nafarkaria - euskaltzaindia mar salinai s intsumisoa «errege kopatik kanpo geratu gara, baina liga...

8
Nafarkaria Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1993ko urtarrilak 22 / III. urtea / 57. zenbakia Eskola Maparen aurrean, desberdinak LOGSE irakaskuntzaren errefor- ma indarrean jartzeko tresnarik ga- rrantzitsuena aurkeztu berri du Na- farroako Gobernuak: Eskola Mapa. Bertan daude bilduta irizpideak, sa- reak, ikasleen trasladoak, eraiki behar diren zentro berriak... Haste- hastetik, baina, kritika nagusi bat jaso du: irizpide ezberdinak izatea- rena batzuekin edo besteekin. Lehendabiziz, euskal alorra baz- tertu dutela diote sindikatu eta al- derdi politiko guztiek, UPNk eta PSN-PSOEk ezik, eta egoera are na- barmenagoa da Iruñerrian eta men- dialdeko zenbait aldetan. Bigarren desoreka zentro priba- tuekikoa da, mapa soilik sare publi- koari baitagokio. Ikastetxe priba- tuek, beren kabuz osatu ahal izango dute sarea, ondoren Gobernuaren baimena izateko. Amen eta omen AINGERU EPALTZA A tzo Louis XVI. ari —'Roi de France et de Navarre' titulu ponpoxoa erabili zuen az- kenari— lepoa egin ziotenetik be- rrehun urte bete zirela eta, gogoeta egiteko parada garbia nuen esku artean, astelehenean gure Diputa- zioneak izan zituen bisitari ilus- treen kontura. Lehenago ere, hain morbo haundia sortarazi duen eta igande gauean telebistak eskaini zigun erreportaia luzea ikustean, Salvador de Madariaga gaztearen errana etorri zitzaidan gogora: «Frantzian eta Ingalaterran ez be- zala, hemen ez da sekula erregerik jendaurrean exekutatu. Hori da, noski, gure arazo nagusia». Baina hayndikeria horrek, mo- du figuratuin baizik ez bada ere, izan lezakeen egia apurra buruan bueltaka narabilela, atentzioa desbideratu didate paretetan itsa- sirik ikusi ditudan txartelek. Miraz gelditu naiz, harri eta zur. Zer eta Bosniako gatazkaren aipamena ezkerreko erakunde baten aldetik! Munduko errege guztiak brasta- koan joan zaizkit gogotik. Soviet Batasunaren desagerpe- nak ekarri dion zurztasun ideolo- gikoa gainditu ezinean, mainguka ikusi dugu gure arteko ezkertiar profesionala nazioarteko afereki- ko. Jugoslavia ohiko gertakariek garbi utzi dute hori. Batzuk, Satan amerikarrak parte hartzen ez zue- larik, onak eta gaiztoak ezin be- reziz, isiltasuna hautatu dute ba- da-ezpada. Bertze zenbait, Tito haundiaren oinordekoak eraso- tzailetzat jo ezinik, bertze alde ba- tera begiratu dute. Antimilitaris- tenek, berriz, ez dute sartu nahi izan ustez arrazoirik gabe geldi- tuak ziren ejerzitoei protagonismo berria ematen ahal dien egoeraren eztabaidan. Ondorioz, Golkoko gerla zela eta duela bi urte karrikara atera gintuzten erakunde gehienen ja- rrera, bederatzi hilabete hauetan Europako Gobernuek Bosniareki- ko erakutsi duten uzkurkeria eta zurikeriaren pare izan da. Orain, emakume musulman bortxatuen alde kontzentratzeko deia luzatu digute Iruñeko femi- nistek. Poztekoa da norbaiti erre- flejoak pizten hasia. Hunkigaria haien bihotz xamurra. Tamalez, bortxatu ez baina beren etxeetatik bota, irendu, zauritu edo, bertzerik gabe, hil egin dituzten gizon-ema- kumeek esperoan egon beharko dute oraino.

Upload: lamcong

Post on 29-Jun-2018

216 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Nafarkaria - Euskaltzaindia Mar Salinai s Intsumisoa «Errege Kopatik kanpo geratu gara, baina Liga txapelketan oraindik ba-ftSTEKO PERTSONAIAK lJulian Reteg \ i Pilotaria Pilota munduak

Nafarkaria Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1993ko urtarrilak 22 / III. urtea / 57. zenbakia

Eskola Maparen aurrean, desberdinak

LOGSE irakaskuntzaren errefor-ma indarrean jartzeko tresnarik ga-rrantzitsuena aurkeztu berri du Na-farroako Gobernuak: Eskola Mapa. Bertan daude bilduta irizpideak, sa-reak, ikasleen trasladoak, eraiki behar diren zentro berriak... Haste-hastetik, baina, kritika nagusi bat jaso du: irizpide ezberdinak izatea-rena batzuekin edo besteekin.

Lehendabiziz, euskal alorra baz-

tertu dutela diote sindikatu eta al-derdi politiko guztiek, UPNk eta PSN-PSOEk ezik, eta egoera are na-barmenagoa da Iruñerrian eta men-dialdeko zenbait aldetan.

Bigarren desoreka zentro priba-tuekikoa da, mapa soilik sare publi-koari baitagokio. Ikastetxe priba-tuek, beren kabuz osatu ahal izango dute sarea, ondoren Gobernuaren baimena izateko.

Amen eta omen

AINGERU EPALTZA

Atzo Louis XVI. ari —'Roi de France et de Navarre' titulu ponpoxoa erabili zuen az-

kenari— lepoa egin ziotenetik be-rrehun urte bete zirela eta, gogoeta egiteko parada garbia nuen esku artean, astelehenean gure Diputa-zioneak izan zituen bisitari ilus-treen kontura. Lehenago ere, hain morbo haundia sortarazi duen eta igande gauean telebistak eskaini zigun erreportaia luzea ikustean, Salvador de Madariaga gaztearen errana etorri zitzaidan gogora: «Frantzian eta Ingalaterran ez be-zala, hemen ez da sekula erregerik jendaurrean exekutatu. Hori da, noski, gure arazo nagusia».

Baina hayndikeria horrek, mo-du figuratuin baizik ez bada ere, izan lezakeen egia apurra buruan bueltaka narabilela, atentzioa desbideratu didate paretetan itsa-sirik ikusi ditudan txartelek. Miraz gelditu naiz, harri eta zur. Zer eta Bosniako gatazkaren aipamena ezkerreko erakunde baten aldetik! Munduko errege guztiak brasta-koan joan zaizkit gogotik.

Soviet Batasunaren desagerpe-nak ekarri dion zurztasun ideolo-gikoa gainditu ezinean, mainguka ikusi dugu gure arteko ezkertiar profesionala nazioarteko afereki-ko. Jugoslavia ohiko gertakariek garbi utzi dute hori. Batzuk, Satan amerikarrak parte hartzen ez zue-larik, onak eta gaiztoak ezin be-reziz, isiltasuna hautatu dute ba-da-ezpada. Bertze zenbait, Tito haundiaren oinordekoak eraso-tzailetzat jo ezinik, bertze alde ba-tera begiratu dute. Antimilitaris-tenek, berriz, ez dute sartu nahi izan ustez arrazoirik gabe geldi-tuak ziren ejerzitoei protagonismo berria ematen ahal dien egoeraren eztabaidan.

Ondorioz, Golkoko gerla zela eta duela bi urte karrikara atera gintuzten erakunde gehienen ja-rrera, bederatzi hilabete hauetan Europako Gobernuek Bosniareki-ko erakutsi duten uzkurkeria eta zurikeriaren pare izan da.

Orain, emakume musulman bortxatuen alde kontzentratzeko deia luzatu digute Iruñeko femi-nistek. Poztekoa da norbaiti erre-flejoak pizten hasia. Hunkigaria haien bihotz xamurra. Tamalez, bortxatu ez baina beren etxeetatik bota, irendu, zauritu edo, bertzerik gabe, hil egin dituzten gizon-ema-kumeek esperoan egon beharko dute oraino.

Page 2: Nafarkaria - Euskaltzaindia Mar Salinai s Intsumisoa «Errege Kopatik kanpo geratu gara, baina Liga txapelketan oraindik ba-ftSTEKO PERTSONAIAK lJulian Reteg \ i Pilotaria Pilota munduak

G u r e a u k e r a k

ERAKUSKETAK )aniel Merino pintorearen la-tak ikusgai daude Iruñeko Au-rezki Kutxa Munizipalaren are-oan, Garcia Castañon kalean. 3odegoiak eta konposizioak ikus laitezke urtarrilaren 31a arte. \stegunetan 19.30etatik U.OOetara, eta jai egunetan I2.30etatik 14.00etara dago za-aalik.

'Vntonio Fava aktore eta mas-•caraegile italiarraren irrizko naskaren erakusketa ikusgai Jago Nafarroako Museoan urta-rrilaren 27a arte. Nafarroako An-tzerki Eskolak Comedia dell'artearen inguruan prestatu dituen ekitaldien barruan dago erakusketa hau, eta bertan 30 maskara desberdinak ikus dai-tezke, hala nola egiteko erabil-tzen diren bozetoak eta zurezko moldeak ere.

Jose Luis Otxoa Beriain eta Alicia Portillo Chocarro artisten erakusketa zabalik dago Iruñean, Lan Kide Aurrezkiak Sarasate Ibilbidean duen aretoan. Bertan, bi artista hauek ehungintzaren artisautzan eta mihisez egindako lanak ikus daitezke. Datorren ur-tarrilaren 31a arte iraungo du erakusketa honek.

IKASTAROAK j § , ' Fondoko eski ikastaroak egin daitezke Aralarren aben-duaren letik martxoaren 28a bi-tartean, Larraungo udalak anto-laturik. Ordutegia 9,30etatik

13,30etara izango da. Bi modali-tate daude, 'Aste Zuria' eskola-koentzat, 4.-800 pezetatan, eta 'Bi asteburu' helduentzat, materia-lekin 6.700 pezetatan eta mate-rialik gabe 4.800etan. Izena eman daiteke Lekunberriko Ki-rol Bulegoan.

Eski alpino ikastaroak antola-tzen ditu Nafarroa Kirol Elkar-teak, larunbata eta igandetan, Candanchun. Ikastaro hauek hi-labete osoa iraungo dute. Bazki-

deentzat 8.500 pezetan emango dituzte, etabesteentzat, 9.500 pe-zetatan. Era berean, fondoko eski ikastaroa ere eskaintzen dute, Belagoan, Erronkariko Eski Es-kolaren laguntzarekin. Lau ordu eguneko hiru igande jarraietan.

Autoestima, Autodefensa eta Yoga eta Erlaxapen ikastaroak antolatu ditu Andreak datorren hilabeterako, otsailaren hasieran hasiko baitira. Azken biak goizez eta arratsaldez emango dituzte,

autodefensakoa, berriz, arratsal-dez bakarrik. Izena emateko An-dreak Navarreria kaleko 15. zen-bakian duen egoitzara jo behar da.

Euskal Dialektologia gaiari buruzko ikastaroa antolatu du IPES elkarteak. Datorren astan hasiko da, asteazkenean, urtarri-lak 27, eta astero egun berean izango da, arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara, maiatza-ren 19a arte. Ikastaro honek 30

orduko iraupena izango du eta Xabier Pardo Bergarako UNE-Den irakaleak zuzenduko du. Informazioa eta matrikulazioa IPES elkartean.

Talde Animaziorako Tekni-kak izeneko ikastaroa pretatu du IPES elkarteak hilabete honen 29 eta 30 egunetarako. Datorren os-tiral arratsaldean hasiko da, arra-tsaldeko 16.00etaik 20.00etara bitartean. Larunbatean, goizeko lO.OOetatik ordubietara, eta arratsaldeko 16.00etatik

20.00etara izanen da. Iosu Cabo-devilla psikologo klinikoak zu-zenduko du.

HITZALDIAK

Peruko egoera aztertuko dute gaur, urtarrilak 22, Lizarrako Julian Romano kontserbatorian izango den mintzaldi batean. 'Peru, mendebaldeko negozioak, miseria eta askatasunerako bo-rroka' titulupean arituko dira Fe-lix Rei Bakaikoa eta Inma Ortega kooperanteak eta diapositibak ere botako dituzte. Mintzaldia arratsaldeko 20.00etan izanen da, eta Lizarrako 500 Urte Ba-tzordeak antolatu du.

'Brasil: natura lanean' gaiari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur, urtarrilak 22, Nafarroa Ki-rol Elkarteak. Mintzaldiaz gain, diapositibak ere botako dituzte, Jose Luis Larreak zuzendurik. Ekitaldia arratsaldeko 20.00etan izanen da, Elkarteak Jarauta ka-lean duen egoitzan.

Erregea M zuten amildegian Peñalen toki izen ederki eza-

guna da Nafarroako historioan, baina gutxik dakite ongi koka-tzen. Bertako amildegian Peña-lengo Antso erregea hil zen 1076an, bere anaia Ermesenda eta Ramonek amildegitik behera botata. Peñalen, pasadizo hone-taz gain, herri garrantzitsua izan zen XI. mende honetan, baina XIV. mendean Villanueva izena hartu eta, azkenean, Funes eta Azkoiengo herriekin bat egin zuen. 1401an, soilik hiru biztan-lekin dagoeneko, oraindik portu gisa zebilen, eta Zaragoza, Tor-tosa eta Valentziako merkantziak jasotzen zituen.

Ibilbide hau E1 Raso eta amil-degitik barna doa, Aragoa eta Arga ibaiek sortutako lurralde zabalaren gainean. Behialako begetazioa arte iberiarrak bazi-ren ere, abeltzantzak eta nekaza-ritzak zeharo deuseztatu dute. Izan ere, hortik igarotzen zen Ar-dibide nagusienetako bat. Ibilbi-dea Azkoienera daraman errepi-

detik ateratzen da, eta gero Al-mendroen bidea hartu behar du-gu, amildegia igotzeko. Hortik, olibondoetatik zehar, errepidetik goaz, pinadiekin egin diren bir-

landaketetaraino. Peñalengo amildegira heldu ondoren, La Faceriara joan beharra dago, eta hortik jeitsi, Argaren ertzeraino. Hortik Funeseraino berriro.

ERRAN DUTE ooooooooooo

L HH9 HBkoek ahoa

zabaldu orduko

egurra jasotzea usadio

bihurtu nahi dute zenbai-

tek».

Mauricio Olite HBko parlamentaria

«Espainiako urak espai-

niarrenak dira, eta beren

erregulazioa Estatuko

konpetentzia da».

Antonio Aragon Ebroko Konfederazio

Hidraulikoaren presidentea

«Soldadutza egitea denbo-

ra, dirua eta osasuna gal-

tzea besterik ez da».

Jesus Mari Salinas Intsumisoa

«Errege Kopatik kanpo

geratu gara, baina Liga

txapelketan oraindik ba-

ftSTEKO PERTSONAIAK

Julian Retegi

l \ Pilotaria

Pilota munduak eman duen txa-peldunik handiena pasa den

astelehenean kantxara atera zen berriro, hiru hilabete baino gehiago geldirik egon ondoren lesio batengatik. Beldurra zuen Julianek, «oso urduri nago, hasi berria banintz bezala», adierazi zuen aurreko egunetan. Gainera, binakako partiduan, azken urte hauetan duen etsai nagusiaren aurka jokatu behar zuen, Ladis Galarzaren kontra. Azkenean, bikain jokatu zuen, sekulako par-tidua eginez, eta sei tantutan utzi zuen aurkako bikotea. Garbi era-kutsi zueaesku pilotan, oraindik ere, 'erregea' dela.

J.Antonio Villamayor

Arangurengo alkatea

Orain dela" egun batzuk ezagu-tzera eman jzuen Nafarroako

Entzutegian Arangurengo biz-tanleen aurkako epaia, abenduan egin baitzen epaiketa. Bailarako hamar lagun zigortu dituzte, zor-tzi, zazpi eta sei hilabeteko kar-tzela zigorrarekin. Ez da inor kartzelara joango, baina kalte-tuek, abokatuek eta biztanleek, epaiaren aurrean, «dezepzio» handia erakutsi zuten. Villama-yor Arangurengo alkatea izan da zigor handiena jaso duena, eten-gabeko nahasketa publikoaren delitoagatik. Arangurengo biz-tanleek berriro autoinkulpatzea erabaki dute, protesta moduan.

Carlos Bea

j y j f g J t a y f l V

Barañaingo zinegotzia

Nafarroako alderdi sozialistari beste arazo bat sortu zaio, Tu-

teran eta Burlatako udaletan isti-lu franko izan ondoren. Bara-ñaingo alkatea den Gregorio Cl-vero eta zenbait zinegotzien ar-tean, tartean Carlos Bea Iruñe-rriko Mankomunitateko presi-dentea, arazoak gero eta nabaria-goak direla eta, PSNko Exekuti-bak bertatik kentzeko mehatxua egin die. Burlatan bizi ziren ara-zoak gehiago oposizioak sortuta izan baziren ere, desadostauna eta barne arazoen irudi kaskarra ematen ari dira sozialistak, hau-tesklindeen garaia prestatzen ari den une honetan.

A D I ! 0003000000000000CXXXX>0000000000000

EUSKALERRIAIRRATIA FM91.0

Larunbatetan 9etatik lOeta-ra.... Xinguli Mangulu hau-rrendako saioa.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etatik 22.00eta-ra... Karakola segi hola gaz-teendako saioa.

RNE RADI01 0M 835

Astean zehar 20.30etatik 22.30etara... Zuri eta Beltz El-karrizketak, erreportaiak, mu-sika.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

Astea zehar 13.30etatik 14.00etara...Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

Page 3: Nafarkaria - Euskaltzaindia Mar Salinai s Intsumisoa «Errege Kopatik kanpo geratu gara, baina Liga txapelketan oraindik ba-ftSTEKO PERTSONAIAK lJulian Reteg \ i Pilotaria Pilota munduak

HERRIZ BERRI

Lizarra

Damutzearentzat bide berriak JUAN KRUZ LAKASTA / LIZARRA

Gazteen ganberrismoa zigor-tzeko bide berri bat ireki du aste honetan Jose Luis Castejon Liza-rrako alkateak. Hemendik au-rrera, lege hauste txikiak lehen-dabizikoz egiten dituzten gazteei alkateak ez die isuna edo salake-tarik jarriko. Mesede horren tru-ke 'gaizkileek' lan sozialak egin beharko dituzte. Modu horretan gazteek ez dute aurrekin penalik izanen, eta horretaz gain —alka-tea eta Francisco Muñoz udal-tzaingoaren buruzagiaren iri-tziz— gazteen benetako damu-tzea bultzatuko da.

Alkateak dioenez, modu ho-rretan bigarren aukera bat ematen zaie gazteei. «Ekintza garrantzi handikoa izan ez bada, eta egi-leak egindakoaz damutzen badi-ra, bigarren aukera bat ematearen alde nago». Alkate jauna ordea, ez dago hirugarren aukeraren al-de, eta horrelako ekintza batean bigarren aldiz parte hartzen duten gazteek legeak finkatzen dituen isunak ordaindu beharko dituzte, alkateak berak eta udaltzaingoa-ren buruzagiak adierazitakoaren arabera.

Joan den urteko apirilean Uda-lak lehendabizikoz hartu zuen bide berria, eta Los Llanoseko zelaian hamabi zuhaitz bota zi-tuzten Lerineko bost gaztek bo-tatako zuhaitz bakoitzeko beste hiru landatu zituzten isunak or-daindu ordez. Joan den astean Udalak hemendik aurrera bide horri eustea erabaki zuen, eta errege gauan atari bat klarionaz zikindu eta ihesaldian 50.000 pe-zetako kaltea eragin zituzten lau gazte Los Llanoseko zelaia gar-bitzen aritu ziren igandean.

Lizarrako Udalak ireki duen bide berri horrek ohiartzun naba-ria lortu du irrati anitzetan, eta

ohiartzun horrek Lizarrako gazte gehiago bide hori jarraitzera buL tzatu ditu. Asteartean beste hiru gaztek Los Llanoseko zelaia gar-bitzeari ekin zioten, isunak alde batera utzi ahal izateko. Gazte hauetako bik kirol ikuskizun ba-tetako ibilbidea finkatzen zuten zintak hausteagatik 15.000 pe-zetatako isuna ordaindu behar zuten, eta besteak bere txakurra kalean zehar lotu gabe eramatea-gatik 25.000. Esan bezala, orain arte gazteek Los Llanoseko ze-laian gauzatu dute beraien damu-tzea, baina Udala dagoeneko beste balizko lan sozialak azter-tzen ari da.

Bideak ez du mugarik J.K.L. / LIZARRA

Lizarrako Udalaren bide ba-rriak sortu duen zalaparta Nafa-rroako hiriburura ere heldu da, eta Jose Javier Etxeberria IUko zinegotziak bide berri horren al-deko proposamena aurkeztu behar du Iruñeko Udaletxean. Iruñean, jakina denez, ganbe-rrismoa behir baino gehiagotan nagusi izaten da astebnruetan, eta sarritan lege hauste arinak baino zertxobait gehiago izaten dira as-teburuetako jarduera bortitz ho-riek —Taconerako Andra Mari Zuria eta indioilarrak horren le-kuko—. Eta horixe da bide berri honen hedatzea oztopatzen duen arazoa, 'ganberrismo arina' eta

lege hauste latzak banantzen di-tuen muga nork eta nola finka-tzen duen zehaztea.

Jose Luis Castejon Lizarrako alkatearen hitzetan «instituzioak kolokan jartzen ez dituen lege haustea horrela zigortu daiteke». Alkatearen ustez, muga zehaz-terakoan kontutan hartu beha-rreko faktore garrantzitsueñeta-rikoa Udaltzaingoari errespetua izatea da. «Egun errezagoa da udaltzain bat iraintzea, goardia civil edo polizia nazional bat iraintzea baino. Udaltzain bati zaplastako bat ematen dion edo-nori zuzenean isuna eta salaketa jarri behar zaio». Baina hori da Lizarran finkatu duten muga ba-karra, Udaltzaingoa ez irain-

Castejonek Los Llanos aukeratu du 'zigorretarako'. SALSAMENDI.

tzearena. Beste lege hausteak arinak edo latzak diren alkateak finkatzen du inolako legearau-diaren laguntzarik gabe, legalki lan sozial horiek ez bait dira uda-laren agindupean egiten. Bide berria arautzea arazo legal aunitz zekartzan, eta alkatearen ustez,

hoberena ezer ez finkatzea zen, «lege hauste berberak testuin-guru ezberdinean zigor gogorra-goa merezi bait dezake». Jose Luis Castejon alkatea bere usteen arabera finkatzen du nork izanen dituen aurrekari penalak eta nork ez, inolako mugarik gabe.

ARIBEn kokatua eta Aezkoako Batzarrak bultzatu duen Irati ize-neko irratia prest dago jada. Irra-tia ostegunean prentsaurrekoan aurkeztu zuten Iruñean, eta gaur saio berezia egin ondoren, heldu den astean martxan hasiko da. Hasteko Iratik egunero bi orduko saioa eginen du eguerdi aldera, eta aurrerantzean emisio ordute-gia zabaltzeko asmoa dute.

BAZTANgo San Anton eguneko zozketak inoiz baino baztandar gehiago bildu zituen joan den igandean. Zozketatzen zen behia Urdazubi aldera joanen da; izan ere, bertako Pedro Jose Toma-sena Mihura nekazaria zozketan irabazle atera zen. Tomasena Al-kerdi auzoko Altzualdeberea baserrikoa da. Bigarren saria, txerri bat hain zuzen ere, Iruri-tako Felipe Arretxeak eskuratu du.

LIZARRAko tabernarik zaha-rrena berreraikiko du Emilia Aginaga tabernaren jabeak. E1 Maño izeneko tabernak duela be-rrogeita hamar urte ireki zituen bere ateak lehendabizikoz, eta harrezkeroztik lizarratar anitzen topaguneV izan da. Urte honen amaieran tabernaren ateak berri-ro ere zabalik izanen dira.

ALTSASUko Sociedad Depor-tiva Alsasuarra (SDA) taldeak hondoa jo du. Duela 25 urte sor-tua, inoizko ekonomi krisi larrie-na dauka egun elkarteak, 20 mi-lioiko zorrarekin, eta horri aurre egiteko egitasmoari ekin dio. Emilio Boulandierrek zuzentzen duen taldeak, horrela, kuotak eguneratuko ditu, eta beste neu-rrien artean, Udalari eta Kirol Patronatuari zorraz arduratzeko eskatuko die. Izan ere, kredituek itota dago egun SDA, aurreko zuzendaritza batzordeak eginda-ko gestio okerren kariaz.

KASKANTE eta Tutera artean dagoen Pulguerreko urmaela lehortzeko arrisku larrian dago, Erriberako Landazuria talde ekologistak salatu berri duenez. Urmaela erreserba naturala da, eta, beraz, legeakbabestuta dago. Bertara Alhama ibaiaren ura doa, baina talde ekologistaren arabe-ra, Zentronikoko Ureztatzeko Sindikatuak, Tuterakoa eta In-gurugiro Sailaren artean, lan ba-tzuk direla eta, ez diete uzten behar adina ura hartzen. Pulgue-

«rren txori mota frankok paratzen ditu kabiak udaberrian, baina egoerak horrela jarraituz gero, arrisku handia litzateke espezie hauetarako.

Page 4: Nafarkaria - Euskaltzaindia Mar Salinai s Intsumisoa «Errege Kopatik kanpo geratu gara, baina Liga txapelketan oraindik ba-ftSTEKO PERTSONAIAK lJulian Reteg \ i Pilotaria Pilota munduak

Eskola mapg Nafarroan

N afarroako eskola maparako proiektua aurkeztu du Gobernuak, LOGSE legea-ren tresna nagusia alegia. Egitasmoak 18

aldetan banatzen du lurraldea, eta irizpide na-gusiak izan dira dagoenarekin aurrera egitea eta

16 urte bitarteko irakaskuntza toki orotan ziur-tatzea. Kritikak ez dira berandutu, elkarrizketa falta ezezik, euskarazko irakaskuntzak duen tratamendua ere direla kausa eta arlo pribatuak sarea bere kabuz osatu ahal izango duelako.

Ikasleen mapa ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

LOGSE legeak hamar urteko epea ezartzen du maila ezberdi-netako irakaskuntzak indarrean jartzeko, eta Nafarroan iazko ikasturtean paratu zen martxan Hezkuntzaren Bigarren Zikloa. Orain aurkeztu duten eskola ma-pak Nafarroako ikastetxe guztien planifikazioa zehaztuko du erre-forma nagusi honen arabera.

Proiektua aurkezteko erak, baina, sindikatu, udal eta irakas-kuntza arloko partaideen lehen kritikak sortu ditu. Izan ere, Go-bernuak iazko apirilaren 3an aur-keztu zituen Parlamentuan ma-parako irizpide nagusiak, eta on-doren eraman zituen Hezkuntza Batzorde Gorenera. Hemen or-dezkaritza dute administrazioak, irakasleek, ikastetxe pribatuek, ikasleen gurasoek eta Ikastolen Federakundeak, eta irizpide hauei zuzenketak egiteko aukera eskaini zieten orduan. Hala ere, zenbait hitz teknikotan soilik onartu ziren aldaketak bertan, oinarrizko arazoetan sartu gabe.

Abenduan, eskola maparako proiektua aurkeztu zuten batzor-de berean, baina modua ez zen egokiagoa. «Irakurri baino ez zuten egin —esan du Jesus Sainz de Murieta STEE-EILAS sindi-katukoak—, eta ez ziguten hitz egiteko aukerarik eman. Publi-koki ez genuela azaldu behar esan eta gero bi eguneko epea eman ziguten zuzenketak aur-

Nafarroako haurren irakaskuntza berriak errefornia honetan dauzka ardatz nagusiak. JOXE LACALLE

kezteko». Iritzi berekoa da Iñaki Biain, Sortzen taldekoa. «Gober-nuak bakarrik irizpideak eztabai-datu nahi ditu eta gainontzekoa 'teknikoa' dela esaten du».

EUSKARAREN Moduaz gain, KALTERAKO euskarari eman-

DESOREKA d a k o tratamen-dua gogor kritlkatu dute sindika-tuek eta ikastetxe frankok. Izan ere, proiektuan traslado franko daude aurrikusita ikastetxeen ar-tean, maila ezberdinak orekatu ahal izateko, baina euskal lerroek

mugimendu askoz ere handiagoa dutela uste dute. Biainen esane-tan, Gobernuaren proposamenak «behin baino gehiagotan» haus-ten du oreka, euskal lerroen kal-terako. Iruñea-Erdiak ez dauka bigarren mailako irakaskuntza euskaraz, eta eskaintza Fernando Remacha institutuan bilduko da, Ermitagaina, Torre Basoko edo Iturrama bera horretarako toki aproposagoak izaki, auzo haue-tan dagoen eskaera dela eta. Uharteko euskarazko ikasleek lau ikastetxetatik igaro behar

izango dute 18 urte arte —Uhar-te, Atarrabia, Burlata eta Txan-trea—, eta erdarazkoek, soilik bitatik —Uharte eta Burlata—.

^Atarrabian, antzekoa. Desoreka hauek ere nabariak dira Gares, Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoan.

Gobernuak erabilitako irizpi-deen arabera, populazio kopuru txikiarekin justifikatzen dira trasladoak, baina erdarazko ka-suetan ez da berdin gertatzen. Bortzirietan, erdarazko eskain-tzari 18 urte arte eusten zaio, nahiz eta, aurrikuspenen arabera,

sei urte barru hamar bat ikasle baino ez diren izango. Elizondo eta Donezteben, berdintsu.

IRAKASKUNTZA Bigarren kri-PRIBATUA tika irakas-

BERE KABUZ K U N T Z A P R I B A .

tuari emandako tratua izan da. Gobernuak baimena eman die ikastetxe pribatuei sarea beren kabuz osatzeko. Sainzen ustetan, «honek erakusten du ikastetxe pribatuek nahi dutena egiteko es-kumena daukatela, eta benetako plagintza batean dena zaku be-rean sartu beharko litzateke».

Arlo pribatu honetan ere sar-tuta daude ikastolak, baina Begoña Errasti Nafarroako or-dezkariak ez du uste diskrimina-ziorik egon denik. «Guk gure sarea aurkeztu dugu Hezkuntza Sailean, baina ez da egia nahi du-guna egin dezakegunik, eta bal-dintza bat jarri digute: bigarren mailan bi unitate toki orotan. Ho-ri, jakina, ezinezkoa da hainbat lekutan». Ikastolen Federakun-deak aurkeztutako planak egun dagoenari eustea du helburu. «Ikastola guztietan 16 urte bitar-teko ikasketak izan nahi ditugu, eta batzuk elkartzen ditugu ho-rretarako. Horrela, 16 urtetik aurrera Lesaka eta Bera batzea proposatzen dugu, eta berdin Etxarri-Aranatz eta Altsasun. Paz de Zigandan eta San Fermi-nen, 18 urte arte. Sare hau aspal-didanik dugu aurkeztuta baina orain arte ez digute erantzun».

Eskola Mapa VlCTOR MORENO Mapa guztiak, batzuek, fusil edo

hauteskundeen laguntza eztabai-daezinen bitartez, espazioa zatitu

eta banatzeko eta besteei inposatzeko era-biltzen dituzten artifiziozko tresnak dira. Mapek, beraz, errealitate bat inposatzen dute: garaileen errealitatea. OHOko ikasle guztiek badakite Geografia eta Historian ikasten dituzten mapa gehienak guda, bio-lentzia, itun baten ondorio direla, eta ber-tan irabazleek muga eta muturrak ezartzen dizkietela galtzaileei. Beti izan da horrela.

Ez da harritzekoa, beraz, Nafarroako Gobernuak, beste hitz lasaigarriagoa era-bili beharrean, mapa hitza erabili izana, inposizio eta garaipen konnotazio guztie-kin. Izan ere, eskola mapak gerra baten ondoren paperetan idazten diren mapa guztien akats eta birtute berberak dauzka. Nafarroako Gobernua, hauteskunde gerra irabazteagatik ustez duen legitimitateare-kin, alderdiari —ez ordea nafar gizarteari, orokorrean— ongi datorkion mapa ezar-tzen saiatzen ari da.

Nik, lehendabiziz, ez dut oso ongi uler-tzen txapela eta patxaranaren gobernu ho-nen harrokeria, eskola mapa burutu duen lehendabiziko komunitatea dela lau haize-tara esaten duenean. Mapa baten kalitatea, adituek dakitenaren arabera behintzat, ez da neurtzen egiteko erabili den abiadura-rekin, xehetasunak, ñabardurak eta ongi diseinatutako lerroekin baizik. Horrek es-katzen du, beraz, antolatu nahi den errea-litatearen azterketa serio eta sakona. Eta esan beharra dago eskola mapa ez dela ez-tabaidatu marra bat baino gehiago trazatu ahal izan luketenekin, hots, udalekin, gu-rasoen elkarteekin, eskola kontseiluekin, sindikatuekin. Ez dira parekatu, inoiz ere ez, irizpide eta baliabideak. Eskola mapa-ren haurdunaldia eta erditzea iluntzean eta aldez aurretik prestatutako alebosiaz bu-rutu dira. Harritzekoa da antzematea Na-farroako Gobernuak, erreforma ikaste-

txetan eztabaida dadin bazterrak nahastu ondoren, eskola maparen arazoan ezta San Tomasi ere ez diola betarik eman eskua sartzeko.

Bigarrenik, eskola mapa ez da planifi-kazio bat, politikarien interes faltsuak ase-tzeko banaketa lurralde-admnistratiboa baizik. Eskola mapa Nafarroako irakas-kuntzaren Taifaseko erresumetan egin den banaketaren ondorioa da, udal garaile eta galtzaileen artean. Hainbeste nahaste, sal-buespen eta behin-behineko mailak daude, ezen gobernuko teknikariek nahi dutenean bihurtu ahal izango dutela erbia txota.

Hirugarrenik, eskola mapa galtzai-leentzat dago egina, hau da, lerro publi-koarentzat. Eskola mapa planifikazio serio baten ondorioa izan balitz lerro pribatua ere irizpide berberekin neurtu beharko zen. Hau da mapa honek sortzen dituen mesfidantzen artean pisuzko arrazoietako

bat. Gobernuak egindako mapa hain ongi egina baldin bada, zergatik ez zaio aukera hori eman pribatuari? Dudarik gabe, mapa honekin probetxu handien aterako duena arlo pribatua izango da, zeinen mugek hi-gitu gabe dirautela.

Laugarrenez, eskola mapak hankaz gora jartzen dueuskararen legea, eta aldekako banaketa ezbaian paratu. Sakabanatze geografikoarekin ikasle askok lau ikaste-txetatik igaro behar izango dute. Ulertu nahi duenak uler dezala.

Bukatzeko. Mapek ez dute ezer kon-pontzen. Soilik indarrean jarri arte dira onak. Europa gaixo eta zaharkitu honen azken ikasketa geografikoek hori baiez-tatzen dute. Mapak atzo arte ziren politak. Bat-batean, eztanda egin dute. Eta horrela izango da eskola mapa honen kasuan ere. Udalek zezen honi adarrak ikusi orduko, lasterka bizian aterako dira, politikariak, ez adardunak. Finean, garai txarrak dato-zela eskola publikoa zein euskararentzat.

• Arturo Campion Ikastetxeko Zuzendaria

Page 5: Nafarkaria - Euskaltzaindia Mar Salinai s Intsumisoa «Errege Kopatik kanpo geratu gara, baina Liga txapelketan oraindik ba-ftSTEKO PERTSONAIAK lJulian Reteg \ i Pilotaria Pilota munduak

Eskola mapa Nafarroan

NAFARROAKO ESKOLA MAPA OBERA

Beran mail guztiak institutoa barne, eta bost herrietan Lehen Mailara arte.

O BAZTAN Elizondo eta Lekarotzen 18 urte bitarteko ikasketak eta Donezteben 16 urte bitartekoak.

Q LHITZA m Leitzan aukera osoa, eta Blgarren Mailako ^ ikasketak euskaraz denak. Erdarazkoak Irurtzunen

A S A K A N A Altsasu distritoburua eta beitan zerbitzu guztiak 12 urtetik aurrera.

© LIZARRA Lizarran eskaintza osoa, eta Zudaire eta Uantzian 14 urte arte.

O LODOSA-SAN ADRIAN Lodosa eta San Adrian zonaldeburuak, eta Mendabia eta Azagran 16 urte biutartekoak.

$ K O R E L L A

Korella distritoburua, eta Kastejon eta Fiteron Lehen Mailako ikasketak. Zentronikon 16 urte arte

© T U T E R A

Tutera distritoburua, eta Kaskante, Ribaforada, Kortes eta Balterran 16 urte arte.

0 MARTZILLA-AZKOIEN Bi distritoburu: Martzilla eta Azkoien, eta Zarrakastelun 16 urte arte.

© T A F A L L A Tafalla distritoburua, eta Erriberrin 14 urte arte.

QIRUNBERRI-ZANGOZA Bi distritoburu: Irunberri eta Zangoza, eta Garraldak, Otsagabiak, Errinkarik eta Agoitzek 14 urte arte. -BURLATA-ATARRABIA-UHARTE

Burlata distritoburua. Uharteko euskarazko lerrokoak: Uharte (6 arte) Atarrabia (12 arte) Burlata (16 arte) Txantrea(18 urte).

* ) © Z I Z U R f Zizur Nagusia distntoburua.

Gareseko euskarazkoak: Gares (12 arte) Zizur (16 arte ) eta Barañain (18 arte).

J © IRUÑERRIA Fernando Ramachan euskarazko ikastetxea jarriko da. 12 eta 18 urte bitartekoendako. Txantreara doaz Burlata, Berriozar, Irurtzun, Agoitz, Garralda eta Otsagabiako euskarazkoak.

Salbuespenak, euskararen kalterako A.B . / IRUNEA

E s k o l a m a p a k 18 a lde tan ba -

na t zen du N a f a r r o a , e ta ber tan

s a k a b a n a t z e n ditu m a r t x a n dau-

den 317 zent roak . G o b e r n u a r e n

t ekn ika r i ek e rab i l i t ako i r izpide

n a g u s i e n e t a k o ba t dagoena rek in

m o l d a t z e a izan da . Zen t ro berr i

gu tx i i rek iko da , be raz .

L O G S E legea ren a rabera , hiru

ma i l a t an b a n a t u k o dira aurre-

ran tzean uniber ts i ta te t ik k a n p o -

k o ikaske tak : H a u r H e z k u n t z a (0

e ta 6 ur te bi tar te) ; L e h e n M a i l a k o

H e z k u n t z a (6 e ta 12 ur te bi tar te)

e ta B iga r r en M a i l a k o a (12 e ta 18

ur te bi tar te) , e ta ikas le guz t iek

i zango du te B igar ren M a i l a k o

de r r igo r rezko ikaske tak (16 urte

ar te) eg i t eko aukera . A lde guz -

t ie tan i zango da a ldeburua , 18

ur te arte ikaske tak eg i t eko es -

ka in tza rek in , e ta O H O duten he-

rri o rok i zango du te 12 ur te bi-

t a r t eko i r akaskun tza . Ha la ere ,

h e m e n sortu dira l ehendab iz iko

ez t aba idak , e rda razko mai le tan

bai , b a i n a e u s k a r a z k o e t a n ez bai -

ta be te tzen : I runbe r r i -Zangoza

a l d e k o e k — A e z k o a , Luza ide ,

E r ronka r i e ta Zara i tzurek in ,

be s t eak b e s t e — T x a n t r e a n eg in

b e h a r k o d i tuz te B igar ren Ma i l a -

ko e u s k a r a z k o ikaske tak .

I R U N E A N Bes ta lde , Bera , R E M A C H A Le i tza , Kore l l a e ta

IKASTETXEA Z i z u r Nagus i an

ba tx i le rgo ins t i tu tua i zango da,

e ta I ruñean aspa ld iko e skak i zuna

izango da aukeran : Er t a ineko

ikaske te ta rako euska l zen t ro bat ,

F e r n a n d o R e m a c h a ikas te txean.

H o n e k e re p o l e m i k a biz ia sortu

du I ruñean , aspa ld ian e ska tu t ako

zent roa i zanda ere, zeharo baz-

terturik ge ld i tzen bai ta h i r iko er-

d igune t ik , e ta —gar r an t z i t sue -

n a — log ikoagoak i zango ziren

bes te aukere i m u z i n egi ten bait ie .

Horre la , barrut i o so bat

— I r u ñ e a - e r d i a — Bigar ren Ma i -

l ako e u s k a r a z k o i rakaskuntzar ik

ruñeak ikasketa ertainetarako euskal zentro bat izango du, Fernando Remacha, baina honek polemi-ka sortu du, hirigu-netik urrun baitago eta zentzuzkoagoak diren beste aukera batzuei muzin egin baitzaie.

gabe ge ld i tzen da , e ta e r d a r a z k o

h i rurek in — V i a n a k o Pr in tzea ,

X i m e n e z de R a d a e ta Jose V i -

l a — .

Bes te a ldee tan ez di ra geh ieg i

a lda tzen gauzak , ba ina kr i t ika e ta

ez taba ida gogor rak sortu d i tuz te

e rabak i ba t zuek , tar tean ha inba t

her r i t ako in teresak ere daude la .

M u r t x a n t e e ta K a b a n i l l a s e k o

uda lek pro tes ta of iz ia la eg in du t e

d a g o e n e k o , logikar ik g a b e k o

t ras ladoak di re la e ta , ba ina e ran-

tzun gogo r r ena Kore l l ako a ldean

izan du eg i t a smoak . Be r t an K o -

rel la i zango da ba r ru t iburua eta

Zen t ron iko ho r r en au rka aza ldu

da , man i fe s t a ld i e r ra ldo ia e ta

guzt i .

Bor tz i r ie tan B e r a i zango d a

ba r ru t iburua eta aukera o s o a

i zango du. B a z t a n g o bar ru t ian

Baz tan i zango da bu rua , E l izon-

do eta L e k a r o z k o zen t roek in , e ta

D o n e z t e b e n 16 ur te b i t a r t eko

ikaske tak eg i teko aukera i zango

da i ngu ruko he r r iko ikas leenda-

ko. Le i t za ldean , Le i t zak e ska in -

tza guzt ia i z ango du , e ta B iga r ren

M a i l a k o e rda razko ikaske tak , 14

urtet ik aur rera , I ru r tzunen bu ru tu

b e h a r k o dira. Go izue ta , Be te lu

e ta Lekunbe r r i n 14 ur te b i ta r te -

k o e n d a k o ikas te txeak i zango di-

ra.

mintzoak

Akabatu dira • Akabatu dira. Fini. Hemen ikusi genituen azkeneko aldiz, eta sortu kriston eztabaida sortu ere jaialdiaren ondoren: ordu txikitako mozkor iskanbilak esanen luke edozeinek, baina hala ere hortan aritu ginen, eta suturikatu ere, eguzkia berriz jaiki zen arte. Akabatu dira. Fini... Hertzainak diot, gure urte-geografiaren mapa marraztu duen musika taldea, beste edozeinek, hala nola zimurrek, edo Ordorikak edo M-ak berak, marraztua duena porzierto. Baina beste gauza batzuez gain, beti izandu naiz Hertzainak zalea eta akabera hau niretzat ez dakidan zerozerren akabera da, bakoitzak ]bere erritual partikularrak ditu, noski, bere bereak diren liturgiak, bere mugarriak, hautsi eta ez betetzeko noski, baina bereak diren heinean beti zalantzan ohi dugun lur honetan, ustez sustraitzen laguntzen diotenak.

Eta atzen honetan gehiegi praktikatzen dugun ariketa, o iragana erraiak zikintzen dizkigun musika alu hori, praktikatzearren, ez dut inoiz haurtzaro eta nerabe aroaz orain bezainbat hizketatu, hamar urte inguruko iharduna ekarri nahi dut gogora oroimin pixka batez (nork ez du . gustoko bere bizitzaren zimaurretan inbuluzkeka ibiltzea).

Zein modemo eta iraultzaile ginen garai haietan (ja idazteko nahiari eutsi egingo diot), maketa horretaz akordatzen zarete, 'Rock and roll-Batzokian' eta denok jo ta fuego, heriok hartuta bezala dantzan, eta etxean guda genuen, porroegatik eta gure aita PNV-koa zelakotz, eta horrela ustekabean kanta haietatik ateratzen genuen istilu guzti haiei aurre egiteko kemena, ze batek, apika oraindik-ere bizitzaren arazoek off-side harrapatzen dutelakotz edo, bere bizitzako errealitate-mugarritzat bizi izan baititu (orain horrrela idatzi behar omen da) kontzertuak eta abar.

Edo 'Eh txo' hura, herrian hainbeste interpretazio sortu zituena, zeren, diskoa erosteko adina diru ez, eta leloak «Que te he dicho que no» esaten zuela zioten batzuk, edo pinuarenean akaberara Hertzainakek «hau astakeria» ziotenean guk «la baska keria» entenditzen genuen, hortik atera kontuak, eta gu luze bezain zabal geratzen ginen, abestiak benetan zer zioen jakin genuen arte, eta, noski farrez lehertzen pasatzen genion ondokoari porroa. Eta destinu petralaren, zer... igual igual zen kantak zer zioen, gerora enteratu ginen drogetaz aritzen dela, baina, orduan oraindik ia ume mukizu, destinu petrala genuela uste genuen nahiz oso ongi jakin ez zer esan nahi zuen horrek

(errazegi hitzen doinuez baliatuz

egin daitekeen aldaketa, are eta

modu egokiagoan gerora

etorritakoa erabaitzen duena:

destinu hutsala).

Disko etsia atera zitzaien

hurrengoa 'Hau dena aldatu nahi

nuke ' . Eta jada has zitekeen

susmatzen bakardadetik abiatuta

ikasiko genuela, ikastekotan,

( 'nerau neronen jabe besten

beharrik gabe' Miranderen

poemak

dioen bezala)

gure burua,

zeren jada

hasi bait

ginen

konprenitzen

arazoak

ematen

zizkigun 'gure burua' bagenuela

izan ere, eta ska musikaren

erritmo jauzlari eta dantzarinak

eremu ilunagoen bideetan bama

abiatu behar ginelako doinu eta

kitarra hatzamarkadura

garratzagoek ordezkatu zituzten.

Kitarrak zorroztu egin ziren,

giroak hurrundu bezainbatean

gaizkitu eta halako giro eria

zerion kasetaren zintari.

E t a ' Salda badago ' , berriro ere

alegrantzia pixka bat. 'Gangster

berriak ' poterean zeudenean,

jada, aski ongi Gangsterrak

zirela frogatu zutenean,

Demokrazia, estatistikaren

gehiegikeri hori, batek zioen

bezala, zopan eta guzti ateratzen

zenean, Poterea gure hitz

sakratuene'z jabetu zenean,

esaten zenuena esatean, hitzak

jada beste hitz batzuk zirelakotz

edo, esaten ari ez zinena

zenionean, orduan bai, orduan.

Zeren beraiek, Hertzainak

alegia, hitzen zentzu ohostenari

zitzaizkigulako susmoa baino

gehiago segurantza azpifnarratu

bait dute 'Gangster berriak' ,

'Amets prefabrikatuak' 'Ibili

dabiltz' edo 'Nola aldatzen diren

gauzak' bezalako kantetan,

iturburuari atxikia segitzea, gaur

egun Aldaketaren Jakituria

edozertarakojakituriabalio duen

tapakia izanik, hemen egoteko, .

izateko modu bat dela, ispiluaren

aurrean, ispiluak dena aldatu

delako konstatazioa itzuliagatik,

egoteko modu bakarrenetako

bat.

Eta gero abestia etorri zen,

Hertzainak pasteldu egin zirela

erabaki genuenekoa,

'Ai tormena ' , denoi bihotza

hunkitu, eta, lotsaz edo, azaltzera •

atrebitzen ez gineneko kanta,

pastel pastela baina zein gozoa,

nere lagun batek zioen moduan,

nata guzti hori erortzen,

lehengusinari nere autoa

estropeatuta zegoelakotz berea

eskatu eta zinta batetan hamaika

aldiz, hamaika entzuten duzuen

bezala, grabatuta zuena, abesti

hori, batzuren ustez Hertzainak

taldearen hiltzoria markatu zuen

disko eta abestia, gerora,

batzuren ustez, plastikozkoak

besterik ez baitira izan, gu bezala

oroitzen jartzen garenean.

Juanjo Olasagarre idaziea

Page 6: Nafarkaria - Euskaltzaindia Mar Salinai s Intsumisoa «Errege Kopatik kanpo geratu gara, baina Liga txapelketan oraindik ba-ftSTEKO PERTSONAIAK lJulian Reteg \ i Pilotaria Pilota munduak

G a z t e e n d a k o Z o k o a

Dilindana J{emii pendulinus

Lertxundietan ia beti Zonalde mediterraneoa Mila baino gutxiago Nafarroan

Txori artista Txori honen ezaugarri nabar-

menetakoa bere kabia da, bene-tako arte lana. Lertxun baten abarratik zintzilik gehienetan, makal edo sahatsak ere aukera-tzen ditu askotan horretarako, eta puxika baten antza hartzen du, sarrera goian duela. Bertan nahasten ditu trebeziaz zuhaitzen haziak eta baita armiarmen sa-reak eta beste motatako fibrak ere. Txorikumeak hezitzeko ga-raia amaitzean, bertan irauten du, eta askotan bere presentziaren erakusgarri izaten da.

Txori txikia dugu dilindaria, burua eta bularraldea ia txuria, eta begiak estaltzeko antifaza antzeko zolda beltzarekin. Ez-kutuan aritzen da askotan, eta ba-karrik bere kantu argiari esker antzeman daiteke. Neguan tal-deka aritzen da zingiretan, baina beste garaietan bakarka.

Nafarroan zonalde mediterra-neoan bizi da, baina Europan iparraldean ere aurkitu daiteke. Beti ibaien inguruetan egon ohi da —Ebro, Ega, Arga, Aragoa, Alhama, Keiles—, eta lertxun-dietan nahiago. Beti ere, 500 me-troetatik behera. Hala ere, Nafa-rroan ez da oso ugari, eta zenbait errolda ehundaka alez ari dira, inolaz ere ez mila baino gehiago.

f XARO ONDARRA Gerra ondoko garaiak benetan

latzak izan ziren gure etxean; aita preso eraman zuten komunista omen zelako. Nere umekeri eta ernaigabetasunak ordea ez zuen hura sekulan ulertu, gertakari hark. betirako aztarna sakon ba utzi zidalarik.

Aitak zintzotasunaz jokatzen erakutsi zidan; bere eredua ja-rraitzen saiatu arren, udazkeneko egun goibel hartan txapelgorri haiek etorri eta aitaren oposaketa nahikoa ez izanik, indarrez era-man zuten. Ez genuen inoiz gehiago gure aitaren berririk izan. Gertakari hura nolabit biz-karretara bota behar izan genuen bizia aurrerantz zihoalako.

Etxean ama, osaba, amona, ai-tona eta ni bizi ginen; gure ba-serria sendoa eta ederra izanik herritik zertxobait bazterturik zegoen, mendiaren oinetan eta larre amaiezinen magalean. Lan guztiaren zama amak eta osabak zeramaten amona eta aitona zaharturik baitzeuden. Nere osaba sasoi handiko gizona ze-nez, lanean gogor aritzen zen oi-larrak abesten zuenetik, ilargia agertzen zen arte. Amaren lanaez zen gutxiagokoa, baina bai beste era batekoa; emakume bati zego-kiona noski: etxearen garbiketa, sukaldaritza, soroen erainketa... Nik bestalde, ahal nuen neurrian laguntzen saiatzen nintzen, go-goak soberan bainituen. Amona eta aitona ordea, nahiz eta saiatu, ez ziren gai gauza askorik egite-ko, eramandako biziaren gogor-tasunaren ondorioz indarrak ahi-turik batzituzten. Nere ama go-resten nuen; berak egindako guz-tia ondo zegoen neretzat. Ile beltz uhindua eta begi argiak zituen; begirada bizia eta ezpain itzaliak. Horrelakoxea zen bera.

Amona bestalde, apartekoa; bere jakintzak itsutzen ninduen. Eskola ezagutzeko aukerarik ez zuen izan, baina bai Ama Natura ezagutzeko aukera. Berarengan-dik jaso nuen eskolara ez joateko zaletasuna; askoz ere hunkiga-rriagotzat nuen mendian barrena naturaren indarra askatasun osoz

Beranduegi sentitzen gela itxi batean egun erdia igarotzea baino.

Gauero amona eta biok suton-doan feseritzen ginen; egoera hura biziki maite nuen. Momentu ba-tez nere izatea ahaztu eta bere kontakizunetan murgiltzen nin-ten. Egunero gauza ezberdin bat zuen kontagai: ipuiflak, gertaki-zun bitxiak, aintzinako ohitu-rak... Behin batez, nere jakinmi-na piztu zuen zerbait ezagutzera eman zidan:

—Gogoratzen al duzu Bazta-rrikantai izeneko dermioa?— Nik baitez erantzun—. Duela ur-te asko, nere aita arratsalde euri-tsu batean bertan suertatu zen. Han dagoen kobazulo batean

-aterpea lortu ondoren, eseri eta euria noiz geldituko zain hantxe gelditu zen. Halako batean, txi-mista batek aurreko zuhaitz bat jo

zuen, eta bapatean tximistaren su hartatik emakume eder bat sortu zen; jarraian kobazulorantz zihoala aita ilkusirik, berriro ere tximista bilakatu eta ihes egin zuen. Aita etxera bueltatzean, ikusitakoa kontatu zuenean de-nek bere lepotik far egin zuten nik ezik. Badakit berak ez zuela deus asmatu etaemakume paregabeko hori Mari zela. Biloba maitea, hau ez diot inori adierazi orain arte baina hil aurretik zugan nere sekretua utz nezakeela uste izan dut. Kontakizun hark liluraturik utzi ninduen eta egun hartatik aurrera nere helburu nagusia Baztarrikantaieko kobazulora

joatea izan zen. Jadanik udabe-rria iritsi zitzaigun: txorien erre-soinua zelaietan barna, hosto be-rrien usain sendoa, hainbat ko-loretako loreen sorrera.

Garai hartan amona hilzorian genuen mundu honetako aurre-rankuntzak mindurik. Dena den, arratsalde batez kobazulora abiatu ninten Mari aurkitzeko itxaropenaz, amonari bizitzen jarraitzeko gogoak eman zie-zaiokeen zerbait aurkitu nahi nuen eta. Asko kostata seirak inguru izango ziren kobazulo go-goangarri hura ikusi ahal izan nuenerako; erdi estalirik zegoen arduragabekeriak jota. beldurrak nengoen baina barneratzea era-baki eta sasiak kendu ondoren nere begiek barruan emakume paregabeko bat ikusi ahal izan zuten. Lurrean etzanik, soineko beltz eta luzea zeraman; Mari zen. Gerturatu nintzaion baina berak indarrik izango ez balu be-zala ez zen mugitu. Nik bere ize-nez deitu nuen eta bere begi ur-dinek malkoz gainezka begiratu ninduten hau esanez:

—Zure zain egon naiz urte hauetan, baina jadanik beran-duegi da gizonak egindako min guztia konpontzeko; ur gardenak beltz bilakatu dira, aire freskoa aire kutsatu. Banoa hainbeste maite eta zaindu izan dudan nere lur honetatik. Ortzik deitzen nau.

Begiak itxi zituen eta aurrean nuen emakume hura lur beltz bi-lakatu zen. Ezintasunak bete nin-duen eta malkoek nere aurpegia busti zuten. Handik ihesi atera nintzen, ikusitakoa ez baitnuen onartu nahi; egin nahi nuen gauza bakarra amonarekin egotea zen, baina harengana ere beranduegi iritsi nintzen amona arratsalde hartan hil baitzen.

Orduan konturatu nintzen gi-zonaren aurrekuntzak amona eta Mari hil zutela.

Saia gaitezen bada, gure Ama Natura zaintzen eta errespeta-tzen.

Ama ez nigarrik egin txoriak abesten jarraitu baitu.

Ama, ez nigarrik egin otsoak ez baitzaitu eramango.

BASAJAUN

Eta bigarrena da, oso denbo-ra gutxian. Hondamen be-rri honetan, hitzak soberan

daude, eta erantzun bakarra negar egitea da atsekabe berri honenga-til^. Egun gutxitan itsasoan zehar bere zama guztia barreiatu duen bigarren petroliontzia da. Ingu-rugiro eta paisai konparaezina, edertasuna eta bizitzaren zolda hiltzailea: betidanik pena merezi duen ororen hiltzailea.

Bada garaia esateko: Ez naiz ixilik geldituko!, terrorismo ekologiko honen aurrean. Eran-tzunkizunak eskatu beharra da-go! Nola liteke Europako Komu-nitateak gai honi buruz inolako legerik egina ez izatea? Europa-rrak: jan ezazue zuen ikurrina urdina, itsasoa —kendu diete be-re urdina— beltzez tindatu dute, lurra osoko espezientzako dolu-minaren kolorez: heriotza eta atsekabearen kolorea.

Eta zenbat izan dira azken ho-gei urtetan? Mota honetako itsa-sontziekin gertatzen bada, zer gerta liteke arrisku handiko mer-kantziak —hondakin erradioak-tiboak— garraiatzen dituztene-kin?

Horrelako gertaerek garbi adierazten dute ekologia ez dela txantxetarako gauza, askotan ekonomi familiarrak larri kalte-tuta izan baitaitezke, A Coruñan gertatu den bezala.

Eskoziako kostaldean, des-gertzeko arrisku larrian zeuden espezieak petrolio zolda trinko batek harrapatu eta estutu ditu, eta ugaztun asko —fokak, ka-su— hil egin dira. Gizakumeak, bizitza ulertzeko era madarikatu eta nazkagarri, berriz diot, naz-kagarrirekin, hil egin ditu. Horre-la erakusten du naturarekin ba-tera bizi izatea zer den.

Jenero Xumekoak

N Klaus Kinski antzeslea

i,bada, hainbeste gizonen bizitza izan dudana, ez naiz sekula izan Aranoko neskaren besoetan datzana.

JEREMIAS ERRO

K A Z K A R R O A N

Erantzunak zehaztuz joan ahala, pasa ezazu letra J f f J l y T ^ l f A p \ C f / 4 bakoitzadagokionlaukira. Behekotaulaosatuondoan

Basaburaanjasotakoesaerazaharbatagerikozaizu.

1.Ziri

2. Emaia, bizia

3. Gailen

4. Guztiz eskasa

5. Ergel, xerbel

Z a h a r r a k b e r r i Bertzeen isatsarekin eu-liak kendu. Guk hutsegin duguna bes-teek zuzentzea nahi

Anue

Irakasleak: —Badakizue Amerika-

ko ordutegia zergatik da-goen atzeratua gurekiko?

—Beranduago aurkitu zutelako —batek—.

Page 7: Nafarkaria - Euskaltzaindia Mar Salinai s Intsumisoa «Errege Kopatik kanpo geratu gara, baina Liga txapelketan oraindik ba-ftSTEKO PERTSONAIAK lJulian Reteg \ i Pilotaria Pilota munduak

Nofarkaria H

Biz i B i z i a n

P asa den

ostiralean EHNE

nekazari sindikatuan

sartzeko lehen bilera egin zuten Iruñerria

inguruko berrehun bat nekazarien

ordezkariek. Hasieran iragarrita zeudenak

baino gehiago ere izan daitezke, baina,

Deierri, Murieta eta beste aldeekin —Irunberritik

Oteitzaraino doan sekain lur hezea— ere

elkarrizketan hasiak baitira. Berriak gogor

astindu du nekazaritza mundua, sindikatuan

sartu behar dutenen artean UAGNn

ibilitakoak eta baita sortzaile batzuk ere

baitzeuden. Erregionalizazio plana

eta, haien irudiko, zenbait diskriminazio, baina baita aspaldiko arazoek ere bultzatu

dituzte erabakia hartzera, Eraulen

erakunderako garratza suertatu dena, halere.

Hain zuzen ere, multzo berriak nolabait

iraultzen du nekazaritza mundua,

eta EHNE sindikatuaren goranzko

bidea baieztatu.

Irunberritik Oteitzaraino doan aldeak Nafarroako ekoizpen tasarik handiena ematen du laborean.

Erdialdeko laborea, nahasia PATXI ULAIAR / IRUNEA

Abenduko azken astean ger-tatu zen. Iruñea inguruko ostatu batean Izarbeibar eta Iruñerriko berrehun bat nekazari bildu ziren beren etorkizunari buruz min-tzatzeko. Gehienak Orvalaiz kooperatibakoak, azken urteotan UAGN sindikatuarekin izandako arazoei irtenbidea ematea zuten helburua. Bertan hartutako era-bakiak Nafarroako nekazal sin-dikatuaren mundua bortizki as-tindu du horietariko 135 EHNE sindikatuan sartzearen alde ager-tu baitziren.

Nafarroako erdialdean dauden labore sailek lurralde osoko pro-dukzio tasarik handienetakoa dute, eta Irunberritik Murieta eta Oteitzaraino doan marra oso bat hartzen du zonak, tartean Orba ibarra. Bertako nekazariak beti-danik UAGNren inguruan ibili-takoak, lehendabiziko arazoak duela zenbait urte hasi ziren, Uteco elkartetik alde egin zute-nean. Orduan hiru kooperatiba zeuden Iruñerria inguruan —Ororbia, Alaiza eta Izarbei-bar— eta hirurak batu eta Orva-laiz sortu zuten. Hortik aurrera UAGN, UCAN eta Uteco neka-zari elkarteekin arazoak gero eta handiagoak izan ziren, eta azken tantak erregionalizazio plana eta zenbait lur sail lurgorrian utzi beharrekoa izan dira. Erregiona-lizazio planean dirulaguntzak zehazten dira zonen produk-zioaren arabera, baina erdialdeko nekazariek —Orvalaiz, Deierri, Murieta, Oltza, Orba—ez zioten egoki iritzi UAGNk negoziatu-takoari. Harremanek okerrera

Angel Eraul eta Mikel Petrirena.

egin zuten, eta azkenean EH-NErekin lan egitea deliberatu zuten aipatu bilkuran.

«UAGN-n lortu ez duguna lortzera joango gara EHNEra:

Kolpe gogorra UAGNri P U / IRUNEA

Nekazarien erabakia ezagutu bezain laster afiliazio kopuruei buruz UAGNk eta EHNEk egin dituzten adierazpenek garbi asko erakusten dute berrien garran-tzia. UAGN nekazari sindikatu nagusia —alde handiz— da Na-farroan, baina bere 'ohizko ere-muan berrehun —gehiago ere izan daitezke— bat nekazari EHNEn sartzea kolpe gogorra izan da Eraulek zuzentzen duen erakunderako, izan den tokian izateagatik, hain zuzen ere.

Bi sindikatuen eragin eremua

JOXE LACALLE

erdialdeko sekain lurraren inte-resak defenditzera, alegia», esan zuen Manuel Martinez de Irujo Orvalaiz kooperatibako presi-denteak. Lehendabiziko bilera

mugatua izan da, neurri berean, orain arte, eta Nafarroa banatuta zuten: iparra EHNErako, hegoa UAGNrako. Batzuen ustekabea izan da, baina, lehendabizikoa 'hegotzen' hasi denean. «Iparral-dean geundenean» dio Petrirenak «jende askorendako komodoa zen, baina jeisten hasi garenean haSi dira arazoak. Gure helburua ez da bakarrik iparra, Nafarroa osoa baizik». Eraulek prentsau-rrekoa eman behar izan zuen ne-kazarien artean UAGNkorik ez zegoela esateko, baina iragarri dituzten hautekundeek zenbait gauza argituko dute.

ofiziala joan den ostiralean izan zuten, eta bertatik pozik atera zi-ren nel^azariak. «Ez dago inolako arazorik, eta aurretik pentsatzen genuen bezala izan da».

Mikel Petrirena Nafarroako EHNEko burua ere baikor agertu zen bileraren ondotik, eta kide berriak hasieran iragarrita zeu-den baino gehiago ere izan dai-tezkeela esan zuen. «Haiek be-rrehun bat dira, baina hasiak dira harremanetan beste zonaldeta-koekin urrats berberak emateko. Hilabete barru edo izango dugu horren berri». «Murieta, Deierri, eta beste leku batzuetako nekaza-riak —baieztatu du Martine-£ek— guk ditugun arazo berbe-rak dituzte etaharremanetan gau-de haiekin. Animatu nahi ditugu gurekin etortzera». Horretarako lehen bilera aste honetan bertan egin dute nekazariek.

Berriak zonen arteko interes kontrajarrien itxura sortzeko ba-lio izan du, neurri batean, baina Martinezek ez du uste arazoa konpontzen zaila denik. «Erri-bera eta gure aldea desberdinak dira, dudarik gabe, baina akor-dioak, teoriaz, ez luke zaila izan behar, interesak ere antzekoak baitira. Guk gureari eutsi behar diogu, baina epe luzean akordioa lortuko dugulakoan gaude».

Mikel Petrirenak, bestalde, planari berari leporatzen dio zo-nen artean sortu diren ezadosta-sun hauen ardura. «Zonaldeak elkarren kontra hastea oso txarra litzateke, eta horren sortzailea plana bera da, erreforma. Izan ere, ez da tajuzko erreforma bat, nekazarien kalterako tresna bai-zik».

Page 8: Nafarkaria - Euskaltzaindia Mar Salinai s Intsumisoa «Errege Kopatik kanpo geratu gara, baina Liga txapelketan oraindik ba-ftSTEKO PERTSONAIAK lJulian Reteg \ i Pilotaria Pilota munduak

Angel Rincon Bardeen aldeko plataformakoa

ardeetako Batzarreko presi-dentea izendatzeko bilkura egingo dute otsailaren 2an.

Horretarako lehia bizia iragarrita da-go UPN eta PSN-PSOEren artean, baina azken erabakia herrietako in-dependenteen arteko plataforman

dago. Plataforma honek hasiak ditu elkarrizketak bi alderdi nagusiekin, eta alde honetarako aprobetxamendu egokia ematea du helburu nagusi. Politikak ere eragin handia izango du erabakian, Angel Rincon bertako bo-zeramaileak azaldu duenez.

«Bardeek garrantzi politikoa dute egun» ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

EGUNKARIA.— Orain aukeratu behar duzue batzordeko presi-dentea, eta bertan herri bakoitzak badu boto bat emateko aukera. Hala ere, alderdi politikoei bu-ruzko hautagaiez hitz egiten da beti, beraz, badago alderdi poli-tika, udalena baino gehiago? ANGEL RINCON.— Beti izan da alderdi politika bertan, behintzat azken hamar urteotan. Alde ba-tetik PSOE dago, eta bestetik UPN, ez hainbeste partiduarekin nola aldeko jende asko duelako. Tartean gu gaude, bi alderdi hauetatik kanpo, eta gure botoak beti izan dira erabakiorrak. Hor gaude Azkoien, Kortes, Zarra-kastelu eta Funes. Gero badaude edozer gauza bota dezaketen he-rriak, hala nola Tutera, indarrak oso parekatuta baitaude. Baita Fustiñana ere. Izan ere, bota ematen duena, berez, udal ordez-karia da, baina orain arte askotan alkatea izan da batzarrera joan dena. Halaere, ordezkaria, berez, udalbatzan erabaki behar da, eta Kortesen, kasu, alkatea UPNkoa da, baina ez dauka gehiengoa. Horregatik, gauzak ez daude ba-tere garbi.

EGUNKARIA.— Zuek plataforma osatu duzue, eta harremanetan zaudete PSOE zein UPNrekin nori botoa emateko. Presiden-tearen izena baino, helburu ba-tzuen bila ari zarete. RINCON.— Izan ere, presiden-tearen izena gutxienekoa da. Hiru hilabete daramatzagu elkarriz-ketetan, bi alderdiekin, eta bertan programa bat izan dugu helburu, Bardeei aukera bat emateko. Hautagaia zein den berdin zaigu, salbuespenak salbuespen, batzuk onartezinak baitira... EGUNKARIA.— Jose Antonio Gaiarre, adibidez?

RINCON.— Ez, Gaiarreri ez dio-gu betorik jarri, oraingoz. Guk bederatzi puntuko programa daukagu, eta horretan oinarritzen da gure botoa. Elkarrizketan ez dakigu noraino joango diren, eta urrats guztiak oraindik ez ditugu eman. EGUNKARIA.— Elkarrizketak nondik sortu dira? Zuengandik edo haiengandik? RINCON.— Elkarrizketak nahiko nahasiak izan ziren hasieran, baina azkenean zuzendu dira. Dena sortu zen duela bost hilabe-te, Arautegi Orokorra aldatzeko Gaiarrek egin zituen proposa-menen ildotik. Ezetza eman zi-tzaien orduan, eta beraiek hasi ziren deika. Gaiarrekin behin baino gehiagotan egon gara, eta baita PSN-PSOEko udal politi-karako buruarekin ere. Deia beti haiengandik sortu da, eta plata-formarekin ezezik, talde bakoi-tzarekin ere banaka harremanak izan dituzte. Hala ere, horri moz-tu egin da, plataforma bera sen-dotu eta batu baita. Taldea haus-teko arriskua beti hor dago, haiek proposamen. konkretuak ere es-kaintzen baitizkigute, baina gure koordinazioa gero eta hobea da. EGUNKARIA.— Elkarrizke'ten lehendabiziko balorazioa egin duzue dagoeneko? RINCON.— Dudarik gabe, asko aurreratu da, eta Gaiarrek eta PSOEk, azken berrien arabera, gure planteamenduak onartu omen dituzte. Hori, beren hitze-tan. Orain, akordio batean zehaz-tu behar ditugu hitz onak. EGUNKARIA.— Arautegi Oro-korra aldatzeko bilera famatu hartan, Gaiarrek bi artikulu alda-tu nahi zituen, eta zuek kontra zeudeten. Bi puntu horiek dira eztabaidagai orain ere? RINCON.— Guk Nafarroako Gobernuak egin zuen txostena

Rinconen ustetan alderdi nagusiek asko dute jokoan bilkuran. JOXE

jarri nahi dugu martxan. Bertan zehazten zen Bardeen ustiaketa-rako ardatz nagusiak: nola ustiatu behar den, utzi behar diren lurre-kin zer egin, eta abar. Hori aurre-ra eraman ahal izateko Arautegia aldatu behar da, oraingoekin ezin baita ezer egin.

Gero, bi puntu zehatz horiei dagokienez, horietariko bat —buru bakoitzeko arrobada 750etatik 1.500ra igotzea pro-posatzen dueria— baztertu dute

dagoeneko, eta beste puntua ere —landatzeari uztea, baina esku-bideak galdu gabe—, kentzea onartu egin dute azkenean. EGUNKARIA.— Orduan, dena onartu dizuete.

RINCON.— Hori, jakina, pape-rean jarri behar da orain. PSOEk zazpi boto dauzka, bere hitzetan, eta Gaiarrek zortzi bat izango du, antza, Miguel Sanz ere bere alde azaldu baita. Orduan, beste zazpi gelditzen dira tartean, eta guk lau

afarroako Go-bernuak Bardeei bu-ruz egin zuen txos-tena jarri nahi dugu martxan. Bertan zehazten da nola ekoiztu behar den, utzi behar diren lu-rrekin zer egin... de-na. Horretarako Arautegi Orokorra aldatu behar da.

eskuratuta dauzkagu —Zarra-kastelu, Kortes, birekin, eta Az-koien—. EGUNKARIA.— Interes handia badute, beraz, alderdi nagusiek Bardeetan. RINCON.— Bardeek bi motako garrantzia daukate. Lehendabi-ziz, ekonomikoa, betidanik ne-kazaritza eta abeltzantza alde ho-nen oinarriak izan baitira. Ga-rrantzi hori galtzen ari da franko, dauden arazoak direla eta. Or-duan, garrantzi politikoa da na-barmenena gaur egun. 22 herri, bi ibar eta monastegi bat daude bertan, eta Erribera osoan gero eta interes handiagoa sortzen ari da Bardeak berregituratu behar deneko ideia. PSOEk Tuteran izan dituen arazoek eta UPNren barruan Gaiarreren egoera per-tsonalak giro berezia sortu dute, halaber. Beraz, batzarrean ger-tatuko dena alderdi bat edo bes-tearentzako irabazpena edo ga-lera izango da. Nolabait esateko, hauteskundeei begira zein den lehena eta zein bigarrena zehaz-tuko du. Gainera, Gaiarreren etorkizun politikoa erabaki ho-netan datza. Hortik garrantzia.