mila leiho zabalik · «munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera zentral nuklearra...

32
NORK ZAINDU DU PANDEMIAN? GAITZAK AKASO EZ DU GENERORIK, BAINA GAITZAK MARRAZTUTAKO EGOERAK BAI . BIZITZA ERDIGUNEAN JARRI DENEAN, ZAINTZA LEHEN LERROKO AITORTUA IZAN DENEAN, NORK ZAINDU DU? > 12 Jon URBE | FOKU BIELORRUSIA: Gobernuak dio Lituaniatik gertu eraiki duen zentral nuklearra segurua dela > 4 DATORRENA Giza kapitalaren gainbehera da endekapenaren hasiera IÑAKI SOTO > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2020ko ekainaren 6a | XIV. urtea • 674. zenbakia 0,50 euro

Upload: others

Post on 10-Jul-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

NORK ZAINDU DU PANDEMIAN?GAITZAK AKASO EZ DU GENERORIK, BAINA GAITZAK MARRAZTUTAKO EGOERAK BAI. BIZITZA ERDIGUNEAN JARRI

DENEAN, ZAINTZA LEHEN LERROKO AITORTUA IZAN DENEAN, NORK ZAINDU DU? > 12 Jon URBE | FOKU

BIELORRUSIA: Gobernuak dioLituaniatik gertu eraiki duenzentral nuklearra segurua dela > 4

DATORRENA

Giza kapitalaren gainbehera daendekapenaren hasiera IÑAKI SOTO > 3

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2020ko ekainaren 6a | XIV. urtea • 674. zenbakia0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

Bielorrusiak Lituaniatik gertu

eraiki duen zentral nuklear

«segurua» 04

AEBak: nola aldatu (ez) diren

gauzak 08

Analisia: Nork zaindu du

pandemian? 12

Zein koloretakoak 15

Elkarrizketa: Juan Duran,

oftalmologoa 17

Martxel Aizpurua, «Erleekin

solasean» 22

Kulturartekotasuna jantzi 28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

4 8

22

28

18

SINADURAK:

03 Iñaki Soto: Giza kapitalaren

gainbehera da endekapenaren

hasiera

10 Ula Iruretagoiena Busturia:

Kale-eszenografiak

11 Mikel Zubimendi Berastegi:

Birusa, bozak eta Trumpen hiru

leloen irakaspenak

16 Unai Gaztelumendi

20 Beñat Gaztelumendi: Gazteak

21 Itzea Urkizu Arsuaga: Nire

burbuilatik

27 Oihane Larretxea de la Granja:

Bigarren eskuma

27 Koldo Sagasti: CAF, elefante bat

korridorean

30 Itziar Elizondo: Galderak

Page 3: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Ez dugu sinisten, ez oraindik. Agian, gure bizi-tzan zehar gertatu ez diren gauza gehiegi si-nistu ditugulako dagoeneko. Politikan, batezere politikan, gure desioak eta errealitateamaizegi nahastu ditugulako. Baina estatuba-tuar inperioaren erorketa ez da ezinezkoa.

Eta badakigu. Logika baten barruan sartzen da. Ezin dugugertatuko denik ziurtatu, noski, baina gerta daitekeelaesaten hasi behar dugula uste dut. Ez da guk uste genuen moduan gertatuko, hori ziur.

Adibidez, ez genuen uste arrazagatiko gatazkak horrela-ko matxinadarik piztuko zuenik. Are gutxiago pande-miaren zurrunbiloan eta hauteskunde prozesuaren er-dian. Nik behintzat ez nuen espero eta neurria hartzeakostatzen ari zait. AEBen gainbeheraren adierazleak as-palditik datoz. Baita Txinaren gorakadarenak ere. Batenerorketa sinistu ez dugun be-zala, alternatibarako ez garabehar bezala prestatu.

EKIALDERA BEGIRA JARRI

Duela zenbait urte, Elkargi-ren urteko batzar batean, Pe-dro Luis Uriartek eta MarioFernandezek sarrerako hi-tzaldiak eman zituzten. Or-duan ez genuen uste Fernan-dez eror zitekeenik ere.Hitzaldi bikaina eman zuen,baina hori beste kontu bat da. Uriarteren txandan, beraumea zenean, Domund eguneko diru bilketan beltz ba-ten, indiar baten eta txinatar baten buruak irudikatzenzituzten itsulapikoekin kalez kale ibiltzen zirela oroituzuen. Bere ustez, argi ibili ezean, hemendik urte gutxibatzuetara Txinan europarren irudiekin apaindutako el-tzeitsuekin ibiliko dira, guri laguntza emateko eskatzen. Txina, inperio gisa, bideragarria da? Agian goiz da

esateko, baina baietz dirudi. Galdera egiteak, besterikgabe, alternatiba gisa kontuan hartzen dela erakustendu. Arrazismoaz ari garenez, guztiok behar dugun lanke-ta orokorrarekin batera, aldatzen hasi beharko dugu txi-natarrekiko ezezagutza ere, txinatarrekiko mesprezuzko

jarrerak. Euskal industriak eta kooperatibismoak bidebat egin dute Txinan, eta herri gisa baliatu beharko ge-nuke. Bai behintzat gure buruak itsulapiko batean ez ba-ditugu ikusi nahi.

KASKARKERIA ETA ENDEKAPENA

Egunotan, nola ez, Sobietar Batasunaren erorketazoroitu gara. Orduan, ez genuen sinistu nahi. Badiragainbehera hura azaltzen duten teoria ekonomiko etageopolitikoak. Gerra baten eskemaren araberako azal-penak dira, eta logika bat badute, zuzenak izan daitez-ke. Edonola ere, AEBekiko gerraren logikan ulertu ordez,nik nahiago dut Sobietar Batasunaren gainbehera bereburuaren biziraupenaren eta garapenaren arabera neur-tzea. Alegia, bere buruarekin lehian, izan zitekeenareneta izan zenaren arteko aldea ebaluatuz.

Gizarte sistemen endekapena kapital humanoarenmaila gainbeheran sartzean abiatzen da. Botere egiturakendogamiko bihurtzean, eztabaida ezinezko bilakatze-an, diziplinaren ordez leialtasuna hobestean, mediocritydelakoa nagusitzen denean… lehenago edo beranduago,ezertarako mailarik ez dutenak goian biltzen dira eta,okerragoa dena, balio handiko lagunek ez diote ezeri ja-ramonik egiten. AEBetan Trump da endekapen horrenadierazle nagusia. Baita Joe Biden ere, beste maila bate-an. Egunotan kalean dabiltzan matxinoak eta babesaematen dieten buru argiak dira gainbehera hori gera de-zaketen indar bakarrak. Edo hori sinistu nahi dute.Agian, dugu. •

{ datorrena }

Giza kapitalaren gainbeherada endekapenaren hasiera

Botere egituretan kaskarkeria nagusitzendenean, ezertarako mailarik ez dutenak,lehenago edo beranduago, goian biltzen dira eta, okerragoa dena, balio handikolagunek ez diote ezeri jaramonik egiten

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

atzerria

rietako asko kaltetu zituenerradioaktibitateak.Istripuak eragindako kutsa-

dura erradioaktiboaren ondo-rioz, Bielorrusiako hegoaldeandagoen Homel probintzian bi-zi-itxaropena asko murriztuzen 1985tik 2000ra: bost urtetxikiagoa.Bielorrusiak 1990ean inde-

pendentzia lortu eta berehala,1992an, herrialdeko aurrekon-tuaren %20 inguru Txernobyl-go istripuarekin lotutako gas-tuetarako bideratu behar izanzuten. Gainera, herrialdeakezin ditu erabili bi zati handi-tan, «esklusio eremuetan», di-tuen baliabideak. Istripuakeragin zuen «eremu hilean»Bielorrusiak du zatirik handie-na. Gainera, Txernobylen in-guruetan gertatzen ari dena-ren aurka, gizakirik gabekoBielorrusiako eremu horietanez dituzte turistak onartzen.«Txernobylen (Sobietar Ba-

tasuneko Ukrainan, 1986an)zein Fukushiman (Japonian,2011n), istripuaren erantzuki-zunik handiena gizakiarenaizan zen. Zehazki, Txernoby-len zalantza izpirik gabe esandaiteke giza faktorea izan zelaerruduna. Horrexegatik, gure-tzako garrantzitsuena plantakudeatuko duten profesiona-len prestakuntza da», adierazidio Efe berri agentziari Mik-hail Mikhadiuk BielorrusiakoEnergia ministrordeak.

ERRUSIAKO KORPORAZIOA

Minskeko agintarien egitas-moa betez gero, uztailean ha-siko da lanean zentral nuklearberria, Gobernuak berak baiez-tatu duenez, baina herrialdekoenergia sarearekin ez dute lo-tuko hilabete batzuk pasa arte.«Ez daukagu inolako presariketa ez dugu aurrez erabakitakoeperik. Gure lehentasun nagu-sia segurtasuna da», errepika-

Bielorrusiak Erru-siako petrolioa-rekiko menpe-k o t a s u nhandiegia due-la-eta, Mosku-

ren beste aliatu batzuen erre-gaia erosteko aukera aipatuizan du Minskek azken hilabe-teotan, errusiarrek saltzen dio-tena gero eta garestiagoa dela-ko. Hala ere, Moskurekikomenpekotasuna ez du gaindi-tuko, dagoeneko eraikita etaaurki lanean izango duen Bie-lorrusiako lehenengo zentralnuklearra Errusiako Atomstro-yexport korporazioak eginda-koa baita. Petrolioa lehen, etaatomoa ere bai hemendik au-rrera.Astravets herrian eraiki dute

zentral berria, 1986ko Txer-nobylgo istripu nuklear izuga-rria gertatu zen puntutik 500kilometro ingurura. EuroparBatasuneko muga, berriz, osokilometro gutxitara dago etaVilnius, Batasuneko herrialde

[email protected]

BIELORRUSIAGobernuak dio Lituaniatik gertu eraikiduen zentral nuklearra segurua dela

Lituaniako Gobernuak Ukrainako Txernobylgo zentralnuklearrean 1986an gertatu zen istripu ikaragarria ekarridu gogora Bielorrusiak bi herrialdeen arteko mugatik osogertu eraiki duen konplexuak eragiten dion beldurraazaltzeko. Hala ere, ez dirudi Lukashenko presidentearenplanak aldatuko direnik.

Astravetseko konplexuatomikoa, erabat bukatutaeta oso garbi, azaltzen duenmaketa. GAUR8

JENDARTEA / b

bateko hiriburua, 50en bat ki-lometrora. Lituaniako aginta-riek esaten dute instalazio be-rri horiek mehatxupean jarridutela kontinente osoko se-gurtasuna, Ukrainako planta-ko ezbeharrak orain 34 urte ja-rri zuen moduan.

BIZI-ITXAROPENA MURRIZTU

Ukraina eta Bielorrusiaren ar-teko mugaren ondoan dagoTxernobylgo zentrala, sarkofa-go handi batek estalita. Men-debaldeko hedabide askok

«diktadura komunistarenarrasto» ugari ikusten dituenherrialdearen azaleraren %23kaltetu zuen orduan erradia-zioak, eta zentralak isuri zi-tuen partikula erradioaktibo-en %70ek bielorrusiar lurretanamaitu zuten. 1986ko apirilaren 26ko istri-

puaren eraginez, Bielorrusiako135.000 lagun beren etxeeta-tik eraman egin zituzten, ku-tsadura atzean utzi nahian.Beste lekuetan bizitzen jarrizituzten. Hala ere, herritar ho-

Page 5: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 4 / 5

tzen du behin eta berriro Mik-hadiuk, Vilniusko agintarienkezka indargabetu nahian.

Atomstroyexport Errusiakokorporazioak egin du zentrala,baina informazio horrek ez di-tu lasaitu Lituaniako herrita-rrak. Politikari batzuek «bon-ba atomikoa» deitzen dioteAstravetseko zentralari, etaMoskuri leporatzen diote ere-mu zabalak arriskupean jar-tzea, bere energia asmoak be-tetzeagatik.

Gitanas Nauseda Lituaniakopresidenteak jakinarazi due-nez, «erregai nuklearra dagoe-neko zentralera eramana duteeta aurki deskargatuko dute,nahiz eta segurtasun arazo la-rri batzuek konpondu gabe ja-rraitzen duten». Horregatik,presidenteak Europako Ba-tzordeari eskatu dio zentralberriko segurtasuna berma-tzeko, inaugurazioari argi ber-dea eman aurretik.

Gainera, Nausedak dei egindie gainerako herrialdeei era-bat seguruak ez diren zentralnuklearrak dituzten estatueiargindarrik ez erosteko: «As-travetseko zentrala EuroparBatasun osoarentzat da segur-tasun nuklearrarekin lotutakoarazo. Europar guztien segur-tasuna bermatu behar dugu».

Edonola ere, maiatzaren25ean, istripu nuklear bat ger-tatuz gero aplikatu beharrekoalerta sistema bat abian jar-tzea sinatu zuten elkarri mo-koka ari diren herrialdeek.

Bielorrusiako Gobernuakinolako arriskurik ez dagoelaadierazi du, zentral nuklearrenbat abian jartzen duten aginta-ri guztiek egiten duten bezala-xe. Berak esan duenez, orainhamarkada bat proiektuak le-hen urratsak egin zituenetik,eraikuntzaren, materialen(lantegitik hasita instalazioakmuntatu arte) eta erabilitako

teknologiaren kalitatearen in-guruko kontrol sistemarik«zorrotzenak» izan dituztela-ko da hain segurua planta be-rria.

NAZIOARTEKO ADITUAK

Lan guztia EANA Energia Ato-mikoaren Nazioarteko Agen-tziaren gidaritzapean egin du-tela nabarmentzen duMinskek. Bielorrusiako Gober-nuak eta aipatu erakundeakduela gutxi sinatu zuten koo-perazio teknikorako programabat, zentralaren ustiapen se-gurua bermatze aldera. Bi ur-teko kooperazioa aurreikustendute. «Aurten atzerriko hogei-ren bat adituk osatutako na-zioarteko misio bat hartu du-gu, zentralaren prestaketalanak aztertzeko», jakinarazidu ministrordeak. Gainera,bertsio horren arabera, zentra-

lak, inork behartu gabe, segur-tasun proba egin zuen, Fukus-himako istripuaren ondorenEuropar Batasunak ezarri zi-tuen baldintzen arabera. «Ba-lorazio positiboa jaso genuen.Egin genuen azterketa hori Eu-ropar Batasuneko kide izan ga-be. Batasuneko arautzaileekinelkarlanean ari gara. Edozeininspekzio onartzeko prest gau-de. Ez dugu ezer ezkutatzeko.Erabat gardenak gara».

Proiektuaren bultzatzaileenarabera, segurtasuna berma-tzea izan da helburu nagusiaVVER motako ur presurizatu-ko errusiar erreaktorea auke-ratzeko garaian ere. Hori bai,erabakia hartu aurretik AEBe-tako, Estatu frantseseko etaTxinako zentralek lan nola egi-ten duten ere aztertu zuten.

«Munduan dauden energianuklearra sortzeko aukera

Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP

Ezin dira erabili «esklusio eremuetan» direnbaliabideak. Istripuak eragin zuen «eremuhilean» Bielorrusiak du zatirik handiena.Minskek ez du turistarik onartzen

Bielorrusiak 1990ean independentzia lortu etaberehala, 1992an, herrialdeko aurrekontuaren%20 inguru Txernobylgo istripuarekin lotutakogastuetarako bideratu behar izan zuten

Kaliningrad(Errusia)

E R RU S I A

BIELORRUSIA

U KRA I N A

ESTONIA

LITUANIA

LETONIA

P O L ON I A

ALE

MA

NIA

SUEDIA

FINLANDIA

Tallinn

ASTRAVETS

TXERNOBYL

Riga

Vilnius

Mosku

Minsk

Varsovia

Kiev

100 km

Page 6: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

atzerria

guztiak aztertu genituen etaVVER errusiarrak fidagarrienadela frogatu du», Mikhail Mik-hadiuk Bielorrusiako Energiaministrordeak esan duenez. Aukeratu duten proiektuak

segurtasun sistema aktiboazgain (gizakiaren esku hartzeaeskatzen du), pasiboa ere ba-dauka. «Matxuraren bat iza-nez gero, segurtasun sistemapasiboari esker, erreaktoreagelditu egiten da eta gizakionesku hartzerik gabe hoztu dai-teke, argindarrik gabe geratutaere. Gainera, egiturak berak ezdu onartzen inolako isuririk.Gaur bertan gertatuko balitz,erreaktoretik ez litzateke ate-rako aire librera aktibo dagoeninolako gai nuklearrik».

FINLANDIAREN ZORROZTASUNA

«Errusiar proiektuak EuroparBatasunaren egiaztagiria du.Finlandiak berak ere, segurta-sun nuklearraren inguruanzorrotzen jokatzen duen he-rrialdeak alegia, proiektu bera

aukeratu zuen», nabarmendudu. Bielorrusiak orain hamabiurte onartu zuen instalazioatomikoetan lanean ariko di-ren koadro teknikoak gaitzekoprograma. Errusiako zentralnuklearretara joan izan dirapraktikak egitera. Gobernuaren arabera, espe-

zialistarik onenak kontratatudituzte segurtasuna bermatunahian. «Arlo nuklearrean es-perientzia handia dutenUkrainako, Errusiako eta Li-tuaniako espezialistak gonbi-datu ditugu. Lanaldi guztietan

planta atomikoetan esperien-tzia duen gutxienez espezialis-ta bat egongo da. Ingeniari na-gusia, bere ondokoa etadepartamendu garrantzitsue-netako buru guztiak tankerakozentraletan esperientzia dute-nak dira». Giza faktore horriaurrea hartu nahian, Bielorru-siak langileak gaitzeko zentroberezi bat ere eraiki zuen, ku-deatu beharko duten zentrala-ren erreplika zehatz bat, ma-txuraren bat izatean zer eginikasi ahal izateko.Planta berriak 1.700 langile

izango ditu. Horiek ez dira bi-ziko atomgrad edo “hiri ato-miko” batean, Txernobylen ka-suan Pripiat hiri hustua izanzen bezala. Minskeko funtzio-narioen arabera, Astravetsenbertan eraikiko den auzo berribatean sartuko dituzte langile-ak, eroso bizitzeko behar direnbaliabide guztiekin.Vilnius Lituaniako hiriburu-

tik 50 kilometrora dago zen-tral berria, proiektuaren aur-

Bielorrusiako artistenordezkaritza koloretsubatek esku hartu zuen

maiatzaren 9an Minskenegindako desfile

militarrean. Sergei GAPON | AFP

kakoek behin eta berriz errepi-katzen dutenez. BielorrusiakoEnergia ministrordeak uste dukritika horrek ez duela zentzuhandirik: «Lituaniak esku har-tu zuen kontsulta publikoaneta orduan ez zuen eskari ze-hatzik egin. EANA Energia Ato-mikoaren Nazioarteko Agen-tziaren araudiek ez dute ezeraipatzen hiri handiekiko izanbeharreko distantziaz. Izanere, bulegoan dugun Europakomapan planta nuklear ba-tzuen ondoan, Vilnius bainohiri handiagoak ageri dira zen-traletatik hurbilago».

LUR SUBSTRATUAK

Gogorarazi du ministrordeakLituaniako Gobernuak Ignali-nako zentral nuklearra itxiegin behar izan zuela 2000kohamarkadan (lehenengo erre-aktorea 2004an eta bestea2009an), Europar Batasuneansartu ahal izateko. MikhailMikhadiuk emandako datuenarabera, zentral hura itxi on-doren beste bat eraikitzea pen-tsatu zuen Lituaniako Gober-nuak, «Bielorrusiako mugatikhiru kilometrora zegoen lekubatean».Lur substratuak aztertu di-

tuzte Bielorrusian zentralanon eraiki erabaki aurretik.Errusiako mugatik gertu dau-den eremuak substratu horioso hauskorra zelako baztertuzituzten. «Herbehereetan ero-sitako ekipamendua erabilita,120 metroko sakonerako zulo-ak egin genituen eta ondorioz-tatu genuen ekialdeko lurra ezdela batere egokia. Iparraldeanere eremu bigunegiak topatugenituen. Azkenean Grodnoeskualdea aukeratu zuten, ga-restiagoa den arren. «Baina ga-rrantzitsuena segurtasuna daeta puntu horretan zentral nu-klear bat eraikitzeko kontrain-dikaziorik ez dago».

Giza faktoreari aurrea hartzeko, Bielorrusiaklangileak gaitzeko zentro berezi bat ere eraikizuen, kudeatuko duten zentralaren erreplikabat, egoera bakoitzean zer egin ikasteko

«Matxura izanez gero, segurtasun sistemapasiboari esker, erreaktorea gelditu eta hoztuegin daiteke gizakion esku hartzerik gabe,argindarrik gabe geratuta ere»

Page 7: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

Alexander Lukashenko Bielorrusiako

presidenteak joan den astelehenean

adierazi zuenez, ez du onartuko datorren

asteetan inork ezegonkortasuna eragitea

herrialdean, abuztuan egingo dituzten

presidentetzarako hauteskundeetan

ezustekorik izan ez dadin. Begirale guztiak

bat datoz: berak irabaziko ditu bozak,

1994az geroztik egin diren

presidentetzarako hauteskunde guztietan

gertatu izan den moduan. Lehen aldiz

hauteskundeak irabazi zituenean, izaera

sozialista zuten neurri ekonomikoak

agindu zituen, eta Errusia handiarekin

elkarlanean jarraitzea.

Kasu batzuetan oso erraz irabazi zituen

hauteskundeak: boto emaileen %70 baino

gehiagok eman zioten sostengua.

Horrexegatik, Europako Segurtasun eta

Lankidetzako Antolakundeak

«hauteskunde iruzurra» salatu izan du.

Edonola ere, Lukashenko presidenteak

hartzen dituen neurriak herritar askoren

gustukoak izaten dira, laguntza sozialak

eta garapen ekonomikoarekin lotzen

baitute haren jarduera.

Garaipena errazteko, oposizioko

politikari batzuk atxilotu egin dituzte

azken asteotan. Lukashenkok esan duenez,

abuztuan hauteskundeak egin aurretik

«koloretako iraultza» bat abian jartzeko

asmoa zuten atxilotuek, Ukrainan bere

garaian gertatu bezala. Bere ustez, ezin dira

alderatu egungo Bielorrusiako eta garai

hartako Ukrainako egoerak. Ukrainan eta

Armenian, esaterako, sortu ziren

mugimenduen buruak «talentu

handikoak» ziren, «eta garrantzitsuena,

abertzaleak ziren». Bielorrusiako

oposizioak, aldiz, ez omen du horrelako

ezaugarririk.

Aurreko asteburuan oposiziokoek egin

zituzten mobilizazioen eraginez hitz egin

du aste honetan agintariak. Oso larri daude

oposizioan, hilabeteko epean 100.000

sinadura bildu behar baitituzte beren

hautagaiak aurkeztu ahal izateko.

Mikola Statkevich ekintzailea joan den

igandean atxilotu zuten, sinadurak biltzen

ari zela, TUT.BY atariak jakinarazi duenez.

Berak ez dauka hauteskundeetara

aurkezterik, aurrekari penalak izateagatik,

2010eko hauteskundeen eraginez izan

ziren istiluetan esku hartzea leporatuta

urte batzuk kartzelan egin ondoren.

Orain aste batzuk, oposizioko

ordezkariek jakinarazi zuten ez zutela

abuztuko hauteskundeetan esku hartzeko

asmorik, «onartezina» eta «kriminala»

baita hauteskunde kanpaina bat

koronabirusaren pandemiak utzitako

egoeraren erdian egitea; horrela ezin da

berme guztiekin prozesu garbi bat aurrera

eraman. Covid-19ak 45.116 lagun kutsatu

ditu Bielorrusian eta 248 hildako eragin,

Johns Hopkins Unibertsitateak eman

dituen azken datuen arabera.

Lukashenkok dio hauteskundeak bertan

behera uzteko arrazoirik ez dagoela eta

bere agendari eutsi dio. Maiatzaren 25ean,

bere hautagaitza aurkeztu ondoren,

ekainean Gobernua berritu egingo zuela

iragarri zuen. Zergatik? Herritarrek jakin

dezaten zein gobernu aterako den

hauteslekuetara joan aurretik, horrela

agintariekiko duten konfiantzak ere gora

egingo duelakoan.

Joan den ostegunean 46 urte dituen

Roman Golovchenko izendatu zuen lehen

ministro kargurako, politika utzi eta erabat

aberastea erabaki omen duen Sergei

Rumasek utzitako hutsunea betetzeko.

«Negozioetan aritu nahi dut, diru asko

irabazi nahi dut eta badakit nola», esan

omen zion lehen ministro ohiak

Lukashenkori berari. «Ez dut uste

herrialdea utzi eta diru hori eraman egingo

duenik. Hemengo ekonomian bertan

inbertituko du», dio presidenteak.

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 6 / 7

Sobietarrek nazienAlemaniaren aurrean lortutako

garaipenaren 75. urteurrenaospatzeko, Minsk hiriburuan

maiatzaren 9an egindakodesfilean hartutako irudia.

Sergei GAPON | AFP

LUKASHENKO, OPOSIZIORIK GABE SEIGARREN GARAIPENAREN BILA

Page 8: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

atzerria

Gauza asko aldatu dira Ameriketako Estatu Ba-

tuetan duela 50 urte luze Martin Luther King

ekintzaile beltzak «I have a dream» oihukatu

zuenetik. Argazki hauek bikain azaltzen dituzte

aldaketok. 1968an inor gutxik pentsa zezakeen

beltz bikote bat kontrako noranzkoan doan mani-

festazio bati selfie bat ateratzen ibiliko zenik lu-

xuzko auto batetik. Edota beltz batek Reyes abi-

zeneko polizia bati kargu hartuko zionik... Gauzak

asko aldatu dira, bai, baina polizia batzuek atxilo-

tu berri duten beltz bat itota erailtzeko aukera ez da aldatu. Hori bai, tamalez, leku askotan ger-

tatzen dira horrelakoak. Kontuak kontu, bada AEBetan aldatu ez den zerbait: herritarrek egitu-

razko arrazakeriaren aurka kalera ateratzea behar-beharrezkoa dela sentitzea. Horrek egiten ditu

txiki, eta bide batez handi, AEBak. Emakume beltz bat barren eta izarren ikurrina eskutan Afrika-

tik zuzenean heldutako estatua ikusgarria bailitzan, guardia nazional bat besarkatzen duen

emakumea... Gauza batzuk ez dira aldatu. Zoritxarrez eta zorionez. Dabid Lazkanoiturburu

AFP

AEB-AK: NOLAALDATU (EZ)DIREN GAUZAK

C IKUSMIRA

Page 9: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 8 / 9

Page 10: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

hutsa

3 BEG

IRADA:

Kale-eszenografiak

arki

tekt

ura

/ ge

ltok

iak

/ h

arre

man

ak Azken asteotako kale-irteerak ezberdinak di-ra. Ezberdintasunez aritzeko, saia gaitezennormaltasunaren barometroaren epaia albobatera uzten, esperientzian bertan sakontzeko.Kalean ezberdin ibitzen ari gara, etxealdiakgure gorputzean eragindakoagatik akaso, kale-

ari zentzu ezberdina eman diogulako. Bizi dugun egoerakespazio publikoen birformulaketa bat ekarri du, ez soilik oi-nezkoek ibilgailu pribatuaren aurrean irabazi (berreskura-tu) beharreko espazioan, baita kalea erabiltzeko eta ibiltze-ko modu eta formetan ere. Ohitura bilakatuta genuen“kalera joatea” funtzio konkretu bat egiteko; erosketak, ki-roldegira joatea, paseo bat ematea, terraza batera joatea,norbaiten etxera joatea. “Kalera ateratzearen” akzio fisikoaeginkizunen agendan atrapatuta genuen: puntu ezberdinenarteko konektore huts bihurtuta, trantsiziozko espazio etadenbora, entitate propiorik gabe. Etxealdiak, egunerokoa-ren erritmoa esplotatzea-rekin batera, kaleen edu-kia aldarazi du, funtzioanzein performatibitatean.

«Paseoak» estatus berribat irabazi duen garaio-tan, paseoa egunero egi-tera ohitu gara, ez soilikigandeetako erromeriabezala ulertuta. Paseatudugu ez bakarrik paseale-kuetatik, baita kaleetatikere, errutinetatik ateragaituzten ibilbideak egite-ra animatu gara, ibiltzea-ren deskubrimenduan.“Paseo” hitza bera zabalduegin dugu. Baina nago ofi-zialki “paseoa” hobetsi de-la “ibiltzearen” aurrean,oraindik ere lengoaia ezdelako iraganeko funtzio-naltasun eta zereginarenesleitze beharretik askatu.Ze irudipena dut, paseoanbaino ibilian ari garela,kaleak ibiltze hutsarenplazeragatik zeharkatzendituzten gorputzez bete

direla, gorputzaren mugimenduekin konektatuz eta pausubakoitza kaleek duten komunitate-sinbologiarekin elikatuz.Ibiltzea ekintza sinplea da, produktibitatearen parametroe-tatik eskapatzen dena, norberak zentzuz betetzeko aukerariirekita dagoen hitza, norberaren mugimendu erritmikoakdeskribatzen dituena, eta, batik bat, bestelako bizi-taupade-kin lotzen gaituena. Hain justuan etxealdiak ekarri digunmezuetako bat...

Kaleen voyeur izan naiz nahi gabe. Txundigarria suerta-tu zait gorputzen gelditasuna kalean esperimentatzea,hain ginen ohituak kalea bizkortasunarekin harremantze-ko, zutik egotearen gorputz-presentziak, besterik gabe ego-nean, mugimendurik gabe, kale-eszenografia ezberdin batirudikatu duela, patxada islatzen duen eszena bat. Kalea-ren okupazio-forma ezberdinak ageri dira horregatik egu-notan; adibidez, arrandegiko ilarak okindegikoarekin bat

egiten duenean, kaleagorputz ilara jarraitu ba-tekin marraztuta ageridenean, lagunarteko ko-rroak borobil zabal batmarrazten duenean. Te-rrazek kaleen erabileraeta kalearen esperientziazenbat eraldatu dutenhain da orain nabarme-na... Terrazek espazioaantolatzen dutelako: ezdute abagunerik uzten“kalean egoteko” bestemoduak deskubritzeko.Horregatik harridura sor-tzen du egunotan espa-zio publikoetako petrileta zoruak eserleku edojolasleku bilakatzeak. Ka-lea gorputzentzako auke-ra-leku gisa ulertzen arigara, eta horrekin kale-eszena aldakorrak eta as-kotarikoak sortzen dira,espontaneotasunak etaistantean kalea konparti-tzen duten gorputzenpresentziak irudikaturi-koak. •Ilustratzailea: ULA IRURETAGOIENA BUSTURIA

Ula Iruretagoiena Busturia - @ulissima5Arkitektoa

Page 11: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Gorrotatzen baduzu ere, aitortu egin beharzaio meritua. Ez dut zalantzarik Donald Trumpek 2016ko hauteskundeetan erabilizuen “Egin dezagun Amerika handi be-rriz” leloa bikaina izan zela. Sinple-sinplea

baina argia oso: doinu patriotikoa zuen eta esanahizarmatuta zegoen. Jenialtasun handikoa izan zen nireustez. Gezurra izan edo ez, funtsean, boto emaileentza-ko bere mezua honako hau zen: zuen kontroletik kan-po dauden arrazoiengatik (immigrazioa, teknologia,globalizazioa…) AEBek bazterrean utzi zaituztete. Eza-gutuko duzuen herrialde bat bueltatuko dizuet, aurre-ra egingo duzuen herrialde bat. Hauteskundeak irabazi zituzten beste presidente ba-

tzuek bestela jokatu zuten. Bill Clintonek “XXI. mende-ko zubia” eraikiko zuela hitzeman zien herritarrei. Oba-mak, berriz, “behar zutenaldaketa” ekarriko zuela.Trumpek, aldiz, une ezber-din batean ondo asmatuzuen, boto emaile asko etor-kizunari baino, familiarraeta erosoa izango zen ira-gan bati irrikaz begira zeu-delako. Ados, Trumpen kan-paina kaotikoa izan zen,hautagai aldakorra izan zen eta bere politikak kontrae-sankorrak ziren, baina, aldiz, AEBentzat Trumpek zuenikuspegi “askatzailearen” inguruko bisio argi eta kohe-rentea ematen zuen aztertutako leloak. Marketin adi-tuen lekukotza paregabea. Nahiz eta esaldia Ronald Re-aganena izan, Trumpek bereganatu egin zuen. Hainlelo sinpleek, baina, arazo bat dute, bete diren frogatze-ko aukera ematen baitute erraz asko: herrialdea handiegin du Trumpek edo ez?Bi urte geroago, 2020ko kanpainarako lelo berria aur-

keztu zuen Trumpek, bero-bero, erotzear ziren jarraitzai-leen aurrean. “Manten dezagun Amerika handi”. AEBakberriro handi bihurtuta, gauzak berdin mantentzekoapustua zen. Kanpainako mantra idatzia zuen: “Eginda-ko promesa, betetako promesa”. Aldiz, uneotan, korona-

birusaren krisiaren ardura zeini egozten diozun gorabe-hera, gauzak aldatu egin dira. 110.000 hildakorekin,Etxe Zuriaren beraren aurreikuspenen arabera %25erairits daitekeen langabezia tasarekin, ez dago zalantzarik:gauzak ez doaz behar bezala, ez dira handi.Horren jakitun, hirugarren lelo bat aurkeztu berri du

Trumpek: “Handitasunera trantsizioa”. Hau da, dato-rren urtean gauzak askoz hobeto izango direla hitze-man du, herrialdea suziri bat bezala altxatuko dela au-rreratuz. Zalantzarik gabe, denetan lelo ahulena da.Anbizioa gutxikoa eta kolapsoa garaipen bihurtzekoeufemismoa. “Egin dezagun Amerika handi berriz” pro-mesa bat zen, “Manten dezagun Amerika handi” garai-pen baten aldarrikapena, “Handitasunera trantsizioa”,aldiz, porrotaren aitorpena da. AEBak ez dira handi,

presidenteak ez ditu handi egin, are, ez du jakin handimantentzen. Hori bai, horra hor promesa: hurrengoanlortuko dut, ekonomia jaso nuen behin eta berriro lordezaket. Erriman eta errepikan tematuta dabil Trump,Amerika handi berriz, eta berriz, eta berriz. Pandemiakxehatutako ekonomia berreraiki eta atzeraldi ekonomi-ko baten erdian bigarren aldiz hauteskundeak irabaz-ten dituen presidente bakarra izan daitekeela erabat si-netsita. Behin egin bazuen, egingo ez du ba birritan!Ekonomia zen bere indargunea, aurkaria jipoitzeko

borra. Hauteskundeak pandemiaren aurrean nolaerantzun duen inguruko erreferendum bat badira,Trumpek galdu egingo du. Aldiz, datozen bi urteetakoerrekuperazio ekonomikoa bada gai nagusia, bere au-kerak hobeak izango dira. •

{ asteari zeharka begira }

Birusa, bozak eta Trumpenhiru leloen irakaspenak

«Egin Amerika handi berriz» promesa zen.Aldiz, «Handitasunera trantsizioa»porrotaren aitorpena da, kolapsoagaraipen bihurtzeko eufemismoa

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi Berastegi

Page 12: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

herria

Covid-19ak ez du ge-nero bereizketarikegiten, baina azkenhilabeteotako osa-sun larrialdiak be-rriz demostratu du

emakumeek eta gizonek ez di-tuztela gaixotasunaren ondo-rioak berdin bizitzen, gaitza-ren aurrean ez dutela berdinjokatzen. Are, konfinamen-duak itxialdia ekarri duenean,bakoitza bere etxean itxita ge-ratu denean, gogorra izan daguztiontzat, bai, baina ez duguztiongan berdin eragin etaez ditu ondorio berdinak utzi.

Gertatu denari begira jartzean,elementu eta faktore askodaude aztertzeko, oraindik itxiez diren hainbat hipotesi tar-tean, baina ez dago zalantzanazterketak genero ikuspegiabehar duela eta determinatzai-le sozioekonomikoak ere osokontuan hartu behar direla.Horren erakusle, maiatzaren28ko Emakumeen OsasunarenAldeko Nazioarteko Ekintza Egunean, pandemia bete-bete-an beraz, generoaren eta co-vid-19aren inguruko hausnar-keta ugari planteatu ziren;begiradak emakumeen osasu-nean jarrita, mikroskopioekinikusten ez diren gaitzak mahaigainean jarri ziren, desberdin-tasunek eragin eta pandemiakareagotu dituen arazo fisiko,sozial eta politikoak.Gaiok eztabaidatzeko foroe-

tako bat Emakundek antolatu-tako “Garbira pasatzeko oha-

rrak” zikloa da, eta, maiatzaren28an, pandemia eta emaku-meak binomioaren ingurukosentsazioak, hausnarketak etaekarpenak biltzeko mahai in-gurua egin zen. Testuingurua-ren argazki orokorra eginez,Emakundek berak gogoratuzuen zaintza hain garrantzi-tsua den garaiotan, emakume-ak direla sistema hori nagusikisostengatzen dutenak, bai lanmunduan bai etxean, eta ho-rietako askok lana utzi beharizan dutela etxekoak zaintze-ko. Egoeren kasuistika askota-rikoa eta zabala da eta, zalan-

tzarik gabe, pandemiaren ana-lisiak erpin ugari ditu.Amaia Bacigalupe De la Hera

EHUko ikertzailea da. Bere us-tez, gertatu den guztia inter-pretatzeko bistakoa da generoikuspegiaren beharra, alda-gaietako bat izateaz gain, «ide-ologia eta kontzeptu-sistemabat» ere badelako gizonen etaemakumeen osasuna zergatikden ezberdina ulertzeko. Ma-hai inguruan nabarmenduzuenez, krisialdiko unerik la-tzenetan, ezinbestean, biziaksalbatzean jarri ziren indarrak,fokua gorputzen materialtasu-

nean jarriz, baina orain ikus-pegi biologikoa gainditu etagorpuen «ikuspegi politikoa»berreskuratu behar da, osasu-nean eragiten duten beste de-terminatzaile batzuk ere azter-tzeko egoera eta bizipenguztiak ulertu ahal izateko.OPIK Osasunaren eta Alda-

keta Demografikoen Baldin-tzatzaile Sozialak IkertzekoTaldeko kidea da Bacigalupe.Azaldu zuenez, ezberdintasunbiologikoez gain, sistema he-teropatriarkalak espazioak, es-pektatibak eta eskubideak ere banatu eta identitateak eraiki-

tzen ditu. Ildo horretan, nabar-mendu zuen osasun sisteme-tan generoarekin lotako joerakgeratzen direla, esaterako, sin-tomatologia beraren aurreansarri era ezberdinean jokatzea.«Beharrezkoa da perspektibaorokorra izatea, generoarekinlotuta dauden determinatzai-leak zelan harremantzen direnkontuan hartzea pandemiareneboluzioa aztertzeko».

Genero betaurrekoakMaria del Mar Garcia Calven-teren ustez, «genero betaurre-koak» jarri beharko liratekeerrealitatea osotasunean uler-tzeko. Osasun Publikoko An-daluziako Eskolako irakasleada eta diagnostiko on bat egi-teko, «sexuen araberako datuberezituak» eta «sexua eta ge-neroa kontuan hartuko duenikerketa» behar direla uste du.

Covid-19ak eragindakopandemiak emakumeenganizan duen eraginari buruzkodatuak gutxi dira, bainabistakoa da zaintzen zamariemakumeek eutsi diotelanagusiki. Gertatutakoa beharbezala ulertzeko «genero betaurrekoak» behar dira,baita, analisten esanetan,faktore sozioekonomikoaksakon aztertzea ere.

Nork zaindu du pandemian?{ analisia } Nerea Goti

hutsa

hutsa hutsa

Page 13: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 12 / 13

Zalantzarik ez du GarciaCalventek pandemiak lehen-dik existitzen ziren desber-dintasunak areagotu dituela,eta errealitate horren dimen-tsioa neurtu behar dela ustedu. «Kulturak generoarekinzerikusia duten arau, estereo-tipo eta balioekin blaitzengaitu eta horren aurrean ge-nero ikuspegia izatea beha-rrezko da une honetan». Bidehorretan, gaixotasunarendiagnostikoa egin eta zelakoarreta eman den aztertzeakomeni dela uste du.Genero eta osasun arloetan

aditua den Garcia Calvente-ren esanetan, datuen araberagizon gehiago dago ospitale-etan, zainketa intentsiboeta-ko unitateetan eta aireztapenmekanikoarekin, eta heriotzatasa altuagoa dute. Hori bai,beste gaixotasunekin ikusida genero zantzuak daudela

diagnostikatzeko orduan, eta,horren arabera, emakumeaketa gizonak zuzen diagnosti-katzen ari diren zalantza du.Buruan du «emakumez po-pulatuta» dauden zaharrenegoitzetan gertatutakoa, etazalantza du egoitzetan hilda-koetatik zenbat hil diren ko-ronabirusak jota baina diag-nostiko zehatzik gabe.Garcia Calventeren iritziz,

zaintza rolaren azterketa ereegin behar da, emakumeakbesteen eta norberaren zain-tzarako prestatuago egonik,horrek eragina duelako gai-xotasunaren aurreko eran-tzunean. Ezarritako neurriakere baloratu beharko direlauste du, konfinamenduaagindu, agindu zelako, bainazer suposatu du emakume-entzako? «Denak etxera, bai-na zein etxera? Nork zaintzendu etxe horretan? Nork ziur-

tatzen du gaixotasuna kon-trolatzeko hain garrantzitsuaden garbitasuna? Zer gertatuda eskolen eta zaintza zentro-en itxierarekin? Nork artatuditu gaixoak? Zer gertatu daisolatutako gaixoekin?». Garcia Calventeren ustez,

gertatutakoak erakutsi behardigu aurrerantzean generoikuspegia kontuan hartu be-har dela, zerbitzuak indartubehar direla eta pandemia-ren kudeaketan eta ondoren-go neurrietan emakumeek parte hartu behar dutela.

Kasu zehatzakKasu errealek gertatu dena-ren irudi askoz zehatzagoaematen dute, eta Marga Sa-enz Herrero psikologoak Ba-rakaldoko Gurutzetako Uni-bertsitate Ospitalean egin dulan pandemian zehar, lehen

lerroan. Lankideak gaixotzenikusi ditu. Mahai inguruannabarmendu zuenez, emaku-me bat artatzen dueneanezin du ekidin atzean duenguztia ikustea. «Antolatutakokanpainako ospitalean, Co-vid-19ari aurre egitera bide-ratu zen dena: biziak salbatubehar ziren. Ondorioz, biga-rren mailan geratu ziren bes-telako errealitate batzuk, tar-tean gaixotasun mentalak».Saenzek kontatu zuen koa-

dro depresiboa zuen emaku-me bat artatu zuela; osasun-gintzako langilea zen etaCovid-19ak jota gaixotutako ama, aita eta osaba zaintzenari zen. «Errudun sentitzenzen». Beste kasu bat ere kon-tatu zuen, bikotekidearen ji-poi baten ondorioz abortuaizan eta berriz haurdun zenemakume batena. Arriskuhandiko haurdunaldiarekin

heldu zen ospitalera; bada,barneko langile modura lanegiten zuen etxe batean bai-na kaleratu egin zuten, lan-gabezia kobratzeko eskubi-derik gabe, eta, etxera itzulibeharrean zen, erasotzailea-rekin.

Eta orain, zer?Gertatutakoa aztertzearekinbatera, ondorioek utzitakopanorama ere deskribatu be-har da. Adituek argi duteunerik latzenetan funtsezkoaizan den zaintza bigarrenmailan geratu dela orain. Ba-cigalupe De la Heraren ustez,lan merkatua eta ekonomialehen planoan daude, bainaez zaintzen inguruko politi-kak; «argi geratu da ez direlalehentasun politikoa». Ikertzailearen iritziz, ezku-

tuago geratzen diren beste kri-

Konfinamendua arintzekoneurriak ezartzen hasi

zirenean Zarautzenhartutako irudia.

Gorka RUBIO | FOKU

hutsa

hutsahutsa

Page 14: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

herria

si batzuk azaleratu behar di-ra, kaltetuen artean kokatzenez diren kolektiboenak, adibi-dez, indarkeria jasaten dutenemakumeak, prostituzioanari direnak...Zaintzen arloari begiratzen

badiogu, Maria del Mar Gar-cia Calventeren ustez «para-doxikoa» da pandemiaren er-dian zaintzek hartu zutenzentralitatea eta uneotan gal-du duten pisu eta ikusgarrita-suna. Nabarmendu zuenez,zaintzak «berebiziko garran-tzia» izan du osasun larrial-dian zehar. Jakina da zaintzai-le gehienak emakumeakdirela, eta andaluziar adituakdatuak jarri zituen mahaigainean: osasungintza sekto-rean %70 inguru dira mun-duan, eta %84ra heltzen dirazaharren egoitzetako langile-en kasuan. Etxeko langileenartean, emakumeek erabate-

ko presentzia dute, baina, sa-latu zuenez, «ez zaio begira-tzen etxeetako zaintzenmundu ezkutu horri». Horrez gain, jakin badaki-

gu genero rolaren araberaemakumeek zituzten zaintzafuntzioak zorroztu egin dire-la pandemian zehar, daturikez dagoen arren. Carcia Cal-venteren esanetan, garbi da-go konfinamenduarekineman den «zaintzen birfami-liarizazioa». Gertatutakoa az-tertzea garrantzitsua da,zaintza kutsatzeko arriskufaktore nabarmena delako.«Ez da zaintza gure gain har-tzea bakarrik, emakumeokdenbora luzeagoan egitendugu; intentsitate gehiagore-kin eta maiztasun handiago-rekin asumitzen ditugu zain-tza lanak». Gaineratu zuenez,pandemiaren eraginez bestegaixotasun asko bigarren

mailan geratu da, eta, kasubatzuetan, gaixoek okerreraegin dute arreta faltagatik.«Nork artatu ditu osasun be-har horiek osasun zerbitzuaklarrialdiari aurre egiten zeu-den bitartean? Seguruenik,etxeetan, emakumeek». Telelana ere aipatu zuen

andaluziarrak. «Geratzekoetorri bada, hausnartu egin beharko dugu zer baldintza-tan den, nork hartzen duenbere gain... Bestela, zaintza-ren eta etxeko lanen arduraemakumeengan eroriko da,eta horrek eraginak izangodituen osasunean eta generoberdintasunean».

Gaixoen amak«Familiarizazio prozesua»aztertzean, Marga Saenz He-rrerok konfinamenduakosasun mentalean izanduen inpaktua nabarmendu

zuen. Eguneko zentro etaospitaleen itxierarekin,arreta telefono bidezkoaizan da pandemian zehar.Noski, horrek ez du aurrezaurreko harremanen gertu-tasuna ematen, eta, osasunmentalen kasuan, emaku-meek hartu behar izan dutegaixoon zaintzaren ardura,sarri beharrezko informazioguztia izan gabe. Trastornolarriak dituzten gizonenamen egoera aipatu zuenSaenz de Herrerok, konfina-menduan erakutsi dutenerresistentzia goraipatuz.«Eskizofrenia edo nahas-mendu bipolar larrien ka-suan, beldurra izanik ere, egoerari ondo eutsi diote.Baina egoera luzatzean an-tsietatea areagotu egin da». Saenz Herrerok aipatu

zuenez, koronabirusarenolatu handiaren ostean,

«zentroak itxita zeudenean egoera prekarioan gaixota-sunari ahal bezala aurre egi-ten aritu diren asko ospita-lera heltzen ari dira orain.Solairua zabaldu bezainpronto bete da, eta gaixoen%74 emakumeak dira. Tra-tamendua behar duten pa-tologia larriak dira gehie-nak». Saenz Herreroren ustez,

beste konfinamendu eredubatzuk aztertu beharko lira-teke, Suediakoa kasu, nonesaterako ez diren eskolakitxi eta gurasoen beharreta-ra egokitu diren zerbitzuak.«Zaintza bermatzen duensistema bat eraikitzeko po-litikak» aldarrikatzen ditu.Izan ere, horrela egin ezean,«arlo hori familien esku ge-ratzen da azkenean, hau da,emakumeen bizkar gaineankasurik gehienetan».

Maiatzaren Lehenarenharira LAB sindikatuakDonostian egin zuendeialdian hartutako irudia. Juan Carlos RUIZ | FOKU

hutsa

hutsahutsa

hutsa

Page 15: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 14 / 15

Ez dakigu zein koloretakoak geratuko garen azkenean. Ez dakigu sustoaren kolore

larriarekin edo erabat laxatu denaren argitasunarekin geratuko garen hau guztia

pasatzen denean. Ez dakigu hau guztia pasatuko ote den. Ez dakigu seguru hau

guztia zer den. Badakigu gorriak pasatzen ari direla lagun asko, bihotzak eta poltsi-

koak zulatuta. Askatasunak lehen ere ez zituen kolore biziak eta orain kolorgetuago

ote dagoen. Hori sumatzen dugu. Dena galdera, dena zalantza, dena zulo. Bitartean

naturaren koloreak ahalik lasaien gozatzea aukera bat da. Horrek ez ditu bihotzeko

eta poltsikoetako zuloak erabat estaltzen, baina une batez ahantzarazten lagundu

dezake. Eta gero gerokoak. Badugu lana zein koloretakoak izan nahi dugun erabaki-

tzen eta horretan eragiten. Amagoia Mujika Telleria

ZEIN KOLORETAKOAK

Luis JAUREGIALTZO | FOKU

C IKUSMIRA

Page 16: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

hutsa

iRRITZIA:

{

}

UnaiGAZTELUMENDI

Page 17: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 16 / 17

Begiek ere egindute konfina-mendua etao n d o r i o a kigartzen ari di-ra. Konjuntibi-

tis alergiko kasu dezente ema-ten ari da; kalera bat-bateanatera garelako eta alergenoe-kin ohitzeko aukerarik gabe,pantailen aurrean denbora as-ko eman dugulako, maskare-kin begiak lehortzen direla-ko...

Eta artean datu zientifikorikez dagoen arren, Bilboko ICQOoftalmologia klinikako zuzen-dari medikuak, Juan Duranek,sumatu du covid-19a pasatudutenen artean badirela arras-toak begietan. «Askok esatendute bistaren kalitatea okertuzaiela». Hor ere bada zer iker-tua.

Itxialdiak osasun arazo des-berdinak sortu ditu. Tarte-an, konjuntibitis alergikoa-ren igoera?Egia da konjuntibitis kasu as-ko ikusten ari garela. Egoeradesberdinek bat egiten dute

horretan. Batetik, alergikoakdaude. Badirudi aurten intzi-dentzia handitu egin dela,hain zuzen ere, konfinamen-duan zehar ez garelako alerge-noen eraginpean egon eta, on-doren, kalera bat-batean irtengarelako. Gainera, urtea beroaeta lehorra izan da. Horrezgain, konfinamenduaren on-doren herritarrak askoz gehia-go ari dira gerturatzen naturguneetara. Larunbatean nero-ni Gorbeian egon nintzen etasekulako jendetza zebilen. Na-turarekiko harremana estua-goa izaten ari da orain.

Baina, horrez gain, begi-le-hortasun handiagoa dago oro-korrean eta horrek berak kon-juntibit isa ekar dezake.Begi-lehortasun handiagoadago pantailen aurrean den-bora gehiago ematen dugula-ko. Eta maskaren erabilerakere eragiten du lehortasun ho-rretan. Arnasaren korronteabegietara iristen da eta lehor-tasuna eragiten die. Eta begialehorrago dagoenean babesgutxiago dauka eta alergenoe-kin harreman zuzenagoa. Ho-

«Ez dakit sugestio hutsa oteden, baina birusa pasa duen

jende askok dio okerragoikusten duela orain»

JUAN DURAN

Konjuntibitis alergiko kasu dezente

ematen ari da azken asteotan, faktore

desberdinak direla kausa. Horrez gain,

covid-19a pasatu dutenen begietan ere

badira arrastoak. Oftalmologoek gertutik

jarraitzen dituzten aztarnak dira.

Amagoia Mujika Telleria

OFTALMOLOGOA

Argazkiak: Aritz LOIOLA | FOKU

Page 18: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

herria

rrez gain, garbiketarako eten-gabe erabiltzen ari garen pro-duktu kimikoek, bai eskuakgarbitzeko eta baita gainaza-lak garbitzeko, begietako na-rritadura sortzen dute. Esandezakegu uneotan badirelahainbat faktore, euren arteanloturarik ez dutenak, konjun-tibitis alergikoa areagotzendutenak. Begietako alergiaren ingu-

ruko ikerketa zehatzik ez da-go, zaila da esaten urte batbestea baino okerragoa izandenik konjuntibitis alergikoa-ren kasuan. Baina egia da ka-su asko ikusten ari garela.

Koronabirusa eta begiak lo-tzen dituzten datuak ere ba-dira.Gauza bitxiak ikusten ar inaiz. Ez dakit sugestio hutsaote den edo ez. Baina covid-19a pasatu duen jende askokesaten dit okerrago ikustenduela orain. Birusa pasatuduen jende askok begietakosintomak ditu; lehortasuna,bista okerragoa, ondoeza…Oraingoz honek ez daukaazalpen garbirik, baina egiada azken asteotan begietanondoeza daukan jende askoari dela agertzen.

Konjuntibitis alergikoa dau-kanak, nola tratatu dezake?Azkurea eta gorritasun pixkabat duenarentzat, bi gomen-dio oinarrizko: ez igurtzi be-giak eta hotza jarri begiarengainean. Hozkailuko urarekinbusti zapitxo bat, gaza batedo makillajea kentzeko diskohorietako bat eta begien gai-nean jarri. Hotza antiinflama-torio oso eraginkorra da. Kasua larriagoa denean,

alergiaren kontrako koliriooso eraginkorrak eta oso se-guruak daude, begiari minikegiten ez diotenak.

Birusa begietatik kutsatudaiteke.Bai. Frogatuta dago begiengainazaleko zelulek birus-errezeptoreak dituztela, ar-nasbideko zelulek bezala. Be-raz, birusaren sarrera puntubat izan daitezke begiak. Ho-rregatik babesten dituzte be-giak osasun-langileek, betau-rreko batzuen bitartez. Ez dago frogatuta, baina

egia da garai hauetan osoezohikoak diren kasuak ikus-ten ari garela; begien hantura,gorritasuna, infekzioak… etasusmoa daukagu ikusi ditu-gun kasu horietako batzuek

covid-19arekin lotura dutela,nahiz eta zaila den hori froga-tzea.

Pentsatzekoa da datozen hi-labeteetan datu zehatzagoakizango direla. Birus hone-kin egunero ikasten da zer-bait.Bai, ikasi eta desikasi. Medikukomunitatean sumatzen du-gu covidaren inguruan iristenden informazioak gorabeherahandiak dituela; frogatuak zi-ruditen gauza asko ez dirahain ziurrak benetan. Horre-gatik egon dira hainbeste fakenews eta iritzi kontrajarri bi-

rus honen inguruan. Askoikasten ari gara. Oftalmolo-giaren baitan, dagoeneko ba-dira oftalmologiaren eta covi-daren arteko harremanafrogatzen duten artikulu zien-tifikoak. Gurea zalantzarik ga-be arrisku handiko lanbideada, kutsatuak izateko eta bes-teak kutsatzeko arriskua du-gulako, gure lanagatik pazien-tearen oso gertu egotengarelako. Horregatik, babesneurriak muturreraino era-maten ari gara gure kontsul-tetan, badakigulako begia bi-rusa kutsatzeko bide bat izandaitekeela.

«Akaso modu

esajeratuan, baina

koronabirusak garbi

utzi digu oraindik

bide luzea

daukagula egiteko

inguratzen gaituen

guztia ezagutu ahal

izateko. Jarraitu

egin behar da.

Medikuntza beti

dago ikertzen eta

ikasten»

Page 19: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 18 / 19

Oftamologoak horren osojakitun gara eta babes neu-rriak oso zorrotz hartzen arigara. Horregatik kutsatzekoarriskua txikiagoa da oftamo-logia kliniketan eta kontsulte-tan.

Ziurgabetasuna, horixe ga-raiotako tasun nagusia, bai-ta medikuntzan ere. Ziurgabetasuna dagoen lanbi-de bat baldin bada, hori medi-kuntza da zalantzarik gabe.Ezagutza eta ikerketa askore-kin lan egiten dugu, bainagorputz bakoitzaren erantzu-na desberdina da. Mende as-koko tradizioa duen lanbideada medikuntza eta horregatiketa egunero ikusten duguna-gatik, medikuok badakiguziurgabetasun handiarekinlan egin behar dugula, ziurga-betasun kontrolatua eta ja-kintzarekin kudeatua, bainaziurgabetasuna. Herritarrakbeti erantzun garbiak eta ego-kiak nahi ditu, iritzi matema-tikoak, baina hori ez da existi-tzen medikuntzan. Nik ez dutnahi erabateko ziurtasunakdituen medikurik, berrogeiurte daramatzat lanbideaneta badakit zer den medikun-tza.

Birus honek frogatu du, ezbakarrik medikuei, herritarreiorokorrean, zer-nolako zailta-sunak existitzen diren proze-su mediku askotan. Hainbestezientzialari, puntako uniber-tsitateak, puntako medikuak,goi mailako ikertzaileak eta,hala ere, ezin birusa erabatgeratu. Garbi geratu da biolo-gian existitzen diren zailtasu-nak, birusen baitan dagoenkonplexutasuna, nola mutatudaitezkeen… Azenarioarenatzetik korrika segitu beharkodugu, ikasten eta ikertzen. Etacovidarena konpontzea lor-tzen badugu ere, beste berri-

ren bat sortuko da seguru.Horrela da.

Ikasketa handia da hori. Bai, zalantzarik gabe. Hau ezda matematikoa. Pertsona ba-tzuk hil egin dira eta besteakasintomatikoak dira, pentsa.Akaso modu esajeratuan, bai-na koronabirusak garbi utzidigu oraindik bide luzea dau-kagula egiteko inguratzengaituen guztia ezagutu ahalizateko. Jarraitu egin beharda. Medikuntza beti dagoikertzen eta ikasten. Nahiz etagauzak ahalik ondoen egitensaiatu, beti daude alde egitendiguten zulo beltzak.

Pentsatzekoa da medikueiegunero ehunka ikerketaeta datu iristen zaizkizuelacovid-19aren inguruan.Bai, ehunka. Ni ez naiz birolo-goa, baina oftamologiarekinlotura duten artikuluak gertu-tik jarraitu ditut. Gertatu de-na da publikatuak izatekopresa handia izan dela eta ar-tikulu horietako batzuen sen-dotasuna zalantzazkoa dela.Ehunka artikulu horien arte-an, batzuk besteak baino se-rioagoak dira zalantzarik ga-be . Eta horrek nahasketasortzen lagundu du.

Zentzuarekin jokatu behardugu eta jende guztia birusabalu bezala tratatu, badaezpa-da. Prebentzioa da gakoa.Gauza asko ez dakizkiguoraindik, datu asko ez diraziurrak, horregatik gure klini-kan jende guztiak covid-19abalu bezala jokatzen ari gara.Ez dago beste biderik. Denakgara kutsatzaile potentzialaketa hori ezin dugu ahaztu. Se-guru dakigun bakarra da mas-karak, garbiketak eta distan-tzia sozialak funtzionatuegiten dutela. Ba horiek apli-ka ditzagun.

Urtaroko konjuntibitis alergikoa da ohikoena, eta lauherritarretik bati eragiten dio gutxi gora behera.Normalean begi gorriekin agertzen da eta sintomakazkura, malko-jarioa, gehiegizko kliska, fotofobia etagorputzaldi txarraren sentsazioa dira. Sintomenintentsitatea oso aldakorra izan daiteke: gerta daitekebatzuei enbarazu txiki bat egitea edo oharkabeanpasatzea eta beste batzuei traba gehiago egitea eta bizi-kalitatea nabarmen murriztea.

Alergenorik ohikoenak ingurumenean dauden substantzia jakin batzuk dira, hala nola polena,gramineoak, olibondoa, akaroak edo animalien ilea,baita sendagaiak (antibiotikoak edo bestelakoak),kosmetikoak eta elikagaiak ere. Garrantzitsua da kausaezagutzea, haren gainean jarduteko eta higienea etazaintza zorrozteko. Hartara, gomendagarria da alergenoeragilearekiko esposizioa saihestea eta etxea zorrotzgarbitzea, etxeko animaliak saihestea, alfonbrak etagortinak gehiegi ez erabiltzea edo betaurrekoakerabiltzea airea zuzenean begietan ez izateko.

Konjuntibitisa samurtzeko komeni da hautsa, haizea,giro oso lehorrak, eguzkiarekiko esposizio handiegiaedo balizko alergenoak saihestea. Era berean, konpresahotzak aplikatzea begietako azkura edo malkoartifizialak arintzeko, horiek ere hotzak. Sintomakzorrotzagoak badira, espezialistek agindutakotratamendua egitea komeni izaten da.

Urtaroari lotutakokonjuntibitisa

Page 20: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

hutsa

3 BEG

IRADA:

Gazteak

arki

tekt

ura

/ g

elto

kiak

/ h

arre

man

ak Hemen dira berriz ere. Ustez desagertu zire-nak; pandemia batek eta derrigortutakoetxealdi batek bezatu behar zituenak. Ohibaino gordeago, ohi baino herabeago. Plazaertzetako bankuetan sumatzen ditugu; petri-letan eta espaloi gainetan eserita, susmagarri,

mehatxagarri. Gazteak dira. Egiazko gazteak. Ez tarteka me-zu progre pare bat botatzen ditugun gazte-ustekook; ez sor-baldan telazko zakutxoren bat edo gerrian utzi itxurakopoltsa zarpail bat lotuta daramagun gazte bernizeko heldukamuflatuok. Benetako gazteak dira. Haurtzaroaren eta hel-duaroaren arteko amildegia sokarik, arnesik eta kaskorikgabe eskalatzen ari direnak, esku eta belaunak arroka-ertzzorrotzetan urratuta, hormonak abuztuko trumoien gisanlehertzen zaizkien bitartean. Madrilgo eta Parisko bulego banatan unibertsitatetik pa-

satako soldata ohoragarridun gizon meadle age kuadrillabana elkartu zen behinola “normaltasun berria” deitukoziotena diseinatzeko. Badakizue: lehendabiziko fasean ta-bernetako terrazak eta supermerkatuak bigarrenean; kalerabai baina kontsumitzeko edo gure gorputz maskalduetakogiharrei herdoila kentzeko bakarrik. Beren beharren araberaerabaki zuten besteonak zein izango ziren. Eta hala pilatugara eguzki galdatan, garagardo markaren baten izena dara-man aulki batean esertzeko “Tronuen Dema” epikoetan sar-tuta. Uztailean turistei harrera egiteko prest. Eta orduan

ikusi ditugu. Oraindik lehendabiziko soldatarik kobratu ezeta hogeita hamar urteak bete arte behintzat bekadun izate-ra kondenatutakoak; institutuak itxita dauzkatenak, udanfestarik izango ez dutenak. Hortxe, guri begira. Eta ikaratuegin gaituzte; guk hain zintzo betetako aginduak ez obedi-tzea leporatu diegu. Arduragabeak direla, berekoiak, gaizkiheziak. Elkarrengana itsatsitako gure terrazetako tronueta-tik. Hondartzak bete dituztenak gure adinetik haienetik bai-no gertuago dauden arren.

Susmagarriak baitira gazteak. «Ezaren gudaz baietzasortuz, ukazioa legetzat hartuz» aldarrikatzea ondo da-go, seme-alabak kantu-lerroak eguneroko praktika bila-katzen hasten diren arte. Beren ereduak, beren inguruaketa beren iritziak eraikitzen hasten diren arte. Mehatxagarrizaigu bere balio eskala sortzen ari denaren desobedientziasistematikoa. Are mehatxagarriago lagun sarea zabaltzekopremia biologikoz dabilenaren besterengana hurbiltzeko jo-era. Gu ere umetzat hartu gaitu “Aita Estatu” agindu-emaile-ak, eta hatzaz seinalatzeko moduko errudun bila ari gara. Etabi hilabetez beren gorputzetan kabitu ezin eta etxean sartu-ta eduki ditugunak baino biktima hoberik ez dago. Galdetupoliziari bestela. Gaztetxeetan zaintza sareak osatu dituztenarren, telelanean bataiatu gabeko gurasoei ikastaro trinkoakeman dizkieten arren. Denok gazte izan nahi dugun munduhonetan, nork izan nahi du, benetan, gazte? •

Aginduak ez obeditzea leporatu diegu gazteei, hondartzak bete dituztenak gure adinetik haienetik baino gertuago dauden arren. Gorka RUBIO | FOKU

Beñat GaztelumendiBertsolaria

Page 21: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Bat-batean, Hollywoodek hainbestetan era-kutsitako sekuentzia horietako batean gi-nen biok, urriko goiz goiztiar hartan:etxeko komunean, plastikozko makilatxobati begira. Pelikuletan bezala, halako ba-tean, arrosaz jantzi ziren tramankuluko

bi marratxo, eta benetan arrosak eta benetan marra-txoak zirela berresteko, begira itxaron genituen bestezenbait minutu, badaezpada ere. Gero etorri ziren be-sarkadak, eta makilatxoak esandakoa sinesten haste-ko saiakerak. Batzuontzat –berezko sena omen dute-nekin, edo naturaren ustezko dei horren zain geratzendirenekin batera–, bizitzan hartutako erabakietan era-bakiena izan baita haurdun geratzearena. Ditxosozko konfinamenduan nola, burbuila batean

sartu nahian aritu nintzenni, hilabetetan: mundutikisolatu, izan nitzakeenkanpo-eraginak ahaztu,hausnartu eta erabaki eginnahi nuen. Nik bakarrik;bai ala ez. Zertarako eta,gero, erabaki horren jabe,burbuilatik lehengo mun-du berberera itzultzeko. In-koherenteegia, aukeran. Ezda erraza, ordea, nortasunaedo ordura arteko egunero-koa galtzeko aukerari fokuajarri, eta argazki bat ateratzen saiatzea, onartzeko, au-rrerantzean bizitzari bestelako planoak bilatu behar-ko dizkiozula. Horretan dihardut orain, egunak argazki berriz

janzten eta, aitortu nahiko nuke, haurdunaldiakmaitemin bezainbeste frustrazio piztu didala, tama-lez. Bertakoa, txikia eta gurea zentzu guztietan zain-tzea zutabe bilakatu den honetan, emakumeok,oraindik, ez dakigulako nola zaindu ez geure burua,ezta aldameneko emakumeena ere. Gehiago ezagutzen dugu urte hasieran gurean atea

kax-kax jo zuen nazioarteko birus bat, norbere gor-putzaren gaitasunak baino. Telebistari, zinemari edo

gure amei entzun diegun apurretik, haurdunaldi batbizitzeko bide estandar bat marraztu dugu buruan,eta trazu horretatik epaitu sabelean haur bat haztenari den ezein emakume. Bederatzi hilabeteko proze-su biologikoari, balkoitik eskuarekin irribarrez aguregingo bagenio bezala da: ez dugu gehiegi ezagutzen,baina balkoiak ematen digu beharrezko perspektiba,hura gure aurreiritzien arabera sailkatzeko. Eta, ho-rrela, nahikoa dugu edozein bazkaloste, ahizpatasu-na kolpe bakarrean eraisteko: hau ondo ari da, bainahau ez horrenbeste. Gero Satisfyerraren zoragarriazlauzpabost iruzkin egin eta kito, emakume aske etaaurrerakoi senti gaitezke berriz. Bai, egia da: ni neu ere orain konturatu naiz horre-

taz guztiaz, ama izatera noala. Geurekoi jaio ginen

mundura. Baina, zorionekoa ni, burbuila barruansartzea erabat lortu gabe, erabakia hartu nuelako.Hilabeteok ikaskuntza prozesu etengabea izan baiti-ra: epaitzetik enpatiara pasatu naiz kasu askotan;beldurrei aurre egitea lortu. Konpromisoz baietzesan beharrean, ezetz lasai esaten ere ikasi dut. Des-kubritu dugu, nola maita daitekeen norbait hari aur-pegia sekula ikusi beharrik izan gabe. Lotsa gutxire-kin, haurdunaldiaz baino ez dut idatzi lerrootan.Baina listo. Tarte baterako, behintzat, bestelako “Ko-adernoak” idazteko bizipenen bila noa, eskaera bate-kin: begira diezaiegula gehiago, gure gogo eta gor-putzei. •

{ koadernoa }

Nire burbuilatik

Bai, egia da: ni neu ere orain konturatunaiz horretaz guztiaz, ama izatera noala.Geurekoi jaio ginen mundura. Baina,zorionekoa ni, burbuila barruan sartzeaerabat lortu gabe, erabakia hartu nuelako

Itzea Urkizu Arsuaga

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

herritarrak

Ez da kazetaritzanjardun duen le-hendabiz ikoa ,eta ezohiko elka-rrizketa batzukegiteko baliatu

du aspaldiko eskarmentua.«Laster erretiroa hartukoduela eta, zuzendariak bereazken lan bezala berriro eki-tea agindu dio. Gaztetakogaiei berriro ekiteak norberaere gaztetu egiten du eta gogoonez eta pozik ekin dio». Ho-rrela dio Martxel Aizpuruak“Erleekin solasean” liburukosarreran. Zenbait elkarrizke-taren bidez ematen du, beraz,erleen mundu harrigarriarenberri. Modu atsegin eta uler-garrian eta idazkera dotore-an, “Argia Press”-eko kazeta-r iak bere mikrofonoanjasotako informazio guztiaeskaini du UEUren argitalpenhonetan. Martxel Aizpurua Agirrek

Biologia ikasketak egin zitueneta diziplina horri lotuta egindu bere ibilbidea, baina bestehamaika zereginetan ere ibi-lia da. Urte asko eman ditu er-lezaintzan, erleen gaineanikasten eta haien berri ema-ten, eta erlezaintzako hainbatelkarteko kide eta eragile da.Hori baino lehen, ordea, ira-kaskuntzan jardun zuen, etaondoren hiztegigintzan,UZEIn “Natur zientziak”, “Bio-logia”, “Meteorologia” eta “En-presa” hiztegiak prestatu zi-tuzten taldeetan. Eta hitzakaztertu, hautatu eta antola-tzetik arrantzarako bidea eginzuen, Gineako Golkoan eus-kal arrantzaleekin lan egitera. Biologia euskaraz lantzen

aitzindaria da Aizpurua. UEU-ko Natur Zientziak sailekosortzaile eta dinamizatzailenagusietako bat izan zen, eta

liburu eta artikulu ugari ida-tzi ditu: euskal komunitatezientifikoaren Inguma datu-basean haren 50 lan bainogehiago azaltzen dira; beste-ak beste, 14 liburu, lau ikasta-ro eta sei artikulu. “Ura etaLurra” (UEU,1978), “Irurtzunprojektua” (UEU,1981), “Ebolu-zioaren norabideak” (Elhuyar,1985) eta “Erleen bizitza ezku-tua” (Gaiak, 1989) dira liburuhorietako batzuk. Azkena,aurten plazaratu duen “Erlee-kin solasean”.Berriro liburu horren sarre-

rara jota, honela dio, apalki,bere lanaz: «Eskuetan duzunliburuxka honetan, bada, ezduzu aurkituko nire kabuzegin dudan aurkikuntzarik.Erlezain soil bat izan naiz nirebizitzan. Beste erlezainei era-kutsi beharraren poderioz, er-leen berri ikasi behar izanduena. Besteek egindakotikbizi izan naiz». Eta liburuarenhelburua «irakurlea liluratzeaizan da, alde batetik. Bestetik,berriz, irakurri ahala galderaksortzea kazetariaren larruansartuz». Elkarrizketa baten gaineko

elkarrizketa dugu hau, beraz.Erleekiko solasaren gainekosolasa. Baina ez hori soilik,beste zenbait kontu ere ekarribaititugu hizpidera. Azken hi-labeteotan munduko biztan-leen erdiak baino gehiagoetxean zeuden bitartean, na-tura aspaldi luzetik ez bezalaernatzen ikusi dugu eta biodi-bertsitatea urritzearen arris-kuaz ohartarazi duten aho-tsak entzun ditugu. Horretazere Aizpuruak badu zer esana.

Erleak ez dira zuretzat afi-zio eta ofizio berria. Berrogei urtean ibili naiz er-leekin. Lehendabizi zazpi ur-

te-edo zaletasun bezala, bainagero profesionalki pasatu di-tut beste 35 urte.

Liburu honek duela 30 urte«Argia» aldizkarian idatzizenituen zenbait artikuluditu abiapuntu. Bai, orduan segida samarreanidatzi nituen hiru elkarrizke-ta. Liburu honek hamabostelkarrizketa ditu, haietako hi-ru hemen txertatu ditudanak,noski. “Argia”-n idatzi nitueneta gero, ez dakit zergatik,idazteari utzi nion. Zenbaiturte geroago paper zaharrenartean topatu eta pentsatunuen segida emango niola.

Elkarrizketa darabilzu gaiaerakusteko, beraz. Juan An-tonio Mogelen «Peru Abar-ka» eredu hartuta? Ez, egia esan, eredua beste batizan da. Umetatik entzutennuen La Voz de Guipúzcoairratian albaitarien arteanegiten zuten elkarrizketa bat.Ni baserriko semea naiz etatxintik atera gabe entzutengenuen. Albaitari batek base-rritar papera egiten zuen etabesteak albaitariarena. Base-rritarrak galderak egiten zi-tuen, normalean aziendariburuz, eta besteak erantzutenzion zer eman behar zion ja-ten edo halako gaixotasunanola konpontzen zen. Beste alde batetik, beti mai-

te izan dut elkarrizketa. Orainegunkaria hartzen badut, le-hendabizi elkarrizketak ira-kurtzen ditut, eta ez testu lu-zea. “Peru Abarka” hor dago,eta Jean Pierre Duvoisinek erebadu liburu bat, “Laborantza-ko liburua”, 1858koa, aitareneta semearen arteko elkarriz-keta duena. Nik hitzaldi askoeman ditut, eta hitzaldiaren

«Ez dakigu zer gertatzen ari den milioika espezierekin,baina badakigu tratu txarra ematen ari garela»

MARTXEL AIZPURUA

Erleei, laharrari, makalari galdetzera joan

zen mikrofonoa aldean. Elkarrizketa

formatuan, beraz, urte askoan erleen

munduaren gainean jasotako informazio

ugari eta jakingarria eskaintzen du

«Erleekin solasean» bere azken liburuan.

Xabier Izaga Gonzalez

BIOLOGOA ETA ERLEZAINA

Page 23: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 22 / 23

zatirik emankorrena entzule-ekin hitz egitea izaten da beti,jendeak galdetu eta zuk eran-tzutea.

Horrela entretenigarriagoada, nonbait. Eta literarioa-goa, beharbada? Literarioki ez dakit non koka-tzen den. Hau azken bateanfikzioa da. Bi zati ditu, bat fik-ziozkoa, nagusia, eta geromodu zientifikoagoan zen-bait kontzepturen argitzea,glosario zabal bat, lehenengozatian gera daitezkeen dudakargitzeko. Dibulgaziokoa da,fikziozkoa eta baita kazetari-tza estilokoa ere. Nire aurreko liburuetan be-

zala erlea noiz jaiotzen den,zer entzuten duen, zer ikus-ten duen… horrelako azalpenaspergarria bota ordez, kaze-tari baten figura hartu dut etaerlauntzera eraman. Berak ezdaki ezer, galdera xelebreakegiten ditu eta erantzunak ja-sotzen: erreginarenak, erla-mandoenak, langileenak… Ba-koitzak, erle bakoitzak ez dudena ezagutzen, baina dene-kin puzzle bat osatzen du ira-kurleak liburuaren bukaera-rako. Aparte, umore puntubat ere badu; esate baterako,monarkiari buruzko zenbaitkontu…

Hamabost elkarrizketa dira. Bai, eta horietatik hamabi er-leekikoak dira. Kontatzen dio-te loreetara joaten direla, etakazetariari iruditzen zaio lo-reek ongietorria egiten diete-la, harrigarria iruditzen zaioeta laharrarekin eta makala-rekin elkarrizketa egitera doa.Irakurlea konturatuko da ebo-luzioan zehar animaliok etalandareek batera eboluziona-tu dugula, bata bestearen pes-kizan, eta gizakia munduarenburu dela, baina gu ere landa-

reek engainatzen gaituztelafruitu goxoekin. Toki bateanjaten dugula eta hestea hus-ten dugula beste toki batean,eta haziak banatzen ditugulageuk jakin gabe… Horrelakoistorioak kontatzen dira.

Lan didaktikoa da, beraz.Ikasleentzat aproposa, bai-na baita beste edonorentzatere, erleen mundu horrekerakartzen duen edonoren-tzat, ezta? Estilo akademikotik aparte-koa da, estilo xamurragoa du,edonork arratsalde bateanirakur dezakeena. 140 orrial-de ditu eta irakurleari jakin-mina sortuko zaio, gauza ba-tzuk ez zaizkio argi geratukoeta aldamenekoari galdetukodizkio...

Diozunez, erlezainentzatere aproposa da.Erlezainak badaki erleak go-bernatzen, baina askotan er-learen anatomiari buruzkogauza batzuk, gauza fisiologi-ko batzuk ez dakizki, eta horiirakurriz konturatuko da erle-ek zertarako egiten dituztenzenbait gauza. Zenbait galde-raren erantzuna aurkitukodu. Entzumenik ez omen dau-kate, baina benetan ez duteentzuten? Eta kea zergatik bo-tatzen diot nik…? Erlezainakere disfruta dezake. Gainera,erlezainok badakigu jendeakoso galdera xelebreak egitendizkigula, eta liburuan kaze-tariak egiten dituen galderaasko ikusita, erlezainak esan-go du: «Ene, zenbatetan gal-detu dizkidaten niri holako-

ak!» , eta beharbada barreegingo du.

Jakin-minetik jakintzara. Erleak kontatzen duena be-rezkoa da eta erlezainak da-kiena kontatzen du. Kazetariada ez dakiena, gauza arraroakikusten ditu erlauntzean, etagalderak egiten dizkie: «Bai-na, nolatan ari zarete… eztiazer da, zuen gonbitoa? Etaahotik ahora pasatzen duzue?Ze nazka, ez?», horrelako ko-mentarioak egiten ditu.

Bigarren zatian glosarioaeta bibliografia bat ere sar-tu duzu. Bai, hor erleei buruz nik eza-gutzen ditudan liburu guz-tiak sartu ditut. Euskarazko-ak, e? Badira oso zaharrak,

«Nire aurreko

liburuetan bezala

erlea noiz jaiotzen

den, zer entzuten

duen, zer ikusten

duen… horrelako

azalpen aspergarria

bota ordez, kazetari

baten figura hartu

dut eta erlauntzera

eraman»

“Argazkiak: UEU - UNAI AIZPURUA - ERLEAK.NET

Page 24: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

herritarrak

lehenengoa 1827koa, JoaquinSanta Barbarak egindakoa,“Erleak gobernatzeko modua”.Hori da guk erleei buruz eza-gutzen dugun lehen liburuosoa. Hortik hasi eta badirabeste batzuk, orain dela urtebatzuetakoak, erlezainen el-karteek argitaratu dituztenak,nik neuk ere bai. Zuberoako-ren bat, Ipar Euskal Herrikobertako beste batzuk, adibi-dez Joan Pierre Duvoisinen1858ko “Laborantzako libu-rua, edo, bi aita semeren sola-sak laborantzaren gainean”;liburu osoa elkarrizketa da,semeak gauzak galdetzen diz-kio aitari eta aitak erantzutendio nola diren. Badaude IparEuskal Herriko liburu gehia-go, edo liburuen kapituluak.Euskaraz dagoen guztia, nikezagutzen dudana, jarri dut. Duela 40 urtetik hona argi-

taratu ditugun ehunka arti-kulu, dokumental, elkarrizke-ta eta horiek denak ez ditutjarri. Liburuetan daudenaksoilik. 40 urteotan hainbat bi-deo, dokumental, artikulu-etaidatzi ditugu, eta horiek de-nak norbaitek bilduko dituhemendik urte batzuetara.

Esan duzu harrigarria egi-ten zaigula erleen antola-kuntza eta animalia handie-tan beharbada normalagoairuditzen zaigula antolake-ta hori. «Gizarte» perfektuaesan izan zaio erleenari. Orain erlauntz batean 50.000buru egon daitezke. Urteetaneta urteetan lanean dabiltza,haserretu gabe, eta pentsadaiteke antolaketak perfektuaizan behar duela. Hor barruanerrege bat izango zela ustezuten, gero emea zen, etaorain erregina esaten diogu,baina berez inork ez du eraba-kirik hartzen; alegia, erabaki-mena ez da existitzen. Erregi-

nak hormona batzuk jaria-tzen ditu, langileak antzumantentzen ditu, arrautza be-retik erregina jaio daitekebaina langileak elikadura al-datzen zaielako jaiotzen di-ra… dena hormonak eta ho-rrelako mekanismoak dira.Jendeak “gizarte” perfektu be-zala hartu du, baina hori dik-tadura perfektua izango litza-teke, ezta? Bakoitzak berelana egiten du eztabaidatugabe, pentsatu ere egin gabe.Erlea jaiotzen denean, badakilehendabizi etxeko lanak egin

behar dituela hogei egunetaneta inori ez zaio bururatzenesatea: «nik, ez!». Antolakun-tza hori perfektu bezala hartuizan da; bai, gauza miragarriada eta egia da termitek etainurriek eta nolabait “intsek-tu sozial” deitutakoek harri-dura sortu dutela beti.

Esan daiteke erleak desager-tzeko arriskuan daudela? Orain dela 30 urtetik gora,1986an, akaro txiki bat helduzen hona, “barroa” izenekoa,eta horrek erle basati guztiak

galarazi zituen; orduan, mo-mentu honetan bizirik dirau-ten espezie honetakoak, tal-dean bizi diren hauetakoak,erlezainen esku daude, haienesku bakarrik. Horrek esannahi du polinizazioaren ikus-pegitik, liburuan kontabilita-tea daraman erleak kazetaria-r i kontatzen dion bezala ,pentsa zenbat milioi lore er-naltzen dituzten egunero. Ba-da, erlea galduko balitz, gurefruta-arbolen polinizazioa de-sagertuko litzateke. Neurribatean, %60an gutxienez.Izan ere, badaude beste poli-nizatzaile batzuk ere, erleakez direnak, baina hori izangolitzateke galerarik handiena. Txinako zenbait tokitako

dokumental zoragarriak dau-de eta haietan erakusten duteerlea kutsaduragatik ezin delabizi, eta jendea dabil pertso-nalki fruta-arboletara igo etalorea eskuz polinizatzen. Ima-jina ezazu egoera hori gureartean zabalduko balitz. Ka-tastrofe bat izango litzateke,ezta? Guk ibili beharko genu-ke milioika lore eskuz polini-zatzen. Hori gertatzen ari dagaurko egunean, ez da fikzio-ko gauza bat: jendea arbolaraigo eta papertxo batean era-man duen polena halako es-kuila fin batekin lorez lore za-baltzen.

Kutsadura aipatu duzu. Bes-te lekuetako animaliak aldira arrisku bakarra? Gure artean bada barroa ,orain Asiako liztor beltz horisartu da… Badaude etsai han-diak, baina ezkutuko etsaihandi bat dira gure nekazari-tza industrial honetan erabil-tzen ari garen intsektizidak,pestizidak, herbizidak… Ho-riek denak landareen nekta-rrera joaten dira eta erleaknektarra xurgatzen duenean,

«Ezkutuko etsai

handi bat dira gure

nekazaritza

industrial honetan

erabiltzen ari garen

intsektizidak,

pestizidak,

herbizidak… Erleak

nektarra xurgatzen

duenean, intoxikatu

egiten da»

Page 25: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 24 / 25

intoxikatu egiten da. Ezkutu-koa da, ez da ikusten, gu kon-turatzen gara erlea galtzendela eta badakigu horregatikdela, baina… Europan orain debekatu di-

tuzte hiru pestizida, baina ne-kazaritza ekologikoak pausoagora ez badu ematen, horigerta daiteke. Eta erlearenanabaritzen dugun sintomabat da, ez dakigu zer gerta-tzen ari den beste milioika es-pezierekin. Jakina, gu hortikbizi gara, edo gustatzen zaigu,eta konturatzen gara, eta zergertatzen da hainbeste inurri-rekin eta beste batzuekin? Ezdakigu, baina badakigu tratutxarra ematen ari garela.

Orain koronabirus berriareneragina dela-eta egindakokonfinamenduan naturamodu ikusgarrian ernatzenikusi dugu, eta epidemienaurkako txertorik onenabiodibertsitatea dela ere en-tzun dugu.Bai, guk galarazten dugun es-pezie bakoitzaren tokia gukbete behar dugu. Hori da jen-deak ulertu ez duena; hau da,animalia bat, landare bat de-sagerrarazten baldin badugu,horrek naturaren sare horre-tan betetzen zuen zereginageuk betetzen dugu, eta bete-tzen ez badugu, izurriteaksortuko zaizkigu. Alegia, harkerregulatzen zuen sare horre-tako katebegi bat desagertuda; orduan, alboko katebegiakugaldu daitezke, eta koronabi-rusaren kontu honetan gerta-tzen da. Munduko habitat, ba-so, ze lai guzt iak txikituditugu, hango animaliakekartzen ditugu gure etxe ba-rrura, sugeak… edozer gauzadago gure etxeetako umeeneskutan, dortokak, ez dakitnondik ekarritako papagaiaketa, jakina, horiek beren to-

kian, Brasi len edo Irat in ,ehunka birus eta bakteriore-kin daude, erregulatuta dau-de milaka urtean. Baina bereningurunetik ateratzen baditu-gu, eta jaten baditugu, eta es-kuetan ibiltzen baditugu, etamusukatzen baditugu… azke-nean horietakoren batek saltoegin dezake, barruan dituztenbirus edo bakterio horietakobatek halako batean salto egi-ten du beste animalia baten-gana.

Azken birus hau animaliabatek transmititu omen diogizakiari. Jendeak ahaztu egiten du, bai-na animaliak gara gu ere. Eta

salto egiten badu, beharbadaez da ezer pasatzen, beharba-da onuragarria izan daiteke,baina txarrerako ematen ba-dio, kasu honetan bezala ,ezingo diogu saguzarrar ierrua bota. Erruduna ez da sa-guzarra. Gainera, jende askokuste du saguzar klase bat da-goela, baina uste dut 1.200 es-pezie daudela. Saguzar bate-tik beste animalia batera etagero animalia horretatik giza-kietara salto egin zuela… Iker-tu beharko da, eta mutazioaizan den gizakira pasa bainolehen edo pasa ondoren eginduen, baina azkenean giza-kiak bere eremuak nahastu,soildu ditu, hau da, biodiber-

tsitatea gutxitu, dena gurekultiboekin bete, basoak erre,gure hezeguneak lehortu… etahorren ondorioak ez dira kol-petik etortzen. Pixkana-pix-kana etortzen dira, eta horre-lakoak gerta daitezke.

Itxialdia baino lehentxoagoargitaratu duzue liburua.Eta liburu-dendak itxitaegon dira oraintsu arte. Dendak oraintsu arte itxitaegon dira, bai, baina onlineere eros daiteke l iburua ,ueu.eus/denda klikatuz. Bibertsio daude, bat paperezkoaeta bestea digitala, azken haumerkeagoa, ordenagailuan ja-sotzeko.

«Gizakiak bere

eremuak nahastu,

soildu ditu, hau da,

biodibertsitatea

gutxitu, dena gure

kultiboekin bete,

basoak erre, gure

hezeguneak

lehortu… eta horren

ondorioak ez dira

kolpetik etortzen,

pixkana-pixkana

baizik»

Page 26: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio
Page 27: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 26 / 27

hut

Ondo moldatu behar ginelasaldu ziguten, garaia zela el-kar ezagutzeko eta harre-man berriak eraikitzeko. Kri-

sietan konplizitateak sortu daitezkeela.Aprobetxatu behar genuela apur bathurbiltzeko, kortesiazkoak ziren “egunon” eta “agur” horiek desegiteko, begira-dak gurutzatzeko. Konfinamenduak pa-nazea zirudien. Ezjakintasuna, beldu-rrak eta hasierako “subidoia” sartu zirenkokteleran eta sareak bete ziren bizila-gunen arteko istorio idilikoz, maitaga-

rriz, ederrez. Gimnasia, yoga, eskulanak,bizkotxoak eta break dance gehiagoegin behar genuela azpimarratzeaz gai-nera, 2. eskumako bizilagunarekin ondomoldatzeko eskatu zitzaigulako behineta berriro.Ez zitzaigun hitz egin aurretik dagoe-

neko izorratuta zeuden bizilagunen ar-teko harremanez. Nola kudea zitezkeenitxialdiaren aurretik ere gure onetik ate-ratzen gintuzten jarrerak, jokabideak,ohitura txarrak (nire garaian etxean sal-toka eta korrika aritzea debekatuta ze-

goen). Hori guztia 24 orduz, zenbat astezizango zen jakin gabe gainera… Goikozakur zaharraren zaunkak, ume mima-tuaren negar tentelak eta gauerdiarenmuga pasata jartzen diren garbigailuak.Light, oso light esatearren. Oheko kon-tuak izan ezik, denetatik entzuten dagaineko pisu horretan.Ez dut gimnasiarik egin, ez yogarik, ez

eta bizkotxorik ere. Harremanik ere ezdut saneatu. Praktikatu dudana pazien-tzia izan da, eta sexua, ea gutxienezhaiek ni entzuten nauten. •

hutsa

Bigarren eskuma

Oihane Larretxeade la Granja

hutsa

Gaur zortzi CAF konpainiako ak-ziodunen batzar orokorra bil-duko da Beasainen. Aurtengobilkuran bada saiatuagatik zu-

zendaritzak saihestu ezingo duen gaipotolo bat, etxeko korridorean ikusinahi ez dugun elefante bat bezain po-toloa: enpresaren esku hartzea Jerusa-lemgo tranbiaren bigarren linea eraiki-tzeko proiektuan. Abuztuan Beasaingo konpainiak eta

Israelgo Shapir eraikuntza enpresakosatutako partzuergoari esleitu ziontrenbidearen kontratua administraziosionistako Finantza Ministerioak. Bere-hala jakin zen proiektuak nazioartekolegedia urratzen duela, eremu okupa-

tuetan eraikiko delako eta Zisjordania-ko anexiorako ezinbesteko azpiegituradelako. Geroztik, enpresako zuzendari-tza isilik egon da, korridoreko planti-gradoaren aurrean ez ikusiarena egitenden bezala. Ez alde bateko edo bestekojarrera hartzerik, ez adierazpen publi-korik. Isildu egin ziren lehiaketan partehartzekoak ziren beste enpresa guz-tiak, irizpide legalak tarteko, prozesu-tik erretiratu zirenean. Mutu geratu zi-ren langileen batzordeak eskaria eginzienean proiektutik erretira zitezen. Ezikusiarena egin zuten Euskal Herriko75 eragile sozial eta politikok manifes-tu bat argitaratu zutenean, konpainiakproiektua bertan behera utz zezan. Eta

beste aldera begiratu zuten Nazio Ba-tuen Erakundeak Shapir Palestinakookupazioarekin aberasten diren enpre-sen zerrenda beltzean sartu zuenean.Baina burua ezin da, ostrukak bezala,

lurpean mugagabe sartu. Ekialde Hur-bileko historia markatuko duen mo-mentu erabakigarri baten aurrean gau-de. Netanyahuk iragarri du uztailaren1ean ekingo diola Zisjordaniako ane-xioari eta egitasmo hori ahalbidetukoduen trenbidearen lanak aurreikusibaino lehenago hasiko dira. CAFi iritsizaio garaia orain arte ikusi nahi izan ezduen elefanteari belarrietatik heldu etajarrera bat hartzeko. Historiaren alder-di zuzenean jartzeko izan dadila. •

0hutsa

CAF, elefante bat korridorean

Koldo Sagasti

Page 28: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

herritarrak

sortuz geroztik; eskoletara ura helara-zi, osasun zentroa berritu eta profesio-nalen formakuntza bultzatu edotaDionewarreko gazteek Dakarreko uni-bertsitatean ikas dezaten etxebizitzakeskaini, besteren artean.Koronabirusaren astinduaren aurre-

an ere adi egon dira Dionewarrera be-gira. «Diru bilketa bat jarri dugu mar-txan bertakoei laguntzeko. Bertanarrantzatik bizi dira nagusiki eta la-rrialdi egoeran ezin izan dira mugituarrantza egiteko. Horrez gain, familiagehienek Europan dauden familiarrenlaguntza jasotzen dute eta hori ereeten egin da. Ekonomikoki astinduhandia izan da eta elikagaiak erostekokanpaina bat jarri dugu martxan he-mendik. Astebetean gure eskualdean2.500 euro batzea lortu dugu. Diru ho-rrekin bi tona arroz eta ehun bat litroolio erosi ditugu Dakarren eta handikDionewarrera bidali» , azaldu duNdank Ndank elkarteko Eli Domingue-zek. Birusa Senegalen nola eragiten ari

den galdetuta, iristen diren datuen fi-dagarritasunarekin zalantzak dauden

arren, Dionewar irlan ez dela kasurikegon dio. «Ditugun datuen arabera, bi-rusa ez da oso gogor astintzen ari Se-negal. Baina arriskuak badaude, hanerabat komunitatean bizi dira eta ha-rremanak oso estuak dira. Etxe bereankide kopuru handia bizi da eta birusaerraz zabaltzeko arriskua handia dahorregatik. Baina segituan itxi zituz-ten mugak eta badirudi nahiko ondoeusten ari direla. Beste faktore bat daSenegalgo gizartea oso gaztea dela.Kontuan izanda birusak batez ere adi-neko pertsonei eragiten diela, erasoasamurragoa izan da».

KULTURARTEKOTASUNA JANTZI

Pandemiak baldintzatu duen arren,Ndank Ndank elkarteak buruan zuenproiektu batekin aurrera egin du az-ken asteotan. «Aurreko urtean Hau-rralde Fundazioko gonbidapen bat ja-so genuen, Donostian Afrika Egunaospatzeko antolatu zituzten ekintzadesberdinetan parte hartzeko. Tartean,moda desfile bat. Bergaran antzeko jaibat antolatzea ideia ona iruditu zitzai-gun eta urtean barna horri begira la-

Ndank Ndank elkartea 2011. urteansortu zen Bergaran eta talde mis-toa dela esan daiteke, familia etalagun senegaldarrez eta euskal-dunez osatua. Kulturartekotasu-na eta garapenerako lankidetza,

horiek dira elkartearen motor nagusiak. Bergaranzein eskualdean beste komunitate eta kulturekikoezagutza, sentsibilizazioa eta lankidetza indartzekosortu zen elkartea. Ezagutza gertutasunetik etaerrespetutik ulertua. Elkartea gero eta handiagoada eta ehun bat lagun inguru mugitzen dira sene-galdarrak eta euskaldunak batzen dituen familiaberezi horren inguruan.Bergarako elkarteak harreman estua du Senegal-

go Dionewar herriarekin eta bertako herritarrenongizatea hobetzeko hainbat ekimen bultzatu ditu

KULTURARTEKOTASUNA JANTZI

Senegaldik ekarritakojantziekin Bergarako

jostun batek borondatezjosi ditu jantzi

koloretsuak. Oraingoz,Internet bidez eros

daitezke. NDANK NDANK

Amagoia Mujika Telleria

Bergarako Ndank Ndank elkarteak zubiakeraikitzen ditu Euskal Herriaren eta Senegalenartean, elkar hobeto ezagutzeko, ulertzeko etaelkar aberasteko. Kulturartekotasuna jostekoberen saiakeran, Senegalgo oihalekin egindakojantziak atondu dituzte. Oihal koloretsuak koloreanitzeko jendartearentzat.

Page 29: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 28 / 29

nean aritu gara. Joan den abuztuan etaabenduan Dionewarren oihal batzukerosi genituen eta Bergarako IsabelVargas jostuna borondatez aritu da ne-guan jantzi batzuk josten». Soinekoak,jakak, alkandorak eta horrelakoak jos-ten hasi zen. «Hemen Euskal Herrianasko erabiltzen ditugu kirol-jertseaketa pentsatu genuen horiek Senegalgooihalekin osatzea. Emaitza oso politaizan da», azaldu du Dominguezek. So-raluze kooperatibak diruz lagunduta-ko proiektua izan da. Bergaran egitekoak ziren jai horre-

tan askotariko tailerrak zituzten au-rreikusiak eta baita moda desfile batere, Senegaldik ekarritako oihalekinjositako arropa erakusteko. Azkenean,baina, bertan behera utzi behar izandute festa. «Argazkiak egin eta katalo-go birtual bat egin dugu jendeak arro-pa ikus dezan. Ndank Ndank elkartea-ren Facebook eta Instagram kontuetanikusgai dago arropa eta printzipioz sa-rean eros daiteke». Haurren zein helduen arropa da sal-

gai dagoena. «Afrikaren inguruan es-tereotipo asko daude. Normalean po-breziarekin eta beharrarekin lotzenda, mezu horiek jasotzen ditugu. Sene-galen komunitatearen zentzua osobarneratuta daukate, garbi dituzte ba-lioak eta gizarte zoriontsua dira.Alaiak dira eta hori transmititzen duteberen oihaletan ere. Hori hona ekar-tzen saiatu gara kulturarteko arropahonekin, fusio honekin. Gure ustezkulturen arteko trukea aberatsa da etaarropa honekin hori transmititu nahidugu». Ndank Ndank elkartearen diseinuek

sekulako harrera izan dute eta jantzibatzuk agortuta daude jada. «Oihal ba-tzuk baditugu eta arropa gehiago jos-ten ari da gure jostuna. Asmoa duguSenegalera bueltatu eta oihal gehiagoekartzeko, ea posible den». Oihalen bitartez kulturartekotasuna

josten da. «Janzten dugunak guri bu-ruz gauzak kontatzen ditu. Horrelakoarropa janzten duena irekia dela esa-ten ari da, beste kultura batzuekikogertu sentitzen dela», iritzi dio Do-minguezek.

Page 30: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

hutsa

3 BEG

IRADA:

Galderak

arki

tekt

ura

/ g

elto

kiak

/ h

arre

man

ak Sistema ekonomi-ko suntsitzai lehonek ekarritakoegoera pandemi-ko berr i hone-tan, etorkizuna

irudikatzeko baieztapenerabatekoak baino, galde-rak ditugu. Asko eta askota-rikoak. Ustez txikiak direnkontuetatik hasi eta ustezhandiak diren gaietaraino.Zeren eta, kasurako, pande-miarekin ikusi dugunez bizi-tzak bizirauteko beharrezkoadu mikroaren eta makroarenarteko hartu-eman orekatua.Beraz, ez dago ez txikirik ezhandirik den konturik, denabaita erreala eta esangura-tsua. Eta, pandemiak jarrigaituen ataka sistemiko ho-netan, nondik hasi galderakegiten? Mikroa eta makroagorpuzten den errealitategertukoenetik hastea pentsa-tu dut: pertsonetatik. Bainapertsonak eta haien egoerakaskotarikoak direnez, sexua-ri, generoari, arrazari, klasea-ri, hizkuntzari erreparatuz,denon bizi-unea baldintza-tzen duen kondizio batetikegingo ditut galderak: adine-tik.

Haurrak eta nerabeak: Nolahaziko gara besteon gorputzakutsadura-iturri gisa ikusten badugu? Nola jolastuko ga-ra? Nola ikasiko dugu besteekin aritzen? Pantailarekinbakarrik izango gara seguru? Pandemiak gero eta ohikoa-goak izango dira gure bizitzetan? Eta dena pikutara bota-tzen baldin badugu eta lagunak elkartzen bagara ezku-tuan edo, are hobeto, irekian, hemendik aurrera morbogehiago izango duelako? Nola ligatuko dugu?

Helduak: Aro pandemikoan sartu berriak al gara edo co-vid-19arena unean uneko krisialdi bat baino ez da izan-

go? Lehenengoa balitzgutxiago arituko gina-teke irekian eta gehiagoetxean . Horrek nolabaldintzatuko luke gurebizitza soziala eta fami-liarra? Nola egingo du-gu aurrera segurtasunmaterialik gabe? Nola-koak izango dira sexu-harremanak bikoterikez badugu? Seme-ala-bak munduratzea arrisku handiko prakti-ka bat izango al da? Ja-rraituko dugu onartzengure burua ustiatzealau sosen truke? Nolaantolatuko dugu borro-ka politikoa benetaneraginkorra izan dadinmunduaren dibertsita-tea eta justizia sozialasistemaren epizentroantxertatzeko? Nola bate-ratuko ditugu lana, fa-milia eta seme-alabenhezkuntza horien guz-tiaren antolamenduabera hankaz gora dago-enean? Nola bidaiatukodugu? Zer-nolako auke-rak izango ditugu besteerrealitate batzuk eza-gutzeko? Nola elikatu-ko gara? Nola kontsu-mituko ote dugu?Asmatuko al dugu lu-

rrarekiko harremana orekatzen? Eta zahartzen gareneanbabestuta egongo al gara?

Nagusiak: Lasai egoteko aukera izango al dugu ahultzeneta gaixotzen garenean? Izango al dugu aukerarik, ezergutxi bada ere, haurrekin eta gazteekin iritziak eta espe-rientziak trukatzeko? Zer gertatuko da gure bilobekin, as-matuko al dute aurrera egiten? Denbora pasa ahala geroeta gehiago garen arren, munduaren alde honetan en-tzungo al da gure ahotsa agenda publikoetan? •

Galderaz betetako bidea ibili beharko dugu aurrerantzean. Marisol RAMIREZ | FOKU

Itziar ElizondoHarremanak Hezkuntza Elkarteko kidea

Page 31: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio

2020 | ekaina | 6

GAUR8• 30 / 31

EUSKAL MILIZIANOAK BILBON, FAXISTEN ESKUETAN

Juantxo EGAÑA

ANDRES PEREZ CUBERO. ESPAINIAKO LIBURUTEGI NAZIONALA

1937ko martxoaren amaieran, Bizkaiaren kontrola bereganatzeko erasoaldi bat egin zuen armada frankistak, Alemaniako Kondor Legioak eta Italiako Aviazione Legionariak lagun-duta. Bereizi gabeko bonbardaketak izan ziren, batez ere biztanleria zibilaren aurka, ehunka hildako eragin zituztenak. Urte horretako ekainaren 19an frankistak Bilbon sartu ziren.Bi egun lehenago, milaka bonba jaurti zituzten Bizkaiko hiriburuan. Matxinatuak sartu ondoren, besteak beste Otxandio, Itxasalde, Martiartu, Irrintzi, Malato, Itxarkundia, Sasetaeta Araba batailoietako milizianoek amore eman zuten. Ekainaren 22an, 2.000 euskal miliziano baino gehiago preso zeuden Arriaga antzokian, eta handik, kamioietan, Gasteizeraeraman zituzten, Logroñoko zezen plazara bidean. Testua ilustratzen duen argazkia 1937ko ekainaren 22an egindakoa da, Astarloa kalean. Eskuinaldean Bizkaiko Aldundiareneraikina dago. Argazkian ageri diren miliziano presoak Guardia Zibilaren zaintzapean eramaten ari ziren. Uneko drama ezkutaezina islatzen du irudiak. Begitarte gogorra etorkizunzalantzagarriaren aurrean. Haietako askorentzat, kartzela, langile batailoiak, kontzentrazio esparruak edo heriotza. Argazkiaren atzealdean Estatuaren Prentsa eta Propaganda Or-dezkaritzaren zigilua dago, eta haren egilea Andres Perez Cubero galiziarra izan zen, gerra amaitu ondoren hainbat dokumentaletan argazki zuzendari gisa lan egin zuena.

Page 32: mila leiho zabalik · «Munduan dauden energia nuklearra sortzeko aukera Zentral nuklearra eraikitzeko lanak, orain lau urte egindako argazki batean. AFP Ezin dira erabili «esklusio