musika garaikideko v. kontzertu zikloa bbva fundazioa ...€¦san nikolas eraikina san nikolas...
TRANSCRIPT
01
MUSIKA GARAIKIDEKO V. KON tzERTU ZIKLOA
BBVA FUNDAZIOA BILBAO 2014-2015
2015eko apirilaren 14a
02
Asteartea, 2015eko apirilak 14
BBVA Fundazioa
San Nikolas Eraikina
San Nikolas plaza, 4
Bilbao
BBVA Fundazioa Grupo BBVA-k hura presente
dagoen gizarteen ongizatearekin eta hobekun-
tzarekin duen konpromisoaren adierazpena
da. Ikerketa zientifikoa eta bikaintasunezko
sormen artistikoa susta tzen eta babesten
ditu, baita horiek gizartean duten proiekzioa
bera ere. Kulturari dagokion programaren
barnean, musika klasikoan jar tzen du arre-
ta gehien, xx. mendeko eta mende honen
hasierako konposizioan batik bat. Jardueren
tipologiak honako hauek har tzen ditu barne:
• Lehiaketak eta sariak, BBVA Fundazioaren
Ezagueraren eta Kulturaren Mugak Saria,
Musika alorrean, eta Asociación Española
de Orquestas Sinfónicas (AEOS)-Fundación
BBVA-ren Konposizio Saria besteen artean.
• xx eta xxi. mendeetako musikaren in-
terpretazio-zikloak. Horien artean, honako
hauek gailen tzen dira: Erretratuak Zikloa,
PluralEnsemble taldearen ardurapean, Au-
ditorio Nacional de Música de Madrid-en;
Bakarlarien Zikloa eta Musika Garaikideko
Kon tzertu Zikloa, BBVA Fundazioak Madrilen
(Salamancako Markesaren Jauregia) eta Bil-
bon (San Nikolas Eraikina) dituen egoi tzetan,
hurrenez hurren.
• Prestakun tza akademiko bikaineko tal-
dea, Joven Orquesta Nacional de Españari
(JONDE) xedaturiko beka-programa baten
bitartez. Hark Academia Orquesta Nacional
de España-Fundación BBVA-ren sorkun tza eta
pedagogia programa berri bat izango ditu
BBVA Fundazioa
osagai gisa Orquesta y Coro Nacionales de
España-ren (OCNE) lagun tzarekin, eta horri
esker, JONDEko musikariek OCNEren kon-
tzertuetan parte hartu ahal izango dute;
gainera, Fundación BBVA-Escuela Superior
de Música Reina Sofía Biola Katedrari eta
eskola bereko Sinfonietta de Música Con-
temporánea-ri lagunduko zaio.
• Gazte Interpreteen Zikloak, Fundazioak
Madrilen eta Bilbon dituen egoi tzetan.
• Gure garaiko musikaren audio- eta bideo-
grabaketak eta horien hedapena, batik bat
NEOS-Fundación BBVA seriea eta Espainako
eta Latinoamerikako Egungo Musikaren
Konpositoreen Bilduma, BBVA Fundazioak
VERSO zigiluaren lagun tzarekin sustatua. Era
berean, bereziki gailen tzen diren artisten in-
terpretazioen audio- eta bideo-grabaketara
xedaturiko proiektu bereziak gara tzen dira,
horien artean, Achúcarro irakasleari xedatu-
riko bi proiektuak (Opus Arte eta Euroar ts-
ekin), eta obra edo per tsona enblematikoei
xedaturikoak, hala nola, Tomás Luis de Vic-
toria (BBC-rekin), Cristóbal Halffter jaunari
xedaturiko Ecos y sombras Gutun Zuria eta
Lázaro bere operaren munduko estreinaldia-
ren grabaketa, Ginasterako Panambí (Deu-
tsche Grammophon-ekin), Chaikovskiren Eu-
gene Onegin eta Verdiren Rigoletto operak
(Asociación Bilbaína de Amigos de la Ópera-
rekin [ABAO]), Leticia Moreno-ren Spanish
Landscapes (Deu tsche Grammophon-ekin)
eta Judith Jáureguiren Aura (BerliMusic-ekin).
• Musika klasikora eta operara xedaturiko
orkestra eta erakundeekin lankide tza. Ho-
rien artean, honako hauek azpimarratu be-
har dira: ABAO, Teatro de la Maestranza de
Sevilla, Orquesta y Coro de la Comunidad
de Madrid (ORCAM), Orquesta Sinfónica de
Madrid, Teatro Real de Madrid, eta Teatro del
Liceo de Barcelona.
• Konposizio-enkarguak Espainiako nahiz
nazioarteko sor tzaileei, bereziki Centro Na-
cional de Difusión Musical-ekin (CNDM),
ORCAM eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoare-
kin, beste enkargu zuzen ba tzuez gain.
• Interesa duen publikoari musika-sorme-
naren esanahia argi tzera eta heda tzera xe-
daturiko hi tzaldien eta jardueren zikloak.
Era berean, erreferen tziazko argitalpenak
susta tzen dira musikaren arloan, Scherzo
aldizkaria, adibidez.
Kulturaren oso esparru gu txik erakusten dute
musikak bezain garbi tradizio abera tsaren
mantenuaren -berreguneratua eta etenga-
be aberastua- eta berrikun tza erradikalaren
arteko oreka, biak ere gure garaiko sentikor-
tasunaren fun tsezko osagaiak. Horregatik,
BBVA Fundazioaren programaren fun tsezko
alderdia osa tzen du; egindako lanaren truke,
Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina,
eta Real Academia de Bellas Artes de San
Fernando-ren Ohorezko Domina jaso ditu.
06
07
INTERPRETEA
Miguel Ituarte, pianoa
EGITARAUA
LEHEN ZATIA:
Cinco Impromptus
Jesús Rueda (1961)
Vingt regards sur l’Enfant-Jésus
· n.º 13 Noël
· n.º 3 L’échange
· n.º 17 Regard du silence
· n.º 16 Regard des prophètes, des bergers et des mages
· n.º 4 Regard de la Vierge
· n.º 12 La Parole Toute-Puissante
Olivier Messiaen (1908-1992)
BIGARREN ZATIA:
Petites esquisses d’oiseaux
· n.º 1 Le rouge-gorge
· n.º 2 Le merle noir
· n.º 3 Le rouge-gorge
· n.º 4 La grive musicienne
· n.º 5 Le rouge-gorge
· n.º 6 L’alouette des champs
Olivier Messiaen
Klavierstück X
Karlheinz Stockhausen (1928-2007)
ZIKLOAREN KOORDINAZIOA
Gabriel Erkoreka
08
Programarako oharrak
09
Jesús RuedaCinco Impromptus
Orain dela aste gu txi ba tzuk, agertoki ho-
netan bertan, London Sinfonietta orkestrak
Francisco Guerrero musikagilearen Concierto
de cámara lana aurkeztu zuen. Orduko har-
tan, Jaengo musikariaren ideia artistikoak
azaldu genituen, matematika eta fisikan
errotutako musikaren aldeko bere apus-
tu ausarta, logika konbinatorioan edota
Mandelbroten fraktalen teorian oinarritutako
konplexutasun izugarriko piezak kalkula tzeko
eta konposa tzeko ordenagailuak nola erabil-
tzen zituen. Azken hamarkadotako musika es-
painiarrean ezinbesteko ekarpena egin zuen
Guerrero konpositore berdingabea izan zen
jarraitu zuen zehaztasun izugarriko bidea-
gatik, maisu tzat hartu zuten musikari gazte
hautatu gu txi ba tzuei bere pen tsamendua
helarazten saiatu bazen ere. Ondoren mu-
sikari horiek maila oso ezberdinetan jarraitu
badituzte ere maisuaren irakaspenak, bada
gaur egun ia guztiak ba tzen dituen ezaugarri
komun bat: lehen mailako autoreak dira ge-
hien-gehienak. Guerreroren estetikatik ger-
tuen mantendu dena Alberto Posadas da;
David del Puertok eta César Camarerok mai-
suaren eragina ia erabat desagertu den mu-
sika idazten dute egun; eta, ikasleren batek
Guerreroren ideien aurrean erreakzio erra-
dikala izan baldin badu, Jesus Rueda izan da
hori, espektro estetikoaren beste muturrean
amaitu baitu musikari madrildarrak.
«Aita hil tzeko beharra nuen», onartu izan du
Ruedak berak. «Nire asmoa ez zen besterik
gabe Guerreroren teknikak erabat arbuia tzea,
nire lanetan bazegoelako haren irakaskun-
tzen nolabaiteko jarraipena. Hori baino, bi-
dea zabal tzen ari nin tzen. Pacok melodia,
harmonia fun tzionala eta kon tsonan tzia uka-
tzen iraka tsi zidan, ho ts, abangoardiak alde
batera u tzi zuen guztia uka tzen, Espainian,
zirkulu akademikoetan, oraindik ere anatema
zena. Baina nik gero eta argiago nuen ezin
nuela murriztapen estetiko horren barruan
bizi. Eta ez zuen zen tzurik nire adierazpen be-
harrak muga tzen jarrai tzeak, munduko bes-
te leku ba tzuetan postmordernismoak tabu
horiek guztiak jada birrinduta zituenean».
Hala, postmodernismoarekiko Ruedaren ire-
kiera 90eko hamarkadaren hasieran hasi zen
gauza tzen Bitácora bezalako lanekin, eta, or-
dutik, bilakaera sakona izan du, lirismo, fan-
tasia eta tradizioari egindako keinuz betetako
estilo batean mamitu dena. Ibilbide horre-
tan, pianoa ezinbesteko tresna izan da; hala,
Ruedaren «askapen» estetikoa pianoaren tzat
egindako lan ugarietan ikus daiteke inon bai-
no hobeto, bereziki Interludios serie luze eta
oinarrizkoan. Guztira 1995 eta 2003 artean
ida tzitako 24 lanek osa tzen dute seriea, es-
Hegaztiak, gogoetak eta uniber tsoak
10
tilo eta eraginetan izugarri heterogeneoak
guztiak ere.
Iragan urriaren 30ean Madrilgo Teatros
del Canal zentroan estreinatutako Cinco
Impromptus lana, errealitatean, Ruedaren
bizi tzaren hamabi urteko ibilbidea jaso tzen
duen bost piezako bilduma da. Guztiak ere
barru-barrutik irtendako piezak dira, bat-
batekoak, espontaneoak, konpositorearen
aldartea adierazten dutenak, teklatuaren
aurrean izaten dituen sentimenduak jaso tzen
dituztenak. «Piezak gehiago dira nire barne es-
plorazioen emai tza kanpo esplorazioen emai-
tza baino», onar tzen du Ruedak. «Ez dago
ez kanpo bilaketarik ez espekulaziorik, ezta
instrumentuaren gaineko azterketarik ere».
Lehendabiziko improptua 2002aren bueltan
ida tzitakoa da –Rueda berak ez du data zeha tza
gogoan–, eta Jordi Masóri eskainita dago. Hain
zuzen ere, Jordi Masó berak estreinatu zuen
Joaquin Homs musikagilearen jaio tzaren men-
deurrenaren karietara egindako omenaldian.
Pieza pasioz betetako nokturno an tzeko bat
da, Ruedak pianoan irekitako lerroan barnera-
tzeko balia tzen duena. «Piezan ez daude aldi
bereko bi nota, baizik eta lerro luze hau tsi bat,
azkarra, ireki eta i txi egiten dena eremu har-
moniko bat sortuz», azal tzen du Ruedak.
2006an amaitutako bigarren impromptua
Albert Nietok hala eskatuta sortu zuen Rue-
dak, «gogoan ez dudan beste mendeurren
baterako». Pieza «abstraktua» da, oso kroma-
tikoa, bata bestearen a tzetik doazen modula-
zio harmoniko azkarrez osatutakoa. 2007ko
hirugarren improptua proposamen sinplea
da, bigarrenaren kromatismoarekin apur-
tzen duena. Leticia Martíni eskainita dago
eta formulazio erritmiko oso sinpleak ditu,
Federico Mompou musikagilearenetik oso
urrun ez den mundu pianistiko baten baitan.
2009ko laugarren improptua, Ruedaren ara-
bera, «piano idiomatikoaren eragina duen
pieza da. Diego Fernández Magdalenok es-
treinatu zuen Ramón Barceri egindako ome-
naldi batean. Hau ere norbanakoaren zirkulu
zentrokideekiko introspekzioa da. Ezer gu txi
gehiago esan dezaket». Bosgarren eta azken
impromptua 2014an ida tzitakoa da, Juan Car-
los Fernandez Nietok estreina tzeko. Pieza bi
zati oso ezberdinetan banatuta dago: lehenda-
bizikoa perpetuum mobile an tzeko bat da, eta,
bertan, laudun bitartekoak dira nagusi, eskuak
zor tzidun bateko tartearekin banatuta daude-
la; zubi labur baten ostean, txandakako bostu-
nen beherako progresio infinitu bat abia tzen
da, bi eskuek elkarri eran tzunez eta «amaie-
rarik gabe elkar jarraituz» jarduten dutelarik.
Olivier MessiaenVingt regards sur l’Enfant-Jésus
Olivier Messiaen garapen oso goiztiarreko
musikagilea izan zen, 22 urte bete tzerako
11
bere i tzal modernista ere an tzemateko gai
zena. Hori ondoriozta daiteke, behin tzat,
1931n Parisko Hirutasun Santuaren elizako
organo jo tzaile titular gisa aukeratuko zuen
ba tzordeari bidali zion gutunean: «Hiruta-
sun Santuaren elizan lagun tzaile nin tzela ba-
tzuetan joera modernoegiak agertu nituela
jakin badakit, eta orain damu naiz horrega-
tik», onar tzen zuen Messiaenek gutunean.
«Elizan lehen aldiz jardun nuenean hogei urte
bakarrik nituen; orain, berriz, hogeita bi urte
eta erdi ditut, eta, bizi tzaren sasoi honetan,
oso bilakaera azkarra izaten du batek. Nire
egungo ikuspuntua honakoa da: musikan beti
berritasuna bilatu behar da, baina ganberako
edo orkestrako lanetan, hau da, irudimenak
libreki hegan egiteko aukera duen arloetan.
Organoaren kasuan, berriz, bereziki elizan jo-
tzen denean, argi izan behar da beste guztia-
ren gainetik liturgia dagoela».
Hirutasun Santuaren elizan lortu zuen lan-
postuak bertako Cavaillé-Coll organo bikaina
nahi zuen aldiro erabil tzeko aukera eskaini
zion Messiaeni, eta, hori, sonoritate eta ko-
lore tinbriko berriak araka tzeko izugarrizko
laborategia izan zen musikariaren tzat. Aipa-
tutakoa, adibidez, oso agerikoa da 1932tik
1933ra konposatutako L’Ascension lanaren
orkestrazioan, batik bat lehen eta azken mu-
gimenduetan; horietan, haizezko eta sokazko
instrumentuek organo erraldoi bat bailiran
joka tzen dute. Baina organoaren sonoritatea
pianoaren tzat konposatutako lan ugariren
abiapuntua ere izango zen Messiaenen tzat,
bereziki 1945era bitartean, ordutik aurrera
instrumentuari trataera kolpekatuagoa ema-
ten hasi bai tzen.
1944an ida tzitako Vingt regards sur l’Enfant-
Jésus lana, adibidez, pianismo organistiko ba-
tetik pianismo kolpekatu batera Messiaenek
emandako urra tsaren aurrekoa da. Hasiera
batean bere asmoa irratirako hogei pieza la-
bur egitea zen, Maurice Toescaren poemen
irakurketa lagun tzeko. Aldiz, sor tze prozesuan,
Vingt regards sur l’Enfant-Jésus lana bi orduko
obra monumentala bilakatu zen, ordura arte
Messiaenek ida tzitako luzeena. Autoreak,
errealitatean, luza tze hori Jesukristoren haur-
tzaroaren inguruko meditazio gisa uler tzen
zuen, betiere bere erlijio kode berezietan oi-
narrituta. Fran tziarrak beti nabarmendu zuen
bere fedearen garran tzia, katolizismo erro-
matarraren oso irakurketa per tsonal batean
oinarri tzen zena. «Nire obraren arlorik garran-
tzi tsu, noble eta, zalan tzarik gabe, praktiko
eta baliagarriena fedea da», zioen. Sentimen-
du erlijioso horrek musikan izan zuen isla opa-
rotasun eta sen tsualitateak ezaugarritutako
espiritualitatea izan zen.
Wagnerrek emandakoaren fun tzio oso ezber-
dina izanagatik, Vingt regards sur l’Enfant-
Jésus obrari batasuna ematen dioten hainbat
Leitmotive daude, ziklo guztian zehar supe-
regitura bat proiekta tzen dutenak, adibidez
Thème de Dieu, Thème de l’étoile et de la
12
croix edo Thème d’accords. Horien agerpena
eta gainon tzeko soinu materialekin uztarketa
Messiaenek sarri garatutako konposizio tek-
niken bitartez egiten da, simetria/asimetria
jolasek edo askotariko errepikapenek garran-
tzi handia har tzen dutelarik. Interesgarria da
Messiaenek irudi eta sinbolo kristauak modu
harrigarrian erabili ohi zituela, espiritualta-
sunaren ikuspegi intraerlijiosoa bai tzuen.
«Kristaua naiz, baina ekumenismoa nagusi
den aro honetan ezberdintasun erlijiosoei
garran tzi handiegirik eman behar ez genie-
keela uste dut; berdin-berdin beste edozein
garaitan ere. Ortodoxoak, katolikoak, protes-
tanteak, juduak edo budistak izan, Jainkoa
dugu helburu guztiok, Jainkoa bila tzen dugu
guzti-guztiok. Nire obra sinestunak diren
guztiei bideratuta dago, baina baita gainon-
tzeko herritar denei ere», esan ohi zuen.
Olivier MessiaenPetites esquisses d’oiseaux
Lukreziok, De rerum natura lanean, gizakiak
musikaren artea hegaztietatik nola bere-
ganatu zuen deskriba tzen du: «Oihanean
hegaztien txorro txio liluragarriak en tzun/
eta euren aho tsak presta tzen saiatu ziren/
txorro txio horiek imita tzeko. Horrela treba-
tu zituzten hegaztiek gizakiak/ eta abestiak
eraku tsi zizkieten musikaren artea sortu
aurretik ere». Mendebaldeko musikaren
historiak behin eta berriz omendu ditu he-
gaztiak, Clément Janequinen Les chan ts des
oiseaux eta Einojuhani Rautavaararen Cantus
Arcticus bikainetan adibidez, edota Vivaldi,
Haendel, Couperin, Mozart, Beethoven,
Schubert, Rossini, Saint-Saëns, Respighi zein
Stravinsky beraren beste hamaika lanetan,
ezagunenak bakarrik aipa tzearren. Baina
ez dago hegaztiekiko lilurari bere sormen
lanean Olivier Messianek besteko garran-
tzia eman dion beste musikaririk; pen tsa,
«musika konpositore, ornitologo eta errit-
moan aditu» gisa aurkezten zuen bere burua
publikoki –hori jar tzen zuen bere aurkezpen-
txartelean bertan ere–.
Les Cahiers de la culture et de l’environnement
kultura eta ingurumen-arloko argitalpe-
nean 1978an kaleratutako artikulu batean,
Messiaenek ornitologo senti tzen zela adierazi
zuen, honakoa gaineratuz: «Hegaztiez erabat
maiteminduta nago, zergatik den zehazte-
rik ez badut ere... txorien kantuek liluratu
egiten naute. Guztiak a tsegin ditut eta ur-
teetan zehar txori-kanta ezberdinen gaineko
oharrak har tzen aritu naiz. Oharrak har tzen
hasi nin tzenean 17 edo 18 urte izango ni-
tuen. Izugarri gaizki egiten nuen. Ez nuen
ezer uler tzen. Ez nekien zer en tzuten nuen,
ezta kanta bakoi tza zein txorirena zen ere. Ez
nekizkien txorien izenak [...], baina gerora
izen handiko ornitologoen irakasgai balio-
tsuak jaso nituen eta gaur egun Europako
50 txori ingururen kantuak bereizteko gai
naiz, baita Ipar Amerika eta Japoniako beste
13
hamarna txori eta Pazifikoko beste bospasei
txori identifika tzeko ere, gehien-gehienak
Kaledonia Berrikoak».
Adierazpen horiek egin zituenetik 1985an
Petites esquisses d’oiseaux obra ida tzi zuen
arte beste txori-kanta ba tzuk identifika-
tzeko gai ere bilakatuko zen seguruenera.
Messiaenek txoriei eskainitako hirugarren
piano obra handia izan zen aipatu berri du-
guna, 1950eko hamarkadaren erdialdeko
Catalogue d’oiseaux eta 1970eko La fauvette
des jardins lanen ostean. Lehen bi lanetan
Messiaenek hegaztien kantuak zein hegaztiok
euren ekosistemekin nola elkarreragiten du-
ten aztertu bazuen, hirugarrenean arreta
esklusiboki txorien kantuetan jar tzea era-
baki zuen. Hori dela eta, Petites esquisses
d’oiseaux da zalan tzarik gabe musikari fran-
tziarrak txorien kantuak partiturara nola
eramaten zituen azter tzeko lanik egokie-
netakoa. Ildo horretan, Messiaenek berak
honako azalpena eman zuen bere obraren
inguruan: «Guztia ez da lerro melodikora
eta erritmora muga tzen. Tinbre ezberdinak
erreproduzi tzea ere beharrezkoa da, eta hori
oso zaila da, txoriek tinbre oso bereizgarriak
baitituzte, harmonia askokoak [...]. Azken
finean, nota bakoi tzari akorde bat ematea
beharrezkoa da tinbreak erreproduzi tzeko».
Pianoa tinbre horiek guztiak erreproduzi tzeko
instrumentu mugatua dela pen tsa badaiteke
ere, Messiaenek ez zuen hori uste: «Pianoa,
bere erregistro zabalarekin eta eraso azkar-
tasunarekin, txoriekin lehia tzeko gai den ins-
trumentu bakarra da bere azkartasun, tempo
eta bitarte saltoengandik eskain tzen duen
birtuosismoagatik».
Guztira sei piezek osa tzen dute Petites
esquisses d’oiseaux obra, eta, Messiaenen
arabera, « txori bakoi tzak bere estetika pro-
pioa duenez, ezaugarri melodiko eta errit-
mikoak aldatu egiten dira pieza batetik bes-
tera. txan txangorriari eskainitako hiru piezek
[«Le rouge-gorge I, II eta III»] beheranzko
arpegio uhinduak dituzte, ia-ia glissandi-ak
bailiran; jarraian, nota luzeak eta diseinu
sotilagoak datoz. Zozoak [«Le merle noir»]
estrofa eguzki tsu gu txi ba tzuk bakarrik abes-
ten ditu, garaipen ikur gisa ia. Birigarroa [«La
grive musicienne»] salmodiak diruditen bere
errepikapenengatik nabarmen tzen da. Azke-
nik, hega txabalak [«L’alouette des champs»]
txorro txio aldakorra du, areagotutako bosten
baten inguruan egikari tzen dena; txorro txio
hori bi nota luze eta indar tsurekin mozten
da noizean behin, txoria hegan ari den uneei
dagozkiolarik etenaldiok».
Karlheinz StockhausenKlavierstück X
Francisco Guerrerok xxi. mendeko espainiar
konpositore garran tzi tsuenetako ba tzuk izan
bazituen ikasle, Olivier Messiaenen Paris-
ko ikasgelatik gerraosteko abangoardiako
14
guru handienetako ba tzuk igaro ziren, Pierre
Boulez, Iannis Xenakis edota Karlheinz
Stockhausen bezalako fun tsezko musika-
gileak besteak beste. Hain zuzen ere, bere
ikasleetako hainbatek eraku tsitako izaera
ai tzindariak eraman zuen Messiaen bere ka-
talogoko obrarik erradikalena konposa tzera:
Quatre études de rythme, 1949 eta 1950
artean sortutakoa. Lau estudio horietako
bigarrenak, Mode de valeurs et d’intensités,
serialismo integrala sortu zuen, Messiaen
beraren asmoa hori izan ez bazen ere obra
konposa tzerakoan. Serialismo integrala mu-
sika lan bateko parametro guztiak serializa-
tzea eska tzen duen konposizio sistema bat
da, altura eta erritmotik dinamika edota
azentuaziora bitarte.
Karlheinz Stockhausen berak beti aitortu
zuen Anton Webern eta Messiaenen Mode
de valeurs et d’intensités obra izan zituela
eredu, eta, hala, 50eko hamarkadako hasta-
penetan, bere konposizio sistema aipatutako
bi autoreon uniber tsoen sintesi tzat definitu
zuen, «izar fantastikoen musika» baili tzan.
Hain zuzen ere, urte horietan eman zion ha-
siera Karlheinz Stockhausenek seguruenik
xx. mendeko bigarren erdialdeko piano ziklo
garran tzi tsuena den Klavierstücke serieari,
1952 eta 2004 artean konposatutakoa. Paco
Yañezen tzat, «pianoaren tzat konposatutako
pieza hauek (baita teklatu elektronikoen-
tzako ere serieko azken piezen kasuan) seria-
lismo zorro tzeko aro batean sortutakoak dira.
[…] Hainbesterainokoa da Stockhausenek
soinu egitura zehazteko azaldutako boron-
datea, lehen piezetako ba tzuk sor tzeko giza-
tiarrak ez diren ezaugarriak behar direla ia
digitazio mekanismoei dagokionean; piezok
interpreta tzeko eskakizunak ere gehiegizkoak
dira, eta, hala, Stockhausenek elektronikara
urra tsa eman beharra dauka bere soinu in-
tuizioak gauzatu ahal izateko. Klavierstücke
serieko piezen progresio estetikoa musikaren
mugen etengabeko bilaketa gisa defini daite-
ke». Klavierstücke serieko 21 piezak honela
banatu ohi dira: lehenengo piezek osatutako
Klavierstücke I-IV (1952) serie puntillista;
Klavierstücke V-X (1954-1961) piezek osatutako
bigarren ziklo bat, Stockhausen berak «forma
aldakorra» bezala definitutakoa ikertu zuena;
Klavierstück XI (1956) erraldoia, zehazgabeta-
sunarekin eta zoriarekin joka tzen duena; eta
Klavierstücke XII-XIX (1979-2004) piezak, Licht
(1977-2003) opera zikloari lotuta daudenak.
Stockhausenek 1956an azaldu zuenez, bere
biho tzean, serialismoa muturren arteko
bitartekari tza prozesu bat besterik ez da.
«Nire bilaketa eta ahaleginen etengabeko
helburua eraldaketaren boterea araka tzea
da, denboran, musikan, fun tziona tzeko duen
gaitasuna. Horregatik egiten diot uko erre-
pikapenari, bariazioari, garapenari, kontras-
teari. Azken finean, moldeak behar dituen
orori egiten diot uko: gaiak, motiboak, ob-
jektuak, errepikapenak, bariazioak, garape-
nak, kontrasteak. Berrantolatu, areagotu,
15
txikiagotu, modulatu, transposizioanatu,
inbertitu edo a tzekoz aurrera jarri beharreko
orori egin diot uko. […] Inoiz ez da gauza
bera bi aldiz en tzuten. Aldiz, jarraipen al-
daezin eta ezin homogeneoago bat inoiz
uzten ez den sen tsazio argia jaso tzen du en-
tzuleak. Ezkutuko kohesio botere bat dago,
propor tzioen arteko harreman bat: egitura
bat. Ez dira argi aldakor baten behean dau-
den an tzeko formak. Guztia har tzen duen
argi iraunkor baten azpian dauden forma
ezberdinak lirateke gehiago».
Klavierstück X pieza «ordena» eta «kaosa»
ideien artean egituratuta dago, kaosetik or-
denara doan progresio gradual bat oinarri.
Pieza askotan azaldu izan da analogia kos-
miko bat baliatuz: hasierako big bang bat
baili tzan, den tsitate liluragarriko partitu-
raren lehendabiziko konpasetatik sor tzen
da hurrengo 25 minutuetan garatuko den
material guztia, gero eta modu antolatua-
goan eta gero eta tarte handiagoekin jasoko
duguna, isiltasunak berak ere paper garran-
tzi tsua hartuko duelarik. Herbert Henckek
nabarmen tzen duenez, obrak uniber tsoaren
jaio tza imita tzen duela dirudi, betiere baina,
«desordenatik ordenarako aldaketa sorkun-
tzaren definizioa» dela oinarri duen ikuspegi
batekin. Pianorako obra honen muturreko
zailtasunak, Klavierstücke obrako pieza
guztietatik zailena dela diote berau jo tzera
ausartu diren bakarlarietako askok, beste
dimen tsio bat ematen dio piezari, piano jo-
tzaileari eska tzen zaion muturreko birtuosis-
moak interpretazioa jarrai tzea espektakulu
hu ts bihur tzen baitu.
Mikel Chamizo
16
Ge txon (Bizkaia) jaioa da eta Bilbo, Madril eta
Amsterdamgo Goi-Mailako Kon tserbatorioetan
egin zituen musika ikasketak, Isabel Picaza,
Juan Carlos Zubeldia, Almudena Cano eta Jan
Wijn irakasleekin. Anneke Uittenbosch mai-
suari esker gerturatu zen klabezinera, Francis
Chapeletek Palen tzian sortutako Academia In-
ternacional de Tierra de Campos zentroko an-
tzinako organo iberiarrekin. Dimitri Bashkirov,
Maria João Pires, Paul Badura-Skoda eta Maria
Curcioren irakaspen eta aholkuak ere jaso ditu
bere formakun tzan.
Concurso Internacional de Piano Premio
Jaén, Concurso Internacional de Piano Cidade
de Ferrol eta Concurso de Piano Fundación
Guerrero lehiaketetako lehen sariak irabazi
ditu, baita beste hainbat sari ere espainiar
musikaren interpretazioengatik (Rosa Saba-
ter, Manuel de Falla eta Fundación Hazen
sariak, eta abar). Finalista izan zen, 1995ean,
Concurso Internacional de Piano de Santan-
derreko lehiaketan ere.
Eman dituen kon tzertuetako programe-
tan teklatu errepertorioko obra handiene-
tako ba tzuk sartu izan ditu sarri, Antonio
de Cabezónengandik hasi eta gaur egun-
go musikako estreinaldietaraino. José
María Sánchez-Verdú, Zuriñe Fernández
Gerenabarrena, Jose Zarate, Jesús Rueda eta
Gustavo Díaz-Jerez musikagileek pianorako
obrak eskaini dizkiote. Johann Sebastian
Bach maisuaren Das wohltemperierte Klavier
obraren grabaketan parte hartu du eta
Ludwig van Beethovenen pianorako sonata
guztiak ere aurkeztu izan ditu.
Europako hainbat herrialdetan eman ditu
kon tzertuak, besteak beste Amsterdameko
Concertgebouw Ganberako Orkestrarekin,
Londresko Royal Philharmonic Orchestra en-
tzute tsuarekin, Lisboako Gulbenkian Orkes-
trarekin eta Espainia eta Latinoamerikako
beste talde ugarirekin. 2000ko urtarrilean,
Bar tzelonako Auditori aretoko lehenengo
Ciclo de Grandes Pianistas inauguratu zuen
Isaac Albénizen Iberia obrarekin.
Ganbera musikaren arloan, honako haue-
kin eskaini ditu emanaldiak: Takáks eta
Ortys laukoteak, Triálogos hirukoa (talde-
ko kide izan zen Manuel Guillén eta Ángel
Luis Quintanarekin batera, elkarrekin
Beethovenen pianorako Trioak grabatu zituz-
telarik Televisión Españolako Canal Digital
katearen tzako), Iñaki Alberdi akordeoilaria,
Riccardo Sciammarella biolon txelo jo tzailea
eta Cecilia Lavilla Berganza sopranoa. Verso
diskoe txearen Música de cámara actual lana-
ren grabaketan parte hartu du, Iñaki Alberdi
akordeoilariarekin batera Jesus Torres eta
Gabriel Erkorekak konposatutako lanak joz.
Columna Música diskoe txeak, berriz, Joan
Miguel Ituarte
17
Guinjoan konpositorearen Concierto para pia-
no y orquesta obraren bere ber tsioa argita-
ratu du. Diskoan Ernest Martínez Izquierdok
zuzendutako Orquestra Simfònica de Barce-
lona i Nacional de Catalunya Orkestrarekin
batera ari tzen da.
Pianoko irakaslea da Musikene Euskal Herriko
Goi Mailako Musika Ikastegian, 2001ean zen-
troa sortu zenetik bertatik.
Lege-gordailua: BI-552-2015