massai herria

14

Upload: okina

Post on 21-Jul-2015

535 views

Category:

Technology


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Massai  herria
Page 2: Massai  herria

Massaiak Kenya eta Tanzania arteko mugan bizi dira, Rift Handiko Haranean, zonalde lehorrean. Massaiak zenbat diren jakitea ez da erreza, herri erdi nomada baita. Hala ere, egin diren azken kalkuluen arabera, 350.000 lagun inguruk osatzen dute Afrikako herri zahar hau.

Page 3: Massai  herria

Massaiak abeltzainak dira batik bat, eta animalien inguruan antolatzen dute haien bizimodua, batez ere behien, ahuntzen, ardien eta astoen inguruan. Hori dela eta, urtaro-errotazioa egiten dute ur eta larre egokien bila, jabetza-sistema amankomun baten barruan.

Page 4: Massai  herria

Aukeratutako tokira heldu eta hantxe hasten dira herrixka osatzen. Etxolak era zirkular batean kokatzen dituzte, barruko aldea animalien gordeleku gisa utzirik. Emakumeek eraikitzen dituzte etxolak behien kaka eta pixa, lokatza, belarra eta makilak erabiliz. Gizonek, bitartean, zuhaitz enborrez egindako hesia jartzen dute etxolen inguruan.

Page 5: Massai  herria

Horretaz gain, emakumeek beste ardura batzuk ere badituzte: ura eta egurra ekarri, animaliak jaitzi, janaria prestatu eta ume txikiak zaindu. Gizonak, berriz, komunitatea babesteaz, animaliak zaintzeaz eta mutilak hezitzeaz arduratzen dira.

Page 6: Massai  herria

Herri honek ez du buruzagirik. Halere, adineko gizon-

emakumeek antolatzen dituzte eguneroko eginbeharrak eta aholku lanak ere egiten dituzte.

Page 7: Massai  herria

Massaiek jaungoiko bakar batengan sinisten dute. Jaungoiko hori Naturako elementu guztietan bizi da -batzuetan izaki sortzailea da eta beste batzuetan hondatzailea-. Dena dela, gaur egun massai asko eliza kristauetako partaideak dira.

Page 8: Massai  herria

Elikadurari dagokionez, esan behar da garai batean esnea eta haragia hartzen zutela soilik, eta behi odola egoera berezietan. Gaur egun, artoa, arroza, patatak, azak eta babarrunak sartu dira haien dietan. Izan ere, Tanzania eta Kenyako gobernuek bultzatuta, herri hau gero eta sedentarioagoa bilakatzen ari da, eta orain lurrak ereiteko aukera dute.

Page 9: Massai  herria

Herri honen hizkuntza “Massaia” da. Hala ere, eskolan umeekTanzaniako hizkuntza ofiziala ikasten dute: “Swahilia”. Eskolara joateko, “rubeka” izeneko arropa erantzi eta uniformea janzten dute.

Page 10: Massai  herria

Massai herriarentzat gorputzaren apainketak garrantzi handia du. Bai gizonezkoek bai emakumezkoek kolore biziko arropak janzten dituzte eta haiek egindako sandaliak (mamukak) eramaten dituzte.

Page 11: Massai  herria

Emakumeek ilea erabat moztuta eramaten dute. Neskek, halaber, ezkontzeko garaia iristen zaienean, apaingarri berezia ipintzen dute buruan. Horretaz gain, koloreetako bolatxoz egindako lepoko deigarriak ere janzten dituzte.

Page 12: Massai  herria

Gizonek, berriz, oso ile luzea daramate, askotan gorriz tindatua. Nerabezaroan, mutilek lantza bat eraman ohi dute, eta

gizondu direla adierazteko makila motz bat erabiltzen dute.

Page 13: Massai  herria

Azkenik, massai herriaren bizimodua biziki aldatzen ari dela aipatu beharra dago. Izan ere, haien lur eremua murrizten ari da parke naturalak eta gobernuen abeltzaintza eta nekazaritza ustiategiak direla eta. Diru iturri berri bat aurkitu dute, ordea: turismoari esker, haien artelanak saltzeko aukera paregabea dute gaur egun.

Page 14: Massai  herria