miren euskara

2
Miren Peñaren heriotzari buruz, LABen adierazpena Lehenik eta behin, gure sindikatukide zen Miren Peñaren heriotza dela eta, Faurecia Orkoiengo atal sindikalaren nahiz LAB sindikatu osoaren dolua adierazi eta bere senitarteko nahiz hurbilekoei elkartasun eta babes sakonena adierazi nahi dugu. Lehenik eta behin, gure sindikatukide zen Miren Peñaren heriotza dela eta, Faurecia Orkoiengo atal sindikalaren nahiz LAB sindikatu osoaren dolua adierazi eta bere senitarteko nahiz hurbilekoei elkartasun eta babes sakonena adierazi nahi dugu. Bigarrenik, Mirenen heriotzaren atzean egondako faktoreez hitz egin nahi dugu. Antsoaingo nahiz Nafarroako etxegabetzeen kontrako plataformek egindako balorazioak geure egiten ditugu: Laboral Kutxak zuzeneko ardura du Mirenen heriotzan, bazterketa sozialaren arriskuan dagoen pertsona baten hipoteka birnegoziatzeari muzin egiteagatik. Horri guztiarekin batera lan arloa aipatu nahi dugu, tragedia honen faktore funtsezkoa baita. Hona hemen Kapitalismoaren arimetika basatia: kaleratzea gehi etxegabetze mehatxua berdin heriotza. 2013ko irailean, enpresako lan baldintzen negoziazio garaian, Faurecia Orkoiengo zuzendaritzak Miren Peña Rastrollo eta beste 10 lagun kaleratu zituen, era injustifikatu, bidegabe eta diskriminatzailean kaleratu ere. Langileak zanpatu eta euren gaineko esplotazioa areagotzeko multinazionalaren estrategika kriminalaren parte ziren kaleratze hauek; etekin handiak zituen, baina gehiago nahi zuen. Miren eta bere kideak gizalegezko jendea zen, langile duinak, klase kontzientziadunak. Berehala langileek greba mugagabera jo zuten. Guztiek? Ez. UGTk, Metaleko arduradun Lorenzo Riosen atzetik, greba zapuztu, kaleratuak baztertu, grebalariak jazarri eta enpresak desio zituen murrizketak sinatu zituen. Data hauetan hain zuzen ere, Sunsundeguitik kaleratutako 47 langiletako batek bere buruaz beste egin zuen. Jabi Paniagua zuen izena. Ataka horretan LABek ohartarazi zuen kaleratze bakoitzaren atzean pertsona bat dagoela, historia bat eta, askotan, drama bat; eta ez dagoela bideragarritasun plan, irabazi tasa ez eta dibidendorik horren aurretik jarri daitekeenik. Urte eta erdi beranduago, Faurecia UGTko karneta duten ebentualak kontratatzen ari da eta ehunka aparte ordu sartzen ari dira, bere garaian kaleratutakoek eta beste 50.000 nafarrek langabezian jarraitzen duten bitartean. Faurecia Orkoiengo kaleratzeak, baita Faurecia Burlatako epekako itxiera ere, multinazionalen gizatasun faltaren adierazle dira: langileak nahierara erabili eta baztertzen dituzte. Miren erasotua eta diskriminatua izan zen, bere bizibidea

Upload: jessica-wood

Post on 17-Nov-2015

258 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

miren peña -euskara- martxoa 2015

TRANSCRIPT

  • Miren Pearen heriotzari buruz, LABen adierazpena

    Lehenik eta behin, gure sindikatukide zen Miren Pearen heriotza dela eta, Faurecia

    Orkoiengo atal sindikalaren nahiz LAB sindikatu osoaren dolua adierazi eta bere

    senitarteko nahiz hurbilekoei elkartasun eta babes sakonena adierazi nahi dugu.

    Lehenik eta behin, gure sindikatukide zen Miren Pearen heriotza dela eta,

    Faurecia Orkoiengo atal sindikalaren nahiz LAB sindikatu osoaren dolua adierazi

    eta bere senitarteko nahiz hurbilekoei elkartasun eta babes sakonena adierazi

    nahi dugu.

    Bigarrenik, Mirenen heriotzaren atzean egondako faktoreez hitz egin nahi dugu.

    Antsoaingo nahiz Nafarroako etxegabetzeen kontrako plataformek egindako

    balorazioak geure egiten ditugu: Laboral Kutxak zuzeneko ardura du Mirenen

    heriotzan, bazterketa sozialaren arriskuan dagoen pertsona baten hipoteka

    birnegoziatzeari muzin egiteagatik. Horri guztiarekin batera lan arloa aipatu nahi

    dugu, tragedia honen faktore funtsezkoa baita. Hona hemen Kapitalismoaren

    arimetika basatia: kaleratzea gehi etxegabetze mehatxua berdin heriotza.

    2013ko irailean, enpresako lan baldintzen negoziazio garaian, Faurecia

    Orkoiengo zuzendaritzak Miren Pea Rastrollo eta beste 10 lagun kaleratu

    zituen, era injustifikatu, bidegabe eta diskriminatzailean kaleratu ere. Langileak

    zanpatu eta euren gaineko esplotazioa areagotzeko multinazionalaren

    estrategika kriminalaren parte ziren kaleratze hauek; etekin handiak zituen,

    baina gehiago nahi zuen. Miren eta bere kideak gizalegezko jendea zen, langile

    duinak, klase kontzientziadunak. Berehala langileek greba mugagabera jo zuten.

    Guztiek? Ez. UGTk, Metaleko arduradun Lorenzo Riosen atzetik, greba zapuztu,

    kaleratuak baztertu, grebalariak jazarri eta enpresak desio zituen murrizketak

    sinatu zituen.

    Data hauetan hain zuzen ere, Sunsundeguitik kaleratutako 47 langiletako batek

    bere buruaz beste egin zuen. Jabi Paniagua zuen izena. Ataka horretan LABek

    ohartarazi zuen kaleratze bakoitzaren atzean pertsona bat dagoela, historia bat

    eta, askotan, drama bat; eta ez dagoela bideragarritasun plan, irabazi tasa ez eta

    dibidendorik horren aurretik jarri daitekeenik.

    Urte eta erdi beranduago, Faurecia UGTko karneta duten ebentualak

    kontratatzen ari da eta ehunka aparte ordu sartzen ari dira, bere garaian

    kaleratutakoek eta beste 50.000 nafarrek langabezian jarraitzen duten bitartean.

    Faurecia Orkoiengo kaleratzeak, baita Faurecia Burlatako epekako itxiera ere,

    multinazionalen gizatasun faltaren adierazle dira: langileak nahierara erabili eta

    baztertzen dituzte. Miren erasotua eta diskriminatua izan zen, bere bizibidea

  • lapurtu zioten, bere konfidantza higatu zuten eta etxegabetzearekin mehatxu

    egin zioten; Kapitalismoa deritzan basakeria honen biktima berria da,

    honenbestez.

    Era berean, milaka familiek bizi duten dramarekiko Nafarroako Gobernuaren

    apatia, gaitasun eza eta axolagabekeria salatu nahi dugu. Horrekin amaitzea

    ezinbestekoa eta premiazkoa da, honako neurriak hartuz: enplegu publikoaren

    sorrera, enplegua babestuko duen politika industriala, kaleratuak izan diren edo

    langabezian dauden langileekiko babes sozialaren indartzea, etxebizitza parke

    publiko zabalaren sorrera, gehien behar dutenei lagunduko dien Kutxa edo

    Banko publikoaren sorrera...

    Azkenik, Laboral Kutxaren eta Faureciaren erantzunkizuna mahai gaineratzeko

    ez ezik, eredu ekonomiko eta sozialaren aldaketa sakonekoa aldarrikatzeko

    mobilizatzera dei egiten diogu langileriari:

    Astelehena 12:00etan Buztintxuriko Laboral Kutxaren parean, PAHk

    deitutako kontzentrazioa.

    Astelehena, egun osoan zehar, dolu eta salaketa seinale gisa lantokietan

    krespoi beltza edo bestelako elementuren bat erakusteko deia egiten dugu.

    Asteartea 19:00etan Antsoaingo Udal Plazan, PAHk deitutako kontzentrazioa.

    Asteazkena 10:00etan Orkoiengo Udaletxean eta 11:15etan Faurecia

    Orkoienen parean.

    Larunbata: 18:00etan Gurutze Enparantzatik manifestazioa Iruean.