mikel peruarena

11
EZ OBEDITU INORI Mikel Peruarena Literatur solasaldiak Errenteria, 2013/02/13 http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

Upload: errenteriako-udal-liburutegia-liburutegia

Post on 23-Mar-2016

218 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Ez obeditu inori

TRANSCRIPT

Page 1: Mikel Peruarena

EZ OBEDITU INORIMikel Peruarena

Literatur solasaldiak

Errenteria, 2013/02/13

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

Page 2: Mikel Peruarena

MIKEL PERUARENA(Ereñotzu, 1978)

Kazetaritza ikasketak bukatu gabe utzi zituen eta aplikazio informatikoen garapenerako teknikari ikasketak egin ditu geroztik.Han-hemenka aritu da lanean, kazetaritzan gehienbat (bizitzaren ironiak), eta irratian bereziki, bere burua kazetaritzat aurkezteko gogorik ez duen arren, “kazetari lagun asko dizkiat eta lagun kazetariak ere bai, ez al zidatek gaizki hartuko, estimatzen diat, oro har, haien lana, baina ez diat estimatzen, modu konkretuen, gaurko kazetari-lana”. Gaur egun, Euskal Idazle Elkartearentzat Testuketan irratsaioa egiten du, Xabier Gantzarainekin batera, astean behin, Herri Irratian.Aresti eta Artzeren latigoaren eraginpean hasi zen poesia (“poesia-edo”, dio berak) idazten. Urruzuno sari bat irabazi zuen 1995ean, “txiripa hutsez”, eta funts handirik gabeko zenbait lan idatzi eta Susan argitaratzen saiatu eta ahalegindu ondoren, “nik uste bakean utz nitzan eskaini zidatela aukera”, Susaren webgunean zenbait poema eta istorio labur zintzilikatzea lortu zuen.Harrezkero Eguraldiaz Hizketan izeneko poema liburua argitaratu zuen 2003an Elkarrekin. Zenbait literatur sari irabazi ditu, “hori aipatzeak garrantzirik baldin badik, eta nere patrikentzat eta kafeentzat badik behintzat”, horien artean 2006ko Irun Hiria olerki saria. Sari horren karietara argitaratu zuen Kutxa Fundazioak Edan Ase Arte poema liburua 2006 urtean, Txus Aranbururekin abiatu duen proiektuaren oinarrian dagoen poema bilduma, alegia.

Bibliografía

Poesia

Eguraldiaz hizketan 2003, Elkar

Edan ase arte 2006, Kutxa Fundazioa

Nobela

Ez obeditu inori 2009, Susa

http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/mikel-peruarena-ansa

Page 3: Mikel Peruarena

Ez obeditu inori

Sotero Mujika bertsolaria Baroja moldiztegira joan delarik papelean jarriak dauzkanak inprima ditzaten, enkargatuak tipografo berria aurkeztu dio: “Frantsesa da. Oraindik ez du bertsorik inprimatu, baina ikasi beharko du”. Halaxe ezagutu du Émile okzitaniarra, Parisko komuna garaiko udaberria bizi izan zuen erreboltaria. Harekin eta Alberto izeneko estudiantearekin tabernan biltzen hasiko

da Sotero asteazken iluntzetan; han ikasiko ditu hitz berriak: materialismo historikoa, alienazioa, jabetza pribatua, klase sozialak, plusbalioa, soldataren esklabotza... eta elkartasuna, eta antolakuntza, eta iraultza.

Mikel Peruarenaren lehenengo nobela honetako gertakariak, Donostian 1897ko martxoan hasi eta 1900eko azaroan buka, Sotero Mujikaren ahotik jaulkiak dira. Eta hiru protagonistek arrisku handiko egitekoak dauzkaten neurri berean, ausart eta esku trebez kontatu dite Peruarenak ere, koipekeria eta aringarririk gabe.

KritikakBeñat Sarasola / Papereko ZuZeu, 2010-12

Opera prima bat hemen topatzeaz harrituko da, agian, bat edo beste. Ordea, liburuak dira zerrenda honetako protagonista, eta ez idazleen eskarmentua, eta uste dut ondo merezita duela Ez obeditu inori nobelak hamarkada honetako liburu onenen artekoa. Garai historiko bat, XX. mende hasierako Donostia, ezin hobeto biziberritzen badigu ere, urruti dago nobela historiko delako izenpean sartzetik. Hala nobelaren egitura eta hizkuntzaren tratamenduarengatik, nola gordetzen duen sakontasun kritikoagatik, goi mailako literaturan lekutxoa merezi du nobela honek.

Page 4: Mikel Peruarena

Germinal - Ion Olano / Gara, 2009-07-03

Garai onak datozela esan nuen aurrekoan (”Good times are comin”). Izan ere, hala iradoki didate azken boladan irakurritako zenbait literatur lanek: emaitza txukunak loratzen ari dira euskal ipuingintzan eta olerkigintzan, baita nobelagintzan ere. Horren adibide garbia da Mikel Peruarenak idatzi duen estreinako eleberria: Ez obeditu inori. Liburuak XIX. mende amaierako Donostia erakusten digu, Sotero Mujika bertsolari ia analfabeto eta besomotzaren begietatik. Espainiako erreginaren izena duen astoarekin ibiltzen da Sotero batetik bestera, mandazain lanetan, eta tarteka bertso-paperak saltzen, jaietan-eta. Hala ezagutu du Baroja moldiztegian Frantsesa esaten dioten gizon bat: Émile, okzitaniarra. Asteazken iluntzero biltzen hasi dira Ramiroren tabernan, poemak eta bertsoak itzultzeko aitzakian, Alberto estudiantearekin batera. Herri literaturaz gain, badituzte beste hainbat kontu mintzagai: Espainiako inperioa azkenetan da Amerikan, hain zuzen ere Kuban galdu zuen besoa Soterok; Émilek, bere aldetik, Parisko Komunan gertaturikoak kontatzen ditu, eta estudiantearekin batera Soterori erakutsi nahi dio kapitalismoa zer den, nola erantzun behar zaion. Alegia, Angiolillo anarkistak piztutako sua bizirik mantendu behar dela, Canovas del Castillo garbitu ondoren gorago begiratu behar dela.

Diotenez, hitz bat eta bakarra esan zuen Michele Angiolillok garrotean hil aurretik: “Germinal!”. Hori ez da Peruarenaren liburuan azaltzen, baina susmoa daukat Ez obeditu inori eleberria Koldo Izagirreren Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri (Susa, 1998) liburuaren ahaidea dela. Gaiari dagokionez bai, behintzat. Era berean, ez dut uste kasualitatea denik nobela honetako pertsonaia nagusietako batek Émile izena izatea, hain justu 1885ean Germinal idatzi zuen Émile Zolak bezalaxe. Frantziako egutegi errepublikarraren arabera, zazpigarren hila da Germinal. Martxoaren amaieratik apirilaren amaierara bitartean irauten du, gutxi-asko, gereziondoak loratzen diren garaian. Iraultzarekin loturiko izena da, inondik ere. Baina kontuak kontu, kontakizunaren istorioa baino gehiago, Ez obeditu inori honetan narratzailearen idazkera nabarmenduko nuke nik. Nabaria da dokumentazio lan handia dagoela atzetik, hiztegi aberatsa eta egokitua darabil, prosa bera oso zaindua da. Elkarrizketak ere apartak iruditu zaizkit, nahiz eta batzuetan latinezko esaldiak sinesgaitzak egin zaizkidan pertsonaien ahotan. Kontakizunak atzera-aurrera egiten du etengabe, eta errepikaren bitartez

Page 5: Mikel Peruarena

indartu egiten dira zenbait pasarte. Ez da aise aurreikusten zein bilakaera izango duen istorioak, baina hori ez da arazo. Izan ere, prosa dotoreak erraz eramaten du irakurketa aurrera, eta zer pentsatu ugari ematen du bidean.

Gereziak jateko sasoia iritsi da, Joseba Sarrionandiak esango lukeen eran. Dagoeneko ohitu egin gara gerezi garratzekin, baina gozoak ere baditugu, zer demontre! Urteetan gogotik lan egin behar izan da, lur eremua uztarako prestatu. Eta esango nuke uzta ona datorrela, gerezi gorriak eta gozoak izango ditugula, azokak eta poltsikoak bere onenetan ez dauden arren. Akaso txepeltzat joko nau norbaitek, hondamen ekonomiko, politiko eta kulturalaren erdian gereziak ikusteagatik. Baina tira, liburu honekin bezala hatzak miazkatzera iritsi baldin banaiteke, gaitz erdi.

Mikel Peruarenarekin solaseanBeterriko Liburua, 2010-03-12

[...] Zergatik kokatu duzu nobela XIX. mende amaierako Donostian?XX. mende guztia gerra egiten pasa dugula iruditzen zait, eta gerren historia hori ez dago oso arakatuta, euskaldunak zein gerratan egon garen… Erakargarria egiten zitzaidan; beste gai batzuk ere badaude hor eta gordeta dauzkat akaso egunen batean lantzeko, beste garai batzuk… Gerra karlistei buruz idatzi da, 36koari buruz ere dezente, baina beste gerra batzuez ez dugu ia ezer idatzi, eta horien artean Kubakoa bereziki oso utzita dago, ez dakit, galdu egin genuelako edo lotsaz… Horrez gain, garai baten bukaera eta beste baten hasiera ere bada Kubako gerra. Karlistaden ondorengo guda inperiala da, euskaldunak han egon ginen inperioarekin gerra egiten eta galdu egin genuen. Hortik beste garai batera pasatzen gara, aro modernoago batera, beste gatazka sozial eta politiko batzuk sortzen dira…

Gerra horrek trantsizio aldi hori markatzen duela uste dut; Espainiak koloniak galtzen ditu, eta beraz, barruko politikan zentratzen da. Ekonomiari dagokionez, kanpoan egondako diru asko hona itzultzen da; Kuba independentea baldin bada ez zaie hainbeste interesatzen, eta diru

Page 6: Mikel Peruarena

horrekin hemen industria indartzen hasten da, horrekin eta beste batzuekin ere bai, baina bere eragina izan zuen hark ere. Oso garai interesgarria iruditzen zait XX. mendearen hasierara begira jartzeko. Eta Donostia zergatik? Gehien ezagutzen dudana delako. Ez da erraza ehun urte atzera egin eta hiri bat nolakoa izango zen irudikatzea, leku-izenak… Badaude plano eta antzeko beste hainbat material, baina ez da erraza. Gauza bera Bilbon egin izan banu galduta egongo nintzatekeen, askoz ere lan gehiago egin beharko nukeen. Donostia gehiago ezagutzen dut, eta errazagoa suertatu zait. Beste leku batzuetan ere egin zitekeen, eta egin liteke; eta oso interesgarria da egitea, baina agian bilbotarrek egin beharko dute Bilbokoa, edo ni baino jantziagoa den batek…

Eta bilaketa horretan bereziki zure arreta erakarri duen ezer? Dokumentazio lan mardula egingo zenuen, noski...Ez dakit zenbateraino… Dokumentazio lana ez da sekula bukatzen, momentu batean, nazkatzean edo nahikoa duzula iruditzen zaizunean, idazten hasten zara. Ez dakit asko egin dudan edo gutxi egin dudan, beharbada gehiago egin beharko nukeen, gauza batzuetan ez naiz guztiz seguru aritu. Ez dakizu oso ondo noiz amaitu behar duzun edo noiz den nahikoa. Baina momentu batean idazten hastea erabakitzen duzu. Datu bilaketa horretan bitxia izan da denbora gutxian leku-izenak nola aldatu diren ikustea, orain galduta dauden izenak. Adibidez, Txubillo mendia, Igeldokoa; bada inprimategi bat Txubillo izena duena, arrastoren bat mantentzen da baina…

Nora jo duzu dokumentatzeko garaian?Abiapuntua Kubako gerrari buruzko bertso bilduma bat izan zen, Antonio Zabalarena; bertan azaltzen diren bertso batzuk liburuan sartu ditut, besteak beste, Otañorenak. Garaiko prentsa ere irakurri dut. Eta gero liburuak, baina egia esan irizpide handirik gabe; liburutegira joan eta balio ziezadakeen zer zegoen begiratzen nuen. Adibidez, Txillardegiren liburu batekin bueltaka ibili nintzen, orain ehun urte Antiguo nolakoa zen azaltzen zuena…

Zenbait kritikok Koldo Izagirreren Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri liburuarekin lotu du zure eleberria…Garaiarengatik izan dezake lotura, Canovas del Castilloren hilketaren ingurukoengatik; egia esan, horri buruz ez da gehiegi idatzi. Gero lagun batek esan zidan irakurritakoan: “Izagirrerekin konparatuko haute, kafe bat jokatuko diat hala egiten badute”. Zor diot kafea oraindik. Ohore bat da

Page 7: Mikel Peruarena

Izagirrerekin konparatzea.

Maria Cristina da Espainiako erregina, Maria Kristina da Soteroren astoa, eta Maria Cristina agertzen da Soterok Kubako insurrektoei ikasi zien abestian.Apropos jarri nion izen hori astoari, Soteroren mendeku gisa-edo... Beti gelditzen zaizu zalantza, baina badirudi Maria Cristinaren abesti famatu hori benetan horrela zela, badirudi handik datorrela, hala jaso nuen behintzat.

Azkenean Maria Kristina astoa hiltzen da, Maria Cristina erreginak bizi- bizirik jarraitzen du eta konspirazioa ezerezean geratzen da. Hasieratik garbi al zenuen dena hutsean geratuko zela?Bai, aurkakoa beste gauza bat egitea izango baitzitekeen gainera. Nire kasuan historiak pisu handia izan du, hasieratik garbi nuen ezin nuela historia aldatu, eta banekien ez zela horrelako ezer gertatu. Nire hipotesia hauxe zen: Garai hartako Donostian bizi zirenen baldintzak kontuan hartuta (ahora eramateko gauza handirik gabe, denak lurrean barrena arrastaka eta besteentzako lanean…), inori ez ote zitzaion burutik pasatzen erreginari labankada bat ematea? Izan ere, maiz etortzen zen hona, eta gaur egungo segurtasun neurririk ez zuen izango seguru asko. Gaur egun politikariak, enpresariak…, gotorlekuetan bizi dira, oso babestuta daude, jendearengandik oso aparte; baina garai hartan, dirudienez behintzat, askoz gertuago zeuden. Gainera, beste toki batzuetan gertatzen zen halakorik: Italian, Frantzian, Errusian… Beraz, horixe zen hipotesia, alegia, inori ez ote zitzaion burutik pasako horrelako gauza bat egitea, baina jakinda ez zela gertatu.

Beraz, hortik abiatuta etorri ziren pertsonaiak eta gainerakoak…Egia esan, orain ez dakit. Hilabete batzuk pasa nituen pertsonaia batzuekin bueltaka, garaiarekin, lekuarekin, hipotesi horrekin…, eta ez dakit zer izan zen lehena. Osagai guztiak gehitzen joan ziren eta momentu batean esan nuen: “Ez dela gertatuko badakigunez, goazen gertatu ez dena kontatzera eta gero azal dezagun nola iritsi diren pertsonaia horiek egoera horretara”. Hasiera-hasieratik kontatzen da ez dela gertatuko, eta hori ikusi nuenean hasi ziren pertsonaiak hobeto definitzen.

Konspirazioak huts egin ondoren, Estudianteak ere burutazio haietaz lotsatu egiten dela esango dio Soterori, hau are gehiago ondoratuz. Une batean aipatzen da negu hark Kubaren independentzia eta jela gogorra ekarri zituela, eta garaiz eta tamaina egokian datorren jelak lurreko

Page 8: Mikel Peruarena

zomorroak garbitzeko eta belar txarrak ihartzeko balio dezakeela. Beharbada, egoera hobetzen hastera zihoala iradoki zezakeen horrek baina…Ez, ez dago horrelakorik. Jelarenak beste azalpen bat du. Kontua da kezka handia neukala urteak eta data zehatzak ez aipatzeko. Zeharo artifiziala egiten zait hori: “1899ko urtarrilaren 1ean Soterok...”. Garaia zehazteko modu bat bilatu behar nuen, baina data eman gabe. Eta horixe bururatu zitzaidan, urte berriak Kubaren independentzia ekarri zuela. Baina esaldia oso artifiziala gelditzen zitzaidan, hala ere, eta behar nuen beste elementuren bat gehitu, Soteroren imajinariotik gertuago egongo zena, eta horregatik aukeratu nuen izoztearena. Ez dakit justu garai hartan izozte handirik egin zuen edo ez, baina aitzakia ematen zidan, esaldia leuntzeko, Soteroren esanetan hain artifiziala ez gertatzeko.

Zatika eman diozu istorioa irakurleari, denboran etengabe jauziak eginez. Zergatik aukera hori?Ez dakit oso ondo nola hasi zen. Lehenbizi atal hori idatzi nuen, gertatu ez zena kontatzen zuena alegia, eta ondoren banekien atzeraka hasi behar nuela, horra nola iritsi ziren azaldu behar nuela. Niretzat nobela idaztea gauza berria izan da, eta ez nekien oso ondo nola egin behar nuen; oraindik ere ez dakit nobela nola idazten den, probatzen ari gara… Narrazioak eta poemak idatzi izan ditut, eta horietan tonua mantentzea errazagoa da, bizpahiru egun edo astebetean idazten baituzu, eta tonua mantendu egin dezakezu. Baina lan batean puntu berdinari bueltaka urtebete edo bi pasa behar badituzu, nola mantentzen da tonua? Nola lortzen da esan duzunarekin kontraesanean ez erortzea? Nola josten duzu dena zentzuz? Beldur handia nion horri. Baina momentu batean konturatu nintzen atalka kontatzea posible zela, hau da, ez zuela zertan denak tonu bera mantendu, tonuarekin jolas nezakeela pasarte bakoitzean kontatu nahi nuenaren arabera. Liberazio handia izan zen niretzat, haizea hartu nuen, eta pasarteka joatea erabaki nuen. Eta pasarteka joate horretan sortu zen ideia hori, ez zuela zertan dena lineala izan alegia. Idazten ari nintzela ahozko kontaera ere halakoxea dela konturatu nintzen, eta behin hartaz jabetu nintzenean ahalegin bat egin nuen horretara eramateko. Pasarteak ere horrela kontatzen ditugu askotan; oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigunak behin baino gehiagotan kontatzen ditugu. Aldiz, beste xehetasun batzuez behin bakarrik gogoratzen gara, edo ez gara gogoratu ere egiten, eta horregatik liburuan gauza asko kontatu gabe daude. Beste kasu batzuetan ez dugu astirik eta bi minututan kontatzen dugu kontatu beharrekoa, edo ordu erdi dugu eta lasaiago kontatzen dugu, xehetasun gehiagorekin… Horrekin jolastu dut pixka bat.

Page 9: Mikel Peruarena

Akademiakide batek jauzika joate horri buruz ziharduen iritzi batean:“Egitura konplexua du, baina era berean horrek eskatzen duen esfortzuak (txikia dena, badaezpada ere) liburua erakargarriago egiten du. Etorkizunean irakurle izango nauzu, bai horixe”.Bi aldeak dituela uste dut. Jende askok aipatu dit hori, denbora salto horiekin zailtasunak izan dituela. Baina aldi berean, istorioa norbera osatzen joatea plazera dela uste dut. Denbora jauzi horiek daudenez piezak zuk lotu behar dituzu, zer datorren zeren aurretik eta ondoren. Irakurlearen eta idazlearen artean sortzen den jolas bat da, eta jolas horretan piezak lotze horrek beste plazer bat sortzen duela iruditzen zait; ahaleginak edo esfortzuak beti dakar plazera.

Aurretik poesia zenuen idatzia, lehen eleberria duzu honako hau. Ezberdintasun handia bata zein bestea egiteko garaian, ezta?Bai, konstantzian batik bat. Burua etengabe ari zait bueltaka, gauza gehiago bururatzen zaizkit eta lehenbailehen lotu nahi ditut, ihes ez egiteko eta beste gauza batzuekin hasteko. Urtebete eskas aritu naiz bete-betean idazten, ez zait luzea egin, baina bai oso intentsoa. Ia egunero orduerdi edo ordubete behintzat eskaini diot, eta egunen batean ezin banuen irrikatan egoten nintzen hurrengo egunean ordubete noiz aterako… Oso nekagarria izan da azkenerako.

Poemekin beste kontu bat da, lasaiagoa; etorri ahala idazten ditut, handik puska batera berriz ere hartu…

Askotan berrirakurri al duzu idatzitakoa?Dezentetan, bai, eta bukaera aldatu... Nahiko zorrotza naiz, ikusi egin behar dut, belarrira gaizki egiten badit… Buelta asko ematen dizkiot, era batera idatzi, gero aldatu eta lehen bezala jarri, gero berriz aldatu…

Kuriositatez, zein zen aurreko bukaera?Ez dugu esango, irakurleak beste bukaera bat imajinatu nahi badu ere.

Zeuk esana: “Aspertu egiten gara batzuk, ez daukagu beste afiziorik eta horrelaxe xahutzen dugu denbora, idazten”.Batzuetan garrantzia asko ematen diegu egiten ditugun gauzei... Inguruan zortea dut, lagunak futbolzaleak baitira eta ez literaturzaleak. Hori garai batean oso gaizki bizitzen nuen, baina uste dut zortea dela, egiten duguna pixka bat erlatibizatzen laguntzen baitu. Ez gara hobeak edo okerragoak futbola gustatzeagatik edo literatura gustatzeagatik, zaletasunak besterik ez

Page 10: Mikel Peruarena

dira. Gurea hau da eta zer egingo diogu, bada! Batzuetan badugu jendea geurera ekarri behar hori, irakurri, irakurri... Irakurriko dute nahi badute, pertsona hobeak egiten al gaitu ba irakurtzeak? Agian bai, agian ez.

Mikel Peruarena Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean

Peruarena Ansa, Mikel (1978-) Eguraldiaz hizketan / Mikel Peruarena Ansa

2003

Peruarena Ansa, Mikel (1978-) Edan ase arte / Mikel Peruarena Ansa 2006

Peruarena Ansa, Mikel (1978-) Ez obeditu inori / Mikel Peruarena Ansa 2009

Loturakhttp://zubitegia.armiarma.com/http://www.elkar.com/http://www.idazleak.org/ http://basquepoetry.net/http://kritikak.armiarma.com/ http://www.111akademia.com/

Page 11: Mikel Peruarena

EGURALDIAZ HIZKETAN I

Eguraldiaz hizketan jarraitzen duguerbeste honen espaloietan eserita

kale kantoiko zelatariak disimuluzeta zeharka

zelatatzen saiatzen garen bitartean(…)

ekaitzak jarraituko dio atzetik galernarisargori dago

egarri den jendearen oihuak datoz tabernatikalbiste erauntsiari

aterki berdeak zabalduz erantzutenikasten ari gara

bihotzbeste honen espaloietan eseritabaina alferrik da

beti alferrik da eserita itxoitea

(…)eta horretan gaudela norbait zutitzen da

supitukigaragardoa hartzen du eskuetan eta

zelatariez oharkabetuazugatik galdetzen du axolagabe horrek

(…)lainotu egin du zerua dio beste batek

kale kantoia zeharka zelatatuz

Mikel Peruarena, 2003