nafar-lapurtera euskalkia amaia m

20
NAFAR-LAPURTERA Egileak: Amaia Maroba eta Olaia Estepa

Upload: aingura

Post on 11-Jul-2015

280 views

Category:

Education


10 download

TRANSCRIPT

Page 1: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

NAFAR-LAPURTERA

Egileak: Amaia Maroba eta Olaia Estepa

Page 2: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

Lapurtera, gipuzkera, bizkaitarra, zuberera eta nafar-lapurtera dira euskararen ibilbidean sortu eta garatu diren literatura euskalkiak. Koldo Zuazok garai hartako guztiek bezala, hiru euskalki bereizi zituen, Larramendiri jarraituz:

a) Nafar-lapurtarra, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan erabiltzen zena. b) Gipuzkera, Gipuzkoan eta Araban hitz egiten zena.c) Bizkaitarra.

Page 3: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

Nafar-lapurtera iparraldeko euskalkia da, Lapurdin, Nafarroa Beherean, Luzaiden,eta Nafarroako Zugarramurdin eta Urdaizubin hitz egiten dena.

NON HITZ EGITEN DA?

Page 4: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

Tradizionalki, lapurtera eta behenafarrera bereizirik sailkatu izan dituzte, baina Koldo Zuazoren arabera gaur egun euskalki bakar bat osatzen dute hiru azpimultzotan banatuta:1-Sartaldea: Lapurdiko barnealdean Ahetze, Senpere, Ainhoa eta Sara eta Nafarroako Zugarramurdi eta Urdazubi hartzen ditu barne azpieuskalki honek.2-Erdigunea: Lapurdi Ekialdea eta Nafarroa Behereko Lekuine eta Baigorriko Kantonamendua ditugu azpimultzo honetan.3-Sortaldea: Nafarroa Behereko Arberoa, Oztibarre eta Garaziko eskualdeetan eta Luzaiden (Nafarroa) hedatzen da.

Page 5: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

Euskara nafarra eta erdialdekoa bezala, nafar-lapurtarra ere bereizgarri gutxikoa da. Egiturari dagokionez, gaur egun batasun eta berdintasun handiko agertzen zaigu, baina hori, gehienbat, azken hamarkadotako bilakaeraren ondorioa da. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskararen arteko aldea txikia dela esan daiteke, eta horregatik multzo berean biltzen ditu Koldo Zuazok.

Page 6: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

1-Euskalkiaren eremu gehienean arrotza da i bokalak eragindako bustidura; il, in eta it bere horretan esaten dira gehienetan, busti gabe: edozoini 'edozeini', gainetik, etxezaina, etxeraino…Gainera, erdaratik hartutako maileguetan ere palatalizazioa saihesteko joera egon da: bainu, botoila 'botila', goinatu… Dena dela, azken bilakaera hau ez da gaur egun emankorra.2-Hitz hasieran x- esaten da: ximino, xingarra'urdaiazpikoa', xirula, xoko, xori… Salbuespenen bat gorabehera (txar), arrotza da tx- hitz hasieran.

Page 7: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

3-nehor 'inor' egiturako izenordainak erabiltzen dira: nehork 'inork', nehori 'inori', nehun 'inon', nehundik'inondik', nehorat 'inora'… Antzina Nafarroako alderdi batzuetan ere baziren horrelakoak, baina jatorriz Ipar Euskal Herrikoak direla ematen du.

4- -ño da eremu gehienean erabiltzen den atzizki txikigarri ohikoena: amaño'inude', baño 'bakarra', haurño'haurtxo', poxiño 'apurtxo'…

Page 8: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

5-Erdarako -on amaiera -oin egiteko joera egon da euskalkiaren eremu gehienean: arrazoina 'arrazoia', botoina'botoia', kantoina 'kantoia', sasoina 'sasoia'… Gaur egun frantsesetik sartzen ari diren mailegu berrietan -ona egiteko joera dago: balona, marrona…

6- -aia amaiera daukagu mailegu zaharretan: bisaia 'aurpegia', lengoaia 'hizkuntza', kuraia'kemena', salbaia 'basatia', usaia 'ohitura'… Arau hau ez da gaur egun emankorra; -adxaegiten da mailegu berrietan: depanadxa'konponketa', rezikladxa 'berregokitzea'…

Page 9: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

Hauexek dira euskalki honetako hitzik esanguratsuenak: altxagarri 'legamia, orantz', auzapez 'alkate', azantz/harrabots'hots, zarata', babazuza 'kazkabar', biziki'oso', buruil 'irail', elkor 'gor' adierarekin, fitsik 'ezer', gako 'giltza' adierarekin, guri 'bigun' adierarekin, kalapita'iskanbila', ortzantz 'trumoi, ostots', otto'osaba', pairatu 'eraman, jasan', parada'aukera, beta', pittika 'antxume', sehi'zerbitzari', urririk 'doan', urtzintz'usin', xingar 'urdaiazpiko'…

Page 10: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

Sail honetan hauexek nabarmentzen dira: ahantzi 'ahaztu', arno 'ardo', biper 'piper', botoila 'botila', buraso 'guraso', elgar'elkar', ereman 'eraman', eskuara'euskara', fruitu 'fruta', giristino'kristau', hogoi 'hogei', irrisku 'arrisku', jakintsun 'jakintsu', kondatu'kontatu', saindu 'santu'…

Eremu txikiagoetan erabiltzen dira ondorengoak: garratoin 'arratoi', hainitz'anitz', hausko 'hauspo'…

Page 11: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

Kostaldeko eta barnealdeko eskualdeen arteko desoreka gero eta handiagoa da arlo ekonomikoan Iparraldeko ezaugarri nagusia. Lapurdin turismoak jarraitzen du lehen diru iturria izaten, baina industria ere asko garatu da. Aeronautika, elektronika, telekomunikazioak, altzairugintza eta beste hainbat sektore garrantzitsuri lotutako enpresa handiak kokatu dira Lapurdin, eta Baionako portuak ere garrantzi handiko eragile ekonomikoa izaten jarraitzen du

Page 12: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

Koldo Karlos Zuazo Zelaieta Eibarren jaio zen 1956an. Hizkuntzalaria da, EHUko irakaslea (Dialektologia eta Euskararen Soziolinguistika arloetan). Nabarmentzekoa da euskalkiak ikertzen egin duen lana. Horren emaitza da gaur egungo euskalkien sailkapena eta mapa (1998), eta mendebaldeko euskararen sorleku posibletzat Gasteiz hartzea. Euskara batuaren alde lan egin du, eta, bereziki, euskalkiek jaso duten euskara batuako ereduaren alde. Gainera, euskara batuaren euskalkien ñabardurak jasotzearen aldekoa da.

Page 13: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

--Euskararen batasuna, 1988.

-Euskararen sendabelarrak, 2000.

-Euskara batua: ezina ekinez egina, 2005.

-Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta tokiko batua, 2006.

-Euskalkiak. Euskararen dialektoak, 2008.

-Sakanako euskara. Burundako hizkera, 2010.

-El euskera y sus dialectos, 2010.Arabako euskara, 2012.

http://www.deia.com/2012/07/03/ortzadar/zazpigarren-alabak-du-hitza

Page 14: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

Axular, Urdaxen jaio zen, (Nafarroa) 1556an eta Saran, (Frantzia) hil egin zen 1644ean.Bere jaiotzako izen-deiturak Pedro Agerre Azpilkueta ditu eta ezizena bere jaiotzezko Axular baserritik datorkio. Euskal idazle handienetarikoa da.Berak idatzitako Gero liburua dugu euskal literaturako

lan nagusietakoa, bera hil baino urte bat lehenago inprimatu zena eta euskara batua zehazteko balio ere izan duena, liburua lapurtera klasikoan oinarritzen delako.

Page 15: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

Iruñean ikasi zuen, baita Salamancan ere eta, Leridatik Igaro ondoren, Frantzian apaiz egin zen 1596an. Ondoren, Donibane Lohizunera joan zen. 1600ean Sarako parrokiako erretore izendatu zuten eta hantxe bizi izan zen hil arte. Bertan idatzi zuen Axularrek Guero liburua. Idazle, sermolari eta hiztun ona zen, horregatik izango zuen horrenbeste eragin sasoi hartako euskal idazleen artean.

Page 16: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

Euskal literaturaren historian lehen prosazko liburu original argitaratua da. Euskal idazle klasikoek, Iparraldekoek nahiz Hegoaldekoek, obra hau goraipatzen dute, eta denbora luzez euskararen eredu izan da. XIX. Mendean Pedro Antonio Añibarrok, liburua ia osorik Bizkaiko euskarara itzuli zuen.Lapurteraz idatzitako liburu bat da, baina hala ere, herri mintzairaz idatzita dago , modu horretan ideiak ahalik eta euskaldun gehienek uler ditzaten. Sinonimia teknika askotan erabiltzen du liburuan eta sarritan latinismoak agertzen dira dotorezia adierazteko.

Page 17: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

Donibane Lohizune Lapurdiko udalerria da, Bizkaikogolkoko itsasertzean kokatua, Donibane LohizunekoKantonamenduan.

Donibane Lohizune Urdazuri ibaiaren amaierandago, Zokoa eta Zibururekin batera badia turistikogarrantzitsua osatuz. Udalerri hauek ditu mugakide: iparraldean, Getaria eta Bidarte; hegoaldean, Azkaine eta Ziburu; eta, ekialdean, Ahetze eta Senpere. Herrikoekonomia itsas zabaleko arrantzarekin lotuta dago. Portuan Afrikako mendebaldean eta Ipar Amerikakokostalde atlantikoetan diharduten hainbat eta hainbatitsasontzi daude. Portua Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak kudeatzen du, eta Zibururekin batera ustiatzen dute.

http://www.ahotsak.com/donibane-lohizune/

Page 18: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

1Maitatua sobera, nintzelarik haurra,Ez nakien nik zer zen amaren beharra ;Bortu batean orai naiz bakar bakarra,Amaz oroit'orduko heldu zaut nigarra !

2Hegalñoak azkartzen sendituz geroztikBaitoazi xoriak ohantze gozotik ;Halaber joan ninduzun amaren altzotik,Ahantzia bainute herrian engoitik !

3Bainan ama gaixoak ez nu ez ahantzi.Maiz daut Eskual-Herritik igortzen goraintzi ;Hautsi nion bihotza nuenean utzi,Neretzat baizik ez da halere han bizi.

4Nik ere bero daukat bihotzean garra :Jinkoak piztu zauntan eskualdun pindarra,Ama baitut oraino minetan indarra,Ama, gau ilhunean argidun izarra !!!

Page 19: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

5Ene bortu gainetan baniz enheatzen,Gaizkirat balinbazaut bihotza lerratzen,Zure begi garbiez, ama, naiz orhoitzenEta lanari gero kuraiekin lotzen!

6Oi maiz ametsetatik izan dut gogoanGoxoki nindagola lehen ohakoan :Aingeruer begira, ganbara xokoan,Eta, zu, hantxet irriz ama ner'ondoan !

7Frangotan huts ohiez orhoitzen ere niz...Ama ! gazte denbora berriz haste balitz ??Nigar eginarazi dautzut anhitz aldiz,Nigarrak niri zauzkit jausten orai bortitz

8Aspaldi du naizela sor-etxetik joana,Hamargarren urthea hurbil iragana ;Noiz ote naiz hemendik jinen zuregana,Ama, saristatzera zor dautzutan lana ?

Page 20: NAFAR-LAPURTERA  Euskalkia Amaia m

Bortu : alagi, larre, mendi kasko

Enheatzen : aspertzen, nardatzen

Ohakoan : ohantzean, seaskan

Huts ohiez : iragan hutsez, iragan gaizkiez

Untzia : itsasontzia

Thema : saia, lot, berma