madril

3
Berriro jantziko da uniformez Madril Urteroko desfilea egingo dute militarrek Espainiako Jai Nazionalean eta aurpegi ezagun ugari gerturatuko da. Guztia prest dago Espainiaren egun handirako. Erregea buru izango den ekitaldian, ia 4700 soldaduk desfilatuko dute hiriburuko kale nagusietan, 250 ibilgailu eta 73 aireontziren laguntzaz. Azken hauen kasuan, iazko arazo berdinarekin topo ez egitea espero da, izan ere, eguraldi euritsuaen ondorioz jauskariek gauzatu beharreko ikuskizunak bertan behera utzi behar izan baitzituzten. 10:30etan emango diote hasiera ekitaldiari eta Juan Carlos I.a eta Errege Familia izango dira Colon enparantzan bilduko den jende uholdea agurtuko dutenak. Horiez gain, Jose Luis Rodrigez Zapatero gobernuburua eta oposizioko alderdietako ordezkari ugari gerturatuko dira. Martxa 13:00etan hastekoa da eta bi ordu inguru iraungo dute protagonistek espainiar inperioaren sorrera ospatzen. Historia luzea 1492an Cristobal Colonek Amerika deskubritu zuenean sortu zen Europa eta kolonia berriaren arteko lotura eta aldi berean espainiar inperioaren sorrera gertatu zen. Festa hau, hain zuzen ere, gertaera hauei ohore egiteko asmoz ospatzen da urtero urriaren 12an, Pilar Ama Birjinaren egunez. Bera da Hispanitate

Upload: ariane-irazusta

Post on 31-Mar-2016

219 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

madrilen gertatutakoa

TRANSCRIPT

Berriro jantziko da uniformez Madril

Urteroko desfilea egingo dute militarrek Espainiako Jai Nazionalean eta aurpegi

ezagun ugari gerturatuko da.

Guztia prest dago Espainiaren egun handirako.

Erregea buru izango den ekitaldian, ia 4700 soldaduk

desfilatuko dute hiriburuko kale nagusietan, 250

ibilgailu eta 73 aireontziren laguntzaz. Azken hauen

kasuan, iazko arazo berdinarekin topo ez egitea espero

da, izan ere, eguraldi euritsuaen ondorioz jauskariek

gauzatu beharreko ikuskizunak bertan behera utzi

behar izan baitzituzten.

10:30etan emango diote hasiera ekitaldiari eta

Juan Carlos I.a eta Errege Familia izango dira Colon

enparantzan bilduko den jende uholdea agurtuko dutenak. Horiez gain, Jose Luis Rodrigez

Zapatero gobernuburua eta oposizioko alderdietako ordezkari ugari gerturatuko dira. Martxa

13:00etan hastekoa da eta bi ordu inguru iraungo dute protagonistek espainiar inperioaren sorrera

ospatzen.

Historia luzea

1492an Cristobal Colonek Amerika deskubritu zuenean sortu zen Europa eta kolonia

berriaren arteko lotura eta aldi berean espainiar inperioaren sorrera gertatu zen. Festa hau, hain

zuzen ere, gertaera hauei ohore egiteko asmoz ospatzen da urtero urriaren 12an, Pilar Ama

Birjinaren egunez. Bera da Hispanitate eguneko eta Zaragozako zaindari eta hori dela eta, Aragoiko

hiriburuan festa giroan dabiltza egun hauetan.

Inperioak 1898ra arte iraun zuen eta Espainiaren etengabeko beherakadak eman zion

jarraipena. Hala ere, dekadentzia ahaztuta, goreneko garai hura harrotasunez gogoratzen dute

milaka eta milaka espainiar nazionalistek.

Aurkako ekitaldiak

Urtero egiten diren aurkako ekitaldiek aurten ere tokia izango dute seguru asko. Egun honen

esanahiarekin ados ez dauden pertsonak badira eta hauek ere aldarrikapenak egin ohi dituzte.

2007an Donostian izan ziren istiluak, esaterako, horren adibide dira. Legazpin, Huelvan eta beste

toki batzuetan ere izan ziren manifestazioak. Segurtasun indarrak saiatuko dira bi aldeen arteko

aurkaketak ekiditen. Ikusiko dugu zer gertatzen den.

Kepa Matxain eta Ariane Irazusta. (2009-10-06)

Bilaketa nola gauzatu dugun:

Bilaketa egiteko erabili dugun hizkuntza gaztelania izan da, gaiaren inguruan informazio

gehien hizkuntza horrek emango zigula uste baikenuen. Hasteko, Espainiako Jai

Nazionalaren inguruko informazio orokorra bilatu nahi genuenez, google bilatzailean “Fiesta

Nacional de España” ipini genuen. Lehen emaitza Wikipedia orrialdekoa izan zen eta hara jo

genuen. Hala ere, albisteari enfoke jakin bat eman nahi genion, alegia, biharamunean

gertatuko zela. Horregatik, “mañana fiesta nacional de España” ipini genuen eta Noticias La

Riojako orrialdea ireki zitzaigun. Egia esan, orrialde horretatik datu dexente atera genituen:

iazko partaide kopurua, ekitaldiaren ordua eta beste hainbat. “Abc” egunkariko datuak ere

erabilgarri izan zitzaizkigun. Sarrera, datu horiek erabiliz egin genuen eta Wikipediako

informazioarekin eman genion jarraipena. Zaragozako zaindaria Pilar zela berriz,

“Noticiascadadia”· orrialdetik atera genuen. Baina amaiera bat behar genuen eta aurreko

urteetan izandako istiluak gogoratu genituen. “Manifestacion en contra de…”, “incidentes en

la Fiesta Nacional…” eta halako bilaketak egin genituen google-en eta emaitzak nahiko

urriak zirenez, ahal bezala eman genion amaiera bat.

Bibliografia:

(a.g.).. (12/10/2008). El Rey preside el desfile militar con motivo de la Fiesta Nacional Kontsulta:2009-10-07.Iturria:http://www.rioja2.com/index.php?urlold=32232-501-12-El_Rey_preside_el_desfile_militar_con_motivo_de_la_Fiesta_Nacional

Wikipedia. (2006/07/17.). Kontsulta:2009-10-07. Iturria:http://es.wikipedia.org/wiki/Fiesta_Nacional_de_Espa%C3%B1a

L.A. (2006/10/12.). Kontsulta:2009-10-07. Iturria:http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/2006/10/13/016.html

(a.g.). (2007/10/12.). Kontsulta:2009-10-07. Iturria:http://www.noticiascadadia.com/noticia/7569-12-de-octubre-fiesta-nacional-de-espana/