maria eta jose albistekaria - 4. zenbakia

6

Upload: maria-eta-jose-ikastetxea

Post on 08-Apr-2016

225 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Maria eta Jose albistekaria - 4. zenbakia

TRANSCRIPT

Page 1: Maria eta Jose albistekaria - 4. zenbakia
Page 2: Maria eta Jose albistekaria - 4. zenbakia

Pasa den ikasturtean jarri genuen abian gure aldizkari digitala. Bertan, geure ikastetxean ditugun programa, ekintza eta berriztapen proiektuen berri ematea da helburu. Berebiziko garrantzia du guretzat, zuekin, gurasoekin, komunikazio zuzena izateak. Ikastetxea bizirik dagoen lekua izanik, aldaketak ugariak izaten dira eta horien berri zuei ematea oso garrantzitsua da.

Ikasleekin lanketa akademiko bikaina bideratzeaz gain, ikasle, guraso eta irakasleentzako inguru egokia izateak ere garrantzi handia du eta hori dela eta, hobekuntzak aurrea doaz ikastetxeko

azpiegituretan. Jangelako soinua hobetzeko asmoz, panelak jarri genituen sabaian. Ikastetxeko sarrera nagusian ere egin ditugu hainbat aldaketa. Bonbilo aldeko atea ere handituko dugu hurrengo asteetan eta segurtasuna bideratu asmoz, patioan barandilak jartzen ere jarraituko dugu. Beste hainbat hobekuntza ere eskuartean ditugu, baina aurrerago azalduko dizkizuegu.

Jarraian, azken hilabeteotan egindako ekintzen berri emango dizuegu. Zuen gustukoa izango delakoan, hemen duzue gogo handiz prestatu dugun alea!

KALITATE GORENEKO HEZKUNTZA HELBURU!

Page 3: Maria eta Jose albistekaria - 4. zenbakia

Guraso guztientzat dira garrantzitsuak berain seme-alabak, baina haurren adinaren arabera, ezberdinak izaten dira gurasoen kezka eta beharrak. M&J haur eskolako hezitzaileok, zuekin, hurbiltasunean, goxotasunean eta gardentasunean egiten dugu lan. Haurren lehenengo hilabete eta urteak oso garrantzitsuak dira eta eboluzio hori,

egokia izan dadin, haurrentzako bizipen, emozio, esperimentazio eta maitasunean oinarritutako metodologian oinarritzen gara. Azken hiruhilabete honetan, magiaz beteriko munduan murgiltzeko aukera izan dugu haur, guraso eta hezitzaileok.

Horrela jarraituko dugu aurrerantzean ere!

H.E. • MAGIAZ BETERIKO HAUR ESKOLA!

Page 4: Maria eta Jose albistekaria - 4. zenbakia

Lanbideen gaia lantzen ibili gara azken hilabeteetan, hori dela eta, 4 urteko geletako gurasoak gonbidatu ditugu beraien lanbideen berri eman diezaguten: non egiten duten lan, zein den beraien eginbeharra, gehien edo gutxien gustatzen zaiena zer den… Horri esker, gurasoak gelan izateak dakarren zirraraz gozatzeaz gain, hamaika ogibide eta istorio interesgarri ezagutzeko aukera izan dugu.

Eskerrik asko guztiei!

H.H. • GURASOAK GELAN!

Page 5: Maria eta Jose albistekaria - 4. zenbakia

Zuen seme-alabei kalitate goreneko hezkuntza ematea da gure helburu nagusia. Hori horrela izanik, irakasleen lana ez da gela arruntean amaitzen. Gure ikasleen harreman sozialak eta beraien arteko jolasak onak izateak berebiziko garrantzia du, beraien heziketa integrala bideratzeko orduan. Ikaslea gustura eta lasai egoteak, akademikoki lortzen diren emaitzetan eragin zuzena duenaren jakitun izateak, gure ikasleei kalitatezko jolas-orduak bideratzera eraman gaitu.

Profesional ezberdinek lagunduriko ebaluazio eta diagnosi sakon bat egin ondoren, patioaren antolaketa berri bat egitea erabaki dugu lehen hezkuntzako ikasleentzat. Ikasle eta irakasleak hartzen dute parte ekintza ezberdinetan.

Kudeaketa berri honen helburu nagusienak honako hauek izan dira:

√ Maila guztietako ikasleek pa-tioko edozein eremu erabili ahal izatea.

√ Hezkidetza, generotik at egi-ten den hezkuntza eskaintzea, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea.

√ Jolas ezberdinetan ( saski-baloia,mahai tenisa, mahai jokoak, jolas kooperati-boak…) aritzeko aukerak ematea ,orain arte futbola bait zen gehiena nagusitzen zena.

√Adin txikikoek besteakbezaines-kubide izatea.

L.H. • KALITATEZKO JOLASORDUAK

Page 6: Maria eta Jose albistekaria - 4. zenbakia

Hondakinen sorrera gutxitzeko Europako Astea zela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Hondakinen Kudeaketa Koordintzeko Organoak (HHKKO) eginikoekimen honetan hartu zuten parte ikastetxeko DBH 4.mailako Biologia-Geologiako ikasleek. “Zure janaria ez da hondakina” bideo-lehiaketaren bigarren edizioa antolatu zuen, kontsumitu beharreko elikagaiak egoki kudeatzeko beharra nabarmentzeko eta, hala, zabor eta bio-hondakin gutxiago sortzeko.

Sari banaketa ekitaldia martxoaren 18an izan zen, Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan. Gure ikastetxeak lorturiko saria berezia da, sare sozialetan onarpen handiena izan duen bideoa baita.

Zorionak Irune Bernal, Manuela Walteros eta Mikel Casquerori egindako lan bikainarengatik. Eta adierazi, M&J Ikastetxeko lan taldea osatzen dugun guztiok, gure lanean, koherentziaz eta tinkotasunez jarraituko dugula. Zuen seme-alabei kalitate goreneko hezkuntza eskainiz, eta zuei, zerbitzu bikaina.

D.B.H. • DBH-ko Biologia-Geologiako ikasleak “Zure janaria ez da hondakina” bideo lehiaketako irabazle.