munduko arrazak
DESCRIPTION
MUNDUKO ARRAZAK. OIKIAKO ESKOLA. ESKOLA TXIKIAK HAZTEN. Gaur egun gure inguruko bai eskola handiak bai txikiak hazten doaz ikasle etorkinei esker. Hori dela eta gure haurrek kultura desberdinetako ohitura ugari ikasten dituzte. - PowerPoint PPT PresentationTRANSCRIPT
MUNDUKO ARRAZAK
OIKIAKO ESKOLA
ESKOLA TXIKIAK HAZTEN
Gaur egun gure inguruko bai eskola handiak bai txikiak hazten doaz
ikasle etorkinei esker. Hori dela eta gure haurrek kultura desberdinetako
ohitura ugari ikasten dituzte.
Guk hemen lan txiki bat nahi izan dugu egin etorkin horien kulturari
buruzkoa.
Hona hemen adibide batzuk…
BOLIVIA Andeetako bizimodua. BIZIBIDE NAGUSIA: Baratza,
animaliak zaintzea eta etxeko lanak. Baratzean patata lantzen dute.
ETXEAK: Karez eta zementuez eginak. Ikuilua ere etxe barruan egoten da.
ELIKADURA: Fideo zopa, arroza eta patatekin. Batzuetan haragia ere izaten dute. Esnea edaten dute.
AMAZONIA
Tembé taldea. BIZIBIDE NAGUSIA: arrantza eta
ehiza. Kaimanak harrapatzen dituzte jateko. Baratza ere badute eta jaten ez dutena saldu egiten dute.
ETXEAK: buztinezko adreiluz eta egurrez egina. Bi gela dituzte. Gela batean neskak lo egiten dute hamaketan eta gurasoak eta mutilak beste gelan. Gela hau sukalde ere bada.
ELIKADURA: Arraina, haragia, basoko fruituak eta xibe. Xibe, maniva-ren sustrai txikituz eta urez eginda dago.
AMERIKA Ilinoiseko bizimodua. BIZIBIDE NAGUSIA: gurasoek
banketxean egiten dute lan. Denbora librean lurrak eta etxea zaintzen dituzte.
ETXEAK: egurrezkoak dira eta hiru solairu dituzte
ELIKADURA: fruta, barazkiak eta pasta.
TANZANIA Masai tribua BIZIBIDE NAGUSIA: gizonek
abereak zaindu eta emakumezkoek egurra eta ura eskuratu eta etxeko lanez arduratu.
ETXEAK: txabolak dira “eniang” izenekoak. Behi simaur lehorrez estalitako egur enborrekin egina dago eta teilatua lastozkoa da. Abereak ere barruan gordetzen dira.
ELIKADURA: engurma izeneko orea prestatzen dute. Haragia eta babak ere jaten dituzte, baita ganaduak emandako esnea.
TXINA
Pekineko bizimodua. BIZIBIDE NAGUSIA: gurasoek
banketxe batean egiten dute lan. ETXEAK: adreiluz eginak eta
teilaz estaliak. Sei gela izaten dute eta denak atari baten inguruan daude. Bainugela beste familia batekin banatzen dute.
ELIKADURA: haragia eta barazkiak arrozarekin eta mantou ogiakin. Txitxarropilak ere jaten dituzte; hauek haragiz, tipulaz, baratxuriz eta jengibrez betetzen dituzte.
FINLANDIA Laponiko “Saami” herria BIZIBIDE NAGUSIA: elur oreinak
zaintzea. Gaur egun helikoptero eta mototrineoak erabiltzen dituzte. Gero haragia saldu edo beraiek gordetzen dute urtean zehar jateko.
ETXEAK: kanpotik adreilua, barrutik egurra. Etxe gehienetan sauna dago.
ELIKADURA: arraina (izokina) eta elur-oreinaren haragia