manuela

6

Upload: urgazu

Post on 21-Dec-2015

15 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

informacion de manuela eguiguren

TRANSCRIPT

Page 1: Manuela
Page 2: Manuela

MANUELA LA PARTERA

BASAURIKO JENDE GUZTIAK HONELA DEITZEN DIO

Page 3: Manuela

EMAKUMEEK ETA JENDE GUZTIAK BETI BIHOTZ BIHOTZEZ GOGORATUKO DUTE .

HORRI ESKER GURE AITITEK JAIO ZIREN

Page 4: Manuela

Manuela Egiguren Etxebarrin (Bizkaia) jaio zen 1901ean, nahiz eta beti Basaurin bizi izan zen. Emagin lanbidearekin harremanean bere ama Joana Madariagaren bidez hasi zen, ekimen handiko emakumea bera, emagin lanbidea era autodidaktan lortu zuena, eta 85 urtera arte erditzeetan laguntza eskaintzen jardun zuena. Hortik sortu zen Manuelaren emagina izateko gogoa, modu librean prestatu eta Valladoliden egin zituen azterketak, eta 1925eko azaroaren 20an Emagin Ofizialari dagokion titulua lortu zuen, 24 urte zituela. Hurrengo urteko maiatzean praktikaria egin zen. Lan horren aukeraketa, zalantzarik gabe, bokazioak eragindakoa izan zen, ezin baitzitekeen beste modu batera izan, horrek zekartzan baldintza ekonomikoak eta lanekoak, benetan txarrak, kontuan hartzen baditugu. Bere garaian emagina izatea, eguneko 24 ordutan lan hori egiteko prest egotea esan nahi zuen, eta gainera, inguruko herri askotako premiei erantzun behar zien (Galdakao, Zaratamo, Etxebarri, Arrigorriaga, Basauri, Bilbo), eta bestalde kontuan izan behar dugu, alde batetik bestera ibiltzeko erregularizatutako garraiori ez zegoenez (Galdakaora zihoan Arratiako tranbia kenduta), askotan, oinez egin behar zuela bidaia, edo beste ibilgailuen erabilgarritasuna aprobetxatu behar zuela (enpresetako kamioak, zaldi-gurdiak...), halabeharrez, bera zihoan tokira joatea egokitzen zenean. Askotan Manuelak bakarrik itzuli behar izaten zuen, goizeko ordu txikitan, eguraldi txarrarekin, trenbidetik barna ibiliaz zenbait kilometrotan.

Behin, Basauriko San Migelen, goizeko seietan haur-egite bati kasu egin ondoren, oinez Basauriko bere etxera etorri, eta goizeko bederatzietan bere alaba izan zuen. Askotan, hilean berrogei haur-egite baino gehiagori kasu egin behar izaten zien. Baina emaginen eta medikuen aintzatezpena, eta ondorioz ordainketa ekonomikoa, oso desberdina zen. Manuelak urtean 200 pezetako soldata zuen (1926) Basauriko Udaleko Emagin Titularra izatearren, eta bere kontratuan, udalerriko emakume haurdun behartsu guztiei doan kasu egiteko obligazioa agertzen zen, eta Udaleko Mediku Titularraren soldata berriz, urtean, 3.500 pezetakoa zen.   1935 urtean, ekainaren 14ko Osasunaren Koordinaziorako Legearen Aplikaziorako Araudian, bere 5. artikuluan erabakitzen da ezen, Emagin Titularrei esleitutako soldata, udalerriko Mediku Titularrarentzat jarrita dagoenaren % 30 izan behar duela gutxienez. Baina kasu honetan ez zen betetzen. Geroagoko urteetan, Gizarte Segurantzan lan egiten zuenean, eta hala eta guztiz, Gaixotasun Asegururik gabe, zortzi egunez erditzea baloratu, kasu egin eta emakumea bisitatzearren, bere soldata 90 pezetakoa zen, eta bitartean, mediku titularrak 120 pezeta kobratzen zuen jaiotza-akta sinatzearren. Erditzeak etxebizitzetan izaten ziren, kasu askotan, pobreziaren azken mugako egoeretan, familiako zenbait kide tuberkulosi edo tifusak jota zirela, eta kasu askotan emakumeek beharrezko janaririk gabe izaten zirelarik, Manuelak erditzean laguntzeaz gain, janaria eramaten zien. Behin batean, jateko, oliba pote bat bakarrik zuen emakume bat topatu zuen. Garrantzitsua da nabarmentzea, nola arduratzen ziren emaginak

Page 5: Manuela

erditze-uneko higieneaz. Eskuak soluketa antiseptikoz garbitzen zituzten, eta ohea paper eta izara garbiz estaltzen zuten. Zeukaten erantzukizuna handia zen, bereziki, erditze korapilatsuak zirenean, horiei aurre bere esku soilez egin behar baitzieten medikua iritsi arte, eta hori askotan, berandu izaten baitzen. Horren isla, Basaurin bikien erditzeari arreta egin behar izan zion batean, daukagu, berak bakarrik egin behar izan zion aurre, eta ondoren, Gurutzetako Ospitalera eramanak izan ziren, eta gauza bitxia, zeren eta han jaioak bezala agertzen baitira. Erditzeei arreta egiteko, emakumea etzanda egoten zen ohean, eta anestesiarik ez zen erabiltzen.

Erabili zezakeen kirurgiako materiala, honako hau zen: pintzak, bisturia eta puntuak emateko beharrezko instrumentala; eta forzepsak, bentosak, etab. medikuek soilik erabili zitzaketen. Episiotomiaren praktika (helburu obstetrikoarekin egindako perineo eta baginaren ebakidura  kirurgikoa, erditzean ohikotasunez egindakoa urratuak saihesteko), gaur egunean modu sistematikoan egina, Manuela Egigurenen garaian oso kasu gutxitan egiten zen.

Manuela oso ongi baloratua zen herritarren gainontzeko profesionalen aldetik ere. Bere soldatatik baino gehiago bizi zen ematen zizkioten

Oso harreman ona zuen haurdun zeuden emakumeekin,beren artean ezartzen zen harreman estuarengatik, eta harreman hori areagotu egiten zen, erditze ondoren, asistentzia zortzi egunez luzatzen baitzen.Eta hori hain zen hórrela, ezen, emakume bazterrekoenek,beren umeak besoetan hartzeko inor gabe zirenik, beren seme-alaben amabitxi izateko eskaintza egiten zioten.Urte horietan hasten dira agertzen lehen emakume medikuak, eta horiek

Page 6: Manuela

indar handiz borrokatu behar izan zuten beren lagunen artean, izan ere,okerrago baloratuak baitziren beren belaunaldiko medikuen aldetik, aurreko belaunaldien aldetik baino.1975 urtean,Udalaren omenaldia jaso zuen,eta udalerrian kale bat dauka bere izenean,Arizen.2008 urtean ,Jesus Lizaso eskultoreak egindako busto bat jarri da,Aguirre Lehendakaria eta Antonio Fernandez kaleen artean dagoen plaza batean.Garai horretan gure udalerrian jardun zuen (Larrazabal inguruan) veste emagin bat,Maria izan zen, Baiborrikoa da.