michael kohlhaas

188
Heinrich von Kleist Michael Kohlhaas euskaratzailea: Xabier Mendiguren Bereziartu

Upload: others

Post on 24-Oct-2021

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Michael Kohlhaas

Heinrich von Kleist

Michael Kohlhaas

euskaratzailea: Xabier Mendiguren Bereziartu

Page 2: Michael Kohlhaas

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Xabier Mendiguren Bereziartu.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1993Jatorrizkoaren data: 1811

Heinrich von Kleist euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=159

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=1712

Page 3: Michael Kohlhaas

AURKEZPENA

Heinrich von Kleist (1777-1811) idazleak gaz-taroko urteetan jadanik familiako tradizio zuenkarrera militarrari heldu zion, baina laster alden-du zen bide horretatik filosofia eta matematikakikasteko. Kanten «Arrazoi Hutsaren Kritika» ira-kurri ondoren Egia Absoluturik ez dagoelakoazjabeturik, beste egi mota batzuk bereganatzensaiatu zen, eta ahalegin horretan inolako kode-ren menpean ez dagoen erabateko askatasunaeta sentimenduen mundua sakontzen eta iker-tzen aritu zen. Bere obran argi eta garbi ageri dagizakiak duen askatasun-egarriaren eta gizarte-ingurune zentzugabeak ezartzen dizkion zailta-sun eta mugen arteko kontraesana. Bere obradramatiko ezagunenak Pentesilea, Amphitryon,Txarro bautsia, Katerina von Heilbronn etadrama postumoak: Hermannen bataila eta Hom-burgeko Printzea. Michael Koblbaas eta O.koMarkesa bere narraziorik hoberenak dira. Kleistidazleak bere buruaz beste egin zuen izaera erri-

Page 4: Michael Kohlhaas

tualeko suizidio batez, Henrietta Vogel bere adis-kidearekin batera.

Michael Kohlbaas narrazio honetan, idazlealemaniarrak bere justizi nahiak boterearekinaurrez aurre tupust egitera eta ondorioz herio-tzara daraman gizon baten istorioa kontatzendigu. Berezko erroak dituen eta arrazionalizazioguztiak baino lehenagokoa den errebeldiahonek, heroi erromantikoaren eredu bikainbihurtzen du Kohlhaas. Eustaquio Barjau-k dioe-nez, «Ohikoa ez den obra bat irakurtzera goaz.Gutxitan egon da diskurtso epikoa beste edozeindimentsio literarioz gabetuago eta, aldi berean,erretratu psikologiko eta mezu moral baten zer-bitzuanago.»

Kleisten erlatoan ia ez dago deskribapenik,ez egintza gertatzen den tokienik ez bertan eskuhartzen duten pertsonaienik ere. Batzuetan has-peren gisa Kohlhaasen ahotik hitz bakanen batateratzen da aurkitzen deneko egoeraren iruzki-na eginez, eta hala eta guztiz ere, narrazio hauirakurriz, pertsonaia baten erretratu psikologikozehatz eta benetako baten aurrean aurkitzengara. Egintzaren nolakoak eta pertsonaien erre-

Page 5: Michael Kohlhaas

tolika luzeek gaia eta pertsonaiaren muineragaramatzate. Protagonista nolakoa den esanbeharrik ez dago, nola jokatzen duen ikusiz gero.Erretratu psikologikoaren edozein ezaugarrikbalio dinamikoa besterik ez du: narratzaileakzerbait esaten digunerako, irakurleok ordurakobadakigu nolakoa den hernia.

Bestalde, Kleisten erlato hau zenbaitek azpi-marratu dutenez egiazko hizkuntz abentura batda. Jakina da alemana subordinaziorako errazta-sun berezia duen hizkuntza dela, idatzizkoanbehintzat. Alemanak informazioa trinkotu etametatzeko duen gaitasuna aparta da, beste hiz-kuntza batzuen aldean. Kleistek, oro har, joeraberezia du alemanaren baliabide hauek erabil-tzeko, baina erlato honetan marka guztiak haus-ten dituela esan liteke esaldia luzatu eta bihurri-tu, eta intzisoak sarri tartekatuz. Puntu eta apar-tea ere lauzpabost orrialdez behin agertzen dajatorrizkoan. Kleisten jokaera estilistikoak —ale-manezko prosan ia parekorik ez duenak— tempobizkorra ezarri nahi dio erlatoari, egintzako ger-takariak ia elkargainkatuz, esaldiaren aurreraegite neketsuaren bitartez bertako mila gorabe-

Page 6: Michael Kohlhaas

hera eta xehetasunen berri emanez. Euskal itzul-penari dagokionez, euskaratzaileak esan beha-rra dauka, azken hamarkadotan gure arteannagusiki erabili izan den prosa-motak laguntzaeskasa eskaini diola Kleisten diskurtso abartsuhau itzultzeko orduan, baina euskarak ingurukohizkuntza eta literaturarekin harreman normal-duak ezarri nahi baditu honelako erronkei aurreegin beharra daukala erabat sinetsirik, irakurleasastrakadi eta sasiarte horietan barrena gida-tzen ausartu da, ia beti jatorrizkoaren mailarieutsiz eta tarteka bakarrik zertxobait moduaerraztuz, Orixek liokeenez «operazio guztiak»batera egiterik ez dagoelako.

Behin baino gehiagotan egin izan da Kleistenerlato honen eta Kafkaren obra handien artekokonparaketa, eta egia esan, Kohlhaasen itzulin-guru sumingarriak irakurri ahala zaila da «Proze-sua» obrako heroiaz ez gogoratzea. Baina tem-poa, ordea, oso bestelakoa da azken autorehonengan: idazle txekiar-alemaniarrak astiro etapatxadaz gidatzen gaitu bere pertsonaien infer-nuetan barrena.

Page 7: Michael Kohlhaas

Ustelkeria politika-munduan hain zabaldurikdabilen garai hauetan Wenzel von Tronka Junke-rrak eta bere inguruko zerbitzarien jokaerapetrala alde batetik, eta Kohlhaasen justizi ega-rria eta bere sumindurazko eztanda ikaragarriabestetik hausnartzea eta bata bestearen arteandauden loturez gogoeta egitea interesgarri ezezik, onuragarri ere gerta liteke gizartearentzat,baldin eta historia «magistra vitae» dela eta ira-ganeko hutsegiteetatik presente eta etorkizune-rako zerbait ikas litekeela uste badugu behin-tzat.

Xabier Mendiguren

Page 8: Michael Kohlhaas

MICHAEL KOHLHAAS

Page 9: Michael Kohlhaas

XVI mendearen erdi aldera, Havel ibaiarenhegian, Michael Kohlhaas izeneko zaldi-tratularibat bizi zen, eskola-maisu baten semea eta beregaraiko gizonik zuzen eta aldi berean beldurga-rrienetako bat zena. Hogeita hamar urteetaraarte pertsonaia bitxi hau hiritar onaren eredutzathar zitekeen. Oraindik bere izenaren jabe dentoki batean baserria zeukan, non patxada ede-rrean bizi baitzen, emazteak emandako seme-alabak Jainkoaren beldur, lan eta leialtasunarenzentzuan heziz; ez zegoen auzoen artean bereontasun edo zuzentasunean atsegin hartu gabe-korik; munduak, hitz batean, bere oroitzapenaospatu beharko zukeen, baldin eta bera bertu-teetako bat lantzen desbideratu izan ez balitz.Baina justiziaren zentzuak bandidu eta asesina-tzaile bihurtu zuen.

Bazihoan behin bere lurraldetik kanpora,zaldi-sail distiratsu eta ongi gobernatuarekin,merkatuetan ateratzea espero zuen irabazia zer-tan erabiliko zuen gogoetan, haietara baitziho-an: parte ugazaba onari zegokionez, irabaziberriak eskuratzen, baina beste bat presenteaz

Page 10: Michael Kohlhaas

gozatzen ere bai. Honetan, Elbara heldu zen etasaxoniar lurraldean zegoen gotorleku maiestate-tsu baten ondoan, ibilbide hartan ordura arteinoiz aurkitu gabeko langa batekin topo eginzuen. Euria areagotzen ari zuen une batean gel-ditu zen zaldiekin, eta zaindariari dei egin zion,zeina handik gutxira agertu baitzen leihoan aur-pegi ilunarekin. Tratulariak irekitzeko eskatuzion. «Zer berri dira hauek?» galdetu zion, han-dik apur batera hura etxetik irtetean. «Bidesari-eskubidea —erantzun zion aduanazainak sarrai-lan ziharduen bitartean—, Wenzel von TronkakoJunkerrari emana.» «Kontxo —esan zuen Kohl-haasek—, Wenzel al du izena Junkerrak?», etaalmena distiratsuekin lurraldeari goitik begirazegokion gaztelua ikusi zuen. «Hil egin al dalehengo jabea?» «Apoplexiaz hil da», erantzunzuen aduanazainak langa jasotzean. «Sentitzendut, bada!» —ihardetsi zuen Kohlhaasek—.Agure duina, jendearen zeregin eta joan-etorriazgozatzen zuena eta ahal zuen heinean merkata-ritzari lagundutakoa. Behin batean, herrirakobidean nindoala, nire behorretako bati hankahautsi zitzaiolako, galtzada bat eraiki ere egin

Page 11: Michael Kohlhaas

zuen. Tira! Zenbat zor dizut?», galdetu zuen, etakostata atera zuen haizeak jotzen zuen kapatikaduanazainak eskaturiko diru-kopurua. «Bai,gizona —gaineratu zion oraindik honek, «Bizkor,bizkor» marmarka ekin eta eguraldiaz gaizki-esaka hasiz—: «Hainbat hobeto izango zatekeenniretzat eta zuretzat enbor hori zegoen basotikmugitu izan ez balitz eta horrenbestez emandirua eta berriro bideari lotu zitzaion. Baina, lan-gara heldu orduko, beste gizon baten ahotszakarra entzun zen «Gera bedi zaldi-tratularia!»—atzean zegoen dorretik, eta ikusi zuen nolaalkaideak kolpe batez leihoa itxi eta bereganazetorren lasterka. «Zer gertatuko ote dukorain?», galdetu zuen bere golkorako Kohlhaa-sek zaldiak geldiarazten zituen bitartean. Helduzen alkaidea gorputz mardula estaltzen ziongerruntzea botoituz eta galdetu zion, euri-zapa-rradatik babesteko albora eginik, aldean al zeka-rren pasu-agiria. «Pasu-agiria?», galdetu zuenKohlhaasek. Ezbaiti samar aditzera eman zion,berak zekienez, ez zeukala horrelakorik aldeanzeraman ziurtasunik; baina ugazabaren zergauza zen hura deskribatzen bazioten, bazite-

Page 12: Michael Kohlhaas

keela haietaz ere halabeharrez horniturik ibil-tzea. Zeharretara begiratuz, alkaideak aurpegirabota zion Printzearen baimenik gabe ez zeukate-la zaldi-tratulariek zaldiekin mugatik pasatzerik.Tratulariak ziurtatu zion hamazazpi alditarainogurutzatu zuela muga paper haiek gabe; osoongi ezagutzen zituela bere negozioari buruzkoPrintzearen xedapen guztiak; derrigor kontutanhartzeko errakuntza bat zela, eta huskeriekindenborarik ez ziezaiola arren galdaraz, oraindikibilaldi luzea geratzen zitzaiola-eta. Baina alkai-deak erantzun zion hamazortzigarren aldian ezziola eskuetatik ihes egingo, helburu horrekineman zela agindua, eta berehalaxe pasu-agiriajaregin edo bestela etorritako bidetik itzulibeharko zuela. Zaldi-tratularia, hertsapen hurazela-eta ordurako amorratzen hasita zegoena,jaitsi egin zen zalditik, pentsatzen jarri ondoren,eman morroietako bati, eta Tronkako junkerrare-kin berarekin argituko zuela auzia esan zuen. Jozuen gaztelura; alkaidea jarraitu egin zitzaion,denbora guztian zikoitz gutiziatsuez eta odolus-tea zeinen mesedegarri zitekeen marmarrean;eta, begiradaz elkar neurturik, biak aretoan

Page 13: Michael Kohlhaas

sartu ziren. Kontua zen Junkerra adiskide batzue-kin edaten umoretsuan zegoela, eta hizkirimiribatek ezin amaituzko barre-algara bat leherrara-zi zuela, Kohlhaas bere protesta aurkezteko hur-biltzean. Zer nahi zuen galdetu zion Junkerrak;zaldunak isildu egin ziren ezezaguna begizjotzean; baina zaldiekin zer gertatzen ari zenazaltzen hau hasi orduko, segizioak jaregin zuen:«Zaldiak?, non daude?», eta leihora oldartu zenhaiek ikusteko. Zaldi-sail distiratsua begiz jobezain laster, guztiak lehenbailehen jaitsi zirenpatiora, Junkerraren gomitaren arabera. Euriaatertu egin zuen. Alkaidea, etxezaina etamorroiak batu egin zitzaizkien, eta guztiek azter-tu zituzten abereak. Batak beilegi izarduna abo-natzen zuen, besteak moxal gaztainari ederres-ten zion, hirugarrenak pintarratu azafrai-izpildu-na laztantzen zuen; guztiak bat etorri ziren zaldi-itxura baino oreinarena areago zutela etaherrialdean ez zutela hoberik hazten. Aldarteonean, Kohlhaasek erantzun zien zaldiek ezzutela gainean ibili behar zuten jaunek bainohobeak izan behar, eta erostera zirikatu zituen.Junkerra, beilegiak kili-kili eginik, prezioa eska-

Page 14: Michael Kohlhaas

tzera iritsi zen. Eta etxezainak gomendatu zionugazabari zaldi beltz pare bat eros zezala, zezaldi-eskasian zeudelarik, ongi erabil zitzaketelaetxaldean. Baina tratulariak prezioak emanzituenean, nobleek garestiegi iritzi zieten; Junke-rrak aditzera eman ere egin zion bere abereakhala balioesten segitzen bazuen Arturo Erregeaeta Mahai Biribileko Zaldunen bila joan beharkozuela azkenerako. Kohlhaas konturatu zen alkai-dea eta etxezaina etengabe ari izan zirela txu-txuputxuka eta moxal beltzei irrikazko begiradakzuzentzen eta, aieru ilun batengatik, ez zuenahaleginik egiteke utzi beraiekin gera zitezen.Junkerrar esan zion: «Jauna, moxal mairu horiekduela sei hilabete 25 florinetan erosi nituen;emazkidazu 30 eta zeure dituzu». Junkerrarenalboan zeuden bi zaldunek agerian adierazizuten zaldiek hainbeste balio zutela; baina Jun-kerrak trabak jarri zituen esanez beilegiarenga-tik prest zegoela dirua gastatzeko, baina ez mai-ruengatik, eta alde egiteko keinua egin zuen;orduan Kohlhaasek ihardetsi zuen agian zaldie-kin igaroko zen beste batean iritsiko zirela tratu-ren bat egitera; diosalak egin eta zamarien gidak

Page 15: Michael Kohlhaas

hartu zituen abiatzeko. Une hartan, alkaideaktaldetik irten eta esan zion pasu-agiririk gabeezin zuela bidaia segitu entzunda zegoela. Kohl-haasek Junkerragana itzuli eta galdetu zion eaegiazkoa al zen bere lanbideari hainbestekonahastea ekar ziezaiokeen xedapen hura. Begi-rada ilundurik, erantzun zuen Junkerrak, aldeegitean: «Bai, Kohlhaas, pasaporte bat aterabehar duzu. Konpon zaitez alkaidearekin etazarraizkio zeure bideari». Kohlhaasek ziurtatuzion ez zeukala zaldien garraioari buruzko orde-nantzen kontra joateko asmorik; agindu zionhutsik egin gabe eskuratuko zuela pasaporteaDresdengo kantzilergoan, hiritik pasatzean, etaordukoz joaten uzteko eskatu zion, eskakizunharen berririk izan ez zuelako. «Ongi da! —esanzuen Junkerrak, zeren berriro euria ari zuen etabere gorputz-adar idorrak blaitzen ari baitzen—:utzi nekazariari pasatzen. Goazen!», esan zienzaldunei eta berriro gaztelura joan nahi izanzuen. Alkaideak, Junkerragana bihurtuz, gutxie-nez bahituratzat zerbait utzi behar zuela esanzuen, agiria eskuratuko zuen bermetzat. Junke-rra berriz ere gazteluko atarian gelditu zen. Kohl-

Page 16: Michael Kohlhaas

haasek galdetu zuen ea zenbat utzi behar zuenbahituratzat, dirutan edo gauzatan, zaldi mai-ruengatik. Eta administrariak, ahopean marmar-ka esan zuen zaldiak berak utz zitzakeela.«Noski —esan zuen alkaideak—, bidezkoena da;eta pasaportea ateratakoan, nahi duenean era-man ahal izango ditu.» Kohlhaasek, hain eskarilotsagabeaz txunditurik, esan zion Junkerrar, zei-nak altxatu baitzituen jupoiaren tiroak hotzezdardarka, zaldiak saltzeko asmoa zuela. Unehorretan bertan, haize-erauntsi batek ur eta kaz-kabar-bolada bat sartu zuen atean barrena,halako moldez, non Tronkakoak, auziari amaieraemateko bere jendeari oihu egin baitzion: «Zal-diez gabetu nahi ez badu, langaz bestaldeanjarri berriro»; eta alde egin zuen. Tratulariak,bortxakeriaren aurrean amore ematea besteerremediorik ez zeukala argi eta garbi ikusirik,eskatutakoa betetzea erabaki zuen. Askatu zaldibeltzak eta alkaideak adierazitako kortara era-man zituen. Morroi bat ere utzi zuen beraiekin,diruz hornitu eta itzuli arte haiek zaintzeko arreneskaturik, eta zamari-sailaren gainerakoarekinbidaia segitu zuen Leipzig aldera, bertako ferian

Page 17: Michael Kohlhaas

izan nahi baitzuen, gisa hartako ordena batSaxonian ere ezarri ez ote zuten zalantzan,herrialde hartan hasberritan zegoen zaldi-haz-kuntza babesteko.

Dresdenera heldu bezain laster, nongo ingu-rumarietan landetxe bat baitzeukan tokiko mer-katutxoetara bere negozioa eramateko, kantzi-lergora jo zuen. Bertako kontseilariengandikjakin zuen, zeinen artean ezagunen bat baitzeu-kan, hasieratik sobera susmatzen ari zena bera:pasu-agiriaren istorioa ipuin hutsa zela. Kohlhaa-sek, desaraua ziurtatzen zuen agiri bat kontsei-lari atsekabetuei eskatu eta eskuratu zuenak,barre egin zuen bere golkorako Junker idorrarenburutada zela eta, baina zer nahi ote zuen sus-matzera iritsi gabe. Eta aste batzuk geroago,eramandako zamari-taldea bere gogara salduondoren, Tronkako gaztelura itzuli zen, garaiekberez eskatzen zutena baino ondoez handiagorikgabe. Alkaidea isildu egin zen erantzun ordezkantzilergoko ziurtagiriaren aurrean eta Kohl-haasek zaldiak ez ote zizkioten itzuli behar gal-detzean, zeunden tokira jaitsi eta eramatekobesterik ez zion esan. Ataria gurutzatzean,

Page 18: Michael Kohlhaas

ordea, morroia saihetsak neurtu eta handik egungutxitara gaztelutik bidali zutela jakitearen nahi-gabea izan zuen, ziotenez, manera desegokiakerakutsi omen zituelako. Berri hau emandakomutilari galdetu zion zer egin zuen besteak etanork zaindu izan zituen zaldiak bitartean, etahark erantzun zion ez zekiela eta berehala, biho-tza aieru txarrez gainezka zuen tratulariari abe-reak zeuzkan kortara pasatzen utzi zion. Zernolako harridura izan zuen moxal mairu distira-tsu eta mardulen ordez, zaldi mazkar eta tristepare bat ikustean; hezurrak, zeinetan edozereseki baitzitekeen, arasan bezala; zurdak etailea, zainketa eta artarik gabeak, nahas-mahas-turik zeuden: animali erreinuko miseriaren irudibizia ziren! Zaldiek zirkin ahul batekin irrintziegin zioten eta Kohlhaasek, erabat sumindurik,zer gertatu zitzaien galdetu zuen. Alboan zeukanmutikoak erantzun zion ez zitzaiela apartekozorigaitzik gertatu, zegokien pentsua ere hartuzutela; bakarrik, nola uzta-garaia zen, soroanerabili zituztela zertxobait, tira-abereen faltaizan zutelako. Kohlhaas erneguka hasi zen ama-rruzko bortxakeria nardagarri hartaz, baina bere

Page 19: Michael Kohlhaas

ezintasunaz jabeturik, gorde egin zuen amorruaeta, besterik ezinean, aginduak eman zituenlehenbailehen zaldiekin lapur-zulo hartatik aldeegiteko, baina halako batean alkaidea agertuzen, eztabaidak erakarririk, han zer gertatzenzen galdetzera. «Zer gertatzen den?» —erantzunzuen Kohlhaasek—. «Nork eman die baimenaTronkako Junkerrari edo bere jendeari nik hemenutzitako zaldiek sorora ateratzeko?» Ea eginzutena gizabidezkoa ote zen, gaineratu zuen,eta zartailukada batez abere akituak susperra-razten ahalegindu zen, zirkinik ere ezin zutelaegin erakusteko. Lotsagabekeriaz begiztatuondoren, alkaideak erantzun zuen: «Kaiku hala-koa! Alproja horrek Jainkoari eskerrak emanbeharko lizkioke zaldi mazkar horiek bizirik aur-kitu dituelako!» Ea nork nahi zuen haiek zaindu,galdetu zuen, morroiak alde egin bazuen; ea ezote zen bidezkoa zamariek soroan lan eginezeman zitzaien pentsua irabaztea. Amaitzeko aur-pegira bota zion ez ibiltzeko malmuzkeriatanbestela txakurrei dei egingo ziela eta ikusikozuela nola zekien berak ataria baretzen. Tratula-riak bihotza taupaka jupoitik irten beharrean

Page 20: Michael Kohlhaas

zeukan. Txitxi-jario doilorkume hura satsarenkontra bota eta mutur gorria oinpean zapaltzekogogoa sentitu zuen. Baina bere justizi zentzua,balantzarik finenaren parekoa izaki, oraindikdilindan zebilen; bere barreneko epaitegianoraindik egiaztatu gabe zegoen bere arerioaerrudun zela; eta madarikaziozko hitzak irentsiz,hurbildu zaldiengana, hausnartu isilean egoerazurdak askatzen zizkien bitartean eta ahotsarieutsiz galdetu zuen, zer arrazoirengatik bidalibehar izan zuten bere morroia gaztelutik. Alkai-deak erantzun zuen: «Alproja hori kaskagogorhutsa izan delako jauregiko guztiekin! Inondikinora ezin izan dugu kortaz aldarazi eta zaldimazkar horiengatik gaztelura heldu berriak zirenbi jaunen zaldiek gaua izarpean pasa zezatentematu zen!» Kohlhaasek zaldiek balio zutenaemango zukeen morroia eskura izatearren etabere kontakizuna alkaide ahobero harenarekinparekatu ahal izateko. Oraindik han zegoen, zur-dak askatzen eta bere egoeran zer egin beharzuen gogoeta egiten, eta supituki eszena aldatuzen Wenzel von Tronka Junkérra lauoinean pla-zan sartzean, erbi-miaketan ibili ondoren, zal-

Page 21: Michael Kohlhaas

dun, morroi eta txakur-samalda bat lagun zuela.Zer gertatzen zen galdetu zuen eta alkaideakzalantzarik gabe hitza hartu eta desitxuratzemakurrenez aurkeztu zion —txakurrek kanpota-rrari etengabe zaunka eta zaldunek isiltzekooihuak egiten zizkieten bitartean— zer nolakoerretolika botatzen ari zen tratularia mairu-parea zertxobait erabili ziotelako. Irainka, barre-algaraz, zaldiak bereak zirela onartzeari uko egi-ten ari zela esan zuen hark. Kohlhaasek orduanahotsa altxatu zuen: «Horiek ez dira nire zaldiak,jauna! Ez dira hogeita hamar florin balio zutenzaldiak! Nik neuzkan zaldi ongi gobernatu etazindoak itzultzea nahi dut!» Junkerrak, zeinariiratzeko zurbiltasuna agertu baitzitzaion aurpe-gian, jaitsi eta esan zuen: «Baldin Jaun Put...honek ez baditu zaldiak eraman nahi, utz ditzalaalde batera mordoilokeriak. Hator, Gtinther!,Goazemak, Hans!», agindu zuen oraindik ahotsozenagoz, eskuaz galtzoietako hautsa kentzenzuen bitartean. «Dakartela ardoa!», oihu eginzuen berriro atera iristean beste zaldunak atze-tik zituela; eta etxean sartu zen. Kohlhaasekesan zuen nahiago zuela larrutzaileari deitu eta

Page 22: Michael Kohlhaas

azala kentzea, Kohlhaasenbrückeko ukuiluetarazeuden bezala eramatea baino. Behin-betikozzamariez arduragabeturik, hantxe bertan utzizituen; igo zen zaldira eta justizia nola eginbehar zen asmatuko zuela aginduz, alde eginzuen.

Ziztu bizian Dresdenerako bidean zihoala,gazteluan morroiari egozten ziotenaz kontura-tzean, trostako pausua astiroagotu, eta milaurrats eman baino lehen bira egin, eta Kohihaa-senbrückerako bidea hartu zuen, aurrenamorroiarenak entzuteko, bidezko eta zuhurrenairitzi zionez. Jasandako irainak gorabehera, sen-timendu doi batek makurrarazten zuen, mun-duaren osaera hauskorraz jakitun izaki, zaldiengalera gauzen bidezko askaeratzat eramatera,baldin eta alkaideak sostengatzen zuenez,morroiari errurik txikiena leporatzerik bazegoen.Bestalde, gutxiago zaindua ez zen sentimendubatek ere esaten zion, —eta sentimendu huragero eta sakonago errotuz joan zitzaion aurreraegin ahala, zeren noranahi jotzen zuela ere Tron-kako gotorlekuan bidaiariekin egiten ari zirenapetakeriak entzutea baizik ez baitzuen egiten—

Page 23: Michael Kohlhaas

: baldin eta, itxuratik igartzen zitzaionez, denamalmuzkeria besterik ez bazen, bere ahaltasu-nen arabera nozitutako desarauarengatik ordai-na beretzat lortzea eginbehar ezinbestekoazuela, eta baita herrikideentzat ere, segurtasunaizan zedin etorkizuneko beste batzuen aurrean.

Kohlhaasenbrückera iritsi bezain laster, Lis-beth emazte fidela besarkatu, eta belaunetanmordoxkatzen zitzaizkion seme-alabei musueman ondoren, Herse morroi nagusiaz galdetuzuen, ea beraren berririk ba al zuten. Lisbethekesan zion: «Ene Michael laztana, Herse diozu!Dohakabe hori orain hamalau egun azaldu zennegargarriro jipoitua; ez, hain jipoitua, non arna-sa hartzeko ere gauza ez zen. Eramaten duguohera, non odola etengabe tu egiten duen, etabehin eta berriz galdetu ondoren inork ulertzenez dion historia bat entzuten dugu. Nola zuk utzizenuen Tronkako gazteluan pasatzea galarazita-ko zaldi batzuekin, nola traturik txarrena emanondoren gaztelutik alde egitera behartu zuten,nola zaldiak ezin izan zituen berekin ekarri. «Ah,bai? —esan zuen Kohlhaasek longaina eranztenari zen bitartean—. Eta jadanik susperturik al

Page 24: Michael Kohlhaas

dago?» «Odola tu egiteaz aparte, hola-hola. Nikmorroi bat bidali nahi izan dut berehala Tronka-ra, zu itzuli arte zaldiak zaintzera. Herse betihain egiati eta beste inor baino leialago agertuizan zaigunez gero, ez zitzaidan kontatzen arizena zalantzan jartzerik bururatzen ere, hainbes-te seinalek fede ematen zutenean, ezta bestemoduren batera zaldirik gabe geratu zenik ere.Baina berak erregutu zidan arrenka ez bidaltze-ko inor lapur-zulo hartara, eta abereak bertanbehera uzteko, horretan norbait galdu nahi ezbagenuen.» «Oraindik ohean al dago?», galdetuzuen Kohlhaasek txalina askatzen ari zela.«Duela zenbait egun berriro hasita dago atarianbira batzuk ematen —erantzun zion emazteak—. Hitz batean, zeuk ikusiko duzu —segi zuen—,denak zentzua duela eta alprojakeria hau Tron-kan aspaldi honetan kanpotarren kontra egitenari diren beste desarau bat gehiago dela.» «Hori-xe da lehenik ikertu behar dudana —erantzunzion Kohlhaasek—. Bidalidazu jaikitakoan, Lis-beth». Hitz hauekin besaulkian eseri zen; etaemaztea, senarraren baretasunaz oso pozturik,morroiaren bila irten zen.

Page 25: Michael Kohlhaas

— Zer egin duk Tronkako gazteluan? —galde-tu zion Kohlhaasek Lisbethekin gelan sartu zene-koxe—, ezin zezakeat esan hirekin pozik nagoe-nik.» Morroia, zeinaren aurpegi zurbilean hitzhauek entzutean gorriune batzuk agertu ziren,une batez isildu egin zen; eta gero esan zuen:«Arrazoi duzu, jauna; Jainkoak hala nahitaeskuetaratu zitzaidan sufre-mitxa, modu txa-rrean bota ninduten lapur-zuloari su ematekoa,Elbara jaurtiki nuen barruan haur baten negar-hotsa entzutean, eta pentsatu nuen: Jainkoarentximistak erraustuko ahal du, nik ez behintzat!»Kohlhaasek hunkiturik galdetu zion: «Baina zeregin duk gaztelutik modu txarrean jaurtiki haza-ten?». Eta Hersek: «Urrats txar bat eman, jauna—xukatu egin zuen bekokiko izerdia—, baina ezdago on konponduko duenik. Ez nuen nahi izanzaldian soro-lanean hondatzerik, eta esan nien,oraindik gazteak zirela eta lorrean ibili gabeak».Kohlhaasek kontra egin zion, nahasmenduaestali nahian, egia osoa esan ez zuelako, zerenjoandako udaberriaren hasieran noiz edo behinkaprestua jarri baitzitzaien. «Gazteluan —segizion—, non ostari moduko bat baihintzen, behin

Page 26: Michael Kohlhaas

eta behar adina aldiz laguntzeko prest agertubeharko hukeen, uzta-bilketa bizkorrago amai-tzeko premia izanez gero» «Jauna —esan zuenHersek—, hori ere egin dut; baina hain aurpegiilunak jartzen zizkidatenez gero, pentsatu nuen,ez zela ahalegina zaldientzat ere hain handiaizango. Hirugarren egunean goizean goiz lotueta hiru orgakada gari garraiatu nituen.» Kohl-haasi bihotzak zauskada bat egin zion; begiaklurrean josi eta marmar egin zuen: «Horretaz ezzidatek ezer esan, Herse! —Hersek hala izan zelaziurtatu zion. «Nire zabarkeria —esan zion—,zera izan zen, nik zaldiak ez nituela berriro uzta-rrian lotu nahi izan, eguerdian bazkatu eta bere-hala, eta alkaideak eta administrariak proposatuzidatenean ateratzen banituen doan emangoniela jaten eta zuk pentsutarako emandako diruaneuretzat gorde ahal izango nuela, erantzunnien, gaizki amaituko genuela, eta bira eman etaalde egin nuen». «Baina zabarkeria horregatik ezhinduten gaztelutik bidali», esan zuen Kohlhaa-sek. «Jainkoak gorde nazala! —oihu egin zuenmorroiak—, bilaukeria donge batengatik! Arratshartan gaztelura etorritako bi zaldunen zaldiak

Page 27: Michael Kohlhaas

sartu zituzten kortan, eta nireak kortako ateanlotu; eta alkaideari berari eskutik kendu nizkio-nean, bera ari baitzen ateratzen, eta galdetu nio-nean non egon behar zuten abereek, ohol eta lis-toiez harresiaren ondoan eraikita zeukan txerri-tokia erakutsi zidan. «Esan nahiko duk —etenzion Kohlhaasek—, hain zela aterpe txarra zal-dientzat, areago zirudiela txerritokia kortabaino.» «Txerritokia zela, jauna —erantzun zioenHersek— egiazko eta benetako txerritokia, txe-rriak sartzen, irteten eta ni zutik egon ezin ninte-keena». «Agian ez huen beste aterperik izangogure zaldientzat —esan zion Kohlhaasek—, zal-dunen zaldiak, nolabait esateko, gureen aurretikzeudean». «Tokia —erantzun zion morroiak aho-tsa beheratuz— meharra zen. Gazteluan zazpizaldun zeuden ostatuko guztira. Zeu izan bazina,zaldiak apur bat estuagoa jarraraziko zenituen.Nik esan nien herrian korta bat alokatu nahinuela, baina alkaideak erantzun zuen zaldiakbere begipean eduki behar zituela eta ez nezalapentsatu ere egin toki hartatik ateratzerik.»«Hm! —esan zuen Kohlhaasek—. Eta zer eran-tzun bien hik?» «Nola administrariak esan zuen

Page 28: Michael Kohlhaas

bi ostariak gau hura bakarrik emango zutelahan, eta biharamun goizean aurrera joango zire-la, zaldiak txerritokira eraman nituen. Bainahurrengo eguna pasatu eta ez zen esandakorikgertatu, eta hirugarrenaren goizean jaun haiekastebete egingo zutela gazteluan esaten zuten.»«Baina azken finean, txerritokia ez zegoan haingaizki, Herse, —esan zuen Kohlhaasek—, lehen-dabizikoz begiratu eta iruditu zitzaidan bezaingaizki». «Egia da —erantzun zuen besteak—,Tokia pixka bat erraztu nuenean, pasa zitekeen.Urdainari txanpon batzuk eman nizkion bestenonbait txerriak sar zitzan. Eta nola hala molda-tu nintzen zaldiak egunez zutik egon zitezen,goizean argitzen zuenean oholak listoietatik ken-duz eta inularrean berriro ezarriz. Eta antzarakziruditen teilatutik buruak aterata, eta Kohlhaa-senbrückera, edo hobeto egoten den edonorabegiratzen zuten. «Eta orduan, zer arraiorenga-tik bota hinduten?» «Jauna, esango dizut —eran-tzun zuen morroiak— nigandik libratu nahi zute-lako. Zeren ni bertan nindukaten bitartean ezinzituztelako zaldiak habaildu. Nonahi, atarian etazerbitzarien ganbaran, herra-aurpegiekin topo

Page 29: Michael Kohlhaas

egiten nuen; eta nola nik neure golkorako esatennuen, bihurritu itzazue zeuen muturrak, hark etakolokatu arte, apetaz lehen abaguneaz baliatuziren eta bota egin ninduten gaztelutik.» «Bainaarrazoia! —esan zuen Kohlhaasek ahotsa jasoz—, arrazoiren bat izan behar ziaten!» «Jakina —erantzun zuen Hersek—, arrazoirik zuribidetue-na. Txerritokira eraman nituen bigarren egunekoarratsean, han barrean erabat narrasturik jarriziren zaldiak hartu eta bainutokira eraman nahinituen. Eta gazteluko atean nagoela eta biraematera noala, alkaidea eta administrariarenahotsak entzuten ditut, morroi, txakur eta maki-lekin zerbitzari-ganbaratik datozela eta gaineraoldartzen zaizkit «Hago, alproja halakoa!»«Hago, bandidua!» oihuka, deabruak harturikbaleude bezala. Atezaina bidera irteten zait; etaberari eta atzetik lasterka zetorren jendailari gal-detzen diodanean «Zer gertatzen da?», «Zerda?» erantzuten du alkaideak eta bi zaldiei bri-detatik heltzen die. «Nora doa Berori zaldiekin?»galdetu eta paparretik heltzen dit. Eta esatendiot «Nora noan? Arraioak ez badituk! «Bainuto-kira joan nahi dut. Ala uste al du Berorrek..?»

Page 30: Michael Kohlhaas

«Bainutokira? —hasten da oihuka alkaidea.«Lapurra, nik irakatsiko diat hiri bainatzen bainabide nagusian, Kohlhaasebrückeraino! «Orduanzalditik inarrosten naute, berak eta administra-riak egindako tirakada maltzur batez, zeinakzango batetik oraturik nindukan, eta zalditikerori eta luze bezain zabal lokatzatan geratzennaiz zerraldo. «Doilorkumeak! Tximistak joko alzaituzte! Kaprestuak eta zaldien mantak, etaneure arropa-bilduma ere kortan dauzkat!»;baina alkaidea eta morroien artean, zeren admi-nistraria ordurako zaldiak kortara eramaten aribaitzen, ostikoka zartailu eta makilekin amiltzenzaizkit gainera, eta erdihilik erortzen naiz gazte-lu-atearen atzean. Eta «Lapurrok, nora darama-tzazue zaldiak?» esanez altxatzen naizenean,alkaideak «Alde gaztelutik!» oihu egiten du etatxakurrak xaxatzen dizkit «Xaxa Kaiser! xaxa,Jâger! Xaxa, Spitz!»; dozena bat txakur bainogehiago oldartzen zaizkit. Orduan hausten dut,listoi bat zen, auskalo zer, hesi batetik, eta hirutxakur zerraldo hilik uzten ditut neure ondoan,baina alboraxeago baztertu behar izan nueneanhaginka mastrikatzen ari zitzaizkidalako «FÜit!»

Page 31: Michael Kohlhaas

txistu bat entzuten da, sartzen da txakurteriaguztia barrean, biltzen dituzten ate-orriak etajartzen dute atalaga eta erortzen naiz bideankonorterik gabe.» Kohlhaas-ek, aurpegi zurbilaeta bihurrikeria bortxatuarekin, esan zion: «Tira,aitor ezak; ez huen txerritokia jadanik gustuko;Kohlhaasenbrückengo kortan alde ederrean ego-ten duk, pentsatu huen». «Jainko maitea! —altxatu zuen Hersek ahotsa—, kaprestu etamanta guztiak txerritokian utzita neuzkan, baitaneure arropa-bilduma ere. Eta ez ote nituzkeenneurekin eramango ganbelapean zeta gorrizkolepoko zapian bilduta neuzkan hiru florinak ere?Mila deabru! Ez iezadazu horrelakorik esan, bes-tela bota nuen mitxa berriz piztuko dut eta!»«Tira, tira —esan zion zaldi-tratulariak—, ez diatasmo txarrean esan. Hara, esandakoa hitzez hitzsinesten diat, eta nonahi eta nornahiren aurreanneure egiteko prest nagok. Sentitzen diat zorihoberik izan ez dualako nire zerbitzuan. Hoa,Herse, hoa orain atsedena hartzera; botila ardobat eman diezaatela eta kontsola hadi!; egingozaik justizia!» Honenbestez zutitu, idatzimorroiak txerritokian bertan behera utzi behar

Page 32: Michael Kohlhaas

izan zituenen zerrenda, zehaztu haien balioa,galdetu zion halaber zenbatean jotzen zituensendaketaren gastuak eta eskua estutu ondorenalde egiteko eskatu zion.

Gero Lisbeth emazteari kontatu zion gerta-tuaren nondik norakoa eta barne-lotura, jakina-razi zion deliberaturik zegoela justizia eskatzera,eta pozik ikusi ahal izan zuen emazteak bihotz-bihotzez laguntzen ziola asmo hartan. Gero esanzion gaztelu hartatik bidaztiak igaroko zirelaetorkizunean ere, eta segur aski bera baino ego-narri gutxiagokoak, Jainkoari zerbitzu egiteaizango zela desarau hari kontra egitea, eta berakaurre egingo ziela auzia burutzeak sortukozituen gastuei. Kohlhaasek kementsua zela esanzion emazteari, atseginez eman zuen egun huraeta ondorengoak beraren eta seme-alabenartean, eta eginbeharrek aukera eman ziotenbezain laster, Dresdenera abiatu zen auzitegianbere kereila aurkeztera.

Han, ezaguna zuen legegizon baten lagun-tzarekin, demanda bat idatzi zuen, zeinean Wen-zel von Tronka Junkerrak bere pertsonarenganeta Herse morroiarengan buruturiko hobenen

Page 33: Michael Kohlhaas

berri-emate xehetuaren ondoren, legeen arabe-ra zigor zezatela eskatzen zuen, zaldiak aurrekoegoerara itzuli eta nola berari hala morroiari ere,jasandako kalteen ordaina eman zekiela. Auzijuridikoa argi eta garbi zegoen. Zaldiak lege guz-tien kontra eraduki izanak, argi erabakigarriaisurtzen zuen gainerako guztiaren gain; etaonartu izan balitz ere, zaldiak halabehar hutsezmakaldu zirela, abereak berriz osasunean itzula-razteko eskaria zuzenbidearen araberakoa zen.Kohlhaasek hirian ibili zeneko denboran ez zuenadiskide faltarik izan, zeinek agindu baitziotenkartsuki egingo zutela kausaren alde; bere zaldi-merkataritza hedatuak ezagun ugari izatera era-man zuen, eta lanean aritzen zeneko jatortasu-nak herrialdeko gizon prestuenen onginahia era-karri zioten. Gogara joan zen behin baino gehia-gotan bere abokatuaren etxera bazkaltzera,berau ere pertsona gailena baitzen; utzi ziongordailu gisa diru-kopuru bat auziko gastuakordaintzeko, eta handik aste batzuetara, Kohl-haasenbrückera itzuli zen, Lisbeth emaztearenondora, prozesuaren atarramendu onaz aboka-tuak erabat lasaitu zuelarik. Hala eta guztiz ere,

Page 34: Michael Kohlhaas

igaro ziren hilabeteak, eta urtea ere amaitzekozorian zegoen, Saxoniatik berak aurkezturikodemandaz berririk heldu gabe, eta gutxiagooraindik ebazpena bera. Behin eta berriz auzite-gira jo ondoren, bere aholkulariari galdetu ziongutun ziurtatuz halako luzamendu neurrigabeaz,eta esan zioten, goitiko iradokizunez, Dresdengoauzitegian, erabat ezetsi zutela kereila. Tratula-riaren harrimenari erantzunez, zeinak horretara-ko arrazoia baitzuen, aholkulariak jakinarazizion: Wenzel von Tronka Junkerra bi jaunekin,Hinz eta Kunz von Tronkarekin ahaideturik zego-ela, zeinetarik lehena jauregiko koparia zen, etabestea beraren txanbelana. Gainera gomenda-tzen zion, auzitegian neke gehiagorik hartugabe, Tronkako gazteluan zeuzkan zaldiakberreskuratzeko; Junkerrak, orduan hirian aurki-tzen zenak, bere jendeari itxuraz agindua emanziola haiek entregatzeko; eta amaitzeko erreguaegiten zion, baldin eta xehetasun haien jakitunegonik baretu nahi ez bazuen, bera gutxienezmandatu berrietatik libratzeko kausa hartan.

Une hartan Kohlhaas Brandenburgen aurki-tzen zen, non Heinrich von Geusau bailea, zeina-

Page 35: Michael Kohlhaas

ren barrutikoa baitzen Kohlhaasenbrück, lanpe-turik zebilen, hiriari egokitu zitzaizkion diru-kopuru batzuei esker, gaixo eta behartsuentzakoongintza-instalazio batzuk eraikitzen. Berezikilanpeturik zebilen ezinduen tratamendurakoingurumarietan zegoen metal-urezko iturri bat,eta zeinaren sendamenaz gero etorkizunakberretsiko zituen baino itxaropen handiagoakegin ziren; eta Kohlhaas ezagutzen zuenez gero,bailea gortean egon zen garaian elkarrekin izanzuten harremanarengatik, baimena eman zionHerseri, Tronkako gazteluko egun hartatik arna-sa hartzean bularrean oinaze bat geratu zitzaionmorroi nagusiari, jadanik teilatuz eta hormazhornituriko iturritxoaren eragina froga zezan.Gertatu zen, ordea, bailea Kohlhaasek Herseezarri zuen galdararen alboan aginduak ematenaurkitzea, hari emazteak bidalitako mandataribatek Dresdengo abokatuaren gutun suntsiga-rria eskuratu zionean. Medikuarekin hizketan arizela, ohartu zuen baileak Kohlhaasek hartu etaireki zuen gutunera negar-malko bat isuri zitzaio-la; hurbildu eta era bihozkoi eta adiskidekorreangaldetu zion zer zorigaitz gertatu zitzaion, eta

Page 36: Michael Kohlhaas

zaldi-tratulariak, ezer erantzun gabe, gutunaeskuetan ezarri zionean, duintasunezko gizonhonek, Tronkan gertaturiko bidegabekeria izuga-rria eta bere ondorioak ezagutzen zituen hark —esku-kolpetxo bat sorbaldan eman eta esan zionez zuela adorea galdu behar eta kaltea ordainduarte lagunduko ziola. Gau hartan, zaldi-tratula-ria, haren aginduen arabera, gaztelura bisita egi-tera joan zitzaionean, azaldu zion aski izangozela Brandenburgeko Printze Hautesleari erregubat aurkeztea gertatuaren berri-emate labur bat,baita Dresdengo abokatuaren gutuna ere, berebaitan zituena, eta erreklama zezala subiranoa-ren babesa berari, jatorriz Brandenburgekoazenari, saxoniar lurraldean egitera ausartuzitzaizkion bortxakeriaren aurrez aurre. Aginduzion erregu-idatzia Printzearen eskuetara era-mango zuela, jadanik prestaturik zegoen bestebidalketa batekin, eta honek, zirkunstantziekaukera ematean, hutsik egin gabe aurkeztukozuela protesta Saxoniako Hauteslearen aurrean;eta ziurtatu zion Junkerrak eta bere segitzaileekegin zitzaketen amarrukeria guztiak gorabehera,aski zela urrats bakar bat justizia hura egiteko.

Page 37: Michael Kohlhaas

Kohlhaasek, biziki pozturik, bihotz-bihotzezeskertu zion baileari bere estimazioaren frogahura eta aitortu zion gauza bakarrak ematenziola pena: kasua zuzenean Berlinen eskuetan ezjarri izanak, urrats bakar bat Dresdenen emangabe; eta ondoren, hiri-epaitegiko eskribautza-ren arabera erreklamazioa idatzi eta bailearientregatu eta gero, Kohlhaasenbrückerakobideari heldu zion, bere historiaren amaierazinoiz baino lasaiago. Baina handik aste batzueta-ra jakin ahal izan zuen nahigabez, baileareneginbeharretarako Postdamera zihoan bailearenaguazil batengandik, Hautesleak Kallheim kon-dearen eskuetan jarri zuela erreklamazioa, etahonek, bidezkoa zenez, Dresdengo auzitegiaribortxakeria ikertu eta zigortzea berehala eskatubeharrean, informazio aurretiazko eta xehetua-goa eskatu zuela Tronkako Junkerra beragandik.Aguazilak, zeina ez baitzen kotxetik jaitsi Kohl-haasen etxe aurrean eta antza zenez, era konfi-dentzialean tratulariari hura jakinarazteko man-datua zuenak, ezin izan zuen erantzun asegarri-rik eman jokaera haren zergatiaz galdetu zitzaio-nean. Bakarrik gehitu zion baileak erregutzen

Page 38: Michael Kohlhaas

ziola egonarriz hartzeko; bazirudien presa zuelabideari segitzeko, eta elkarrizketa laburrarenamaieran bakarrik igarri zion Kohlhaasek, jaulki-tako hitz batzuetatik, Kallheim kondea Tronkata-rren etxearekin ezkontzaz ahaideturik zegoela.Kohlhaasek, zeinak ez baitzuen atseginik jadanikzaldiak hazten, etxaldean, kortan eta ezta bereemaztea eta seme-alaben artean ere, ilargiarenaldaketari itxaron zion susmorik ilunenetan.Handik gutxira, espero zuen bezalaxe, Herseitzuli zen Brandenburgetik, bainuek zerbait sus-perturik, bailearen txartel batekin, zeinak erres-kripto ofizial bat handiago bat batera zekarren,esanez sentitzen zuela kausa hartaz ezer eginezin izateagatik eta kantzilergoak igorritakoebazpena bidaltzen ziola eta Tronkako gazteluanutzitako zaldiak jasotzeko gomendioa egitenziola eta auzia bukatutzat eman zezala.

Ebazpenak honela zion: «Dresdengo entzute-giaren ofizioaren arabera, Kohlhaas auzizalealfer bat zela; Junkerrak, zeinaren gazteluan zal-diak bertan behera utzita zeuzkan, ez zizkiolainola ere eradukitzen; beraz haiek jasotzera nor-bait bidaltzeko adeitasuna izan zezala edo,

Page 39: Michael Kohlhaas

gutxienez, Junkerrari jakinaraz ziezaiola norabidali behar zizkion; eta edozein kasutan ere,libra zedila Estatuaren kantzilergoa halako liskareta ardailatatik». Kohlhaas, ordurako zaldiakbatere axola ez zitzaizkiona —samin bera senti-tuko zukeen txakur pare bat izan balitz ere—haserre bizitan jarri zen gutun hau hartzean.Atarian zarataren bat entzuten zen bakoitzean,atera begiratzen zuen ordura arte bere bula-rrean ezagutu zuen urduritasun gogorrenaz, Jun-kerraren gizonak ez ote ziren agertuko, agiandesenkusaren batekin, zaldi gosekil eta atseka-betuak bihurtzera: kasu bakarra zuen munduanongi zaildutako bere arima prestaturik ez zeuka-na bere sentipenari osoki zegokion zerbaiterako.Handik gutxira jakin ahal izan zuen, bidazti izan-dako ezezagun baten bitartez, oraindik Tronkanbere zaldiak soro-lanetan zerabiltzatela, Junke-rraren gainerakoak bezala; eta mundua halakodesordenu ikaragarrian ikusteak sortzen zionsaminaren erdian, bere bularra ordenuan ikus-teak ematen zion pozak inarrosi zuen. Auzokoeskribau bat etorrarazi zuen, zeinak aspaldida-nik lursailak erosteko asmoak zituen, horrela

Page 40: Michael Kohlhaas

mugakide zuen etxaldea handitzeko; eta eserizenean galdetu zion zenbat eskaintzen zionBrandenburgen eta Saxonian zituen jabegoenga-tik, etxea eta orubearekin, oro har, ondasun higi-garri zein higiezinekin. Lisbeth, emaztea, zurbil-du egin zitzaion hitz hauek entzutean. Bira emaneta, besoetan hartu zuen bere atzean zoruanjolasean zebilen haurtxoa, zeina orain lepokoa-rekin jostatzen hasi baitzen, eta haurtxoarenmasaila gorrien albotik, heriotza pintaturik zeu-katen begirada ilunak jaurtikitzen zituen tratula-riaren eta beronek eskuetan zeukan paperarenaldera. Eskribauak zeharka begiratu eta supitukihalako pentsamendu bereziak zerk eragin ziz-kion galdetu zuen; eta besteak, ahal zuen adina-ko arraitasunez, erantzun zion Havelen begikosaila saltzeko asmoa ez zela inondik ere hainberria, jadanik biak hartaz mintzatuak zirelabehin baino gehiagotan, lur-zati harekin aldera-tuta Dresdenen hiriaz kanpo zeukan etxeak aipa-tzea ere merezi ez zuen eranskin bat baizik ezzela, eta hitz batean, mesedea egin nahi bazioneta bi jabegoez arduratu, prest zegoela zegokionkontratua sinatzeko. Umorea zertxobait behar-

Page 41: Michael Kohlhaas

tuz, oraindik gaineratu zuen, mundua ez zelaKohlhaasenbrücken amaitzen, norbere ondareaaita arretatsu gisa administratzea hutsal etagarrantzi gutxiagoko bihurtzen zuten helburuakegon zitezkeela; eta hitz batean, arima gauzahandietarako prestaturik zeukala, zeinen berria-gina laster izango zuen. Eskribauak, arrazoihauek lasaiturik, aldarte atseginean galdetu zionemazteari, zeinak haurra behin eta berriz musu-katzen zuen, ea senarrak ez ote zuen berehalaguztia ordaintzea eskatuko, ezarri zituen belau-nen gainean edukitako kapela eta makilamahaiaren gainean, hartu zuen tratulariakeskuan edukitako papera lehen irakurketa bategiteko. Kohlhaasek, hurbilagotzen zitzaionbitartean, azaldu zion berak idatziriko baldintza-peko salerosketa-itun bat zela, lau aste barrukoepe-mugarekin, erakutsi zion sinadurak eta zen-batekoak zehaztea bakarrik falta zuela, salmen-ta-prezioarena berarena eta atzera eskuratzea-rena, hau da, onartuko zukeen konpentsazioare-na baldin eta lau astebeteko epean atzera jotzenbazuen; eta eskatu zion eskaintza bat egin zeza-la, berak atsegin oneko izan nahi zuela eta ez

Page 42: Michael Kohlhaas

traba handirik jarri. Emakumea alde batera etabestera zebilen gelan zehar; bularra ageriangeratu zitzaion, zeren haurra bildu zueneko oiha-la, sorbaldatik erabat erortzeko zorian baitzeu-kan. Eskribauak esan zion bera ez zela gai Dres-dengo jabegoaren balioa kalkulatzeko; orduanKohlhaasek erosketakoan trukatu zituzten gutu-nak barreiatuz erantzun zion berak ehun florine-tan balioesten zuela, nahiz eta gutunetatik erdibat gehiago kostatu zitzaiola ateratzen zen.Eskribauak, berriz ere erosketa-kontratua iraku-rri zuen, eta atzera-jotzeko askatasuna, eraapartekoan, ezarririk aurkitzean, erdi deliberatu-rik, aditzera eman zuen berak ez zituela baliara-ziko kortan egon zitezkeen zaldiak; baina Kohl-haasek erantzun zion berak ez zeukala zaldiezgabetzeko asmorik, armategian esekita zeuzkanarmak gordeko zituen bezalaxe, beraz hark...behin eta berriz pentsatu ondoren, paseoanzebiltzala, oraindik denbora asko ez zela, erdi-txantxetan, erdi-benetan, egin zion eskaintzabera errepikatu zion jabegoak zeukan balioarenaldean huskeria bat bazen ere. Kohlhaasek tintaeta luma hurbildu zizkion idazteko; eta eskri-

Page 43: Michael Kohlhaas

bauak, zentzumenek esaten ziotena sinetsi ezi-nik, berriz ere benetan ari al zen galdetu zion,eta zaldi-tratulariak zertxobait sentikorturik esanzionean ea uste al zuen adarra jotzen ari zitzaio-la, hartu zuen aurpegi pentsakorrarekin luma etaidatzi egin zuen; aitzitik, ezabatu egin zuen atze-ra joz gero saltzaileak jarri beharko zuen diru-kopuruari buruzko puntua; halaber zion ehun flo-rin eman zizkion, hipoteka gisa, Dresdengo oru-bearen gain, zeina ez baitzuen eskuratu nahiizan; eta bi hilabetetara hedatu zion tratua era-bateko askatasunez ezezta zitekeeneko epea.Jokaera hark hunkiturik, zaldi-tratulariak bihotz-bihotzez eskua estutu zion. Azkenik, ados jarriziren prezioaren laurdena derrigor berehalakoaneskudirutan, zeren baldintza nagusia baitzen,eta gainerakoa hiru hilabeteko epean DresdengoHamburgeko Bankuan ordaintzean eta Kohlhaa-sek ardoa eskatu zuen hain egoki egindako tra-tua ospatzeko. Botilekin sartu zen mirabeariesan zion, Sternbald kortazainari zaldi beilegiazelatzeko, hirira joan behar zuela zereginbatzuetara, eta aditzera eman zion, handikgutxira, itzulitakoan ordukoz gordeta eduki

Page 44: Michael Kohlhaas

behar zuena jakinaraziko ziela guztiei. Ondoren,edalontzietara zerbitzatzen ari zen bitartean,poloniar eta turkiarrez galdetu zuen, zeinakbolada hartan beren arteko gatazkatan baitzebil-tzan; gai hari buruzko zenbait ustekizunetannahastu zuen eskribaua, amaitzeko berriz ereedan egin zuen negozioa ongi atera zedin etaazkenik atera lagundu zuen.

Page 45: Michael Kohlhaas

Eskribaua gelatik irten zenean, Lisbeth belau-niko jarri zen senarraren aurrean. «Baldin etanonbait —esan zion arrenka— neu eta eman diz-kizudan seme-alabok zeure bihotzean badara-matzazu; baldin eta jadanik, nik ez dakidan arra-zoiren batengatik, zapuztu ez bagaituzu: esada-zu, zer esan nahi duten prestamen beldurgarrihauek! Kohlhaasek esan zion: «Ezer ez, emaztetxit maitea, ezer ez gauzak daudeneon kezkazaitzakeenik. Kantzilergotik ebazpen bat jaso duteta bertan esaten didate Tronkako Junkerrarenaurka aurkeztuta neukan kereila liskar alferradela. Eta nola hemen gaizkiulerturen bat dago-en, berriz aurkeztea erabaki dut, baina oraingo-an pertsonalki eta Printzearen aurrean.» «Etazergatik saldu nahi duzu etxea?», garrasi eginzion emazteak aurpegi desitxuratuarekin zutituz.Zaldi-tratulariak, bularraren kontra samurkiroestutzen zuen bitartean, erantzun zion: «Eskubi-deak babesten ez dizkidan herrialde batean bizinahi ez dudalako. Nahiago dut txakur izan gizakibaino, hankapean erabili behar banaute! Ziurnago, honetan, emaztea neure iritzi bereko

Page 46: Michael Kohlhaas

dudala». «Nondik atera duzu —galdetu zion one-tik irtenda— eskubideak babestu nahi ez dizkizu-telako hori? Baldin eta Printzearengana jotzenbaduzu, gisa denez, zeure eske-idatziarekin, zer-gatik uste duzu baztertuko dizutela edo ukoegingo diotela entzuteari?» «Ai ene —erantzunzuen Kohlhaasekdudan beldurra arrazoigabeabaldin bada, nire etxea ere oraindik saldu gabeegongo da. Printzea zuzena da, badakit, etainguratzen dutenen artetik berarengana iristealortzen badut, ziur nago justizia egingo didalaeta, astebete baino lehen, zuregana eta lehengoneure arazoetara pozik itzuliko naiz. Eta nolakogogoa izango dudan orduan —gehitu zion musubat ematen zion bitartean— neure bizitzarenazkenera arte zure ondoan irauteko! Baina zuhu-rra da —jarraitu zuen— badaezpada edozertara-ko prest egotea, horregatik nahiko nuke zukhemendik alde egitea, denboraldi baterako, ahalizanez gero, eta gure seme-alabekin Schwerine-ra, izebarengana joatea, aspaldidanik bisita eginnahi izan baitiozu.» «Nolatan? —garrasi eginzuen etxeko andreak—, ni Schwerinera joan?Muga gainditu eta neure seme-alabekin ni Sch-

Page 47: Michael Kohlhaas

weringo izebarengana joan? Eta izu-larriak aho-tsa irato zion. «Jakina —erantzun zion Kohlhaa-seketa berehala, ahal bada, neure zeregineaneman beharreko pausuetan inolako ardurak tra-barik egin ez diezadan. «Ai ene! Ulertzen dizut!—oihu egin zuen— armak eta zaldiak besterik ezduzu behar!; gainerakoa nahi duenak har deza-la!» Eta horrenbestez bira eman, besaulkibatean amildu eta negarrari eman zion. Kohlhaa-sek, hunkiturik, esan zion: «Lisbeth txit maitea,zertan ari zara? Jainkoak emaztea, seme-alabaketa ondasunekin bedeinkatu nau; gaur nahi izanbeharko ote dut lehen aldiz dena beste modubatera gertatu izatea? Era maitekorrean alboaneseri zitzaion eta emazteak gorriturik besarkatuzuen esan zuenarengatik. «Esadazu bestela —jarraitu zuen bekokitik kizkurrak alboratzen ziz-kion bitartean— zer egin behar dut? utzi eginbehar al dut auzia?, joan Tronkara, eskatu zaldu-nari zaldiak bihurtzeko, jarri gainean eta ekarriegingo al ditut?» Lisbeth ez zen «Bai! bai! bai!»esatera ausartu, negarrez buruari eragin, inda-rrez bere kontra estutu eta bularra musu berozestali zion. «Ongi da —esan zuen goraki Kohl-

Page 48: Michael Kohlhaas

haasek—, baldin eta sentitzen baduzu neurelanean segitzeko justizia egin behar zaidala, eziezadazu horretarako behar dudan askatasunaken!» Hau esanik zutitu eta kortazainari aditzeraeman zion, zeina zaldi beilegia prest zeukalaesateko sartu baitzen, biharamunean zaldi naba-rrak ere prest edukitzeko, emaztea Schwerineraeraman zezan. Lisbethek burutada bat zeukalaesan zuen. Zutitu, begietako malkoak xukatu etaidazmahai batean eseri zen; zergatik ez zionerreklamazioa ematen esan zion senarrari etabera joango zela Berlinera, bere ordez, Printzea-ri aurkeztera.

Kohlhaasek, aldaketa honengatik eta arrazoibat baino gehiagorengatik hunkiturik, bere altzo-ra erakarri eta esan zion: «Emazte txit maitea,hori ezina da! Printzea jende ugariz inguraturikdago, eta eragozpen ugari gainditu behar dituberarengana hurbildu nahi duenak». Lisbethekerantzun zion emakume bati mila bider errazagoizango zitzaiola hurbiltzea gizonezko bati baino.Emadazu erreklamazioa —errepikatu zuen— eta

Page 49: Michael Kohlhaas

bere eskuetara iritsi dela baizik jakin ez nahibaduzu, neuk ziurtatuko dizut jasoko duela».Kohlhaasek, zeinak bere kemenaz eta zuhurtziazfroga bat baino gehiago baitzeukan, nola molda-tzea espero zuen galdetu zion, berak lotsazbegiak beheraturik garai batean, Schwerinenzerbitzari zegoela, orain Printzearen jauregikogobernari zena errondan ibili zitzaiola erantzunzion; bera orain ezkondurik eta seme-alabekinzegoela zehaztu zuen; baina, nolanahi ere, ezzegoela erabat ahazmenduan erorita; ... hitzbatean, utz ziezaiola hari eta deskribatzeak luzejoko zukeen beste inguruabar batzuei etekinaateratzen. Kohlhaasek musu eman zion pozezgainezka, eta proposamena onartzen zuela esanzion, eta jakinarazi zion gobernariaren emaztea-ren pabilioi berean gela bat besterik ez zuelabehar, zeren horrek aukera emango ziola jaure-gian bertan Printzearekin topo egiteko; emanzion eskari-idatzia, lotarazi zituen zaldi nabarraketa Sternbald, bere morroi fidelarekin bidalizuen, ongi horniturik.

Bidaia hura ez zen izan auzi hartan emanzituen urrats arrakasta gabe guztien artean zori-

Page 50: Michael Kohlhaas

gaitzekoena. Zeren egun batzuk igaro zirelarikSternbald etxeko atarian sartu zen berriro,pausu motelean kotxea gidatuz, bertan andreabularreko mazpildura arriskutsu batekin etzanikzetorrela. Kohlhaasek, orgaraino zurbildurik hur-bildu zenak, ezin izan zuen ezer garbirik ateraezbehar haren kausaz. Morroiak esan zuenez,gobernaria ez zegoen etxean eta gazteluareningurumarietako ostatu batean alojamenduaaurkitzera beharturik aurkitu ziren; biharamungoizean Lisbethek alde egin zuen ostatu harta-tik, morroiari zaldiekin bertan geratzeko aginduondoren; eta arratsera arte ez omen zen itzulieta egoera hartan gainera. Dirudienez oso eraneurrigabean hurbildu bide zen Printzearenganaeta, beronen errurik gabe, inguratzen zutenzaindarietako baten suhar hutsarengatik, lantzabaten kirtenkada hartu zuen bularrean. Gutxie-nez hori kontatu zuten konortea galduta iluntzealdera ostatura eraman zutenek, zeren berakgutxi hitz egin baitzezakeen, ahotik zerion odo-lak uzten ez ziolako. Printzearentzat zeramanerreklamazioa zaldun batek jaso zuen. Sternbal-dek esan zuen bere lehen nahia zaldi batean

Page 51: Michael Kohlhaas

eseri eta gertakari dohakabe hartaz berri ema-tea izan zela; baina andreak, deitutako medikua-ren ohar guztiak gorabehera, aurretiazko gazti-gurik gabe senarrarengana eramanaraztekoeskatu zuela. Bidaiarengatik unaturik zegoenezgero, Kohlhaasek hartu eta ohera eraman zuen,non arnasa hartzeko egin behar zituen ahaleginmingarrien artean, egun banaka batzuetanbakarrik bizirik iraun izan zuen. Alferrik eginziren berriro senera ekartzeko ahaleginak gerta-tutakoari buruz argitasunak jasotzeko; begiradafinko eta itzaliarekin zetzan, eta ez zuen ezererantzuten. Hil baino zerbait lehenago bakarriketorri zen berriro senera. Elizgizon luthertar bat(zeinaren ernamuinetan zegoen fedea aitortubaitzuen, senarraren eredura) ohearen ondoanzegoen une hartan eta, ahots gandutuz, bainaindartsu eta zeremoniatsuz Bibliako kapitulu batirakurtzen: bat-batean bekoki ilunaz begiratu,hartu zion eskuetatik Biblia, hartatik ezer iraku-rri beharrik ez balu bezala, orriak irauli eta iraulijardun zuen, zerbaiten bila balebil bezala; etaohean eserita zegoen Kohlhaasi hatz erakusleazbertsikulu hau seinalatu zion: «Barkatu zeure

Page 52: Michael Kohlhaas

etsaiei; on egin gorrotatzen zaituztenei». Begira-da guztiz esanguratsuz estutu zion eskua sena-rrari eta hil egin zen. Kohlhaasek pentsatu zuen:«Jainkoak ez diezadala inoiz barka, nik Junkerra-ri barkatzen ez diodan bezala!»; musu emanzion, begietatik malko ugariak zerizkion bitar-tean, itxi zizkion begiak eta gelatik irten zen.Hartu zituen eskribauak eskudirutan Dresdengokorten truk emandako ehun florinak eta beraren-tzat baino printzesa batentzat areago eraginazirudien hileta bat antolatu zuen: zerraldoa, hari-tzezkoa zen, metal ugariz hornitua, zetazko kuxi-nak eta urre eta zilarrezko heldulekuak, zortzibesabete sakonerako hilobia landarriz eta karezestalia. Berak, haur txikiena besoetan zuela,egon zen hobiaren ondoan eta gainbegiratuzuen lana. Ehorzketa-eguna iritsi zenean, gor-pua, elurra bezain zuri, senarrak oihal beltzezestalitako areto batean aurkeztu zuten. Elizgizo-nak hitzaldi hunkigarri bat atautearen aurreanamaitu bezain laster, zenduaren eske-idatziariPrintzeak egindako ebazpena eskuratu zioten,eta bere edukiak zioen Tronkatik zaldiak hartze-ko eta presondegi-zigorpean, auzi hari buruz ez

Page 53: Michael Kohlhaas

zezala kexa gehiagorik aurkeztu. Kohlhaasekgorde egin zuen gutuna eta zerraldoa organ eza-rrarazi zuen. Lurra bota, gainean gurutzea ezarrieta gorpua ehortzi zuen segizioari adio esanondoren, beste behin orain bakar zegoen ohea-ren gainera amildu zen eta mendekuaren egite-koa bere gain hartu zuen. Eseri zen idazmahaianeta idatzi zuen ebazpen bat, jaiotzatik zegokionahalmenaren indarrez, Wenzel von Tronka Jun-kerra aldarrikapenetik hiru eguneko epean soro-lanetarako bahitu eta maskarturiko zaldiakberak Kohlhaasenbrückera bihurtzera kondena-tzen zuen, eta bere eskuz jaten eman eta berenkortetan lehengo egoerara itzularaztera. Mezuhau zaldizko mandatari batekin bidali zion, etadokumentua entregatu ondoren, Kohlhaasen-brückera berehalaxe itzultzeko agindu zion. Zal-diak entregatu gabe hiru egunak igaro zirelarik,Herseri dei egin zion; jakinarazi zion zer emanzion aditzera jaun gazteari zaldiei jaten ematea-ri zegokionez; eta bi galdera egin zizkion: eaberekin Tronkako gaztelura joan nahi zuen jaungaztearen bila, eta ea ekarri ondoren, berak zar-tailua erabili nahi zuen, baldin eta bera uzkur

Page 54: Michael Kohlhaas

agertzen bazen epaia betetzeko, eta nola Her-sek, ulertu bezain laster: «Jauna, gaur bertan!»jaregin zuenez gero, eta txanoa airera jaurtikiz,ziurtatu zuenez gero, hamar korapiloko hede battxirikordatuko zuela zaldiak txarrantxatzen ira-kasteko, saldu zuen Kohlhaasek etxea eta seme-alabak mugaz bestaldera bidali zituen kotxean;bildu zituen ilunabarrean gainerako morroiak —zazpi ziren eta bakoitza urrea bezain fina—;armaz hornitu, zaldiak eman eta Tronkako gaz-telurantz abiatu zen.

Taldetxo honekin amildu zen gazteluan hiru-garren gaua egitean aduanazaina eta zelatariaaurrean hartuz, zeinak atarian hizketan baitzeu-den, eta bitartean Herse su hartu zuten gazte-luaren esparruko barraken bat-bateko txirtxirartean, alkaidego-dorreko zurubi meharreangora zihoan eta goian alkaidea eta administraria-ren kontra oldartu zen, zeinak erdi-jantzirik kar-tetan jokatzen ari baitziren, Kohlhaas gaztelurajoan zen lasterka Wenzel Junkerraren bila. Judi-zioaren aingerua zerutik behera zetorren beraz;eta Junkerra, zeinak barre-algara askorenartean, adiskide gazteen taldeari zaldi-tratula-

Page 55: Michael Kohlhaas

riak igorritako epaia irakurri berria baitzien,beronen ahotsa atarian entzun orduko, hildakoabezain zurbil oihuka hasi zitzaien jaunei:«Anaiok, salba zaitezte!» eta desagertu eginzen.

Kohlhaasek, aretoan sartzean, beste Junkerbati, Hans von Tronkari heldu zion paparretik,eta halako indarrez aretoaren zoko batera botazuen, non burmuinek harlauzak zipriztindu zituz-ten, eta morroiak zaldunak menperatzen etasakabanatzen ari ziren bitartean, zeinek armakhartu baitzituzten, zaldi-tratulariak atergabe gal-detzen zuen Wenzel von Tronka Junkerra nonzegoen. Eta gizon sorgortuen ezjakintasunarenaurrean, gazteluaren albo-hegal batera ematenzuten bi gelatako ateak ostikoz saltarazi ondo-ren, eta inor ez aurkitzean eraikin hedatsuanbarrena norabide guztietatik ibili eta gero, birao-ka itzuli zen gazteluaren atarira, irteerak hartze-ko agintzera. Bitartean, barraken sugarrek era-sorik eta zerurantz igotzen ari zen ke lodiarenartean gazteluaren hegal guztiak erretzen hasitazeuden eta honela, Sternbald eta beste hirumorroi zeregintsu josia eta tinkatua ez zegoen

Page 56: Michael Kohlhaas

guztiaz jabetzen ari ziren, eta zaldien arteanharrapakintzat botatzen zuten, eta Herserenbozkarioaren artean, alkaidea eta administraria-ren gorpuak, emazte eta seme-alabekin hegazegin zuten alderen alde irekita zeuden alkaidia-ko leihoetatik. Kohlhaasek, zeinak zurubianbehera jaistean bere oinetan ahuspezturik etxe-koandre zaharra, kotak jotako atsoa, Junkerrarenadministrazioa zeramana aurkitu zuen, etaoraindik eskilmailetan zegoela galdetu zion nonzegoen Wenzel von Tronka Junkerra, eta emaku-meak ahots ahul dardaratiz ustez kaperan ezku-tatu zela erantzun zionean, zuziekin zebiltzan bimorroiri dei egin, giltzen faltan, sarrera haga etabarraz irekiarazi zuen atea, eta aldare eta aul-kiak irauli zituen baina damuz ez zuen Junkerraaurkitu. Gertatu zen Tronkako morroi gazte batigaro zela lasterka ataritik Kohlhaas kaperatikzetorrela, harrizko korta hedatsu batetik suga-rren mehatxupean zegoen Junkerren arrazakogarbiko zaldia ateratzeko asmoz. Kohlhaasekbegiz jo zituen orduan lastozko aterpetxo bateanbere zaldi mairuak eta galdetu zion morroiarizergatik ez zituen mairuak salbatzen eta hark,

Page 57: Michael Kohlhaas

giltza kortako atea sartzen zuen bitartean eran-tzun zion aterpea jadanik sugarretan zegoela;Kohlhaasek sarraila kendu eta harresiaren gai-netik jaurtiki zuen, jadanik sugarretan zegoenaterperaino eraman morroia ezpataz plastadakemanez eta ingurukoen barre-algara ikaraga-rrien artean mairuak salbatzeko agindu zion.Halere, morroia izu-laborriz zurbildurik, bereatzealdean aterpea porrokatzean, zaldiak esku-tik zituela handik gutxira irtetean, jadanik ezzuen Kohlhaas atean aurkitu; eta plazakomorroiengana hurbildu zenean eta tratulariarigaldetzean, zeinak behin baino gehiagotaneman baitzion bizkarra, zer egin behar zuen gerozaldiekin, honek supituki eta itxura beldurgarria-rekin oina jaso zuen, eta bota zion ostikoakheriotza ekarriko ziokeela harrapatu izan balu:ezer erantzun gabe, bere zaldi beilegira igo, gaz-teluaren atera abiatu eta bertan itxaron zuen,morroiek egunaren zain beren solasean zihardu-ten bitartean.

Eguna argitu zuenean gaztelu osoa erraustu-rik zegoen hormetaraino eta bere barrean Kohl-haas eta zazpi morroiak bakarrik aurkitzen ziren.

Page 58: Michael Kohlhaas

Jaitsi zen orduan zalditik eta berriro toki huramiatu zuen orain eguzkiaren argitan ikustenziren zoko guztietaraino, eta nahiz eta tamalga-rri izan, sinetsi behar izan zuenez gero gaztelu-rako txangoak porrot egin zuela, Herse eta bestemorroiak bularra saminez eta atsekabez beterikzuela bidali zituen, Junkerrak bere ihesian norajo ote zuen berriak biltzera. Bereziki kezkatzenzuen handik hurbil Erlabrunn izeneko emaku-mezkoen komentu aberats bat izateak, Muldaibaiaren hegian kokatua, eta zeinaren abatesa,Antonia von Tronka, emakume santa, jaieratsueta karitatezkotzat zeukaten ingurumarian;Kohlhaas dohakabeari buruak eman zion osoposiblea zela Junkerra, inolako laguntzarik gabezegoenez, komentu hartan babesa hartu bidezuela, abatesa bere izeba eta behiala txikitanJunkerraren hezitzaile izana zelarik. Inguruabarhorren jakitun izaki, Kohlhaas alkaidegora igozen, non gela erabilgarri bat zegoen eta «Kohl-haasiar ediktua» izenekoa idatzi zuen, Wenzelvon Tronka Junkerrari edozein gisatako laguntzaukatzea herrialdekoei eskatuz, zeinarekin zuzen-bidezko gerran zebilen; aitzitik, hiritar oro larde-

Page 59: Michael Kohlhaas

riatzen zuen Junkera entregatzera, bere ahaideeta adiskideak salbu ez zeudela, gorputz— etaherio zigorpean, baita odol eta suz igaroa ikuste-ra bere jabegotzat jo zitekeen edozer. Aldarrika-pen hau bidazti eta arrotzen bidez barreiatuzuen eskualdean zehar; eta Waldmann, morroia-ri, kopia bat luzatu zion Erlabrunnera, Antoniavon Tronka andrearen eskuetara, eramatekomandatu zehatzarekin. Gero Tronkako gaztelukomorroi batzuez arduratu zen, zeinak ez baitzeu-den pozik Junkerrarekin, eta harrapakinak jasokozituztelakoan Kohlhaasen zerbitzuan sartu nahibaitzuten; infante gisa hornitu zituen, daga etabaleztarekin, eta morroi zaldunen atzean eser-tzen irakatsi zien; eta taldeak bildu zuen guztiadiru bihurtu eta beraien artean banatu ondoren,atsedena hartu zuen zenbait orduz, gaztelukoatalpean bere eginbehar tamalgarritik.

Eguerdi aldera itzuli zen Herse eta beti presa-gio goibelenetarako prest zeukan bihotzak esan-dakoa berretsi zion: Junkerra Erlabrunnen aurki-tzen zela, izeba zuen Antonia von Tronka damazaharrarenean. Zirudienez, gazteluaren atzeal-deko horman zegoen ate batetik kanpora irten

Page 60: Michael Kohlhaas

zen, harrizko eskailera txiki batetik zehar salba-tu zen, zeina Elbaren hegian amarraturik zeudentxalupa batzuetaraino baitzeraman. Hersekgutxienez esan zuen, Tronkako sutearengatikbertara bildu zirenen harrimenerako, arraun etalemarik gabeko gabarra batean heldu zela Elba-ko herritxo batera eta gero Erlabrunnerakobidaia segi zuela herriko orga batean... Huraentzutean Kohlhaasek hasperen sakon bat eginzuen; galdetu zuen zaldiak jaten emanak zeudeneta, baietz erantzun zitzaiolarik, bere taldeariesertzeko esan eta hiru ordu geroago Erlabrun-nen aurrean zegoen. Horizontean urrun nabarizen ekaitzaren burrundararekin eta toki hartantinkatzeko agindutako zuziekin, bere jende-mor-doarekin sartu zen komentuko atarian, eta Wald-mann, morroiak, aurrera etorririk, jakinarazi zionediktua emana zegoela agindu zuenez; une har-tan ikusi zuen abatesa eta administraria eztabai-da zalapartatsuan irteten ari zirela atarira; etabitartean, komentuko alkaideak, adineko gizon-txo ilezuriak, denbora guztian Kohlhaasi herrazbegiratzen zionak, inguruan zeuzkan morroieikoraza janzten laguntzeko ahots lakarrez, ezkila-

Page 61: Michael Kohlhaas

dandara jo zezatela agintzen zien: sartu zenkomentuko emakumea pendizean behera guru-tziltzatuaren zilarrezko irudia eskuan zuela,lihozko mihisea bezain zuri, eta etxeko damaguztiekin batera Kohlhaasen zaldiaren aurreanahuspeztu zen. Kohlhaasek, Herse eta Sternbal-dek eskuetan ezpatarik ez zeraman alkaideamenperatu, eta preso harturik zaldi arteanzekarten bitartean, Tronkako Wenzel Junkerranon zegoen galdetu zion andreari; eta beronekgiltza-mordo bat gerritik jareginez: «Wittenber-gen, Kohlhaas prestu hori!» erantzun zion etaahots dardaratiz gehitu zion: «Zaitez Jainkoarenbeldur eta ez egin bidegabekeriarik!», Kohlhaa-sek bira eragin zion zaldiari, bere mendekuzapuztuaren infernuan murgildurik eta «Suemaiozue!» oihu egiteko zorian egon zen, txi-mista eskerga bat bere ondo-ondoan lurreraerori zenean. Kohlhaasek berriro zaldia beraren-gana zuzendu eta galdetu zion: «ea ez zuen bereediktua jaso eta orduan damak ahots ahul iaentzunezinez erantzun zion: «Oraintxe bertan»,«Noiz?», «Ordu bietan, Jainkoak gorde nazala,Junkerrak, nire ilobak, alde egin eta gero!»... eta

Page 62: Michael Kohlhaas

Waldmann, morroiak, zeinarengana Kohlhaaszuzendu baitzen, begirada goibelarekin, hitz-totelka ziurtatu eta esan zion euriak hazitakoMuldako urek eragotzi egin ziotela lehenago,ordura arte alde egitea: beraz, Kohlhaasekamore eman zuen, bat-batean, zuziak itzaliz,tokiko tronaduraren gainera erori zen euri-jasaikaragarriak bularra zanpatzen zion samina arin-du zion; zaldiari bira eman zion, damarenaurrean kapela arinki makurtuz, ezproiak sartuzizkion: «Zarraizkidate, anaiok; Junkerra Witten-bergen dago!» esanez eta komentutik irten zen.

Gautu zuenean, bideko ostatu batean geratuzen, non zaldiak oso nekaturik zeudelako egunbateko atsedena hartu behar izan zuen, etahamar gizoneko talde batekin (besterik ez bai-tzuen orduan) Wittenberg bezalako plaza batiaurre egiterik ez zuenez gero, bigarren ediktubat idatzi zuen, zeinean landan gertatutakoarenberri laburra emanez, gomendio egiten zion«kristau on orori», berak zioenez, «soldata etagerrako beste abantaila batzuen promespean»«Tronkako Junkerraren, kristau guztien etsai oro-korraren kontrako bere kausari atxikitzeko».

Page 63: Michael Kohlhaas

Handik gutxira agertu zen beste ediktu batean«mundua eta inperioarekiko betebeharrik ezzuen eta Jainkoari bakarrik men egiten zionjaun» deitzen zuen bere burua; eldarnio gaixoz-ko eta endekatua, zeinak berehalaxe, txanpona-ren soinura eta harrapakinaren itxaropenarekin,Poloniarekiko bakeak ogirik gabe utzitako jendai-la trumilka erakarri baitzion: horrela, izatezhogeita hamar burutik gora zituen Wittenbergerrausteko Elbaren eskuinaldeko hegia gurutza-tu zuen berriro. Antzinako mandio baten teilatu-pean kanparazi zituen morroiak eta zaldiak,orduan plaza inguratzen zuen baso ilun batenbakardadean, eta Sternbaldek jakinarazi bezainlaster, zeina mozorroturik hirira bidali baitzuenediktuarekin, betean bazekitela aldarrikapena-ren berri, lehenbailehen abiatu zen bere taldea-rekin eta Mendekoste bezperan, biztanleak lobetean zeudela sartu zen plazan eta aldi bereanmutur anitzetatik su eman zion. Eta morroiakharresiaz kanpo zakuraketan ari ziren bitartean,eliza bateko atariko zutabean orri bat josi zuenhonela zioena: «berak, Kohlhaasek su emanziola hiriari eta Junkerra entregatzen ez bazioten

Page 64: Michael Kohlhaas

halako moldez erraustuko zuela, non —berakadierazten zuenez— ez zela ezein hormarenatzean beharrik izango bera aurkitzeko». Biztan-leen izu-laborria, inoiz entzungabeko desmasiahonen aurrean, deskribaezina izan zen; etasugarrak, zorionez udako gau lasai samar har-tan, zeinak bederatzi etxe eta eliza bat ere baiberaien artean, bakarrik hondatu zituenak,eguna argitzean nolabait menperatua izan zen,Otto von Gorgas, jadanik adineko korrejidoreakberrogeita hamar gizonezko talde bat bidali zue-nean odolzale beldurgarria geldiaraztera. Bainagidari zen kapitaina, Gerstenberg zeritzona, haingaizki moldatu zen, non espedizioak Kohlhaasazpiratu ordez beronen gerrari arriskutsu sonaareagotzen lagundu zuen; zeren bere gerrarihonek, sail bat baino gehiagotan banatzean,horrela —berak esan zuenez— erreboltatua hesi-tu eta zanpatzeko, halako moldez ikusi zuenbere burua eraso eta zanpatua, zeinaren taldeakbaturik iraun zuen, non biharamuneko arratseanez baitzen zelaian herrialdearen itxaropen zirengizon bakar bat ere gelditzen. Kohlhaasek,borroka haietan gizon batzuk galdu zituelarik,

Page 65: Michael Kohlhaas

biharamun goizean berriro su eman zion hiriari,eta bere gertamen kriminalak hain onak izanziren, non berriro etxe mordo bat eta harresiazkanpoko mandio gehienak errauts bihurturikgeratu ziren. Orduan ere ediktu ezaguna ezarrizuen berriz ere, baina oraingoan udaletxearenkantoian, eta parte bat gehitu zion korrejidoreakbidali eta berak menperaturiko Gerstenbergkapitainaren zoriaz. Korrejidorea, haren setazerabat sumindurik, ehun eta berrogeita hama-rreko gizon-talde baten buru jarri zen, beste zal-dun batzuekin. Wenzel von Tronkako Junkerrari,beronek idatziz eskatu ondoren, herriaren indar-keriatik babesteko guardia bat izendatu zion,zeina herritik urrundurik bakarrik ikusi nahi bai-tzuen; eta eskualdeko herri guztietan guardiakezarri ondoren eta hiriko harresietan zelatariakipini eta gero ustekabeko erasotik jagoteko, Ger-vasio Santuaren egunez herrialdea sakailatzenari zen herensugea harrapatzera irten zen. Zaldi-tratularia aski zuhurra izan zen talde hari iskin-txo egiteko; eta korrejidorea, martxa trebeekin,hiritik bost milia urrunarazi ondoren, eta zenbaittrikimailurekin, proportzio ezagatik, Brandenbur-

Page 66: Michael Kohlhaas

gen sartzera beharturik aurkitu zela, hirugarrengauean supituki norabidez aldatu, trosta bizian,Wittenbergera itzuli eta hirugarren aldiz sueman zion hiriari. Herse, zeina mozorroturiksartu baitzen hirian, izan zen arte-obra ikaraga-rriaren egilea; eta sugarrak, ipar-haize gogorrakeraginik, hain hondagarri eta irensle gertatuziren, non hiru ordu baino gutxiagoan berrogeitalau etxe, bi eliza, zenbait komentu, eskola etakorrejidorearen jauregia bera ere herexa etaerrauts bihurturik utzi zituen. Korrejidoreak,egunsentian etsaia Brandenburgen egongo zelauste zuenak, gertatuaren berri jakin eta martxazalapartatsuan itzuli ondoren, hiria erabatekoerreboltan aurkitu zuen; Junkerraren etxea tra-baturik zeukaten haga eta taketen aurrean bilduzen herria milaka eta egundoko ardailarekin hiri-tik eramateko eskatzen zuen. Jenkens eta Ottoizeneko bi burgomaisuk, kontzejuaren aurreanberen karguari zegokionez jantzita, alferrik argu-diatzen zuten kantzilergoaren buruari presazbidalitako mandataria itzuli arte derrigor itxaronbeharra zegoela, Junkerra Dresdenera eramate-ko baimena izateko, nora berak ere arrazoi des-

Page 67: Michael Kohlhaas

berdinengatik joan nahi zuen; pikaz eta taketazarmaturiko jendetza zentzugabeak ez zien hitzhaiei jaramonik egiten eta neurri zorrotzagoakeskatu zituzten zinegotziei tratu txarra emateazgain, jadanik Junkerra zegoen etxeari eraso etabera lurrera eraisteko asmoa zeukan, Otto vonGorgas korrejidorea agertu zenean reitre-taldebaten buru. Jaun duin honek, bere presentziasoilez herriari errespetua eta obedientzia ezar-tzera ohitura zegoen honek lortua zuen atxilo-tzea, huts egindako txangoaren konpentsaziogisa, hobendari su-emailearen bandako hiru zal-dun barreiatu hiriko ateetan beretan; eta halakohaiek, kateez zamaturik herriaren aurrean zeu-dela, hitzaldi zuhur batean, epe laburrera Kohl-haas bera kateaturik ekarriko zuela ziurtatu zionkontzejuari, jadanik aztarnaren atzetik omenzebilelako: inguruabar lasaigarri hauen indarrezbildutako herriaren beldurra ibitu eta mandata-ria Dresdenetik itzuli arte Junkerra bertan ego-teaz zertxobait baretzeko zortea izan zuen. Zal-ditik jaitsi egin zen beste zaldun batzuk lagunzituela eta barrikada eta hesolak kendu ondoren,Junkerra aurkitzen zen etxean, zeina behin eta

Page 68: Michael Kohlhaas

berriz erortzen baitzen ondoezetan, esentzia etasinapismoekin bizira ekarri nahi zuten bi mediku-ren eskuetan; eta Otto von Gorgas zaldunak ongiulertzen zuelarik ez zela une egokia eginbeha-rrekoak burutzeaz eztabaidan hasteko: mespre-zio isilezko begiradaz soilik esan zion janztekoeta bere segurtasunerako kartzela aforaturasegitzeko. Kota altxaturik eta kaskoa zintzilikzituela, baina bularra erdi zabalik zuela arnasahartzeko zituen eragozpenengatik, kalean ager-tu zenean korrejidorearen eta Gershau kondea,bere koinatuaren besotik, ikaragarriak zirenentzuten ziren madarikazio biraozko eta lazga-rriak. Herria, lanskeneteek kostata eutsirik izain,herrialdearen izurrite miseriazko eta giza tor-mentatzaile, Wittenbergen madarikazio etaSaxoniaren hondamendi deitu zion; eta hondaki-nez beteriko hirian barrena segizioa nekez igaroondoren, zeinean behin eta berriz ohartzekegaldu zuen kaskoa eta atzetik zihoan zaldunakberriro buruan jartzen zion, eta azkenean kartze-lara iritsi zen, zeinetako dorreetariko bateangaldu zen, guardia erreportxatu baten babes-pean.

Page 69: Michael Kohlhaas

Bitartean mandataria itzuli zen hiriari kezkaberriak ekarri zizkion Hauteslearen ebazpenare-kin. Zeren gobernua, Dresdengo udalak arrenkaeskaturik, erabat eskuak garbitu baitzituen Jun-kerra hiriburura garraiatzeaz, hobendari su-emailea menperatu aurretik; aitzitik agintzenzitzaion korrejidoreari, Junkerra nonahi zegoelaere, izan ere nonbait egon beharra baitzeukan,eskura zuen ahalmen guztiaz geriza zezala: ala-baina, iragartzen zuen Wittenbergeko hiri leiala-ren lasaitasunerako, bostehun gizoneko tropabat, Friedrich von Meissen printzearen manu-pean bidean zela, aipatuak sor zitzakeen eragoz-penetatik babesteko. Korrejidoreak, zeina ohartubaitzen gisa hartako ebazpenak ezin zezakeelahiria lasaitu: zeren ez baitzen bakarrik une des-berdinetan zaldi-tratulariak hiriarekiko enfrenta-menduetan lortutako abantaila txikiak zeuzkanindarrei buruz zurrumurru guztiz gogaikarriaksortarazi izanagatik; baizik eta egiten zuengerrak, gaueko ilunpetan ezkutatu eta bikea, las-toa eta sufrea gastatzen zuen jendaila mozorro-tuak burutuak, eraginik gabe utz baitzezakeen,ez-ohia bezain entzungabea zelarik ere, Meisse-

Page 70: Michael Kohlhaas

neko Printzeak zekarrena baino babes handia-goa ere. Korrejidoreak, gogoeta labur batenondoren, jasotako ebazpena erabat ezkutatzeaerabaki zuen. Meisseneko Printzeak bere etorre-ra iragartzen zuen gutuna hiriaren kantoi des-berdinetan ezartzera mugatu zen; kotxe itxi bat,zeina goiznabarrean kartzela aforatutik irtenzen, lau reitre gogor armaturen artean Leipzige-rako bidean jarri zen, reitreek era zehazkabeanPleisseneko gaztelura zihoazela adierazi zutenbitartean; eta herria, sua eta txikizioa besterikekartzen ez zuen junket dohakabe hura zela etahonela bareturik, bera abiatu zen hirurehun gizo-neko talde batekin Friedrich von Meissen prin-tzearekin elkartzera. Bitartean Kohlhaas ekineanzebilen eta munduan irabazi zuen posizio apar-tekoarengatik ehun eta bederatzi gizon izaterai-no iritsi zen; eta nola Jassenen arma-horniziobatez jabetu zen gainera eta bere tropa erabatarmatu izan zuenez gero, gainera zetorkionekaitz bikoitzaren berri eman ziotelarik, galerna-ren bizkortasunaz bidera irtetearen erabakihartu zuen, hark menperatu baino lehen. Besteegun bat pasatzen utzi gabe, gaueko eraso

Page 71: Michael Kohlhaas

batean, Meissengo printzeari oldartu zitzaion:egia da, bere nahigabe handirako, Herse galduzuela, zeina lehen disparoekin bere ondoan eroribaitzen; baina, galera honek garrazturik, hiruorduko borrokan Printzea, tokian tropa biltzekogai ez zena, porrokatu zuen, zeina egunsentian,jasotako zauri larriengatik eta bere tropan zego-en erabateko desordenuarengatik, Dresdeneraitzultzera beharturik aurkitu zen. Abantailahonek ilarraindurik, atzera egin zuen Kohlhaa-sek, gaztigu eman baino lehen, korrejidorearekintopo egitera, egun betean eraso eta landa zaba-lean Damerow izeneko tokian, non berarekinborroka egin zuen, galera izugarriekin noski,baina abantaila berekin, gau aurreratua izanarte. Eta biharamunean ez ziokeen korrejidorea,zeina Dameroweko klaustroan babestu baitzen,erasotzeari utziko bere troparen hondarrekin,baldin eta espedizionarioek Printzeak Mühlber-gen izandako porrotaren berri eman izan ezbaliote eta zuhurragotzat jo izan ez balu bereha-la, abagune hobera arte, Wittenbergera itzul-tzea. Bi tropa hauek sakabanatu eta handik bostegunetara agertu zen Leipzigen eta hiru lekuta-

Page 72: Michael Kohlhaas

tik su eman zion hiriari. Abagune honetan bana-tu zuen ediktuan bere burua «Mikel Goiaingerua-ren ordekotzat auzi hartan Printzearen alde jarrizirenengan mundu osoa amildu zeneko bilauke-ria suz eta ezpataz zigortzera etorritakotzat»jotzen zuen bere burua. Halaber, herri osoa bilduzuen Lützengo gaztelutik, ustekabean hartu etebere gotorleku bihurtu zuenetik, gauzen ordenahobe bat eraikitzeko elkar zekion; eta ediktua,nahasmendu apur batekin, honela sinaturikzegoen: «Gure mundu-gobernuaren behin-behi-neko egoitzan, Lützengo gazteluan emana».Leipzigeko biztanleen zoriak nahi izan zuen,zerutik erori zen euri atergabeari esker, sutea ezhedatzea, halako moldez, non itzalketa-laneieman zitzaien lastertasunarengatik Pleissengogazteluaren inguruko bazar batzuk bakarrik errebaitziren. Halere, ezin esanezkoa izan zen hiria-ren aztoramendua su-emaile amorratua etaberau aurkitzen zeneko eromenaren aurrean,eta nola bere kontra bidalitako ehun eta laurogeireitreko tropa, deseginik hidra itzuli zen, hirikoaberastasunak arriskuan jarri nahi ez zituen kon-tzejuak ateak atalagatzea eta gau eta egun

Page 73: Michael Kohlhaas

harresiez kanpotik hiritarrak jagotea ez zuenbeste erremediorik izan. Alferrik jarri zituen kon-tzejuak ingurumarietako herrietan aldarrikape-nak Junkerra alboko Pleissengo gazteluan aurki-tzen ez zelako berme zehatzarekin; zaldi-tratula-riak, antzeko orrietan, Pleissengo gazteluanzegoela aldeztu zuen, eta bertan balego bezalajokatzen segituko zuela jakinarazi zuen, nahizeta ez egon, harik eta bere izenez aurkitzenzeneko tokia adieraziko zioten arte. Leipzigekohiria aurkitzen zeneko estutasunaren berri man-datari batek emanik, Saxoniako Hautesleak ira-garri zuen jadanik bi mila gizoneko armada batbiltzen ari zela Kohlhaas atzemateko eta berajarriko zela haren buru. Otto von Gorgas jaunakerrieta gogorra egin zion Wittenbergetik su-emailea urruntzeko erabili zuen amarru hausnar-tu gabe eta bikoitzarengatik; eta inork ezin dudeskribatu Saxonia osoa, eta batez ere hiribu-rua, inarrosi zuen aztoramendua, Leipzigen ingu-ruko herrietan, ez jakin nork, Kohlhaasi zuzendu-riko aldarrikapen bat honela zioena: «Wenzel,Junkerra, Dresdenen zegoela Hinz eta Kunzlehengusuen etxean».

Page 74: Michael Kohlhaas

Inguruabar hauetan Martin Luther doktoreakbere gain hartu zuen hitz baretzailearen indarrezeta munduan zeukan posizioak ematen zion itza-lak lagundurik, Kohlhaas giza ordenuaren espa-rrura ekartzea; eta su-emailearen bihotzeanzegoen bertute-aztarnaren gainean eraikiz,honako edukia zuen iragarki bat zuzendu zionSaxoniako hautesle-printzerriko hiri eta lekuguztietan ezartzeko:

«Kohlhaas, zuzentasunaren ezpata hartzekobidalia haizela dioan hori, zertara ausartzen haiz,lotsagabe hori, pina itsuaren eromenean, heu,burutik oinetaraino zuzengabekeria hutsa haize-nean? Manupeko hauen jaunak hire eskubidea,ondasun hutsal batekiko auzian hire eskubideaukatu duelako, altxa egiten haiz, dohakabe hori,eta suz eta ezpataz, eta basamortuko otsoarengisa oldartzen hatzaio berak gerizatzen duenelkarte baketsuari. Hi, gizakiak kontakizun zitaleta egiatasun gabeaz engainatzen dituan boil,uste al duk, bekatari horrek, baliagarri izangoduala Jainkoaren aurrean, bihotz guztietakozoko-mokoak argituko diren egunean? Nola esan

Page 75: Michael Kohlhaas

dezakek, hiri eskubidea ukatua zaiala, baldin etahire bular herratsua, mendekio zitalaren hazku-rak zirikaturik bilatzeari uko egin baldin baziokheure lehen ahalegin arinak zapuztuak ikustean?Auzi-morroi eta amabi-multzo bat al duk eskura-tu beharreko gutun bat gordetzen dutenak,edota helarazi beharreko ebazpen bat eraduki-tzen duena al duk hire nagusia? Ala esan eginbehar ote diat, Jainkoak ahaztu hori, hire nagu-siak ez dakiela ezertxo ere hire auziaz? Areago,altxatu hatzaion jaunak hire izena jakin ere ezdakiela, halako moldez, non bera salatzekoasmoz Jainkoaren tronuaren aurrera joandakoan,berak aurpegi irribarretsuz esan ahal izango dik:gizon honi, jauna, ez diot bidegabekeriarik egin,izan badenik ere ez baitaki nire arimak. Eskuandaramaan ezpata, jakizak, hobena eta lapurreta-ren ezpata duk, erreboltari bat haiz eta ez-Jainkozuzenaren gerraria, eta lur honetan hiri dagokianazkena estira eta urkabea izango dituk, etaharaindian desmasia eta jainkogabekeriari dago-kien kondenazioa.

Wittenberg, eta abar.Martin Lutero

Page 76: Michael Kohlhaas

Kohlhaasek, Lützengo gazteluan, Leipzigerrausteko plan berri bat asmatzen ari zen berebular erdiratuan, zeren ez baitzuen herrietanesekitako iragarkia sinetsi: Wenzel JunkerraDresdenen zegoela, ez baitzegoen inork sinatua,ez noski, kontzejuak, berak eskatu zuenez;Sternbald eta Waldmannek gauez gaztelu-atera-ko bidean ezarri zuten iragarkia harridura handizikusi zuten. Alferrik itxaron zuten, zenbait egu-netan albistea berek eraman gabe, Kohlhaasekberak ikus zezan; goibel eta bere baitan murgil-durik arratsean egiten zuen agerpena, bainaagindu labur batzuk emateko bakarrik, eta ezzuen ezer ikusten; halako moldez, non goizbatean morroi batzuk urkarazi nahi izan zituela-rik, zeinek, aginduaren kontra ingurumariakzakuratzen aritu ziren, hartaz ohartarazteko era-bakia hartu zuten. Segizioan zetorren, herria bel-durrez alde banatara aldentzen zitzaiola, azke-neko ediktua argitara eman zuenetik hartutakoitxurarekin: kerubin-ezpata handi bat larrugorrizko bururdi batean ezarria, urrezko borlezapaindua aurretik zuela, eta zuzi irazekiak zera-

Page 77: Michael Kohlhaas

matzaten hamabi morroi atzetik zituela; orduanbi gizonak sartu ziren, ezpatak galtzarbean zituz-tela, iragarkia finkaturik zegoen kolomara hurbil-du eta bira eman zuten harriturik haren ingu-ruan. Kohlhaas, eskuak bizkarraren atzealdeanzituela eta pentsaketan murgildurik atera iris-tean, begiak jaso eta txunditu egin zen; etamorroiak bere begiradaren aurrean adeitsu baz-tertzean, Kohlhaasek pausu lasterrez bertarainohurbildu eta txunditurik begiratu zien. Bainanork deskribatuko du ariman gertatu zitzaionabidegabekeriaz salatzen zuen papera han ikus-tean, ezagutzen zuen izenik maitagarrien etaerrespetagarrienak sinatua, Martin Luterorenakhain zuzen? Gorritasun ilun bat aurpegiratuzitzaion; kaskoa erantzi eta bi aldiz irakurri zuengoitik beheraino; begirada ezbaitiz zuzendu zenmorroiengana, zerbait esan nahi balie bezala,baina ez zuen ezer esan; soltatu papera horma-tik, irakurri berriro eta oihu egin zuen: Wald-mann! Zelarazi zaldia!» gero: «Sternbald! harraitgaztelura!» eta desagertu egin zen. Hitz haiekaski izan zituen aurkitzen zeneko ondikoandesarmaturik geratzeko. Partzuer turingiar-jan-

Page 78: Michael Kohlhaas

tziez mozorrotu zen; Sternbaldi garrantzi handi-ko arazo batek Wittenbergera joatera behartzenzuela esan zion; morroirik hoberenen aurrean,Lützenen zegoen troparen gidaritza eman zion;eta Wittenbergera abiatu zen, hiru egunetaraitzultzeko asmoarekin, bitartean erasorik izangoez zen segurtasunarekin.

Page 79: Michael Kohlhaas

Izen arrotz batekin alojatu zen ostatu batean,nondik gautu bezain laster longaina jantzi etaTronkako harrapakinen artean hartutako pistolapare bati heldurik, Luteroren etxera joan bai-tzen. Luterok, liburuz eta idatziz inguraturik bereidazmahaian eserita zegoenak, gizaseme kanpo-tar berezi hark atea ireki eta ondoren atalaga-tzen ikustean, nor zen eta zer nahi zuen galdetuzion; eta gizasemeak, begirunez, kapela eskuanzuela, nahiz eta sortuko zuen ikararen jakitun,Michael Kohlhaas, zaldi-tratularia zela erantzunzuenean, Lutero larderiaka hasi zitzaion, mahai-tik altxatu eta txilin baten bila abiaturik: «Aldeegik hemendik!» Hire hatsa pozoi duk eta hirehurbiltasuna hondamen!» Kohlhaasek orduan,lekutik mugitu gabe, pistola atera eta esan zion:«Agurgarri hori, txilina ukitzen baduzu, pistolahonek bizirik gabe zerraldo utziko nau zure oine-tan. «Eseri eta entzuidazu; nire ondoan ainge-ruekin hain seguruago zaude, zeinen salmoakidazten dituzun.» Eta esertzen ari zen bitartean,Luterok galdetu zion: «Zer nahi duk?» Kohlhaa-sek erantzun zion: «Nitaz duzun gizon bidegabea

Page 80: Michael Kohlhaas

naizelako iritzia ezeztatu! Zeure iragarkian esandidazu nire nagusiak ez dakiela ezer nire arazo-az; tira, salbokonduktua ematen badidazu, Dres-denera joan eta neuk azalduko diot». Gizondohakabe eta ikaragarria! —oihu egin zuen Lute-rok hitz horiek entzutean nahasturik eta aldiberean lasaiturik—: nork eman dik eskubide,Tronkako Junkerrari erasotzeko, zeure kabuzkosententzia betez, eta nola bera ez huen gazte-luan aurkitu, suz eta ezpataz bera gerizatzenzuen elkarte guztia habailtzeko? Kohlhaasekerantzun zuen: «Jaun agurgarri hori, inor ez,bedi! Dresdendik jasotako albiste batek engaina-tu nau! Giza elkartearen kontra burutzen ari nai-zen gerra hau zinez txarkeria bat izango da bal-din eta, ziurtatzen didazuenez, ni ez nautela ber-tatik zapuztu! «Zapuztu!» —oihu egin zion Lute-rok begiratuz—. Baina zer eldarniok galarazi dikburua? Nork zapuztuko hinduen bizi haizen esta-tuko elkartetik? Bai, estatuak direnetik, noiz ger-tatu duk inor, nornahi dela ere, hartatik zapuztuaizaterik?» «Zapuztua!» —erantzun zion Kohlhaa-sek eskua estutuz—, legearen babesa ukatzenzaion hari deitzen diot nik. Zeren babes horren

Page 81: Michael Kohlhaas

beharra baitaukat neure negozioa bakean gara-tzeko; eta horregatik nik, lortu dudanaren zirku-luarekin, elkarte horretan bilatzen dut abegia;eta ukatzen didanak basamortuko basatienganabidaltzen nau; neure burua babesteko borraezartzen dit eskuan, eta ezin duzu hori uka!»Nork ukatu dik legeen babesa? —oihu egin zuenLuterok—. «Baina ez al diat idatzi, aurkeztu duankexa ez duela ezagutzen aurkeztu dioan jaunak?Baldin eta estatuaren zerbitzariek bere bizkarprozesuak ezkutatzen bazizkiotek edo iseka egi-ten baziotek, berak jakin gabe, beste edozeineratara, bere izen sakratuaz, nork, Jainkoak ezik,eska ziezazkiokek kontuak halako zerbitzariakhautatu dituelako? eta hi, gizon dohakabe etaikaragarria, gaiturik al hago bera horregatikepaitzeko?» «Bedi —erantzun zuen Kohlhaa-sek—, Printzeak ez banau zapuzten, berak geri-zatzen duen elkartera itzuliko naiz. Emadazu sal-bokonduktu bat, berriz eskatzen dizut, Dresde-nera joateko; orduan utziko diot Lützengo gazte-luan bildu dudan tropa sakabanatzen, eta berri-ro aurkeztuko dut entzutegian esetsi didatenkereila.» Luterok aurpegi nahigabetuarekin

Page 82: Michael Kohlhaas

mahaiaren gaineko paperak metatu zituen etaisilik geratu zen. Nekarazi egiten zuen gizon bitxihark estatuaren baitan hartzen ari zen jarrerak;eta Kohlhaasenbrücken Junkerraren kontraemandako sententzia hausnartuz erantzun zuen:«Junkerra zigortu legearen arabera; zaldiaklehengo egoerara biurtu, eta indarkeriaren ondo-rioz neuk eta Mühlbergen eroritako Herse, zaldu-nak jasandako kalteen ordaina.» Luterok oihuegin zuen: «Kalteen ordaina! Mendekioa heureeskutik hartzean ezin ordainduzko zorrak judueta kristauekin hartu dituanean ordainduko etabahituratan. Heuk ordainduko al huke kontuenaraberako zenbatekoa, erreklamatuko baliate?»Jainkoak gorde nazala! —erantzun zuen Kohlhaa-sek—. Nik ez ditut ez neure etxea ez neure onda-sunak erreklamatzen, ezta neukan ongizateaere, are gutxiago neure emazteari lurra ematea-ren gastuak! Herseren ama edadetuak egingodu bere semea sendatzearen gastuen kalkuluaeta Tronka gazteluan galdutako guztiarenzerrenda; eta nik zaldiak ez saltzeagatik izandudan kaltea, gobernuak aditu baten bitartezbalioets dezala.» Luterok esan zuen: «Gizon

Page 83: Michael Kohlhaas

amorratu, ulertezin eta ikaragarria! —eta begira-tu egin zion—. Hire ezpatak Junkerraren lepotikpentsa litekeen mendekiorik herrazkoena hartuondoren, zerk bultzatzen hau bere kontrakoepaia emanaraztera, zeinaren zorroztasuna,emango balitz behintzat, askozaz garrantzigutxiagokoa izango litzatekeelarik?» Masailetanbehera negar-malko batek irrist egiten zionbitartean, Kohlhaasek erantzun zion: «Jaun agur-garri hori! Neure emaztea ordaindu dut prezio-tzat!; Kohlhaasek erakutsi nahi dio munduariemaztea ez zaiola liskar bidegabe batean hil.Makur zaitez honetan nire nahira eta utzi auzite-giari hitz egiten; gainerako guztian, denik etaeztabaidagarriena delarik ere, zuregana makur-tuko naiz ni.» Luterok esan zuen: «Hara, gauzakjendeak esaten dituen modura gertatu badituk,bidezkoa duk eta auzia, heure eskutik mende-kioa hartu baino lehen, Printzearen aurreraheure kexa eraman izan bahu, zalantzarik ezdiat, hire erreklamazioa puntuz puntu onartuaizango zela. Baina ez al huen, dena kontutanharturik, hobeto jokatuko, heure Salbatzailea-rengatik, Junkerrari barkamena eman eta zal-

Page 84: Michael Kohlhaas

diak, zeuden bezala argal eta maskartuak,eskuan hartu eta Kohlhaasenbrückeko heurekortara eraman izan bahitu pentsua emanezgizentzeko?» Kohlhaasek erantzun zion: «Balite-ke! Baliteke, baina baliteke ez izatea ere! Jakinizan banu, neure emaztearen bihotzeko odolakostako zitzaidala haiek hanka gainean jartzea,baliteke zuk diozunez, jaun agurgarri hori, eginizana, eta ez nuen anega bat olo aurrezten jar-dungo. Baina hain garesti kosta izan zaidanezgero, doala dena bere bidetik: sententzia mintzobedi, dagokidanez eta Junkerrak gizen diezazki-dala zaldiak...» Luterok, bere paperetara pentsa-kor berriro zihoan bitartean, esan zion bere ara-zoa zela eta, prest zegoela Printze Hautesleare-kin tratuan hasteko. Lützengo gazteluan geldisegitzen zuen bitartean eta Printze Hautesleaksalbokonduktua ematen bazion, ageriko iragar-kien bitartez aditzera emango ziola. «Hala etaguztiz ere —jarraitu zuen Kohlhaas eskuan muinegitera makurtzean—, ez dakit Printze Hautes-leak grazia eman nahiko duen; entzun dudanez,armada bat bildua du eta Lützengo gazteluan hiharrapatzeko asmotan dituk; baina bitartean,

Page 85: Michael Kohlhaas

dagoeneko esan diadanez, ez duk geratuko ni ezahalegintzeagatik. Eta honenbestez zutitu etairtenarazteko keinua egin zuen. Kohlhaasek esanzion puntu horretan bere bitartekaritzak erabatlasaitzen zuela; Luterok eskuaz agurtu zuen,hark ordea supituki belauna lurrean ezarri etaoraindik beste eskari bat zeukala esan zion.Mendekostez, Jaunaren mahaira joateko ohiturazuelarik, huts egin behar izan zuen elizara beregerra-egitekoak zituela eta, eta jakin nahi zuelaea bestelako gertamenik gabe aitorpena entzun-go zion eta trukean sakramentu santuaren ongi-tasuna emango zion. Luterok, pixka batean pen-tsatu ondoren, zorrotz begiratuz esan zion: «Bai,Kohlhaas, egin nahi diat! Baina Jaunak, zeinarengorputza irrikatzen duan, barkatu egin zieanetsaiei. Hik ere nahi al duk —jarraitu zuen bes-teak txunditurik begiratzen zion bitartean—iraindu hauen Junkerrari barkatu, joan Tronkakogaztelura, eseri zaldietan eta gizentzera eramanKohlhaasenbrückera?». «Agurgarri hori», eran-tzun zion Kohlhaasek eskua eman eta gorritzenzen bitartean. «Tira» «Jaunak ere ez zien etsaiguztiei barkatu. Eskaidazu barkatzeko Printze

Page 86: Michael Kohlhaas

Hauteslei, neure bi jauni, alkaidea eta adminis-trariari, Hinz eta Kunz jaunei, eta arazo honetanatsekabetu nauen edonori: baina Junkerra, ahalbada behintzat, behartu ezazu zaldiak gizendutabihurtzera.» Hitz horien aurrean, Luterok begira-da nahigabetuarekin eman zion bizkarra eta txi-linari tira egin zion. Eta famulua, deia entzunik,argiarekin areto aurrean hurbiltzen ari zen bitar-tean, Kohlhaas lurretik zutitu zen durditurik etabegiak xukatuz; eta famuluak behin eta berrizalferrik ekin ziolarik atea irekitzen —atalaga eza-rria baitzeukan— eta Lutero berriro bere pape-ren artean eseri zelarik, Kohlhaasek atea irekizion gizonari. Luterok, ezezagunari zehar-begira-tu bat eginik, famuluari esan zion: «Argitubidea!», eta honek, barrean aurkitu zuen bisitakharriturik, hartu zuen hormatik etxeko giltza etaate erdi irekiaren burura bihurtu zen, besteaknoiz alde egingo zain. Kapelua esku artean osourduri mugitzen zuen bitartean, esan zuen: «Ezinal dut, orduan, jaun txit agurgarri hori, eskatudizudan adiskidetzearen ongitasuna hartu?».Luterok labur erantzun zion: «Salbatzailearekikoadiskidetzea ez!; Printzearekikoa, esan bezala,

Page 87: Michael Kohlhaas

oraindik ahalegin bat falta duk egiteko!» Etahonenbestez keinu bat egin zion famuluari, bes-telako luzamendurik gabe, eskatutako zereginaburutu zezan. Kohlhaasek, saminik bizienarenadierazpenaz, bi eskuak bularrean ezarri zituen;eskailera argitzen zion gizonari segi eta desager-tu egin zen.

Hurrengo goizean Luterok idatzi bat bidalizion Saxoniako Printze Hautesleari, zeinean Hinzeta Kunz jaunen, Tronkako txanbelan eta kopa-riaren aipu garratz bat egin ondoren, izan eremundu guztiak zekienez ezkutatu egin baitziotenkereila beren jaunari, eta Luterok hain bereazuen irekitasunez azaltzen zuen, inguruabargogaikarri haietan, ez zegoela beste erremedio-rik zaldi-tratulariaren onartzea baino, eta gerta-tuarengatik amnistia ematea prozesua berritze-ko. Iritzi publikoak, ohartarazten zuen, gizonharen alde jarrita zegoela era guztiz arrisku-tsuan, halako moldez, non jadanik hiru bidererrausturiko Wittenbergen bertan ere erabatbere alde zeudela; eta bere proposamena baz-tertzen bazen, huts egiteke, berak asmatukozuela, ohar higuingarrien artean, herriari jakina-

Page 88: Michael Kohlhaas

razten, berau oso erraz eraman zezakeela pen-tsaraztera jadanik estatuaren administrazioare-kin bere kontra ezin zitekeela ezer egin. Amai-tzeko zioen aparteko kasu hartan uko egin beharzitzaiola armak hartu zituen hiritar batekin tra-tuan jartzearen erreparoari; zeren eta egitezeman zitzaion tratuarengatik nolabait esatekoestatu-elkartetik kanpo jarria izan baitzen; eta,labur esateko, estutasun hartatik irteteko area-go jo beharko zela herrialdean sartutako indarkanpotartzat, horrela egokiago izanik atzerritar-tzat hartzea eta ez tronuaren aurka altxatutakoerreboltaritzat.

Printze Hautesleak gutun hau hartzean Chris-tiern von Meissen printzea, jeneralisimo inperia-la eta Friedrich von Meissen, Mühlbergen azpira-tua eta zaurietatik oraindik suspertzen ari zena-ren osaba; justizi tribunaleko kantziler handia,Wrede kondea; Kallheim kondea, Estatu-kantzi-lergoaren burua; eta Tronkako bi jaunak, Hinzeta Kunz, txanbelana hau eta koparia hura, jau-naren gaztaroko adiskideak eta baliatuak orain-dik jauregian zirauten. Kunz txanbelana, zeinakaholkulari pribatu zen aldetik eta haren izena eta

Page 89: Michael Kohlhaas

armarriaz baliatzeko baimena zuenak, aurrenahitza hartu eta xeheki azaldu zuelarik berak berekabuz inoiz ez zukeela bere egunean zaldi-tratu-lariak lehengusuaren kontra aurkezturiko kereilaezeztatuko, baldin eta, okerreko informaziozatzipeturik, liskar hutsal eta bidegabetzat edukiizan ez balu, eta hala etorri zirela gauzak unehartako egoerara. Ohartarazi zuen, ez Jainkoa-ren eta ez gizonen legeek ez zioten zaldi-tratula-riari eskubiderik ematen, errakuntza batenaurrean, hain ikaragarrian mendekioa bere esku-tik hartzeko hartu zuen bezala; deskribatu zuennolako ospea erakarri zuen, berarekin eskubideosoko indar bezala tratuan sartuz gero, bereburu madarikatuaren gainera; eta Printze Hau-teslearen pertsona zipriztin zezakeen laidoarihain jasanezina zeritzon, non berak, erretolika-ren suharrean, ziurtatu zuen nahiago zuela gau-zak muturreraino eramatea eta erreboltatu amo-rratuaren sententzia buruturik eta Junkerra, berelehengusua, zaldiak gizentzeko Kohlhaasenbrüc-kera lekuz aldatua ikusi baino, Lutero doktorea-ren proposamenak iradokitzen zuenaren arabe-ra. Tribunaleko kantziler handiak, Wrede kon-

Page 90: Michael Kohlhaas

deak, beragana erdi-itzulirik aditzera eman zuensentitzen zuela orain, auzi dohakabe hura kon-pondu behar zen unean, bere nagusiaren oho-rearekiko ageri zuen ardura fina, izan zuen lehenaukeran ere ez erabili izana. Azaldu zion PrintzeHautesleari nabarmen bidegabea zen neurri batezartzean Estatu-ahalmenera jotzea ez zelakomeni bere ustez; ohartarazi zuen ikusmennabarmenez zaldi-tratulariak gero eta harrerahobea zeukala herrialdean, eta horrela bilauke-rien katea amaigabe iruten segitzeko arriskuazegoela, eta justizia egitea soilik zela hura eteneta gobernua arazo itsusi hartatik libratzeko era,segituan eta begiramendurik gabe egindakomakurraren zorra kitatzeko. Christiern von Meis-sen printzeari jaunak galdetzean zer iritzitakoazen, honek adeitasunez kantzilerrari hitz eginez,bere iritziari errespeturik handiena ziola azalduzion, baina Kohlhaasi bere eskubidean lagundunahi zion bitartean, ez zuela uste Wittenberg etaLeipzig, eta Kohlhaasek tratu txarra emandakoherrialde osoa kalte-ordaina, edo gutxienez zigo-rra eskatzeko zituzten bidezko nahikizunetankontutan hartzen zirenik. Estatuaren ordenua,

Page 91: Michael Kohlhaas

gizon harekiko hain itxulastua zegoela, nonnekez berriro onera ekar zitekeen zuzenbide-zientziatik ateratako oinarri batekin. Horregatik,txanbelanaren iritzi berekoa izaki, kasu haietara-ko ezarrita zegoen bitartekoa jarri behar zelajokoan: tamaina egokiko armada bat eratu etaLützengo gotorlekuan kokatu zen zaldi-tratulariaatzeman edo zanpatu. Txanbelanak, berarentzateta Printze Hauteslearentzat hormatik aulkiakhartzen zituen bitartean eta kortesiaz aretoarenerdian ezartze zituen bitartean, esan zion poztuegiten zela bera zen bezalako jatortasun etazentzuzko gizona bat etortzeaz berekin arazobikoitz hari azkena emateko bitartekoari zego-kionean. Meissengo printzeak eskuan eutsi zionaulkiari eseri gabe eta berarengana zuzendurikesan zion ez zeukala ziorik pozteko zeren hariloturiko neurri gisa atxilotze eta jaunaren izenaera txarrean erabili izanagatik auzitaratze-agin-dua eman beharko zelako. Zeren nahiz eta pre-miak eskatzen zuen justizi tronuaren aurreanbilaukeri sail baten gainean estalkia jartzea, zei-nen ugaltze aurreikusiezinak ez baitzuen utzikoauzitegian aurkezten, ez baitzuen balio horrek

Page 92: Michael Kohlhaas

sailaren lehena izan zenerako, guztien eragileizan zenarentzat; eta bera auziperatzen bazuenbakarrik berreskuratuko zuen Estatuak zaldi-tra-tularia zanpatzeko aginpidea azken ondorioeta-raino, zeinaren kausa nabarmen baitzen bidez-koa eta zeinari zerabilen ezpata eskuetan jarribaitzioten. Printze Hautesleak, zeinari Junkerrakhunkiturik begiratu baitzion hitz hauek esanzituen bitartean, bira eman zuen aurpegia gorri-gorri zuela eta leihorantz zuzendu zen. Kallheimkondeak, alde guztiek egin zuten isilune trabako-rraren ondoren, esan zuen era hartara ez zirelainoiz harrapaturik zeudeneko sorgin-gurpiletikaterako. Eskubide berdinarekin auzipera zitekee-la bere iloba, Friedrich printzea; zeren Kohlhaa-sen kontra buruturiko kanpaina apartekoan,eman zitzaion agindu bat baino gehiago hautsibaitzuen: beraz, aurkitzen zireneko estutasune-rako aukera eman zuten guztien multzo ugariazgalde eginez gero, bera ere aipatu egin beharkobaitzen, eta nagusiak Mühlbergen gertatutakoazkontuak errendatzera deitu beharko zuen. Prin-tze Hauteslea begi zalantzakorrez bere mahairazihoan bitartean, Hinz von Tronka, kopariak

Page 93: Michael Kohlhaas

hartu zuen hitza eta esan zuen ez zuela ulertzennola ihes egin zekiekeen halako jakituria zutengizonei, kasu hartan hartu beharreko Estatu-era-bakiak. Berak zekienez, zaldi-tratulariak Dresde-nerako salbokonduktua eta bere kausa berrikus-te hutsaren truk lurraldeari oldartu zitzaionekotropa desegitea agindu zuela. Baina hortik ezzela atera behar, jarraitu zuen, bere mendekiodoilorrarengatik amnistia eman behar zitzaionik:bi kontzeptu juridiko hauek, antza zenez, LuteroDoktoreak eta Estatu-Kontseilariak nahastu egi-ten zituzten. «Dresdengo entzutegian zaldieiburuzko sententzia eman ondoren, nolanahikoadelarik ere —jarraitu zuen hatza sudurrean eza-rriz— ezerk ez du Kohlhaas kartzelaratzea era-gozten bere lapurreta eta su-emateengatik:estatu-zuhurtziazko birada bat, bi Estatu-gizo-nen iritzien alde onak biltzen dituena, eta mun-duaren eta ondorengoen onarpena ziurtaturikdaukana.»

Meissengo printzeak eta kantzilerrak begira-da soilez kopariaren arrazoiei erantzun eta bile-rak amaierara iritsia zela zirudienez gero, PrintzeHautesleak esan zuen bere baitan hausnartuko

Page 94: Michael Kohlhaas

zituela azaldutako iritsiak Estatu-Kontseiluarenhurrengo bilerara bitartean. Bazirudien Printzeakproposaturiko atalase-neurriak kendu egin ziolaadiskidetasunarekiko hain sentibera zuen biho-tzetik erabat prestaturik zegoen Kohlhaasenkontrako kanpaina egiteko gogoa. Halere kantzi-ler handia, Wrede kondea, berekin egonarazizuen, zeinaren iritzia egokientzat jo baitzuen;eta nola honek gutun batzuetatik erakutsi zionzaldi-tratulariaren indarrak jadanik laurehungizonetik gorakoak zirela eta txanbelanaren lar-keriak zirela eta, herrialdean nagusi zen ondoe-zarengatik epe laburrean bi edo hiru aldiz uga-riago izango zirela, Printze Hautesleak luzamen-durik gabe Lutero doktoreak emandako aholkuaonartzea erabaki zuen. Ondorioz Wrede kondea-ri pasa zion Kohlhaasen auziaren zuzendaritzaosoa; eta handik egun batzuetara iragarki batagertu zen, funtsean honako hau zioena:

«Gu etab. etab., Saxoniako Printze Hauteslehonek Martin Lutero doktoreak gure aurreanegindako bitartekaritzaren begiramendu berezikigraziazkoan, salbokonduktua ematen diogu

Page 95: Michael Kohlhaas

Michael Kohlhaas Brandenburgeko zaldi-tratula-riari Dresdenera joan dadin bere kausa berrikus-tera, baldin eta honako hau ikusita hiru egunenbarruan daramatzan armak uzten baditu; bainaera berean Dresdengo epaitegiak bere zaldiakdirela eta egiten duen kereila, usteaz bestetara,atzera botatzen badu, bere kontra ekingo litzaio-ke legearen zorroztasun guztiaz, mendekioabere eskuz bartu duelako; alderantzizko kasuangrazia emango litzaioke berari eta bere taldeguztiari, baita amnistia osoa ere Saxonian buru-tutako bortxa-egintza guztiengatik ere».

Kohlhaasek, Lutero doktorearen bitartez,herrialdeko plaza guztietan ezarritako iragarkihonen kopia bat hartu bezain laster, bertan adie-razitako baldintza guztiak bete eta opari, esker-gintza eta ohar praktikoen artean luzamendurikgabe sakabanatu zuen bere tropa osoa. Lützen-go epaitegietan laga zuen, Printze Hauteslearenjabego gisa, harrapakin gisa bildutakoa, dirua,armak edo abesak zirela; eta Waldmann Kohl-haasenbrückera itzularazi ondoren, ahal izanezgero, bere etxaldea eskribauari erosteko manda-

Page 96: Michael Kohlhaas

tuarekin, eta Sternbald Schwerinera bere seme-alaben bila, zeinak berriro bere ondoan edukinahi baitzituen, Lützengo gaztelua utzi eta Dres-denerako bideari heldu zion ezkutuan, bereondasun urrien hondarrak, paper gisara, aldeanzituela. Eguna urratzen ari zuen eta hiri osoaoraindik lotan zegoen, harresiaz kanpo Pirnakoauzunean dagoen landetxeko ate txikian deituzuenean, zeina bere esku geratu baitzitzaion,eskribauaren jatortasunari esker eta Thomasi,harriturik eta durditurik atea ireki zion etxezainzaharrari, eskatu zion joan zedila Gubernium-eraMeissengo printzeari Kohlhaas, zaldi tratularia,han zegoela aditzera ematera. Meissengo prin-tzeak, zeinak egokitzat jo zuen gizon hura ingu-ratzen zuten inguruabarrak pertsonalki jakiteaeta aitonseme eta reitre-eskolta batekin segi-tuan bertara joan baitzen, Kohlhaasen etxerakokaleetan ezin neurtuzko jendetza aurkitu zuen.Herriaren zapaltzaileak suz eta ezpataz pertsegi-tzen zituen aingeru suntsitzailea bertan zegoela-koak zutik jarri zuen Dresden guztia, harresiezbarrutik eta kanpotik; morroilotu egin behar izanzen atea jendetza jakinmindua pilatzen zelako,

Page 97: Michael Kohlhaas

mutikoak leihoetara igotzen ziren bitarteangosaltzen ari zen su-emaileari begi emateko.Printzeak, leku egiten zion guardiaren laguntza-rekin, etxera iritsi eta Kohlhaas zegoen gelansartu zenean, galdetu zion honi, zeina baitzego-en zutik eta erdi-jantzirik mahaiaren ondoan, eaKohlhaas, zaldi-tratularia zen; orduan Kohlhaa-sek bere nortasuna kreditatzen zuten zenbaitpaper gerrikotik ateraz eta begirunez luzatuzbaietz esan zion, eta gehitu zuen bere tropadesegin ondoren eta Printze Hautesleak eman-dako askatasunaren arabera Dresdenen aurki-tzen zela, zaldiak zirela medio, Wenzel von Tron-ka Junkerraren kontra zeukan kereila epaitegianaurkezteko. Printzeak, begirada labur batezburutik oinetaraino miatu ondoren, Kohlhaasekkarteran zeuzkan paperei gainikusi bat emanzien; eskatu zion azaltzeko zer esan nahi zuenberaien artean ageri zen Lützengo epaitegiekluzatu eta Printze Hauteslearen altxortegiarenalde gordailua egin izanari buruzko erreziboak;eta mota desberdineko gauzen, seme-alaben,ondasunen eta aurrerantzean egin nahi zuenbizimoduaren berri galdetuz gizonaren izaera

Page 98: Michael Kohlhaas

frogatu ondoren, eta bere aldetik lasai egon zite-keela konturaturik, itzuli paperak eta ezer ezzegoela bere prozesuaren kontra eta segituanWrede kondea, justizi tribunaleko kantziler han-diarengana jo zezala izapideak abiarazteko.«Bitartean —esan zuen Printzeak isilune batenondoren, leihora hurbildu eta begiak zabal-zabalzituela etxearen aurrean bildutako jendetzabegiestean— lehen egunetan guardia bat hartubeharko duk heure etxean eta hartatik irteteanbabestuko hauena...» Kohlhaas hunkiturik behe-ra begiratu eta isilik geratu zen. Printzeak esanzion: «Heuk nahi duana!» —esan zuen Printzeakleihotik aldentzean—. «Hortik sortzen dena, era-bat heure kontu geratuko duk»; horrenbestezatera itzuli zen etxetik irteteko asmoarekin.Kohlhaasek bere onera etorri eta esan zion:«Jaun agurgarri hori, nahi duena egin beza!Baina eman biezat hitza nik nahi izan bezain las-ter kenduko zaidala guardia eta horrela ez dutezer izango neurri horren kontra». Printzeakesan zuen ez zegoela hitz egin beharrik eta hel-buru horretarako aurkeztu zitzaizkion hiru lans-keneteei geratzen zireneko etxeko jauna libre

Page 99: Michael Kohlhaas

zegoela, eta irteten zenean bera babestekobakarrik zeudela, eskua beheratuz zaldi-tratula-riari agur esan eta alde egin zuen.

Eguerdi aldera, hiru lanskeneteek lagunduriketa begiz ezin atzemanezko jendetzaren segizio-arekin, zeinak poliziak ohartarazirik ez baitzioninolako kalterik egin, Kohlhaas justizi epaitegikokantziler handiarengana, Wrede kondearenganaaurkeztu zen. Kantziler handiak, aurre-ganbaranadeitasun eta adiskidekortasunez abegia eginzionak, bi ordu osoz berarekin hizketan aritu zeneta, kasuaren gorabehera guztiak kontatzeragonbidaturik, epaitegiari zegokion hiriko aboka-tu ospetsu batengana bidali zuen, berehalakoankereila idatzi eta aurkez zezaten. Kohlhaas,gehiagoko luzamendurik gabe, beronen etxeanagertu zen; eta kereila hasieran alde batera utzi-takoaren gisa berera idatzi ondoren Junkerrarilegeen araberako zigorra, zaldiak hasierako ego-erara bihurtzea eta berak eta Mühlbergen erori-tako Herse bere morroiak pairatutako kalteenordaina kitatzea, nahiz eta kasu honetan harenamaren onetan izan— etxera itzuli zen, oraindikjendetza begiluzea lagun zuela, lehen ez bezala

Page 100: Michael Kohlhaas

deliberaturik bertatik ez irtetera, baldin eta zere-gin premiazkoek horretara behartzen ez bazu-ten.

Bitartean Junkerra ere atera zuten Wittenber-geko bere espetxetik, eta oina handitu zion disi-pula arriskutsu bat sendatu ondoren, ezinbestezbehartu zuen lurraldeko epaitegiak Dresdenenaurkeztera legez kontrako eradukipena eta zal-diak hondatzeagatik tratulariak ezarritako kerei-lari erantzuteko. Von Tronkako txanbelana etakoparia ziren anaiek, Junkerraren lehengusuoinordekideek, zeinen etxean aurkitu baitzuenbabesa, garrazkeria eta mespreziorik handiena-rekin hartu zuten; bere laidoez familia osoagurentzen zuen dohakabe eta doilortzat jozuten; hutsik egin gabe galduko zuela auziaohartarazi zioten; eta behin eta berriz esan zio-ten zaldiak ekar ziezazkiotela, mundu guztiarenirribiderako beraiek gizentzera kondenatukozutela-eta. Ahots ahul eta dardaratiz erantzunzien berak munduko gizonik lastimagarrienazela. Zin egin zuen arazo madarikatu guzti harkhondamenera ekarri zuela berak ia ezertxo erejakin gabe, eta alkaidea eta administraria zirela

Page 101: Michael Kohlhaas

guztiaren errudun bakarrak, berak inondik inorajakin gabe eta baimenik eman gabe, zaldiak uztabiltzen erabili zituztelako, eta gehiegizko ahale-ginetan, baita beren soroetan ere, hondatzeraekarri zituztelako. Hau esaten ari zen bitarteaneseri egin zen eta arren eskatu zien irain etaumilazioekin ez zezatela gaitzera itzularaz, zei-netik ozta-ozta irteten ari baitzen. Biharamu-nean, Hinz eta Kunz jaunek, zeinak etxaldeenjabe baitziren Trokenberg erraustuan, Junkerraberen lehengusuaren aginduz, —ez baitzuenbeste irtenbiderik—, bertan aurkitzen ziren etxa-gun eta maizterrei idatzi zien egun zorigabe har-tan errebelatu eta desagertutako zaldiez berriakbiltzeko. Baina lekua erabat murrizturik eta ber-tako biztanle gehienak sarraskiturik zeudelarik,atera ahal izan zuten gauza bakarra izan zen gauhartan morroi batek, su-emailearen ezpata-zapladen aurrean, zeudeneko aterpe sututik sal-batu zituela, eta nora eraman behar zituen etaberaiekin zer egin behar zuen galdetu zuenean,sumindu ikaragarriarengandik ostiko bat hartuzuela erantzuntzat. Kota zeukan etxekoandrezaharrak, gero Meissenen Junkerra babesturik

Page 102: Michael Kohlhaas

edukitakoak erantzuten zuen honek idatziz gal-detzean, gau lazgarriaren biharamun goizeanmorroi hark Brandenburgeko mugara jo zuelazaldiekin; baina bertan egindako ikerketa guz-tiak alferrik izan ziren, eta bazirudien dena erra-kuntza besterik ez zela izan, zeren Junkerrak ezbaitzuen jatorriz Brandenburgekoa zen morroi-rik, ezta alderdi hartakorik ere. Dresdendarbatzuek, Tronkako sutearen ondoren zenbaitegunetara Wilsdrufen izan zirenek aitortu zutenaipaturiko aldi hartan morroi bat iritsi zela harabi zaldi kapestrutik zituela eta abereak erabatunaturik zeudelako eta aurrera joateko gai ezzirelako toki hartako artzain baten ukuiluan utzizituela, zeina berriro haiek sendotzen ahalegin-du zen. Arrazoi desberdinengatik bazirudienhaiexek zirela bila zebiltzaneko zaldiak; bainaWilsdrufeko artzainak, handik etorritako bestebatzuek ziurtatu zutenez, berriro saldu eginzituen, baina ez zekiten nori; eta hirugarrenzurrumurru batek, zeinaren jatorria ezin izan bai-tzen zehaztu, zioen zaldienak jadanik egin zuelaeta Wilsdrufeko hezur-hobian zeudela lurpera-tuak. Hinz eta Kunz jaunek, zeinentzat gauzen

Page 103: Michael Kohlhaas

joanaira hau baitzen hoberena, aisa ulertzekoadenez, zeren eta —beren lehengusu Junkerrakbere korta propiorik ez izatean, berenetan zal-diak gizendu behar izatetik libre geratuko baitzi-ren, erabat bermatu nahi zuten, ziurtasuna iza-teko, inguruabar hau. Wenzel von Tronka jau-nak, beraz, idatzi bat igorri zuen Wilsdrufekoepaitegira, maiorazko, ugazaba eta eskueradunjauna zen aldetik, zeinean zaldien deskribapenxehe baten ondoren, —hauek, berak zioenez,bere ardurapean utziak izaki, ezbehar batezaldendu baitziren—, eskatzen zuen ahalik etaprestutasun handienaz iker zedila non aurkitzenziren eta beraien jabea gomendatua eta eradu-kia izan zedila, nornahi zelarik ere, kostu guztienordainsari oparoaren truke, haiek Dresdenera,Kunz jauna jauregiko txanbelanaren kortarabidalaraztera. Eskatuaren arabera egiazki han-dik egun gutxitara agertu zen gizona, zeinariWilsdrufeko artzainak saldu zizkion, eta idor etabalantzari, orgaren taketa bati loturik, hirikomerkaturaino gidatu zituen; baina Wenzel jauna-ren, eta areago oraindik Kohlhaas zuzenaren

Page 104: Michael Kohlhaas

zorigaitzerako halabeharrak Dábbelngo larru-tzailea izatea nahi izan zuen.

Wenzel jaunak, bere lehengusu txanbelana-rekin zegoenak, entzun zuenean zurrumurruaTronkako gazteluaren sutetik ihes egindako bizaldi beltzekin gizon bat sartu zela hirian, biakjauregiko plazan agertu ziren, arrapaladan bilduahal izan zituzten morroiak lagun harturik, kos-tuak ordaintzearen truke beraietaz jabetzeko,Kohlhaasenak baldin baziren behintzat, eta bere-kin eramateko. Baina halako aztoramendua izanzuten zaldunek, hurbildu ahala, jendetza haztenari zela ikustean, zeina bi gurpileko organ loturi-ko bi zaldien ikuskizunak erakarria, atergabetxantxetan ari baitzen nola Estatua kolokan jarrizituzten zaldiak jadanik larrutzailearengana iritsiziren! Junkerrak, zeinak bira bat eman baitzuenbi abere gaixoak ikusteko, zeinek une batetikbestera hiltzera zihoazela baitziruditen, esanzuen hunkiturik haiek ez zirela berak Kohlhaa-sengandik hartutako zaldiak baina Kunz jauntxanbelanak, amorru mutuzko begirada bat jaur-tikiz, zeinak burdinazkoa izatera zirtzilikatukobaitzukeen, atzera bota zuen kapa, dominak eta

Page 105: Michael Kohlhaas

katea agerian utziz, joan zen larrutzailearenga-naino eta galdetu zion ea haiek ziren Wilsdrufe-ko artzainak eskuratu zituen zaldiak, eta Wenzelvon Tronka Junkerrak, bere jaunak, epaitegi-bidez erreklamatu zituenak. Larrutzailea, eskubatean suilkada bat ur zuela. Lanpeturik zegoenorgatik tira egiten zion bere zamari gizen etagorputz oneko bat eradaten eta esan zuen: «Bel-tzak?». Gero suila lurrean utzi, atera zion zama-riar hortzadura ezpainetatik eta argitu zuen«taketari lotuta zeramatzan zaldiak Hainichengourdainak saldu zizkiola; nondik atera zituen hark,eta Wilsdrufeko artzainarengandik pasatu oteziren, berak ez zekiela hori; berari —esan zuen,berriro suila hartu eta orgaren pertika eta belau-naren artera arrimatuz—, Wilsdrufeko auzi-gez-nariak esan dit Dresdenera eraman behar nitue-la, Tronkatarren etxera; baina bidali zuten Junke-rrak Kunz zuela izena». Han esanik bira emanzuen zamariak suilean utzitako uraren gainera-koarekin eta kaleko tronaduran isuri zuen. Txan-belanak, jendetzaren txantxazko begiradaz ingu-raturik, ez zuen lortzen bere lana suhartasunsoraioz burutzen ari zen tipoa berari begiratzera

Page 106: Michael Kohlhaas

mugitzerik eta esan zion bera zela Kunz vonTronka aitonsemea; baina ekarri behar zizkionzaldi mairuek Junker, lehengusuaren jabego izanbehar zutela, zeinak suteaz baliatuz gaztelutikihes egin zuen morroi baten bitartez Wilsdrufekoartzainaren eskuetara iritsi ziren, eta jatorrizKohlhaas tratulariarenak zirela bi zaldiak! Galde-tu zion tipoari, zeina orain zangoak zabaldu etagaltzak tinkatzen ari baitzen, ea ez al zuen ezerentzun arazo hartaz. Eta ea Hainichengo urdai-nak ez ote zizkion agian erosi, zeren dena ingu-ruabar horren baitan baitzegoen, Wilsdrufekoartzainari, edo hirugarren bati, zeinak bere alde-tik artzainari erosi zizkion. Larrutzaileak, pizaegiteko orgara hurbildu zenak esan zion: «berariesan ziotela Dresdenera etortzeko zaldi mairue-kin, Tronkatarren artean balio zuten diruarenbila. Erretolika hartaz guztiaz berak ez zuelatutik ulertzen; eta Hainichengo urdainarenakizan baziren, honek, harenak edo Wilsdrufekoartzainarenak, piperrik ez zitzaiola axola, lapur-tuak ez baldin baziren behintzat». Hori esanik,bizkar zabalen gainean zartailua gurutzatuz, pla-zan zegoen taberna batera abiatu zen, gose

Page 107: Michael Kohlhaas

zelarik, mokadu bat hartzeko asmoarekin. Txan-belanak, zeinak ez baitzekien zer arraio egin Hai-nichengo urdainak Dobbelngo larrutzaileari sal-dutako zaldi batzuekin, zeinak deabruak Saxoniaguztian zehar trostan erabilitakoak ez bazirenbehintzat, zerbait esan zezala eskatu zion lehen-gusuari; baina honek ezpain zurbil eta dardara-tiez esan ziolarik egokiena erostea izango zela,Kohlhaasenak izan edo ez izan, aitonsemeakkapa bizkarrera bota zuen, mundura ekarri zutenaita eta ama madarikatuz, eta jende-multzoarenartetik irten zen, zer egin behar zuen mola ere ezzekiela. Deitu zion Wekeko baroiari, zaldiz kale-tik orduantxe igaro zen ezagunari eta nahiz etajendailak isekaz begiratzen zion eta ahoa zapi-pean estutuz, noiz aldenduko zen itxarotenzegoen barre-algaraka ekiteko, eskatu zionWrede kondea, kantziler handiaren aurrean erre-gu egin zezala, eta bere bitartekaritzaz Kohlhaaszaldiak aztertzera etorraraz zezala. Halabeha-rrak nahi izan zuen, Kohlhaas bera, auzi-geznaribatek deiturik, Kantziler handiaren etxean suer-tatzea. Lützengo gordailuaz eskatzen zitzaizkionargitasun batzuk zirela eta, eta une hartan

Page 108: Michael Kohlhaas

baroia gelan sartu zen aipaturiko asmoarekin;eta Kantziler handiak, aurpegia atsekabetuare-kin besaulkitik zutitu eta ezezaguna zuen zaldi-tratulariari aditzera eman zion, alde batean itxa-roteko eskuan zituen paperekin, eta bitarteanbaroiak Tronkako jaunak nolako estutasuneanaurkitzen ziren kontatzeko abagunea izan zuen.Dbbbelngo larrutzaileak, Wilsdrufeko epaitegia-ren errekisitoria eskas bat zela medio, zaldibatzuekin aurkeztu zela, zeinen egoera haintamalgarria zen, non Wenzel Junkerra zalantza-malantzatan zegoela Kohlhaasen zalditzat hartuala ez hartu; halako moldez, non larrutzailearihartu behar bazitzaizkion erabakitzeko, etahorrela beren kortetan suspertzeko, aurrenaKohlhaasen beraren begizko miaketa bat behar-ko zela, aipaturiko inguruabarra zalantzarik gabeuzteko. «Izan ezazu ontasuna, esan zuen amai-tzeko, guardia bat zaldi-tratulariaren bila bidal-tzeko eta merkatura, zaldiak dauden tokira era-man dezala». Kantziler handiak, sudurretikbetaurrekoak kentzen ari zen bitartean, esanzion errakuntza bikun batean zegoela: lehenik,ea uste al zuen Kohlhaasek egin zezakeen begiz-

Page 109: Michael Kohlhaas

ko miaketa soilaz inguruabar hura bakarrik argizitekeela, eta gero ea iruditzen al zitzaion berak,kantzilerrak, bazuela baimena Kohlhaas guardiabatekin Junkerrak nahi zuen tokira eramanaraz-teko. Ondoren, zaldi-tratularia aurkeztu zion,bere atzean zutik baitzeukan, eta berriro eserieta betaurrekoak janzten zituen bitartean, erre-gutu zion gai hartan beragana jotzeko.

Kohlhaasek, bere ariman gertatzen zitzaionikinolako keinuz aditzera eman ez zuenak, merka-tura segitzeko prest zegoela besterik ez zuenesan, larrutzaileak hirira ekarritako zaldi mai-ruak aztertzera. Bitartean baroiak, txunditurikberagana bira eman eta kantziler handiarenmahaira jo zuen, eta karteran zeramatzan pape-retatik, Lützengo gordailuari buruzko zenbaitberri eman ondoren, agur esan zion; aurpegiaerabat gorriturik zuela leihora hurbildu zenbaroiak ere agur esan zion kantziler handiari; etaMeissengo Printzeak hornituriko hiru lanskene-teek lagundurik eta jendetza izugarrizko segizio-arekin, biek jauregiko plazara jo zuten. Kunz jauntxanbelanak bitartean, inguratu zitzaizkion adis-kide askoren proposamenak gorabehera, Dôb-

Page 110: Michael Kohlhaas

belngo larrutzailearen aurrean bere jarrerarieustea lortu zuenak, baroia zaldi-tratulariarekinbatera azaldu bezain laster, azkeneko honenga-na jo zuen eta harrotasun eta itzalez ezpata gal-tzarbean zeukan bitartean, orgaren atzealdeanzeuden zaldiak bereak zituen galdetu zion. Zaldi-tratulariak, eskua kapelara eraman eta gero gal-dera egin zion jaunari zuzenduriko keinu lausobatekin, zeina ez baitzuen ezagutzen, gainerakohitzik esan gabe eta zaldun guztiak lagun zitue-la larrutzailearen orgara hurbildu zen; eta begi-ratu arin bat egin ondoren abereengandik gera-tu zen dozena bat urratseko tartetik, zeinakozta-ozta baitzeuden zutik, hankak balantzakaeta buruak makur zituztela, larrutzaileak aurreanjarritako belar ondua jateke—: «Jainko maitea! —zuzendu zen berriro txanbelanarengana—, larru-tzaileak arrazoia osoa du; organ loturik darama-tzan zaldiak nireak dira!» Eta honenbestez, ingu-ruko jaunen zirkulu osoari begiratuz, berriroeskua kapelara eraman eta guardia lagun zuela,berriro plazatik irten zen. Hura entzutean txan-belanak aurrera egin zuen, kasko-galdorra astin-tzen zuen urrats arinak ematen zituen bitartean,

Page 111: Michael Kohlhaas

larrutzailearenganaino eta poltsakada dirua botazion; eta bitartean honek, poltsa eskuan zuela,berunezko orrazi batez bekokiko ilea behin etaberriz orrazten ari zela eta diruari begiratzenziola, zaldiak askatu eta etxera gidatzeko aginduzion morroi bati. Morroiak, zeina jaunaren deiaentzutean jendartean zeuden adiskide eta ahai-de-talde batetik apartatu baitzen, abereenganahurbildu zen, aurpegi gorritu samartua zuela etahaien hanketan pilaturik zegoen simaur-putzubat zapalduz; baina kaprestuak askatzeko hartubezain laster, Himboldt maisuak, lehengusuakheldu zion besotik eta tirakada batez «Ez diekukiturik ere egingo larrutzeko zamalko horiei!»esanez aldendu zuen orgatik. Gero urrats zalan-tzakorrez igaro zen simaur-putzuaren gainetiketa txanbelanarengana joan zen, zeina gertatua-ren aurrean hitzik gabe geratu baitzen, eta gehi-tu zuen: «eginbehar horretarako larrutzaile-morroi bat bila zezala!» Txanbelanak, amorruzgorriturik, bekoz beko begiratu zion une batezmaisuari, bira eman eta inguruan zeuzkan zaldu-nen buruen gainetik, guardia eskatu zuen; jaure-gitik irten bezain laster, Enke baroiak eskaturik,

Page 112: Michael Kohlhaas

ofiziale batek zenbait infante lagun zituela, Kunzjaunak jende xehea egiten ari zen irainaren jaki-tun jarri zuen berehala eta Himboldt maisua,buruxkila, atxiloturik eramatera behartu zuen.Paparretik heltzen zion bitartean, orgako zaldiakaskatzen ari zen bitartean bere morroietako batiastinduak eta tratu txarra eman izanaz salatuzuen. Maisuak, bultzada bat eman eta txanbela-narengandik libratu ahal izan zuenean esanzuen: «Jaun prestua, hogei urteko morrosko batizer egin behar duen aditzera ematea ez da egur-tzea! galdegiozu bestela bere etorki eta izenonaren kontra orgari loturik dauden zaldiez ardu-ratu nahi duen; nik esandakoaren ondoren, eginnahi badu, egin dezala. Nigatik oraintxe bertanhas daiteke abereak zatikatzen eta larrutzen!Hitz hauek entzutean, txanbelana morroiarenga-na zuzendu zen eta emandako agindua betetze-ko eragozpenik ba al zuen galdetu zion eta Kohl-haasen zaldiak askatu eta etxera gidatzeko; etahark jendartean kuzkurturik nahastu eta eran-tzun zionean aurrena zaldiak itxuran jarri behar-ko zirela halakorik egiteko gai izan baino lehen,txanbelanak atzetik joan, etxearen ikurraz horni-

Page 113: Michael Kohlhaas

turiko burutakoa kendu, biluztu ezpata, buruta-koa oinperatzen zuen bitartean, eta ezpatakadasuminkorrez jaurtiki zuen istant batean plazatiketa bere zerbitzutik. Maisu Himboldtek oihu eginzuen: «Lurrera amorratu hau!», eta jendea liska-rrak erreboltaturik, elkarrengana bildu eta guar-diari atzera eragiten hasi zen bitartean, maisuaatzealdetik oldartu eta lurrera bota zuen; kenduzizkion kapa, gola eta kaskoa, soltarazi zionezpata eskutik eta, suminaldi batean plazatikkanpora bota zuen. Alferrik eskatzen zuen,zarramaltzatik irteten ari zen bitartean WenzelJunkerrak zaldunei lehengusuari laguntzeko;pausu bakar bat eman baino lehen jendetzaksakabanatu egin zituen, halako moldez, nontxanbelana, erorikoan buruan min hartu zuelarik,erabat jendetzaren amorru osoaren pean geratuzen. Zaldizko lanskeneteen tropa bat agertzeak,halabeharrez plazan barrena zihoan eta infantehautesleen ofizialeak presaz deitu zuenak salba-tu ahal izan zuen bakarrik txanbelana. Ofizia-leak, jendetza uxatu ondoren, atzeman zuenmaisu sumindua, eta reitre batzuek kartzelarazeramaten bitartean, bi adiskidek zorigaitzeko

Page 114: Michael Kohlhaas

txanbelan odoldua lurretik jaso eta etxera gida-tu zuten. Halako amaiera dohakabea izan zuenzaldi-tratulariari bere kontrako desarauarengatikkalte-ordaina emateko ahalegin jator eta ongi-nahizkoak. Jendetza barreiatu bezain laster,Dobbelngo larrutzaileak, bere negozioa jadanikitxita zeukan eta bertan luzaroago debora ema-teko gogorik ez zuenak, farol bati lotu zizkionzaldiak, non alprojatxo eta arloteen isekarakoegun osoa eman zuten, inor beraietaz arduratugabe; halako moldez, non edonolako arreta etazainketaren gabeziaz, poliziak bere gain hartubehar izan zituen, eta gautu zuelarik Dresdengolarrutzaileari dei egin zitzaion ordena berririkjaso arte hiriko larru-tokian zain zitzan.

Gertakari honek, nahiz eta zaldi-tratulariakinondik ere sortua ez izan, oso aldarte arrisku-tsua sortarazi zuen herrialdean, baita zentzuzko-en eta neurritsuenen artean ere. Bere auziarenkonponbiderako. Ezin jasanezkotzat jo zitzaionestatuarekiko izan zuen harremana, eta etxe pri-batu eta plazetan mamituz joan zen agiriko bide-gabea bere kontra egitea hobe zelako iritzia,berriro arazo guztia baztertuz, bere seta itsuaren

Page 115: Michael Kohlhaas

asegarritzat halako huskeria batean azkenfinean bortxaz lortutako justizia bat eman ordez.Kohlhaas gizarajoaren zorigaitzerako, kantzilerhandiak berak lagundu zuen, Von Tronka familia-ri zion gehiegizko zuzentasunaz eta ondoriozkoaiherraz, aldarte hura berresten eta hedatzen. Iaezinezkoa zen orain Dresdengo larrutzailearenardurapean zeuden zaldiak berriro Kohlhaasen-brückeko kortatik irten zireneko egoerara itzuliahal izatea; baina trebezia eta artarekin ahalizan balitz ere, aldiko inguruabarrengatik Junke-rraren familiaren gainera eroriko zen lotsaizunahain zen handia, non herrialdeko lehen etanobleenetakoa zen heinean hiritarren arteanzeukan pisuarengatik, bazirudien ez zegoelaezer eroso eta egokiagorik zaldiengatiko kalte-ordaina dirutan ordaintzea baino. Hala eta guztizere, presidentea zen Kallheim kondeak, gaixota-sun ezindurik zeukan txanbelanaren izenean,idatziz handik egun batzuetara kantziler handia-ri proposamen hau berau egin ziolarik, azkenhonek kontseilu eman zion Kohlhaasi ez ziezaio-la muzin egin gisa horretako eskaintzari, luza-tzen baitzioten behintzat; baina presidentea

Page 116: Michael Kohlhaas

berari erregutu zion, erantzun murritz eta zaka-rrean, arazo hartan mandatu pribatuetatik libra-tzeko, eta txanbelanak zuzenean zaldi-tratularia-rengana jotzera gonbidatu zuen, zeina pertsonaeta begiratutzat deskribatzen baitzuen. Zaldi-tratularia, zeinaren borondatea hautsi egin bai-tzen merkatuan gertatutakoarengatik, halaberitxaroten baizik ez zegoen —kantziler handiareniradokizunaren arabera— Junkerra edo beronenahaideen aldetik irekiduraren bat, onginahizkoharrera egin eta dena barkatzeko; baina irekidu-ra hori egiteko uzkur ageri ziren zaldun harrohaiek; eta kantziler handiak bidalitako erantzu-nak garrazturik, Printze Hautesleari erakutsi zio-ten, biharamun goizean hartutako zauriek era-tzanik zeukaten txanbelanari bere gelan bisitaegitean. Bere egoerarengatik ahots ahul etahunkigarriz galdetu zion txanbelanak, bizia arris-kuan jarri ondoren, bere nahiaren arabera, arazohari amaiera emateko, ea oraindik bere ohoreamunduaren kritikagai jarri eta barkamenezkoerregu eta itunekin aurkeztu behar al zuen pen-tsa zitekeen lotsaizun eta laidoa berari eta berefamiliari ekarri zizkioten gizonarengana. Gutuna

Page 117: Michael Kohlhaas

irakurri ondoren, Printze Hautesleak hunkiturikgaldetu zion Kallheim kondeari, ea epaitegia ezal zegoen eskudundurik, Kohlhaasi beste kon-tsultarik egin gabe, zaldiak itzuli ezin zitezkeela-ko inguruabarrean eta, hilik baleude bezala,ondorioz dirubidezko kalte-ordaina emateraepaitu. Kondeak erantzun zuen: «Jauna, hilik bai-taude egon: zuzenbidearen arabera hilik daude,ez baitute inolako baliorik, eta fisikoki larru-toki-tik zaldunen kortetara lekuz aldatu baino lehenleudeke»; orduan Printze Hautesleak, gutunagordez, esan zuen tratatuko zuela arazoa kantzi-ler handiarekin; lasaitu zuen ohean eseri etaesker onezko seinaletzat eskua eman zion txan-belana; eta oraindik bere osasunaz arduratzekogomendioa egin ondoren, prestutasun handizbesaulkitik altxa eta gelatik irten zen.

Honela zeuden gauzak Dresdenen. Lützendikoraindik ekaitz larriagoa Kohlhaas gizarajoarengainera etorri zenean, zeinaren tximista zaldunmaltzurrek aski trebeki asmatu baitzuten zori-gaitzeko haren buru gainera saihesten. Kontuaizan zen Johann Nagelschmidt, tratulariak errol-datu eta gero Printze Hauteslearen amnistiare-

Page 118: Michael Kohlhaas

kin lizentziaturiko morroietako bat, handik astegutxitara Bohemiarekiko mugara etorrita zegoenedozein bihurrikeriatarako prest zegoen jendai-laren parte bat biltzera, eta Kohlhaasek hasitakoegitekoa bere kabuz segiaraztera. Tipo gauzez-tan hark, parte jazartzen zuten amabiak ikara-tzeko eta parte bere desarauetan parte hartzeralandako jendeari eragiteko, bere buruari Kohl-haasen ordeko deitu zion; nagusiarengandik ika-siriko maltzurtasunez barreiatu zuen beren sor-terrietara fidakor itzuli ziren morroi batzuei, ezzitzaiela amnistia errespetatu eta Dresdenerairistean Kohlhaas bera, emandako hitza lotsaga-rriro janez, Dresdenera heltzean kartzelaratu etaguardiapean jarri zutela; halako moldez, nonKohlhaasenaren antz-antzekoak ziren iragarkitinkatuetan bere tropa su-emailea Jainkoarenohoretan bakarrik berpizturiko gerrari-taldetzataurkezten zen, Printze Hautesleak emandakoamnistia betearazteko zelatan egotearen eginki-zunarekin; ezertxo ere ez zen, esan bezala, Jain-koaren ohoretan, ezta Kohlhaasekiko atxikimen-dutan ere, zeinaren zoriarekiko guztiz axolagabebaitzen, baizik eta engainamendu horien babes-

Page 119: Michael Kohlhaas

pean askozaz erosoago eta zigorgabeago erreeta sakailatzeko. Berriak Dresdenera iritsi ordu-ko, zaldunek ezin izan zuten gorde abagunehonek sortzen zien poza, zeren guztiz beste joa-naira bat ematen baitzion arazo guztiari. Erreti-zentzia trebe eta afektatuez gogorarazi zutenKohlhaasi amnistia ematean egin zen hutsegi-tea, nahiz eta berek behin eta berriz eta indarrezohar egin zuten, zeren eta areago baitzirudienizan txarreko doilorkume guztiei dei egitea bai-tzen, bestearen urratsei jarraitzera bultzatuz;eta Nagelschmidtek aurrez esanari fede ema-teaz gainera, hau da, bere jabearen sostengueta segurtasunerako bakarrik hartu zituelaarmak, aditzera eman zuten bere asmakizunguztia Kohlhaasen amarrukeria bat besterik ezzela, gobernua ikaratzea eta bere seta itsuarenaldeko sententzia bat puntuz puntu ezarri etaemanaraztea beste helbururik ez zuena. Kopa-ria, Hinz jauna, Printze Hauteslearen aurre-are-toko mahaian bere inguruan bildu ziren ehiztarieta gortesau batzuei aurkezteraino iritsi zen,bandiduen partida desegitea zorigaitzeko jostai-lu baizik ez zela izan; eta zorrozki bilduriko ingu-

Page 120: Michael Kohlhaas

ruabar desberdinen bitartez, irri egin zion kantzi-ler handiaren justizi zentzuari, eta frogatu zuenpartidak zutik zirauela printzegoko basoetan,zaldi-tratulariaren seinale bakar baten zain ber-tatik suz eta ezpataz irteteko. Christiern vonMeissen printzeak, bere jabearen izen ona erarikitsusienean laidatzeko mehatxua egiten zutengauzen joanaira honengatik oso atsekabeturik,berarengana jo zuen segituan; eta Kohlhaasenerorikoan zaldun haiek zuten interesa igarriz,edozein laprastada berriz baliaturik, Kohlhaasiberriro luzamendurik gabe itaunketa berri bategiteko baimena eskatu zion kantziler handiari.Epaitegiko morroi batek bere harridurarakoGubernium-era gidatu zuelarik, zaldi-tratulariabere bi seme txikiak, Heinrich eta Leopold, beso-etan zituela agertu zen; zeren Sternbald,morroia, Mecklenburgetik zenbait egun lehena-go itzuli baitzen Kohlhaasen bost seme-alabekin,eta era desberdinetako arazoek, azaltzekoxeheegi direnek, haurrak berekin hartzera deli-berarazi zuten, zeinek ume-malkoez eragotzibaitzioten etxetik irtetera zihoala ikustean, etaberekin itaunketara eramatera. Kohlhaasek alde

Page 121: Michael Kohlhaas

banatan eserarazitako haurrak Printzeak ongi-nahiz begietsi ondoren eta era adiskidekorreanhaien adinaz eta izenaz galdetu ondoren, azalduzion Nagelschmidt, behiala morroi izan zuenaTuringiako ibarretan zertan ari zen; eta harenediktuak erakutsiz, gonbidatu zuen ahal zuenguztia kontrajar zezala bere burua zuribidetzeko.Zaldi-tratularia, nahiz eta paper lotsagarri etatraidore haien oso ikaratu bazuten ere, halere ezzitzaion kosta tratulariari inolako nekerik Prin-tzea bezalako gizon jator baten aurrean berekontra zabaldu ziren salaketen faltsukeria, pun-tuz puntu, frogatzea. Ez bakarrik, bere oharrarenarabera, eta gauzak zeuden modura, ez zuelabehar inolako laguntzarik hirugarren batengan-dik aurkeztua zeukan eta biderik hoberenetikzihoan auziaren ebazpenerako; aitzitik, berekinaldean zekartzan eta Printzeari erakutsi zizkiondokumentuetatik, argi eta garbi ageri zen guztizezinezkoa zela Nagelschmidtek Kohlhaasi lagun-tza emateko asmorik izatea, zeren eta Lützenentropa disolbatu baino lehen tratulariak bortxake-ta eta beste bilaukeria batzuengatik urkaraziegin nahi izan baitzuen; halako moldez, non Prin-

Page 122: Michael Kohlhaas

tze Hauteslearen amnistiaren aldarrikapenakbakarrik salbatu baitzuen, zeinaren indarrezeten baitzen elkartzen zituen lokarria, eta egunbat geroago elkarren zinpeko etsai gisa banatuziren. Egindako eta Printzeak onartutako propo-samena burutuz, Kohlhaasek eseri eta gutun batidatzi zion Nagelschmidti bera eta bere tropare-kin hautsi bide zen amnistiaren sostengurakoarmatan altxa izanaren aitzakia asmakizun doi-lor eta makurtzat jotzen zuen; esan zion Dresde-nera iristean ez zutela kartzelan sartu, eztaguardiapean jarri ere eta bere auzia berak nahibezala zihoala gainera; eta, bere inguruan bildu-riko jendaila jakinaren gainean jartzeko, amnis-tia aldarrikatu ondoren Turingian egindako hilke-ta eta erreketengatik, legearen zorroztasun guz-tia eskatzen zuela. Idatziari zaldi-tratulariakLützengo gazteluan aipaturiko makurkeriak zire-la eta, abiarazitako prozesu kriminalen atalakerantsi zitzaizkion, gauzeztan haren, eta lehenesan denez, Printze Hauteslearen ediktuz baka-rrik urkabetik jadanik salbatua izan zenaz herriajakinaren gainean jartzeko. Zegokionez, Prin-tzeak lasaitu egin zuen Kohlhaas itaunketa har-

Page 123: Michael Kohlhaas

tan, inguruabarren pisuarengatik, adierazi beharizan ziren susmo haietatik; segurtasunak emanzizkion bera Dresdenen egongo zen bitartean, ezzela emandako amnistia hautsiko; berriroeskuak luzatu zizkien mutikoei, mahai gaineanzeukan frutatik opari eginez, ea Kohlhaasi aguresan eta irtenarazi egin zuen. Kantziler handiak,zeina segituan ohartu baitzen zaldi-tratulariarengainean eralgitzen ari zen arriskuaz, ahaleginguztiak egin zituen arazoari amaiera emateko,gertakari berriekin nahastu eta katramilatubaino lehen; baina horixe nahi zuten eta zeuka-ten helburutzat zaldun maltzurrek eta, lehenbezala erruaren onarpen isilaz, erresistentziasententzia arin batera mugatu beharrean, izaeraamarruzko eta berritsuzko trikimailuez erabatukatzen ere hasi ziren. Batzuetan esaten zutenKohlhaasen zaldiak Tronkan eradukiak izan zire-la administraria eta alkaidearen jokaera apetaz-ko batengatik, zeinaz Junkerra ez bide zegoeninondik ere jakinaren gainean edo ez erabatbehintzat; besteetan ziurtzat jotzen zuten harairistean abereek ordurako bazutela eztul zipotzeta arriskutsu bat, horretarako lekukoak aipatu

Page 124: Michael Kohlhaas

zituzten, zeinak ekartzeko hitza eman zuten;eta, ikerketa eta eztabaida xehetuen ondoren,argudio hauek alde batera utzi behar izan zituz-tenean, Printze Hautesle beraren ediktu bat eka-rri zuten, zeinaren indarrez, hamabi urteko den-bora-epe batean Brandeburgetik Saxoniara zal-diak sartzea debekatu zen, abere-izurrite batzela eta: eguzkia bezain argi zegoen, ez bakarrikJunkerrak ahala zuela baizik eta eginbeharraKohlhaasek mugatik pasatu nahi zituen zaldiakgeldiarazteko.

Kohlhaasek, bitartean, berriro berreskuratuegin zuen bere baserria eskribauarengandik,egindako kaltearengatik zertxobait saritu ondo-ren, eta zenbait egunez Dresdenetik alde eginnahi izan zuen, antza denez transakzioa erregis-tro judizialean izapidetzeko, eta bere herrialderabidaia egin; erabaki honetan, halere eta inolakozalantzarik ez dugu, askozaz garrantzi gutxiagozuen arazo hark berak —nahiz eta presazkoaizan, neguko hazi-ereitea burutzea, inguruabarbitxi eta kezkagarri haietan bere egoera nolakoazen egiaztatu nahiak baino: horretarako agianbeste izaera bateko arrazoien eragina ere izan

Page 125: Michael Kohlhaas

zen, zeinak bere barrenaren berri dakienari igar-tzeko utziko dizkiogun. Kantziler handia ikusterajo zuen beraz, izendaturik zeukan guardia gabe,eta eskribauaren gutunak eskuan zituela, bereasmoaren berri eman zion, baldin eta, itxurazegoenez, derrigorrean epaitegian behar ezbazuten, hiritik irten eta Brandenburgera zortziedo hamabi eguneko bidaia bat egitearena, epehorren barrean atzera itzuliko zela hitzemanez.Kantziler handiak, kezka eta atsekabezko aurpe-giaz lurrera begiratuz, ihardetsi zion bere pre-sentzia, hain zuzen ere, inoiz baino beharrezko-agoa zela orduan aitortu behar ziola, zeren etatribunala, beste alderdiak egiten zituen alegazio-en bihurria eta amarruaren aurrean, bere aitor-pen eta zehaztapenen beharrean aurkituko zelaaurreikusi ezinezko ehunka kasutan; baina, Kohl-haasek kereilaz ongi jantzirik zeukan bere abo-katua aipatu ziolarik, eta tematasun neurritsuzeskariari eusten zionez gero, zortzi egun bainogehiago ez zituela emango aginduz, kantzilerhandiak, isilune baten ondoren, esan zion irtena-raziz: «zegozkion pasaporteak Christiern vonMeissen printzearen baitan eskatzea espero

Page 126: Michael Kohlhaas

zuela...» Kohlhaasek, kantziler handiaren aurpe-gia oso ongi ulertzen zuenak, sendotuago senti-tu zen bere erabakian ea bertan eseri eta inola-ko arrazoirik eman gabe, zortzi egunetarakopasaportea eskatu zion Von Meissengo printzea-ri, Gubernium-aren buru zen aldetik, Kohlhaa-senbrückera joan eta itzultzeko. Idatzi honekGubernium-aren ebazpen bat jaso zuen Siegfriedvon Wenk gazteluko kapitainak sinatua, zeinakzioen: «Kohlhaasenbrückera joateko bere pasa-porte-eskaria Printze Hautesleari aurkeztukozitzaiola, bere onarpen gorenerako; eta jasobezain laster bidaliko zitzaizkiola». Kohlhaasekbere abokatuari Gubernium-aren ebazpena Sieg-fried von Wenk zelako baroi batek sinatzea zer-gatik zen galdetzean, eta ez berak zuzendu zionChristiern von Meissen printzeak, erantzunzitzaion Printzea hiru egun lehenago irten zelabere sailetara, eta bera kanpoan zen bitarteanpolizi arazoak Siegfried von Wenk, jauregikokapitainaren, jadanik aipaturiko izen berekonoblearen lehengusuaren eskuetan utzi zirela.

Page 127: Michael Kohlhaas

Hainbeste gorabeheraren aurrean artegatu-rik bihotza taupaka hasi zitzaion. Kohlhaasekzenbait egunez itxaron egin zuen jaunaren kon-tsiderazio luzakorraren pean erabakia har zedin;baina igaro zen astebete, eta gehiago ere bai,ebazpena iritsi gabe, eta sententzia ere bai,nahiz eta ziurtasun osoz aditzera eman zitzaionordurako entzutegian emana zegoela: halakomoldez, non hamabigarren egunean, irmoki deli-beraturik, zeinahi zelarik ere gobernuak berare-kiko zuen jarrera inondik ere argitara ekartzera;eseri zen eta errepresentazio hertsakorreanberriro pasaporteak eskatu zituen. Baina nolakotxundimena ez ote zuen izan biharamun gauean,hura ere erantzunik jaso gabe igaro zelarik,pausu bat ematean —bere egoeraz pentsakorgogoetan zebilela, eta bereziki Martin Luterodoktoreak lortu zion amnistiarenaz— landetxea-ren atzeko aldean atondurik zeukan kabinete-txoko leihoaren aurrean, atariko albo-gelan,zeina egonlekutzat eman zien, Von Meissengoprintzeak izendatu zion guardia ez ikustean.Thomasek, etxezain zaharrak, zeinari dei egin

Page 128: Michael Kohlhaas

eta galdetu baitzion, hasperenka erantzun zion:«Gauzak ez dabiltza behar luketenez! Lanskene-teak —eta gaur ohi baino zebiltzan —gaua eror-tzean etxearen inguruan banatu dira; beraietakobi guardia egiten aurkituko dituzu, ezkutua etalantzarekin, atearen aurrean, kalean; beste bigehiago daude atzekoan, jardinean; eta oraindikbeste bi etzan dira areto-aurrean lasto-sortabaten gainean, eta bertan lo egin behar duteladiote». Kolorea galdu zuen Kohlhaasek biraeman eta erantzun zuen «berdin ziola bertanzeuden bitartean; eta solairutik igarotzean argibat jartzeko, ikusi ahal zezaten». Etxaurreko per-tsiana bat ireki ondoren, ontzi bat husteko aitza-kiarekin, eta agureak aditzera eman zion ingu-ruabarraren egiaz jabetu zenean —zeren unehartan bertan isiltasun txukunean guardiak erre-lebua hartu baitzuen eta maniobra horretaz ezzen inor ohartu, nahiz eta aspaldidanik neurrihori hartua zegoen— etzan zen ohean, nahiz etalogurarik gabe, eta berehala eduki zuen hurren-go egunerako erabakia hartuta. Zeren ezer ezbaitzion gutxiago jasaten tratatu behar zuengobernu hari justizi itxurak baino, izatez bere

Page 129: Michael Kohlhaas

pertsonaren baitan emandako amnistia haustenari zirelarik; eta egiazki preso bazegoen, ia inon-dik zalantzatan jartzerik ez zegoenez, ageriki etaitzulingururik gabe aitortzera behartu nahi zuenhorrela zela. Ondorioz, hurrengo egunak argituzuenean, Sternbald bere morroiaren bitartezagindu zuen kotxea lotu eta etxe aurrera ekarziezaiotela, esan zuenez, Lockewitzeko erregis-tratzailearen etxera joateko, zeina aspaldikoezaguna baitzuen, Dresdenera agur egitera eto-rri zitzaiona eta toki hartan egun bat bere seme-alabekin pasatzera gonbidatu zuena. Lanskene-teek, txutxuputxuen artean etxean sortu zenjoan-etorriaz oharturik, beren arteko bat bestelabaitakoan hirira bidali zuten, eta horrela handikgutxira amabi bat agertu zen bertan laguntzailebatzuekin, eta arazoren bat konpondu beharbalu bezala, aurreko etxean sartu zen. Kohlhaasere ohartu zen mugimendu haietaz, bere seme-alabak prestatzen ari zen bitartean, eta berariazeraduki zuen kotxea atearen aurrean beharbaino denbora luzeagoan; poliziaren prestame-nak amaiturik ikusi zituen bezain laster, aterairten zen seme-alabekin; eta, ezkaratzean guar-

Page 130: Michael Kohlhaas

dia egiten zegoen lanskenete-eskoltari segitubeharrik ez zeukala esan ondoren, mutikoakkotxera igoarazi eta neskatoak musukatu etakontsolatu egin zituen, zeinak, emandako agin-duaren arabera, etxezainaren alabaren konpai-nian negarrez geratzen baitziren. Baina kotxeraigo orduko, aguazila bere laguntzaile-segizioare-kin aurreko etxetik irten, Kohlhaasengana hurbil-du eta nora joan nahi zuen galdetu zion. Honekerantzutean «adiskidea zuen Lockewitzekoeskribauaren etxera kotxez joan nahi zuela, zei-nak berriki landetxean seme-alabekin egun batpasatzera gonbidatu zuela», orduan amabiakerantzun zion, «kasu horretan pixka batean itxa-ron beharko zuela; Meissengo printzeak eman-dako aginduen arabera, zaldizko lanskenetebatzuek lagunduko zutela». Kohlhaasek, kotxea-ren gainetik irribarre eginez, galdetu zion «eauste al zuen bere pertsona ez zela seguru egon-go egun batez bere mahaikide izatera gonbidatuzuen adiskide baten etxean». Ofizialeak tonu alaieta atseginean erantzun zion segur aski arriskuaez zela handia, eta gaineratu zion lanskeneteekez ziotela inolako trabarik egingo. Kohlhaasek

Page 131: Michael Kohlhaas

orduan zorrotz erantzun zion «Dresdenera iris-tean Meissengo printzeak libre utzi ziola guar-diaz baliatzea edo ez baliatzea»; eta amabiakinguruabar horretaz harritu eta esamolde zuhu-rrez bere egonaldi guztian izandako ohitura aipa-tu zuelarik, zaldi-tratulariak kontatu zion zer ger-takariren ondorioz sortu zen bere etxeari eskoltajarri beharra. Amabiak ziurtatu zion Siegfriedvon Wek, jauregiko kapitainaren, une hartanpolizia-buru zenaren aginduek bere pertsonaetengabe babesteko obligazioa ezartzen ziotela;eta laguntzerik onartzen ez bazuen, bera Guber-nium-era joan zedila eskatu zion, sor zitekeenerrakuntza desegitera. Kohlhaasek begiradaesanguratsu bat zuzendu zion eta, zirt edo zartegiteko asmoarekin, esan zion «horixe egin nahizuela»; jaitsi zen kotxetik bihotza taupaka zuelaetxezainari haurrak solairura eramateko eskatuzion eta morroia orgaren zain geratzen zen bitar-tean, amabia eta bere guardiarekin Gubernium-ean aurkeztu zen. Suertatu zen jauregiko kapi-taina, Wenk baroia, Leipzig inguruan atzemaneta aurreko gauean ekarri zituzten Nagelschmid-ten morroi-talde baten miaketan lanpeturik zebi-

Page 132: Michael Kohlhaas

lela —eta tipo haiei, hain zuzen ere, Von Tronka-ko zaldunak berak ari zitzaizkiela itaunketa egi-ten beraiengandik atseginez entzungo zirate-keen zenbait xehetasuni buruz— zaldi-tratulariazeraman segizioarekin aretoan sartu zenean.Zaldi-tratularia ikusi bezain laster, baroia bera-rengana joan zen, zaldunek isildu eta bat-bateanitaunketa bertan behera utzi zutelarik, eta zernahi zuen galdetu zion; eta zaldi-tratulariak begi-runez aditzera eman zionean Lockewitzeko erre-gistradorearekin bazkaltzera joateko asmoazuela eta behar ez zuelako, hirian utzi nahi zuelalanskenete-eskolta, erantzun zion baroiak, aur-pegiko kolorea aldatuz eta beste zerbait irentsinahi balu bezala, ongi egingo zuela etxean gera-tu eta Lockewitzeko eskribauaren orritsari ukoegiteaz. Ondoren, hizketa etenez, amabiarenga-na zuzendu eta esan zion «gizonari buruz eman-dako aginduaren arabera ordenak betetzeko,zaldizko sei lanskenetek lagundurik ez baldinbazen hiritik alde egin ez zezakeenez gero».Kohlhaasek galdetu zuen ea ez ote zegoenpreso, ea uste izan behar zuen ageriki emanzitzaion amnistia hausten ari zitzaizkiola; eta

Page 133: Michael Kohlhaas

orduan baroiak supituki aurpegia gorrituz bi haz-betera hurbildu eta begietara begiratuz erantzunzion: «Bai, bai, bai!»; bizkarra eman, aho betehortzekin utzi eta Nagelschmidten morroiekikobere zereginera itzuli zen. Ondoren, irten zenKohlhaas aretotik eta, ongi bazekusan ere pausuharekin izugarri zaildu zuela geratzen zitzaionsalbabide bakarra, ihesa, onetsi egiten zuen era-bilitako jokaera, zeren amnistiako artikuluakbetetzetik libre ikusten baitzuen bere burua.Etxera itzulirik, zaldiak askatzeko agindu zueneta, amabiaren konpainian, triste eta habailduriksartu zen bere kabinetean; eta gizon hark zaldi-tratulariari nazka emateko zoriraino ziurtatzenzuen dena gaizki-ulertze batean oinarriturikzegoela eta laster argituko zela dena, atalagatuzituzten laguntzaileek bere keinu batez atarirakoirteerak; hala eta guzti ere, amabiak ziurtatuzion, etxearen aurrealdeko irteera nagusia era-bat bere nahierara edukiko zuela.

Bitartean Nagelschmidtek hainbesterainohertsaturik ikusi zuen bere burua justizi lagun-tzaile eta lanskeneteen aldetik Turingiako baso-etan, non bere gain hartu zuen bezalako zeregin

Page 134: Michael Kohlhaas

bat aurrera eramateko erabat baliabideez gabe-turik aurkitzean Kohlhaas arazo hartan interesa-raztea bururatu zitzaion; eta txangoan etorri zenbidaiari batengandik aski xeheki Dresdenenauzia zer egoeratan zeukan jakinik, uste izanzuen, nahiz eta bien artean etsaitasun nabarme-na zegoen, zaldi-tratularia mugi zezakeela bere-kin lotura berri bat ezartzera. Horrela, bada,morroi bat bidali zion ia ezin ulertuzko alemanezidatziriko txartel batekin eta honela zioen:«Altenburg aldera joan eta sakabanaturiko hon-darrekin bertan batu zen troparen buruzagitzahartu nahi bazuen, bera prest zegoela Dresden-dik ihes egiten laguntzeko zaldi, jende eta dirua-rekin; eta abaguneaz baliatzen zela aurreran-tzean esanekoago izango zela hitzemateko etaziur lehen baino neurritsuago eta hobea, eta zionleialtasun eta atxikimenduaren agiritzat, prestzegoela Dresdenera joan eta kartzelatik jaregite-ko agintzen ziola». Baina gutun hau zeramantipoa, Dresden inguruko herri batean oso karran-pa gaiztoek hartu zuten, zeinak txikitatik jasatenzituen, eta abagune hartan laguntzera hurbilduzitzaizkionek gutuna paparrean aurkitu zioten,

Page 135: Michael Kohlhaas

atxilotu eta guardia eta jendetza handi batekinGuberniumera eraman zuten. Gutuna irakurribezain laster, Von Wenk baroia, jauregiko kapi-taina, Printze Hausteslearen jauregira joan zen;bertan Kunz eta Hinz jaunak aurkitu zituen, berezaurietatik susperturik lehena eta Kallheim kon-dea, Estatu-kantzilergoburua. Von Tronka jaunakbesterik gabe, Kohlhaas atxilotu eta Nagelsch-midtekiko ezkutuko elkarraditzeak zituelakoauzitara eramatearen aldeko agertu ziren; argu-diatzen zuten gisa hartako gutun bat ezin zite-keela idatz baldin eta zaldi-tratulariak aurretikbeste batzuk igorri ezean, ezta bien artean lotu-ra doilor eta gaiztaginik egon ere makurkeriaberriak egiteko. Printze Hautesleak irmoki ukoegin zion gutun bakar hura oinarritzat harturikKohlhaasi eskaini zion babesa; aitzitik, sostenga-tu zuen Nagelschmidten gutunak nolabait adie-razten zuela aurretik ez zela loturarik izan; etaluzaroan zalantzan egon ondoren deliberatu zengauza bakarra, egoera argitzeko asmotan, presi-dentearen proposamena izan zen: Nagelschmid-tek bidalitako morroi beraren bitartez, honeklehen bezala gero ere libre balirau bezala, esku-

Page 136: Michael Kohlhaas

ratzen uztea eta erantzuten ote zion egiazta-tzea. Horrela, bada, biharamun goizean ordura-ko kartzelan sarturik zegoen morroia Guber-nium-era gidatu zuten, non jauregiko kapitainakgutuna gomendatu zion eta behartu zuen, libreeta irabazi zuen zigorretik libre aurkituko zenpromesaren pean, zaldi-tratulariari idatzia ezergertatu izan ez balitz bezala ematera; tipo harkaparteko eragozpenik gabe onartu zuen izanmakurreko amarru hura, eta itxuraz era ezku-tuan, Kohlhaasen etxera sartu zen —polizi ama-biak merkatuan eskuratu zituen karramarrobatzuk saltzeko aitzakiarekin—. Beste ingurua-bar batzuetan Kohlhaasek, zeinak irakurri bai-tzuen gutuna bere seme-alabak karramarroekinjolasean zebiltzan bitartean, tipo hari paparretikheldu eta atean guardia egiten zeuden lanskene-teen esku jarriko zukeen; baina zegoen giroanhorrelako keinu bat ere kalkulu hotzenaren gaiizan zitekeenez gero, eta bera erabat konbentzi-turik geratuko zatekeen munduan ezerk ezinzezakeela sartua zegoen auzitik salba, begiratuzion halako hari begirada trist batez, ongi ezagu-na zuen aurpegian eta galdetu zion non zeukan

Page 137: Michael Kohlhaas

bizilekua eta handik ordu batzuetara berriroetortzeko bere etxera, non bere nagusiari buruz-ko erabakiaren berri emango zion. Dei egin zionSterbaldi, zeina halabeharrez gelan sartu zen,karramarro batzuk erosteko; eta tratua eginzelarik, elkar ezagutzera iritsi gabe, eta biakirten ondoren, eseri eta gutun bat idatzi zionNagelschmidti honako hitzotan: «Lehenik onar-tzen zuela Altenburg aldean zeukan troparenburuzagitza; eta, ondorioz, bere bost seme-ala-bekin behin behinekoz zeukaten presondegitiklibratzeko, bidal zezala bere kotxea bi zaldirekinDresdendik Neustadtera; joanaira lasterra ber-matzeko, oraindik lauzkatu egin beharko zirelaWittenbergerako bidean, itzulinguru bat eginahal izateko, orduan kontatzeko luzeegi jokozuten arrazoiengatik, ezinbesteko baitzuen egi-tea bestea zegoenera iritsi ahal izateko; nahizeta ziurtzat jotzen zuen diruz eros zitezkeelazelatatzen zuten lanskeneteak, indarra beha-rrezkoa izan zitekeen kasurako, ziurtasuna izannahi zuela bi morroi adoretsu, trebe eta ongiarmaturekin kontatu ahal izateko DresdengoNeustadten: prestamen horiei buruzko gastuen

Page 138: Michael Kohlhaas

kontu egiteko, morroiaren bitartez poltsa batbidaltzen ziola hogei urre-koroarekin, zeinenenpleguaz kontuak errendatuko zizkion arazoaamaitu eta gero; gainerakoan eta beharrezkoaez zelarik, bera jaregiteko Dresdenen ez zedilaagertu; areago, Altenburg aldean irauteko agin-dua espresuki ematen ziola bitartean bandagidatzeko, ezin baitzitekeen buruzagirik gabegera». Gau hartan morroia heltzean, gutunaeman zion, oparo adiguri egin ondoren, etazorrotz eskatu zion hura ongi zaintzeko.

Bere bost seme-alabekin Hamburgera joate-ko asmoa zuen eta han Hegoaldera edo Ekialde-ko Indietarako ontziratzekoa, edo berak ezagu-tzen zituenaz bestelako gizakien gain eguzkiakargi egiten zuen beste edonora: zeren eta horre-gatik Nagelschmidtekin tratuan sartzeak sor zie-zaiokeen aiherraz aparte, nahigabeek zanpaturi-ko arimak uko egin baitzion zaldiak gizentzeari.Tipo hark erantzuna jauregiko kapitainari esku-ratu bezain laster kantziler handia kargutikkendu, Kallheim konde presidentea tribunal-buruizendatu eta, Printze Hauteslearen dekretuzKohlhaas atxilotu eta katea astunez zamaturik

Page 139: Michael Kohlhaas

hiriko dorrera eraman zuten. Gutun hura zela etaauzitan sartu zuten, zeina hiriko zoko guztietanezarri zuten; eta nola auzitegian baietz erantzunzuen gutuna eskuan zuela berak egindakotzataitortzen al zuen galdetu zion auzi-maisuari, etabere buruaren defentsarako ezer aurkeztu ahalzezakeen galdetzean ezetz ihardetsi zuelarikbegiak beheratuz, larrutzaileen eskuetan orrikagoriez zimikatua, laurdenkatua eta bere gorpu-tza estira eta urkabearen artean errea izaterakondenatu zuten.

Honela zeuden gauzak Kohlhaas gizarajoa-rentzat Dresdenen, Brandenburgeko PrintzeHauteslea indarkeria eta nahikeriaren eskuetatiksalbatzeko agertu zenean, brandenburgar men-pekotza zuen heinean, Saxoniako Estatu-kantzi-lergoan aurkezturiko nota baten bidez errekla-matzeko. Zeren Heinrich von Geusau jaun, bailejatorrak Spree ibaiaren hegietan paseo bat ema-ten ari zela berri eman baitzion gizon berezi etainondik ere arbuiatzekoa ez zen haren zorteazeta abagune hartan Printze harrituaren galderekhertsaturik, ezin izan zion albora eragin berepertsonaren gain zeukan erruari Sigfried von

Page 140: Michael Kohlhaas

Kallheim konde artzakantzilerraren nahikeriari;biziki nahigabeturik beronekin, eta argibideakeskatu eta Tronka etxearekin zuen ahaidetasunazela guztiaren errudun egiaztatu ondoren, Prin-tzeak, besterik gabe, eta onginahia baztertu zionseinale ugarirekin kargutik kendu eta Heinrichvon Geusau jauna izendatu zuen artzakantziler.

Suertatu zen, ordea, Poloniako koroak, ezdakizkigun arrazoiengatik Saxoniako etxearekingatazkan zebilenak, behin eta berriz proposa-men hertsakorrez bultzatzen zuen Printzea bere-kin aliatzera eta Saxoniako etxearen aurka elkarhartzera; halako moldez, non Geusau jauna,halako gauzetan trebeziarik gabea ez zenak,bere nagusiaren nahia betetzea espero izanzuen, kosta ahala kosta, Kohlhaasi justizia egi-tean baina horregatik ordena orokorra arriskuanjarri gabe partikularrei zor zaien arretak eska-tzen zuenaz haraindi. Ondorioz, artzakantzile-rrak nahikeria hutsez Jainkoa eta gizakien kon-trakoa izan zen prozesuan zehar ikusirik, Kohl-haasen estradizio baldintzagabe eta berantezinaerreklamatu ez ezik, bere gain errurik egonezgero, Brandenburgeko legeen arabera epaitua

Page 141: Michael Kohlhaas

izan zedin, Dresdengo epaitegiak Berlingo abo-katu baten bitartez egin zezakeen helegitez,baita Printzeak gogo biziz Dresdenera bidali nahizuen abokatuarentzat pasaporteak eskatu ereegin zituen, Kohlhaasek Wenzel von TronkakoJunkerrarekin hasita zeukan auzian Kohlhaasijustizia egiteko Saxoniako lurraldean legez kon-tra zaldiak eraduki eta ikaragarrizko tratu txa-rrak eman zizkiotelako. Kunz jaun txanbelana,Saxonian egindako kargu-aldaketaren ondoriozkantzilergoburu izendatu zutenak eta arrazoidesberdinengatik, aurkitzen zen estutasunean,Berlingo gorteari eragozpenik sortu nahi ez zio-larik, bere nagusiaren izenean erantzun zuen,zeinari hartutako notak izugarri erasan baitzion:«Harrigarria zela nolako adeitasunik ezaz etabidegabekeriaz eztabaidatzen zitzaion Dresden-go epaitegiari Kohlhaas legeen arabera epaitze-ko ahalmena, herrialdean egindako delituenga-tik, gainera aski ezaguna izaki aipatua ondasungogoangarrien jabe zela hiriburuan bertan etamola ere ez zitzaiola ukatzen bere Saxoniakohiritar-izaera. «Baina Poloniako koroak bost milagizoneko armada bat bildua zuenez gero Saxo-

Page 142: Michael Kohlhaas

niarekin mugan zeuzkan erreklamazioak ebazte-ko, eta Heinrich von Geusau jaun artzakantzile-rrak aitortu zuenez: «Kohlhaasenbrück, zaldi-tra-tulariak bere izena hartu zuen tokia Brandenbur-geko lurraldean zegoela, eta jende-eskubidearenhausketatzat hartuko zela haren kontra emanda-ko herio-zigorra betearaztea», Printze Hautes-leak erabaki zuen —eztabaidatik at geratu nahizuen txanbelanaren beraren iradokizunez—Christiern von Meissen printzea kontsultataradeitzea eta, beronek azaldu zituen arrazona-menduen ondoren, Kohlhaas Berlingo epaitegiraestraditatu eta horrela eskatutakoa betetzea.Meissengo printzeak, zeinak bere nagusi habail-duaren ageriko gurariz eta sortu ziren bilauke-riengatik pozik ez bazegoen ere, Kohlhaasenarazoaren zuzendaritza onartu behar izan zuen,galdetu zion zer karguren pean auzitara sartzeanahi zuen zaldi-tratularia Berlingo epaitegian;eta Nagelschmidti egindako gutuna aipatu ezinzelarik —idatzi zeneko inguruabar badaezpada-ko eta ilunengatik—, ezta aurreko zakuraketaeta su-emateak gogora ekarri ere —jendaurreanezarritako iragarkiz barkatu zitzaizkiolako—,

Page 143: Michael Kohlhaas

orduan Printze Hautesleak deliberatu zuen Vie-nako Enperadorearen Maiestateari txosten bathelaraz zekiola Kohlhaasek Saxoniara egin zueninbasio armatua zela-eta, berak gerizaturikobakea hausteagatik protesta eginez eta berari,inolako amnistiarekin konprometiturik ez zegoe-nari eskatuz, hartan oinarriturik eta akusatzaileinperial baten bitartez Kohlhaasi Berlingo auzite-gira dei egin ziezaiola. Handik zortzi egunetara,zaldi-tratularia bere bost seme-alaben konpai-nian —zeinak bere eskariz zurtzegi eta erruki-etxeetatik jasoak izan baitziren—, kotxe bateraigoarazi eta Friedrich von Malzahn zaldunak Ber-linera eraman zuen, zeina Brandenburgeko Prin-tze Hautesleak Dresdenera bidali baitzuen seireitrerekin. Suertatu zen Saxoniako Printze Hau-teslea une hartan orein-ehizaldi handi bateanesku hartzen ari zela, zeina Dahmen antolatubaitzuen lurraldeko gobernariak, Aloysius vonKallheim kondeak, Saxoniako mugak sail han-dien jabe zenak, Kunz jauna txabelana, beronenemazte Heloise, gobernariaren alaba eta presi-dentearen arrebarekin, eta baita bertaratu zirenbeste handiki, dama eta jaun, gortesau eta ehiz-

Page 144: Michael Kohlhaas

tariekin ere; halako moldez, non oraindik taldeosoa mahaiaren inguruan bildurik zegoela,muino baten gainean bidean zehar altxaturikogailardete ikustetsudun dendatan, oraindik ehi-zako hautsez estalita, haritz-enbor batetiko soi-nuak lagun zituztela eta menino eta pajeek adei-tsuki zerbitzaturik, zaldi-tratularia Dresdendikzetorren bidea astiro ibiliz zaldizko eskoltarekinigaro zenean. Kohlhaasen seme txiki baten gai-xotasunak Malzahn bere laguntzailea Herzber-gen hiru egunez gelditzera behartu zuen; neurrihorretaz, ordea, zerbitzatzen zuen jaunarenaurrean bakarrik erantzukizuna izaki, ez zionbeharrezko iritzi Dresdengo gobernuari jakina-razteari. Gaztaroko garai urrunduetan berelehen maitasun izan zuen Heloise damarenondoan eserita, kapela buruan zuela, ehiztariengisara, izei-abartxoekin apaindurik, golkoa erdizabalik, eta jai-giroak alaiturik, Printze Hautes-leak proposatu zuen: «Goazen hara, kopakadabat ardo dohakabe hari eramatera, nornahi delaere!» Heloise dama zutitu egin zen, bihozkoibegiratuz segituan eta mahaian arrapaladan sar-turik paje batek ekarri zion zilarrezko erretilu bat

Page 145: Michael Kohlhaas

fruitu, pastel eta ogiz bete zuen; eta jadanikirtenda zegoen, era guztietako izkirimiriekin,talde osoa borborka dendatik, gobernariak aur-pegi asaldatuarekin etorri eta bertan gelditzekoeskatu zienean. Printze Hautesleak txunditurikzer gertatu zen galdetzean, hain aztoraturik ego-teko, gobernariak kotxe hartan Kohlhaas zihoalaerantzun zion hitz-totelka txanbelanari; guztien-tzat ulertezina zen albiste haren aurrean, zerenjakina baitzen sei egun lehenago abiatua zelaDresdendik, hartu zuen txanbelanak, Kunz jau-nak, bere kopakada ardoa eta, dendarantz itzuli-rik, hondarretan isuri zuen. Printze Hautesleak,erabat gorriturik, berea erretiluan ezarri zuenzeina txanbelanaren keinu batez horretarakohurbildu baitzion menino batek; eta Friedrichvon Malzahn zalduna, ezagutzen ez zuen taldea-ri begirunez diosal eginez, igaro zen bitarteanbidearen gainetik tiraturiko denden lokarrienartetik Dahme aldera ahukua astiro gidatuz, jau-nak gobernariaren eskariz dendara itzuli ziren,gertatuari aparteko garrantzirik eman gabe.Printze Hauteslea eseri bezain laster, goberna-riak mandatua bidali zuen Dahmera bertako bai-

Page 146: Michael Kohlhaas

leari zaldi-tratularia lehenbailehen aurrerakobidean jar zezala eskatuz; baina, Mahlzango zal-dunak, ordua oso aurreratua zelako, gaua bertanemateko nahia agertu zuelarik, bailearen jabegozen eta sastraka artean ezkutaturik eta bazterzegoen landetxe batean isiltasun handieneanalojatzeaz konformatu behar izan zuen. Bainaarratsean suertatu zen, jaunak ardoz eta mahai-azken joriz barreiaturik, gertatua ahaztu zutela-rik, gobernariari berriro zelatara agertu zenorein-talde bat barrandatzera itzul zitekeela otu-tzea. Iradokizun hau gogo onez hartu zuen taldeosoak, segituan bikoteka sakabanatu eskopetakhartu bezain laster hesi eta mendiko postueta-rantz; halako moldez, non Printze Hauteslea etaHeloise dama, zeina beronen besoari itsatsi bai-tzitzaion ikuskizuna ez galtzeko, izendatu zietenpajeak, hain zuzen ere, eta beren harridurarako,Kohlhaas brandenburgar reitreekin aurkitzenzen etxeko barlaren erditik gidatu zituen. Damahorretaz ohartzean esan zuen: «Zatoz, garaita-sun hori, zatoz!» eta lepotik zintzilik zerabilenkatea zetazko petoan ezkutatu zion txantxaz etakoketeriaz: «Ardaila etorri baino lehen sar gaite-

Page 147: Michael Kohlhaas

zen landetxean eta gau bertan eman behar duenpertsonaia bitxia ikusiko dugu!» Printze Hautes-leak gorriturik eskutik heldu eta esan zion:«Heloise!, horiek burutadak dituzuna!». Bainadamak esan zionean, txunditurik, inork ezingozuela ezagutu, ehiztari-jantziak estaltzen zuela-ko, eta tira egin ziolarik eta nola une horretan biehiztari etxetik irten ziren beren jakin-mina ase-rik eta hauek ziurtatu zienez gero gobernariarentrikimailu bati esker, ez zalduna ez zaldi-tratula-ria ez zeudela jakinaren gainean zer jende-motabildu zen Dahme aldean; Printze Hautesleakkapela begietaraino sartu eta irribarrez esanzuen: «Erokeria, hi haiz munduaren nagusi etaemakume ederraren ezpainak dauzkak kokagu-netzat!»

Gertatu zen Kohlhaas lasto-sorta baten gai-nean eserita zegoela, bizkarra hormaren kontra,Herzbergen gaixotu zitzaion semeari esne etaogi zurizko zopa bat ematen, jaunak bisita egite-ra landetxean sartzean; eta hizketan hastekodamak nor zen eta haurrari zer gertatzenzitzaion galdetzean, baita zer delitu egin zueneta nora zeramaten halako eskoltarekin, hark

Page 148: Michael Kohlhaas

larruzko burutako erantziz agur egin zion eta,bere egitekoari utzi gabe, galdera hauei eran-tzun murritza baina nahikoa eman zien. PrintzeHauteslea, zutik ehiztarien atzealdean zegoe-nak, zetazko haritik zintzilik berunezko erlikia-ontzi bat zerabilela ohartzean, galdetu zion hiz-ketarako ezer hoberik ez egokitzean, zer esannahi zuen eta zer zeukan barrean. Kohlhaasenerantzun zion: «Bai, jaun prestu hori, erlikia-ontzi hau —eta fineziaz lepotik atera, ireki etalakrez zigilaturiko txartel bat erakutsi zuen—erlikia-ontzi honekin gauza miragarri bat gertatuzen. Zazpi bat ilargi izango dira orain, emaztearilurra eman eta biharamunean, ni Kohlhaasen-brücketik abiatu nintzen, agian jadanik badaki-zunez, Tronkako Junkerra atzematera, zeinakbidegabekeria ugari egin baitzizkidan; eta nik ezdakidan gairen bati buruzko negoziaketa zela-eta, Brandenburg eta Saxoniako Printze Hautes-leek bilera bat izana zuten Jüterbock izenekoherri txiki batean, nondik eraman baininduenneure kanpainak; eta arrats alderako berennahiak bateratu zituztelarik, biak berriketa adis-kidekorrean kalera irten ziren, garai hartan han

Page 149: Michael Kohlhaas

jendetza handiarekin egiten ari ziren urterokoferiari begiratu bat ematera. Bertan ijito-andrebatekin topo egin zuten, zeinak oin-aulki bateaneserita inguruan bildutako jendeari etorkizunaigartzen baitzion egutegi batetik, eta ez ote zeu-kan berei zerbait atseginik igartzeko. Nik neuretaldearekin ostatu batean egoitza hartu nuelariketa hau gertatu zen tokian aurkitzen nintzelarik,ezin nuen hauteman nengoeneko elizako atea-ren atzetik zer esan zien andre miragarriak jaunhaiei; halako moldez, non jendeak barrezka elka-rri xuxurlatu zion emakume hark ez ziola edono-ri bere jakitearen berri ematen, eta sortzerazihoan ikuskizunarengatik jendea pilatu zelarik,ni neu atzealdean, elizako sarreraren ondoanzegoen harrizko aulki batera igo nintzen, gutxia-go neure jakin-minarengatik jakin-minez zeude-nei toki egiteagatik baino. Neure talaiatik, inola-ko eragozpenik gabe, jaunak eta oin-aulkianaurrez aurre eserita zeukaten eta itxuraz marrabatzuk egiten ari zitzaien emakumea ikusi ahalizan nituen orduko, berau supituki zutitu zenmakuluez baliaturik eta jendartean begiratzenhasi zen; ikusten nau ni, berarekin inoiz hitzik

Page 150: Michael Kohlhaas

trukatu ez nuena, ezta neure bizitzan bere jaki-teari denborarik eskaini gabekoa nintzena; urra-tzen du bidea jendetza sarrian zehar nengoentokiraino eta esaten du: «Tira! Jaunak jakin nahibadu, hiri galdetu beharko dik!» Eta horrenbes-tez, jaun prestua, esku ihar eta hezurtsuaz txar-tel hau luzatu zidan. Eta nik txunditurik, jendeguztia niregana zuzentzean, esan niolarik:«Ama, zer opari dira hauek?», erantzuten ditberak hauteman ez nizkion gauza asko, zeinenartean harridura handirako neure izena ereentzun nuen: «Amuletu bat, Kohlhaas, zaldi-tra-tularia; gorde ezak, ikusiko duk egunen bateanbizia nola salbatuko dian!», eta desagertu egitenda. Beraz —jarraitu zuen Kohlhaasek bizi-bizi—,egia esan, Dresdenen gauzak gogor jarri zaizki-dan arren, ez dut biziaz ordaindu beharrik izan;baina nola joango zaizkidan Berlinen, eta bertanere honen laguntza izango dudan, geroak esan-go du».

Hitz hauek entzutean Printze Hauteslea eseriegin zen aulkian; eta nahiz eta dama harrituakzer gertatzen zitzaion galdetu eta berak: «Ezerez, ezertxo ere ez» erantzun, handik gutxira

Page 151: Michael Kohlhaas

lurrean zerraldo erori zen ondoeza eginik, damakberagana hurbildu eta besoetan hartzeko ereastirik izan baino lehen. Malzahngo zaldunak,zeina une hartan bertan beste zeregin batekinsartu baitzen, esan zuen: «Jainko maitea! Zergertatzen zaio jaunari. Damak oihu egin zuen:«Ekarri ura, bizkor!». Ehizazainek altxatu etaalbo-gela bateko ohera eraman zuten; eta azto-ramenduak gorena jo zuena txanbelanak, pajebatek ekarririk, aitortu zuen, bizira ekartzekobehin eta berriz alferreko ahaleginak egin ondo-ren esan zuen: «Antza denez, jaunak atakea izandu!» Kopariak zaldizko mandatari bat Luckauerabidali zuen bitartean mediku bila, eta jaunakbegiak ireki zituelarik, gobernariak kotxe bateraigoarazteko eta berak ingurumarietan zeukanehiza-dendara poliki-poliki eramateko aginduzuen; baina bidaia haren ondorioz beste bi ondo-ez izan zituen toki hartara iristean; halako mol-dez, non harik eta biharamun goizera arte, Luck-haueko medikua iritsi zen arte, ez zen inolakohobekuntzarik nabaritu, baina orduan ere ner-bio-sukarrezko sintoma larri berekin. Bere baita-ra etorri zen bezain laster, ohean eseri eta ezer

Page 152: Michael Kohlhaas

baino lehenago Kohlhaas non zegoen galdetuzuen. Txanbelanak, galdera nahastuz, esan zioneskua hartzen zion bitartean lasai zitekeela giza-ki nardagarri harengatik, zeren gertakari estrai-nio eta ulergaitzaren ondoren Dahmeko lande-txean geratu zela brandenburgar eskoltarenzaindaritzapean. Atxikipen bizieneko adierazpe-nekin eta gizon harekin topo egitera eraman iza-naren arinkeriarengatik jadanik emaztearigarratz haserre egin ziola ziurtatu ondoren, gal-detu zion zerk eragin zion hain zirrara miragarrieta ikaragarria berarekin hitz egin zuen bitar-tean. Printze Hautesleak esan zion aitortu beha-rrean zegoela gertakari higuingarri guztiarenerrua gizonak berunezko erlikia-ontzi bateanaldean zeraman txartel ziztrina ikusi izanak zeu-kala. Oraindik zenbat argibide ere gehitu zituen,txanbelanak ulertu ez zituenak; supituki eskuabereen artean estutu eta txartel haren jabe iza-tea garrantzi handienekoa zela beretzat aitortuzion; eta ez zedila han eserita geldi, lasterkaDahmera joan eta txartel hura kosta ahala kostaeros ziezaiola erregutu zion. Txanbelanak, zeina-ri kosta egiten baitzitzaion bere txundidura uler-

Page 153: Michael Kohlhaas

tzea, ziurtatu zion baldin eta txartel hark inolakobaliorik bazuen beretzat, ezer baino garrantzi-tsuagoa zela Kohlhaasi inguruabar hori ezkuta-tzea; zeren eta indiskrezio txikienarengatik horijakinaraziz gero, aberastasun guztiak gutxiegiizango zituela tipo zital, mendekio-egarrianaseezina zen hari erosteko. Lasaitzeko gaineratuzion beste bideren bat pentsatu beharko zela etaagian amarruz hirugarren bat erabat oharka-bean beretzat hainbeste esan nahi zuen txarte-laz jabetu ahal izango zela, baldin eta bilauarigehiegi inporta ez bazitzaion behintzat. PrintzeHautesleak izerdia xukatu eta galdetu zion eaezin zuen norbait bidali helburu horrekin Dahme-ra eta behin behinekoz bertan behera utzi zaldi-tratulariaren, harik eta nolanahi zela ere txarte-laz jabetu arte. Txanbelanak, ikusten eta entzu-ten ari zena sinetsi ezinik, bere aurreikuspenenarabera ordurako zaldi-tratulariak Dahmetikabiatua eta tamalez mugaz haraindi Branden-burgeko lurretan aurkitu behar zuela erantzunzion, non bere lekualdaketa trabatzea edo atze-raraztea eragozpen oso neketsu eta gogaika-rriak sortaraziko zituzten, ezin gaindituzkoak

Page 154: Michael Kohlhaas

agian. Printze Hautesleak, isiltasunean eta era-bat etsituaren itxurarekin, burkoan bere buruarierortzen utzi zionean, txanbelanak galdetu zionzer zeukan txartelak eta gisa oihez eta argiezi-neko zer halabeharrekoren bitartez jakin zite-keen txartelak berekin zerikusia zuela. Bainahoni, txanbelanari begirada zalantzazkoak egi-nez, zeinaren adiguritasunaz susmoak baitzituenkasu hartan, Printze Hautesleak ez zion ezererantzun: ohean etzanik, zurran, bihotza artegataupaka zuela, ez zituen begiak pentsakoreskuen artean zeukan zapiaren muturretatikaldentzen; eta, ustekabean, oso izaera desberdi-neko gai batez berarekin hitz egin behar zuelakoaitzakiarekin, Von Stein ehizazaina, zaldun gazteoso sendo eta trebea bidaltzeko eskatu zion, zei-naz beste abagune batzuetan ere baliatu izanbaitzen isilpeko zereginetarako. Ehizazainari,Kohlhaasen eskuetan zegoen txartelak beretzatzer garrantzi zuen jakinarazi ondoren, galdetuzion ea bere adiskidetasunerako betiko eskubi-dea bereganatu nahi ote zuen hura Berlinera iri-tsi baino lehen txartel hura ekarriz; eta gazteak,berezitasunaren barruan, gaiaren neurriaz jabe-

Page 155: Michael Kohlhaas

tu orduko, erabat bere zerbitzura zeukala ziurta-tu ziolarik, Printze Hautesleak agindu zion Kohl-haas atzemateko eta zuhurtasunez egindakonegoziaketan askatasuna eta bizia txartelarenordez eskaintzeko, zeren diruaren truk seguraski nekez lortuko baitzen ezer, eta tematzenbazen, nahiz eta beharrezko begiramenduaz,lekualdaketa burutzen ari ziren brandenburgarzaldunengandik ihes egiteko zaldi, jende etadiruz hornituz laguntzeko ere bai. Ehizazainak,Printze Hauteslearen eskutik luzaturiko orri fede-emaile bat hartu ondoren, segituan abiatu zenmorroi batzuekin eta zaldien arnasa aurreztenibili ez zenez gero, mugako toki batean Kohlhaa-sekin topo egiteko zorte ona izan zuen, zeinaMalzahngo zalduna eta bere bost seme-alabekinbatera, etxe baten ate aurrean zerbitzatua aire-pean bazkaltzen ari baitzen. Malzahngo zaldu-nak —zeinaren aurrean gazte nobleak bereburua arrotz gisa aurkeztu eta bide batez zaldu-nak berekin zeraman gizaseme bitxiaren begizkoazterketa bat egin nahi zuen— segituan behartuzuen keinu abegikorrez gaztea mahaian esertze-ra eta Kohlhaasi aurkeztu zion gainera; eta nola

Page 156: Michael Kohlhaas

brandenburgar zalduna harat-honat zebilen,bidaia segitzeko prestamenetan, eta reitreaketxearen bestaldean kokaturiko mahai bateanbazkaltzen ari ziren, laster aurkeztu zitzaion ehi-zazainari zaldi-tratulariari nor zen eta zer man-datu berezirekin beragana zetorren azaldu ahalizateko abagunea. Zaldi-tratulariak bazekizkienordurako Dahmeko landetxean aipaturiko erli-kia-ontzia ikustean ondoeza eginik erori zenarenizena eta arrangua, eta aurkikuntza honek sortuzion zorabioari galdorra jartzeko, txartel batenisilpekoaz jabetzea besterik ez zuen behar, zei-naren zigilua, arrazoi desberdinak zirela-eta, ezbaitzuen berak jakin-min hutsez urratu nahi:zaldi-tratulariak esan zuen, Dresdenen, edozeinsakrifiziotarako prest egon zelarik, noble etaprintze bati hain gutxi zegokion tratua hartu zue-lako: «txartela bere eskupean gordetzeko gogoazeukala». Ehizazaina harritu egin zen ezezkotxundigarri haren aurrean, zeren trukean biziaeta askatasuna baino ezer gutxiago ez baitzioneskaintzen eta Kohlhaasek erantzun zuen: «Jaunnoble hori! nahiz eta zure jauna bera etorri etaesango balit prest dagoela bere burua eta zetro-

Page 157: Michael Kohlhaas

ari eusten laguntzen dioten guztiak suntsitze-ko... suntsitzeko, ezabatzeko, ulertzen duzu?,nire arimak izan lezakeen irrikarik handiena, nikhalere oraindik ukatu egingo nioke zure nagusia-ri bere bizitza baino maiteago duen txartel hau,eta esango nioke: «Hik urkabera bidal nazakek,baina neuk ere min egin diezaaket eta nahi diatgainera!» Hau esanik, herioa aurpegian zuela,erretiluan gelditzen zen jaki-zati on bat amaitze-ra gonbidatzeko aitzakiarekin reitreetako batidei egin zion; eta tokian egon ziren denborarengainerakoan izan ere ez balitz bezala, ez zenberagan bihurtu, begirada batez agur esateko,harik eta kotxera igo zen arte.

Printze Hauteslearen egoera, albistea har-tzean, hainbesteraino okerragotu zen, non hiruegun beltzetan medikua erabat kezkaturik egonzen bere biziarengatik, zeinak aldi berean alder-di askotatiko erasoak jasotzen baitzituen. Lastersuspertu zen, halere, berezko osasunari eskerzenbait astez gaixotasunaren ohean borrokatuondoren; halako moldez, non kotxe batean eza-rri ahal izan zuten, burkoz eta mantaz ongi hor-niturik, eta Dresdenera bidali, non baitzituen

Page 158: Michael Kohlhaas

gobernu-egitekoak. Hirira iritsi orduko Christiernvon Meissen printzeari dei egin eta galdetu zionzer egoeratan aurkitzen ziren Eibenmayer auzi-maisuaren despatxu-lanak, zeina bidali nahi izanbaitzuten mandatuz Vienara Kohlhaasen kontra-ko auzian, maiestate inperialaren aurrean kerei-la bat ezartzeko lurraldean bakea hautsi izana-gatik. Printzeak erantzun zion, Dahmera irtenzenean emandako aginduen arabera, bera abia-tu zela Vienara Zauner lege-maisua etorri ondo-ren, zeina bidali baitzuen Brandenburgeko Prin-tze Hautesleak bere izenean entzutegian agertueta Wenzek von Tronka Junkerraren kontrakereila ezartzeko. Printze Hautesleak gorriturikhurbildu idazmahaira eta bere harridura azalduzuen halako zalapartaren aurrean, zeren berakzekienez argitua baitzuen Eibenmayer behinbetiko abiaraztea azkenekoa eta irmoa izangozen agindu baten baitan jarri nahi zuela, MartinLutero doktorearekin egin behar ziren kontsultenarabera, zeinak lortu baitzion amnistia Kohlhaa-si. Eta hori esaten ari zen bitartean, aktak etaofizioak bata bestearen gainean erortzen utzizituen, atsekabe eradukizko adierazpenarekin.

Page 159: Michael Kohlhaas

Begi zabal-zabalez begiratu zion isilaldi batenondoren, Meissengo printzeak esan zion sentitu-ko zuela arazo hartan nahigabetu izanak; bainaEstatu-Konseiluaren ebazpena erakuts ziezaio-keela, non agindu zuen, une hura iritsirik, auzi-maisua Vienara bidaltzea derrigorrean eginbeharrekoa zela. Gaineratu zuen Estatu-Kontsei-luan ez zela inondik ere Lutero doktorearekikokontsulta horien gaia aipatu; halaber, lehenagoeta Kohlhaasen alde egin zuen bitartekaritzaren-gatik, agian komenigarria izan zitekeela fraidea-ren iritzia kontutan hartzea, baina ez orain,mundu guztiaren aurrean amnistia kendu, atxilo-tu eta Brandenburgeko tribunaletara bideanzelarik, kondenatu eta exekutatua izateko. Prin-tze Hautesleak esan zuen Eibenmayer bidali iza-naren laprastada azken finean ezin zitekeelahain larria izan; bitartean eta, agindu berririkeman arte, ez zedila Vienan akusatzaile gisaaritu eta eskatu zion Printzeari luzamendurikgabe zegokiona mandatari baten bitartez aditze-ra eman ziezaiola. Meissengoak erantzun zion,zoritxarrez, egun batez berandu iritsi zela agin-dua, zeren egun hartan bertan jasotako ofizioa-

Page 160: Michael Kohlhaas

ren arabera jadanik Eibenmayer akusatzaile gisaaurkeztu eta Vienako Estatu-Kantzilergoan kerei-la ezarria zuelako. Printze Hautesleak, txunditu-rik, hura guztia nola gerta ahal izan zen haindenbora laburrean, Meissengoak erantzun zionabokatua abiatu zenetik jadanik hiru aste igarozirela eta hartutako instrukzioak, Vienara helduorduko, denborarik galdu gabe izapidetza huraburutzera behartzen zuela. Edozein luzamenduhainbat kaltegarriago gerta zitekeela ohartarazizion Printzeak, zeren Zâuner, Brandenburgekoabokatua, jadanik Wenzel von Tronka Junkerra-ren kontra presiorik tematuenaz hasita zegoela-ko, eta ondoren suspertuak izan zitezen hiltokikokortetatik zaldiak kentzeko errekerimenduaezartzea lortua zeukan, beste aldearen eragoz-penak gorabehera. Printze Hautesleak txilina jozesan zuen berdin ziola, ez zuela garrantzi handi-rik eta funtsik gabeko zenbait galdera egin ondo-ren —nola zeuden gauzak Dresdenen; zer gerta-tu zen bera kanpoan zen bitartean—; agur esanzion, bere barneko aldartea ezkutatu ezinik,eskuaz eta irtenarazi egin zuen. Egun hartanbertan Kohlhaasi buruzko akta guztiak eskatu

Page 161: Michael Kohlhaas

zizkion idatziz zuen munta politikoarengatikberak aztertu nahi zituelako aitzakiarekin; etatxartelak zeuzkan isilpekoen berri eman ziezaz-kiokeen bakarra gal zezakeelako pentsamenduaezin jasanik, bere eskuz idatzi zion gutun batenperadoreari, zeinean era bihozkoi eta hertsa-korrean baimena eskatzen zion behin behinekozeta ebazpen berririk izan arte EibenmayerrekKohlhaasen kontra ezarritako kereila baztertze-ko, agian epe laburrean xehetuko zizkion garran-tzizko arrazoiengatik. Enperadoreak, kantziler-goak igorritako nota batean erantzun zion: «ezingehiagoraino harritzen zuela supituki aldarteanizan zuen aldaketak; Saxoniaren aldetik aurkez-turiko txostenak Kohlhaasen auzia erromatar-germaniar inperio sakratuaren osoaren arazobihurtu zuela; ondorioz, enperadorea, beronenagintari gorena zen aldetik, beharturik aurkituzela Brandenburgeko etxearen aurrean bereburua akusatzaile gisa aurkeztera; halako mol-dez, non Franz Miller gortearen aholkularia jada-nik abiatu eta Berlinera bidean zela, lege-ordez-kari gisa lurraldeko bakea hausteagatik Kohl-haas demandatzeko mandatuarekin, eta inola

Page 162: Michael Kohlhaas

ere ezin zitekeela kereila ken». Gutun honek era-bat habaildu zuen Printze Hauteslea; eta bereatsekaberik handienerako, handik gutxira Berli-netik iristen hasi zirenean idatzi pribatutan Kohl-haasen kontrako auzia hastera zihoala adieraz-ten zuten albisteak eta aditzera ematen zutela-rik, izendatu zitzaion abokatuaren ahalegin guz-tiak gorabehera, Kohlhaasek urkabean izangozuela azkena, jaun dohakabe honek ahaleginberri bat egitea erabaki zuen, eta bere eskuz ida-tziriko gutun batean, Brandenburgeko PrintzeHautesleari zaldi-tratulariaren bizia eskatzeaerabaki zuen. Aitzakiatzat erabili zuen gizon hariemandako amnistiak ez zuela baimentzen, gisaz,gizon harengan herio-zigorra burutzerik; ziurta-tzen zion, nahiz eta itxuraz zorroztasunez jokatuizan bere kontra, inoiz ez zuela hilaraztekoasmorik; eta idazten zion zeinen deskontsolatu-rik geldituko zen, baldin eta gertakarien usteka-beko aldaketaz, Berlindik sortzea espero zenbabesa, Dresdenen gelditu eta arazoa Saxoniakolegen arabera ebatzi izan balitz baino kalte han-diago gizon hari azkenean bihurtzen bazitzaion.Brandenburgeko Printze Hautesleak, zeinari

Page 163: Michael Kohlhaas

gutun honetako zenbait puntu badaezpadakoeta ilun iruditu zitzaizkion, erantzun zion: «BereMaiestatearen abokatuak erabilitako enfasiak,argi eta garbi erakusten zuela ezertxo erelegeen agindutik aldentzerik ez zutela baimen-tzen, berak azaldutako nahiaren arabera. Azalduzizkion eskrupuluen neurrigabea ohartaraztenzion, Kohlhaasi amnistiaz barkatzen zitzaizkiondelituengatiko demanda Berlingo auzitegiarenaurrean bera xaxatzaile izan ez zelarik, lehenagintari inperiala baizik, amnistiarekin zerikusi-rik ez zuena; arazo horretan beharrezko zelaadierazten zion erabateko lotsagabekeriazNagelschmidtek egiten zituen eta Brandenbur-geko lurraldera hedatzen ari ziren larregikerienaurrean eskarmentu beldur-eragile bat sortzea;ea erregu egiten zion, baldin eta kontsideraziohauek egokitzat jotzen ez bazituen, Bere Maies-tate inperialarengana jo zezala, zeren eta Kohl-haasen aldeko agindurik etortzekotan, alderdihartatik bakarrik etor zitekeela-eta». Ahaleginguzti haien porrot egin zutelako penaz eta nahi-gabez Printze Hauteslea berriro gaixotu egin zeneta, goiz batean, txanbelana bisita egitera joan

Page 164: Michael Kohlhaas

zitzaionean, Kohlhaasi bizia luzatzeko eta horre-la, gutxienez, berak zeukan txartelaz jabetzekodenbora irabazteko asmoz Viena eta Berlingogorteetara igorritako gutunak erakutsi zizkion.Txanbelana belaunen gainean jarri eta beretzatsantuena eta preziatuena zenarengatik zer zeu-kan txartel hark. Printze Hautesleak esan zionatea giltzaz itxi eta ohean esertzeko; eta eskutikheldu eta hasperen sakon bat jaregin ondoren,honela hasi zen: «Emazteak jadanik kontatu dik,entzun dudanez, Brandenburgeko Printzeak etabiok, Jüterbocken izan genuen topaketako hiru-garren egunean, nola ijito-andre batekin aurkituginen; eta nola Printze Hautesleak, berez denbezain erpizia izaki, emakume haren ospea herriguztiaren aurrean hondatu nahi izan zuelarik,zeinaren antzeak era neurrigabean goretsi bai-tziren bazkaltzen ari ginela, horrela, besoaktolestuak zeuzkala haren mahaiaren aurreanagertu zen, eta irakurri behar zion igarkizunarenbermetzat egun hartan bertan gertatu beharre-ko froga bat eskatu zion, jakinarazi ziolarik, halagertatzen ez bazen, nahiz eta Erromako sibilabera izan, ez ziola hitzik sinetsiko. Emakumeak

Page 165: Michael Kohlhaas

begiratu arin bat egin burutik oinetaraino etaesan zigun seinalea izango zela orein handiadarduna, lorezainaren semeak parkean hazita-koa, aurkitzen ginen merkatuan, bertatik irtenbaino lehen agertuko zitzaigula. Baina jakinbehar duk Dresdengo sukaldera eramateko izen-daturik eta parkeko haritzen itzalpean, hesolagaraiz inguraturiko estalpe batean zegoen oreinhau; eta bai parkea, zeukan ehiza eta hegaztien-gatik, baita bertaraino eramaten zuen lorategia,morroiloz eta atalagaz itxita zeuden, halako mol-dez, non ezin baitzitekeen aurreikus nola betebehar zuen animaliak iragarkizun hura eta aurki-tzen ginen plaza hartara etorri; hala eta guztizere, haren guztiaren atzean malmuzkeriaren bategon zitekeen susmoarekin, Printze Hautesleak,nirekin laburki hitz egin ondoren, txantxari jarrai-tzeko prest egonik eta emakumeak erakutsibehar zuena ezinbestez irrigarri utzi nahirik, ani-malia bat-batean lepo egin zezatela agindu zuenjauregian eta egun haietako batean mahaianzerbitzatzeko presta zezatela. Gero emakumea-rengana bihurtu, zeinaren aurrean gai hau ozen-ki erabili izan zen, eta esan zuen: «Ikusagun

Page 166: Michael Kohlhaas

orain, zer daukan etorkizunaz niri agertzeko? Etaemakumeak, haren eskuari begiratuz, esanzuen: «Agur, ene Printze eta Jauna! Zure graziakluzaz gobernatuko du, jaio zaren etxeak luzaziraungo du, eta zure ondorengoak handi etaahaltsu izango dira eta munduko printze eta jaunguztien aurretik izango dute aginpidea!». PrintzeHautesleak, pentsakor emakumeari begiratuzisilune bat egin ondoren, pausu bat nire alderaeman eta ahopean esan zidan orduan ia sentituegiten zuela mandatari bat bidali izanak iragar-pena hutsean uzteko; eta iskanbila alaiarenartean emakumeari Printzearen segizioko zaldu-nen eskuetatik txanpon-zaparrada altzora zihoa-kion bitartean, berak urrezko bat poltsatik ateraeta, berari emanez, galdetu zion ea niri eginbehar zidan iragarpenak bereak bezain soinuatsegina zuen. Emakumeak, alboan zeukan kaxabat ireki eta mota eta kopuruen arabera, zehatz-mehatz diruak bertan ezarri eta kaxa berriro itxiondoren, eguzkiak min egingo balio bezalaeskuaz begiak babestu eta so egin zidan; etaneronek galdera errepikatu eta txantxa moduan,eskua aztertzen zidan bitartean, Printzeari esan

Page 167: Michael Kohlhaas

zion niretzat, antza zenez, ez zeukala ezer atse-ginik jakinarazteko: hartu zituen bere makuluak,altxatu zen astiro oin-aulkitik eta keinu misterio-tsuan esku-ahurrak nireganantz zituela hurbildu-rik, era hautemangarrian xuxurlatu zidan belarri-ra: «Ez!». «Kontxo!» esan nion nahasturik, etapausu bat atzera egin nuen pertsonaia haren-gandik, zeina begirada hotz eta bizigabearekin,marmolezko begiak balitu bezala atzealdeanzeukan oin-aulkian berriro eseri zen— «eta zeinalderditatik dauka nire etxeak arriskuaren meha-txua?» Emakumeak zangoak gurutzatu zituenpaper-zati bat eta ikatza hartzen zituen bitar-tean eta hura idatziz jartzerik nahi nuen galdetuzidan, eta nik aztoraturik nengoelako eta ingu-ruabar hartan beste irtenbiderik ez nuelako:«Bai! Egizu!» erantzun nion eta berak erantzunzuen: «Hala biz! hiru gauza idatziko dizkizut:zure etxeko azken subiranoaren izena, aginpideagalduko duen urtea eta armen indarrez berega-natuko duenaren izena. Hau jende guztiarenaurrean egin zuelarik, zutitu, bere aho lehorreanbustitako lakreaz itsatsi eta erdiko hatzean zera-bilen berunezko eraztun batez zigilatzen du. Eta

Page 168: Michael Kohlhaas

nik, jakin-minez, nire hitzek esan dezaketenbaino heuk hobeki ulertuko duanez, txartelariheldu nahi diodanean, esaten zidak: «Inola ereez, Gorentasuna!» eta bira eman eta bere maku-luetako bat jasotzen dik: «kapelan luma batdarabilen eta jende guztiaren atzeko aulkian eli-zarako sarreran dagoen gizon harengandikerreskatatu beharko duzu txartela, hala nahiduzunean.» Eta esan zidana ongi ulertzeko asti-rik eman gabe, harriduraz sor eta lor utzi nin-duen; istant batean jasotzen du atzealdean dau-kan kaxa, bizkarrean hartu eta zer gehiago egi-ten duen ni konturatzerako inguruko jendarteangaltzen duk. Eta hain zuzen ere une horretandator berriro, egia esan, nire kontsolamendura-ko, Printzeak jauregira bidalitako zalduna etabarre artean iragartzen dio oreina hil dutela eta,bere begien aurrean, bi ehiztarik eraman zutelasukaldera. Printzeak, orduan, adoreturik, besotikheltzen zidak, plazatik kanpora eramatekoasmoarekin eta esaten du: «Tira! Profezia betikoalprojakeria bat besterik ez zen orduan eta ezzituen merezi gastatutako denbora eta dirua».Baina hura harridura gurea, oraindik hitz hauek

Page 169: Michael Kohlhaas

esaten ari zela, plaza osoaren biran egundokogarrasiak entzun, eta guztien begiak jauregialdetik lasterka bizian datorren hiltokiko txakur-tzar batengana zuzentzen direnean, zeinakmorroi eta mirabeek pertsegiturik, oreina lepotikharrapakin bikaintzat helduta dakarren eta gureoinetatik hiru urratsetara erortzen uzten duen:halako moldez, non izatez emakumearen profe-zia, aurrez iragarritakoaren bahitzat betetzenden, eta oreina, nahiz eta hila, plazako merka-tuan bertan bidera irten zitzaigun. Neguko egunbatez zerutik erortzen den tximistak ez nindu-keen era suntsigarriagoan joko une hartanbaino, eta inguratzen ninduen jendearengandikneure burua libre ikusi nuen bezain laster, ema-kumeak seinalaturiko kapelan luma zeukan gizo-na aurkitzea izan zen, baina hiru egunez jarraianbidali izan nituen neureetako inork ezin izanzidan hartaz berri txikienik ere eman: eta orain,Kunz adiskidea, duela aste banaka batzuk, neurebegiez ikusi dut gizon hori, Dahmeko lande-txean.»

Eta honenbestez jaregin zuen txanbelanareneskua; eta izerdia xukatzen zuen bitartean,

Page 170: Michael Kohlhaas

berriro ohean amildu zen. Txanbelanak, zeinakateratako iritziaz alferrikako ahalegintzat zeukanPrintze Hautesleak zuzendu edo alda zezan bereiritzia, txartelaz jabetzeko edozein bitartekozbaliatzeko eskatu zion, eta tipoa gero bere zoria-ren arabera uzteko, baina Printze Hautesleakdeblauki erantzun zion ez zuela modurik ikusten,nahiz eta hura gabe geldituko zen, edota eza-guera hura gizon harekin galduko zen ideiahutsak ia deskontsolamendua eta etsipenerainoeramaten zutela. Adiskideak galdetzean ea neu-rririk hartu zuen ijito-andrea non zegoen ikertze-ko, Printze Hautesleak erantzun zion Gubernium-a, beste aitzakia batekin igorritako ofizio bate-kin, printzerriko plaza orotan eta bakoitzeanalferrik ibilita zegoela emakume haren aztarna-ren bila: nahiz eta, gainerakoan eta, halere,xehetu nahi izan ez zituen arrazoiengatik, zalan-tzak zituen Saxonia guztian aurki zitekeelakoaz.Zoriak nahi izan zuen txanbelana, Brandenbur-geko Markan emazteari egokitutako ondare batzela-eta —Kallheim kondearen, karguaz gabetueta handik gutxira zendutako artzakantzilerrarensenipartea— orduan Berlinera joateko asmotan

Page 171: Michael Kohlhaas

izatea; halako moldez, non Printze Hautesleariizan ere estimu handia zion, une batzuetangogoeta egin eta gero, galdetu zion arazo hartanesku librea uzteko prest zegoen, eta hark hunki-penez eskua bularraren kontra estuturik eran-tzutean: «Kontu egik heu haizela ni eta ekardaktxartela!», egun batzuk lehenago abiatu zen, etazenbait betekizun gainetik kendu ondoren, Berli-nerako bideari lotu zitzaion txanbelana, emazteaDresdenen utzirik eta zerbitzari bakar batzuenkonpainian.

Kohlhaas, bitartean esan bezala Berlinera iri-tsi eta Printze Hauteslearen xedapen berezibatez kartzela aforatu batera gidatu zuten, nonahal bezain abegi erosoa egin zioten berari etabere bost seme-alabei eta bertan entzutegikotribunalaren aurrean agertu behar izan zuenberehalaxe eta enperadorearen babespekolurraldean bakea hausteaz erantzun behar izanzuen, Vienatik bidalitako abokatu inperiala azal-du bezain laster; nahiz eta kontra egin zuen esa-nez bere alegazioan Saxoniara egindako beresarraldiarengatik ezin zezaketela auzitara era-man, ezta bertan egindako desarauengatik ere,

Page 172: Michael Kohlhaas

Lützenen Saxoniako Printze Hauteslearekin itun-duriko hitzarmenaren indarrez, aditzera emanzitzaionean enperadorea, zeinaren prokuradoreabaitzen demanda jartzen zuena, ezin zitekeelaneurri hartara makur, laster onartu zuen egoeraberria, zeren auzia zehaztu eta argitu baitzioten,Dresdendik jakina zenaren kontrara, Wenzel vonTronka Junkerraren aurkako bere auzian beregogo betera ordainduko ziotela kaltea. Hala ger-tatu zen, beraz, txanbelana Berlinera iritsi zenegun berean, legeak Kohlhaasez epaia emateaeta ezpatazko heriotzara kondenatua izatea;epai hau, gauzen egoera nahasia eta bere baitanzeukan onberatasuna gorabehera, inork ez zuenbeteko zenik espero, eta hiri osoak, Brandenbur-geko Printze Hautesleak Kohlhaasi zion ongi-nahiaren aurrean, kartzela-zigorraldi huts bihur-turik derrigor ikustea espero zuten haren esku-sartzez, nahiz eta agian luze eta gogorra izangozen. Txanbelanak, zeinak segituan ikusi zuen ezzegoela denbora galtzerik bere jaunak emanda-ko mandatua bete nahi bazuen, suhartasun etasaiamenez ekin zion bere egitekoari gorte-jantzi-tan Kohlhaasen aurrean igaroz, berau presonde-

Page 173: Michael Kohlhaas

giko leihoan kokaturik zegoen goiz batean bidaz-tiak nola pasatzen ziren begira; eta bere burua-ren bat-bateko zirkin batetik, eta batez ere ins-tintuz eskua bularrera, erlikia-ontzia zintzilikzeukan tokira eramatearen keinutik, zaldi-tratu-lariak ikusi zuen ondorioa atera zuenez gero,bestearen barrenetik une hartan pasatutakoagertamen askitzat hartu zuen txartelaz jabetzea-ren ondorengo ahaleginera beste pausu batgehiago emateko. Makuluekin harat-honat zebi-len atso zahar piltzarketari bati dei egin zion,zeina Berlingo kaleetan barrena trapu zaharrakbiltzen ari ziren beste batzuen artean begiz jozuen, eta zeina adinez eta arropaz Printze Hau-tesleak deskribatutakoari agi zenez ongi samaregokitzen zitzaion; eta agerpen pasakor bateantxartela eskuratu zionaren hazpegiak Kohlhaasiez zitzaizkiola grabatu izango uste izanik, berriazordeztea deliberatu zuen, behar izanez gero, ijitoandrearen itxurak Kohlhaasen aurrean eginzitzan. Horrela, bada, ordura artekoaz jakinarengainean jartzeko Jüterbocken Printze Hauteslea-ren eta aipatutako ijito-andrearen artean gerta-turiko guztiaren berri zehatza eman zion, zeren

Page 174: Michael Kohlhaas

ez baitzekien lehena bere azalpenetan norainoiritsi zitzaion Kohlhaasi, txartelak zeuzkan hirutermino misteriotsuei zegokienez; eta era lokabeeta ulertezinez erdi ikusarazi behar ziona azalduondoren, saxoniar gorterako hainbestekogarrantzia zuen txartel batez, amarruz edo inda-rrez, jabetzeko hartzen ari ziren neurriez emaku-meak ustez jakin zezakeena—, berarekin seguruegongo ez zelako aitzakiapean, Kohlhaasi erre-klamatzeko erregutu zion arrisku handienekoegunetan emakumeak berak gorde zezan. Saribikain bat agindu ondoren, zeinaren parte bataurretiaz ordaindu behar izan zuen txanbelanakemakumearen eskariz, segituan hartu zuen pil-tzarketariak bere eskuetan aipaturiko mandatuabetetzea; eta nola Herse, Mülbergen eroritakomorroiaren amak, Kohlhaasi bisita egiteko bai-mena zeukan eta zenbait ilargiz geroztik emaku-me hau ezaguna zuen, kartzelazainari emanda-ko eskupekotxo baten truk handik egun batzue-tara zaldi-tratulariarenganaino iristea lortu zuen.

Page 175: Michael Kohlhaas

Emakumea gelan sartzean, Jüterbocken txar-tela eman zion ijito-andre bera ezagutu zuelako-an zegoen Kohlhaas, eskuan zeraman eraztunaeta lepotik zintzilik zerabilen koralezko koilarea-rengatik; eta egiantza egiaren aldean beti ego-ten ez den era berean, hemen guk aditzeraeman nahi dugun zerbait gertatu zen, nahiz etaonartzen dugun hori zalantzan jarri nahi duena-ren eskubidea: txanbelanak ez-egitekorik ikara-garriena egin zuen, eta ijito-andrearen itxurakegiteko Berlingo kaleetan atzeman zuen piltzar-ketari zaharrarengan berarengan, hain zuzenere imitatzea nahi zuen ijito-andrea berarekintopo egin zuen. Emakumeak, makuluen gainean,aitaren inguruan ikaraturik mordoxkatu zirenhaurrei kontatu ziena, edozein kasutan ere, izanzen zenbait denbora zela Saxoniatik itzuli etaBrandenburgen aurkitzen zela eta, izen faltsu-pean, berehalaxe eskaini ziola bere burua txan-belanari honek burutua ikusi nahi zuen zereginabetetzeko, galdera nabarmenki ausartak Berlin-go kaleetan zehar egin zituelarik udaberrianJüterbocken izandako ijito-andreari buruz. Zaldi-

Page 176: Michael Kohlhaas

tratulariak Lisbeth emaztearen hain itxuraestrainioa hartu zion, non galdetu ere egingo zio-keen agian haren amona ote zen: ez ziren soilikaurpegiko hazpegiak, eskuak, ederrak nahiz etahezurtsuak eta hitz egitekoan zeukan mugitzekoera: emazteak lepoan zeukan oreizta ere nabar-mendu zion; burutik gurutzatu zitzaizkion ideiakontrajarriek txunditurik, esertzeko erregutu etatxanbelanaren zer egiteko zekarkioten galdetuzuen txunditurik. Kohlhaasen txakur zaharrak,isatsari eraginez, oinak usnatzen zizkion etaemakumeak berau laztantzen zuen bitartean,kontatu zion «txanbelanaren mandatua zelatxartelak Saxoniako gortearen zein hiru arazolarriri erantzuna ematen zien agertzea; erne jarzezala Berlinen jadanik mandatari bat zegoeladokumentuaz jabetzeko; eta Kohlhaasen papa-rrean zintzilik jadanik seguru egongo ez zelakoaitzakiarekin, erreklama ziezaiola. Baina beraktxartela amarruz edo bortxaz kentzeko meha-txuak akiakula hutsak zirela esan nahi ziola;zeren, Brandenburgeko printzeak babesten zue-larik, bere zaindaritzapean egonik, ez zuela txar-telaren kezka txikienik ere izan behar; papera

Page 177: Michael Kohlhaas

zegoen tokian berekin baino seguruago zegoela,eta kontu handiz ibiltzeko inori ez emateko ino-lako aitzakiaren pean. Halere, amaitzeko esanzion berak zuhurtzat zeukala txartelari Jüterhoc-keko merkatuan eman zitzaion enplegua ema-tea, mugan Von Stein Junkerrak egin zion irado-kizunari jaramon eginez eta Saxoniako PrintzeHautesleari bidaltzea, askatasuna eta biziarentruk, berak inolako etekinik atera ez ziezaiokee-nez gero. «Kohlhaasek, lurrean oinpean zapal-tzen zuen une berean bere etsaiaren orpoa zaurihilgarriz jotzeko ahalmena eman zitzaiolako dis-tiratsu, erantzun zion, emakumeari eskua estu-tzen zion bitartean: «Munduko ezergatik ere ez,emakumea, munduko ezergatik ere ez!» etaoraindik jakin nahi izan zuen txartelean nolakoerantzunak zeuden galdera ikaragarrientzat.Emakumeak, oinetan pikotxean jarri zitzaionhaur txikiena altzoan hartuz, esan zuen: «Mun-duko ezergatik ez. Kohlhaas, zaldi-tratularia: baiordea haurtxo horail polit honengatik!» eta begihandiez begiratzen zion haurrari irribarretsubalaku eginez, bularraren kontra estutu zuen;gero esku iharrez poltsan zeraman sagar-ale bat

Page 178: Michael Kohlhaas

eman zion. Txunditurik, Kohlhaasek esan zionseme-alabek, nagusi izatean, goratu egingozutela bere jokaerarengatik, eta beraiei eta berebilobei eman ziezaiekeen jarraibiderik hoberenatxartela gordetzea zela hain zuzen ere. Gero gal-detu zuen ea nork bermatzen zion, izan zuenesperientzia izan ondoren, berriz ez ziotela iru-zur egingo, eta Printze Hautesleari txartela ema-tea ez ote zen Lützenen hildutako tropa disolba-tzea bezain alferrikakoa izango. «Emandakohitza jan dididanari —esan zuen— ez diot niksekula gehiago neurea zuzenduko, eta argi etagarbi zeuk eskatzen badidazu bakarrik egongonaiz prest, emakumea, hain era miragarriansufritutako guztiaren ordaina eman didan txartelhau gabe geratzeko. «Haurra lurrean uzten zuenbitartean, emakumeak esan zion ez zuela arrazoifaltarik eta nahi zuen bezala jokatzeko. Etahorrenbestez makuluak eskuetan berriro hartueta alde egin nahi izan zuen. Kohlhaasek berrirotxartel miragarriaren edukiaz egin zion galdera;emakumeak iheskor erantzutean «ireki zezakee-la, nahiz eta jakin-min hutsarengatik izan», aldeegin aurretik oraindik beste mila galderaren

Page 179: Michael Kohlhaas

erantzuna jakiteko gogo bizia zuela esan zionKohlhaasek; nor zen egiazki, nola jabetu zenzeukan jakiteaz, zergatik uko egin zion PrintzeHautesleari emateari, berarentzat idatzirik ego-nik, eta hainbeste milaka pertsonaren artean,zergatik eskuratu zion berari, inoiz bere jakiteazaxolatu ez zenari...? Baina une horretan eskaile-retan gora zetozen poliziako guardiek ateratzenzuten zarata entzun zen; halako moldez, nonemakumea gela haietan aurkituko zuten beldu-rrak supituki harturik, erantzun zion: «Ikusi arte,Kohlhaas, ikusi arte! Berriro elkarrekin topo egi-tean ez zara hori guztiaren erantzun faltaz geldi-tuko». Eta aterako bidea harturik, ozenki esanzion: «Ongi bizi, haurtxook, ongi bizi!», banan-banan txikiei musu eman eta irten egin zen.

Bitartean Saxoniako Printze Hautesleak, berepentsamendurik goibelenetan murgildurik, garaihartan Saxonian ospe handia zuten eta Olden-holm eta Olearius zeritzaten bi astrologori deiegin zien beretzat eta bere ondorengoen aska-ziarentzat hain misteriotsua eta garrantzizkoazen txartelaz burubide eskatzeko; eta Dresden-go jauregiaren dorrean sarturik zenbait egunez

Page 180: Michael Kohlhaas

ikerketa sakonean aritu ondoren, gizon hauekezin izan ziren bat etorri profezia hura etorkizu-neko mendeez ala presenteaz zen, eta agianPoloniako koroaz, zeinarekiko harremanak orain-dik oso gerrazkoak ziren: areagotu egin zen subi-rano dohakabea aurkitzen zeneko ondoeza, etsi-pena ez esatearren, baretu ordez, jakituneneztabaidarekin, zeina azkenerako bere barrenakezin jasanezko mailaraino hazi baitzitzaion. Honigehitu zitzaion txanbelanak aldi berean harenemazteari aditzera emandakoa, zeina berarekinBerlinen topo egitera baitzihoan, alde eginaurretik fineziaz Printze Hautesleari jakinarazziezaiola zeinen badaezpadakoa zen huts egin-dako ahaleginaren ondoren, zeinaren ondorengehiago agertu ez zen emakume baten bitartez,Kohlhaasek bere eskuetan zeukan txartelazjabetzeko itxaropena, zeren, aktak arretaz azter-tu ondoren, Brandenburgeko Printze Hautesleakherio-epaia sinatu baitzuen, eta exekuzio-egunaErramuigande ondoko astelehenerako finkaturikzegoen. Albiste honen aurrean Printze Hautes-leak, bihotza atsekabez eta damuz urraturik,bizitzaz etsitakoak bezala, bi egunez bere gan-

Page 181: Michael Kohlhaas

baran sartuz erantzun zuen, ez zuen inolako jaki-rik hartu eta hirugarren egunean, Gubernium-ariohar labur bat bakarrik utzirik, Von Dessauekoprintzearekin ehizara zihoala esanez, Dresden-dik supituki alde egin zuen.

Nora joan zen eta egiazki Dessauera jo zuen,bere horretan utziko dugu, zeren guk kontakizunhau idazteko erkatzen ditugun kronikek, puntuhonetan, bata bestea ukatu eta gezurtatu egitenbaitute era estrainioan. Kontua da Dessauekoprintzea egun haietan ehizarako ez zela gauzaeta Braunschweigen gaixo zegoela, Heinrichosaba dukearen etxean, eta Heloise dama biha-ramun arratsean heldu zela, Kunz jaunak, sena-rrak, Berlinen zuen etxera, Kbnigstein Kondeazelako baten konpainian, zeina lehengusutzataurkeztu baitzuen.

Bitartean, eta Printze Hauteslearen aginduz,herio-epaia irakurri zitzaion Kohlhaasi, kateakkendu eta bere ondareari buruzko paperak,Dresdenen hartutakoak, itzuli zitzaizkion; eta tri-bunalak izendaturiko kontseilariek galdetu ziote-nean zeuzkan ondasunak hil ondoren nola erabil-tzea nahi zuen, notarioaren laguntzarekin seme-

Page 182: Michael Kohlhaas

alaben aldeko testamentua egin zuen, eta Kohl-haasenbrückeko eskribaua, bere adiskide zin-tzoa, izendatu zuen haien tutore. Ondoren bereazken egunetako bakeak eta lasaitasunak ezzuen izan parekorik; zeren Printzearen xedapenberezi baten indarrez, aurkitzen zeneko gazteluaireki zuten, hirian ugari zituen bere adiskide guz-tiei gau eta egun sarrera irekiz. Bai, oraindikbeste poz bat ere izan zuen, Jakob Freising teo-logoa, Lutero doktorearen mandatari gisa, kar-tzelan sartzen ikustekoa, zeinak honek bereeskuz idatziriko gutun bat zekarren, zalantzarikgabe oso gogoangarria baina galdu egin zena,eta elizgizon honengandik, Brandeburgeko bidekanoen aurrean, hartu zuen komunio sakra-tuaren kontsolagarria. Honela iritsi zen, hiriarenezinegon orokorraren erdian, Kohlhaas salbatu-ko zuen ebazpen orokorrari itxaroteari uko eginnahi ez zionez gero, Erramu-igande ondoko aste-lehen patu txarrekoa, —zeinean zaldi-tratulariakmunduarekin zorrak kitatu beharko baitzituenjustizia bere eskutik hartu izanaren ahalegin pre-sazkoegiarengatik. Sartu berria zen, guardia bor-titz baten konpainian, bere bi mutikoak besoetan

Page 183: Michael Kohlhaas

zituela (zeren hobari hau espresuki eskatu bai-tzuen akusatuen aulkitik), Jakob Freising teolo-goa aurretik zuela, bere kartzelako ate nagusitik,eta adio-seinaletzat eskua estutzen zioten aur-pegi ezagunen borbor saminduaren artetik, aur-pegia aldaturik Printze Hauteslearen jauregikogazteluzaina hurbildu zitzaion eta orri bat luzatuzion, atso zahar batek bere eskuz eman omenziona. Kohlhaasek, ozta-ozta ezagutzen zuengizonari harriturik begiratzen zion bitartean,ireki orria, zeinaren lakretan grabaturiko zigiluakijito-andre ezaguna segituan gogorarazi zion.Baina nork deskriba lezake sentitu zuen txundi-dura bertan honako mezu hau aurkitu zuenean:«Kohlhaas, Saxoniako Printze Hauteslea Berlinenzegok; jadanik plazarako bidea hartu dik etabereizgarritzat, galdor zuri eta urdina zerabilek.Ez diat esan beharrik zerk dakarren hona. Erlikia-ontzia lurpetik atera eta bertan dagoen txartelaireki nahi dik, hik lurra hartu orduko. Elisabeth».Kohlhaasek, erabat txunditurik, gazteluzainaren-gana bihurtu eta galdetu zion papera eskuratuzion emakume miragarria ezagutzen al zuen.Baina gazteluzainak erantzun zionean: «Kohl-

Page 184: Michael Kohlhaas

haas, emakume hori...», gizona era miresgarrizmutu geratu zen une batean, halako moldez,non bere bideari berriro lotu zitzaion ahukuakarrastaka eramanik, Kohlhaasek ezin izan zuenhauteman, itxuraz gorputz osoak dardara egi-teari utzi gabe, besteak adierazi ziona. Exekuzio-tokira iristean, Brandenburgeko Printze Hautes-lea zaldian eserita aurkitu zuen, eta bere segizio-arekin, zeinean, besteak beste, Heinrich vonGeusau jaun artzakantzilerra aurkitzen zen, jen-detza neurtezinaren artean: eskuinaldean FranzMiller prokuradore inperiala zeukan, herio-epaia-ren jatorrizko agiria eskuan zuela; ezkerraldeanDresdengo gorte-auzitegiaren diktamenarekin,bere abokatua, Anton Zäuner legegizona; jende-tza ixten zuen zirkuluerdiaren erdian, heraldobat gauza-bilduma batekin eta bi zaldi mairuakbridetatik zituela, osasun-dirdiratan eta apatxezlurra zanpaka. Gero Heinrich jauna artzakantzile-rrak puntuz puntu eta Wenzel von Tronka Junke-rrari inola ere amore eman gabe Dresdenen berejaunaren izenean aurkeztutako demanda aurre-ra atera baitzuen, halako moldez, non zaldiak,bandera buruen gainetik inarrosi zitzaielarik eta

Page 185: Michael Kohlhaas

horrela gisakoa zenera berriz itzulirik, larru-toki-tik hartu eta Junkerraren jendeak gizen zitzaneramanak izan baitziren harik eta, hartarako sor-turiko batzorde baten aurrean, Brandenburgekokomisionatuari entregatu zitzaizkion Dresdengomerkatuan. Gero Printze Hautesleak hitz eginzuen, guardiak lagundurik Kohlhaas muinora igoeta beragana aurkeztu zenean: «Gaur duk justi-zia egin zaian eguna, Kohlhaas. Hara, hemenbihurtzen diat Tronkako gazteluan indarrez ken-dutako guztia, eta nik, hire subirano naizen alde-tik, bihurtzera beharturik nengoena: zaldiak, flo-rinak, arropak eta Mühlbergen galdu huenmorroiaren sendaketa-gastuak ere bai. Pozik alhago nirekin?» Kohlhaasek besoetan zekartzansemeak lurrean utzi zituen bere ondoan, artza-kantzilerraren keinu batera eskuratu zioten dik-tamena gainetik irakurtzen zuen bitartean, begitxinparta-jario eta handiekin; eta Wenzel Junke-rra bi urteko presondegira kondenatzen zuenpasartea aurkitu zuenean, urrunetik, erabat hun-kiturik, eskuak bular gainean gurutzaturik, Prin-tze Hauteslearen aurrean ahuspeztu zen. Zuti-tzen ari zen bitartean, eta eskua magalean eza-

Page 186: Michael Kohlhaas

rririk, pozik ziurtatu zion artzakantzilerrarimundu honetan izandako guraririk handienabete zitzaiola; joan zen zaldienganantz, ikuskatuzituen eta ahurkada bana eman zien lepondogurian; eta kantzilerrari, berarengana itzultzean,alai esan zion «Heinrich eta Leopold, bere bisemeei opari egiten zizkiela!» Zaldiaren gainetikonginahiz Kohlhaasengana bihurturik, Heinrichvon Geusau jaun kantzilerrak agindu zion, Prin-tze Hauteslearen izenean bere azken nahiasakratuki beteko zela eta eskatu zion bildumanaurkitzen ziren beste gauzak ere bere iritzi ona-ren arabera banatzeko. Orduan Kohlhaasek Her-sen ama zaharrari dei egin zion, berau ere pla-zan hauteman baitzuen, jendartetik irten etaaurrera zedin eta gauzak ematen zizkion bitar-tean esan zion: «Tori, ama, hau zeurea duzu!» —diru-kopurua, berarentzat kalte-ordain gisa, bil-dumako gauzen artean zegoena, oparitzat gehi-tu zion, zahartzaroko egunetan zaingarri eta bizi-garri izan zekion. Printzeak ahotsa goratu etaesan zuen: «Orain, Kohlhaas, zaldi-tratulari hori,honela ordaina harturik, presta hadi, maiestateinperialari, zeinaren prokuradorea hemen dago-

Page 187: Michael Kohlhaas

en, bere lurraldean bakea hautsi izanagatikordaina ematera!». Kohlhaasek, orduan, kapelaerantzi, lurrera jaurtiki eta prest zegoela eran-tzun zuen; eman zizkion semeak, beste behinlurretik jaso eta bularraren kontra estutu ondo-ren, Kohlhaasenbrückeko eskribauari, eta honekmalko isilekin plazatik zeramatzan bitartean tau-kira hurbildu zen. Zapiaren korapiloa askatzenari zen eta paparrekoa irekitzen, jendeak era-tzen zuen zirkuluari begiratu bizkor bat egitean,beragandik hurbil eta bi zaldunen gorputzenatzean erdi ezkutaturik, aipaturiko gizona haute-man zuen galdor zuri eta urdinarekin. Kohlhaa-sek, inguruan zeukan guardia supituki usteka-bean harrapatu zuen pausu bat emanik, harenaurre-aurrean jarri zen eta bularreko erlikia-ontzia askatuz; atera txartela, kendu zigilua etagainetik irakurri zuen: eta begiak galdor zuri etaurdinarekiko gizonarengana tinko zuzendurik,zeina itxaropen ederrak egiten hasita zegoenordurako, sartu ahoan eta irentsi egin zuen. Gal-dor zuri eta urdinarekiko gizona konorterik gabeamildu egin zen, karranpa artean, lurrera. EtaKohlhaas, gizonaren adiskideak, aztoraturik

Page 188: Michael Kohlhaas

berarengana makurtu eta altxarazten ahalegin-tzen ziren bitartean, urkamendira abiatu zen,non bere burua borreroaren aizkorapean erorizen. Hemen amaitzen da Kohlhaasen historia.Jendearen dolumin orokorraren artean, zerraldobatean ezarri zuten gorputza; eta eroaleek hirikoharresiez kanpo zegoen kanposantuan lurraemateko jaso zuten bitartean, Printze Hautes-leak zenduaren semeak deitu eta jauregiko paje-eskolan heziak izan zitezen artzakantzilerrariagindua emanik, zaldun egin zituen. Handikgutxira Dresde-nera itzuli zen Saxoniako PrintzeHauteslea, arimaz eta gorputzez erdiraturik, etaondorengoa historian kontsultatu beharrekoada. Kohlhaasi, ordea, joan den mendean bertanere ondorengo alai eta sendoak bizi izan zitzaiz-kion Mecklenburg aldean.