memoriaren atalak

3
Practicumaren helburuetatik abiatuz ikasleek hauxe da aztertu beharko duzuena 1.- Zentroa eta bere ingurunea: (lehenengo astean behatu beharrekoa) - Kokapena non dagoen, testuinguru sozio ekonomikoa (diagnostikoarekin lotuta, gogoratzen?) - Zentroaren organigrama ezagutu: batzorde desberdinak - Zentroaren hezkuntza proiektua: nola/zertan hezitzen dituzte ikasleak? - Zentroarekin harremanetan dauden beste erakundeak. Nola erlazionatzen dira? 2.- Ikasgela (2-5 asteak) - Nolakoak dira ikasleak? Definizio orokorra, dituzten ezaugarriak, mugak. - Ikasgelan eragiten duten aspektuen azterketa, analisia eta interpretazioa - Espazioa eta denboraren kudeaketa - Erabiltzen den metodologia: zein da oinarria? - Aniztasunaren trataera - Materialak 3.- Behaketa-ekintza (2-5 asteak) - Hezkuntza proiektua gauzatzeko ematen diren ekintzak identifikatu, jarduera sekuentziak, aktibitate motak, ikasleen antolaketa eta ebaluazioa. - Koordinazioa eta harremanak, hezkuntzaren sistematizazioa. Nola gauzatzen da zikloan? - Eskola eta komunitatea. Zein da duten erlazioa? - Tutorea eta bere lana: irakasle lana nolakoa da?, zein printzipiotan oinarritzen da? - Praktiketako ikaslearen lana: nola moldatu naiz? Zer dut ona eta zertan hobetu behar dut? Zer ez dut ulertu irakasle lanaz?

Upload: lorea-fernandez

Post on 02-Aug-2015

173 views

Category:

Education


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: Memoriaren atalak

Practicumaren helburuetatik abiatuz ikasleek hauxe da aztertu beharko duzuena

1.- Zentroa eta bere ingurunea: (lehenengo astean behatu beharrekoa)

- Kokapena non dagoen, testuinguru sozio ekonomikoa (diagnostikoarekin lotuta, gogoratzen?)

- Zentroaren organigrama ezagutu: batzorde desberdinak- Zentroaren hezkuntza proiektua: nola/zertan hezitzen dituzte ikasleak?- Zentroarekin harremanetan dauden beste erakundeak. Nola erlazionatzen dira?

2.- Ikasgela (2-5 asteak)

- Nolakoak dira ikasleak? Definizio orokorra, dituzten ezaugarriak, mugak. - Ikasgelan eragiten duten aspektuen azterketa, analisia eta interpretazioa- Espazioa eta denboraren kudeaketa- Erabiltzen den metodologia: zein da oinarria?- Aniztasunaren trataera - Materialak

3.- Behaketa-ekintza (2-5 asteak)

- Hezkuntza proiektua gauzatzeko ematen diren ekintzak identifikatu, jarduera sekuentziak, aktibitate motak, ikasleen antolaketa eta ebaluazioa.

- Koordinazioa eta harremanak, hezkuntzaren sistematizazioa. Nola gauzatzen da zikloan?

- Eskola eta komunitatea. Zein da duten erlazioa?- Tutorea eta bere lana: irakasle lana nolakoa da?, zein printzipiotan oinarritzen

da?- Praktiketako ikaslearen lana: nola moldatu naiz? Zer dut ona eta zertan hobetu

behar dut? Zer ez dut ulertu irakasle lanaz?

MEMORIAREN ATALAK

Praktika memoria ikasle bakoitzak eginiko testu idatzia eta bideoa izango dira. Bertan praktika aldian zehar burututako jarduerak biltzen direlarik. Memoria Irakasle Eskolako tutoreari zuzenduriko lana da eta Practicum I-aren funtsa behaketa-hausnarketa izanik, ondorengo alderdiak jaso behar ditu:

1. Zentroa eta bere ingurunea (idatzia)2. Ikasgela (idatzia)3. Behaketa ekintza (idatzia)4. Hausnarketa pertsonala: (bideoa)

- Zer ikasi dut?

Page 2: Memoriaren atalak

- Zein zailtasun ikusi ditut eguneroko praktikan?- Zer uste dut egin daitekeela horiek gainditzeko?- Zein zailtasun eta ahalmen ikusi ditut nigan?- Zer egin dezaket zailtasun horiek gainditzeko eta gaitasun horiek garatzeko?- Zer ez dut ulertu irakasle lanaz?

ERANSKINAK

Egunerokoa: gutxienez astean zehar bi egunez idatzi beharrekoa: (idatzia)

Memoria idazterakoan kontuan hartu beharreko hainbat aspektu azaltzen dira jarraian:

- Lanak gehienez 20 orrialdeko luzeera izango du, eranskinak kenduta.- Bideoak 3-5 minutuko iraupena izango du, ez gehiago- Hizkuntzari dagokionez, ondo idatzita: akatsik gabea eta errebisatua.- Memorian atal bakoitza zuen produkzioa izan behar da, eta ez kopiaketa hutsa. - Lanaren formatua: times new roman, 12, lerroen arteko tartea 1,5. orrialde

guztiak zenbakituak.- Egunerokoan idatzitakoa ez da deskriptiboa izan behar, hausnarketa izan behar

du lagungarri. Ez jarri ordu bakoitzean zer klase eman dituzten eta zuek egin duzuen lana, baizik eta momentu horietan burutik pasatzen zaizuena, ikusten duzuen horren zergaitia.

- Bideoa entregatzeko formatua CD batean edo USB bidez zuzenean pasa daiteke.

EBALUAKETA

Azken notaren emaitza, honako aspektuetatik aterako da. Practicumeko gidan daude behatuko diren aspektuak. Oraingoan irakasle bakoitzak bere taula izango du lana ebaluatzeko.

- Eskolako tutorearena (%50)- Memoria (%50)

Memoria entregatzeko azken eguna URTARRILAREN 9an dela zehaztu da