madril
DESCRIPTION
Madrilen gertatuko dena aurreratzenTRANSCRIPT
Berriro jantziko da uniformez Madril
Urteroko desfilea egingo dute militarrek Espainiako Jai Nazionalean eta aurpegi
ezagun ugari gerturatuko da.
Guztia prest dago Espainiaren egun handirako. Erregea buru izango den ekitaldian, ia 4700
soldaduk desfilatuko dute hiriburuko kale nagusietan, 250 ibilgailu eta 73 aireontziren laguntzaz.
Azken hauen kasuan, iazko arazo berdinarekin topo ez egitea espero da, izan ere, eguraldi
euritsuaen ondorioz jauskariek gauzatu beharreko ikuskizunak bertan behera utzi behar izan
baitzituzten.
10:30etan emango diote hasiera ekitaldiari eta Juan Carlos I.a eta Errege Familia izango dira
Colon enparantzan bilduko den jende uholdea agurtuko dutenak. Horiez gain, Jose Luis Rodrigez
Zapatero gobernuburua eta oposizioko alderdietako ordezkari ugari gerturatuko dira. Martxa
13:00etan hastekoa da eta bi ordu inguru iraungo dute protagonistek espainiar inperioaren sorrera
ospatzen.
Historia luzea
1492an Cristobal Colonek Amerika deskubritu zuenean sortu zen Europa eta kolonia
berriaren arteko lotura eta aldi berean espainiar inperioaren sorrera gertatu zen. Festa hau, hain
zuzen ere, gertaera hauei ohore egiteko asmoz ospatzen da urtero urriaren 12an, Pilar Ama
Birjinaren egunez. Bera da Hispanitate eguneko eta Zaragozako zaindari eta hori dela eta, Aragoiko
hiriburuan festa giroan dabiltza egun hauetan.
Inperioak 1898ra arte iraun zuen eta Espainiaren etengabeko beherakadak eman zion
jarraipena. Hala ere, dekadentzia ahaztuta, goreneko garai hura harrotasunez gogoratzen dute
milaka eta milaka espainiar nazionalistek.
Aurkako ekitaldiak
Urtero egiten diren aurkako ekitaldiek aurten ere tokia izango dute seguru asko. Egun honen
esanahiarekin ados ez dauden pertsonak badira eta hauek ere aldarrikapenak egin ohi dituzte.
2007an Donostian izan ziren istiluak, esaterako, horren adibide dira. Legazpin, Huelvan eta beste
toki batzuetan ere izan ziren manifestazioak. Segurtasun indarrak saiatuko dira bi aldeen arteko
aurkaketak ekiditen. Ikusiko dugu zer gertatzen den.
Kepa Matxain eta Ariane Irazusta. (2009-10-06)
Bilaketa nola gauzatu dugun:
Bilaketa egiteko erabili dugun hizkuntza gaztelania izan da, gaiaren inguruan informazio
gehien hizkuntza horrek emango zigula uste baikenuen. Hasteko, Espainiako Jai
Nazionalaren inguruko informazio orokorra bilatu nahi genuenez, google bilatzailean “Fiesta
Nacional de España” ipini genuen. Lehen emaitza Wikipedia orrialdekoa izan zen eta hara jo
genuen. Hala ere, albisteari enfoke jakin bat eman nahi genion, alegia, biharamunean
gertatuko zela. Horregatik, “mañana fiesta nacional de España” ipini genuen eta Noticias La
Riojako orrialdea ireki zitzaigun. Egia esan, orrialde horretatik datu dexente atera genituen:
iazko partaide kopurua, ekitaldiaren ordua eta beste hainbat. “Abc” egunkariko datuak ere
erabilgarri izan zitzaizkigun. Sarrera, datu horiek erabiliz egin genuen eta Wikipediako
informazioarekin eman genion jarraipena. Zaragozako zaindaria Pilar zela berriz,
“Noticiascadadia”· orrialdetik atera genuen. Baina amaiera bat behar genuen eta aurreko
urteetan izandako istiluak gogoratu genituen. “Manifestacion en contra de…”, “incidentes en
la Fiesta Nacional…” eta halako bilaketak egin genituen google-en eta emaitzak nahiko
urriak zirenez, ahal bezala eman genion amaiera bat.
Bibliografia:
(a.g.).. (12/10/2008). El Rey preside el desfile militar con motivo de la Fiesta Nacional Kontsulta:2009-10-07.Iturria:http://www.rioja2.com/index.php?urlold=32232-501-12-El_Rey_preside_el_desfile_militar_con_motivo_de_la_Fiesta_Nacional
Wikipedia. (2006/07/17.). Kontsulta:2009-10-07. Iturria:http://es.wikipedia.org/wiki/Fiesta_Nacional_de_Espa%C3%B1a
L.A. (2006/10/12.). Kontsulta:2009-10-07. Iturria:http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/2006/10/13/016.html
(a.g.). (2007/10/12.). Kontsulta:2009-10-07. Iturria:http://www.noticiascadadia.com/noticia/7569-12-de-octubre-fiesta-nacional-de-espana/