mate lana
TRANSCRIPT
Sukaldean handitzen handitzen
SUKALDEAN HANDITZEN HANDITZEN
1. SARRERA
Esku artean dugun proiektua 4 urteko haurrei zuzenduta dago
eta matematikak eguneroko bizitzan duen garrantzia eta
erabilgarritasuna helaraztea da gure nahia. Haurrek berriarekiko
duten interesa eta xurgatzeko gaitasuna kontuan hartuta, proiektu
berritzailea, praktikoa eta interesgarria diseinatu dugu.
Haurraren ekintzaren manifestazio nagusia jolasa da eta
denbora eta espazio handia hartzen du beraien egunerokotasunean.
Jolasean gorpuzten da haurren ikaskuntza prozesua eta berorren
bidez lortzen dute garapen kognitibo-emozional-motorea. Esandakoa
kontuan hartuz, azalpenezko diskurtsoak planteatu beharrean
jolasaren funtzionalitatean eta esanguratsuenean errotu gara.
Matematikak sukaldaritzan duen aplikazioan oinarritu gara
bereziki, geometria, zenbakiak, neurriak eta denboraren nozioei
erreferentzia eginez. Sukaldean haurrek eskuen artean erabiliko
dituzte material eta kantitate ezberdinak, modu praktikoan jarduerak
biziz; horrek kontzeptuak errazago barneratzea eragingo du.
Sukaldean egingo dugun praktikak aldez aurreko prestaketa
eskatzen du, hiztegiaren, eta lehenagoko kontzeptuen birpasa eta
berriekin kontaktuan jartzea. Aurre lanketa honetarako hainbat
jarduera prestatu ditugu, jolasaren bidez eta modu atseginean azken
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 1
Sukaldean handitzen handitzen
ekintza izango den horretarako prestatzeko, hau da, azkenean
sukaldean madalenak prestatzeko.
Aipatutakoaz gain teknologia berriak integratu ditugu gure
proiektuan, betiko paperezko euskarrietatik gaur egungo digitaletara
igaroz. Aurre lanketarako prestatutako jarduera batzuk interneteko
webquest orrietan azaldu ditugu, haur guztiei sarearen potentziala
erakutsiz. Eskolan teknologia berrietan trebatzeko aukera ematean
haurrak egungo gizartean hezteaz gain, beraien artean egon
daitekeen eten digitala murriztea bilatzen da.
Gaitasunak modu dibertigarrian eskuratzen joango dira
haurrak, jolasaren eta esperimentazioaren bidez matematikak
landuz; gutxitan gertatzen den bezala sukaldera pasatuko dira eta
amantala jantzita eskolako sukaldari bikainak bihurtuko dira.
2. JUSTIFIKAZIOA
Proiektu hau planteatzerako orduan haurrek matematikaren
munduarekin daukaten erlazio mugatua eta aurreiritziz betea alde
batetara utzi eta beraien errealitatetik eta eguneroko bizitzatik
hurbil dagoenera eraman behar ditugu. Ondorioz, haurrek sukaldean
eta modu dibertigarrian praktikan jarriko dituzte lehenago landutako
kontzeptu matematikoak.
Euskal Herrian sukaldaritzak berebiziko garrantzia du, mundu
osoan ezagunak dira bertako pintxo eta jakiak. Gainera, egunero etxe
guztietan burutzen den lana da sukaldaritzena, eta normalean
haurrekin batera gutxitan burutzen dena. Proiektu honetan haurren
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 2
Sukaldean handitzen handitzen
txanda izango da, sukaldeko jaun eta jabe egingo ditugu, beti ere
beraien motibazioaz baliatuz.
Sukaldean matematiken funtzionaltasunaz ohartzeaz gain,
matematikaren beharrizanaz ohartuko dira umeak. Sortuko zaizkien
beharrizanak asetzeko, aurre lanketako jarduerak proposatzen
ditugu, jolasez eta irudiz hornituak. Kasu honetan Ikt-en, Ikus-
entzunezko komunikazioen teknologiaren, bidez helduko dira
jarduera horietara, horrek eragiten duen aurrerapausoarekin. Haur
hezkuntzatik hasita trebatu nahi ditugu teknologia berrietan, mundu
honetan murgiltzeko behar adina gaitasun landuz.
Ikaskuntza prozesua aktibotasunean oinarritu nahi izan dugu
proiektu honetan, norbere esperimentazioan eta ikaskuntza
autonomoan. Arrazoi honegatik planteatu ditugu sarearen bidezko
jolasak, haurrek beraien kabuz emaitzetara eta soluzioetara heltzeko
aukera ematen dutenak. Amaierako jardueran errezeta bakarra
daukagu, mugatua zentzu horretan; baina aldi berean, haurren
autonomiarako eta autokontzepturako mesedegarri izan daitekeena.
Haurrak ordenagailuan eta sukaldean trebatuko dira, beti ere
matematikak zubi lana egingo duelarik.
3. HELBURUAK ETA EDUKIAK
HELBURU/GAITASUN OROKORRAK
1. Arduraz bizitzen ikastea.
2. Ikasten eta pentsatzen ikastea
3. Komunikatzen ikastea.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 3
Sukaldean handitzen handitzen
4. Elkarrekin bizitzen ikastea.
5. Pertsona gisa garatzen ikastea.
6. Egiten eta ekiten ikastea.
HELBURU ZEHATZAK: SUKALDEAN HANDITZEN HANDITZEN
PROIEKTUA
1. Forma geometrikoak eguneroko bizimoduko objektuetan
bereiztea.
2. 1etik 10era arteko zenbakien kantitatearen nozioaz
jabetzea.
3. 1etik 10era arteko zenbaki-segidak ezagutzea eta kalitateak
zehazteko zein ordenatzeko erabiltzea.
4. Neurri-nozioak ezagutu eta aplikatzea: tamaina, luzera eta
altuera.
5. Elementuak konparatzea tamainaren, luzeraren eta
altueraren arabera.
6. Denbora-hurrenkera nozioak eskuratu eta erabiltzea.
7. Matematikak eguneroko bizitzan duen aplikazioaz eta
garrantziaz jabetzea.
EDUKIAK
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 4
Sukaldean handitzen handitzen
Forma geometrikoak: zirkulua, karratua, triangelua eta
errektangelua. Kontzeptuala
Forma geometrikoak identifikatzea. Prozedurazkoa
Forma geometrikoak inguruko objektuetan bereiztea.
Prozedurazkoa
Matematikaren eta eguneroko bizimoduaren arteko
zerikusiaz jabetzeko interesa. Jarrerazkoa
Zenbaki kardinalak 1etik 10era. Kontzeptuala
Zenbakiak erabiltzea kantitateak zehazteko. Prozedurazkoa
Matematika-jarduerak ebazteko interesa. Prozedurazkoa
Taldeko materiala zaintzeko ahalegina. Jarrerazkoa
Neurri-nozioak: tamaina (handia/txikia), luzera
(luzea/laburra), altuera (altua/baxua). Kontzeptuala
Neurri-nozioak aplikatzea elementuen ezaugarrien arabera.
Prozedurazkoa
Jardueren emaitzak biltzeko irmotasuna. Jarrerazkoa
Ordinalak: 1.tik 3.era. Kontzeptuala
Materialak zaintzeko borondatea. Jarrerazkoa
4. METODOLOGIA
Proiektuan erabiliko den metodologia bat dator zikloan zehar
burutuko diren bestelako unitate didaktiko eta proiektuetan erabiliko
denarekin eta, oro har, ikastetxe mailan ezarritako lehentasunekin.
Euskara izango da komunikazio-tresna bakarra, beti ere haur
bakoitzaren hizkuntz gaitasunetara moldatuz: ideiak errepikatu,
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 5
Sukaldean handitzen handitzen
beste modu batera azaldu eta, azken aukera moduan, behar izanez
gero bere ama hizkuntza erabiliko genuke lagungarri gisa.
Bestalde, ikastetxean adostu bezala, haurrak berdintasunean
eta hezkidetzan heziko dira; neska eta mutilen arteko aukera
berdintasuna eta kultura ezberdineko zein maila sozioekonomiko
ezberdineko haurren arteko aldeak desagerraraztera joko da.
Proiektu honetan hurrengo printzipio metodologikoak izango
ditugu presente eta jarriko ditugu martxan:
- Aktibotasuna suspertzea
Haurraren ekintzaren manifestazio nagusia jolasa dugu,
jolasaren bidez ukitu, sentitu, manipulatu, pentsatu … egiten du;
objektuekiko eta pertsonekiko harreman horietatik abiatuz
pentsamendu arrazionala garatzen da pixkanaka.
Jolasa, bere aldaera guztietan jarduera atsegingarria eta
motibagarria denez, aproposa da gaitasunak lantzeko eta, horregatik
proiektuaren lanketako tresna nagusi izendatu dugu. Ekintzaren eta
esperimentazioaren bidez ikasteko aukerak eskaintzen ditu jolasak,
porroterako eta akatsak egiteko beldurra minimizatuz.
- Globalizazio-printzipioa
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 6
Sukaldean handitzen handitzen
Haur hezkuntzako umeen ezaugarri nagusietakoa da beraien
izate globala; gauzak modu bateratuan ikusteko gaitasuna eta
mundua, errealitatea, kanpokoa eta barrukoa bereizteko ezintasuna.
Horregatik, proiektu honetan haurraren garapen globalizatua
bilatzen da, gaitasun kognitiboak, emozionalak zein motorrak
elkarrengandik banatu gabe lantzeko bideak eskaintzen ditugu.
Sukaldaritza aukeratu dugu interesgune moduan, madalenen
prestaketa zehazki; eta interesgune honen inguruan sortu ditugu
jarduera guztiak, haurrentzat ikaskuntza esanguratsua proposatuz.
- Lankidetza sustatzea
Talde lana da kooperazioa eta elkarlana sustatzeko modurik
eraginkorrena; ikaskuntza prozesuan haurren elkarren arteko
imitazioa, eztabaida eta arduren banaketa dira helduen interbentzioa
besteko garrantzitsuak. Horretaz ohartuz, ikaskuntza
indibidualizatua diseinatu beharrean, azken jarduera taldean
gauzatuko dugu.
Lehendabiziko pausoetan, ordenagailuko jardueretan, banaka
zein talde txikian (2-3 pertsona) egon daitezke, taldearen eta ume
bakoitzaren gaitasun eta beharrizanen arabera. Hala ere, sukaldean
denok elkarrekin lan egingo dugu, helburu berdinerantz
kooperazioaren bidez abiatuz.
- Afektibotasunean oinarrituz heztea
Lehenago aipatu dugu haurren izate globalak zer adierazten
duen, haurrek dena ikusten dutela begi batzuekin, dimentsio
bakarrean. Hortaz, ezin bana dezakete alde emozionala alde
intelektualetik, edo motorretik: sentitu, pentsatu eta ekin egiten
dute, dena modu bateratuan.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 7
Sukaldean handitzen handitzen
Proiektua maitasun, errespetu, konfiantza eta segurtasun
giroan gauzatuko dugu, gela edo sukaldea umeen gustuko espazio
izan dadin. Irakasleak haurren ongizatea bermatu behar du une oro
eta haur bakoitzaren izaera eta izatea kontuan izan. Alde horretatik
irakaskuntza indibidualizatua gauzatuko da, afektibotasunean eta
bakoiztean oinarritzen dena.
Irakasleak zentzu honetan badu zeresanik, bere jarrera
erabakigarria delako; orokorrean 3 irizpide jarraituko ditugu:
1. Haurrarengan sortzen dituen igurikapenak positiboak izango
dira, haurren autokontzeptua eta autoestimua faboratuz.
2. Haurrek bizi dituzten gatazkak edota beldurrak gainditzen
lagunduko diegu, haurra babestua sentitzea ahalbidetuz.
3. Gelan konfiantzazko eta segurtasunezko giro atsegina sortuko
dugu, haurrak kideekin elkarbizitza bultzatuz.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 8
Sukaldean handitzen handitzen
5. PROIEKTUA
a. ZER DA?
Sukaldean handitzen handitzen izena jarri diogu proiektuari.
Haurrek lan ezberdinak egin beharko dituzte eta irakasleak lan
hauen antolatzea eta programatzea egin beharko du. Haurrek
beraien proiektua dela sentiarazten hasteko unea izango da;
irakasleak, proiektuak eta ikasleak elkarrekin egingo dute aurrera.
Proiektuak sei jarduera ezberdin egiteko aukera eskainiko digu,
hauek guztiak era dibertigarri batean matematika ardatz hartutako
probak izango direlarik.
GALDETEGIA. Umeei galdetegia egingo diegu, zer
dakiten sukaldaritzari buruz, zein osagai ezagutzen
dituzten, etxean gurasoei laguntzen dieten...
MADALENA ERRALDOIA. Fitxa bitartez sukaldaritza
eguna heltzen denerako madalenenak egiteko errezeta
berton itsatsia izango dugu eta esperimentazio-eguna
datorrenean gida bezala erabiltzeko aukera emango diegu.
AMANTALA. Sukaldaritza egunerako zabor poltsekin
egindako amantala aldez aurretik egingo dugu,
higienearekin lotu eta sukaldari trebatuen bezala
sentiarazteko.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 9
Sukaldean handitzen handitzen
ORDENAGAILUA. Ordenagailu edo IKTren baliabideak
eskainiko diegu, webquest bitartez madalenak egiteko
behar ditugun osagaiez baliatzeko, matematikazko
ariketak egiteko, eta webquest horrekin jolasteko.
SUKALDERA JOATEKO EGUNA. Proba ezberdinak
eginez neurketa ezberdinak egingo ditugu, madalenen
osagaiak esku artean erabili, eta baita ere madalenak
bukatzerakoan konparaketak egin ditzakegu luzera,
bolumena, tamaina, forma … ohartzeko.
ABESTIA. Handitzen-handitzen abestia landuko dugu.
Matematikak guztia ezin duelako kontrolatu, errealitatea,
emozioak eta bizitza berak sarritan ematen digun plazerra
disfrutatzeko aukera ematen diegu umeei, etxean
betidanik izan ditugu baliabideak ikastetxean egin eta
disfrutatzeko aukera izango baitute.
b. KRONOLOGIA, DENBORALIZAZIOA ETA
SEKUENTZIALIZAZIOA
Proiektu hau aurrera eramateko aste batekin nahikoa dugu
gelako eguneroko goiz eta eguerdi guztietan (bi ordu egunero) eta
ostiralean egunaren hasierako hiru orduko saioarekin jorratuko
baitugu. Lan hau paralelo eramango dugu gelako plangintza
guztiarekin. Haurrei proiektu honen garrantzia transmititzeko
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 10
Sukaldean handitzen handitzen
ezinbesteko ikusten dugu denbora hartzea bai proiektuko lanak
egiteko baina baita hitz egiteko; beraz, une oroko ebaluazioari eta
haurrek egin ditzaketen iradokizunei lekua utziko diegu benetan, ez
dugu ezer egin gabe utziko denbora falta dela eta.
Proiektuaren nondik norakoaren sarreratxo bat egingo diegu
astearen lehen egunean ikasleei lehenik eta behin. Gaia nondik nora
doan, zer egingo dugun...argituko diegu, gaiaren ikas norabidea zein
den azaldu alegia. Unitatea garatzeko prestatutako jarduera eta
ekintza ezberdinak pausoz pauso lagunduko die haurrei
proposatutako helburu eta edukiak barneratzen. Beti ere esandako
ekintzen ordena eta behar beste denbora uzten badiegu haur
bakoitzaren berezitasunak kontutan hartuta heziketa ahalik eta
pertsonalizatuena eskaintzen badiegu.
Korruko hizketaldiak edo topaguneak zuzenean erlazionatuta
daude haurrek ondoren egingo dituzten jarduerekin, beraz
garrantzitsua izango da guk loturak egitea jardueren artean haurrek
ere loturak egin ditzaten, azken finean guztia erlazionatuta dago eta.
Lehen aipatu bezala, une hau erabiliko dugu aste horretan
proiektuan emango ditugun aurrerapausoak edo aldaketak, ezin
dugu ahaztu ikasleak beraiek direla protagonista nagusi.
Proiektuko kideen artean erabakitzeko gaia da zenbat denbora
eta zein tarte eskainiko diogun proiektuari zehazki, baina adibide bat
jartzearren astea honela bana genezake (berde kolorez idatzita
daudenak erabiliko genituzke sukaldean handitzen handitzen
proiekturako).
A A A O O
9-9.15 TOPAGUNEA
9.15-10 GALDETEGIA IPUINA IPUINA IPUINAPROIEKTU
A
10- TXOKOAK TXOKOAK TXOKOAK TXOKOA
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 11
Sukaldean handitzen handitzen
10.30
(matematika
txokoa)
(matematika
txokoa)(matematika txokoa)
K
(matemat
ika
txokoa)
10.30-
11.15
11.15-
11.30GAILETA JAN ETA KOMUNERA
11.30-
12ATSEDENALDIA
12-13
ABESTIA
TXOKOAK
(matematika
txokoa)
TXOKOAK
(matematika
txokoa)
TXOKOAK
(matematika txokoa)
TXOKOA
K
(matemat
ika
txokoa)
12.45-
13ESKUAK GARBITU ETA KOMUNERA
13-
14.45BAZKALORDUA
14.45-
16.15MUSIKA
PSIKOMOTRIZITAT
EA
PSIKOMOTRIZITATE
A
INGELER
A
c. IRAKASLEAREN LANA TXOKOEN GIROTZEAN:
Proiektua gelako ingurune guztira zabaldu beharra daukagu,
globalizazioaren printzipioari jarraikiz, nahiz eta ez den modu
oldarkor edo deigarriegi batean izan behar. Hala ere, irakaslea beste
txokoetan eta gelako eguneroko bizitzan hurrengoa lortzen saiatu
beharko litzateke:
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 12
Sukaldean handitzen handitzen
Gure jolasean egongo diren proben antzeko galderak
egin ditzake; madalena erraldoia egiterakoan, osagaien
kopuruaz ohartu behar izango dute, adibidez: arrautza
bi zenbatzerakoan...
Gelako ordenagailuan matematikarekin lotu izan dugun
webquestarekin formak, neurria, denbora eta
zenbakiekin jolasteko aukera izango dute.
d. JARDUERAK BANAN-BANAN
GALDETEGIA
Egingo dena:
Astelehenean, topagunea deritzon errituala egin ondoren, haurrak
korruan eseriko dira kuxinen txokoan. Klasean giro egoki bat
lortzean, (isiltasuna, bakea...) astean zehar landuko den proiektua,
Sukaldean handitzen handitzen, aurkeztuko zaie haurrei, argituz aste
honetan zehar aldaketa txiki batzuk egingo direla klasean, txoko
berri bat sortzeko. Ondoren, gai honen inguruan zer dakiten jakiteko,
galdera zabalez osatutako galdetegia egingo diegu, proiektua
bideratzeko abiapuntua zehazten laguntzeko. Beharrezkoa da ordena
mantentzea, beraz, haurrek banan-banan erantzungo dute.
Informazio gehiago lortzeko asmotan, “Zer gustatzen zaizu jateko?”
eta “Jakien jatorria” izeneko fitxak (Ikus eranskina) egitea
proposatuko zaie, informazio gehiago lortzeko asmoz.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 13
Sukaldean handitzen handitzen
Behin fitxa eta erantzun guztiak entzun ondoren, (agian klasearen
erritmoa ondo eramateko, ebakitzea beharrezkoa izango da eta
momentu batetik aurrera, haurrek ez dute posibilitate gehiago
izango erantzun gehiago egiteko) eta abiapuntutzat hartuz,
proiektuan egingo diren jarduera ezberdinekin lotuko dira.
Besteak beste, “Madalena erraldoia” eta “Amantala” jarduerak
egingo dituztela azaltzeko bakoitzetik eredu bat erakutsiko zaie.
Nork egingo du:
Irakasleak klasea gidatuko du lortutako informazioaz baliatuz eta
haurrek informazioa jaso eta beraien iritziak, argudioak, galderak,
etab. egingo dituzte.
Non: Gelan bertan.
Baliabideak:
“Zer gustatzen zaizu jateko?” fitxa.
“Jakien jatorria” fitxa.
“Madalena erraldoia”ren eredu bat.
“Amantala”ren eredu bat.
Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.
Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez dugu
inolako laguntzarik izango.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 14
Sukaldean handitzen handitzen
Irakaslearen eginkizuna:
Irakasleak gela antolatuko du. Haur guztiak korruan batu eta
proiektuari buruzko informazioa emango du haien ideiekin
konparatuz. Aurretik aste osoko plana eginda izan beharko du zer
egingo duten azaltzeko eta horretarako, beharrezko baliabideak
eskuratuko ditu. Beharrezkoa da haur guztien partaidetza bultzatzea
eta denbora ondo finkatuta eta neurtuta izatea giro egoki bat
sortzeko.
MADALENA ERRALDOIA
Egingo dena:
Madalena baten irudi handia osotzea da jarduera honetan egingo
dutena, barruan errezetaren pauso ezberdinak itsatsiko dituztelarik.
Jarduerak bi azpiatal edo pauso izango ditu: batetik, “Errezeta-fitxa”
(Ikus eranskina) behar bezala interpretatu eta margotu beharko
dute, pauso bakoitzean dagozkion kantitateak soilik koloreztatuta.
Adibidez, 2 arrautza jartzen baldin badu, fitxan agertzen diren
arrautza guztietatik 2 soilik koloreztatuko dituzte.
Ondoren, errezetako pauso bakoitza moztu eta madalena erraldoian
kokatu beharko dute; baina ez edozein ordenetan, sekuentziak
eskatzen duen orden logikoan baizik. Astean zehar madalena
hornituko dute eta, azken egunean, sukaldeko jardueran erabiltzeko
zein etxera eramateko baliagarria izango da lana.
Nork egingo du:
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 15
Sukaldean handitzen handitzen
Ikasleek beraiek burutuko dute jarduera, irakasleak ematen dituen
argibideez eta fitxan azaltzen denaz baliatuz.
Non: Gelan bertan.
Baliabideak:
“Madalena erraldoia”ren eredu bat.
“Errezeta-fitxa” deitzen dugun orria.
Margoak, belkroa eta artaziak/puntsoia.
Kartulina.
Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.
Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: irakasleak
gidatuko ditu haurrak galtzen baldin badira eta taldekideak ere
lagungarri izango dituzte.
Irakaslearen eginkizuna:
Hasiera batean irakasleak jardueraren zehaztasunak azalduko ditu
eta ondoren haurren txanda izango da. Printzipioz haurrek
autonomiaz lan egitea bilatuko da, baina laguntza behar izanez gero
(papera mozteko, zenbaketan …) taldekideengana zein
irakaslearengana jo dezakete. Prozesuari erreparatuko dio
irakasleak, pazientziaz eta haurrei bere denbora utziz. Ez ditu
akatsak porrot gisa ikusi behar, krisi momentu horiek baliatu behar
ditu gauza berriak irakasteko.
AMANTALA
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 16
Sukaldean handitzen handitzen
Egingo dena:
Sukaldean lan egiteko erabiliko dugun amantala sortuko dugu
txokoan. Horretarako plastikoa moztuko dugu, zati handia (amantala
bera) eta bi tira luze (bata gerrian lotzeko, bestea buruan eusteko)
eginez. Grapagailua erabiliz lotuko dira tirak zati handira. Talde
bakoitzak kolore bateko amantala sortuko du, talde-identitatea
indartuko duena.
Irakasleak forma ezberdinetako irudi geometrikoak marraztuko ditu
amantaletan eta haurrek irudien barruko hutsuneak forma
geometriko berbereko gometxekin beteko dituzte. Adb, karratuaren
barruan hainbat koloretako gometxa karratuak jarri beharko dituzte.
Honekin jarduera bukatutzat emango da eta prest izango dugu
amantala madalenak egiteko egunerako.
Nork egingo du:
Batez ere haurren lana izango da, nahiz eta irakasleak jarduera
aurreko prestaketa-lanak eta jarduera egin bitartean ere laguntza
eman behar duen.
Non: Gelan bertan.
Baliabideak:
“Amantala”ren eredu bat.
Plastikozko zabor-poltsak, artaziak, grapagailua,
gometxak eta errotulagailuak.
Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.
Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez da pertsona
berezirik beharko.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 17
Sukaldean handitzen handitzen
Irakaslearen eginkizuna:
Jarduera egiten hasi aurretik ereduak egiteaz gain, haur guztien
amantalak markatu (mozteko moduan) eta irudi geometrikoak
marraztu behar ditu. Jarduera egin bitartean ere haurrei laguntzen
arituko da, azalpenak emanez zein arazoei konponbidea bilatuz.
WEBQUESTA
Egingo dena:
IKTen bidez, zehazki webquestaren bidez gaia jorratuko dugu.
Horretarako, atazen atalean ondorengo galderekin bideratuko da:
1. Madalenak egiteko zeintzuk osagai behar ditugu?
2. Baina, horretarako ba al dakizu zenbatzen?
3. Neurriak ezberdintzen ba al dakizkizu?
4. Zer egingo dugu lehenengo eta gero?
5. Ze formatako madalenak egingo ditugu?
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 18
Sukaldean handitzen handitzen
Atazan proposatu ditugun galderak erantzuteko, prozesua deituriko
orrian erantzunak aurkitzeko zenbait baliabidea eskainiko zaizkie,
hots, interneten bilatzeko helbide desberdinak:
Osagaien bideoa
Forma geometrikoak
Zenbakiak
Neurriak
Denboraren nozioa
Nork egingo du:
Umeek egingo dute, irakaslearen laguntzarekin.
Non: gelan bertan.
Baliabideak:
Ordenagailua.
http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/
soporte_tabbed_w3.php?id_actividad=2425&id_pagina=3
http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_47_188/
flash.htm?numrecurso=4
http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_49_190/
flash.htm?numrecurso=6
http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_47_193/
flash.htm?numrecurso=4
http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_47_189/
flash.htm?numrecurso=5
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 19
Sukaldean handitzen handitzen
Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez dugu inoren
laguntzarik behar izango.
Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.
Irakaslearen eginkizuna:
Irakasleak jardueran zehar ikasleek izan ditzaketen arazoak behatu
beharko ditu, galdera eta proposamenen bidez estrategiak sortzeko.
SUKALDERA JOATEKO EGUNA:
Egingo dena:
Dena den, astean zehar, ordenagailuan ikusi duten bideoa, berriz
jarriko da klasean, osagaiak birgogoratzeko.
Aste guztiko lana ospatzeko gure ikastetxeko jantokira joango gara,
aurretik egindako madalena erraldoiarekin gida bezala izateko.
Psikomotrizitatera doazenean betetzen duten arautegi berdina segitu
beharko dute (trena egin, isiltasuna...)
Ondoren, jantokira iritsi orduko eskuak garbitzera joango gara
guztiok. Jantokiko mahaietan osagaiak aurretik jarrita izango ditugu
eta mahai bakoitzean bost ume jarriko dira.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 20
Sukaldean handitzen handitzen
Madalena erraldoiari segituz, osagaiak hartu, erabili, ukitu eta bol
batetara jaurtiko ditugu, arrautzak, gurina, azukrea, esnea eta
azkenik irina, guztia ondo irabiatu eta guk sortutako masa berria,
paperezko moldeetara botako dugu. Erdi arte bete eta labera
eramango ditugu, madalenak egiten dauden heinean guk ikasitako
abestia (handitzen-handitzen) abestuko dugu. 15 minutu igaro
ondoren, irakasleak madalenak atera eta umeei konparaketak egiten
utziko die, bolumen handigoa zeintzuk duten, karratuak direnak...
eta gero gure madalenak jango ditugu.
Nork egingo du: umeek eta irakasleak hartuko dute parte
sukaldean.
Non: Jantokian egingo da.
Baliabideak:
Azukrea, irina, arrautzak, gurina, esnea, paperezko moldeak,
edalontziak, bolak, koilarak, tenedoreak, musika aparatua.
Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena:
Horretarako prest dauden jantokiko laguntzaile edo sukaldari
laguntza izan dezakegu.
Irakaslearen eginkizuna:
Irakaslea umeei laguntza eskainiko die momentu oro, giroa lasaitu
eta umeei musika jarriko die abestia abesterako orduan. Guztiek
parte hartzea bultzatuko du eta behin madalenak aldean ditugunean
hauenganako konparaketak ekidituko ditu, batzuenak ez dira
besteenak baino hobeagoak izango, ezberdinak baizik.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 21
Sukaldean handitzen handitzen
Umeei egindakoaz disfrutatzea bultzatuko da eta etxean gurasoekin
egiteko grina handituko du.
ABESTIA
Egingo dena:
Umeei, Handitzen handitzen abestia1 ikasiko dugula esango diegu,
eta abesti hau madalenak labean dauden bitartean abestuko dugula.
Jarduera ume guztiekin batera egingo da. Irakasleak abestia jarriko
die umeei musika aparatuan, eta zenbait aldiz entzun ondoren,
abesten saiatuko dira. Irakasleak, musika gabe ere abestuko die,
motelxeago, haurrek ikasteko laguntza izan dezaten. Irakasleak
haiekin batera abestuko du, eta motibatu egingo ditu, gero eta
hobeto egiten dutela esanez, adibidez.
Abestia bera bakarrik landu ostean, irakasleak musikarekin batera
egiteko dantza bat irakatsiko die. Hazten egongo balira bezala
irudikatuko dute, “handitzen handitzen” dioen pasartean, eskuekin
gora eta gora eginez.
Nork egingo du:
Umeek egingo dute, irakaslearen laguntzarekin. Irakasleak
argibideak emango dizkie eta musika aparatuan abestia jarriko du.
Umeekin batera abestuko du, haiei laguntza emanez. Dantzarekin
gauza bera, hasieran, irakasleak irakatsiko dizkie mugimendua, eta
gero umeek beren kabuz egingo dute.
1 Handitzen handitzen abestia eranskinean dago.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 22
Sukaldean handitzen handitzen
Non: gelan bertan.
Baliabideak: musika aparatua, eta abestia.
Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez dugu inoren
laguntzarik behar izango.
Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.
Irakaslearen eginkizuna:
Irakasleak haurrek abestia ikastea bermatu behar du,azken egunean
jantokian abesteko. Halaber, abestia jarriko du musika aparatuan
zenbait aldiz, eta umeei abestuko die, musikarekin zein musikarik
gabe (geldiro abestuz, umeek hobeto ikasteko). Era berean, abestia
landu ostean, abestiaren pasarte nagusian egiteko dantza irakatsiko
die umeei, berak dantzatuz, eta pausoak erakutsiz, eredua izateko.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 23
Sukaldean handitzen handitzen
6. EBALUAZIOA
Orokorrean ebaluazioa etengabea eta jarraia izango da,
haurren prozesua eta garapena aztertzeko beharrezkotzat jotzen
dugularik, era honetan hasierako, prozesuko eta bukaerako
ebaluazio sumatiboa eginez. Horrez gain, ebaluazio formatiboa
diseinatu dugu, unitatea garatzen goazen heinean hobekuntzak
proposatuz; hori baita guretzat ebaluazioaren zentzu nagusia,
hobetzeko balio duela, alegia.
ZER EBALUATUKO DA?
Haurraren garapena eta lorpenak
- Proiektuaren hasieran proposatutako helburuak, bete diren ala
ez.
- Ikasleak gogotsu parte hartu duten ala ez.
- Kideen arteko harremanak errespetuzkoak izan diren ala ez.
- Guk proposatutako jardueretan, haurren bakarkako lanetan
zein talde lanetan, lortu dituzten gaitasunak eta ahalmenak.
- Proiektuaren bukaeran, haurrek lortutako aurrerapena.
- Arazoren baten aurrean hau gainditzeko izan duten jarrera.
- Talde dinamikaren eraginkortasuna.
Proiektua
- Helburuak: ezarritako helburuen egokitasuna eta izan diren
lorpenak.
- Edukiak: hasieran ezarritako edukien egokitasuna eta nolakoa
izan den barneratzea.
- Jarduerak: ea egokiak izan diren, ikasleentzat interesgarriak
izan diren eta ea gogotsu parte hartu duten.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 24
Sukaldean handitzen handitzen
- Printzipioak: unitatean zehar nolako lanketa egin den eta
pertzepzioa zenbatekoa izan den.
- Denboralizazioaren, espazioaren antolaketaren, materialen eta
gelako arauen egokitasuna.
- Ebaluazio-sistema: ebaluazio-tresnen egokitasuna, informazioa
jasotzeko ea baliagarria izan den eta ebaluazio horri esker ea
hobekuntzak egin diren eta hauen kalitatea nolakoa izan den.
Irakaslearen lana
- Azalpenen egokitasuna eta ulergarritasuna.
- Haurrekin izandako jarrera eta eraikitako harremanak.
- Ebaluazioari dagokionez, burututako behaketa lana eta
elkarrizketak zer nolakoak izan diren.
NOIZ EBALUATUKO DA?
- Proiektuaren hasieran: alde batetik, haurren gaitasunak,
ezagutzak eta gogoak neurtzeko eta, bestetik, haurrak
motibatzen hasteko.
- Proiektuak irauten duen bitartean: prozesua eta eboluzioa
behatzea beharrezkoa izango da.
- Ebaluaketa klase-ordu guztietan emango da: etengabea izango
da .
- Jarduera bakoitzaren, egun bakoitzaren eta proiektu osoaren
amaieran: amaierako gaitasunak, trebetasunak, jakintzak eta
jarrerak hasierakoekin alderatzeko eta hurrengo unitate
didaktikoa hasteko, errealitatearen azterketa gisa.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 25
Sukaldean handitzen handitzen
ZER TRESNA ERABILIKO DA EBALUAZIOAN?
Ebaluatzeko orduan erabiliko ditugun tresnak, behaketa eta
elkarrizketa izango dira bereziki.
- Behaketa: jarduera guztietan eta orokorrean klaseko
momentu guztietan gauzatuko da. Horretarako, alde batetik,
irakasleak egunkaria idatziko du behatu dituen gertaerak,
jarrerak eta oharrak apuntatuz. Beste alde batetik, haur
bakoitzaren ebaluazio fitxa beteko du proiektua burutu
ondoren.
- Elkarrizketa: egun guztien amaierako hausnarketa
jardueretan, elkarrizketa erdi egituratuaren bidezko ebaluazioa
gauzatuko da. Irakasleak galderak formulatuko ditu hasiera
batean, baina umeen parte hartze espontaneoa ere
baimenduko du.
NORK EBALUATUKO DU?
- Irakasleak ebaluatuko ditu arestian aipatutako elementu
guztiak.
- Haurrek ere ebaluazioan parte hartuko dute. Arratsaldeko
hausnarketa momentuan, egun bakoitzaren amaieran, haurrek
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 26
Sukaldean handitzen handitzen
ahoz adieraziko dute nola pasatu duten eta egindakoa gustatu
zaien ala ez. Gainera, eskolatik etxera joan baino lehen horman
eskegitako kortxozko tableroan fitxa batzuk jarriz ere ebaluatu
egingo dute: fitxa horiek aurpegien irudiak izango dituzte,
aurpegi batzuk pozik eta besteak triste daudelarik.
ZERTARAKO ERABILIKO DA JASOTAKO INFORMAZIOA ETA
INFORMAZIO HORRI BURUZ EGINGO DEN ANALISIA?
- Posible diren zuzenketak, hurrengo batean egin ahal izateko.
- Landu nahi genituen helburuak, burutu diren ala ez jakiteko.
- Haurrek, jardueran berrien aurrean, nola jokatzen duten
jakiteko.
- Landutako guztia ulertu duten jakiteko.
- Gurasoei, haien seme-alaben ikaskuntza eta garapen-
prozesuetan izan dituzten hobekuntzak jakinarazteko.
- Haurren ezagutzak hedatu direla egiaztatzeko.
- Haurren jarrerak eta portaerak ezagutzeko.
- Gure proiektuaren ahuleziak behatzeko eta hurrengorako
hobetzeko.
- Irakaslearen lana berrikusteko eta hobetzeko.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 27
Sukaldean handitzen handitzen
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 28
Sukaldean handitzen handitzen
7. BIBLIOGRAFIA
12/2009 Dekretua, Haur Hezkuntzarako Curriculuma
Moduluko fitxak
Baliabideak
Webquest
Elkarrekin.org
Movie Maker
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 29
Sukaldean handitzen handitzen
8.- ERANSKINAK
GALDETEGIA
Zer gustatzen zaizu jateko?
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 30
Sukaldean handitzen handitzen
Jakien jatorria fitxa
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 31
Sukaldean handitzen handitzen
MADALENA ERRALDOIA
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 32
Sukaldean handitzen handitzen
Errezeta-fitxa
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 33
Sukaldean handitzen handitzen
AMANTALA
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 34
Sukaldean handitzen handitzen
WEBQUEST
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 35
Sukaldean handitzen handitzen
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 36
Sukaldean handitzen handitzen
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 37
Sukaldean handitzen handitzen
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 38
Sukaldean handitzen handitzen
ABESTIA
Handitzen handitzen
Txiki-txiki-txikia
Txiki, txiki, txikia ikusten naiz kalean. Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen txikia izanik asko maite zaitut nik.
Bi begi ikusteko, bi belarri entzuteko.
Handitzen, handitzen...
Sudurra usaintzeko, ahoa dastatzeko.
Handitzen, handitzen...
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 39
Sukaldean handitzen handitzen
Eskuak ukitzeko, bi oinak ibiltzeko
Handitzen, handitzenBurua pentsatzeko, bihotza maitatzeko.
Handitzen, handitzen...
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 40