

bide bat zela osasun arreta, eta

arau hori onartu eta gero, osasun

sistemaren «erabiltzaile» bilaka-

tu direla. «Gobernuak erabaki-

tzen du, gainera, nork duen era-

biltzaile izateko eskubidea».

Bi eragileok argi dute 2012ko

dekretuaren gisako neu-

rrien atzean osasun zer-

bitzuen pribatizazioa da-

goela. «Nafarroan ospi-

taleetako sukalde

zerbitzuarekin gertatu

zena dugu pribatizatze-

ko asmo horren adibide;

garbiketa zerbitzuetan

ere egin dute urrats hori.

Bertze hainbat erkidego-

tan harago jo dute, eta, Valen-

tzian, adibidez, mediku arretaren

kudeaketa ere pribatizatu dute»,

salatu du Villahizanek.

Duen kezka berretsi du SOS

Arrazakeriako kideak. Adi eta go-

bernuaren urratsak zaintzen ego-

nen direla ere bai. «Herritar guz-

tion ardura da gure eskubideen

alde egitea».

Jone Aguirre IrizarOñati. Lidergo Ekintzailea eta

Berrikuntza, 4. maila

Pausu txikiekin, gauza handiak egin daitezkeela

erakutsi dit 4 urteko esperientzia honek.

ORONA IDEO · MARTXOAK 10

LARUNBATA, 10:30 / Areto Nagusia

GOIERRI · MARTXOAK 17

LARUNBATA, 10:30 / Areto Nagusia

GOI ESKOLA

POLITEKNIKOA

BILBAO · APIRILAK 19

OSTEGUNA, 18:00

Bilbao Berrikuntza Faktoria

HUMANITATE ETA

HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

DONOSTIA · MARTXOAK 17

LARUNBATA, 10:30 / Auditorium

GASTRONOMIA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

Basque Culinary Center

BILBAO · MARTXOAK 8

OSTEGUNA, 18:00 / Areto Nagusia

BIDASOA · MARTXOAK 10LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia

OÑATI · MARTXOAK 17

LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia

ENPRESAGINTZA

FAKULTATEA

902 110 436www.mondragon.edu/prest

etorriko

zarela

jakinarazi!

Astekoa b 3NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 9a

5.700 pertsona inguru bizi dirapaperik gabe; gobernua haienosasun arreta bermatzekoeredua berria prestatzen ari da

Bost magistratuk botopartikularra eman dioteEspainiako AuzitegiKonstituzionalaren ebazpenari

‘‘

NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 9a4 b Gaiak

HITZAko emakumeok

greba egin duguM-8

Kattalin Barber Iruñea

Iraultzak kalean jaio bainaliburutegietan eraikitzendira». Premisa hori hartudu abiapuntu Zuriñe de laCuevak egiten ari den lana

azaltzeko. Justo de la Cueva idaz-le, soziologo eta pentsalari mar-xistaren alaba, beste hainbat ki-derekin batera, intelektualarenlegatua ordenatzen eta sailkatzenari da, gizartearen esku jartzekoasmoarekin. 10.000 liburu bainogehiago dituzte Euskal Herriari,frankismoari, marxismoari, an-tropologiari eta soziologiari bu-ruz. Hirukoitza da egitasmoarenhelburua: ordenatzea, sailkatzeaeta funtsaren kultur-ondarea za-baltzea.Joan den urteko apirilean zen-

du zen Justo de la Cueva idazlea.Jaiotzez madrildarra zen, bainaaspaldi kokatu zen Nafarroan.Euskal Herriko auzi politikoei bu-ruz hainbat publikazio argitaratuzituen pentsalariak; tartean, Laescisión del PNV (1988), La nega-ción radical vasca del capitalis-

mo mundial(1994) eta Esos asesi-nos que impunemente matan

cada día a miles de personas

(1996) liburuak. «Gure helburuabere ondarea ordenatzea, sailka-tzea, katalogatzea, digitalizatzea,hedatzea eta sozializatzea da»,azaldu du De la Cuevak. Politika eta gizarte zientzien in-

guruko milaka liburu dauzkategordeta familiaren Etxarri Ara-nazko etxeko etxabean. «Bertan,teoria eta historia marxistak lekunabarmena du; halaber, frankis-moari eta Euskal Herriaren hur-bileko historiari buruzko lan ko-puru itzela dago». Hain zuzenere, 1980ko, 1990eko eta 2000kohamarkadetako Euskal Herriansortutako milaka dokumentu etalibururen isla da Justo de la Cue-varen artxibo gunea. «Liburuezgain, garai bateko kartelak, aldiz-kariak eskuorriak, bideoak eta

beste ditugu. Oraindik badaudekutxak hainbat dokumentaziozbeteak, katalogatzeko daude-nak», esan du. Izan ere, 70 metrokoadroko etxabea da, eta 50 do-kumentazio kaxa eta 10.000 libu-ru daude. Egoera ez dela batere ona bada-

ki De la Cuevak, eta, horregatik,ahalik eta lasterren ordenatzea dahelburua. Behin ordenatu eta ka-talogatu ondoren, pentsalariarenirizpideei jarraikiz, leku bat bila-tuko diote legatu guztiari. Egun,artxibo gunea ez dago jendearen-tzat irekita, eta liburuak eman etasaltzea aurreikusten dute. Lan guztia aurrera eramateko,

Justo de la Cuevaren irizpideei ja-rraituko diete, hala idatzita utzizuelako hil baino lehenago. Ala-bak azaldu duen moduan, bi urtebeharko dituzte, «gutxi gorabe-hera», egitasmoa osatzeko. Ha-malau pertsonako taldea osatu

dute auzolanean liburu eta artxi-bo guztiak katalogatu eta digitali-zatzeko. Hala ere, proiektuarenlogistikarako finantzaketa behardute, eta finantzaketa kolektibobidez lortu nahi dute beharrekodiru kopurua. Asteotan, gainera,aurkezpenak egiten ari dira Eus-kal Herrian, Bartzelonan eta Ma-drilen.

Katalogo birtuala«Liburuak katalogatzeko merka-tuan dauden erremintak oso ga-restiak dira, eta ez dira gure beha-rretara egokitzen; hori dela eta,artxibo modulu bat programa-tzen ari gara lana aurrera erama-teko». Drupal software libreaerabiliko dute, haiek berek sortu-ko duten artxibo moduluarekinbatera. Gutxienez, 7.000 eurokofinantzaketa lortu nahi dute, pro-

gramazioa, ordenagailuak eta di-seinua ordaintzeko. «Harreraona du proiektuak; gertatzen zai-guna da gehienetan jende helduadela interesa duena, eta ez duteoso ongi ulertzen nola funtziona-tzen duen finantzaketa kolekti-boak», azaldu du De la Cuevak.Nolanahi ere, argi du lanean ja-

rraituko dutela eta finantzaketalortzeko bideak aurkituko dituz-tela. Halaber, gazteengana hel-tzea nahiko lukete: «Batzuetanzaila da memoriaren kontakizu-na transmititzea, baina lan haubeharrezkoa dela uste dugu, jen-dearen esku jartzeko. Horixe dagure lehentasuna».Marxistaren ondarea ikertzai-

leentzat edota interesaizan dezakeen edono-rentzat jarri nahi dute es-kura. Balio handiko libu-rutegi eta artxibo guneadela dio De la Cuevak.

«Justo komunista zen, eta mate-rialismo historiko eta dialektiko-aren erremintak erabiltzen zituenerrealitatea ikertzeko. 1980tik2000ra arteko Euskal Herrikoklase borrokaren isla da artxiba-tegia». Ezker abertzaleko mili-tantea izan zen De la Cueva, eta li-buru eta dokumentu asko utzi zi-tuen idatzita. Horrez gain, BasqueRed Net webgunearen sortzaileaizan zen, eta ia hamar urtez asteroidazten zuen bertan Euskal Herri-ko errealitate politikoari buruzkoerradiografia bat. 2004. urteanitxi zuen Poliziak webgunea. Tor-turaren aurka egindako jarduere-tan ere ezaguna izan zen De laCueva. «Gizartearentzat eginda-ko lan guztia itzultzen saiatzen arigara». Idatzitako eta pilatutakoliburu guztiak gizartearen eskujartzeko asmoarekin.

Justo de la Cueva pentsalari marxistarenondarea biltzen du haren izena hartuduen dokumentu eta artxibo guneak.Ordenatzea, sailkatzea eta herritarreiezagutaraztea da orain helburua.

Jasotako uztazabaltzeko

Justo de la Cuevaren agiriak eta idatziak sailkatzen ari dira, artxibo batean jasotzeko. NAFARROAKO HITZA

Gaiak b 5NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 9a

Diru bilketa hasi dute Justo dela Cuevaren artxiboa osatzeko;proiektua hiriz hiri ari diraaurkezten, babesa jasotzeko

NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko martxoaren 9a6 b Iritzia

RHURBILDU ETA LAUTania Arriaga Azkarate

Karpantadoktorea M-8an

Lana besterik ez dudalaegiten iruditzen zait;halere, sakeletan inoizbaino diru gutxiago dut.

Lana besterik ez dut egiten, bainaesanen nuke ikasleek ez dutelasentitzen irakasleon esfortzua.Lana besterik ez dut egiten, bainalankideak, lankide baino, lanto-kikideak zaizkit. Nirvana taldegrunge zaharrunoaren eta medi-katuaren kanta bat izan zitekeen,baina egoera hau pertzepzio per-tsonaletik harago doa. Gaurkozutabean, auto-laguntza marxis-tari ekinen diot, konstelazio Mo-lotov-ari, klase mind-fullnessari. Euskal Herriko Unibertsitatea-

rekin sei orduko kontratua (hila-beteko 24 ordu) sinatu dudanarren, 40 lanordu baino gehiago

ematen ditut klaseak prestatzen,irakasten, tutoretza orduak aten-ditzen, 160 ikasleen lanak zuzen-tzen eta, gauari lapurtutako tar-tetan, ikerketatxoren bat buru-tzen, noizbait zortzi orduko kon-tratu finkoa izateko esperantza-rekin. Horregatik guztiagatik,EHUk 771 euro ordaintzen dizkit.Lagunek «pozik egon behar du-zu» esaten didate, estatuko gai-nerako unibertsitate publikoe-tan, NUPen barne, gu baino oke-rrago daudelako.Ez dut hemen nire curriculu-

maren ingurukoak plazaratzekoasmorik, baina lortutakoarekinaski harro nagoela esan dezaket;besteak beste, lanari, jakin-mi-nari, ausardiari eta nire inguru-koen laguntzari esker eraikia izan

delako. Hortaz, pentsatzekoa da,orain arte bildutako prestakuntzaeta esperientzia transmititzekogai izan beharko nukeela, 771 euro miserableengatik bada ere.Susmoa dut, tamalez, informaziohori guztia airean gelditzen dela.Gazteei XX. mendeko irakaspe-nak ez zaizkie interesatzen, edoakaso gu gara, botoxik gabeko sasi-pertsonak, interesgarriak ezgarenok. Esanen nuke ikasle asko

ikusten gaituzte, eta sindika-tuak… atx sindikatuak… behin-behinekotasunari barkatzen diz-kiete zorrak, guc, gure çordunebarkhatcen dioztegun beçala.Ezagutzaren Ekonomiak (esa-

moldea trufatzeko aukeratu dut),prekaritate ekonomikoa globali-zatzeaz gain, denbora lapurtudigu eta, deskuidatzen bagara,gelditzen zaigun duintasun gra-moa laster sudurretik sartuko du;hipotekei buruzko bideo dinami-koa oso dinamikoa igotzen duenbitartean. Errealitate distopikohau olio orban baten gisa zabal-tzen ari zaigu. Horregatik, 2018komartxoaren 8a egun handia izanda Karpanta doktorearentzat. Fe-minismoaren eskutik, XXI. men-deko «lurrean kondenatu garenlangile tristeok» bildu eta troll-eiaurre egin diegulako. Zapalkun-tza berriek neurriko erantzunajaso dute: mundu osokoa, anitza,askatzailea, eskuzabala! Martxoaren 8a XXI. mendeko

Maiatzaren Lehena izan da.

klasera etortzen direla bizitzareninguruan hitz egiten duen youtu-ber gazte, arin eta dinamiko, osodinamikoen bila. Unibertsitate-an, aldiz, 80 lagunen klaseak, tes-tuak, esaldi luzeak eta irakaslegrisak topatzen dituzte, («putasviejas»eta «putos cerdos», au-tobusean entzundakoa). Azkenburuan, ekintzaile arrakasta-tsuen unibertsoan, eskola-emai-leok aspergarriak, motelak etabatere glamour-ik gabeko gal-tzaile porrokatuak gara. Eta arra-zoia dute, besteak beste sistemaakademikoak irakaskuntzari osobalio txikia ematen baitio.Egoera ezegonkor, behin-behi-

neko, larri eta eskas honetan,unibertsitateko irakasleon artekoelkartasunak inoiz baino indar-tsuagoa izan beharko luke. Nik ezdut horrelakorik ikusi; irakasleberrien arteko lehia itogarria da.Marka pertsonalak solidaritateazapaltzen du, eta katedra/kon-tratu-grinak ahizpatasuna. Se-niorrek tristuraz eta harriduraz

Martxoaren 8a XXI. mendeko

Maiatzaren Lehenaizan da

Irudiab Iruñea

Omenaldia eta ospakizunakIruñeko Alde Zaharreko Maravillas gaztetxeak sei hilabete egin ditu zabalik, eta, hori ospatzeko, ekinaldiz bete-

tako egitaraua prestatu zuen larunbatean. Halere, ospakizunak aldarrikapenarekin egin zuen bat, gaztetxeko

kideek 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko sarraskia gogoratu baitzuten, urte erdiko bidea egin dutela nabar-

mentzeaz gain. Lore eskaintza egin zieten Espainiako Poliziak duela 42 urte hildako langileei, gaztetxearen ata-

rian. Larunbateko ekinaldiak herri bazkariarekin amaitu zituzten, Alde Zaharrean. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Blanca Fernandez Viguerak jaso duNafarroako Gobernuaren Berdinna saria

IRUÑEA bNafarroako Gobernuak Blanca Fernandez Viguera soziolo-goari eman dio sortu berri duen Berdinna saria, «emakumeen eta gi-zonen arteko berdintasunean aurrera egiteko Nafarroan egin duen za-lantzarik gabeko ekarpenagatik». Fernandez Viguera NUPeko irakas-le erretiratua da, eta GITE erakundeko bultzatzaile nagusietako bat.Gobernuak soziologoaren aktibismoa nabarmendu du, baita sindika-lismoa eta militantzia feminista ere. Asteon jaso du saria.

%52IRUÑEA ATSEGINAGO BILAKATZEKO PLANAREN ALDEKOAKIruñeko Erdigunea Atseginago Bilakatzeko Planari buruz galdetu die

udalak hiritarrei, eta %52 alde dira. Ontzat jo dituzte hartutako neurriak.

Alde Zaharrean, neurri horietako gehienak ukitutako auzoan, alegia, hiri-

tarren %80 dira planaren alde.

Jardunaldiak eginen ditu udalak gaur eta bihar, Erorien Monumentuari buruz

IRUÑEA b Joseba Asiron Iruñeko alkateak zabalduko ditu gaur ErorienMonumentuari buruz antolatutako jardunaldiak. Eraikin horretaneginen dituzte, eta helburu nagusia izanen da monumentuari eta on-doko eraikinen etorkizunari buruz gogoeta egitea. Gaur, Asironek ha-rrera eginen die parte hartzaileei. Tartean izanen dira memoria histo-rikoaren esparruko hainbat tokitako adituak. Bihar hitzaldiak eta ma-hai inguru bat emango dituzte.

«Iruñeko Udalaren berdintasunpolitikekin %0,5ean nagokontent; hori da gureaurrekontua, hain zuzen;%1, bertze sailak batuz gero»Laura BerroIruñeko Udaleko Berdintasun eta LGTBQI zinegotzia

Agenda b 7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko martxoaren 9a

ATARRABIA Sex o no sex.

Virginia Imazekin.

bGaur, 19:30ean, kultur etxeko

antzokian.

AZAGRA Hika Teatroa: Cuaderno

en blanco.

b Igandean, 19:15ean, Francisco

Arbeloa ikastetxean.

BERRIOZAR Eromen Produzkio-

ak: Hysteria.

b Igandean, 19:00etan,

auditoriumean.

BURLATA Borobil Teatroa:

Fuera de juego.

bGaur, 20:00etan hasita, kultur

etxean.

BURLATA Izaskun Mujika ipuin

kontalaria.

bAsteartean, 18:00etan,

liburutegian.

FALTZES Kukumix konpainia:

Escenicas.

bBihar, 20:00etan, Pedro

Iturralde aretoan.

IRUÑEA Jaione Urtasun ipuin

kontalaria: Pontxa printzesa

arraroa.

bAsteazkenean, 18:00etan,

Civican aretoan.

IRUÑEA Lanku: Erradikalak gara.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Nafarroako Antzerki Eskolan.

LESAKA Hika Teatroa: Koader-

noa zuri.

bBihar, 19:30ean, kultur etxean.

LODOSA El fantástico parque

de Martina.

b Igandean, 18:00etan, kultur

etxean.

OLATZAGUTIA Tdiferencia:

Salir de cuentas a los 50.

bGaur, 22:30ean, kultur etxean.

ZINEMA

IRUÑEA La buena nueva. Helena

Tabernarena.

bAsteartean, 19:00etan,

Yamaguchiko liburutegian.

IRUÑEA El contrato del dibujante.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Nafarroako Filmotekan.

OLATZAGUTIA Escaladas por el

Karakorum.

bBihar, 19:00etan, kultur etxean.

OLATZAGUTIA Marko Makako.

b Igandean, 17:00etan, kultur

etxean.

BERTZELAKOAK

BURLATA Gu emakumeok.

Poesia errezitala: Elvira Sastre

eta Andrea Valbuena. Amaieran,

Lemon y Tal taldearen kontzertua.

bBihar, 19:30ean, kultur etxean.

Gure proposamena b Lesaka

Hika Teatroa Lesakan eta Azagran ariko daHika Teatroa konpainiako kideak Lesakan eta Azagran izanen dira datozen egunotan, Koadernoa zuri obrarekin. Bihar, Lesakako Harriondoa

kultur etxean aurkeztuko dute, 19:30ean, euskaraz. Igandean, berriz, Azagran aurkeztuko dute, 19:15ean, Francisco Arbeloa ikastetxean, gaz-

telaniaz. Arantxa Iturberen Koadernoa zuri eleberria du obrak oinarri. Ama hil berritan, jaiotetxean elkartuko dira Begoña eta Arrate ahizpak, 25

urteren ostean. Nahikoa lan izan dute euren bizitzak antolatzen, eta elkarri kontu eske hasiko dira. ARITZ LOIOLA

MUSIKA

ANTSOAIN Adriana Olmedo

& The Disappointments.

bGaur, 20:00etan, antzokian.

BERA Inoreneroni.

bGaur, 20:00etan, antzokian.

IRUÑEA Nafarroako Orkestra Sin-

fonikoa.

bBihar, 22:00etan, Katakun.

IRUÑEA Los Punsetes eta

Melenas.

bGaur, 21:00etan, Zentral aretoan.

IRUÑEA El Drogas.

bGaur eta bihar, 21:00etan,

Gaiarre antzokian.

IRUÑEA Patxuko Nice.

bGaur, 21:30ean, Garazi tabernan.

IRUÑEA Natos y Waor.

bBihar, 20:00etan, Zentralen.

IRUÑEA Pamplonesa banda.

b Igandean, 12:00etan, Gaiarren.

IRUÑEA Demode Quartet.

b Igandean, 20:00etan,

Nafarroako Antzerki Eskolan.

IRUÑEA Jose Menor.

bAsteartean, 20:00etan, Baluarten.

IRUÑEA Descalzos 66.

bAsteazkenean, 20:30ean,

Carmen kaleko herriko tabernan.

IRUÑEA Proyecto 8.

bOstegunean, 19:00etan,

Kondestablearen jauregian.

LEITZA Willis Drummond.

bBihar, 22:00etan, Torrea

herriko tabernan.

BERTSO SAIOAK

ERRATZU Bardoak: Addams

familia (Malerreka-Baztan) eta

Topa bardo kopa (Iruñea).

bGaur, 21:30ean, Zubipunta

ostatuan.

LEITZA Bardoak: Aldatzea

komeni (Leitza) eta Ibardin:

hiru ta lau dira zazpi (Bera).

bGaur, 22:00etan, Atekabeltz

gaztetxean.

LESAKA Bardoak: Larraun da

Araitz. Bi dozena (Larraun-Araitz)

eta Unibertsolariak (Lesaka).

b Igandean, 17:30ean, Arranon.

ANTZERKIA

ALTSASU Txalo: Conversaciones

con mama.

bBihar, 19:30ean, kultur etxean.

Edurne Elizondo Iruñea

Jose Manuel Morenok (Espinosodel Rey, Toledo, Espainia, 1952)ontzat jo du Nafarroako Gober-nuak klimaren aldaketara egoki-tzeko proiektua martxan jarri izana. Ekologian katedraduna daMoreno Gaztela-Mantxako Uni-bertsitatean, eta baita IPCC KlimaAldaketari Buruzko GobernuenArteko Taldeko kide ere.Baikor izateko tarterik ba al

dago klimaren aldaketari bu-

ruz?

Parisko akordioa garatzeko auke-rari eutsi behar diogu. Asmo han-dikoa da, baina behar du herriekbaliabide gehiago jar ditzatelamahai gainean, konpromiso han-diagoa har dezatela. Helburua daplanetaren tenperaturak ez goraegitea bi gradu baino gehiago,baina, herriek hartutako konpro-misoei so egiten badiegu, hirugradutik gertu izanen gara. Beraz,konpromiso handiagoak beharditugu, klimaren aldaketak ekarditzakeen ondoriorik larrieneiaurre egin ahal izateko.Datuak kezkagarriak dira?

2017. urtea bigarrena izan da ur-terik beroenen zerrendan, datuakjasotzen direnetik. Beroena izanda, kontuan hartzen badugu2016an El Niño-ren fenomenoa-ren eragina izan genuela, eta2017an ez. 2017an etengabekoakizan dira berri txarrak: lehorteak,tenperatura inoiz baino altua-goa... Ezohikoz betetako urteaizan da, baina ezohiko gertaerahoriek ari dira datorkigun bideazehazten. 2017an gertatu denakerraten digu, funtsean, ez dugulaklimaren aldaketaren zain egonbeharrik, hemen dugulako jada.Urrian Portugalen eta Galizian

gertatu ziren suteak klimaren al-

daketaren ondorio izan dira?

Sekula izan gabeko tenperaturaesparru batean gertatu ziren iaz-ko sute horiek; hau da, klima be-rri baten esparruan gertatu ziren.Klimaren aldaketa hemen dugu,zalantzarik gabe. Zientzialariakaspaldi hasi ziren gertatzen ahalzenaren berri ematen: 2001. urte-an, IPCC Klima Aldaketari Buruz-ko Gobernu Arteko Taldeak hiru-garren txostena onartu zuen, etaagiri hartan ohartarazi zuen ger-tatzen ahal ziren beroaldiez.2003an sekulako beroaldia gerta-tu zen Europan, eta 70.000 per-tsona hil zituen. 70.000. Inor ezzen oroitu bi urte lehenago zien-tzialariek errandakoarekin.Agintariei ere kosta egin zaie

zientzialariek errateko zutena

entzutea?

Gertatzen dena da agintariek, he-rrietako gobernuek, datu zeha-

tzak nahi izaten dituztela. Jakinnahi dute zer gertatuko den, noneta noiz. Baina zientzialariontzatzaila da hain zehatzak izatea kli-maren aldaketari buruzko kon-tuetan. alerta piztu dugu, eta or-dua da erabakiak hartzeko, gerta-tzen ahal denari aurre egitekoprest ote gauden jakiteko.Klimaren aldaketara egokitzea

da orain kontua?

Bai. Prest egon behar dugu gerta-tzen ahal denari aurre egiteko. Etahobe dugu egoerarik txarrenariaurre egiteko prestatzen hastenbagara.Garaiz gara klimaren aldaketa-

ren ondoriorik larrienak hutse-

an uzteko?

Munduko gobernu guztiek era-bakiko balute bihar isurketabakar bat ere gehiago ez egitea,klimak aldatzen jarraituko luke;izan ere, atmosferan berotegi

efektua eragiten duten gas kopu-ru nahikoa isuri dugu jada, alda-ketak denbora batez aurrera egindezan. Noski, lortuko genukeondoriorik larrienak hutseanuztea. Baina orain egoera arris-

kutsu batean gaude; berdinjarraituz gero, baliteke tenpera-turak hiru gradu egitea goramende amaierarako. Hori anitzda. Sekulakoa da. Eta horrekerran nahi du aldaketa nahikohandi bat gertatuko dela ezinbes-

tean. Tenperatura bi gradutikgora ez igotzeko, 2050erako isur-ketek %50-%70 egin beharkolukete behera. Parisko akordioanjasotakoa da, ordea, isurketengorakada pixka bat apaltzea.

Datu hori nahikoa da,nire ustez, jendea arazo-aren dimentsioaz etadagoen urgentziaz jabe-tzeko.Ameriketako Estatu Ba-

tuak Parisko akordiotik

at gelditu izanak are la-

rriago bilakatzen du

egoera?

Gehien kutsatzen dute-netako bat da, eta, aldi berean,klima aldaketaren aurkako bo-rroka oztopatzen du. Horrekanitz zailtzen du mundu osokopolitikak garatzea hain botere-tsua den herri baten kontra. Ustedut garrantzitsuena hango herri-

tarren erantzuna izanen dela, baieta estatuek beren kabuz hartzenahal dituzten erabakiak ere. Adi-bidez, Kalifornian kezka handiadute auziarekin, eta konpromisoahartu dute Parisko akordioarenhelburuekin bat egiteko.Nafarroak ere Life proiektu bat

aurkeztu du, klimaren aldaketa-

ra egokitzeko. Arazoak planeta

osoari eragiten diola kontuan

hartuta, eraginkorrak dira to-

kian tokiko martxan jarritako gi-

sako neurriak?

Klimaren ikuspuntutik ez da ga-rrantzitsua nork uzten dion ku-tsatzeari; atmosferarentzat, isur-tzen ez dugun karbono gramoada onena. Argi dago auziak mun-du osoari eragiten diola, eta mun-du osoak egin behar diola aurre.Baina edozein txokotan egitendenak laguntzen digu urratsakegiten. Klimaren aldaketa jadagertatu dela kontuan hartuta, ga-rrantzitsua da egokitzen hastea,eta esparru horretan ari da Nafa-rroako Gobernua. Inportantea dajakitea zeri aurre egiteko gai ga-ren une honetan. Datuek diote energiaren jatorria

fosila dela oraindik ere. Energia

berriztagarriak benetako alter-

natiba al dira gaur egun?

Energia berriztagarri horietakohainbat garatzen joan dira, etalehiakorrak dira: haize errotena,adibidez. Uste dut bidea hori dela,energia berriztagarrien aldeapustu egiten jarraitu behar du-gula, ezinbestean. Oztopoak jarriizan zaizkie, baina ezin dugu horiegiten segitu.Espainiako Gobernuak eguzki

energiaren auzian hartutako

erabakiez ari zara? Zaila da poli-

tikariek entzutea zientzialariek

errateko dutena?

Era askotako interesak daude tar-tean. Kontua da herritarrek dute-la, azkenean, nork agintzen duenerabakitzeko ahalmena. Bertze-lako ardurarik ere badute herrita-rrek, noski. Etxean ere gauzaanitz egin ditzakegu. Hainbat herritan, halere, gehia-

go sumatuko dituzte klimaren

aldaketaren ondorioak, ezta?

Bai. Gutxien garatutako herriakdira zaurgarrienak klimaren al-daketaren aurka. Ez dute baliabi-derik ondorioei aurre egiteko.Horrek erakusten du mundua ezdela bidezkoa. Egoera dramatiko-ak gertatzen ahal dira. Pentsa la-boreak ekoizten dituen herri na-gusietako batek prezioak igotzendituela, klimarekin lotutako ger-taera batengatik. Horrek ekar-tzen ahal du herririk pobreenetanlabore horiek ezin erostea. Urru-tiko gertaera batek ere eragitenahal digu. Ez da bidezkoa.

«Iazko suteak klimaberri baten esparruangertatu ziren»

Jose Manuel Moreno b Ekologian katedraduna

Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Ekologia katedraduna da JoseManuel Moreno, eta ez du zalantzarik: klimaren aldaketa jada gertatudela nabarmendu du Iruñean, gobernuak antolatutako jardunaldian.

IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko martxoaren 9a

Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.

Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010

www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

«Gobernu guztiek erabakikobalute bihar isurketa bakar batere gehiago ez egitea, klimakaldatzen jarraituko luke»

«Alerta piztu dugu; ordua daerabakiak hartzeko, gertatzenahal denari aurre egiteko prestote gauden jakiteko»